Post on 18-Dec-2015
• Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urria denez, DBHko bigarren zikloan ere erabil daiteke.
• Artista bakoitzari lotutako informazioaren hasieran, fitxa bat dago; fitxan honako datu hauek topa daitezke: noiz jaio zen, noiz hil zen, zein mugimendu artistikoren partaidea izan zen (sailkapena posible den heinean), noren eragina izan zuen, eta artelan batzuen izenak.
• Halaber, diapositiba hauen azpian artista bakoitzari buruzko informazio gehigarria dago; artista horri dagozkion ezaugarriak (bizitzaren eta lanen inguruko zehaztasunak) azaltzen dira atal horretan. Diapositibetan oso informazio laburra dago. Dena den, irakasleak eman beharreko azalpenak azpian dauden oharretan oinarritu daitezke. Artista bakoitzaren inguruko informazioa lortzeko, goiko barran IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, OHARRAK. Hor ikus daiteke artista jakin bati buruzko informazioa. Diapositibara itzultzeko, IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, NORMAL.
• Artista bakoitzari lotutako informazioa bukaeran ageri da (oharretan berriro ere) nondik hartu diren argazkiak. Bibliografia lanaren amaieran dago.
Emakume artistak
• Garai batean, pentsatzen zen emakume artisten lanak eta gizonezkoen lanak pareko baldintzetan plazaratu behar zirela.
• Gaur egun, oso uste inozoa ematen du orduko hark.
• Emakume artistek traba handiak gainditu behar dituzte karrera artistikoa eta familia-bizitza uztartzeko. Emakume batzuek larrutik ordaindu behar dute bizitza profesionala izatea.
• Beraz, egoera hau aldatu nahi badugu, gizartearen arauak aldatu behar dira, emakume artistek beren sortze-lana egiteko eta lanak kaleratzeko
Sofonisba Anguissola
Artemisia Gentileschi
Rosalba Carriera
Yun Bing
Berthe Morisot
Sonia Delaunay
Camille Claudel
Liuvov Popova
Varvara Stepanova
Dora Maar
Tina Modotti
Frida Khalo
Georgia O'Keeffe
Barbara Hepwoth
Helen Frankenthaler
Niki de Saint Phalle
Louise Bourgeois
Dora Salazar
Kara Walker
The Guerrilla Girls
Barbara Kruger
Sofonisba Anguisola
• Cremonan (Italia) jaio zen, 1527an
• Palermon (Italia) hil zen, 1625ean
• Mugimendua: Errenazimentua (erretratu egilea)
• Artelanak: Xake partida, Autoerretratua, Mutiko baten erretratua
• Eragina: Tiziano eta Greco
“Bizitza sorpresaz beterik dago; une eder horiek harrapatzen saiatzen naiz, begiak zabal-zabalik”
• Familia noble batean jaio zen.• Eredu errenazentistari
jarraiturik, bere aitak sei alabei aparteko hezkuntza eman zien.
• Errenazimentu-garaian, pintura arloan, ospe handia izan zuen lehen emakumea da.
• Batez ere, erretratuak pintatu zituen.
• Madrileko gortean lan egin zuen eta Filipe II.a erretratatu.
• Bere bizitzaren amaieran, Van Dyckek erretratatu zuen bera .
Sofonisba Anguisola
Sofonisbaren autorretratua
Artemisia Gentileschi
• Erroman (Italia) jaio zen, 1593an.
• Napolesen (Italia) hil zen, 1652an.
• Garaia: Barrokoa (tenebrismoa).
• Artelanak: Susana eta agureak, Judith eta Holofernes, Autoerretratua.
• Eraginak: Caravaggio, Orazio Gentileschi.
..
• Barrokoaren garaian, emakume pintorerik famatuena izan zen.
• Florentzian, Napolin eta Venezian egin zuen lan.
• Aitarekin batera, Karlos I.aren enkargua egin zuen, Londresen.
• Lan garrantzitsuena, Judith eta Holofernes.
