Post on 13-Jun-2015
QuickTime
QuickTime
QuickTime
2
Edukien Aurkibidea
Edukien Aurkibidea...................................................................................................2 Sarrera......................................................................................................................3 Zer da QuickTime? ..................................................................................................3 Descargatzea eta instalatzea..................................................................................4 QuickTimeren ingurunea ......................................................................................15 QuickTimek irakur ditzakeen artxibo-formatuak ................................................31 Bideo-artxibo bat zabaltzea eta irakurtzea ..........................................................33 Bideo-artxibo ugaritan aukeratutako zatiak nahastea........................................42 Bideoa editatzeko era erreproduzitzeko beste programa batzuk......................67
QuickTime
3
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke hainbat formatutan dauden bideo-artxiboak zabaltzea eta erreproduzitzea? Zer iruditzen zaizu hainbat bideo-artxibotan aukeratutako zatiak nahasteko aukera izatea? Eta bideo-artxiboetan trantsizioak gehitu ahal izango bazenitu klip-irudi erakargarriagoa egiteko? Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? Orain, oso ezaguna den bideo-edizioko eta erreprodukzioko programetako bat den QuickTime Payerrekin, oso erraz egin dezakezu. Hori guztia egin dezakezu QuickTime Player-ekin.
Zer da QuickTime?
QuickTime Applek garatutako multimedia-arkitektura estandarra da; liburutegi multzo bat eta multimedia-irakurgailu bat (QuickTime Player) biltzen ditu. 7. bertsioan, irakurgailu hori MPEG-4 estandarrarekin bateragarria da. Pro bertsio bat ere badago, eta horrek hainbat aukera gehiago ditu: bideoa editatzea eta hainbat formatutara kodifikatzea, besteak beste, hauetara: AVI, MOV edo MP4. Pro bertsioarekin, ordenagailuari konektatuta mikrofono batekin audioa grabatu ere egin daiteke. Pro bertsio hori ordaindu egin behar da. Guk doako bertsioarekin lan egingo dugu. QuickTime ez da irakurgailu soila, multimedia-sistema osoa baizik, eta Interneten eta beste gailu batzuetan kalitate handiko edukiak irakurtzeko eta batzuetan transmititzeko gai da. QuickTime Player programak, besteak beste, hauek egiteko aukera ematen du:
o Bideo-formatu ugari erreproduzitzea. Gainera, irudiak eta audio-fitxategiak ere zabal ditzakezu
o Hainbat bideo-artxibo bakar batean nahastea
o Efektuak sartuta bideo-artxiboak editatzea
o Bideoen artean trantsizio mota ugari sartzea
o Pro bertsioan Interneten txertatzea
QuickTime
4
Descargatzea eta instalatzea
Atal honetan, QuickTime Playerren doako bertsioa nola deskargatzen eta instalatzen den ikusiko duzu. Aurrez aipatu dugun moduan, Pro bertsioak aukera gehiago eskaintzen ditu, baina ordaindu egin behar da. Horretarako, webgune honetara sartu beharko duzu: http://www.apple.com/es/quicktime/download/ Deskargatzea eta instalatzea oso erraza da.
