- PERTSONAIA - Pedro Oyanguren › astekaria › docs › 2305 › pdf › 10-14.pdfPedro...

5
2012KO URTARRILAREN 8A 10 - P E R T S O N A I A - Pedro Oyanguren… Oyanguren Cabrero, mallorcar jatorrikoa amaren aldetik. Eta andaluza, haren amarene- tik, baina deitura bizkaitarrak zituena. Santia- go Txilen jaio nintzen, 1946an, Loiola kalean. Kale mordoa daukagu, bostehunen bat, eus- kal izenekoak, jendeari harrigarri bazaio ere. Aitaita genuen Frantzisko, Oñatiko Zañartu auzoko Etxeberri baserrikoa. Amama, Tere- sa, Garagaltza baserrikoa, aitaitaren herri berekoa. XIX. mendean azken aldera heldu ziren Txilera, 1881ean bata, 1899an bestea. Aitaitak denda izan zuen Santiagoko Alame- da kalean, eta behin eta berriz etorri zen Europara, dendarako salgai bila. Hainbeste joan-etorri, umeetako batzuk Txilen jaio zitzaizkien, eta beste batzuk Oñatin. Gure aita Santiagon sortu zen, baina Oñatin ikasi zuen, maristetan. Makina bat oroitzapen bazuen, eta oroigarriren bat edo beste ere bai gorputzean! Maristak, badakizu. Beraren arreba Teresak “Txato” esaten zion, Garagal- tzako baserrian eskaileretan behera erori eta sudurreko hezurra hautsi zuen-eta. Aita Oyanguren, ama Cabrero, euskalduna zu… Aita Santiagoko Euzko Etxeko zuzendaritza- koa izan zen beti, eta, jakina, hantxe izan ginen gu ere txikitandik, pilotaren inguruan. Pilotak eraman gintuen hara. Uste baino garrantzi handiagoa du pilotak euskal etxeetan, Txileko- an eta Txilekoak ez direnetan, guztietan. Gaz- teak erakartzeko moduetako bat da. Ez dugu esku-huska jokatzen, palaz baizik. Tira, gure aita zuzendaritzakoa izan zen, eta halaxe naiz ni ere. Ez dago beste bat zuzendaritzan nik baino urte gehiago egin duenik. Urte mordoa, 18 urtetik 65 arte, berrogeitaka urte! Eta eus- kaldunen mundu kongresuetan ere beti izan naiz presente, behin ere ez dut huts egin. Joan den azarokoa bosgarren mundu biltzarra izan dela diote, baina 1982ko irailean ere izan genuen batzarra. Garaikoetxea zen orduan «Euskaldun izateko, lehenengo, nahi izatea da beharrezkoa» Santiago Txileko Euzko Etxeko arima da. Hanka bat du Txilen, bestea Euskal Herrian. Hogeita lau joan-etorri ere egina da handik hona, hemendik hara. Txileko euskalduna. Izan nahiaren indarra. Miel A. Elustondo Argazkiak: Zaldi Ero Pedro Oyanguren Nortasun agiria Pedro Oyanguren Cabrero (Santiago Txile, 1946). Enpresaburua. Santiagoko Euzko Etxeko zuzendaritzako kide zailduena. Aro zahar eta berriko mundu biltzar guztietan izana da. Vascos en Chile 1520-2005, Euzko Etxea de Santiago liburuaren editore da. Eskarmentu handiko euskalduna Txi- len. Aitak erakutsi zion bidea, eta halaxe egin du berak bere hiru alabekin: Amaia Euzko Etxeko kidea da, dantzaria eta pilo- taria, eta euskara ikasle. Elvirak kargu poli- tikoa izan zuen Kontzertazioko Gobernuan, begirale izan zen Amerikako Estatuen Era- kundean, euskaraz daki eta hango eta hemengo euskaldunen artean zubi lanak egin ohi ditu. Palmira Eusko Ikaskuntzako kolaboratzaile fina da, Ainara izeneko nes- katilaren ama. Oyangurendarrak Santia- gon, euskaldun belaunez belaun.

Transcript of - PERTSONAIA - Pedro Oyanguren › astekaria › docs › 2305 › pdf › 10-14.pdfPedro...

