Post on 26-Mar-2015
description
ZERGATIK EZKONDU? (DB 03930)
EGIA/GEZURRA. Ohartu zaitez ea grabaketakoek horrelako baieztapenik egiten duten. Ez badute esaten horrelakorik zer da gehien hurbiltzen zaiona?
1. Inkestari bagagozkio, beste urteetan, lehen hiruhilabetean, jende
asko ezkondu izan da.
2. Araban, jendea, epaitegitik baino gehiago ezkontzen da elizaz.
3. Californiako inkestaren arabera, batez ere gizonezkoek ateratzen
diote onura bikote harreman oso aberatsetik.
4. Jendearen kopurua gorabehera, apaiza pozik dago elizara ezkontzera
datozenekin.
5. Apaizaren ustez ez dago kanpoko presiorik elizaz ezkontzera
doazenengan
6. Gaur egun balio handia ematen zaio nork bere kabuz askatasunez
pentsatzeari.
7. Apaizaren aburuz, jendeak ez du betiko ezkondu nahi asmo hori
mantentzea zaila delako.
8. Izena eman ez duen entzuleak, gizartearen antolaketagatik
ezkonduta ere, bere ezkontidea maite du.
9. Mirentxuk paperak egiterakoan abantailak nahi ditu ezkonduko
bada, bere ingurukoek bezala.
BI HIPOTESIA HAUEI ERREPARATU:
A) EZKONTZEA EZ DA, EZ BEHARREZKOA, EZ KOMENIGARRIA.B) GAUDEN GIZARTEAN EZINBESTEKOA DA EZKONTZEA.
DAGOKIZUN TALDETXOAN BILATU ZURE HIPOTESIAREN ALDEKO ARRAZOIAK.ONDOREN EZTABAIDA EZAZU KONTRAKO IRITZIKOEKIN.