Internet Explorer nabigatzailea ireki eta www.apple.como/es/quicktime/download helbidea sartutakoan, deskarga ditzakegun QuickTime motak ikusi ahal izango ditugu QuickTime Player 7.6.5 Windows XP, Windows Vista edo Windows 7rako Edo QuickTime Player bera, iTunes barne duena iTunes Applek sortutako programa da, iPodak eta iPhoneak (Applek merkaturatuta, bideoa eta audioa erreproduzitzeko erabiltzen diren gailuak) sinkronizatzeko, on line musika erosteko, antolatzeko eta erreproduzitzeko Lehen aukera utziko dugu aukeratuta Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu
QuickTime
5
“Doako deskarga” botoia sakatu
QuickTime
6
"Artxibo-deskarga” leihoa zabalduko da “Gorde” botoia sakatuko dugu
Hemen, instalatzeko artxiboa non gorde nahi dugun zehaztuko dugu Gure kasuan, mahaigainean gordeko dugu Gero, “Gorde” botoia sakatuko dugu
QuickTime
7
Artxiboa deskargatu arte itxarongo dugu
Instalazio-prozesua hasteko, “Exekutatu” botoian sakatuko dugu
QuickTime
8
Berriz sakatuko dugu “Exekutatu”
“Windowserako QuickTime” instalazio-leihoa irekiko da “Hurrengoa >” sakatu
QuickTime
9
Lizentzia-kontratua onartu eta “Bai” aukeran sakatuko dugu
Mahaigainean zuzeneko sarbideko ikono bat egotea nahi izanez gero, aukera hau markatuta utziko dugu Ondoren, "Instalatu" botoia sakatuko dugu
QuickTime
10
QuickTime instalatu arte itxarongo dugu
Instalazioa osatu da QuickTime irakurgailuari buruzko informazioa irakurtzeko, “Irakurri izeneko artxiboa ikusi” botoian sakatuko dugu
QuickTime
11
Hemen, QuickTime 7ren inguruko informazio garrantzitsua ikus daiteke “Itxi” botoia sakatuko dugu
Orain, “Fitxategi motak eta MIME motak konfiguratu” botoian sakatuko dugu
QuickTime
12
Atal honetan, QuickTime hobetsitako irakurgailua izatea nahi dugun fitxategi-formatuak konfigura ditzakegu “Itxi” aukeran klik egingo dugu
Azkenik, “Amaitu” botoia sakatuko dugu
QuickTime
13
“Informazio gehiago” atalean sakatuta, QuickTimeri buruzko informazio gehiago lortuko dugu “Pro bertsioa eskuratu orain” botoian klik eginda, Pro bertsiora jo ahal izango dugu. Pro bertsioa ordaindu egin behar da, eta askoz ere aukera gehiago ditu Ikastaro honetan doako bertsioarekin lan egingo dugu; beraz, “Ez, eskerrik asko” aukera sakatuko dugu
Internet Explorerreko “Itxi” botoia sakatuko dugu
QuickTime
14
QuickTime programa zabaltzeko, mahaigaineko zuzeneko sarbideko ikonoan klik bikoitza egingo dugu
Zorionak! Orain badakizu QuickTime programa nola deskargatu eta nola instalatu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
QuickTime
15
QuickTimeren ingurunea
Atal honetan, QuickTime Playerren ingurunea ikusiko dugu. Botoiak eta eskaintzen dituen aukera garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu. QuickTime konfiguratzeko aukerak Editatu > Hobespenak menuan daude. Bi bloketan banatuta daude: irakurgailuaren hobespenak eta QuickTimeren hobespenak. Horrez gain, bideoak errazago irakurri ahal izateko zuzeneko sarbideko botoi asko ditu.
