AZAROAREN 5etik 9ra - corazonistasvitoria.com · JOKATU ONGI, “JOKATU” ONGI. ¿Gogoan al duzu...

Post on 29-Aug-2019

11 views 0 download

Transcript of AZAROAREN 5etik 9ra - corazonistasvitoria.com · JOKATU ONGI, “JOKATU” ONGI. ¿Gogoan al duzu...

AZAROAREN 5etik 9ra

Astelehena, azaroak 5

. Egun berria… Aste berria… Zer moduz asteburua?

. Nola zaude? Animatuta? Desanimatuta? Zoriontsu? Umore onez? Lotan? Gogotsu? Gogorik gabe?

. Sartu zure barnean, entzun zure buruari eta onartu zaren bezalakoa.

. Egun osoa zuretzat. Landu!

. GOZATU!

JOKATU ONGI, “JOKATU” ONGI

. ¿Gogoan al duzu joan den udan jokatutako Errusia 2018 mundu mailako futbol lehiaketa?

. ¿Gogoan al duzu FIFAk prestatu zuen iragarkia?

Goian duzu izenburua: Jokatu ongi, “jokatu” ongi. (“Juega bien, actúa bien”).

. Ikusi.

https://www.youtube.com/watch?v=kce6hB8s7u8

JOKATU ONGI, “JOKATU” ONGI

. Motza… baina esanguratsua.

. Horixe duzu gure gonbidapena astelehen honetarako:

Jokatu ongi, “jokatu” ongi.

. Seguru gaur aukera bat baino gehiago izango duzula

ongi jokatzeko, ongi “jokatzeko”. Ireki begiak, belarriak eta bihotza erne egoteko… ea zer gertatzen den

. Ez utzi ihes egiten. Jokatu!

. Astelehen on! Saiatu ondokoek ere hala izan dezaten.

OTOITZA

Jauna,

Zure eskuetan jartzen dut nire bizitza, naizen bezalakoa.

Badakit halaxe maite nauzula, naizen bezalakoa. Mila esker.

Gaurko lana eskaintzen dizut,

ondo “jokatzeko” nire asmoa.

Nirekin topo egiten duten pertsonek

adore-hitzen bat jaso dezatela, alaituko dituen irribarrea,

lagunduko dituen eskua.

Astelehena izanagatik…

Egun handia izan dadila niretzat eta ondokoentzat. AMEN.

Egunen zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

JOKATU ONGI“JOKATU” ONGI.

Asteartea, azaroak 6

Sartu zure bihotzean..

Begiratu nola dagoen.

Marrazkikoa bezala al dago?

Bai? Zorionak. Mantendu horrela

EZ? Zer falta zaio hala egoteko?

Eskatu indarra Jainkoari zure

bihotza pozik eta zoriontsu egon

dadin.

MILA ESKER

• “ Debes brindar amor para después pedirHay que perdonar para poder seguirRecuerda que tenemos sólo un viaje de idaY hay que darle gracias siempre a la vida

Oye, abre tus ojos, mira hacia arriba, disfruta las cosas

buenas que tiene la vida”

• Seguru ezagutzen duzula gaur goizean proposatzen dizugun Chayanne-ren abesti honen letra.

• Ikus dezagun bideoa abestia entzuten dugun bitartean.

https://www.youtube.com/watch?v=VkuRIZ7QyDM

MILA ESKER

• Zer adierazten dizu abestiak? Ba al duzu gaur zergatik eman eskerrak? Nori? Zergatik?

• Isilunea egingo dugu norberak pentsa dezan zergatik eman nahi dituen eskerrak.

• Askotan ez gara konturatzen bizitzan eskaini zaigun guztiaz. Gaur proposatzen dizuguna zera da: askotan esan diezaiozulaESKERRAK zure inguruko jende askori (etxean, eskolan, lagunei, taldekideei, akademian…)

• Begiratu imajinari ea zerbait adierazten dizun

OTOITZA

ESKERRAK,

Aita on, bizitzan eman didazun guztiarengatik.

