20120213-emakumeabertzaleonvtopaketafeministak

Post on 29-Mar-2016

227 views 4 download

description

2012ko otsailaren 13an, Euskal Herriko Bilgune Feministak prentsaurrekoa eman zuen martxoaren 2tik 4ra ospatzekoak ziren Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministak aurkezteko.

Transcript of 20120213-emakumeabertzaleonvtopaketafeministak

BILGUNE FEMINISTAREN PRENTSA AGERRALDIA

Gaia: ;; Emakume abertzaleon V.topaketa feministen aurkezpena.

Prentsa oharra:

etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta. Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak eta aldarrikapenak ehotuz.

10 urte egin ditugu, gure aurreko emakume askoren lana, borondatea, esfortzua eta borrokak ekarri gaitu gaur garena izatera;; 10. urteurrena dugu 2012a, baina, aurrerantzean ere borrokan eta lanean segituko dugu: eta epe motzean hitzordua dugu abertzale eta feminista moduan jarduten dugun emakumeok. Emakume abertzaleon V. topaketa feministak izango baititugu martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan;; eztabaidatzeko, ezagutzeko, ongi pasatzeko, adosteko, ospatzeko e.a. aukera ezin hobea. Eta emakume abertzale eta feminista guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diogu, denak gonbidatuta zaudete!

Emakume abertzaleon V. topaketa feministak hausnarketarako topalekua dira. Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketa eta jarduera izan dira nagusiki. Ez gara horretara mugatu baina etenik izan ez duen elikagaia izan dira momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak;; Emakume abertzale eta feministen topaketak.

Emakume abertzaleon lehen topaketa feministak 2001. urtean egin genituen Leitzan. Topaketa hauetan, Euskal Herriko emakumeon egoeraren gaineko diagnostikora hurbildu eta borroka feministan egon zitezkeen beharrak identifikatzen saiatu ginen. Dinamika feminista berri bat eremuz eremu, sarean eta bakoitzaren lan eta borroka esparrutik abiatuko zena sortzeko erabakia izan zen ateratako ondorio nagusia.

Handik urtebetera, Bilgune Feminista sortu genuen. Borrokaren bidea egiten hasi eta berehala gure praktika politikoan eta gure diskurtsoan aurrera pauso bat ematearen beharra sentitu genuen;; eta horregatik, 2003ko abenduan Emakume Abertzaleon II. Topaketa Feministak antolatu genituen. Emakumeon zapalkuntzan identifikatu genituen eremu nagusietan emakumeon egoera aztertu eta beharren araberako lan ildoak zehaztu genituen. Hurrengo urteetarako Bilgunearen jarduera hezkuntza, kultura, sozio-­ekonomia eta komunikabideetan zentratzea erabaki genuen.

Hurrengo topaketak testuinguru politiko berezi batean egin ziren. 2005. urtean Euskal Herria bake prozesu baten atarian zegoen eta prozesu horretan emakumeon parte hartzearen inguruan hitz egitea ezinbestekoa iruditu zitzaigun. Modu horretan Euskal Herriko nazio gatazka politiko armaturen konponbiderako espazioetan emakumeon parte-­hartzea eta berau bermatzeko neurri espezifikoak exijitu genuen.

2009an aldiz feminismoaren instituzionalizazio ahalegin basatiaren aurrean identitate feministen inguruan eta Euskal Herria feministak behar dituen subjektu feministen gainean hausnartu genuen. Teoria eta praktika feministaren uztartzeko beharra azpimarratu eta emakumeok gure aldaketaren protagonistak izan nahi dugula aldarrikatu genuen.

2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren, 2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, martxoaren 2an, 3an eta 4an, alegia. 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste dugu. Eta momentu gakoa dela uste dugu, Euskal Herrian bizi dugun abagune politiko soziala kontuan hartzen badugu.

Zer ildo landuko dira?

1. Indenpendentzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista.

Azken urteetan Bilgunean eman dugun eztabaidaren ondorio nagusiak plazaratu nahi ditugu. Zapalkuntza hirukoitzaren irakurketa erdigunean kokatuz eta subjektu politikoen eraikuntza jarduera feministarekin lotuz.

EUSKAL HERRIA FEMINISTA. ZERTARAKO BEHAR DUGU EMAKUME ETA FEMINISTOK INDEPENDENTZIA? Nola ezaugarritzen dugu eraiki nahi dugun herria? Zein eredu ekonomiko eta soziala behar dugu? Zein subjektu politiko feminista behar dugu hori lortzeko?

2. Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen.