  • 2012KO URTARRILAREN 8A10 �

    - P E R T S O N A I A -

    Pedro Oyanguren…Oyanguren Cabrero, mallorcar jatorrikoaamaren aldetik. Eta andaluza, haren amarene-tik, baina deitura bizkaitarrak zituena. Santia-go Txilen jaio nintzen, 1946an, Loiola kalean.Kale mordoa daukagu, bostehunen bat, eus-kal izenekoak, jendeari harrigarri bazaio ere.Aitaita genuen Frantzisko, Oñatiko Zañartuauzoko Etxeberri baserrikoa. Amama, Tere-sa, Garagaltza baserrikoa, aitaitaren herriberekoa. XIX. mendean azken aldera helduziren Txilera, 1881ean bata, 1899an bestea.Aitaitak denda izan zuen Santiagoko Alame-da kalean, eta behin eta berriz etorri zenEuropara, dendarako salgai bila. Hainbestejoan-etorri, umeetako batzuk Txilen jaiozitzaizkien, eta beste batzuk Oñatin. Gureaita Santiagon sortu zen, baina Oñatin ikasizuen, maristetan. Makina bat oroitzapenbazuen, eta oroigarriren bat edo beste ere baigorputzean! Maristak, badakizu. Berarenarreba Teresak “Txato” esaten zion, Garagal-tzako baserrian eskaileretan behera erori etasudurreko hezurra hautsi zuen-eta.

    Aita Oyanguren, ama Cabrero, euskalduna zu…Aita Santiagoko Euzko Etxeko zuzendaritza-koa izan zen beti, eta, jakina, hantxe izan ginengu ere txikitandik, pilotaren inguruan. Pilotakeraman gintuen hara. Uste baino garrantzihandiagoa du pilotak euskal etxeetan, Txileko-an eta Txilekoak ez direnetan, guztietan. Gaz-teak erakartzeko moduetako bat da. Ez duguesku-huska jokatzen, palaz baizik. Tira, gure

    aita zuzendaritzakoa izan zen, eta halaxe naizni ere. Ez dago beste bat zuzendaritzan nikbaino urte gehiago egin duenik. Urte mordoa,18 urtetik 65 arte, berrogeitaka urte! Eta eus-kaldunen mundu kongresuetan ere beti izannaiz presente, behin ere ez dut huts egin. Joanden azarokoa bosgarren mundu biltzarra izandela diote, baina 1982ko irailean ere izangenuen batzarra. Garaikoetxea zen orduan

    «Euskaldun izateko,lehenengo, nahi izatea da

    beharrezkoa»Santiago Txileko Euzko Etxeko arima da. Hanka bat du Txilen, bestea Euskal Herrian.Hogeita lau joan-etorri ere egina da handik hona, hemendik hara. Txileko euskalduna.

    Izan nahiaren indarra.

    Miel A. ElustondoArgazkiak: Zaldi Ero

    Pedro Oyanguren

    Nortasun agiriaPedro Oyanguren Cabrero (Santiago Txile,1946). Enpresaburua. Santiagoko EuzkoEtxeko zuzendaritzako kide zailduena. Arozahar eta berriko mundu biltzar guztietanizana da. Vascos en Chile 1520-2005,Euzko Etxea de Santiago liburuaren editoreda. Eskarmentu handiko euskalduna Txi-len. Aitak erakutsi zion bidea, eta halaxeegin du berak bere hiru alabekin: AmaiaEuzko Etxeko kidea da, dantzaria eta pilo-taria, eta euskara ikasle. Elvirak kargu poli-tikoa izan zuen Kontzertazioko Gobernuan,begirale izan zen Amerikako Estatuen Era-kundean, euskaraz daki eta hango etahemengo euskaldunen artean zubi lanakegin ohi ditu. Palmira Eusko Ikaskuntzakokolaboratzaile fina da, Ainara izeneko nes-katilaren ama. Oyangurendarrak Santia-gon, euskaldun belaunez belaun.

  • lehendakari. Argentinako halako euskal era-kunde batzuk gonbidatuak zituzten, nonbait,Euskal Herrira joateko, eta Garaikoetxeakontzat eman zuen ideia, baina esanez leku guz-tietako ordezkariak gonbidatu behar zirela.Bilkura moduko haren ideia berraztertu zuten,eta diasporan ziren erakunde guztietakoordezkariak gonbidatzea erabaki zuten. Garai-koetxeak hala nahita. Eta harrezkero, lau urte-rik behin egin ziren bilkura haiek. Hala ere,bosgarren mundu kongresua izan omen daazarokoa… 1957an egin zen lehenengoa, Pari-sen, eta harrezkero hainbat eta hainbat egindira. 1975ean, Argentinan. Gero dator1982koa. Beraz, egin da zer edo zer, oraingobost hauek baino lehen...

    Biltzarraren karietara zatoztenean, hedabidee-tan beti ageri zarete fandangoan, noiz Donos-tiako kalean, noiz Arabako upelategian.Euskal etxeetako ordezkarien artean badiraEuskal Herria ezagutzen ez dutenak, fisikokiezagutu, esan nahi dut. Ez dira bertan inoizizanak. Hortaz, lehenengo bizpahiru egune-tan, Euskal Herria erakutsi ohi digute betiagintariek, txangoak eginez. Bazterrak ikusteada, batetik, eta bateko eta besteko euskaletxeetako ordezkariok elkar ezagutzea, beste-tik. Bi helburu horiek dituzte Euskal Herrianbarna egiten ditugun bidaiek. Jakina, gauzarikpolitenak, ikusgarrienak erakusten dizkigute.

    Biltzarrean egiten duzuen gogoetaren berririkgutxiago heltzen zaigu.Biltzarrean ez da gogoetarik egiten, ondokolau urtean zein egitasmo abiaraziko dugun era-baki baizik. Egitasmo horien barnean, lehenta-

    sunak seinalatzen ditugu, eta euskal etxeakfuntzionatzeko moduak ere zehazten, ekin-tzak. Haiek era batera edo bestera gauzatu,euskal etxeek askatasun handia dugu, eta bil-tzarrean bertan ere zernahi azaltzeko aukeraosoa dugu, hor ez da mugarik. Besterik da eus-kal etxe guztiak bat etortzea. Nik ez diot aitza-kiarik jarriko biltzarrari, nahiz eta biltzarraegin aurretik gustura hartuko nukeen denboragehiago izatea, ekintzak zehazteko batik bat.Izan ere, atzerritik hona etorri eta, egunbatean, aurkezpenak; bestean, haien zehazta-pena; hurrena… Zaparrada handia da, eta ezinideiak norberaren barnean behar den bezalapausatu. Beharbada gutxi da hiru egun, bainadiru asko da hainbeste ordezkari hona biltzea,hemen edukitzea. Eta dirua biltzarra egitengastatuz gero, ondoko diru-laguntzak txikia-goak izango dituzte euskal etxeek. Neurtu eginbehar.

    Zer diozu hedabideek jartzen dizueten arreta-ren inguruan?Oraingoan, besteetan baino arreta txikiagoajarri digutela iruditu zait. Kasu handia egindigute, hala ere, baina neurri apalagoan. Egoe-ra politikoaren ondorio izan liteke, alderdi batkendu Jaurlaritzatik, beste bat jarri… Ikuspegiezberdina, beharbada. Uste dut oraingo ardu-radunek ez zutela atzerriko euskal etxeetanegiten den lanaren kontzientziarik. Nire irudi-pena da. Uste dut oraintxe ari direla jabetzenzein potentzialtasun dagoen kanpoan, biltza-rrak haiei begiak irekitzeko balio izan duelauste dut, baina beranduegi. 1957ko LehenMundu Biltzar hartan bertan, Parisen, Txilekoordezkaritzak horixe proposatu zuen, bulego-

    2012KO URTARRILAREN 8A12 �

    Airearmadareneuskal etxea“Garai batean, airearmadako bi jeneralgure pilotalekuanjokatzen hasi ziren,gure lagunpalestinar jatorrikobatekin batera.Baten batek esanzuen zuzendaritzan:‘Eta zer izan beharda baldin jeneralokkuarteleko ofizialakgonbidatzenbadituzte pilotanjokatzera? Laster daeuskal etxea airearmadarenerakundea!’. Etasasoi bateko arauarilotu gintzaizkion,badaezpada. Alegia,bazkide aktibookerabakitzen dugueuskal etxearennondik norakoa.Bazkidelaguntzaileek libredute sarrera, bainaboto eskubiderik ezdute. Geure buruababestu beharreangara”.

  • ak irekitzea han eta hemen, kanpoan direneuskaldunen artean lotura egiteko, indarrakmetatzeko, era guztietako harremanak gauza-tzeko. Sarea sortzea zen asmoa.

    1957ko asmoa, diozunez. Sortu da sarea?Gurean, Txilen, oso ondo josita dago. Laneanhasi ginenean, ordezkaritzak izatea ere legezgalarazita zegoen. Kanpo harremanak espai-niar estatuaren kontuak ziren. Bruselakobulegoa ireki zutenetik, berriz, handik jodugu. Garapenerako Euskal Txiletar Funda-zioa izan genuen guk garai batean, bainahemen egoera politikoa aldatu zenetik, fun-dazioa indargabetu egin da poliki-poliki, etagaur egun kasik ez da fundaziorik. Besteherrialde batzuetan ere saiatu ziren zer edozertan, baina ez dakit asmoa gauzatu duten.Ardanza lehendakari zela, Txilera etorrizenean aurkeztu genion fundazioaren asmoa.Beraiek egiten ez bazuten, geuk egingogenuela esan genion. Pentsatu zuten, etabaietz erantzun ziguten, baina Txilen ez ezik,Venezuelan, Mexikon, AEBetan, Argentinaneta beste non edo non ere fundazio gisakoakabiaraziko zituztela. Eta egin zuten.

    Duela zortzi urte, juduak eta armeniarrak izanziren gonbidatu. Oraingoan, Galiziako, Katalu-

    niako eta Espainiako diaspora arduradunakmintzatu zaizkizue.Nork antolatzen duen biltzarra. Dena dela,bata etorri zein bestea etorri, haien diasporakzertan diren ikastea da kontua, eta haien mai-lara iristeko zer beharko genukeen aztertzea.Horixe da oraingo gonbiten arrazoia. Duelazortzi urteko gonbitena zen, berriz, atzerrianzein potentzialtasun garatu arakatzea.

    E-posta bidezko mezua jaso nuen biltzarrarensasoian, itsasoz bestaldetik. Hemen zen herrial-de hartako ordezkaritza, baina han euskal etxeaitxia dute, horretarako bilkura formala egina.Zioen, aurrekoetan, ponentzia bat landua ekarriohi zutela euskal etxeetako ordezkariek, ekin-tzen zerrenda, bazkideena… Aurten, eskuhutsik etorri direla herrialde hartatik.Bai, hala izan da. Oraingo eta lehengo biltzarantolatzaileek ikuspegi ezberdinak dituzte.

    Txileko kasuan, euskaldunak ez ezik, espai-niarrak ere gonbidatu zituzten oraingo antola-tzaileek.Estadio Españolekoaz ari zara… Euskal gizataldeetako kide da orain. Bestelakoa du izena,baina horren izenpean ezagutzen dugu guk,Estadio Español. Espainiar etxea da, berez.Bertan, asturiarrak, errioxarrak eta, askoren

    -P e d r o O y a n g u r e n

    � 132012KO URTARRILAREN 8A

    PinochetUgarte“Sasoi batean,ETArekinidentifikatzen zuteneuskalduna izateaTxilen. Distiragalarazi zigunhorrek. Gainerakoan,izen ona izan dugubeti. Behin,Plentziako alkateaetorri zen Txilera,eta Pinochetekingertatu zenekitaldiren batean.PlentziakoakPinocheti, bigarrendeitura euskaldunazuela, Ugarte, etadiktadoreak ezetz, ezzuela ‘deitura bateuskalduna’, beraeuskalduna zela,vasco. Denetarikoaleak ditugu”.

  • artean, euskaldunak ere biltzen dira. Duela biurte eman zioten euskal etxeari dagokionaitortza ofiziala. Euskal etxe da harrezkero.Argentinan, Buenos Aireseko nafar etxeak100 urte betetzen zituela eta gonbidatu zutenazaroko biltzarrera. Harrigarria, alde batetik.Dena dela, herrialde bakoitzak erabakitzen duordezkaritza, eta lehendakariak badu zenbaitgonbita egiteko eskubidea. Beraz… Denadela, gobernu aldaketa izan zela-eta, uste nuenoso gaizki pasatu behar nuela, aldaketarenga-tik, alegia, baina ez naiz horretaraino gaizkiibili ere! Ondo pasatu da, buruan zer nekarrenkontuan hartuz gero. Eta, beti bezala, osoondo hartu gaituzte leku guztietan.

    Zer duzue atzerrian –Txilen, esaterako– eus-kaldun izatea?Hain da historia luzea! Laurehun urte ere badi-ra, aro ezberdinak bizi izan ditu euskaldunakTxilen. Gure artean pilotarekin lotzen duteaskok euskaldun izatea. Izatez, gazteak erakar-tzeko indarra da pilota. Gazteak lotzekotan,edo pilota, edo dantza-taldea. Baina askori ezzaio dantza gustatzen. Aldiz, gazte guztiei gus-tatzen zaie kirola egitea. Pilotan hasten bada,gustatzen bazaio, beti izango duzu, bizi guzti-ko, euskal etxearen inguruan. Euskal etxe

    zahar guztiek dute, edo izan dute, pilotalekua.Estadio Españolek ere, esaterako, frontoia du.Nafar batek egina, hori ere esan behar da.

