Ez Hitzezko Komunikazioa

Post on 08-Jul-2015

1.060 views 3 download

description

Ez-hitzezko komunikazioari buruzko aurkezpen laburra, irudietan oinarritutakoa

Transcript of Ez Hitzezko Komunikazioa

EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOAREN INDARRA

Ondorengo irudiak aztertu eta pentsatu hitzik erabili gabe zein sentimendu adierazten den

1. irudia: http://www.fotolibre.org/displayimage.php?album=search&cat=0&pos=4

Irribarreek atsegina eta zoriona adierazten dute, baina baita ikus-mina ere.

Badirudi beraiei begira daudenentzat ezustekoa dela haurrak leiho horretatik begira egotea.

Nola jakin dezakegu hori?

Begiradek, eskuen posizioak, irribarreek... informazio asko ematen digute

2. irudia: http://flickr.com/photos/deejoint/2501380253/

Are gehiago, gure sentimenduak nolabait ezkutatu nahi ditugunean aurpegia estaltzen dugu: triste, lotsatuta, edo damututa gaudenean, adibidez.

Kontua daaurpegia estaltzeak berak ere esanahia duela

3. irudia: http://flickr.com/photos/galabassoon/2723785828/

Bata pozik, bestea haserre

Antza, haur-festa batean daude, baina aurpegiak eta gorputzaren jarrerak argi adierazten digute ez direla biok berdin pasatzen ari...

4. irudia: http://flickr.com/photos/phoenixdiaz/1468910252/

Irudi honetan ikusten dugun bezala, ez-hitzezko komunikazioa banakakoaz gain, giza-talde baten komunikatzeko bidea ere izan daiteke.

Pertsona desberdinak badira ere, oso antzeko keinuak darabiltzate euren arteko adostasuna adierazteko,

Taldearen barne-kohesioa adierazteko balio dezake

5. irudia: http://www.freefoto.com/preview/04-31-29?ffid=04-31-29&k=Business+Meeting

Ez-hitzezko komunikazioaz gehiago jakiteakasko lagun diezaguke lan-harremanetan

Janzkera, gorputzaren jarrera, begirada...elementu guztiak koherenteak izan daitezen saiatu behar dugu komunikazioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin

6. irudia: http://www.flickr.com/photos/proyectocentinela/2298257304/

...eta ez soilik lan-harremanetan

Dantza bera ez-hitzezko komunikazio sistema bat da pertsonen arteko harreman pertsonala sustatzeko

Gure janzkerak, gorputzaren jarrerak, mugimenduek, begiradak... komunikazio-kode aberatsak dira, askotan inkontzienteki kudeatzen ditugunak

Horren jakitun bagara,komunikatzaile eta hartzaile trebeagoak egingo gara,

garrantzi handiko informazioa dekodifikatzen eta interpretatzen ikasiko dugulako

Irudien kredituak:

1. irudia: Niños en la ventana. El Almacén de Fotografías Libres:http://www.fotolibre.org/displayimage.php?album=search&cat=0&pos=4

2. irudia: Cold Hands. Epicuro.http://flickr.com/photos/deejoint/2501380253/

3. irudia: Sonrisas y lágrimas. Galabassoon.http://flickr.com/photos/galabassoon/2723785828/

4. irudia: Protesta. Phoenixdiaz.http://flickr.com/photos/phoenixdiaz/1468910252/ 5. irudia: Business meeting. Ian Britton. Ref. Number: 04-31-29 http://www.freefoto.com/preview/04-31-29?ffid=04-31-29&k=Business+Meeting

6. irudia: La pasión del tango. Proyecto Centinela.http://www.flickr.com/photos/proyectocentinela/2298257304/