LITOSFERA-PLAKEN ERTZAK

Post on 19-Jan-2016

85 views 1 download

description

LITOSFERA-PLAKEN ERTZAK. Plaken ertzak hainbat motatakoak izan daitezke. Ertz dibergenteak. Ertz konbergenteak. Albo-ertzak. 1-.Ertz dibergenteak. Bata bestetik urruntzen diren plaken ertzak dira. Magma gora egiten du lurrazal ozeanikoko bi plakaren arteko pitzaduratik. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of LITOSFERA-PLAKEN ERTZAK

LITOSFERA-PLAKEN ERTZAK

Plaken ertzak hainbat motatakoak izan daitezke.

• Ertz dibergenteak.

• Ertz konbergenteak.

• Albo-ertzak.

1-.Ertz dibergenteak.

• Bata bestetik urruntzen diren plaken ertzak dira.• Magma gora egiten du lurrazal ozeanikoko bi

plakaren arteko pitzaduratik.• Magma-metaketaren ondorioz, lurrazala handitu

eta hondo ozeanikoa alboetarantz hedatzen da.• Dortsal ozeanikoak izeneko itsaspeko

mendikateak sortzen dira.

2-.Ertz konbergenteak

• Hurbiltzen ari diren eta elkarri presioa egiten dioten plaken ertzak dira.

2.1 Bi plaka ozeanikoen artekoa.

• Dentsitate handieneko plaka beste plakaren azpian hondoratzen da. Fosa ozeaniko izeneko sakonunea sortzen du.

• Hondoratzeak magma igoarazten du, ondorio, sumendi-erupzioak gertatzen dira.

2.2 Plaka ozeaniko baten eta plaka kontinental baten artekoa.

• Plaka ozeanikoa plaka kontinentalaren azpian hondoratzen da. Fosa ozeanikoa sortzen da bien arteko ukipen-zonan.

Plaken arteko talkaren ondorioz, mendikate periozeanikoa sortzen da.

2.3 Bi plaka kontinentalen artekoa.

• Plaka kontinental bat eta plaka ozeaniko bat elkarrengana hurbiltzean, bi kontinenteek elkar ukitzen dute. Talkaren eta presio handiaren ondorioz, bi kontinenteak tolestu eta mendikate handiak sotzen dira.

• Subdukzio-prozesu bat gertatzen denean, litosfera suntsitu, aldiz, litosferaren lodiena hazi egiten da bestan.

2.3 Bi plaka kontinentalen artekoa. Argazkia.

3-. Albo-ertzak edo ertz transformakorrak.

• Alboetarantz higitzen diren plaken ertzak dira.

• Albo-higadura litosfera zatitzen duen etengabeko marruskadura eragiten du. Bizi horri loturiko faila handiak agertzen dira.