Post on 06-Apr-2016
description
JUAN SAN MART IN L IBURUTEG IA
Miren Agur Meabe
Kristalezko begi bat
Antxon Narbaiza, 2014/12/02
2
Mi ren Agur Meabe
3
Kr is ta l ezko beg i ba t
Sarrera
Miren Agur Meabek idatzi duen Kristalezko begi bat eleberriak emakume
idazle baten bizitza kontatzen digu. Liburuan barrena gizakiaren kezkak eta
ardurak islatuak daude beti ere emakume baten ikuspegitik: bizitzaren
aseezintasuna eta higadura, bikote harremanen zailtasuna, zintzotasuna…
Nobela 1. pertsonan idatzia dago, bere burua izendatzen ez duen protagonista-
narratzaileak daramalarik kontakizuna. Geroago jakingo dugu bere bihotzekoek
Meibi eta Mitxu deitzen dutela.
Atarikoa: Zuzenean harira
Hasierako orrialde bateko sarrera autobiografia baten laburpena baino ez da,
zeinetan narratzaileak bere bizitzaren gorabeherak kontatzen dizkigun:
gorputzezkoak ez urri (garrantzizkoena begi bat galdu zuela umetan, eta
helduaroan etorri zaizkionak, kiste bat giltzurrunean, eta bularretako “hurrak”…)
zein arimazkoak (amaren heriotza, eta batez ere, kale egin dion maitasun
harremana…).
Azken finean, gero etorriko denaren aurrerapen honek pertsona gorputz eta
arimaz osatua dagoela berresten digu. Eta horrela gertatuko da eleberrian
barrena, batak ez dio besteari inoiz utziko. Bion baterako presentzia etengabea
izango da nobelan.
Aitorpenak hasieratik
Arestian aipaturiko atarikoan, ohartu gaitu protagonistak. “Nire bizitzan
gertatutakoak kontatuko dizkizuet baina kontuan izan, ondokoa galera baten
kronika bat izango da”. Etsikortasun mezua bada hasieratik. Horrelakoa ote da
nobela? Ezetz esango genuke.
4
Mi ren Agur Meabe
Aitorpenez eta galdekizunez, narratzaileak filma baten sekuentziak pasatzen
joango balira legez, bere iragan hurbila du hizpide, oraina eta etorkizuna hurbila
zeina aspaldiko iraganaz, haurtzaro-nerabezaroaz, nahasturik agertuko den.
Aurreratu bezala, protagonista berezia dugu, emakumeak begi bakarra baitu,
edo hobeto adierazteko bi ditu, eskuinekoa kristalezkoa bada ere; baina izan, bi
begi ditu.
Topografia
Nobelak hiru eszenario nagusi ditu: Lekeitio sorlekua (iragan goxoa, oraina
denetarikoa), Bilbo lanlekua eta Landak, non idazleak eleberria egituratuko duen
kokagunea baitago. Hain zuzen, maitasun hautsi-etsitu batek, halako batean,
protagonista muga zeharkarazi eta Landetara eramango du, Vieux Boucau-ra
zehazki, idazteko beharko duen bakardade –neurtu bat– eta lasaitasunaren bila.
Osasuna eta bizitza afektiboa: elkarrekin lehian
Zalutasuna, bizitasuna eman nahi dio bere idazkerari egileak. Gauza asko dauka
kontatzeko eta ezin du denborarik galdu. Horregatik agian, nobelak dituen 51
atalak. Badu horretan berezitasuntxo bat eleberriak. Izan ere, 51 atal horietatik 7k
argibide moduko bat dakarte beraien amaieran zeinetan, eta letra etzanetan,
narratzailearen zenbait gogoeta datorren: estrategia batzuk atalean esan berri
duena beste era batera emateko, adibidez, edo autokritika, esan edo egin behar
zuenaz. Eskatu gabeko aitorpenak dira.
