Post on 21-Jan-2021
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 824. ZENBAKIA OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A
Hunkipenak eta penakbegietara daramatzatenurezko perla gardenak.
Zer da?
m a n t a n g o r r i
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
JON URBE / FOKU
Erantzuna: malkoak.
Orrietan bidaiatuz
m a n t a n g o r r i2 OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A berria
ZORiON AGURRAK
Zorionak, Laia! Bihar 5 urte handi,
pitxin!! Zenbat!!! Muxu eta
besarkada erraldoiak, sorgintxo.
Ilargiraino eta bueltan maite zaitugu.
Etxeko guztien partetik.
Iritsi dira oporrak! Astelehenean Elene Muratorirenurtebetetzea ospatu genuen. Gelako hiru lagun falta ziren, baina
gainerakoek arras ongi pasatu genuen. Esker mila gosari goxoarengatik,
eta aunitz urtez gure partetik. Handitzen ari gara!! Katu gela
Iritsi gara urteko laugarren
hilabetera, eta Baztan
ikastolako ikasleak
pixkanaka badoaz
ikasturtean aurrera. Erle
gelako Ibai Elizondok7 urte bete zituen apirilaren
13an. Larunbata zenez,
astelehenean, apirilaren
15ean ekarri zigun gosari
goxo-goxoa gelakide guztioi.
Eguna primeran ospatu zuen,
eta poz-pozik ibili zen. Erle
gelako kideek esker mila
eta aunitz urtez erran nahi
diogu. Mila esker, Ibai, eta
jarraitu horrelaxe.
Kaixo, kaixo! Goiuria Bilbao da nire izena, eta Elgoibarkoa naiz. Asko
gustatzen zait piraten istorioak irakurtzea, baita marraztea ere. Hemen duzue
horren froga bat. Ea gustatzen zaizuen!
Kuku, adiskideok! Markel Azpilikueta naiz, eta Alegian bizi naiz. Astero
irakurtzen dut Mantangorri, eta, orri hauek apaintzeko, marrazki bat egin dut.
Zuenak ere ikusi nahi ditut; beraz, badakizue, hasi lanean!
Arratsalde on! Uxue Irastorza dut izena,
9 urte ditut, eta Gasteiztik marrazki hau bidaltzen
dizuet. Asko gustatu zitzaidan film batekoa da
marrazkia, eta, nahiz eta japoniarra izan, euskaraz
ikusteko aukera dago. Badakizue zein den filma
autobus berezi hori ikusita? Pista gehiagorik ezin
dizuet eman. Ea asmatzen duzuen!
m a n t a n g o r r i 3berria OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Baztan ikastolakoak KorrikanKorrika amaitu berri da. Guk apirilaren 8an izan genuen euskarak Baztanen
merezi duen bultzada emateko aukera. Gurea 955. kilometroa izan zen, eta Ziga
plazan hartu genuen lekukoa ikastolako ikasle eta irakasleek, gurasoen
laguntzarekin. Auza, Urko, Onintza, Julen, Aitor eta Karmentxu irakaslea joan
ziren denen aitzinean, lekukoarekin. Aitzinetik lanean aritu behar izan genuen,
egunak merezi zuen alaitasuna eta giroa izan zezan. Arras ongi pasatu genuen,
eta pozik ibili ginen euskararen alde korrika eta oihuka.
Errezilgo ikasleak,Belamendi baserrianApirilaren 4an, Errezilgo San Martin herri eskolako HH4, HH5, LH1 eta LH2ko
ikasleok Belamendi baserriko ukuilura joan ginen ganadua ikustera. Hango
Joselinok eta Pilik erakutsi zizkiguten behi, txahal, zezen eta idiak, baita idiak
lotzeko uztarria eta kopetako dotoreak ere. Gero, gure galderak erantzun
zituzten, eta hamaiketako goxoa eman ziguten. Pozik itzuli ginen eskolara!
Aupa Osasuna!!Asteburuan Osasunako nesken futbol taldea
animatzera joan ginen Elizondotik. Partida
polita ikusi dugu, eta asko animatu ditugu.