    Familiaren parte, euskaldun izateke. Eta belau-nez belauneko transmisioa?Kasu bitxi asko daude horretan. Belaunaldiarteko jauziak ere badira. Gogoan dut bat,Errazuriz izeneko batena. Errazuriz oso daizen zabaldua Txilen 1736tik hona, Frantzis-ko Xabier Errazuriz hara zenetik. Badirakardinalak, gotzainak, presidente ohiak,metro irteera ere bai, Errazuriz izenekoak.Gure lagun horren kasuan, FrantziskoXabier Errazuriz da, belaunez belaun izenbera jartzeko ohitura izan dute-eta haienfamilian, bada, halako batean, argia eginzitzaion, euskara ikasi behar zuela, eta ikasizuen! Belaunaldi jauzi ikaragarria eta gero!Kasua da hori. Normalena, gurasoek berenseme-alabak euskal etxera eramatea da, txikieta gazteek han pilotan edota dantzan egi-tea, zaletzea, lagunartea egitea, eta euskal-dun izatea Txilen. Baina, esandizut, bestelakoak ere badira,bat-batean beren sustraien bilaabiatzen direnak… Denetarikogazteak ditugu. n

    Nola bizi duzue abertzaletasuna Txilen?Hemen baino garbiago. Hemengo alderdi politikoek dutenborroka hara ez eroaten saiatzen gara. Etenak ekarriko lituzke.

    Bake prozesuaren aldeko aldarrikapenik ez zen izan azaro-ko mundu biltzarrean.Ezin izan, ez zelako adostu, ezin aldarrikapen bateraturik adostu!

    ETA isildu ondoren… Esperantza. Abertzaleek bat egingo duten esperantza. Horilehenengo. Gero gerokoak.

    Atzerriko euskaldunak zein ekarpen egiten dio EuskalHerriari?Era guztietako harremanak bideratzen laguntzen du, bai merka-taritzakoak, kulturakoak, politikoak. Horretan saiatu zen EuskalTxiletar Fundazioa.

    Euskara unibertsitatean da, Txilen.Lau unibertsitatetan eskaintzen dira euskara eta euskal kulturaikastaroak. Euskal Herria ezagutarazteko modu bikaina.

    Hemengoak badu hango berri?Merkataritza harremanetan ikusi dugu. Zenbait enpresaburulanean, Txilen, eta ez zekiten SPRI han lanean ari zela. Hemen-goak ez daki hango berri.

    Mundu biltzarraren antolatzaileak agintari berriak izatea,ez da behin eta berriz zerotik hastea bezala, nekagarria?Baina hastea! Urratsa da beti. Eta ez da neke kontua, konstan-tzia baizik.

    Gure pilotariak mundu txapelketetan Frantziaren eta Espai-niaren izenean dabiltza.Euskal federazioa nazioartekoan ezin sartu izan genuen. Hortikdator arazoa. Espainian ezinezko da gaia mahai gainean jartzea.

    Euzko Etxeko ondoko belaunaldiak…Gero eta errazago da ondoko belaunaldiak euskaldun izatea.Borondatea da kontua.

    Santiagoko Euzko Etxea hemendik 50 urtera…Orain baino handiago ikusten dut. Ilusioa da beharrena.

    Euskal etxeak enbaxada politikoak omen. Horixe akusa-zioa.Herrialde batekin harremanetan izateko bidea dira politikariak.Horra politika.

    Identitatea indargabetzen saiatzen dira alderdi askotatik.Eta, aldiz, identitate huraxe indartzen saiatzen gara gu.

    2012KO URTARRILAREN 8A14 �

    GALDE SHORTARitxi Lizartza galdezka

    Euskara“Euskara indarhartzen ari da. Urteaskoan, nola edohala erakustensaiatu gara, bainaurte batzuetatikhona HABE arduratuda horretaz.Irakasleak trebatudituzte, on lineikastaroak prestatudituzte… Besterikda egoera. Urratshandia egin da.Dena dela, pilota,dantza, euskara…Euskaldun izateko,lehenengo, nahiizatea dabeharrezkoa”.