Post on 10-Mar-2016
description
Hasieran ez zait gustatu neure kuboa baina gero formak egiterakoan eta, gehiago gustatu zait. Kubo Atomikoa deitu diot kuboa apurtuta dagoelako eta koloretakoa delako. Kubo hau esperientzia handi bat izan da niretzako.Bi egun kostatu zait egitea, baina azkenean niretzako oso polita geratu zait!!!!!!!! Zulo bakoitza kolorez markatuta dago eta karratua da. Ander Lopez
NIK KUBO HAU EGIN NUENEAN ZULO HANDIAK EGIN NIZKION ZEREN ETA ASKO GUSTATZEN ZAIT ZULOAK NABARITZEA. KUBO ZULODUN HAU EGIN NUEN ZEREN ETA KUBO HONEN TAMAINA, KOLOREA, … ASKO GUSTATZEN ZAIZKIT. ANDONI
Nire kuboa “geometrika” deitzen da zeren eta forma
geometrikoak ditu.
Niri gustatzen zait maitasun askorekin egin dudalako eta nire
lagun guztiak esan zidatelako oso ondo egin nuela.
Egiterako momentuan pentsatu nuen ondo geratuko
zitzaidala eta horrela ondo geratu zitzaidan.
IRENE
Barrualdeak
Nire Kuboa Barrualdeak deitzen da. Horrela deitzen da, barrualdea ikusten delako.Kuboa egin nuen irakasleak kubo bat egiteko esan zigulako.Asko gustatu zitzaidan kuboa egitea.
Kuboa egiteko paso hauek egin nituen:
Lehenengo irakasleak eredu bat eman zigun. Eredu hori moztu egin genuen. Gero kartulina baten gainean ipini genuen, eta bere forma egin genuen kartulina gainean. Ondoren moztu egin genuen eta gero markatuta zeuden marretatik tolestu. Geroago formak moztu genituen eta gero pegatu egin genuen.
Azkenik irakasleak kartulina bi eman zizkigun eta kartulina batean kuboaren izena ipini genuen eta bestea base moduan.
ANE
Nire kuboari Iluntzearen argia deitu diot,kuboa bornean ilun dagoelako eta zulotxoetatik argia sartzen delako. Iluntzearen argia asko gustatzen zait eguzkia sartzen dela gogoratzen didalako. Leire
Mikel Elorriaga
Nire kuboak esan nahi du lan guztietan ez duela inportatzen
kanpoko zatiak bakarrik, baizik eta barruan dagoenak ere bai.
Horregatik ipini diot izen hau: METEORITO ZULATUA, ezer ez
egonda ere bere barruan dagoena ikusten delako.Hau da nire
eskulan hoberenetariko bat eta asko gustatzen zait. Egiten nuen
bitartean oso lasai eta gustura sentitu nintzen eta horrez gain
oso pozik nago egin dudanarekin. Espero dut gela honetan
horrelako gauza gehiago egitea zeren eta datorren urtean eskola
honetan ez naiz egongo.
Nik nire kuboari “poligonoak” deituko diot karratuak, hirukiak eta forma gehiago egin diodalako. Egin nuen horrela zeren niri matematikak asko gustatzen zaizkit. Matematikatik gehien gustatzen zaidana, poligonoak dira, marraztea asko gustatzen zaidalako. ALEX
Kuboa egin nuenean, KAKA- ZARRA deitu nion gaizki zegoela pentsatu nuelako. Egun horretan ez nuen sormen handirik izan eta gogo handirik ere ez, horregatik atera zitzaidan pixka bat txatxua. Orain , begiratzen diodanean TXILLIDA ekartzen dit gogora.
YERAY VEGA
MMMMarina BBBBocos naiz eta naturan inspiratu nintzen arte lan
hau egiteko. BBBBarraskiloa deitu diot albo batean barraskiloaren forma
duelako. OOOOndo pasatu dut kuboa egiten.