Atal honetan, QuickTimeren ingurunea nolakoa den ikusiko dugu, baita haren botoi guztiak eta konfigurazioko aukerak ere Irakurgailua zabaltzeko, mahaigaineko zuzeneko sarbideko ikonoan bi aldiz klik egingo dugu
QuickTime
16
Erreproduzitzeko kontrol-botoiak ikusteko, bideo-fitxategi bat zabaldu behar da. Programa instalatzean automatikoki sortutako probako fitxategi bat erabiliko dugu Aukeratu “Fitxategia” menua
QuickTimeko menuetan, batzuk blokeatuta daudela ikus dezakegu. Ezingo gara aukera horietara sartu, ordaindu beharreko QuickTime Pro bertsioa izan behar baita haietara sartzeko “Fitxategia ireki” sakatuko dugu
QuickTime
17
QuickTimeko direktoriora joateko, lehenengo eta behin “Ordenagailua” aukeran bi aldiz klik egingo dugu
Gero, “Sistema (C:)” aukeran bi aldiz klik egingo dugu
QuickTime
18
“Programako artxiboak” aukeran egin klik bikoitza
QuickTime bilatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu
QuickTime
19
“QuickTime” karpetan klik bikoitza egingo dugu
"Sample.mov" artxiboa aukeratuko dugu
QuickTime
20
Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu
Bideoa irekitzean, QuickTimeko leihoak bi eremu dituela ikus dezakegu Hemen ikusiko da bideoa Eta eremu honetan daude erreprodukzioko kontrolak Bideoen erreprodukzioko denbora-kontagailua da hau. Honela adierazita dago: orduak:minutuak:segundoak Hemen, bideoaren erreprodukzio-aurrerapeneko barra ikus daiteke Aurrerapen-barrak, modu proportzionalean, editatzen edo erreproduzitzen ari den kliparen edo filmaren luzera adierazten du
QuickTime
21
Jarraian, QuickTimeren edo irakurgailuaren hobespenak ikusiko ditugu Hauek dira erreprodukzioa kontrolatzen duten botoiak Bideoaren hasierara joan Erreprodukzioko abiadura txikiagotu Bideoa erreproduzitu eta geldiarazi Erreprodukzioko abiadura handiagotu Bideoaren amaierara joan Azkenik, bideoaren audio-bolumena handiagotu edo txikiagotu dezakegu Horretarako, “Editatu" menua sakatu behar da
“Hobespenak” aukeratu
QuickTime
22
Azkenik, “Irakurgailuaren hobespenak” aukeran sakatuko dugu
QuickTime Playerren hobespenen leihoa irekiko da Hemen, filmekin lotutako hainbat aukera egin ditzakegu. Esate baterako, izan ditzaketen azpitituluak erakustea “Denbora-kodea” eta “Soinua” ataletan erreprodukzio-denborarekin eta kliparen soinuarekin lotutako aukerak alda daitezke, hurrenez hurren “Pantaila osoa” erlaitzean klikatu
QuickTime
23
Atal honetan, motaren arabera, erreproduzitzen ari den filmaren neurria konfigura dezakegu Irakurgailuaren atzealdeko kolorea ere alda dezakegu, eta erreprodukzioko kontrolak ere konfigura ditzakegu filma pantaila osoan dugunean “Baliogabetu” botoian sakatuko dugu
Orain, QuickTimeko hobespenak ikusiko ditugu Horretarako, “Editatu" menua sakatu behar da
QuickTime
24
“Hobespenak” aukeratu
Eta “QuickTimeko hobespenak” aukeratuko dugu
QuickTime
25
“Erregistratu” erlaitzean ordaindu beharreko QuickTime Pro bertsioa erosi eta instala dezakegu Ordaindu beharreko bertsioa erosi nahi baduzu, “QuickTime Pro erosi” botoia sakatu behar da Gero, erosketa egindakoan, Applek erregistro-kode bat bidaliko digu posta elektronikora eta hori erabiliko dugu doako bertsioa erabiltzeari uzteko eta QuickTime Pro bertsioa instalatzeko Hemen sartu behar da kodea
Eta gero, Pro bertsioaren instalazioa amaitzeko, “Aplikatu” botoia sakatu behar da
QuickTime
26
“Audioa” erlaitzean sakatuko dugu
Erlaitz honetan irakurgailuko audioa konfiguratuko dugu Esate baterako, atal honetan ordenagailuan instalatuta dugun soinu-txartelarekin bateragarria izango den irteera-formatua aukera dezakegu Normalean, lehenespenez emanda datozen aukerak dira onenak bideoa eta audioa erreproduzitzeko Jarraian, “Arakatzailea" erlaitza sakatu behar da
