Post on 04-Feb-2021
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 0 -
Idoia Mallea Lamikiz
ARTOA ETA BERONEN INGURUKO ONDARE KULTURALA
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 1 -
Denbora igaro ahala gure soloetako laboreak ere aldatzen joan dira, esate baterako lehenagoko denboretan zerealari dagokionean garia izan bazen produkto
erregea, gero artoari utzi zion tokia. Gaur egun giza elikadurarako ez batak ez besteak
dute lehen izan zuten pisua, batez ere 1950-1960 hamarkada aldera nekazal mundua,
autoaskitasun formula atzean utzi eta irekitzen hasi zen momentutik.
Garia orain 35-40 urte labore garantzitsua izan da, baina jadanik eskualde
mailan galdu den laborea. 60. hamarkadaren hasieran garia ereiterai utzi zioten
baserritarrek eskualde honetan, ordurarte berau izan zen baserrietan hartzen zen
produkto garrantzitsuenetariko bat, alde batetik, giza alimentaziorako bideratutakoa
zen, beste aldetik, baserrien errentak ordaintzeko paper garrantzitsua jokatzen zuen.
Hirurogeigarren hamarkadan jadanik, hamabost urte lehenago izan zuen
garrantzia galduta zuen gariak, baliteke ordutik aurrera ez zelako errentak ordaintzeko
erabilia, eta oso lan handia eskatzen zuelako, jende askoren lan esku beharra. Urrian
erein eta ekain uztailean batzen zenerako lan pila eskatzen zuen, baina ez ziren
hobeak “gari joteak”, baserritarrek ondo baino hobeto gogoratzen dituztenak, alde
handia zegoen garia eskuz jo edo makinaz egin lan guztia.
Garitik, bi “produkto” lortzen ziren: alde batetik, garia bera giza kontsumorako,
eta bestetik, galtzua ganaduarentzat. Garia, gehienetan ganbaran zeuden kaizetan
gordetzen zen, eta apurka apurka komtsumitu ahala handik atera eta errotara
eramaten zen ehoten. Orain eskualdeko herri gutxitan kontserbatzen dira
funtzionamenduan ari diren errotak, baina lehen gehiago ziren, Mendatan esate
baterako Errotabarri, Estillotza, Ikeriya ... baserrietan, denak ez zeuden garia ehotzeko
preparatuta, arto uruna egiteko ere bai. Bertan herrian errotarik ez bazegoen, albo
herriren batera eramaten zen garia. Uruna egitearren erroten ugazabak “menda”
kentzen zuen, hau da, zerbitzua dirutan ordaindu beharrean eramandako gari kopurutik
urun apur bat eman behar izaten zitzaien, 25 kilotik kiloa edo, errotari bakoitzak berea
jarria zuen.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 2 -
Orain toki askotan galduta dago baina baserri guztiek izan zuten laba, labako
sua astean behin egiten zen eta aste osorako ogia egin, normalean belaunaldikoen
batek ikasten zuen ogia egiten, ofizio bat zen, eta bazituen bere zailtasunak eta
sekretuak.
Garitik galtzua ere lortzen zen, sabaian gordetzen zen multzoak eginda, neguan
belar lehorrarekin batera ganadurai emateko, orain ez, baina lehen arto urun ur epel
eta galtzuarekin nahastuz “enpajada” preparatzen zen ganaduari emateko. Gaur egun
galtzua kanpotik ekartzen dute eskualdeko nekazariek, normalean Gasteiz ingurutik,
edota Gaztela herritik ere bai beste batzuk.
Zereal honek ematen zituen lanak ikusita eta jadanik ez zela hain garrantzitsua,
artoari eman zion pasoa gariak, gainera bertoko klima eta lurretara oso ondo moldatu
den zerala izan da, urteak joan ahala gariari dedikatutako lurretan artoa ereiten hasi
ziren baserritarrak, ganaduarentzako alde batetik eta bestetik giza kontsumoarako ere
inportantea, ezin ahaztu nekazal munduan arto urunarekin eta uraz egindako taloa, morokila eta artoa izan zirela alimentazioaren oinarria hamarkada askotan, gaur egun esate baterako terreno asko galdu du artoak ere.
