Ipotxa hika mika aurkezpena

Post on 18-Aug-2015

119 views 0 download

Transcript of Ipotxa hika mika aurkezpena

IPOTXAKHIKA-MIKA

Zer motatako jolasa da?Betiko “Antzara jokua” eta “Party” jokuan oinarritua dago. Horrela, lauki bakoitzean proba bat gainditu beharko da jolasean aurrera egin ahal izateko.

Nola eraiki dugu?

• Guk eraikitako jolasa da.• Erabilitako materialak:

- Plastilina- Kartulinak- Kola, pinotxo-papera…

• Koloreak: biziak dira, haurrentzat erakargarriago izan dadin.

Jolasaren ezaugarriak• Taldeka jolasteko da (bikoteka,

hirukoteka…)• Probek gaitasun desberdinak lantzen

dituzte:- Mimika: adierazpena, motrizitatea, sormena.- Marrazketa: adierazpena, irudimena.- Galderak: eduki desberdinak jorratzen dituzte (matematikak, ingurunea, geografia, ingelesa, gaztelera)…- Kantatzea: musikarako gaitasuna, adierazpena.

Baloreak• Jolas honek bereziki elkarlana bultzatzen du.

Bikoteka jolasten da eta proba mota guztietan, batek galdera, marrazkia, mimika egin edo abesti bat abestu behar du. Besteak asmatu behar du aurrera jarraitu ahal izateko. Hau da, parte-hartzaile bakoitzak bere esku dagoena jarri behar du taldearen onurarako.

• Mimika eta marrazteko probetan haurrek beraien sormena eta irudimena erabili behar dute probak gainditzeko. Honekin batera, beraien gertuko mundua esploratu eta imitatzeko aukera ematen die.

• Berdintasuna: talde guztiek egoera berdinetik abiatzendira, inork ez dauka inongo abantailarik.

• Integratzailea da: haur lotsatienak beraien ekarpena jokuan arrakasta izateko ezinbestekoa dela ikusiko dute, eta denen parte-hartzeak beraien artean hobeto ezagutzea ekarriko du.

• Sexuaren araberako bereizketarik ez du egiten.

• Modu dibertigarri baten, haurraren alde fisikoa, kognitiboa eta afektiboa garatzeko aukera ematen du.

• Jokuaren arauak errespetatuz, bizitzaren oinarrizko arau batzuk barneratzen lagunduko dio haurrari (bakoitzaren txanda itxaroten jakitea, berriz hastea “etxera” laukian erortzerakoan, parte-hartzen eta galtzen ikastea…).

Baloreak

Bideoaren nondik-norakoakBideoaren hasieran neska bat bakarrik ikusten da. Neska hau bakarka jolastea zein aspergarria den pentsatzen ari delarik, gauza bat bururatzen zaio: ipotxak eta hauen mundua oso gustokoak ditu, batez ere nola joaten diren denak elkarrekin poz-pozik lan egitera.

Hau oinarritzat hartuz, joku berri bat imaginatzen hasten da. Joku hontan bere lagunak, ipotxak, eta beraien lan egiteko modua protagonistak izango dira…..

Amaia BlancoAlaitz Damboriena

Osasune DiazLeire Sorrondegi