Egoera politikoa aztertu eta datozen urteetan Euskal Herrian abiatutako prozesu demokratikoan emakumeon hitza bermatzeko zein tresna behar ditugun zehazteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada izango genuke.

i. Kanpoko esperientzien elkartrukatzea: Palestina, Irlanda, El Salvador.

ii. Beharrezkoa den emakume feministen aliantzaren inguruko eztabaida. Aliantza nola eta zertarako?

3. Eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitze bidean;; gaurdanik, urratsak emanez.

Harreman berriak eraiki nahi ditugula esaten dugunean zer esan nahi dugun zehazten joateko parada izango dugu, eragiten duten aldagai anitz kontutan hartuta. Landuko ditugun oinarriak: zaintza, elikadura subiranotasuna, osasuna, prostituzioa, emakume presoak, emakume migranteak.

4. Bilgune Feministaren Jardun feminista

Gaur egun bilgune feministaren ildoak diren hainbat eremuetan gure jarduera feminista zehazten jarraitzeko tailer eta eztabaida guneak sortuko ditugu.

EGITARAUA:

Martxoaren 2a, ostirala

16:30-­18:00 Izen-­ematea zinean.

18:00-­18.30 Harrera ekitaldia.

18:30-­20:30 Mahai-­inguru nagusia eta eztabaida: Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen. (Irlanda, Palestina, El Salvador-­eko esperientziak zuzenean ezagutzeko eta gurean, fintzen joateko tartea).

21:30tan Afaria eskolako jangelan.

22:30tan Anari eta Napoka Hiriaren kontzertuak Atekabeltz gaztetxean.

Martxoaren 3a, larunbata

9:30etan Izen-­ematea zinean.

10:00-­12:00 Mahai-­inguru nagusia: Eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitze bidean;; gaurdanik, urratsak emanez.

Hizlariak: Yolanda Jubeto (Ekonomilari feminista eta EHUko irakaslea), Miren Lizasoain (emakume baserritarra eta EHNEko kidea), Amaia Perez de

12:30-­14:00 Eztabaida tailerrak:

-­ Elkar zaindu dezagun: zaintza, ekonomiaren oinarri. Dinamizatzailea: Bilgune Feminista.

-­ Elikadura subiranotasunaren praktikak Euskal Herrian. Dinamizatzaileak: EHNEko emakume baserritarrak eta Hazparneko Emazteek Diote.

-­ Prostituzioari begirada feministak. Dinamizatzailea: Amaia Lasheras, AUKERAko kidea.

-­ Gure gorputza osasuntsu. Dinamizatzailea: Mati Iturralde, medikua eta B.Fko kidea.

-­ Ilunpetik argira, emakume presoen errealitatea kontagai. Dinamizatzaileak: -­

feminista taldeko kideak, Katia Reimberg (preso sozial ohia) eta EPPK kidea.

-­ Aliantza feministak mugaz gaindi. Dinamizatzailea: Silvia Carrizo, Malen-­Etxea emakume migranteen elkarteko kidea.

14:30-­16:00 Bazkaria.

15:30-­16:00 Teknologia berriak: eraldaketarako tresnak. 16:00-­20:00 Esparru anitzetako jardun feminista ezagutuz. Tailer desberdinak aukeran.

-­ HEZKIDETZA 4 HAIZETARA : Arnastu parekidetasuna, usaindu ingurukoen

elkartasuna, bizi zure askatasuna! -­ PAF (Praktika Artistiko Feminista) tailerra. -­ Autodefentsa Feminista: gure aldarria eta jarduna. -­ Emakume kazetari-­sortzaile feministen asanblada.

-­ Sexualitatearen izaera politikoaz hausnarketa feminista harilkatzen. 20:00etan triki-­bertso-­poteo Feminista!

21:30-­22:30 Afaria eskolako jangelan.

23:00-­04:00 Festa Atekabeltz gaztetxean: Pailaztana clown -­a, kontzertuak eta dj-­ak!

Martxoaren 4a, igandea

9:30etan Izen-­ematea zinean.

10:00-­12:30 Mahai-­inguru nagusia: Indenpendentzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista.

13:00 Ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia.

IKUSGAI ATEKABELTZ HERRIGUNEAN. Ordutegia/Horario: ostirala 19:00-­21:00 eta larunbata 16:00-­20:00.

Ikusgai egongo diren lanak:

Nora Aurrekoetxea

Izen-­ematea: 2012topaketafeministak.wordpress.com

Kontu korrontea: 30350129191290033730 Ordainketa egiterakoan izen-­abizenak ipini. Egun guztietarako bazatoz 25 euro da prezioa, aldiz, egun baterako (otorduak barne) 12 euro . Hala ere, tailer solteren batean parte hartzeko aukera egongo da. Informazio gehiagorako: ehbf@bilgunefeminista.org. Telefonoa: 678546051 *Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.