EGUN ON · 2019. 11. 15. · HEZKUNTZA ESKUBIDEA. BIZITZEKO, JOLASTEKO, BIZIRAUTEKO ETA...

Post on 10-Aug-2021

0 views 0 download

Transcript of EGUN ON · 2019. 11. 15. · HEZKUNTZA ESKUBIDEA. BIZITZEKO, JOLASTEKO, BIZIRAUTEKO ETA...

EGUN ON2019ko AZAROAREN 18tik 22ra

ASTELEHENA AZAROAK 18

Título y diseño de contenido con lista

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

PLANTEATUHORRELA GAURKO EGUNA

“EZ ELIKATU MUNSTROA”➢ Bai, bullying-aren eta, agian, zure ikaskideren bati gaizki pasarazten ari den eskola-jazarpenaren munstroa.

➢ Zaindu zure zurrumurruak, zure hitzak, zure zeinuak… ez daitezela inoiz iraingarriak edo desegokiak izan inoren aurka. Ez jolastu zure ikaskideen sentimenduekin.

➢ Ikaskideren baten aurkako ekintza txikiena ere gertatzen ari dela ikusiko bazenu, ez ezazu zirikatu. Aldiz, saia zaitez mozten.

➢ Zurea bezalaxe, edonoren bizitza SAKRATUA da eta ERRESPETU OSOA merezi du.

“EZ ELIKATU MUNSTROA”➢ Ikusi bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=dCvjLRdOqmc

➢ Seguraski ez zaude zure ikaskide guztien lagun izatera deituta, baina BAI ZINTZOTASUNEZ ERRESPETATZERA eta zuen harremana adeitsua izan dadin saiatzera.

➢ EZ iezaiezu besteei egin zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena. Garbi badaukazu zerbaitek norbait min dezakeenik, saihestu.

➢ GOGOAN IZAN: Barkamena eskatzeak EZ ZAITU INOIZ AHULAGO EGINGO.

ORACIÓNOTOITZAESKERRAK NIRE IKASKIDE BAKOITZARENGATIK, DIREN BEZALAKOAK IZATEAGATIK. ONAR DITZADALA HALAXE, ZUK MAITE DITUZUN BEZALA.

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN.

ASTEARTEA, AZAROAK 19

Título y diseño de contenido con lista

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

Bizi eguna “topean”

ZEREZ BETETA DAUKAZU KATILUA?

➢ Ikusi bideoa

https://youtu.be/lHd2MMv3sdo

➢ SAIATU ZURE KATILUA BETETZEN…

… esker onez.

… barkamenez eta poztasunez.

… hitz gozo eta adeitsuz.

… eskuzabaltasunez eta ondokoekiko maitasunez.

➢ BARNEAN DUZUNA ESKAINIKO DIEZU ONDOKOEI.

➢ ZURE ZORIONTASUNA ERE HORRETAN DATZA.

OTOITZAZuk, Jauna, argitan bizitzera eta ilunpea desegitera deitu gaituzu. Egunaren seme-alabak gara eta erne eta esna egon nahi dugu. Ondokoekin anaiarteko harremanak sortzera deitzen gaitu zure Espirituak, mundua zuzenagoa izan dadin solidarioak izanik bizitzera. Lagun iezaguzu barnean ditugun baliabideak eta indarrak garatzen. Ez utzi fruiturik eman gabe geldi daitezen eta ondokoek haien onura jasotzeko aukera izan dezaten.

AMEN.

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN.

ASTEAZKENA, AZAROAK 20

Título y diseño de contenido con lista

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

POLIKI-POLIKI

BAINA GELDITU GABE.

HAURRAREN MUNDU-MAILAKO EGUNA

➢ Gaur, azaroak 20, Haurraren Mundu-mailako Eguna ospatzen dugu.

➢ Egun honen helburua zera da: jendeari gogoraraztea haurrak direla gizartean zaurgarrienak eta, beraz, gehien sufritzen dituztenak krisialdiak eta munduko arazoak.

➢ XXI. mendean haur asko dira bere eskubideak goza ez ditzaketenak eta egoera larrian eta latzean bizi direnak oraindik ere.

➢ Haurraren Eskubideen artean zazpi printzipio nagusi dira bereizgarrienak:

DISKRIMINAZIORIK EZ

Haur guztiek dituzte eskubide berak

HAURREN INTERES GORENA

Umeei eragin diezaiekeen edozein erabaki, lege edo politikan kontuan hartu behar da haurrarentzat zer den onena.

HEZKUNTZA ESKUBIDEA

BIZITZEKO, JOLASTEKO, BIZIRAUTEKO ETA GARAPENERAKO ESKUBIDEA

PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

Haurrek eskubidea dute haiengan eragina duten egoerei buruz kontsultatuak izateko baita haien iritziak kontuan izatekoa ere.

ETXEBIZITZA DUINA IZATEKO ESKUBIDEA

MAITE ETA ZAINDUKO DUEN FAMILIA IZATEKO ESKUBIDEA

HAURRAREN MUNDU-MAILAKO EGUNA

➢ Munduko leku askotan ez dira eskubide hauek errespetatzen. Ume askok txiki-txikitatik hasi behar dute lanean, ez daukate eskolara joateko aukerarik, ez dute maite eta zainduko dituzten familiarik, ez daukate osasun-zerbitzu minimorik, edo abusuak edo tratu txarrak pairatu beharrean aurkitzen dira.