Historiak dioskunez XVI. mendean artoa Bizkaia eta Gipuzkoan ereiten zen,
beronen zabalkundea beste zereale batzuk atzean utziz eman zelarik. Zereale honen
hedakuntzak nekazal estrukturen aldaketa bat ekarri zuen, artoak artatxikia
ordezkatuko du, baina baztertuko ditu baita garagarra eta oloa. Badakigu gure
eskualdean, Gernika inguruetan, 1622 aldera artoa ereiten omen zela.
Espazio jakin bateko eguneroko bizitzak, eguneroko ekintzak, badute zerikusirik
hizkuntzan, edo ahozko kulturan. Artoaren inguruan kultura oso bat dago hedatuta, eta
gu honen parte gara, Mendata eta inguruan hitzen jasoketa bat egin da eta nekazal
herri moduan horrekin lotura duten hitzak, espresioak, esamoldeak batu dira. Hitz asko
eta asko galdu egin dira, eta bakarrik pertsona nagusiek ezagutzen dituzte. Zergatik
galdu dira? gauzak asko aldatu dira, lehenagoko denboretan baserri inguruetan egiten
zen lan asko gaur ez dira egiten, soloen goldaketa, garijoteak, labako sua ... lanok
atzean utzi ahala berauokin zereikusia duten hitzak ere galtzen joan dira.
Herri bilketa giza-kontestutik ezin izan dugu isolatu, horrek errealitatetik urruntzen
gaituelako. Irudi ikustetik bakarrik ezin dugu kulturaren berri sakona jakin, gizakiak
bere medioan bizi duena zehatz jasota baino.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 3 -
Artoaren presentzia ezinbestekoa izan da gure gizartean, baserri inguruko
ikerketan konturatzen da bat, denbora jakin batean baserri munduko poblazioaren
janariaren oinarri izan zela. Berau laboratzeko, soloak gertatzetik, produktoa biltzera
eta hortik errotara eraman eta kontsumitzera heldu artean, hainbat pausu eman behar
dira, hainbat lan dudarik gabe, eta gure ahozko ondarean horri buruz erreferentzi ugari
ditugu, egunerokotasunean, bildutako abestietan ere, ipuin edo etno-testoetan ....
Artoa maiatz aldera ereiten den zekalea dugu, egia esan, klimatologiaren
arabera, batzuetan ekaina ere etortzen da erein orduko. Garaua lortzeko eta indabari
eusteko erabiltzen da arto.
Artoa erein orduko, pare bat hilabete lehenago soloa goldatu egin behar izaten
da, eta pare bat aste goldatuta utzi ondoren, labratu egiten da traktore zein
motokultoreaz, apirileko euriteak heldu baino lehen. Lehenago gure aiton-amonek,
orain gehienetan museoetan ikusten ditugun lanabesak erabiltzen zituzten, esate
baterako:
LAI/laiyé: Izen arrunta. Antzinako baserritarrek soroa eskuz goldatzeko erabiltzen zuten hortz biko burdina.
ESIE/esié: Behiek edo idiek tiratuta, soroa goldatzeko erabiltzen zuten tresna. Egurrezkoa zen eta burdinezko pala bat zuen lurra mugitzeko.
Golda handia Golda txikia
GOLDA/goldié: Soloko laboreak egiteko erabiltzen zen tresna.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 4 -
ARIEK/aríek: Soloak labratutakoan gelditzen diren bedarrak eta galondoak kentzeko erabiltzen zen tresna. Aurrekaldetik behiek edo idiek tiratuta, atzekaldetik pertsonen bat joaten zen egurraz egindako arku bati oratuta. Tresna egurrez eginda zegoen eta burdinazko hogei hortz zituen.
ESTO/estoá: Soloan sokilak apurtzeko arien azpikaldean jartzen zen zumetzezko tresna. Sokill/sokillé: Euri asko egin ondoren soroetan sortzen diren lur multzoak.
