Botilaren muturrean naukazu
eta ezinezkoa da edatea,baina ni askatzeko hobe
duzubi ezpainak ongi ixtea.
Zer da?
ERANTZUNA: B hizkia.
Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat
egiteko, eta bi lagunek bi orudu behar badituzte bi
zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun
bakarrak zulo-erdia egiteko?.
ERANTZUNA: ezin da zulo erdia egin.
Gona luzea dumihia motza,
urrutitik entzuten daharen kantu hotsa.
Zer da?
ERANTZUNA: kanpaia.
Kobazulo horibeti dago hezea,
hesi zuriz inguratuahan bizi da herensugea.
Zer da?
ERANTZUNA: ahoa
Izanagatik txikiagela handira sartzeanbetetzen du guztia.
Zer da?
ERANTZUNA: kandela
Fruta gozo-gozoa naiztxiki-txikia eta gorria,
pilotik bat hartu,eta denek irten nahi
Zer naiz?
ERANTZUNA: gerezia
Zuri-zuri eta biribil,iluntasuna aritzen dabil.
Zer da?
ERANTZUNA: ilargia
Uniformedun gudariazuri eta gorriak,
gerra ostean, ordea,buru beltza eta erreak.
Zer da?
ERANTZUNA: pospoloak
Gorputz mehe eta luzemintzo naiz ahorik gabe.
zer naiz?
ERANTZUNA: boligrafoa
Bi hanka izan arrenezin dugu biderik burutu,
baina gizona gu gabeezin da inon aurkeztu.
ERANTZUNA: prakak
Balio du jatekobalio du ukitzeko
txalo egitekoeta, nola ez!,
orri hau pasatzeko.
ERANTZUNA: eskua.
Zer eramaten dute erregeek sabelaren erdian?
ERANTZUNA: zilborra.
Zer dago itsaroaren eta hondartzaren artean?
ERANTZUNA: itsasertza.
Nola irteten da elefentea uretatik ez badu zeri
heldu?
ERANTZUNA: blai eginda beti.
Zer da zoparekin batera ateratzen dena eta jaten ez
dena?
ERANTZUNA: goilara.
Aurrean punta bat.Atzean zulo bat.
Zer da?
ERANTZUNA: orratza.
Mendian, berde.Zakuan, beltza.
Sutan, gorri.Zer da?
ERANTZUNA: ikatza.
Beterik, igo.Jaitsi, hustuta.
Azkar ez banabil,Geratuko zait hoztuta.
Zer da?
ERANTZUNA: kutxara.
Bi ama eta bi alaba,ondo zenbatzen baduzu,ez dira lau, hiru baizik.
Nor dira?
ERANTZUNA: amona, ama eta alaba.
Zer dela deta zer delaAurrean, punta bieta atzean, zulo bi.
ERANTZUNA: guraizeak.
Nola zula daiteke globo bat, bertatik haizerik atera
gabe eta zaratarik egin gabe?
ERANTZUNA: globoa hutsik egonda.
Orratz berezia naiz.Gailurretan naiz nagusi,
baina sekula ez dut haizerik josi.
ERANTZUNA: haize-orratza.
Niri emandako ostikoei esker,
Egiten dituzte horiek jokaldi ederrak.
Zer da ?
ERANTZUNA: futbol-baloia.
Tramankulu honek alaitzen ditu tristeak,
Etengabe emanaz musika eta albisteak.
Zer da?
ERANTZUNA: irratia.
Ahoa zabaldu dit, begitxoak itxi,
lo asko egin ezean, ezin diot eutsi.Zer da?
ERANTZUNA: logurea.