Post on 09-Mar-2016
description
1
2
AURKIBIDEA
SARRERA
1. EBALUAZIOA ETA HOBEKU�TZA PLA�A
2. KALITATEA
3. FORMAKU�TZA PLA�A
4. BERDI�TASU�A/HEZKIDETZA
5. BIZIKIDETZA
6. A�IZTASU�ARE� TRATAERA
7. TUTORITZA
8. OSASU�A ETA HEZKU�TZA
9. ATERALDIAK
ERA�SKI�AK
3
SARRERA
Dokumentu hau Malerrekako Herrietako Eskolak taldearen Urteko Plangintza Orokorra da. Sei eskolak osatzen dugu talde
hori: Legasa, Narbarte, Ituren, Saldias, Beintza-Labaien, eta Sunbilla.
Irakasleok astean behin Sunbillako eskolan biltzen gara, (asteartetan arratsaldeko 16’30etatik 18’30ak arte) gure Proiektu
Kurrikularra garatu eta eskola guzien arteko koordinazioa gauzatzeko edo/eta talde formakuntzarako. Gainera, asteazkenero
6 eskoletako zuzendariak eta eskualdeko koordinatzailea biltzen dira Legasako eskolan, Saldias, Beintza-Labaien eta
Legasako ikasleak asteazkenetan eskola horretan biltzen direla aprobetxatuz. Aurten, lan horiek bideratu, bultzatu eta
dinamizatzeko gure eskualdean 13 saioetako liberazioa eman dioten koordinatzailea ariko da.
1. EBALUAZIO ETA HOBEKU�TZA PLA�A
EBALUAZIOA
Irailean ikasleei hasierako ebaluazioa eginen zaie beraien ezagupen maila zehaztu eta horrela ikasturtearen planifikaziorako
behar den informazioa jasotzeko. Jarraian, hasierako ebaluaziorako ereduak proposatzen dira (gaztelania eta matematika
neurtzeko):
http://www.educacion.navarra.es/portal/Guia+del+Profesorado/Multiculturalidad/Publicaciones+Propias
Ikasleak ebaluatzeko erabiliko dugun tresna bat eguneroko behaketa izango da. Honela etenik gabeko eta eguneroko
ebaluazioa bideratuko dugu.
4
Matematika, Hizkuntza, Gaztelania, Ingurunea eta Ingeleseko ikasgaietan zehazki, hiruhilabeteko bakoitzean zehar ezagutza
frogak edo azterketak eginen zaizkie Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei.
KA�PO EBALUAZIOA
Ikastetxeek 2013ko maiatzean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei Ebaluazio Diagnostiko frogak egingo
dizkiete Ikuskaritza Zerbitzuaren zuzendaritzapean.
BAR�E EBALUAZIOA
Lehen eta hirugarren ziklo bukaerako ikasleei zuzendutako frogak prestatu beharko dituzte irakasleek, barne ebaluazioa
aurrera eramateko, beti ere hobekuntza planaren testuinguruan. Hurrengo puntuak hartuko dira kontutan:
� Lehen zikloa (2. maila):
� Irakurriaren ulermena
� Testu idatzien ekoizpena
� Problemen ebazpena
� Hirugarren zikloa (6. maila):
� Irakurriaren ulermena, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz
� Testu idatzien ekoizpena euskaraz , ingelesez eta gaztelaniaz
� Problemen ebazpena
� Inguruaren ezagutza
5
Barne ebaluaziorako erabiliko ditugun tresnak hauek izango dira:
• Aurreko ikasturteetan egindako kanpo frogen ereduak (Hezkuntza Departamenduko webgunekoa) gaztelania,
matematika, ingelesa eta euskara maila neurtzeko frogak dira (Inguruneako froga ereduak ere badauden nahiz eta gai
hori momentuz ez sartu ofizialki diagnosirako kanpo frogetan). Bigarren mailarako gaztelaniazko froga ereduak ere
agertzen dira orrialde honetan :
http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarria/Ebaluazioa/Nafarroako+Ebaluazioak/Haur+H
ezkuntza+eta+LH?languageId=6
• EIBZko (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) webgunean eskaintzen diren Hizkuntza Gaitasunak
Ebaluatzeko Probak (HGEP). Euskara gaitasunak neurtzen dira LHko 2.eta 3. Zikloetan:
http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/hgep.html
• Iazko ikasturtean (2011-2012) gure taldeko lantaldetan Barne Ebaluaketa landu genuen eta 1. eta 2. Zikloetako
gutxienezko helburuak, ebaluazio irizpideak eta promoziorako frogak ezarri genituen (3. ziklokoa egiteko dago)
Hizkuntza eta matematika arloetarako. Ingelesekoa 3 zikloetarako egina dago, HH ezik. Material guztia taldeko
blogean zintzilikatua dago, “Gure Artxiboa” izeneko loturan:
http://malerrekaherrietakoeskolak.blogspot.com.es/
6
DIAG�OSTIKO FROGARE� EMAITZE� BALORAPE�A
Hauek dira 2011-2012 ikasturtean gure eskoletako ikasleek Diagnostiko Frogan lorturiko emaitzen koadroa:
4. Mailako ikasle kopurua: 18 IKASLE
o Datuen arabera gure ikasleen erdiak baino gehiago 3-ra iristen dira neurtzen diren hiru gaitasunetan. Matematikan eta
euskaran ikasleen % 61’11 eta ingelesean % 83’3
o Gaztelaniaren emaitzak pixka bat beherago gelditu dira eta bakarrik ikasleen % 38’8. iristen dira 3 mailara.
o Aipagarria da, gure ikasle gehienak euskaldunak izanik, 3+ mailan ikasle bat bakarrik dagoela baieztatzea. Horrek
bereziki kezkatzen gaitu.
o Ingeleseko gaitasunari dagokionez, ikasle gehienak 3 mailan kokatzen dira, neurtzen diren lau gaitasunetatik kopuru
altuena lorturik. Aurten ez dago ikaslerik 1 mailan, baina ezta ere 3+ mailan.
o Aurten lehenengo aldiz idatzizko ekoizpena ezarri dute euskara eta gaztelaniazko frogetan eta horrek ere eragina izan
dezake emaitzetan. Izan ere, froga luzea da eskatzen zaiena eta gure ikasleek ez daude prestatuak hain denbora
laburrean eta modu horretan ekoizpenak egiteko, gelako lan ohitura beste bat delako egunerokoan: idatzi aurretik
ERRENDIMENDU MAILA
MATEMATIKAKO GAITASUNA
IRAKURTZEKO GAITASUNA EUSKARAZ
IRAKURTZEKO GAITASUNA
GAZTELERAZ
GAITASUNA ATZERRIKO
HIZKUNTZAN (INGELESA)
1 2 3 4
2 3 3 6 3
3 11 11 7 15
3+ 2 1 1
GUZTIRA 18 18 18 18
7
gidoitxo bat egitea eskatzen zaie, gero borradore bat lehendabizi, eta gero behin betiko idatzia. Frogan planteatzen
dena ez dator bat modu horrekin eta gure ustez oso zaila egin zaie. Gainera idatzirako planteaturiko gaien egokitasuna
edo egokitasun eza ere eztabaidagarria izan daiteke.
2011-2012 ikasturterako Hobekuntza Planaren barruan zehaztutako ekintzen helburu nagusia, Hizkuntza (hiru hizkuntzak)
eta Matematika gaitasunak hobetzea zen:
• Hizkuntzetan: o Irakurriaren ulermena hobetzea Curriculumeko hizkuntza guztietan.
• Ulermen globala hobetzea.
• Hausnarketa eta interpretazioa lantzea eta iritzi propioa sortzea.
o Irakurtzeko ohitura eta zaletasuna hobetzea
• Matematikan: o Eguneroko arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea:
• Buruketak ebazteko pausuak sistematizatzea.
• Irakurritakoaren ulermena hobetzea.
