Power Pointa LH(1)

Post on 31-Oct-2014

137 views 9 download

Tags:

Transcript of Power Pointa LH(1)

DONOSTIAKO ESKOLAKO AGENDA 21DONOSTIAKO ESKOLAKO AGENDA 21

ELIKADURAGURE ELIKADURA ZAINTZEN AL DUGU?

Garai bateko baserrietan...

abere mota ugari izaten ziren eta......barazki eta fruta espezie asko.

Baserrian ekoiztutakoa...

...azokan saltzeko.

etxean jateko izaten zen eta...

Baina gure barazkiak: euskaldun peto-petoak al dira?

Beraien jatorria

• Enpresa hauek beraien produktuak sortzeko prozesuak ez dira egokiak:

- Produktu toxiko asko erabili.

- Biodibertsitate galera ekarri.

- Energia asko kontsumitu.

- Baldintza sozialak ez bete(esplotazioa).

Gaur egungo egoera:

Mundua alderantziz?

• Hemen ekoiztutako elikagaiak urrutian saldu eta urrutiko elikagaiak hemen saldu.

• Bost enpresek elikagai gehienak (%70) kontrolatu.

GAUR EGUNGO EGOERA

Espainian erosketak egiteko azaleraren %82-a supermerkatu eta hiperrak dira.

ELIKADURAREN URRATS EKOLOGIKOAREN ZATIRIK HANDIENA GARRAIOARENGATIK DA.

Petrolioaren igoerak janarien prezioaren igoera dakar, normalean. Baina, petrolioa jaten al dugu?

Espainian jaten diren sagarren % 36-a Chiletik dator !!!!!

KANPOTIK EKARRITAKO ELIKAGAIAK

Elikagai horiek guregana iristeko beharrezkoa da:

- Bidairako prestatzea (hainbat tratamendu

eta bilduki egokia).

- Garraioa (CO2 isurpenak).

Ondorioz:

Eta baserriak utzi eta desagertzen doaz edo...

Bertako produktuak nekez saltzen dira kanpokoak baino garestiagoak direlako eta nekazariei ez die konpentsatzen egiten duten lana irabazten dutenarekin.

...espezializaziora jotzen dute.

Abereak: - Haragitarako- Esnetarako- Gaztagintzarako

...espezializazioaBarazkigintza negutegiei esker

...espezializazioa Nekazal turismoa

Iturritxo baserria (1894)

Iturritxo landetxea (2009)

Gure aldetik, zer egin dezakegu?

Tokian tokikoak

“Gertu duguna jatea, ekologikoa jatea bezain edo

garrantzitsuagoa da” Jorge Riechman

Gure eguneroko elikaduran kontuan izan beharreko 2 aholku:

Garaian garaikoak

Produktu ekologikoak

Merkatuan ditugun produktu aukeretako batzuk

Bidezko merkataritza

Elikagai transgenikoak

Fast Food: “Janari azkarra”Slow Food mugimendua: “Janari motela”

Merkatuan ditugun produktu aukeretako batzuk

1. Osasungarriak dira.2. Ez dute gehigarri sintetikorik.3. Ez dute pestizidarik.4. Ez dute genetikoki aldatutako

organismorik.5. Ez dituzte antibiotikorik.6. Ingurunearekiko jasangarriak

dira.7. Kalitate maila gorena dute.8. Animalien ongizatearekiko

errespetua dute.9. Naturarekiko ere errespetua

dute.10. Zaporetsuagoak dira.

(Berria)

Autonomikoa (hautazkoa)

Europearra (derrigorrezkoa)

Elikagai ekologikoak kontsumitzeko 10 arrazoi

Bidezko Merkataritza

•Ba al dakizu zer ari zaren erosten?•Nondik datozen kontsumitzen dituzun produktuak?•Zein baldintzatan ekoizten diren?•Ba al dakizu zer finantzatzen duzun zure erosketarekin?

Adsis, Alboan, Cáritas Gipuzkoa, Emaús Gizarte Fundazioa eta Setem gizarte erakundeek osatzen dute Donostiako

Bidezko Merkataritza Taldea

Bidezko Merkataritza Kontsumo Arduratsuaren aukera etiko bat da.

Beste aukerarik al duzu?

Bidezko Merkataritza pertsonen duintasuna defendatzen duen eta kulturak eta ingurumena zaintzen dituen aukera bat da.

- Kalitatea- Mahai ingurua- Osasuna- ZaborraFast Food

¿?Slow Food

Ingenieritza genetikoaren bidez lortutako organismoak dira: beste espezie baten genea txertatuta daramate.

Zertarako?• Gehiago irauteko.• Herbizidak jasateko.• Intsektuen izurriteak

jasateko. • Gehiago ekoizteko.

Elikagai transgenikoak

- Beharrezkoa dena bakarrik kontsumitu.

- Saltokiaren garrantzia.

- Produktuak: tokikoak, garaikoak eta ekologikoak.

- Jatorri deiturako produktuak kalitatea ziurtatu.

- Produktu freskoak erosi, ontziratuak edo industrialak erosi beharrean.

- Heldu gabeko produktuak baztertu (txikiak).

- Adi transgenikoekin!!

- Bidezko merkataritza.

- Elikadura hezkuntza.

Elikadura arduratsua

Ekolapiko proiektua

Kontsumo taldeak

Etxekolanda proiektua

Gure Baserriko Esnea

Donostian elikadurari buruz zer?

