HHEE dekretua (2011 ekaina) copia · Energia hornitzaile honekin izan dugun harremanaren ondorioz...

Post on 04-Aug-2020

1 views 0 download

Transcript of HHEE dekretua (2011 ekaina) copia · Energia hornitzaile honekin izan dugun harremanaren ondorioz...

Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko

Dekretuaren betetze maila

AZTERKETA

2011ko apirilaren 5ean

EUSKARAZ BIZITZEKO

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

2003ko abenduan Eusko Jaurlaritzak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen zuen 6/2003 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Lehen aldiz, kontsumitzaile euskaldunen eskubideak ere arautu egin zituen lege batek, eta horrela, aipatu Legearen VII kapituluak berariaz jaso zituen kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunon eskubideak.

6/2003 Legearen arabera, kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskubidea dute ondasun zein zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko, bai eta EAEn kokaturik dauden enpresetan hizkuntza ofiziala den euskara erabiltzeko ere.

Hala ere, aipatu Legeak garapena behar zuen, eta 2008ra arte ez zen legea garatzeko dekreturik garatu, hain zuzen ere, 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideen buruzkoa.

Dekretuak hizkuntzaren normalizazioarekin zerikusia dute beste arau batzuekin alderatuz gero, desberdintasun interesgarriak agertzen ditu, Izan ere, lehenengoz, arau batek helburu eta epe zehatzak jasotzen ditu, Dekretuak agindutakoak ez betetzeak zehapenak sor tzen ditu. Eraginkor tasunaren ikuspegitik garrantzi handikoak dira puntok, eta Kontseiluak halaxe azpimarratu zuen Dekretua ezagutu ondorengo bere balorazioan.

Bestalde, egia ere bada, egileak berak etengabe saiatu direla zehapenena uzia baztertze eta baldintzatzen hainbat alderdiren kritikei aurre egiteko. Gainera, kontuan hartuta Dekretuak inplikatzen dituen enpresen tamaina handia, zehapenak guztiz sinbolikoak direla esan genezake, baina, halere, eztabaida ugari sortu zuten.

Bi urte pasa ondoren ez dira Dekretuaren aginduak betetzen

Patxi Lopezen Gobernuarekin

aldaketak etorri dira

Kultura sailburu Blanca Urgell andreak hainbat helburu lor tzeko enpresei denbora agor tzen zitzaienez, ur te beteko luzamendua edo moratoria eskaini zien egokitu ahal izateko. Dena den, luzamenduaren helburua ez z e n d e n b o r a g e h i a g o eskaintzea, “batetik, dekretua bera a ldatzeko denbora lortzea eta bestetik zehapen e d o i s u n e n a p l i k a z i o a geraraztea, baizik”

Sailburuak argi eta gari hitz egin du eta zer asmo duen e z a g u n a d a 2 0 1 0 e k o azaroaren 15ean egindako komunikaz ioan Dekretua aldatzeko lehen urratsak emanak zeudela i r agar r i baitzuen.

“Luzamendu horren bigarren helburua lor tu ondoren, Dekretua bera aldatzeko lehen urratsak eman dira: araudi honetatik isunak behin betiko kentzeko formulaziorik e g o k i e n a r e n i n g u r u a n h a u s n a r k e t a e g i n d a lehendabizi. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuaren 2003ko 6/2003 Legean egin beharko liratekeen aldaketak ere azter tu dira. Datozen hilabeteotan Dekretuaren edukia birmoldatuko da” aur reratu zuen Kulturak sailburuak.

Dekretuaren arabera euskararen presentzia bermatu behar den arren, EAEko merkataritza-guneetan oso ohikoak dira gaztelania hutsezko txartel informatiboak.

- 1 orrialdea -

Gaztelania hutsezko txartelak oso ohikoak dira.

Kontseiluak oso argi dauka hizkuntza-politika egoki batek norbanakoak euskalduntzeko helburua izan behar duela, baina benetan egokia izateko gizarte-espazioak ere euskaldundu behar dira, eta horretarako, arau eragingarriak dira nahitaezko.

