IBAIEN MODELATZE LANA - ALAZNE

Post on 23-Jan-2018

508 views 1 download

Transcript of IBAIEN MODELATZE LANA - ALAZNE

Ibaien Modelatze Lana

Alazne Soto4. DBH

Higaduragatik ibaiek sortzen dituzten erliebe formak● V itxurako haranak: Ibai batek higatzeko ahalmen

handia duenean eta lurrean guztiz ahokatzen denean

sortzen dira. Lurra ebaki egiten du ibaiak, eta paretak

leundu egiten dira ur basen eta erreken bitartez.

● Haitzarte edo arroilak: Bi harrien artean doazen

ibaiak dira.

● Hondo lauko haranak: Ibai batek lurra ebakitzen duenean, ahokatzeko ahalmena galtzen du;

izan ere, gero eta gehiago murrizten da ubidearen eta itsasoaren mailaren arteko aldea. Gehiago

hondoratu ezin denean, abiadura txikiagoa izaten du, eta meandro deritzen kurbak egiten hasten

da.

● Meandroak eta meandro abandonatuak: Ibaiek egiten dituzten

kurbak dira, hondo lauko haranetan sortzen dira.

● Peniordokiak: Ibaietako higadura-prozesuaren amaierako

emaitza da peniordokia. Ibaiek haranak handitzearen ondorioz zenbait haranek bat egiten

dutenean sortzen dira.

Zer gerta daiteke higadurarengatik?● Muino lekukoak: Hondar-erliebe bakartuak dira, garai bateko ordokien

zati bat; hau da, garai batean, muinoaren gailur lauaren garaierako

ordoki bat zegoen.

● Terrazak: Erliebe mailakatuak dira. Harana ahokatu eta zabaldu egiten

da, hurrenez hurren, eta eremu hori altxatu egiten da, ibai-sareek

higatzen duten heinean.

● Ur jauziak: Ur lasterrek malda handiko edo bertikal batekin topo egitean,

ura oso azkar jausten da.

Ibaien garraio eta sedimentazioaren eraginak eta sedimentazio egiturak

Ibaien sedimentazio eta garraioak, heldu bihurtzen dituzte klastoak.

Goi ibilgua: Maldatsua. Ura abiadura handiz jaisten denez higadura da nagusitzen den prozesu

geologikoa. Material handiak garraiatzen dira.

Erdiko ibilgua: Ez hain maldatsua. Ura abiadura txikiago eta indar gutxiagoz jaisten denez, materialen

garraioa da nagusitzen den prozesu geologikoa.

Behe ibilgua: Ia maldarik ez. Uraren abiadura nabarmen moteltzen denez,sedimentazioa da prozesu

geologikorik garrantzitsuena.

sedimentazio egiturakLautada alubialak: Haranen hondoak betetzen dituzten material ugariren

metaketa zabalak dira. Zenbait aldiz uholdeak gertatzearen ondorioz eratzen

dira. Gainazala laua da,

emankorrak eta ura lortzea erraza

denez, ibarrak sortzen dira.

Deltak: Zenbait bokaletan sortzen diren sedimentu metaketak dira. Bokale

horietako urak lasaiak eta sakonera gutxikoak

dira.

Estuarioak: Ibai bateko zatirik hondoena eta zabalena. Normalean bere bi

alboetan hondartza bat izaten du eta bertan Padura sistema osa daiteke.

Estuarioak