Ikasbideako elkarbizitza plana

Post on 30-Jun-2015

758 views 4 download

Transcript of Ikasbideako elkarbizitza plana

ELKARBIZITZAELKARBIZITZAIKASBIDEANIKASBIDEAN

2009 - 20102009 - 2010

ZER DA?

ELKARBIZITZAZ hitz egiten dugunean, eguneroko bizitza hobetzeaz ari gara. Egunean zehar elkarrekin hainbeste ordu pasatzen ditugun pertsonekin ahalik eta hoberen konpontzeaz ari gara.

Hainbat momentutan sor daitezken arazotxoak errazago gainditzeaz ari gara.

ZERTARAKO?

Harreman positiboak ezartzeko eta bizikidetza osasungarria eraikitzeko,

lagun guztiak baloratuak, entzunak

eta partaideak direla sentituz.

Elkarrekin positiboki bizitzea ongi

bizitzea da!!

FASEAK

2. Diagnostikoa

3. Planifikazioa4. Jarraipena

eta Ebaluazioa

1. Sentsibilizazioa

KIDEAK Hezkuntza-komunitateko estamentu guztietako ordezkariak:

Proiektuko arduradun bi egoteaz gain, TALDE DINAMIZATZAILEA sortu da, bertan bi guraso, bost ikasle, hiru irakasle, LHko kontsultorea, DBHko orientatzailea eta Zuzendaritza-taldeko ordezkari bat daudelarik.

HELBURUAK• Ikastetxeko Bizikidetza-Plana elaboratu eta martxan

jartzea, horren jarraipena eta ebaluazioa ziurtatuz.• Estamentu guztien eta bereziki ikasleen parte hartze

aktiboa bermatzea.• Partaidetza eta aukera-berdintasuna bultzatu eta

zaintzea.• Hezkuntza komunitate osoan harremanak sustatzen

dituen jarduerak proposatzea.• Elkar zaintzearen aldeko kultur balioak bultzatzea.• Ikastetxearen arauak aztertu eta hobetzeko neurriak

ezartzea.• Harremanak sendotzeko, gatazkak eraldatzeko..., hau

da, bizikidetza osasuntsu bat eratzeko, egonezinak, iradokizunak eta proposamenak jaso eta bideratzea.

EGINKIZUNAK• Eguneroko beharrak eta gatazkak kudeatu eta

bideratzeko ekintza-protokoloak proposatzea.• Berdinen arteko tratu txarrak edota indarkeriaren

gertaerak detektatu eta adostutako neurriak lehenbailehen martxan jartzea.

• Arlo ezberdinetako elkarbizitzaren garapenari buruzko informazioa jasotzea, inguruan eskaintzen diren baliabideak, ekimenak... kontuan hartuz.

• Beste erakunde batzuekin lankidetza sustatzea elkarbizitza positiboaren eta kooperazio-kulturaren alde.

• Elkarbizitzarako Behatokia sortu, bere lan-egitasmoa zehaztu eta prozesuaren ebaluazioa eta urteko memoria prestatzea.

2009-2010ean ZER?

Ikasturte honetan izango ditugun bi helburu garrantsitzuenak:

• Ikastetxe osorako ELKARBIZITZA PLANA egitea.

• Hurrengo ikasturtetarako plan hori kudeatuko duen ELKARBIZITZA BEHATOKIA sortzea.

BALIABIDEAK

• Plana osatzeko Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Gida (aurkezpenak, fitxak, material osagarria…)

• Berritzeguneko Elkarbizitza Mintegiak sortutako Bloga eta Wikia

ANIMA ZAITEZTE!! ZUEN LAGUNTZA BEHAR

DUGU ETA!!

Proiekturako arduradunak

Hemen pertsona bakoitzak badu zer esan!!