• Koadro erlijioso ugari: Deikundea, S. Joan Bataiatzailearen jaiotza, David eta Betsabe
Artemisia Gentileschi
Judith eta Holofernes
Rosalba Giovanna Carriera
• Venezian (Italia) jaio zen, 1675ean.
• Venezian (Italia) hil zen, 1757an.
• Garaia: Barrokoa, rokoko mugimendua (Veneziako eskola).
• Artelanak: Karlos Estuardoren erretratua, Amalia enperatriza, Andrea ilea mozten.
• Eraginak: Andrea Carriera, Giovanni Pellegrini.
• Rokoko estiloaren bultzatzailetariko bat izan zen.
• Txikitatik talentu artistiko handia agertu zuen.
• Amari lagundu zion bere lanbidean: parpailentzako irudiak diseinatu zituen.
• Erretratugile oso ospetsua izan zen, pastel-teknika aplikatu baitzuen erretratuetan.
• Parisko Errege Pintura Akademiako kide izendatu zuten.
• Artelan ugari: miniaturak, erretratuak, mitologia...
• 1746an, itsu geratu zen.
Rosalba Carriera
Yun Bing
• Jiang Su-n (Txina) jaio zen, 1670ean.
• Txinan hil zen, 1710ean.
• Mugimendua: Qingyu.
• Artelanak: Emakumea udazkeneko lorategian, Liliak, Urreliliak.
• Eragina: Yun Shouping.
• Pintore famatu baten alaba izan zen.
• Aitak irakatsi zion loreak eta txoriak pintatzen.
• Etxe inguruko naturak iradoki zizkion pintatzeko gaiak: loreak, intsektuak, larreak...
• Argi-iluna eta sakontasuna lantzen ditu bere lanetan.
• Batzuetan, olerkiak idazten ditu koadroetan.
• Loreen edertasuna eta esanahi sinbolikoa azaltzen ditu.
Yun Bing
Berthe Morisot
• Bourges-en (Frantzia) jaio zen, 1841ean.
• Parisen (Frantzia) hil zen, 1895ean.
• Mugimendua: inpresionismoa.
• Artelanak: Udako eguna, Bois de Boulogneko basoa, Sehaska.
• Eragina: Monet, Renoir, Corot.
Berthe Morisot
Psike
Bizitza osoa eskaini zion pinturari, nahiz eta bizimodua ateratzeko horren beharrik izan ez.
• Familia aberats batean jaio zen.
• Louvre museoan, bertako artisten lanak kopiatuz ikasi zuen pintatzen.
• Inpresionistekin lan egin zuen.
• Ezkondu eta gero, etxe barrualdeko eszenak pintatu zituen bereziki.
• Senideen erretratuak egitera mugatu behar izan zituen bere lanak. Hori da, hain zuzen ere, garaiko emakumeek izan zuten muga artistikoa eta soziala.
Manet Wigth irlan
Berthe Morisot
Sonia Delaunay
• Gradizhsk-en (Ukraina) jaio zen, 1885ean.
• Parisen (Frantzia) hil zen, 1979an.
• Mugimendua: kubismoa, orfismoa.
• Artelanak: Neskak bainujantzian, Emakumea, kultura eta gizartea, Aldibereko kontrasteak.
• Eraginak: Robert Delaunay, Kandinsky.
“Nik hiru bizitza izan ditut: lehenengoa, Robert nire gizonari eskaini diot; bigarrena, nire semeari; hirugarrena, laburrena, neure buruari. Ez zait damutzen neure buruari denbora gehiago eskaini ez izana; ez dut astirik izan”.
Sonia Delaunay
Titulurik gabe
Sonia Delaunay
Icarus
• Ukrainan jaio zen, 1885ean.
• Soniak 5 urte zituela, osaba batek haren hezkuntzaren ardura hartu zuen.
• S. Petersburgora joan ziren bizitzera.
• Parisen arteak ikasi, eta han Robert Delaunay-rekin ezkondu zen.
