Post on 31-Jan-2017
BORDEAUX 3 MICHEL DE MONTAIGNE UNIBERTSITATEA
BAIONAKO FAKULTATEA
2002-2003 IKASTURTEA
UZTARDURA TEORIA, SINTAXIATIK URRUNDUZ.
GAUR EGUNGO HAREN ETA BERE IZENORDAIN GENITIBOEN
ERABILPENAREN KASU AZTERKETA BAT
Maia Duguine.
Euskal Ikasketetako DEA lortzeko helburuarekin aurkeztutako memorioa.
Xarles Videgain jaunaren zuzendaritzapean
1
Ene eskerrik beroenak:
Xarles Videgain, memorio honen zuzendariari
Beñat Oihartzabal eta Ricardo Etxepareri, eskaini didaten
laguntzarentzat
3
AURKIBIDEA
AURKIBIDEA ...............................................................................................................1
SARRERA OROKORRA.................................................................................................4
I. UZTARDURA TEORIA................................................................................................6
1. Sarrera ...............................................................................................................6
2. Uztardura eta erreferentziakidetasuna..................................................................7
3. Uztardura fenomenoa...........................................................................................8
3.1. Uztardura Eremuaren definizio sintaktikorantz........................................8
3.1.1.1. Gobernu eta Uztardura teoriaren ikuspegia..............................9
3.1.1.2. Lehen orokortasunak..............................................................10
3.1.1.3. Uztardura................................................................................11
3.1.1.4. Eremu hurbila, subjektua eta Gobernu Kategoria .................14
3.1.1.5. SUBJEKTU nozioa................................................................16
3.1.1.6. BT-compatibility eta erlatibizazioa .......................................17
4. Ondorioa.............................................................................................................20
II. UZTARDURA EUSKARAZ......................................................................................21
1. Bere eta haren: deskribapen tradizionala............................................................22
1.1. Bere eta haren ........................................................................................22
1.2. Izenordain posesiboen erabilera.............................................................23
2. Linschmann-Aresti legea....................................................................................25
3. Rebuschiren analisia ..........................................................................................26
3.1. Euskara hizkuntza ez-konfigurazionala gisa..........................................26
3.2. Uztarduraz..............................................................................................28
3.3. Nafar-lapurteraren bilakaera: bi azpi-euskalki.......................................30
3.3.1. Uztardura eremua......................................................................31
3.3.2. Datibo komunztadura................................................................32
3.3.3. "X eta haren Y" eraikuntzatik "X eta bere Y" eraikuntzara......32
1
4. Euskara, hizkuntza konfigurazionala? ...............................................................33
5. Mintzagaia .........................................................................................................34
6. Ondorioa.............................................................................................................36
III.EUSKARAZKO IZENORDAIN POSESIBOEN ERABILERA: KASU
AZTERKETA BAT.........................................................................................................37
1. Sarrera .............................................................................................................38
2. Helburuak...........................................................................................................39
2.1. Helburu nagusia......................................................................................39
2.2. Beste interesak........................................................................................40
3. Metodologia........................................................................................................40
3.1. Datu bilketa............................................................................................41
3.2. Galdeketaren eraketa helburuen arabera................................................43
3.3. Hiztunak.................................................................................................45
4. Emaitzak.............................................................................................................47
4.1. Hiztun bakoitzaren emaitzak..................................................................49
4.1.1. Bihurkari / ez-bihurkari bereizketa............................................49
4.1.2. O-komandoa..............................................................................50
4.1.3. Gobernu Kategoria: perpausa....................................................51
4.1.4. Uztartzailearen izaera................................................................53
4.1.5. Komunztadura marka................................................................53
4.1.6. Beste egitura bat: DS konplexua...............................................54
4.1.7. H3-ren kasua..............................................................................55
4.2. Hiztunen konparaketa.............................................................................55
4.3. Beste deskribapenekilako konparaketa...................................................57
4.3.1. Nafar-lapurtera hertsia versus nafar-lapurtera zabaldua............58
4.3.2. ‘Nafar-lapurtera zabaldua’ baino haratago?..............................59
4.4. Gogoeta bat.............................................................................................61
4.4.1. Joera orokorra............................................................................61
4.4.2. H3-ren eredua............................................................................64
4.5. Formalizazioa?.......................................................................................65
5. Ondorioa.............................................................................................................68
ONDORIO OROKORRA...............................................................................................69
2
ERANSKINAK .............................................................................................................73
1. ERANSKINA: Esaldi egiturak...........................................................................74
2. ERANSKINA: Erabileren taula..........................................................................78
RESUME DU MEMOIRE DE DEA...............................................................................80
BIBLIOGRAFIA.............................................................................................................91
3
SARRERA OROKORRA
Uztardura nozioak izen sintagmek ukan ditzaketen harremanen berri ematen du, batak
besteari erreferentzia egin dezaketelakoan. Ikerketa-lan honen bitartez hizkuntza baten egoera
berezi batean uztardura harremanak aztertu nahi nituzke.
Ez dut proposamen teorikorik eginen, baina aurkeztuko dudan hizkuntz gertaeren
deskribapena Gobernua eta Uztardura Teoriaren (Government and Binding Theory, Chomsky
1981) jarraian eraikitakoan oinarrituko da.
80. hamarkadaren hastapenetik goiti, Government and Binding marko teorikoaren
ikuspuntutik, harreman hauek sintaktikoki azaltzeko entseguak eta proposamenak eginak izan
dira. Hizkuntza batetik bestera erregulartasun handiak zirela ikusirik, hainbat autorek arau
unibertsaltzat dituzten hatsarreak proposatzen dituzte.
Uztardura fenomenoen azalpen formal hau oinarritzat hartuz, euskaraz edo, zehazkiago,
Hazparneko nafar-lapurteraz anafora eta izenordainkiekin gertatzen dena izanen da lan honen
aztergaia. Euskalkien arteko ezberdintasunak aipatuko dira, baina ikerketa hizkera berean,
diakronian eta belaunaldi batetik bestera gertatzen diren aldaketetan zentratuko da batez ere,
hizkera berean hiztunen araberako izenordainen erabileraren baimentze prozesu ezberdinak
badirelako posibilitatea altxatuz.
Galdeketa baten bitartez lortutako datuek hizkuntz egoera baten deskribapen
sinkronikoa egiteko aukera emanen digute. Idazle klasikoen datuekin konparatuz berriz,
emaitzek hizkuntz aldaketaren berri emanen dute, diakronian. Azkenik, lan hau
hizkuntzalariek euskararentzat jadanik proposatutako hipotesien gaurkotasuna neurtzeko
parada izanen da.
4
I. UZTARDURA TEORIA
1. Sarrera
Determinatzaile sintagma guziek ez dute ibilmolde bera1. Denak ez dira ingurune
berdinetan agertzen erreferentziakidetasun kasuei dagokienez, hots, esaldi barneko DS bat
baino gehiagok munduko elementu berdinari erreferentzia egiten diotelarik. Esaldi batean, bi
espresiok erreferentzia berdina dutenean, hau da, erreferentziakideak direnean, biak indize
berdinarekin markatu ohi dira:
(1) [Miren eta Jonek]i elkari maite dute.
Erran bezala, erreferentziakidetasun hau ez da beti zilegi (esaldi aitzinetako izarrak
esaldia agramatikala dela erakusten du):
(2) a. *[Miren eta Jonek]i haieki maite dituzte.
b. *Mireneki berai maite du.
2. Uztardura eta erreferentziakidetasuna
Uztardura bi determinatzaile sintagmen edo DSen artean izan daitekeen
erreferentziakidetasun harremana da, bi espresiok munduko elementu berdinari erreferentzia
egiten dutelarik, hau da, uztartutako elementuaren eta aitzindariaren erreferentzia berdina
delarik. Hiru DS mota bereizten dira2:
1 Euskal gramatiketan Izen Sintagma deitu ohi dena Determinatzaile Sintagma edo DS deituko dut hemen, Abney-en (1987) eta Artiagoitiaren (1998) analisiak ontzat hartuz.2 Ikus ARTIAGOITIA (2000). Hemen agertzen diren adibideak ez dira euskalki berezi batenak, orokortasunean hartu behar dira. Bestalde, lan honetan sintaxiako hiztegia Artiagoitiak erabiltzen
5
- Anaforak. Anaforak euskaraz izenordain elkarkiak (elkar, bata bestea), izenordain
bihurkariak (neure burua, heure burua, bere burua, etab.), posesibo bihurkariak (neure,
heure, bere, etab.) dira.
- Izenordainkiak. bera, berori, ni, hi, gu, etab.
- Erreferentziadun espresioak. Munduko izaki edo objektu bati erreferentzia egiten
diote: hiztegia, Jon, amaren liburuak…
Euskaran anaforak eta izenordainkiak multzo bakar batetan bildu ohi dira: denak
izenordainak dira3. Hau da Euskal Hiztegi Modernoa-n4 atzeman daitekeen izenordainaren
definizioa:
"Izenordaina: Esaldi edo izen-sintagma baten ordez erabiltzen den hitza, hark betetzen
dituen funtzioak bete ditzakeena eta determinatzailerik onartzen ez duena. Bere esanahia
erreferentziala da eta testuinguruaren menpe dago".
Anaforikoak bihurkari gisa eta izenordainkiak ez-bihurkari gisa definitu ohi dira. Hona
bihurkari nozioaren definizioa Euskal Hiztegi Modernoan:
"Bihurkari: Subjektu den izen-sintagma perpaus berean ez errepikatzea ahalbidetzen
duen izenordain anaforikoa".
3. Uztardura fenomenoa
Ingelesezko hiru DS motak esaldi mailako testuinguruetan aztertuz, Uztardura teoriaren
oinarrizko hatsarreak eraikiak izan dira:
(3) Johni loves himselfi
(4) *Johni loves himi
(5) *Johni thinks [that I love himselfi]
(6) Johni thinks [that I love himi]
duenean oinarritua da.3 Xabier ARTIAGOITIAk (2000, 285or.) bezala, izenordaina izendatzaile orokorra baldin badute ere, anaforak (elkarkariak eta bihurkariak) eta izenordainkiak (arruntak) bereiziko ditut.4 Euskal Hiztegi Moderno-tik (1994) hartutako definizioak erabiltzen ditut.
6
Adibide hauetan agertzen da ingelesez izenordainki eta anaforen erabilerak ‘lege’
batzuen araberakoak direla, erregulartasun batzuk agertzen dira. Berezitasun hau sintaktikoki
azal daiteke: ohargarria da himself anafora bihurkariak aitzindaria perpaus berdinean ukan
behar duela (bere eremu hurbilean), eta him izenordainkiak, alderantziz, aitzindaria bere
perpausean izan ez dadila eskatzen duela.
3.1 Uztardura Eremuaren definizio sintaktikorantz
Hemen erabiliko dugun Uztardura nozioa Gobernu eta Uztardura (Government and
Binding, GB) teoriaren (Chomsky 1981 eta jarraitzaileak) proposamenean oinarrituko da.
Gobernu eta Uztardura marko teorikoa laburzki aurkeztu ondoan Uztarduraren
definizioaren garapenaren zati bat5 ikusiko da parte honetan: teoria honek hainbat
birmoldaketa ezagutu ditu urteetan zehar.
3.1.1.1 Gobernu eta Uztardura teoriaren ikuspegia
Gramatika Sortzailea 50. hamarkadan sortzen da, Estatu Batuetan, Noam Chomskyk
bultzaturik. Informatika azkarki garatzen ari da aro hartan: Chomskyk L hizkuntza baten
gramatika L sortzen duen programa baten gisara ikustea proposatzen du.
Haurrek bost edo sei urtez hizkuntza bat (edo gehiago) bereganatzen dute, inolako
irakaskuntza prozesurik gabe. Ondotik, hizkuntza horren hiztun gisa, esaldi kopuru infinitu bat
ulertu eta ekoiztu dezakete, eta esaldien onargarritasuna neurtu dezakete.
Chomskyk gizakia hizkuntzetarako bioprograma batekin sortzen dela proposatzen du.
Maila abstraktu batean gainera, hizkuntza guziak berdintsuak dira, beraz gizaki bakoitza
Gramatika Unibertsala deitzen den bioprograma batekin sortuko litzateke (hau da, denek
bioprograma bera genuke sortzez), eta haren inguruko hizkuntzaz jabetzeko ‘prest’ litzateke.
5 Azken urteetako proposamenak baztertuko ditugu, ez baitute bigarren kapituluan aurkeztuko ditugun (eta hirugarren kapituluan erabiliko ditugun) nafar-lapurterari buruzko hipotesirik bultzatu.
7
Gramatika Unibertsala hatsarre eta parametroz osatutako sistema bat da6. Hatsarreak
hizkuntzen gramatika berezi guzietan aplikatzen dira; parametroek ‘aukera’ bat baino gehiago
ematen dute eta hizkuntza bakoitzak honen balore bat finkatua du.
Hizkuntza ezberdinak aztertzerakoan, hizkuntzalariak izenordainen banaketak
erregulartasun batzuk dituela ohartzen dira. Erregulartasun hauek hatsarre batzuk direla
proposatzen da, hizkuntza batetik bestera arau bera segitzen dutelako hipotesia eginez. Ideia
honekin garatzen da Uztardura teoria. Kapitulu honetan Uztardura Teoriaren garapena eta
proposamen batzuk aztertuko ditugu.
3.1.1.2 Lehen orokortasunak
(3)tik (6)erako adibideak aztertuz, izenordain motaren eta honen kokapenaren araberako
arau batzuek him eta himself-en banaketa baldintzatzen dutela ohartu gara 3. parte honen
sarreran. Intuitiboki, uler daiteke himself-ek aitzindaria bere ‘eremu hurbilean’ ukan behar
duela, eta him-ek ‘eremu hurbil’-etik kanpo. Bestalde, ondoko adibideak begiratzerakoan,
(7) *Johni loves Johni
(8) *Johni thinks [that Cathy loves Johni]
ikus daiteke erreferentziadun espresio bat ez dela sekulan uztartua.
Hiru DS mota, hiru ibilmolde. Ondoko hiru hatsarreak izanen dira ondorioz Uztardura
Teoriaren oinarri (Chomsky 1986a):
A. Anaforak uztartuak izan behar dira beren eremu hurbilean
B. Izenordainkiak aske izan behar dira beren eremu hurbilean
C. Erreferentziadun espresioak beti aske izan behar dira
Oinarrizko hatsarre hauetatik abiatuz, bi nozio argitzekoak dira:
- nola defini daiteke uztardura fenomenoa?
- nola defini daiteke zehazki izenordain baten eremu hurbila?
6 Hipotesia honek teoriari izena eman dio aro batez (Principles and Parameters). Era berean, eta guti gora behera aro berean, teoria Gobernua eta Uztardura (Government and Binding) deitua izan da.
8
3.1.1.3 Uztardura
Uztardura harremanaren definizio bat proposatzerakoan, sortzaileek o-komandoaren
nozioa erabiliko dute. O-komandoa (osagai-komandoa, c-command ingelesez), teoria
sortzailean orokortua den harreman sintaktiko baten adierazpena da (Reinhart 1976):
(9) O-komandoa (definizioa)
α-k β o-komandatzen du baldin eta soilik baldin:
a. batak bestea menderatzen ez badu
b. α menderatzen duen lehen adabegi adarreztatuak β menderatzen badu.
Menderatzea X-barra teoriak definitutako harremana da. Adarreztatze bikoitzaren
ondorioz hierarkia bat sortzen dela ikusi dugu, eta menderatzea hierarkia horren ondorio bat
da: adabegi batek adarreztatzearen ondorioz ‘azpian’ dituen adabegi guziak menderatzen ditu.
Ondoko itxurapenean A-k beste adabegi guziak menderatzen ditu, D-k berriz ez du adabegi
bat ere menderatzen.
A
ei
B C
ei ei
D E F G
ei
H I
O-komando harremanera itzuliz, definizioaren arabera, bi ahizpa-adabegi beti o-
komando harreman simetrikoan izanen dira, ez baitu batak bestea menderatzen eta
menderatzen dituen lehen adabegia bortxaz bera dutelako. B-k C o-komandatzen du, C-k B,
D-k E eta E-k D etab. O-komando harreman asimetrikoak ere badira: F-k H eta I o-
komandatzen ditu (ez ditu menderatzen eta C adabegiak denak menderatzen ditu), B-k C, F,
G, H eta I o-komandatzen ditu.
Ikuspuntu honekin (10) eta (11) adibideak begiratuz (gorago (3) eta (4) adibideak
zirenak), argi da uztartzaileak anafora o-komandatu behar duela, eta izenordainkia ez.
9
(10) Johni loves himselfi
(11) *Johni loves himi
Perpausaren itxurapen sinplifikatu bat erabiliz7, esaldi hauen eratorpena ondoko hau dela
onartua da orokorki:
O
ei
DS AS
# ei
Johni A DS
# #
loves himselfi
*himi
Definizioaren arabera, subjektu DSak (John) objektu DSa (himself / him) o-
komandatzen du. Himself anafora subjektuak o-komandatu behar du, him izenordainkiak ez du
o-komandatzen duen subjekturik ukan behar. Subjektua eta izenordainkia ez baldin badira
indizekideak, arazorik ez da.
Uztardura, ondorioz, ondoko erara definitzen ahal dugu (Chomsky 1986b):
(12) Uztardura (definizioa)
α-k β uztartzen du baldin eta soilik baldin
a. α-k β o-komandatzen badu
b. α eta β indizekideak badira.
Ondoko bi esaldiek ((5) eta (6) errepikaturik) beste gauza bat erakusten digute: o-
komandoa ez da kontutan hartu beharrezkoa den nozio bakarra, esaldi bereko perpaus batetik
bestera, o-komando harremana izanki ere, anaforaren uztardura ezinezkoa egiten baita.