Beste berezitasun bat litzateke osasunaren (=protagonistaren) inguruan ari
diren atalek osatzen duten espazioa eleberrian. Kapituluen zerrendatze azkar bat
eginez, ohar gaitezke 51 horietatik 19k dutela osasuna ia gai monografikotzat.
Gehiegitxo? Hori irakurleak esan beza. Pentsa liteke haietariko askok irakurlearen
jakin-mina edo kultura orokorra aberasteaz landa ez dutela literatur ekarpen
handiegirik.
5
Kr is ta l ezko beg i ba t
Oro har, gertakari, gogoeta eta pasadizook, idazlearen narratze ugari ia
barrokoa, lexiko aberats (ikus, dena den, haren hiztegiaz esaten dena) eta euskalki
artekoa erakusten digute.
Nobela autobiografikoa?
Literatura errealitatea ote da? Zenbaiten iritziz, ez, oro har, edonork ulertzen
duen eran; izan ere, errealitatea eraikia datorkigu, harako margolan bat bailitzan,
ostera, idazlearen lumatik ateratzen den lana? “Pintura bat errealitatearen kopia
leiala izanik ere, ez da errealitatea”, nobelako protagonistak adierazten digun
bezala, horretarako liburuaren amaieraren zain egon behar badugu ere. (158).
Edota Annie Ernaux idazlearen hitzak jasoz honako hau dioenean: “Ni neu izanik,
ez naiz neu erabat”. Zuzenago oraindik, ondoko hau irakurriko dugu: “Nire beste
ni sortuz joan da hemen”, literaturaren indar berezia azpimarratu nahi duelarik.
Ahate itsusia
Eleberri guztia protagonistaren begiko akatsaren inguruan dabil. Horretan ere
baina, narratzaileak konplexurik gabe arituko da bere gaitzaz. Auzotarren aurrean:
“Hain neska polita baina”…diotenean, esaterako. umetatik minarekin bizi
beharrak ez du kokilduko, eta, ironiaz batzuetan, naturaltasun osoz bestetan, bere
akatsa erabiliko du.
Protagonistaren kristalezko begia erreferentzia ezin besteko bihurtuko da. Ez
du kanpotik ezarritako objektu arrotz bezala hartuko, begi hura fidela baitzaio:
“Kristalezko begiek bizi-itxaropen jakina daukate”. Eta amodioak? –diogu guk.
Badirudi horrelako zerbait dagoela inplizituki baieztapen horretan.
Nitasunaren aitortza. biluzte sentimentala
Irakurlearen arreta erakartzen du, batez ere, nola protagonistak, bere ni horiek
ugari eta noiznahi erabiliz, bere burua biluzten duten: gorputzezko zein jarrera-
sentimendu-ariketak ñabardura eta irekitasun handiz ematen ditu.
6
Mi ren Agur Meabe
Emakume haren bilakaeraren narrazioan, bikote bizitzaren gorabeherak,
haurdunaldia eta amatasuna, familia harremanak, aldaketa hormonalak…igaroko
dira gidoi trinko bati loturik.
Maitasuna: M.
Maiz aipatzen ari garen biluzte sentimentalean M. bataiatzen duen pertsonak
beteko du protagonistaren maite-ardatza. M. obsesio du protagonistak.
Eleberriaren espazioan zein pentsamenduan. Adibidez, datu bitxi bezala, ikusten
dugu paragrafo txiki batean zazpi aldiz aipatua duela hura emakume
protagonistak (112).
M. hark gainerako behin-behineko abentura, amodio, baita ezkon bizitzan izan
duen bikoteak baino arrasto gehiago uzten du harengan. Narrazioan edozein une
eta egoeratan agertuko da, haren inguruan eta harekin konparatuz baitoaz
sentipen gehienak. M. hark “Maybi” ezizen esanguratsua ezarriko dio
protagonistari, beraien arteko sintonia adieraziko duena.
