00 a Estilo-liburua Osorik

302
BAKUNen estilo-liburua 00- AURKIBIDEA 1. IKASGAIA: BIBLIOGRAFIA ETA BESTE BALIABIDE BATZUK 2. IKASGAIA: EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK (LABURTUTA ETA OSATUTA) 3. IKASGAIA: ERLATIBOA (I) 4. IKASGAIA: Erlatiboa (II) : murriztaileak eta azalpenezkoak. Ehunekoak Hiztegi Batua : Nola erabili. Zenbait hitz: konpromiso; immunitate; film; erantzukizun; bizi/bizitza/bizimodu; osasuntsu/osasungarri; kutsatzaile/kutsagarri, hilgarri/hilkor; baikor/positibo; froga/proba; bereizi; ekoitzi. Kalko okerrak : DESBERDIN (zenbait/hainbat) -ra bideratu/zuzendu kasuan bezala(ko), gisa(ko) -ekin amaitu 5. IKASGAIA: Erlatiboa : erlatibo-kateak eta definizioak. Hiztegi Batua : matematiko/matematikari, politiko/politikari, kritiko/kritikari, zientifiko/zientzialari, parlamentario/parlamentari, diplomatiko/diplomazialari, mediko/mediku, tekniko/teknikari, mekaniko/mekanikari, *senadoresenatari. -z moduzko perpausa (+ -larik) Zenbait kalko oker: ospatu, luzatu, aurrekontu parte- hartzaileak (parte-hartzezkoak), zentzu horretan (alde horretatik), bere aldetik (berriz), edozein kasutan (nolanahi ere), -ra deitu, oraindik orain, bitartean (berriz).

description

estilo-liburua

Transcript of 00 a Estilo-liburua Osorik

Page 1: 00 a Estilo-liburua Osorik

BAKUNen estilo-liburua

00- AURKIBIDEA

1. IKASGAIA: BIBLIOGRAFIA ETA BESTE BALIABIDE BATZUK

2. IKASGAIA: EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK (LABURTUTA ETA OSATUTA)

3. IKASGAIA: ERLATIBOA (I)

4. IKASGAIA:Erlatiboa (II): murriztaileak eta azalpenezkoak.EhunekoakHiztegi Batua: Nola erabili.

Zenbait hitz: konpromiso; immunitate; film; erantzukizun; bizi/bizitza/bizimodu; osasuntsu/osasungarri; kutsatzaile/kutsagarri, hilgarri/hilkor; baikor/positibo; froga/proba; bereizi; ekoitzi.

Kalko okerrak: DESBERDIN(zenbait/hainbat)-ra bideratu/zuzendukasuanbezala(ko), gisa(ko)-ekin amaitu

5. IKASGAIA:Erlatiboa: erlatibo-kateak eta definizioak.Hiztegi Batua: matematiko/matematikari, politiko/politikari, kritiko/kritikari, zientifiko/zientzialari, parlamentario/parlamentari, diplomatiko/diplomazialari, mediko/mediku, tekniko/teknikari, mekaniko/mekanikari, *senadoresenatari.-z moduzko perpausa (+ -larik)Zenbait kalko oker: ospatu, luzatu, aurrekontu parte-hartzaileak (parte-hartzezkoak), zentzu horretan (alde horretatik), bere aldetik (berriz), edozein kasutan (nolanahi ere), -ra deitu, oraindik orain, bitartean (berriz).

6. IKASGAIA:Hiztegi Batua: Hitzak: udal/udaletxe /udalerri; irakurmen /irakurketa/irakurraldi;

estutasun; mende/menpe, mendekotasun; pixka; nondik norakoak; zer-nolako; hala-hola; batez beste; behin-behineko, behin betiko; jarduera; auto; trafiko/zirkulazio; konfiantza.Aditz-erregimenak: erreparatu, begiratu, behatu, heldu, eutsi, eraso, jarraitu, antzeman, dantzatu, jolastu, jokatu, borrokatu, lehiatu, existitu.

Erakusleak: katafora (hauek) / anafora (horiek, haiek),(honako) hau, *guzti hori hori guztiahorretaz/hortaz

Erabilera okerrak: dagokionez; berriz/ordea; nahiko/nahikoa, -ak dira / -ta daude; neurtu; -takoa/-a; pisatu/neurtu; beranduago/geroago; -n inguruan/-i buruz; saihestu/ekidin; ahalbidetu.

Page 2: 00 a Estilo-liburua Osorik

7. IKASGAIA:Hitz elkartuak (I): beti marratxoz idaztekoak; EIMAko salbuespenak. Hiztegi Batua: *esklabu esklabo; boto; ijito; pauso; urrats; aurrerapauso; parasito; segundo; likido; koadro; metro koadro; abortu; apustu; titulu; gradu; minutu; partidu (politiko) (h. alderdi), partidu (h. partida); sarjentu; kuartel; aintzira; hazkuntza (animalien, landareen hazkuntza) ≠ hazkundea (biztanleriaren hazkundea); azkenaldian (últimamente) ≠ azken aldian (la última vez)Erabilera okerrak: constituir (osatu/izan), representar (ordezkatu/izan), diverso (*anitza), suponer (*suposatu), lo que equivale a edo el equivalente a (*baliokidea parekoa, hau da…)Beste kontu batzuk: 5 euroko kafea / 5 euroren kafea; zenbaten aldea; batzuk/batzuek; *batetan, *batzutan; zeintzuk, nortzuk; zer/zein; harridurazko perpausak; -tzat/-tzako (-i buruz, -i buruzko); -ago(a)/-en(a); gehiago / beste…batzuk; zenbat eta -ago; gero eta -ago; baino + -ago; ahalik eta; *gehiegi, *-egi (oso, asko…); *nagusiena.

8. IKASGAIA: Hitz elkartuak (II): beti bereiz, beti loturik, aurrizki eta atzizkiak.Hiztegi Batua: berotegi(-)efektu; inauteri; itsaslaster; gustura, gustuko…; h. ikertzaile; h. espiritu; kontuan hartu; tragedia; original; kolpatu ≠ kolpekatu; *ziurrenik, ziur asko.Kalko Okerrak: pasar por, desde…hasta (pasando por)Beste kontu batzuk: batetik… bestetik; bestetik ≠ bestalde; bigarren ≠ bigarrenez ≠ bigarrenik; berria ≠ beste bat; siglak; banatzaileak; bera/berdina/ -a bera.

9. IKASGAIA:Hitz elkartuak (III): marratxoz edo loturik, -a itsatsiaz amaituak, berrelkarketa.Hiztegi Batua: Ongi etorri ≠ ongietorri; irudikatu/adierazi; departamentu ≠ departamendu; bakterio; substantzia; ministerio; ospitale, erietxe; *derrigorrez derrigorrean (derrigorrezko h. nahitaezko); berretura; biderketa; h. basamortu; deuseztatu; dinosauro; distira; h. betiko; paisaia, masaje, erreportaje, portzentaje (h. ehuneko), sabotaje; lelo ≠ lema; h. biribil; h. nahasi; h. sinetsi; *merkatal merkataritza- , *nekazal nekazaritza-.Trakeskeriak: Valorar (balioetsi, aztertu, aintzat hartu, balioztatu, zenbatetsi, estimatu, kalkulatu, baloratu); establecer (sortu, finkatu, izan, ireki…); *-ren aurrean; kontzesiboak (nahiz eta ≠ dena den); aitzitik ≠ hala ere, alabaina.Hitzen ordena: anbiguo uzteko, ordena aldatu.

Page 3: 00 a Estilo-liburua Osorik

10. IKASGAIA:Mendeko perpaus okerrak: Helburu ez diren helburuzkoak,

Kausa eta azalpena (-lako ≠ bait-)Baldintza ez diren baldintzakDenbora adierazten ez duten denborazkoakAhalera (epistemikoa / ez epistemikoa)Hipotesi gehiegi

Hiztegia: jardun, jarduera; *amankomun komun (ezaugarri komunak, guztien ezaugarriak); andere (Iparraldekoa denez, hobeto andre); aurrealde edo aurreko alde, atzealde edo atzeko alde, kanpoalde edo kanpoko alde; zenbatgarren, batgarren, bosgarren; bospasei, lauzpabost;*erasotu eraso (beti NORI).Kalkoak: *X izenez ezagutua (deritzo, esaten zaio, izenekoa); *hori gutxi balitz (hori gutxi balitz bezala, horrez gainera).Beste: haren/bere/beraren; bakarrik / soilik / baino ez / besterik ez

11. IKASGAIA:NominalizazioaHiztegia: *peaje 1.- bidesari. 2.- ordainsari; bozeramaile; jole h. jotzaile; campus; curriculum; diziplina; dizipulu; lezio (ikasgai, ikasbide); ehunka; erreferendum/referendum; fraide; moja; monje (Heg. Zah.); anbulatorio; monasterio; laborategi; gainerako; hieroglifiko; kartzela; janzkera; *orokorrean oro har, orokorki; anai-arrebak; aitona-amonak; birramona, birraitona.Kalkoak: perifasiak (ekin, hasiera eman, amaiera eman, garaipena lortu, porrota jaso, aurrera eraman, adostasunera heldu, adostu, -rekin amaitu); gauzatu; -rekin jarraitu.Beste kontu batzuk: iraunkor/ jasangarri.

12. IKASGAIA: Instrumentala eta Inesiboa: *-etaz; noiz -z eta noiz -n; noiz mugatua eta noiz mugagabea (+ hizkuntzak jakin).Hiztegi Batua: ganbara ≠ ganbera; antidoto; abortu; abstraktu; subjektu; subjektibo; objektu; objektibo; absurdu; adiskidantza; administrari ≠ administratzaile; biolin; h. albaitari; tailer h. lantegi (edo fabrika); batik bat; bat-batean; tetanos; diabetes; boluntario; funtzionario; boluntario; unibertsitario; notario; xanpain; h. tximino; txindurri, inurri; ukrainar; britainiar; ontzi; anitz ≠ askotariko; h. desira; jogurt.Kalkoak: eskaini/eman; eman/gertatu; burutu; gonbidatu; aurreikusi; kasuan; eskatzen du; garatu; ekin.EREren erabileraBeste kontu batzuk: edo/ala; edo/eta; eta/edo ala edota?; eta abar; barra; kostatu (NORI); balio (sing./pl.); ordaindu (pl.).

13. IKASGAIA:Argitasuna IHiztegia: bikote ≠ bikotekide; *trafiko-seinaleak, *zirkulazio-seinaleak bide-seinaleak; h. sinetsi, sinesmen; *langabetu langabe; *zaletu (izena) zale (zaletu aditza ongi); ukitu; ukuilu; minutu; segundo; pneumatiko; pneumonia.Kalkoak: Aipatu/aipatutako; *arreta deitu atentzioa eman, nabarmendu…Beste: asko/luze/handia/altua; -a/bat; bestea(k) / beste bat(zuk); *egin asmoz egiteko asmoz.

Page 4: 00 a Estilo-liburua Osorik

14. IKASGAIA:Argitasuna IIHiztegia: nonahi, non-nahi; ingurugiro h. ingurumen; garapen iraunkor; aire girotu; t´erdi / eta erdi; sobera; eskuin; horretaz hortaz; xarmagarri; norabide noranzko.Kalkoak: berreskuratu, garrantzitsu eta berezi.Beste: dena/guztia; gaurkoan/gaur; -a itsatsia.

15. IKASGAIA:Argitasuna IIHiztegia: astebete; istant; zirku; zirkulu; zine h. zinema; azkazal h. azazkal; *hatzamar atzamar h. atzapar; urgente; ur-jauzi; *watio watt; whiski; arropa; hitzeman; arrautza; ordena; heriotza; jaiotza; piztia; farmazia; tximinia; pobrezia; gizateria (baina gizadi); xantaia; ontziteria; hotzeri.Kalkoak: baldintza hitza; zentzu hitza; zentzu horretan alde horretatik.Beste: pasiboa; zertan + behar; presente historikoa; ahal dezan ahal izan dezan; ahal izateko -tzeko; eta gero.

16. IKASGAIA:Laburdurak eta neurri-izenakHiztegia: xarmant; xarmagarri; sumatu; robot; radar; sufritu; oraindik orain (orain dela gutxi) ≠ oraindik; *aintzina antzina (aspaldi) ≠ aitzin (aurre); orkestra; krokodilo; bonbilla; pasillo (h. korridore); pastilla; billete; tortilla; patruila; zapatila h. txapin; pantaila; *kaxoi tiradera; gortina h. errezel; estatitistika; ez-organiko (baina ezjakin); *kamaleoi kameleoi; *kare harri kareharri; *kontraerreforma kontrarreforma; *autoerretratu autorretratu; *liseriketa digestio; *lamia lamina; *pentsakera pentsaera; *ibilkera ibilera; *osakera osaera.Kalkoak: bikoitza; jasan; kalkulatzen da; mantendu; mantenimendu; horrela, gauzak horrela.Beste: inpertsonalak; -tik jakinarazi; noiz arte / noraino; nondik/non; non zehar.

17. IKASGAIA:Puntuazioa I: komaren hasiera.Hiztegia: etxekoandre; sakela; tras- trans- (transatlantiko…); *humil umil; humore (medikuntza) ≠ umore; *armonia harmonia; *hurakan urakan; *hospital ospitale; ar ≠ har (ar: emea ez dena; har: 1-animalia, 2-hartu); unean-unean, unean uneko; tokian-tokian, tokian tokiko; otarre; sasi (lotuta): sasikume, sasieskola, sasimediku, sasijakitun…Kalkoak: imajinatu eta irudikatu, *-ekin konparatuta -en aldean.Beste: ote; -en ondorioz, beraz, hortaz, horrenbestez.

18. IKASGAIA:Puntuazioa II: komaren jarraipenaHiztegia: bertsu, mespretxatu, material, motor, mota, badaezpada, gutxi gorabehera, nahitaez / nahi eta nahi ez, lehenbailehenKalkoak: islatu; aurkitu, kokatu egon; Beste: baino gehiago, -tik gora, bainoago; barne, barnean; jokatu, jolastu

Page 5: 00 a Estilo-liburua Osorik

19. IKASGAIA:Puntuazioa III: komaren jarraipena.Hiztegia: bakailao; baratze; moja, baina monje; ñimiño; kamera; gainbehera ≠ gain behera; nora ezean ≠ noraezean; beharbada ≠ behar bada; azkenaldi ≠ azken aldi; nahigabe ≠ nahi gabe.Kalkoak: papera jokatu; pertsonalki/pertsonalizatu; planteatu; probabilitate/aukera.Beste: -ki, baliatu.

20. IKASGAIA:Puntuazioa IV: koma ez diren gainerako zeinuak.Hiztegia: nolaz h. nola; merkatu; maitekor; hazkunde ≠ hazkuntza; *hilkortasun-tasa heriotza-tasa.Kalko okerrak: puntual; suertatu; suposatu; ulertuko da.Beste kontu batzuk: ez jan tartekorik; graduatzaileen kokapena (oso, erabat…); bihurtu.

21. IKASGAIA:-garri eta -kor atzizkiakKalko okerrak: perpausa egokiago, izena edo beste ezer baino.Beste kontu batzuk: dela medio; nahi izan eta hobe izan; -lako/-n esperantza; deklinabide-marka bereziak behar dituzten aditzak; egiaztatu…-la; partitiboa; -n baino/bezain/bezala/adina; bailitzan eta bailuen; hain…-la.

22. IKASGAIA:Noren/nongo eta norentzat/zertarakoHiztegia: marmelada; hereje h. heretiko; gonbit; kanoi; kanabera; polizia-etxe (edo komisaria).Kalko okerrak: zentratu; luzatu/iraun; alcance; menderatu; ezagutu/jakin; adostasunera iritsi; argi berdea eman; gertutik jarraitu; irakurketa egin; sinesgarritasuna galdu.Beste kontu batzuk: Honezkero/dagoeneko; osoa/guztia; -ko/-tar; norberaren, norberak, nork bere, bakoitzak bere; izan ezik / ez ezik ere; dozenaka; maila, esparru, arlo, alor, mundu; -tzeko eskatu, -tzea proposatu; hamarkadak; kopuru/kantitate.

23. IKASGAIA: ERDAL FORMULAK EUSKARAZBaldintzazkoak 1- A condición de *-ren baldintzapean

2- A petición de *-ren eskariz3- En el supuesto de *-ren suposamenduan4- En su defecto

Kausazkoak 5- "A causa de…" *-ren kausaz6- Con el argumento de *-ren argudioarekin7- Con motivo de *-ren kariaz8- Con ocasión de *-ren abagunearekin9- En virtud de

Helburuzkoak 10- A efectos de *-ren ondorioetarako

Page 6: 00 a Estilo-liburua Osorik

11- Al objeto de *-ren helburuarekin12- Con el deseo de *-ren nahiarekin13- Con el objeto de *-ren helburuarekin14- Con la voluntad de *-ren borondatearekin15- Con vistas a *-i begira16- "En aplicación de *-ren aplikazioan17- En cumplimiento de 18- En evitación de 19- En orden a 20- Para conocimiento de21- Para su posterior

Kontzesiboak 22- A riesgo / Con el peligro de *-ren arriskuarekin23- Con la dificultad de *-ren zailtasunarekin24- Sin perjuicio de *-ren kaltetan / kalterik gabe

Moduzkoak 25- Con arreglo a26- Con carácter de urgencia /con carácter forzoso/general/oficial/prioritario27- Con inclusión de 28- De conformidad con

Denborazkoak 29- A raíz de30- Con anterioridad/posterioridad a 31- Con carácter mensual/anual…32- Con carácter previo a33- Con carácter temporal34- Previa audiencia/presentación/ autorización/ deliberación…

Page 7: 00 a Estilo-liburua Osorik

1. IKASGAIA: ZENBAIT DATU JAKINGARRI. BIBLIOGRAFIA ETA BESTE BALIABIDE BATZUK

Horiz markatuta daudenak euskarri informatikoan ere baditugu. Inork nahi izanez gero, eskatu eta bidaliko dizkizuegu.

Berdez markatutakoak, berriz, guk lanean etengabe erabiltzen ditugunak dira.

ESTILOA1.- ALBERDI, X.; SARASOLA, I.: Euskal estilo libururantz: gramatika, estiloa eta hiztegia , EHUren Argitalpen Zerbitzua, 2001 2.- ARRIETA, A. eta beste: Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez , HAEE/IVAP, 20033.- EIZAGIRRE, J. eta beste: Argiro: idazteko proposamenak eta ariketak , HAEE/IVAP, 19974.- GARZIA GARMENDIA, J.: Joskera lantegi , HAEE/IVAP, 1997 5.- GARZIA GARMENDIA, J.: Kalko okerrak. Ikasmaterialen aholku Batzordea. Estilo-liburuaren bigarren atala , Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 20056.- SARASOLA, I.: Euskara batuaren ajeak , Alberdania, 1998 7.- ZENBAIT EGILE: Egunkariaren estilo liburua , Egunkaria, 2001 8.- ZENBAIT EGILE: Berria. Estilo liburua , Berria, 2006 9.- ZENBAIT EGILE: IVAPeko Estilo liburua , HAEE, 2005 10.- ZENBAIT EGILE: Zalantza-dantza , HAEE, 2000 11.- ZUBIMENDI, J.R.: Ortotipografia , Ikasmaterialen aholku Batzordea. Estilo- liburuaren hirugarren atala , Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004 . EIMArako lanak egiteko, ezinbestekoa .

HIZTEGIAK1.- Elhuyar hiztegia (Interneten ere bai). OSO ERABILGARRIA2.- Euskalterm hiztegia, INTERNETEN (www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). OSO ERABILGARRIA (erakundeen izenak, terminologia teknikoa, siglak… Denetarik)3.- Euskal hiztegia, Ibon Sarasolarena, Kutxa, 1996 (euskara-euskara hiztegia da, eta euskal tradizioko adibideak dakartza. Oraintxe berrargitaratu da, eguneratuta)4.- Zehazki, Ibon Sarasolarena, Alberdania, 2005 (gaztelania-euskara hiztegia da, eta adibideak ere badakartza)5.- Zientzia hiztegia, INTERNETEN: Zientzia.net (www.zientzia.net/hiztegia/index.asp). OSO ERABILGARRIA (euskara-gaztelania nahiz gaztelania-euskara, eta definizioak)6.- Sinonimoen hiztegia: antonimoduna7.- Hiztegi Batua (Interneten ere bai), EUSKALTZAINDIA. OSO ERABILGARRIA8.- Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolarena.9.- Sinonimoen kutxa: sinonimo eta antonimoen hiztegia, Elhuyar, 200310.- Sinonimoen hiztegia, UZEIrena, Elkarlanean, 199911.- DRAE, Diccionario de la Real Academia Española de la Lengua (gaztelaniazko hitzaren esanahia jakiteko). Interneten ere badago.

Page 8: 00 a Estilo-liburua Osorik

12.- EUSKALBAR izeneko oso tresna interesgarria ere badago Interneten. Firefox nabigatzailearen gainean dabil eta hiztegi hauetan egiten du kontsulta, aldi berean: Euskalterm, Elhuyar eta 3000 Hiztegia. Eta barran bertan daude Hiztegi Batua, Harluxet, ZT Corpusa, Itzul, Mokoroa, Eurovoc…

IZENDEGIAK1.- Euskaltzaindiaren webguneko izendegia : pertsona-izenak, deiturak eta leku-izenak.2.- IVAPen webgunea (IZO)3.- Onomastika. Ikasmaterialen aholku Batzordea. Estilo-liburuaren hirugarren atala, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2005 (OSO ERABILGARRIA, eta EIMArako lanak egiteko ezinbestekoa. Mota guztietako izen bereziak ikasmaterialetan nola itzuli behar diren azaltzen du: pertsona-izenak, leku-izenak, hitzarmenak, erakundeak…)

GRAMATIKA1- Euskal Gramatika Lehen Urratsak, Euskaltzaindia2- Zubiri, I; Zubiri, E.: Euskal Gramatika osoa, Didaktiker, Bilbo, 2000

WEBGUNEAK1.- Euskaltzaindiaren webgunea (arauak, Hiztegi Batua, izendegia, Jagonet…)2.- IVAPen webgunea (www.ivap.euskadi.net/r61-2362/eu). Atalak: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO), Administrazioko hizkera, Duda-muda kontsulta-zerbitzua…). IZO atala oso erabilgarria da guretzat: erakundeen izendegia, toponimia (kaleen izenak), legeria euskaraz…3.- Terminologia: Euskalterm4.- Zientzia hiztegia: Zientzia.net (www.zientzia.net/hiztegia/index.asp)5.- RAEren webgunea6.- Erabili.com (hiztegiak, fonoteka, liburutegia, berriak, hizkuntzaren normalizazioa, Galdezka galdelekua…)7.- Hiztegi guztiak klik batean (www.hiztegia.net). Hainbat esteka ditu: hiztegienak (orokorrak, sinonimoenak, herriz herrikoak, entziklopediak, erdaretakoak eta gaikakoak), corpusa aztertzeko webguneenak (esamolde eta atsotitzak barne), softwarea deskargatzeko webguneenak eta kontsultak egiteko webguneenak.8.- EIZIEren webgunea9.- Armiarma.com (literaturaren zubitegia, klasikoak, bertso eta olerkien hemeroteka, lokuzioak…) 10.- Bageraren webgunea (sukalde-ostalaritzako hiztegia…)11.- EVEren webgunea (energia-hiztegia) (www.eve.es/energia/index.html)12.- Laburzki (akronimoak siglak eta laburdurak. Baina uste dut eguneratu gabe dagoela)13.- Wikipedia entziklopedia14.- Google (denetarako erabiltzen dugu: testuko edukia ulertzearren informazioa eskuratzeko, erakundeen eta abarren izenak euskaraz nola diren jakiteko… Irudiak erakusten dituen atala ere oso erabilgarria da –arkitekturarako…–).15.- Euskarazko bilatzailea Interneten: www.elebila.eu.Hitza mugagabean idatzita ere, modu guztietara deklinaturik bilatzen du (edo jokaturik, aditza bada). Eta, hitza osorik idatzi gabe ere, forma horrekin hasitako hitz guztiak

Page 9: 00 a Estilo-liburua Osorik

bilatzen ditu. Horrez gainera, hitzen bat gaztelaniaz (edo beste hizkuntzaren batean) berdin idazten bada, euskarazko orrietan bakarrik bilatzen du. Gainerako bilatzaileek ez dituzte aukera horiek ematen.

GALDELEKUAK1.- Itzulist, EIZIEren posta-zerrenda2.- Jagonet (Euskaltzaindiaren webgunean)3.- Erabili.com-eko Galdezka atala4.- IVAPen Duda-muda (galdelekuaz gain, hiztegi elebakarrak, elebidunak, sinonimoenak, atsotitzenak, hizkuntza-zalantzen datu-basea, gaikako hiztegiak…)5.- Elhuyar-en Zientzia.net-eko Galdera (euskara teknikorako)6.- BAKUN: telefonoz nahiz posta elektronikoz. Maitanez galdetu.

INFORMAZIO OSAGARRIA: ZER DA EIMA?

Honezkero zuetako asko EIMAko lanetan arituak izango zarete, baina beste askok, berriz, orain irakurriko zenuten lehen aldiz hitz hori. Beraz, hona hemen azalpena:

EIMA: Euskal Ikasmaterialgintza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortutako programa bat da EIMA.Helburua: unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortzeko, argitara emateko eta zabaltzeko administraziotik bertatik sustatze-lana egitea eta laguntza ematea.

Horrenbestez, guk itzultzen ditugun ikasmaterial guztiak EIMAra bidali behar izaten ditugu, hango adituek edukia nahiz hizkuntza-erabilera aztertu eta egokia den ala ez adieraz dezaten. Ikasmateriala argitaratu ahal izateko, ezinbestekoa da EIMAren onespena. Eta, horretarako, zenbait eskakizun bete behar izaten ditugu:

- Oro har, hizkera zuzena, txukuna, argia eta ulerterraza erabiltzea, dagokion ikasmailarako egokia.

- Eta, zehazki, EIMAk bere estilo-liburuan ematen dituen “arauak” eta “gomendioak” aintzat hartzea. Orain arte, hiru liburuki argitaratu ditu.

Zuetako inork inoiz ikasmaterialen bat itzuli behar badu, beraz, ezinbestean jakin eta erabili beharko ditu liburuki horietan azaldutakoak. Eta zein dira, bada, liburuki horiek?Aurreko zerrenda luze horretan aipatu ditugu: 1.- GARZIA GARMENDIA, J.: Kalko okerrak. Ikasmaterialen aholku Batzordea. Estilo-liburuaren bigarren atala, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 20052.- ZENBAIT EGILE: Onomastika. Ikasmaterialen aholku Batzordea. Estilo-liburuaren hirugarren atala, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 20053.- ZUBIMENDI, J.R.: Ortotipografia, Ikasmaterialen aholku Batzordea. Estilo-liburuaren hirugarren atala, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004.

Page 10: 00 a Estilo-liburua Osorik

2. IKASGAIA: EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK (LABURTUTA ETA OSATUTA)

Ez dago gidatzen ez dakien kamioilaririk, ez eta mailurik gabeko zurginik ere. Bada, era berean, ez luke egon behar Euskaltzaindiaren arauen berri ez duen itzultzailerik ere. Horregatik, estilo-liburu honetan, beste ezer baino lehen, itzultzailearen oinarri-oinarrizko baliabide horren xehetasunak “gogorarazten” hasiko gara. Eta, hain zuzen ere, “gogorarazi” baino egin behar ez denez (edo egin behar ez litzatekeenez), laburtuta bildu ditugu arauak, nahiko modu eskematikoan. Hala ere, zenbaitetan, azalpentxo batzuk erantsi ditugu, arauak ulergarriagoak izan daitezen (batzuetan, gorriz markatu ditugu gure ekarpenak). Inolako zalantzarik izanez gero, Euskaltzaindairen webgunean begira dezakezue, edo, bestela, guri zuzenean galdetu.

1. oharra: izartxoa duten hitzak, sintagmak edo perpausak ez dira zuzenak.2. oharra: Hiztegi Batuko hitzen zerrendak ematen dituzten arauak ez dira ageri. Horregatik falta dira gure zerrendan zenbait zenbaki.

01 BAIT-: baitu, baikara, bainaiz, bailuke, baitzen…02 BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN, BATIK BAT (*bapatean, *behinipen…)03 AURREALDE / AURREKO ALDE (*aurrekalde)04 HAU GUZTIA, HORREKIN GUZTIAREKIN, HONETAZ GUZTIAZ… (*guzti hau, *guzti horrekin…)05 NIRE /ENE, NIRI, NIREKIN (*nere, *nere, *nerekin…)06 ARRAIN, GOTZAIN, USAIN, ARTZAIN, IPUIN… (*artzai, *gotzai…)07 ZENBAKIAK: laurehun eta hogeita hamahiru, hirurehun eta berrogeita hiru, seiehun eta laurogeita

hamazortzi/hemezortzi, hamaika mila zazpiehun eta laurogeita hiru (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)08 ZENBAKIEN DEKLINABIDEA: 3 eta 4

Mugagabea: Hiruk/Lauk baietz esan dute, Hiruri/Lauri eman diegu, Hirutan/Lautan izan naiz ItalianMugatua: [Hiru /Lau etorri dira, eta] hirurek/laurek baietz esan dute (hiru/lau horiek baietz esan dute) [Hiruk/Lauk eskatu dute, eta] hirurei/laurei eman diegu (hiru/lau horiei) [Hirutan/Lautan izan naiz Italian, eta] hiruretan/lauretan izan naiz hotel horretanHamahiru/hamalau, hogeita hiru / hogeita lau… mugatuan: hamahiruak/hamalauak, hogeita hiruak / hogeita lauak

09 -ZIO: amorrazio, debozio, integrazio, instalazio, zibilizazio… (*-zione, *-ziño…)10 NORNAHI, NONAHI /NON-NAHI (*nor nahi, *non nahi…)11 NOR, ZER, ZEIN (pluralerako ere horiek hobesten dira). NORTZUK, ZERTZUK, ZEINTZUK (plural

markatuak adierazteko bakarrik erabiltzeko dio Euskaltzaindiak. Dena den, markatuetan ere guk beti forma singularra erabiltzen dugu. Forma singularra erabili arren, aditza pluralean jar daiteke, pluralaz ari garela adierazteko: “Zein etorri dira?”).

12 BAT, BATZUK DEKLINABIDEA BAT mugagabean: bat, batek, bati, baten, batekin, batean, batera, batetik, bateko… (*batetan, *batetako…)(BAT mugatuan: bata, batak, batari, bataren, batarekin, batean, batetik, batera, bateko…)BATZUK: batzuk (NOR), batzuek (NORK), batzuei, batzuen, batzuekin, batzuetan, batzuetatik, batzuetara… (*batzu, *batzuk egin dute, *batzuri, *batzutan…)

13 LERROZ ALDATZEAN MARRATXOA: hitzak silabaka moztu 14 ADIZKI ALOKUTIBOAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA) Hikako moldean, aditzean “hi” pertsona sartuta

ez dagoenetan ere –hau da, NOR, NORI edo NORK ez denetan ere– aditz laguntzailearen forma aldatu egiten da: etorri naiz etorri nauk/n; ongi nago –> nagok/n… Euskaltzaindiak euskara baturako erabakitako forma alokutiboen zerrenda daukazue arau honetan. Dena den, adizki alokutiboak ongi erabiltzea ez da erraza, hikako moldean jardunda ere zenbaitetan ezin baita erabili: galderetan, mendeko perpausetan…

15 PARTITIBOA: -a mugatzailerik gabe, eta aditza singularrean (ez du lagunik, *ez ditu lagunik). 16 *EZIK (bera bakarrik ez da ezer): 1- Zu IZAN EZIK, beste guztiak etorri dira. 2- Zu EZ EZIK, anaia ERE etorri

da17 EUSKAL ALFABETOA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)18 ORDINALAK ETA BANATZAILEAK

ORDINALAK: batgarren, bosgarren, zenbatgarren BANATZAILEAK: bana, bina, hiruna, bosna, zenbana…BAINA: “ehun” eta “mila” hitzek ez dute -na atzizkia hartzen. Beraz: ehun bana (*ehuna), mila bana (*milana), mila eta hogeina, ehun eta zazpina…Bestalde, *ikasle bakoitzari liburu bana ikasle bakoitzari liburu bat EDO ikasleei liburu bana (beti elementu plurala behar du)

19 BENETAKO (*benetazko), OHIKO (hobetsia) / Ohizko20 BETIKO (hobetsia) / betirako

Page 11: 00 a Estilo-liburua Osorik

21 ARABERA (*arauera)22 IRITZI, IRIZPIDE (*eritzi, *erizpide)23 -ARAZI: beti aditzari lotuta: harrarazi, erorarazi, galarazi, ezagutarazi, jokarazi

-a + -arazi: aldarazi, jokarazi, abiarazi, koordinarazi, obligarazi…-t-dunak: ezagutarazi, sortarazi/sorrarazi, agertarazi/agerrarazi… (IKUS HIZTEGI BATUA)

24 BA- ETA GABE: “ba-“ lotuta idatzi (badator, bada… Salbuespenak: Ba omen/ote/al dator); “gabe”, bereiz (argi(rik) gabe, argi gaberik, argi barik) (atzizkia bada, loturik: arduragabe, amaigabe…)

25 HITZ ELKARTUAK (PIXKANA-PIXKANA JOANGO GARA AZALDUZ)26 -Z GERO/EZKERO: etorri denez gero (*ezkero). DENBORA: atzoz gero/ atzo ezkero, sanferminez

gero/sanferminak ezkero; baina: “honezkero, horrezkero, harrezkero” beti lotuta.27 HORI(-)ETA, HORI(-)EDO: ulergarriago egin nahi denean, marratxoa erabili (hori dela-eta etorri zen)28 ADITZOINEN FORMA (ahaleran, subjuntiboan eta aginteran erabiltzeko formak): sartu/sar, gizondu/gizon(du),

ezagutu/ezagut, jaiki/jaiki, zorroztu/zorrotz… BEHAR DENEAN, IKUS HIZTEGI BATUA

29 DIPTONGOZ BUKATUTAKO HITZAK: bokalez bukatuak bezala deklinatu (lauan, *lauean). Salbuespenak: gau (gauez, gaueko, gauean) eta monosilaboak instrumental kasuan (edozein deiez, zenbait gaiez, edozein *deiz, *zenbait gaiz)

30 PARTITIBOAREN ERABILERA: ezezkoetan, galderetan, baldintzetan (baiezkoetan, enfasia emateko)31 MEREZI IZAN: Ekartzea merezi du, irakurtzea merezi du (*ekartzeak, irakurtzeak), subjektua beste bat baita:

Liburu horrek irakurtzea merezi du. Eta, noski, guztiz okerra da “*pena merezi du”32 ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOAK, PROBINTZIAK ETA PROBINTZIA HIRIBURUAK (BEHAR

DENEAN, IKUS ARAUA)33 ONGI ETORRI (sing.)! (*Ongi etorria gure etxera!) ONGI ETORRIAK (plur.)! (*Ongi etorriak gure etxera!)

Erabili: ONGI ETORRI GURE ETXERA! (“ongietorri” izena da: ongietorria egin zioten)34 HIRU KILOKO HAURRA (*kilotako), bost metroko bidea, lau hankako mahaia, hiru urteko ardoa (hiru urte

dituena) ≠ hiru urtetako ardoa (hiru urtetan zehar bildutako guztia)Hiru etxeko gizona (=hiru etxe dituen gizona) ≠ hiru etxetako gizonak etorri dira (=hiru etxetatik) / Gure auzoko hiru etxeetako gizonak etorri dira (gure auzoan hiru etxe daude, eta etxe horietako gizonak etorri dira)

35 ORDUAK NOLA EMAN:1.- ORDUAK: Ordu bata da, ordu biak dira, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak…(Iparraldean: oren bata, bi orenak, biak, hirurak…)2.- ORDUAK DEKLINATURIK: ordu batean, ordu bietan, hiruretan, lauretan, bostetan, seietan, zazpietan…3.- ERDIAK: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, lau eta erdiak…4.- ERDIAK DEKLINATURIK: ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan…4.- LAURDENAK: ordu bat eta laurdenak / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak / ordu biak eta laurden hiru eta laurdenak / hirurak eta laurden bostak laurden gutxi(ago)5.- LAURDENAK DEKLINATURIK: ordu bat eta laurdenetan / ordu bata eta laurdenetan, ordu bi eta laurdenetan / ordu biak eta laurdenetan hiru eta laurdenetan / hirurak eta laurdenetan bostak laurden gutxi(ago)tan6.- MINUTUAK: hamarrak hamar gutxi(ago), seiak eta bost, laurak eta hogei7.- MINUTUAK DEKLINATURIK: hamarrak hamar gutxi(ago)tan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, zortziak eta hemezortzian8.- ZIFRATAN: orduak eta minutuak bereizteko, bi puntu jarri, eta bi zifra eman bakoitzeko

(00:12, 12:05…)9.- ZIFRAK DEKLINATURIK: orduei plurala erantsi, eta minutuei singularraren marka. Gainera, nola ahoskatzen diren kontuan hartu: 15:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:05ean, 15:30ean, 15:45ean, 15:40an, 15:11n

Hala ere, hobe da honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan… Erabilera formaletan ontzat ematen dira: hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean…

Egitarau, kartel eta horrelakoetan erabil daitezke: arratsaldeko 5etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte…

36 FRANTZIAKO ESKUALDEAK, DEPARTAMENDUAK ETA HIRIBURUAK (BEHAR DENEAN, IKUS

Page 12: 00 a Estilo-liburua Osorik

ARAUA)37 DATA NOLA ADIERAZI:

1.- Durangon, 1995eko martxoaren 7an / Durango, 1995eko martxoaren 7a.2.- ZENBAKI BIDEZ: 1995/03/07; 1995-03-07; 1995/III/07; 1995-III-27;

1993-11-23ko bilera agiriak dioenez… (deklinatu behar den zenbakiari zer marka erantsi jakiteko, ahoskatu: 23ko, 25eko, 24an, 25ean, 11n...) (Kontuan hartu zenbait zenbakik -a itsatsia dutela: 11, 31, 51… Beraz: hilaren 31n).