MARINA
Nik egin nuen kubo hau
forma poligonalak oso
gustukoak ditudalako.
Borobila, karratua, hirukia,
laukizuzena, laukia…
Niri asko gustatzen zaizkit
irudi poligonalak¡¡¡¡
MARIA
AUPA ATHLETIC Nire kuboa aupa Athletic deitzen da Athletic-en ikurrina duelako. Kuboa horrela deitzen da niri Athletic-a asko gustatzen zaidalako (nire gustuko ekipoa da). Niri asko gustatu zait eta espero dut zuei ere gustatzea.
Xabier Delgado
HAIZEAREN
KUTXA
Nire eskulturaren izena “Haizearen kutxa” da. “Haizearen kutxa” deitzen da kutxa zulatu bat delako eta zulo horietatik haizea sartzen delako. Kartulina beltzarekin egin dut eta oso pozik nago egin dudanarekin. Esperientzia berria izan da niretzako eta gustura nago, horrelako gauzak egitea asko gustatzen zaidalako.
HAIZEAREN KUTXA IBAI VALENTE
HAU NIRE KUBOA DA
Carla Morales
AAAAAAAAUUUUUUUURRRRRRRRPPPPPPPPEEEEEEEEGGGGGGGGIIIIIIII HHHHHHHHEEEEEEEEGGGGGGGGAAAAAAAALLLLLLLLAAAAAAAARRRRRRRRIIIIIIIIAAAAAAAA
“Aurpegi hegalaria ” nire kuboaren izena da.Horrelako izena ipini diot aurpegi forma duelako eta kartelak hegan egiten dagoela dirudielako.Oso pozik nago nire proiektuarekin zeren eta nik nahi nuen bezala geratu da. Lehenengo kartulina bat hartu nuen eta zati batzuk moztu nizkion nire erara. Gero konturatu nintzen aurpegi forma zuela eta hortik “ Aurpegi ” izena.Ondoren kartelak hegan egiten zuela iruditu zitzaidan,eta hortik “ Hegalaria ” ,baina ez nekien oraindik zein izen ipini beraz “ aurpegi ” eta ” hegalari ” batu egin nituen eta “Aurpegi hegalaria ” sortu zen.
Unai Varela
Izen hau ipini diot zuloek hiri bat gogorarazten didatelako Zulo hauek izenak dituzte:
Pertsona, Eraikuntza
Eta Bihotza.
\zÉÇx b\zÉÇx b\zÉÇx b\zÉÇx bÜÉé~ÉÜÉé~ÉÜÉé~ÉÜÉé~É
HORRELA DEITU DIOT KUBOARI, APURTUTA DAGOELA DIRUDIELAKO. AINGERU
kuboa? .
Nire kuboa lan oso zaila izan zen eta asko nekatu nintzen. Lehenengo orrian egin nuen eta banekienean nola egin eta ondo geratuko zela kartulinan egin nuen. Zulo batzuk hemendik eta handik egin nizkion eta azkenik amaitu egin nuen. Gero izena ipini nion eta horretan ere denbora bat eman nuen ez nekielako zein izen ipini eta horregatik asko pentsatu eta gero KUBOA? ipini nion izen bezala eta gero eragingailu bat ipini nion izenari barregarriagoa izateko. XANTI KORTA
Kubo hau egin dut liburuan ikusi dudan arte lan baten antzera eta Ilargia izena ipini diot, ilargiaren antza duelako. Iraitz Casillas
Kubo hau egin dut dibertigarria iruditu zaidalako.Besteak oso ondo daude baina apur bat aspergarriak dira, eta nik hau egin dut erakusteko artea dibertigarria ere izan daitekeela. Behean bi eragingailu ipini dizkiot, kuboa mugitzeko, Dibertigarria izateko aurpegi bat ere egin diot eta mingain bat burla egiten,baina ez zait geratzen tente. Mikel Cortés
Izen hori jarri diot nire kuboari, lore forma
duelako.
AINHIZE