ESKERRAK maite nauten eta maite ditudan pertsonengatik.

ESKERRAK bizitzarengatik, munduarengatik, naturarengatik eta ama lurrarengatik.

ESKERRAK nire lagun eta ikaskideengatik.

ESKERRAK barre egin, jolastu, korrika egin, dantza egin, ikasi eta besarkatu dezakedalako.

ESKERRAK ondoan zaitudalako, maite nauzulako eta zurekin konta dezakedalako.

ESKERRAK… ESKERRAK… ESKERRAK…

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

GAUR ESKERRAK EMAN NAHI DITUT / DIZKIZUT

Asteazkena, azaroak 7

➢ Begiratu imajinari. Zer adierazten dizu?

➢ Ba… izan adeitsua zure buruarekin.

MAITATU ZURE BURUA…

BALORATU ZURE BURUA…

EGON HARRO ZAREN BEZALAKOA ZARELAKO…

➢ JAINKOAK ZAREN BEZALAKOA ONARTU ETA MAITE ZAITU

EZ EZAZU AHALEGINIK SAIHESTU

➢ Hori da aurtengo gure goiburua.

➢ Zer moduz daramazu? Baliagarria gertatzen ari al zaizu?

➢ Egin al duzu saiakeraren bat “barruan daramazun heroia ateratzeko? Zer?

➢Nola doa 1. ebaluazioa? Gogoz ikasi al duzu? Saiatu al zara ikasgaiak egunean eramaten, etxeko lanak egunero egiten, etxean egunero ikasten, gelan erne egoten, lanak ongi eta epe barruan eskuratzen…?

EZ EZAZU AHALEGINIK SAIHESTU

➢ Ahaleginarekin zerikusirik duten 4 esaldi proposatzen dizkizugu: Agian ezagunak gertatuko zaizkizu tutoretzan landu dituzulako. Pentsatu une batez:

➢1.-Ureztatu eta zaindu behar den haziaren antzekoa da ahalegina. Garaia iristen denean, frutiua emango du.

➢2.- Errazagoa da aldapa behera joatea aldapa gora baino, baina ikuskizuna ederragoa da tontorretik.

EZ EZAZU AHALEGINIK SAIHESTU

➢ 3.-Arrakasta lanaren aurretik agertzen den leku bakarra hiztegia da.

➢ 4.-Bizitzan duzun arrakasta ez da lorpenen bidez neurtzen, gainditutako oztopoen bidez baizik.

➢ Zer adierazten dizute? Bat aukeratzekotan… zein? Zergatik?

EZ EZAZU AHALEGINIK SAIHESTU

➢ Ikus dezagun goiburuari buruz hitz egiten digun bideoa

➢ https://youtu.be/w0Dvq0ovxz4

➢Zer adierazi dizu?

➢ Ondo ezagutzen duzu hiru txerritxoeneta otsoaren ipuina eta badakizu nola amaitzen duen bakoitzak. Nola uste duzu amai daitekeela bideoan agertzen zaigun “bizitzeko era” bakoitza?

➢Zein aukeratuko zenuke? Zergatik?

OTOITZA

Egin otoitz isilean egunaren hasieran.

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

EZ EZAZU AHALEGINIK SAIHESTU

Osteguna, azaroak 8

➢Begiratu maitasunez zure buruari.

➢ Begiratu ondokoei ulertzeko asmoz.

➢ Begiratu baikortasunez bizitzari.

➢ Begiratu eguna aukera handi moduan.

➢ Begiratu ilusioz gaurko lanari.

➢ Begiratu Jainkoari maite zaituen Aita/Ama bezala.

ENPATIA

➢ Ba al dakizu zer esan nahi duen ENPATIA hitzak?