7 Lan honetan hautatzen den esaldi arkitektura teoria motak ez du ondorio zehatzik, itxurapen sinplifikatuak erabiliko ditut beraz, azalpena errazteko (zuzenki beharrezkoak ez diren buru funtzionalak baztertuko ditut).
10
(13) *Johni thinks [that I love himselfi].
(14) Johni thinks [that I love himi].
Uztardura baimentzen duen eremu bat bada, eta eremu honek izenordaina eta bere
aitzindaria bildu behar ditu. Eremu honetatik kanpo, bien arteko harremana desagertzen da.
(13) eta (14) adibideek eremu hori perpausaren mailakoa dela pentsatzera bultzatzen gaituzte.
3.1.1.4 Eremu hurbila, subjektua eta Gobernu Kategoria
Aitzineko partean perpausaren nozioa aitzinatua izan da; bestalde, 1.1. parteko esaldiei
begira, aitzindariaren -izenordainaren araberako- kokapenaren garrantzia ikusi dugu. Ohar
gaitezke aitzindari edo subjektu hori eremu hurbilean izatea (edo ez izatea) perpausaren
nozioa baino bidezkoagoa dela uztardurari dagokionez. Hona Artiagoitiaren (2000) eskutik
euskarazko adibide batzuk:
(15) Jonek [DSAnareni beraren{*i/j} kritika] goraipatu du
(16) Jonek [DSAnareni bere buruaren{i/*j} kritika] goraipatu du
Bigarren esaldian uztardura makoen arteko DSan gertatzen da: Anaren posposizio
sintagma (PoS) bere burua-ren subjektu eta uztartzaile da (bere burua anafora da orduan).
Aitzineko esaldian ordea, bera ezin da uztartua izan, ezin du Anaren subjektutzat ukan
makoen arteko eremuan (bera izenordainkia da). Uztardura fenomenoa adibide hauetan
perpausaren barneko beste eremu batetan gertatzen da, DSan.
Eremu hurbila perpausa dela dirudi, baina beste kasu batzutan DSa da. Eremu hurbilaren
definizioa egokitu behar dugu. Perpausa eta DSa biak izenordainkia eta uztartzailea biltzen
dituzten sintagmak dira.
Anaforiko baten eremu hurbilaren lehen definizio hau ondoriozta dezakegu beraz:
(17) Eremu Hurbila (lehen definizioa)
Eremu hurbila anaforikoa eta subjektu bat biltzen dituen sintagma txikiena da.
Bestalde, aztertzen den elementuaren gobernatzailea kontutan hartu beharrezkoa dela
agertu da Uztardura Teoriaren garapenean8. Gobernua gobernatzaile bat eta gobernatua den
8 Gobernua, GB-ren modeloan, hizkuntzaren modulo anitzetan kargu bat betetzen duen harreman mota da.
11
elementu baten arteko egitura harreman bat da. Gobernatzailea Izena, Aditza, Izenondoa,
Preposizioa ala Posposizioa, INF jokatua izan daiteke, erran nahi baita X° buru bat.
(18) Gobernua (definizioa)
α-k β gobernatzen du baldin eta soilik baldin
a. α gobernatzaile bat bada
b. α eta β-k bata bestea o-komandatzen badute.
Gobernua o-komandoaren bertsio hertsitu bat da, buru lexikalek baizik ez baitute
gobernatzen ahal, eta haien osagarriak baizik.
Ondoko ingelesezko adibideei begira, gobernatzaileak eremu bat mugatzen duela ohar
gaitezke. Eremu horretan anafora uztartua eta izenordaina aske izan behar dira9:
(19) Johni says that Billj hurts himself*i/j.
(20) Johni says that Billj hurts himi/*j.
Bi esaldietan, definizioaren arabera, hurt aditzak bi izenordainak gobernatzen ditu.
Uztardura eremua izenordainkia gobernatua den eremua dela erran dezakegu ondorioz: lehen
esaldian, aitzindari posible bakarra Bill da, himself anaforikoa uztartzen du; bigarrenean John
da, eta him izenordainki bat denez, ez du uztartzen, izenordainkiaren eremu hurbiletik kanpo
da.
Bi kasuetan gobernatzailea eremu hurbilaren barne da, honen definitzeko erabilia izanen
da: Eremu Hurbila nozioa Gobernu Kategoria nozioak ordezkatuko du10.
Uztardura Teoriaren hiru hatsarreak molda daitezke:
9 Jakinez himself anaforikoa dela eta him izenordainkia, ingelesaren ikerketek onartua duten klasifikapenaren arabera.10 Gobernatzailearen nozioaren inportantzia gobernatzailerik ez den sintagmen kasuan agertuko da: subjektu posible batek mugatzen duen eremua baino handiago den eremua definituko du gobernatzaile batek uztardurarako.
12
A. Anaforak uztartuak izan behar dira beren Gobernu Kategorian
B. Izenordainkiak aske izan behar dira beren Gobernu Kategorian
C. Erreferentziadun espresioak beti aske izan behar dira
(20) Gobernu Kategoriaren lehen definizioa (GK):
α-ren GK α bera, α-ren gobernatzaile bat eta subjektu bat biltzen dituen
perpaus edo DS txikiena da.
3.1.1.5 SUBJEKTU nozioa
Uztardura hatsarreen definizioak urrunago eramanez, bi zehaztapen gehituko zaizkie.
Alde batetik, subjektu nozioa SUBJEKTU nozioaz ordezkatuko da (Chomsky 1981): INFL
(komunztadura, Kmz) osagaia subjektutzat har daiteke. Anaforikoa aditza jokatua den
eremuan uztartua izan behar da. Rebuschik (1987) aztertu duen nafar-lapurtera euskalkian
adibide argiak ematen dizkigu:
(21) Berei lagunari dirua eman dioi
Aditzean den ergatibo komunztadura morfologikoak (Kmz) bere anaforikoa uztartzen
du, honen Gobernu Kategoriako SUBJEKTUA da11: INFL-ek Gobernu Kategoria mugatzen
du.
Ingelesez ere SUBJEKTUaren definizio zabaldua beharrezkoa da:
(22) [The childreni believe [each otheri to have won]].
Adibide honetan, ‘each other’ anaforikoaren uztardura eremua ez da mendeko perpausa,
baizik eta perpaus nagusia. Mendeko perpausean ez da ez subjektu DS-rik ez Inf-rik (aditza
jokatugabea da), ezin da uztartua izan (believe aditz jokatuak ematen baitio Kasua
anaforikoari).
11 Nafar-Lapurtera euskalkiaren ezaugarriak bigarren kapituluan barnatuko ditugu. 13
(23) Gobernu Kategoriaren definizioa berriz aldatzen da (bigarren definizioa):
α-ren GK α bera, α-ren gobernatzaile bat eta SUBJEKTU bat biltzen dituen
perpaus edo DS txikiena da.
SUBJEKTUA: subjektua ala Infl/Kmz.
3.1.1.6 BT-compatibility eta erlatibizazioa
Izenordain posesiboen kasuan besteak beste, ikerketa anitzek erakusten dutenaren
arabera, Uztardura teoriaren A eta B hatsarreak ez dira hain hertsiki aplikatuak hizkuntzetan.
Lan honetan anafora eta izenordainkiak deitzen ditugun elementuak ez dira beti banaketa
osagarrian, orain arte definitu dugun teoriak eskatzen duena bezala.
(23) The childreni like each other’si toys
(24) The childreni like their{i/j}toys
(23) esaldian, ‘each other’ anaforikoaren jokamoldeak A hatsarrea segitzen du: gobernu
kategoria perpausa du, beraz subjektuak uztartzen du. (24)-n arazo bat agertzen da ordea,
Gobernu Kategoria perpausa baldin bada, their izenordainkia dela esan daiteke ‘j’ indizea har
dezakeelako, baina orduan B hatsarrearen aurka joanen litzateke ‘i’ indizea onartuz ere.
Anafora eta izenordainkiak testuinguru berdinetan ager daitezke ingelesez.
Arazo honen aitzinean, Huang-ek (1982), eta haren ondotik Chomskyk (1986b), eremu
hurbilaren definizioa erlatibizatzea proposatzen dute. Hizkuntzalari bakoitzak garatzen duen
proposamenak bere berezitasunak baldin baditu ere, oro har garatzen duten ideia hau da:
anafora bat uztartua izan behar denez, GK anaforak berak SUBJEKTU tokia duen DS bat izan
dadila logikaren kontrakoa da: bortxaz SUBJEKTU eskuragarri bat ukan behar du. Gisa
berean, izenordainkia aske izan behar denez, bere GK DSa izatea logikoa da, errazki aske izan
baitaiteke eremu horretan.
BT-compatibility nozioaren ideia orokorra hau da: anafora bat uztartua ukan behar duen
eremua izenordainki bat aske ukan behar duena baino zabalagoa da. Ideia hau, Chomskyk
(1986) ondoko erara adieraziko du:
14
(25) Erlatibizatutako A eta B hatsarreak:
a. anaforiko bat uztartzaile posible bat duen CFC txikienean uztartua da.
b. izenordainki bat bere CFC txikienean libro da.
(26) CFC (‘complete functional complex’): buru lexikal bat eta bere
derrigorrezko argumentu guziak biltzen dituen sintagma.
Definizio berri honekin, Chomsky-k uztardura eremuaren definizioa gobernu
harremanetik argumentu-egiturara lerrarazten du.
Georges Rebuschi-k (1993) teoria honek hizkuntza batzuetako uztardura fenomenoen
azaltzeko baliorik ez duela erakusten du:
- anafora bat distantzia luzean uztartua delarik (ikus Japonieraz zibun-en ibilmoldea
(Aikawa 1993));
- izenordain bat bere CFC txikiena baino handiagoa den eremu batetan libro izan
behar delarik;
- anafora bat teoriak definitzen duen eremua baino hertsiagoa den eremu batetan
uztartua izan behar delarik (elkar eta bere burua nafar-lapurteraz).
Arazo hauek ez lituzkeen modelo bat proposatuko dute Manzini eta Wexler-ek (1987),
erlatibizazioa parametrizazio bihurtuz: eremua parametrikoki definitu behar da. Hipotesia,
GKren definizio unibertsalak hizkuntzen eta izenordainen arabera balore ezberdinak har
ditzakeen parametro bat ukan behar duela da.
(27) Gobernu Kategoriaren definizio parametrizatua
γ α-ren Gobernu Kategoria da, α, α-ren gobernatzailea eta ondoko balore bat
biltzen baldin baditu:
a. subjektu bat, ala
b. INFL bat (erran nahi baita komunztadura marka bat), ala
c. Dnb bat (erran nahi baita komunztadura marka finito bat), ala
d. Dnb erreferentzial bat (erran nahi baita indikatibo denbora), ala
e. Dnb erro bat (erran nahi baita perpaus nagusi baten denbora).
15
Parametrizatutako definizio honi oinarri enpiriko gabezia kritikatua izan zaio;
parametrizazioaren ideiak, aldiz, bidea egin du eta beste hainbat modelo proposatuak izan
dira.
4. Ondorioa
Lehen kapitulu honetan erreferentziakidetasunari buruzko teoria zehatz baten garapena
segitu dugu: Gramatika Sortzailearen Uztardura teoria. Jakin behar da beste hainbat ikuspuntu
garatu direla hizkuntzalaritzaren arloan, bai sintaxian, bai semantika eta pragmatika (edo
hizkuntzaren filosofia) bezalako arlotan12.
Hemen aurkeztu dena teoria biziki zehatz bat da, eta argi atxiki behar da fenomeno
sintaktiko jakin batzuen formalizazioa gizakiaren izaerari buruzko teoria askoz zabalago
batean sartzen dela.
Bestalde, teoria sortzaileak berak garapen inportanteak ezagutu ditu geroztik (ez ahantz
hemen aipatutakoa 8O. hamarkadakoa dela parte handienean), eta Uztardura teoriak berak
aldaketa sakonak jasan ditu. Programa Minimalistan, hizkuntzaren gramatikaren ezaugarritzat
dituen Ekonomia hatsarre batzuen ondorioz, indizeen ezinezkotasuna aitzinatua izan da
(Chomsky 1995).
Kapitulu honetan garatutako ideietan zentratuz, euskarazko uztardura fenomenoei
hurbilduko gatzaizkie ondoko kapituluan, nafar-lapurteraren bitartez. Hemen ikusitako
Gobernu eta Uztardura teorian oinarritutako hipotesiak ikusiko ditugunez, teoria honetaz
dakiguna aski ukanen dugu lanean segitzeko.
12 Hauetatik batzuen aurkezpena Zribi-Hertzen (1996) sarrera liburuan aurki daiteke.16
II. UZTARDURA EUSKARAZ
Printzipio eta Parametroen teoriak giza hizkuntzetako erreferentzia fenomenoa
unibertsalak liratekeen hatsarre batzuen bitartez azaldu nahi du. Hizkuntza batetik bestera
agertzen diren ezberdintasunek berriz, hiru hatsarreen definizioei moldaketak ekarri dizkie
behin eta berriz, azalpenen konplexutasuna emendatuz eta hauen balioa bera dudan jarriz.
Euskalki batetik bestera ere anafora eta izenordainkien baimentze ingurune sintaktikoak
aldatzen direla agertzen da. Bigarren parte honetan, nafar-lapurterari dagokionez eredu
sintaktiko batek lukeen erabilgarritasuna aztertuko dugu.
Izenordainen baimentze fenomenoak anitzak izan daitezkeenez, bere eta haren
izenordainen erabilpenaren azterketara mugatzeko hautua egin dut, hots, hirugarren
pertsonako posesibo bihurkari eta ez-bihurkarien banaketara. Hauen erabilpenaz eginak izan
diren ohar edo sistematizatzeak aipatuko ditut lehenik. Hiru lan mota presentatuko ditut.
Alde batetik, Euskaltzaindiaren araudian (1985) eta Pierres Lafitten (1944) nafar-
lapurtera literarioaren gramatikan agertzen den modeloa ikusiko dugu. Ondotik, eta gaia
gehiago sakonduz, Georges Rebuschi-k Gramatika Sortzailearen koadroan, hots, Uztardura
teoriaren bidean nafar-lapurtera klasikoko izenordainen banaketarentzat egiten duen
proposamena ikusiko dugu, beste hizkuntzalarien ikuspuntuak sekulan baztertu gabe.
1. Bere eta haren: deskribapen tradizionala
Bere eta haren izenordain posesiboen banaketaren hiru deskribapen aurkeztuko dira
hemen: Lafitten (1944) nafar-lapurteraren gramatikakoa, Euskaltzaindiaren (1985) Euskal
Gramatikakoa eta Artiagoitiak (2003) Hualde eta Ortiz de Urbinaren (arg.) euskararen
gramatikan egina.
17
1.1 Bere eta haren
Euskararen ekialdeko hizkeretan hirugarren pertsonako bi izenordain posesibo badirela
erran ohi da. Bere/beren alde batetik eta haren/haien bestetik. Lehena, bera/beraiek
izenordainaren baliokide genitiboa da, bigarrena hura/haiek izenordainarena (Lafitte 1944).
Lehena "bihurkaria" deitua da eta bigarrena "ez-bihurkaria" (beherago ikusiko ditugun
arrazoiengatik). Ez zaie balio bera ematen ekialdeko eta mendebaldeko euskalkietaz
mintzatzerakoan (EGLU 1985), guk hemen ekialdeko euskalkietan dutena aipatzen eta
aipatuko dugu.
Lehen eta bigarren pertsonetan aurkaritza bera existitzen da (Artiagoitia 2003,
Euskaltzaindia 1985, Lafitte 1944):
1. 2. 2. 3.
bihurkaria neure/geure heure zeure/zeuen bere/beren
ez-bihurkaria nere/gure hire zure/zuen haren/haien
Ohartarazi behar da ere hirugarren pertsonak beste izenordain posesibo bat baduela:
beraren / beraien forma enfatikoa (Artiagoitia 2003, Rebuschi 1991).
1.2 Izenordain posesiboen erabilera
Lafitten (1944) eta Euskaltzaindiaren (1985) gramatikek, bakoitzak bere aldetik, Nafar-
lapurterak (Euskaltzaindian ‘ekialdeko euskara’ deitua da) bere eta haren13 izenordainetaz
egiten duen erabilpenaren deskribapen argia egiten dute.
13 Gauzak sinpletzeko, izenordain posesiboetaz mintzatzerakoan pluraleko forma baztertuko dugu hemendik goiti: bere eta haren aipatuko direlarik bere/beren eta haren/haien izenordainetaz mintzo dela ulertu beharko da.
18
Lafittek bere posesibo bihurkaria izendatzen du ("possessif réfléchi") eta haren posesibo
ez-bihurkaria ("possessif non réfléchi"):
"Emploi de bere et beren. Le réfléchi dépend d’ordinaire du verbe à mode personnel de la
proposition où il se trouve; il se réfère à un possesseur désigné comme sujet, complément
direct ou complément indirect dans la forme verbale.
[...] Emploi de haren et heien. Quand le possessif ne se réfère pas à une personne représentée
au moins par la forme verbale dans la proposition où il se trouve, c’est haren eta heien que
l’on emploie pour traduire son eta leur". (Lafitte 1944: 92)
Hona Lafitte-k ematen dituen adibide batzuk:
(27) Bere semearekin da.
(28) Haurra bere aitarenganat joan da.
(29) Aita eta haren semea heldu ziren.
(30) Nahi du haren liburua har dezadan.