3.- HILABETEA ETA EGUNA.DEKLINATU GABE: urtarrilak 20 (bera bakarrik ageri denean)DEKLINATURIK: urtarrilaren 20a, urtarrilaren 20an, urtarrilaren 20tik, urtarrilaren 20ra…Otsailaren 20an egin zuten bilera (*otsailak 20 egin zuten bilera).APOSIZIOAK, hiru modutara: Etzi, urtarrilak 20, bilera egingo dute.Martxoaren 7an, osteguna/ostegunean/ostegunarekin, ezkonduko dira (martxoaren 7an, *ostegunez, ezkonduko dira).4.- Hilabete gehienak kontsonantez amaitzen dira, eta, beraz, ondoren loturako -e- behar dute: urtarrilean, otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean…

38 MUNDUKO ESTATUAK, HIRIBURUAK, HERRITARRAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)39 ZENBAIT ADITZEN ERREGIMENA: gonbidatu (NOR-NORK: Ane gonbidatu dute), iguriki (NOR-NORK: ez

dute besterik igurikitzen), itxoin/itxaron (objektua dutenean, NOR-NORI-NORK: Aneri itxoin/itxaron zioten); bestela, NOR-NORK: gelan itxoin/itxaron zuten), lagundu (NOR-NORK nahiz NOR-NORI-NORK: Ane lagundu dut/Aneri lagundu diot)

40 TOPIKO(A) BIHURTU: ura ardo bihurtu, ametsa topiko bihurtu… Baina izenak adjektiboa edo erlatiboa… badu ondoan, askotan -a jarri behar da: Emakumerik ederrena bihurtu zen (Printzea igel *bat bihurtu zen, igel *batean bihurtu zen)(Bi izen NOR kasuan daudenean, bata bestearen predikatu osagarri, mugagabean ematen dira: (Ane) neskame joan da, moja sartu da, artzain dabil, soldadu dago, apaiz egin da, neskazahar geratu da, alkate hautatu dute, presidente izendatu dute, bizilaguna lagun hartu du…)

41 EGITEKO ASMOZ (*egin asmoz) (Hala ere, horrelako egiturak gehiegi erabiltzen dira. Askotan, nahikoa da “egiteko” esatea)

42 [Jakin (izan) balu] lehenago ETORRIKO ZEN = lehenago etorriko zatekeen (baldintzaren lehenaldiko ondorioa), egingo zuen = zukeen, ekarriko nuen = nukeen…

43 -ARAZI duten aditzen erregimena (gure erara azalduta):1.- Subjektua beti ergatiboan (hau da, NORK kasuan, subjektu arazlea baita): Amak semea etorrarazi du.2.- NOR nahiz NOR-NORI motako aditzetan, esaldian subjektu arazle bat (NORK) eransten denez, aldaketa hauek egin behar dira:NOR motako aditza zena NOR-NORK motako aditza (ni etorri nintzen Haiek ni etorrarazi ninduten). NOR-NORI motako aditza zena NOR-NORI-NORK motako aditza (Niri pitxerra puskatu zitzaidan Haiek niri pitxerra puskarazi zidaten).3.- NOR-NORK nahiz NOR-NORI-NORK motako aditzetan, esaldian subjektua zena NORI, esaldian beste subjektu NORK bat (arazlea) sartzen baita (Nik liburua irakurri nuen [NOR-NORK] Haiek niri liburua irakurrarazi zidaten [NOR-NORI-NORK]). 4.- Sekula objekturik hartzen ez duten NORK motako aditzekin (iraun, irakin…), aditzaren izaera semantikoa hartu behar da kontuan.Subjektua biziduna denean, NORK NORI ( Inork [NORK] ez du zutik iraun Inori [NORI] ez diogu zutik iraunarazi behar). Baina subjektua bizigabea bada, NORK NOR (Etxeak [NORK] zutik iraun zuen Etxea (NOR) zutik iraunarazi zuten [*etxeari zutik iraunarazi diote]. Urak [NORK] irakin du Haiek ura [NOR] irakinarazi dute [*urari irakinarazi diote]).

45 Euskal Autonomia ERKIDEGOA, Nafarroako Foru ERKIDEGOA (Dena den, Euskaltzaindiaren araua ez dator bat izen ofizialarekin. Ofiziala NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA da, ez ERKIDEGOA. Beraz: EIMArako lanetan, ERKIDEGOA erabili, hala baitator “Onomastika” txostenean ere. Gainerakoetan, KOMUNITATEA erabili) (Bestalde, kontuz: erkidego = elkarte politiko. Beraz, gaztelaniazko “comunidad” guztiak ez dira “erkidego”; batzuetan, “elkarte” edo “komunitate” ere izan daiteke: hezkuntza-*erkidegoa”, “bizilagunen *erkidegoa hezkuntza-komunitatea, bizilagunen elkartea…

Page 13: 00 a Estilo-liburua Osorik

47 HIZKUNTZA HIL ETA KLASIKOAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)49 -ARI/-LARI (izenei erantsi): -ari: bukaeran -a duten izenei, batez ere 2 silabatik gorakoei (gramatikari, politikari)

-lari: bukaeran -ia duten izenei -lari eranstea hobesten da (historialari, zientzialari)-LE/-TZAILE (aditzei erantsi): hezle, hezitzaile, ikertzaile (“hezi” eta “ikertu” aditzak baitira)Bi adiera bereizteko: idazle/idazkari, zuzentzaile/zuzendari (IKUS HIZTEGI BATUA)Kontuz: zientifiko (adj.) ≠ zientzialari (izena), politiko ≠ politikari, kritiko ≠ kritikari, diplomatiko ≠ diplomazialari…

50 -ARI/-ARIO: erdal -ario/-aire euskaraz -ario (IZENAK: komisario, notario, unibertsitario, funtzionario, mertzenario… IZENONDOAK: talde parlamentario, sistema planetario, jokabide sektario, aldizkari unibertsitario) (salbuespenak Hiztegi Batuan) Hala ere, maileguetan egokiagoa da hitz-elkarketa erabiltzea: parlamentu(ko)(-)talde, planeta(-)sistema, unibertsitate(ko)(-)aldizkari…Kontuz: parlamentari (izena) ≠ parlamentario (adj.)

51 KONTINENTEAK, GEOGRAFIA IZEN NAGUSI BATZUK ETA HERRITARREN IZENAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)

52 MUNDUKO MENDIAK, IBAIAK, ITSASOAK I (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)53 MUNDUKO ESTATUETAKO HIZKUNTZA OFIZIALAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)57 EUSKAL HERRIALDEEN, HERRITARREN ETA EUSKALKIEN IZENAK (BEHAR DENEAN, IKUS

ARAUA)59 MUNDUKO IBAIAK II (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)60 MUNDUKO AINTZIRAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)66 SANTUTEGIKO IZEN OHIKOENAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)70 MUNDUKO UHARTE NAGUSIAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)73 -GO eta izen multzokariak: Atzizki multzokaria -eria da (langileria, biztanleria, bezeria), ez -goa: “langilegoa” ez

da “langile-taldea”, beste gauza bat da)-go atzizkiak bi adiera ditu: 1-ofizioa (artzaingoa, zurgingoa…) 2- -tasuna (euskaldungoa, ahaidegoa…)Hala ere, multzoa adierazteko, askotan nahikoa da plurala erabiltzea (langileak, irakurleak, irakasleak…)

76 LATIN ETA GREZIAR PERTSONA IZEN KLASIKOAK EUSKARAZ EMATEKO IRIZPIDEAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)

78 ADITZ LAGUNTZAILE BATUA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)82 GREZIAKO ETA ERROMAKO PERTSONAIA MITOLOGIKOAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)85 ADIZKI PERIFRASTIKOETAKO ADIZKI NAGUSIAREN FORMA (hau da, nola idatzi behar da: hilko ala

hilgo, irteten ala irtetzen? Hori jakiteko, behar denean, IKUS ARAUA edo, hobeto, HIZTEGI BATUA)87 BATUAREN AHOSKERA ZAINDUA (IKUS ARAUA)92 ZUBEROAKO HERRI IZENDEGIA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)99 ZUBEROAKO HERRI ETA HERRITARREN IZENAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA) 108 LAPURDIKO HERRI IZENDEGIA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)109 KOMUNZTADURA APOSIZIOETAN:

1- Komarik gabe doanean, izen-sintagmaren bukaerako hitza bakarrik deklinatu:Unibertsitateko Errektoreorde(*a) Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena / Edurne Mendiluze Unibertsitateko Errektoreordeak aurkeztu du txostena.Zure lagun(*a) Dublinen bizi denari sari bat eman diote.(Mugatzaile eta guzti eratuak diren izen bereziek –Antso Azkarra, Pernando Amezketarra eta horrelakoek– bere horretan gordetzen dute mugatzailea aposizioetan ere: Antso Azkarra erregeari…)

2- Koma artean doanean, erreferentea eta aposizioko azken hitza deklinatu:Matematikako irakasle berria, iazkoaren ordez etorri dena, oso atsegina da.Zure lagunak, haur-literatura hain ongi ezagutzen duenak, beste liburu bat kaleratu du.Zer esan behar didazue niri, herria inork baino hobeto ezagutzen dudan honi?

3- Tartekia denean, ez da deklinatzen:Gure herriko alkateak –musikazale amorratua bera– begi onez ikusi du…Haren etxean –aski zabala, ene ustez– erraz kabituko gara denok.Datorren larunbatean –hilak zortzi– hasiko da ehiza garaia.

110 IRAUPENA ETA MAIZTASUNA.Iraupena: Hiru aste/hiru astez egon zen…/ Hiru urtean egin zuten (hiru urte jarraian) ≠ Hiru urtetan egin zuten (ez da adierazten hiru urte jarraian izan direnik. Beste adibide bat: “Hiru urtetan antolatu zuten jaia: 1982an, 1990ean eta 2002an”).Maiztasuna:

Page 14: 00 a Estilo-liburua Osorik

Mugagabean (lau urtez behin / Lau urterik behin / Lau urtetarik behin / lau urtetatik lau urtetara) nahiz mugatu sing. (lau urtetik behin / lau urtetik lau urtera).Inesiboan, mugatua (lau urtean behin)-ero: astero, hilero, ordu laurdenero… Baina *Bi urtero egiten dute bilera, *Hamabost egunero etortzen zait bisitan… Horrelakoetan, honela: Bi urtean behin, hamabost egunean behin edo hamabostero egiten dute bilera

111 IZEN SINTAGMEN ARTEKO JUNTADURA:1-Izenordainak: denak deklinatu (zuri eta niri, *zu eta niri, zutaz eta gutaz, *zu eta gutaz)2-Sintagma singularrak: denak deklinatzea gomendatzen da (amarekin eta amamarekin bizi da). Dena den, zerrenda oso luzea bada, nahikoa da azkena deklinatzea.3-Izenak oso hurbileko direnean, edo izenondoaz nahiz izenlagunaz lagundurik doazenean, kasu-marka amaieran bakarrik jar daiteke (Gorputz eta arimatik, bere emazte eta alabari galdetu zien) NIRE PROPOSAMENA: bere emazte eta lehengusuari bereizteko noiz den pertsona bera eta noiz diren bi pertsona: bere emazte eta lehengusuari (pertsona bera), bere emazteari eta lehengusuari (bi pertsona).4- Pluraleko sintagmetan, aukeran dago denak deklinatzea edo azkena bakarrik (itsaso(etan), mendi(etan) eta basamortuetan; adiskide(ei) eta lankideei).5- Azkena bakarrik deklinatzen bada, aurrekoak ez du -a(k) mugatzailea hartu behar (*mendia eta itsasotik > mendi eta itsasotik, *oposizioa eta gobernuaren arteko bilerak > oposizio eta gobernuaren arteko bilerak, *irakasleak eta ikasleek > irakasle eta ikasleek)6.- Zerrenda bateko elementu batzuk singularrak eta beste batzuk pluralak badira, denak deklinatu behar dira. Izan ere, azkena bakarrik deklinatuz gero, aurreko guztiak NOR mugagabean eman behar direnez, ez genuke jakingo zein diren pluralak eta zein singularrak. Beraz: *alderdi (pl.) eta gobernuaren (sing.) arteko bilerak alderdien (pl.) eta gobernuaren (sing.) arteko bilerak, *irakasle (sing.) eta ikasleek (pl.) irakasleak (sing.) eta ikasleek (pl.)

113 BEHAR IZAN: etorri da (NOR) + BEHAR IZAN etorri behar du (NOR-NORK) (Iparraldeko erabilera ere ez da gaitzesten: etorri behar da) Dena den, euskara estandarrerako, guk NOR-NORK erabiltzen dugu, eta beste forma hango hizkeran idatzitako gauzetarako uzten dugu.OHARRA: inpertsonaletan, NOR (Mendira goiz joan behar da)Egin du (NORK) + BEHAR IZAN egin behar duAhaztu zaizu (NOR-NORI) + BEHAR IZAN ahaztu behar zaizu (NOR-NORI)

114 NAHI IZAN: etorri da (NOR) + NAHI IZAN etorri nahi du (NOR-NORK) (Iparraldeko erabilera ere ez da gaitzesten: etorri nahi da) Dena den, euskara estandarrerako, guk NOR-NORK erabiltzen dugu, eta beste forma hango hizkeran idatzitako gauzetarako uzten dugu.OHARRA: inpertsonaletan, NOR (Normalean, ongi bizi nahi izaten da)Egin du + NAHI IZAN egin nahi duAhaztu zaizu (NOR-NORI) + NAHI IZAN ahaztu nahi zaizu (NOR-NORI)

115 ZEHARGALDERA OROKORRETAKO ADITZ-ATZIZKIA:Ez dakit zuzen mintzatu (ote) naizen. Galdetzera noa (ea) norbait etorri den Ez dakit etorri denetz (= Ez dakit etorri den bai ala ez)

116 -ELAKO, -EN: Etorri delako berria/ustea(n)/hipotesia/zurrumurrua/esperantza/seinale Etorri den berria/ ustea(n)/hipotesia/zurrumurrua/esperantza/seinaleNIRE OHARRA: agertu den zurrumurrua anbiguotasunik ez gertatzeko, bereiztea komeni da: Agertu den zurrumurrua (= agertutako zurrumurrua) ≠ Galdutako umea agertu delako zurrumurrua*-enaren, *-elaren, *-eneko

122 NAFARROA BEHEREKO HERRI IZENDEGIA (I) (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)125 SAN/SANTU/DONE:

1- Eskuarki, San eta Santa erabili (San Frantzisko, Santa Katalina) 2- Done eta Dona, tradizioz hala erabili izan direnean (Ikus arauan behin-betiko zerrenda): Dona: Garazi, Julia, Maria… Done: Agustin, Bartolome, Bikendi, Emiliano/Millan, (Done-ren aurrean Jaun ezar daiteke, hitz bakoitza bereizita: Jaun Done Petri).3- Jondoni (Lapurdin eta Nafarroa Beherean) eta Jondane (Zuberoan) erabil daitezke, tradizioa halakoa izan denean (behar denean, ikus zerrenda arauan)4- Antzinatik heldu zaizkigun kasu berezi batzuetan, Santi-dun hagionimoak ere erabil daitezke: Santi Kurutz, Santi Mami...5- Kristoren ama aipatzeko, forma hauek onartzen dira: Andre Maria (Hegoaldean), Andra Maria (Hegoaldeko erdi-mendebaldean), Andredena Maria (Iparraldean), Andre Dona Maria (tradiziozkoa).6- Euskara baturako, euskalkietan dauden aldaeren artean santu/santa erabiltzea hobesten da (ikus Hiztegi Batua)7- Deun/Deuna ez bitez erabil San, Santu edo Done-ren ordez. Beraz, *Mikel Deuna, *Tiburtzio Deuna ez dira egokiak; bai, ordea, Done Mikel, San Tiburtzio.

Page 15: 00 a Estilo-liburua Osorik

8- Santo ere ez bedi erabil: San Domingo, San Tomas, San Toribio (leku-izenetan, ordea, errespetatu: Santo Domingo).9- Sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak eta beste ontzat hartzen dira, auzo, herri edo hirietako jaiak adierazteko. Adibideetan ikusten den bezala, letra xehez idatziko dira horrelakoak, eta pluralean deklinatuko.10 -Idazkerari dagokionez, San, Santu, Santa, Santi, Done, Jaun Done, Dona, Jon-doni, Jondane, Andre, Andra, Andredena eta Andre Dona letra larriz hasita idatziko dira: San Martin, Espiritu Santua, Begoñako Andra Maria. Izen arruntak direnean, berriz, letra xehez emango dira: santu handia izan zen Frantzisko Xabierkoa; santa horren mirariak kontatzen ditu liburuak; Katalina santua oso aipatua izan zen.

128 NAFARROA BEHEREKO HERRI IZENDEGIA (II) (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)129 AITA SANTUEN IZENAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)133 NAFARROA BEHEREKO HERRI IZENDEGIA (III) (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)139 EUSKAL HERRIA IZENA

1. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.2. Idazkerari dagokionez, bi hitzetan eta biak letra larriz.3. Gogoratu behar da bukaerako -a hori artikulua dela. Hortaz, erabil bedi: Euskal Herria, Euskal Herrian, Euskal Herriaren..., baina Euskal Herriko, Euskal Herritik, Euskal Herrira. Beraz, gaizki daude: *Euskal Herriako, *Euskal Herriatik, *Euskal Herrin eta *Euskal Herriren.Era berean, azken -a galtzen du, ondoan beste determinatzaileren bat edo adjektibo bat daramanean. Adibidez: Euskal Herri maitea, Euskal Herri osoan, gure Euskal Herri hau, zein Euskal Herri litzateke?... Hortaz, ez daude ongi *Euskal Herria maitea, *Euskal Herria osoan. *gure Euskal Herria hau eta zeinEuskal Herria litzateke?1. OHARRA: “Herri” izen arrunta balitz bezala deklinatu (nire herriaren, herrian, herriko, herri osoan…)2. OHARRA: Gauza bera gertatzen da beste leku-izen berezi batzuekin ere (Bizkaia, Azpeitia, Azkoitia, Ermua, Iruñea…). Gai hori 141. arauan jorratzen da berriro.

140 GIPUZKOAKO HERRI IZENDEGIA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)141 HERRI IZENAK: HURRENKERA ETA ZEINU GRAFIKOEN ERABILERA

1)Euskal izena eta erdal izena elkarrekin erabili behar direnean, zehar-marra (/) batez bereizirik; adibidez, izendegi, zerrenda, seinale eta antzekoetan: Agurain / Salvatierra, Baiona / Bayonne, Doneztebe / Santesteban, Donostia / San Sebastián…Euskarazko testu jarraituetan, ordea, euskarari dagokiona soilik; esaterako: Aguraindik etorriko gara. 2) Bi herrik edo gehiagok administrazio-elkarte bat osatzen dutenean, bi izenak beti marratxoz (-) bereiziko dira, izendegi, zerrenda, seinale eta abarretan: Arratzua-Ubarrundia(A), Beintza-Labaien(NG), Ezkio-Itsaso(G), Gamiz-Fika(B), Labetze-Bizkai(NB), Maule-Lextarre(Z)...

Erabilera arruntean, deklinabide-marka azken izenari jarriko zaio: Arratzua-Ubarrundian bizi da nire laguna.

4) Herri-izenetan maiz ageri den amaierako -a dela eta, kontuan izan beharrekoa: 4.1.-a hori berezkoa dutenak beti -a amaieraz idatzi eta deklinatu: Donostian, Getariatik, Donostia osoan…4.2.-a hori artikulua bada, “mendi” edo “herri” hitzak bezala deklinatu: kasu guztietan -a dutela, eta LEKUZKO kasuetan -a gabe (NON kasuan izan ezik): Ermuarekin, Iruñearekin (= mendiarekin); Iruñean, Ermuan (= mendian); Ermutik, Iruñetik (= menditik).

Herri izen batek amaierako -a berezkoa ala mugatzaile duen jakiteko, begiratu herri-izendegian edota Elhuyar hiztegian. -a mugatzaile badute, (-a) ikurra izango dute ondoan.

Era berean, -a mugatzaile duten izenek azken -a hori galtzen dute, ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramatenean (Abaurrepe maitea, Azkoiti osoan, Gure Ermu hau...), bai eta zerrenda bateko parte izanik, deklinabide marka azken hitzak bakarrik hartzen duenean ere (Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroan)

142 ANTZINATEKO ESKUALDEEN EUSKARAZKO IZENAK: Asiria, Atika, Bizantziar Inperioa, Ekialdeko Erromatar Inperioa, Dalmazia, Galia/Galiak, Hispania, Jonia, Judea, Kanaan, Tarraconensis, Zilizia, Persia… (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)

143 -erria osagaia gaurko toponimian: Goierri, Iruñerria (-a), Bortzerriak/Bortziriak (-ak) (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)

145 BIZKAIKO HERRI IZENDEGIA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)147 ANTZINATEKO HIRIEN EUSKARAZKO IZENAK: Alexandria, Betleem, Damasko; Jeriko, Jerusalem,

Ninive, Olinpia, Troia… (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)149 EUSKAL HERRI INGURUKO EXONIMOAK: Jaka, Akize, Naiara, Miranda Ebro, Nafarruri, Ezkarai…

(BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)150 ARABAKO HERRI IZENDEGIA (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)

Page 16: 00 a Estilo-liburua Osorik

151 ESPAINIA-FRANTZIETAKO ESKUALDEEN IZENAK (BEHAR DENEAN, IKUS ARAUA)

Page 17: 00 a Estilo-liburua Osorik

3. IKASGAIA: ERLATIBOA (I)

Erlatiboa oso gai korapilatsua da, eta askok erabiltzen dute gaizki; edo, bestela, gaizki ez erabili arren, esaldi traketsak egiten dituzte, gaztelaniazko egiturari oso lotuak, euskaraz oso naturalak ez direnak. Horregatik, behin baino gehiagotan landu beharko dugu. Hemen, lehen ikasgaia duzue. Beraz, arretaz aztertu beharko duzue, hurrengoan gai horri berriro behar bezala heltzeko.

HAS GAITEZEN, BERAZ.

Askotan, gaztelaniazko erlatiboak euskaraz ere erlatiboz ematen tematzen gara, nahiz eta gauza bera esateko askoz ere modu sinpleagoak eta argiagoak badauden.

1.- Adibidez, batzuetan, adjektibo gisa eman daitezke.a) “Debemos hacer aportaciones que sean significativas para la sociedad”HITZEZ HITZ: “Gizartearentzat esanguratsuak diren ekarpenak egin behar ditugu” ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Gizarteari ekarpen esanguratsuak egin behar dizkiogu” / “Gure ekarpenek esanguratsuak izan behar dute gizartearentzat”b) “Ese libro ha sido escrito por un profesor que es muy exigente”HITZEZ HITZ: “Oso zorrotza den irakasle batek idatzi du liburu hori”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Liburu hori irakasle zorrotz batek idatzia da / idatzi du”c) Ha comprado un coche que es mucho más rápido que el anterior”HITZEZ HITZ: “Aurrekoa baino askoz ere azkarragoa den auto bat erosi du”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Aurrekoa baino askoz ere auto azkarragoa erosi du”d) “La gestión de los residuos que son reciclables…”HITZEZ HITZ: “Birziklagarriak diren hondakinen kudeaketa”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Hondakin birziklagarrien kudeaketa”

2.- Beste batzuetan, NOREN edo NONGO erabiliz itzul daitezke:a) “Todos los agentes que participan en la asociación deberán presentar una solicitud”HITZEZ HITZ: “Elkartean parte hartzen duten kide guztiek eskaera aurkeztu beharko dute”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Elkarteko partaide guztiek eskaera aurkeztu beharko dute”b) Entre los inconvenientes que tiene el puesto de trabajo se encuentran…HITZEZ HITZ: “Lanpostuak dituen alde txarren artean aurkitzen dira…”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Lanpostuaren alde txarren artean daude, besteak beste,…”

3.- Gainera, kontu handiz ibili behar da iraganaldiko perpausekin, perpaus nagusiko aditzak ere bukaeran -n hartzen duenez, batzuetan ez baita lehen irakurraldian argi ikusten aditza perpaus erlatiboari ala perpaus nagusiari dagokion. Mezua argi adierazten saiatu behar dugu, anbiguotasunari eta gaizki ulertuei bideak ixteko.

3.1.- Erlatibo ez-jokatuak erabiltzea da irtenbideetako bat: a) “Espainiako Gobernuak 1992. urtean sortu zuen batzorde batek egin zuen ikerketa” ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Espainiako Gobernuak 1992. urtean sortutako batzorde batek egin zuen ikerketa”b) “Nagusiak iaz bileran proposatu zuen eguna ez zen batere egokia” (irakurtzen hastean, askori irudituko zitzaizuen “proposatu zuen” aditz nagusia dela, eta irakurtzen bukatu arte ez zineten konturatuko erlatiboa dela; gainera, esaldi luzeetan, askotan, bi aldiz irakurri behar izaten da ongi ulertzeko).ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Nagusiak iazko bileran proposatutako eguna ez zen batere egokia”

Page 18: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.2.- Lehen aipatutako baliabideren bat erabiltzea da beste irtenbide bat; adibidez, erlatiboa NOREN edo NONGO bihurtzea:a) “Emakume hark etxean zuen zerbitzariari dirua emateko ez zuen inolako presarik” ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Emakume hark ez zuen inolako presarik etxeko zerbitzariari dirua emateko”b)“…baina idazkariak iaz egin zuen txostena oso argia zen” ARGIAGO: “ baina idazkariaren iazko txostena oso argia zen”

4.- “Hori da… -en(a)” esateko beste modu bat: Gaztelaniaz, galdegaia adierazteko, erlatiboa erabiltzen da askotan. Euskarak, berriz, beste bide bat du horretarako: nahikoa da galdegaia aditzaren aurrean jartzea.a) “Ésos son los trabajadores que informaron del problema”HITZEZ HITZ: “Horiek dira arazoaren berri eman zuten langileak”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Langile horiek eman zuten arazoaren berri”b)“Ése es el informe que explica detalladamente el actual estado de la cuestión” HITZEZ HITZ: “Hori da gaur egungo egoera zehatz-mehatz azaltzen duen txostena”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Txosten horretan azaltzen da zehatz-mehatz gaur egungo egoera” c) “Fue entonces cuando la vi por primera vez en la calle”HITZEZ HITZ: “Orduan izan zen kalean ikusi nuen lehen aldia”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Orduan / Egun hartan ikusi nuen lehen aldiz kalean”d) “Aquélla fue la decisión que tomó” HITZEZ HITZ: “Hura izan zen hartu zuen erabakia”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Erabaki hura hartu zuen”e) “Serán los miembros de esta red los que decidirán qué ámbitos serán prioritarios para poner en marcha los proyectos de trabajo”HITZEZ HITZ: “Sare horretako kideak izango dira lan-proiektuak abiarazteko lehentasunezko eremuak zein izango diren erabakiko dutenak” ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Sare horretako kideek erabakiko dute zein izango diren lan-proiektuak abiarazteko lehentasunezko eremuak” / “Sare horretako kideek erabakiko dute zein izango diren lehentasunezko eremuak, lan-proiektuak abiarazteko”f) “Ése es el hombre que nos introdujo en la asociación”HITZEZ HITZ: “Gizon hori da elkartean sartu gintuena”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Gizon horrek sartu gintuen elkartean”g) “Observa el mapa y señala cuáles son las zonas más pobladas”HITZEZ HITZ: “Begiratu mapari eta adierazi zein diren biztanle gehien biltzen dituzten eremuak”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Begiratu mapari eta adierazi zein/zer eremutan biltzen diren biztanle gehien”

5.- Zenbaitetan, erlatiboa zehar-galdera bihurtu behar da:a) “Bilatu aipu hori agertzen den liburua” “Bilatu zer liburutan ageri den aipu hori”b) “Esan zu jaio zinen urtea eta lekua” “Esan zer urtetan eta lekutan jaio zinen”c) “Behin proiektuan parte hartzea erabakiz gero, egin behar den lehenengo gauza irakasle bakoitzak bere ikasgelak landuko duen gaia erabakitzea da” “Behin proiektuan parte hartzea erabakiz gero, irakasle bakoitzak, lehenenik eta behin, bere ikasgelan zer gai landuko duten erabaki behar du”d) “Helburua bost zentzumenak identifikatzea eta bakoitzak ematen digun informazioa zein den jakitea da” “Helburua da [aditza aurreratuta, argiago] bost zentzumenak identifikatzea eta bakoitzak zer informazio ematen digun jakitea”e) “Hirugarren atalean, Ohiturak izenekoan, kalean izan behar den jokabide egokia zein den azpimarratzen da” “Hirugarren atalean, Ohiturak izenekoan, kalean zer jokabide izan behar den azpimarratzen da”f) “Ikasleek tresna martxan jartzen den modua asmatu behar dute” Tresna martxan nola jartzen den asmatu behar dute ikasleek”g) “Unitate didaktiko honetan, familia osatzen duten kideak gogoratuko dituzte ikasleek” “Unitate didaktiko honetan, familia zer kidek osatzen duten gogoratuko dute ikasleek” (bi esaldiak zuzenak dira, baina ez dute esanahi bera!)

Page 19: 00 a Estilo-liburua Osorik

h) “Unitate honetan, ikastetxean dauden lekuak eta leku horietan egiten diren jarduerak lantzen dira” “Unitate honetan, ikastetxean zer leku dauden eta leku horietan zer jarduera egiten diren lantzen da”

6.- Beste batzuetan, berriz, euskaraz esaldia beste modu batera antolatu beharko da:a) “Ése es uno de los puntos que forman parte de las funciones del puesto de trabajo”HITZEZ HITZ: Hori da lanpostuaren funtzioen zati den puntuetako bat”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Puntu hori lanpostuaren funtzioen artean dago” / “(Puntu) hori da, besteak beste, lanpostuaren funtzioetako bat”b) “¿Coméis ahora los mismos alimentos que (coméis) cuando es verano?”HITZEZ HITZ: “Orain udan jaten dituzuen elikagai berak jaten al dituzue?”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Elikagai-mota berak jaten al dituzue orain eta udan?”c) “Atal honetan, dirua nola biltzen duten erakusten duten zenbait adibide emango dizkizuet” ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Atal honetan, zenbait adibide emango dizkizuet, dirua nola biltzen duten ikusteko / ikus dezazuen”d) “Informazioak alor horretan duen garrantziak bultzatuta erabaki dugu horrela jokatzea”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Informazioak alor horretan garrantzi handia duela ikusita erabaki dugu horrela jokatzea” / “Informazioak alor horretan garrantzi handia duelako erabaki dugu horrela jokatzea” / “Informazioak alor horretan garrantzi handia duenez, horrela jokatzea erabaki dugu”e) “Lehen helburua: Ingurumenaren babeserako birziklapenak duen garrantziaz ohartzea”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Lehen helburua: Ingurumena babesteko birziklatzea oso garrantzitsua dela ohartzea”f) “Ikasleei bi zutabetan ipinitako lau urtaroen marrazkiak erakutsiko dizkiegu” “Ikasleei lau urtaroen marrazkiak erakutsiko dizkiegu, bi zutabetan ipinita”g) “Diseinuko drogek kalterik egiten ez dutela edo kalte gutxi egiten dutela uste den arren, ikerlan zientifikoek diote organismoan kalte handiak eragiten dituzten substantzia toxikoak direla” “Diseinuko drogek kalterik egiten ez dutela edo kalte gutxi egiten dutela uste den arren, ikerlan zientifikoek diote oso substantzia toxikoak direla, kalte handiak eragiten baitituzte organismoan”

7.- Zeina… bait-/-n: Perpaus erlatiboak egiteko forma hori maila jasoan baino ez da erabili behar (literaturan…). Beraz, gure itzulpenetarako, beste forma batzuk bilatu beharko ditugu. “Recuerdo una novela de ciencia ficción que nos muestra una sociedad hipertecnificada, donde los capitalistas interplanetarios descubren que la carne, la vida, es más barata para ciertas tareas que los robots caros y avanzados que poseen”

HITZEZ HITZ: “Gogoan dut zientzia-fikziozko nobela bat, non gizarte hiperteknifikatu bat erakusten zaigun/baitzaigu, zeinetan planetarteko kapitalistak ohartzen diren/baitira zenbait eginkizunetarako haragia, bizia, dituzten robot garesti eta aurreratuak baino merkeagoa dela”ARGIAGO ETA NATURALAGO: “Gogoan dut zientzia-fikziozko nobela bat, gizarte hiperteknifikatu bati buruzkoa. Gizarte horretan, planetarteko kapitalistak ohartzen dira zenbait eginkizunetarako haragia –hau da, bizia– merkeagoa dela dauzkaten robot garesti eta aurreratuak baino”

Page 20: 00 a Estilo-liburua Osorik

4. IKASGAIA: ERLATIBOA (II), EHUNEKOAK, HIZTEGI BATUA ETA ZENBAIT KALKO OKER

1.- ERLATIBOA (II)

Gaztelaniaz bi erlatibo-mota daude: azalpenezkoak eta murriztaileak.

AZALPENEZKOA: “Han homenajeado al trabajador, que se ha jubilado”

MURRIZTAILEA: “Han homenajeado al trabajador que se ha jubilado”

Antzematen al diezue alderik?

Bada, batetik, azalpenezkoak koma behar du aurretik, eta, bestetik, esanahi aldetik, langilea (langile jakin bat) zergatik omendu duten azaltzen du (azalpena da).

Murriztaileak, berriz, ez du komarik, eta, adierari dagokionez, multzo bateko elementuen artean nolabaiteko “murrizketa” egiten du: langile guztien artean, erretiroa hartu duen hori, eta ez besterik, omendu dute.

Hori jakinik, nola euskaratuko zenituzkete? Egin proba…

Listo? Itzuli al dituzue? Ikus dezagun…

Euskaraz, erlatiboz ematen den perpausa (…-en) murriztailea da, ez azalpenezkoa. Beraz,

AZALPENEZKOA: “Omenaldia egin diote langileari, erretiroa hartu baitu”MURRIZTAILEA: “Erretiroa hartu du en langilea omendu dute”

Zer, antzeko ezer jarri al duzue? Erraza, ezta?

Bada, praktikan, halako esaldi errazak ere gaizki itzultzen ditugu askotan. Euskaraz ongi emateko, arretaz erreparatu behar diogu ESANAHIARI, eta EZ BAKARRIK KOMARI. Izan ere, gaztelaniaz ez da beti zuzen adierazten (egia esan, ia inoiz ez).

Hona hemen beste adibide bat: “Los últimos años ha habido un incremento de las matriculaciones en los euskaltegis municipales que han mejorado sensiblemente”

Nola itzuliko zenukete? Zer esan nahi du, zuen ustez?AUKERAK:

a) “Azken urteotan, jende asko matrikulatu da hobekuntza handiak egin dituzten udal-euskaltegietan”b) “Azken urteotan, jende asko matrikulatu da udal-euskaltegietan; hain zuzen ere, hobekuntza handiak egin dira euskaltegi horietan”. EDO: “Azken urteotan, jende asko matrikulatu da udal-euskaltegietan, hobekuntza handiak egin dituzte-eta” (azken esaldi hori esanahi aldetik aurrekoa baino zehatzagoa denez, benetan hori esan nahi duela baldin badakigu soilik erabiliko dugu. Bestela, erabili aurrekoa, anbiguoagoa baita).

Page 21: 00 a Estilo-liburua Osorik

ERANTZUNA:

a) “Azken urteotan, jende asko matrikulatu da hobekuntza handiak egin dituzten udal-euskaltegietan”.Hau esan nahi badu, ongi dago: udal-euskaltegi guztien artean, hobekuntza handiak egin dituztenetan matrikulatu da jende asko (eta ez besteetan).

b) “Azken urteotan, jende asko matrikulatu da udal-euskaltegietan; hain zuzen ere, hobekuntza handiak egin dira euskaltegi horietan”. Hau esan nahi badu, ongi dago: oro har, udal-euskaltegi guztietan egin dituzte hobekuntzak, eta guztietan matrikulatu da jende asko.

Horrenbestez, esan bezala, behar bezala itzultzeko, testuinguruari begiratu beharko diogu; hau da, gaztelaniazkoak benetan zer esan nahi duen, eta ez “zer esaten duen”, gaztelaniaz normalean oso jende gutxik idazten baititu erlatiboak behar bezala.

Beste adibide erraz bat:“Gure ama Bartzelonako langile-auzunea den Segreran bizi zen” Horrela esanda, adierazten ari gara “Segrera” izeneko auzune bat baino gehiago dagoela, eta gure ama Bartzelonako langile-auzunea den horretan bizi zela. Beraz, beste moduren batera esan beharko da. Adibidez: “Gure ama Segreran bizi zen, Bartzelonako langile-auzunean (aposizio moduan emanda, azalpena baita).

Beste bat:OKER: "Nazioartean prestigio handien duten Andersen Sarietarako, hautagai aukeratu zaituzte orain" Horrela esanda, badirudi bi Andersen sari daudela (bata prestigioduna eta bestea gabea).ZUZEN: "Nazioartean prestigio handien duten sarietarako, Andersen Sarietarako, hautagai aukeratu zaituzte orain" (azalpenezkoa denez, aposizioan emana)

Eta, bukatzeko, ohar bat: erlatibo murriztailea izanda ere, ez dago beti zertan erlatiboz itzuli. Itzultzaileak nahikoa baliabide izan behar du jatorrizko testua behar bezala ulertzeko eta euskaraz ahalik naturalena, txukunena eta argiena emateko. Adib.:

a) “…y tenía que ir con María al parque… Le gustaba mucho quedarse a charlar hasta tarde con esa mujer que conoció en el cursillo de bailes nocturno el año anterior. Desde que la conoció, su vida…”

HITZEZ HITZEZKO ITZULPENA: “…eta Mariarekin joan behar zuen parkera… Oso gustuko zuen iaz gaueko dantza-ikastaroan ezagutu zuen emakume horrekin berandu arte hizketan geratzea. Ezagutu zuenetik…”BESTE AUKERA BAT: “…eta Mariarekin joan behar zuen parkera… Oso gustuko zuen emakume horrekin berandu arte hizketan geratzea. Iaz ezagutu zuen, gaueko dantza-ikastaroan, eta harrezkero, …”

b) "Ikasleekin kulturartekotasuna lantzeko, gai hori hainbat ikuspegitatik lantzen duten eta pentsarazi egiten duten zenbait film ikustea gomendatzen dizugu. Honako hauek, hain zuzen:…"Berez, erlatibo murriztailea zuzena da, baina esaldia luze samarra denez, bada hori adierazteko modu argiagorik: "Ikasleekin kulturartekotasuna lantzeko, film hauek ikustea gomendatzen dizugu, hainbat ikuspegitatik lantzen baitute gai hori, eta pentsarazi egiten baitute:…"

Page 22: 00 a Estilo-liburua Osorik

2.- EHUNEKOAKBatetik, zifra mugagabean deklinatu behar da:“Herrialde horretako biztanleen *% 72ak arazo larriak ditu” “Herrialde horretako biztanleen % 72k…”“Ikasleen *% 10ei” “Ikasleen % 10i”

Hala ere, aurretik “gainerako” badu, mugatu egiten denez, mugatu singularrean deklinatu behar da: “Herrialde horretako biztanleen % 72k arazo larriak ditu, eta gainerako *% 28k ez du inoiz…” “Herrialde horretako biztanleen % 72k arazo larriak ditu, eta gainerako % 28ak ez du inoiz…”

Bestetik, adibide horietan argi ikus daitekeen bezala, aditza singularrean jokatu behar da:“Emakumeen % 23k ez *dute horretarako askatasunik” “Emakumeen % 23k ez du horretarako askatasunik”“Biztanleen % 55 emakumezkoak *dira” “Biztanleen % 55 emakumezkoa da”

Gauza bera gertatzen da zifra beste modu honetara ematen denean ere: “Herrialde horretako biztanleen hamarretik (mugatuan) bik (mugagabean) ez du edateko urik etxean”

Oharra: EIMArako lanetan, ehunekoaren ikurra eta zifra bereiz idatzi behar dira (Quark-en, +30eko trackaz egiten da bien arteko tartea). IVAPerako, ez da tarterik utzi behar.