Beste batek sentitu dezakeena sumatzeko,

partekatzeko eta ulertzeko gaitasuna da.

➢ Bestearen “azalean” jartzea da eta sentitzen duena partekatzea.

➢ Hori da gure gaurko proposamena, ENPATIKOA izan zaitezela ondoan dituzun pertsonekin: gurasoekin, anaia-arrebekin, lagunekin, irakasleekin, ikaskideekin…

ENPATIA: Gurpildun-aulkian egingo dugu denok saskibaloain

➢ Ikusi arretaz bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=F4DGa7lSQTg

➢Ez da beharrezkoa gauza harrigarririk egitea ondokoekin enpatikoa izateko.

➢ Saiatu bere lekuan jartzen, gertatzen zaiena edo sentitzen dutena eta gauzak zergatik egiten dituzten ulertzen.

➢ Hurbilago sentituko zara haiengandik, hobeto ulertuko dituzu, ez dituzu epaituko, maitasun handiagoz begiratuko diezu eta…

LAGUNDU EGINGO DITUZU!

OTOITZA

Jainko Aita,

badakit samurtasunez begiratzen nauzula eta maitatzen.

Egizu nire begirada garbia izan dadila,

samurtasunez begira diezaiodala nire buruari,

begirada ulerkorraz begira diezaiedala ondokoei,

Begirada lasai eta irekiz begira zaitzadala Zu,

Inoiz ez dezadala nire begirada kendu gaizki pasatzen edo beharrean daudenengatik,

nire bihotzean dagoen maitasunearen isla izan dadila nire begirada. AMEN.

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

GURPILDUN-AULKIAN EGINGO DUT GAUR

ZUREKIN

Ostirala, azaroak 9

➢ Egin isiltasuna zure barnean une batez.

➢ Hartu arnasa sakon.

➢ Ireki belarriak eta BIHOTZA bere hitzean mintzo zaizun Jainkoari.

EBANJELIOA Jn 2, 13-22

Hurbil zen judutarren Bazko-jaia, eta Jerusalenera joan zen Jesus. Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukalariak ere bai han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukalarien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe.»Ikasleei Liburu santuak dioena etorri zitzaien gogora: «Zure tenpluaren maiteminak erreko nau.»Orduan, galdetu zioten judu-agintariek: «Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?»Jesusek erantzun zien: «Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut.»Juduek ihardetsi zioten: «Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula?»Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen. Horregatik, hilen artetik biztu zenean, esandako hori gogoratu zuten ikasleek, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza.

Jn 2, 13-22

➢ Diru-trukatzailek eta “sakrifizioak” eskaintzeko animalia-saltzaileak bota zituen Jesusek tenplutik. Jesusek oso garbi zeukan: Jainkoa ezin daiteke “sakrifizioen” bidez erosi.

➢Bere berpizkundea aldarrikatzen du dagoeneko Jesusek. Jesus da “tenplu berria”. Jainkoarekin topo egiteko garrantzitsuena ez da tenplua. Jesusengana hurbildu beharra dago, bere proiektuan sartu, bere urratsak jarraitu, bere ispirituarekin bizi.

OTOITZA

➢ Gaurko otoitzerako bideo hau proposatzen dizuegu. Andrea Bocelli eta abesbatzarekin batera GURE AITA errezatuko dugu.

➢ Abestia zirraragarria da eta are gehiago otoitza.

https://www.youtube.com/watch?v=aEplqV0scyo

Gure Aita, zeruetan zarena, Emaguzu gaur egun honetako ogia,

santu izan bedi zure izena, barkatu gure zorrak

etor bedi zure Erreinua, guk ere gure zordunei

egin bedi zure nahia barkatzen diegunez gero,

zeruan bezala lurrean ere. eta ez gu tentaldira eraman,baina atera gaitzazu gaitzetik. AMEN

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

ZURE URRATSAK JARRAITU NAHI DITUT, JESUS.