QuickTime
27
QuickTime web-arakatzailearekin lotzen duten bi aukera daude Lehengoa, web-arakatzailean deskargatzen diren bitartean filmak automatikoki erreproduzitzeko Bigarrenak QuickTimeko filmak gordetzeko eta konfigurazioa aldatzeko aukerak ezkutatzen ditu arakatzailetik “Eguneratu” atala aukeratuko dugu
Atal honetan, QuickTimeren eguneratzeak eta beste fabrikatzaile batzuen QuickTime softwarea bila dezakegu Orain, “Transmisioa” erlaitza aukeratuko dugu
QuickTime
28
Hemen, Interneterako konexioarekin eta QuickTimerekin lotutako aukera garrantzitsuenak aukeratuko ditugu Jarraian, “Fitxategi motak” atalean sakatuko dugu
Hemen, QuickTime lehenetsitako irakurgailua izatea nahi duzun fitxategi motak aukeratuko ditugu QuickTimek ez du uzten aukera gehienak aukeratzen, doako bertsioarekin ari garelako Amaitzeko, “Aurreratua” erlaitza aukeratuko dugu
QuickTime
29
Erlaitz honetan, irakurgailuaren aukera aurreratuenak daude Mesedez, sartu QuickTimeren ikono bat sistemako erretiluan
“Baliogabetu” botoian sakatuko dugu
QuickTime
30
Zorionak! Orain badakizu QuickTimeren lan-ingurunea nolakoa den eta zein diren konfigurazioko hobespen garrantzitsuenak Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
QuickTime
31
QuickTimek irakur ditzakeen artxibo-formatuak
Aurretik aipatu dugun moduan, QuickTime Playerrek ez ditu bideo-artxiboak soilik irakurtzen, audio-artxiboak eta irudiak ere erreproduzitzeko aukera ematen du. QuickTimek Pro bertsioan (ordaindutakoa) zabal ditzakeen formatu ezagunenak hauek dira:
• Bideo-formatuak: MOV, qt movie, AVI, GIF animatua, 3GP, flash, MPEG-1,2 eta 3, besteak beste.
• Audio-formatuak: AIFF, MIDI, MP3, audio CDa eta WAV, besteak beste
• Irudi-formatuak: JPEG, GIF, PNG, BMP (Windowseko bit-mapa), PICT
(Appleko irudia), PSD (Adobe Photoshop) eta TIFF
Ikastaro honetan bideo-artxiboak bakarrik landuko ditugu. Jarraian, QuickTimen doako bertsioan erabil daitezkeen bideo-formatuak deskribatuko ditugu. Batez ere bi formatu dira.
• Mov eta qt movie
• 3GP
Mov eta qt movie Applek sortu zituen. QuickTimen filmak ikusteko ohiko formatuak dira; hori da Macintoshen filmak ikusteko jatorrizko plataforma, baina Windowsen beste irakurgailu batzuekin ere erabil daitezke. Mov eta qt formatuak asko zabaldu dira, konpresio handia dutelako, eta normalean, bideoak grabatzeko gaitasuna duten sakelako telefonoak eta kamera digitalek formatu hori erabiltzen dutelako. Plataforma anitzekoa izateaz gain, azken bertsioetan, 3Dko eta errealitate birtualeko filmekin elkarreragiteko aukera ematen dute.
QuickTime
32
3GPP Hainbat bitartekotako informazioa gordetzeko (audio eta bideoa) sakelako telefonoek erabili ohi duten formatua edo multimedia-edukitzailea da. 3GPPk sortutako (hirugarren belaunaldiari lotutako proiektua) artxiboen formatu hau QuickTime formatuaren antzekoa da, eta normalean, hirugarren belaunaldiko sakelako telefonoetan erabili ohi da. 3GP MPEG-4 Part 14 (MP4) formatuaren bertsio erraztua da, eta artxibo horietarako banda-zabalera eta espazio-eskakizunak murrizteko diseinatuta dago, sakelakoek gaitasun txikiagoa dutelako. 3GPk bideoa MPEG-4 edo H.263 gisa gorde dezake, eta audioa, AMR-NB edo AAC-LC gisa.
QuickTime
33
Bideo-artxibo bat zabaltzea eta irakurtzea
Atal honetan, bideo-artxibo bat nola zabaltzen den irakatsiko dizugu, eta gero, klip hori erreproduzituko dugu. Gainera, audio- eta bideo-kontrolak ikusteko aukera izango duzu (A/V). Aukera hori bi zatitan banatuta dago:
• Audio-kontrolak. Hemen, audioaren atalak aldatzeko aukera izango duzu, esaterako: bolumena, behe-soinuak, goi-soinuak, balantzea eta soinuaren tonua.