3.- HIZTEGI BATUAHemendik aurrera, zenbait hitz nola idatzi behar diren adieraziko dugu, tarteka-tarteka eta beste mota batzuetako gaiekin batera, guztiok eguneratuz joan gaitezen. Horretarako, Hiztegi Batua hartuko dugu ardatz (kontuan izan Xuxenek ez dituela oker idatzitako hitz guztiak harrapatzen, eta okertzat jotzen dituen batzuk zuzenak direla). Baina, jakina, guri ezinezkoa zaigunez bertako hitz guztien berri ematea, eta, batez ere, eguneroko jarduneko premiek bultzatuta hiztegia zeuek ere maiz erabili beharko duzuenez, lehenik eta behin Hiztegi Batua zer den eta nola erabili behar den azalduko dizuegu, badaezpada ere.

Euskaltzaindiaren webgunean duzue. Hitzen bat nola idatzi behar den jakin nahi izanez gero, jo ezazue bertara. Dena den, hor ez agertzeak ez du esan nahi euskaraz hitz hori erabili ezin denik. Adib.: immigrante hitza ez dago hiztegian, baina erabiltzen da, eta erabil daiteke.

Hiztegi Batuan ageri diren hitzak Euskaltzaindiak oraingoz euskal formatzat onartutakoak dira, baina dagoeneko ari dira hiztegiari bigarren itzulia ematen eta apurka-apurka beste hitz batzuk sartzen. Adibidez, lehen itzulian enpresaburu hitza sartu zuten, baina ez, ordea, enpresari. Bigarrenean, berriz, sartu dute.

Batzuetan, okertzat emandako hitz bat sarrera gisa ageri da, okerra dela adierazteko; baina, beste batzuetan, hitza zuzen idatzi ezean, ez zaizue agertuko. Adibidez: demagun ziurraski eta kuadro hitzak zuzenak diren ala ez jakin nahi dugula. Bada, Hiztegi Batuan idatziz gero, ez zaizkigu agertuko. Orduan, nola jakin? Izan ere, baliteke erabiltzea eta erabili ahal izatea, baina, Euskaltzaindiak aztertu eta erabakirik hartu arte, bertan ez egotea. Aukera bat antzeko hitzak sartzea da: koadro sartu, eta ageri da. Beste aukera bat, hitza osorik ez idaztea: ziur edo ziu sartu, eta nola erabiltzen den esaten zaigu. (Horretaz ari garela, komeni da argitzea EUSKALTERMek ere ematen duela aukera

Page 23: 00 a Estilo-liburua Osorik

hori, baina ezabatutako zatiaren ordez izartxoaren ikurra jarri behar da. Adib.: administr*).

Horrez gainera, Elhuyar hiztegia ere erabili behar da. Hiztegi Batua baino zabalagoa da, eta nahiko fidagarria, berez Hiztegi Batua kontuan hartuta egina baita. Baina zenbait hitz ez datoz bat bi hiztegietan. Adib.: Elhuyarren, biñeta; Hiztegi Batuan, bineta.

Bestalde, Hiztegi Batuan sartzen zaretenean, hitz batzuen ondoan zenbait ikur ikusiko dituzue. Eta, noski, zer adierazten duten jakin beharko duzue. Hona hemen nagusiak:* okerrah. hobetoe. erabili

g.er. gutxi erabiliaSin. SinonimoaLgart. lagunartekoa

iz. izenaizond. izenondoaadlag. adizlagunaad. aditzaZah. Zaharra

Zub. Zubereraz (euskalki bakoitzak bere laburdura du)Heg. HegoaldekoaIpar. Iparraldekoa Batez ere Bizk. Hitza batez ere euskalki horretan erabiltzen dela esan nahi du

(Hitz bat euskalkiren batekoa dela esaten zaigunean, bai eta Zah., Heg. edo Ipar. ikurrak agertzen direnean ere, aztertu egin beharko dugu hitz hori egokia den ala ez gure itzulpen-testurako. EIMAn, adibidez, nahiago izaten dute euskalkien markarik ez daramaten formak erabiltzea, eta ZUBIArako lanetan, forma orokorrak erabiltzera behartuta gaude. Adib.: pilo hitza sartuta, Batez ere Bizk ageri denez, ZUBIArako lanetarako pila erabili behar dugu, hori baita hitz orokorra. Eta nola jakin daiteke horren berri? Hiztegi Batuan hitza sartu eta euskalkiei buruzko azalpenik ematen ez bada, orokorra den seinale. Edonola ere, ZUBIArako lana ez bada, eta Hiztegi Batuak orokortzat proposatutako hitza gure testurako egokitzat jotzen ez badugu, lasai erabil dezakegu “markatua”. Adib.: zapatila Heg. h. txapin. Guk normalean Hegoalderako testuak egiten ditugunez, eta txapin inork ulertuko ez lukeenez, zapatila erabiliko dugu.)

Aditz bakoitzak zer erregimen duen jakiteko ere baliagarria da Hiztegi Batua (zer motatako aditz laguntzailea behar duen jakiteko, alegia). Adibidez: nola esan behar da, “jolastu du” ala “jolastu da”? Bada, sartu jolastu Hiztegi Batuan, eta honako hau agertuko zaizue: jolastu, jolas(tu), jolasten. da ad. Beraz, da aditz laguntzailea ageri denez, badakigu aditz iragangaitza (intrantsitiboa) dela.

Horrez gainera, ohartuko zineten aditza hiru aldiz aipatzen dela:jolastu: indikatiborako jolas(tu): ahalera, subjuntibo eta aginterarakojolasten: ohiturazkoa

Page 24: 00 a Estilo-liburua Osorik

Informazio horretan erabilgarriena bigarren forma da. Aditzen batek ahaleran, subjuntiboan edo aginteran zer forma hartzen duen jakiteko, horri begiratu behar zaio:tu parentesi artean badu, aukerazkoa da. Bestela, Hiztegi Batuak ematen duen forma erabili beharko dugu gure lanetan. Adib.:jolastu, jolas(tu), jolasten. da ad. jolas/jolastu daiteke, jolas/jolastu dadin, jolas/jolastu zaitezsartu, sar, sartzen. da/du ad. sar daiteke, sar dadin, sar zaitez ( eta ez sartu daiteke)moztu, motz/moztu, mozten. du ad. motz/moztu daiteke…(*mozt daiteke)zorroztu, zorrotz/zorroztu, zorrozten. da/du ad. zorrotz/zorroztu dezake…(*zorrozt daiteke)

ZUBIArako lanetan, tu parentesi artean ageri bada, kendu egin behar dugu hiru modu horietan (ahaleran, subjuntiboan eta aginteran).

IKASI BEHARREKO ZENBAIT HITZ:

*konpromezu e. konpromiso

inmunitate* e. immunitate (arrazoi beragatik, “immigrante” erabiltzen dugu, nahiz eta Hiztegi Batuan ageri ez).

*filme e. film (beraz, mugatu singularrean: filma, filmak, filmari… baina filmean, filmeko… Hau da, kontsonantez bukatutako beste edozein hitz bezala deklinatu behar da: haranean, haraneko…)

*erantzunkizun erantzukizun

bizi/bizitza/bizimodu. Normalean, bereizten saiatzen gara:Bizi (bizidunen ezaugarria): bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu... Adib.: “Bizia itsasoan sortu omen zen”. “Guregatik bizia eman zuen”. “Barne-bizia”

Bizitza (bizialdia): “Bizitza osoan zehar…”, “Jesusen bizitza”, “Bbizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen...”Bizimodu: bizimodua edo bizibidea. Adib.: “Bizimodu latza izan zuen aitonak”, “Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio”“Aquella vida no era muy saludable” “*Bizitza hura ez zen oso osasungarria “Bizimodu hura ez zen oso osasungarria”“Bizimodua irabazteko lan egin behar izan zuen”

osasuntsu (osasun ona duena) osasungarri (osasunerako ona dena):“Pertsona osasuntsua da”.“Elikagai *osasuntsuak” osasungarriak

kutsatzaile/ kutsagarri (kutsatzen duena: enpresak, isuriak…) ≠ kutsakor (kutsa daitekeena: gaixotasunak)

hilgarri (hil egin dezakeena; adibidez, pozoia) hilkor (hil daitekeena edo hilko dena; adibidez, pertsona)

baikor (gaztelaniazko optimista; adibidez, pertsona) positibo (gaztelaniazko positivo) (era berean, negatibo ezkor). Beraz: “eragin *baikorrak” “eragin positiboak”

garrantzi (ez dauka -a itsatsirik!)

Page 25: 00 a Estilo-liburua Osorik

froga proba: “Zenbait froga aurkeztu zituen, hiltzailea hura zela frogatzeko”“Lanpostua lortzeko, zenbait proba egin beharko ditu”

*bereiztu bereizi

ekoiztu h. ekoitzi (guk ekoitzi erabiltzen dugu beti)

4.- ZENBAIT KALKO OKER

4.1.- Desberdin:

Gaztelaniazko diferentes eta/edo diversos euskaraz ez dira beti desberdin(ak) eta/edo askotariko(ak) itzuli behar.

Gehienetan, “zenbait” edo “hainbat” esan nahi dute (baina kontuz! Sarasolaren hiztegiaren arabera, hainbat ez da batzuk zenbatzailearen sinonimoa, askorena baizik)a) “Trataron diferentes aspectos del trabajo”KALKOA: “Laneko alderdi *desberdinak landu zituzten”ZUZENA: “Laneko zenbait alderdi landu zituzten” (EGIA DA DESBERDINAK IZANGO DIRELA, BAINA ESALDIAN EZ DA HORI NABARMENDU NAHI, BAIZIK ETA ALDERDI BAT BAINO GEHIAGO LANDU ZIRELA. ZENBAIT ESATEAREKIN, ULERTZEN DA DESBERDINAK IZANGO DIRELA)

b) “Presentaron el proyecto en diversos/diferentes formatos” KALKOA: “Formatu *desberdinetan aurkeztu zuten egitasmoa”ZUZENA: “Zenbait formatutan aurkeztu zuten egitasmoa”

Beste batzuetan, ez dute inolako esanahirik gehitzen, edo “guztiak” esan nahi dute:a) “…a los diferentes estados miembros de la ONU”KALKOA: “NBEko estatu kide *desberdinei…”ZUZENA: “NBEko estatu kideei / estatu kide guztiei”

b) “Los diferentes partidos del Parlamento expresaron su opinión…” KALKOA: “Legebiltzarreko alderdi *desberdinek beren iritzia eman zuten”ZUZENA: “Legebiltzarreko alderdiek/alderdi guztiek beren iritzia eman zuten”, “…alderdi bakoitzak bere iritzia eman zuen”

Beste adibide batzuk:“Iritzi *desberdinak” “Askotariko iritziak / Era guztietako iritziak”“Tresna *desberdinak erabiltzen dira” “Tresna bat baino gehiago…”Mota *desberdinetako itemak” “Era bateko edo besteko itemak”“Komunikazio-egoera *desberdinei dagokien egokitasunaz” “Komunikazio-egoera bakoitzari dagokion…”“Talde *ezberdinek iritzi ezberdinak emango dituzte” “Talde bakoitzak erantzun bat emango du”

Beraz, erabili desberdin benetan “desberdintasuna” markatu nahi denean bakarrik:

“Sus puntos de vista eran diferentes” “Bataren eta bestearen ikuspegiak desberdinak ziren”

“Tenían dos puntos de vista diferentes” “Ikuspegi desberdinak zeuzkaten”

Page 26: 00 a Estilo-liburua Osorik

Dena den, EIMAn ez zaie batere gustatzen desberdin forma erabiltzea; zuzena denean ere aldarazi egiten digute, askotan. Beraz, EIMArako lanetan, beste forma batzuk erabiltzen saiatzen gara:“Tenían dos puntos de vista diferentes” “Nork bere ikuspegia zeukan”, “Bataren eta bestearen ikuspegiak ez zetozen bat”…

4.2.- -ra bideratu / -ra zuzendu:

KALKOA: “Zenbait jarduera egingo ditugu, helburu horretara bideratuta/ zuzenduta” ZUZENA: Zenbait jarduera egingo ditugu, helburu hori lortzeko”

KALKOA: “Gizarte-zerbitzuetara bideratuko/ zuzenduko dituzte dirulaguntza horiek” ZUZENA: “Gizarte-zerbitzuetarako emango dituzte dirulaguntza horiek” / “Gizarte-zerbitzuetarako izango dira dirulaguntza horiek”

KALKOA: “Ikastaroa enpresari gazteei *zuzenduta dago” ZUZENA: “Ikastaroa enpresari gazteentzat da” / “Ikastaroa enpresari gazteentzat antolatu da”

4.3.- Kasuan:

KALKOA: “Titularraren gaixotasunaren *kasuan, ordezkoa jarriko da haren tokian”ZUZENA: “Titularra gaixorik badago, ordezkoa jarriko da haren tokian”

KALKOA: “Akats larriak topatzen diren *kasuetan ez da azterketa zuzentzen jarraitzen”ZUZENA: “Akats larriak topatzen badira, ez da azterketa zuzentzen jarraitzen”

4.4.- Bezala(ko), gisa(ko):

a) Kontuz gaztelaniazko como formarekin. Izan ere, batzuetan, ez du inolaz ere modua adierazten. Gaztelaniazko como, askotan, como por ejemplo formaren laburpena da, eta, beraz, euskaraz adibidez, besteak beste… itzuli behar da:

“Acudieron al festival actores tan importantes como Brad Pitt, Antonio Banderas y Jodie Foster” KALKOA: “Brad Pitt, Antonio Banderas eta Jodie Foster *bezalako (*-en gisako) aktore garrantzitsuak izan ziren zinemaldian”ZUZENA: “Oso aktore garrantzitsuak izan ziren zinemaldian; besteak beste, Brad Pitt, Antonio Banderas eta Jodie Foster ” / “Oso aktore garrantzitsuak izan ziren zinemaldian; adibidez, Brad Pitt, Antonio Banderas eta Jodie Foster ”

Dena den, batzuetan, gaztelaniaz ez da zerrenda luze bat laburtzeko erabiltzen. Esaldi hauetan, adibidez, ez dago inolako zerrendarik, ez eta konparaketarik ere:

a) “Un político como Wheils no puede actuar en público de esa manera”KALKOA: “Wheils *bezalako politikari batek ezin du jendaurrean horrela jokatu”ZUZENA: “Wheils-ek, maila handiko politikaria denez, ez luke jendaurrean horrela jokatu behar” / “Wheils-ek, politikari garrantzitsua izaki, ez luke jendaurrean horrela jokatu behar”

b) “Conoció a un personaje tan importante como Churchill” Ez du esan nahi Churchil bezain garrantzitsua zen pertsona bat ezagutu zuenik, baizik eta Churchil ezagutu zuela eta Churchil oso pertsona garrantzitsua zela:KALKOA: “Churchill *bezalako pertsona garrantzitsua (garrantzitsu bat) ezagutu zuen”ZUZENA: Churchill ezagutu zuen, oso pertsona garrantzitsua”

Page 27: 00 a Estilo-liburua Osorik

b) Bestalde, erreparatu nola ematen diren euskara jatorrean gaztelaniazko como batzuk:

“Artzain *bezala/*moduan/*gisa joan zen Ameriketara” “Artzain joan zen Ameriketara”“Ameriketara joan zen, artzain *bezala/*moduan/*gisa” “Ameriketara joan zen, artzain”

“Bost urtez aritu zen Donostian irakasle *bezala/*moduan/*gisa”. “Bost urtez aritu zen Donostian irakasle”

Multzo berekoak dira beste hauek ere:“Moja/ apaiz sartu da”“Neskame/soldadu/artzain joan zen”“Artzain/soldadu dabil”“Neskame/soldadu dago Donostian”“Zuzendari izendatu dute” (Izan ere, “zuzendari izendatu dute” ≠ “zuzendaria izendatu dute”)

c) Gaztelaniazko como hauek ere gisa edo bezala erabiliz itzultzen ditugu. Baina askoz ere egokiagoak dira beste forma hauek: -(e)n aldetik, -(e)nez.

“Zuzendari *bezala, ez dut zertan fitxatu” “Zuzendari naizenez / naizen aldetik, ez dut zertan fitxatu”“AEBetako presidente *gisa joan zen soldaduen hiletetara” “AEBetako presidente zen aldetik joan zen soldaduen hiletetara”

d) Bestalde, bukatzeko, ohar txiki bat euskarazko (-n) bezala eta -(e)nez formei buruz:

(-n) bezala: besteek esandakoarekin bat egiten dugula edo esandakoa egiazkotzat jotzen dugula adierazteko erabili behar da.“Irratiak esan duen bezala, prezioek gora egingo dute”“Iñakik adierazi bezala, baldintza horiek onartezinak dira”-(e)nez: ziurtasuna ez da erabatekoa. Erlatibizatu-edo egiten da esandakoa.“Irratiak esan duenez, prezioek gora egingo dute”“Iñakik adierazi duenez, baldintza horiek onartezinak dira”

4.5.- -ekin amaitu:-ekin amaitu: gaztelaniazko acabar con esapidearen kalkoa da, erabat traketsa euskaraz. Hori euskaraz emateko modu bat baino gehiago egongo da, noski:KALKOA: “Akordio bat sinatu dute, munduko *gosearekin amaitzen saiatzeko”ZUZENA: “Akordio bat sinatu dute, munduan gosea desagerrarazten saiatzeko”

KALKOA: “Presidenteak bihar bilduko dira, herrialdeen arteko *gatazkekin amaitu beharrari buruz hitz egiteko”ZUZENA: “ Presidenteak bihar bilduko dira, herrialdeen arteko gatazkak desagerrarazi beharrari buruz hitz egiteko”

KALKOA: “Manifestazio bat egin zen Bilbon, presoen *sakabanaketarekin amaitzea eskatzeko”ZUZENA: “Manifestazio bat egin zen Bilbon, presoen sakabanaketa amai dadin eskatzeko”

Beste adibide batzuk:“Debeku horien bidez, *altxamenduekin amaitu zuten” “…altxamenduak amaitu ziren / altxamenduak amaitzea lortu zuten”

“Substantzia bat bota dute, *eltxoekin amaitzeko” “…eltxoak hiltzeko / eltxorik ez izateko / eltxoak desagerrarazteko”…

Page 28: 00 a Estilo-liburua Osorik

5. IKASGAIA: ERLATIBOA (III), HIZTEGIA, MODUZKO PERPAUSAK (-Z) ETA ZENBAIT KALKO OKER

1.- ERLATIBOA (III): Perpaus erlatiboen kateak

1.1.- Batzuetan, beste irtenbiderik bururatzen ez zaigunez, bi perpaus erlatibo elkarren ondoan ematen ditugu, “eta” bidez lotuta.

Adibidez, nola itzuliko zenukete esaldi hau?“Recordad las técnicas aprendidas que se puedan aplicar en esta ficha”

Honela itzuli al duzue?“Ekarri gogora ikasi ditugun eta fitxa honetan erabil daitezkeen teknikak”

Batetik, garbi dago esaldi hori ez dela oso txukuna. Eta, bestetik, anbiguoa da; izan ere, bi gauza uler daitezke:1.- “eta” bidez lotutako bi erlatiboak zerrenda bateko bi elementu direla: “Ekarri gogora bi teknika-mota hauek: alde batetik, ikasi ditugunak, eta , bestetik, fitxa honetan erabil daitezkeenak ”2.- “eta” bidez lotutako bigarren elementua lehenengoaren zehaztapena dela.

Beraz, gaztelaniazkoak berez bigarrena esan nahi duenez, beste modu batera ematen saiatu behar dugu, esanahia argi gera dadin.“Ikasi ditugun tekniketatik, ekarri gogora fitxa honetan erabil daitezkeenak”Edo: “Ekarri gogora ikasi ditugun teknikak, fitxa honetan zein erabil daitezkeen ikusteko”Azken hori ez da guztiz gaztelaniazkoaren parekoa, baina, azken finean, hori esan nahi duela dirudi.

Beste adibide bat:“Hamasei urte baino gehiago dituzten eta ikasketak bukatu dituzten gazteen egoera aztertuko dugu” “Hamasei urte baino gehiago dituzten gazteen artean / gazteetatik, ikasketak bukatu dituztenen egoera aztertuko dugu”. Edo, izenburuetarako, adibidez: “Hamasei urte baino gehiago izanik, ikasketak bukatu dituzten gazteen egoera” / “Hamasei urte baino gehiago izaki, ikasketak bukatu dituzten gazteen egoera” / “Hamasei urte baino gehiago izan, eta ikasketak bukatu dituzten gazteen egoera” (komak jarri ditugu, izenburuetarako direla esan dugulako eta, horrenbestez, aditzak kendu ditugulako. Aditzak jarriko bagenitu, komak kenduko genituzke).

Beste batzuk:“Koba horretan egoten zen eta ikergai dugun pertsonaia horrek –balizko azti horrek– arkatz horiek aurpegia edo paretak margotzeko erabiliko zituen” “Koba horretan egoten zen pertsonaiak, ikergai dugun pertsonaia horrek –balizko azti horrek– aurpegia edo paretak margotzeko erabiliko zituen arkatz horiek”

“Este programa está dirigido a personas que tienen discapacidades y riesgo de exclusión”“Ezintasunak dituzten pertsonentzat eta baztertuak izateko arriskua dutenenentzat da programa hori”“Ezintasunak izateagatik baztertuak izateko arriskua duten pertsonentzat da programa hori”

1.2.- Kontuz definizioekin:

a) Gaztelaniaz oso erraza da erlatiboz jositako definizio luzeak egitea. Euskaraz, berriz, halako egiturak ez dira batere ulerterrazak:

“Kaktusak ura biltzen duten zurtoin handi eta haragitsuak dituzten landareak dira”

Page 29: 00 a Estilo-liburua Osorik

Oso esaldi traketsa da, eta irakurtzeko nahiz ulertzeko nahiko zaila. Gainera, ez da oso argi geratzen nork biltzen duen ura: zurtoin handi eta haragitsuek ala landareak? Hau da, bi gauza uler daitezke: 1.- “Kaktusek ura biltzen dute, eta kaktusek zurtoin handi eta haragitsuak dituzte”. 2.- “Kaktusek zurtoin handi eta haragitsuak dituzte, eta zurtoin horiek ura biltzen dute”.

Gure ustez, kaktusak zer diren badakigunez, lehenengo aukera da zuzena, baina kontuan hartu behar da definizioek ez dutela anbiguotasunerako aukerarik eman behar; hain zuzen ere, gauzak zer diren ez dakitenentzat idazten dira.

Beraz, zer esan nahi dugun jakinda, honela eman genezake definizioa:

“Kaktusak zurtoin handi eta haragitsuak dituzten landareak dira; ura biltzen dute”“Kaktusak zurtoin handi eta haragitsuko landareak dira; ura biltzen dute”

Horrez gainera, badakizue horrelako esaldietan aditza aurreratzea zilegi dela:“Kaktusak dira…”

b) Bestalde, zenbaitetan, gaztelaniazko definizio erlatiboz josia euskaraz ematea zail gertatzen zaigunean, gehiegi sinpletzera jo ohi dugu. Adibidez:

1-“Número primo es el número entero que sólo es exactamente divisible por sí mismo y por la unidad” a) “Zenbaki lehena emaitza zehatza bere buruaz eta bat zenbakiaz zatitzean soilik ematen duen zenbakia da”. Oso korapilatsua denez, batzuetan, honelakoak ikusten dira:b)“Zenbaki lehena zenbaki bat da, emaitza zehatza bere buruaz eta bat zenbakiaz zatitzean soilik ematen duena”.

2-“La geografía física es la rama de la geografía que estudia la configuración de las tierras y los mares” a) “Geografia fisikoa lurraldeek eta itsasoek duten itxura aztertzen duen geografiaren adarra da” (Zuek ere horrelako zerbait bazenuten buruan, perpaus erlatiboei buruz aurreko bi ikasgaietan landutako txostenak irakurri beharko dituzue berriro).b) “Geografia fisikoa lurraldeek eta itsasoek zer-nolako itxura duten aztertzen duen geografiaren adarra da”. Guri ez zaigu hain zaila iruditzen, baina beste batzuei, antza denez, bai; horregatik, honela konpontzen dute: “Geografia fisikoa geografiaren adar bat da, lurraldeek eta itsasoek zer-nolako itxura duten aztertzen duena”

Zer deritzozue? Zuzenak eta egokiak ote dira? Bada, lehenik eta behin, esan beharra dago berez zuzenak direla, baina zenbateraino diren “egokiak”, hori beste kontu bat da. Izan ere, gure lanetarako, “sinpleegiak” izango dira gehienetan: zenbaki lehena zenbaki bat dela esatean, ikasleak tontotzat hartzen ditugula dirudi. Beraz, normalean, halako itzulpenak “sinpleegiak” gertatzen dira. Horrenbestez, beste aukera batzuk egokiagoak iruditzen zaizkigu guri:1- “Zenbaki lehena da emaitza zehatza bere buruaz eta bat zenbakiaz zatitzean bakarrik ematen duena” 2- “Geografia fisikoa da lurraldeek eta itsasoek zer-nolako itxura duten aztertzen duen geografiaren adarra”

Eta da aditza aurreratzea gustatzen ez bazaigu, berriz, honela eman ditzakegu: a)“Zenbaki lehena esaten zaio emaitza zehatza bere buruaz eta bat zenbakiaz zatitzean bakarrik ematen duenari”b) “Geografia fisikoa esaten zaio lurraldeek eta itsasoek zer-nolako itxura duten aztertzen duen geografiaren adarrari”

Page 30: 00 a Estilo-liburua Osorik

Nolanahi ere, jakin behar duzue ez dagoela gaztelaniazko esaldi horiek beti definizio moduan eman beharrik. Hain zuzen ere, bi horiek testu-liburu bateko unitate didaktiko banatan ageri dira, unitate bakoitzean zer landuko den aurkezteko. Beraz, honelako zerbait ere idatz daiteke:“Unitate honetan, Geografiaren adar bat landuko dugu: Geografia fisikoa; hau da, lurraldeek eta itsasoek zer-nolako itxura duten”

Esaldi horiek unitate barruan agertzen badira, ordea, emandako azken aukera hori ez da baliagarria. Horrenbestez, hasieran adierazitako esaldiak erabili nahi ez baditugu, beste aukera batzuk aztertu beharko ditugu: bi puntu jartzerik badagoen… Adib.:“Geografia fisikoa: lurraldeek eta itsasoek zer-nolako itxura duten aztertzen duen geografiaren adarra”

2.- HIZTEGIA

matematiko (adj.) matematikari (pertsona)politiko (adj.) politikari (pertsona)kritiko (adj.) kritikari (pertsona)zientifiko (adj.) zientzialari (pertsona)parlamentario (adj. Adib.: talde parlamentario) parlamentari (pertsona)diplomatiko (adj. Adib.: harreman diplomatiko) diplomazialari (pertsona)mediko (adj.: tratamendu mediko) ≠ mediku (= sendagile) (pertsona)tekniko (adj. Adib.: arazo tekniko) ≠ teknikari (pertsona)mekaniko (adj. Adib.: lan mekanikoa) ≠ mekanikari (pertsona)

*senadore senatari

3.- -Z, MODUZKO PERPAUSA

Kontu handiz ibili behar dugu gaztelaniazko gerundioak itzultzean. Izan ere, oro har, -z edo -larik menderagailuak erabiliz emateko ohitura oso zabalduta dago edonon, baina ez da beti zuzena. Kalkoak egitea, gehienetan, ez da oso egokia izaten, baina beste hizkuntza batean okerrak diren egituren kalkoak egitea onartezina da.

-z menderagailuaz osatutako perpausak MODUZKOAK dira, eta, beraz, MODUA adierazteko erabili behar ditugu. NOLA GALDERARI ERANTZUTEN BADIOTE, ZUZENAK DIRA (perpaus nagusiari galdetu behar zaio, noski, erantzuna mendeko perpausa izan dadin):

“Buruari hazka eginez geratu zen, zer pentsa ez zekiela. NOLA geratu zen? Buruari hazka eginez. ZUZENA.“Kantatuz etorri gara bide osoan zehar”. NOLA etorri gara? Kantatuz. ZUZENA.“Tranpak eginez irabazi dute”. NOLA irabazi dute? Tranpak eginez. ZUZENA.“Hitz eginez dena konpontzen da”. NOLA konpontzen da dena? Hitz eginez. ZUZENA.“Botoi hau sakatuz pizten da argia”. NOLA pizten da argia? Botoi hau sakatuz. ZUZENA.

“Istripu bat gertatu da A8 autobidean, bi hildako eta zauritu larri bat *eraginez”. NOLA gertatu da istripua? Bi hildako eta zauritu larri bat *eraginez. OKERRA!!!

Page 31: 00 a Estilo-liburua Osorik

Esaldi trakets horretan esandakoaren arabera, “bi hildako eta zauritu bat eragitea” da istripua gertatzeko MODUA!!!!! Astakeria galanta, ezta? Bada, gezurra badirudi ere, oraindik ere oso maiz ikusten eta entzuten dira horrelakoak gure artean.

Eta, nola emango genuke, beraz, esaldi hori euskara txukuna erabiliz? Hona hemen zenbait aukera:“Istripu bat gertatu da A8 autobidean; bertan, bi pertsona hil dira, eta bat, larri zauritu”“Istripu bat gertatu da A8 autobidean; horren ondorioz, bi pertsona hil dira, eta batek zauri larriak izan ditu”“Istripu bat gertatu da A8 autobidean, eta(,) horren ondorioz, bi pertsona hil dira, eta batek zauri larriak izan ditu”

Agian, zuetako batzuei beste irtenbide hau ere bururatuko zitzaizuen: “A8 autobidean gertatutako istripuan, bi pertsona hil dira, eta batek zauri larriak izan ditu”. Bada, esan beharra dago, esaldia gramatika aldetik zuzena den arren, itzulpen askotarako ez dela egokia izango, jakintzat ematen ari baikara entzuleak/irakurleak istripu horren berri duela, eta gehienetan ez da hala izaten.

Bestalde, -larik (hegoaldean, -la) menderagailuaz sortutako perpausak denborazkoak nahiz moduzkoak dira (zergatia eta baldintza ere adieraz dezakete, baina ez ditugu oso maiz erabiltzen, eta, beraz, ez ditugu aipatuko). Horrenbestez:

“Se quedó atónito, no sabiendo qué hacer” “Harri eta zur geratu zen, zer egin ez zekiela(rik). NOLA geratu zen? Zer egin ez zekiela(rik). ZUZENA.“Lantokian sartu zen, eskuan grabagailua zuela(rik)”. NOLA sartu zen lantokian? eskuan grabagailua zuela(rik)”. ZUZENA.“Gelan sartzera zihoala(rik), zuzendariak harrapatu zuen”. NOIZ harrapatu zuen zuzendariak? Gelan sartzera zihoala(rik). ZUZENA.“Gazte nintzela(rik), jende ospetsu asko ezagutu nuen”. NOIZ ezagutu nuen jende ospetsu asko? Gazte nintzela(rik). ZUZENA.

“Ikasteko dirulaguntza izango duten ikasleei erabakitakoa jakinaraziko zaie, jakinarazpenarekin batera diru-kopurua zehaztuko delarik”. NOLA edo NOIZ jakinaraziko zaie…? Diru-kopurua zehaztuko delarik. OKERRA!!!

Beste adibide batzuk, eta aukera zuzenak:

“Kolpe bat eman zion, hilda *utziz” “Kolpe bat eman zion eta hilda utzi zuen” / “ Kolpe bat eman eta hilda utzi zuen”

“Parisera joan dira, datorren astean itzuliko *direlarik” “Parisera joan dira, eta datorren astean itzuliko dira”

“Aldi berean, mezu bat bidali beharko zaio, telefonoz eskatu dizkiogun dokumentuak *zehaztuz” “… telefonoz eskatu dizkiogun dokumentuak zehazteko”

“Azkenean, lasterketan parte hartzea lortu zuen, lehen postuan *geratuz” “Azkenean, lasterketan parte hartzea lortu, eta aurrena geratu zen”.

Page 32: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Telefonoz eman zioten berri txarra, lur jota geratu *zelarik” “Telefonoz eman zioten berri txarra; horren ondorioz, lur jota geratu zen” / “Telefonoz berri txarra eman ziotenean, lur jota geratu zen”

Eta orain, saia zaitezte zeuek esaldi hauek itzultzen (kontuan hartu gaztelaniaz okerrak izan daitezkeela):1.- “Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitando un informe exhaustivo sobre la empresa”

2.- “Don Jon Basterretxea presentó recurso de alzada contra esta resolución, siendo desestimado mediante orden de 5 de mayo de 2003”

3.- “El director de la empresa ha aprobado una circular, regulando la jornada laboral de verano” 4.- “El trabajador pidió permiso al director, negándose éste a concedérselo”

5.- Se reunió la comisión de urbanismo, acordando lo siguiente…

6.- “Se presentarán tres ejemplares, quedando dos en poder de la administración y devolviendo uno a los interesados”

7.- Las bases del concurso se publicarán en el Boletín Oficial de Bizkaia, publicándose, además, en el Boletín Oficial del Estado”

Erraza, ezta? Dena den, badaezpada, hona hemen ohar batzuk:1.- “Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitando un informe exhaustivo sobre la empresa” “Gutun hau idazten dizuet, erakutsitako interesa *eskertuz eta enpresari buruzko txosten zehatza *eskatuz”. OKERRA!!! “Gutun honen bidez, erakutsi duzuen interesa eskertu nahi dizuet, eta, bide batez, enpresari buruzko txosten zehatza eskatu”. ZUZENA.

2.- “Don Jon Basterretxea presentó recurso de alzada contra esta resolución, siendo desestimado mediante orden de 5 de mayo de 2003” “Ebazpen honen aurka Jon Basterretxea jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, errekurtso hori 2003ko maiatzaren 5eko aginduaren bitartez ezetsi *zelarik”. OKERRA!!! “Ebazpen honen aurka Jon Basterretxea jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; errekurtso hori 2003ko maiatzaren 5eko aginduaren bitartez ezetsi zen”. ZUZENA. “Ebazpen honen aurka Jon Basterretxea jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu (zuen), eta errekurtso hori 2003ko maiatzaren 5eko aginduaren bitartez ezetsi zen”. ZUZENA. “Ebazpen honen aurka Jon Basterretxea jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hala ere, errekurtso hori 2003ko maiatzaren 5eko aginduaren bitartez ezetsi zen”. ZUZENA.

3.- “El director de la empresa ha aprobado una circular, regulando la jornada laboral de verano” Enpresaren zuzendariak zirkular bat onartu du, udako lanaldia *arautuz”. OKERRA!!! Enpresaren zuzendariak udako lanaldia arautu du, zirkular baten bidez”. ZUZENA. Enpresaren zuzendariak zirkular bat onartu du, udako lanaldia arautzen duena”. ZUZENA.

4.- “El trabajador pidió permiso al director, negándose éste a concedérselo” “Langileak baimena eskatu zion zuzendariari, honek ukatu egin *ziolarik”. OKERRA!!! “Langileak baimena eskatu zion zuzendariari, baina hark ukatu egin zion”. ZUZENA. “Langileak baimena eskatu zion zuzendariari; zuzendariak, ordea, ukatu egin zion”. ZUZENA.

Page 33: 00 a Estilo-liburua Osorik

5.- “Se reunió la comisión de urbanismo, acordando lo siguiente…” “Hirigintza Batzordea bildu zen, honako hau erabakiz…” OKERRA!!! “Hirigintza Batzordea bildu zen, eta (honako) hau erabaki zuten…” ZUZENA. “Hirigintza Batzordeak, bildu ondoren, (honako) hau erabaki zuen…” ZUZENA.

6.- “Se presentarán tres ejemplares, quedando dos en poder de la administración y devolviendo uno a los interesados” “Hiru kopia aurkeztuko dira, bi administrazioaren esku *geratuz, eta bestea interesdunei *itzuliz” OKERRA!!!“Hiru kopia aurkeztuko dira; bi administrazioaren esku geratuko dira, eta bestea interesdunei itzuliko zaie”. ZUZENA.

7.- Las bases del concurso se publicarán en el Boletín Oficial de Bizkaia, publicándose, además, en el Boletín Oficial del Estado” Lehiaketaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Estatuko Aldizkari Ofizialean ere *argitaratuz / *argitaratuko direlarik”. OKERRA!!! “Lehiaketaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta, horrez gainera, Estatuko Aldizkari Ofizialean ere bai”. ZUZENA.

4.- ZENBAIT KALKO OKER

4.1.- Celebrar ospatu :Jaiak eta ospakizunak ospatu egiten dira; ez, ordea, biltzarrak, bilerak, txapelketak, lehiaketak, jardunaldiak, topaketak… Eta are gutxiago hiletak. Adib.:

“Terminologiari buruzko jardunaldia bihar *ospatuko da” “Terminologiari buruzko jardunaldia bihar izango/egingo da”

4.2.- Luzatu (gaztelaniazko extender aditzetik egin dugu kalkoa. Gaur egun, hainbesteraino dugu barneratuta, gaztelaniaz hala esaten ez denean ere guk luzatu erabiltzen baitugu): Zerbait berez dena baino luzeagoa egitea da. Beraz:“ Udal-zerbitzu teknikoek *luzatutako txosten teknikoan jasotzen dira baldintza guztiak” “Udal-zerbitzu teknikoek egindako txosten teknikoan jasotzen dira baldintza guztiak”

“Zuzendariak eskerrak *luzatu dizkio nire lankideari, egindako lanagatik”“Zuzendariak eskerrak eman dizkio nire lankideari, egindako lanagatik”

“Biltzarrean parte hartzeko gonbidapena *luzatu zidaten” “Biltzarrean parte hartzeko eskatu zidaten” / “Biltzarrean parte hartuko nuen galdetu zidaten”

“Mezu bat *luzatu dio, garaiz etortzeko *eskatuz” “Mezu bat igorri/bidali dio, garaiz etor dadin eskatzeko”

“…proposamena *luzatuko diogu” “…proposatuko diogu / …proposamena egingo diogu”

Beste batzuetan, luzatu aditza iraun aditzaren ordez erabiltzen dugu. Adib.:“Bilera bi ordu(z) *luzatu zen” “Bilerak lau ordu iraun zuen”

Erreparatu, gainera, iraun aditza singularrean jokatzen dela, orduak bat baino gehiago izanda ere. Hau da:“Lau ordu iraun *zituen” “Lau ordu iraun zuen”

Page 34: 00 a Estilo-liburua Osorik

4.3.- Presupuestos participativos aurrekontu *parte-hartzaileak:

Parte-hartzaileak, inor izatekotan, pertsonak dira; pertsonek hartzen dute parte aurrekontuak egiten. Beraz, aurrekontuak parte-hartzezkoak dira (parte-hartzezko aurrekontuak). Gauza bera gertatzen da, adibidez, metodologiekin, jarduerekin, jokoekin… (parte-hartzezko metodologia/jarduera/jokoa… ).