Euskaltzaindiak ekialdeko euskalkietako izenordain posesiboen erabilera ondoko eran
deskribatzen du:
" [...] bere horrek aipatzen duen pertsona edo dena dela aurretik agertzen bada perpausean nor,
nori edo nork bezala, orduan bere izango dugu erabili beharreko izenordaina. Bestela, haren
izango da forma zuzena". (Euskaltzaindia 1985: 68)
Lafittek (1944) eta Euskaltzaindiak (1985) azpimarratzen duten modeloa hau da:
izenordainak aitzindaria perpaus berean duelarik, bere forma du, eta hala ez duelarik, haren.
Bestalde, bere anaforikoaren aitzindaria bortxaz nor, nork edo nori formakoa izan behar dela
ohartarazten dute, hots, aditz jokatuan morfologikoki agertu behar da.
Gramatika tradizionalak segituz, uztardura perpaus mailakoa litzateke beraz. Lehen
kapituluaren araberako transposizio bat egiten bagenu, nafar-lapurteraz Gobernu Kategoria
perpausa dela erran behar litzateke nolabait.
19
2. Linschmann-Aresti legea
Linschmann-Aresti legea posesiboen uztardura fenomenoen berri ematen duen lege
deskriptibo bat da. Sarasolak (1979) du hala izendatu, bi ikerlek bide ezberdinetatik lortutako
emaitza delako. Sarasolak lehen eta bigarren pertsonetako posesiboak tratatzeko proposatzen
du legea, baina hirugarren pertsonako bere / haren aurkaritzari aplikatzen ahal zaio.
Honela dio:
" Linschmann-Aresti legea horrela defini daiteke:
Lehen eta bigarren pertsonetako posesiboek bi era dituzte, lehen era (ene...) eta bigarren era
(neure...) deituko ditugunak. Sintagmaren batean posesibo bat gertatzen bada, delako posesibo
hori lehen eran agertuko da baldin gertatzen den sintagmari dagokion aditzan pertsona eta
numero bereko formanteren bat NOR, NORK nahiz NORI motakoa, agertzen ez bada. Bestela
posesiboak bigarren era hartuko du". (Sarasola, 1979: 433)
Artiagoitiak (2003) Linschmann-Aresti legearen balio deskriptiboa baieztatzen du.
3. Rebuschiren analisia
Rebuschik (1985, 1986, 1987, 1989, 1991, 1992a, 1992b, 1993, 1997) Axularren
idazkien bitartez aztertu du gehienbat euskara klasikoa. 1985etik goiti, bere eta harenek
euskalki horretan duten ibilmoldea aztertzen duten hainbat artikulu idatzi ditu14.
3.1 Euskara hizkuntza ez-konfigurazionala gisa
Rebuschik uztardura fenomenoentzat egiten duen proposamena beste programa zabalago
baten parte da: Chomskyren (1981) eta Hale-ren (1983) bidean, euskara hizkuntza ez-
konfigurazionala dela erakutsi nahi du.
14 Artikulu guzi hauetan ez da hemen interesatzen gaituzten bi 3. pertsonako izenordain posesiboen azterketan mugatzen, uztardura fenomeno guziek eta, beste maila batetan, euskararen egitura sintaktikoa baititu ikergai.
20
Bi hizkuntzalari hauek giza hizkuntzak bi motatakoak izan zitezkeela aitzinatu zuten:
alde batetik hizkuntza konfigurazionalak genituzke eta bestetik hizkuntza ez-
konfigurazionalak. Konfigurazionalitatea perpausen egituraren barne-hierarkiaren ondorioa
da. Egiturak, osagaien arteko harreman hierarkikoen bitartez, dominazio harreman batzuk
biltzen ditu, eta harreman hauek dituzte osagai bakoitzaren izaerak determinatzen.
Nozio hau hainbat hizkuntzatan dagoen ‘objektu’ eta ‘subjektuen’ arteko asimetriaren
azalpenerako erabilia da: ‘objektu’ eta ‘subjektuek’ ibilmolde ezberdinak dituzte hizkuntza
hauetan, uztardura fenomenoekin besteak beste. Ingelesez adibidez, subjektuak objektu
posizioko anafora bat uztartu dezake (ikus (31)), baina objektuak ezin dezake subjektu
posizioko anafora bat uztartu (ikus (32)):
(31) John saw himself
(32) *Himself saw John
Bi osagaien arteko dominazio harreman bat existitzen dela erakusten digu honek: I.
Kapituluan ikusitako o-komando harremanaren definizioak subjektuak objektua o-
komandatzen duela erratera eramaten gaitu. Gramatika sortzailearen ereduan erabili ohi den
arbolen bitartezko itxurapenak ondoko (sinpleturiko) eskemari esker dominazio harremana
erakusten digu15.
(33) O
ei
DS AS
# ei
John A DS
# #
saw himself
Ingelesa hizkuntza konfigurazionala da: egitura sintaktikoaren bitartez osagaien arteko
oinarrizko harremanak definitzen ditu.
15 Konfigurazionalitateari buruzko eztabaida AS aditz sintagmaren existentziari buruzko eztabaida gisa ere agertzen da: hizkuntzak batek AS ukateak subjektu eta objektu DSak asimetrikoak dituela erran nahi du, objektu DSa, ASaren barnean izanez, subjektu DSa baino ‘beherago’ baita.
21
Hizkuntza batzuk konfigurazionalak ez direla aitzinatuz, egitura sintaktikoan dominazio
harreman hauen existentzia ezeztatzen da, argumentu ezberdinen artean batez ere. (34)
esaldiaren baliokidea mota horretako hizkuntza batetan ondokoa litzateke16:
(34) O
9
DS A DS
# # #
John saw himself
Euskara hizkuntza konfigurazionala ala ez-konfigurazionala ote zen jakiteko eztabaidak
izan ziren 80. hamarkadaren bukaeran. Rebuschik hizkuntza ez-konfigurazionalaren teoria
sostengatu zuen, uztardura fenomenoen inguruko ikerketak eginez. Ondoko partean
aurkeztuko dugun analisia lan horren emaitza da17.
3.2 Uztarduraz
Rebuschi lapurtera klasikoan haren eta bere bi posesibo motak banaketa osagarrian
direla ohartzen da, eta Chomsky-k bultzatutako Uztardura teoriaren bidean azalpen baten
eraikitzeko saioa egiten du. Lafitte-k gramatikan erraten zuena formalizatzen du18:
• Bere anaforikoa da, beraz Gobernu Kategorian19 uztartua izan behar da.
• Haren izenordainkia da, beraz Gobernu Kategorian libro izan behar da.
Euskarak berezitasunak ditu hala ere: aditzaren hiru partaideak bere-ren uztartzaile,
beraz SUBJEKTU izan daitezke. Hots, ondoko hiru harremanak posibleak dira:
16 Ingelesaren erabilerak ez du esanahirik: adibide honen helburua konparaketa baizik ez da.17 Ez naiz konfigurazionalitatearen teoriaren alde garatzen duen argudioen azalpenean sartuko, baina Rebuschik uztardura teoriarentzat egiten duen proposamena konfigurazionalitateari buruz duen ideiaren argudio gisa duela argi utzi nahi nuke.18 Rebuschik teoria konplexu bat garatzen du, eta artikuluak denboran zehar hedatuak direnez batetik bestera definizio eta argumentuak alda daitezke. Lan honentzat ez dugu zehaztasun hauetan sartzeko beharrik, beraz egilearen ideia nagusiak hartuko ditugu, sinplifikatuz beharra izanen delarik.19 Gobernu Kategoriaren definizioarentzat, ikus I. kapitulua.
22
(35) Maiderreki berei ahizpa eskolara eraman du
(36) Mireni berei eskolara eraman dugu
(37) Mirenii berei autoa ebatsi diote
Rebuschik (1985, 1987, 1989) Chomsky-k (1981, 1986) definitutako SUBJEKTUaren
nozioak, euskarari dagokionez, moldaketa baten beharra duela dio: euskal perpaus batek hiru
SUBJEKTU ukan ditzake20.
Rebuschik, Infl-ek SUBJEKTU gisa garrantzia handia duela erakusten du. Aditzaren
partaideek dute beti lehentasuna. DS egitura berezi bat begiratzen baldin badugu ideia hau
argiki agertuko zaigu:
[z Xi eta [w posi Y]] (pos = posesiboa, eta ‘z’ = ‘i’ +’w’).
DS konplexu hau bi DSez osatua da, biak posesibo baten bidez loturik. Lapurtera
klasikoan, aditz jokatuan agertzen den Kmz ‘z’-rena denez (X erreferentziakidea aditz
jokatuan ez da agertzen), posesiboa haren izanen da:
(38) [z Peioi eta [hareni kusia]] gure ikusterat jin dira z
Posesiboaren erreferentziakidea ez da aditz jokatuan partaide gisa agertzen, eta
garrantzia duena Kmz denez, posesiboa ezin da uztartua izan, bere-ren erabilera ezinezkoa da.
DSa ez da GK bat adibide honetan.
Oro har, deskriptiboki, nafar-lapurtera klasikoan, anafora perpaus jokatu batetan delarik
perpaus hau Uztardura Eremua da, eta uztartzaileak komunztadura marka ukan behar du aditz
jokatuan.
20 Aditzaren hiru partaideen artean uztardura posiblea izateak euskaraz AS-rik ez dela erakusten du Rebuschiren arabera. Partaide hauek batak bestea o-komandatuko lukete, beraz denak maila berean lirateke.
23
Rebuschik (1993) bere izenordain bihurkariarentzat ondoko Gobernu Kategoriaren
definizio formala proposatzen du (GC1):
(39) "α izenordain bihurkariaren Gobernu Kategoria, α, honen gobernatzailea eta α
ez den SUBJEKTU bat biltzen dituen kategoria txikiena da" (itzulpena enea
da).
Bere GK honetan uztartua izan behar da eta haren aske: bi izenordainak banaketa
osagarrian dira.
3.3 Nafar-lapurteraren bilakaera: bi azpi-euskalki
Rebuschik (1986, 1996) nafar-lapurtera klasikoa aztertu baldin badu gehienbat, forma
berri batzuen agertzeaz ohartua da aspaldian.
Alde batetik, aldaketa batzuk ‘gaurko nafar-lapurtera’ bereizi dute:
- bere 3. pertsonako anafora posesiboaren plurala beren formarekin agertzen da
(Lapurtera Klasikoan bere zen).
- 1. eta 2. pertsonetako posesibo anaforiko bihurkarien (neure, zeure, etab.) eta
izenordainki ez-bihurkarien (ene, zure, etab.) arteko bereizketa galtzen da: azken forma hauen
erabilpena kasu guzietara zabaltzen da.
Gaurko nafar-lapurtera, bestalde, hizkuntzalariaren arabera, bi hizkeratan banatzen da
(uztardura fenomenoari begira): Baxe-Nafarroan egiten den barietate hertsian (variété
restreinte) alde batetik eta Lapurdiko barietate zabalduan (variété élargie) bestaldetik. Haren
eta bere-ren banaketari begira, lehenak Lapurtera klasikoaren modeloa segitzen du, bigarrenak
berritasunak dakartza.
Oro har, bere anaforaren onurarako haren izenordainaren erabilpena hertsitzen da
barietate zabalduan. Lafittek (1944) jadanik ohar bat egina zuen bere-ren erabileraren
zabaltzeari buruz: "L’influence du guipuzcoan moderne a fait oublier l’emploi de haren et
heien chez beaucoup de labourdins côtiers; ils mettent bere et beren presque partout" (1944:
93).
24
Rebuschik (1986) hiru aldaketa nagusi aipatzen ditu, ondoko hiru puntuetan
laburbiltzen ditut.
3.3.1 Uztardura eremua
Anaforaren uztardura eremua hedatzen dela proposatzen du esaldi konplexuetan,
perpaus nagusiko elementu batek mendeko perpaus batetako anafora bat uztar dezakeelako.
Gobernu kategoria perpaus nagusiraino hedatzen da. Nafar-lapurteraren barietate zabalduaren
hiztunek ondoko esaldia onartuko lukete (makoek bi perpausen arteko muga erakusten dute):
(40) Peioki erran daut [berei xakurra hil dela].
3.3.2 Datibo komunztadura
Anaforaren aitzindaria datiboa delarik, aditzean komunztadura ez da beharrezkoa21. Hala
ere, uztartzailea beti nor, nork edo nori formako DS bat izan behar da, partaide bat (‘actant’
frantsesez). Alta euskalki zabalduan oro har, perpaus jokatuetan aditzak ez du bortxaz
datiboarekiko komunztadura egin behar. Ondoko egitura morfologikoa duten perpausak
zabalduak dira:
(41) Peiori dirua eman dut.
Izenordainen ondoko erabilera aurkitzen da beraz:
(42) Peiorii berei dirua eman dut.
(43)
21 "[…] seul le basque restreint (comme le classique) impose que, si l’anaphore est dans une proposition conjuguée, cette proposition soit son domaine de liage, et que le lieur soit cosuperscrit dans la FVF [forme verbale fléchie]" (Rebuschi 1986: 227).
25
3.3.3 "X eta haren Y" eraikuntzatik "X eta bere Y" eraikuntzara
Gorago aipatutako egitura batean bere eta haren izenordainen arteko banaketa
desagertzen da.: [z Xi eta [w posi Y]] motako DSan bere-ren erabilera sartzen da. Rebuschik
Lapurtar idazleengan ondoko eraikuntza nagusitzen dela erakusten du:
(43) [z Peioi eta [berei kusia]] gure ikustera jin dira z
4. Euskara, hizkuntza konfigurazionala?
Salaburuk (1986) eta Ortiz de Urbinak (1989), Rebuschik ez bezala, euskara hizkuntza
konfigurazionala delako teoria sostengatzen dute.
Salaburuk Rebuschik eraikitako Uztardura Teoriaren moldaketari kritika zorrotza egiten
dio eta Uztarduraren ondoko definizioa proposatzen du (itzulpena enea da):
"A-k B uztartzen du bsb:
a) A eta B erreferentziakideak badira, eta
b) Edo A-k B o-komandatzen badu,
c) Edo A-k, baina ez B-k, INFL-ekin komunztadura markatzen badu" (Salaburu
1986: 406).
Bi adibide azter ditzagun:
(44) Mirenek bere etxea ikusten du.
(45) Bere etxea erre zaio Mireni.
Buruan atxikiz egitura konfigurazionala dela, beraz "Mirenek" lehen esaldian eta "bere
etxea" bigarrenean o-komandatzaileak direla:
- (30)ean subjektua eta bere erreferentziakideak dira eta lehenak bigarrena o-
komandatzen du, beraz uztartzen du.
- (31)ean "Mireni" eta bere erreferentziakideak dira, eta lehenak, baina ez bigarrenak
komunztadura egiten du aditzarekin ("bere etxea" DS-ak du komunztadura aditzarekin), beraz
lehenak bigarrena uztartzen du.
26
Ortiz de Urbinak (1989), bere aldetik, bere izenordain enfatikoa deitzen du eta haren
forma neutroa. Aditz jokatuko pertsona marka morfologiko batek izenordain honen presentzia
baimentzen duela dio. Hots, perpausaren egitura konfigurazionala da, subjektu, objektu zuzen
eta zeharkako objektuen arteko o-komando harremana asimetrikoa da; baina ez dute DS hauek
baimentzen bere-ren erabilera, baizik eta komunztadura marka batek.
5. Mintzagaia
Aita Villasanteren (1972) ondotik, hainbat hizkuntzalarik (Artiagoitia 2003,
Euskaltzaindia 1985, Rebuschi 1986) Euskal Herriaren mendebaldeko euskalkiak
aipatzerakoan, bere-ren zabaltzea notatzen dute (sistema duela guti arte Lapurtera
klasikoarena bezalakoa zelarik), eta izenordainak diskurtsoaren objektua seinalatzen duelarik
bere izan daitekeela ohartzen da, aitzindaria perpaus beran izan dadin ala ez22,23.
Rebuschik ondoko adibidea ematen du24:
(46) Idazle harki asko idatzi zuen, eta berei semeak ere bai. Tamalez, aitareni heriotzaren
ondotik, semeakj berei/j liburu guziak erre zituen.
Lehen esaldiko bere GKn libro da; bigarrenekoa anbiguoa da, GKn uztartua izan daiteke
(semearekin erreferentziakide), ala GKtik kanpo den aita DSarekin erreferentziakide.
Baldintza berri bat sartua da beraz bere eta haren-en banaketan. Rebuschik
izenordainaren erreferentzia testu-mintzagaiaren araberakoa dela dio: tasun berri bat sartu
behar da: [+top], topikalizazioa. Erran nahi du izenordainaren erreferentziakidea testuaren
mintzagaia delarik bere agertzen ahalko dela, ezaugarri horrentzat positiboki markatua baita.
Anaforiko ibilmoldea atxikitzen du ere, beraz ondoko erara adierazia izanen da:
Bere (hegoaldean): [+an] edo [+top], [-pr] 25
22 "[bere] peut remplacer […] haren dès que le référent est l’être, voire l’objet, au sujet duquel le texte ou le discours se construit". REBUSCHI, 1986, 228or.23 Artiagoitiak eta Euskaltzandiak bere hori beraren besterik ez dela azpimarratzen dute.24 Altuberen (1929) Erderismos (berarg. 1975 Bilbo, Indauchu) liburuan aurkitutako adibidea dela dio.25 [an] tasuna anaforikotasuna adierazten du, [pr] tasunak izenordainkitasuna.
27
Haren ez da batere markatua tasun horrentzat, ez positiboki, ez negatiboki: [-an] [+pr]
adierazpena mantentzen du, ondorioz testu-mintzagaiaren erreferentzia ukanen duelarik
arazorik ez da sortuko.