Gorabehera asko izango du harekiko harremanak. “Ofizialki” apurtu badute ere
(33), behin eta berriro agertuko da gizaseme hura protagonistaren unibertsoan. Ez
edozelan agertu ere: “M. ikusi eta bera irrikatzea, dena zen bat” (54). M.rentzat
doaz protagonistaren goraipamen handienak: “Edozein gizoni begiratzen
diodanean, pentsatzen dut ezeinek ezingo didala sekula eman M.k ematen zidan
plazer betea” (60).
Beraz, harekin hautsi arren, M. protagonistaren bitzitzan jarraitzen du. Hiru
orrialdeko atal oso bat eskainiko dio berari “Musu bat sorbaldan” ataltxoan (54).
Harreman hark dena daukala dirudi, gorputz eder baten jabe den hark, sexu
harreman sutsuetatik hasita. Ez da faltako gainera, emakumearen mirespena bere
gizonarentzako, hark gizon losintxaria, maratza, noblea maite izan du, baina…beti
“bainak” harreman bat biribila izan dadin… Oraingoan protagonistak aitortuko du
atalaren amaiera aldera, bere harreman haustearen arrazoia: “(hark) lar maite du
askatasuna” (56).
7
Kr is ta l ezko beg i ba t
Intimitatea
M. bada pasioa, sua, G. (narratzailearen hautua da, protagonistaren bizitzan
garrantzizkoenak diren pertsonaiak, guztiz anonimoak bihurtzea), bere jaioterriko
oso hurbileko G.k, bada, adiskidetasuna, hurbiltasuna adierazi nahi du. Baina
konfiantza darion G. hori ez da gizonezkoa, nola ba! emakumea da, protagonistari
Michi ezizenarekin deitzen dion pertsona bakarra, nonbait.
Aitorpenen nobela
Ez gara noski obviedadetan hasiko. Edozein eleberri, haren egilearen
aitorpenez josia dago: zuzen edo zeharka. Horixe baita nobela bat, egilearen
baitan egosten den fikzio eta errealitate, bizi-pena, mamu eta nahi dugun
guztiaren aitorpen. Gure honetan areagotua, Meabek, 1. pertsonan idazteaz
aparte, propio egiten duela dirudi. Hainbat eta hainbat aldiz egiten du gauza
bertsua non, metaforikoki bada ere, egiazki biluzte erabatekoa ikusten dugun.
Emakume baten bizitza kontatzen da lehen pertsonan. Bi hazpegi dituen
kontakizun honetan protagonistaren amodio-desamodio, gabeziak eta bertuteak,
bere geografia: bere lekurik kutunenak, narratzen dira alde batetik. Bestetik,
berriz, emakume berorren osasunarekin loturiko pasarteek hartzen dute.
Inoiz baino gehiago, eta klasikoek zioten bezala, gizakia gorputz eta arimaz
osaturik dagoela frogaturik geratzen da nobela honetan.
Aitorpenez blai
Aitortza lekua bilakatu du protagonistak nobela. Xehetasunik barnekoena ere
arazorik gabe papereratzen du. Biluztasuna aipatua dugu idazle batentzat bere
pentsamenduaren ardatza izan litezkeen gauzetan. Horra hor biak:
Maite-harremanak baino grina handiagoa dakarkio beste zerbaitek: “M. baino
pasio handiagoa eta sakonagoa: idaztea” (93)
8
Mi ren Agur Meabe
Idazkuntza eta baratza. Izan ere, idaztea baratzagintza bezala, mila zurkulu eta
zirrikitu dituen lur saila dugu. Egunez egun ñabardura desberdinak eskain
diezazkigukeena, beti aldakor, maiz inoiz ere ez berdin.
