Ipuin lehiaketa ibon 6. b.

Post on 11-Jan-2017

176 views 4 download

Transcript of Ipuin lehiaketa ibon 6. b.

GELAKO IKASLE ATZERRITARRA

Udako arratsalde bat zan eta udako arratsalde guztiak bezala, ume

talde bat , kostaldeko herri txiki bateko parkean jolasten ziran .

Umeak , oso ondo konpontzen ziran beraien artean , azkenengoko hiru

urteetan lagun minak egin ziran . Uda zanez, egunero elkartzen ziran .

Herriko jaiak amaitu ziran eta eskolara bueltatzeko eguna heltzear

egoan .

Hurrengo egunean, klaseko lehen eguna zan , umeak urduri eta

kezkatuta egozan . Eskolako patioan elkartuz , gelarantz

abiatu ziran . Zelako poza , ikusi ebenean aurten ere berriro

elkarrekin egongo zirala gela berdinean !

Arratsaldean , irakaslea ikasleek ezagutzen ez eben ume batekin,

gelan sartu zan .

Ume guztiak mututurik geratu ziran , irakasleak hitz egin arte .

Irakasleak ikasle berria aurkeztu eutsien : hau ,zuen gelako ikaskide

berria izango da . Raimundo deitzen da eta zuen adinekoa da .

Raimundo , Afrikarra da , baina Euskalerrira orain bi urte heldu zan .

Euskera pixka bat daki , zuen laguntza beharrezkoa izango da , bera

ondo sentitzeko eta ondo egokitzeko .

Orduan, ikasle batek hauxe esan eutson Raimundori : Zergatik daukazu

azala hain ilun ? Eta Raimundok erantzun eutson : Nire herrialdean

danak gara beltzaranak , baina pertsona normalak gara zuek bezala,

bakarrik desberdintzen gara zuekin , azalaren kolorean .

Zuetariko bat bezala tratatzea , gustatuko litzaidake .

Umeak Raimundoren hitzak entzuterakoan , aho zabalik geratu ziran.

Gelako umeak , Raimundo ,beraien antzeko ume bat zala konturatu

ziran , eta beraren azalaren kolorea , hizkuntza ez zan oztopo bat

elkarren artean ondo konpontzeko , dibertitzeko ...

Bi ikasturte jarraian elkarrekin egon ziran , eta Raimundo lagun

bikaina bihurtu zan .

Honekin , gauza bat ikasi eben : pertsona guztiak errespetatu behar

dirala , itxura fisikoa alde batera utzita , garrantzitsuena norberaren

izaera dalako . Hau da , pertsona ona , zintzoa izatea eta besteetaz

arduratzea , laguntzea beharrezkoa danean .

Hau edonori gertatu ahal jako eta niri tokatzen bajat , besteek modu

berdinean jokatzea eta erantzutea gustukoa izango nuke .

EGILEA : DRAKE.