Zehazki, baldintzatze berri honek erran nahi duena hau da:
- posesiboa GKn uztartua delarik bere forma hartuko du,
- posesiboa GKn uztartua ez delarik, baina testuinguruan adierazia denaren mintzagaia
delarik, haren edo bere forma hartzen ahalko du,
- posesiboa GKn uztartua ez delarik eta testu-mintzagaiari ez diolarik erreferentziarik
egiten, haren forma hartuko du.
Mendebaldeko modeloa hain batean nafar-lapurtera zabalduari aplikatzen ahal zaiola
erraten du Rebuschik (1986). Bere GKtik kanpo uztartua izan daiteke, bai, baina
erreferentziakidea esaldi mailako mintzagaia du beti kasu horietan. Ibilmoldea ez da arras
berdina hala ere hegoaldeko euskalkietan eta nafar-lapurtera zabalduan: lehenean, mintzagaia
testu mailakoa izan behar da; bigarrenean bere-ren esaldikoa izan behar da, aditz (nagusi ala
menpeko) baten subjektu, objektu ala zeharkako objektu, partaide bat. Kasu honetan, nafar-
lapurtera zabalduan , [+top] tasunak hertsadurak ditu: ez da testu mailakoa, baldintza
sintaktikoak ditu.
Rebuschiren proposamena interesgarria da. Nafar-lapurtera zabalduak dituen
eraikuntzen sistematizaziorako tresna baliagarria da, eta Uztardura teoriak finkatutako
oinarriak ez ditu baldintzatzen, Gobernu Kategoriaren definizioa bereziki.
Baina bestalde nafar-lapurterazko erreferentziakidetasun fenomenoarentzat arras berria
den eremu betetarako lerratzea markatuko luke: semantika. Topikalizazio tasun berria
sintaxiari gogorki lotua baldin bada ere, ez da berez fenomeno sintaktikoa.
Uztarduraren baldintzatze erdi-sintaktiko erdi-semantikoa ‘naturala’ izan daiteke
hizkuntzetan? Hatsarre sintaktiko bat semantikara lerratzea posible ote da?
28
6. Ondorioa
Nafar-lapurterazko bi izenordain posesiboen banaketa idazki klasikoetan oinarrituz
aztertua izan da. Uztardura eremua perpausean oinarritzen da, aditz jokatuaren partaide diren
DSak bere-ren aitzindari izan daitezkeen heinean.
Rebuschik nafar-lapurterak gaur egun bi adar dituelako proposamena egiten du: nafar-
lapurtera hertsia (deskribatutakoa) eta nafar-lapurtera zabaldua. Azken hau ‘zabaldua’ deitzen
da bere-ren erabilera zabalago bat egiten baitu. Nafar-lapurtera zabalduaren datuek Hego
Euskal Herriko euskalkiekilako parekotasunak ditu, eta Rebuschik kasu hauetan bi
izenordainen erabilera sintaktikoa ala testu mailakoa izan daitekeela proposatzen du.
Ondoko kapituluan, kasu zehatz bat aztertuko da, gaur egungo nafar-lapurterazko
izenordainen banaketaren deskribapenaren bidean. Datuak aurkeztu ondoan, Uztardura teoriak
ukan dezaken aplikazioa zein den ikusten saiatuko gara.
29
III. EUSKARAZKO IZENORDAIN POSESIBOEN
ERABILERA: KASU AZTERKETA BAT
1. Sarrera
Lan honek Beñat Oihartzabalen intuizio bat du oinarritzat: gaur egun haren
izenordainkiaren erabilpen sistema idazle klasikoen eredutik beste batetara pasatu da, gazteen
hizkeran sendi daitekeena. Nafar-lapurtera mintzatzen duten gazteek haren / haien
izenordainak bere / beren izenordainak agertu ohi diren testuinguruenetan erabiltzen dituztela
iruditzen zitzaion, superzuzenketa baten ondorioz beharbada.
Hastapeneko hipotesia argirik ez nuenez, lan hau aitzin-ikerketa baten gisara eraiki dut.
Lehen kapituluan (Uztardura Teoria) ikus daitekeen bezala, eremua biziki zabala da, eta
euskararen kasuan oro har gauza guti egina zela ohartu naiz.
Hortaz, idazki honen helburua ez da erantzun batzuen ekartzea, baizik eta galdera
anitzen pausatzea, ikerketa barnatuago baten lehen urratsa bezala.
Ikerketa eremu hertsi bat hartuz (familia eta herri bereko hiru hiztun, belaunaldi
ezberdinetakoak), mikrolinguistikak ekar ditzakeen hainbat datu interesgarri altxatu nahi
nituzke, gogoeta baten oinarri gisa.
Gaurko erabileraren neurtzeko hiru hiztunekin lan egin dut. Lehen partean, datu
bilketarako erabilitako lan-metodologia aurkeztuko dut. Ondotik, emaitzak aurkeztuko eta
komentatuko ditut. Hiru hiztunak adin ezberdinetakoak izanki, haien arteko konparaketak
gaurko egoeraren irudi bat emanen digu. Bestalde, bigarren kapituluan aurkeztutako lanak
oinarritzat hartuz, nafar-lapurtera beraren garapenak zeintzuk diren ikusteko posibilitatea
ukanen dugu.
30
2. Helburuak
2.1 Helburu nagusia
Lan honen helburu nagusia gaur egungo nafar-lapurterazko bere eta haren izenordain
posesiboen banaketaren azterketarako aurrelan bat egitea da.
Aurrelan honek itxura bat baino gehiago har dezake, eta hortaz mota ezberdineko
interesak sor ditzake:
- Lehenik, hizkuntza egoera berezi baten deskribapena eginen da, hots, Hazparneko
euskalkiak bere eta haren izenordainentzat duen tratamendua definituko da26.
- Ondotik, bigarren kapituluan aipatutako deskribapenak idazle klasikoetan oinarritzen
direnez (ikusi bereziki Salaburu 1986), izenordain genitiboen erabileraren bilakaeran
neurtzeko aukera izanen da.
- Azkenik, lehen kapituluan pausatutako teoria sintaktikoan oinarritzen diren (bigarren
kapituluan ikusitako) euskarari buruzko hipotesien balioa neurtzeko eta eztabaidatzeko parada
ukanen dugu.
Lan honen bitartez lortutako emaitzek hizkuntzalaritza sinkronikoan, diakronikoan eta
teorikoan pentsatzeko parada ukatea espero dugu.
2.2 Beste interesak
Aurkeztutako helburu nagusi(et)az gain, ikerketa honek gauza bat baino gehiago ekar
dezake:
- Guti aztertua den Hazparneko euskarari buruzko informazio zehatza emanen digu.
- Ikuspuntu sortzaile batetik begiratuz, hizkuntzen mekanismo unibertsalen
definizioaren bidean zerbait irakats lezake.
26 Laster ikusiko dugu ordea Hazparneko euskalkian bi izenordain posesiboen erabiltzeko modelo bat baino gehiago dela.
31
- Erran bezala, ikerketa hau aurrelan bat besterik ez da eta, aurrelana izanki, helburua ez
du galdera anitzi erantzutea, baizik eta galdera anitz altxatzea. Dakidanez, definitutako
eremuan, hots, nafar-lapurterazko izenordainen erabileran, hiztunen erabileran oinarritzen den
lehen tratamendua da lan hau eta, fenomeno ezezagunak agertzea espero liteke.
3. Metodologia
Izenordainen erabileraren aldaketa neurtzeko, gaur egungo nafar-lapurteraren datuen
beharra agertu da. Datu bilketarako, hiztunekin zuzenean lan egitea erabaki dut, erabilerak
nihaurek bilduz (3.1 paragrafoa). Datu bilketa galdeketa moduan egitea erabaki dut, ene
helburuen araberakoa izan zitekeelako (3.2 paragrafoa). Hala ere, sinkronian hiztunen arteko
ezberdintasunak izan daitezkeelakoan, adinaren araberakoak batez ere, hizkera berdineko
hiztun bat baino gehiagoren erabileraren aztertzea onuragarria litzatekeela agertu da:
egoeraren deskribapen osoagoa lortu genezake, eta erabilera tradizionala eta gaurko
erabileraren arteko alderik baldin bada, zehazki zein egoeratan den ikus genezake, hots,
modelo berria finkatua den ala ez jakinen genuke (3.3 paragrafoa).
3.1 Datu bilketa
Gaur egungo haren eta bere izenordainen banaketaren aztertzeko, datu errealen beharra
da, hots, hiztunek ekoiztutako adibideetan oinarritu behar da. Ekoizpen hauen biltzeko,
itzulpenaren sistema erabiltzea erabaki dut, sinpleena eta egokiena zelako, frantsesa ere
zekiten hiztunekin lan eginez27. Ikerketarentzat interesa ukan zezaketen esaldi batzuk eraiki
ditut, frantseseratu, eta hiztunei bakoitzari banaka itzularazi dizkiet. Emaitza guzien
homogeneotasuna mantentzeko helburuarekin, hiztunek ematen zidaten erantzuna kontu
handiarekin hartu dut beti, aditz jokatuari kasu eginez, komunztadura markek (aitzineko
kapituluan ikusi ditugun hipotesien arabera) bere-ren erabilera baimentzen dutelako.
27 Hala ere metodo honek eragin txarrak ukan ditzake, frantsesaren eta euskararen esaldi egitura ez baitira beti parekoak.
32
Linschmann-Aresti legearekin ondoko bi egiturak bereizten dira, adibidez bigarren adibidean
aditz jokatuak bere baimentzen duen ergatibo komunztadura daramalako:
(47) Haien semea apeza da.
(48) Beren semea apeza dute.
Galdeketa egiterakoan, erreferentziakidetasun harremanak eskema baten bitartez
ulertarazi dizkiet hiztunei: eskeman marrazki bat erreferentziakide posible bakoitzari lotu, eta
frantsesezko posesiboa keinu bidez zeini lotu beharra zen erakutsi ondoan itzularazi diet esaldi
bakoitza.
Beste ariketa mota bat ere eginarazi diet hiztunei: euskaraz, bi izenordainetarik bat
zeraman esaldi bat nik hasi (gramatikala baina aditz laguntzailerik gabe), eta aditz laguntzaile
batekin buka zezaten eskatu (V multzoa 1. eranskinean).
Galdeketa lau aldiz egin dut orotara hiztun bakoitzarekin: bi aldiz singularrean (hots,
izenordaina singularra izatea behartuz), bi aldiz pluralean. Hautu hau egin dut izenordainaren
izaerak bere agertzea bera baldintzatzen ote duen ikusteko.
Emaitzak eskuz bildu ditut eta taula batetan sintetizatu, datuak eta kontrasteak begi-
bistakoak uzten baititu.
3.2 Galdeketaren eraketa helburuen arabera
Izenordain genitiboen banaketa aztertzeko helburuarekin, hiztunei ekoitzarazi nahi
nizkien esaldiak eraiki ditut. Bigarren kapituluan aurkeztutako teoria ezberdinetan agertzen
ziren eta adierazgarriak ziren oharretan oinarrituz, esaldi ezberdinak moldatu ditut: ikus 1.
eranskina.
Izenordainen jokamolde sintaktikoa helburutzat atxikiz, esaldi mailan lan egitea erabaki
dut, eta ez testu mailan (51 adibidea salbu). Bestalde, bigarren kapituluan jadanik erabaki
bezala, perpaus jokatuekin baizik ez dut lan egin, eta Uztarduraren definizio sinple batekin
gelditu naiz28 (ikus 3.2 paragrafoa bigarren kapituluan).
28 Rebuschiren hipotesik beharrezkoak ez diren konplikazioak ekarriko lituzkeela pentsatzen dut33
Esaldiak 13 multzotan bildu ditut. Bi egitura mota handi dira: perpaus bakunak vs.
perpaus konplexuak. Aurkaritza honi garrantzia eman diot, bigarren kapituluan ikusi baitugu
nafar-lapurtera klasikoa eta beste hizkera batzuk bereizten dituen ezaugarri bat agerrarazten
ahal duela: mendeko perpausaz kanpo uztartzeko posibilitatea.
Bestalde, aitzindari posiblearen presentziari ere garrantzia eman diot, izan dadila DS (eta
aditz jokatuan komunztadura marka) ala komunztadura marka soila.
Esaldi guziak, euskaraz, 1. eranskinean bilduak dira. POS interesatzen gaituen
izenordain posesiboaren gunea da, hiztunek edo haren edo bere erabiliko dute, eta
erreferentziakidetasun harremanak indizeen bitartez adieraziak dira.
Buruan atxiki behar da hiztunei galdeketa lau aldiz eginarazia izan zaiela, bi aldiz
izenordain (eta beraz aitzindari) singularrekin, bi aldiz izenordain pluralekin. 1. eranskineko
taula galdeketan erabilitakoa esaldien egituraren adierazgarri bezala kontsideratu behar da:
dena singularrean da, eta hiztunei proposatu diedan galdetegi bat baizik ez da. Hots, elementu
lexikal ezberdinekin eratutako beste esaldi batzuk erabiliak izan dira, interesatzen gintuena
esaldi-egitura zen heinean. Beherago aurkeztuko diren esaldiak ez dira beraz bortxaz diren
bezala aurkituko taula horretan.
Hauek dira esaldi multzoak:
• Perpaus bakuna, aditzean komunztaduraren bitartez adierazia den DS bat
aitzindari, (I)-an subjektua, (II)-an zeharkako objektua eta (III)-an objektu zuzena.
• Perpaus bakuna, aditzean komunztaduraren bitartez adierazia ez den DS bat
aitzindari (adjuntuan): (IV).
• Perpaus bakuna, aditz laguntzailearen hautua hiztunaren eskutan da. Bi esaldik
bere izenordaina daramate, beste bik haren: (V).
• Perpaus konplexua, mendeko perpausean izenordain posesiboak uztartzaile
posiblerik ez du: aitzindaria perpaus nagusian du ala batere ez du: (VI).
• Perpaus konplexua, izenordainak aitzindaria bere perpausean (komunztadura
forman) ala perpaus nagusian du: (VII) eta (IX).
• Perpaus konplexua, izenordainak aitzindaririk ez du ala perpaus berean
(komunztadura forman): (VIII) eta (X).
• Aitzindari posibleen interakzioa: (XI)-an perpaus bakuna, (XII)-an perpaus
konplexua.
34
• O-komando harremanik gabe: (XIII).
• Beste: [X eta POSi Y] egitura (49 esaldia); aitzindaririk gabeko posesiboa (50
esaldia), testu mailako posesiboa (51 esaldia).
Multzo hauek ez dira ongi definituak, baina egia erran Uztardura definitzen duten
irizpideen arteko harremana hain estua izanki (SUBJEKTUA, o-komandoa etab.) irizpide
bakar baten neurtzeko balio duten esaldien aurkitzea zaila da.
Hala ere, irizpide bakoitza esaldi hauetan bilatuz emaitzak lortzeko parada ukanen dugu
ondoko parteetan.
3.3 Hiztunak
Ikerketa lan hau bultzatu duen oharra nafar-lapurteraz izenordain posesiboen erabileran
aldaketa bat gertatzen ari zela edo gertatua zela izan da. Hots, gazteek ez dituzte lan honen
bigarren partean aurkeztu ditugun arauak segitzen, beste erabilera mota bat dute.
Datu hau egiaztatzeko (ala gezurtatzeko) hiztun gazte batzuk galdekatu behar nituen
behar-beharrez. Baina bestalde, gazteengan aurki zitekeen fenomeno soila ote zen ikusteko,
beste belaunaldietako hiztunak ere galdekatu beharrak nituela agertu da. Erabileran
aldaketarik baldin bada, hiru belaunalditako hiztunengandik lortu nitzakeen emaitzek
informazio osoa emanen zidatela estimatu dut.
Hiru hiztunekin lan egin dut, hiruak Hazpandarrak29 (Lapurdi) eta familia berekoak.
Herri berekoak eta familia berekoak hautatzea erabaki dut hizkuntzaren bilakaeraz kanpoko
aldagaiak baztertzeko ahal den heinean, aldaera dialektologikoak ekiditen baitira adibidez30.
Ikerketarentzat azpimarragarriak diren hiru hiztunei buruzko datuak azpian bilduak dira:
29 Herriaren hautua ez da ikerketarako interes berezikoa, nafar-lapurtera barneko hizkeraren hautuak ez baitu ondoriorik (kasu berezi baten azterketa egiten dugu), interesa pertsonala da.30 Hala ere eragin bat ukan dezaketen kanpoko elementu guziak baztertzea ezinezkoa da, ondotik ikusiko den bezala: hiztunek beti jasaten dute beste euskalki edo hizkuntzen eragina. Eragin hauen hedadura neurtezina da.
35
H1.
79 urte (galdeketa egina izan delarik), emaztea, Hazparnen sortu eta bizi, Hazpandar
batekin ezkondua, laboraria, euskara eguneroko jardueretan erabiltzen, frantses hiztuna,
ETB1 erregularki begiratzen.
H2.
52 urte (galdeketa egina izan delarik), gizona, Hazparnen sortu eta bizi, Ezpeletar
batekin ezkondua, laboraria, euskara eguneroko jardueretan erabiltzen, frantses hiztuna, ETB1
erregularki begiratzen.
H3.
19 urte (galdeketa egina izan delarik), neska, Hazparnen sortu eta bizi, frantses hiztuna,
ikasketak ikastolan eginak 18 urte arte (euskarazko harremanak Ipar Euskal Herriko
gazteekin), geroztik Frantzian ikasle.