Ametzagainako aisialdi baratzen proiektua

Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologikoa eta orekatua txertatzeko proiektua da, bertako eta garaiko produktu ekologikoen erabileran oinarritua.

Ekolapiko egitasmoan Kutxa Ekogunearekin batera, Biolur, Cristina Enea Fundazioa, ENEEK, Gipuzkoako bailara bakoitzeko landa garapen elkarteak eta Manttangorri elikagai ekologikoen enpresa banatzaileak parte hartzen dute.

EKOLAPIKO PROIEKTUA

Baratza ekologikoak hiriko terraza eta balkoietara zabaltzeko egitasmoa da. Parte hartzaileak landa eremuan bezala senti daitezen, Lugaritz kultur etxea soro, laborantza mahai eta beharrezko lanabesekin hornitu dute.

ETXEKOLANDA PROIEKTUA

Baserriko Esnea ekimena Behemendi Donostialdea-Bidasoako Landa Garapenerako Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak aurkeztu eta Donostiako ikastetxeen eskura jartzen duten proposamen didaktikoa da.

Proposamen honen bitartez, irakasleei baserriko esnearen inguruko ezagutzak lantzen lagunduko dien hezkuntza materiala eskaini nahi dugu, ikasleek, goizero edaten duten esnea ezagutzeko balioko dieten aktibitate batzuen bidez.

GURE BASERRIKO ESNEA

40 kontsumo talde inguru daude Gipuzkoan eta 600 bat familia elikatzen dira asteroko saskien bidez. 60 baserritar baino gehiago daude sare honetan inplikatuta. Talde bakoitzak, hogei bat lagun elkartzea, taldea osatzea eta baserritar batekin harremanetan jartzea erabakitzen du.

KONTSUMO TALDEAK DONOSTIAN

Donostian abian dira hauetako talde batzuk:

• Ibaserri Taldea (Ibaetan)

• Antiguaotarrak I eta II• Miramongo Taldea• Bidebietako Desazkunde Taldea• Egiako Kontsumo Taldea• Amarako Taldea• Intxaurrondoko Taldea• Kortxoenea gaztetxeko Taldea (Grosen)

• ...

- Baserritarrak produktuak ekoiztu; herrira jeitsi eta kontsumitzaileekin bildu; saskiak banatu eta produktu berriei buruz hitz egin.

Helburuak:- Nekazal mundua hirira gerturatu.- Ekoizle-kontsumitzaile harreman zuzena sortu.- Baserritarrentzat irtenbidea aurkitu.- Astero barazkiez osatutako saski bat eskuratu

Elikagaien ezaugarriak:- Zuzenean baserritik jasotakoak.- Sasoian sasoiko produktuak.- Modu jasangarrian ekoiztutakoak (produktu ekologikoak)

Prozesua:

Saskiengatik ordaintzen den guztia ekoizleak hartzen du!

KONTSUMO TALDEAK DONOSTIAN

Helburuak: • Aisialdirako beste alternatiba bat eskaintzen da baratzen bidez,

• onura asko dituen aktibitatea da,

• autokontsumoa bultzatzeko tresna da, • bide batez, “txabolismoa” eta lurraren erabilera

desegokiari aurre egin eta nekazaritza ekologikoa bultzatu dezake. Prozesua:

AMETZAGAINAKO AISIALDI BARATZEN PROIEKTUA

Proiektu honetan parte hartu nahi duenak formakuntza bat jaso beharko du

Munduan ia 250.000 landare espezie ezagutzen dira

Baina %3-a baino gutxiago erabiltzen dira soilik

Baserrietan, historian zehar garatuz joan diren tomate, piper, letxu eta baratzeetan dagoen edozein barazki dira. Familiatik jaso dituzten haziak, erein eta gorde izan dituzte urteetan zehar. Haziak, elkartruke bidez edota inguruko azoka batean jaso izan dira ere.

Orokorrean, erregistratu gabeko haziak dira eta ez dira katalogo komertzialetan azaltzen, baina inguruan balio handia dute, inguruko egoerara fisikoki moldatuta daudelako.

Zeintzuk dira Euskal baratzetako nekazal barietateak?

Euskal Herriko baratzetako haziak arriskuan daude:

- Hazien %70 desagertzeko zorian dago,- %27 arrisku larrian dago,- %1 arrisku ertainean.

Zergatik?- Nekazarien adina altua eta haien baratzak ustiatzeko

ondorengo belaunaldien falta.- Bertako barietateak erabiltzen dituzten nekazari kopuru baxua.- Erosotasunagatik, landareak eta haziak erosteko joera.- Erregistratuta ez dauden barietateak elkartrukatzeko dagoen debekua.

- Erregistratuta ez dauden haziak eta landareak saltzeko debekuak.

Nola lagundu dezakete baserritarrek?•Tokiko barietateak ereiten•Barietate ezberdinei buruzko argibideak edota haziak emanez•Barietate bat gordetzeko konpromezua hartzen; hazia erein eta lortutako haziaren zati bat itzuliz

•Hazien sarean lana zabaltzeko hitzaldiak, …. eta abar antolatzen•Baratzetik hazia gordetzen

Euskadiko Hazien Sarea: Tokiko barietateak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburua duen elkartea

Arabako babarrun pintoa Tolosako babarruna Gernikako indaba

Adb:

2012-2013 Ikasturtea