• Bideo-kontrolak. Hemen, bideoaren irudiaren distira, kolorea, kontrastea eta
tindua aldatu ahal izango dituzu.
Jarraian, QuickTimen bideo-fitxategiak nola ireki eta erreproduzitu ikusiko dugu. Gainera, audio- eta bideo-aldagai batzuk non alda daitezkeen ikusiko dugu Horretarako, mov formatuko bi bideo-fitxategi erabiliko ditugu. Gogoan hartu behar da QuickTimen doako bertsioak mov eta 3GP formatuko bideoak bakarrik irakurtzeko aukera ematen duela Bi klik egingo dugu lehenengo Sample.mov bideo-fitxategian
QuickTime
34
Fitxategia erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu
Bideoak 4 minutuko iraupena duela ikus dezakegu QuickTimen inguruneari zegokion atalean ikusi dugun beste modu batez zabalduko dugu bideo-fitxategi bat “Fitxategia" menua sakatu behar da
QuickTime
35
“Fitxategia ireki” aukeratuko dugu
Egin klik “Mahaigaina” atalean
QuickTime
36
"Sample2.mov" artxiboa aukeratuko dugu
Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu
QuickTime
37
Ikus daitekeen moduan, beste leiho batean bideo-fitxategi bat zabaldu da Jarraian, bideoarekin eta audioarekin lotutako arlo batzuk non konfigura daitezkeen ikusiko dugu Horretarako, “Leihoa" menua sakatu behar da
Eta “A/V kontrolak erakutsi” aukeran sakatuko dugu
QuickTime
38
Atal honetan, bideoarekin eta audioarekin lotutako aldagai garrantzitsuak konfigura daitezke Filmaren distira Filmaren kolorea Kontrastea Eta tindua Horrez gain, erreprodukzio-abiadura aldatu eta Jog Shuttle erabil daiteke Jog shuttle bideo-erreprodukzioa aurrerantz eta atzerantz eramateko balio duen mekanismoa da Jog Shuttlek nola funtzionatzen duen ikusteko, komeni da, ezer baino lehen, konfigurazio-leihoa mugitzea QuickTimeren erreprodukzio-ingurunea ikusi ahal izateko Eta barra sakatuta mantenduta eta aurrerantz edo atzerantz mugituta, nahi den moduan Kasu horretan, audio-aukerak desgaituta egongo dira, bideo horrek ez baitu audiorik “Itxi” botoian sakatuko dugu
QuickTime
39
Ireki dugun lehen bideoan jarriko gara, gainean klik eginda
“Leihoa” botoia sakatuko dugu berriro
QuickTime
40
Eta “A/V kontrolak erakutsi” aukeran sakatuko dugu
Bideo honetan gaituta daude audio-aukerak Bolumena alda dezakegu Behe-soinuak Goi-soinuak Balantzea Eta tonua aldatu “Itxi” botoia sakatuko dugu
QuickTime
41
Zorionak! Orain badakizu QuickTimen bideo-artxibo bat nola ireki eta nola erreproduzitu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
QuickTime
42
Bideo-artxibo ugaritan aukeratutako zatiak nahastea
Hemen, QuickTime Playerren bi bideo-artxibo nola nahasten diren ikusiko dugu. QuickTimen erabiltzeko bideo-efektu batzuk non eta nola deskargatu ere erakutsiko dizugu, eta horietatik guztietatik, trantsizioa erabiliko dugu. Efektuen pakete hau webgune honetara sartuta lor dezakezu: http://developer.apple.com/quicktime/ (bideoan ikusiko dugu), aurrez doan erregistratuta.