ARIMOLLIE/arimólliek: Soloan sotasala ateratzeko erabiltzen zen, normalean behiak edo idiak tiratuta. Burdinaz egina zegoen. (Azk.-). Sotasal/sotasalá: Labratu ondoren soroetan ateratzen diren lur zatiak.
IRUORTZ/iruórtza: Soloa goldatzeko erabiltzen zen burdinezko lanabesa.
LAUORTZ/laúortza: Soloa goldatzeko erabiltzen zen lau hortzeko burdina, alderantziz jarritako sardeska baten itxura dauka. Laiye baino zerbait modernoagoa da.
BOSTORTZ/bóstortza: Soloa lantzeko lanabesa.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 5 -
SASPIORTZ/saspiórtza: Lehenagoko denboretan baserritarrak soloak goldatzeko erabiltzen zuten lanabesa.
Ereiteko unea heldu baino lehen simaurraz ontzen ziren lurrak, gaur egun ere
simaurra erabiltzen da, baina horrez gain beste ongarri kimiko batzuk ere botatzen
zaizkio. Azkenik, soloa handia edo txikia den kontutan izanik, eskuz ere ereiten da
artoa, aitzurrarekin “potxi” bat egin eta han jartzen da artoa, baina normalean
“markadora” erabiltzen da, lehenagoko denboretan astoak tiratuta, hortzak lurrean
hobeto sartzeko atzekaldean norbaitek oratuz. Gaur egun ere markadorarekin ereiten
da, eta lehen astoarekin erabiltzen bazen gaur traktorearekin erabiltzeko egokituta
dago kasu askotan.
POTXI/pótxiye: Soloan indaba zein artoa ereiteko egiten den zuloa. MARKADOR/markadorá: Artoa ereiten denean soroan surkoak egiteko erabiltzen zen lanabesa; burdinazko hiru hortz ditu, eta astoak tiratuta erabiltzen da. Atzekaldean norbaitek oratzen dio lurrean hobeto sartzeko lanabesa eta surkoa ondo egin.
MARKA/markié: Baserritarrek artoa eta ereiteko erabiltzen duten hiru edo lau hortzeko golda. Lanabes hau normalean astoak tira-tuta joaten da, eta pertsona bat oratzen burdinazko palak lurrean sartu daitezan indarra eginez. Lanabes honekin egiten dena da artoa ereiteko karkabatxoa, norberak aitzurrarekin egin beharrean.
“Markadorak” pasatzerakoan hiru karkaba uzten ditu lurrean, eta batera eta bestera
behin solo osoa pasatzen denean, beraietan depositatzen dira artoak, hau egin
ondoren, eskuz aitzurrarekin zein makinaz ere tapatu daitezke zuloak.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 6 -
Artoarekin zerikusia duten hitz batzuk:
ASATZA/asatzá: Esate baterako artoa ereiten gaudenean, soloan nondik nora erein den jakiteko jartzen diren seinaleak, askotan edozein zuhaitzaren derdamak izaten dira. ERNAMIÑ/ernamiñé: Patata, artoa, zein beste edozer erein ondoren ondo ernetzen ari denean. IROTU/irotú: Artoa zein indaba erein ondoren, erne beharrean lurrean ustelduta gelditzen denean, lehortuta bezala. SUITXI/suítxiye: Edozein landara motak, artoak berak ere … izaten dezakeen gaixotasuna. MIESTU/miestú: Asko dagoen tokitik batzuk kendu. Labore kontuetan eta hitz hau sarritan erabiltzen dute baserritarrek. Adibidez arto soloan landare asko erne diren tokian batzuk kendu. GANILL/ganillé: Artoak izaten duen lorea. GARA/gárie: Artoaren lorea. ATZAPUTZ/atzáputze: Artoak izaten dituen bibote antzerakoak ere honela deitzen dira.
