Orereta

Post on 10-Jun-2015

1.458 views 1 download

description

Lezoko LH ikastetxeak sortutako materiala, Oarsoaldea ezagutzeko

Transcript of Orereta

IRUN

HONDARRIBIA

Iparraldean Lezo.

Mendebaldean

Pasaia,

Donostia,

Astigarraga

eta Hernani.

Hegoaldean Goizueta eta Arano.

Ekialdean Oiartzun.

Bere udal barrutiak 31,9 km²-ko hedadura du eta 38.505 biztanle ditu (2008).

BEHEKO ALDEAN,ZILARREZKO HONDOAN ITSASOA.

HONEN GAINEAN, HONDO GORRIANGAZTELU BAT.

GOIAN,HOSTO BERDEAK BI ALDEETARA.

Antzinan gure herria Oiartzungo auzo bat zen, baserriz osatuta eta ORERETA zuen izena.

1320ean hiribildu titulua eman eta VILLANUEVA DE OIARSO izena jarri zioten.

1491ean ERRENTERIA izena hartu zuen, itsasontziek beren merkantziak ekartzeagatik errentak ordaindu behar zituztelako.

Orereta izena 1214 urtean azaltzen da Oiarsoko kontzejua osatzean.

1320. urtean, Oreretak Oiartzungo bailarako burua izendatzea lortu zuen, HIRI AGIRIAn Oreretari VILLANUEVA DE OIARSO izena jarriz eta hiria harresiz inguratzeko baimena emanez.

Oiartzun ibaia Aiako Harritik eta Bianditz mendiko magaletik datozen erreka batzuek bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da.

Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu.

Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita.

Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago.

Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria.

URAREN KALITATEA

2002ko UDA

Kutsatu gabea

Kutsatu samarra

Kutsatua

Oso kutsatua

Izugarri kutsatua

AÑARBE

Errenteria-Oreretako lurretan Añarbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen, Añarbe errekaren ibarretan.

Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da.

Errenteriak kontsumitzen duen ur guztia, hau da, % 100 Añarbetik hartzen du.

ALDURA 551 m

ZARIA 630 m

TXORITOKIETA 317 m

Gure herriaren lur gehienak mendiko aldean daude. Zati bat Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago. Beste zati txiki bat Lau Haizeta parkean dago.

ERRENTERIAKO MENDIRIK EZAGUNENAK

BIZARAIN 280 m

Bizarain mendian San Marko gotorlekua dago.

URDABURU 595

m

Apirilaren 25ean San Marko eguna ospatzen da eta bertan erromeria egiten da. Ohiturari jarraituz, amandreak bere besotakoari arrautzak dituen opil bat oparitzen dio.

Errenteriako auzo maldatsua da.

Etxe gehienek itxura bera dute. Kaputxinoak auzoaren eta erdialdearen artean dago.

Harresiak izan zituen XIX. mendera arte. Balio handiko eraikin batzuk badaude:

• Torrekua dorretxea

• Morrontxo dorretxea.

Beste leku batzuk:

• Orereta kalea

• Santxoenea kalea

• Mikelazulo pasabidea

Bertan zerbitzu gehienak daude. Gune garrantzitsuenak hauek dira:

•Herriko plaza, udaletxearekin.

•Zumardia, Oiartzun ibaia ondoan dagoena.

•Foruen plaza, Xenpelar bertsolariaren omenez.

Auzo handi hau, udalerriaren goiko aldean dago. Bizarain menditik nahiko gertu.

Auzo berriena da. Agustinak eta Gabierrota auzoen artean dago.Kirol instalazio ugari daude.

Oiartzun ibaiaren eta Papresa paper lantegiaren artean dago. Bertan zaharren egoitza dago.

Bere ezaugarri nabarmenenak etxebizitza-blokeak eta malda ugariak dira. EuskoTrenen geltokia dago.

Herriko erdialdearen eta Arramendi muinoaren artean dago. Auzo honetan Oreretako gaztetxea dago.

Auzoko festak ekaina aldean ospatzen dira, San Juan sua ospakizunarekin batera.

Alaberga auzoaren eta Oiartzun ibaiaren artean dago. Auzo hau XX. mendean eraiki zuten, Itzieta deitutako inguruan.