• Semea jaio zenean, oihal zatiz egindako ohazala da haren obra abstraktuaren abiapuntua.
Sonia Delaunay
Dubonnet
• Kubismoan, orfismoan eta abstrakzioan aritu zen.
• Pintorea eta diseinatzailea (dekoratuak, oihalak eta jantziak) izan zen.
• Aldibereko jantzien eta liburuen egilea. Aldibereko Boutiqueren sortzailea.
• Artistaren irudia bere gizonaren mende agertu zen beti. Robert hil eta gero, gizonaren teoriak eta obra zabaltzeko lan egin zuen.
• Bizirik zegoela, Louvre museoak bere obraren atzera begirakoa egin zion.
Hiru emakumeak
Sonia Delaunay
Camille Claudel
• Bresse-n (Frantzia) jaio zen, 1864an.
• Montfavet-en (Frantzia) hil zen, 1943an.
• Mugimendua: inpresionismoa.
• Artelanak: Solaskideak, Helduaroa, Abandonua, Katedrala.
• Eragina: Rodin.
Camille Claudel 1864-1943
• Oso historia tragiko baten protagonista.• Emakume autoritarioa eta independentea izan zen;
txikitatik izan zuen eskulturarako zaletasun handia.• Rodinen tailerrean laguntzaile gisa hasi zen. • Rodin amorantea izan zuen, eta lan batzuk bien
artean egin zituzten.• 1892tik aurrera, bere kabuz ibili zen lanean.• Oso lan modernoak eta kalitate handikoak zizelkatu
zituen. Trebetasun tekniko handia izan zuen, bereziki marmola lantzeko. Camilleren lan batzuk Rodinek sinatu zituen.
Camille Claudel
• Diru faltak
(eskulturaren materialak bereziak eta garestiak ziren) eta Rodinek abandonatzeak ahuldu zuten Claudelen osasun fisiko eta mentala.
• 1906tik aurrera, Camillek suntsitu egin zituen berak egindako lan gehienak.
• 1914an, familiak Camille Claudel psikiatriko batean sartu zuen.
• 30 urtez egon zen bertan, atera gabe.
• 30 urte horietan ez zioten inoren gutunik eman; nebak, Paul Claudel idazle famatuak, 15 bisita besterik ez zizkion egin, eta amak, bat ere ez.
Camille Claudel
“Egin dudan guztia ez dut egin
psikiatriko batean giltzaperatuta
amaitzeko. Zerbait gehiago merezi
nuen”.
Camille Claudel
Camille Claudel
Liuvov Popova
• Moskun jaio zen, 1889an.
• Moskun hil zen, 1924an.
• Mugimendua: konstruktibismoa.
• Artelanak: Biluzi kubista, Arkitektura piktorikoa, 5. aktorearentzako lan-jantzia.
• Eragina: Vladimir Tatlin, Archipenko.
• Merkatari-familia kultu batean jaio zen, Moskun.
• Moskun, arte-ikasketak egin zituen.
• Italiara eta Parisera bidaiatu zen.
• Kubismoan, futurismoan eta suprematismoan aritu zen.
• Errusiar Iraultzan hartu zuen parte.
• Malevitxen taldeko pintorea izan zen.
• Errusiar Iraultzarako propaganda-kartelen egilea izan zen.
Liuvov PopovaLiuvov Popova
Bi irudiBi irudi
Liuvov Popova
Varvara Stepanova
• Kovnon (Errusia) jaio zen, 1894an.
• Moskun (Errusia) hil zen, 1958an.
• Mugimendua: bigarren abangoardia errusiarra.
• Artelanak: Bost irudi hondo zuriaren
• gainean, Billar-jokalariak.
• Eragina: Malevitx, Rodtxenko, Popova.
• Abangoardia errusiarraren partaide izan zen.• Urriko Iraultzarekin bat egin zuen, eta honako
hauen bitartez kolaboratu zuen: kartelak, oihalak, aldizkariak, kaleko dekorazioa, pintura...