Nitasunaren zaparrada
Adierazi berri dugun legez, nobela guztia behin eta berriro protagonistaren
aitorpenez josia dator. Testu inguru honetan ez da harritzekoa, bada, izan aditz
kopulatiboa eta edun/eduki aditz trantsitiboek nagusi dira nobelan. Aldeko zein
kontrako dituen tasun/keriak zenbatu eta narratzen ditu. Autoerretratua atalean
(38-42) nitasunaren zaparrada izugarria agertzen da. Hona lagin bat:
(ba) NAIZ: ausarta eta koldarra, egozentrikoa, integratua, janzalea,
klaustrofobikoa, sugartsua, integratua, irekia, jeloskorra, lagunkoia, pairamen
gutxikoa…xaloa, zintzoa, praktikoa eta malgua…Eta nola ez, nobelaren hainbat
pasartetan besterik ez baitu aitortzen: “begi-laburra naiz” (41)
(Ez) NAIZ: harroputza, mizkina
(Ba) DUT: xarma pertsonala…
(Ez) DUT: ahulezia psikologikorik…
Zintzotasunaren horren erakustaldi bikainaren ondoan baina, narratzaileari ez
deritzo nahikoa, eta, zalantza izpirik balego ere, harrigarriro ondokoa aitortzen
digu:
9
Kr is ta l ezko beg i ba t
“Nire aje nagusietako bat” dio protagonistak: “berbei gehiegizko garrantzia
ematea” (…) “Gutxi batzuetan, halaber, mutiritu egiten zait mihia” (41).
10
Mi ren Agur Meabe
Pasarte paraliterarioak: salaketa eta bestelakoak
Emakume baten begitik eginiko nobela
Zer esan honetaz? Eleberri feminista baten aurrean gaude emakume batek
idatzi duelako? Ez genuke bat-batean horrelakorik baietsi behar. Egia da
narrazioan barrena emakume diren pertsonaiak soslai hobea dutela. Amaren
irudiarekin hasita. Eta gizonen aldean –etxeko gizona, bakarra ageri da, ñabardura
garrantzizkoa (?)–, eta bera ez oso itxura onean. Oro har, emakumeak atezu egon
behar du gizonarekin. Batez ere, emakume bihozberak. Haren ogena: haietaz
fidatzea (80).
Arestian aurreratu bezala, Meabek gorazarre dagio amari, bere amari. Baina
gauza ebidenteak esateko: “Amak dira umezaroaren memoria” (103). Ama,
emakume jasankorra, ama bere alabaren babesle osoa, gaixotasunean, batez ere.
Eta amarekin batera, oro har, haren belaunaldiko emakume gogorrak.
Denek zekarten bertute edo erakutsiren bat gure protagonistarentzat:
Amak Zuhurtzia; amumak isiltasunaren boterea, tiak a r t e z t asun a ,
amabitxiak: erritoak, konplimenduak …(Hildakoen begiak, 130-134)
Baina harantzago doa narratzailea, emakumearen egoera zailak ez du
iraganarekin bakarrik zerikusirik. Hurbilago ere, haietariko hainbaten egoera latza
erakusten digu. Emakume xumeak: garbitzaileak, emakume bizimodu latza
pairatzera behartuak…(Plusaren tentazioa, 88-92). Eta gero, marjinazioaren
adibide, bere buruaz beste egindako hainbat emakumeren lekukotza. Luze-zabal
zenbait suizidio mota aipatzen ditu: Alfonsina poeta, Virginia Wolf handia,
Alejandra, Marina…
Osasunaren kezka: izukaitz eta hipokondriakoa
Aurrerago esan dugun legez, begiak, bere begi faltaren arazoak barre ere
eragiten dio (narrua jotzerakoan ere problema, 14), baina nago gabezia horrekin
11
Kr is ta l ezko beg i ba t
baino kezka handiago datorkiola adinean zehar agertu ohi zaizkigun itoginen
aurrean. Begi kontuekin ez bezala, hipokondriako samar dabil protagonista,
esaterako ”hur batzuk bezalako enorrak agertu zaizkiola bularretan”, dioenean
(68), edo menopausia zantzuak direla eta. Bestalde, argi ageri da hainbatetan
protagonistak bere egoera emozionalak eraginda orduko maskal aldiak somatizatu
egiten dituela, hara nola bulimia itxura duen pasarteren baten nabaritu dezagun
bezala.