Auzo honen zati bat Oiartzungo lurretan dago. Auzo honetan ere, Osakidetzaren anbulatorioa dago.

Auzo txiki bat da. Itzieta auzoaren eta Oiartzun ibaiaren artean dago. Auzo honetan Errenteriako hiltegia zena dago.

Sorgintxulo izeneko lekuan eraiki den auzo maldatsua da, etxe orratzez osatutakoa. Pasai Antxotik oso gertu dago.

Olibet eta Etxeberrieta auzuneak hartzen ditu. Lezo udalerriaren eta Oiartzun ibaiaren artean dago. Bertan, Renferen geltokia eta Papresa paper lantegia daude.

Beraun auzoaren beheko aldean eta erdialdetik hurbil dago. Dorre moduko etxeez osatua dago.

Agustinak auzotik aurrera dago eta hainbat baserrik osatzen du. Auzo honetan, hilerria eta hainbat ikastetxe daude. Auzoko jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira, sanisidroak.

Inguru honetan Aitzpitarteko haitzuloak daude. Bertan aisialdirako eremu zabala dago.

Errenteriako mendi inguruan dago eta hainbat baserri du, besteak beste, Perurenako Benta.

ESNABIDE

ARGORRI

GAMONGOA

ARKIRI ARRAMENDI

BARIN BARINGARATE GOIKOA

EGI EDER

ITURRALDE

XENPELARRE

LARZABAL OTZAZULUETA

ZENTOLEN

SAROBE SEIN

TOLARIETA ERREKA

LANTERNETAKATXOLAIZTURITZAGA GOIKOA

ERRENTERIAKO ZERBITZUAK

• Udala• Udaltzaingoa• Turismo bulegoa• Anbulatorioak• Bake-epaitegia• Posta• Ertzaintza• Autobusa• Trena• EuskoTren• Taxia

• Haur-eskolak• Eskolak• Musika kontserbatorioa• Dantza kontserbatorioa• Errenteria Hiria kulturgunea• Antzerki tailerra• Liburutegiak• Gazte lokalak

• Pilotalekuak• Igerilekuak• Futbol zelaiak• Kiroldegiak• Ludotekak

Errenteriak hainbat garraio publiko ditu:

* EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana* Trena: Irundik Donostiara doana* Autobusak: Oiartzundik, Donibanetik eta Hondarribitik Donostiara doazenak.

Herriko auzo desberdinak lotzen dituzten autobusak ere baditugu.

ERRENTERIAKO GARRAIOAK

EUSKOTRENGELTOKIA TREN GELTOKIA

GURE ARBASOEN ETXEA!

Duela milaka urte Aitzbitarte haitzuloetan eta Landarbaso erreka ondoan bizi ziren inguruko lehenengo biztanleak.Lur guztia elurrez estalita zegoenez, leku lehorra eta beroa aurkitu zuten. Ehiztariak ziren eta ura ez zuten falta.

AITZBITARTE HAITZULOA

LANDARBASO ERREKA

Orereta Oiartzungo bailarako lau auzoetariko bat zen. 1320an bailarako burua izatea lortu zuen, Villanueva de Oarso izenarekin.

Errenteria, erdi aroan sortutako hiribildua da. Garai honetan hasi ziren lehenengo lau kaleak eraikitzen eta harresiz inguratu zituzten: Behekoa, Erdikoa, Goikoa eta Eliza kalea..

Garai hartan itsasoa gaur egungo alde zaharreraino iristen zenez, portua zegoen eta honengatik, merkataritza oso garrantzitsua izan zen. Honekin batera, lantegiak sortzen hasi ziren, burdinolak (burdina lantzeko) eta ontziolak (itsasontziak egiteko).

XV. mendean Errenteria Oiartzundik behin betiko banandu zen. Garai hartan hiru kale gehiago egin zituzten: Kapitanenea, Andra Mari eta Santxoenea. Kale hauekin esparrua handitu zen eta multzo berria berriro inguratu zuten harresiz. Sartu eta ateratzeko bost ate zeuden. Erdigunea Herriko plaza zen.

Errenteria XV. mendean

Itsas atearen arkuaren aztarnak Kapitanenea kalearen hasieran daude, gure eskolatik gertu.

