Obanoseko Misterioa

Post on 27-Mar-2016

232 views 9 download

description

Obanoseko Misterioa

Transcript of Obanoseko Misterioa

“Obanoseko Misterio” izeneko Auto Sakramentala XIV mendeko elezahar bati buruz ari da, Akitaniako Dukearen semealabak pertsonaia nagusiak dituen legenda, alegia. Antzezlana bere kontakizunaz hasten da, Gudaria, Anderea eta Fraidearen eskutik

Done Jakue erlikia-hobia 813. urtean aurkitu zen Galizian, geroago Compostelako Done Jakue izenez ezagutu zen lekuan. Goi Erdi Aroko Europan, erlijio-pizgarrien behar handia

zuela, gertaera honek itzelezko garrantzia izan zuen.

Ordutik gaur arte Europa osoko sinesle-jendetza Compostelako Done Jakueraino joan izan da erromes, urteak joan urteak etorri “Done Jakue Bidea” deitu izan den ibilbidetik.

Obanoseko Misterio antzezlanaren lehen atalean erromes hauen igarotzea islatu egiten da.

Antzezlana Herriko plazan antzezten da. Bi sarrera daude, Orreaga eta Somport-eko bideak irudikatzeko. Bi bide horietako erromesek bat egiten dute Obanosen, gero bide

bakarrean jarraitzeko Done Jakueraino.

Antzezlanean hainbat pertsonaia agertzen dira, batzuk benetakoak, itxurazkoak besteak, hauek pasatu baino ez dute egiten, beste horiek beren bizipenak, beren

arrazoiak erromes joateko...

Hirurehun eta laurehun arteko antzezleek, gehiengo handi bat herriko bizilagunek, parte hartzen dute antzezlan honetan, pertsonaia bat edo batzuk irudikatzen.

Agertokian agertzen doaz, bata bestearen atzetik, nobleak,

Gudariak,

Penitenteak,

Bekatariak beren bekatuak zuritzen…

Erromesekin batera, Iberiar Penintsulako iparraldetik sartu ziren Erdi Europako ideiak eta kultura, merkataritza, eta, batez ere, bide osoa bere eraikuntzez bete

zuen Arte Erromanikoa.

Batzuk ez ziren Done Jakueraino ailegatu, horren adibidea Patraseko apezpikua dugu. Hau, Ander Deunaren besoko hezur bat eskaintza moduan zeramala, bere

erromesaldian larriki gaixotu zen eta hil egin zen. Bere gorpua Ruako Kepa Deunan hilobiratuta dago, Lizarran.

Apaizak, Mojak eta Santuak ere erromes ibili ziren bidean.

Bidetik ere Akitaniako Felizia Printzesa ibili zen, familiaren usadioari jarraitzeko Done Jakuera erromesaldian abiatzea erabaki zuen eta.

Done Jakue bere hilobian gurtu ostean erromesak beren herrietara itzultzen ari dira. Horrela bukatu egiten da antzezpenaren lehen atala.

Itzultzen ari direnen artean Akitaniako Feliziarekin joandako lagun-taldea agertzen da, Printzesa gabe itzultzen ari dela. Printzesak, erromesaldia bukatuta, Jaungoikoaren

zerbitzuan bizi izatea erabaki zuen, bere aberastasunak eta giza-maila ahaztuta.

Printzesa Felizia umiltasun, lana eta sakrifiziozko bizitza hautatu egin zuen, Nafarroako Amokain izeneko tokia bizileku legez hartuta.

Feliziaren bidaikideak Akitaniara heldu eta bere luxuzko bizitzaren ordez, zerbitzu eta nekeziako beste bat aukeratu zuela Gortean kontatu zutenean, bere neba Gilenek bere bila

etortzea erabaki zuen, sorterrira eramateko.

Feliziak ezetz, eta Gilenek ezin konbentzitu Akitaniako Gortera, bere

berdinengana, bueltatzeko.

Eztabaida gogor ostean, Gilen bere senatik gero eta aterata…

Akitaniako Dukearen oinordekoak arreba hil egin zuen.

Arreba erahil bezain laster, Gilenek, egindakoaz jabetuta, Compostelaraino erromesaldia egitea erabaki zuen, bere errua zuritu nahian.

Itzultzean Gilen Arnotegiko Ermitara iritsi eta bertan geratuta, bere bizitza eman zuen Ermita zein Done Jakue bidea egiten zuten erromesen zerbitzuan.

Bere nebak egindako zauritik krabelin zuri bat sortu egin zen. Gertaera hau Santutasun seinaletzat hartuta, Elizako agintariek erabaki zuten bere zerraldoa asteme baten gainean

jartzea eta aberea geldituko zen tokian hilobiratu.

Obanoseko Misterioaren azkenetariko eszena batean, itsuneska batek Feliziaren istoriaren azken atala kontatzen du.

Aberea Labiano herrira ailegatu eta bertan gelditu egiten da. Gaur egun Nafarroako herri honetan Felizia Deunaren usteldu gabeko gorpua oraindik gurtzen da.

Antzezlana Gilenen damu-eszenarekin bukatzen da.

AMAIERA