Arestian esan bezala, 2003an onartu zen EAEn Kontsumitzaileen Estatutu berria eta 2008an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Lege hori garatzeko 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideen buruzkoa.

Orduan esan bezala, aipatu Dekretuak bazituen elementu positiboak, hain zuzen ere, epe zehatzak ezartzen zizkielako bere eraginpeko enpresei. Horrela, Dekretua hiru urte betetzear dagoen honetan interesgarri ikusi du Kontseiluak Dekretuaren betetze-mailaren inguruko landa-lana egitea.

Dekretuak hala jasotzen duenez, honako sektore hauek izan dira aztergai Kontseiluaren landa-lanean:

- Jende aurreko establezimendu handiak: Carrefour, Zara, Eroski eta El Corte Inglés- Komunikazio-operadoreak: Euskaltel, Eroski Móvil, Orange, Telefónica eta Vodafone.- Tren edo errepide bidezko garraioa: Eusko Tren, Metro Bilbao, RENFE, Donostibus, Pesa, La Unión eta FEVE- Energia elektrikoaren, petrolio-erregaien eta gas naturalaren hornitzaileak: Iberdrola, Gas Natural, Repsol, Naturgas eta Cepsa.- Finantza-erakundeak: BBVA, Kutxa,Vital Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Banco Santander.

Gainera, enpresen aukeraketarik dagokionez alor bakoitzean enpresarik ezagunenak aukeratu dira, eta kasu askotan EAEko hiru herrialdeetan eskaintzen dute zerbitzua.

Hainbat langile aritu da enpresak bisitatzen eta dokumentuak eskuratzen. Argazkiak atera ditugu, dokumentuak eskuratu, eta, oro har, Dekretuak bigarren urterako eskatzen zuen hori betetzen ote den frogen bitartez aztertzeko ahaleginak egin dira. Horrela, sektore bakoitzean Dekretuak jasotako eta derrigorrez bete beharreko elementuak izan dira aztergai.

Azterketa 2011ko martxoan egin da. Kontsumitzaile edota erabiltzaile ohiko baten ikuspuntutik egindako harremanak izan ziren, hau da, ez zen iragarri azterketa bat egingo zela. Halaber, paperezko euskarrien kasuan, une oro, euskaraz jasotzeko nahia adierazi zaie langileei, beraz, eskuratu ez den kasuetan halakorik ez zegoelako izan da.

KONTSEILUAk dekretuaren betetze-maila aztertu du

- 2 orrialdea -

GARRAIO-ENPRESAK

- 10 orrialdea -

Garraio enpresek euskaraz eskaini behar dituzte txartelak, bai

fisikoak bai eta birtualak ere.

SEKTOREA: GARRAIO-ENPRESAK............................................................

EUSKOTREN

Euskotrenek formatu desberdinak erabiltzen ditu txartelei dagokienez. Gipuzkoan eta Bizkaian erabiltzen duten formatuan Dekretua betetzen dute. Dekretua betetzen dute lehen formatuan. Enpresari dagokion informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago euskara lehenetsita kokapenez eta letra tipoz.

Araban erabiltzen duten txartel formatuan ordea, ez dute Dekretua betetzen, gaztelania hutsean dagoelako.

RENFE

Renfek ez du Dekretua betetzen ez baitu beharrezko informazio guztia euskaraz eskaintzen. Letra txikian badago hainbat kontzeptu euskaraz baina, ageriko informazioa gaztelania hutsez dago. Herrialde guztietan aplikatzen dute politika bera.

- 3 orrialdea -

Aztertutako elementua: Txartel fisikoak

SEKTOREA: GARRAIO-ENPRESAK............................................................

PESA, METROBILBAO eta DONOSTIBUS

Hiru garraio-enpresa horiek Dekretua betetzen dute eta informazioa euskaraz eta gaztelaniaz ematen dute.

LA UNION

Ez du Dekretua betetzen, ez baitu beharrezko informazio guztia euskaraz modu orekatuan eskaintzen

- 4 orrialdea -

SEKTOREA: GARRAIO-ENPRESAK............................................................