4.4.- En ese sentido zentzu horretan: Gehienetan, oker erabiltzen da. Zentzu hitza “esanahia” adierazteko erabiltzen badugu, esapide hori zuzena izango da, baina ez, ordea, lokailutzat erabiltzen badugu. Adib.:

“Txerria deitu zionean, ez zuen esan nahi zikina zenik. Ez zion zentzu horretan esan; gaizki ulertu zenuten” Zuzena

“Gurasoek kezka izaten dute beti, seme-alabak parrandetan gehiegi edaten ote duten. Baina zuk ez duzu zertan kezkatu. *Zentzu horretan, Ane oso neska zintzoa da” “Gurasoek kezka izaten dute beti, seme-alabak parrandetan gehiegi edaten ote duten. Baina zuk ez duzu zertan kezkatu. Alde horretatik, Ane oso neska zintzoa da”

4.5.- Por su parte bere aldetik :“Gatazka konpontzeko, bakoitzak zerbaiti uko egingo ziola erabaki zuten. Nagusiak ordutegia murriztu zuen, eta langileak, *bere aldetik, lana garaiz entregatuko zuela hitz eman zuen” “Gatazka konpontzeko, bakoitzak zerbaiti uko egingo ziola erabaki zuten. Nagusiak ordutegia murriztu zuen, eta langileak, berriz, lana garaiz entregatuko zuela hitz eman zuen”

4.6.- En cualquier caso edozein kasutan :

“Soldata-igoera eskatzeko egin genuen greba, baina ez genuen ezer lortu. *Edozein kasutan, borrokan jarraituko dugu” “Soldata-igoera eskatzeko egin genuen greba, baina ez genuen ezer lortu. Edonola ere / Nolanahi ere, borrokan jarraituko dugu”

4.7.- Convocar (manifestazioa/bilera…) deitu:

Gaztelaniazko convocar adierazteko deitu aditza erabiltzea egokia da, baina “zertara/nora deitu” esan behar da:

“Manifestazio bat *deitu dute biharko” “Manifestaziora deitu dute biharko” EDO: “Manifestaziorako deia egin dute biharko” / “Bihar manifestatzera deitu dute”

Era berean: “Batzarra *deitu dute” “Batzarrerako deia egin dute” / “Batzartzera deitu dute”

4.8.- Hoy por hoy ≠ Oraindik orain:

Hoy por hoy esapideak “oraindik, oraingoz” esan nahi du.Oraindik orain, berriz, “orain dela gutxi” da!!

4.9.- Bitartean: Onargarria da, bi ekintza batera egiten direla adierazi nahi bada:“Zuk fotokopiak egiten dituzun bitartean, nik kafeak ekarriko ditut” Zuzena

Page 35: 00 a Estilo-liburua Osorik

Baina beste zentzu bat duenean, bete moduren batera adierazi beharko dugu:“Zuzendariari soldata igo zioten *bitartean, teknikariok lehengo moduan geratu ginen” “Zuzendariari soldata igo zioten, baina teknikariok lehengo moduan geratu ginen” / “Zuzendariari soldata igo zioten; teknikariok, ordea, lehengo moduan geratu ginen”

“Guk independentzia eskatzen dugun *bitartean, herrialde hartan autonomia handiagoa baino ez dute nahi” “Guk independentzia eskatzen dugu; herrialde hartan, berriz, autonomia handiagoa baino ez dute nahi”

Ohartuko zinetenez, azken esaldi horretan berriz erabili dugu, eta aurrekoan, ordea. Izan ere, ez dute zentzu bera. Antzematen al diozue bien arteko aldeari? Beste ikasgai batean landuko dugu, badaezpada…

Page 36: 00 a Estilo-liburua Osorik

6. IKASGAIA: HIZTEGIA, ERAKUSLEAK ETA ZENBAIT ERABILERA OKER

1.- HIZTEGIA

IKASI BEHARREKO HITZAK:

udal (erakundea) ≠ udaletxe (eraikina) ≠ udalerri (barrutia)irakurmen (gaitasuna) ≠ irakurketa (ekintza) ≠ irakurraldi (denbora)

*estuasun estutasun

menpe/ mende, baina mendekotasun

*piska pixka

*nondik-norakoak nondik norakoak*zer nolako zer-nolako*hala hola hala-hola (= ez oso ongi)*batezbeste batez beste, batez besteko*behin behineko behin-behineko*behin-betiko behin betiko

*iharduera jarduera

*kotxe auto, automobil, beribil

zirkulazio ≠ trafiko (trafikatzea): auto-zirkulazioa, droga-trafikoa, arma-trafikoa

norabide (gaztelaniaz, dirección) ≠ noranzko (*norantza) (gaztelaniaz, sentido; hau da, “cada una de las orientaciones de una dirección”)

*konfidantza konfiantza

ADITZ-ERREGIMENAK

Hona hemen NORI eskatzen duten zenbait aditz:Erreparatu: “Erreparatu irudi honi”Begiratu: 1.- gaztelaniazko mirar adierazteko, NORI: “Neskari zeharka begiratu zion” (baina “leihotik begiratu zuen”, “liburuan begiratu zuen”). 2.- “Zaindu, gorde” adierazteko, NOR: “Begira gaitzazu gaitzetik”Behatu: : “Neskari zeharka behatu zion” (baina “leihotik behatu zuen”)Heldu: “Heldu makilari”Eutsi: “Bereari tinko eusten dio”Eraso: “Hegazkinez eraso zioten herrialdeari” (*erasotu)Jarraitu: “Anaiari atzetik jarraitu zion” (baina “lanean jarraitu zuen”, “ikasten jarraitu zuen”. “Continuad con la narración”: “Jarraitu *kontakizunari” “Jarraitu kontatzen”Antzeman: “Antzeman diot ez dela hemengoa”. Askotan, NORI ez erabiltzeagatik, “hauteman” jartzen dugu: “Los alumnos son capaces de percibir y analizar los prejuicios…” Ikasleak gai dira aurreiritziak

Page 37: 00 a Estilo-liburua Osorik

hautemateko eta aztertzeko” (Izan ere, aztertu aditzak NOR eskatzen duenez, biak lotzeko, antzeman baino hobeto datorkigu hauteman)

Orain, bilatu zeuek Hiztegi Batuan aditz hauen erregimenak:

Dantzatu:

Jolastu:

Jokatu:

Borrokatu:

Lehiatu:

Existitu:

(Entrenatu: ez dator Hiztegi Batuan, baina, Elhuyarren arabera, “ Ni egunero entrenatzen naiz” esan behar da, eta “Nik talde bat entrenatzen dut)

2.- ERAKUSLEAK

1.- Erlazio kataforikoak eta anaforikoak:

Hiru graduko erakusleak daude: 1. gradua: hau (plurala: hauek)2. gradua: hori (plurala: horiek)3. gradua: hura (plurala: haiek)

1.1.- Erlazio kataforikoak adierazteko (hau da, ondoren aipatzera goazen zerbaiti erreferentzia egiteko), 1. gradukoak erabiltzen dira (hau/hauek, honi/hauei, honela…).

Adib.:“Liburu horren izenburuak hau esan nahi du: badela dirua baino gauza garrantzitsuagorik”“Hauek dira animalia ornodun batzuk: txakurra, tximinoa…”

1.2.- Erlazio anaforikoak adierazteko (aurretik aipatutako zerbaiti erreferentzia egiteko), berriz, batzuetan, 2. gradukoak erabili beharko ditugu (hori/horiek, horri/horiei, horrela…), eta beste batzuetan, 3. gradukoak (hura/haiek, hari/haiei, hala…). (Dena den, 2. eta 3. gradua bereiztea EIMAren eskakizuna denez, gainerako testuetan ez dugu hain zorrotz jokatzen).

a) 2. gradukoak noiz:Aurretik aipatutako zerbaiti erreferentzia egiteko erabiltzen dira, baina lehen aipatutako izenarekin batera. Adib.:

“Gizon lodikote batekin agertu zen. Gizon hori tabernan ezagutu omen zuen”“Gizon lodikote batekin agertu zen. Gizon horrekin oso ondo moldatzen omen zen”

Izena errepikatu gabe ere erabil daiteke, baina beste adiera bat du: “Gizon lodikote batekin agertu zen. Hori oso harrigarria egin zitzaidan”

Page 38: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Gizon lodikote batekin agertu zen. Horrekin txundituta geratu nintzen”

Zer, sumatzen al duzue zertarako erabiltzen den bakoitza?

Baiezkoan nago, baina, badaezpada, hona hemen erantzuna:“Gizon lodikote batekin agertu zen. Gizon hori tabernan ezagutu omen zuen”“Gizon lodikote batekin agertu zen. Hori oso harrigarri egin zitzaidan” Hori: aurretik esandako guztia (gizon lodikote batekin agertu izana)“Gizon lodikote batekin agertu zen. Horrekin txundituta geratu nintzen” Horrekin: aurretik esandako guztiarekin (gizon lodikote batekin agertzen ikustearekin)

b) 3. gradukoak noiz:Aurretik aipatutako zerbaiti erreferentzia egiteko erabiltzen dira, baina lehen aipatutako izenik gabe. Adib.:

“Gizon lodikote batekin agertu zen. Hura ez omen zen oso hiztuna…”Hura = Gizon hori (dena den, lehenaldiko kontakizunetan, “gizon hura” ere erabil daiteke, urruntasun-kutsua emateko).

OHARRA: Oso garrantzitsua da erakusleak behar bezala erabiltzea, argi gera dadin testuko zein elementuri egiten dioten erreferentzia. Adib.: a) “Hona hemen (orain esango ditugu) eginbehar horietako (lehendik aipatutako) batzuk:…”

b) “Irakasle batek gezurra esan zidan. Horrek min handia egin zidan” Zer esan nahi du? Irakasleak egin zidan min, ala gezurra esan izanak? Bereizteko, oso baliagarria da orain arte azaldu bezala adieraztea:“Irakasle batek gezurra esan zidan. Irakasle horrek min handia egin zidan” / “Hark min handia egin zidan”“Irakasle batek gezurra esan zidan. Horrek min handia egin zidan” (gezurra esan izanak)

Erakusleen erabilerari buruz emandako azalpen horiek guztiak irakurrita, badirudi hemendik aurrera ez dugula inolako arazorik izango zer erakusle aukeratu jakiteko. Baina, praktikan, gauzak ez dira beti hain argiak. Ikus dezagun adibide hau:

“Animaliak ornodunak edo ornogabeak izan daitezke. Ornodunak honela sailkatzen dira:Hegaztiak: Hegaztien taldean sartzen dira, besteak beste, oiloak, ahateak eta zikoinak”Ugaztunak: Talde horretakoak?/honetakoak? ditugu, adibidez, hartza…

Nola esango zenukete zuek? Argi dago “honela sailkatzen dira” ondo esanda dagoela, ondoren aipatuko den zerbait aurreratzen ari baitzaigu; baina, bestea? Teorian, aurreko egunean esandakoaren arabera, honela beharko luke:

“Ugaztunak: Talde horretakoak ditugu, adibidez, hartza…”

Hala ere, nik ez nuke beste hau okertzat joko (are gehiago, erabili ere erabiliko nuke):Ugaztunak: Talde honetakoak ditugu, adibidez, hartza…”

Izan ere, animaliak zenbait taldetan bereizten direla esan ondoren, talde horietako baten barruan sartu gara, eta bertatik ari gara azaltzen bertan zer animalia dauden.

2.- Erakusleekin lotutako beste kontu bat: Hona hemen , honako hau …

Page 39: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUBIArako lanetan, honako ez erabiltzen saiatzen gara, hala eskatu baitigute. Beraz, horren ordez, hau soilik erabiltzen dugu. Hain zuzen ere, berez nahikoa da.

“Honako hauek dira ezaugarri nagusiak:…” “Hauek dira ezaugarri nagusiak:…”

Noizbait, dena den, honako hauek forma erabiltzen dugu, espazio-kontuak direla-eta lerroa luzatzeko.

Bestalde, honako erabiltzekotan, ondoren beti hau erantsita erabiltzen dugu:“Honakoak dira ezaugarri nagusiak:…” “Honako hauek dira ezaugarri nagusiak:…”

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu ez dela komeni bi puntuen baliabide hori maizegi erabiltzea. Izango da euskaraz gauza bera txukun, argi eta natural esateko beste modurik!

3.- *guzti hori hori guztia: “Esandako gauza *guzti horiek gezur hutsa dira” “Esandako gauza horiek guztiak…”“Hemen dauden ume *guzti hauei” “Hemen dauden ume hauei guztiei”“*Guzti horrekin esan nahi da…” “Horrekin guztiarekin esan nahi da…”

4.- horretaz hortaz: Horretaz: erakuslea da (izenordea ere izan daiteke). Adib.: “Arazo horretaz arduratuko gara”, “Horretaz arduratuko gara”Hortaz: lokailua da. beraz, horrenbestez… adierazteko erabiltzen da. Adib.:“Hamar gara eta berrogei daude; hortaz, launa dagokigu”

3.- ZENBAIT ERABILERA OKER

3.1.- DAGOKIONEZ:Askotan, zerbait nola itzuli ez dakigunean, elementu batek esaldiko gainerako elementuekin zer-nolako lotura duen ez dakigunean, dagokionez erabiliz konpontzen dugu arazoa; edo hala uste dugu, behintzat.

“Eso será especialmente importante en relación con la participación en los proyectos”TRAKETSA: “Hori bereziki garrantzitsua izango da proiektuetan parte hartzeari dagokionez”

Horrelakoetan, testuinguruari begiratu beharko diogu, zer esan nahi duen ikusteko eta horren arabera itzultzeko. Adibidez:“Hori bereziki garrantzitsua izango da proiektuetan parte hartzeko”

Beste adibide batzuk:a) “Gertaera horri esker, bi gizarte horiek –Suediakoa eta Espainiakoa– alderatzeko aukera izan nuen, adinekoen zaintza eta haien familiei emandako laguntzei dagokienez”ASKOZ ARGIAGO: “Gertaera horri esker, bi gizarte horietan –Suediakoan eta Espainiakoan– adinekoak nola zaintzen dituzten eta haien familiei zer-nolako laguntzak ematen dizkieten alderatzeko aukera izan nuen”

b) “Arazoa izugarria da eta ondorio larriak ditu gizakiei eta ekonomiari dagokienez”ASKOZ ARGIAGO: “Arazoa izugarria da, eta ondorio larriak ditu gizakiengan eta ekonomian”

Orain egin proba zeuek. Itzuli esaldi hau:“Investiga la información básica sobre esos países con respecto al gasto social”

Page 40: 00 a Estilo-liburua Osorik

Zer, dagokionez erabili behar izan al duzue? Hala bada, ez duzue nahikoa pentsatu zer esan nahi ote duen. Izan ere, pentsatzeko denbora hartuz gero, oso erraz ateratzen da. Hona hemen aukera bat: “Aztertu herrialde horietako gastu sozialari buruzko oinarrizko informazioa”

Dena den, zerbait aurkezteko, egokia da dagokionez erabiltzea:“Hainbat eginbehar aipatu zituen: ingurumena zaintzea, kudeaketa hobetzea… Lehenengoari dagokionez, nabarmendu zuen…”

Bestalde, kontuan hartu dagokionez eta dagokionean ez direla gauza bera:Dagokionez: gai bati buruz hizketan hasteko erabiltzen da.Dagokionean: “dagokion unean” esan nahi du.Beraz: “Ikasle horrek gaur aurkeztu du bere lana, eta Anek ere, berari dagokionean, hala egin beharko du” ONGI

“Ontziak txandaka garbituko genituela erabaki genuen, baina, Amaiari dagokionean, kanpoan jaten dugu” ONGI

“Hainbat eginbehar aipatu zituen: ingurumena zaintzea, kudeaketa hobetzea… Lehenengoari *dagokionean,…” dagokionez

Hori dena jakinik, nola itzuliko zenukete esaldi hau?

“Decidimos que fregaríamos los platos a turnos, pero en lo que respecta a Amaia, no cumple el trato”

Seguru asko, berehala ohartuko zineten ez dela dagokionean erabili behar: “Ontziak txandaka garbituko genituela erabaki genuen, baina, Amaiari *dagokionean, ez du tratua betetzen” Baina, erabil al daiteke dagokionez?“Ontziak txandaka garbituko genituela erabaki genuen, baina, Amaiari *dagokionez, ez du tratua betetzen”EUSKARA TXUKUNEAN: “Ontziak txandaka garbituko genituela erabaki genuen, baina Amaiak ez du tratua betetzen”

3.2.- BERRIZ, ALDIZ ≠ ORDEA

Nolabait esatearren:Berriz, aldiz = eta ordea = baina

“Anderrek 35 urte ditu; Josuk, berriz, 23”

“Anderrek Josurentzat erosi zuen autoa; Josuk, *berriz, ez zion onartu” “Anderrek Josurentzat erosi zuen autoa; Josuk, ordea, ez zion onartu”

“Natura maite dugu. Ez gara, *berriz, mendira joaten” “Natura maite dugu. Ez gara, ordea, mendira joaten”

3.3.- NAHIKO ≠ NAHIKOA

Page 41: 00 a Estilo-liburua Osorik

Bi esaldiok ez dute gauza bera esan nahi: “Nahiko jende etori da” (“gutxi baino gehiago” esan nahi du, bastante) ≠ “Nahikoa jende etorri da” (“guk behar genuenerako nahikoa”, suficiente).

3.4.- -A DA, -AK DIRA ≠ -TA DAGO, -TA DAUDE“Gai horretan oso jantzia da” / “Gai horretan oso jantziak dira” (nolakoa da / nolakoak dira?)“Gai horretan oso jantzita dago” / “Gai horretan oso jantzita daude” (nola dago / nola daude?)

“Gai horretan oso *jantzia dago”“Gai horretan oso *jantzitak daude”

3.5.- TAKOA, -RIKOA (sartutakoa/saturikoa, ekarritakoa/ekarririkoa) ≠ -A (sartua, ekarria)Perpaus erlatiboak azaltzean, gaztelaniaz batzuk murriztaileak eta beste batzuk azalpenezkoak direla esan genuen. Bada, gauza bera gertatzen da hemen ere:-Partizipioa + -takoa/-rikoa: murriztailea (multzo batetik aukeratzen dena).-Partizipioa + -a: aposizioa, azalpena. Adib.:“Denda horretan, mota askotako jakiak saltzen zituzten –atzerritik ekarritakoak oso exotikoak ziren”. Murriztailea da: denda horretan saltzen zituzten jaki guztien artean, atzerritik ekartzen zituztenak (ekarritakoak) ziren exotikoak, ez besteak.

“Denda horretan, mota askotako jaki exotikoak saltzen zituzten –atzerritik *ekarritakoak–” Ez du murrizketa-zentzurik. Denda horretan saltzen ziren jaki exotikoak nondik ekartzen zituzten azaldu nahi du; beraz, azalpena denez -takoa jartzea ez da egokia. Honela behar du: “Denda horretan, mota askotako jaki exotikoak saltzen zituzten –atzerritik ekarriak–”.Beste adibide batzuk:

OKER: "Euskaltzaindira –1919an *sortutakoa– bidali zuten agiria" Okerra da, ez baitaude bi Euskaltzaindia. Hemen aposizioa denez, honela behar du:ZUZEN: "Euskaltzaindira –1919an sortua– bidali zuten agiria"

OKER: "Konortea galdu zuen, eta esnatzean, jende ugari zuen inguruan, laguntzera *etorritakoa" Hemen ere azalpena denez, -takoa ez da zuzena. Beraz: ZUZEN: "Konortea galdu zuen, eta esnatzean, jende ugari zuen inguruan, laguntzera etorria"

3.6.- ZENBAT NEURTZEN/PISATZEN… DUZU?“Nik…neurtzen dut” esaten badut, metro edo bestelako neurgailuren bat hartu eta zerbait neurtzen dudala adieraziko dut. Normalean, ordea, ez da hori adierazi nahi izaten, norberaren neurria baizik. Beraz:

“Nik 1,65 m *neurtzen dut” “Ni 1,65 m garai/luze naiz” “Mendi horrek 1.500 m *neurtzen du” “Mendi horrek 1.500 m-ko garaiera/altuera du”“Mahai horrek 2 m *neurtzen du luzeran/zabaleran” “Mahai hori 2 m luze/zabal da”, “Mahai horrek 2 m-ko luzera/zabalera du”

3.7.- -N INGURUAN ≠ -I BURUZ, -Z, -N GAINEAN

Page 42: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Hiri horren *inguruan mintzatu gara” “Hiri horri buruz / hiri horretaz / hiri horren gainean mintzatu gara”

Baina: “Hiri horren inguruan autobidea eraikiko dute” ZUZENA

3.8.- BERANDUAGO ≠ GEROAGOBeranduago: Konparaketa adierazten du. “Atzo berandu etorri nintzen, eta gaur (atzo baino) beranduago”, “Ni berandu iritsi nintzen, baina Jon (ni baino) beranduago”

Geroago: 1.- “Orain ez dut gogorik; geroago/gero egingo dut” 2.- “Txirrindulari hori hamargarren iritsi zen, eta beste hori, geroago” (Azken horretan, beranduago esatea ez litzateke zuzena, aurretik inor ez baita berandu iritsi).

4.- ZENBAIT TRAKESKERIA:

Ahal dela, ez erabili hemen agertuko dizkizuegun formak. Izan ere, euskaraz zuzenak izanda ere, tradizio handirik ez dutenez, nahiko arrotzak gertatzen zaizkigu. Badira euskaraz askoz ere modu naturalagoan esateko bideak:

4.1.- Saihestu/ekidin (normalean, ez erabilita konpontzen dira):

a) “Hauek dira ingurumena zaintzeko egin daitezkeen ekintzak: basoetako suteak ekiditea…” TXUKUNAGO: “Hauek dira ingurumena zaintzeko egin daitezkeen ekintzak: basoetan suterik ez gertatzeko neurriak hartzea…”

b) “Elikagai horiek hartuz gero, gaixotasun hori ekiditen da” TXUKUNAGO: “Elikagai horiek hartuz gero, ez da gaixotasun hori harrapatzen”.

c) “Umearen gurasoekin hitz egin behar izan zuten, ikastetxean borrokak ekiditeko”TXUKUNAGO: “Umearen gurasoekin hitz egin behar izan zuten, ikastetxean borrokarik ez izateko”.

d) “Sendagaiak eman zizkioten, sufrimendua saihesteko”TXUKUNAGO: “Sendagaiak eman zizkioten, sufri ez zezan”

4.2.- Ahalbidetu:

“Aurkikuntza horrek galdera hauei erantzutea ahalbidetuko dizu”TXUKUNAGO: “Aurkikuntza horri esker, galdera hauei erantzun ahal izango diezu” / “…erantzuteko aukera izango duzu”

Page 43: 00 a Estilo-liburua Osorik

7. IKASGAIA: HITZ ELKARTUAK (I), HIZTEGIA, ERABILERA OKER BATZUK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- HITZ ELKARTUAK (I)

Gaia oso zabala denez, zenbait ikasgaitan banatuta landuko dugu, pixkana-pixkana barneratuz joan zaitezten.Lehen ikasgai honetan, normalean (besterik adierazi ezean) guk beti marratxoz idatzi behar ditugunak aztertuko ditugu.

1.1.- BETI-BETI MARRATXOZ:Atal honetako hitz elkartuak beti idatzi behar dira marratxoz, baita testu batean guk marratxorik ez erabiltzea erabakitzen dugunean ere. Izan ere, noizbait testuren batean marratxorik ez erabiltzeko eskatzen badizuegu, Euskaltzaindiak aukerazkotzat jotzen dituenak ez erabiltzeko esan nahi dugu, baina hemengo hauek derrigorrezkoak dira beti.

a) Bikoiztapenak: apurka-apurka, tarteka-tarteka, banaka-banaka, aldian-aldian, ezarian-ezarian, egunero-egunero, emeki-emeki…

b) Bikoiztapen indargarriak: gorri-gorria, bihotz-bihotzez, handi-handia, zuzen-zuzenean, ezari-ezarian, zabal-zabalik… Bigarren osagaian daramate deklinabide-marka; lehenengoan ez dute ez deklinabide-markarik ez mugatzailerik. Beraz, kontuz! Etxez etxe motakoak ez dira bikoiztapenak (batetik, “etxe batetik bestera” esan nahi du, eta, bestetik, kontuan hartu lehen osagaia deklinaturik dagoela).

c) Tartean eta juntagailua ezabatuta daukatenak : seme-alabak (semeak eta alabak), aitona-amonak, anai-arrebak, errege-erreginak, zuri-gorri, zeru-lurrak, jaun-andreak, izen-deiturak…

d) Onomatopeiak: plisti-plasta, kili-kili, bor-bor, pil-pil, dinbili-danbala, kili-kolo, handi-mandi… (salbuespenak, Hiztegi Batuan: zurrumurru…)

e) Leku izen elkartuak (bi direlako eta, beraz, tartean eta galdu dutelako) : Ezkio-Itsaso, Abanto-Zierbena, Gernika-Lumo…Izen bakoitza hizkuntza batekoa denean, barraz bereizteko eskatzen du Euskaltzaindiak: Lizarra / Estella, Vitoria / Gasteiz. Dena den, Euskaltzaindiak dio ez dela komeni halakoak nonahi erabiltzea. Eskutitz eta antzekoetan, hasieran eta bukaeran jartzea ongi dago, baina hortik aurrera nahikoa omen da euskal ordaina bakarrik ematea. Hala ere, egon zaitezte lasai, ez baitituzue herri-izen guztiak buruz ikasi behar. Euskaltzaindiak zer erabaki duen jakiteko, nahikoa duzue Euskaltzaindiaren webguneko herri-izendegiaren atalean begiratzea.Bestalde, kontuan hartu askotan Euskaltzaindiaren erabakia eta udalarena berarena ez direla bat etorriko (Euskaltzaindiak: Donostia / San Sebastián. Udalak: Donostia-San Sebastián). Halakoetan, nola idatzi jakiteko, bezeroa nor den hartu beharko da kontuan.

Page 44: 00 a Estilo-liburua Osorik

1. 2.- EUSKALTZAINDIAREN ARABERA MARRATXOZ EDO GABE, BAINA GUK (BESTERIK ADIERAZI EZEAN) MARRATXOZ (bi hitzak letra larriz hasten direnean, ordea, marratxorik gabe): ATAL HONETAKO HITZ ELKARTUAK DIRA ERABILIENAK; BERAZ, ONGI IKASI!

a) Mendekotasunekoak (tartean -ren , -ko, -rako ezabatuta daukatenak : guraso-elkarte (gurasoen elkarte), mendi-ibilbide (mendiko ibilbide), esne-behi (esnetarako behi), eguzki-lore, telefono-zenbaki, zerga-biltzaile…

Dena den, batzuetan, hala sortutako zenbait hitz lexikalizatu egin direnez, lotuta idatzi behar dira. Hitz horiek Hiztegi Batuan jasota daude: landetxe, lanordu, labezomorro, gautxori, bidelagun, bidelapur, bideokasete, bertsopaper, artelan, eroetxe, eskuliburu, hilkutxa, jaiegun, loradenda, odoljario, suhiltzaile, etxetresna…

Bestalde, mendekotasuneko elkarketetan marratxoa jartzea Euskaltzaindiak berez aukeran uzten duenez, hala sortutako hitzetan marratxoa parentesi artean ageri da Hiztegi Batuan: Gabon(-)kanta, intxaur(-)saltsa… Eta hitzen arteko marra parentesirik gabe ageri bada (ur-jauzi, esku-hartze, su-eten, gutun-azal, hitz-jario, jakin-min…), hitz elkartu hori marratxoz idatzi beharko da beti, baita gure itzulpen-testuan marratxorik ez erabiltzea erabakitzen dugunean ere.

Elkartutako bi hitzak letra larriz hasten badira, bereiz eta marratxorik gabe idatzi behar dira: Zuzendaritza Batzordea…

EIMA-KO LANETARAKO SALBUESPENAK: Ortotipografia liburuan adierazten denez, testu-liburuetarako zenbait salbuespen egin behar dira; hau da, EIMAk erabaki du zenbait hitz dituzten elkarketetan marratxorik ez dela erabili behar ikasmaterialetan:

1.- Bigarren osagaia talde hitzaren alorrekoa denean; alegia, bigarren osagaiak multzoaren zentzua duenean. Hona hemen hitz horietako batzuk: aldra, andana, bikote, ilara, kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta, talde, tropel, zerrenda... Adib.: Uso aldra, jende andana, kantari bikote, auto ilara, diru kantitate, euro kopuru, liburu mordo, ikasle multzo, jende oste, idi pare, diru pila, etxe sail, galdera sorta, neska talde, zaldi tropel...2.- Bigarren osagaia zati hitzaren alorrekoa denean; alegia, bigarren hitza hauetakoren bat denean: ale, apur, atal, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin, pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati... Adib.: hondar ale, ogi apur, gorputz atal, kloro atomo, kloro molekula, sodio ioia, belar izpi, haize pittin, gatz pixka, iraupen poxi, lan puska, ogi pusketa, esne tanta, lukainka zati, ordu erdi...3.- Bigarren osagaia mota hitzaren alorrekoa denean; alegia, bigarren hitza hauetakoren bat denean: era, fase, klase, modu, molde, mota, forma... Adib.: zibilizazio era, ilargi fase, arbola klase, banaketa modu, politika molde, arrain mota, biribil forma...

OHARRA: kontuan hartu hiru alor horietako hitzek ez dutela beti esanahi bera, eta alor horien berezko esanahia dutenean bakarrik idatzi behar ditugula marratxorik gabe. Hau da: neska talde marratxorik gabe idatziko dugu, “neska asko” esan nahi duelako, baina horrek ez du esan nahi talde bigarren osagaitzat duten hitz elkartu guztiek zentzu hori hartzen dutenik. Adibidez: zuzendaritza-talde ez da “zuzendaritza asko”, baizik eta “zuzendaritzaz arduratzen diren zenbait pertsonak osatutako taldea”, eta, beraz,

Page 45: 00 a Estilo-liburua Osorik

marratxoz idatziko dugu beti. Hona hemen beste adibide batzuk: futbol-talde, musika-talde, lan-talde…

Gauza bera gertatzen da beste hauetan ere: “Ardi saila bildu dut” (= multzoa), “bertso sail luzea bota zuen”… Baina “salmenta-sailean egiten du lan” (= departamento), “baso-sail handi bat moztu dute” (= terreno), “lur-sail bat erosi dute” (= terreno)…“Esperantza izpi bat daukat” (= pixka bat), baina “argi-izpi bat ikusi nuen”.

b) Osagarri zuzena + aditz-izenkia:

1.- Egilea adierazten dutenak: kale- garbitzaile, bide-urratzaile, harri-jasotzaile, odol-emaile, soinu-jole, aho-gozagarri, bihotz-hunkigarri, behor-gidari, euri-neurgailu…

2.- Ekintza adierazten dutenak: adar-jotze, zikiro-jate, odol-isurtze, diru-bilketa, denbora-galtze, lan-eskaintza…

3.- Jarduna adierazten dutenak: ate-joka, aho-zabalka, kantu-kantari, kontu-kontari, errosario-esaka…

2.- HIZTEGIA:*esklabu esklabo*botu boto*ijitu ijito*pausu pauso, urrats*aurrera pausu aurrerapauso*parasitu parasito*segundu segundo*likidu likido*kuadro koadroMetro karratu h. metro koadro

*aborto abortu*apostu apustu*titulo titulu*grado gradu*minuto minutu*partido 1- partidu (politiko) h. alderdi. 2- partidu h. partida*sarjento sarjentu

*koartel kuartel laku h. aintzira

Hazkuntza (animalien, landareen hazkuntza) ≠ hazkundea (biztanleriaren hazkundea)

Azkenaldian (últimamente) ≠ azken aldian (la última vez)

Page 46: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.- KALKO OKER BATZUK:

3.1.- Gaztelaniazko constituir ez da beti osatu; askotan, izan aditza erabili behar da:“Ése constituye el mayor problema de la humanidad desde…”OKER: “Horrek *osatzen du gizateriaren arazorik handiena…”ZUZEN: “Hori da gizateriaren arazorik handiena…”

3.2.- Era berean, gaztelaniazko representar ez da beti ordezkatu; askotan, izan aditza erabili behar da hor ere:“Ese número representa un 10% de la población”OKER: “Kopuru horrek biztanleriaren % 10 *ordezkatzen du”ZUZEN: “Kopuru hori biztanleriaren % 10 da”

3.3.- Suponer aditza, halaber, ez da beti suposatu itzuli behar.“Ese número supone un 10% de la población”OKER: “Kopuru horrek biztanleriaren % 10 *suposatzen du”ZUZEN: “Kopuru hori biztanleriaren % 10 da”

“El incremento de la natalidad supondrá un aumento en el presupuesto de educación”OKER: “Jaiotza-tasaren hazkundeak hezkuntzako aurrekontua handitzea *suposatuko du”ZUZEN: “Jaiotza-tasaren hazkundeak / Jaiotza-tasa hazi izanak hezkuntzako aurrekontua handitzea ekarriko du”, “Jaiotza-tasaren hazkundearen ondorioz / Jaiotza-tasa hazi izanaren ondorioz, hezkuntzako aurrekontua handitu beharko da / handituko dute”,

“El retraso en las obras supuso una penalización para la empresa constructora”OKER: “Obren atzerapenak / Obrak atzeratzeak kalte-ordainak ordaintzea *suposatu zion eraikuntza-enpresari”ZUZEN: “Obren atzerapenak zirela-eta / Obrak atzeratu egin zirela-eta, kalte-ordainak ordaindu behar izan zituen eraikuntza-enpresak”, “Obren atzerapenen ondorioz / Obrak atzeratu izanaren ondorioz, kalte-ordainak ordaindu behar izan zituen eraikuntza-enpresak”

“El más mínimo error de uno de los miembros del equipo supondrá la expulsión de todo el equipo”OKER: “Taldeko kide baten akatsik txikienak talde osoa kanporatzea *suposatuko du”ZUZEN: “Taldeko kideren batek akats txikiren bat eginez gero, talde osoa kanporatuko da”“Taldeko kideren baten akatsik txikiena nahikoa izango da talde osoa kanporatzeko”

3.4.- Anitza (ugaria) ≠ askotarikoa, mota askotakoa… (diverso). Kontua da diversidad hitza aniztasun dela euskaraz, eta, horri jarraiki, diverso esateko anitz erabiltzen dugula, baina ez da zuzena. Beraz: “El clima en Euskal herria es muy diverso” “Euskal Herriko klima *anitza da” ZUZEN: “Euskal Herrian klima-mota asko dago / “Euskal Herrian klima-mota bat baino gehiago dago”

“A la vista de lo diversa que es la fauna de esa región…”OKER: “Eskualde horretako fauna oso *anitza dela kontuan hartuta…”ZUZEN: “Eskualde horretako fauna-aniztasuna kontuan hartuta…”

Batzuetan, plural ere erabiltzen dugu: “Euskal gizartea oso plurala da”

3.5.- Lo que equivale a edo el equivalente a ez da beti baliokide itzuli behar:“El terremoto causó daños por valor de 5.000 millones de dólares, lo que equivale al 5% del PIB del país”HITZEZ HITZ: “Lurrikarak 5.000 milioi dolarreko kalteak eragin zituen; …ren baliokidea”ZUZEN: “Lurrikarak 5.000 milioi dolarreko kalteak eragin zituen; hau da, herrialdearen BPGd-aren % 5i dagokion kopurua”, “Lurrikarak 5.000 milioi dolarreko kalteak eragin zituen; kopuru hori herrialdearen BPGd-aren % 5en parekoa da”, “… kopuru hori herrialdearen BPGd-aren % 5 da

4.- BESTE KONTU BATZUK:

Page 47: 00 a Estilo-liburua Osorik

4.1.- 5 euroko kafea / 5 euroren kafea

“Bost euroko kafea erosi dut” 5 euro balio duen kafea erosi dut (dendan, kafe-mota asko dago; batzuek 3 euro balio dute, beste batzuek, 4; beste batzuek, 5… Nik 5 euro balio duena erosi dut).“Bost euroren kafea erosi dut” kafea gramoka saltzen dute, eta 5 euro ordaindu ditut erositako kafe guztiaren truke (10 €/kilo balio duen kafea erosi dut, eta kilo-erdia erosi dudanez, guztira 5 euro ordaindu ditut).

Era berean:“Retegik 5 punturen aldea atera dio…-ri” (normalean, “zenbaten aldea” esaten da)

4.2.- Batzuk batzuek (arauetan dago)Batzuk (NOR): “Ume batzuk mendira joan ziren”Batzuek (NORK): “Ume batzuek baloia erosi zuten” (“Ume *batzuk baloia erosi zuten”)Gainerako kasu guztietan, -e- jarri behar da: *batzutan batzuetan; *batzuri batzuei…

4.3.- *Batetan batean : *batetan, *batetara, *batetatik… batean, batera, batetik (arauetan dago)

4.4.- Zeintzuk, nortzuk h. zein, nor (arauetan dago)“Adierazi ikasle horietatik zeintzuk diren kanpoan jaioak” “Adierazi ikasle horietatik zein diren kanpoan jaioak”“Ez dakit nire lagunetatik zeintzuek hartu duten parte ekitaldi horretan” “Ez dakit nire lagunetatik zeinek hartu duten parte ekitaldi horretan”

Beraz, zein eta nor formek singularrean nahiz pluralean egin dezakete komunztadura aditzarekin: “Esan zein/nor etorri den”, “Esan zein/nor etorri diren” (erantzuna plurala espero dugunean)

4.5.- Zer zein Erabil bedi zein multzo jakin bateko elementuei erreferentzia egiteko. Bestela, zer.

“Esan *zein animalia diren ornogabeak” “Esan zer animalia diren ornogabeak”“Esan multzo horretako zein animalia diren ornogabeak”

Dena den, izen baten aurretik joan beharrean aditzaren aurretik badoa, hori bera adierazteko, zein erabili behar da; izan ere, zer erabiliz gero, beste zentzu bat hartzen du:“Esan zein diren ornogabeak” “Esan zer diren ornogabeak”

Bestalde, harridura edo mirespena adierazteko, zein erabiltzen da izenondoen ondoan: “Zein(en) ederra zaren!” (*Zer ederra zaren!)

Page 48: 00 a Estilo-liburua Osorik

4.6.- Harridurazko perpausakAurreko atalean harridurazko perpausak aipatu ditugunez, ikus ditzagun zenbait forma:

Zein+ izenondoa/aditzondoa (+ aditza + -n): Zein itsusia! Zein(en) ederra zaren! Zein gustura nagoen hemen! Zein gutxi dakizun!Bai+ izenondoa/aditzondoa (+ aditza + -la): Bai polita! Bai etxe polita! Bai itsusia dela! Bai ondo!Zer + izena (+ aditza + -n): A zer erre-usaina (dagoen)!, A zer parea! Nolako, A zer-nolako + izena (+ aditza + -n): Nolako aurpegia daukazun! A zer-nolako kolpea (hartu duen)!Erakuslea + izena (+ aditza): Hau eguraldia! Hori zortea! Hura mozkorra harrapatu nuena! Hura zen gizona, hura!Zenbat + izena (+ aditza + -n): Zenbat diru! Zenbat jende (etorri den)!