• Era askotako teknikak esperimentatu zituen.• Artea eta produkzio industriala uztartu zituen
oihalen diseinuan. • Emakume roboten egilea izan zen.• Emakume robot horiek artistaren, amorantearen,
amaren eta langilearen eredu dira.
Varvara Stepanova
Dora Maar
• Parisen (Frantzia) jaio zen, 1907an.
• Parisen (Frantzia) hil zen, 1997an.
• Mugimendua: surrealismoa.
• Artelanak: argazki-muntaketak, Mutikoa Boquerian lotan, Uburen erretratua.
• Eraginak: Man Ray.
• Parisen jaio, txikitan Buenos Airesen bizi, eta Parisera bueltatu zen ikasketak egiteko.• Esperimentazio handia egin zuen argazkigintzan: argazki-muntaketak, erretratuak eta kaleko argazkiak..• Ezkertiar militantea izan zen.• Kaleko giro herrikoia fotografiatu zuen: merkatuak, feriak, industrialdeak, errebalak...•Argazki surrealistak egin zituen.
Eskale itsua, 1937
Dora Maar
• Picassorekin izan zuen harremanak ospea eman arren, bere lana oztopatu zion.
• Pintatu zituen natura hilek eta paisaiek Doraren beraren bakardadearen ikuspegia erakusten dute.
• Gernikari buruz, argazki sorta egin zuen.
• Argazki eta argazki-muntaketa surrealistei atmosfera oniriko eta misteriotsua antzematen zaie.
• Hainbat erakusketa egin zituen.
Dora Maar
Tina Modotti
• Udinen (Italia) jaio zen, 1896an.
• Mexikon hil zen, 1942an.
• Mugimendua: errealismoa.
• Artelanak: Umea kapela daramala, Langileen desfilea, Eskuak lanabes bati helduta.
• Eragina: Edward Weston.
• Langile-familia batean jaio zen, Italian. Gero familiak AEBra emigratu zuen.
• Lehenengo, jostuna izan zen; gero, modelo eta aktore; azkenik, argazkilaria.
• Mexikora joan zen, eta, alderdi komunistan sartuta, hainbat borrokatan hartu zuen parte.
• Hasieran, lehen plano txundigarriak egin zizkien loreei, barazkiei eta bestelako objektuei.
• Gero, indigenen bizimodua eta eguneroko eszenak izango dira argazkien gaiak. Tehuantepec-eko emakumeak argazki zirraragarrietan, emakumeak (umeak gainean edo zama handiak buruan dituztelarik) bikain enkoadratuta daude.
Dora Maar
Frida Kahlo
• Coyoacan-en (Mexiko) jaio zen, 1907an.
• Coyoacan-en (Mexiko) hil zen, 1954an.
• Mugimendua: surrealismoa.
• Artelanak: Autoerretratua ilea moztuta, Frida biak, Frida eta Diego Rivera.
• Eragina: Diego Rivera.
“Ez dut inoiz ametsik pintatu, neure errealitatea pintatu dut”
• Mexikon jaio zen, 1907an.• Poliomielitisa izan zuen
txikitan, eta autobus istripu larria, gaztaroan.
• Zauri izugarriak sendatzen ari zela ekin zion pintatzeari.
• Ebakuntza ugari jasan zituen. Urte askotan kortse zurruna eraman zuen.
• Bere oinazea ageri da koadroetan.
Frida Kahloren argazkia
Frida kahlo
• Rivera pintorearekin ezkondu zen. Oso harreman gatazkatsuak izan zituzten.• Autoerretratu ugari ditu. Horietan, ageri da txordo, bibotea kendu gabe, eta tradiziozko orrazketa konplexuak buruan. Maiz askotan, animaliak eta paisaia samingarriak jartzen ditu mihisearen hondoan; eta sufrimendua, atsekabea, oinazea eta sumindura aurpegian.• Pintore autodidakta izan zen: ez zuen inoiz hezkuntza akademikorik izan.• Bere bizitzan hiru erakusketa baino ez zituen egin.