Aztertutako enpresa guztiek ez dute eskaintzen txartelak eskuratzeko ordenagailu bidezko zerbitzurik. Hori dela eta, zerbitzu hori eskaintzen dutenak bakarrik aztertu dira. Lehentasuna eman diegu geltokietan bertan aurkitzen diren sistema informatikoei.

RENFE

Renfek geltokietan dituen txartelak eskuratzeko sistema informatikoetan aukera eskaintzen da euskara hautatzeko. Hala ere, behin aukeratuta ez du euskarazko toponimia errespetatzen eta erabiltzaileari eskaintzen zaizkion aukerak gaztelaniaz ageri dira. Esan liteke, beraz, euskara ez dela berdintasunez erabiltzen eta era desorekatuan agertzen dela. Beraz, RENFEk ez du Dekretua betetzen.

FEVE

FEVEk geltokietan dituen txartelak eskuratzeko sistema informatikoetan aukera eskaintzen da euskara hautatzeko. Hala ere, behin aukeratuta ez du euskarazko toponimia errespetatzen eta erabiltzaileari eskaintzen zaizkion aukerak gaztelaniaz ageri dira. Esan liteke, beraz, euskara ez dela berdintasunez erabiltzen eta era desorekatuan agertzen dela. Beraz, FEVEk ere ez du Dekretua betetzen.

- 7 orrialdea -

Aztertutako elementua: Txartel makiñak

SEKTOREA: GARRAIO-ENPRESAK............................................................

EUSKOTREN, METROBILBAO eta BILBOKO TRANBIA

Geltokietan euskaraz erosteko aukera eskaintzen dute odenagailu bidezko zerbitzuetan eta programak oso-osorik daude euskaraz. Hortaz, Dekretua betetzen dute.

- 8 orrialdea -

- 10 orrialdea -

Komunikazio-operadoreek fakturak eta kontratuak

euskaraz eskaini behar dituzte

KOMUNIKAZIO-OPERADOREAK

SEKTOREA: KOMUNIKAZIO OPERADOREAK...........................................

EROSKI MÓVIL eta ORANGE

Bi enpresa horiek ez dituzte fakturak euskaraz eskaintzen.

EROSKI MÓVIL enpresaren kasuan, bezeroaren arreta zerbitzura jo dugunean aitortu egin digute ez dutela une horretan fakturak euskaraz egiteko aukerarik, honako hau izan da jaso dugun erantzuna:

- 11 orrialdea -

Aztertutako elementua: Fakturak

SEKTOREA: KOMUNIKAZIO OPERADOREAK...........................................

EUSKALTEL, MOVISTAR eta VODAFONE

Hiru komunikazio-operadore horiek fakturak euskaraz eskaintzen dituzte.

- 12 orrialdea -

- 10 orrialdea -

Energia-hornitzaileekfakturak eta kontratuak

euskaraz eskaini behar dituzte

ENERGIA-HORNITZAILEAK

SEKTOREA: ENERGIA-HORNITZAILEAK.........................................

Repsol

Energia hornitzaile honekin izan dugun harremanaren ondorioz jakin ahal izan dugu faktura eta kontratua gaztelania hutsez egiten dutela. Webgunea, ordea, euskaraz ere badu.

- 16 orrialdea -

Aztertutako elementua: Fakturak edota kontratuak

SEKTOREA: ENERGIA-HORNITZAILEAK.........................................

Naturgas

Energia hornitzaile honek euskaraz eskaintzen ditu kontratuak eta bestelako dokumentuak. Kontratua euskaraz eta gaztelaniaz dute inprimaki desberdinetan. Euskaraz bete ahal izateko espreski eskatu behar da, eskatu ezean gaztelaniazko bertsioa erabiltzen dute. Naturgasek webgunea euskaraz du.

- 17 orrialdea -

SEKTOREA: ENERGIA-HORNITZAILEAK.........................................

CEPSA

Energia hornitzaile honek gaztelaniaz eskaintzen ditu fakturak. Webgunea ere gaztelaniaz du.

- 18 orrialdea -

SEKTOREA: ENERGIA-HORNITZAILEAK.........................................