Aupa nesken futbola!!! Eta aupa kirola!!!
Janire, Kattalin, Iraia eta Iraide.
m a n t a n g o r r i4 OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A berria
ERREPORTAJEA Liburu gomendioak
Liburuak irakurtzekoegun guztiak dira ego-kiak, baita hilabeteakere. Baina egutegian li-buruaren hilabeterikbada, apirila da hori.
Hain zuzen, hilaren 2a Haurrentza-ko Liburuaren Nazioarteko Egunada. Hans Christian Andersen idazledanimarkarraren omenez ospa-tzen da; 1805eko apirilaren 2anjaio zen Berunezko soldadutxoa,Ahatetxo itsusia, Sirenatxoa eta
beste hainbat ipuin ezagunenidazlea.
Liburuaren Nazioarteko Egunaere apirilean ospatzen da, hilaren23an. Bi data horiek gertu izanik,haurrentzako hainbat liburu go-mendatu dituzte Baztan Ikastola-ko (Nafarroa), Durangoko Kurutzia-ga Ikastolako (Bizkaia), GasteizkoIbaiondo ikastetxeko, Orioko Zara-gueta Herri Eskolako (Gipuzkoa)eta Ziburuko Piarres Larzabal Kole-gioko lagunek. Hemen dituzue ho-rietako batzuk:
Ondo pasatzeko,beldurrak uxatzeko,sormena lantzeko etabidaiatzeko liburuakgomendatu dituzteEuskal Herriko bostikastetxek, 4 eta 12 urte artekogaztetxoentzat.
Istorioak bizi,
irakurriz4 URTE ARTEKOENTZAT
BAZTANGO IKASTOLA
Alan Durant eta Debi Gloriren Beti-ko (Ttarttalo) ipuina da BaztanIkastolakoek gomendatutako libu-ruetako bat. Azeria hil da istorioan,eta haren lagunak oso triste dau-de. Dolua lantzen duen ipuina da:«Dolua gure gizartean tabu bat da;horregatik, landu beharreko gaibat dela uste dugu. Aproposa datxiki-txikitatik normal lantzeko»,adierazi dute ikasleek. Ikaskide ba-ten amonaren heriotza lantzekoerabili dute gelan.
Hamaika andere ausart (Pamie-la) liburua ere bada proposatuta-koen artean, Oli eta Helle Thomas-senena. Hezkidetza eta feminis-moa lantzen ditu, hamaika andereausartek egindako bidaia batekoabenturak kontatuz. Irudimenaeta sormena lantzeko aukera batere aipatu dute Baztangoek, Anto-niette Portisen Ez da kaxa bat (Pa-miela) liburuaren bitartez. Ipuinakerakusten du kaxa bat jostailubihur daitekeela .
m a n t a n g o r r i 5berria OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A
4-6 URTE ARTEKOENTZAT
GASTEIZKO IBAIONDO
IKASTETXEA
Irakurzaletasuna eta ahozkotasu-na lantzeko asmoz, Ibaiondokoikasleek liburu ugari irakurri eta jo-rratu dituzte. Rocio Alejandrok ida-tzi eta Fernando Reyk itzulitako Xi-munen baratzea (Pamiela) da ho-rietako bat. Untxi bat da liburukoprotagonista: «Ximun oso pertso-naia eskuzabala da. Interesgarriada gure gauzak partekatzen ikas-teko», azaldu dute ikasleek.
Txabi Arnal eta Leire AranorenIzarra eta astoa (Ibaizabal) libu-ruak, berriz, zerutik eroritako izarbaten eta asto baten abenturakbiltzen ditu. Azaldu dute egokia de-la irakurtzen hasi berri direnentzat,letra larriz idatzita baitago. Gaxu-xaren klarion magikoa (Hik Hasi) eregomendatu dute. Alvaro eta Oiha-ne Beñaranena da, eta beldurreiaurre egiteko tresna bat da; prota-gonistak klarion magiko bat erabil-tzen du ikarak gainditzeko.