Frida kahlo
“Ni ez nago gaixorik, ni apurtuta nago”
Frida kahlo
Henry Ford ospitaleaAutoerretratua
Koloma apurtua
Georgia O’Keeffe
• Wisconsin-en jaio zen, 1887an.
• Santa Fen (Mexiko Berria) hil zen, 1986an.
• Mugimendua: eskola garaikide amerikarra.
• Artelanak: Ezpata-lore gorria lorontzi zurian, Behiaren burezurra Kaliko arrosekin.
• Eragina: Alfred Stiegiltz.
“Hirietako jendea korrika joaten da toki batetik bestera; ez du lore bat ikusteko astirik. Ikus dezaten
nahi dut, nahitaez”
Georgia O’Keeffe
Georgia O’Keefferen erretratua
Berde-urdinaBerde-urdina
• Kolono irlandarren alaba izan zen.
• Arte-ikasketak egin zituen Chicagon eta New Yorken.
• Arte-eskolak eman zituen Texasen. Hango paisaiak liluratu zuen.
• Hasieran, abstrakzioan aritu zen.
• Gero, lore handiak ―ia abstraktuak― landu zituen.
• Etxe-orratzen irudi figuratiboagoek kutsu surrealista dute.
• Hezur eta burezur gainean pintatu zuen.
• Lehen atzera begirakoa 1927an egin zioten, artistak 40 urte zituela.
• Ospe handia izan zuen AEBn.
• 99 urteekin hil zen.
Georgia O’Keeffe
Bi kala arrosa
Barbara Hepworth
• Yorkshire-n (Ingalaterra) jaio zen, 1903an.
• St Ives-en hil zen, 1975ean.
• Mugimendua: gerraondoko bigarren abangoardiak.
• Artelanak: Elkarrizketa harri magikoekin, Ama eta umea, Kikara eta pilota.
• Eragina: Henry Moore.
• Ingalaterran jaio zen.
• Arte-ikasketak egin zituen.
• Henry Moore-ren laguna. Espazio hutsaren kontzeptua Moorek baino lehenago landu zuen.
• Material ugari landu zituen: zura (intxaurrondoa, teka, kaoba), harria ( marmola, alabastroa eta arbela) eta metala (brontzea).
“Hil baino lehen, ahalik eta eskultura on gehien egin nahi ditut”
Forma dualaBarbara Hepworth
• Barbararen eskultura abstraktuek eta organikoek neolito garaiko eskultura gogorarazten dute.
• Enkargu publiko ugari izan zituen: New Yorkeko NBErentzat Brontze Handia, besteak beste.
• Bere lana ez da ugaria; baina eskalan, forman eta materialetan askotarikoa da.
• Tailerrak su hartu, eta hil egin zen.
Barbara Hepworth
Zirkulu zatitua. Bi forma
Helen Frankenthaler
• New Yorken jaio zen, 1928an.• New Yorken bizi da.• Mugimendua: espresionismo abstraktua.• Artelanak: Ilunabarra, Kapitainaren
erlojua, Ilargiaren alde ezkutua.• Eragina: Jackson Pollock, Robert
Motherwell.
“Urak eta gardentasunak betidanik erakarri izan naute"
• New Yorken jaio zen, eta han artea ikasi.
• Pollocken lana ezagutu eta gero, espresionismo abstraktuan aritu zen.
• Mihisea zoruan jartzen du, beste espresionista abstraktuek bezala.
• Baina teknika piktoriko propioak ditu.
• Mihiseak ez du inprimaziorik.
• Olioa oso urturik zabaltzen du mihisean, geruza bat bestearen gainean.
• Batzuetan, belakiz zabaltzen du pintura
• Mihisea kolore eroalea da, besterik gabe.
Helen FankenthalerHelen Fankenthaler
Niki de Saint Phalle
• Parisen jaio zen, 1930ean.