Iberdrola

Energia hornitzaile honek euskaraz eskaintzen ditu fakturak baina kontratuak, ordea, gaztelaniaz bakarrik eskaintzen ditu. Webgunea ere gaztelaniaz du.

- 19 orrialdea -

- 10 orrialdea -

FINANTZA-ERAKUNDEAK

Finantza erakundeek txekeak, txeketegiak, kreditu txartelak eta

oro har, dokumentu guztiak euskaraz eskaini behar dituzte.

SEKTOREA: FINANTZA-ERAKUNDEAK............................................

Finantza erakundeen kasuan eskaintzen dituzten webguneak aztertu ditugu publiko orokorrari zuzentzen zaion informazioa delako eta euskaratzen errazena delako. Hona hemen emaitza:

Euskadiko Kutxa, BBK eta Kutxa

Hiru kutxa horiek beren webgunea euskaraz eskaintzen dute:

- 20 orrialdea -

Aztertutako elementua: Webguneak

SEKTOREA: FINANTZA-ERAKUNDEAK............................................

Vital

Oro har, euskaraz eskaintzen du bere webgunea nahiz eta adibidean ikusten den bezala hainbatetan ez den den-dena itzultzen eta euskarazko testuaren artean gaztelaniazko esaldiak agertzen diren.

- 21 orrialdea -

SEKTOREA: FINANTZA-ERAKUNDEAK............................................

BBVA eta Santander

Beren webgunea gaztelania hutsez dago.

- 24 orrialdea -

- 10 orrialdea -

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

Establezimenduek kartel eta errotuluetan agertzen den

informazioa euskaraz eman behar dute, baita inprimakiak eta

katalogoak ere

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK...................

Carrefour

Carrefour markako 3 establezimendu aztertu ditugu. Gasteizen, Erandion eta Olaberrian marka horrek dituen gainazal handiak izan dira aztertu ditugunak. Lehenengo azterketa errotulazioari dagokiona izan da. Horretarako, ate nagusitik sartu eta markari, Carrefourri alegia dagozkion lehen 25 kartelak behatu ditugu:

Euskara hutsez Elebietan Gaztelania hutsez

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

18

6

1

- 26 orrialdea -

Gasteiz

Euskara hutsez Elebietan Gaztelania hutsez

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

17

8

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

15

8

2

Olaberria

Erandio

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK...................

- 26 orrialdea -

Hiru eraikin horietan ateratako zenbait argazki:

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK...................

Bezeroen eskura aurkitzen diren informazio-orrien kasuan ere gaztelaniazkoak izan dira eskuratu ahal izan ditugun bakarrak. Hona hemen, Bilboko Carrefourrean aurkitutakoak:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Beste hainbeste gertatzen da Carrefourrek eskaintzen duen propagandarekin. Izan ere, bere informazio liburuxken azalean euskara lehenetsita agertzen bada ere, liburuxka ireki bezain pronto euskara desagertu egiten da eta ez da agertzen ezta testimomialki ere. Hona hemen adibidea:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Carrefour-en egon badago, hala ere, euskarri bat non euskara gaztelaniarekin batera agertzen den. Bezeroon iritzia jasotzeko prestatutako euskarria da hori. Hona hemen:

Ondorioz, ikusitakoa ikusita, argi dago Carrefourrek ez duela Kontsumitzaile eta Erabiltzaile euskaldunok babesteko Dekretua betetzen eta gure eskubideak sistematikoki urratzen ditu.

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

El Corte inglés

El Corte Inglés markako 3 establezimendu aztertu ditugu. Bilbon, Eibarren eta Gasteizen marka horrek dituen gainazal handiakizan dira aztertu ditugunak. Lehenengo azterketa errotulazioari dagokiona izan da. Horretarako, ate nagusitik sartu eta markari, El Corte Inglési alegia dagozkion lehen 25 kartelak behatu ditugu. Gasteizen, esate baterako, honako hau izan da emaitza:

Euskara hutsez Elebietan Gaztelania hutsez

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

18

43

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

18

7

0

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

23

20

- 26 orrialdea -

Gasteiz

Eibar

Bilbo

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Bezeroen eskura aurkitzen diren informazio-orrien kasuan ere gaztelaniazkoak izan dira eskuratu ahal izan ditugun bakarrak. Hona hemen, adibide batzuk:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Beste hainbeste gertatzen da El Corte inglesek eskaintzen duen propagandarekin. Gaztelania hutsez eskaintzen ditu behatu ahal izan ditugun hiru establezimenduetan.

