Blogak: sarrerak sortu

Post on 28-Jun-2015

769 views 10 download

Transcript of Blogak: sarrerak sortu

BLOGAKBLOGAK

SARRERA BERRIAK SARRERA BERRIAK NOLA SORTUNOLA SORTU

1. Gonbidapena jaso1. Gonbidapena jaso

Zure “gmail” kontuan blogean parte hartzeko gonbidapena jasoko duzu.

Gonbidapen horretan esteka (link) bat agertuko da.

Esteka sakatu eta zure “gmail” datuak egiaztatu.

Zuzenean blogean sartuko zara.

2. Blogean izena eman2. Blogean izena eman

Blogean sartzen diren sarrerak sinatu egiten dira, horretarako zein izenekin sinatu nahi duzun adierazi behar duzu.

Ez idatzi goitizenik. Zure izen osoa eta abizenaren lehenengo letra idatzi, horrela nik nork igo duen jakingo dut.

Azkenik, blogean sarrerak igotzen has zaitezke.

3. Irudiak igo3. Irudiak igo Irudiak bai internetetik bai zure artxiboetatik

igo ditzakezu. Zure ordenagailutik igotzeko “miatu” botoia

sakatu behar duzu, eta nahi duzun artxiboa aukeratu.

Ondoren, irudiaren diseinua eta neurria aukeratu.

Gero, “erabilpen baldintzak” onartu. Behin bakarrik egin behar duzu, hau da, irudi bat igotzen duzun lehenengo aldian.

Azkenik, “irudia igo” sakatu.

4. Bideoak igo4. Bideoak igo

Bideoak zure ordenagailutik soilik igo ditzakezu.

“Miatu” botoia sakatu eta nahi duzun bideoa aukeratu.

Ondoren, bideoaren izenburua idatzi (zuk nahi duzuna).

Gero, “erabilpen baldintzak” onartu. Bideoen kasuan beti agertuko da.

Azkenik, “bideoa igo” sakatu.

5. Berria prest dago5. Berria prest dago

Nola geratu den ikusi nahi baduzu “aurreikusi” sakatu.

Ontzat ematen duzunean, “sarrera argitaratu” sakatu.

6. Aldaketak6. Aldaketak

Zure berria aldatzeko, ezabatzeko, argazki gehiago igotzeko, testua zuzentzeko, luzatzeko, berridazteko,... ZER EGIN?

Jarraitu ondorengo pausuak:1. sarreraren azpian agertzen den irudia sakatu2. “sarrerak editatu”3. “editatu” edo “ezabatu”

Oharra: Bakarrik zureak diren sarrerak aldatu edo ezabatu ditzakezu.

ZORIONAK!!ZORIONAK!!

ZURE LEHENENGO ZURE LEHENENGO SARRERA EDITATU SARRERA EDITATU

ETA IGO DUZUETA IGO DUZU