• Kalifornian (Estatu Batuak) hil zen, 2002an.
• Mugimendua: pop-a, sooting painting-a.
• Artelanak: Nanak, Tarot lorategia, Stravinsky lorategia.
• Eragina: Jean Tinguely.
Eguzki-jainkoa
Niki de Saint Phalleren Niki de Saint Phalleren erretratuaerretratua
Niki de Saint PhalleNiki de Saint Phalle
• Frantzian jaioa. • Aitak 29ko krisian dirua galdu
zuen, eta familiak AEBra emigratu zuen.
• 18 urterekin ezkondu, eta Parisera joan zen.
• Nerbio-krisiak jota egon ostean, pintatzen hasi zen terapia moduan.
• Seme-alabak aitarekin utzi zituen pinturan aritzeko.
• Shooting Paintinga: egurrezko xaflak igeltsuz estalita, eta topatutako objektuak itsatsita, errifle batez jaurtikitzen zuen pintura horren kontra.
• Pop-artetik gertu. Pompidou Zentro alboko parkearen egilea da eta Florentzian, Tarot lorategiarena.
Kalifa erregina
Niki de Saint PhalleNiki de Saint Phalle
• Hainbat tamainatako eskultura (nanak) hauen bitartez, gizarteak emakumeei inposatzen dien rola kritikatu nahi izan zuen.
• Mezu positiboa helarazi nahi die emakumeei.
Niki de Saint PhalleNiki de Saint Phalle
Louise Bourgeois
• Parisen jaio zen, 1911n.
• New Yorken hil zen, 2010ean.
• Mugimendua: gerra ondoko bigarren abangoardia.
• Artelanak: Autoerretratua, Armiarmak, Gela gorria, Aitaren suntsipena.
• Eragina: Brancusi.
“Beti liluratu izan nau orratzaren botere magikoak. Kaltea konpontzeko erabiltzen da. Barkamenaren
erreibindikazioa da”
• Parisen jaio zen, 1911n.• Matematika ikasten hasi,
eta hortik artea ikastera pasatu zen.
• New Yorkera joan zen bizitzera.
• Totemetan eta arte primitiboan oinarritutako eskulturak egin zituen AEBn.
• Emakumearen ikuspuntutik jorratzen ditu gaiak: etxea, gorputza...
• Txikitako obsesioak eta oroitzapenak landu, eta sendatzen ez diren zauriak aztertzen ditu.
• Bourgeoisen lana iraganaren berreraikuntzan oinarritzen da.
• Agerian edo ezkutuan ikusten dira sexu-organoak hainbat eskulturatan.
Louise Bourgeois
Dora Salazar
• Altsasun jaio zen, 1963an.
• Bilbon bizi da.
• Artelanak: Medusa, Hariaren hiria, Dantzariak, Musikaren kutxa, Gezurrezko emakume heroiak.
• Eragina: Hannah Collins, Rebecca Horn.
“Ez zait gustatzen arteagatiko artea egitea. Gauzak kontatzea gustatzen zait”
Sokazko Venusa
Emakumea ilargian
“Emakumea naiz, eta emakumeekin ditut harremanak, baina, oraindik neure identitatea
bilatzen ari naiz ”
• Emakumea eta emetasuna dira haren lanen ardatza.
• Sortzen dituen piezak pisu gutxikoak dira, baina oso ikusgarriak.
• Irrigarri uzten ditu –ironia handiz– gaur eguneko bizimoduaren balioak eta ohiturak.
Kanpaia-emakumea
Kara Walker
• Stockton-en (Kalifornia) jaio zen, 1969an.
• Rhode Island-en bizi da.
• Mugimendua: kartoi beltza pareta zuriaren gainean erabiltzen du.
• Artelanak: Camptowen-eko emakumeak, Tom osabaren amaiera, Virginia herriko lintxamendua.
• Eragina: XIX. mendeko esklaboen literaturaren estereotipoak.
