Novedad Nouveauté Novetat Novidade teknikoa... · Hiri hondakin solidoak Enekoitz Ramirez, Lanbas,...

Post on 20-Jan-2021

4 views 0 download

Transcript of Novedad Nouveauté Novetat Novidade teknikoa... · Hiri hondakin solidoak Enekoitz Ramirez, Lanbas,...

Berria Novedad Nouveauté Novetat Novidade

Jon AlonsoHiri hondakin solidoakEnekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, presoohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzo-en saldoarentzat lanean jarraitzen du. Orain-goan Euskaltzaindian jasotako hainbat meha-txu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bar-tzelonan, edukiontzi batean biluzik eta hilikagertu den unibertsitate irakasle eta euskal-tzainaren heriotza. Hala, bada, ertzainak prosti-tutak, unibertsitate irakasleak, mossoak, kaze-tariak, euskaltzainak eta mota guztietako hon-dakinak agertuko zaizkigu Lanbasen abenturaberri honetan.

312 orr. 18,50eISBN 978-84-16350-22-3

Jon Alonso | (Iruñea, 1958). Biologian lizentziaduna, euskara irakasleaizandakoa, gaur egun itzultzailea da. 1995ean Mikel Zarate saria jasozuen Idiaren eraman handia saiakeragatik. 2001ean, aurreneko JuanZelaia saria irabazi zuen Agur, Darwin (eta beste arkeologia batzuk)lanarekin. 1995ean argitaratu zuen lehen nobela, Katebegi galdua, eta1998an nobela eta saiakera artean dagoen Camembert helburu lana.Ondoren, Euskal karma rapsodia, Hodei berdeak eleberria, Erretzaileeneremua ipuin liburua argitaratu ditu, besteak beste. Camembert helburulanean aurrenekoz agertutako Enekoitz Ramirez Lanbasen ibilera berriakkontatu zituen 2012an argitaratutako Zintzoen saldoan eta, orain,eskuartean daukazun Hiri hondakin solidoak eleberrietan.Itzulpengintzan ere aritua da; berak euskaratu zuen Jose SaramagorenLisboako setioaren historia, Julio Cortazarren zenbait ipuin JulioCortazar: Antologia apetatsua eta Jon Bilbaoren Kometaren eraginpean.

Apdo. 78 • 31300 TAFALLA • NAVARRA/NAFARROA( 948 703934 • fax 948 704072txalaparta@txalaparta.com • www.txalaparta.com

txalaparta