Aurreko kurtsoko Diagnostiko Ebaluaketaren emaitzak aztertu ondoren egiten dugu urtero dagokigun kurtsoko Hobekuntza
Plana. Halere, lortutako emaitzak ez dira beti guk nahi izango genukeen modukoak, eta badirudi kurtso baten ongi joan dena
ez dela hain ongi joaten hurrengoan nahiz eta ildo beretik jarraitu lanean. Horrek hausnarketa eragiten du taldean eta
ondorioz zera adieraztea nahi dugu:
o Perspektiba luzeaz aztertu behar dira datu hauek. Aurreko urtean aurrera eramandako Hobekuntza Planak funtzionatu
baldin bazuen eta ildo horretan jarraitu ondoren aurten emaitza desberdina atera baldin bada ere, horrek ezin du gure
8
egunerokoa guztiz baldintzatu eta egindako guztia hankaz gora jarri. Urte batzuk beharko ditugu garbiago ikusteko
emaitza horien eboluzioa edo/eta froga beraren egokitasuna.
o Bestetan aipatu izan dugun moduan faktore ezberdinek baldintzatu dezakete froga horren emaitzak:
• Azterketen zailtasuna eta luzera.
• Ikasturte horretako ikasle taldea.
• Ikasleak horrelako frogak egitera trebatuak izatea edo ez izatea.
• Ikasle kopurua ( hau oso lotua baitago gure herrietako eskolen txiki izatearen berezitasunarekin eta horietatik
ateratzen diren portzentajeen esangurarekin).
2012-2013 IKASTURTERAKO HOBEKU�TZA PLA�A
ILDO �AGUSIAK:
Orokorrean ildo berdinetatik jarraitzea pentsatu dugu, gehien bat iraila-urrian gure taldeko Diagnosi Frogaren emaitzak eta
itemak sakontasunez aztertu ondoren, baieztatu baitugulako zeintzuk diren gure ikasleen ahulezi nagusienak. Neurtzen diren
lau arloetako (Gaztelania, Euskara, Ingelesa eta Matematika) itemak aztertu ditugu eta puntuazio baxuen lortu duten
itemetan jarri dugu arreta berezia:
Gaztelania: Hiru item baxuenak, 3 mailakoak dira eta horietatik bietan INTERPRETAZIOA da ebaluaturiko prozesua eta
ULERMEN GLOBALA bestean.
Euskara: Hiru item baxuenak, 3 edo 3+ mailakoak dira eta hiruetan INTERPRETAZIOA da ebaluaturiko prozesua.
Ingelesa: Bost item baxuenak, 3 edo 3+ mailakoak dira eta horietatik hiruetan INTERPRETAZIOA da ebaluaturiko
prozesua eta INFORMAZIOAREN BILAKETA beste bietan.
9
Matematika: hemen ez dira hizkuntzari buruzko prozesuak ebaluatzen (nahiz eta gure ustez ulermen globalak zerikusi
handia duen buruketen ebazpenetan), eta ahuleziak zabalagoak dira. Ebaluatzen diren hiru prozesu nagusitzen dira emaitza
baxuena duten itemetan: ARRAZOIKETA, EDUKIARI BURUZKO HAUSNARKETA eta EBAZPEN MATEMATIKOA.
Guzti hau dela eta, hau da aurtengo ikasturtean gure Hobekuntza Planak jarraituko duen ildoa:
Hizkuntzetan, ulermen globala, irakurketaren hausnarketa eta interpretazioa eta iritzi propioak lantzea. Eta horrekin batera
testu batean esplizituki agertzen ez den informazioa inferitzeko estrategiak lantzea, izan ere hori da gure ustez hizkuntzen
emaitzetan zerikusi garrantzitsua izan dezakeen faktoreenetariko bat. Gainera, garrantzi handia eman diogu eta eman nahi
diogu irakurtzeko ohitura eta zaletasuna hobetzeari.
Matematiketan: buruketak ebazteko pausuak sistematizatzea eta, oso garrantzitsua iruditzen zaigun hizkuntza arloko
ekarpena: irakurritakoaren ulermena hobetzea.
Hitz klabeak:
• irakurritakoaren ulermen globala
• hausnarketa eta interpretazioa
• informazioa inferitzea
• irakurketa plana
Aipatu beharra dago, Diagnosi Frogaren emaitzak aztertzen ditugun bezalaxe, aurtengo ikasturtean Barne Ebaluazioaren
datuen analisia eta emaitzak ere sakonago aztertzen hasiko garela. Modu horretan, agertu daitezken ahuleziei aurre egin eta
beharrezko ikusten ditugun egokitzapen edo aldaketak ezarri ditzakegu ebaluazio jarrai edo formatiboa hobetzeko
ahaleginetan.
Badago beste puntu bat aurtengo Hobekuntza Planean ezarri nahi duguna: BALIOEN esparrua. Honek lotura handia du
ikasturte honetan burutzen ari garen taldeko formakuntza instituzionalarekin, “Erlajazio Teknikak: adimena lasaitzeko eta
kontzentrazio tekniken garapena”. Hor ikasten ditugun teknikak, ahal dugun neurrian gure ikasleekin praktikan jarriko
10
ditugu helburu orokor batekin: emozioen kudeaketa. Emozioen kudeaketa baikor batek – emozioei buruzko kontzientzia
izatea- eskola komunitate osoko elkarbizitza hobetu dezake eta hainbat gatazka aurreikusi edo/eta ekidin.
Hobekuntza Plan hau talde osoari aurkeztuko zaio xehetasun guztiak puntuz puntu azalduz. Hiruhilabeteko bakoitzaren
bukaeran, ebaluazio saioetan, jarraipena egingo diogu aplikazioa nola izaten ari den jakiteko.
11
HOBEKU�TZA PLA�A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2012-2013 IKASTURTEA
HIZKU�TZA
HELBURU OROKORRA-
*ZEHATZA
ESPARRUAK ETA
JARDUERAK DE�BORA ETA TOKIA
BALIABIDEAK
EBALUAKETA:
I�DIKAGAILUAK
1.Irakurriaren ulermena
hobetzea Curriculumeko
hizkuntza guztietan.
* Ulermen globala
hobetzea.
* Hausnarketa eta
interpretazioa lantzea eta
iritzi propioa sortzea.
- HIZKU�TZAko
saioak:
. Testu mota
desberdinetako irakurgaien
osagaiak, hiztegia,
ortografia……-en
azterketa.
. Irakasleak aukeratutako
testu mota desberdinekin
erreflexioa, iritzi
propioa… landu.
.Galdetegi baten bidez
ikasleek testuei buruzko
iritziak emango dituzte,
ahoz zein idatziz.
-Gainerak ARLOak
(Ingurunea, matematika,
Arte Hezkuntza):
. Baliabide desberdinen
erabilera: hiztegiak,
-EUSKARA eta
GAZTELERAZko 4
saioetatik 2 testu mota
desberdinak lantzeko
-INGELESA: Asteko bost
saioetatik batean diagnosi
froga ezberdinetan
azaldutako testuak edo
antzekoak landu.
- Ikasturte osoan zehar
Irakurritakoaren
interpretazioa eta iritziak
sortzen laguntzeko
estrategiak.
ERANSKINAK 1 ETA 2.
- Froga diagnostikoaren
ereduak eta A-Z books.
.Metodologia: Proiektuen
bidez , testu mota
desberdinak testuinguru
zehatz baten lantzen
saiatuko gara. Bertan,
hizkuntza, ingurunea,
plastika.. integratuz.
.Hiruhilabetean behin testu
berezi bat pasatuko zaie
ekintza berezi batzurekin.
Honetarako, Ebaluazio
Diagnostikorako erabiltzen
diren ariketak erabiliko
dira.
Baita ere, irakasleek
prestaturiko beste batzuk.
ERANSKINA 3.
12
entziklopediak, materialak
euskarri elektronikoan ….
. Hiztegitxoak prestatu,
definizioak eta azalpenak
landu…..
. Testu desberdinetan
informazioa bilatu, ideia
nagusiak, eskemak …
2.Irakurtzeko ohitura eta
zaletasuna hobetzea.
-IRAKURKETA
saioetan:
. Irakurketarako giro lasaia
bultzatu.
. Herriko liburutegitik
liburuak maileguan ekarri.
. Ikasleek idatzitako
ipuinak trukatu.
- Zikloen arteko irakurketa
trukaketa.
. Liburuak ozenki irakurri,
irakasleak edota ikasleek
zatika.
. Saio bereziak antolatu.
Bertan, ikasleek
irakurritako liburuen
iritzia emango dute eta
besteei aholkatu ala ez.
- Etxekoekin:
. Ikasturte hasieran
gurasoekin bilera bat egin
eta plan honetan
inplikatzen saiatu.
-Ikasturte osoan zehar.
Irakurritakoaren
interpretazioa eta iritziak
sortzen laguntzeko
estrategiak.