Deskribapen honek zer erakusten digu hiru hiztun hauen hizkeraz? Alde batetik, denak
Hazpandarrak eta familia berekoak izanki, hizkera berdina dutela ontzat har dezakegu, baina
bestetik bakoitzaren bizia begiratzen badugu aldakortasun handia izan daitekeela ageri da:
- H3-ren hizkera berez Hazparneko nafar-lapurtera gisa defini daiteke, kanpotik,
telebistaren bitartez adibidez, etorritako eragin posiblearekin.
- H2-ren hizkerak Ezpeletako euskalkiaren eragina duke, bizitza sozialak eragiten dituen
harremanek sortzen dituzten beste eraginetaz gain (beste eskualdetako lagunak, lan
harremanak etab.).
- H1-ek Ipar Euskal Herri osotik etorririko gaztetxoak bildu dituen kolegio-lizeo batean
ikasi du, eta Hazparnetik kanpoko lagun euskaldunak ditu: hizkera nahasia duelako hipotesia
egin daiteke.
Hiru hiztunek ahalik eta hizkera hurbilena ukan dezaten familia eta herri berekoak
hautatu ditut, baina lortutako datu eta emaitzekin orokorpenen egitea zaila izanen da, egoera
soziologikoaren ondorioz belaunaldi batetik bestera aldaketa inportanteak izan daitezkeelako.
Arazo hauek berriz aipatuak izanen dira konklusioan.
36
4. Emaitzak
Galdeketa hiru hiztunekin egin ondoan, taula bat eraiki dut emaitza guzien
sintetizatzeko, 2. eranskinean ikus daitekeena.
Taulak 1. eranskineko multzo eta zenbaki segida errespetatzen du. Ezkerretik eskuinera,
H1, H2 eta H3-ren erantzunak adieraziak dira. H-k haren erabilia izan dela erakusten du, B-k
bere erabilia izan dela. Hiru hiztunen emaitzen eskuinean, nafar-lapurtera hertsia (NLH) eta
nafar-lapurtera zabalduan (NLZ) genituzkeen erabilerak adieraziak dira, Rebuschi segituz
bigarren kapituluan deskribatutakoaren arabera.
Zutabe bakoitza bitan banatua da: ezkerrean izenordain singularrei eman zaien balioa,
eskuinean izenordain pluralei eman zaiena.
Ohar batzuk.
(IV) multzoan, hiztunak ariketa horretan esaldiaren amaitzeko proposatutako aditz
laguntzailea bera idatzi dut (eta azken bi zutabeetan nafar-lapurtera hertsiak eta zabalduak
eskatuko luketena).
Zenbait gunetan bi izenordainak adieraziak dira, marra batek banaturik. Galdeketa osoa
bi aldiz egin dudanez, batzutan emaitza ezberdinak lortu ditut aldi batetik bestera, eta hori
erakutsi nahi izan dut.
50. esaldiak bi izenordain daramatza berez.
51. esaldian H1 eta H2-k aditz jokatuan ergatiboa erabiliz bere-ren erabilera baimendu
dute, hori da laukietan adierazia dena.
Bigarren eranskineko taularen azterketan oinarrituz, eta aitzineko kapituluan
aurkeztutako irizpideekin, hiztun bakoitzaren erabilera nolakoa den ikusten ahalko dugu.
Ondotik, konparaketa batzuen bitartez, gaur egungo izenordain posesiboen erabilerari buruzko
ondorio batzuen altxatzen saiatuko gara.
37
4.1 Hiztun bakoitzaren emaitzak
Nafar-lapurtera klasikoak arau zehatzak dituela ikusi dugu. Arau hauek aztertzen baldin
baditugu, haren eta bere izenordainen bereizketan irizpide bat baino gehiago sartzen direla
ikus dezakegu:
- bihurkari / ez-bihurkari bereizketa;
- o-komandoa;
- gobernu kategoria;
- uztartzailearen izaera sintaktikoa (aditzaren partaide ala ez);
- aditzean uztartzailearen komunztadura marka morfologikoaren beharra.
Irizpide hauek galdekatutako hiztun bakoitzak egiten duen izenordainen erabileraren
ikertzeko tresna gisa hartuko ditugu, egoeraren deskribapenaren egiteko31. Perpaus jokatuak
baizik ez dira aztertuko (ikus 3.2).
4.1.1 Bihurkari / ez-bihurkari bereizketa.
Ikergai ditugun bi izenordainak oinarritik bereizten dituena haien balioa da, hots, esaldi
batetan betetzen duten funtzio semantikoa. Beste DS bati derrigorrez lotuak izan daitezke,
lotzen zaien DSaren eragin gunetik kanpo izan daitezke derrigorrez, ala hau garrantzirik
gabekoa izan daiteke.
Bestalde, bereizketa honek banaketa osagarri bat ondoriozta dezake, ala bi izenordainen
erabilera gurutza daiteke.
H1 eta H2. Bi izenordainen arteko bereizketa egiten dute, bai singularrean eta bai
pluralean: haren ez-bihurkaria da, bere bihurkaria ([37] vs. [38]). Hala ere ez dira banaketa
osagarrian, haren beti ez-bihurkaria da, baina bere-k ez du beti erabilera bihurkaria:
sintaktikoki, aitzindaririk gabe erabilia izan daiteke ([50], [51]). Hala ere, hiztun hauek ez-
bihurkari bat erabiltzekotan haren hautatzeko joera argia dute, bere salbuespenekoa dute.
H3. Hiztun honek bihurkari / ez-bihurkari bereizketarik ez du egiten. Kasu guzietan
bere erabiltzen du singularrean, eta haien pluralean. H1 eta H2-ren modeloa onartzen du,
31 Irakurlearen lana errazteko, adibide bakoitzaren amaieran edo hiztunen erabilerak aipatzerakoan 1. eta 2. eranskinetan dagokion esaldiaren zenbakia idatziko dut, mako artean.
38
gramatikaltzat jotzen du, baina ez du erabiltzen.
Euskaraz izenordainen bereizketan oinarrizkoa den irizpide bat ‘galdu’ du H3-k.
Bereizketa sintaktikorik egiten ez duenez, H1 eta H2rekin baizik ez dugu segituko irizpideen
azterketa hau. Geroago berriz hurbilduko gatzaio H3-ren kasuari.
4.1.2 O-komandoa.
O-komandoaren beharraren testatzeko esaldi egitura bakar bat erabili dut: DS konplexu
batean sartua den DS bat aitzindaritzat duen izenordaina daraman esaldi bat (ikus (XIII)
multzoa 1. eranskinean).
(49) [Peioreni arrebak] POSi laguna ikusi du
(50) [Peioreni arrebari] POSi lagunak etorri zaizkio
(51) [Peioreni arreba] POSi lagunengana joan da
Hiztunek modelo erregularra erabili dute: H1-ek haren, eta H2-k bere. Lehenak, baina
ez bigarrenak, o-komandoaren baldintza beharrezkoa duela dirudi, perpaus mailan gutienez.
4.1.3 Gobernu Kategoria: perpausa.
Gobernu Kategoriaren definitzea zaila zela ikusi dugu lehen kapituluan, hizkuntza
batetik bestera biziki ezberdinak izan daitezkeen datuak aurki baitaitezke. Euskararen kasuan,
Rebuschik proposatutakoa (GC1) modelotzat hartuko dugu (ikus (39) bigarren kapituluko 3.2
partean)32:
(52) α izenordain bihurkariaren Gobernu Kategoria, α, honen gobernatzailea eta α ez
den SUBJEKTU bat biltzen dituen kategoria txikiena da.
Lan honetan perpaus jokatuen azterketara mugatzen garenez, definizio honek mugatzen
duen eremua beti perpaus jokatua izanen da.
H1 eta H2-k, perpaus bakunetan, arau hori erabiltzen du: aditzaren partaide den
elementu batek (izan dadin DS lexiko ala marka morfologiko) bere uztartzen du eta haren 32 Salabururen (1986) proposamena baztertzen dugu ‘eremu’ nozioa ez duelako batere kontutan hartzen. Hortaz, ez da nafar-lapurtera hertsiko izenordain posesiboen ibilmoldearen azalpena emateko gai. Rebuschiren definizioarekin lan eginen dugu, Gobernu Kategoriak halako eremu bat definitzen duelako.
39
aske utzi behar du:
(53) Kaieteki berei/*j / harenj/*i etxeko gakoak galdu ditu.
Esaldi konplexuetan, perpaus nagusiko uztartzaile bat eta mendeko perpauseko
izenordain baten arteko uztardura harremana ezinezkoa litzateke erabiltzen dugun Gobernu
Kategoriaren definizioarekin, mendeko perpausa bera, jokatua baldin bada, Gobernu
Kategoria bat baita.
H1-ek oro har araua ez du segitzen, hots, mendeko perpauseko izenordaina perpaus
nagusiko SUBJEKTUAren eremuan balitz bezala uztartzen du:
(54) Kaieteki Mirenij [ berei/j anaia etorri dela] erran dio ([23], [24]).
H1-ek erabilera hau, nagusitua baldin badu ere, ez du orokortua, adibide ezberdinen
bitartez haren ere erabil dezakeelako. Joera hori argiagoa da bere datibo kasudun DSarekin
erreferentziakidea delarik (ergatibo kasudun DS baten parean):
Alde batetik (55) erabiliko du, eta bestetik (56)33:
(55) Kaieteki Mirenij [berei anaia etorri dela] erran dio. ([23])
(56) Kaieteki Mirenij [harenj anaia etorri dela] erran dio. ([24])
H2-k berriz, erregulartasun osoz erabiltzen ditu bi izenordainak esaldi konplexuetan.
Esaldi osoa Gobernu Kategoriatzat du, beraz esaldi konplexu barnean perpaus nagusiko
SUBJEKTU batek mendeko perpauseko izenordaina bere eremuan du.
(57) Pantxikaki Ximunij [berei/j gurasoak kexu direla] aitortu dio ([23], [24]).
(58) Pantxikaki Ximunij [haren*i/*j gurasoak kexu direla] aitortu dio.
Gure hiztunek bere izenordainaren erabilera zabaltzen duen sistema bat dutela dirudi,
Gobernu Kategoria zabalago bat dutela dirudien heinean. H1-ek GK hertsia eta zabala
33 Ohar hau estatistikan oinarritzen da: ergatiboarekin erreferentziakidea den posesiboa %75-ean bere da, datiboarekin erreferentziakidea dena %25-ean bere, %75-ean haren (lau esaldi ziren egitura bakoitzeko, bi singularrean, bi pluralean).
40
erabiltzen dituenez trantsizio fase bat itxura lezake, eta H2-k GK zabalaren erabilera
orokortua luke.
4.1.4 Uztartzailearen izaera.
SUBJEKTUA definitzerakoan, Rebuschik uztartzailearen izaera formalizatzen du. Hau
subjektua, objektu zuzena ala zeharkako objektua izan behar dela aitzinatzerakoan, aditzaren
argumentuak izendatzen ditu. Gainera, hiru DS mota hauek baizik (alokutiboa baztertzen
baldin badugu) ez dute loturarik aditz jokatuarekin (marka morfologikoak harreman horren
aztarnatzat jo ditzakegu).
H1 eta H2-ren erabileretan uztartzailea bortxaz aditzaren argumentu bat izan behar ote
da? Horren ikusteko, adjuntu batetan den DS batek izenordainarengan duen eragina neurtu
behar da. H1 eta H2-k erabilera erregularra dute: kasu hauetan beti bere erabiliko dute. Hau
da, perpausa bakuna da, baina izenordainaren erreferentziakide den osagaia ez da aditzaren
argumentua, aditz jokatuan ez du marka morfologikorik; hala ere, bere uztar dezakeela dirudi
(ikus [IV]).
(59) Berei aita [Peiorekini] mintzatu da
(60) Berei laguna [Maitenareni etxean] bizi da.
(61) Berei emaztea [Kaietetazi] ahalke da.
(62) Bereni ama [Ana eta Margaritazi] mintzatu da.
4.1.5 Komunztadura marka
SUBJKETUA definitzerakoan Infl aipatua izan da, hau uztartzaile izaten ahal baita.
Paragrafo hau aitzinekoari lotua da, komunztadura semantikoki argumentu diren osagaiekin
markatzen baita.
(59)tik (62)rako adibideetan beraz, H1 eta H2-k aditzean marka morfologikorik ez duten
DSak uztartzaile posibletzat dituztela ikusi dugu.
Bestalde, beste ariketa mota batekin, bere izenordaina, uztartzailea litekeen DS lexikorik
eta komunztadurarik gabe (izan zedin ergatibo ala datibo) erabil dezaketela agertu da. Ondoko
esaldiak aditz laguntzailerik gabe proposatzen nizkielarik (ikus [V]),
(63) Bere pettenttak erori...
(64) Beren alaba etxetik joan...
41
(65) Bere semea apeza...
(66) Beren osaba biziki eri...
bi erantzun mota lortzen nituen (egun batetik bestera alda zitezkeen):
(67) Bere pettenttak erori dira / zaizkio.
(68) Beren alaba etxetik joan da / zaie.
(69) Bere semea apeza da / du.
(70) Beren osaba biziki eri da / dute.
Anafora bai uztartzaile sintaktiko batekin, bai uztartzaile sintaktikorik gabe erabil
dezakete H1 eta H2-k. Hala ere, esperimentu baldintzak arras ‘naturalak’ ez izanki, datu hau
ez genuke sobera adierazgarritzat eduki behar. Beste ariketa mota batean gainera H1-ek aditz
jokatuan automatikoki uztartzaile DSarekiko komunztadura markatzen du (ikus 3.2.1
beherago).
4.1.6 Beste egitura bat: DS konplexua
Nafar-lapurteraz, bigarren kapituluan deskribatua izan den eran gutienez, DS barnean
uztardura ezinezkoa da, aitzindariak ezin duelako aditz jokatuan komunztadura markarik ukan
(ikus 3.3.3 bigarren kapituluan).
Jadanik aipatutako [z Xi eta [w posi Y]] motako egituran, H3-k banaketa berdinarekin
segitzen du (bere singularrean, haien pluralean), H2-k beti bere erabiltzen du, eta H3-k
singularrean beti bere erabili badu, pluralean bi aldiz beren eta bi aldiz haien erabili du.
Azken emaitza honek duda bat, edo gutienez aldakortasuna bat erakusten du (ez dut uste
singularra vs. plurala aurkaritza bat badenik).
(70) [Joanai eta berei ahizpa] erosketak egiten ari dira. ([49])
4.1.7 H3-ren kasua
H3-k izenordain genitiboak ondoko erara banatzen dituela ikusi dugu: bere izenordain
genitibo bihurkari eta ez-bihurkari singular gisa erabiltzen du, eta haren izenordain genitibo
bihurkari eta ez-bihurkari plural gisa.
42
Hala ere, erabilera alde batera uzten baldin badugu eta gramatikaltasunarekiko iritziak34
kontutan hartzen baldin baditugu, paradoxazkoa iduri duen datu bat lortzen dugu: H3-k
bihurkari / ez-bihurkari bereizketa onartzen du. Gramatikaltzat duen modeloa zein den
aztertzerakoan, nonbait han H2-ren modeloa dela ohar gaitezke35.
4.2 Hiztunen konparaketa
Hiru hiztun, hiru erabilera. Hau da aitzineko partean aurkeztuak izan diren datuek
erakusten digutena. Izenordain genitiboen uztardura fenomenoa ez ote da ‘arautua’
Hazparneko hizkeran? Bakoitzak haren eta bere gustukoa duen bezala erabiltzen ote ditu?
Alde batetik, H3-k beste bi hiztunengandik arras urrun den erabilera bat erakusten du,
izenordain bat singularrarekin eta bestea pluralarekin lotzen baititu, erabilera bihurkari eta ez-
bihurkariak bereizi gabe. H1 eta H2-k bereizketa hori egiten dute eta oro har erabilera bera
dute. Hala ere, bi izenordainak ez dituzte banaketa osagarrian, ingurune sintaktiko beretan,
esaldi beretan, ager baitaitezke (ikus 1.7. paragrafoa). H1-ek H2-k baino ‘nahasketa’
handiagoa duela iduri du, ezin baitugu zehaztu esaldi konplexuetan Gobernu Kategoria zein
mailatakoa duen (ikus 1.3. paragrafoa).
Hiru hiztun, hiru erabilera. Zer lotura aurki dezakegu hiru erabilera moten artean? Alde
batetik H2-k izenordain genitiboak erregulartasunez erabiltzen dituela erran daiteke (gorago
aipatutako ‘nahasketak’ baztertuz). Nola koka daitezke beste bi hiztunak hiztun honen
arabera? H1 bi ereduren artean ‘dudan’ da, bere-ren erabilerari H2-k baino murriztapen
gehiago emanez hein batean. H3-k maila ezberdineko eredua erabiltzen du, baina
gramatikaltasun iritzien aldetik H2-rekin bildu dugu.
Aztertutako erabilera ezberdinak diagrama batean biltzekotan, bi dimentsiodun grafiko
bat eraiki genezake. Zentroan, erreferentzia gisa, H2 itxuratuko genuke. Erreferente errola H2-
ri lotuko genioke beste bi hiztunekiko parekotasunak dituelako. Grafikoa bi dimentsioduna
34 Gramatikaltasun iritzia aipatzen dutalarik hiztunak erabilera batzuei buruz egiten dituen epaietaz mintzatzen naiz: hiztun honek bereak diren edo bereak ez diren esaldi-egitura batzuk onargarri ala ez-onargarritzat jo ditzake.35 ‘Nonbait han’ diot hiztun hau ez baita beti bere intuizioetaz segurua agertu. Azpimarratu nahi dudana hau da: H1-ek batzutan erabiltzen duen perpaus mailako uztardura ez du onartzen, ondoko esaldia agramatikaltzat du:i. Xabiki [hareni lagunak zinemako izarrak direla] sinestarazi digu.
