Propietate periodikoak

Post on 19-Mar-2016

90 views 5 download

description

Propietate periodikoak. Erradio atomikoa. Atomoak ez dauka muga zehatzik beraz ezin da bere tamaina zehatza kalkulatu. Beti atomoaren gutxi gorabeherako tamaina kalkulatzen da. Elementu bakoitzak erradio atomiko desberdin bat du eta horren arabera bakoitzaren tamaina neurtu daiteke. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Propietate periodikoak

PROPIETATE PERIODIKOAK

Atomoak ez dauka muga zehatzik beraz ezin da bere tamaina zehatza kalkulatu. Beti atomoaren gutxi gorabeherako tamaina kalkulatzen da.

Elementu bakoitzak erradio atomiko desberdin bat du eta horren arabera bakoitzaren tamaina neurtu daiteke.

ERRADIO ATOMIKOA

Atomoaren tamaina neurtzeko aukera bat, solidoetan bi atomoen arteko distantziaren erdia neurtzea da. Teknika hau, elementu metalikoei ondo egokitzen zaie.

Ez-metaletan atomoen tamaina neur daiteke ondoko bi atomoen arteko distantziaren erdia eginez (lotura kobalenteetan).

Atomo isolatu baten tamaina ez da posible neurtzea.

ERRADIO ATOMIKOA KALKULATZEN

ATOMOAREN TAMAINAA

tomoaren tamaina (erradio atomikoa) ezaugarri periodikoa da; hau da, bere balioa taula periodikoan elementuak duen kokapenarekin erlazionatuta dago.

Periodo batetan (taula periodikoaren fila batetan) atomoaren tamaina txikiagotzen doa eskuinerantz joatean.

Talde (zutabe) batetan, erradio atomikoa handitzen da beherantz joatean.

Talde beraren barruan zenbat eta handiagoa izan zenbaki atomikoa, handiagoa da erradio atomikoa.

Periodo beraren barruan zenbat eta txikiagoa izan zenbaki atomikoa, handiagoa da erradio atomikoa.

Zenbaki atomikoa handiagoa bada, handiagoa da nukleoaren karga, baina maila elektronikoen kopuruak berdin irauten du. Horregatik gero eta sendoagoa da mailen gaineko erakarpen indarra, eta txikiagoa egiten da atomoaren tamaina.

Erradio Atomikoa

ERRADIO IONIKOA

Erradio ionikoa ioien erradioa da.

Elementu batek elektroi bat galtzen duenean katioi bilakatzen da eta bere erradioa laburtu egiten da.

Elementu batek elektroi bat irabazten duenean anioi bihurtzen da eta bere erradioa luzatu egiten da.

IONIZAZIO-ENERGIAE

lementu baten ionizazio-energia, atomo bati elektroi bat ateratzeko energia minimoa da.

Energia minimo horren bidez, kanpoko elektroia atera daiteke, baina ez barneko mailako bat; horretarako energia gehiago behar da.

Ionizazio energia beti da positiboa. Ionizazio energia handia bada atomoak indar handiz lotuta dauka elektroia.

IONIZAZIO-ENERGIA

Periodo (fila) bereko elementuen zenbaki atomikoa handitzean, ionizazio-energia handitu egiten da.

Talde (zutabe) bereko elementuen zenbaki atomikoa handitzean ionizazio-energia txikiagotu egiten da.

Zutabean beherantz joatean, azken mailako elektroia kanporago dago eta karga nuklear eraginkorra berdin mantentzen da; energia-maila handiagoa du eta gutxiago eman behar zaio elektroia kentzeko.

IONIZAZIO-ENERGIAREN ALDAKETA TAULA PERIODIKOAN ZEHAR

Erradio atomikoa txikiagoa denean nukleoak elektroiengan egiten duen erakarpen indarra handiagoa da eta beraz zailagoa da elektroiak kentzea.

Gas nobleak ez dira kontutan hartzen oso egonkorrak direlako .

Kanpoko elektroi bat bereganatzean atomo batek askatzen duen energia da afinitate elektronikoa.

Afinitate elektronikoa negatiboa da elementu gehienetan eta katioi guztietan, eta positiboa elementu gutxi batzuetan eta anioi guztietan.

AFINITATE ELEKTRONIKOA

Talde (zutabe) baten barruan zenbat eta handiagoa izan zenbaki atomikoa handiagoa da afinitatea. Erradio atomikoa handiagoa bada nukleoak gutxiago erakartzen du elektroia eta beraz afinitatea handitu egiten da.

Periodo (fila) baten barruan zenbat eta txikiagoa izan zenbaki atomikoa handiagoa da afinitatea. Baina arau honek salbuespen asko ditu periodoan aurrerantz joanda erradio atomikoak txikitu egiten direlako.

AFINITATE ELEKTRONIKOAREN ALDAKETA TAULA PERIODIKOAN ZEHAR

AFINITATE ELEKTRONIKOA

Elektronegatibotasunaren arabera neurtzen da zer gaitasun duen molekula bateko atomo batek molekula horretako elektroiak erakartzeko.

Talde baten barruan zenbaki atomiko txikiena dutenak dira elektronegatiboenak.

Periodo baten barruan, elektronegatiboenak, zenbaki atomiko handiena dutenak dira.

ELEKTRONEGATIBOTASUNA

ELEKTRONEGATIBOTASUNA