Gaur larunbata da. Maddirentzat oso egun berezia da, izan ere, epaile izateko oposaketak atera baititu. Hori ospatzeko, festa bat antolatu diote lagunek hiriko hotel garrantzitsu batean.
Festara inguratu diren lagun guztiak dantzan ari dira
Ze ondo!
Gora Maddi!
… Baina… gure Maddi ez da festara agertu
Ikusi al duzue Maddi?
Bat- batean! Neska bat sartu da saloian garrasika…
Laguntza, laguntza… Maddi… hila dago
logelan!
Denak korrika joan ziren Maddiren logelara eta iritsi zirenean… Maddi hilik aurkitu zuten!
Zer gertatu da? Norbaitek hil al du Maddi? Edo bere buruaz beste egin du?