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Marka honen kasuan erosteko txartela eskatzeko inprimakia Dekretuaren eskakizunen barruan legoke testuak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen baitira. Hona hemen eredua:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Zara

Zara markako 3 establezimendu aztertu ditugu. Leioan, Usurbilen eta Gasteizen marka horrek dituen gainazal handiak izan dira aztertu ditugunak. Lehenengo azterketa errotulazioari dagokiona izan da. Horretarako, ate nagusitik sartu eta markari, Zarari alegia dagozkion kartelak behatu ditugu. Honako hau izan da emaitza:

Euskara hutsez Elebietan Gaztelania hutsez

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

41

3

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

6

11

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

19

6

0

- 26 orrialdea -

Gasteiz

Usurbil

Leioa

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Langile berriak eskuratzeko esku-orriak banatzen ditu Zarak bere establezimenduetan. Horretarako, bi eredu desberdin erabiltzen ditu eta biak gaztelania hutsez daude. Bietan eskatzen da langilegaien hizkuntza-gaitasunaren inguruko informazioa. Ez da espreski adierazten euskara ezagutzen ote duten eta baten kasuan espreski ingelesa eta frantsesaren inguruan eskatzen da informazioa. Hona hemen ereduak:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Bezeroen esku jartzen dituen eskaintza bereziak iragartzeko xedez argitaratutako esku-orriak gaztelania hutsez topatu ditugu. Horiek mota askotakoak dira eta establezimendu desberdinetan begiratu badugu ere ez dugu euskarazko bertsiorik aurkitu. Hona hemen ereduak:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Eroski

Eroski markako 3 establezimendu aztertu ditugu. Abadiñon, Amurrion eta Hernanin marka horrek dituen gainazal handiak izan dira aztertu ditugunak. Lehenengo azterketa errotulazioari dagokiona izan da. Horretarako, ate nagusitik sartu eta markari, Eroskiri alegia dagozkion lehen 25 kartelak behatu ditugu. Honako hau izan da emaitza:

Euskara hutsez Elebietan Gaztelania hutsez

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

10

14

1

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

15

7

3

0

5

10

15

20

25

Errotulazioa

13

4

8

- 26 orrialdea -

Abadiño

Amurrio

Hernani

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Bezeroen informaziorako erabiltzen dituen etiketek gaztelania bakarrik erabiltzen dute eta berdin gertatzen da bezeroei eskaintzen zaizkien erosketa tiketekin. Horiexek dira, gehien erabiltzen direnak eta bezero guztiek kontsultatu behar dituztenak eta hala ere, ez dira euskaraz eskaintzen. Hona hemen hainbat eredu:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Eroskik banatzen duen propagandan euskarak izan badu lekua arikuluak izendatzeko orduan. Hala ere, produktua bera definitzen duten ezaugarriak gaztelania hutsez eskaintzen dituzte. Establezimendu desberdinetan banatzen diren katalogoak ere desberdinak dira, hala ere, hizkuntza-irizpide berbera dute. Hona hemen adibide bat:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Beste hainbat euskarri topatu dugu gaztelania hutsez. Lehena, Eroski txartela eskuratzeko informazioa eskaintzen duen eskuorria. Bereziki garrantzitsua iruditu zaigu hori bertan, Visa txartela eskuratzeko sinatu beharreko kontratua agertzen delako oso osorik eta informazio hori garrantzi handikoa da erabaki hori hartzeko.

Bigarren kasuan eskariak egiteko inprimakia dago. Bertan jasotzen dira bezeroen eskariak eta ondorioz beharrezko datu guztiak. Inprimakia gaztelania hutsez bakarrik aurkitu dugu. Hona hemen bi ereduak:

- 26 orrialdea -

SEKTOREA: JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK.............................