43
litzateke, parekotasun hauek, azalean gutienez, maila ezberdinetakoak direlako. Alde batetik,
abzisa-ardatzean adibidez, bere izenordaina baimentzen duten ingurune kopurua, gutienetik
gehienera: H1 H2-ren ezkerrean gelditzen da, murriztapen gehiago duelako. Beste aldetik,
ordenatu-ardatzean, izenordainen banaketa arautzen duen eredua: bihurkari / ez-bihurkari
aurkaritza, singularra / plurala aurkaritza.
eredua
Sg / pl H3
Bih / ez bih H1 H2
- +
bere baimendua
4.3 Beste deskribapenekilako konparaketa
Nafar-lapurteraren izenordain posesiboen erabilerari buruzko datu batzuk bildu ditugu
gorago. Datuak heterogeneoak dira: ez digute Hazparneko izenordain posesiboen erabilerari
buruzko konklusio orokor baten egiteko posibilitaterik ematen.
Bigarren kapituluan, euskalki honi buruzko hainbat deskribapen eta teorizapen aurkeztu
ditugu. Zer erakusten digu bi datu moten konparaketak?
4.3.1 Nafar-lapurtera hertsia versus nafar-lapurtera zabaldua
Rebuschik (1986) bi hizkera bereizten dituela ikusi dugu: nafar-lapurtera hertsia
("variété restreinte", Linschmann-Aresti legeak arautzen duena) eta nafa-lapurtera zabaldua
("variété élargie"). Hiru puntutan ezberdinak dira:
1. Bigarrenak uztardura eremua lehenak baino zabalagoa du (hizkera hertsian perpaus
mailakoa da oro har, hizkera zabalduan perpaus nagusira hedatzen da);
2. Datiboaren komunztaduraren desagertzearen ondorioz, hizkera zabalduan bere
aditz jokatuan marka morfologikorik ez duen aitzindari batek uztar dezake;
44
3. Era berean, ‘X eta bere Y’ motako DSak erabiliz, hizkera zabalduak aditz
jokatuarekilako komunztadurarik markatzen ez duten aitzindariak onartzen ditu.
Oro har, bi hizkeretan uztartzailea aditzaren partaidea izan behar da, baina hizkera
hertsian baizik ez da uztartzailearekiko komunztadura beharrezkoa perpaus jokatuetan.
Galdekatutako hiru hiztunak klasifikapen honetan sartu ote daitezke? Lehen puntuari
dagokionez, ikusi dugu alde batetik H2-k izenordainak eremu zabalduan uztartzen dituela, eta
bestaldetik H1-ek gehienetan eremu zabalduan eta batzutan eremu hertsian uztartzen dituela
ikusi dugu. H3-k izenordain bakar baten erabilera orokortua duenez, eremu nozioa bera ez
dugu beharrezkoa. Puntu edo ezaugarri honekiko, H2-k nafar lapurtera zabaldua, H1-ek nafar-
lapurtera hertsia eta zabalduaren arteko nahasketa eta H3-k beste maila batetako hizkera bat
mintzatzen dutela erranen genuke.
Bigarren puntuari dagokionez, H1-ek eta H2-k aditz jokatuan marka morfologikorik ez
duten datiboak uztartzaile gisa erabil ditzakete. Ezaugarri honen arabera nafar-lapurtera
zabaldua mintzatzen dutela erranen genuke.
Hirugarren puntuari dagokionez azkenik, H1 bi erabileren artean ‘dudan’ agertu zaigu,
H2-k nafar-lapurtera zabalduaren eredua erabiltzen duelarik argiki.
Rebuschiren sailkapenak ondoko banaketaren egiteko aukera ematen digu: H2-k nafar-
lapurteraren barietate zabaldua mintzatzen du argiki eta H1-ek bi barietateen eragina du,
nafar-lapurtera zabalduaren erabiltzeko joera nagusiarekin hala ere. H3 sailkapenetik kanpo
gelditzen da, eremu nozioak berak, Rebuschik definitutakoak gutienez, ez baitu parte hartzen
izenordainen ‘hautuan’.
Nafar-lapurtera zabaldua H2-rekin batera itxuratuko genuke 3.2-ko grafikoan,
bihurkari / ez bihurkari ereduan. Nafar-lapurtera hertsia berriz, H1 baino ezkerrago kokatuko
genuke.
4.3.2 ‘Nafar-lapurtera zabaldua’ baino haratago?
3.3.1 paragrafoan egin hiztunen sailkapen zilegi ote da? Horretan geldi gaitezke? 3.1
partean hiru hiztunen izenordain posesiboen erabilerak ezaugarri gehiago dituela ikusi dugu.
Rebuschik aipatzen ez dituen fenomenoek zerbait berri erakasten ote diguten ikusiko dugu
orain.
45
H3-ren kasua arrunt apartekoa dela argi dugu hasieratik, bihurkari / ez-bihurkari
bereizketa ez baitu egiten, beraz honen iruzkina geroago eginen da. Lan honetan, H1 eta H2
dira aitzineko paragrafoko sailkapenean iduriz tokia duten hiztunak. Hala ere, haien ekoizpena
berriz begiratzen baldin badugu, ikusiko dugu gauzak ez direla hain sinpleak.
Uztarduraren irizpide gisa erabili ditugun bi ezaugarri uztartzailearen izaera eta aditz
jokatuan duen marka morfologikoa dira (ikus 3.1.4, 3.1.5 eta 3.1.7 paragrafoak). H1 eta H2-
ren hizkuntz erabileran uztartzailea ez da bortxaz aditz jokatuaren partaide izan behar eta oro
har ez da beharrezkoa uztartzailearen komunztadura marka aditz jokatuan ager dadin (horretan
H1 H2 baino kontserbadoreagoa izanki ere).
Bestalde, ikusi dugu H1-ek esaldi konplexuetan uztartzaileak ezberdinki trata ditzakeela
(ikus 3.1.3 paragrafoa). Ergatiboaren posesiboa bere-rekin adieraziko du eta datiboarena
haren-ekin (hemen (72) eta (73) gisa errepikaturik):
(72) Kaieteki Mirenij [berei anaia etorri dela] erran dio .
(73) Kaieteki Mirenij [harenj anaia etorri dela] erran dio .
Hau Rebuschik nafar-lapurtera zabalduaz egin deskribapenaz urrun dugu: bere-ren
erabilerak hertsapen gutiago ala haren-enak hertsapen gehiago dituela dirudi.
Uztarduraren definizioetan komunztadura marka (Infl) ezaugarri zentrala da (Chomsky
1986, Rebuschi 1986, Salaburu 1986). Hemen ordea, hiztunek anafora bat komunztaduraren
ezaugarria betea izan gabe erabiltzen dute: hizkera edo erabilera honetan uztardura ez du
komunztadurak baimentzen edo, hobeki erranik, bere eta haren-en erabilera ez du
komunztadurak erregulatzen36.
4.4 Gogoeta bat
Aztertutako hizkuntz egoeran anaforak ez du bortxaz SUBJEKTU beharrik baimendua
izateko. Uztardura teoriak ezin baldin badu izenordain posesiboen erabilera honen azalpenik
eman, baliteke baimentze prozesua sintaktikoa ez izatea. Ez baldin bada sintaktikoa, zer
mailatakoa ote da?
36 Argi gelditzen da beraz nafar-lapurteraren barietate hertsia eta zabaldua ezin daitezkeela H2 eta H1 itxuratu ditugun maila berean kokatu 3. paragrafoko grafikoan, eredua bera ezberdina delako.
46
4.4.1 Joera orokorra
Bere anaforak ez du SUBJEKTU beharrik beraz. Honen erabilera karakteriza zezakeen
ezaugarri bat galdu dugu. Zein ezaugarri berrik erakuts dezake orain H1 eta H2-ren
hizker(et)an izenordain posesiboen erabilera arautzen duen parametroa?
Haren izenordaina ere erabiltzen dute bi hiztunek. Honen agertze inguruneak ikertuz bi
izenordainen banaketaren ulertzeko parada ukan dezakegu ondorioz. Hala ere, H1 eta H2-ren
erabileretan (H1-enean bereziki) bi izenordainak ez dira banaketa osagarrian, gurutzatzeak
gertatzen dira: hemen aterako diren ohar eta konklusioak erlatibizatu beharko dira.
Hauek dira galdeketetan haren izenordainarekin emanak izan diren erantzunak:
(74) Joanaki Luxirij [harenk anaia lanean dela] erran dio. ([25], [30], [31], [37], [38])
(75) Peioki Mirenj harenk etxean ezagutu du. ([42])
Zein da erabilera hauen ezaugarria? (74) eta (75) esaldietan, izenordain posesiboak
erreferentziakidea esalditik kanpokoa du, haren esaldi osoan libro izan behar da.
H1-ek bestalde ondoko adibideak eman ditu37 (kasu hauetan H2-k bere izenordaina
erabiltzen du, baina H1-en erabilera onartzen du, gramatikaltzat du38):
(76) Xabiki Pantxorij [auzoak hareni/*j/*k lagunekin dela] erran dio. ([44])
(77) [Xabireni anaiak]j hareni/*j lagunak ikusi ditu ([46])
(78) [Xabireni anaiari]j hareni/*j lagunak kexatu zaizkio. ([47])
(79) [Xabireni anaia]j hareni/*j lagunengana joan da. ([48])
Kasu hauetan izenordainak erreferentziakidea ez du esalditik kanpo. Lau adibideetan
hala ere zerbait ohargarria gelditzen da: erreferentziakide posible bat baino gehiago bada.
Lehenean, mendeko perpauseko izenordainak logikoki lau erreferentziakide ukan ditzake:
Xabi, Pantxo, auzoa edo aipatzen ez den norbait. Mendeko perpauseko DS batekin (hots,
37 Ikus ere 3.1.3 paragrafoa.38 H2-k orain arte ikusitakoarekiko arras bitxia den adibide bat ematen du (mota horretako lau esaldietatik bi ondoko erara eraiki ditu):i. Xabiki Pantxorij [auzoak harenk lagunekin dela] erran dio.Hots: aitzindaria perpaus berean izanki ere, izenordaina haren da.
47
"auzoa"-rekin) ezin da erreferentziakidea izan; perpaus nagusiko bi DS-etatik batek, kasu
ergatiboduna (eta ez kasu datiboduna) hala ukan dezake ordea39. (77) (78) eta (79) esaldietan,
molde berean, bi DS izan daitezke posesiboaren erreferentziakide: "Xabi" eta "Xabiren anaia"
(DS bat bestearen osagai da).
H1-ek haren izenordainaren erabilera kontrastibo bat egiten duela iduri du: posesiboak
aitzindariari buruzko indize bat ematen digu. Aitzindari posibleen arteko hierarkia gisako
zerbait ukanki, bere edo haren hautatzeak aitzindari hori zein izan daitekeen erakusten dio
entzuleari. Hierarkia hau nolakoa da? Eskuen artean dugun datu gutiarekin zaila da zerbait
erratea, baina mendeko perpausaren eta perpaus nagusiaren arteko asimetria bat badela erran
daiteke (hiztunak ez du sekulan haren erabiltzen posesiboaren erreferentziakidea perpausean
berean delarik). Gisa berean, DS-en mailakatze bat badela iduri du, perpaus nagusiko
aitzindari posibleak kasuaren arabera haren edo bere izenordainek segiturik izanen baitira.
Haren eta bere izenordainen arteko bereizketa bat bada H1 eta H2-ren hizker(et)an.
Bereizketa ez da sintaktikoa, eremu nozioak ezin baitu azalpenik eman. Bere-ren erabilera
hedatua da, uztardura teoriaren ezaugarriek ematen dituzten posibilitateak baino haratago.
Haren erabiltzen da, bere-rekiko aurkaritzan: izenordainak semantikoki ukan ditzakeen
aitzindari posibleetan ‘urrunena’ edo ‘urrunenetarik bat’ adierazten dela erakusten du.
H1 eta H2-k ‘urruntasun’ hau ezberdinki definitua dute. Bigarrenak esaldiaz kanpoko
eremuan kokatzen du: haren-en aitzindaria esalditik kanpokoa da. Lehenak esaldian berean
erreferentziakide posibleen arteko hierarkia bat osatzen du, hauen kopurua eta izaeraren
araberakoa. Ondoko aurkaritzak zerrenda genitzake bere-ren aitzindarientzat:
- Ergatiboa > Datiboa;
- Perpaus nagusiko DS > Izenordainaren perpauseko DS;
- Esaldi kanpoko DS > Izenordainaren perpauseko DS;
- Aditzaren partaide den DS > Partaide ez den DS40.
DS mota hauek uztar ditzaketen izenordainak bata bestearen arabera definitzen dira:
hierarkizatuak diren bi DS izenordain posesibo baten erreferentziakide posibleak baldin
badira, hiztunak bere erabiliko du "goiko" DSa aitzindaria dela adierazteko eta haren
"behereko" DSa aitzindaria dela adierazteko.
39 Esalditik kanpoko edozein objekturekin semantikoki lotua izan daiteke baita ere.40 Partaide / ez-partaide aurkaritza hau o-komando harremanaren bitartez defini daiteke. Bestalde, aurkaritza hau argumentu vs. adjuntu ikuspegitik nolakoa den ikustea interesgarria litzateke.
48
4.4.2 H3-ren eredua
H3-k egiten duen izenordainen erabilera guti aipatu dugu orain arte, besteengandik
(azalean gutienez) biziki ezberdina izanki bakarrik tratazea erabaki baitugu. Erabilera arras
erregularra du: bere singularrean, haren pluralean. Ez eremurik, ez aitzindari posiblerik, orain
arte erabili ditugun tresnak ez ditugu beharrezkoak erabilera honen azaltzeko.
Modelo honek H1 eta H2-renekin loturarik ba ote du? Bi hipotesia logiko badira:
- edo H3-ren modeloa berria da eta aitzineko belaunaldiekilako loturarik gabea;
- edo bilakaera baten fase bat da, aitzineko belaunaldien erabileraren aldaketa bat.
Modelo klasikoaren arabera H1-en erabileran bere izenordainak toki handiagoa hartu
duela ikusi dugu; bestalde, eta gisa berean, H1-en erabileraren arabera H2-k bere ingurune
gehiagotan erabiltzen du. H3-k joera hori segitzen duela proposa genezake, bere paradigma
osora hedatu duela erranez, eta haien plurala ‘istripu’ bat baizik ez dela aitzinatuz.
Hau da: bere izenordainaren agertzea baimentzen duten baldintzen laxotze bat gertatzen
da, eta laxotze hau belaunaldi batetik bestera ohargarria da. Aztertutako azken fasean,
baldintza hauek desagertzen dira, izenordain posesiboen ager gune guzietan bere baimendua
baita, eta bere eta haren izenordainak beste aurkaritza mota baten adierazteko erabiliak dira:
singularra vs. plurala aurkaritza.
Ohartarazi beharrezkoa da erabilera hau frantsesez agertzen denaren parekoa dela.
Hizkuntza honetan anafora / izenordainki aurkaritzarik ez da, beti son / ses izenordaina
erabiltzen da, eremu sintaktiko noziorik gabe:
(80) Pierrei a accompagné sesi/j enfants à l’école.
Hizkuntz aldaketa bat gertatzen dela onartzen ari gara. Hizkuntz aldaketa, ordea,
sinkronian gertatzen da. Gaur egungo haren eta bere izenordainen erabilera ez da idazle
klasikoek zutena bezalakoa. Ikerketa honetan aldiz, hiztun batetik bestera agertzen den
aldakortasunaz ari gara ere, diakronian beraz. Hiztun batetik bestera gerta litekeen bilakaeraz
mintzatzen garenean, belaunaldi batetik bestera gertatzen diren aldaketak aipatzen ditugu
(oroitu hiru hiztunak belaunaldi ezberdinetakoak direla). Aldaketa hauek hizkuntzaren
bilakaera ‘naturalaren’ parte baldin badira, hemen proposatzen den bezala, epe biziki
laburrean gertatzen den aldaketa linguistiko baten parean garela onartu behar dugu.
49
4.5 Formalizazioa?
Lan hau uztardura fenomenoen formalizazioetan oinarrituz hasi dugu, Hazparneko hiru
hiztunen erabileraren berri emateko gai ote ziren ikusi nahian. Galdeketaren bitartez lortutako
emaitzek aitzinetik proposatutako formalizazioen moldaketa beharrezkoa dela erakutsi digute.
Moldaketa hori zer heinetaraino egin daitekeen ez dugu argitu, teoriak ez baitigu datu guzien
berri emateko tresnarik uzten.
Formalizazio berri baten bidean, erregulartasun batzuk seinalatu ditugu. Fenomeno
hauek informalki adierazi ditugu, baina ez dakigu zer motatakoak diren. Erregulartasunak
hiztun mailakoak dira: hiru modelo bildu ditugu. Hiztunak familia bereko hiru belaunaldi
ezberdinetakoak izanki, bilakaeraren teoria aitzina daitekeela proposatu dugu.
Bilakaeraren hiru fase baldin baditugu, aldaketari buruzko hipotesia bat eraiki dezakegu.
Lan honetako lehen kapituluan aipatuak izan diren tresnen bitartez azalpen sintaktiko bat
ematea zaila da, uztardura eremurik ezin delako definitu. Bestalde, galdekatutako bi hiztunek
(H1 eta H2-k) dituzten izenordain posesiboen erabilerako modeloek bigarren kapituluan
deskribatutako nafar-lapurteraren aitzinako fase batetako erabilerarekiko hurbiltasunak
dituztela ikusi dugu, baina arras kontrajarriak diren datuak atzeman ditugu ere, nafar-lapurtera
klasikoarentzat proposatutako formalizazioek (Rebuschiren edo Salabururen proposamenek)
gure emaitzen azaltzeko baliorik ez dutela erakutsiz.