Begia (k)
Horra eleberriaren kate-mailak lotzen dituen hitza. Bere bertsio gehienetan:
begi arrunta, estrabikoak eta…liburuari izenburua damaion hitzarekin:
kristalezkoa.
Eta paradoxa bada ere, begiaren inguruan ehuntzen dira mutur biak. Alegia,
literarioa eta literatur esparrutik at diren lerroak, begiari eskaintzen zaizkio.
Begia milaka metaforaz eta sinonimoz blaitua. Begia ikusteko, ispilua bezala:
ikusteko eta ikusiak izateko. Eta zerbait ments dugunean, zerbait falta zaigunean
bezala, beste organoak sentiberatasun eta zorroztasunez hazi egiten dira. M. bere
maiteari begira ohartzen da protagonista haren begiez: “(…) “berde arreak ditu,
eta batzuetan begi-ninien eraztuna biziagotu egiten zaio, urre-kutsua hartuz”.
Azalpen bikaina begi bakar batekin egiteko! Eta jarraitu egingo du. Berdin dio
haien goratzeak hiperbolera, exageraziora eramaten badu ere: “Begi horien balio
handienak bi dira: gezurrik esaten ez jakitea bat, eta izadiari aditzen jakitea
bestea” (55).
Eta begi-goraipamen hura biribilduko du hitz joko polita erabiliz:
(…) “itsu maite duten begiei, ederrak min” (Ibid.)
Eleberri feminista?
12
Mi ren Agur Meabe
Galdera inozo samarra gerta liteke. Batez ere, gizonezko batek emakume baten
aurrean luzatzen badu. Eta arrazoia ere badute emakumeek. Alderantzikoa, hots,
lan honek artasuna erakusten duela nekez esango baitu inork. Demagun baina
nolabaiteko abiapuntu formal bezala hartzen dugula. Esana dugu narratzaileak
zeinen goian jartzen duen bere ama –arrazoi osoz– eta zeinen txepel aita –arrazoi
ez gutxiz hau ere–. Baina horretaz kanpo, zer?
Bere sexuaren bazterketa historikoaz kanpo, emakumearen bizitza urrun dago
XXI. mende honetan ere, gizonaren mailan egotetik, eskubidez eta aukera
berdintasunen aldetik. Honi loturik, garbi dago protagonistak emakume izaera
zehatz bat aldezten duela. Inoiz zalantza agertzen badu ere, bere burua
gobernatzen dakiena da. Sentimentalki, alegia, eta, batez ere, tabu eta errutinen
aurkakoa. Gazta kaxaren teoria atalean (73-76) aditzen ematen du hori berori.
Ironia handiz dio: “beren zorionaren alfak eta omegak zehatz mugatuta dituzten
horiei, txalo bero bat” (74). Andrazko askok hezieraz eta konformismoz agian,
pozik bizitzearen itxura egiten baitute. Protagonistak zer pentsatzen duen hartaz
eta honetaz ederki laburbiltzen duen kapitulu honetan emakume mota
desberdinei errepaso ematen diela, arestian aipaturiko “laissez faire, laissez
passer” goiburua duten horien antipodetan dauden idazleak izendatuko ditu:
emakumeak dira. Eta ez da kasualitatea kapitulu berean aipatuak izatea. Zein
baino zein borrokalariago: Adrienne Rich amerikarra, Clinton presidenteari sariak
arbuiatu zizkiona eta Irak-eko gerraren aurka zutitu zena, bere buruaz beste egin
zuen Carolyn G: Heilbrun amerikarra, eta, azkenik, Alice Munro kanadiar nobelsari
ipuingile handia. Gehi diezaiegun hauei, 66. orrialdean aitatzen den Karin
Michaelis danimarkarra, “Adin arriskutsua” lanaren egilea, antinazi sutsua.
Emakumeek beren eskubideen aldeko borroka sustrai luzeak dituztela
frogatzeko, hor ditugu eleberriaren beste atal batzuetan aipatzen diren Mary
Annette Duchamp von Arnin eta, batez ere, XIV. mendeko poeta frantziar hura,
Christine de Pizan. Marguerite Duras-en hasierako aipamena ere ez da besterik
gabe egina. Eta azken orduko Annie Ernaux-ena.