Eroskiren alde esan behar dugu beste hainbat euskarri topatu dugula euskarari tratamendu egokia eskaintzen diotenak, beti ere, gaztelaniarekin batera edo eredu eleanitzak erabiliz. Hala ere, ikusiko duzuen bezala, label bereziak direnak gaztelania hutsez egiten dituzte baita nutrizio-semaforoa ere. Garrantzi handiko informazioa euskaldunontzat ezagutu beharreko informazioa delako ondorioakizan ditzakeen neurrian. Hona hemen ezaugarri horiek dituzten beste bi eredu:

- 26 orrialdea -

ONDORIOAK ................................................................................................

- 10 orrialdea -

ONDORIOAK

Guztira 27 enpresa aztertu dira:

hamaseik ez dute Dekretua betetzen eta

hamaikak bai

ONDORIOAK ................................................................................................

Osotara, 27 enpresa behatu dira, eta den-denak Dekretuaren eraginpean daudenak. Ondorioz, enpresa hauetan kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko Dekretuak bigarren urterako ezarritako helburuak jada beterik behar zuten. Hala ere, gogoratu nahi dugu enpresa bakoitzaren kasuan, Dekretuak eskatutakoak betetzen ote diren besterik ez dela aztertu, eta bazter utzi direla hizkuntza-eskubideen bestelako urraketak.

Enpresa guztiak kontuan hartuta, eta sektore bakoitzean esparru zehatz bana aztertu bada ere, Dekretuak ezartzen dituen betebeharrei dagokienez, hona hemen betetzen dutenen eta betetzen ez dutenen grafikoa:

Gauzak horrela, honako enpresa hauek ez dute Dekretuak ezarritakoa betetzen: Carrefour, Zara, El Corte Inglés, Eroski, Eroski Móvil, Orange, Eusko Tren, Renfe, FEVE, La Unión, Iberdrola, Repsol, Cepsa, BBVA, Vital Kutxa eta Banco Santander.

Jarraian aurkeztuko diren datuek islatu bezala, alor guztietan gertatzen dira Dekretuaren ez-betetzeak; eta kontuan hartu beharrekoa da egindako azterketa Jaurlaritzak beste urte batez luzatu ostean egin dela. Horrela, Jaurlaritzak Dekretuan iragarri dituen aldaketek kontsumitzaile euskaldunon eskubideak urratzeko bideak zabalduko dituzte beste behin. Horrek galdera bat egitera garamatza: Zer egingo du Jaurlaritzak herritar euskaldunon eskubideen bermea egiazkoa izan dadin? Aztertutako sektoreei erreparatuz gero, hona hemen eskuratutako emaitzak:

Garraio-enpresak:

7. artikulua.– Tren edo errepide bidezko garraio-kontratuetako hizkuntza-betebeharrak.

1.– 2.2.b) eta c) artikuluetan aipatzen diren tren edo errepide bidezko garraio-enpresek -Euskal Autonomia Erkidegoan jendeari begirako establezimendua badute- euskaraz eta gaztelaniaz egin behar dituzte txartelak, garraioari dagozkion baldintza orokorrak eta enpresa horietan egiten diren gainerako kontratu-dokumentuak, betiere 5. artikuluan aurreikusitako gainerako betebeharrak bete behar dituztela.

2.– 2.2.b) eta c) artikuluetan aipatzen diren tren edo errepide bidezko garraio-enpresek aukera ematen badute txartelak modu elektronikoan erosteko, txartelak, garraioari dagozkion baldintza orokorrak eta enpresa horietan egiten diren gainerako kontratu-dokumentuak, baita salerosketaren frogagiriak ere, euskaraz eta gaztelaniaz egiteko prest egon behar dute.

Honako hauek ez dute betetzen: Eusko Tren (Araban), Renfe, FEVE eta La Unión.

Betetzen da Ez da betetzen

0

9

18

27

16

11

Betetzen da Ez da betetzen

0

1

2

3

4

5

6

7

4

3

ONDORIOAK ................................................................................................