ERANSKINAK 1 ETA 2.
- Froga diagnostikoaren
ereduak eta A-Z books.
ERANSKINA 3.
13
2.Irakurtzeko ohitura eta
zaletasuna hobetzea.
. Gabonetan, umeek
beraiek idatzitako ipuin
bat oparituko die. Beraiek
umeei beste bat oparitzea
eskatuko zaie.
. Familiak eskolako
irakurketa saio batzuetara
gonbidatu ipuin bat
irakurtzera.
. Ipuin hoiek etxean,
denon artean irakurri eta
gero, eskolara ekarriko
dituzte trukatzeko.
-Errendimendu baxuzko
ikasleekin.
. Ikasturte hasieran
irakurtzeko zailtasunak
identifikatzeko froga
desberdinak pasatuko zaie.
(orientazio
departamentuaren
laguntzaz)
. Laguntza eta errefortzua
emango zaie eta beraiekin
egiteko ariketa bereziak
prestatuko dira:
beraientzako testu egokiak
aukeratu, ozenki irakurri,
ilustrazioak erabili…..
-Errendimendu altuzko
ikasleekin: -Beraien mailari dagozkien testu
egokiak eskainiko zaie.
* Etxeko lanetan, hilabetean
behin jarriko dugu ikasitakoa
aplikatzeko ariketaren bat.
* Azterketetan ikasitakoa
aplikatzeko ariketa bat
txertatuko da.
14
HOBEKU�TZA PLA�A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2012-2013 IKASTURTEA
MATEMATIKA
HELBURU OROKORRA-
*ZEHATZA
ESPARRUAK ETA
JARDUERAK DE�BORA ETA TOKIA
BALIABIDEAK
EBALUAKETA:
I�DIKAGAILUAK
Eguneroko arazoak
konpontzeko gaitasuna
hobetzea:
• Buruketak
ebazteko pausuak
sistematizatzea.
(Eranskina 4.)
• Irakurritakoaren
ulermena hobetzea.
- Problemak binaka edo
talde handian landuko
dira.
- Eguneroko egoera
errealak planteatuko dira.
- Bakarkako irakurketa
isilean egin eta gero eta
ikasle bikoteak elkarri
buruketa azaldu ondotik
irakasleari ozenki
kontatuko diote.
(Eranskina 4)
Lau saioetatik bat
erabiliko dugu gutxienez
buruketen ebazpena
lantzeko, eranskina 4an
aipatzen diren pausuak
segituz.
-Testu liburuak.
- 4. Eranskina.
- Buruketak lantzeko lan
koadernoak eta tailerrak.
- Aurreko urtetako
diagnostiko frogen
ariketak.
* Etxeko lanetan, hilabetean
behin jarriko dugu ikasitakoa
aplikatzeko ariketaren bat.
* Azterketetan ikasitakoa
aplikatzeko ariketa bat
txertatuko da.
Honetarako, Ebaluazio
Diagnostikorako erabiltzen
diren ariketak erabiliko
dira.
Baita ere, irakasleek
prestaturiko beste batzuk
(testu liburutakoak…)
15
HOBEKU�TZA PLA�A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2012-2013 IKASTURTEA
BALIOE� ESPARRUA
HELBURU OROKORRA-
*ZEHATZA
ESPARRUAK ETA
JARDUERAK DE�BORA ETA TOKIA
BALIABIDEAK
EBALUAKETA:
I�DIKAGAILUAK
- Emozioen kudeaketa:
emozioei buruzko
kontzientzia izatea.
- Elkarren arteko
harremanak hobetzea.
1. Kontzentrazio
ariketak.
2. Erlajazio sakona.
3. Arnasketa
prozesua. Bere
eragina
emozioetan.
Arnasketa mota
desberdinak ikasi
eta praktikan jarri.
- Ikasturtean zehar,
jolastordua ondoren 5-10
minututako saio bat eginen
dugu noizbehinka teknika
ikasten joateko.
- Egoera zailen aurrean:
azterketak, jendearen
aurrean solasten dutenean
(antzerkia, azalpen
pertsonalak…)
- Istiluen ondotik
Formakuntza
instituzionalean ikasitako
teknikak.
- Etengabeko behaketa.
- Ebaluaketa saioetan tarte
bat eskaini honen emaitzen
balorapen bat egiteko.
- Ebaluaketa erregistro
orrian emozioei buruzko
atal bat gehituko da.
(ERANSKINA 5)
16
2. KALITATEA
Ikasturte honetan gure taldetako eskola bakar batek ere ez du jarraitzen kalitatea lantzeko sarean. Halere, Iturengo eskolak
hiru kurtsotan parte hartu zuen eta Sunbillako eskolak lautan, eta beraiek sorturiko prozesu guztiei buruzko dokumentazioa
beste eskolekin banatu zuten eta denontzako erabilgarri dago.
3. FORMAKU�TZA PLA�A:
Ikasturte honetako ezarritako jarraibideek hau diote ordutegi osagarrien puntualizazio moduan:
Urtean nahitaez prestakuntzako 35 ordu egin behar dira. Ordu horiek bi motatakoak izanen dira: ikastetxeak erakunde
moduan antolatutakoak eta bakarka egin beharrekoak. Ildo horretan, ikastetxeek ikastetxeko irakasle guztiendako
erakunde mailako prestakuntza programa prestatuko dute, urtean gutxienez 12 orduz. Programaren edukia eta
ikasturtean zeharreko ordutegi banaketa ikastetxearen Prestakuntza Planean sartuko dira eta lehentasuna izanen
dute beste edozein aukeraren aurrean eta irakasle guztiek nahitaez bete beharko dituzte.
Erakunde mailako formakuntza:
Ikasturte honetan 12 ordutako formakuntza instituzionala egingo da sei eskolek osatzen dugun taldekide guztiontzat.
Iazko kurtso bukaeran gure taldetik sorturiko beharren azterketaren ondorioa da gauzatu den ikastaro hau:
Izenburua: Malerrekako Herriko Eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena.
Modalitatea: ikastaroa
Etapa: Haur eta Lehen Hezkuntza.
17
Norentzat: Malerrekako Herriko Eskoletako irakasleentzat.
Justifikazioa:
Gaur egun, irakasle edo hezitzaile izatea ez da lan erraza eta berdin gertatzen zaie gure ikasleei ere. Ikastaro honetan horren
garrantzitsuak diren lasaitzeko eta kontzentrazio teknikak landuko ditugu gure geletan eta etxean erabili ahal izateko.
Helburuak:
1. Adimena lasaitu eta kontzentrazio teknikak ikasi, hauek ikasleekin landu ahal izateko.
2. Arnasketak, nerbio sistema eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan
erabiltzen ikasi.
3. Erlajazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikasi.
Edukiak:
4. Kontzentrazio ariketak.
5. Erlajazio sakona.
6. Arnasketa prozesua. Bere eragina emozioetan. Arnasketa mota desberdinak.
Metodologia:
Teknika desberdinak aztertu, praktikatu eta ikasiko ditugu eta, ondoren, norberak bere gelara eramateko aukera izanen du.
Emalea:
Marina Pintos Martikorena. Pianojole, musika irakasle eta yoga irakaslea.
Tokia: Iturengo eskola
18
Iraupena: 12 ordu
Egunak eta Ordutegia: Urriaren 23a, urriaren 30a, azaroaren 6a, azaroaren 13a, azaroaren 20a eta abenduaren 4a
Arratsaldeko 16:30etatik 18:30ak arte.
Bakarkako formakuntza:
Bakarkako etengabeko formakuntza norberaren ardurapean gauzatuko da aurreko ikasturtetan bezala bakoitzak bere
interesguneei jarraituz. Gure taldeko kasuan erakunde moduko formakuntza 12 ordutakoa izango denez, gutxienez beste 23
ordu bete beharko dituzte taldekide guztiek.
Honetaz gain irakurketaren ulermena hobetzeko hiru hizkuntzatan (bakoitzaren ezaguera eta ikasleek horretan duten
gaitasunaren arabera), planteatu eta kontutan izango ditugun irizpide nagusiak lantzen jarraituko dugu:
- irakurketaren interpretazioa bereziki landu eta horretan sakondu.
- irakurritakoari buruzko iritzi propioak sortzeko estrategiak erabili eta sistematizatzen saiatu.
