Post on 25-Oct-2021
EKINTZAILETZA SOZIAL ETA KOOPERATIBOA SUSTATZEKO PROGRAMA
KoopFabrika Bilbo
Antolatzaikeak
Finantzazaileak
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKTUAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
4 orria 6 orria 9 orria 11 orria 13 orria
EKINTZAILETZ A SOZIAL KOOPE RATIBO A
ETA EKONOMIA SOZIALA
SUSTATZEKO PROGR AMA
Koopfabrika
ZER DA KOOPFABRIKA?01
05
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKUTAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
FORMAZIOA
SUSTAPENA SARETZEA
TOKIKO EKOSISTEMA
KOOPERATIBOAK
ZER DA KOOPFABRIKA?
KoopFabrika Bilbo, Bilbo Handian kokatzen diren ekonomia sozialeko proiektuak sustatzeko sortzen da.
Gaur egun gertatzen ari diren aldaketa sozialak eta tokiko garapenaren garrantzia ulertzen laguntzeko prestakuntza eskaintzen du. Gainera, proiektu sozial eta eraldatzaileak bultzatzeko tresna egokiak eskaintzen ditu, bai eta dagoeneko martxan dauden proiektuak zuzenean ezagutzen ere.
Bi zutabe nagusi ditu:
1. Kooperatibagintzaren matrizean oinarritzen den ekintzailetza. Bere baitan biltzen ditu gizarte ekonomiaren ezaugarri nagusiak: gizarte eraldaketarako bokazioa, interkooperazioa eta lankidetza, izaera kolektiboa, parte-hartzea, ekintzarako inpultsua etab. Sustapen, formazio eta saretze funtzioak bateratzen ditu.
2. Lurraldean sustraituriko ekonomia sustatzea. Ekimen sozio-ekonomiko berrien sustapena lurraldean identifikatutako beharretatik abiatzen da eta tokiko ekosistemak indartzea du helburu. Tokiko ekosistema kooperatibo hauek konfluentzia espazioak dira, eta lurraldeko eragile ezberdinak lankidetzan arituz bestelako ekonomia bat sustatzen dute.
Fabrika Kooperatiba oinarri bezala eredu kooperatiboa eta ekonomia sozialaren sustapena izanez, ekintzailetza sozialaren esparruan, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen
laguntzeko programa da.
Koopfabrika
06
Koopfabrika
EKINTZAILETZA SOZIAL KOOPERATIBOA02
07
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKUTAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
Koopfabrika
08
Kolektiboa. Talde bat delako ekimen sozial-enpresarial berriak aurrera ateratzen dituena.
Antolaketa demokratikoa eta autoeratua. Erabakitzeko ahalmena taldean kokatzen da. Erabaki-hartze prozesua balio demokratikoetan egiten da.
Bidegarria. Monetarioki errentagarriak izan behar dira, baina prozesuan zehar pertsonak ere ahaldundu behar dira eta gainera, gizartearentzat baliogarria den emaitza lortzea da asmoa.
Bizigarria. Bizitza zentroan jartzen da. Lan produktiboa eta erreproduktiboa uztartzen dute ekintzaile hauek.
Sustraitua eta lurraldean saretua. Tokiko lurraldeari lotzen zaizkion ekimen sozio-ekonomikoak dira: eskualdean saretuak daude, berdinen
arteko inter-kooperazioa praktikatzen dute,
Eraldatzailea. Eraldaketa sozialaren motibazioak elikatzen ditu ekimen sozio-ekonomiko hauek.
Dibertsifikatua. Ohiko enpresetan baino dibertsifikatuagoa izan ohi da zerbitzu eskaintza.
Lanaren burujabetza eta autonomia arduratsua. Hemen ez dago etekin ekonomikoekin aberasteko asmorik, eta beharrak asetzera bideratutako ekonomia da praktikan jartzen dena.
Hezitzailea. Oinarrian pertsona autoeratua dago, horrek etengabeko formazioa eskatzen du, pertsonaren ahalduntzea eta kontzientziaren areagotzea.
09
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKTUAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
PROGRAMA
Koopfabrika
PROGRAMA03
Koopfabrika
010 10
FORMAZIO FABRIKA. Ekintzailetza sozial kooperatiboko ikasketa-ekintza fasea da. Ezagutza teorikoa, erreminta ezberdinetan trebakutnza eta esperientzia arrakastatsuak ezagutzean oinarritzen da.
Formazio fabrikak 8 saio ditu. Saio horietan ekintzailetza sozial kooperatiboarekin lotura duten gai ezberdinak jorratuko ditugu eta saioak gaietan esperientzia duten erakundeek emango dituzte. Aldetik batetik, gai teorikoak landuko ditugu, besteak beste, zer den ekonomia soziala eta solidarioa edo genero ikuspegia edo aniztasuna kontuan hartzen duten entitateak nola sortu. Beste alde batetik, praktikoak diren gaiak ere landuko ditugu, hala nola, komunikazio estrategia nola prestatzea edota ekintzen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa lantzea.
TUTORETZA FABRIKA. Proiektuen ideiak modu kolektiboan garatzera bideratuta dago atal hau, proiektuaren jarraipena egingo duen tutoretza taldearekin batera.
Formazio Fabrikan ikasitako gai teorikoak praktikara eramateko 4 saio izango ditugu. Saio hauetan, besteak beste, kanvas soziala, komunikazio tresnak edo
bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa neurtzeko tresna landuko dira.