4.7.- -tzat -tzako -tzako izen edo izen-sintagma bati loturik erabili behar da beti. Beraz:“Opari hori *amarentzako da” “Opari hori amarentzat da”“Hori da amarentzako oparia” (zuzena)

Dena den, horrek ez du esan nahi izen baten aurretik beti -tzako erabili behar denik. Hain zuzen ere, -tzat eta izena sintagma berean bildu nahi ditugunean erabili behar dugu -tzako: “Hori da [opari berria]”“Hori da [amarentzako oparia]” Ez da edozein opari, baizik eta “amarentzat erosi dudan oparia” edo “amarentzako oparia”

Baina: “Amarentzat liburu bat erosi dut” Hor, -tzat izenaren aurretik doan arren, ez dugu -tzako erabili, ez baitugu biekin sintagma bat osatu nahi. Gauza bera adierazten da “amarentzat” lekuz aldatuta ere: “Liburu bat erosi dut amarentzat”

Hona hemen beste adibide bat:“Umeentzat esnea ona da” = “Esnea ona da umeentzat” (“Umeentzat” lekuz alda daiteke)“[Umeentzako esnea] ona da” (guztiontzat) (“Umeentzako esnea” multzo bat da, bertako elementuak ezin dira bereizi; esne berezi bat adierazten du)

Bestalde, gogoan izan iritzia adierazteko euskaraz ez dela -tzat erabiltzen:“Para mí, que esa frase no es correcta”KALKOA: “*Niretzat, esaldi hori ez *dela zuzena”EUSKARAZ: “Nire ustez/iritziz/aburuz, esaldi hori ez da zuzena”

Izan ere, “Niretzat hori ez da egokia” “Nire ustez, hori ez da egokia” (Adib.: “Niretzat, frantsesezko liburu hori ez da egokia, ez baitut ia ezer ulertzen. Beste bat bilatu beharko dut, nire mailarako egokia”. “Nire ustez, frantsesezko liburu hori ez da egokia gelan lantzeko, akats asko baititu”).

4.8.- -i buruz / -i buruzko formak

Page 49: 00 a Estilo-liburua Osorik

Norentzat eta norentzako formen artean gertatzen den gauza bera gertatzen da bi forma hauekin.

Jende askok uste du -i buruz formari, izen baten aurrean doanean, -ko jarri behar zaiola nahitaez, baina ez du beti zertan: “Gatazka horri buruz artikulu bat idatzi nuen” (= “artikulu bat idatzi nuen gatazka horri buruz”). Noski, beste hau ere zuzena da: “Gatazka horri buruzko artikulu bat idatzi nuen”, baina komeni da jakitea lehena ere zuzena dela, hartara, esaldia luzea denean, badakigu atzera pasa dezakegula: “Iaz Afrikako hegoaldean bi triburen artean piztu zen gatazka horri buruz(ko) artikulu bat idatzi nuen”. Argiago: “Artikulu bat idatzi nuen, iaz Afrikako hegoaldean bi triburen artean piztu zen (piztutako) gatazka horri buruz”

Dena den, -i buruzko forma ere pasa daiteke atzera: “Artikulu bat idatzi nuen, iaz Afrikako hegoaldean bi triburen artean piztu zen (piztutako) gatazka horri buruzkoa”.Eta batzuetan, ezinbestekoa izango da, gainera: [Informatikari buruzko ikastaro bat] antolatu dute” Multzo horretako elementuak ezin direnez bereizi, -i buruz forma atzera pasaz gero, honela egin behar dugu: “Ikastaro bat antolatu dute, informatikari buruzkoa”, eta ez “Ikastaro bat antolatu dute, *informatikari buruz”

Beste adibide bat: "Kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko metodoei buruzko ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte adituek " Esaldi hori erabat zuzena da, noski, baina oso luzea ere bai, eta horregatik, hobe dugu atzera pasa. Kontua da, ordea, atzera pasatzean buruzkoak jarri behar dugula nahitaez, eta ez buruz. "Adituek ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte, kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko *metodoei buruz" "Adituek ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte, kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko metodoei buruzkoak"Hona hemen zergatik:Metodoei buruz hitz-multzoa erabat lotuta dago ikerketa irekiak hitzekin, lauren artean sintagma osatzen baitute, baina, -i buruz atzera pasatzean, badirudi aurkeztuko dituzte aditzarekin lotzen dela, eta hori ez da zuzena (zuzena zen, adibidez, “artikulu bat idatzi nuen gatazka horri buruz” esaldian, idatzi aditza eta -i buruz lot daitezkeelako, baina oraingo esaldi honetan ez da halakorik gertatzen). Beraz, atzera pasatzekotan, -i buruzkoak jarri behar da (-i buruzko ikerketa irekiak delako sintagma osoa, eta ikerketa irekiak kentzean, gutxienez -ak marka jarri behar dugulako).

Laburbilduz:

ZUZENAK DIRA:

1.- -i buruzko + izena : “Gatazka horri buruz ko artikulu bat idatzi nuen”"Kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko metodoei buruz ko ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte adituek”

2.- - i buruz + izena, baldin eta sintagmarik osatzen ez badute: “Gatazka horri buruz [etena] artikulu bat idatzi nuen”

3.- -i buruz bukaeran, baldin eta aditzarekin ongi lotzen bada: “Artikulu bat idatzi nuen gatazka horri buruz” (idatzi nuen eta -i buruz ongi lotzen dira)“Izugarri ongi hitz egin zuen amari buruz”“Ez zigun gauza handirik esan bere egoerari buruz”

4.- -i burzkoa(k) bukaeran, baldin eta -i buruz formak beste hitz batekin/batzuekin sintagma osatzen bazuen, eta hitz hori/horiek desagertu egin badira:

Page 50: 00 a Estilo-liburua Osorik

"Adituek ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte, kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko metodoei buruz koak " (berez, “metodoei buruzko ikerketa irekiak” direlako)

OKERRA DA:1.- -i buruz bukaeran, baldin eta -i buruz formarekin batera sintagma osatzen zuten hitzak kendu eta -i buruz aditzarekin ongi lotzen ez bada: "Adituek ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte, kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko *metodoei buruz" Honela beharko du:"Adituek ikerketa irekiak aurkeztuko dituzte, kalitateko zelula dopaminergikoak sortzeko eta mantentzeko metodoei buruz koak "

4.9.- -ago(a) -en(a)

-ago: bi konparagai behar dira, eta, horrez gainera, baino formak ere agertu behar du:

“Jonek Mirenek baino azkarrago egin du”Beraz:“Esan zeinek egin duen *azkarrago, Mirenek ala Jonek” “Esan zeinek egin duen azkarren, Mirenek ala Jonek”

“Proposatu ikasleei ariketa *gehiago” “Proposatu ikasleei beste ariketa batzuk”“Lehergailu bat aurkitu eta indargabetu dute, baina, polizia-iturrien arabera, *gehiago omen daude” “Lehergailu bat aurkitu eta indargabetu dute, baina, polizia-iturrien arabera, ba omen dira beste batzuk”“Zerbait *gehiago nahi duzu?” “Beste ezer nahi duzu?”

4.10.- Zenbat eta… -ago(a), orduan eta / hainbat (eta)… -ago(a)

Formula horretan ez da gero eta erabili behar. Beraz:“Zenbat eta zaharragoa izan, *gero eta motelago dabil” “Zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta / hainbat (eta) motelago dabil” EDO: “Zenbat eta zaharragoa izan, motelago dabil”

Izan ere, gero eta… bera bakarrik erabiltzen da, zenbat eta gabe: “Gero eta motelago dabil”

4.11.- …baino… -ago(a)

Gaur egun, gero eta maizago entzuten dira honelakoak:“Ikasten *baino, liburuari begira ematen du denbora”

Esaldi hori okerra da, baino formarekin batera -ago(a) erabili behar baita BETI. Beraz: “Ikasten *baino, liburuari begira ematen du denbora” “Ikasten baino gehiago, liburuari begira ematen du denbora”. EDO: “Ikasten ez, baizik eta liburuari begira ematen du denbora”

4.12.- Ahalik (eta)…-en(a)a) Adizlagunekin: ahalik maizen, sarrien hobeto: ahalik maizena, ahalik sarrienab) Izenondoekin: ahalik garbiena, osoena, ederrenac) “Ahalik eta goizenik” ere ongi dago

4.13.- Gehiegi ren gehiegikeria :

Page 51: 00 a Estilo-liburua Osorik

Gaztelaniaren eraginez, gehiegitan (eta oker) erabiltzen dugu gehiegi edo -egi forma. Adib.:“Ezin dizut erantzun, ez baitut gai hori *gehiegi ezagutzen” “Ezin dizut erantzun, ez baitakit gai hori ongi (nahikoa / behar beste…)”“Ez naiz *trebeegia horretan” “Ez naiz oso trebea horretan”“Bihar jarraituko dut lan horrekin, orain *nekatuegi bainago” “…oso nekatuta…”“Liburu horrek ez zuen interes *handiegirik niretzat” “Liburu horrek ez zuen interes handirik niretzat” “Ez dut gogo *gehiegi/handiegirik” “Ez dut gogo handirik”“Ez dugu film hori ikusteko inolako asmorik. *luzeegia da” “Ez dugu film hori ikusteko inolako asmorik. Oso luzea da”“Gerra Zibilari buruzko liburu hori ez da batere ona. Ez du gaian *gehiegi sakontzen” “Gerra Zibilari buruzko liburu hori ez da batere ona. Ez du gaian nahikoa sakontzen”“Etxeko lanak egitea ez zait *gehiegi gustatzen > Etxeko lanak egitea ez zait asko(rik) gustatzen”“*Gehiegi pentsatu gabe erantzun zuen” “Asko/Luzaroan pentsatu gabe erantzun zuen”

4.14.- *Nagusiena:

Nagusi berez da gradu gorena; beraz, ezin zaio -en(a) erantsi.

“Hainbat arazo aipatu zituzten; *nagusiena, baliabide falta” “Hainbat arazo aipatu zituzten; nagusia, baliabide falta”“Eskuzabaltasuna da amaren ezaugarririk *nagusiena” “Eskuzabaltasuna da amaren ezaugarri nagusia”

Page 52: 00 a Estilo-liburua Osorik

8. IKASGAIA: HITZ ELKARTUAK (II), HIZTEGIA, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- HITZ ELKARTUAK (II)

1.1.- BETI BEREIZ:

a) Aposizioak (bigarren osagaiak lehenengoa zer den esaten du): Bidasoa ibaia, Insalus ura, etxe hitza, lagun kontzeptua… Dena den, kontuz: gauza bat da ekonomia kontzeptua marratxorik gabe (ekonomia bera da kontzeptua), eta beste gauza bat, ekonomia-kontzeptua marratxoz (ekonomia-arloko kontzeptu bat; adibidez, barne-produktu gordina). Eta gauza bera gertatzen da, adibidez, beste kasu honetan ere: gauza bat da denbora eta espazio nozioak esatea (las nociones tiempo y espacio), eta beste bat, denbora- eta espazio-nozioak esatea (nociones temporales y espaciales). Bereizteko, nozioa bera letra etzanez idaztea izan daiteke aukera bat: “denbora eta espazio nozioak” (“denbora eta espazio hitzak” idaztearen pare).Bestalde, orain arte “web orri” guk talde honetan sartzen genuen, baina EIMAn zuzendu egiten digute; beraz, ez dakigu nola jokatu. Aukera bat “webgune” erabiltzea da.

b) Aditzak ( egin , hartu , eman eta eragin aditzez osatuak) : esku hartu, parte hartu, hitz egin, min hartu, beldur eman, kontu eman, barre eragin… Beraz, baita aditz horien bidez osatutako aditz-izenak ere: “Horretan esku hartzea ez dago gure esku” (baina ekintza adierazten duen mendekotasuneko elkarketa denean, izena denean, ikusi dugun bezala, marratxoz: “Haien esku-hartzea ez da batere egokia izan”). Salbuespenak, Hiztegi Batuan: hitzartu, galdegin, hitzeman, onartu…

c) Etxez etxe modukoak (lehen osagaia deklinaturik, bigarrena ez): parez pare, aurrez aurre, pausoz pauso…

d) Egin berri modukoak : egin berri du, egin berria da (salbuespenak, Hiztegi Batuan: ezkonberri, jaioberri… Izan ere, ihartutako izentzat hartzen dira. Beraz, “Jaioberria sehaskan dago” bai, baina “haurra orain jaio berri da”).

e) Postposizioak.Bi osagaiko “preposizio” antzeko zerbait dira (deklinabide-marka [normalean, -ren] + hitz bat. Adib.: -ren gainean). Halakoetan, deklinabide-marka kentzean, ez da marratxorik jartzen: mahai gainean/tik/ra (mahai[aren] gainean), ohe azpian/tik/ra, etxe ondoan/tik/ra, eliza atzean/tik/ra, jende aurrean/tik/ra, Urola aldean/tik/ra, kable bidez… Euskaltzaindiak maila ere postposizioen adibidetzat ematen du (adib.: egitura mailan, eskualde mailako zerbitzua…), baina, ahal dela, ez erabili. Eta, erabiltzekotan, kontuan hartu hor postposizioa dela, eta, beraz, ez duela marratxorik behar; baina beste maila bat ere badago, “gradua” adierazten duena, eta hori marratxoz idatzi behar da: ahaidetasun-maila, purutasun-maila…Bestalde, badira postposizioen bidez sortu eta lotuta idazten diren zenbait hitz: jendaurreko, prentsaurreko, hiriarteko, nazioarteko… (ikus Hiztegi Batua)

f) Bigarren osagaia bila , eske , falta duten elkarketak : diru eske, ardo bila, ogi falta… Baina, kontuz: “Zuk agindutako diruaren bila etorri naiz” aurretik mugatuta

Page 53: 00 a Estilo-liburua Osorik

dagoenez, mugatuan deklinatu behar da; beraz, “Zuk agindutako *diru bila etorri naiz” ez da zuzena.

g) Lehen osagaia euskal , erdal , giza eta itsas duten elkarketak , ihartuak ez diren neurrian (salbuespen horiek Hiztegi Batuan daude: itsasgizon, itsasontzi, itsasgora…).

h) Erdi.Hitz elkartuaren lehen osagaia denean, bereiz idatzi: Erdi Aro, erdi inozo, erdi lo… Salbuespenak, Hiztegi Batuan: erdibide, erdigune, erdialde…

i) Garai.Aposizio deitu ditugun elkarketetan, bereiz: Barroko garaitik, Errenazimentu garaian…Mendekotasuneko elkarketa bada, marratxoz: uzta-garaia…

1.2.- BETI LOTURIK:

a) Tartean - tzeko ezabatuta dutenak : jarleku (jartzeko leku), egongela (egoteko gela), idazmakina, aldagela… Hitz horiek, normalean, Hiztegi Batuan daude.Dena den, elkarketa ilun geratzen bada, marratxoz: ikas-sail, ibil-leku, irakas-sistema (kontuan hartu bi hitzen artean kontsonante bera ageri dela errepikaturik).

b) Aditza + gaitz , erraz , ezin , bera izenondoak : aldagaitz, uxagaitz, asmaezin, nekaezin, ulerterraz, moldaerraz, isurbera, minbera…Baina ezin lehen osagaia denean, bereiz: “Ezin hobeto egin du azterketa”.

c) Zenbait aditz (ikus Hiztegi Batua): odolustu, indargaldu, gaitzetsi, antzaldatu, biziberritu, indargabetu…

d) Bigarren osagaia - gin , - gintza , - gile , - zain , - zaintza , - zale , - dun , - gabe dutenak (ikus Hiztegi Batua): hargin, eltzegile, mugazain, liburuzaintza, haragizale, arduradun, zentzugabe…Baina lehen osagaia deklinaturik badago, bereiz idatzi behar dira, noski: etxeen zaintza, futbolaren zale…

e) Bigarren osagaia -buru , -aldi , -gizon , -(g)une , -kide , -(k)ume , -orde dutenak (ikus Hiztegi Batua): agintealdi, batzordeburu, elizgizon, argiune, elkartekide, sailburuorde…

Dena den, esan beharra dago hor zehar ikusten diren testuetan arau hori ez dela beti betetzen. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bertan, adibidez, batzuetan naturagune ageri da, eta beste batzuetan, natura-gune. Guk EIMArako lanetan dena lotuta idazten dugu, baina bestelakoetan marratxoz ere jartzen dugu. Berdin jokatzen dugu merkataritza-gune hitzarekin ere: lana EIMArako denean, lotuta, baina bestelakoetan, marratxoz.

Bestalde, gune beti loturik idatzi beharrak zenbait arazo sortzen ditu: nola bereizi centro de la ciudad eta núcleo urbano? Guk, EIMArako ez diren lanetan, lehena hirigune itzultzen dugu, eta bigarrena, hiri-gune. Bestela, EIMAn gune beti lotuta idazteko eskatzen digute.

Page 54: 00 a Estilo-liburua Osorik

Eta kiderekin ere kontuz ibili behar da, batzuetan lotuta eta beste batzuetan bereiz idazten baita. Adib.:Elkartekide: “Gu elkartekideak gara” (hau da, “elkarte bateko kideak gara” –“lankideak gara” formaren antzekoa da–).Elkarte kide: “Elkarte kide diren enpresek…” (hau da, “zenbait elkarte elkarren artean kideak dira”. Beraz, hor kidek izenondoaren funtzio bera du, elkarteak nolakoak diren zehazten baitu).

Horrenbestez, azken horri jarraiki, “estados miembros de la UE” itzultzean, “EBko estatu kideak…” idatzi behar da (bi hitzak bereiz), estatuak nolakoak diren esaten baita: elkarren artean kideak dira.

f) Bigarren osagaia -gai eta -alde dutenak : abadegai, erregegai, industrialde, eskualde…

g) Lehen osagaia aurre- , azpi- , gain- dutenak : aurrekontu, aurrelan, aurreproiektu, azpiegitura, azpimultzo, gainazal, gainbalio, gainkarga…

h) Zenbatzailea + izena: lauburu, hiruadar, bostortz, ehunzango, adarbakar, zelulabakar, begibakar…

i) Lehen osagaia sasi- dutenak: sasimediku, sasieskola, sasijakintsu…

j) Bigarren osagaia ontzi dutenak: Euskal estilo-libururantz (348. or.) delakoan, Sarasolak azalpen hau ematen du, gutxi gorabehera: silaba bakarreko edo bi silabako izenari lotzen bazaio, lotuta (gatzontzi, loreontzi, arrainontzi); hiru silabako edo gehiagoko izenari lotuz gero, berriz, marratxoz (azukre-ontzi).

2.- HIZTEGIA

*negutegi(-)efektua berotegi(-)efektua

*ihauteri inauteri

*itsas korronte itsaslaster

*gustora gustura, gustuko…

ikerlari h. ikertzaile

izpiritu h. espiritu

*kontutan hartu kontuan hartu

*trajedia tragedia*orijinal original

kolpatu (zauritu) ≠ kolpekatu, jo, kolpeak eman…

Page 55: 00 a Estilo-liburua Osorik

ziurrenik* e. seguru asko (Hegoaldekoa), segur aski (Iparraldekoa), ziur asko (azken hori da gutxien markatua; beraz, guk horixe erabiltzen dugu). Ez erabili hibridorik: *ziur aski (Elhuyarren ageri da, baina ez erabili), *ziurraski

3.- KALKO OKERRAK

3.1.- Gaztelaniazko pasar por Askotan, ez dakigu nola itzuli gaztelaniazko esapide hori, eta, horregatik, sekulako trakeskeriak egiten ditugu:“El futuro del medio ambiente pasa por tomar medidas más drásticas y eficientes…”OKERRA: “Ingurumenaren etorkizuna neurri zorrotz eta eraginkorragoak hartzetik igarotzen da”ZUZENAK: “Ingurumenaren etorkizuna bermatzeko, neurri zorrotz eta eraginkorragoak hartu behar dira”, “Ingurumenaren etorkizuna bermatzeko, ezinbestekoa da neurri zorrotz eta eraginkorragoak hartzea”

“La integración de los gitanos pasa por una educación de calidad”OKERRAK: “Ijitoen gizarteratzeak kalitatezko hezkuntzatik igaro behar du”, “Ijitoen gizarteratzea kalitatezko hezkuntzatik igarotzen da”ZUZENAK: “Ijitoak gizarteratzeko, nahitaezkoa da kalitatezko hezkuntza ematea”, “Ijitoak gizarteratzeko, kalitatezko hezkuntza eman behar zaie”

3.2.- Gaztelaniazko desde… hasta (pasando por) Zerrendak ematean, askotan, argi izaten dugu euskaraz ez dugula -tik… -ra (-tik igarota) itzuli behar, baina ez da erraza izaten nola adierazi jakitea. Adib.:

Batzuetan, nahikoa izaten da zerrenda ematea:“Se venden toda clase de artilugios absurdos, desde sillas que absorben los malos olores hasta gafas para evitar el vértigo, pasando por las zapatillas con ruedas…”OKER: “Era askotako tresna zentzugabeak saltzen dituzte; usain txarrak xurgatzeko *aulkietatik hasi eta bertigoaren aurkako *betaurrekoetaraino, gurpildun zapatiletatik *igarota”ZUZEN: “Era askotako tresna zentzugabeak saltzen dituzte: usain txarrak xurgatzeko aulkiak, bertigoaren aurkako betaurrekoak, gurpildun zapatilak…”, “Era askotako tresna zentzugabeak saltzen dituzte; besteak beste, usain txarrak xurgatzeko aulkiak, bertigoaren aurkako betaurrekoak eta gurpildun zapatilak”

Dena den, zerrenda horrela emanda, baliteke gaztelaniazko ñabardura bat galtzea: litekeena da gaztelaniaz, desde… esatean, tresnarik absurdoena aipatu nahi izatea; hasta… esatean, guztien artean hain absurdoa ez dena adierazi nahi izatea; eta pasando por esatean, berriz, tarteko bat agertu nahi izatea. Goiko esaldi horretan, ñabardura hori ez da hain garrantzitsua, baina, zenbaitetan, garrantzi handiagoa izan dezake.

Gainera, erne ibili, gerta daiteke-eta batzuetan benetan -tik… -ra adierazi nahi izatea. Adib.:“Se estudiará toda la Edad Media, desde la caída del Imperio Romano de Occidente hasta la caída del Imperio Romano de Oriente, pasando por el cristianismo y las cruzadas”OKER: “Erdi Aro osoa landuko da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdi tik Ekialdeko Erromatar Inperioaren erorialdi raino , kristautasunetik eta gurutzadetatik *igarota”ZUZEN: “Erdi Aro osoa landuko da: Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdi tik Ekialdeko Erromatar Inperioaren erorialdiraino, kristautasuna eta gurutzadak barne”“Erdi Aro osoa landuko da, hasi Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialditik eta buka Ekialdeko Erromatar Inperioaren erorialdian, tartean kristautasuna eta gurutzadak (direla)”

Eta benetan zer esan nahi den ez dakigunean, zer egin? Badaezpada, zerrenda moduan ematea da egokiena, baina, ahal dela, elementuak ordena egokian aipatuta. Adib.:“Se nombran todos los pintores españoles relevantes, desde Velázquez hasta Tápies, pasando por Picasso y Dalí…” Zer esan nahi du? Margolariak ordena kronologikoan aipatzen direla, eta

Page 56: 00 a Estilo-liburua Osorik

zerrendako lehen margolaria Velázquez dela, azkena Tápies, eta tartean Picasso eta Dalí aipatzen direla, besteak beste? Ala zerrenda hutsa da? Ez dakigunez, badaezpada, zerrenda moduan emango dugu, baina margolariak ordena kronologikoan ordenatuko ditugu:“Espainiako margolari garrantzitsu guztiak aipatzen dira: Velázquez, Picasso, Dalí, Tápies…”

Argi ikusten badugu zerrenda hutsa dela, egitura hau erabil dezakegu:“Nire familiako kide guztiak etorri ziren: bai ama, bai aita, baita anai-arrebak ere”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- Batetik…; bestetik…

Batzuetan, batetik erabili ondoren ahaztu egiten zaigu lekuren batean bestetik jarri behar dugula. Edo, alderantziz, bestetik erabiltzen dugu, aurretik batetik erabili ez badugu ere. Beraz, kontuan izan bi forma horietako bat erabiltzen bada bestea ere erabili behar dela.

Bestetik ≠ bestaldeHasieran batetik erabili ez bada baina beste gai batekin hasi nahi badugu, bestalde erabili behar da, eta ez bestetik.

Puntuazio-zeinuak. Kontuan hartu nola jarri behar diren:

“Batetik, irrikaz zegoen hara joateko; eta, bestetik, beldur zen ez ote zitzaion damutuko”“Batetik, irrikaz zegoen hara joateko, eta, bestetik, beldur zen ez ote zitzaion damutuko” (askotan, “koma” + “eta” = “puntu eta koma” + “eta”)“Batetik, irrikaz zegoen hara joateko; bestetik, ordea, beldur zen ez ote zitzaion damutuko”

“Baina”rekin: “Batetik, irrikaz zegoen hara joateko; baina, bestetik, beldur zen ez ote zitzaion damutuko”Beste hau, berriz, ez da erabat egokia, ez baita argi geratzen “baina” hitza aurreko perpausari ala ondorengoari dagokion (“baina” hitza perpaus artean nahiz perpaus bukaeran joan daitekeelako, “eta” ez bezala”): “Batetik, irrikaz zegoen hara joateko, baina, bestetik, beldur zen ez ote zitzaion damutuko”. Horrenbestez, anbiguotasunari bidea ixteko, hobe da puntu eta koma jartzea:“Batetik, irrikaz zegoen hara joateko; baina, bestetik, beldur zen ez ote zitzaion damutuko”.

4.2.- Bigarren bigarrenez bigarrenik

a) Testua antolatzeko: lehenik, bigarrenik… (EDO: lehenik, ondoren, gero…)“Lehenik (eta behin), eskerrak eman nahi dizkizut, gure proposamena irakurtzeko hartu duzun lanagatik. Bigarrenik, gure proposamenean egin dugun aldaketa baten berri emango dizut. Hirugarrenik, mesede bat eskatuko dizut…. Eta, azkenik,…”

b) Ordinalak: lehena/lehenengoa/lehen(da)bizikoa, bigarrena, hirugarrena…“Egin beharreko zenbait urrats zehaztu ditugu: lehena/lehen(da)bizikoa, lan-ordutegia erabakitzea; bigarrena, lehentasunak zehaztea; hirugarrena, …; eta, azkena,…”

c) Zenbat aldiz: bigarrenez“Hasieran ez zion kasurik egin, baina bere izena bigarrenez entzun zuenean, burua altxatu zuen”

Page 57: 00 a Estilo-liburua Osorik

4.3.- Berria beste bat Kontuz gaztelaniazko nuevo itzultzean. Batzuetan, berria izango da, baina ez beti.“Ha habido nuevas adhesiones a la declaración”: “Atxikimendu *berriak” “Beste atxikimendu batzuk”“Se ha producido un nuevo empate entre…”: “Berdinketa *berri bat” “Beste berdinketa bat”, “Berdinketa, berriro ere”

4.4.- SIGLAK:

Idazkera: Batetik, sigla osatzen duten letren artean ez da punturik jartzen.

Bestetik, siglaren eta deklinabide-markaren artean ez da marratxorik jarri behar (*EIMA-ren EIMAren). Hala ere, badira zenbait salbuespen:

a) Siglaren bukaerako letra eta deklinabide-markaren hasierakoa berdinak badira, jarri egn behar da: AEK-k, GKE-ei…

b) Esaldi osoa letra larriz idatzita badago, marratxoa behar du: NBE-REN ERABAKIA

c) Siglaren azken letra R kontsonantea bada eta atzizkia bokalez hasten bada, jartzeko esaten dute: AER-i. Dena den, guk ez dugu hala egiten.

Deklinabidea: Nola deklinatu behar dira siglak, izen bereziak bezala (mugagabean) ala izen arruntak bezala (mugatuan)? Berez, izen berezien laburdurak dira, eta, beraz, mugagabean eman beharko lirateke; baina, batzuetan, gauzak ez daude hain argi: NBEren (izen berezitzat hartuta, mugagabean)BEZaren (nahiz eta zerga baten izen berezia den, izen arruntzat hartuta deklinatzen da)

Bestalde, sigla nola ahoskatzen den hartu behar da kontuan, zer marka erantsi jakiteko: UPN (u-pe-ene) UPNrenUPF (u-pe-efe) UPFren. Baina RAF (raf) RAFenArazoa da siglak oso ezagunak ez badira ez dakigula nola ahoskatzen diren. Horretarako, badugu laguntza txiki bat: Egunkariaren nahiz Berriaren estilo-liburuetan zerrenda bat ageri da, sigla bakoitza nola ahoskatu jakiteko.

Parentesi artean:Sigla lehen aldiz aipatzean, komeni da zeren sigla den ere adieraztea (eta oso ezaguna ez bada, behar-beharrezkoa da). Normalean, sigla parentesi artean ematen da, izen osoaren ondoan. Behin aipatuz gero, sigla bakarrik eman daiteke. Adib.:“Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) hainbat herrialdetako ikasleen irakurzaletasuna aztertzen du urtero. ELGAren aurtengo azterketaren arabera…”

Zer hizkuntzatan eman behar dira?Guri, normalean gaztelaniazko testuak itzultzen ditugunez, hizkuntza horretan etortzen zaizkigu, baina nola jokatu behar dugu itzulpen-testuan?Nazioartekoak badira, nork bere hizkuntzan eman ohi ditu. Beraz, guk euskaraz emango ditugu: NBE (Nazio Batuen Erakundea), EB (Europar Batasuna), OME (Osasunaren Mundu Erakundea). Hala ere, badira salbuespenak: NATO (nazioartean horrela ematen baita).Oso sigla ezagunak ez badira, edo euskaraz oraindik sortu gabeak, norberak ikusiko du zer den egokiena:

Page 58: 00 a Estilo-liburua Osorik

a) Gaztelaniazkoa eman beharrean, inglesezkoa eman (ezagunagoa edo nazioartekoagoa bada).

b) Euskaraz sortu eta, lehen aldiz aipatzean, dagokion izen osoaren ondoan eman, parentesi artean.

Pluralak:AEB (Ameriketako Estatu Batuak), berez, plurala da. Nola deklinatu behar da?

Euskaltzaindiak ez du oraindik ezer arautu, baina, ohituraz, honela jokatzen da:Sigla hutsa aipatzen denean, deklinabide markarik gabe: “Herrialde industrializatuenak: Alemania, Erresuma Batua, AEB…” Esaldi baten barruan josten denean, pluralaren markaz: “AEBak ere bat etorri ziren”, “AEBek ez dute onartu”, “AEBetan gertatu zen”…

4.5.- BANATZAILEAK: BANA, BINA… (arauetan dago)

Batetik, kontuan hartu banatzaileak erabiltzean erreferenteak plurala izan behar duela beti. Izan ere, banatzaile hitzak adierazten duen bezala, zerbait banatu egiten da, dela pertsona askoren artean, dela leku batean baino gehiagotan… (ikasleei, etxeetan…). Adib.:“Eman *ikasleari hiruna horri” Okerra da. Aukera zuzenak: “Eman ikasleari hiru orri”“Eman ikasleei hiruna orri” / “Eman ikasle bakoitzari hiru orri”

Bestetik, banatzaileak ezin dira bakoitz hitzarekin batera erabili:“Eman *ikasle bakoitzari hiruna orri”“Eman ikasleei hiruna orri” / “Eman ikasle bakoitzari hiru orri”

Horrez gainera, kontuan hartu mila eta milioi zenbatzaileek ezin dutela -na atzizkia hartu. Beraz:“*Milioina euro egokitu zitzaien loterian” “Bakoitzari milioi bat euro egokitu zitzaion”

EDO: “Milioi bana euro egokitu zitzaien”“Liburu horiek *milana orri dauzkate” “Liburu horietako bakoitzak mila orri dauzka”

EDO: “Liburu horiek mila bana orri dauzkate”

Noski, bi mila, hiru mila, bost milioi… direnean, ez dago inolako arazorik, -na atzizkia ez baitzaio milioi edo mila hitzari jarri behar: “Bina milioi euro egokitu zitzaien loterian”“Liburu horiek hiruna mila orri dauzkate”, “Liburu horiek mila eta hogeita bosna orri dauzkate”,

Azkenik, banatzaileekin ari garela, gure eguneroko lanean agertutako esaldi bat itzultzen saiatzeko eskatuko dizuet. Hona hemen esaldia:“Le daremos dos columnas de tres palabras cada una”

Nola euskaratu duzue?a) “Hiru hitzetako bi zutabe emango dizkiogu”b) “Hiru hitzeko bi zutabe emango dizkiogu”c) “Hiruna hitzeko bi zutabe emango dizkiogu”d) “Hiruna hitzetako bi zutabe emango dizkiogu”

Zuzena zein den jakiteko, bi gauza hartu behar dira kontuan:

Page 59: 00 a Estilo-liburua Osorik

Batetik, nola esan behar da, hitzetako ala hitzeko? Bada, 34. arauari jarraiki, hitzeko da zuzena. Izan ere, hiru hitzetako zutabeak beste zerbait izango litzateke: hiru hitzetan dauden zutabeak (eta horrek ez du zentzurik, ezta?). Hemen, hiru hitz dituzten zutabeak esan nahi duenez, hiru hitzeko jarri behar da.Bestetik, hiru hitzeko ala hiruna hitzeko? Hiru hitzeko, berez, ez dago gaizki, baina nahasgarria da. Eman dezake zutabeetan guztira hiru hitz daudela, eta ez da hori. Beraz, egokiagoa (edo argiagoa) da hiruna hitzeko.

Horrenbestez, hau da aukerarik egokiena: c) “Hiruna hitzeko bi zutabe emango dizkiogu”

Dena den, badira gauza bera argi adierazteko beste modu batzuk. Adib.:“Zenbait hitz emango dizkiogu, bi zutabetan banatuta: zutabe bakoitzak hiru hitz izango ditu”

4.6.- BERA/BERDINA/ -A BERA

Esaldi hauek zuzenak dira: “Ohe horiek berdinak dira” (bi ohe dira, eta ezaugarri berak dituzte)“Semea aitaren berdin-berdina zen” (bi pertsona dira, eta itxura bera daukate)

Baina izen bati lotzeko, normalean, bera erabiltzen da: “Seme-alabek aitaren bide berdinari jarraitu zioten” “Seme-alabek aitaren bide berari jarraitu zioten” (bidea bat da, eta biek jarraitu zioten bide horri)“Gu ere iritzi berdinekoak gara” “Gu ere iritzi berekoak gara” (iritzia bat da, eta denok dugu iritzi hori)“Haiek arazo berdina zeukaten” “Haiek arazo bera zeukaten” (arazoa bat da –diru falta, adibidez–, eta guztiek zeukaten arazo hori)“Bi liburuetan gai berdina jorratzen da” “Bi liburuetan gai bera jorratzen da” (gaia bat da –maitasuna, kasu–, eta bi liburuetan jorratzen da)

Ez nahasi bera eta -a bera :

-a bera indargarria da, eta, esalditik kenduta ere, esanahia ez da aldatzen. Beraz, esalditik ken daitekeenez, aurreko izenak deklinabide-marka behar du, nahitaez. Adib.:

a) “Idazle bera etorri zen hitzaldia ematera” (Iaz etorritako idazle bera, adibidez)“Idazlea (bera) etorri zen liburuari buruzko hitzaldia ematera” (ez zen editorea etorri, baizik eta idazlea [bera]!)

b) “Mutil berarekin etorri da oparia erostera” (iaz mutil batekin etorri zen, eta aurten ere mutil horrekin)“Mutilarekin (berarekin) etorri da mutilarentzako oparia erostera” (harriturik bezala esaten da, mutilarekin etorri izana indartzeko)

Page 60: 00 a Estilo-liburua Osorik

9. IKASGAIA: HITZ ELKARTUAK (III), HIZTEGIA, ZENBAIT TRAKESKERIA, AHOLKU BAT

1.- HITZ ELKARTUAK (III)

1.1.- MARRATXOZ EDO LOTURIK:

Sudurluze / sudur-luze motako adjektiboak sortzen dituztenak : neska sudurluzea EDO neska sudur-luzea; ume musugorria EDO ume musu-gorria…

1.2.- -A ITSATSIAZ AMAITUAK:

Berez, Euskaltzaindiak aukera ematen du zenbait hitzen amaierako -a itsatsia galtzeko eta elkarketan marratxorik ez jartzeko (-ia bukaera dutenetan eta sei hitz hauetan: natura, literatura, hizkuntza, eliza, kultura, burdina).

Guk honela jokatuko dugu, hala EIMArako lanetan nola EIMArako ez direnetan:a) Testua letra xehez dagoenean: hitz elkartuari beti marratxoa jarriko diogu, eta -a itsatsia ere idatziko dugu. Adib.: literatura-lehiaketa, natura-baliabidea…b) Testua letra xehez dagoenean, baina hitz elkartuaren bi osagaiak letra larriz hasita: ez dugu marratxorik jarriko, eta -a itsatsiari eutsiko diogu. Adib.: Filosofia Fakultatea.c) Testu osoa letra larriz dagoenean (izenburuak…): dena letra xehez balego bezala jokatuko dugu: ESKOLA-ORDUTEGI BERRIA FILOSOFIA FAKULTATEAN (Zubimendiren Onomastika txostenean, ikasliburuetarako marratxorik gabe idazteko esaten da. Hala ere, guk marratxoa jartzen dugu, ez baitzaigu normala iruditzen hitz bera desberdin idaztea letra larriz dagoenean eta letra xehez dagoenean).d) EIMArako ez diren lanetan soilik: -a itsatsia galtzen duten hitz horietako bat erabili behar dugunean, nahi izanez gero, -a eta marratxoa ken ditzakegu (belarrira gogorra egiten zaigulako-edo). Adib.: “Kultur etxe asko egin dituzte”. Hitz elkartu batean horrela jokatzea erabakiz gero, testu horretan hitz elkartu horrekin beti berdin jokatuko dugu. Baina erabaki horrek ez du zertan beste hitzetan eragin; hau da, kultur etxe jartzeak ez du esan nahi nahitaez kultur baliabide ere jarri behar dugunik; nahi izanez gero, kultura-baliabide erabil dezakegu.

Zenbait hitz berezi: Zenbait hitzek, -a itsatsia duten arren, Hiztegi Batuaren arabera -a galtzen dute elkarketa batzuetan. Elkarketa horiek zein diren jakiteko, Hiztegi Batuan begiratu behar da: arnasa, baina: arnas aparatu, arnas hartze

burdina, baina: burdin barra, burdin hari, burdin harri, burdin hesi, burdin salda, burdin sarde, burdin sare, burdin ur, burdin ziri

balea, baina: baleontzi, balekume

Page 61: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.3.- BERRELKARKETA:

a) Ez sortu bi izen baino gehiagoko elkarketarik: aldizkari-zuzendari-bilera, soinu-uhin-hedapen-bidea. Honela eman daitezke: aldizkari-/aldizkarietako zuzendarien bilera, soinu-uhinen hedapen-bidea.

Baina kontuz! Marratxoa non jarri jakiteko, arretaz begiratu behar da zer bi hitz dauden elkarren artean lotuen: Sistema de Calidad Total: *Erabateko kalitate-sistema Itzulpen hori ez da zuzena: marratxoa jartzean, adierazten ari gara badela kalitate-sistema bat, eta sistema hori erabatekoa dela, baina berez ez da “erabateko sistema bat” (hemen, kalitatearena), baizik eta “Erabateko Kalitatearen sistema”; hau da, lehenengo lotura “erabat” eta “kalitate” hitzen artekoa denez, ezin dugu hor deklinabide-marka jarri eta hurrengo lotura marratxoz egin, marratxoz lotutako hitzen arteko lotura estuagoa baita deklinabide-markaren bidez egiten dena baino.

Horrenbestez, pentsatu eta erabaki non jarriko zenuketen marratxoa, eta non deklinabide-marka, hitz-multzo hauetan:*Gizarte esklusio egoera (situación de exclusión social)*Esku hartze egoera (situación de las intervenciones)*Gizarte baliabide sarea (red de recursos sociales)*Kalitate esperientzia trukea (intercambio de experiencias de calidad)*Kanpo ebaluazio bulegoa (oficina de evaluación de calidad)*Geologia landa lana (trabajo de campo de geología)*Udal landa bidea (camino rural municipal)

ERANTZUNAK:*Gizarte esklusio egoera Gizarte-esklusioko egoera*Esku hartze egoera Esku-hartzeen egoera*Gizarte baliabide sarea Gizarte-baliabideen sarea*Kalitate esperientzia trukea Kalitate-esperientzien trukea*Kanpo ebaluazio bulegoa Kanpo-ebaluaziorako bulegoa*Geologia landa lana Geologiako landa-lana*Udal landa bidea Udalaren landa-bidea

b) Ez egin elkarketarik, tartean adjektiboren bat badago: *hautagai berri zerrenda (honela eman: hautagai berrien zerrenda); *lan gogor eguna (honela eman: lan gogorreko eguna). Dena den, badira zenbait salbuespen (hitz elkartuei buruzko atal honen azken paragrafoan azaldu ditugu).

c) Berrelkarketa onargarria da kasu hauetan:

1.- Euskal , erdal , frantses ... dutenetan : euskal musika-taldea, euskal kultura-mintegia, euskal liburu-sorkuntza, erdal joskera-moldea, frantses lege-araudia…

2.- Aposizioetan: Elai Alai dantza-taldea, Ama Lur filma, Joanak Joan eleberria, Urola Kosta eskualdea, Bilbao-Behobia autobidea, “Goiz-Argi” aldizkaria…

Page 62: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.- Koordinazio-hedapenetan: emakume- eta haur-taldeak; ebazpen- eta jarraipen-batzordea; edari- eta izozki-saltzailea; galdera- eta harridura-markak; altzari-fabrikak eta -dendak; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila…

4.- Mendekotasuneko elkarketei irizpen, multzo, zati eta mota alorreko hitzak elkartzen zaizkienean (mendekotasuneko elkarketa + irizpen , multzo , zati , mota edo alor horietako hitzen bat):

Multzo alorrekoak : aldra, andana, bikote, ilara, kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta, talde, tropel… Adib.: matematika-liburu multzoa…Zati alorrekoak : ale, atal, apur, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin, pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati… Adib.: euri-ur apur bat…Mota alorrekoak : era, fase, klase, modu, molde, mota… Adib.: etxe-abere motaIrizpen alorrekoak : itxura, forma, usain… Adib.: testu-liburu forma

Berrelkarketa-kasu horietan guztietan, hiru hitzen artean marratxoa non jarri behar dugun jakiteko, kontuan hartu marratxoa mendekotasun-motako elkarketak eraman behar duela, ez dela jarri behar lau alor horietako hitzen aurrean. Adib.: butano-saltzaile itxura, zakar-biltzaile taldea, orein-haragi zatia… Berrelkarketa ez bada (bi hitz baino elkartzen ez badira, alegia), ordea, marratxoa jarri behar dugu, EIMArako lanetan izan ezik. Hau da, lehen azaldu dugunez,EIMArako: etxe multzoa, haragi zatia, animalia mota, mahai forma…Gainerako lanetarako: etxe-multzoa, haragi-zatia, animalia-mota, mahai-forma…

Bestalde, lehenago esan dugu berez ezin dela hitz elkarturik egin tartean adjektibo bat badago; bada, lau alor horietako hitzen bat izanez gero, egin daiteke. Adib.: perpaus subordinatu zatiak, igel tropikal motak, animalia belarjale taldea, kafe erre usaina, lore gorri sorta… Baina, noski, ezin da inon marratxorik jarri.

1.4.- KONTUZ IBILI LOTUREKIN:

Kontuan izan behar dugu beti ez dela egokia hitz elkartuak egitea: testuinguruari erreparatzea ezinbestekoa da; hau da, hitz bakoitza zerekin dagoen lotuta begiratu beharko dugu. Adib.: ardoa saltzen duen pertsona bat izendatzeko ardo-saltzaile hitz elkartua erabiltzea zilegi da, noski, baina ez edozein testuingurutan. Errioxako ardoa saltzen duen pertsona dela zehaztu nahi bada, adibidez, ezingo dugu Errioxako ardo-saltzailea esan. Izan ere, hitz elkartua osotasun bat da, eta osotasun horri guztiari lotzen zaio Errioxako. Beraz, hori esatean, ardo-saltzailea bera Errioxakoa dela adierazten ari gara. Errioxakoa ardoa dela esan nahi badugu, berriz, honelako zerbait esan beharko dugu: Errioxako ardoaren saltzailea, Errioxako ardoa saltzen duena…

Beste adibide batzuk: Zilegi da ebaluazio-emaitzak hitz elkartua sortzea, baina ez, ordea, “2. ebaluazioko emaitzak” esateko 2. ebaluazio-emaitzak adieraztea, horrekin esaten ari baikara emaitzak direla bigarrenak.Gauza bera gertatzen da jaki-zerrenda elkarketarekin ere. Zilegi da berez, baina ez aurretik “erosi beharreko” eransten badiogu, erosi beharrekoak jakiak baitira, ez zerrenda: erosi beharreko *jaki-zerrenda erosi beharreko jakien zerrenda

Page 63: 00 a Estilo-liburua Osorik

2.- HIZTEGIA

Ongi etorri (adlag. Ongi etorri gure etxera!) ≠ ongietorri (iz. Ongietorria egin zioten, eta ez ongietorria *eman))

Irudikatu: EIMArako lanetan, ez digute uzten representar adierazteko erabiltzen. Horren ordez, adierazi erabili behar dugu. Beraz, representar gráficamente grafikoki adierazi jartzen dugu, eta representación gráfica adierazpen grafikoa.

departamentu (sail) ≠ departamendu (Frantziako administrazio-barrutia)

*bakteria bakterio

*sustantzia substantzia

*ministeritza ministerio

*hospital ospitale, erietxe

*derrigorrez e. derrigorrean (eta derrigorrean Hegoaldekoa denez, h. behartuta). Derrigorrezko zuzena da. Hala ere, Hegoaldekoa denez, Euskaltzaindiak beste aukera batzuk hobesten ditu: nahitaezko, adibidez (dena den, Hegoalderako testuetan lasai erabil dezakegu, ZUBIA edo EIMArako ez bada, behintzat). Eta kontuan izan DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza dela, eta ez *Nahitaezko Bigarren Hezkuntza.

*berredura berretura*biderkaketa biderketa

desertu h. basamortu

*deuseztu deuseztatu

*dinosaurio dinosauro

*dizdira distira

betirako h. betiko

paisaia, baina masaje (*masaia), erreportaje (*erreportaia), portzentaje (h. ehuneko), sabotaje (*sabotaia),

lelo (1-'errepika; askotan errepikatzen dena'. Gaztelaniazko lema) ≠ lema (itsasontziarena. Gaztelaniaz, timón)

borobil h. biribil

nahastu h. nahasisinistu h. sinetsi

Page 64: 00 a Estilo-liburua Osorik

*merkatal merkataritza- (Adib.: merkataritza-harremanak)*nekazal nekazaritza- (Adib.: nekazaritza-produktuak)industrial (zuzena da, baina ezin da hitz elkartuak egiteko lehen osagaitzat erabili, izenondoa baita. Beraz: *industrial produktuak “produktu industrialak” nahiz “industria-produktuak”

3.- ZENBAIT TRAKESKERIA

3.1.- Valorar positivamente *baikortasunez balioetsi Batetik, positiboa eta baikorra ez dira gauza bera (baikorrak pertsonak izaten dira), eta, bestetik, balioetsi aditzak “baliozkotzat edo balioduntzat jo” esan nahi du (horrelako kontuak argitzeko, oso erabilgarriak dira Ibon Sarasolaren hiztegiak). Gaztelaniaz valorar agertzen zaigunean, beraz, benetan zer esan nahi duen aztertu beharko dugu (erreparatu ez dudala esan “baloratu beharko dugu”):

1) Balioetsi 2) Aztertu3) Aintzat hartu4) Balioztatu, zenbatetsi (tasar, valorar económicamente)5) Estimatu (kontuz hitz honen euskarazko adierarekin!)6) Kalkulatu

(7) Baloratu: kimikan erabiltzen da; bestela, egokiagorik aurkitu ezean baino ez erabili

Oharra: gaztelaniazko estimar eta euskarazko estimatu ez dira gauza bera. Gaztelaniazko estimar (los daños…) euskaraz “(kalteak…) kalkulatu” edo “balioztatu” da, eta euskarazko estimatu, berriz, “eskertu”.)

Adib.:“El objetivo es que los alumnos valoren las aportaciones de otras culturas” “Ikasleek beste kultura batzuen ekarpenak balioestea da helburua”

“Tendrán que valorar los daños causados por el temporal” “Ekaitzak zenbateko kalteak eragin dituen aztertu beharko dute”, “Ekaitzak zenbat kalte eragin duen kalkulatu beharko dute”, “Ekaitzak eragindako kalteak balioztatu/zenbatetsi beharko dituzte” (kalte ekonomikoez ari gara)

“Tendrán que valorar el alcance de los daños” “Kalteak zenbaterainokoak izan diren aztertu beharko dute”

“Se valorará el conocimiento de otras lenguas” Beste hizkuntza batzuk jakitea kontuan/aintzat hartuko da”

“En la oficina valoran mucho tu trabajo” “Bulegoan oso aintzat hartzen dute zure lana ”

“Han valorado la disolución en el laboratorio: “Disoluzioa laborategian baloratu dute”

“Valora de uno al diez cada frase” “Eman batetik hamarrera arteko puntuak

“Valorar éticamente un acto”OKER: “Ekintza bat *etikoki *baloratzea”ZUZEN: “Aztertzea ekintza bat zenbateraino den etikoa”

“Sé valorar el esfuerzo que hay que realizar para aprender una lengua”OKER:.“Badakit *baloratzen hizkuntza bat ikasteko egin behar den ahalegina”ZUZEN: “Badakit ahalegin handia egin behar dela hizkuntza bat ikasteko”, “Badakit zer-nolako ahalegina egin behar den hizkuntza bat ikasteko”, “Badakit zenbateko ahalegina egin behar den hizkuntza bat ikasteko”

Page 65: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Valoramos mucho nuestra lengua” “Estimu handitan dugu gure hizkuntza”, “Balio handikotzat dugu gure hizkuntza”

“Valoraron mucho su ayuda” “Izugarri estimatu zuten haren laguntza”

3.2.- Gaztelaniazko establecer ez da beti ezarri

Aditz hori itzuli beharra egokitzen zaigunean ere, zer esan nahi duen begiratu beharko dugu. Guk hemen zenbait adibide azaldu ditugu, baina gerta daiteke beste testuinguru batzuetan beste moduren batera itzuli behar izatea. Automatikoki itzuli beharrean euskaraz pentsatzea da kontua, beti bezala.

a) Establecer relaciones Harremanak *ezarri Harremanak izan, harremanak izaten hasi, harremanak hasi (zer esan nahi duen begiratu beharko da). Adib.:

“Deben decidir con qué países les interesa establecer relaciones diplomáticas”OKER: “Harreman diplomatikoak zer herrialderekin *ezarri nahi dituzten erabaki behar dute”ZUZEN: “Harreman diplomatikoak zer herrialderekin izan nahi dituzten erabaki behar dute”

“Establecieron relaciones profesionales con el ayuntamiento” “Udalarekin harreman profesionala izaten hasi ziren”, “Udalarekin harreman profesionaletan hasi ziren”, “Udalarekin harreman profesionalak hasi zituzten”

Bestalde, harremanetan jarri zuzena da, hau esateko:“Udala eta kirol-elkarteak harremanetan jarri ziren”“Internet bidez jarri ziren harremanetan”

b) Establecer la relación entre… y… Harremanak *ezarri

“Para establecer la relación legal padre-hijo, hay que llevar a cabo unos trámites en el registro” “Aita-semea” lege-harremana sortzeko, ezinbestekoa da…”

“Establece la relación entre los siguientes símbolos y palabras” “Adierazi sinbolo bakoitzari zer hitz dagokion”

“Establece la relación existente entre ese hombre y esa mujer” “Azaldu zer harreman dagoen gizonezko horren eta emakumezko horren artean”, “Azaldu zer harreman-mota duten gizonezko horrek eta emakumezko horrek”

“Establece la relación entre el crecimiento económico y el cambio climático” “Adierazi zer lotura/erlazio (*harreman) dagoen ekonomia-hazkundearen eta klima-aldaketaren artean”

c) Establecer (determinar, concretar)“Se reunieron para establecer los términos de la relación laboral” “Lan-harremanaren baldintzak zehazteko/finkatzeko bildu ziren”

d) Establecerse en un lugar “Se estableció en la corte” “Gortera joan zen bizitzera”“Después de recorrer todo el mundo, se estableció en Paris” “Mundu osoan ibili ondoren, Parisen jarri zen bizitzen”

e) Establecer (instituir)“Después de la guerra, establecieron una monarquía “Monarkia ezarri zuten”“Establecieron/instituyeron una fundación “Fundazioa sortu zuten”

Page 66: 00 a Estilo-liburua Osorik

f) Establecer (colocar)“Han establecido controles en los puestos fronterizos” “Mugetan kontrolak jarri dituzte”

g) Establecer (ordenar, mandar, decretar)“La ley establece que hay que pagar los daños y perjuicios” “Legeak kalte-galerak ordaindu behar direla agintzen/ezartzen/xedatzen du”

h) Establecer un negocio“Ha establecido su negocio en la calle” “… kalean ireki du negozioa”“Ha establecido un negocio de compra-venta” “Salerosketa-negozio bat sortu du”

i) Establecer (teorías, principios, ideas…) “Estableció los principios de la Teoría de la Relatividad” “Erlatibitatearen Teoriaren printzipioak finkatu zituen”

j) Establecer una costumbre“Hace mucho que establecimos la costumbre de reunirnos el primer domingo de febrero” “Aspaldian hartu genuen otsaileko lehen igandean biltzeko ohitura”

3.3.- Gaztelaniazko sociedad ez da beti gizarte . Batzuetan, elkarte edo sozietate ere bada: “Sociedad protectora de animales” “Animalien babeserako elkartea”“Sociedades gastronómicas” “Elkarte gastronomikoak”

“Sociedad anónima” “Sozietate anonimo”“Sociedad cooperativa” “Sozietate kooperatibo” (ekonomia-terminoa), kooperatiba (termino arrunta)“Sociedad limitada” “Sozietate mugatu”

3.4.- -ren aurreana)“Mostraron su rechazo ante tales actos” OKER: “Beren gaitzespena agertu zuten ekintza *horien aurrean”ZUZEN: “Ekintza horien aurka agertu ziren”, “Ekintza horien aurka zeudela adierazi zuten”, “Ekintza horiek gaitzetsi zituzten”

b) “Ante la falta de interés por parte del público, los responsables del acto se marcharon sin mediar palabra”OKER: “Ikus-entzuleen interes *faltaren aurrean, ekitaldiaren antolatzaileek ezer esan gabe alde egin zuten” ZUZEN: “Ikus-entzuleen interes falta ikusita, ekitaldiaren antolatzaileek ezer esan gabe alde egin zuten”

c) No podemos quedarnos callados ante tal situación:OKER: Egoera *horren aurrean, ezin gara isilik geratu.ZUZEN: Egoera hori ikusita, ezin gara isilik geratu”, “Egoera horretan, ezin gara isilik geratu”, “Egoera hori izanik, ezin gara isilik geratu”

d) “Decidieron actuar con firmeza ante las injusticias”OKER: “*Bidegabekerien aurrean irmo jokatzea erabaki zuten” ZUZEN: “Bidegabekeriei irmo aurre egitea erabaki zuten”

e) “Se mostraron muy decepcionados ante su falta de interés”OKER: “Desengainu handia hartu zuten haren interes *faltaren aurrean”ZUZEN: “Desengainu handia hartu zuten haren interes falta zela-eta”

Page 67: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.5.- Perpaus kontzesiboak ( nahiz eta , arren , ba…ere ) Nahiz eta (oztopoa / oztoporik eza) ≠ baina , dena den … (azalpena)

Perpaus kontzesiboen bidez (…arren / nahiz eta… / ba… ere), perpaus nagusiko ekintzaren aurkakoa den arrazoiren bat azaltzen da: batzuetan, ekintza nagusia betetzeko oztoporen bat izaten da (dena den, oztopo hori ez da nahikoa ekintza nagusia ez betetzeko), eta, beste batzuetan, alderantzizkoa adierazten da (zerbait bete dadin oztoporik ez dago, baina, hala ere, ekintza ez da betetzen). Adib.:

“Asko ikasi ez bazuen ere (oztopoa), erraz gainditu zuen azterketa (ekintza bete zen)”“Asko ikasi bazuen ere (oztoporik ez), ez zuen azterketa gainditu (ekintza ez zen bete)”“Diru asko irabazten ez duen arren (oztopoa), bere gastuak ordaintzeko lain izaten du (ekintza betetzen da)” “Diru asko irabazten duen arren (oztoporik ez), ez du inoiz bere gastuak ordaintzeko lain izaten (ekintza ez da betetzen)”“Nahiz eta hamaika bider begiratu zuen (oztoporik ez), ez zuen ikusi (ekintza ez zen bete)”

Perpaus horiek guztiak, noski, eman daitezke juntagailu adbertsatiboak (baina, hala ere) erabiliz ere (koordinazioa erabiliz, beraz):

“Asko ikasi zuen, baina (hala ere) ez zuen azterketa gainditu”“Diru asko irabazten du; hala ere, ez du inoiz bere gastuak ordaintzeko lain izaten”“Hamaika bider begiratu zuen, baina ez zuen ikusi”

Eta, hain zuzen ere, askotan egokiagoa da juntagailu adbertsatibo horiek (baina, hala ere…) edo lokailuren bat (dena den, nolanahi ere…) erabiltzea, kontzesiboak (nahiz eta, arren…) baino. Izan ere, kontuz ibili behar dugu, gaztelaniazko aunque guztiak ez baitira euskaraz perpaus kontzesiboak, azalpenak baizik:“En Internet se encuentran fácilmente videos y documentos sobre mujeres científicas, aunque la mayoría son estadounidenses”“Interneten erraz aurki daitezke emakume zientzialariei buruzko bideoak eta dokumentuak, gehienak estatubatuarrak *diren arren Okerra da. Izan ere, argi dago estatubatuarra izatea ez dela Interneten agertzeko oztopo. Beraz, esaldi hori ez dago zuzen adierazita; ez da kontzesiboa, azalpena baizik. Honelako zerbait esan beharko litzateke:“Interneten erraz aurki daitezke emakume zientzialariei buruzko bideoak eta dokumentuak; baina / dena den, gehienak amerikarrak dira”

Beste adibide batzuk:

a) “1871n, herriko parrokia-eliza egiteko proiektua aurkeztu zuten, *nahiz eta azkenean ez zuten bukatu”Hor ere, eliza bukatu ez izana ez da proiektua aurkezteko (ekintza nagusia) oztopo edo arazoa. Hor ere azalpena da. Beraz:“1871n, herriko parrokia-eliza egiteko proiektua aurkeztu zuten; nolanahi ere, azkenean ez zuten bukatu” / “… dena den, azkenean ez zuten bukatu”

b) “Lehen gizaki-talde haiek oreinak eta zaldiak ehizatzen zituzten, *nahiz eta animalia txikiagoak ere harrapatzen zituzten” “Lehen gizaki-talde haiek oreinak eta zaldiak ehizatzen zituzten; baina / dena den, animalia txikiagoak ere harrapatzen zituzten”

c) "Aunque le he dado una aspirina, le sigue doliendo la cabeza"

Page 68: 00 a Estilo-liburua Osorik

"Nahiz eta aspirina bat eman diodan, buruko mina du oraindik"

d) "Le he dado una aspirina, aunque le sigue doliendo la cabeza"OKER: “Aspirina bat eman diot, *nahiz eta buruko mina duen oraindik"ZUZEN: "Aspirina bat eman diot, baina buruko mina du oraindik""Aspirina bat eman diot; hala ere, buruko mina du oraindik"

3.6.- Hala ere , alabaina ≠ aitzitik

Erabili aitzitik forma alderantziz adierazteko, eta ez hala ere adierazteko:“Askok aipatzen dute; *aitzitik, gutxik dakite ongi zer den” “Askok aipatzen dute; hala ere, gutxik dakite ongi zer den”“Ez genuen etsaia menderatzerik lortu; aitzitik, haiek garaitu gintuzten gu” ZUZENA

Bestalde, alabaina formak hala ere adierazten du: “Askok aipatzen dute; alabaina, gutxik dakite ongi zer den”

Erreparatu puntuazioari: aurretik, puntu eta koma; atzetik, koma.

4.- AHOLKU BAT HITZEN ORDENA DELA-ETA

Batzuetan, ez dakigu gaztelaniazko testuko hitz bat aurretik duen hitz bakar batekin ala gehiagorekin lotuta dagoen. Adib.:

“Se concederán ayudas para las personas dependientes y mayores cuya renta no supere la cantidad de … euros”

Zerekin dago lotuta cuya renta no supere la cantidad de … euros, mayoresekin bakarrik ala personas dependientes y mayoresekin? Zalantzarik izanez gero, ahal bada, gaztelaniazko ordenari eutsi beharrean, buelta eman eta gaztelaniaz bezain anbiguo utzi:

“Laguntzak emango dira, … eurotik beherako errenta duten adinekoentzat eta besteren mendeko pertsonentzat ”

Page 69: 00 a Estilo-liburua Osorik

10. IKASGAIA: MENDEKO PERPAUSEN ERABILERA OKERRA, HIZTEGIA, KALKOAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- MENDEKO PERPAUSEN ERABILERA OKERRA

1.1.- HELBURU EZ DIREN HELBURUZKOAKBatzuetan, helburuzko perpausak erabiltzen ditugu, berez helbururik adierazi nahi ez den arren:a) “Hamar egun eman zituen lanean jo eta ke, azkenean *kaleratua izateko”. Nork eman nahi ditu hainbeste egun lanean, nagusiak kalera bota dezan lortzeko? Ba al du zentzurik? Argi dago hor beste gauza bat esan nahi dela:“Hamar egun eman zituen lanean jo eta ke; hala ere, azkenean kaleratu egin zuten”.

b) “Retegiren hiru dejada ezin sinetsizko moduan eraman zituen Titinek, laugarrenean *huts egiteko”. Argi dago hor ez dagoela inolako helbururik, ezta?ZUZEN: “Retegiren hiru dejada ezin sinetsizko moduan eraman zituen Titinek, baina laugarrenean huts egin zuen”.

c) “Las olas se alzaban para (luego) volver a caer…” “Olatuak altxatu egiten ziren, gero berriz *erortzeko” (izan ere, ez dira helburu horrekin altxatzen)ZUZEN: “Olatuak altxatu egiten ziren, eta gero atzera/ostera erortzen”

d) “Tropeletik ihes egin zuen, helmugatik bi kilometrora *harrapatua izateko”ZUZEN: “Tropeletik ihes egin zuen, baina helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten”

1.2.- KAUSA ETA AZALPENA ( -lako ≠ bait )Askotan, azalpen hutsa dena -lako formaren bidez ematen dugu, baina, berez, -lako kausa adierazteko erabili behar dugu, eta azalpenak emateko, berriz, bait- forma.

Horrenbestez:a) “Aitona askotan haserretzen zen, jenio bizia zuelako” “…jenio bizia baitzuen”. Izan ere, jenio bizia izatea ez da kausa, azalpena baizik. Askotan haserretzearen kausa edo kausak beste batzuk izango ziren (bilobaren bihurrikeriak, amonaren erantzunak…)

b) “Egindako mesedea eskertzeko, Mikel Urdangarinen azken diskoa oparitu zidan, oso gustuko dudala dakielako” “…oso gustuko dudala baitaki”. Hor ere, kausa mesedea egin izana izango da, eta ez nik egile horren lanak gustuko izatea; hori azalpena baino ez da.

c) “Espazio-ontzian istripua izan zuenetik, komunikazio-bide guztiak erabat etenda zituen. Baina laster iritsiko zen Eure ilargira, eta han, agian, berarekin harremanetan jartzen saiatuko ziren, bertan gizakien hiri handi bat zegoelako”

Eure ilargian astronauta horrekin harremanetan jartzen saiatzeko arrazoia ez da bertan gizakien hiri handi bat egotea, baizik eta kezkatuta egotea… Hor benetan esan nahi dena beste hau da:

“Espazio-ontzian istripua izan zuenetik, komunikazio-bide guztiak erabat etenda zituen. Baina laster iritsiko zen Eure ilargira, eta han, agian, berarekin harremanetan jartzen saiatuko ziren, bertan gizakien hiri handi bat baitzegoen”Alegia, azaldu egiten da zergatik saiatuko diren ilargi horretan (eta ez beste lekuren batean) astronautarekin harremanetan jartzen.

Page 70: 00 a Estilo-liburua Osorik

d) “Bazkaltzera gonbidatu behar baduzu, har ezazu kontuan ez duela inoiz haragirik jaten, barazki-jalea *delako” “…barazki-jalea baita”. Argi dago esaldi horretan ez dela kausa adierazi nahi. Azalpen hutsa da; kausa beste bat izango da: animaliarik hiltzea nahi ez izatea… Dena den, gerta daiteke beste testuinguru batzuetan kausa izatea. Adib.: “–Zergatik ez du inoiz haragirik jaten? Gustatzen ez zaiolako, akaso? –Ez. Ez du haragirik inoiz jaten, barazki-jalea delako”

e) “Berehala egingo duzu, oso erraza delako” “…oso erraza baita”

1.3.- BALDINTZA EZ DIREN BALDINTZAKa) OKER: “Iaz 10.000 pertsona bildu *baziren, aurten 15.000 izan/bildu dira”. Hor ez dago inolako baldintzarik, ez eta ondoriorik ere.ZUZEN: “Iaz 10.000 pertsona bildu ziren; aurten, berriz, 15.000”

b) OKER: “Bilboko biztanleriak behera *egin badu, Gasteizkoak gora”ZUZEN: “Bilboko biztanleriak behera egin du, eta Gasteizkoak, berriz, gora”

c) OKER: “Aldaketak egin *baditut, aurreko antolaketarekin gustura ez nengoelako da” (kalko hutsa da)ZUZEN: “Aurreko antolaketarekin gustura ez nengoelako egin ditut aldaketak”

1.4.- DENBORA ADIERAZTEN EZ DUTEN DENBORAZKOAK“Aurten 5 langile hil dira lanean, makina bat gainera *erori ostean / *erortzean”. Egia da, bai, ez direla makina erori aurretik hil, baina berez beste zerbait adierazi nahi da:

“Aurten 5 langile hil dira lanean, makina bat gainera erorita” / “…erori zaielako / “…makina batek azpian harrapatuta”

“Langileen erdiak euskaldunak *diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak” “Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, (berriz,) erdaldunak”

“Iaz 3.500 etxebizitza saldu ziren *bitartean, aurten 1.500 saldu dira” “Iaz 3.500 etxebizitza saldu ziren; aurten, berriz, 1.500 (saldu dira)”

1.5.- AHALERA: posibilitate epistemikoa eta ez-epistemikoa (dezake, lezake baliteke)Kontuz ibili behar dugu ahalerarekin, askotan ez baitugu behar bezala erabiltzen.Izan ere, maiz, posibilitate epistemikoa adierazteko baliatzen dugu, baina posibilitate ez-epistemikoa adierazteko baino ez genuke erabili behar.

Azter dezagun auzia poliki-poliki. Bi posibilitate-mota daude: epistemikoa eta ez-epistemikoa.

Posibilitate epistemikoa: hiztunaren ustez zerbaitek egia izateko edo gertatzeko duen probabilitatea adierazten du. Hori esateko, ez genuke ahalera erabili behar. Adib.:“Litekeena da bihar Miren Bilbora joatea” (hori adierazteko, ez esan “Miren bihar Bilbora *joan daiteke”)“Daitekeena da datorren urtean Txinara joatea bizitzera” (“Datorren urtean Txinara *joan gaitezke bizitzera”)

Page 71: 00 a Estilo-liburua Osorik

Dena den, Alberdi eta Sarasolaren estilo-liburuan esaten denez, zilegi da izan daiteke zentzu epistemikoan erabiltzea:“Hori egia izan daiteke” (“Badaiteke hori egia izatea)Eta ezin forma zentzu epistemikoan erabil daiteke:“Ezin ditu izan hamar urte!”

Posibilitate ez-epistemikoa: perpauseko subjektuaren gaitasuna, baimena edo potentziala adierazten du. Ahalera erabiltzen da, edo ahaleraren baliokideak:“Miren Bilbora joan daiteke, autoa dauka-eta”“Hemen erre daiteke”“Miren ezin da Bilbora joan”“Hemen ezin da erre”“Ez naiz lan hori egiteko gauza”“Mirenek ez dauka Bilbora joaterik”

Batzuek, posibilitate epistemikoa adierazteko, gaztelaniatik hartutako forma bat erabiltzen dute: posible izan forma. Baina ez da oso txukuna. Adib.:“Posible da bihar ministroak dimititzea” “Baliteke / daitekeena da / litekeena da bihar ministroak dimititzea”

Beste batzuek, gaztelaniari jarraiki, ahaleraren alegiazko forma erabiliz konpondu nahi izaten dute arazoa; hau da, lezake erabiliz, adibidez. Baina hori ere ez da zuzena.

Horrenbestez::“Es posible que / puede que mañana vuelvan a bombardear Iraq”, “Mañana podrían volver a bombardear Iraq” OKER: “*Posible da bihar Irak berriro bonbardatzea”

“Bihar berriro *bonbarda dezakete Irak”“Bihar berriro *bonbarda lezakete Irak”

ZUZEN: “Badaiteke bihar berriro bonbardatzea Irak”“Baliteke bihar berriro bonbardatzea Irak”“Daitekeena da bihar berriro bonbardatzea Irak”“Litekeena da bihar berriro bonbardatzea Irak”“Gerta daiteke bihar berriro bonbardatzea Irak”“Gerta liteke bihar berriro bonbardatzea Irak”

Zentzu epistemikoa adierazteko beste zenbait modu:

“Ustez, ministroak bihar dimitituko du”“Diotenez, ministroak bihar dimitituko du”“Antza denez, ministroak bihar dimitituko du”“Dirudienez, ministroak bihar dimitituko du”“Ministroak bihar dimitituko omen du”“Ministroak bihar dimitituko duela dirudi”“…k uste du ministroak bihar dimitituko duela”“…ren ustez/iritziz, ministroak bihar dimitituko du”“Ministroak bihar dimitituko duelakoan gaude”“–Dimititu al zuen? –(Ez dakit,) dimitituko zuen…” (lehenaldian: -ko + aditza lehen)

Page 72: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.6.- HIPOTESI GEHIEGI

1.6.1.- Gaztelaniaren eraginez, gaizki erabiltzen ditugu euskaraz baldintza-ondorioetako alegiazko forma batzuk:“Inkesten arabera, BBk irabaziko *lituzke hauteskundeak, eta CC *litzateke bigarren alderdia”. Esaldi horretan, “irabaziko lituzke” baldintzaren ondorioa da, baina hor ez da inolako baldintzarik ageri; beraz, ondorioa ematekotan, baldintza jarri beharko genuke:“Inkesten arabera, hauteskundeak orain egingo balira, BBk irabaziko lituzke, eta CC izango litzateke bigarren alderdia”

Bestela, ez dugu ondoriorik eman behar: “Inkesten arabera, BBk irabaziko ditu hauteskundeak, eta CC izango da bigarren alderdia”

1.6.2.- Beti ez da baldintza sartuta konpontzen, esaldiak ez baitu beti zentzu hori:a) “Nagusiarekin negoziatuko *lukeen ordezkari bat izendatu nahi dute”ZUZEN: “Nagusiarekin negoziatzeko ordezkari bat izendatu nahi dute”, “Ordezkari bat izendatu nahi dute, nagusiarekin negoziatzeko / negozia dezan”

b) OKER: “Loteriako zenbaki sarituak asmatuko *lituzkeen makina bat nahi nuke”ZUZEN: “Loteriako zenbaki sarituak asmatuko dituen makina bat nahi nuke” / “Loteriako zenbaki sarituak asmatzen dituen makina bat nahi nuke” (hor, nuke forma utzi dugu, “halakorik ahal izango balitz”… edo antzeko zerbait esan nahi duelakoan; ametsa da)“Loteriako zenbaki sarituak asmatzeko gai den makina bat nahi nuke”

c) “Según palabras del ministro, estaríamos ante una epidemia de gripe”OKER: “Ministroaren hitzetan, gripe-epidemia *baten aurrean *egongo ginateke”ZUZEN: “Ministroak esan duenez, gripe-epidemia dago, antza”

d) “Según los rumores, el príncipe estaría a punto de casarse”OKER: “Zurrumurruen arabera, printzea laster *ezkonduko litzateke”ZUZEN: “Zurrumurruen arabera, printzea laster ezkonduko da”

1.6.3.- Beste batzuetan, berriz, baldintza izan arren, ez da berez alegiazkoa.Gaztelaniaz ohitura handia dago halakoak erabiltzeko, baina euskaraz, alegiazkoak “ametsak” dira ia; hau da, ia ezinezkotzat jotzen diren gauzak adierazteko erabiltzen dira, edota benetan ezinezkoak direnak adierazteko: “Loteria tokatuko balitzait…”, “Ni alkate (izango) banintz…” esaten denean, ez dugu inolako esperantzarik halakorik gertatzeko; are gehiago, baliteke inoiz loteriarik ez erostea, geure burua alkatetzarako hautagai ez aurkeztea… Eta “ni zu izango banintz…” esaten dugunean, badakigu hori ez dela inoiz gertatuko. Beraz, utz ditzagun alegiazko baldintzak ia ezinezko jotzen ditugun horietarako, eta erabil dezagun baldintza erreala gainerakoetarako:a) OKER: “Epe horretan arazoa konponduko ez *balitz, kurduek bi aukera izango *lituzkete: edo bilera atzeratu, edo beste nonbait egin”ZUZEN: “Epe horretan arazoa konpontzen ez bada, kurduek bi aukera izango dituzte: edo bilera atzeratu, edo beste nonbait egin”

b) OKER: “Planak aurrera *egingo ez balu, 10.000 pertsona *hilko lirateke”ZUZEN: “Planak aurrera egiten ez badu, 10.000 pertsona hilko dira”

c) “Si no se presentare, perderá su derecho a…”.OKER: “*Agertuko ez balitz…” Ez da alegiazko baldintza, etorkizunekoa baizik; beraz:ZUZEN: “Agertzen ez bada, … galduko du”

Page 73: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.6.4.- Gauza bera gertatzen da ahalerarekin: askotan, gaztelaniazko moldeari jarraiki, ahalera erabiltzen dugu, esaldiak berez ahaleraren zentzurik ez eduki arren. Adib.:

a) “Los retrasos que pudieran presentarse no darán derecho a reclamación alguna”OKER: “*Gerta litezkeen atzerapenek ez dute eskubiderik emango erreklamaziorik egiteko”ZUZEN: “Atzerapenik gertatuz gero / gertatzen bada, ez da inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango”, “Atzerapenek, halakorik gertatuz gero, ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik emango”

b) “Los candidatos que pudieran presentarse tendrán derecho a…”OKER: “*Aurkez daitezkeen hautagaiek eskubidea izango dute…” (Noski, aurkez ezin daitezkeenek ez dute ezertarako eskubiderik izango!)ZUZEN: “Aurkezten diren hautagaiek eskubidea izango dute…”“Hautagaiek, aurkeztuz gero, eskubidea izango dute…”

c) “Desde la cima puede contemplarse un paisaje espectacular”OKER: “Gailurretik paisaia ikusgarria *ikus daiteke” ZUZEN: “Gailurretik paisaia ikusgarria/zoragarria ikusten da”

2.- HIZTEGIA

*ihardun, *iharduera jardun, jarduera

*amankomun komun (Adib.: ezaugarri komunak / guztien ezaugarriak)

andere (Iparraldekoa denez, hobeto andre)

*aurrekalde aurrealde edo aurreko alde*atzekalde atzealde edo atzeko alde.*kanpokalde kanpoalde edo kanpoko alde

zenbatgarrenbatgarren*bostgarren (okerra da, hiru kontsonante bata bestearen jarraian dituelako) bosgarren*bostpasei bospaseilauzpabost

*erasotu eraso egin edo eraso. Horrenbestez, *erasotua erasoa.Bestalde, beti NORI: “eraso egin dio” edo “eraso dio”.

Page 74: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.- KALKOAK

3.1.- X IZENEZ EZAGUTUA

Euskaraz, esapide hori ez da batere naturala. Horren ordez, deitu aditzaren forma sintetikoa (deritzo…), esan aditzaren forma perifrastikoa (esaten zaio…) edo izeneko erabili beharko genituzke. Adib.: “Ha sido detenido Fernando Sánchez, el famoso delincuente conocido como El ladrón del aeropuerto”OKER: “Fernando Sánchez atxilotu dute, El ladrón del aeropuerto *izenez ezagutzen den gaizkile ezaguna”ZUZEN: “Fernando Sánchez atxilotu dute, El ladrón del aeropuerto izeneko gaizkile ezaguna”, “Fernando Sánchez atxilotu dute, El ladrón del aeropuerto deritzon / esaten dioten gaizkile ezaguna”, “Fernando Sánchez atxilotu dute; hau da, El ladrón del aeropuerto esaten dioten/ deritzoten gaizkile ezaguna”

Bestalde, EIMAren estilo-liburuko 4. atalean, Morfosintaxia izenekoan, adierazten da osagarri den sintagma mugatuan deklinatu beharko dela batzuetan, eta beste batzuetan, berriz, mugagabean:

3.1.1- Izeneko formarekin, ez da mugatu behar:“*Urtarrak izeneko animaliak…” “Urtar izeneko animaliak…”“*Pubertaroa izeneko garaia…” “Pubertaro izeneko garaia…”

3.1.2.- Deitu eta esan formekin, berriz, honela jokatu behar dugu:

a) Osagarria izen arrunta denean: mugagabean. Adib.:“Giza haragia jaten duenari *antropofago a esaten zaio / deritzo” “Giza haragia jaten duenari antropofago esaten zaio / deritzo”“Uretan bizi diren animaliei *urtarr ak deritze / esaten zaie” “Uretan bizi diren animaliei urtar deritze / esaten zaie”

b) Osagarriaren barruan izena + izenendoa/izenlaguna egitura izanez gero: a ukerazkoa da mugatua edo mugagabea erabiltzea. Adib.:“...oinarrizko magnitude(ak) esaten zaie”“Txingor bigun(a) ere esaten zaio…”“... landako saltxitxoi(a) deritzo”

c) Izen arruntak izendapen edo izen berezi bihurtzean: mugatuan. Adib.:“Euskara Juridikoa deritzo ikasgai bati”“Maiteminduen Iturria deritzon tokian”“Boyle-Mariotteren legea esaten zaio horri”

Azkenik, aipa dezagun izena ukan esapidea X du izena hurrenkeran eman behar dela, eta ez X izena du hurrenkeran.