Orain, bi bideo-artxibo bakarrean nola nahastu ikusiko dugu. Aurreko ataletan erabili ditugun bi adibide-bideoak erabiliko ditugu Gainera, QuickTimerako efektuen paketea deskargatzen eta trantsizioko efektua erabiltzen ikasiko dugu Klik bikoitza egingo dugu “Sample.mov” aukeran
QuickTime
43
Jarraian, filmaren amaierara eramango gaituen botoia sakatuko dugu
Bi artxiboak elkartzeko, “Sample2.mov” bigarren bideoa aukeratuko dugu eta irekita dugun bideo-erreprodukzioko barraren amaierara arte arrastatuko dugu
QuickTime
44
Bi bideo-fitxategiak bata bestearen atzetik nahastu ditugu: lehenengo Sample.mov, eta gero, Sample2.mov. Jarraian, emaitza erreproduzituko dugu Bideoaren hasierara joateko, botoi honetan sakatuko dugu
Eta erreproduzitzeko botoia sakatuko dugu
QuickTime
45
Orain, emaitza gordeko dugu. QuickTImen doako bertsioarekin ari garenez, gordetzeko modu bakarra dugu “Fitxategia” menua aukeratuko dugu
Ikus daitekeen moduan, doako bertsioak ez ditu “Gorde” eta “Gorde honela” aukerak gaituta Nahasketa gordetzeko dugun modu bakarra programatik bertatik ateratzea da “Irten” aukeran sakatuko dugu
QuickTime
46
Bi artxiboen nahasketa gordetzeko aukera emango digun leihoa irekiko da Gordetzeko botoian sakatuz gero, ireki dugun lehen artxiboa gainidatziko dugu: Sample.mov Hau da, hori eginez gero, Sample.mov jatorrizko fitxategia galduko dugu Bi artxiboen nahasketa gordetzeko, “Gorde” aukeran sakatuko dugu
Sample.mov fitxategian gorde da nahasketa Emaitza ikusteko, “Sample.mov” artxiboan klik bikoitza egingo dugu
QuickTime
47
Erreproduzitzeko botoia sakatuko dugu
Efektuen pakete bat nola deskargatu eta trantsizioko efektua nola erabili ikusiko dugu Klik bikoitza egingo dugu “Internet Explorer” aukeran
QuickTime
48
Helbideen koadroa aukeratu eta helbide hau sartuko dugu: http://developer.apple.com/quicktime
“Joan” botoia sakatu
QuickTime
49
Applen deskarga-orrialdea agertuko da, zehazki, QuickTimena Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran hainbat klik egingo dugu
QuickTime
50
"QuickTime Tools" estekan sakatuko dugu
Webgune honetan QuickTimerako hainbat tresna deskarga daitezke Desplazamendu-barran sakatuko dugu
QuickTime
51
"Legacy Windows QuickTime Tools" estekan sakatuko dugu
Tresnak deskargatu ahal izateko, ezinbestekoa da erregistratzea Desplazamendu-barran sakatuko dugu
QuickTime
52
“sign up” estekan sakatuta, doan erregistra gaitezke
Orrialde honetan erregistratu gaitezke. Horretarako, datu pertsonalak sartu behar dira Datu pertsonalak sartutakoan “Jarraitu” botoian sakatuko dugu, erregistro-prozesua amaitzeko Jarraian, mezu bat iritsiko zaigu posta elektronikora, kontua behar bezala sortu dela berresteko “Atzera” botoian sakatuko dugu
QuickTime
53
“Apple ID” testu-koadroa aukeratu eta erabiltzaile-izena sartuko dugu
“Password” testu-eremua aukeratuko dugu gero, eta pasahitza idatziko dugu
QuickTime
54
Eta “Login” botoia sakatu
Orain, “Legacy Windows QT Tools (Zip)” estekan sakatuta, tresna deskarga dezakegu
QuickTime
55
“Gorde” botoia sakatu
Gordetzeko, kasu honetan mahaigainean, “Gorde” botoian sakatuko dugu
QuickTime
56
Deskargatu arte itxaron eta “Ireki” botoian sakatuko dugu