6-8 URTE ARTEKOENTZAT
ORIOKO ZARAGUETA
HERRI ESKOLA
Orioko Zaraguetako ikasleek hau-tatu duten liburuetako bat AndreuDoriaren Gorkaren kaxoia (Elkar)da. Fermin eta Gorka dira kontaki-zuneko protagonistak; Ferminekjostailuz betetako armairu bat du,eta Gorkak, berriz, kaxoi huts bat.Ikasleek irudimena lantzeko etakontsumismoaz gogoeta egitekobaliatu dute liburua.
Elisabet Abeya eta Roser Capde-vilaren Aitona maitea (Elkar) libu-rua ere gomendatuen artean dago.Joelek idazten ikasi du, eta aitona-ri eskutitz bat idatzi dio zenbatgauza dakizkien kontatzeko. Hainzuzen, eskutitzak idazten ikastekobaliagarria da liburua.
Ez dut ohera joan nahi (Elkar)Tony Rossen liburu horretan, oste-ra, ohera joan nahi ez duen prin-tzesa bat da protagonista. Hau-rren beldurrak lantzeko liburuaproposa dela azaldu dute Zara-guetakoek, baita gelan solasaldibat egiteko ere.
8-10 URTE ARTEKOENTZAT
DURANGOKO KURUTZIAGA
IKASTOLA
Nire arreba Aixa (Elkar) liburua daKurutziaga Ikastolakoek aukeratu-tako bat. Meri Torras eta Mikel Val-verderen liburu horrek adopzioalantzen du. Hain zuzen, Afrikatiketorritako Aixa eta haren neba dirakontakizuneko protagonistak.«Ikasleak jabetzen dira familia kon-tzeptua zabala dela», adierazidute.
Bestalde, Marimatrakak (Elkar)sortako bi liburu ere badira Kuri-tziagakoek gomendatutakoen ar-tean: Gu gara Marimatrakak etaGerra zikinkeriari. Ikastolako ikas-leen liburu gustukoenen arteandaude Ana Jakaren eta Iosu Mitxe-lenaren lanak, JUUL Ikastolen hau-teskunde literarioaren arabera.Noa eta Lea ahizpa bihurri eta jos-tarien abenturak kontatzen dituz-te bi liburuek.
10-12 URTE ARTEKOENTZAT
ZIBURUKO PIARRES
LARZABAL KOLEGIOA
Piarres Larzabal Kolegiokoekaukeratutako liburuek opor usai-na daukate. Haietako bat Sorgin-kerien liburua da (Pamiela), Ainge-ru Epaltzaren, Asiskoren etaMarkoren lan bat. Euskal mitolo-gia du gaitzat: Katalin Aste Santu-ko oporrak pasatzen ari da berefamiliarekin, baserri zahar bate-an. Hirurehun urte lehenagokoistorio batean murgilduko daneskatoa.
Toti Martinez de Lezea eta IvanLandaren Nur eta ortzadar txoria(Erein) liburuan ere opor garaiada; oraingoan, udako oporrakdira. Nur Larrabetzun (Bizkaia)dago familiarekin, eta Bilbokojaietako barraketara joan da. Han,ortzadarraren koloreko globoerraldoi batean sartuko da, etabeste lurralde eta ohitura batzukezagutuko ditu.
Saharako itsasoa (Elkar) LurGallastegiren eta Aritz Eigurenenliburuko protagonista Haizea da.Gurasoak haserre dabiltzala eta,izeba Eneritzen etxean geratukoda udako oporrak pasatzen. HarkSouhaila ekarriko du etxera udapasatzera, Saharako lagunbatzuen alaba. Gorabeherak izanarren, harreman estua sortuko dabi gaztetxoen artean. Kolegioko-en iritziz, liburua baliagarria dakulturen arteko harremanak lan-tzeko, baita bikote banaketa edoheriotza jorratzeko ere.
m a n t a n g o r r i6 OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A berria
DENBORA-PASAK
1. Kopiatu, laukiz lauki. Telmok ikasmahaikoarkatzaren eta borragomaren marrazki bat egin du. Kopiatuirudia, laukiz lauki, eta, ondoren, margotu.