Aste batzuk beranduago artoa jaio denean
jorratu egin behar izaten da, soberan daudenak
kendu eta, behin hori egin ezkeroan,
bakoitzaren ondoan aitzur txikiaz indaba ereiten
da, aspalditik labore bi hauek asoziatuta doaz,
indaba erein eta gero gorantz egin dezan
ondoan paluak jarri beharrean, lan hori ekiditzen
da eta palu horren lana artoak egiten duelako,
artotik igoten bait da indaba.
ARTAJORRAI/artajorráiye: Arto soloetako jorra lanak egiteko lanabesa.
Arto artean ateratzen diren belarrak kendu beharra ere izaten da, orain
motokultorea ere pasatu ahal izaten da, zuloak egiterako momentuan lerro multzotik
lerro multzorako distantzia kontutan izan ezkeroan, makina hartarako adaptatuz, baina
hala eta guztiz ere aitzurrarekin orduak ematen dira belar txarrak kentzen.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 7 -
Uztail edo abuztu aldera, artean geratu diren arto txikiekin edo indabarik gabe
gelditu direnekin edo soberan daudenekin “kukulua” egiten da, berdetan ganaduari
emateko, oso biguna eta ona ganaduarentzat.
KUKULU/kukúlue: Artoak izaten duen gailurra edo goikaldea. Normalean garaiera dexentea hartzen duenean kendu egiten zaio kukulu hau, lurrera ez erortzeko eta ganaduari ematen zaio jateko. TXAPAR/txáparra: Arto soloan tartean egoten diren arto buru eskasak, txikiak. KAPATZ/kápatza: Artoa helduta batzerakoan garandu orduko kentzen zaion azala; kapatza ganaduentzako janari moduan erabiltzen da. Behi azienda inportanteak dituztenak “arta-berdea” zuhain moduan ereiten
dute, honek ez du jorra lanik ematen, dena aprobetxatzen da, berdetan ebaki eta eultzi
ondoren pentsuaz nahastuta ganaduari ematen die jateko; beste batzuk, ordea, eultzi
ondoren ensilatu egiten dute, negurako gordetzeko.
Arto burua irail edo urrian biltzen da, eta normalean ganbaran gorde, neguan
kanpoan ia ezer ez dagoenean ganaduari emateko, eskuz zein makinaz garanduta.
Gaur egun artoa abere kontsumorako bideratutako zekalea dugu, baina orain
dela 30 urte gutxi gora beherarte artoaz eginiko “taloa”, “artoa” eta “morokila” baserriko
dietaren oinarri izan ziren, kasu horretarako labako suan lehortzen zen arto burua eta
gero errotan ehotzen zen.
MOROKILL/morokillé: Arto uruna, ura eta gatza irakin ondoren lortzen den masa, hotzitu ondoren esne beroarekin jaten da. TALO/táloa: Arto urun, ur epel eta gatza nahastuz egiten da masa. Eskuarekin jo eta torta antzerako batzuk egin, biribil itxura eman eta beheko suan erretzen ziren talo palan. Normalean esnearekin jaten ziren, baina askotan txerrikiarekin jateko edo ogi moduan era askotan erabilia. ARTO/artoá: Arto urun, ur epel eta gatzarekin egin masa, laban egosi eta lortzen zen ogi itxurako produktua.
Artoa eskuz garantzen zen. Taloa eta morokila egiteko baziren urun xeheagoa
egiten zen; ganaduarentzat edo hegaztientzat bazen, arto garaua gutxiago apurtzen
zen, azken hauentzako “orie” ere preparatzen zen, arto uruna ur epelaz nahasiz,
hegazti mota guztientzako, oilo, txita, oilasko ... arto kantitate txikiak eihoteko baserri
gehienetan kontserbatzen dira lehenago erabili ziren eskuzko errota mekaniko txikiak.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 8 -
Artoa garantzeko makina Artoa ehotzeko makina
ORA/orié: Arto uruna ur epelarekin nahastuaz masa bat eginez hegaztiei ematen zaien janaria. OSALA/osálie: Naboa eta erremolatxa egosi ondoren arto urunarekin nahastuta txerriei ematen zaien janaria. GANBELA/ganbelié: Ganadurai, arto uruna pentsuarekin nahastuta ematen zaion zurezko kaxari deitzen zaio honela.