Bilakaera ‘historikoaren’ hipotesiarekin segituz, ondoko eskema proposa daiteke
(ezkerretik eskuinera izenordain posesiboen garapena):
NLK > H1 > H2 > H3
Nafar-lapurtera klasikoko (NLK) izenordainen banaketak oinarri sintaktikoa duelako
proposamena nagusi da, beste hiru erabilerentzat teoriak ez digu halakorik baimentzen41. Hala
ere, hurbilagotik begiratzen baldin badiegu, banaketari buruzko azalpen ezberdinek ez gaituzte
asetzen: Linschmann-Aresti legea eta Euskaltzaindia eta Lafitten proposamenak deskriptiboak
dira, Salaburuk (1986) kritika zorrotza egiten dio Rebuschiren hipotesiari (biziki konplexua
41 H3 ez litzateke aipatu beharko ere hemen, bere vs. haren banaketarik ez baitu (pluraleko haien hori istripu bat dela onartu dugu).
50
izatea leporatzen dio batez ere), eta Salabururen proposamena bera arina da (ez du uztardura
eremurik definitzen, ikus 3.1.3 paragrafoa kapitulu honetan).
Bestalde, Rebuschik, nafar-lapurteraren barietate zabalduak Hego Euskal Herriko
euskalkiekin duen parekotasuna erakusten du, topikalizazio tasun baten existentzia
proposatuz. Bere-k mintzagai tasun bat du, eta Uztardura eremutik kanpoko elementu batek
baimentzea onartzen du.
Ikerketa honen bitartez deskribatu dugun hizkerak, bere aldakortasun handiarekin, bere-
ren zilegiztatze inguruneak zabaltzen dituela aitzinatu dugu. Zilegiztatze ala baimentze
prozesua semantikoa ote da?
Prozesu hau semantikoa dela onartzen baldin badugu, beste galdera eta arazo batzuk
altxatuko ditugu, orain arte nafar-lapurterazko izenordain posesiboen banaketa sintaktikoa
zela kontsideratu baitugu. Zilegiztatze prozesu sintaktiko batetik beste zilegiztatze prozesu
semantiko batera lerra daiteke? Hala baldin bada, lerratze hori noiz eta nola gertatu da kasu
honetan?
Ala zilegiztatzea beti semantikoa izan da? Hala baldin bada, zein da nafar-lapurtera
klasikoaren izenordainen banaketa segurtatzen zuen araua?
5. Ondorioa
Ikerketa lanaren helburuak definiturik, ikerketa bera nola eraman den ikusi dugu
hirugarren kapitulu honetan.
Hiztunen ekoizpenak biltzeko galdeketa bat eraikirik, datuak bildu eta sailkatu dira.
Belaunaldi ezberdinetako hiru hiztunekin lan egin da, hizkuntz aldaketa zelako aztergai.
Emaitzen sailkapena aitzineko kapituluetan definitutako irizpideen arabera aztertu da, eta
hiztun bakoitzaren erabilera mugatu da (ikerketa egiteko erabaki genituen murriztapenen
barnean). Hiru hiztunek izenordain posesiboak ezberdinki erabiltzen dituztela agertu da, eta
bakoitza bestearen arabera kokatu ondoan, nafar-lapurterazko uztardurari buruzko hipotesiak
oinarritzat hartuz, hizkuntz aldaketaren hipotesia bat proposatu da. Indize batzuk (frantsesa eta
beste euskalkiekilako parekotasunak, H1-ek DSen artean egiten dituen aurkaritzak, etab.) gaur
egungo bere eta haren-en banaketak oinarri semantikoa duelako hipotesiaren egitera bultzatu
51
gaitu. Ideia honek berriz, hizkuntzen egiturari buruzko gogoeta bultzatu du: nola lerratzen da
sintaktikoa den eredu batetik semantikoa den eredu batera?
Galdera anitz altxatu dira, eta eskuen artean ditugun datuekin agertuko zaigu erantzunik
ezin dugula eman, hautatutako ikerketa eremua hertsiegia delako.
52
ONDORIO OROKORRA
Lan hau ohar batekin abiatu da: gaur egungo nafar-lapurteraren eremuko gazteek
erabiltzen duten izenordain posesiboen sistema ez da deskribapen klasikoek erakasten
digutena.
Ikerketa lan hau intuizio horri euskarri zientifiko baten emateko egina izan da. Helburu
horrekin, lanari segida logiko bat eman zaio: erreferentziakidetasun fenomenoen teoria orokor
bat aurkeztu ondoan, interesatzen gaituen euskalkian ukan duen aplikazioa ikusi dugu.
Proposamen hauetan oinarrituz, gaurko hiztun batzuen ekoizpenak aztertu ditugu.
Azterketa horrek proposamenen gaurkotasuna zalantzan eman du: hizkera bereko
erreferentziakidetasun fenomenoak ezin dituzte sistematizatu. Hizkera aldatu da, eta mota
horretako azalpen sintaktikoek proposatzen dituzten tresnek ez dute haren ibilmoldea islatzen.
Teoriaren baliogabetasun horrek fenomenoa beste maila batetakoa dela aitzinatzera
bultzatu gaitu.
Ekarpenak.
Lan honen ekarpena nagusia finkatua zen helburua betez egin da: erakutsi dugu gaur
egun nafar-lapurteraren izenordain posesiboek ez dutela idazle klasikoenen ibilmoldea. 2.
eranskina horren lekuko zuzena da.
Bestalde, beste gauza batzuk ikasi ditugu:
• Aldaketa linguistikoaren argazki bat lortu dugu: epe biziki laburrean, belaunaldi
batetik bestera, aldaketa ‘handiak’ posible direla ikusi dugu.
• Hiztunen mailako aldagarritasun handia badela erakutsi dugu. Bai hiztun batetik
bestera, bai hiztun baten ekoizpenean berean. Hizkuntza beti aldaketa prozesu
batean dela erakusten du.
53
• Hizkuntzalaritzak tradizionalki egiten dituen banaketei buruzko gogoeta baten
hastera bultzatu gaitu. Sintaxia eta semantikaren arteko muga zertan da? Nola gerta
daitezke horrelako lerratzeak? Arras sintaktikoa zirudien fenomeno bat belaunaldiz
belaunaldi aldatzen da, oinarrizkotzat genituen ezaugarriak deuseztatuz...
Hizkuntzaren konplexutasuna agerrarazten duen fenomeno bat da.
Arazoak.
Lanari buruzko gogoeta egiteko momentuan, baita ekoizpen momentuan ere,
daramatzan hutsune anitz azpimarratu nahi nituzke.
• Hiztun eskasa: deskribatutako fenomenoak zein heinetan pertsona mailakoak
ala hizkera mailakoak diren ez dakigu. Galdeketa bera hiru belaunaldien
bereizketa errespetatzen duten beste hiztun batzuekin egin beharko litzateke,
ideiak, argumentuak eta hipotesiak formulatzerakoan segurtasun handiagoa
ukateko. Bestalde, Hazparneko euskalkira mugatu gabe, aurkitutako fenomenoak
nafar-lapurteraren eremu osoan hedatua ote den ikustea biziki interesgarria
litzateke.
• Ezagutza bibliografiko eskasa: hautatutako lan esparrua (GB) murritza da.
Uztardura teoriaren aitzinamendu berriak ez ditut landu, ez eta ere hizkuntzari
buruzko beste teorien proposamenak (izan daitezen sintaktikoak ala beste mota
batetakoak). Lan honek ekarri dituen datuak beste era batera azalduak izan
zitezkeen beharbada.
• Diskurtso mailako bere eta haren-en arteko aurkaritza ez dut aztertu. Hau
hastapenetik egin hautu bat zen, baina horren ondorioz Rebuschi mintzagaiari
buruz egin proposamena ezin izan dut eztabaidatu.
• Perpaus ez jokatuak eta DS mailako uztardura ez ditut kontutan hartzen:
ikerketa honen eremua zabaltzeko beharrezkoa diren datuak bildu beharko lirateke
lan honen osatzeko.
Bistan da, arazo hauek positiboki hartuak izan daitezke, eta ikerketa sakonago baten
egiteko egitasmo batean sartu...
54
Hurbilagotik begiratu beharrekoa.
Bildutako emaitzekin hainbat galdera altxatzen zirela ikusi dugu, baina beste batzuk ere
etortzen dira, hizkuntz fenomenoak aztertzerakoan hauengan eragina ukan dezaketen beste
datu eta irizpide batzuk kontutan hartu behar dira.
• Aldaketaren zergatia edo eragina zein den jakiteak fenomenoen ulertzen lagun
gaitzakete. Zergatik (eta zergatik hain azkarki) aldatzen dira erabilerak? Beste
hizkuntza edo hizkera baten eraginaren ondorioa izan daiteke beharbada. Lan
honetan Frantsesa eta hegoaldeko hizkerak aipatu ditugu: eraginik ukaten ahal ote
dute nafar-lapurterarengan? Eragin hori zer motatakoa eta zer mailatakoa litzateke?
• Bestalde, bi izenordainak diren bezala hartu ditugu, izenordain posesibo genitibo
izendatuz. Jatorri etimologikoa argia dute ordea: bere ‘bera’-ren genitiboa da,
haren ‘hura’-rena. Izenordain hauen izaerak osatzen duten izenordain
posesiboarenganako eraginik ba ote du? Ondoko adibidean, Axularrek ‘bera’
izenordaina, forma genitiboa ez bezala, sintaktikoki arras libro du:
"Gure Iaungoikoak eman zituen lege zaharrean seietan ehun eta gehiago manamendu eta
zirimonia suerte, eta hekin batean hanbat egiteko, non erraiten baitu Iondone Petrik, ez berak,
eta ez haren aitzinekoek ere, ezin bururik egin zutela, eta ez iasan hain karga handia".
(Axular, Gero, 1-13)
55
I 1 Peioki POSi amari loreak eskaini dizkio
2 Peioki POSi anaia ikusi du
3 Peioki POSi etxean lo egin du
4 Peioki POSi amaren etxean lo egin du
II 5 Peiorii POSi ama mintzatu zaio
6 Peiorii POSi zakua ez zaio gustatzen
7 Peiorii POSi anaiak min egin dio
8 Peiorii nik POSi anaia salatu diot
9 Peiorii POSi lanera igorri diogu gutuna
III 10 Peioi POSi amak jo du
11 Peioi POSi amari mintzatu zaio
12 Peioi POSi lanetik joan da
13 Peioi nik POSi etxera eraman dut
14 Peioi nik POSi lagunari salatu diot
IV 15 POSi aita Peiorekini mintzatu da
16 POSi aita Peioreni etxen bizi da
17 POSi aita Peiotazi ahalge da
18 POSi aita Peiotazi mintzatu da
V 19 Bere semea apeza …
20 Bere pettenttak erori …
21 Haren osaba biziki eri …
22 Haren alaba etxetik joan …
VI 23 Peioki Jonij [POSi anaia etorri dela] erran dio
24 Peioki Jonij [POSj anaia etorri dela] erran dio
25 Peioki Jonij [POSk anaia etorri dela] erran dio
VII 26 Peioki Jonij [(Peioki) POSj anaia ikusi duela] erran dio
27 Peioki Jonij [(Peioki) POSi anaia ikusi duela] erran dio
28 Peioki Jonij [(Jonekj) POSi anaia ikusi duela] erran dio
29 Peioki Jonij [(Jonekj) POSj anaia ikusi duela] erran dio
VIII 30 Peioki Jonij [(Peioki) POSk anaia ikusi duela] erran dio
31 Peioki Jonij [(Jonekj) POSk anaia ikusi duela] erran dio
32 Peioki Jonij [(harekk) POSk anaia ikusi duela] erran dio
IX 33 Peioki Jonij [POSi anaiak (Jonj) ikusi duela] erran dio
60
34 Peioki Jonij [POSi anaiak (Peioi) ikusi duela] erran dio
35 Peioki Jonij [POSj anaiak (Peioi) ikusi duela] erran dio
36 Peioki Jonij [POSj anaiak (Jonj) ikusi duela] erran dio
X 37 Peioki Jonij [POSk anaiak (Peioi) ikusi duela] erran dio
38 Peioki Jonij [POSk anaiak (Jonj) ikusi duela] erran dio
39 Peioki Jonij [POSk anaiak (hurak) ikusi duela] erran dio
XI 40 Peioki Mirenj POSi etxen ikusi du
41 Peioki Mirenj POSj etxen ikusi du
42 Peioki Mirenj POSk etxen ikusi du
XII 43 Peioki Mirenij [auzoak POSi etxen dela] erran dio
44 Peioki Mirenij [auzoak POSj etxen dela] erran dio
45 Peioki Mirenij [auzoak POSk etxen dela] erran dio
XIII 46 [Peioreni arrebak] POSi laguna ikusi du
47 [Peioreni arrebari] POSi lagunak etorri zaizkio
48 [Peioreni arreba] POSi lagunengana joan da
XIV 49 [Peioi eta POSi kusia] gure ikustera jin dira
50 [POSi azken agurra [POSi lagunari]] kantu eder bat zen
51 Peioi triste da. POSi emaztea biziki eri da.
61
2. ERANSKINA: Erabileren taula
B: hiztunak "bere" erabiltzen du.
H: hiztunak "haren" erabiltzen du.
H1 H2 H3 NLH NLZ
sing. plurala sing. plurala sing. plurala sing. plurala sing. plurala
I 1 B B B B B H B B B B
2 B B B B B H B B B B
3 B B B B B H B B B B
4 B B B B B H B B B B
II 5 B B B B B H B B B B
6 B B B B B H B B B B
7 B B B B B H B B B B
8 B B B B B H B B B B
9 B B B B B H B B B B
III 10 B B B B B H B B B B
11 B B B B B H B B B B
12 B B B B B H B B B B
13 B B B B B H B B B B
14 B B B B B H B B B B
IV 15 B B B B B H H H H H
16 B B B B B H H H H H
17 B B B B B H H H H H
18 B B B B B H H H H H
62
V 19 da da da da da da du du du du
20 dira dira dira dira dira dira zaizkio zaizkio zaizkio zaizkio
21 da da da da da da dute dute dute dute
22 da da da da da da zaie zaie zaie zaie
VI 23 B/H B B B B H H H B B
24 H H/B B B B H H H B B
25 H H H H B H H H H H
VII 26 B B B B B H H H B B
27 B B B B B H B B B B
28 B B B B B H H H B B
29 B B B B B H B B B B
VIII 30 H H H H B H H H H H
31 H H H H B H H H H H
32 B B B B B H B B B B
IX 33 B B B B B H H H B B
34 B B B B B H B B B B
35 B B B B B H H H B B
36 B B B B B H B B B B
X 37 H H H H B H H H H H
38 H H H H B H H H H H
39 B B B B B H B B B B
XI 40 B B B B B H B B B B
41 B B B B B H B B B B
42 H H H H B H H H H H
XII 43 B/H H B B B H H H B B
44 H H B B B H H H B B
45 B B B B B H B B B B
XIII 46 H H B B B H H H H H
47 H H B B B H H H H H
63
48 H H B B B H H H H H
XIV 49 B H/B B B B H H H B B
50 BB BB BB BB BB HH HB HB HB HB
51 B +
ERG
B +
ERG
B +
ERG
B +
ERG B H H H H H
64
RESUME DU MEMOIRE DE DEA
LE LIAGE EN BASQUE:
ANALYSE DE LA DISTRIBUTION DES PRONOMS BERE ET
HAREN EN NAVARRO-LABOURDIN
Le liage est une notion développée en linguistique pour analyser un type de relations
sémantiques entre syntagmes nominaux (SN), ceux-ci ayant la capacité, dans certains
contextes, de partager une même référence.
Ce travail a pour but de faire un premier pas dans l’étude de ces relations de coréférence
dans une situation linguistique précise.
Le premier chapitre présente la théorie du Liage telle qu’elle a été développée dans les
années 80 au sein de la théorie générativiste.
Le second chapitre, ensuite, résume les différentes propositions (descriptives puis
théoriques) analysant la systématicité de la distribution des pronoms personnels de 3ème
personne bere et haren de la variété navarro-labourdine du basque.
Le troisième chapitre, enfin, rapporte une étude de cas effectuée avec des locuteurs de
cette variété. Une comparaison avec les hypothèses présentées dans le second chapitre amène,
pour terminer, une discussion.
65
I. La théorie du Liage
1. La coréférence
La notion de coréférence désigne le fait que certains SN, dans leur usage, peuvent faire
référence à un même ou des mêmes objet(s) du monde réel. Dans la phrase suivante, le nom
propre "Kattalin" et le pronom personnel "elle" font référence à la même personne :
(1) Depuis que Kattalini est en vacances, ellei a meilleure mine.
L’indice "i" indique la relation de coréférence: nous utiliserons cette notation dans le
présent travail.
Les SN se comportent différemment en tant que coréférent en fonction de leur nature.
L’anglais semble montrer une certaine régularité dans cette opposition entre SNs :
(2) Johni loves himselfi.
Johni aime lui-mêmei
'John s'aime.'
(3) *Johni loves himi.
Johni aime luii.
'John s'aime.'
(4) *Johni loves Johni.
Johni aime Johni
(5) *Johni thinks [that I love himselfi].
Johni pense que je aime lui-mêmei
'John pense que je l'aime.'
(6) Johni thinks [that I love himi].
66
Johni pense que je aime lui
'Johni pense que je li’aime.'