➢ Ikusi bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=SXQOn4MKJCQ

➢ 2019ko azaroaren 20a: HAURRA KONTUAN HARTUA, ERRESPETATUA ETA MAITATUA IZANGO DEN MUNDUAREN ALDE.

ORACIÓN Jainko Aita: Munduan zehar gerra egoeran, errefuxiatu esparruetan, gosea, gogorkeria, abusua edo salerosketa jasan behar duten haurren alde eskatu nahi dizugu bereziki gaur. Lagun iezaguzu mundu zuzenagoa eraikitzen, haurrek bere eskubideak errespetatuak ikus ditzaten, haurtzaroa gozatzeko, eskolara joateko, lagunekin jolasteko, familiarekin egoteko eta sano eta zoriontsu hazteko aukera izan dezaten. Ez dezagula inoiz ahaztu edozein bizitza dela sakratua.

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN.

OSTEGUNA, AZAROAK 21

Título y diseño de contenido con lista

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

EZAGUTU ZURE BURUA,ONARTU,MAITATU.

ETA EGIN BETI AURRERA!

MIN EMATEN DUTEN ERREALITATEAK

Hau da egunero eskolara iristeko neskatxa honek egin behar duen bidea.

MIN EMATEN DUTEN ERREALITATEAK

➢ Ikusi bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=GZ5RSy-xLLk

➢ Pribilegiatuak gara. Badira min ematen duten eta munduko leku askotan egunero gertatzen diren errealitateak.

➢ Gehiago ezin badugu, aprobetxa ditzagun, behintzat, eskaini zaizkigun eta beste askok ez dituzten aukerak.

➢ Utzi kexatzeari, saia gaitezen solidarioak izaten eta esker dezagun daukagun guztia.

OTOITZAJainko Aita:Gerra egoeran bizi diren pertsonengatik eskatzen dizugu, haien etxea eta lurraldea utzi behar izan dutenengatik errefuxiatu eta bizi ahal izateko. Gerra, izua eta sufrimendua besterik ezagutu ez duten eta aurrera egiteko ezer ez duten haur eta gazteen alde eskatzen dizugu. Erakuts iezadazu naizena eta dudana balioztatzen eta eman didazun guztia eskertzen. AMEN.

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN.

OSTIRALA, AZAROAK 22

Título y diseño de contenido con lista

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

MINTZA, JAUNA,

ADI NAUKAZU!

AZAROAK 24 IGANDEKO EBANJELIOA (Lk 23, 35-43)

Aldi hartan, agintariek Jesusi burla egiten zioten esanez: «Besteak salbatu dizkik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada».Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zoten eta esan: «Juduen errege baldin bahaiz, salba ezak heure burua».Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: «Hau juduen erregea da».Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez: «Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!».

AZAROAK 24 IGANDEKO EBANJELIOA (Lk 23, 35- 43)

Baina besteak errieta egin zion hori zioenari: «Ez al duk Jainkoaren beldurrik, zigorra jasaten hagoela ere? Gurea legezkoa duk, gure egintzengatik merezia baitugu, baina honek ez dik okerrik egin».Gero gaineratu zuen:«Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean».Jesusek erantzun zion:«Benetan diotsut: gaur nirekin izango zara paradisuan».

ERREGEA GURUTZEAN?➢ Jesukristo, unibertsoaren errege-jaia ospatuko dugu datorren igandean. Urte liturgikoaren azken igandea da. Hurrengoa, Abendu-aldiko 1. igandea izango da eta urte liturgiko berriari emango diogu hasiera.

➢ Gurutziltzaketaren kontaketak garbi erakusten digu Jesusen jarraitzaileoi haren erreinua ez dela loriazko eta boterez beterikoa, zerbitzuzko, maitasun eta gorputz eta arima osoz ekiteko erreinua baizik.

➢ Jesusen jarraitzaileontzat, gurutzea erreibindikatzeak gurutziltzatuengana hurbiltzea esan nahi du; babesgabeez abusatzen den tokian justizia ezartzea; sufritzen ari direnekin indiferentzia nagusi den tokian errukia eskatzea. Liskarrak, gaitzespena eta sufrimendua ekarriko dizkigu horrek. Hori izango da Jesusen gurutzea gainean hartzeko modu xumea.

“OROI ZAITEZ NITAZ”➢ Gurutzea ez da besteei harrokeriaz erakusten diegun garaikurra, haren eredua jarraitzera deitzen gaituen gurutziltzatutako Jainkoaren maitasunaren ikurra baizik.

➢ Ikusi bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=0DmaaOTiFAE

➢ Hainbeste irain eta erdeinu artean, eskaera harrigarria: “Jesus, oroi zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean”. Ez da Jesusen jarraitzaileetako bat. Harekin batera gurutziltzatutako gaizkileetako bat da. Gurutziltzatuarenganako fede-eredu miresgarri bezala aurkezten digu Lukasek.

EGUNAREN ESKAINTZA«Jesusen Bihotz Santua,

geure anaia zarena,

Mariaren bihotz garbiaren eta

gaurko nire otoitz, lan eta

oinazeen bidez,

zure Bihotzari eskaintzen

natzaio eta zurekin batera zure Aitari.

Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez

eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN»

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN.