Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 301. zk. Bigarren aroa Maiatzak 15 2017 3- Erreportajea Anaka Kofradia 5- Elkarrizketa Xabier Lejarzegi, ENEEko zuzendaria 8- Kirolak Real Union 9- Kirolak Bidasoa Itzulia - Erlaitz Aiko Harria 11- Haurren Lanak Elatzeta HH 12- Gazteen lanak Toki Alai LH3 13- Gaztea Joseba Larratxeri elkarrizketa 14- Gazte infor 15- Agenda Elkarrizketa Leontxo García 5-6. orrialdeetan Erreportajea Bioterra 4. orrialdean Estu-estua izan da Bidasoa Itzulia

Transcript of Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak...

Page 1: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero301. zk.Bigarren aroa

Maiatzak 152017

3- Erreportajea Anaka Kofradia5- Elkarrizketa Xabier Lejarzegi, ENEEko zuzendaria8- Kirolak Real Union9- Kirolak Bidasoa Itzulia - Erlaitz Aiko Harria11- Haurren Lanak Elatzeta HH12- Gazteen lanak Toki Alai LH313- Gaztea Joseba Larratxeri elkarrizketa14- Gazte infor15- Agenda

ElkarrizketaLeontxo García

5-6. orrialdeetan

ErreportajeaBioterra4. orrialdean

Estu-estua izan daBidasoa Itzulia

Page 2: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen duErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

I runero1983ko uztailaren 24ko Osoko Bilkuran, Ka-leen Batzorde bereziaren proposamenezjarri zioten Letxunborro Hiribidea izena. Anaka auzoko baserri tradizionaletako batenizenak, hedaduraz, inguratzen duen parajeguztiari izena eman dio. Goiko argazkiantrenbideko langileak ikus daitezke, Letxun-borro baserrian Manuela, Pedro Peña Loidieta Nicolás de Letxunborrorekin. ArgazkiaXX. mendearen hasierakoa da.1857ko nekazal eta ganadu aberastasun ego-erari buruzko espedientearen arabera, 24

anega gari, 50 anega arto, 3 anega babarrun,12 karga sagardo produzitzen zuen eta 2zerri, 8 behi eta 4 txahal zituen (garai hartanIrungo baserri garrantzitsuenetako bat zen).Lau urte beranduagoko lurralde aberastasunegoeran ikusten dugu nola Mª Ignacia Urru-tia zen jabe, urteko errentan 1.200 erreal de-klaratzen zuelarik, eta Jose VicenteZuzuarregi eta Francisco Arretxe ziren maiz-terrak.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Le

txu

nb

orr

o H

irib

ide

a

Argazki lehiaketaIUA: 15

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab. Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak. Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Idoia BergaraBide oso polita Talaia bidea.

IUA: 25724

Page 3: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Ogibideak babesteko helburuarekin sortu ziren lehen ko-fradiak, eta gaur egun, elikadurako produktuekin lotutadaude gehienak: Nafarroako zainzurien kofradia, Errio-xako ardoarena, Asturiasko gaztena etab. Irunen ere ba-dago adibidea: Bidasoko Izokinaren Kofradia. Harenaholkularitza jaso zutela onartu du Agustin Moratek:“Gure aitabitxiak izan ziren. Bidea erakutsi ziguten”. Ko-fradietan ohikoak diren kapak prestatu zituzten, eta txa-pela gehitu zioten jantziari. Arlo legalean, beste edozeinelkarteren parekoak dira kofradiak. Baina haien egituraketa ohiturak dituzte.Ohitura horiei jarraituz, kofradeen tronuratzea eta lehenkapitulua egin zituen Anaka Kofradiak 2016ko urrian. Gi-zonezkoak izan ziren tronuratutako kofrade guztiak, bainaMoratek azpimarratu du haiena kofradia mistoa dela: “Ezdugu emakumerik, momentuz ez dugulako eskaerarikjaso”. Gabriel Narzabal eskultorea hautatu zuten MaisuHandi. Anaka kofradiaren kapituluetan, besteenetan be-zala, egitaraua zein izaten den azaldu du: “Inguruko ko-fradiei gonbidapena luzatzen zaie. Bakoitza berejantziekin eta zutoihalarekin etortzen da, eta desfile ikus-

garria izaten da. Kofradeen tronuratze ekitaldia egiten daondoren, eta bazkari oparoa, bukatzeko”. Lehen kapituluan, hiru Ohorezko Kofrade izendatu zituenAnaka Kofradiak. Alde batetik, José Monje eta SagrarioArrizabalaga artxibozainak. “Ordu asko pasa izan dituguartxiboan, eta aitortza merezi zutela iruditu zitzaigun”, ar-gudiatu du Agustin Moratek. Hirugarren omendua,Ramón Girau izan zen. Gabriel Narzabalek eman du azal-pena: “Medikua izan da, orain erretiratuta dago. Bainabere zaletasun handiena historia da. Aditua da gerra kar-listetan eta napoleonikoetan, batez ere”.Beste kofradien kapituluetan ere parte hartu izan duteAnaka Kofradiako kideek. Hasieran, galdera berdina egi-ten zieten gehienetan: ea zein produktu ordezkatzenzuten. “Pixka bat bilatuta, Irungo tortillaren erreferentziatopatu genuen. José Luis Domenech-ek aipatu zuen lehenaldiz, 1930eko liburu batean”, adierazi du Agustin Mora-tek: “Onddoak eta Baionako urdaiazpikoa daramatza.Errezeta bilatu genuen, eta hortik aurrera, Irungo tortilla-ren zabalkundean ere jardun izan dugu”.

Logotipoko elementuak, azaldutaDena den, Irungo tortilla babestea ez da Anaka Kofradia-ren helburu nagusia. Logotipoan azalduta datoz, hainzuzen ere, kofradiaren jarduera eremuak. Laia da ele-mentu zentrala. Izan ere, Gabriel Narzabal Maisu Nagusiada Pierre Lhande ibilbidean, Santiagoko bidegorrian ko-katuta dagoen Laiak eskulturaren egilea. “Talde lanarensinbolo dira laiak. Taldeka, lur kopuru handiagoa landudaiteke”, argitu du Narzabalek. Harago doa kofradiak laie-kin duen harremana. Udalak Puianako ekobaratzeak ba-natu zituenean, laiak erabiltzeko ikastaroa eman zuten,udalak antolatutako formazioen baitan. Logotipoko beste elementu handia, Jaitzubian dagoen Ur-danibia jauregia da. “Auzoko eta hiriko ondarearen parteda. Jauregiarekin batera, XVI.mendeko burdinola etaerrota daude”, nabarmendu du Narzabalek. Anaka Kofra-diak eraikinen abandonu egoerarekin amaitzeko ahale-ginak egin dituela baieztatu du: “Eusko Jaurlaritza dajabea. Konponketa batzuk egin ditu, errotaren teilatua,adibidez, baina oso motel doa dena. Jaurlaritzarekin etaudalarekin, biekin eduki ditugu bilerak, baina borondatepolitikoa falta da”. Eraikinak eraberritzea eta bisita gida-tuak antolatu ahal izatea proposatu dute, adibidez. Logotipoko liburuak historia irudikatzen du, egurrezko koi-larak gastronomia, eta sol klabeak musika. Txistularien,pifanoen eta danbor jotzaileen taldea du Anaka Kofradiak,Joxe Mari Irastorza musikari beteranoaren gidaritzapean.Zenbait errepresentazio historikotan jo izan dute, eta Eus-kal Jiran ere bai, adibidez. Aurtengo gurdia prestatzeaizango da, hain zuzen ere, Anaka Kofradiaren hurrengoeginbeharretako bat.

3

Lehen urratsak eman ditu Anaka Kofradiak

Kultura eta gastronomia uztartzeko asmoz elkartu ziren, 2015ean,Anaka auzoko zenbait lagun. “Elkarte bat sortzea pentsatu genuen,baina gutako bati bururatu zitzaion kofradia eratzea. Ez genekien nonsartzen ari ginen”, azaldu du Agustin Morate kofradiako idazkariak.Hogei kofrade inguru dira gaur egun. Anaka auzoko eta Irungo histo-riarekin, ohiturekin, musikarekin eta gastronomiarekin lotutako jardue-rak burutzen dituzte.

2015ean sortu zen kultur eta gastronomia elkartea

Page 4: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

4

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Gero eta handiagoa da Bioterrako bisitarien kopu-rua, eta gero eta zabalagoa eta heterogeneoagoahaien profila. Iaz antolatzaileek azaldu zuten ez du-tela tamainari dagokionez handitzeko aukerarik.Horregatik, eskaintzaren kalitatea urtez-urte ho-betzeko ahaleginetan dabil Bioterra. Aurten, Bas-kegur Euskadiko baso eta zur sektorea ordezkatzenduen elkarte profesionala izango da berritasun na-gusia.Pisu handiko sektorea da egurrarena EAEn, 13.000lanposturen sortzaile zuzena izan baita. Zeharka,beste 7.000 lanposturen eragilea da. Iaz, 309 milioieuroko diru-sarrerak eragin zituen administraziopublikoarentzat. Oskar Azkarate Baskegurreko zu-zendariak azpimarratu du Euskadi “forestala” dela:“Gure lurraren %54 basoa da. Europa mailan erra-tio altuenetakoa da hori”.

Ekosistema zaintzeko ardura duEkoizpen jarduera zuzentzeaz gainera, baso-ekosistemazaintzeko ardura ere badu Baskegurrek: “Egurraren mun-duan beti egon izan dira gaizki ulertuak, eta gezurrak erebai”, adierazi du Azkaratek: “Zuhaitzak mozten dira, bainaare gehiago landatu. Gainera, egurra kontsumitzea, askozjasangarriagoa da, beste lehengai batzuekin alderatuta”.Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe-raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.Bioterra munduan, nekazaritza, ehungintza eta kosmeti-karekin lotutako erakusketariak eta jarduerak egongodira. Naturall Mundua, osasunari eta ongizateari eskainikodiote. 11.400 bisitari izan zituen iaz Bioterrak, eta aurtenkopuru hori gainditzeko helburua dute antolatzaileek.

Hamalaugarren edizioa beteko du aurtenBioterra produktu ekologikoen, bioerai-kuntzaren, energia berriztagarrien, etakontsumo arduratsuaren azokak. Ekaina-ren 2tik 4ra izango da, Ficoba erakusta-zokan, Ficobak berak antolatuta. “Hirupabiloiak erakusketariz beteko ditugu aur-ten ere”, azpimarratu du Monica Aldayazokako zuzendariak. 190 erakusketaribaino gehiago hartuko ditu Bioterrak.

Ekaineko lehen asteburuan helduko da BioterraBaskegur baso eta zur sektoreko elkarte profesionala izango da berritasun nagusia

Page 5: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

55

Garatuz doa sektore ekologikoa, eta badirudi aurten erebide ona daramala.2016an ere, sektorea hazi egin da. Bai enpresa mailan,

baita baserritarrei dagokienez ere. Azken horiek ikusi dutemerkatuak produktu ekologikoa eskatzen duela, eta geroeta gehiago batzen zaizkigu.

Laborantza, abeltzaintza, badaude sektore ezberdinak.Zein da lan ildo nagusia, eskari gehien duena?EAEN, tradizioz, ortugintza izan da nagusia. Salmenta al-detik, produktuarentzat irtenbide zuzenena eta argienaduen sektorea da. Abeltzaintzaren aldean, adibidez, aban-taila dauka. Baserritarrak berak merkaturatu dezake pro-duktua, zuzenean. Operadore ekologikoak, baserritarrak edo enpresak, %8emendatu dira 2016an, 2015arekin alderatuta. Kontsu-moa ere handitu da?Gero eta jende gehiagok aukeratzen du ekologikoa kont-sumitzea. Baina eskaintza ere gero eta handiagoa da. Ikus-ten ari gara, salmenta kudeatzen duten banatzaileek geroeta presenteago daukatela bertako ekoizpen ekologikoa. Berrikuntzari dagokionez, aurrerapenak egon dira?Elikagai prestatuen inguruan, adibidez, ari dira proiektuberriak sortzen. Gaur egungo merkatuaren eskariarierantzunda, produktu berriak egiten ari dira, adibidez, in-olako gehigarririk erabili gabe, modu naturalean egindakokontserbak.Kontserbak ahalbidetzen du ez izatea soilik momentukoeta tokiko kontsumoa. Zer nolako garrantzia du espor-tazioak sektorean?

Badaude sektore batzuk, betidanik beste muga eta mer-katu batzuei begira egon izan direnak: ardogintza, adibi-dez. Gero eta upategi gehiago daude, ekologikoa landubehar dutenak, merkatu jakin batzuetara ailegatu ahal iza-teko. Ardo ekologikoa, biologikoa edo organikoa ekoiztendute horretarako.Erregulazioek gero eta gehiago bultzatzen dute produktuekologikoa?Ikusten da, erakundeen aldetik, kontratazio publikoetan,iraunkortasunaren esparru horretan, elikadura kontuanhartzen dela. Bertako produktua lantzeak, esleipen horie-tan, gero eta garrantzi handiagoa dauka. Hori eskertzekoada. Guretzat, adibidez, oso garrantzitsua da jantoki kolek-tiboen esparrua, eskola jantokiena, adibidez.EAEko lursail guztietatik, zein ehuneko ari da ekologi-

koan?Batez beste, EAEko lursail guztien %2 ari da ekologikoan.Oso datu baxua da. Europa mailan %7koa da batez beste.Baina herrialde batzuetan, %20ra iristen da. Hala ere, or-tugintzan, konkretuki, EAEko lursailen %25 inguru da eko-logikoa. Datu hori nabarmentzekoa da.

ENEEK Euskadiko Nekazaritzaeta Elikadura Ekologikoaren Kont-seilua urtero izaten da Bioterraazokan. Antolakuntza Batzordekokide da erakundea, gainera. XabierLejarzegi zuzendari teknikoa da,eta lehen eskutik ezagutzen ditunekazaritza ekologikoaren sektore-aren azken urteotako bilakaera, etagaur egungo egoera.

“Gero eta jende gehiagok aukeratzendu ekologikoa kontsumitzea”

XABIER LEJARZEGI, ENEEKeko zuzendari teknikoa:

Page 6: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

6

“Kirol guztien historian izan den lehiarik handienaeduki zuten Karpovek eta Kasparovek”

Beste leku eta testuinguruetan hamarnaka xake aditu biltzeko gaitasuna izan badu ere,lagunarteko giroa sortu du Garcíak Manolo tabernan. Hitzaldi didaktikoa eman du, gai-nera, xakearen iraganari eta orainari buruz. Teoria zabalduenaren arabera, duela hama-bost mende sortu zen xake jokoa, India eta Persia inguruan. Arabiarren eskutik iritsi zenIberiar penintsulara, VIII.mendean. Xake modernoa, Valentzian asmatu zuten, XVI.mendean.Damaren figura gehitu zioten, eta gainera, taulako indart-suena bihurtu zuten. “Arabiarren xakeak ez zuen emaku-mezko figurarik”, azpimarratu du Garcíak: “Esaten duteIsabel Katolikoaren omenez asmatu zutela damaren pieza”.Amerikara, eta mendebaldeko Europara, espainiarrek za-baldu zuten xakea. Leontxo Garcíak adierazi du ez duelaulertzen nola Espainiako agintariek ez dioten mendetako his-

toria horri etekin handiagoa ateratzen: “Espainia markaren parte izan behar luke xakeak.Inteligentziarekin lotzen da xakea, eta lotura hori Espainiarekin egiten diren beste askobaino interesgarriagoa dela iruditzen zait”.XVIII.mendearen amaieran, Parisko Café de la Régence mitikoan biltzen ziren Europakoxake jokalari nagusiak, garaiko politikariekin eta intelektualekin batera. François-AndréDanican Philidor jokalariaren esaldi bat nabarmendu nahi izan du Garcíak: “Peoiak xa-kearen arima dira”. Xake jokoaren hasieran, peoiek ez dute garrantzirik, baina taularenamaierara iristen direnean, dama bilakatzen dira. Leontxo Garcíak gogorarazi du giza-teriaren historiako momentu garrantzitsuenetako baten atarian bota zuela esaldia:“1789an izan zen Frantziako Iraultza. Frantziako gizarteko peoiak, eskubideak eta aska-tasunak bereganatzen hasi ziren”. Gerra hotzeko lehia handiakJauzi handia egin du Leontxo Garcíak, XX.mendearen bigarren erdiara. 1970eko hamar-kadan harrapatu zuen xakeak García, Fisher-Spaski lehiaren garaian. “Gerra hotz bete-betean jokatu zuten elkarren aurka. Ameriketako Estatu Batuen eta SESB SobietarErrepublika Sozialisten Batasunaren arteko tentsioa ikaragarria zen”, gogorarazi du Gar-cíak. Sobietarrak oso harro zeuden haien xake jokalariekin. Munduko onenen %80 so-bietarrak ziren. Kopuru horren azalpen bat eman du Leontxo Garcíak: “287 milioibiztanle zituen SESBek. Horietatik bost milioi xake jokalari federatuak ziren, eta 50 mi-lioik xakean jokatzen zuten institutuetan, sindikatuetan, kuarteletan, adinekoen egoit-zetan etab.”.Boris Spaski sobietarra zen munduko txapelduna. Haren aurka lehiatzeko hautagaientxapelketa estatubatuar batek irabazi zuen: Chicagoko Bobby Fisherrek. “Autodidaktaeta errebeldea zen”, zehaztu du Garcíak. Reykjavic-en jokatu behar zuten lehia, bainaFisherrek ez zuen joan nahi izan, sarien poltsa eskasa zela argudiatuta. Henry Kissingerkanpo ministroaren deia jaso zuen, Richard Nixon presidentearen izenean: “Mesede

politiko gisa joan zedin eskatu zion, Spaskiri irabaztea propagandaarrakasta itzela izango litzatekeelako”. Beste dei bat ere egin zuenKissingerrek, eta Jim Slagter britainiar aberatsarekin hitz egin zuen,sarien kopurua bikoiztu zezan eskatzeko. “Ez dakigu zerk konbent-zituta, baina Fisher Islandiara joan zen, eta Spaskiren aurkako lehiairabazi zuen. Heroi baten moduan hartu zuten etxe zurian”, azaldudu Garcíak.

Mundu mailan oihartzun handien izan duen irundarre-tako bat da Leontxo García (Irun, 1956). Xake jokalariaizan ondoren, kazetari eta dibulgatzaile lanetan aritu da,lauki zuri-beltzen kirolarekin lotuta, gehienetan. OlinpiarJokoak jarraitu ditu, eta politikarekin eta bidaiekin lotu-tako kazetaritza ere egin izan du. Irungo Almirante Ariz-mendi kalean du etxea, baina munduan zehar bidaiatzenematen du urtearen zati handi bat. Apirilaren 27an, ordea,Manolo tabernan izan da, Bidashop merkatarien elkar-teak antolatutako hitzaldi sorta estreinatzen.

“Espainia markaren parteizan behar luke xakeak. Inte-ligentziarekin lotzen da”

LEONTXO GARCÍA, xakean aditua:

Page 7: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Kremlinean, sobietar gobernuan, bi hauta-gai zituzten Spaskik galdutako ohorea be-rreskuratzeko: Victor Korchnoi eta AnatolyKarpov. Bigarrena aukeratu zuten: “Askozgazteagoa zen, eta profila egokiagoa zen.Uraletako familia langile batean hazia zen,eta jatorri umil hori asko gustatzen zitzaiongobernuari”. Hortik aurrera, Korchnoirenbidea ahalik eta gehien oztopatzen ahale-gindu ziren, Sobietar Batasunetik ihes egi-tera behartzeraino. Suitzako hiritar zela,hautagaien zerrenda irabazi zuen, hala ere,eta Karpov Munduko Txapeldunaren aurkaaritzeko aukera izan zuen. Filipinetan jo-katu zuten partida hori, ia hiru hilabetez.Karpovek irabazi zuen, Korchnoiren zorio-nerako. “Beranduago jakin izan zen, KGBpoliziak Korchnoi erailtzeko planak zituela,behar izanez gero”, aipatu du Garcíak.SESBeko superheroi bilakatu zenKarpov. Gainera,hamar urtez, jo-katu zituen par-tida guztiakirabazi zituen.Baina ez zekien,Moskuren hegoekialdean, hiribu-rutik 2.500 kilo-metrora, GaryKasparov izenekogazte bat xakeantrebatzen arizela: “Kirol guz-tien historian izan den lehiarik handienaeduki zuten Karpovek eta Kasparovek”.1984 eta 1990 artean, bost aldiz lehiatuziren, elkarren kontra, Munduko Txapel-keta irabazteko. Guztira 144 partida izanziren, 500 ordu baino gehiago, aurrez-aurre. “Beste milaka ordu eman zituzten,bata bestearengan pentsatzen, era obsesi-boan”, erantsi du Leontxo Garcíak. Seku-lako presio politikoei aurre egin behar izanzieten Karpovek eta Kasparovek. 1991ndesegin zen SESB. “Karpov, komunistenguardia zaharraren ordezkaria zen. Kaspa-rov, berriz, Perestroika erreformaren ordez-kari kulturala”, argitu du Garcíak. Haienarteko partida bakoitzean, milioika lagunegoten ziren irabazlea nor izango zen jaki-teko zain.Polgar ahizpak, xakea eta hezkuntzaGizonezkoak izan dira protagonistak, orainarte. Baina emakumezkoak ere egon diramunduko xake jokalari onenen artean. Pol-gar ahizpa hungariarren kasua azpimarratudu Leontxo Garcíak. Esperimentu pedago-giko bat egin zuten haien gurasoek: “Biakirakasleak ziren. Etxean hezi zituzten hiruneskak. Ez ziren inoiz eskolara joan, azter-ketetarako izan ezik. Xakea irakasgai bat ge-hiago izan zen haientzat”. Emaitzak

ikusgarriak izan ziren, bereziki Judit ahizpagazteenari dagokionez. 2014an utzi zuengoi mailako lehia, baina munduko onenenartean egon den emakume bakarra da.Munduko zortzigarrena izatera heldu zen.Ez da ohiko kasua, gaur egun, emakumebakarra baitago ehun onenen artean. Gar-cíak uste du gakoa hezkuntzan dagoela:“Nerabezaroaren aurretik, mutilek eta nes-kek interes maila berdina izaten dute xake-arekiko. Baina hortik aurrera, neskagehienek utzi egiten dute. Herrialde asko-tan, etiketa maskulinoa baitu xakeak.Neska guztiek Polgar ahizpen moduan he-ziak izan balira, ehun onenen artean ema-kume asko egongo lirateke”.Xakearen balio hezitzailearen defendatzailesutsua da Leontxo García. Argudio trinkoaeman du: hamabost urte barru, gaur

egungo haurren er-diak baino gehiagok,oraindik existitzen ezdiren lanbideak edu-kiko dituzte. Gauregun existitzen ezden teknologia era-biliko dute, oraindikexistitzen ez direnarazoak konpont-zeko. Testuinguruhorretan, hezkunt-zak arreta bereziajarri behar du alda-korra den errealita-tera egokitzeko

gaitasunean. “Xakeak primeran bat egitendu horrekin. Jokaldi bakar batek posizioosoaren ebaluazioa alda dezake. Egoeraberrietara moldatu behar dute jokalariek,etengabe”, azaldu du Garcíak: “Ehun par-tida jokatu baldin badituzu, prozesu horiautomatizatua duzu, eta horrek bizitzarakobalio du. Horregatik bat egiten du horrenondo XXI.mendeko errealitatean”.XV mendeko historia du xakeak, baina sasoibetean dago, oraindik ere. “Internet bidezjokatu daitekeen kirol bakarra da. Futbo-lean edo tenisean ezin da, xakean bai. Mo-mentu honetan milioika lagun egondaitezke xakean jokatzen. Islandiar bat ko-rear batekin, edo hegofrikar bat kanadiarbatekin”. Ordenagailuaren aurka jokatzekoaukera ere badago. Alabaina, oraindik ezda existitzen xakean bikain jokatzen duenmakinarik. Datu argigarria eman du Gar-cíak, hori argudiatzeko: “Xakeko taula ba-tean jokatu daitezkeen partida ezberdinenkopurua handiagoa da, unibertsoan dau-den atomoena baino”. Xakearen munduharrigarriak liluratuta dauka Leontxo Gar-cía, eta bere pasioa hedatzen trebea dairundarra.

7

“Jokaldi bakar batek posizioosoaren ebaluazioa alda de-zake. Egoera berrietara mol-datu behar dute jokalariek,

etengabe”

Page 8: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Bolada nabarmenak izan ditu 2016-2017ko Real Unionek. Presiorik gabe, baina itxaro-penez ekin zion sasoiari. Izan ere, aurreko bi urteetan Aitor Zulaikarekin emaitza onakeman zituen taldearen zati nagusia mantendu zuen klubak, eta maila handiko jokalariaklotu zituen, gainera, Bigarren eta Lehen Mailan ere arituak: Ekhi Senar, Josu Hernáez,Joseba Arriaga eta Alain Eizmendi, besteak beste. Asier Santana entrenatzailearen gi-daritzapean, ondo ekin zion ligako lehiaketari. Lehen hilabeteetan, talde sendoa izan zen Real Union, defentsako lanean trebea. Aben-dura arte, bi partida besterik ez zituen galdu, 1-0eko emaitzarekin biak, Fuenlabradaneta Toledon. Lehen itzuliaren amaiera, ordea, kezkagarria izan zen, 3-0 eta 1-3 galdubaitzuen San Sebastian de los Reyesen etxean, eta Navalcarneroren kontra, Galen.“Talde guztiek izaten dituzte gorabeherak. Horrekin bizi gara”, gogorarazi du Mikel Az-koiti atzelariak. Eguberrietatik bueltan, baina, bolada txarrari jarraipena eman zion Real Unionek. Mart-xora arte, bi garaipen besterik ez zituen lortu talde txuribeltzak, neguko fitxaketek, Thay-lorrek eta Dani Estradak, betez ere, beste bultzada bat eman zioten arren. Une gogorrakizan zirela onartu du Asier Santanak: “Egia da momentu txarra izan genuela, eta sufritugenuela. Dena den, azpimarratu behar da ez dela erraza horrelako egoera bati aurreegin eta erantzun indartsua ematea. Taldea behin eta berriro altxatzeko gai izan da”.Garai horretan, Federazio Kopatik kanpo geratu zen talde irundarra, finalerdietan, Atlé-

tico Saguntinoren kontra. Beste kolpe bat izan zen, gertu izan baitzuen, 2015ean bezala,finala jokatzeko aukera.

Amaiera txarra izan du Martxoaren 11n 1-0 irabazi zuen Unionek Toledoren kontra, eta erreakzio harrigarriarihasiera eman zion horrela. Lau garaipen lortu zituen segidan, eta urrun zirudien playoff-eko lehian sartu zen, bete-betean. Azken hilabetean, ordea, behera egin du berriro,eta bi puntu besterik ez ditu atera, lau jardunalditan. Hala ere gertu egon da saria, etajokalarien eta zaleen amorrua ulergarria izan daiteke. Taldearen ahalegina azpimarratudu, hala ere, Mikel Azkoitik: “Batzuetan hobeto aritu gara, besteetan okerrago, bainadena eman dugu beti”. Taldeak txalotzeko moduko jarrera izan duela uste du Asier Santana entrenatzaileak.Real Unionek “harro” egoteko moduko taldea duela baieztatu du: “Duintasun ikaragarriaerakutsi dute”. Aurtengoan, ordainketekin arazorik izan ote den, ez da azaleratu. Bainaadierazpenek agerian uzten dute hainbat oztopo gainditu behar izan dituela 2016-2017ko Real Unionek. Klubaren egoera ezegonkorra gora-behera, emaitza onak izanditu lehen taldeak azken hiru denboraldietan. Laugarren, bosgarren eta zazpigarren izanda ligan, hurrenez-hurren.

k i r o l a k8

Zapore gazi-gozoarekin amaitu du sasoia Real Unionek. Iazbezala, gertu izan du igoera faserako txartela. Zazpigarrenpostuan bukatu du azkenean liga, laugarren sailkatuarekikobost puntuko desabantailarekin. “Sentsazio mingarria da, ja-kina. Sartu nahi genuen, igoera fasean lehiatu nahi genuen.Baina tira, lehiaketa horrelakoa da. Laurentzako tokia dago,eta kanpoan gelditu gara”, adierazi du Asier Santana entre-natzaileak. Navalcarneron azken partida galduta, gainera,Errege Kopatik kanpo ere gelditu da Union.

Igoera fasetik gertu gelditu da, berriro, Real UnionZazpigarren tokian amaitu du liga

“Taldea behin eta berriro altxatzekogai izan da”

Asier Santana, entrenatzailea

“Talde guztiek izaten dituzte gorabe-herak. Horrekin bizi gara”

Mikel Azkoiti, jokalaria

Page 9: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Igantziko Irrisarri Land-en jantzi zuenmaillot horia Sergio Samitierrek, lehenetapa irabazita. Tropela bilduta iritsi zenazken mendatera, baina Igantziko maldagogorretan Lizarteko aragoiarra nagusituzen. Zazpi segundo galdu zituen MatteoSobrerok Irrisarri Land-en, baina dife-rentzia berdina atera zion Samitierri, bi-garren etapan. Italiarra izan zen lehenaHondarribiko Harresilandan, Jaizkibelmendatea gainditu ondoren. Samitierrekez zuen lidergoa galdu, sprint-ean ahale-ginduta, bigarren tokian sartu baitzenhelmugan. Bidasotik urrun joan zen hirugarrenetapa, Orion izan baitzituen irteera etahelmuga. Gipuzkoako errepideetan zeharibili eta gero, multzo handi bat heldu zenhelmugara. Caja Rural taldeko Xavier Ca-ñellas balearrak irabazi zuen etapa. Sail-kapen nagusian, ordea, ez zenaldaketarik egon. Hortaz, laugarren etaazken etapak erabaki zuen itzulia, larun-batean, maiatzaren 13an. Etapa labur be-zain gogorra da Bidasoako azkena,

Aritxulegi, Agiña eta Erlaitz gainditubehar izaten dituztelako txirrindulariek,80 km baino gutxiagoko ibilbidean. Taldekideen lana, erabakigarriHainbat eraso jaso zituen Samitierrek Er-laitzeko aldapetan, eta gogotik sufritubehar izan zuen. “Taldekideengatik izanez balitz, han egongo nintzatekeen orain-dik”, adierazi zuen Samitierrek, podiu-mera igotzerakoan. Castrillo Lizartekotaldekidearen laguntza funtsezkoa izanzen, Erlaitzek ez zezan Samitier hondo-ratu. Hamar laguneko multzoa iritsi zen,azkenean, Colon ibilbidera. Sprint-ean,Marco Negrente italiarra izan zen azka-rrena. Sobrerok bi postuko errenta lortu beharzuen Samitierrekiko, itzulia irabazteko.Bakarra atera zion, ordea. Beraz, Lizar-teko aragoiarrak jantzi zuen txapela.“Etapa guztietan estutu naute aurkariek”,aitortu zuen. Lehen etapan lortutakomaillotari eustea lortu du, hala ere, etabeste urrats handi bat eman du, txirrin-dularitza profesionalera bidean.

k i r o l a k 9

Lehen bi sailkatuek lau etapetan egindako postuak az-tertu behar izan dituzte epaileek, Bidasoa Itzulikoazken maillot horia banatzeko. Lizarte taldeko SergioSamitier aragoiarrak eraman du azkenean, baina den-bora berdinarekin amaitu du Colpack taldeko MatteoSobrero italiarrak. Technics-eko Julian Mertens bel-gikarrak osatu du podiuma.

Azken uneraino sufritu du Samitierrek, txapela janzteko

Aritz Egea urretxuarra izan da azkarrena, gizonezkoetan, Erlaitz-Aiako Harria mendimaratoi erdian. Hirugarren aldiz jantzi du txapela, Erlaitz mendi elkarteak antolatzenduen 22km-ko mendi lasterketan. 1:44ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko,eta hamar minutuko aldea atera dio Jon Ugalde andoaindarrari. Hassan Ait Chaoukosatu du podiuma.

Emakumeetan, Maite Maiora mendaroarra izan da onena, 2:04ko denborarekin. Aba-diñoko Oihana Azkorbebeitia gelditu da bigarren, eta Alizia Olazabal irundarra igo dapodiumeko hirugarren postura. Lehenengoak baino hamabi minutu gehiago beharizan ditu Olazabalek, ibilbidea osatzeko. Maiatzaren 14an izan da Erlaitz-Aiako Harriamendi maratoi erdiaren zazpigarren edizioa.

Estu-estua izan da Bidasoa Itzulia

Aiako Harrian hirugarrenez irabazi du Egeak

Page 10: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

��

Ez da denda arrunta

Elikagaiak ditu apaletan txukun kokatuta, haien jatorria-ren eta salneurriaren berri ematen duten etiketez lagun-duta. Ohiko baskula eta kutxa ere baditu. Ez da dendaarrunta, hala ere. Eskualdean elikagaien ekoizpena etakontsumoa eraldatzea da Labore Txingudiren helburua.“Elikadura burujabetzaren bidean, beste urrats bat ema-tea, azken finean”, adierazi du Andoni Egia bazkideak.Langile bat liberatu du elkarteak, denbora erdiz, egune-roko lan karga aurrera eramateko. Baina bazkideek era-bakiko dute zer eta nola salduko den dendan. Bertakoekoizleekin eta banatzaileekin eraiki duten lankidetzariesker, gertuko produktuak eskainiko dituzte dendan.Labore Txingudirena ez da bio denda bat izango. Gertukoproduktuak eskaintzea da lehentasuna: Urruñako gazta,Anizko esnekiak, Hernaniko kontserbak etab. aurki dai-tezke, momentuz, dendan. “Irizpide nagusia izan da ekoiz-lea ahalik eta gertukoena izatea”, aipatu du Dornaku LantzLabore Txingudiko langileak. Berak izango du egunero-koan denda kudeatzeko ardura. Azaldu du, aurrera begira,ekoizleek produktu ekologikoaren alde egin dezaten bult-zada ematea dela haien asmoa. Oraingoz, gertukotasunalehenetsi dute.Freskoak ez diren produktuak eskainiko dituzteLantzek azaldu du ekoizleen ezagutza eta haiekiko harre-manak estutzea dela Labore Txingudiren beste helburunagusietako bat: “Asko urrundu gara ekoizleengandik.

Gure gurasoek eta aiton amonek ezagutza handiagoazuten. Adibidez, Irunen eztia egiten da, baina orain ez dagaraia, abuztura arte itxaron beharra dago. Nik orain arteez nekien hori”. Produktu batzuen kasuan, Euskal Herritikurrun bilatu behar izan dituzte, ez baitira hemen ekoizten.Kafea Nikaraguakoa da, adibidez, eta azukrea, Kubakoa.“Bitxia da, hain urrutiko gauzak nola kontsumitzen ditu-gun egunerokoan. Haiek lortzeko, ekonomia sozial etaeraldatzaileko sare batetara jo dugu”, argitu du DornakuLantzek. Momentuz, freskoa ez den produktua eskainiko dute den-dan, Lakaxita guneak ez duelako produktu freskoa moduegokian mantentzeko aukera ematen. Hortaz, zerealak,lekaleak, irinak, eztia, azukrea, kafea, tea, kontserbak, es-nekiak eta arraultzak topatu ahal izango dira, besteakbeste, Labore Txingudiren dendan. Barazkiei dagokienez,kontuan hartu beharra dago Aldatsa eta Bare Alaia ba-ratze kooperatibek ere Lakaxitan dutela topagunea, etahorietan parte hartzeko aukera izango dutela Labore Txin-gudiko bazkideek ere. “Erabat bateragarriak dira proiek-tuak”, azpimarratu du Lantzek.Sukaldeko lan handia egin behar izan duteDuela urte bete eman zituen lehen urratsak Labore Txin-gudiko lehen talde eragileak. Berako Bidaziren eta LaboreOarsoren erreferentziak kontuan hartuta, Bidasoan ant-zeko zerbait martxan jartzeko aukera ikusi zuten. Azaroa-

ren 19an egin zuten aurkezpen batzarra, eta babarrunadaondoren, Irungo EKT elkartean. Lan komunikatibo handiaegin behar izan dute, bazkideak erakartzeko. 50 bazkideinguru dira momentu honetan, baina denda irekita, jendegehiago erakarriko dutela uste du Dornaku Lantzek: “Jen-dea nahasi egiten da, eta ez du ongi ulertzen zer den.Dendara etortzera gonbidatuko nituzke, produktuak ikusditzaten. Ez daitezela lotsatu, etor daitezela eta galde de-zatela nahi duten guztia”.Bazkideen inplikazioa funtsezkoa izan da Labore Txingu-diren sorreran. Lakaxita guneko denda eraikitzeko, 10.000euroko inbertsioa egin behar izan dute. Hasieratik partehartu nahi izan duten bazkideei, urteko kuota aurrerat-zeko eskatu diete, Labore Txingudi martxan jarri ahal iza-teko. Proiektua bideragarri izan dadin, 100 bazkide behardituztela aurreikusi dute. Gehienez, 200 lagunen beharreierantzuteko ahalmena dutela uste dute. Hortik gora,beste planteamendu bat beharko luke proiektuak.Hemendik aurrera, bazkide bakoitzak 60 euro ordaindubeharko ditu urtean, 5 euro hilabetean. Inplikazio maila,bazkideek beraiek erabakiko dutela baieztatu dute. An-doni Egiak bere parte-hartzea argudiatu du: “Gure egu-neroko beharrak modu kolektibo eta horizontaleaneraikitzeko aukeran sakondu behar dugula iruditzen zait.Gure diskurtsoetako planteamenduak materializatzekomodu egokia dira Labore Txingudiren moduko proiek-tuak”. Bazkide egiteko eta proiektuaren gaineko informa-zioa jasotzeko, ondorengo bideak daude eskura:laboretxingudi.org, [email protected], eta Face-book eta Twitter kontuak. Momentuz ez dute erakundeenbabesik eskatu, baina eskualdeko udaletara eta Bidasoabizirik garapen agentziara joko dutela aurreikusi dute. Labore Txingudi dendako ordutegia:Astelehena: 16:00-20:30.Osteguna: 16:00-20:30.Ostirala: 9:00-14:30.

Gaztetxe hitza labur geratu da Lakaxita gune autogestionatuarentzat. Eko-nomia sozialaren bilgune nagusia da, gaur egun, Irunen. Hiritik At! arki-tektura sozialeko elkarteak bertan du egoitza, eta Aldatsa eta Bare Alaiabaratze kooperatiben banaketa gunea ere bada. Maiatzaren 13tik aurrera,gainera, elikagaien saltoki bat dago bigarren solairuan. Labore Txingudi eli-kadura kontsumo elkarte berriak jarri du martxan.

Bertako elikagaien saltokia zabaldu du Labore Txingudi kontsumo kooperatibak

Page 11: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

��h a u r r e n l e i h o a

Elatzeta HH

Page 12: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

gaztea�2

Toki Alai LH3

S.R.A. andereari jasoa (1959 - VIII-3). (El Bidasoa, 1959-VIII-8)

Sansonek ibiltzen zittuen bi arri koxkor

portziluan

Sanson Pasaian ibiltzen zen denboran, ibiltzenzittuen bi arri koxkor portzilluan, eta tira zit-tuen itsasora Endaiara, eta geldittu zirán itsa-suan eskiñan.Eta orrégatik esátentzaye Sanson arriyak.<Guk esáten´ttugu komeri farrágarriyak>

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Page 13: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Txikitatik izan zara komikien eta marraz-ketaren zale. Zergatik ez zinen Arte Ede-rrak ikastera animatu?Hemezortzi urterekin ikasketak aukeratubehar izan nituenean, zalantza handiakeduki nituen. Beti iruditu izan zait mo-mentu horretan gazteegiak garela eraba-kitzeko gure bizitza zer izango den. Nireetxean arkitektoak dira, eta hori zen et-xean beti ikusi izan nuena. Arte Ederrekinalderatuta, arkitektura gauza ukigarriagoairuditu zitzaidan momentu horretan, etahortik jotzea erabaki nuen.Ordurako, komiki lehiaketak irabazitakoazinen.Gogoan dut lehen komikia 9 urterekin ma-rraztu nuela, gordea daukat oraindik. Ju-rassic Park eta dinosauroak zeuden modan

orduan, eta horixe egin nuen. Komikikomarrazkiak ondo zeuden, baina ez zen ezerulertzen. Hori izan da aurrerantzean izandudan lanik handiena, ideiak transmititzenikastea. Nire ustez, marrazkia istorio batkontatzeko erabili behar da, ez luzitzeko.Nerabezaroan, Euskal Herriko komiki lehia-keta guztietan parte hartzen hasi nintzen.Gehienetan, euskarazko akzesita irabaztennuen. Behingoz lehen sari bat irabaztealortu nuenean, lehiaketak utzi nituen.Arkitektura ikasten ari zinela, komunika-bideetan kolaboratzen ibili zinen. Berriaren Matraka gazteentzako gehiga-rrian hasi nintzen tira komikoak egiten. Ho-rrek diziplina hartzeko balio izan zidan, biastean behin zerbait egin behar nuelako,nahiz eta beti inspirazio bera ez eduki. Na-barra aldizkarian ere hasi nintzen orduan.

Azkenean, momentu batetik aurrera, nireofizio bihurtu denak ikasketak oztopatuzizkidan. Hamar urte eman nituen Arkitek-tura ateratzeko. Amaierako proiektuarekinlau urtez egon nintzen, sekulako lanaeman zidan. Marrazketa lanek garrantzihandia hartu zuten niretzat, eta ez zidatenaurrera egiten uzten. Azkenean, gogorraizan zen gogorik gabe Arkitektura karrerabukatu behar izatea.Komunikabideekin, argitaletxeekin etaidazleekin lan egin izan duzu, besteakbeste. Alde handia dago batetik bestera?Oso lan mota ezberdinak dira, baina guz-tien muinean sormena dago, eta batezere, ideia bat komunikatzea. Baina argidago, komiki bat edo ilustrazio lan bat osoikuspuntu ezberdinetatik abordatu behardirela. Ahal izango banu, komikiak bakarrikegingo nituzke, hori baita benetan mugit-zen nauena eta betetzen nauena. Gertat-zen dena da Euskal Herrian oraindik ezindela komikigintzaz bizi. Horregatik, ma-rrazketarekin zer ikusia duen edozer egitenari naiz. Zure sormena mugatzen al du enkarguenarabera lan egiteak?Oso moldagarria naiz. Badaude marrazki-lariak okerrago pasatzen dutenak, haienestiloa oso-oso markatua delako. Nikdudan puntu indartsuena da nire estiloamoldagarria dela. Horrek lan ezberdinasko egitea eta bizirautea ahalbidetzen dit. Enkarguen arabera, dokumentazio lanhandia egin behar izaten dut. Erdi Arokoistorio bat kontatzeko, adibidez, sekulakolana egin beharra dago. Marrazkigintzarenalde ezkutuetako bat da hori. Zerk eragin du gehien, zure estiloa erat-zeko prozesuan?

Nire estiloarekin harreman handia du au-keratu dudan erremintak. Tinta pintzelaerabiltzen dut gaur egun, Japoniarrek ka-ligrafiarako baliatzen dutena. Pintzel nor-mal bat da, errotulagailu bat balitz bezala,etengabe tintaz bustitzen dena. Pintzela-rekin, trazua inperfektua da, baina oso na-turala. Nire trazua ez ezkutatzea erabakidut.Ez zait gustatzen nire estiloa errealista delaesatea, baina ez naiz marrazki bizidunenestiloko esajerazioaren zalea. Nahiz eta fi-gurak karikaturizatu, fisika bat edukitzeagustatzen zait: hiru dimentsioak, perspek-tiba... Horrek nire ikasketekin zer ikusiaizan dezake. Komunikabideetan, gero eta gehiagoikusten dira ilustrazioak.Badago joera bat, egia da, espero dutmoda hutsa ez izatea. Nire teoria da argaz-kia oso gauza demokratikoa bihurtu dela:denok daukagu argazki kamera mugiko-rrean, eta etengabe aritzen gara argazkiakateratzen. Horregatik, diferentziatzearenbila, komunikabideak marrazkigintzarabueltatu dira. Eta bueltatu esaten dut, ar-gazkigintzaren aurretik, egunkarietan ma-rrazkiak egiten zirelako. Eman dezakeenbalio erantsia gero eta gehiago baloratudezaten nahi nuke. Erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak ezin-besteko osagarri dira zure lanean?Beti gustatu izan zait nire medioaren aldeegitea. Komikigintza nahiko gutxietsia izanda beti, eta ni prest nago haren alde peda-gogia egiteko. Dibulgazio grina horrekin lo-tura handiagoa du arlo horretan egitendudanak, gehigarri ekonomikoarekinbaino.

�3

“Marrazkia ez da luzitzeko erabili behar, istoriobat kontatzeko baizik”

gaztea

Lagun giroko masterclass batekin amaitu du Joseba La-rratxe “Josevisky” marrazkilariak (Irun, 1985) Martin-dozenea Gaztelekuan eskaini duen erakusketa. Argia,Gaztezulo eta Xabiroi aldizkarietan parte hartzen duLarratxek, Yurre Ugarte, Pako Aristi edo Asisko Urme-netaren mailako idazleekin lan egin izan du, eta liburuakilustratu ditu. Waking izenburua duen komiki laburramarraztu du Vértigo argitaletxe estatubatuarrarentzat,eta Eneko Aritza, lehen errege baskoia komikia sortudu, Angel Rekalderekin elkarlanean, Nabarralde kulturtaldearentzat. Larratxeren lan ugari bezain anitzarenzenbait adibide besterik ez dira.

JOSEBA LARRATXE “JOSEVISKY”:

Page 14: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

ATZERRIKO TITULUEN BALIOZ-KOTZEA ETA HOMOLOGAZIOAGradu akademikoarekiko ho-mologazioa da atzerriko uni-bertsitate-titulu bat aintzathartzeko tramiteak arintzekomodurik egokiena.

Sistema honi esker, atzerrikounibertsitate batek emandakotitulua dutenek lortutako ikas-keta-maila Espainiako unibert-sitate mailekin homologatzea(diplomatura, lizentziatura,masterra edo doktoretza).Modu horretan ekiditen da kasu

askotan titulu ofizialen katalo-goko titulu zehatz batekin ho-mologatzeak dakarren prozesukonplexua.

Unibertsitarioa EZ den titulaziobat homologatzeko, harrema-netan jarri behar duzu era-kunde honekin:

Hezkuntza, Kultura eta KirolDepartamentua. Gobernu Zen-traleko Gipuzkoako Ordezka-riordetzaAndia k., 13 - Donostia943 022 010 /12

Unibertsitate titulu bat homolo-gatzeko:Eusko JaurlaritzaPio XII. plaza - 6 . Donostia - 943 989 300 / 02

KANDELAK EGITEKO TAILERRAZer?Gaur egun, kandelen funtzioaapaingarri hutsa izatea da.Geure kandelak sortuko

ditugu, nahi dugun kolorea, tes-tura, itxura eta usaina emanez.Gel gardenezkokandelak ere egingo ditugu,haien bestaldean ikusten direnobjektuekin jolasteko.

Non: Martindozenea Gaztele-kuan..

Noiz? Maiatzak 23.

�4

Azterketa garaia heltzear dela eta,maiatzaren 13tik ekainaren 25era CBALiburutegiak bere ikasketa gelaren ordu-tegia zabalduko du.

Ordutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00

- Larunbatak: 9:00-13:00 / 15:00-20:00

- Igandeak: 9:00 - 13:00

AZTERKETAK !!! IKASKETA GELAKORDUTEGIA LUZATZEN DU

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te

- WhatsApp bidez: 607 771 173

Ba al duzu maitasun harrema-nei, sexu harremanei, antisor-gailuei, haurdunaldiaborondatez eteteari... buruzkozalantzarik?

Hauxe da zure unea. Ez zaitezmoztu !!! eta " Egin zure gal-dera"

IGaztek gune bat ireki du gaz-teok sexualitatearen inguruannahi duzuen guztia plantea de-zazuen: Sexuari eta harrema-nei buruz (indibidualak,bikotekoak...) dituzuen zalant-zak, hausnarketak, zailtasunakedo jakin-minak.

" Egin zure Galdera ":- www. i r un .o rg/ igaz te webarenbidez- e-mailez: [email protected] telefono hauetan: 943 505444 edo 943 505 440- whatsappez: 607 771 173- edo edozein unetan zure gal-dera Igazteko Asexorate txo-koko kutxan sartuz

Eta bestela, hilaren azken osti-raletan, 17:00etik 19:00era, It-saso Carrizopsikologo-sexologoak zure za-lantza guztiak erantzungo dituIGazten bertan, zuzenean.

Ez zaitez moztu !!! Konfident-ziala eta doakoa.

A S E X O R A T E!

ASEXORATE!

Page 15: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

a i s i aa

Maiatzak 16Zer? Gipuzkoako Bertsoza-leen Elkarteak, Irungo Esko-lek eta Irungo Udalakantolatua.

Eguzkitza eta Dunboako ikas-leak izango dira protagonista,Ander Lizarralde eta Jokin La-bayen bertsolari irakasleekinbatera.

Non? Amaia KZ-n

Ordua? 18:00etan

Prezioa: Doan.

Maiatzak 16 maiat-zak 28raZer? Makila elkarteak antola-tutako margo erakusketa.

Non? Laboral Kutxa Kolon pasalekua, 13.

Ordutegia? Astelehenetik larunbatera:18:00-21:00 / Igandeak etajaiegunak: 11:30-13:30.

Prezioa? Doan.

Ekainak 3ra arteZer? Bigarren aldiz erakusgaijarriko da "Rudy margolari na-farraren" erakusketa bat Kabi-gorri Ateneoan.Margolariautodidakta, Berakoa da jato-rriz eta Irunen bizi da. Guztira14 obrak eratzen dute erakus-keta. Estilo errealistakoakdira, Bidasoko Eskola Zaha-rraren berezko estilokoa, gureinguruko paisaiekin, Nafarro-akoak eta Gipuzkoakoak na-gusiki.