Normalean errotara eramaten zen
artoa, herri gehienetan zeuden bai
artoa eta bai garia ehotzeko
gertatuta. Ganaduari emateko
bazen garaua ez zen hain xehea,
bai ordea giza kontsumorakoa
bazen, bai taloa, artoa zein morokila
egiteko esate baterako.
Ikeriya errota (Mendata) Errotarekin zer ikusia duten beste hitz batzuk: ERROTARRI/errotárriye: Artoa, garia zein beste garau mota batzuk ehotzeko erabilitako harria. ALBATXE/albatxié: Errotak funtzionatzeko errekatik andaparara ura joateko irekitzen den atea. MENDA/méndie: Lehenegoko denboretan baserritarrek garia ehotzeko errotara eramaten zuten eta ordainez urunaren parte bat uzten zioten errotaren jabeari.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 9 -
Labako suarekin lotuta dauden hitz batzuk:
Lehenagoko denboretan astean behin egiten zen labako sua, ogia eta artoa egiteko edo artaburua bera lehortzeko ere. Oraindik baserri askotan kontserbatzen da edifizio moduan baina funtzionamenduan oso gutxi.
LAUARTO/lauárto: Morokila, artoa zein taloak egiteko erabiltzen den arto uruna. Uruna egin aurretik artoa laban sartzen da lehortzeko, hortik bere izena, laba+arto. BELEKI/belékiye: Ogia egiteko labako sua egin ondoren bertan (laban) dauden txingarrak atzera eta aurrera erabiltzeko egurrezko tresna. IPISKI/ipískiye: Ogia egin aurretik laba garbitzeko iraz eta zuhaitz hostoekin (gurguxe normalean) preparatzen zuten erramu antzerako bat, gero egurrezko euskarri bat jartzen zien garbitze lan hori errazteko. Ipitx izenaz ere ezagutzen da.
BAYE/bayé: Artoa edo garia errotan eultzi ondoren eurotatik lortzen den uruna eralgiteko, egurraz eta sareaz egindako setabea.
GALBAI/gálbaye: Artza baino modernoagoa da, indabak zein artoa garbitzeko oraindik baserritar askok erabiltzen duen, sarez eta egurrez egindako iragaztontzi moduko bat. Artz/artzá: Indabak garand u eta gero, garbitzeko erabiltzen den zumetzezko kaxa. Artoa gordetzeko zer zegoen? Bizpahiru kutxa edo "kaixa" (kaiza) izaten
ziren ganbaretan (gaur egun baserri gutxitan kontserbatzen dira), batez ere artoa eta garia gordetzeko. Labore bion gainean zera esan behar, baserritarren artean siniskerak, ohiturak asko direla. Esate baterako San Juan egunean baserrietan, egurrezko gurutze bat egin eta han jartzen ziren han eskegita artoa, eta garia, oraindik fruitua ematen hasi gabe, uzta onak izan, eta salbu egon zitezen eskatuaz zegokion santuari: "San Jurgi, artoak ereiteko goizegi, San markos ereinda balegoz".
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 10 -
Eta neurtzeko zer erabiltzen zen?
KUARTIE/kuartá: Lehenagoko baserritarrak indaba, garia zein artoa pisatzeko erabiltzen zuten egurrezko kaxa. Hamabi kilo eta erdi pisatzeko balio zuen. SELEMIÑ/selemiñé: Izen arrunta. Artoa edo garia pisatzeko erabiltzen zen egurrezko kaxatxoa.
Baina ESAERA ZAHARRETAN ere agertzen zaigu zerbait: Herriko forma: “artoa ta umiek etxien daus ondoen”. Forma landua: artoa eta umeak etxean dagoz ondoen.