Fitxategi mota hau irekitzeko, Winzip programa instalatuta izan behar da Winzip erabiltzeko oso erraza da, fitxategiak azkar konprimatzen eta deskonprimitzen ditu, eta diskoan espazioa aurrezteko aukera ematen du Instalatuta ez baldin badago, helbide honetan deskarga daiteke: http://www.winzip.com/downwz.htm “MakeEffectMovie.zip” aukeratuko dugu, hori erabiliko baitugu trantsizioak egiteko
QuickTime
57
Gero, aukeratutakoa deskonprimitzeko, “Extract” botoian klik egingo dugu
Azkenik, mahaigainean deskonprimitzeko, “Extract” botoia sakatuko dugu
QuickTime
58
“Itxi” botoia sakatuko dugu
Berriz “Itxi” botoia sakatuko dugu
QuickTime
59
Aurrez nahastu dugun bideoa itxiko dugu
Winzip fitxategiak zuzenean zabaldu edo nahi den karpetan deskonprimi ditzakegu Kasu honetan, zuzenean QuickTimerako efektuak dituen Winzip fitxategia zabalduko dugu "MakeEffectMovie.zip" fitxategian bi aldiz klik egingo dugu
QuickTime
60
QuickTimen efektuak erabiltzeko, “MakeEffectMovie.exe” fitxategian bi aldiz klik egingo dugu
Kasu honetan, bi bideoren arteko trantsizioetan oinarrituko gara Trantsizio batek bi bideo-artxibo nahasteko balio du, bietako bat dotoretzeko efekturen batekin ager dadin. Egingo dugun adibidean hobeto ikusiko dugu Trantsizioa egiteko, bi bideo-artxiborekin lan egin behar da Lehen fitxategia aukeratuko dugu, esaterako, “Sample2.mov”
QuickTime
61
Eta “Ireki” sakatuko dugu
Orain, bigarren bideo-fitxategia aukeratuko dugu. Kasu honetan, “Sample2.mov” aukeratuko dugu berriz
QuickTime
62
Eta “Ireki” aukeran sakatuko dugu
Trantsizioek bideoko filma hastean hainbat efektu sortzeko balio dute; hor aplikatu ohi da trantsizioa Zer trantsizio mota erabil ditzakegun ikusteko, Trantsizioak ataleko “+” sakatuko dugu
QuickTime
63
Esaterako, “Leherketa” trantsizioa aukeratuko dugu
Atal honetan, trantsizioaren hainbat atal alda ditzakegu. Guk lehenetsita ageri direnak utziko ditugu Hemen, bideoari aplikatutako trantsizioa nola geratuko den ikus daiteke “Onartu” botoia sakatuko dugu
QuickTime
64
Trantsizioa duen bideo-fitxategi berrirako nahi dugun izena idatziko dugu. Izenak .mov luzapenarekin amaitu beharko du “Gorde” botoia sakatu
Eta bideo-fitxategia mahaigainean sortu da “Itxi” botoia sakatuko dugu
QuickTime
65
Emaitza nola geratu den ikusiko dugu Klik bikoitza egingo dugu “Transizioa.mov” aukeran
Bideoaren trantsizioa nola geratu den ikusteko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu
QuickTime
66
Zorionak! Orain badakizu bi bideo-fitxategi nola nahastu eta trantsizioa nola erabili Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
QuickTime
67
Bideoa editatzeko era erreproduzitzeko beste programa batzuk
Bideoa editatzeko eta erreproduzitzeko beste programa mota batzuk ere badaude. Bi taldetan banatuko ditugu: alde batetik, bideo-irakurgailuak, eta bestetik, bideo-editoreak. Bideoa erreproduzitzeko programak
VLC Media Player http://www.videolan.org/vlc/
Real Player http://spain.real.com/realplayer/
BS Player
http://www.bsplayer.org
QuickTime
68
Bideoa editatzeko programak
Windows Movie Maker http://windowsmoviemaker.es-2010.com/es/
AVS Video Editor
http://www.avs4you.com/es/
Adobe Premier http://www.adobe.com/es/products/premiere/