Bestalde, parte hartzen duen proiektu bakoitzak tutore espezializatu bat izango du prozesuaren hasieratik amaieraraino. Tutoreak ondorengo funtzioak beteko ditu: Harrera. Tutoreak proiektuaren egoera eta beharrak aztertuko ditu. Horrela, ibilbide pertsonalizatu bat prestatuko du proiektu bakoitzarentzako. Formakuntzan zehar egingo den ibilbidean laguntza eta aholkularitza. Tutoreak, formakuntzan ikasitako osatzeaz gain, Bilbo Handian proiektuaren beharrak asetzeko zein tresna eta baliabide existitzen diren ezagutzeko laguntza bat izango da.Ebaluazioa. Proiektu bakoitzaren ebaluazio indibiduala eta etorkizuneko etapen plana burutzen lagunduko du.
SARETZE FABRIKA. Programa honetan sortzen ari diren beste proiektu batzuekin partekatzeko aukera izango dugu, baita jada finkatuta dauden hainbat erakundeekin ere. Gainera, Euskadin ekonomia alternatibo bat sustatzen duten bi sareekin zuzeneko kontaktua izango dugu: REAS Euskadi eta Olatukoop.
# EKINTZAILETZA SOZIALA SUSTATZEKO PROZESUAREN FASEAK
Proiektuen akonpainamendua
Proiektuen sendontzea eta saretzea
8 SAIO
Ikasketa-ekintza: Formazioa + trebakuntza
FORMAZIO FABRIKA TUTORETZA FABRIKA SARETZE FABRIKA
8 saio 4 saio
11
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKTUAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
11
NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
Koopfabrika
04
Koopfabrika
012
PERTSONA EKINTZAILEAK
Kooperazioaren eta ekonomia sozialaren ikuspegia aintzat hartuta ekin nahi dutenak.
Programa honek ekintzailetza kolektiboa sustatzen du, eta ondorengo pertsonei zuzendua dago:
ENPRESAK ETA ERAKUNDEAK
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bidea hartzen hasi nahi duten enpresak eta erakundeak.
ELKARTEAK
Profesionalizatu nahi dutenak edo proiektu sozial bat dutenak
13
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKTUAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
13
PROGRAMA
Koopfabrika
SUSTATUTAKO PROIEKUT BATZUK05
Koopfabrika
014
XOMORRO TALDEA
“Hamaika saltsatan ibilitako barazkien zopa da”
Gure hezkuntza eta aisialdi zerbitzuetan, zirkoa, hezkuntza agroekologikoa eta parte-hartzea ditugu oi-narri, ingurunea eta gu geu xomorro lanaz eraldatzeko.
Haur eta nerabeekin lanean esperientzia oparoa duen hezitzaile taldea gara. Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den ho-netan, sormena, jolasa, aniztasuna eta elkarlana uz-tartzen dituen heziketa egiten dugu zirkoaren bidez. Gure gizarteko txikienen ahotsak entzunarazteko, indartzeko eta ahalduntzeko, haurren-parte hartzea bultzatzen dugu. Natura gugandik kanpo dagoen zer-bait dela eta bere jabe garela sinisten ari garen garai honetan, naturaren parte sentitzeko hezkuntza agroe-kologikoan gabiltza lanean.
Gaur egungo hezkuntza eredua haizeberritzeko as-moz, elkarlan eta aniztasunean oinarritzen den irakur-keta berritzaile bat eskaintzera gatoz.
xomorrotaldea@gmail.com
xomorrotaldea.wordpress.com
15
03KOOPFABRIKA
PROGRAMA
02EKINTZAILETZA
SOZIAL KOOPERATIBOA
04NORENTZAT DA KOOPFABRIKA?
05SUSTATUTAKO PROIEKTUAK
01ZER DA
KOOPFABRIKA?
=
=
688 847 670
aerasun@harago.eus
Gabriel Zelaia eraikinaFlorida auzoa 28 20120Hernani (Gipuzkoa)
JABE PROGAMA“Jabetu, jabetzeko”
“Harago Aholkularitzaren baitan Jabe Programa garatu du Aran Erasunek.
Emakumeen ahalduntzerako eta (barne) mugak gain-ditzeko bitartekoak eskaintzen dituen programa: forma-zioa eta coaching.
Kontzientzia hartuz, geure indar eta ahalmenen jabe izateko. Eraldaketa prozesu pertsonal eta kolektiboak laguntzeko bidaide gara. JABE Programak ahaldunt-ze eta jabetzearen dimentsio pertsonalean jartzen du indarra, lanketa banakoa zein taldekoa izanik ere. Barnetik, ahalduntze kolektibora. Zentzu horretan, pertsonaren eremu guztiak aintzat hartzen ditugu: hi-zkuntza (eta egitura mentalak), emozioak eta gorput-za . Bizitza ardatz.
Ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:
- Formazioa (ikasketa gune eta prozesuen bidelagu-na, tailer teoriko-praktikoak), norbere gaitasun eta ahalmenak aktibatzeko.- Taldeko coachinga: ahalduntze kolektiborako bidea erraztu eta laguntzeko zerbitzua.
- Coaching pertsonala: aldaketa prozesuetarako bi-de-laguntza.
KoopFabrika.eus/bilbo
BILBOKoopFabrika