Errenteriak erdi aroko hiribilduan sartzeko bost ate zituen: Nafarroako atea, Iparraldeko atea, Ugarritzako atea, Itsas atea eta Madalena kaleko atea.

Gaur egun itsas atearen arkuaren aztarnak besterik ezin da ikusi. Besteak desagertu dira.

3.- Nafarroako atea, 5.- Iparraldeko atea. 8.- Ugarritzako atea. 10.- Itsas atea.

Madalena atea, Madalena kalearen hasieran baina ez du zenbakirik.

XIX. mende hasieran itsas merkataritza gainbehera etorri zen. Bide batez, izandako gerrek baserria zabaltzea ekarri zuten.

Mendearen erdialdetik aurrera industria hasi zen zabaltzen gure herrian.

XX. mendean industrializazioa areagotu zen.

Mende honen erdialdetik aurrera populazioa izugarri handitu zen.

BEHEKO KALEA

ELIZA KALEA

ERDIKO KALEA

GOIKO KALEA

HERRIKO PLAZA

MIKELAZULO PASABIDEA

KAPITANENEA KALEA

SANTAMARIA KALEA

SANTXOENEA KALEA

Herriko udaletxea Errenteriako erdigunean dago, elizaren aurrean, herriko plazan.

XVII. mendearen hasieran eraiki zuten eta errenazentista estilokoa da.

HARRESIAREN AZTARNAK ETA MORRONTXO DORRETXEA

TORREKUA DORRETXEA

Sarrerak babesteko dorretxeak zeuden.

Gaur egun bi dorretxe daude: Torrekua eta Morrontxo, XV. mendean eginak.

Alde zaharreko Goiko kalean daude biak. Bi dorretxeen artean Nafarroako atea zegoen.

Errenteriak bi oinetxe ikusgarri ditu. Biak Kapitanenea kalean daude.

URANZU OINETXEAREN ARMARRIA

“Kapitain etxea” bezala ezagutzen da.

Bertan Martin de Renteria eta Uranzu jaio zen, Errenteriako matxinoa.

Aurreko aldean armarri ederra du, XVIII. mende bukaeran jarria.

XVII. mendeko eraikina da. Santa Klara kalean dago. Bere ondoan, erdi aroan, Frantziako bidearen atea zegoen.

Erdi aroko hareharrizko tenplu zaharra.

XV. mendean eraikia eta XVIII. mendean berritua.

Alde zaharrean dago, Herriko plazan.

Madalena kalean dago, antzinako eraikina, erdi aroko hirigunearen kanpoko aldean zegoen. Ospitalea izan zen, Done Jakue bidea egiten zutenak han gelditzeko.

Agustinak auzoan dago. 1543. urtean sortua hiribilduaren harresietatik kanpo.

Itsasgizona. XV. mendearen bukaeran jaio zen Errenterian. Itsasgizon ausarta eta kementsua izan zen. Armadako itsasontzi bateko kapitaina zen.

Kapitanenea kaleko Uranzu oinetxearen jabea zen.

Garai haietako beldurra eragiten zuen Bizargorri pirata garaitu zuen Eivissa uhartean. Horregatik, bere etxeak armarria edukitzeko baimena lortu zuen.

Bertsolaria (1835-69). Bere izena Juan Frantzisko Petrirena zen, baina bere ezizenaz zen ezaguna. Senpelarre baserrian jaio zen eta horregatik deitzen zioten Xenpelar.

Bertsolaririk onenetakoa izan zen bertsolaritzaren historian. Bertso famatuak, besteak beste, Pasaiako plazatik, Iparragirre abila dela eta Ia gureak egin du Betroi batenak ditugu.

Oihal lantegi batean egiten zuen lan eta Madalena kalean bizi zen, gaur egun Haur Liburutegia dagoen etxean, hain zuzen.

Oso gaztea hil zen, 34 urte zituela, gaixotasun batez.

Idazlea (1912-2000). 1936ko gerran harrapatu eta hiltzera zigortu zuten. Ondoren, kaputxinoetan fraide sartu zen.

Sendoa argitaletxearen “Auspoa” bilduman argitaratu zituen bere lanak. Lehen liburua “Txantxangorri kantaria” eleberria izan zen eta 1979an plazaratu zuen.