4. BERDI�TASU�A / HEZKIDETZA
Aurten, aurreko ikasturtetan planteatu genituen helburuekin jarraituko dugu, horiek ez baitira egun batetik bestera lortzen eta
etengabeko arreta eta egokitzapena eskatzen dituzte:
• Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntza
idatzia zuzentzea. Eta baita ere, ikasleek ekoiztutako testuen hizkuntza idatzia zaintzeko estrategiak lantzea.
• Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea.
19
• Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako
ereduak ikustarazteko helburuekin.
• Konstrukto soziala den generoaren kontzeptua eta horrek dakarren rolen banaketaren kontzientzia suspertzen
hastea. Emakumeak gizartean duen presentzia indartu. Lanbide desberdinetako emakumeak eskolara ekartzen
saiatu beraien garrantzia azpimarratuz.
• Norberaren autonomia eta zainketaren etikaren ikasketarekin jarraitzea, horretarako ezinbestekoa den familien
parte-hartzea ziurtatuz.
Aurreko ikasturtetan gurasoei igorritako galdetegien emaitzetan eta horietatik inferitutako diagnosian oinarriturik aurten ere
etxeko lanak eta norberaren autonomia eta ardurekin loturiko ekintza desberdinak planteatuko ditugu familiekin batera landu
eta jarraipena egiteko:
• norberak bere ohea egin
• jantzi eta bere gela txukundu
• hondakinak birziklatze ontzietara eraman
• erosketak egin
• mahaia jartzen edo kentzen lagundu
• ………..
5. BIZIKIDETZA
Bukatutzat jotzen dugu bizikidetza lantzeko azken urteotan eman dugun prozesua. Sunbilla eta Iturengo ikastetxeek aurreko
kurtsotan kalitatea kudeatzeko Sistemen Hedapen Programan (N6EL) Bizikidetzari buruz ekoiztutako protokolo eta agiri
guztiak eskuragarri daude taldeko sei ikastetxeetarako. Gainera talde osorako Barne Erreglamendua ekoiztu dugu. Eskola
bakoitza dokumentu horretan oinarrituko da bere barne araudia egokitu eta behar espezifikoetara moldatzeko.
20
6. A�IZTASU�ARE� TRATAERA
A�IZTASU�Aren trataera bermatzeko, ikasleria guztia hartu behar da kontutan. Izan ere, aniztasuna ume bakoitzarengan
ematen da, ikasle bakoitza errealitate BAKAR, BEREZIA eta DIFERE�TEA delako, alegia IKASLE GUZTIAK
DESBERDI�AK direlako (ikasteko estilo desberdinak, ahalmen desberdinak, garapen eta aurre-ezagutza desberdinak,
motibazio desberdinak...). Beraz, aniztasuna kontutan hartzea guretzat ez da soilik laguntza berezia behar duten haurren
kasuan eragitea, baizik eta egunerokotasunean ikasleen ezaugarri eta erritmoetara egokitzea.
Gainera, gure geletako ERRATIOA txikia izanik (kurtso bat baino gehiago batera izan arren), are eta ageriago gelditzen
zaigu ideia hori, eguneroko lanean haur bakoitzaren behar desberdinetara egokitzen saiatzen garelarik, inzidituz, guztiek eta
bakarka dituzten zailtasun, hutsune e.a.etan.
Behaketa etengabe horri esker, edozein motatako arazo detektatzerakoan, ORIE�TATZAILEarekin komentatuta,
protokoloa martxan jartzen da, kasuistikaren araberakoa akitzen ahal dena AZTERKETA OROKOR BATEA� soilik,
edota LAGU�TZA BEREZIAREKI� edo ERREFORTZU programa batekin. Laguntza berezia beharrez gero (eskolan
berandu hasiak diren haurren kasuan, behar bereziko haurren kasuan edo ahalmen handiko haurren kasuan), P.T. eta
hizkuntza eta mintzairako irakaslearen aktuazioarekin ere kontatzen dugu, une oro, TUTOREARE� iritzia, jarraipena
eta parte hartzea ezinbestekoa delarik. EGOKITZAPE� KURRIKULARren kasuan ere, irakasle, tutore edo behar
bereziko kasuan, P. T. beraren aktuazioarekin kontatzen dugu, beti orientatzailearen onespenpean. Gainera, beharrezkoa
suertatzen denean, beste instituzio batzuen laguntzaz kontatzen dugu edo kontsulta partikularretara deribatzen ditugu
haurrak, azterketa sakon baten ondorioz (optometristak esaterako).
Azkenik, aipatzea, familiarekin kontaktua etengabea dela BETI eta bereziki, orientatzailearen laguntza beharrezkoa izan den
kasuetan, ahalmen edota emozionalak diren arazoengatik, behar bereziengatik edo atzerritik etorritako umeen kasua izan
dela eta.
Hau guztia aurrera eramateko BALIABIDEAK behar ditugu. Hau da, teoriatik praktikara ZUBI ERREALAK eraikitzea,
guzien kolaborazioarekin; Hezkuntza Saila, guraso, irakasle,ikasle H.L.U…
21
Gure lantaldean bi orientatzaile eta bi HLU (Hezkuntza Laguntza Unitatea) ditugunez, aurtengo ikasturterako hauen
plangintzak azaltzen ditugu ondoren:
HEZKU�TZA LAGU�TZA U�ITATEKO LA� PLA�GI�TZA. 2012/13
HERRIAK: SU�BILLA, ITURE�, LEGASA eta �ARBARTE
1. PARTAIDEAK:
Aurten, herri horiei erantzuna emateko bi Hezkuntza Laguntza Unitate osatuko ditugu. Aurtengo kideak:
• Pedagogia Terapeutikako eta Entzumena eta Mintzairako irakaslea: Txiber Iraola (Sunbilla).
• Entzumena eta Mintzairako irakasleak: .- Elaia Etxebeste (Ituren)
.- Mirentxu Jimenez (Narbarte eta San Miguel IP Doneztebekoa)
• Pedagogia Terapeutikako irakaslea: .- Oihane Ibargoien (Ituren).
• Orientatzailea: Ana Indaburu (Sunbilla-Ituren-Legasa-Narbarte eta Doneztebeko Mendaur DBHI).
2. LA$ALDIA ETA ORDUTEGIA
Partaideen lanegunak, Hezkuntza Departamentuaren aginduak betez, honako hauek izanen dira:
• Txiber Iraola:
Jornada osoa emanen du Sunbilan: 8 ordu laguntza, 7 ordu logopedia, 9 ordu LH eta HH.
• Elaia Etxebeste:
13 ordu emanen ditu Iturenen: 4 ordu logopedia eta 9 ordu LH.
• Oihane Ibargoien:
12 ordu ematen ditu Iturenen PT lanak egiten.
• Mirentxu Jimenez:
22
7 ordu (logopedia eta PT) ematen ditu Narbarten eta beste gainerako guztiak Doneztebeko San Miguel IP-an.
• Ana Indaburu:
Asteartean, asteazken eta ortzegunetan Doneztebeko Mendaur Institutuan, astelehenetan Sunbillan, ortziraletan
Iturenen eta hamabostero Legasa eta Narbarten bi saio jarraian (ostegunetan).
3. FU$TZIO$AME$DUA:
Sunbilla-Legasa-Narbarte ikastetxeei zuzendutako HLUko bilera astelehenetan eginen dugu, Sunbillan, 12:00-12:50. Eta
Itureni dagokion bilera ostiraletan goizeko 3. Saioan (11:10-12:00).
HLUko bilera honetan denbora gehiena haurren edota taldeen laguntza antolatzen eta prestatzen emango dugu (irizpideak,
ordutegiak, materialak, aniztasunaren trataera…
• Laguntza antolatzeko irizpide orokorrak:
Ikasle batek PT irakaslea edo Entzumena eta Mintzairako irakaslearengandik laguntza zuzena jasotzeko, honako
lehentasunak izango dira kontutan:
1. Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleak (NHBBZ/CREENA-ko erroldan daudenak); Curriculumaren
Egokitzapen esanguratsua egitea eskatzen dutelarik.
2. Ziklo bateko edo gehiagoko atzerapena dutenak (nahiz eta erroldatuak ez egon).
3. Ikasteko zailtasunak dituztenak; atzerriko ikasleak (etorkinak); eta aparteko gaitasunak dituzten ikasleak laguntza
zehatzik/espezifikorik beharko balute, tutoreek emango diete laguntza hori, eta posible denean PT edo E.M.
irakasleak.