Komunikazio-operadoreak:

6. artikulua.– Komunikazio-sareak ustiatzen dituzten komunikazio-operadoreek, eta zerbitzu unibertsala eta jendearentzako telefono-zerbitzuak ematen dituzten enpresek idatzitako komunikazioetan dituzten hizkuntza- betebeharrak.

d) Kontsumitzaileekin eta erabiltzaileekin egindako kontratuak, telefoniako sare publikoekin konexioa edo lotura egiteko, edo telekomunikazioei buruzko legedian aurreikusitako edozein helburutarako; eta kontsumitzaileek eta erabiltzaileek bete behar dituzten inprimakiak ere euskaraz eta gaztelaniaz egin behar dira, kontratuaren xede den zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoan emango bada.e) Orobat, kontsumitzaileak hautatutako hizkuntza ofizialean egin behar dituzte komunikazio, aurrekontu eta fakturak, eta bestela, elebitan.

Honako hauek ez dute betetzen: Eroski Móvil eta Orange.

Energia-hornitzaileak

9. artikulua.– Energia elektrikoa, petrolio-erregaiak eta gas naturala hornitzen duten enpresek idatzitako komunikazioetan dituzten hizkuntza-eskubideak.2.– Orobat, kontsumitzaileak hautatutako hizkuntza ofizialean egin behar dituzte komunikazio, aurrekontu eta fakturak, eta bestela, elebitan.

Honako hauek ez dute betetzen: Iberdrola, Repsol eta Cepsa.

Betetzen da Ez da betetzen

0

1

2

3

4

5

2

3

Betetzen da Ez da betetzen

0

1

2

3

4

5

3

2

ONDORIOAK ................................................................................................

Finantza-erakundeak

10. artikulua.– finantza- eta kreditu-erakundeetako dokumentuen hizkuntza-betebeharrak.1.– Euskal Autonomia Erkidegoan jendeari begirako establezimendua duten finantza- eta kreditu-erakundeek bezeroen esku izan beharko dituzte txekeak, zor-agiriak, txeketegiak, kreditu- eta kargu-txartelak, eta bezeroei eskaintzen dizkieten gainerako dokumentu guztiak, euskaraz eta gaztelaniaz.2.– Erakunde horiek aurreko paragrafoan aipatutako dokumentuak bide elektronikoz eskuratzeko aukera ematen badiete kontsumitzaileei eta erabiltzaileei, dokumentuak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

Honako hauek ez dute betetzen: BBVA, Santander eta Vital Kutxa erakundeek ez dute betetzen. Vital Kutxari dagokionez, euskararen presentzia handia da, baina ez du informazio guztia euskaraz eskaintzen.

Jende aurreko establezimenduak

5. artikulua.– Jendeari begirako establezimenduek idatzitako komunikazioetan dituzten hizkuntza-betebeharraka) Seinale guztiak, toponimikoa barne, Euskararen erabilpena arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 10. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.b) Jendaurrean jartzeko kartel edo errotuluetan ageri den informazioa -finkoa eta aldakorra-,c) Jendearen eskura dauden inprimaki edo katalogoak -enpresak berak zuzenean edo zeharka argitaratutakoak-, produktu edo zerbitzu bati edo gehiagori buruzko informazioa ematen badute.d) Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek betetzeko diren inprimakiak.e) Atxikimendu-kontratuak, ereduzko klausulak dituzten kontratuak, kontratu arautuak, baldintza oro-

Honako hauek ez dute betetzen: Carrefour, Zara, Eroski eta El Corte Inglés.

Betetzen da Ez da betetzen

0

1

2

3

4

5

6

33

Betetzen da Ez da betetzen

0

1

2

3

44

0

ONDORIOAK ................................................................................................

Arestian esan bezala, eta datuek erakutsi bezala, Dekretuak ezarritakoa ez da betetzen hainbat enpresatan, eta horrek eragin zuzena du euskaldunon eskubideen bermean. Urteak daramatza kontsumitzaile euskaldunak eskubideak urratuta. 2008an aukera batzuk zabaldu zitzaizkion eta urte batzuen buruan eskubideak kontuan hartuko zirela aurreikusten bazen ere, hori ez da gertatu, ez eta beste urte bat igarota ere.