1981ean “Txori” eleberri poliziakoa idatzi zuen. Eleberri hau baserri inguruan kokatua dago. Ondoren, hainbat eta hainbat liburu idatzi zituen.

Eleberriez gain, Atañok bertsoak ere idatzi zituen.

Hizkuntzalaria (1915-1987). Txikitan gaixotasun batek ohean luzez eduki zuen eta ondorioz irakurzaletasuna piztu zitzaion.

1936ko gerran parte hartu zuen eta hiltzera zigortu zuten. Bost urtez preso egon zen.

Madrilen Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta Salamancako eta Sorbona Unibertsitateetan irakasle aritu zen.

Oso hizkuntzalari eta idazle oparoa izan zen eta euskarari buruz liburu asko idatzi zituen. Euskal kulturaren aldeko lan handia egin zuen. Euskara batuaren bultzatzailea izan zen.

Idazlea (1949). Filosofia ikasi zuen Parisen. 1982an argitaratu zuen bere lehendabiziko ipuina, “Amets uhinak”.

Ospetsua da batez ere haurrentzat idatzitako ipuinak direla eta. Arlo honetan, liburu mordoa plazaratu ditu. “Galtzerdi suizida" eta “Krokodiloa ohe azpian" dira ezagunenak.

Hainbat sari lortu du, besteak beste, 1991n “Alex” ipuinagatik Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria eta 2003an “Krokodiloa ohe azpian” narrazioagatik Espainiako Haur eta Gazte Literaturako saria dira aipagarrienak.

Asun Balzola lagunak bere liburu asko ilustratu izan ditu.

• Auzo batzuek bere jaiak badituzte ere, errenteriarren jai handienak madalenak dira. Uztailaren 21ean hasi eta 25ean amaitzen direnak.

• Gure herriko inauteriak AZERI DANTZA dantzatuz hasten dira. Ereintza dantza taldeko dantzariek egiten dute. Mutilak neskaz eta neskak mutilez mozorrotuta egiten dute dantza.

• Inauteriak Sardinaren ehorzketarekin bukatzen dira.

• Inauteriak pasatu eta ondoko igandean ospatzen da, Piñata egunean izan ere.

• Haurrak artzain eta inudez jantzita ateratzen dira desfilatzen eta dantzatzen.

• Hauekin batera helduak ere ateratzen dira garai bateko jantziekin.

• Sagardo eguna apirilaren azken larunbatean ospatzen da.

• Egun horretan, sagardo egileek beraiek egindako sagardoa jaisten dute herrira, jendeak dasta dezan kaleetan jarritako txosnetan, ohiko janari goxoekin batera.

• Giro oso polita izaten da Errenterian egun honetan.

• Ereintza Kultur elkarteak maiatzaren lehen egunetan antolatzen du.

• Euskal Herriko artisauek parte hartzen dute.

• 1979 urtetik aurrera ospatzen da.

• Euskal musikagileei eskainitako astea da eta 1973 urtetik aurrera ospatzen da eta parte hartzaileak Euskal Herri osotik etortzen dira.

• Maiatzaren bigarren hamabostaldian izaten da.

• Herriko kaleetan, Fatimako elizan eta Errenteriako Hiria kulturgunean izaten dira emanaldi hauek.

• Uztaileko larunbat batean ospatzen da.

• Jendea baserritarrez jantzita ateratzen da kalera.

• Egun osoa euskal dantzan ematen du.

• OSO EGUN EDERRA GURE HERRIAN !

• Uztailaren 22an da Magdalena eguna. Bezperan, 21ean, udaletxeko balkoitik jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.

• Txupinazoa bota ondoren, “Zentenarioa” musika jotzen dute eta festa ez da gelditzen bost egunez.

• Entzierroak, musika, txarangak, erraldoiak eta buruhandiak… denetik dago madalenetan.

• Abenduaren 21ean da San Tomas eguna. Egun honetan inguruko baserritarrek bere produktuak herrira eramaten dituzte saltzeko.

• Oso giro ona egoten da eta txistorra jateko ohitura dago.

• Garai batean baserritarrek egun honetan errenta ordaintzen zuten.