13
Kr is ta l ezko beg i ba t
Kontraesankortasuna
Maite-jolasean baina kontraesankorrak izan gaitezke bizitzaren gainerako
alorretan bezalaxe. Maite-subjektua idealizatzen dugu eta grina, pasioa izekita
dagoen bitartean sutsuak gara oso; ostera, hura atxiki dugularik normaltasuna
nahi genuke. Bizitzaren gainerako alorretan behintzat (71).
Zerk honda lezakeen harreman bat? Bada, besteak beste urruntasunak (Ibid.).
Urruntasuna desamodioaren bidea, bada.
Minaren inguruan
Horren liburu zabal eta, era berean gorabeheratsuan, haren pasarte askok
ikerketa soziologiko baten antza har dezakete. Nobelagile frantziar klasiko zenbait
gogorarazten digute: Maurois, Mauriac.., pertsonaiaren izaera barrenekoenera
murgil egiten zutelarik. Horrela bada, idazleak, tesina bat egiten bailebilen, bere
min motak deskribatzen dizkigu, zeini bere adibidea eskaintzen diolarik. Hor
ditugu nola minaren aldakiak aipatzen diren. Ba omen: solidoak, zorrotzak,
ukabilkada direnak… (Mrekin topo egitean…), eta, azkena, txarrena, nonbait,
“atzaparrena” zeina “oinazea baita, mina bainoago”. Oinaze bilakaturik
jeloskortasuna datorkio, batez ere M.ren infidelitatea irudikatzen baitu era
basatienean. Horregatik protagonistaren gogoeta: “nahiago gorputzik ez banu”.
Halere bihotzekoa omen minik doilorrena: “amodio zapuztuaren lorra” (20).
Gorputzik ezean baina, protagonista aingeru bilakatu beharko litzateke eta,
orduan, agian, ez luke plazera dastatzeko aukerarik izango…
Letra larriz idatziriko nobela
Eleberria kanpora eta barrura egina dago. Agian, kanpora baino barrura
areago. Horrek adierazten du protagonistaren biluzte bat dagoela, sentimenduzko
biluztea, alegia, bestea ere erakusteko, hots, gorputzezkoa, alegia, ez duelarik
inolako nagirik agertzen.
Deus gutxi utziko du bada, narratzaileak erakutsi gabe. Norekin, noiz, non eta
nola izango duen harreman, bere maitaleen xehetasun txikienak ere, horretan M.
14
Mi ren Agur Meabe
gailentzen bada ere askogatik. (Lau amorante kontatzen dizkiogu guk, dena den,
153). Eta horrekin loturik, protagonistaren bakarkako borroka bere gorputz
gabezia eta itoginen aurrean.
Protagonistaren umore aldaketa, burutazio, hausnarketa, erortze eta jaiki,
irakurlearen baitan ere, antzeko sentimendua sor lezake, harrigarritasunetik
errukira joan litekeen zirrara.
Beraz, biluzte integral horren aurrean, protagonistaren iritzia garbia eta
gardena da. Eleberriaren azken partean irakurle hipotetikoari aitortzen dion
bezala: (…) “Berdin zait nitaz eta idazten ari naizen honetaz egiten ari zaren
edozein juzku”. (142)
Adierazlearen garrantzia
Horren prosa aberatsaren jabe den idazle batengan, harena maiz prosa
poetikoa dirudielarik, aise aurki daiteke zer goraipa.
Garbi dago idazlea gustura dabilela hizkuntzaren jantzi desberdinak
plazaratzen, bere prosaz gozatzen. Eta edozer du aitzakia. Mamografia batek nola
eragin zuen kalearen eragina atalean, barkatzea eta barka eskatzeaz ari dela,
zazpi genitibo lerrokatzen dizkizu: “Barkatzea eta barka eskatzea tatarrez eroan
beharreko katea izaten hasten bada, zeuretzat jokatzeari ekiten diozu, tristuraren,
erdeinuaren, asperduraren, amore ematearen, beldurraren, erresuminaren eta
deskontentuaren trokatik altxatuko zaituen zerbaiten bila (izan liteke gizon baten
eskua)”. (72).