(7) *Johni thinks [that I love Johni]
Johni pense que j’aime Johni
2. Une syntaxe du liage
La théorie des Principes et Paramètres, développée dans la lignée de la Grammaire
Générative initiée dans les années 50 par Chomsky propose que chaque être humain naît avec
une faculté de langage innée, la Grammaire Universelle. La Grammaire Universelle est un
système composé de Principes et Paramètres. Les Principes sont universels (on les retrouve
dans toutes les langues), les Paramètres ont des valeurs que les langues fixent différemment.
Le modèle du Gouvernement et du Liage (Government and Binding, Chomsky 1981),
qui s’inscrit dans la théorie des Principes et Paramètres, propose que les relations de
coréférence traduisent un comportement universel des langues: ces relations peuvent être
définies par des Principes (de Liage). Ces principes divisent les SN en trois groupes :
Principe A : Les Anaphores doivent être liées dans leur domaine.
Principe B : Les Pronoms42 doivent être libre dans leur domaine.
Principe C : Les expressions référentielles doivent toujours être libres.
Le premier principe rend compte des phrases (2) et (5), himself est donc réflexif, une
Anaphore. Le second rend compte des phrases (3) et (6), him est non-réflexif, un Pronom. Le
troisième rend compte de (4) et (7), John est une expression référentielle.
Les trois Principes du Liage présentés ont connu, par la suite, des nombreuses retouches
et critiques, liées surtout à la définition du domaine et de l’élément dans ce domaine qui peut
être lieur. Le domaine sera ainsi nommé Catégorie Gouvernante, désignant la catégorie ou le
domaine dans laquelle doivent se trouver le pronom, son lieur, et un élément gouvernant43 le
pronom.
42 L’usage du terme "pronom" est ici différent de celui utilisé précédemment: il se définit ici par opposition à l’anaphore. Par volonté de distinction, nous désignerons par Pronom (avec une majuscule) celui défini par le principe B et par pronom celui qui englobe toutes les expressions pronominales.43 Le gouvernement est une relation de dominance entre des éléments. Il se base sur la notion de c-commande. Seuls certains types de têtes syntaxiques peuvent être des gouverneurs (Chomsky 1981).
67
3. Conclusion
La théorie du Liage propose une analyse des relations syntaxiques de coréférence des
SNs. Cette analyse a une visée explicative universelle. Dans le chapitre suivant, nous
présenterons une de ses applications, application sur la distribution des deux pronoms
personnels d’une variété du basque.
II. Liage en basque
1. Usage des pronoms bere et haren en navarro-labourdin
Il existe, dans la variété navarro-labourdine du basque (telle qu’elle est décrite par
Lafitte (1944), Euskaltzaindia (1985) et Artiagoitia (2003)), une opposition entre deux
pronoms personnels possessifs de 3ème personne, bere (beren au pluriel) et haren (haien au
pluriel)44. Le premier est dit réflexif, le second non-réflexif.
Bere est licite, selon les différentes descriptions de son usage (Artiagotia 2003,
Euskaltzaindia 1985, Lafitte 1944, Sarasola 1979), si son antécédent, c’est-à-dire le SN dont il
est le coréférent, est désigné dans la forme verbale de la même proposition. Il faut donc que
son antécédent soit sujet, objet direct ou objet indirect de la proposition dans laquelle le
pronom se trouve45.
(8) Peioki erran du [Mirenekj bere*i/j lagunak gonbidatu dituelaj]
Peio-E dire AUX Miren-E REFL amis invité AUX-que
"Peioi a dit que Mirenj a invité ses*i/j amis"
2. Analyse en termes de Gouvernement et Liage
Rebuschi (1997) propose une analyse de la distribution des deux pronoms possessifs de
3ème personne en termes de théorie du Liage. Sa proposition s’élabore d’un article à l’autre, et
dans le but d’en faciliter l’usage dans le présent travail (notre étude, chapitre 3, ne demande
pas une hypothèse rendant compte de tous les phénomènes : les limitations que nous lui
assignons permettent d’utiliser des outils peu complexes), nous en simplifions le contenu :
44 Nous restreignons donc notre étude à l’analyse de la distribution de bere et haren dans cette variété précise du basque.45 Nous avons utilisé les abréviations suivantes: E=cas ergatif; REFL=pronom personnel réflexif, N-REFL=pronom personnel non-réflexif, AUX=auxiliaire.
68
(9) La Catégorie de Gouvernement du pronom réflexif A est la plus petite
catégorie rassemblant A, son gouverneur et un SUJET distinct de A.
Le SUJET peut être SN sujet, objet direct, objet indirect ou forme verbale cosuperscrite
de l’un de ces trois éléments.
Sarasola (1979) fait également une proposition à la suite d’une critique de l’hypothèse
de Rebuschi, mais les différences entre les deux propositions se retrouvent réduites par la
simplification que nous avons apportée à celle de Rebuschi. La principale différence est que
Sarasola ne pose pas de contrainte imposée par le domaine de liage.
D’autre part, Rebuschi note, à la suite de Lafitte (1944) une variation au sein de la
variété navarro-labourdine: l’usage de bere se voit élargi dans le navarro-labourdin étendu,
permettant entre autres le liage hors de la proposition enchâssée dans les phrases complexes. Il
propose que dans ces contextes l’usage de bere est justifié lorsque son antécédent est
topicalisé.
3. Conclusion
Il existe dans une variété du basque une opposition entre deux pronoms possessifs de
troisième personne, l’un étant réflexif, l’autre non-réflexif, au niveau de la proposition. Le fait
qu’il semble exister un domaine de liage pour ces deux pronoms et le fait que seul un certain
type de SN puisse être antécédent a mené à penser que la distribution des deux pronoms
concernés soit régie par les principes de la théorie du Liage.
Le prochain chapitre propose une nouvelle réflexion sur la question, se fondant sur des
données actuelles (Rebuschi a surtout travaillé à partir de textes classiques).
III. Distribution des pronoms personnels bere et haren en basque: une étude de cas
1. Buts et méthodologie
L’objectif principal de ce travail est de faire un premier pas dans l’étude de la
distribution actuelle des pronoms possessifs de troisième personne bere et haren en navarro-
labourdin. La comparaison avec les données d’autres auteurs nous permettra une analyse
69
diachronique. D’autre part, dans cette même perspective diachronique, nous avons choisi de
travailler avec trois locuteurs de différentes générations: H1 a 79 ans, H2 52 ans et H3 19 ans.
Nous avons appliqué plusieurs restrictions pour limiter le champ d’étude :
- La variété de navarro-labourdin qui sera approchée sera celle d’Hasparren, bourg
Labourdin.
- Les contextes d’apparition des pronoms sont limités aux propositions conjuguées.
- Les phrases complexes sont limitées aux phrases à proposition objet enchâssée.
- Les relations de coréférence sont limitées dans une grande part au niveau de la
phrase (et non du texte).
Le questionnaire a été construit en fonction de critères utilisés dans les définitions
théoriques du liage développées dans les chapitres 1 et 2. Ces critères sont: l’opposition
réflexif / non-réflexif, la nécessité pour le lieur de c-commander le pronom, le domaine
comptant pour le liage (proposition ou plus), la nature du lieur, la marque d’accord.
Le recueil de données a été effectué sur la base de productions réelles de locuteurs, à
partir d’exercices de traduction du français au basque (les trois locuteurs sont locuteurs du
français).
2. Résultats et analyse
Reprenant les critères que nous avons préalablement définis, nous avons pu déterminer
les usages des deux pronoms possessifs que font les trois locuteurs. Les résultats sont les
suivants:
H3 ne marque aucune opposition entre les deux pronoms. Elle utilise systématiquement
bere au singulier et haren au pluriel.
H1 et H2 marquent l’opposition entre les deux pronoms. Haren est toujours non-
réflexif: il ne doit pas avoir d’antécédent. Bere par contre est dans certains cas utilisé dans un
environnement dans lequel il est non-réflexif (son antécédent est parfois hors de la phrase et il
peut aussi être lié par un SN dans une proposition adjointe).
H2. L’analyse des phrases complexes nous montre que bere, dans la proposition
enchâssée, peut être lié par un SN de la proposition principale. Haren ne peut y avoir
d’antécédent.
H1. Cette locutrice utilise dans certains cas haren et dans d’autres bere pour coréférer
avec un SN de la proposition principale.
70
D’une manière générale, chez les trois locuteurs, l’utilisation de bere ne nécessite pas
que le lieur ait une forme cosuperscrite dans le verbe conjugué.
Il semblerait que l’usage de bere s’étende et que celui de haren rétrécisse d’une
génération à l’autre. Serait-ce la Catégorie Gouvernante régissant les relations de coréférence
qui s’étend et dépasse le niveau de la simple proposition conjuguée ?
3. Un essai de systématisation
Rebuschi avait noté un élargissement de l’usage de bere. La comparaison avec ses
données nous permettrait de dire que: H1 se situe entre le navarro-labourdin strict et le
navarro-labourdin étendu, H2 utilise le modèle du navarro-labourdin étendu, H3 n’utilise
aucun de ces deux modèles.
Il y a des indices qui toutefois nous poussent à penser que la ligne de recherche ne doit
pas aller dans cette direction. D’une part, le liage ne se définit plus par rapport à un accord
verbal: bere peut être licite sans que son antécédent soit cosuperscrit dans la forme verbale (et
ce, chez les trois locuteurs), l’opposition que H1 fait entre les deux pronoms semble parfois se
baser sur une hiérarchisation des différents antécédents possibles, H3 ne distingue aucunement
les deux pronoms par opposition de réflexivité.
D’autre part, l’analyse de l’usage des pronoms possessifs de H3 nous montre que cet
usage est semblable à celui des dialectes du basque du sud et à celui du français.
Si nous admettons que les différences entre les usages décrits (aussi bien l’usage
classique que ceux de nos trois locuteurs) sont le résultat d’un changement linguistique
‘naturel’, nous faisons face à un problème: il semblerait que nous ne puissions expliquer ni les
nouvelles données ni le changement linguistique en termes de théorie du Liage telle qu’elle a
été présentée dans les chapitres précédents.
Il semblerait que l’unique façon de rendre compte de la distribution des deux pronoms
possessifs de troisième personne chez les locuteurs questionnés (et tout en maintenant une
perspective diachronique) se fasse au niveau sémantique.
4. Conclusion
Nous avons mené une étude pour recueillir les productions réelles de locuteurs du
navarro-labourdin actuel, avec une perspective diachronique, aussi bien entre les siècles
71
qu’entre les générations. Les données ont été recueillies de façon à pouvoir les analyser dans
le cadre proposé dans les chapitres 1 et 2.
Cette analyse nous a permis de caractériser les usages de chaque locuteur, de les placer
sur un axe de changement linguistique et de les comparer aux constructions permises par les
hypothèses développées dans le cadre de la théorie du Liage. De la comparaison a découlé un
problème essentiel : la théorie du Liage ne permet pas de rendre compte de la distribution
actuelle des pronoms possessifs.
Le problème peut également se poser sous la forme suivante: il est bizarre que la
légitimation de certains usages passe du niveau syntaxique au niveau sémantique, donc nous
pouvons également nous poser la question de savoir si le navarro-labourdin classique lui-
même ne valide pas une légitimation autre que syntaxique.
IV. Conclusion générale
L’idée de ce travail a découlé d’une remarque: les jeunes locuteurs du navarro-labourdin
n’utilisent pas le modèle classique pour les pronoms personnels de troisième personne.
La distribution des pronoms peut être analysée en termes de théorie du Liage : c’est le
cadre théorique que nous avons choisi pour mener à bien ce travail. La théorie du Liage
propose un cadre qui peut expliquer la distribution des pronoms personnels bere et haren telle
qu’elle est décrite dans les grammaires du basque.
Un recueil de données a été mené pour voir à quel niveau se situe actuellement la
distribution des pronoms personnels concernés. Il s’est avéré que la théorie du Liage, telle que
nous l’avons approchée, ne peut pas expliquer ou systématiser ces usages.
Ce fait nous a mené vers une réflexion sur la validité de cette théorie et sur la nature du
phénomène qui régit les relations de coréférence dans le dialecte du basque concerné par notre
étude : il est remarquable que la légitimation de l’utilisation d’une Anaphore puisse ‘glisser’
du niveau syntaxique au niveau sémantique.
72
BIBLIOGRAFIA
ABNEY, S., 1987, The English Noun Phrase in its sentential Aspect, MIT doktorego tesia.
AIKAWA, Takako, 1993, Reflexivity in Japanese and LF analysis of zibun-binding, MIT
Occasional Papers in Linguistics 4.
ARTIAGOITIA, Xabier, 1998, "Determinatzaile Sintagmaren Hipotesia Euskal Gramatikan",
Uztaro 27, 33-61.
ARTIAGOITIA, Xabier, 2000, Hatsarreak eta parametroak lantzen, Gasteiz, EHU-Arabako
Foru Aldundia.
ARTIAGOITIA, Xabier, 2003, "Reciprocals and reflexive constructions", in Hualde eta Ortiz
de Urbina, A Grammar of Basque, Berlin, Mouton de Gruyter, 607-632.
CHOMSKY N., "Language and Mind", in D.H. Mellor (arg.), Ways of Communicating,
Cambridge, Cambridge University Press, 56-80.
CHOMSKY, N., 1981 [1991], Théorie du Gouvernement et du Liage: les conférences de Pise,
Paris, Seuil.
CHOMSKY N., 1986a, Knowledge of Language. Its Origin and Use, New York & Westport,
Connecticut, Praeger.
CHOMSKY, N., 1986b, Barriers, Cambridge, Mass., MIT Press.
CHOMSKY, N., 1995, The Minimalist Program, Cambridge, Mass., MIT Press.
CULICOVER, Peter W., 1997, Principles and Parameters. An introduction to syntactic
theory, Oxford University Press.
Euskal Hiztegi Modernoa, 1994, Donostia, Elhuyar-Elkarlanean.
EUSKALTZAINDIA, 1985, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I, Bilbo, Euskaltzaindia.
73
HALE K., 1983, "Warlipiri and the Grammar of Non-configurational Languages" in Natural
Language and Linguistic Theory I, 5-47.
HUANG C.T. James, 1982, Logical relations in Chinese and the theory of grammar, MIT
doktorego tesia.
LAFITTE, P., 1944, Grammaire basque (navarro-labourdin littéraire), [berrargitalpena:
1979, Baiona, Elkar]
MANZINI, Maria Rita & Kenneth WEXLER, 1987, "Parameters, Binding Theory and
learnability", Linguistic Inquiry 18, 413-444.
ORTIZ DE URBINA , J., 1989, Parameters in the Grammar of Basque: A GB approach to
Basque Syntax, Dordrecht, Foris.
REBUSCHI, Georges, 1985, "Théorie du liage et langues non-configurationnelles: quelques
données du basque navarro-labourdin", Euskera 30:2, 389-433orr., eta Essais de
linguistique basque, Donostia, ASJUren gehigarriak, 175-218.
REBUSCHI, Georges, 1986, "Théorie du liage, diachronie et énonciation: sur les anaphores
possessives du basque", ASJU XX-2, 325-342; Essais de linguistique basque, Donostia,
ASJUren gehigarriak, 219-232.
REBUSCHI, Georges, 1987, "Defining the three Binding Domains in Basque" ASJU XXII-1,
233-241.
REBUSCHI, Georges, 1989, "La problématique de la localité dans la Théorie du Liage", in
SALABURU (arg.) Sintaxi teoria eta euskara, Donostia, EHU.
REBUSCHI, Georges, 1992, "Binding at LF vs. Obligatory (Counter-)Coindexation at SS: a
Case Study”, in Lakarra (arg.) Memoriae Mitxelena Magistri Sacrum, Donostia, ASJU-
ren gehigarriak.
REBUSCHI, Georges, 1992a, "Absolute and Relativized Locality in the Binding Theory", in
J. LAKARRA & J ORTIZ DE URBINA (arg.), Syntactic Theory and Basque Syntax,
Donostia, ASJU-ren gehigarriak, 343-363.
REBUSCHI, Georges 1992b, "Théorie du liage et localité relativisée", in H.-G. OBENAUER
& A. ZRIBI-HERTZ (arg.), Structure de la phrase et théorie du liage, Saint-Denis,
Presses Universitaires de Vincennes, 195-216.
74
REBUSCHI, Georges, 1993, "Basque Pronouns and Relativized Locality", in J.I. HUALDE &
J. ORTIZ DE URBINA, Generative Studies in Basque Linguistics, Amsterdam, John
Benjamins, 118.
REBUSCHI, Georges, 1997, Essais de linguistique basque, Donostia, ASJUren gehigarriak.
REBUSCHI, Georges, [1997], "A propos de l’évolution des pronoms génitifs en basque du
nord", Essais de linguistique basque, Donostia, ASJUren gehigarriak, 301-319.
REINHART T.& REULAND E.,1993, "Reflexivity", Linguistic Inquiry, 24-4, 657-720.
REINHART T., 1976, The syntactic domain of anaphora, MIT doktorego tesia.
RIZZI, L., 1986, "Null Objects in Italian and the Theory of pro", Linguistic Inquiry 17, 501-
557.
SALABURU, P., 1986, "La teoría del ligamiento en la lengua vasca", ASJU XX-2, 359-413.
SALABURU, P., 1987, "Kategoria gauzatuak eta kategoria isilak", in SALABURU (arg.),
Sintaxi arazoak, Donostia: EHU, 13-34.
SARASOLA, I., 1979 "Nire/neure, zure/zeure literatur tradizioan", in Euskera XXV.
VILLASANTE L., 1972, La declinación del vasco literario común, Oñate, Editorial
Franciscana Aránzazu.
ZRIBI-HERTZ, Anne, 1996, L’anaphore et les pronoms. Une introduction à la syntaxe
générative, Villeneuve d’Asc, Presses Universitaires du Septentrion.
75