Lehenagoko denporetan esaten zen moduan artoa etxean izan ezkero ez zen
inongo arazorik. Esate baterako elurte baten ondorioz edo etxetik urten ezina gertatu ezkero animaliek ez pertsonek goserik ez zuten izaten, baina artorik egon ezean abereak ere ixilik ezin eduki eta pertsonek ere gosea; haurrekin ere antzerako zerbait gertatzen da. Herriko forma: "artoa bedarras da umiek negarras asten die" Forma landua: artoa bedarragaz eta umeak negarragaz hasten dira.
Esaerak dinoenez, artoa ere bere inguruan bedarra duela hasten omen da,
udako beroetan eta beronek gordetzen duen hezetasunagaz mantendu egiten da, umeak berriz, negarrarekin hasten dira, minik gabeko negarra ez delako txarra.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 11 -
HERRI ABESTIETAN ere aurkitzen dira artoari buruzko erreferentziak Kandelerio Kandeleriyo leriyo atxari ura dariyo ama Gernikera kipulek saltzen aitte Lemoara tanborra joten Pedro kanteran kantera joten Nikolas etxien morokille jaten
San Juanetako bariante desberdinak Doniene bezpera gabien abadiek hasarratu zirien ez eben besterik egitten alkarreri musturrek eusitten sorgiñek erre lapurrek erre San Juan dabill soloetan artoetan da gariyetan Oremus santu San Juan San Juan da San Juan ez dogu besterik goguan San Juan goizian denpora ederrian edozeiñ bedarrari usiñ egittie San Juan da San Juan ez dogu besterik goguan.
San Juan bezpera gabien abadiek hasarratu zirien ez eben besterik egitten euren musturrek eusitten sorgiñek erre lapurrek erre artoak eta gariyek kaizan ondo gorde San Juan da San Juan ez tekot besterik gogoan.
Doniene bezpera gabien abadiek hasarratu sirien ez eben besterik egitten alkarreri musturrek eusitten sorgiñek erre lapurrek erre artoak eta gariyek kaizan ondo gorde San Juan bagillean denpora ederrean edozeiñ bedar gozo usaiñ egitea San Juan da San Juan ez dogu besterik goguan San Juan dabill soloetan artoetan da gariyetan bedeinkaziñoa partietan Oremus santu San Juan biba San Juan…
San Juan egunean gurutzean jarrita: lexarra, zintabedarra, arto eta gari landarak
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 12 -
Eta zelan ez gure herrietan hain ugariak diren etno-testo eta ipuinetan aurkitu dugu:
MORROI ONARI UGAZABA HOBEA Arrapaladan urten eben eguerdi ostean, besteak be urtenda dagozala eta eurek be bai,
auzokoak be joan da dagozala solora eta. Ez eben hartu ezebe harek jateko, eta heldu zanean
merienda jateko ordua, esan ei eutsan morroiak ugazaba andreari:
– Harek joan dira meriendatzen arbolapera ba.
– Geuk be joan egin beharko dogu ba –esan ei eutsan ugazaba andreak morroiari–.
– Da zer dago jateko ba?
– Ez dogu ekarri ezebe baina… plantea egin beharko dogu jaten gagozan moduan ostantzean
esango dabe “horrek ez dabe meriandarik be jan” eta…
Joan dira besteak, arbolapetik jagi diran inguruan, besteak be egin dabe egotalditxua
sagarpean eta atzera artajorran:
– Harek be jagi dira eta hala goizan!
Hasi ei ziran eta, dri dra dri dra morroiori danak apurtu beharrean eta bere artean esaten ei
eban ugazaba andreak:
– Baina zer pasatu ete jako honeri gure morroiari?
Atzera arineketan dana pasau ei eben atoan goitik behera handik falta zan zati hori eta:
– Bai baina zer darabilzu ba?
– Xiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii artajorran, eurek be haixe pentsatuko dabe geu be artajorran gabiltzala eta
egon zaitez ixilik.
Eta bestiek jo ta su danak apurtzen ei eutsozan dri–dra–dri–dra! rtoak eta indabak danak, esan
gura eutsan hurrengoan merienda ekarteko eta ez jakela pasauko holakorik, hurrengoan
akorduan eukiteko.
ARTOA eta beronen inguruko ondare kultura
- 13 -