3.2.- HORI GUTXI BALITZ

Gaztelaniazko por si fuera poco esapidearen kalko oker hori maiz entzuten eta irakurtzen da gure artean. Nola konpondu?a) “Por si eso fuera poco, es un gran escritor”OKER: “*Hori gutxi balitz, idazle handia da”

Page 75: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUZEN: “Horrez gainera / Eta gainera, idazle handia ere bada”

b) “Por si eso fuera poco, les obligan a trabajar 12 horas diarias”OKER: “*Hori gutxi balitz, egunean 12 orduz lan egitera behartzen dituzte”ZUZEN: “Hori gutxi balitz bezala, egunean 12 orduz lan egitera behartzen dituzte” “Hori gutxi ez, eta egunean 12 orduz lan egitera behartzen dituzte” “Horrez gainera, egunean 12 orduz lan egitera behartzen dituzte”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- HAREN/BERE/BERAREN

Askotan, ez dakigu nola itzuli gaztelaniazko su/sus formak.

1.- Beharrezkoa ez bada, ez erabili: “Se fue a su casa” “Bere etxera joan zen”“Bere seme-alabak mendian hezi zituen”“Bere autoa hartu eta…”“Bere jertsea jantzi eta…”“Kirola bere neurrian eginez gero…”“Bere anaia da” “Anaia du”“Nor hurbilduko da bere ondora?” “Nor hurbilduko zaio?”“Futbol-taldeak bere nagusitasunari eutsi zion”

2.- BERE forma bihurkaria da: izen bati erreferentzia egiteko, izen horrek NOR, NORK edo NORI kasuan egon behar du deklinaturik, eta, beraz, perpauseko aditzean markatuta agertu behar du (horixe da euskal aditz-sistemaren ezaugarrietako bat). NOREKIN, adibidez, ez da aditzean markatzen, eta, beraz, deklinabide-marka hori duen izenari erreferentzia egiteko ezin dugu bere erabili. Beste modu batera esanda: aditzean markatuta ez dagoena (NOR, NORK edo NORI ez dena) ezin da izan bereren erreferentea. Ikus dezagun:

“Patxi bere etxean utzi dugu”. Zuzena ote da? Erabil ote daiteke bere, Patxiri erreferentzia egiteko? Erantzuna: bai, Patxi NOR kasuan deklinatuta dagoelako, eta, beraz, aditzean markatuta dagoelako. Hau da: “dugu” NOR-NORK (NORK: Guk, NOR: Patxi)

“Patxi bere etxera joan da” (bere erabil daiteke Patxiri erreferentzia egiteko, Patxi NOR kasuan deklinatuta dagoelako eta aditzean markatuta dagoelako. Hau da: “joan da” NOR motako aditza da, eta NOR hori Patxi da).

“Patxik (NORK) bere dirua ekarri du” (bere erabil daiteke Patxiri erreferentzia egiteko, Patxi NORK kasuan deklinatuta dagoelako eta aditzean markatuta dagoelako: “du” NOR-NORK aditz horretan, NORK: Patxik)

“Patxiri (NORI) bere jarrerak egin dio kalte” (bere erabil daiteke Patxiri erreferentzia egiteko, Patxi NORI kasuan deklinaturik dagoelako eta aditzean markatuta dagoelako: “dio” NOR-NORI-NORK aditz horretan, NORI: Patxiri)

“Patxiri (NORI) bere etxea erosi nion” (bere erabil daiteke Patxiri erreferentzia egiteko, Patxi NORI kasuan deklinatuta dagoelako eta aditzean markatuta dagoelako: “nion” NOR-NORI-NORK aditz horretan, NORI: Patxiri)

Page 76: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Patxiri (NORI) bere etxea gustatzen zaio” (bere erabil daiteke Patxiri erreferentzia egiteko, Patxi NORI kasuan deklinatuta dagoelako eta aditzean markatuta dagoelako: “zaio” NOR-NORI aditz horretan, NORI: Patxiri)

3.- Osterantzean, HAREN forma erabili behar da (eta, hegoaldean, baita BERAREN forma ere, berretua edo indartua bada –aurretik aipatutako norbaiti edo zerbaiti buruz ari bada–):

a) “Kalean egin nuen topo Itziarrekin, eta *bere etxera joan ginen biok” “Kalean egin nuen topo “Itziarrekin, eta haren etxera joan ginen biok” (izan ere, erreferentea NOREKIN denez, ez da aditzean markatzen, eta, esan dugunez, bere erabiltzeko, erreferenteak NOR, NORK edo NORI izan behar du –aditzean markatuta egon behar du–).

b) “Karratu baten aldeak 5 m-koak badira, zenbatekoa da *bere azalera?” “Karratu baten aldeak 5 m-koak badira, zenbatekoa da haren azalera?”. Hor, karratu hitzari erreferentzia egiteko ezin dugu bere erabili, karratu hitza ez baitago aditzean markatuta. Egia da, bai, aditzak (da) 3. pertsona singularraren marka duela, eta karratu hitza 3. pertsona singularra dela, baina “zenbatekoa da” esatean, da aditzean markatuta dagoena ez da karratu hitza, baizik eta azalera (“zenbatekoa da azalera” eta ez “zenbatekoa da karratua”), eta bere hitzak, berriz, karraturi egin nahi dio erreferentzia. Gainera, karratu baten ez da NOR, baizik eta NOREN. Haren erabiltzea oso gogorra egiten bazaigu, badira beste aukera batzuk: “Karratu baten aldea 5 m-koa bada, zenbatekoa da karratuaren azalera?”, “Karratu batek 5 m-ko aldeak baditu, zenbatekoa du azalera?”

c)“Ignazio da *bere izena” “Ignazio da haren izena” (edo: “Ignazio du izena”)

d) “Maddi eta *bere lagunak etorri ziren” “Maddi eta haren/beraren lagunak etorri ziren”. Hor ere ezin dugu bere erabili Maddiri erreferentzia egiteko, aditzean (ziren) markatuta dagoena lagunak (3. pertsona plurala) baita, eta ez Maddi.

Beraz: “Ane, Maddiren izena entzutean, bere etxera joan zen” (Ane Aneren etxera).“Ane, Maddiren izena entzutean, haren etxera joan zen” (Ane Maddiren etxera).

Batzuetan, ordea, zalantzak sortzen dira:“Anek Maddi bere etxera eraman du”

Izan ere, orain arte emandako azalpenen arabera, esaldi horrek bi esanahi izan ditzake, eraman du aditzean biak baitaude markatuta: NORK Anek. NOR Maddi. Beraz, bi esanahi hauek izan ditzake esaldiak:

“Anek Maddi Aneren etxera eraman du” “Anek Maddi Maddiren etxera eraman du”

Horregatik, zalantzarik ez sortzearren, bere aipatu beharrean, beste bide batzuk erabiltzea komeni da: izena errepikatzea edo ordezko bat erabiltzea. Adib.:

“Anek eta Maddik kalean topo egin, eta Aneren/Maddiren etxera joan ziren” “Anek eta Maddik kalean topo egin, eta lehenengoaren / azken horren etxera joan ziren”“Hantxe elkartu ziren Patxi eta Ane, eta mutilaren etxera joan ziren”

4.- BERAREN berretua edo indartua da (galdegaia edo aurretik aipatua):“Anek esan digu beraren etxean geratuko dela Miren” (Aneren etxean, eta ez Mirenen etxean).

Page 77: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Energia eta *bere formak” “Energia eta beraren/haren formak” (bai itsusia! Eta gogorra, ezta?), “Energia eta energiaren formak” (oso errepikakorra!), “Energia eta zer forma dituen” (zer iruditzen?)

Bestalde, baliteke zenbaitetan “Energiaren formak” esatearekin nahikoa izatea. Hori erabili ala ez erabakitzeko, itzultzaileak testuingurua aztertu beharko du.

5.- EURAK, EUREN… forma markatua da, baina bizkaierazkoa denez, batuaz ez erabiltzea gomendatzen da. Beraz, guk ez dugu erabiliko.

4.2.- BAKARRIK, SOILIK, BAINO EZ, BESTERIK EZ

Bakarrik, soilikBatetik, baiezko perpausetan, oso kontuz ibili behar da bakarrik eta soilik formen kokalekuarekin; izan ere, ere forma bezala, aurreko elementuari erabat lotuta daude. Gainera, galdegai izaten dira gehienetan, eta, beraz, aditzaren aurrean joan ohi dira. Adib.:“Irakasleak Jon bakarrik aipatu du” (irakasleak ez du beste inor aipatu)“Irakasleak bakarrik aipatu du Jon” (Jon ez du beste inork aipatu)“Irakasleak Jon aipatu bakarrik egin du” (ez du hari buruz hitz egin; aipatu baino ez du egin)

Bestetik, bakarrik erabilita esaldia anbiguoa izan daitekeela ikusten badugu, guk nahiago izaten dugu bakarrik forma “inor gabe” adierazteko erabili, eta gainerakoetan soilik jarri. Adib.:“Ni bakarrik joan naiz dendara” (nirekin batera ez da inor etorri)“Ni soilik joan naiz dendara” (ez da beste inor joan, ez nirekin batera ez gero)

“Josurekin bakarrik bildu nintzen” (ez zen beste inor inguruan)“Josurekin soilik bildu nintzen” (ez nintzen beste inorekin bildu, ez une horretan ez gero)

Ezezko perpausetan, bi forma horiek joan daitezke, markatzen duten elementuaren aurretik:“Eta hainbat gauza erosi zituen; ez soilik/bakarrik beretzat, baita oparitzeko ere”“Ez ditugu poemak soilik galdu; horiez gainera…” EDO: “Gauza asko galdu ditugu, eta ez soilik poemak; horiez gainera…”

Baino ez:Forma horrek, ez elementua eduki arren, zentzua baiezkoa du, soilik formaren parekoa.“Batari opari ederra eman diote, eta besteari, eskerrak baino ez”(“eskerrak soilik)“Hori tontakeria hutsa baino ez da” (“Hori tontakeria hutsa da”)“Josurekin baino ez dut hitz egin oraindik” (“Josurekin soilik hitz egin dut oraindik”)“Entzunez baino ez dut ezagutzen” (“Entzunez soilik ezagutzen dut”)“Zureak baino ez ditut aurkitu; nireak ez dakit non dauden” (“Zureak soilik”)

Gainera, erreparatu ez hitzaren ondoren aditz laguntzailea jartzen dela beti. Arazoak sortzen dira, ordea, aditza trinkoa denean, esanahia ez baita hain argia: NAHASGARRIA?: “Nik baino ez dakit nola joaten den herrira” (argi geratzen al da dakidan ala ez? Ezetz iruditzen bazaizue, erabili beste formaren bat)ARGIAGOA: “Nik bakarrik/soilik dakit nola joaten den herrira”

Page 78: 00 a Estilo-liburua Osorik

Horrez gainera, baino ez formak bere baitan ez elementua duenez, ezin dugu ezezko esaldietan erabili. Adib.:“*Nik baino ez ez dut egin” Erabili: “Nik soilik ez dut egin”, “Ni naiz egin ez duen bakarra”, “Nik ez beste guztiek egin dute”… (erreparatu ez dugula esan “Nik bakarrik ez dut egin”, beste zerbait ere uler baitaiteke bakarrik erabilita)

Besterik ez

Besterik forma ere oso lotuta dago aurreko elementuarekin; beraz, kontuz ibili non kokatzen duzuen. Horrez gainera, kontuan izan aditzak besterikekin egin behar duela komunztadura (3. pertsona singularrean jokatzen da). Adib.:“Zu besterik ez *zaitut maite” “Zu besterik ez dut maite”“Gu biok besterik ez al *gaituzu gonbidatu?” “Gu biok besterik ez al duzu gonbidatu?”“Liburuak besterik ez *zeuden etxe hartan” “Liburuak besterik ez zegoen etxe hartan”

Bestalde, besterik ez formaren aurreko elementua NOR kasuan bakarrik joan daiteke:ZUZEN: “Zu besterik ez”, “Zuek besterik ez”, “Lagunak (NOR plurala) besterik ez”OKER: “*Zuk besterik ez”“*Zuri besterik ez”

Besterik ez formaren aurrean jarri nahi dugun elementua beste kasuren batean deklinatuta badago, ezin izango dugu besterik ez erabili; beste bide batzuk bilatu beharko ditugu:b) beste inor/ezer + ez (inor/ezer forma deklinatuta: beste inork/ezerk, beste

inori/ezeri…).2- beste + ez (beste forma deklinatuta: zuk bestek / zuri besteri…). Azken bide horiek erabiliz gero, kontuan hartu aditza 3. pertsona singularrean jokatu behar dugula, besterekin edo beste inor/ezer elementuekin egin behar baitu komunztadura.Beraz:a) OKER: “*Zuk (NORK) besterik ez nau maite” Okerra, zuk NORK delako, eta besterik ez formak aurretik NORK onartzen ez duelako .ZUZEN: “Zuk beste inork ez nau maite”, “Zuk bestek ez nau maite”

OKER: “Zuk beste inork ez *nauzu maite” Okerra, beste inor erabiltzean, aditza 3. pertsona singularrean jokatu behar delako.ZUZEN: “Zuk beste inork ez nau maite”

b)OKER: “Sekretu hau ez *dizut *zuri besterik esango”ZUZEN: “Sekretu hau ez diot zuri beste inori esango”

c)OKER: “Zu ez zaitu *drogak besterik hondatzen”ZUZEN: “Zu ez zaitu drogak beste ezerk hondatzen”

d)OKER: “*Liburuei besterik ez *zien jaramonik egiten”ZUZEN: “Liburuei beste ezeri ez zion jaramonik egiten”

Page 79: 00 a Estilo-liburua Osorik
Page 80: 00 a Estilo-liburua Osorik

11. IKASGAIA: NOMINALIZAZIOA, HIZTEGIA, KALKOAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- NOMINALIZAZIOA (oso luzea dirudi, baina lasai, gehiena adibideak dira-eta)

Gaztelaniaz joera handia dago nominalizaziora jotzeko (hau da, aditzetatik eratorritako izenak erabiltzeko). Maila jasoa erabili nahi denean gertatzen da hori; administrazio- nahiz zuzenbide-hizkeran, batik bat. Euskaraz, ordea, ez da izan hainbesteko joerarik nominalizazio-mota horretarako, eta, horregatik, gaztelaniatik hitzez hitz itzultzen ditugun esaldi asko ez dira batere naturalak.

A) Batzuetan, askoz ere naturalagoa da -tzea forma erabiltzea, gaztelaniazko nominalizazioaren kalkoa egitea baino (esate baterako, -keta, -pen, eta -era atzizkiez osatutako izenak erabiltzea baino). Adib.:

“Lanpostuen sorrera da gure helburua”EGOKI ETA NATURALAGO: “Lanpostuak sortzea da gure helburua”

“Ordainketarako baldintzak eta epeak”EGOKI ETA NATURALAGO: “Ordaintzeko baldintzak eta epeak”

“Auto baten erreketa leporatu diote”EGOKI ETA NATURALAGO: “Auto bat erretzea / erre izana leporatu diote”

“Horrek berekin ekarriko luke ikasgeletan masifikazioaren desagerpena”EGOKI ETA NATURALAGO: “Horrek berekin ekarriko luke ikasgeletan masifikazioa desagertzea”

“Debekatuta dago aparatu arriskutsuen instalakuntza eta erabilpena”EGOKI ETA NATURALAGO: “Debekatuta dago aparatu arriskutsuak instalatzea eta erabiltzea”

B) Beste batzuetan, -tzea bere horretan erabiltzea ere ez da oso naturala; egokiagoa izaten da aditza jokatuta ematea. Adib.:

“ETAren su-etenaren hausturaren urteurrena”, “ETAk su-etena haustearen urteurrena”EGOKI ETA NATURALAGO: “ETAk su-etena hautsi zueneko urteurrena”

“Bilgunearen osaera hezkuntzaren egoerari buruzko eztabaida- eta hausnarketa-prozesu luze baten ondorioa da”EGOKIAGO: “Hezkuntzaren egoerari buruzko eztabaida- eta hausnarketa-prozesu luze batek ekarri zuen bilgunea osatzea”ARE EGOKI ETA NATURALAGO: “Hezkuntzaren egoerari buruzko eztabaida- eta hausnarketa-prozesu luze baten ondorioz osatu zen bilgunea”

“Errauste-plantaren eraikuntza berretsi dute”, “Errauste-planta eraikitzea berretsi dute”EGOKI ETA NATURALAGO: “Errauste-planta eraikiko dutela / eraiki egingo dela berretsi dute”

“Behin betiko zerrendarekin batera, epaimahaiaren osaera jakinaraziko da”, EGOKI ETA NATURALAGO: “Behin betiko zerrendarekin batera, epaimahaia nork osatuko duten jakinaraziko da”, “Behin betiko zerrendarekin batera, epaimahaikideak nor izango diren jakinaraziko da”

“Udalak parte hartuko du jaialdiaren antolakuntzan eta sarreren salmentan”EGOKI ETA NATURALAGO: “Udalak parte hartuko du jaialdia antolatzen eta sarrerak saltzen”

Page 81: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Ez dugu konprobatu *bere funtzionamendua”EGOKI ETA NATURALAGO: “Ez dugu begiratu dabilen ala ez”

“La construcción de la iglesia ha provocado un conflicto entre el Ayuntamiento y los vecinos”HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Elizaren eraikuntzak istiluak eragin ditu Udalaren eta bizilagunen artean”-TZEA: “Eliza eraikitzeak istiluak eragin ditu Udalaren eta bizilagunen artean”NATURALAGO: “Eliza eraiki izanak istiluak eragin ditu Udalaren eta bizilagunen artean”, “Eliza eraiki dute, eta, horren ondorioz, istiluak sortu dira Udalaren eta bizilagunen artean”

“El juez ha ordenado su inmediato ingreso en prisión”HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Epaileak haren berehalako kartzelatzea agindu du” (nor da haren hori?)NATURALAGO: “Berehala kartzelatzeko / kartzela(tu) dezatela agindu du epaileak

C) Horrez gainera, arazo nabarmenak sortzen dira euskaraz, esaldi osoa eman beharrean aditza ezkutatzen denean. Hori, gainera, ez da gertatzen nominalizazioarekin bakarrik, aditzetatik eratorri gabeko izenekin ere gertatzen da: “Biologiako katedraduna Unibertsitatean”“Bidaia Parisera”“Hasierako elkarrizketa gurasoekin”“Industria-iraultza Euskal Herrian”“Erretiratuentzat klub bat sortzea / klub baten sorkuntza”“Amaiari gutunak”

Izan ere, aditza ezkutatu bai, baina adizlagunen bat utzi dugu guztietan (-n, -ra, -ekin, -entzat, -en aurka, -i esker eta abar dutenak dira adizlagunak), edota aditz-sintagmari dagokion beste elementuren bat (NORI zeharkako osagarria), eta horrek min egiten digu belarrira. Honako adibide hauetan, azpimarratutakoa adizlaguna da (eta NORI, zeharkako osagarria), baina ondoan aditzik ez edukitzea oso-oso bitxia da:“Biologiako katedraduna Unibertsitatean”“Bidaia Parisera”“Hasierako elkarrizketa gurasoekin” “Industria-iraultza Euskal Herrian”“Erretiratuentzat klub bat sortzea / klub baten sorkuntza”“Amaiari gutunak”

Egitura horiek hain gogorrak izan ez daitezen, badira beste zenbait bide:

1.- Adizlaguna izenlagun bihurtzea, -ko erantsiz . Adib.:NON (adizlaguna) + -ko NONGO (izenlaguna): “Unibertsitateko Biologiako katedraduna”NORA (adizlaguna) + -ko NORAKO (izenlaguna): “Pariserako bidaia”

NOREKIN (adizlaguna) + -ko NOREKIKO (izenlaguna): “Gurasoekiko hasierako elkarrizketa”

Page 82: 00 a Estilo-liburua Osorik

NORENTZAT (adizlaguna) + -ko NORENTZAKO (izenlaguna): “Erretiratuentzako klub bat sortzea”ZERGATIK (adizlaguna) + -ko ZERGATIKO (izenlaguna): “Arrazagatiko diskriminazioa”

Zeharkako osagarria, ordea, ezin izaten da izenlagun bihurtu:“Amaiari gutunak” “*Amaiariko gutunak”Baina, horren ordez, batzuetan, NORENTZAT + -ko erabil daiteke:“Amaiari gutunak” “Amaiarentzako gutunak”

2.- Aditz-izena ( -tzea) erabiltzea, aditzari atzizkia erantsiz sortutako izenaren ordez. Adib.:HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Ikuskaritza-elkarteei atal honen aplikazioa”-TZEA: “Ikuskaritza-elkarteei atal hau aplikatzea”

HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Akziodun arruntei dibidenduen banaketa”-TZEA: “Akziodun arruntei dibidenduak banatzea”

3.- Tartean erlatiboa sartzea (batzuetan jokatua; beste batzuetan, jokatugabea). Izan ere, erlatiboak ere izenlagunak dira. Adib.:HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Aplikatutako printzipio eta arauetan aldaketak”ERLATIBOA SARTUTA: “Aplikatutako printzipio eta arauetan izandako aldaketak”

HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Arau-hauste arinengatik zehapena”ERLATIBOA SARTUTA: “Arau-hauste arinengatik emandako/eman beharreko zehapena”

4.- Izenlaguna eta adizlaguna bereiztea. Adib.:HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Arau-hauste arinengatik zehapena”NOMINALIZAZIOA ETA ADIZLAGUNA BEREIZITA: “Zehapena, arau-hauste arinengatik”

HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Aplikatutako printzipio eta arauetan aldaketak”NOMINALIZAZIOA ETA ADIZLAGUNA BEREIZITA: “Aldaketak, aplikatutako printzipio eta arauetan”

HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Ikasketa-amaierako bidaia Parisera” NOMINALIZAZIOA ETA ADIZLAGUNA BEREIZITA: “Pariserako bidaia, ikasketa-amaiera ospatzeko” (aditz bat ere asmatu dugu)

5.- Esaldia sortzea:"Comunicación a los trabajadores de la apertura del período de discusión y consultas”HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: “Eztabaiden eta kontsulten epearen irekiduraz jakinarazpena langileentzat”NATURALAGO, ESALDI OSOA: “Langileei jakinarazten zaie ireki dela eztabaidak eta kontsultak egiteko epea”

Hona hemen beste adibide batzuk (asko dira, eta baliteke baten batek orain artekoekin nahikoa izatea, edota adibide pare bat irakurri eta hurrengo puntura pasa nahi izatea, edota adibide hauek beste

Page 83: 00 a Estilo-liburua Osorik

baterako utzi eta orain hurrengo puntura pasa nahi izatea… Horregatik, lana erraztearren, urdinez markatu ditut, begiratu hutsarekin zein diren ikus dezazuen):HITZEZ HITZEZKOA: “Pauloren lehen gutuna Tesalonikarrei” (dena den, Bibliako hitzez hitzezko aipamena bada, errespetatu egin behar da. Biblia euskaraz eguneratuta daukazue, helbide honetan: www.biblija.net)ERLATIBOA SARTUTA: “Paulok Tesalonikarrei idatzitako lehen gutuna”

HITZEZ HITZEZKOA: “Bestelako ikuskaritza-prozedurekin elkarlotura”ADIZLAGUNA IZENLAGUN BIHURTUTA: “Bestelako ikuskaritza-prozedurekiko elkarlotura”

HITZEZ HITZEZKOA: “Informazio ezagatik salbuespena”ADIZLAGUNA IZENLAGUN BIHURTUTA: “Informazio ezagatiko salbuespena”NOMINALIZAZIOA ETA ADIZLAGUNA BEREIZITA: “Salbuespena, informazio ezagatik”

HITZEZ HITZEZKOA: “Ikuskaritza-txostenean eragina”ERLATIBOA SARTUTA: “Ikuskaritza-txostenean duen eragina”

HITZEZ HITZEZKOA: “Errolda ofizialean baja”ADITZ BAT ASMATUTA: “Errolda ofizialean baja sortzea”

HITZEZ HITZEZKOA: “EHUko langileentzat ikastaroa”ADIZLAGUNA IZENLAGUN BIHURTUTA: “EHUko langileentzako ikastaroa”

HITZEZ HITZEZKOA: “Jardunean lehendakaria”IZENLAGUNAREN BIDEZ: “Jarduneko lehendakaria”

HITZEZ HITZEZKOA: Udaletxearen aurrean protestek (ez zuten alkatearen iritzia aldarazi)”ERLATIBOA SARTUTA: “Udaletxearen aurrean egindako protestek (ez zuten alkatearen iritzia aldarazi)”ADIZLAGUNA IZENLAGUN BIHURTUTA: “Udaletxearen aurreko protestek (ez zuten alkatearen iritzia aldarazi)”

HITZEZ HITZEZKOA: “Euskadin Gerra Zibilaren ondorioak”ERLATIBOA SARTUTA: “Euskadin Gerra Zibilak izandako ondorioak”NOMINALIZAZIOA ETA ADIZLAGUNA BEREIZITA: “Gerra Zibilaren ondorioak Euskadin”ADIZLAGUNA IZENLAGUN BIHURTUTA: “Gerra Zibilaren Euskadiko ondorioak” (arraro samarra)

HITZEZ HITZEZKOA: Ustez ETAko bi lagun (atxilotu dituzte). KONTUZ, horrela esanda, badirudi ustez atxilotu dituztela!ERLATIBOA SARTUTA: Ustez ETAkoak diren bi lagun atxilotu dituzte”

D) Bestalde, zenbait nominalizazio kateatzen direnean, testua are ulergaitzagoa da. Adib.:"Subvenciones para la creación de textos para el aprendizaje de la lectura y la escritura en euskera"HITZEZ HITZEZKO NOMINALIZAZIOA: "Euskarazko irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzarako testuen sorkuntzarako diru-laguntzak"NATURALAGO: "Euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko testuak sortzeko diru-laguntzak" -tzeko egitura oso errepikakorra irudituz gero, bi egitura-motak konbina daitezke:"Euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko testuen sorkuntzarako diru-laguntzak"

Page 84: 00 a Estilo-liburua Osorik

"La construcción de un polideportivo nuevo para los alumnos en el campus de Ibaeta por parte de la Diputación ha sido duramente criticada por algunos sectores universitarios"Ezinezkoa da izen-sintagma hori nominalizazioen bidez euskaratzea. Atal batzuk bai, itzul daitezke, baina ez izen-sintagma osoa. Adib.:"La construcción de un polideportivo nuevo ha sido duramente criticada por algunos sectores universitarios" “Kiroldegi berriaren eraikuntza gogor kritikatu dute Unibertsitateko sektore batzuek”"La construcción de un polideportivo nuevo para los alumnos ha sido duramente criticada por algunos sectores universitarios" “Ikasleentzako kiroldegi berriaren eraikuntza gogor kritikatu dute Unibertsitateko sektore batzuek”Horrainokoak bai, baina hortik aurrerakoak ez dira egokiak:"La construcción de un polideportivo nuevo para los alumnos en el campus de Ibaeta ha sido duramente criticada por algunos sectores universitarios" “Ikasleentzako kiroldegi berriaren eraikuntza *Ibaetako campusean gogor kritikatu dute Unibertsitateko sektore batzuek”"La construcción de un polideportivo nuevo para los alumnos en el campus de Ibaeta por parte de la Diputación ha sido duramente criticada por algunos sectores universitarios" “*Aldundiak “Ikasleentzako kiroldegi berriaren eraikuntza *Ibaetako campusean gogor kritikatu dute Unibertsitateko sektore batzuek”Argi dago, beraz, horrelakoetan euskaraz pentsatuta itzuli behar dugula: "La construcción de un polideportivo nuevo para los alumnos en el campus de Ibaeta por parte de la Diputación ha sido duramente criticada por algunos sectores universitarios" “Aldundiak Ibaetako campusean ikasleentzako kiroldegi berria eraiki izana gogor kritikatu dute Unibertsitateko sektore batzuek”, “Aldundiak ikasleentzako kiroldegi berria eraiki du Ibaetako campusean, eta hori gogor kritikatu dute Unibertsitateko sektore batzuek”

Orain, zuen txanda da. Nahi izanez gero, saia zaitezte hitzez hitz itzulitako esaldi hauek modu naturalagoan ematen, eta, ondoren, egiaztatu nire aukerekin (bestelako akatsik aurkituz gero, haiek ere zuzendu):

1- “Estatuko eskola-sistematik at egongo diren eskola-erakundeen sorkuntzara joko da”

2- “Neurri horiek guztiak beharrezko ikusten ditu medikuak haur osasuntsu baten sorkuntzarako edo jaiokuntzarako”

3- “Azkenaldian arrakasta berezia lortu dutenak gertaera misteriotsu edo gatazkatsuen argiketara bideratuak daudenak dira”

4- “Iragarkien bidez haurrari jostailu-nahia edo -desira sortzen diogu, gero honek bere gurasoei erosteko eskatuko die, eta horrela jostailu horren erosketa ziurtaturik gelditzen da”

5- “Beraiek prestaturiko programazioan, ez da kalitatea kontuan hartzen, bai aldiz ikuslegoaren erakargarritasuna lortzea”

6- “Behin eta berriz, muga hauen erorketa aldarrikatu arren, oraindik bizirik dirautela iruditzen zait”

7- “Erakusketaren zaindaritzaz arduratu ziren”

8- “Aktak debekatu egiten du armadaren sarrera serbiarren lurraldean”

Page 85: 00 a Estilo-liburua Osorik

9- “Herri-administrazioek behar diren jarduerei ekingo diete iturrietako uraren bilketarako, ur-sarearen antolaketarako, eta bai etxeetako bai industrietako ur-hornidurarako; hau da, uraren kudeaketaren eta erabilpenaren hobekuntzarako”

10- “Jatorrizko nazionalitatea galtzeko kausak: (…) beste nazionalitate baten borondatezko eskuraketa”

11- “Adingabeek eta ezgaituek ere ondasunen edukitza lor dezakete, baina bere kudeaketarako beharrezkoa izango dute euren legezko ordezkarien laguntza”

12- “Konstituzioak prozesu hori burutu du, aldarrikatzean sindikatuen (eta enpresaburuen elkarteen) sorrera eta hauen lanaren egikaritza libreak direla”

13- “511/1985 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Asilo Eskubidearen Lege Erregulatzailearen Aplikaziorako Erregelamendua onesten duena”

14- “(…) sindikatu baten sorkuntzarako baldintza bakarra sindikatuaren sustatzaile edo zuzendariek estatutuen gordailapena egitea da”

15- “Kontratuko fede onaren urraketa eta konfiantza-abusua lanaren egikaritzan” (“La transgresión de la buena fe contractual, así como el abuso de confinza en el desempeño del trabajo”)

16- “(…) eta horrek esan nahi du mugarik gabe langile guztiei dagokien eskubidea dela hori, direla horiek espainiar nahiz atzerritar, direla lan-harremana daukatenak edo funtzionario publikoak, azken hauen sindikazio-eskubidearen egikaritzaren berezitasunen kalterik gabe”

17- “Eremu nazional osorako ordezkaritza nagusiaren ezagutzarako exijentzia legala da…” (“Para el reconocimiento de la mayor representativiad en todo el ámbito nacional, la exigencia legal es que…”)

18- “Legearen garapenerako baimena”

19- “Gobernuari eskuespena ematen zaio, honako legearen garapenerako beharrezkoak diren arauen sorrerarako”

20- “Kanpoko bazkideen babespenerako mekanismoak”

Aukera batzuk:

1- “Estatuko eskola-sistematik at egongo diren eskola-erakundeen sorkuntzara joko da” “Estatuko eskola-sistemaz kanpoko eskola-erakundeak sortzera joko da”

2- “Neurri horiek guztiak beharrezko ikusten ditu medikuak haur osasuntsu baten sorkuntzarako edo jaiokuntzarako” “Neurri horiek guztiak beharrezko ikusten ditu medikuak, haurra osasuntsu sortzeko edo jaiotzeko”

3- “Azkenaldian arrakasta berezia lortu dutenak gertaera misteriotsu edo gatazkatsuen argiketara bideratuak daudenak dira” “Gertaera misteriotsu edo gatazkatsuak argitzeko helburua dutenek lortu dute, hain zuzen ere, azkenaldian arrakasta handien”

Page 86: 00 a Estilo-liburua Osorik

4- “Iragarkien bidez haurrari jostailu-nahia edo -desira sortzen diogu, gero honek bere gurasoei erosteko eskatuko die, eta horrela jostailu horren erosketa ziurtaturik gelditzen da” “Iragarkien bidez, haurrari jostailu-nahia edo -desira sortzen diogu; gero, hark erosteko eskatuko die gurasoei, eta horrela, jostailu hori erosiko dutela ziurtatzen da”

5- “Beraiek prestaturiko programazioan, ez da kalitatea kontuan hartzen, bai aldiz ikuslegoaren erakargarritasuna lortzea” “Haiek prestaturiko programazioan, ez da kalitatea kontuan hartzen; bai, aldiz, ikusleak erakartzea”

6- “Behin eta berriz, muga hauen erorketa aldarrikatu arren, oraindik bizirik dirautela iruditzen zait” “Behin eta berriz muga hauek erori direla aldarrikatzen(?)/esaten duten arren, oraindik bizirik daudela iruditzen zait”

7- “Erakusketaren zaindaritzaz arduratu ziren” “Erakusketa zaintzeaz arduratu ziren”

8- “Aktak debekatu egiten du armadaren sarrera serbiarren lurraldean” “Aktak debekatu egiten du armada serbiarren lurraldean sartzea”

9- “Herri-administrazioek behar diren jarduerei ekingo diete iturrietako uraren bilketarako, ur-sarearen antolaketarako, eta bai etxeetako bai industrietako ur-hornidurarako; hau da, uraren kudeaketaren eta erabilpenaren hobekuntzarako” “Herri-administrazioek behar diren jarduerak egingo dituzte, iturrietako ura biltzeko, ur-sarea antolatzeko, eta etxeak nahiz industriak urez hornitzeko; hau da, ura ahalik ondoena kudeatzeko eta erabiltzeko”

10- “Jatorrizko nazionalitatea galtzeko kausak: (…) beste nazionalitate baten borondatezko eskuraketa”“Jatorrizko nazionalitatea galtzeko kausak: (…) borondatez beste nazionalitate bat eskuratzea”

11- “Adingabeek eta ezgaituek ere ondasunen edukitza lor dezakete, baina bere kudeaketarako beharrezkoa izango dute euren legezko ordezkarien laguntza” “Adingabeek eta ezgaituek ere ondasunak (eduki) eduki ditzakete, baina, ondasun horiek kudeatzeko, legezko ordezkarien laguntza beharko dute”

12- “Konstituzioak prozesu hori burutu du, aldarrikatzean sindikatuen (eta enpresaburuen elkarteen) sorrera eta hauen lanaren egikaritza libreak direla” “Konstituzioak prozesu hori burutu (?) du, adierazten baitu libre(a) dela sindikatuak (eta enpresaburuen elkarteak) sortzea eta haiek beren lana egitea”

13- “511/1985 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Asilo Eskubidearen Lege Erregulatzailearen Aplikaziorako Erregelamendua onesten duena” “511/1985 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Asilo Eskubidea erregulatzen duen Legea Aplikatzeko Erregelamendua onesten duena”

14- “(…) sindikatu baten sorkuntzarako baldintza bakarra sindikatuaren sustatzaile edo zuzendariek estatutuen gordailapena egitea da” “(…) sindikatu bat sortzeko baldintza bakarra da sindikatuaren sustatzaile edo zuzendariek estatutuak gordailatzea / gordailuan uztea”

15- “Kontratuko fede onaren urraketa eta konfiantza-abusua lanaren egikaritzan (“La transgresión de la buena fe contractual, así como el abuso de confinza en el desempeño del trabajo”) “Kontratuko fede ona urratzea eta konfiantza-abusuz jokatzea lana egitean”

Page 87: 00 a Estilo-liburua Osorik

16- “(…) eta horrek esan nahi du mugarik gabe langile guztiei dagokien eskubidea dela hori, direla horiek espainiar nahiz atzerritar, direla lan-harremana daukatenak edo funtzionario publikoak, azken hauen sindikazio-eskubidearen egikaritzaren berezitasunen kalterik gabe” “(…) eta horrek esan nahi du langile guzti-guztiei dagokiela eskubide hori, direla espainiar nahiz atzerritar, direla lan-harremana daukatenak edo funtzionario publikoak, azken horien sindikatzeko eskubidean izan daitezkeen berezitasunen kalterik gabe”

17- “Eremu nazional osorako ordezkaritza nagusiaren ezagutzarako exijentzia legala da…” (“Para el reconocimiento de la mayor representativiad en todo el ámbito nacional, la exigencia legal es que…)“Eremu nazional osoan ordezkaritza nagusia aitortzeko, legeak galdatzen/eskatzen/exijitzen du…”

18- “Legearen garapenerako baimena” “Legea garatzeko baimena”

19- “Gobernuari eskuespena ematen zaio, honako legearen garapenerako beharrezkoak diren arauen sorrerarako” “Gobernuari eskumena ematen zaio, honako lege hau garatzeko beharrezkoak diren arauak sortzeko”

20- “Kanpoko bazkideen babespenerako mekanismoak” “Kanpoko bazkideak babesteko mekanismoak”

E) “Hiperkorrekzioak:Orain arteko azalpenak direla-eta, batek baino gehiagok joko du, seguru asko, hiperkorrekziora (nahi gabe, noski); hau da, nominalizazio guztiak deabru bihurtu eta beti-beti baztertzen saiatuko da, baita formarik egokiena nominalizazioa bada ere.

Horrelakorik gerta ez dadin, irtenbide bakarra dago: itzulpen orotan bezala, auzi honetan ere euskaraz pentsatu behar dugu, guraso nahiz aitona-amonek nola esango luketen pentsatu, edota guk haiei nola azalduko geniekeen imajinatu…

Adibidez:Demagun fabrika batean zenbait jarduera egiten dituztela; horien artean, piezak konpontzea. Eta jarduera hori egiten duten gelako atearen gainean, kartel bat ipini dute, gela horretan zertan diharduten aditzera emateko. Gaztelaniaz “Reparaciones” jarri dute. Nola idatziko zenukete euskaraz? “Konponketak” baztertu eta “Konpontzeak” jarriko zenukete? Ala esaldi baten bidez itzuliko zenukete? Ez, ez, ez. Argi dago hor “Konponketak” ez dela batere desegokia.

Baliteke adibide hori oso sinplea izatea, baina horrela, argi ikusiko dugu orain ez dugula beste muturrera jo behar.

