Post on 23-Feb-2016
description
SAN JUAN BAUTISTA PARROKIA-ELIZA OBANOS (NAFARROA)
Neogotiko tankerakoa da. 1912.ean Angel Goicoechea arkitektoak eraikia. Obanoseko antzineko Elizaren Ateladak, Elizpeko Arkuak eta Koropekoa probetxatu ziren.
2009 urtean oholtza gaur dagoenaz aldatu eta margotu zen.
Bataio-kapera. Burdin hesia XVI. mendeko inbarra bihurtuez osatuta dago. Esaten denez, , Nafarroako zaindaria den Frantzisko Xabier Deunaren anaia zenaren Jaso eta Azpilikuetako Joanen etxeko kaperakoa zen.
Kepa Deuna, XVI. mendeko tankera erromanista.
Paulo Deuna. Hau eta aurrekoa antzinako elizan zegoen erretaulan zeuden.
San Joan Batatzailea, XVII. mendeko tankera barrokoa.
Bataiarria, erdi arokoa fuste zilindriko boladuna, antzineko elizakoa.
XIX. mendeko neoklasikoko tankerako erretaula.
Doloreetako Amabirjina, janztekoa, XIX. mendea, Ostiral Santuko prozesioaren 7. pausokoa.
Kristo Etzanda, XIX. mendekoa, zizelkatutako izaraz estalia, Ostiral Santuko prozesioaren 6. pausokoa.
Gonzagako Luis Deunaren irudia, Jesuitarra.
Ramon Nonato Deunaren irudia, jaio gabeko eta haurdunen zaindaria.
Gillen Deunaren buruaren erlikia, Berpizkundeko Pazkoaren osteko lehen ostegunean gurtu egiten da Obanosen. Egun horretan ardoa eta ura bedeinkatzen dira erlikian zehar igaroz.
Rokoko tankerako erretaula, XVIII mendeko bigarren erdikoa.
Sebastian Deuna, XVIII mendeko Barrokoa
Andre Maria Zuria, Jakinduriaren irudia, XIII. mendeko erromanikoa, eskuan munduko bola dauka eta umeak liburu bat.
Martin Deunaren behe-erliebea bere kapa behartsu batekin partekatzen. XVI. mendeko errenazentista, gaur egun non zegoen ez dakigun antzineko Martin Deunaren baseliza batean zegoen
Akitaniako Gillen Deuna, XVIII. mendeko barrokoa, egurrezko tailua.
Pulpitu, Neogotikoa, erretaula nagusia eta aurrekaldeko bi alboetako erretaulekin batera multzo bat osatzen du.
Jesusen Bihotz Sakratuari eginiko erretaula neogotikoa
Jesusen Bihotz Sakratua, neogotikoa
Erdiko irudiekin Mariaren senarra Jose Deuna, Isidro Nekazaria Deuna, Paduako Antonio Deuna eta Frantzisko Xabier Deuna, Misio eta Nafarroako Zaindaria.Erretaula Nagusia, bere imajinak modernoak dira, goiko Kalbarioa izan ezik.
Koropeko sabaia Antzineko elizakoa da, Gotikoa.
Sagrarioa Antxetako Juanek eginikoa da.
Joan Batatzaile Deuna, Erretaulako erdiko irudia.
Gurutziltzatua barrokoa da, eta bere ondoko irudiak, Maria eta Joan Deuna, erromanistak.
Arnotegiko Gure Andre Maria, ardantzeen zaindari. Horregatik eskuan mahats-mordoa du, XII. mendeko erromanikokoa da.
Sortze Garbiaren Erretaula, Erretaula Nagusiaren azken atala.
Sortze Garbiaren imajina.
Joan Bataiatzaile Deuna, basamortuan atsedenean, XVI. mendeko erromanista, Antxetako Juanek egina.
XVIII. mendeko Rokoko tankerako erretaula, bere simetrikoaren antzekoa.
Soterraako Andre Maria, XVIII. mendeko janzteko irudia.
Rosarioko Andre Maria, XVI mende amaierako erromanistaAnton Deuna, Herri-barrokokoa
Gurtziltzatutako Kristoa, Errenazentista, XVI. mendekoa, Ostiral Santuaren prozesioko 5. pausukoa.
Buru dramatikoa eta irudi ederra, giharren markatze zein tamaina nabarmentzekoak dira, beste batzuen gainetikoak.
Neoklasiko tankerako erretaula, bere simetrikoaren antzekoa.
Umea besoetan duen Amabirjina eta San Joan, erromanista tankerakoak. Jatorrizko polikromia mantentzen du. Intxaurrondo-enbor bakarrean zizelkatuta, gehigarri bat baino ez, Antxetako Joanena omen da.
Lorentzo Deunaren irudia, parrillaren bidez bere martirioa irudikatzen da.
Marko Deunaren imajina.
Aurrealdeko beruneztatutako beiratea, lau ebanjelariekin Joan Deuna, Mateo Deuna, Marko Deuna eta Lukas Deuna
*