4. Prebentzioa Haur Hezkuntzan, batez ere ahozko hizkuntza lantzeko edo ahoskeran zailtasunak dituzten ikasleekin prebentzio lan bat
egiteko (arreta ez zuzena).
23
Laguntzak emateko irizpideen artean, ikasleak zein eskola, talde edo mailan kokatua dagoen eta bertako egoera eta
ezaugarriak izango dira kontutan ere bai. Horretarako eskola eta taldeko egoera aztertuko da: ikasle kopurua, maila
ezberdinak edo ziklo ezberdinak elkarrekin dauden, ikasleen ezaugarriak edo beharrak, tutoreak dituen ordu libreak, tutoreak
taldea banatzeko dituen aukerak, zenbat ikaslerekin gelditzen da Ingelesa saioetan, etab. Horrela, kasu hauetan tutoreak
errefortzua emango du.
• Ikasturte hasieran, zonaldeko giza-baliabideak eta beharrak aztertu ondoren, laguntza zuzenaren antolaketa
planteatuko da. Hala ere, ikasturte hasieran egiten den kasuen banaketa malgua izango da, ikasturtearen zehar sortzen
diren beharren arabera aldaketak egin daitezke.
4. HLU-KO PARTAIDEE$ EGI$KIZU$AK:
4.1.Laguntzaren antolaketa eta jarraipena:
Hezkuntza Premia Zehatzak edo zailtasunak dituzten ikasleei erantzuna emateko honako lanak egingo ditugu:
• Eskaera berriak aztertu eta orientazioak eta laguntza antolatu.
• Iazko txostenak aztertu eta hauen jarraipena bideratu.
• Hasierako ebaluaketa burutu.
• Laguntzarako ordutegiak antolatu.
• Tutoreekin bildu eta koordinatu.
• Gurasoekin bilerak egin eta koordinazioa bultzatu.
• Lan programak eta behar diren materialak prestatu.
• Bertze zerbitzu batzuekin koordinatu (NHBBZ/CREENA, Osasun Zentroa,...).
• Hiruhilearen bukaeran eta ikasturte bukaerako txostenak bete.
4.2.Taldeko lana:
24
• Ikasturte hasieran atzerapena edota Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleei buruz informatzeko eta jarraipena
egiteko tutoreekin bildu.
• Ikasturte hasieran Laguntza Unitateko materiala berritzeko beharrak aztertu eta materiala ezberdina kontsultatu eta
aukeratu.
• Gure lanerako behar ditugun tresnak prestatzeko edota interesa dugun gaien inguruan sakontzeko bilerak egin.
• Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektuen esparruan, gure aholkularitza eta partehartzea
eskatzen denean parte hartu.
• Hiruhilearen bukaeran ebaluaketa egin eta laguntzarako beharrak aztertu eta jarraipena egin. Beharrezkoa denean,
ordutegian aldaketaren bat sartu ahal izango da.
• Ikasturte bukaeran laguntzarako prebisioak antolatu eta lanaren memoria egin.
5. HLU-KO FORMAKU$TZA: • Ana Indaburu: Orientatzailearen lan-plangintzan zehaztua.
• Txiber Iraola:
o LEKAROZ. Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta
kontzentrazio tekniken garapena.12h. FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA.
o LEKAROZ: Mintegia “Uso didáctico de las Herrmanientas de Google”. 35h
• Elaia Etxebeste:
o LEKAROZ. Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta
kontzentrazio tekniken garapena.12h
25
o Proyecto PNTE Apps (herramientas Google). 35h
• Oihane Ibargoien:
o LEKAROZ. Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta
kontzentrazio tekniken garapena.12h
o Euskara sustatzeko bideak: motibazioa eta ahozkoa gelan. 50h
o Logopedia. Universidad de Montemorelos. 220h
• Mirentxu Jimenez:
ORIE�TATZAILEARE� LA�-PLA�GI�TZA
HERRIAK: SU�BILLA, ITURE�, LEGASA eta �ARBARTE
Orientatzaileak honako herrietan esku hartzen du:
- Malerrekako eskolak: Narbarte, Ituren, Legasa eta Sunbilla.
- Doneztebeko Mendaur DBHI institutua.
Doneztebeko Mendaur Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua izanen da orientatzailearen oinarrizko ikastetxea.
Hezkuntza Orientazioa bi zonaldetan banaturik dago. Hori dela eta, orain arte, Hezkuntzarako bi Laguntza Unitate osatzen
ziren: alde batetik, Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko HLU eta bertzetik, Doneztebeko HLU. Aurten, kontutan izanda
Itureneko PT-a eta Logopeda bertan bakarrik egonen direla, hirugarren bat osatuko da. Bilerak beraz 3 ikastetxeetan eginen
dira: Sunbillan, Ituren eta Donezteben, (lehenengo bietan hamabostero egingo dira).
Orientatzaileak, hiru Laguntza Unitateen koordinatzailea izanik, Orientazioa arautzen duen Dekretuan (66/2010 Foru
Dekretua) aipatzen diren eginkizunak beteko ditu.
26
Eginkizun horiek garatzeko, honako lanak burutuko dira:
• HLU osatu eta laguntza saioak antolatu iazko aurreikuspenetan oinarrituz.
• HLU jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idatzi.
• HLU dituen eginkizunen ardura hartzea, horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
• HLU bileratako buru izan eta bilera bakoitzeko akta egin.
• Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta tutoreekin batera ikasleen lan programak finkatu, egindako
ebaluaketa eta balorapenaren arabera.
• Laguntza jasotzen duten ikasleen programazioak edo curriculumerako egokitzapenak errebisatu eta ikasleen
jarraipena egin (tutore, guraso, espezialista edota kanpoko zerbitzuekin koordinatuz).
• Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleen irakasleekin koordinatu, ikasle hauen irakas-ikasteko prozesuaren
jarraipena egiteko eta beharrezkoak diren egokitzapenak burutzekotan.
• Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta ikasleen tutoreekin batera, hiruhilabetearen bukaeran balorapena
egin, hala nola egindako lan-programak errebisatu eta hurrengo hiruhilabeterako lana finkatu egindako ebaluaketa eta
balorapenaren arabera.
• Inguruko osasun zerbitzuekin elkarlanean aritu, horretarako hilabetean behin bilduko gara.
• Gurasoekin bilerak prestatu eta burutu.
• Beharrezkoa denean ebaluaketa psikopedagogikoa egin, txostena idatzi eta sinatu. Honekin batera interbentzio bide
bat irekitzen delarik (irakasleekin eta gurasoekin koordinazio bilerak burutuz, kanpoko espezialistekin informazioa
elkartrukatuz, orientabideak eta erantzukizunak zehaztuz, ...) hau da, inplikaturik dauden guztiekin lan-plangintza bat
garatu egiten da.
• Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleak Educan islatu.
• Zenbait kasutan, ikasleak ikastetxez aldatzean, etapa bukaerako txostena egin.
• Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleei eta hauen gurasoei, DBH-ri buruzko informazioa eta orientabideak eman.
• Ikas orientazioa garatzeko DBHko Institutuetako orientatzaileekin koordinatu (Eskola Barrutiko Bilerak).
27
• Malerrekako bertze herrietako orientatzailearekin lan amankomuna: Gure eskola txikietako Aniztasun Planaren puntu
batzuk berritu gure egoerari erantzun egokia eman ahal izateko. Lan hau akitzearekin (edo beharrezkoa ikusten
dugunean irakasleen iritziak jasotzeko) irakasle taldeari aurkeztuko diogu klaustro mailan onartu ahal izateko.
Orientatzailearen lanaren atal nagusi bat bai tutore baita beste zerbitzuetako espezialistekin koordinazioa mantentzea
denez, bilera hauek burutzeko klaseko orduak ez direnak erabiliko dira. Osasun Zentroko langileekin (pediatra eta erizaina)
eta gizarte laguntzaileekin koordinazio bilerak goizeko 8-etan egingo dira hilabetean behin.
Plangintza instituzionalerako tresnak prestatzeko ezarritako denboraren erdia irakaskuntza lanari lotutako prestakuntza
jardueretan emanen da. Horrela, ikasturte honetan zenbait ikastarotan parte hartuko dut:
• Trastornos del aprendizaje: prevención y metodologías de enseñanza. 20 ordu.
• La respuesta educativa al alumno con altas capacidades en la escuela inclusiva. 35 ordu.
• Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken
garapena. 12 ordu. FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA.
• Educar las habilidades de comunicación entre chicos y chicas. 12 ordu.FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA
• Alimentación, ejercicio físico y salud. 12 ordu. FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA.
• VII JONADAS DE CONVIVENCIA: La educación emocional. 10 ordu.
Orientatzaileen eginkizunen barruan Orientazioa Koordinatzeko Planan parte hartzea dagokio, Eskola Orientabiderako
Bulegotik (EOB / NOE) bideratuta. Horrela, zonaldeko orientatzaileok lan-talde bat osatzen dugu eta ikasturtean zehar lan
batzuk burutu behar ditugu, aurten oraindik finkatu gabe daudenak. Lan hauek burutzeko hilean behin eta egun alternotan
bilerak egingo dira, Lekarotzeko ILZan edo Iruñan (ikastetxetan zuzendariek jasotako egutegian zehaztutakoaren arabera).
Ikasturte bukaeran egindako lanaren memoria burutu eta Eskola Orientabiderako Bulegoari igorriko zaio.
Doneztebeko eskolako klaustrokide bezala bertze eginkizun batzuk izanen ditut herrietako plangintzan agertzen ez
direnak.
28
HERRIAK: SALDIAS ETA BEI�TZA-LABAIE�
LAGU�TZA TALDEARE� PLA�GI�TZA
Herrietako eskoletako HLUko partaideak aurten hamabortzean behin elkartuko gara, astelehenetan 11.10etatik 12ak arte
Doneztebeko eskolan.
Orientatzailearen urteko memoria
Orientatzaileak 3 ikastetxetan eginen du lan: Doneztebeko “San Miguel”en eta Saldias eta Labaiengo unitarietan.
Doneztebeko klaustrokidea izanen naiz. Astelehen, astearte, asteazken eta ortziraletan Donezteben ariko naiz. Ortzegunetan
eskola txikietan (beharrezkoa denean hainbat asteazkenetan ere bai) ariko naiz eta, beharren arabera, Donezteben ere bai.
Orientatzailearen eginkizunak Beintza-Labaien eta Saldiasko eskoletan hauek izanen dira:
• Hizkuntza premia bereziak eta zailtasunak dituzten ikasleen interbenzioa eta jarraipena:
- Ebaluaketa psikopedagogikoaren prozesua koordinatu.
- Behar denean eskolatze modalitateko txostenak berrikusi edo/eta egin (aurten, printzipioz, ez da beharrezkoa
izanen).
- Currikulumaren egokitzapen eta errefortzuen plangintzan eta hauen jarraipenean parte hartu, tutore eta
irakasleekin lana koordinatuz. Aurten egokitzapenak ez dira aurreikusten baina bai murgiltze prozesuan sartzen
diren bi ikasle.
- Behar bereziak dituzten ikasleen gurasoekin elkarrizketak antolatu, informazio trukaketa eta lan koordinatua
egiteko. Behar bereziak ez dituztenen gurasoekin ere arituko naiz beren eguneroko heziketa beharrak atenditu
ahal izateko.
- Ikasleen hezkuntza premiak direla eta hezkuntza, gizarte eta osasun zerbitzuekin kolaboratu (Osasun Etxea,
Gizarte Zerbitzua, Creena, Csm, Gabineteak...). Kolaborazio hau hemengo pediatra eta gizarte zerbitzuarekin
izanen da hilabetean behin. Bertzeekin, beharra sortzen denean.
29
- Premia bereziak dituzten ikasleen informazio trukaketa ziurtatu, zikloz edo ikastetxez aldatzen direnean.
- Ebaluazio saioetan parte hartu bertze irakasleekin batera.
- Etapa aldaketan behar diren kasuetan txosten laburtua egin eta BHIko orientatzailearekin koordinatu. Aurten ez
da kasurik izanen ez baitago ikaslerik DBHra joanen denik.
• Formazioa dela eta aurten Doneztebeko irakasle taldeak erabaki du elkarrekin egin beharreko 12.5 ordu horiek iaz
egin genituenez aurten ez dugula formazioa eginen beraz, ni, nire kabuz, honako formazio hau eginen dut:
“Reordenación de la postura: método Adhara”, 12 ordu, “VII JORNADAS de convivencia: La educación emocional”,
10 ordu, eta Trastornos del aprendizaje: prevención y metodologías de enseñanza, 20 ordu
• Malerrekako bertze herrietako orientatzailearekin lan amankomuna eginen dut: Gure eskola txikietako Aniztasun
Planaren puntu batzuk berritu gure egoerari erantzun egokia eman ahal izateko. Lan hau akitzearekin (edo
beharrezkoa ikusten dugunean irakasleen iritziak jasotzeko) irakasle taldeari aurkeztuko diogu klaustro mailan onartu
ahal izateko.
• Orientatzaileen eginkizunen barruan Orientazio Koordinatzeko planan parte hartzea dagokio. Eskola Orientabiderako
Bulegorik (EOB/NOE) bideratuta. Horrela, zonaldeko orientatzaileok lan-talde bat osatzen dugu eta iksturtean zehar
lan batzuk burutu behar ditugu, aruten oraindik finkatu gabe daudenak. Lan hauek burutzeko hilean behin eta egun
alternotan bilerak eginen dira. Lekarotzeko ILZan edo Iruñean (ikastetxetan zuzendariek jasotako egutegian
zahaztutakoaren arabera). Ikasturte bukaeran egin beharreko memorian burutu eta Eskola Orientabiderako Bulegoari
igorriko zaio.
• Eginkizun hauetaz gain, HLUko koordinatzailea bezala beste eginkizun hauek izanen ditut:
- HLU jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idatzi.
- HLU dituen eginkizunen ardura hartzea, horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
- HLU bileretako buru izan eta bilera bakoitzeko akta egin.
30
7. TUTORITZA
Atal hau hasi aurretik, erran beharra dago gure eskolak eskola txikiak direla eta hau beraien ezaugarri garrantzitsua dela.
Guraso- irakasleen arteko hartu emana zuzen zuzenekoa dela.
Gure ordutegitan, eskola bakoitzak saio bat du gordea gurasoekin bilerak egiteko eta guraso guztiek badakite ordu honetan
zentroan gaudela.
Ikasturteko tutoretza plana aurrera eramango dugu normaltasunez gurasoei dagokienez (bilerak, elkarrizketa pertsonalak…).
• Egokitzapen kurrikularraren beharra duten haurren tutorea, logopeda edo heziketa bereziko irakaslea eta orientatzailea
koordinatuko dira beharraren arabera. Beharra denean gurasoei emanen zaie informazioa beraien seme-alaben
aldaketak azaltzeko.
• Hiruhilabete bukaera bakoitzean, gela bakoitzeko irakasle guztiak elkartuko gara, ikasleek banan-banan ebaluatzeko.
Ebaluaketa jarraia eta globala izanen da. Honen ondoren, tutoreak ikasle bakoitzaren gurasoekin elkarrizketak eginen
ditu eta emaitzak komunikatuko dizkie.
• Antolatzen ditugun ekintzak haur guztiak taldean integratzeko asmoz pentsatuak daude eta elkar bizitza armonikoa
izan dadin.
• Saiatuko gara baita ere eskola herrian integratzen eta bertako ohiturak ezagutzen.
Ikasleekiko tutoretzari dagokionez ez da hori lantzeko ordutegirik kontenplatzen ez HHn ezta LHn. Halere, irakasle batzuk
oso esperientzia ona izan dute tutoretza ikasleekin lantzen eta oso emaitza aberasgarriak eta balorazio baikorra jaso dute
gurasoen aldetik. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela tutoretza saioak normalizatzeko denbora eskaintzea gure ikasleen
ordutegitan, bertan landu daitezkeen hainbat gai erabat loturik baitoaz bizikidetzarekin, hezkidetzarekin eta gatazkei aurre
egiteko baliabide eta estrategiekin.
Ondorengo lotura hauetan tutoretza lantzeko material interesgarriak daude eskuragarri:
31
• http://bertamares.blogspot.com/2008/01/tutoretza-lehen-hezkuntza-materialak.html
• http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/AURKIBIDEA.htm
• http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
2459/es/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/es_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/ATAL
A_BI.htm
8. OSASU�A ETA HEZKU�TZA
Eskola inguruan dauden beste aspektuen artean “osasuna eta ohitura osasungarriak” landuko ditugu.