Beste behin, adjetiboa, –izenak janzten duen arropa dela, esan ohi da–, osagai
aberatsa bilakatzen du narratzaileak, Nitasunaren zaparrada paragrafoan ikusi
dugun legez. Ostera, erabilitako lexikoa aski bihurria gerta liteke irakurlearentzat.
Hasteko, bada hitz andana bat, haietako asko itsas terminologiarekin lotura
dutenak, hara nola: enpatxu, erriatu, gurmatza, tiraina, tobi-tobian, tuntuxa,
tretxu, txanbiur…; bestetan garbizale edo gure liburuetan maiztasun handirik ez
duten hitz multzo handia ageri da nobelan, adibidez: ekortu, gorrindola, ingerada,
15
Kr is ta l ezko beg i ba t
karan…; horrelako ez ohiko berba ez dira gutxi nobelan barrena. Agian, lexiko
horrek harriturik hartuko du irakurle arrunta.
Inoiz pasarte zail oso batekin egin dezake topo irakurleak. Jakina, haren
iluntasuna erlatiboa gerta liteke irakurlearen jakinduriaren arabera. Baina
badirudi ondoko esaldiaren modukoek idazlearen behementzia edo suhartasunaz
kanpo, ulermen arazoren bat sor lezaketela:
“Hierofania-ehizan nabil (mezuei zokomiran txorien tobi-tobian, edo sorgin-
orratzen txilinbueltetan, edo goroldioak berdaturiko istilean”). (44).
Aurreko orrialdean sintaxi bihurri samarren bat ere aurki daiteke, erlatibo
bikoitz honetan bezalaxe: (…) “Mareak ekarritako saskarrak apartatzeko
sasoia” (43)
Azken hitz: memento mori
Miren Agur Meabek gutariko bakoitzak irudika dezakegun arbolaren adarrak
astindu ditu. Bertatik jausi diren fruituak osagai berdinak dituzte baina eite
desberdina.
Desberdintasun horiek gizakiok astintzen gaituzten galdekizunak dira. Eta,
hasteko, handiena: bizitza, nola aurkitu zentzu bat berari?
Pasarte bikainekin batera (Natura hila adibidez, non bizitzaren zentzuaz
gogoeta sakonak egiten diren), badira beste zenbait Wikipediatik jasoak
diruditenak, zeintzuek, esan nahi dugu, eta gure uste apalean, ez dioten
narrazioari balio handirik eransten.
16
Mi ren Agur Meabe
Miren Agur Meabe Literaturaren zubitegian (Armiarma)
POESIA
NARRAZIOA
NOBELA
KRITIKAK
http://zubitegia.armiarma.com/?i=189
Oi, hondarrezko emakaitz. Labayru, 1999
Azalaren kodea. Susa, 2000
Bitsa eskuetan. Susa, 2010
Uneka... Gaba. Labayru, 1988
Mila magnolia lore. Gero-Mensajero, 2010
Zazpi orduak. Elkar, 2010
Itsaslabarreko etxea. Aizkorri, 2001
Urtebete itsasargian. Elkar, 2006
Zer da, ba, maitasuna?. Elkar, 2008
Kristalezko begi bat. Susa, 2013
17
Kr is ta l ezko beg i ba t
http://www.bibliotecaspublicas.es/eibar
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibar
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibarkoumeak
https://twitter.com/JSM_Liburutegia
https://www.facebook.com/
EibarkoJsmLiburutegia
http://pinterest.com/jsmliburutegia/
Juan San Mar t i n L ibu ru teg ia
Bista Eder, 10—1 20600 Eibar
Tel. 943 70 84 37
IDAZLEAREKIN HARIXA EMOTEN