Non? Kabigorri Bidasoal-deko Ateneoa

Ordutegia? Ostegunetik la-runbatera 19:00etatik aurrera/ igandetan 17:00etatik au-rrera

Prezioa: Doan.

Maiatzak 18Zer? Irungo Mendizaleak-ekbeteranoentzat antolatutakoirteera: Aralartik itzulia (Liza-rrusti - Uharte Arakil).

Informazio gehiago? IrungoMendizale elkartean: astear-teetan eta ostegunetan19:00-21:00 edo www. i r ungo-

mend iza leak .com web orria-ren bitartez.

Prezioa? Doan.

Maiatzak 20Zer? Mintegia: armiarmenbiologia eta identifikazioaTxingudiko paduretako ingu-ruan. Hizlaria: Alberto deCastro

Ornogabe talde honen biolo-gia ezagutzeko mintegi teori-koa. Landa irteera batburutuko da espezie arrunte-nak identifikatzeko.

Non? Txingudi ekoetxean.Pierre Loti Ibilbidea -PLAIAUNDI.

Ordutegia? 10:00-13:00.

Izena emateko? Aldez au-rretik izena ematea TxingudiEkoetxean.

Pre-

Noiz? Maiatzaren 22an.

Non? Ficoban.

Prezioa? Doan.

Antolatzailea? Bidasoabizirik.

Guztira 30 entitate joangodira maiatzaren 22an FI-COBAra, hautatze elka-rrizketak egiteko. 102eskaintza egongo dira,160 lanposturentzat.

Bestalde, Sarbide librekogunea prestatuko dute FI-COBAko beheko solai-ruan. Bertan, enplegua

kudeatzen duten 30 enti-tatek enplegua lortzeko di-tuzten eskaintzak etazerbitzuak aurkeztuko diz-kiete, hurbiltzen direnei.www.elespazio.com web

gunean kus daiteke zeint-zuk izango diren enpresahoriek. Interesa dutenpertsonek curriculumvitae-a eraman beharkodute, eskura.

Enpleguaren astea

�5

Page 16: Irunero · Geobat gunean egongo da Baskegur, geobiologia, bioe - raikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologi-koa bilduko dituen pabiloian. Beste bi gune egongo dira.

Hamalau urte bete dituAnakako Eguneko Zentroak

Eguneko 365 egunetan zabalik dago zentroa, asteburuaketa jai egunak barne, 8:30etatik 19:30etara. Erabiltzaileakastelehenetik ostiralera, asteburuetan bakarrik, edo egu-nero joan daitezke. Aurrekontu pertsonalizatuak ere egindaitezke, Eguneko Zentroa orduka edo egun solteetanerabiltzeko.60 erabiltzailerentzako lekua dute instalazioek. Horietatik,34 plaza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontzertatuakdira, eta beste 24, pribatuak. Azpimarratzekoa da Iruneta Hondarribia hirietarako garraio zerbitzu egokitua es-kaintzen duela Eguneko Zentroak. Erabiltzailea etxekoatean jasotzen dute, eta bertan uzten dute, bueltan.Adinekoen bizi kalitatea hobetzeko baliabide bikaina daEguneko Zentroa, bizitokia aldatu eta haien ingurutikatera beharrik gabe. Asko izan daitezke Eguneko Zentroaerabiltzeko arrazoiak: zaintzailearen karga arintzea, adi-nekoaren harremanak sustatzea, aktibo mantentzea etab.Behar dituzten arreta eta zaintzak jasotzera, beste adine-koekin harremantzera eta jarduera programa zabalarekingozatzera joaten dira erabiltzaileak Eguneko Zentrora: es-kulanak, tailerrak, musikoterapia, gimnasia, prentsa ira-kurketa, adimen estimulazioa, bingoa, mahai jokoak,kantuak, ibilbideak eta irteerak etab. Uztailan eta abuz-

tuan zehar, bainu egokituak hartzen dituzte HondarribikoHondartzan.Betharramgo egoitzan ere Eguneko Zentroa du Caserrek,ezaugarri berdinekin, zerbitzu berdinak eskaintzen di-tuena. 2014az geroztik, Pirinio Atlantikoetako departa-mentuarekin kontzertatuta daude biak. Horrela, mugazbeste aldeko adinekoak ere erabiltzaile izan daitezke, baimodu pribatuan, baita diruz lagunduta ere, APAren bitar-tez. Zerbitzu nagusiak:-Sukalde propioa, dieta egokituarekin (gosaria, bazkaria,askaria eta afaria aukeran).-Arreta medikoa.-Bainugela geriatrikoa.-Errehabilitazioa eta fisioterapia.-Psikologia eta lan soziala.-Jolas eta mantentze jarduerak.-Ibilaldiak, kanpo jarduerak eta irteerak.-Asteroko txostena, erabiltzailearen egonaldiari buruz.Besteak: farmazia, nutrizionista, ile-apaindegia, podolo-

gia, kontsultetara eta kanpo gestioetara laguntza, erlijiozerbitzua, kafetegia, terraza zabala.Martinak 80 urte ditu, eta bost hilabete inguru daramatzaAnakako Eguneko Zentroan. Plasenciakoa da (Cáceres)sortzez, baina semearen etxean bizi da, Hondarribian. As-telehenetik ostiralera, Eguneko Zentroan egoten da,8:00etatik 18:00etara.Zergatik hasi zinen Eguneko Zentrora etortzen?Nire proposamena izan zen. Gustura nago semearen et-xean, baina sentitzen dut intimitatea kentzen diedala, etahaiek niri. Hala ere, dagoeneko ez naiz bakarrik bizitzekogai. Anakako Eguneko Zentrora etortzen zen lagun bat ezagut-zen nuen, Pilar. Aspaldi ezagutzen dugu elkar, duela 50urte. Horregatik erabaki nuen hona etortzea. Zer egin ohi duzue Eguneko Zentroan?Margotu, kontuak egin, letra-zopak etab. Niri gehien gus-tatzen zaidana, puzzleak egitea da. Autobusez ekartzennaute, etxera etortzen dira bila.Harreman ona duzu kideekin eta langileekin?Bai, oso ona. Gutxirekin konformatzen naiz, eta ahaldudan neurrian laguntza ematen ahalegintzen naiz.Jaten ere ematen dizuete.Gosaria, bazkaria eta askaria. Batzuetan ematen digutenagustatzen zait, eta gehiago jaten dut. Horrenbeste gustat-zen ez zaidanean, gutxiago. Orokorrean dena gustatzenzait, dena den, lekaleak izan ezik.Bisita bereziak izaten dituzue?Batzuetan abestera eta dantzatzera etortzen dira, Nagu-silanetik batez ere. Haurren emanaldiak izaten ditugu noi-zean behin. Gainera, auzotik paseatzera ateratzen gara,eta beste irteera batzuk ere egiten ditugu.

Beheko solairuan dago Caser Residencial Anaka egoitzako Eguneko Zen-troa. 2003ko maiatzaren 11n ireki zituen ateak, hamalau urte egin ditu,beraz. Profesionalen lan talde zabala du zentroak, adinekoei arreta pertso-nala eta integrala eskaintzen diena. Beti ere, erabiltzaileen eta haien familienbeharretara egokituta.

Adinekoen bizi kalitatea hobetzeko baliabidea da, haien bizitokia aldatzeko beharrik gabe