Lehenbiziko prebentzioa lantzea izanen da eta horretarako ohitura osasungarriak landuko ditugu, hala nola higienea,
atsedena, kirola, jarrera egokiak, elikadura osasungarria, heziketa sexuala,..
Gure eskoletan, txikiak izanik, aspektu hauetan arazoak sortzen badira, berehala antzematen ditugu eta behar diren neurriak
hartzen ditugu segituan. Esate baterako, higiene pertsonalean, elikaduran eta abar.
Elikadura aldetik aktibitate ezberdinak antolatuko ditugu emaitza positiboak ateratzeko: elikagaien piramidea landu,
menuak, horma irudiak, eta abar.
Kirola eta ariketa fisikoa behar bezala egitea izanen da helburua lesiorik ez izateko.
Jarrera egokiak eserita gaudenean, oinez ibiltzerakoan,...
Higiene gomendio batzuk erabiliko ditugu: hortzak eta eskuak garbitzea otorduetan; gordinak jaten ditugun gauzak (frutak
esaterako) ongi garbitzea, dutxatzea,...
32
Familiekin bereziki ondokoak lantzen ditugu:
• Atsedenaldiko gosariak ahalik eta osasuntsuenak izatea.
• Urtebetetzetan eta irteeretan goxokien kontrola.
• Lo egiteko ordu kopurua egokia izatea.
• Telebista ikustearen kontrola.
• Garbiketarako ohitura osasungarriak.
9. ATERALDIAK
Hauek dira ikasturte honetarako programatu diren irteerak:
IKASTETXE GUZTIAK BATERA:
1. HIRUHILABETEKOA:
Bertizko Parke Naturalera ateraldia. Azaroak 8an HHko taldea (74 ikasle) eta Azaroak 15ean LHko taldea (108 ikasle).
Helburu nagusia udazkeneko egun batez gozatzea izango da aukera paregabeak eskaintzen dituen paraje zoragarri batean.
Bestalde, sei eskoletako ikasleen arteko harremanak sustatzea eta indartzea bilatzen dugu.
HHko taldeak Bertizeko lorategian egingo du bisita gidatua eta LHko taldeak berriz, lorategitik kanpoko basoan eginen du
bere bisita gidatua.
Joan etorriak oinez edo/eta gurasoen laguntzaz egingo dira garraio partikularra erabiliz. Garraioa 9ak baino lehenago
goizean eta 16’00ak ondoren eginen da.
33
2. HIRUHILABETEKOA:
Udaberrian eta oraindik zehaztu gabeko dataren batean JOKU TOPAKETAK antolatuko ditugu Sunbillako pilotaleku eta
udaletxeko aretoan. Aurreko ikasturtetan udazkenean egin ziren eta aurten udaberrira pasatzea erabaki dugu. Hauen helburua
bikoitza da: alde batetik ikasleak ongi pasatzea kirol eta jolasetan parte hartuz eta beste aldetik sei eskoletako ikasleen arteko
harremanak sustatzea eta indartzea, beraien arteko interakzioa bultzatuz.
Talde desberdinetan banaturik, ikasleek hainbat ekintzetan parte hartuko dute txandatuz: kirolak, tailerrak, jolas
kooperatiboak, zinea…..
Joan etorriak gurasoen laguntzaz egingo dira garraio partikularra erabiliz. Garraioa 9ak baino lehenago goizean eta 16’00ak
ondoren eginen da.
3. HIRUHILABETEKOA:
Hirugarren hiruhilabetekoan, ekainean, hondartzara joango gara (Hondarribia edo Donostia) denok elkarrekin. Honetan
autobusak erabiliko ditugu garraio modura.
BESTELAKO IRTEERAK ETA EKI�TZA OSAGARRIAK:
Aurreko ikasturtean Hezkuntza Departamenduak udaberri alderako egiten ohi dituen bi deialditan parte hartu izan dugu,
English Week eta Eskola Ibiltariak/Escuelas Viajeras. Ikasturte honetan, krisia dela eta hainbat familien egoera ekonomikoa
estuagoa ikusirik, laguntza ekonomikoa ez duten deialdietan ez parte hartzea erabaki dugu, guraso batzuk ezin baitiote gastu
horri aurre egin. Hori dela eta bakarrik Eskola Ibiltariak deialdian parte hartzeko asmoa dugu, beti ere aurreko urtetan
bezalako baldintzak betetzen baditu.
Horietaz gain beste irteera eta ekintza hauek ere aurreikusita ditugu urtean zehar gure zentroetan:
34
SALDIAS eta BEI�TZA-LABAIE�:
Donezteben zinema emanaldia /
liburutegia eta txokolatada.
2012ko abenduko azken astean
Beintza- Labaien eta Saldias
herrietan zehar iñauteriak kalejira
2013ko bigarren hiruhilabetekoan
Azken eguneko festa Leurtzako
Urtegian
2013ko ekainaren 19ean
Hiruhilabete bakoitzean egun
pasako irteeratxoak egingo ditugu
(hostoak bildu, herria ezagutu….)
Data zehatzik gabe
ITURE�:
Mendaur mendi irteera 2013ko udaberrian
Zuhaitzaren eguna 2013ko udaberrian
Inauterietako kalejira 2012ko neguan
Haur Kantari Txapelketa 2013ko udaberrian
Ateraldia hondartzara 2013ko ekainean
Hiruhilabete bakoitzean egun pasako
irteeratxoak egingo ditugu (hostoak bildu,
herria ezagutu, bizikletan herri inguruko
ibilaldiak…)
Data zehatzik gabe
35
LEGASA
- Ateralditxoa herriko inguruan gaztainak
biltzera gurasoekin batera.
- Herri inguruan hosto bilketa egin udazkena
eskolako gaia bezala lantzeko.
- Eguberrietako jaia (eskolan bertan)
Lehen hiruhilabetean
- Inauteri jaia (eskolan bertan)
- Zuhaitzen eguna gurasoekin batera. Joan
den urteko landaketari jarraipena emateko.
- Herrian barna ateralditxoa udaberria
lantzeko.
Bigarren hiruhilabetekoan
- Bertiz parkera egun pasa Hirugarren hiruhilabetean
�ARBARTE
Osasuna eta birziklapenaren astea
2012 Urriak 22tik 26ra
Birziklapen tailerra 2012 urriaren 30ean
Inauteriak 2013 Otsailaren 7a, osteguna
Aste Kulturala 2013 Maiatzaren 29, 30 eta 31an
Bertizera ibilaldia (hosto bila ….) 2012-2013 hiruhilabeteko bakoitzean:
36
SU�BILLA
Hostoak biltzera 2012ko udazkenean
Trenbidean bizikletaz 2013ko udaberrian
Oreberri okindegia ikusi, opiltxoak egin Bigarren hiruhilabetekoan
Herriko txoko batzuk marraztera atera Bigarren hiruhilabetekoan
Lizun gaztandegia ikusi Hirugarren hiruhilabetekoan
37
ERA�SKI�AK
38
1. ERA�SKI�A
IRAKURRITAKOAREN INTERPRETAZIOA
1. Zergatik dago (pertsonaia) hain (sentimendua)? 2. Zein pista aurkitzen duzu istorioan non esaten dizun … 3. Zein motatako pertsona dela uste duzu (pertsonaia)?
Azaldu zergatik uste duzun horrela dela. 4. Sortu ezazu istorioarentzat beste izenburu bat. 5. Zenbat pista aurkitzen dituzu istorioan non erakusten
digun … 6. Zenbat urte dituztela uste duzu pertsonaiek? Zergatik? 7. (Pertsonaiari) gustatzen zaio (pertsonaia)? Nola dakizu
hori? 8. Zein arrazoi ematen dizkizu idazleak … pentsa dezazun? 9. Zer nahi du idazleak (pertsonaia/ekintza/gertakizuna)-
ren inguruan pentsa dezazun? Arrazoitu zure erantzuna. 10. Zergatik (pertsonaiak) egin du (gertakizuna)? 11. Sortu ezazu izenburu “hobeago” bat istorioarentzat. 12. Eman hiru arrazoi zergatik … 13. Zer nahi du idazleak zuk sentitu dezazun ….-ren
inguruan? ZER PENTSATZEN DUZU ZUK?
