Koloreetako arkatzak nola erabili

Post on 28-Jun-2015

1.002 views 5 download

description

Koloreetako arkatzak lantzeko teknika desberdinak daude. Aipatzekoa da , marrazketa teknika hau batez ere teknika lineala dela, hau da, lerro edo marren bitartez koloreztatzen dena. Hala ere badaude , arkatzekin koloreztatzeko erabiltzen diren beste teknika batzuk (marra erabiltzen ez dutenak).

Transcript of Koloreetako arkatzak nola erabili

NOLA MARGOTU

KOLOREETAKO ARKATZEKIN

Behar bada,Koloreetako arkatzak izango dira, errez eta aldakorren erabil daitezkeen margoak. Merkatuan hainbat eratako koloreak aurki ditzakegu. Era askotako euskarrietan margo genezake baina, papera (testura orotarikoak) eta kartoia dira erabilienak. Lan proiektuak ere denetarikoak izan daitezke, bai zirriborro edota lan konplexuagoak egiteko.

Papera euskarria bezala garrantzi handiko elementua bat da. Izan ere testura askotakoak erabil ditzakegu eta horren arabera emaitza ezberdinak lortu.

Koloreetako arkatzak erabiltzerako orduan, jakin beharra dugu, era askotakoak daudela:

Kretazko arkatzak.

Argizari biguneko arkatzak

Arkatz akuarelableak(urarekin urtu egiten direnak)

Argizari gogorreko arkatzak

Arkatz gogorrak

Guk erabiliko ditugun arkatzak gogorrak izango dira.

Koloreetako arkatzak lantzeko teknika desberdinak daude. Aipatzekoa da , marrazketa teknika hau batez ere teknika lineala dela, hau da, lerro edo marren bitartez koloreztatzen dena. Hala ere badaude , arkatzekin koloreztatzeko erabiltzen diren beste teknika batzuk (marra erabiltzen ez dutenak).

Koloreetako Arkatzen teknikaren ezaugarri esanguratsurena Lerroa da.

Hondoren zenbait margotze teknika aztertuko ditugu:

1) Trazu bakunak

Trazu bakun espaziatuak marraztean datza. Zenbat eta marrak hurbilago egon, kolorea ilunagoa agertuko da, eta alderantziz.

Kolore desberdinak tartekatu ezkero, koloreen nahastearen efektua jasoko dugu.

2) Trazu gurutzatuak

Aurrekoaren moldaketa bat da. Sare itxura izango du, hau da, lerro paraleloak marrazten dira gero kontrako norabidean doazen beste lerroen gurutzatuz .

3) Trazu librea

Itzalak egiteko teknika honetan lerroak ez du zuzena eta argia izan beharrik. Gestuala da guztiz. Bigarren kolore baten aplikazioa, zirriborro librean egiten da.

4) Testura nahasketa

Testuren nahasketa, lerroen eta koloreen arteko zabaleraren bitartez lortzen da. Lerro hurbilkorrak, paraleloen aldean espazioaren handitasuna iradokitzen dute. Eta lerro kurbatuak bolumena adierazteko erabiliko dira.

Beste oinarrizko trazu edo lerroak

Lerro zuzenak ez diren beste trazu motak ere badaude, oinarrizko trazuak deitzen direnak. Sailkapen honen barnean bestelako hauek daude:Koloreetako arkatz teknika ondo menperatzeko beharrezkoa da asko praktikatzean zeren eta arkatzaren sakatze indarra ondo zehaztea funtsezkoa da, lan emaitza onak jasotzeko.

1) Trazu labur eta azkarrak

Arkatza ongi zorroztuta, presioa eragin eta keinu edo mugimendu azkarrez lortzen da.

2) Kolore zurrunbiloak

Trazu biribilduak dira eta koloreak elkar nahasturik erabiltzen da, batez ere kolore arlo handiak margotzeko.

3) Puntilismoa

Trazu lerroak puntuengatik ordezkatzen dira, horrek testura zirraragarri eta mugikorra sortzen du.

4) Mailazko nabardura

Kolore nahasketa egiteko era bat da. Presio desberdina eraginez, arkatzak degradatu egiten du kolorea. (Kolore gogorrenetik leunenera). Koloreak elkarren gainean aplikatuz , hirugarren bat sortzen da.

5) Frotagge-a

Testurak lortzeko oso teknika interesgarria da. Euskarriaren (papera) azpian testuradun zerbait kokatzen da eta arkatza leunki igurtziz, testura paperean marrazten da.

6) Atzindura

Aipatzekoa da, koloreetako arkatzak erabiltzerakoan, atzingiaren bitartez zuzenketak egiteko aukera urria dela. Soilik margoketa gune leunetan lortu dezakegu. Baina alderantziz erabiltzen badugu, hau da, argi puntuak, tonu leunketak, distirak lortzeko, oso tresna interesgarrian bilakatzen da