The Guerrilla Girls
• 1985ean sortu zen talde hau, New Yorken.
• Lanak: kartelak, hitzaldiak, manifestazioak...
• Eragina: arte-munduan eragin nahi dute, emakume artisten kontrako diskriminazioa salatzeko.
Emakumeek biluzik egon behar dute Metropolitan Museumean sartzeko?
Eli Broad maitea:
Jakinarazi nahi dizugu zure hain pisu handiko arte-bilduman, pisu txikiko emakume eta kolore beltzeko artista kopurua dagoela.Los Angeles bezalako hain hiri aniztunean, zu bezalako gizarte- liderrak izugarri txarto sentitu behar du horregatik!!! Ziur gaude egoera hori berehala konponduko duzula. Maitasunez,
Guerrilla Girls
Guerrilla Girls
• Emakumeen kontrako diskriminazioa salatzen dute arte-giroan. • Emakume artistak, erakusketa-komisarioak eta arte-historialariak dira talde horren kideak. • Pegatinen, liburuen eta hitzaldien bitartez egiten dituzte protestak.
Guerrilla Girls
Nola hasi zen talde hau?
• 1985ean sortu zen mugimendu hau, New Yorkeko Metropolitan Museumek antolatutako erakusketa batean.
• Erakusketa hartan, 169 artistatik 13 baino ez ziren emakumeak.
• Eta guztiak arraza zurikoak.• Guerrilla Girls taldekoek museo aurrean kartelak eta
pankartak eskuetan, desfile bat egin zuten egoera hori salatzeko.
Guerrilla Girls
Nolako ekintzak egiten dituzte?
• Kartelak eta liburuak plazaratzen dituzte.• Tokian tokiko protestak egiten dituzte.• Talde anonimoa da: inork ez daki zenbat emakumek
hartzen duten parte taldearen erabakietan.• Taldekideak identifikatzeko, hildako emakume
artisten izenak erabiltzen dituzte.• Gorila-maskara jantzita azaltzen dira, egiten duten
salaketari eman nahi diotelako garrantzia, eta ez egiten duen pertsonari.
• King Kong-i, gizonezkoen botere-ikurrari, egiten diote parodia.
Guerrilla Girls
Emakume artista izatearen abantailak, Gerrila Girls-en ustean
• Erakusketak egiten direnean, ez dugu gizonekin egon behar.
• Pozik gaude, ikusten baitugu zelan gauzatzen diren gure ideiak gizonen lanetan.
• Artearen historiako liburuetan sartzeko aukera daukagu... bigarren bertsioak egiten direnean.
Hauxe da gure dekalogoa:
• Arrakasta lortzeko, ez dugu inolako presiorik jasan behar.
• Ziur gaude edozein arte mota egiten badugu ere, gure artea “femenino” sailkapenean sartuko dela.
• Ama edo artista izatearen arteko aukera egin dezakegu.
Guerrilla Girls
Barbara Kruger
• New Jerseyn jaio zen, 1945ean.
• New Yorken eta Los Angelesen bizi da.
• Artelanak: Ez mugitzeko agindua jaso dugu; Zure gorputza gudu-zelaia da; Erosten dut, beraz, banaiz.
• Eragina: Magdalena Abakanovicz, Mary Kelly, Chantal Akerman.
Zergatik erakusten zaigu argazki hau, eta ez bestea?
• Diseinua eta Ikus-artea ikasi zuen.
• Moda-aldizkarietan lan egin zuen garaian, politikari buruzko liburu-azalak diseinatu, eta poesia idatzi zuen.
• Lehenengo artelanek bikain erakusten dituzte politika eta gizarte-gaiak.
• Sexu-rolak, komunikabideen boterea eta gizartearen estereotipoak kritikatzen ditu, hitzaren eta irudiaren bidez.
• Instalazioak formatu handitan egiten ditu: hormak, zorua eta sabaia betetzen ditu.
Barbara Kruger