39
2. ERANSKINA:2. ERANSKINA:2. ERANSKINA:2. ERANSKINA:
ISTORIO PIRAMIDEAISTORIO PIRAMIDEAISTORIO PIRAMIDEAISTORIO PIRAMIDEA NORI ZUZENDUA: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak. ARLOAK: Euskara, Ingelesa eta gaztelera. ZERTARAKO: Ikasleek istorioa ulertu dutela zihurtatzeko erabiltzen da estrategia hau. Pertsonaien ezaugarriak eta beraien arteko harremanak aztertzeko ere balio du. HELBURUAK: Ikasleak gai izango dira:
- Istorioaren argumentua irakurri eta ulertzeko. - Istorioaren arazo/gatazka zein den adieraztea. - Arazo/gatazkaren konponbidea zein den adieraztea.
MATERIALAK: Arbela, piramidea fitxa, arkatza. EKINTZA: Hasierako saioetan gela osoak lantzeko ekintza bezala antolatu daiteke arbolaren laguntzaz eta irakaslearen gidaritzarekin. Ondorengo saioetan ikasleek bere kasa egin dezakete istorio piramidea.
Marra bakoitzean idatzi dituzten hitz isolatuekin esaldiak eraiki daiezke esaldi piramide berri bat sortuaz. Piramidearen laguntzarekin istorioaren laburpena egin daiteke.
40
ISTORIO PYRAMIDEAISTORIO PYRAMIDEAISTORIO PYRAMIDEAISTORIO PYRAMIDEA
1.1.1.1. _________________________ (Pertsonaia nagusiaren izena idatzi)
2.2.2.2. _____________________________ (Pertsonaia nagusia deskribatzen duten bi hitz idatzi)
3.3.3.3. _________________________________ (Lekua deskribatzen duten hiru hitz idatzi)
4.4.4.4. _____________________________________ (Istorioaren arazoa adierazten duten lau hitz idatzi)
5.5.5.5. _________________________________________ (Istorioaren gertakizun bat deskribatzen duten bost hitz idatzi)
6.6.6.6. _____________________________________________ (Istorioaren bigarren gertakizun bat deskribatzen duten sei hitz idatzi)
7.7.7.7. _________________________________________________ (Istorioaren hirugarren gertakizun bat deskribatzen duten zazpi hitz idatzi)
8.8.8.8. _____________________________________________________ (Arazo/gatazkaren konponbidea deskribatzen duten zortzi hitz idatzi)
41
STORY STORY STORY STORY PYRAMIDPYRAMIDPYRAMIDPYRAMID
1.1.1.1. _________________________ (Write the name of the main character)
2.2.2.2. _____________________________ (Write two words describing the main character)
3.3.3.3. _________________________________ (Write three words describing the setting)
4.4.4.4. _____________________________________ (Write four words stating the story problem)
5.5.5.5. _________________________________________ (Write five words describing one event in the story)
6.6.6.6. _____________________________________________ (Write six words describing a second event)
7.7.7.7. _________________________________________________ (Write seven words describing a third event)
8.8.8.8. _____________________________________________________ (Write eight words describing the solution to the problem)
42
LA PIRÁMIDE DE LA HISTORIALA PIRÁMIDE DE LA HISTORIALA PIRÁMIDE DE LA HISTORIALA PIRÁMIDE DE LA HISTORIA
1.1.1.1. _________________________ (Escribe el nombre del personaje principal)
2.2.2.2. _____________________________ (Escribe dos palabras que describan al personaje principal)
3.3.3.3. _________________________________ (Escribe tres palabras describiendo el lugar donde se desarrolla la historia)
4.4.4.4. _____________________________________ (Escribe cuatro palabras que espliquen el problema de la historia)
5.5.5.5. _________________________________________ (Escribe cinco palabras que describan un acontecimiento de la historia)
6.6.6.6. _____________________________________________ (Escribe seis palabras que describan un segundo acontecimiento)
7.7.7.7. _________________________________________________ (Escribe siete palabras que describan un tercer acontecimiento)
8.8.8.8. _____________________________________________________ (Escribe ocho palabras que describan cual es la solucion del problema de la
historia)
43
ERANSKINA 3. IKASLEEN EBALUAZIOA IRAKURKETA
MAILA
IKASLEA:
TALDEA: HARTU
GABEA
HARTZEN
ARI DA
LAINGUNTZ
AREK
HARTUA
OHARRAK
ZEHAZTAPENA • Ongi deskodetzen du.
�Erritmo onarekin irakurtzen du. ABIADURA
�Irakurritakoa ongi adierazten du.
�Hiztegia ulertzen du.
�Testu mota bat baino gehiago ulertzen du.
�Testuan berariazko informazioa lokalizatzen du.
�Testua bere osotasunean ulertzen du.
�Testua interpretatzen du eta ideiak elkarren artean
lotzen ditu.
�Testuko baieztapenak testuaz aurretik dakienarekin
eta bestelako iturrietako baieztapenekin egiaztatzen
ditu.
�Testuaren ezaugarri linguistikoei erreparatzen die.
ULERMENA
�Irakurketa estrategiak aplikatzen ditu: iragarri,
egiaztatu, birkapitulatu, inferentziak egin,...
�Irakurtzeko zaletasuna du.
�Ikasgelan arretaz irakurtzen du.
MOTIBAZIOA
�Proposatutako liburuak edo testuak ikasgelatik
kanpora irakurtzen ditu.
44
ERA�SKI�A 4
1. BURUKETA ULERTZEA.
• Buruketako datuak eta galdera azpimarratzen ditut.
• Nire buruari buruketa “telegrafikoki” kontatzen diot.
Dakidana: ... eta ... eta... (Datuak)
Datu hauen bidez hauxe kalkulatu behar dut... (Galdera)
2. EBAZTEKO PLA�A EGITEA.
• Pentsatzen dut ea zer kalkulatzen ahal dudan buruketaren
datuekin.
• Pentsatzen dut kalkulatu beharko dudana
eta zein ordenatan eginen dudan, emaitzara iritsi arte.
3. PE�TSATUTAKO PLA�A EGITEA.
• Kalkulu bakoitza zertarako egiten dudan idatzi behar dut.
• Lehenbizi, hau kalkulatuko dut...
• Gero, hau kalkulatuko dut...
• Gero, hau kalkulatuko dut...
• Azkenean, buruketaren galderaren erantzun osoa idatziko dut.
4. EMAITZA EGIAZTATZEA
• Plan osoa nola burutu dudan berrikusiko dut.
• Erantzuna buruketaren testuan txertatuko dut eta...
pentsatuko dut ea ateratzen den istorioa logikoa den... Zentzurik al du?
buruketa mota hauek ebaztean, soilik pauso horietako hirugarrena idatzi behar duzu ordenan txukun eta garbi.
• Egin zure kalkuluak zirriborroan eta gogora ezazu zein den
laugarren pausoa, zure arrazoiketak koadernoan idatzi baino
lehen.
• Garrantzitsuena ez da emaitza, baizik eta zure arrazoiketak
baliagarriak izatea, zure arrazoiketak argi egotea.
45
5. ERA�SKI�A
EBALUAKETA SAIOARE� AKTA
ETORLEAK:
1.- TALDEAREN EBALUAZIO GLOBALA
2.- TALDE OSOARI BEGIRA HARTU BEHARREKO NEURRIAK
_____ EBALUAKETA SAIOA IKASTURTEA: _____
TALDEA: ____ TUTOREA:_______________________
46
3.- �EURRI PERTSO�ALAK
IKASLEA NEURRIAK
4.- PROGRAMAZIOARE� GARAPE�A:
5.- AURREKO EBALUAZIO SAIOA� HARTUTAKO ERABAKIE�
JARRAIPE�A.
Egin beharreko jarduera Egin da?
Bai/Ez
Eraginkortasuna
Bai/Ez
47
6. EMOZIOE� LA�KETARE� BALORAPE�A.
EMOZIOE�
LA�KETARE�
BALORAPE�A
BAI
EZ
BATZUETA�
HALA �OLA
Haurrek lasaitasunez
ekiten diete
erlajazioaren inguruko
ekintzei.
Arnasketa teknikak
ikasteko interesa
azaltzen dute
Arnasketa teknikak
erabiltzen saiatzen
dira era egokiz .
Lasaiago aritzen dira:
• Azterketen
Aurrean
• Aurkezpenen
aurrean
• Liskarren
kudeaketan
• Azalpenetan
• …
Data eta sinadura