Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza

Post on 14-Jan-2016

47 views 0 download

description

Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza. Euskararen transmisioaren gaineko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-saioa. Hizkuntza gure bizitzan. Hizkuntza gure bizitzaren lehen momentutik inguruan dugun ezinbesteko zerbait da. Amaren sabelean gaudenean hasten gara hizkuntza ikasten. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza

Euskara ere eman.Zeuk duzu giltzaEuskararen transmisioaren gaineko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-saioa

Hizkuntza gure bizitzan Hizkuntza gure bizitzaren lehen

momentutik inguruan dugun ezinbesteko zerbait da.

Amaren sabelean gaudenean hasten gara hizkuntza ikasten.

Hizkuntza harremanetan eta komunikazio-egoera errealetan ikasten dugu.

Munduan 6000 bat hizkuntza daude...

... baina 200 estatu soilik, beraz...

... estatu baten barnean eleaniztasuna eta gizarte elebidunak oso egoera arrunta dira.

Hizkuntzak munduan

Kultura bat baino gehiagoren partaide izatea.

Eskolako ikaste-prozesuan eta beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna.

Adimenaren garapena, sormena, sentiberatasuna komunikazioan.

Nortasun- eta identitate-ziurtasuna, autoestimua.

Abantaila ekonomikoak, lana aurkitzeko momentuan,...

Egun elebiduna izatearen abantailak

Bi hizkuntza dituen gizartea

Gure gizartean bi hizkuntza ditugu eta biak ditugu beharrezkoak.

Euskara eta gaztelania ez daude egoera berean.

Bizi garen inguruan gure haurrek ez dute arazorik izango gaztelania ikasteko eta erabiltzeko, etxean euskara baino irakasten ez badiegu ere.

Gure haurrak elebidunak izatea nahi dugu? Zuen eskuetan dago zuen haurra zer

hiztun-mota izango den, eta...

...momentu honetatik hasi zarete erabakiak hartzen.

Bizi garen herrian bizi garela, zuen haurra elebiduna izatea nahi baduzue euskara indartu behar diozue gizartean ahulagoa baita.

Hizkuntza ere eman Zuen esku dago, neurri handi batean,

zuen haurra euskalduna izango den edo ez, baina...

...horretan ez zaudete bakarrik.

Gurasoek haurrari zer hizkuntzaz egiten dioten ez da esparru pribatuko gauza soilik...

...hizkuntza komunitate osoan eta hizkuntzaren bizitzan eragina du.

Hizkuntza eman... Nork?

3 alor ditugu haurrei hizkuntza ikasten laguntzen dietenak:

Familia

Eskola

Komunitatea

Familia, hizkuntza ikasteko lehen gunea

Hizkuntza baten bizitza familia bidezko transmisioan oinarritzen da.

Hizkuntza familian ikastea da hizkuntzak ikasteko modurik...

unibertsalena naturalena aberatsena merkeena eragingarriena

Gure familien egoerak

Gurasoetako batek soilik daki.

Guraso biek ez dakite.

Guraso biek dakite eta euren artean euskaraz egiten dute.

Guraso biek dakite, baina ez dute euren artean euskaraz egiten.

Bikotea euskalduna denean

Bikote-hizkuntza Haurren ama hizkuntza Familia-hizkuntza

Bikotekide biek euskara dakitenean, euskara hiru egoera hauetan egon

daiteke:

Hizkuntza eman... Nola?

Zer egin dezaket nik?

Gurasoetako batek baizik ez dakienean...

Guraso biok badakigu baina ez ohi dugu euskaraz egiten...

Guraso biek badakite baina ez dute egiten... Euskara etxeko hizkuntza izango dela bermatzeko

aldaketak egin.Ohiturak alda daitezke.

Gurasoen euskara eredua da haurrentzako, kalitatean nola erabilera-portaeretan.

Haurrari euskararen baliogarritasuna agertu gizarte-funtzio guztietan, ez hari hitz egiteko soilik.

Saia zaitezte zuen euskara hobetzen, ahoz nola idatziz, haurrak antzemango du eta zuek ere eskertuko duzue.

Haurraren hizkuntza aberasteaz arduratu eta eskolaren zeregina osatu: aisialdia, euskarazko kultura-produktuak,...

Gurasoetako batek baizik ez dakienean... Dakien gurasoak euskaraz egin diezaiola,

euskara ere haurraren lehen hizkuntza izango dela bermatzeko.

Egokiena da ez dakien gurasoak zerbait bederen ikastea eta haurraren elebiduntze prozesua baloratu, motibatu eta indartzea.

Pentsa ezazue haurrarentzat eredua zaretela, hizkuntzaren kalitatean nola erabileran.

Eskolatzeko garaian elebitasuna ziurtatzen duen eredua hautatu: D eredua.

Haurraren hizkuntza aberasteaz arduratu eta eskolaren zeregina osatu: aisialdia, euskarazko kultura-produktuak,…

Euskara ere ematea zuen esku dago