Post on 11-Aug-2015
TOSTADAK
Osagaiak:
Litro 1 esne
4 koilarakada irin
Maizena koilarakada 1
Azukrea, 6 koilarakada
Arraultza 2
Kanela zati bat
Zelan egin:
Esnea lapiko baten kanela zatixegaz berotzen ipini irikinarte. Lapikotik baso bete esne
bero atara eta beste ontzi baten jarri uruna, maizena, azukerie eta arrautzekaz
nahastetako. Aparteko ontzi horretakoa ondo eragin eta lapikoan dagoen esnetara bota.
Su bajuan jarri irikinarte. Sutan dagoen denboran erein-erein egin irikinarte.
Erretilu batean urun apur bat zabaldu eta lapikoko krema bertara bota. Bertan itzi harik
eta hotzituarte. Hotzituta dagoenean laukietan ebagi. Laukiok urun eta arrautza
irabiatutik pasatu eta ondoren zartaginean prijidu.
Plater batera atara, gainetik azukerie bota eta mahaira atarateko prest dagoz!