2. Nor ote da? Maindirenlantokian erreminta ugari daude.Haiek txukuntzen hasi da. Zein daMaindiren ogibidea?
m a n t a n g o r r i 7berria OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A
3. Labirintoa. Mattinhondartzara joan da. Haizeharroak txapela eraman dio,ustekabean. Lagunduko aldiozu hura bilatzen?
‘Kakari buruz dakidan guztia’ Izenburuak ondo laburbiltzen duenmoduan, kakari buruzko kontuak jaso-tzen ditu liburuak. Askotan ezkutukozerbait da kaka, eta ez da hari buruzhitz egiten. Baina jakina da pertsona
guztien bizitzaren parte dela. Denek egiten dute, gurasoek,amona-aitonek, lagunek… Beraz, zergatik lotsatu hari buruzhitz egitera?
Jaume Copons eta Merce Gali Argitaletxea: Txalaparta
‘Aspertuta,Minimoni?’ Minimoni handitu egin da, eta, margo-tzen jarraitzen badu ere, beste gauzaasko ere egiten ditu: txangoak, astele-henero ikastetxean bere lagunekin el-
kartu, hockeyan aritu, liburutegian irakurri, amonarekin jolas-tu... Baina igandeetan ez dago ezer egitekorik. Hau da hau as-perdura! Edo beharbada ez?
Rocio BonillaArgitaletxea: Algar
AZOKA
Bizidunek argiasortzeko daukatengaitasuna da:bakterio, alga,
onddo, intsektu, arrain etamarmoka batzueksortzen dute, adibidez.Iluntasunean bizitzekomoldaera bat da; gauez,kobetan edota itsas sakoneko eremuetan.Orokorrean, kolore berde eta urdinekoargiak izaten dira. Batez ere, hiruarrazoirengatik sortzen dute argiabizidunek. Batetik, harrapakina harrapatueta jateko. Itsas sakoneko arrain batzuek,adibidez, antena antzeko bat dute, etahorren puntan argitxo bat. Argi horrekinguruko arraintxoak erakartzen ditu, etamugimendu azkar batekin harrapatu, eta
jan egiten ditu: kanaberaparegabea! Bestetik,harrapariak uxatzeko balio du,onddo batzuen kasuan,esaterako. Eskualde
tropikaletako onddobatzuk ilunetan argi egitendute; ikerlari batzuenustez, animaliei
pozoitsuak direla abisua emateko, jan ezditzaten. Eta azkenik, ugaltzeko. Besteperretxiko batzuek, berriz, gauez argiegiten dute bertara kakalardoakerakartzeko: esporak itsatsita gelditzenzaizkie, eta basoan zehar zabaltzendituzte. Gure ipurtargiek bikoteaaurkitzeko pizten dute argia udako gauepeletan, izenak esaten duen moduan,ipurdi aldetik. Ikusi al dituzu inoiz?
Bioluminiszentzia
Natur txokoa
Erantzunak: 2.-Elektrikaria.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA OSTIRALA, 2019KO APIRILAREN 19A
JOLASA
Anakonda
1Denak ilaran jartzen dira,bata bestearen atzean,
aurrekoari gerritik edo sorbalda-tik helduta.
2Lehenengoa biribila egi-ten hasten da, gero eta bi-
ribil txikiagoa osatuz.
3Gehiago biribildu ezin di-renean bukatuko da jola-
sa. Bestela, baita berriro biribilahanditzen hasi eta denak hasie-rako egoerara itzultzen direneanere.
DATUAK
Partaide kopurua:
Gutxienez, bi (hobegehiago).Baliabideak: Audioawww.urtxintxa.eus-eneskuragarri, Jolasguneaatalean.Espazioa: Toki zabalbat.
ABESTIA
Anakonda suge bat da, biltzen dena, mantso-mantso.Harekin bilduz gero,bihurtzen gara ero-ero.