Beste adibide batzuk:1-Liburu baten izenburua: Epaiketak (erabat zuzena; ez dago epaitzeak jarri beharrik)2-Demagun ura egoki kudeatzeko eskuliburu bateko atalen izenburuak itzuli behar ditugula. Inork ez dezala beldurrik izan “1. atala: Arazketa, “2. atala: Banaketa”, “3. atala: Kudeaketa egokia”… erabiltzeko. Testuinguru horretan, erabat onargarria da nominalizazioa, eta ez dago zertan “Araztea”, “Banatzea”, “Egoki kudeatzea”… jartzen ibili. Dena den, beste testuinguru batean, baliteke -tzea forma zuzenagoa izatea.

Page 88: 00 a Estilo-liburua Osorik

Adib.: eskuliburuaren izenburuan Uraren kudeaketa egokirako eskuliburua jartzea baino egokiagoa da Ura egoki kudeatzeko eskuliburua jartzea.

Bestalde, izenburuetan-eta beti -tzea, -tzea, -tzea… ipintzen jardun beharrean, zer deritzozue zenbait testuingurutan -tzeaz erabiltzeari? Niri gustatzen zait, iruditzen baitzait ongi adierazten duela zer esan nahi duen (“atal honetan …-tzeaz arituko gara”), baina lankide batek esan didanez, legeetan euskaraz ez da erabiltzen (esate baterako, honela itzuli dute Espainiako Konstituzioko I. tituluko V. kapituluko izenburua: “De la suspensión de los derechos y libertades” “Eskubideak eta askatasunak etetea”, eta ez “…eteteaz”).

Beste testuinguru batzuetan, egon daitezke bestelako irtenbide batzuk. Euskal ohiturei buruzko argazki-erakusketa batean, adibidez, ekintzaren bat izendatu nahi bada, -tzen jar daiteke argazki-oinetan, -tzea formaren ordez:Trilla en Lizarra Gari-jotzea Lizarran / Lizarran garia jotzenSiembra de trigo Garia ereitea / Garia ereiten

Kontua, esan bezala, gure euskal senari jarraitzea da.

2.- HIZTEGIA

*peaje 1.- bidesari. 2.- ordainsari

*bozeramale bozeramaile

jole h. jotzaile (piano(-)jole h. piano(-)jotzaile)

campuscurriculum

*disziplina diziplina*diszipulu dizipulu*lekzio lezio (ikasgai, ikasbide)

*ehundaka ehunka

erreferendum/referendum

*fraile fraide*monja mojamonje (Heg. Zah.)*anbulategi anbulatorio*monastegi monasterio*laboratorio laborategi

gainontzeko h. gainerakohieroglifiko

*gartzela kartzela*jazkera janzkera

Page 89: 00 a Estilo-liburua Osorik

*orokorrean oro har, orokorki (gutxi erabilia)

anai-arrebakaitona-amonak*berramona, *berraitona birramona, birraitona

3.- KALKOAK

3.1.- ALFERRIKAKO PERIFRASIAKAskotan, testuak edertu nahi ditugunean, kalitatea kantitatean datzalakoan, luzatu egiten ditugu esaldiak, esanahi osoko aditzen ordez hitz abstraktua + aditz hutsa erabiliz; alferrikako perifrasiak egiten ditugu, alegia. Horrek traba besterik ez du egiten, ordea (adibidez: “…istripuan *hilda suertatu zen” “…istripuan hil zen”). Gainera, perifrasi asko kalko hutsak dira. Dena den, ongi erreparatu atal hau izendatzeko erabilitako izenburuari: alferrikako perifrasiak deitu diogu, horiexek landuko baititugu atal honetan. Izan ere, perifrasi guztiak ez dira okerrak; behar izan eta nahi izan, adibidez, aditz-perifrasi jatorrak dira, eta musu eman, min hartu, min egin, hitz egin, berriz, aditz konposatu jatorrak, erabili beharrekoak. Ez dadila inor hasi orain musu eman eta min eman esan beharrean musukatu eta mindu esaten, azken horiek zehatzagoak direlakoan, ez baita horrela; musu eman eta musukatu ez dira gauza bera (musukatu: behin eta berriro musu eman), ez eta min eman eta mindu ere.

Hona hemen alferrikako perifrasietako batzuk:

a) -i ekinEkin aditza maiz erabiltzen dugu alferrikako perifrasiak egiteko (askotan, gaztelaniazko proceder a perifrasiari jarraiki). Adib.:

“El Ayuntamiento ha procedido a cambiar los relojes de toda la ciudad”PERIFRASIA: “Udalak hiriko erloju guztien *aldaketari ekin dio / guztiak *aldatzeari ekin dio”ZUZEN “Udalak hiriko erlojuak aldatu ditu ”, “Udala hiriko erlojuak aldatzen hasi da”

“Trenak *irteteari ekin zion “Trena irten egin zen”, “Trena abiatu egin zen”

“Zinegotziek botoa *emateari ekin zioten “Zinegotziek botoa eman zuten”

“Idazkariak akta *irakurtzeari ekin dio , “Idazkaria akta irakurtzen hasi da”, “Idazkariak akta irakurri du”

b) GauzatuGauzatu aditzak, berez, “ametsa, asmoa, ideia edo proiektua dena zertzea edo gorpuztea” esan nahi du; “asmo edo ideia bat besterik ez denari izatasuna ematea”.Hala ere, gaur egun, neurrik gabe erabiltzen dugu (normalean, gaztelaniazko efectuar aditza itzultzeko), testuingurua edozein delarik ere: batzuetan, egin aditzaren ordez erabiltzen dugu (nolabait, egin gutxietsi egiten dugulako), eta, beste batzuetan, gaztelaniazko testuari jarraiki, perifrasi abstraktuak egiteko, dagokion aditza (askoz ere zehatzagoa) alde batera utzita. Adib.:

Page 90: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUZENAK DIRA: “Bere asmo guztiak mamitzen eta gauzatzen ditu”“Proiektu eder horiek noiz gauzatuko diren zain gaude”“Zerbait egin beharko dugu, burugabekeria hori gauzatu ez dezan”

PERIFRASI HAUEK, BERRIZ, OKERRAK DIRA:“La venta de esa leche especial se efectúa / se lleva a cabo en farmacias”PERIFRASIA: “Esne berezi horren salmenta botiketan *gauzatzen da”ZUZEN: “Esne berezi hori botiketan saltzen da”

“La firma del contrato se efectuará en noviembre”PERIFRASIA: “Kontratuaren sinadura azaroan *gauzatuko da”ZUZEN: “Kontratua azaroan sinatuko da”

PERIFRASIA: “Soldataren ordainketa hilaren bukaeran *gauzatuko da”ZUZEN: “Soldata hilaren bukaeran ordainduko da”

c) Burutu, egin…“Los pagos se efectuarán según la ley”PERIFRASIA: “Ordainketak legearen arabera *burutuko dira”ZUZEN: “Legeak ezarri bezala ordainduko da”

PERIFRASIA: “Zubiaren eraikuntza egitea da helburua”ZUZEN: “Zubia eraikitzea da helburua”

PERIFRASIA: “Talde berriaren lehen obraren antzezpena Iruñean burutuko da”ZUZEN: “Talde berriak Iruñean antzeztuko du lehen obra”

d) *Hasiera/amaiera/jarraipena eman“Dio por concluida/finalizada la sesión”PERIFRASIA: “Bilerari *amaiera eman zion”ZUZEN: “Bilera amaitutzat eman zuen”

“Dicho lo cual, se dio comienzo a las jornadas”PERIFRASIA: “Horrenbestez, jardunaldiei *hasiera eman zitzaien”ZUZEN: “Horrenbestez, jardunaldiak hasi ziren”

“Los principales líderes se han reunido en París, con el fin de dar continuidad a las conversaciones de paz”PERIFRASIA: “Buruzagi nagusiak Parisen bildu dira, bakeari buruko elkarrizketei *jarraipena emateko”ZUZEN: “Buruzagi nagusiak Parisen bildu dira, bakeari buruz hizketan jarraitzeko” (3.2 puntuan azalduko dugunez, -ekin jarraitu ere ez da zuzena)

e) *Garaipena lortu, *porrota jaso irabazi, galdu PERIFRASIA: “Atzoko partidan, gure taldeak *lortu zuen garaipena ”ZUZEN: “ Atzoko partidan, gure taldeak irabazi zuen ”

PERIFRASIA: “Hauteskundeetan irabaztea espero zuten, baina *porrota jaso zuten”EGOKIAGO: “Hauteskundeetan irabaztea espero zuten, baina galdu egin zuten ”

f) *Jakitera eman / *ezagutzera eman jakinarazi, ezagutarazi (baina aditzera eman , zuzena) Aditzera eman: zuzenaJakitera eman erabili jakinarazi (edo aditzera eman)

Page 91: 00 a Estilo-liburua Osorik

Ezagutzera eman erabili ezagutarazi (edo jakinarazi, aditzera eman…)

OKER: “*Jakitera eman diot datorren astean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea”

“*Ezagutzera eman diot datorren astean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea”ZUZEN: “Aditzera eman diot datorren astean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea”

“Jakinarazi diot datorren astean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea”

g) Aurrera eramanZenbaitetan, zuzena da, baina beste batzuetan, oker erabiltzen dugu. Izan ere, zerbait aurrera eramateko, lehendik hor egon behar du, baina oraindik sortzeko edo egiteko dagoena ezin da aurrera eraman. Erreparatu adibide hauei:

ZUZEN:“Ideiak bururatu ahala, aurrera eramaten zituen” (ideiak hor daude, eta, beraz, eraman daitezke aurrera)“Proiektua aurrera eramateko ahaleginak egingo ditugu” (proiektua hor dago, zehaztuta, eta, beraz, eraman daiteke aurrera)

OKER:“Ekintza horiek aurrera eramatea ezinezkoa izaten da” (okerra da, ekintza horiek egitea ezinezkoa izaten dela esan nahi badu. Izan ere, egin ezin badira, ez daude inon, eta ezin dira aurrera eraman. Beraz: “Ekintza horiek egitea ezinezkoa izaten da”, “Ekintza horiek ezinezkoak izaten dira”)“Taldeak aurrera eraman beharreko hausnarketaren helburua…” (okerra da, taldea oraindik hausnartzen hasi ez bada. Taldeak hausnartzen hasi beharko du lehenbizi, gero hausnarketa aurrera eraman ahal izateko. Beraz: “Taldeak egin beharreko hausnarketaren helburua…”)

h) *adostasunera heldu, adostu ados jarri Adostasunera heldu edo adostu baino hobeto: ados jarri, bat etorri, elkar hartu...“*Alderdiak, luze eztabaidatu ondoren, *adostasunera heldu/iritsi dira” “Alderdiak, luze eztabaidatu ondoren, ados jarri dira”

3.2.- *-EKIN HASI/AMAITU/JARRAITU (*MUSIKAREKIN HASI…)Gaztelaniaren eraginez, ZEREKIN gehiegi jartzeko joera daukagu euskaraz, batez ere hasi,amaitu, jarraitu eta antzeko aditzekin.

OKER: “Aurkezpenarekin *hasiko gara”ZUZEN: “Aurkezpena egiten hasiko gara”, “Aurkezpena eginez hasiko gara”, “Aurkezpena egingo dugu jarraian”

OKER: “Bihar *hasiko naiz txostenarekin”ZUZEN: “Bihar hasiko naiz txostena egiten”

OKER: “Bilerarekin *amaitzeko, ondorioen laburpena egin zuen”

Page 92: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUZEN: “Bilera amaitu aurretik, ondorioen laburpena egin zuen”

OKER: “Bazkalostean *jarraituko dute bilerarekin”ZUZEN: “Bazkalostean jarraituko dute bilera egiten”

Bestalde, oraindik adberbioaren ordez ere erabiltzen da askotan: “Ohitura horrek bizirik jarraitzen du gure herrian” “Ohitura hori bizirik dago oraindik gure herrian”“Aurrerapauso handiak eman diren arren, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun batzuek jarraitu egiten dute” “Aurrerapauso handiak eman diren arren, bada oraindik desberdintasunik gizonen eta emakumeen artean”

3.- BESTE KONTU BAT:

JASANGARRI/IRAUNKORGarai batean, garapen jasangarri (gaztelaniazko desarrollo sostenible) eta jasangarritasun (gaztelaniazko sostenibilidad) esan eta idazten zen (baita ingurugiro ere, egun ingurumen deritzoguna adierazteko). Baina, gaur egun, iraunkor, iraunkortasun erabiltzen da (dena den, Googlen bila hasiz gero, baliteke testu ofizial zaharretan ingurugiro eta garapen jasangarri erabili zela ikustea; hala nola, zenbait legetan). Guk ere, beraz, egungo iraunkor erabiltzen dugu, baina hitz horrek zenbait arazo sortzen dizkigu. Adib.:Crecimiento sostenible eta consumo sostenible itzultzeko hazkunde iraunkorra eta kontsumo iraunkorra esaten badugu (hala erabiltzen da leku gehienetan), badirudi “etengabe haztea eta kontsumitzea” adierazten ari garela, eta ez da hori guk esan nahi duguna. Horregatik, horrelakoetan, ahal dela, beste formula batzuk erabiltzen saiatzen gara. Adib.:“Iraunkortasuna bermatzeko moduko kontsumoa”, “Iraunkortasuna bermatzen duen kontsumoa”, “iraunkortasunari kalterik egiten ez dion kontsumoa”.

Bururatzen al zaizue besterik?

Page 93: 00 a Estilo-liburua Osorik

12. IKASGAIA: INSTRUMENTALA (-z) eta INESIBOA (-n), HIZTEGIA, ZENBAIT KALKO OKER, ERE ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- INSTRUMENTALA (-z) eta INESIBOA (-n),

1.1.- INSTRUMENTALAREN DEKLINABIDEA: -taz/-z

-taz honako hauekin bakarrik erabil daiteke:

GALDETZAILEAK: Zertaz, nortazIZENORDEAK: Nitaz, zutaz, hartaz…ERAKUSLEAK: Honetaz, horretaz, hartaz… (baina, zenbaitetan, “honez”, “horrez”… ere bai: “horrez gain(era)”…).

Gainerakoetan, -z erabili behar da beti:Mugagabean: hainbat umez, zenbait tabernazMugatu singularrean: nire umeaz, nire tabernazMugatu pluralean: gure umeez (*umeetaz), gure tabernez (*tabernetaz)

ZENBAIT OHAR BEREZI: 1) -ai diptongoa duten monosilaboen deklinabidea: hainbat *jaiz hainbat jaiez

edozein *gaiz edozein gaiez2) Horretaz hortaz:Horretaz: erakuslea da (izenordea ere izan daiteke). Adib.: “Ez naiz fio neska horretaz” (hor erakuslea da), “Ez naiz fio horretaz” (hor izenordea da)Hortaz: Lokailua da, beraz lokailuaren parekoa. Adib.: “Nik bi eman nizkizun, eta gaur bat itzuli didazu. Hortaz, bat zor didazu”

1.2.- INSTRUMENTALA: MUGATUA ALA MUGAGABEA?

ZEREZ eta NOLA galderari erantzuten diotenak, oro har, mugagabean erabiltzen dira (erreparatu aditzei, aditz horiekin batera izena normalean mugagabean deklinatzen baita, aurretik mugatzaileren bat ez badu, behintzat).

“Mendiz eta basoz inguratuta hil zen etxe hartan”. Baina: “Hainbestetan margotutako mendiez eta basoez inguratuta hil zen etxe hartan” (AZPIMARRATUTAKOAK MUGATU EGITEN BAITU).

“Saguz beterik dago”. Baina “Nik emandako liburuez bete du kutxa”“Txorakeriaz josita dago liburua”. Baina “Han esan ziren txorakeriez josita dago liburua”“Arbel elektronikoz hornitu dute”. Baina “Guk eman genizkien arbel elektronikoez hornitu dute gela”.“Errotuladorez margotu du”. Baina: “Kutxan zituen errotuladoreez margotu du”“Elkarrizketa biziz baliatzen da irakurlearen arretari eusteko”. Baina…“Koadroz apainduko dugu gela”. Baina…“Partikulaz osatuta dago”. Baina…“Galderaz egituratuta dago”. Baina…

“Indarrez / Indar handiz eman zion pilotari”, “Indar izugarriz…”. Baina “Inork espero ez zuen indarraz…”“Gogo biziz ekin zion lanari”. Baina…“Erdal hitzak euskal ukituz makillatuta argitaratu zen”. Baina…

Page 94: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.3.- INESIBOA: MUGATUA ALA MUGAGABEA?

a) NOLA (edo NOLAKOA) adierazteko, mugagabea:

“Adierazi metrotan” (*metroetan). “Eman datuak ehunekotan / eurotan / zenbaki osotan…” (*ehunekoetan)“Loreak sortatan bildu ohi dira” (*sortetan). “Letra handitan ageri da” (*handietan). “Banatu ikasleak lauko taldetan” (*taldeetan). “Zortzikotan eman zuen pasadizoaren berri” (*zortzikoetan). “Esnea botilatan sartu behar dute” (*botiletan). “Koloretako telebista/betaurrekoak/argazkiak…” (*koloreetako)

b) NON (edo NONGO) adierazteko, mugatua:

“Salgai liburu-dendetan” (*liburu-dendatan).“Begietako minez dago” (*begitako)

Hala ere, badira NON izanagatik ohituraz mugagabean ematen direnak ere:“Mezatan ikusi nuen”. Baina “Hamarretako mezan” (azpimarratutakoak mugatu egiten baitu)

c) Erabilera bereziak:

“Istiluetan/ istilutan sartu” (biak ongi)“Txorakerietan, umekerietan…” (normalean, -a itsatsia dutenek pluralerako joera dute mendebaldean), baina “zalantzatan, dudatan” (tradizioz hala delako)

d) DISTANTZIA eta DENBORA:

“Urtetan ibilia da horretan” ala “Urteetan ibilia da horretan”? “Kilometrotako distantzia dago” ala “Kilometroetako distantzia dago”? Juan Gartziaren Kalko okerrak liburuaren arabera, “…ausarkeria da, gaur-gaurkoz, forma bat hautatzea estandarrerako, baina erabileren barne-koherentziari behintzat eutsi behar zaio, ahalegin guztian”.Dena den, badira beste aukera batzuk: “Urte askoan ibilia da horretan” (ikus 110. araua)“Kilometro askoko distantzia dago” (ikus 34. araua)

1.4.- INESIBOA ALA INSTRUMENTALA?

a) “Nola” adierazten denean, zentzu mugagabea badu, instrumentala, baina mugatua bada, inesiboa. Adib.:“Trenez joan ohi da lanera” (zentzu mugagabea; beraz, instrumentala), baina:“Hamarretako trenean joan ohi da lanera” (azpimarratutakoak mugatu egiten duenez, inesiboa)

“Autoz etorri da” (zentzu mugagabea; beraz, instrumentala)Bere autoan etorri da” (azpimarratutakoak mugatu egiten duenez, inesiboa)

Page 95: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Auto-istripuz hil zen” (zentzu mugagabea; beraz, instrumentala)“Bilborako bidean atzo gertatutako istripuan hil zen” (azpimarratutakoak mugatu egiten duenez, inesiboan)

b) Denbora adieraztean ere gauza bera gertatzen da zenbait hitzetan, baina ez guztietan: Alberdi eta Sarasolaren estilo-liburuan esaten denez, egunez, gauez, goizez, garaiz, tenorez erabiltzen dira, baina asteko egunen eta hilen izenak tradizioz ez omen dira instrumental kasuan eman (*astelehenez, *urtarrilez…).

Ikus dezagun, beraz, zer gertatzen den instrumentala eta inesiboa onartzen duten hitzekin:“Arratsaldez egiten du lan” (zentzu mugagabea; beraz, instrumentala)“Udan, denda arratsaldez itxita egongo da”(zentzu mugagabea; beraz, instrumentala)“Gaur arratsaldean denda itxita egongo da”(zentzu mugatua; beraz, inesiboa)“Neguko arratsaldeetan ez du lanik egiten” (zentzu mugatua du; “neguko arratsaldeak” sintagma bakarra da, gauza zehatz bat adierazten du. Beraz, inesiboa)

Beste hauek, berriz, okerrak dira, asteko egunen eta hilen izenek ez baitute instrumentala onartzen:“*Ostirale z ezkondu zen” “Ostiralean ezkondu zen”“*Larunbat ez eta *igande z itxita” “Larunbat eta igandeetan itxita” (urteko larunbat eta igande guztiak direnez, pluralean deklinatzen dira).“Nik, normalean, *urtarrilez hartzen ditut oporrak” “Nik, normalean, urtarrilean hartzen ditut oporrak”

c) Hizkuntzak: hizkuntzen izena aipatzen denean, instrumentala erabiltzen da, baina bestela, inesiboa. Adib.:“Euskara z hitz egiten ikasi du”, baina “Euskaldunon hizkuntza n hitz egiten ikasi du”“Ingeles ez irakasten du”, baina “Hizkuntza horretan irakasten du”“Badaki errusiera z ”, baina “Badaki hizkuntza horretan ”“Frantses ez kantatu zuten”, baina “Frantziako hizkuntza ofizial ean kantatu zuten”

Eta hizkuntzez ari garela, aipa dezagun hizkuntzak ez direla ezagutzen, baizik eta jakin:“Zenbat hizkuntza *ezagutzen dituzu?” Zenbat hizkuntza dakizkizu?”“*Ezagutzen du ingelesa” “Badaki ingelesez”

2.- HIZTEGIA

ganbara (teilatupeko solairu) ≠ ganbera (merkataritza-ganbera…)

antidotoabortu abstraktusubjektu, subjektiboobjektu, objektiboabsurdu

administrari (administrazioko langile) ≠ administratzaile (administratzen duena)

biolin

Page 96: 00 a Estilo-liburua Osorik

albaitero h. albaitari

tailer h. lantegi (dakizuenez, EIMAko lanetarako hitz hobetsiak erabili behar dira; beraz, ez erabili tailer. ZUBIAko lanetarako, zehazki: ez erabili lantegi hitza fabrika adierazteko, erabili fabrika; eta ikastarotxoak izendatzeko, berriz, lantegi)

batik batbat-batean

tetanosdiabetes

*bolodres boluntario*funtzionari funtzionario*bolondres boluntario*unibertsitari unibertsitario*notari notario

xanpain

tximu h. tximino

*txingurri txindurri, inurri

*ukrainiar ukrainar*britaniar britainiar

*untzi ontzi

anitz (ugari) ≠ askotariko (mota askotako). Beraz, ez erabili “anitz” diverso esateko (aurreko ikasgairen batean azaldu genuen)

desio h. desira

jogurt

3.- ZENBAIT KALKO OKER

3.1.-ESKAINI EMAN :

Euskaraz, eskaintzea zerbait (edo norbait) norbaiten esku jartzea da; hau da, har dezan aurkeztea. Adib.:“Ardoa eskaini zidan, baina ez nuen edan”“Dirua eskaintzen badizu, hartu”“Bere burua eskaini zuen laguntzeko”

Erlijio-kontuetan ere erabiltzen da, “eskaintza egin” edo “opari egin” adierazteko:“Jainkoari eskainitako oparia”

Eta gaztelaniazko dedicar adierazteko ere erabil daiteke:

Page 97: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Bere emazteari eskainitako olerki batean…”

Kalko okerrak dira, ordea, beste hauek: a) “El informe ofrece datos importantes sobre…”OKER: “Txostenak datu garrantzitsuak *eskaintzen ditu…”ZUZEN: “Txostenak datu garrantzitsuak ematen ditu…”, “Txostenean datu garrantzitsuak ageri dira…”,

b) “Su nuevo trabajo le ofreció la oportunidad de mejorar…”OKER: “Lan berriak hobetzeko aukera *eskaini zion”ZUZEN: “Lan berriak hobetzeko aukera eman zion”, “Lan berriari esker, hobetzeko aukera izan zuen”…

3.2.-EMAN/GERTATU:

a) “Este año se han dado numerosos casos de gripe en Euskal Herria”OKER: “Aurten gripe-kasu asko *eman da Euskal Herrian”ZUZEN: “Aurten gripe-kasu asko izan da Euskal Herrian”

b) “Cada vez se dan más casos de accidentes laborales”OKER: “Lan-istripuen gero eta kasu gehiago *ematen dira”, “Gero eta lan-istripu gehiago *ematen dira”ZUZEN: “Gero eta lan-istripu gehiago gertatzen dira”

c) “En estos momentos no se dan las condiciones mínimas para gobernar”OKER: “Une honetan ez dira *ematen gobernatzeko gutxieneko baldintzak”ZUZEN: “Une honetan ez dago gobernatzeko gutxieneko baldintzarik”

3.3.-BURUTU

Kontuz, burutu aditzak berez “bukatu” esan nahi baitu. Hortaz, kontuz gaztelaniazko llevar a cabo aditzarekin (dena den, askotan, gaztelaniaz beste aditzen bat dagoenean ere burutu itzultzen dugu).

Zuzenak dira honako hauek, “bukatu” esan nahi baitute:“Lana burutu baino lehen joan zen etxera” “Etxeko obrak uda baino lehen burutu nahi ditugu”

Beste hauek, berriz, okerrak:a) “Se llevarán a cabo varias acciones de protesta”OKER: “Zenbait protesta-ekintza *burutuko dira” ZUZEN: “Zenbait protesta-ekintza egingo dira”

b) “Las obras las ejecutará la constructora…”OKER: “… eraikuntza-enpresak *burutuko ditu obrak”ZUZEN: “… eraikuntza-enpresak egingo ditu obrak”

3.4.- GONBIDATU

Zuzena da, noski, “norbaiti ospakizun, jai edo otordu batean esku hartzeko esan edo eskatu” adierazteko erabiltzea (adib.: “Nire urtebetetze-ospakizunera gonbidatu nuen”)

Okerra, ordea, beste zentzu hauetan:a) “Se invitó a a los participantes a abandonar la sala”OKER: “Parte-hartzaileak aretotik ateratzera *gonbidatu zituzten”ZUZEN: “Parte-hartzaileei aretotik ateratzeko eskatu zieten/zitzaien”

Page 98: 00 a Estilo-liburua Osorik

b) “Hoy hace un calor que no invita a salir”OKER: “Gaur egiten duen beroak ez du irtetera *gonbidatzen”ZUZEN: “Gaur egiten duen beroarekin, ez du irteteko gogorik ematen” “Hau beroa egiten duena gaur! Ez du irteteko gogorik ematen”

c) “Es un paisaje que invita a la reflexión”OKER: “Paisaia horrek hausnartzera *gonbidatzen du”ZUZEN: “Paisaia horrek hausnarketa/gogoeta eragiten du” “Paisaia horrek hausnarrarazi egiten du”

d) “Te invito a participar en los preparativos del homenaje”OKER: “Homenaldirako prestakuntza-lanetan parte hartzera *gonbidatzen zaitut”ZUZEN: “Homenaldirako prestakuntza-lanetan parte hartzeko proposatzen dizut / parte har dezazun nahi nuke”…

3.5.-AURREIKUSI

Gaztelaniaz prever ageri zaigun bakoitzean, aurreikusi jartzen dugu automatikoki, baina, berez, “aurretik ikusi” esan nahi du. Hortaz, oker erabiltzen dugu askotan. Ikus dezagun:

a) “No se puede prever lo que sucederá mañana”ZUZEN: “Bihar zer gertatuko den ez dago aurreikusterik”

b) “La ley prevé que la pena no puede ser mayor de 30 años”OKER: “Zigorra 30 urte baino gehiagokoa ezin dela izan *aurreikusten du legeakZUZEN: “Zigorra 30 urte baino gehiagokoa ezin dela izan ezartzen/xedatzen du legeak

c) “Está previsto que las obras se concluyan para septiembre”OKER: “Obrak irailerako bukatzea *aurreikusten da”ZUZEN: “Obrak irailerako bukatuko dituztela uste dute”, “Kalkuluen arabera, obrak irailerako bukatuko dira/dituzte”

d) “Se prevé un incremento de casos de anorexia”OKER: “Anorexia-kasuen igoera *aurreikusten da”ZUZEN: “Anorexia-kasuek gora egingo dutela uste da”

3.6.-KASUANGehien-gehienetan, oker erabiltzen dugu. Azter dezagun auzia:

Zuzena da gramatika-kontuak aipatzeko. Adib.:“Hitz hori inesibo kasuan dago deklinatuta”

Zuzena da, halaber, merkataritzan (aseguruak) eta zuzenbidean, kontzeptu jakin bat adierazteko:a) “El seguro cubrirá el daño, salvo en caso de fuerza mayor”“Aseguruak kaltea ordainduko du, ezinbesteko kasuan izan ezik…” (Euskaltermen ageri da)

“Se entregará el trabajo para el 12 de mayo, salvo en caso de fuerza mayor”“Lana maiatzaren 12rako entregatuko da, ezinbesteko kasuan izan ezik”

Page 99: 00 a Estilo-liburua Osorik

Bi esaldi horietan ez dugu “ezinbestean” jarriko, baizik eta “ezinbesteko kasuan”, gauza jakin eta zehaztu bat adierazten duen kontzeptua den aldetik: ezinbestean gertatzen direnak, aurreikusi ezinak… (“halabeharrezko” ere erabiltzen da).

Beste esaldi hauetan ere ez da okerra, baina bai, askotan, alferrikakoa:“Hilketa-kasuez neu arduratzen naiz” “Hilketez neu arduratzen naiz”Horrelako kasu asko kontatu zizkigun “Horrelako asko kontatu zizkigun”Zure kasuaz hitz egin dugu “Zure arazoaz/egoeraz… hitz egin duguKasu horretan zer egin? “Halakoetan, zer egin?”, “Hala gertatuz gero, zer egin?”“Kasu askotan, arazo horiek diruz ordainduta konpontzen dira” “Askotan, arazo horiek diruz ordainduta konpontzen dira”

Beste hauek, berriz, okerrak dira (04 dokumentuan ere azaldu dugu):

b) “En caso de envenenamiento por pesticidas…”OKER: “Pestiziden ondoriozko pozoiduren *kasuan…” ZUZEN: “Pestiziden ondorioz pozoitzea gertatzen bada…” “Pestiziden ondorioz pozoituz gero…”

c) “En caso de emergencia, tocar el timbre”OKER: “*Larrialdi-kasuan, txirrina jo”ZUZEN: “Larrialdirik gertatuz gero…” “Larrialdirik bada…” “Larrialdietan…”

3.7.-ESKATZEN DU

Kontuz gaztelaniazko exigir nahiz requerir aditzekin, euskaraz ez baitira beti eskatu:a) “La redacción del informe exige/requiere mucho trabajo”OKER: “Txostena idazteak lan handia *eskatzen duZUZEN: “Txostena idazteak lan handia ematen du”

b) “La correcta ejecución del trabajo exige/requiere que el trabajador esté bien preparado”OKER: “Lan hori egoki egiteak langilea ongi prestatuta egotea *eskatzen du”ZUZEN: “Lan hori egoki egiteko, langileak ongi prestatuta egon behar du”

3.8.-GARATU

Zuzena da progresar itzultzeko erabiltzea. Adib.:“Los países del norte se han desarrollado más que los del sur” “Iparraldeko herrialdeak hegoaldekoak baino gehiago garatu dira”“La máquina no se ha desarrollado aún lo suficiente y nos da serios problemas” “Makina ez da oraindik behar beste garatu, eta arazo larriak sortzen dizkigu”

Era berean, txostenak eta legeak, adibidez, lehendabizi egin eta gero garatu egiten dira: txosten baten zirriborroa idazten da, eta gero, garatu. Legea egin, eta gero, zenbait tresna baliatuz –erregelamenduak, kasu– garatu egiten da.

Garatu aditza ez da, ordea, beste adiera hauek adierazteko erabili behar:

a) Gertatu. Adib.:“La novela se desarrolla en un país imaginario” OKER: “Eleberria asmatutako herri batean *garatzen da”ZUZEN: “Eleberria / Eleberriko istorioa asmatutako herri batean gertatzen da”

Page 100: 00 a Estilo-liburua Osorik

b) Egin eta antzekoak:

“El trabajo de esa ONG se desarrolla en países subdesarrollados”OKER: “GKE horren lana herrialde azpigaratuetan *garatzen da”ZUZEN: “GKE horrek herrialde azpigaratuetan egiten du lan”

“Las XI. Jornadas sobre medioambiente se desarrollarán en febrero”OKER: “Ingurumenari buruzko XI. Jardunaldiak otsailean *garatuko dira”ZUZEN: “Ingurumenari buruzko XI. Jardunaldiak otsailean egingo/izango dira”

OKER: “Txostena zehatz-mehatz *garatuko dute”ZUZEN: “Txostena zehatz-mehatz idatziko dute”, “Txosten zehatza idatziko dute”

OKER: “Gure elkarteak tratu txarren aurkako kanpaina bat *garatuko du”ZUZEN: “Gure elkarteak tratu txarren aurkako kanpaina bat egingo du”

OKER: “Produktuaren bizi-zikloa analizatzeko metodologia aurreratu bat *garatu nahi dute”ZUZEN: “Produktuaren bizi-zikloa analizatzeko metodologia aurreratu bat sortu/lortu nahi dute”

OKER: “Elkarrizketen % 50 euskaraz *garatuko da”ZUZEN: “Elkarrizketen % 50 euskaraz egingo da”

4.- ERE-REN ERABILERA

Batetik, ere dagokion lekuan kokatu behar da esaldian, zentzua oso desberdina baita, leku batean edo bestean jarrita. Kontuan hartu behar da aurreko elementuari oso lotuta dagoela. Adib.:

“Amak gaur ere aldizkari bat irakurri du” (atzo aldizkari bat irakurri zuen, eta gaur ere bai)“Amak ere gaur aldizkari bat irakurri du” (aitak aldizkari bat irakurri du, eta amak ere bai)“Amak gaur aldizkari bat ere irakurri du” (egunkaria irakurri du, eta aldizkari bat ere bai)“Amak gaur aldizkaria irakurri ere irakurri du” (erosi egin du, eta irakurri ere bai)

Bestetik, hona hemen ere elementuarekin batera zer elementu erabil daitezkeen eta zein ez:

Ere + aditza (baiezka nahiz ezezka): “Amak gaur ere aldizkari bat irakurri du”, “Amak gaur ere ez du irakurri aldizkaririk”

Baita/Ezta… ere (aditzik ez): “Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, *baita gaur ere irakurri du” “Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, baita gaur ere”“Amak atzo ez zuen aldizkaririk irakurri, *ezta gaur ere ez du irakurri” “Amak atzo ez zuen aldizkaririk irakurri, ezta gaur ere”

Ere + bai (aditzik ez):“Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, eta gaur *ere bai irakurri du” “Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, eta gaur ere bai”

Ere bai formaren ordez ere ez erabiltzen bada, ordea, ager daiteke aditza, baina ez berez ere ez formak aditza onartzen duelako, baizik eta ere + aditza ezezka delako:“Amak atzo ez zuen aldizkaririk irakurri, eta gaur ere ez.“Amak atzo ez zuen aldizkaririk irakurri, eta gaur ere ez du irakurri.

Page 101: 00 a Estilo-liburua Osorik

Aditza + ere+ aditza: “Amak atzo aldizkari bat erosi zuen, eta irakurri ere irakurri zuen” (aditza bera nabarmendu nahi dugunez, ere elementuaren aurretik jarri dugu, eta, horrenbestez, gero errepikatu egin behar dugu).

Okerrak dira: a) “Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, *eta baita gaur ere” baita eta ezta elementuen aurretik ez dugu eta jarri behar. Bi forma daude: baita/ezta eta bai eta / ez eta. Beraz:“Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, bai eta gaur ere”, “Amak atzo aldizkari bat irakurri zuen, baita gaur ere”“Amak atzo ez zuen aldizkaririk irakurri, *eta ezta gaur ere” “Amak atzo ez zuen aldizkaririk irakurri, ez eta gaur ere”, “…ezta gaur ere”b) “Ama atzo zinemara joan zen. *Ni ere / *Ni ere baita “…ni ere bai”, “…baita ni ere”“Ama atzo ez zen zinemara joan. Ni *ere ezta” “Ama atzo ez zen zinemara joan. Ni ere ez”, “…ezta ni ere”c) “Amak gaur aldizkaria irakurri *du ere” Zer esan nahi duen begiratu behar da, nola zuzendu jakiteko. Aukera bat: “…irakurri ere irakurri du” d) “Jon ere *doa zinemara”, “Nik ere *dakit hori” (hau da, ez jarri aditz trinkoaren aurrean, besterik gabe) Erabili: Jon ere badoa zinemara”, “Nik ere badakit hori”e) “…eta espero dut, baita ere, arazo horiek konpontzeko hemendik aurrera guztiok ahaleginak egitea” Erabili: “…eta, horrez gainera / era berean / halaber / orobat, espero dut arazo horiek konpontzeko hemendik aurrera guztiok ahaleginak egitea”“…eta ez dut espero, *ezta ere, arazo horiek konpontzeko hemendik aurrera zuek ahaleginik egitea” “Eta, horrez gainera / era berean / halaber / orobat, ez dut espero arazo horiek konpontzeko hemendik aurrera zuek ahaleginik egitea”

5.- BESTE KONTU BATZUK

5.1- EDO/ALA:

Beti da zilegi edo erabiltzea. Ez, ordea, ala. Noiz erabil daiteke, beraz, ala? Jende askok uste du aukera batean elementu bat hautatu beharra adierazten duela, baina hori ez da nahikoa. Galdera zuzenetan eta zehar-galderetan erabiltzen da. Kontua da, ordea, jende guztiak ez duela ongi bereizten noiz den perpaus bat zehar-galdera eta noiz ez. Ikus ditzagun, beraz, zenbait adibide:

ZEHAR-GALDERAK (sakonean galdera bat dago, eta aditzak -n eduki behar du): “Ez dakit A ala B erantzun behar den” (Zer erantzun behar da, A ala B?)“Ez digute esan/galdetu/adierazi/azaldu… mendira ala hondartzara joango garen” (Nora joango gara, mendira ala hondartzara?)“Jakin nahi dut gorria ala beltza den” (Nolakoa da, gorria ala beltza?)“Galdetu dizu ea ardoa ala sagardoa nahi duzun” (Ardoa ala sagardoa nahi duzu?)

Horrenbestez:

“Zenbaki bakoitzaren ondoan, ikur positiboa *ala negatiboa jartzen da, ingurumen-inpaktua positiboa ala negatiboa den azaltzeko” “Zenbaki bakoitzaren ondoan, ikur positiboa edo negatiboa jartzen da, ingurumen-inpaktua positiboa ala negatiboa den azaltzeko”

“Hil *ala biziko auzia” “Hil edo biziko auzia (da)”

Page 102: 00 a Estilo-liburua Osorik

5.2.- EDO ala ETA?

Askotan, edo erabiltzen dugu, eta formaren ordez. Azter dezagun, adibidez, birusei buruzko azalpen hau:

“Birusak: HIESa (hartutako immunoeskasiaren sindromea) *edo herpes genitala sortzen dituzte, adibidez”

Birusek sortzen dituzten gaixotasunen adibideak ematen ari gara (zerrenda da, nolabait); beraz, eta erabili beharko da, ez edo. Izan ere, birusek bi gaixotasun horiek sortzen dituzte; hau da, kontua ez da bata edo bestea sortzen dituztela, baizik eta biak sortzen dituztela (ez beti aldi berean eta pertsona berarengan, baina biak sortzeko gaitasuna dute).

Beste adibide batzuk:“Habla perfectamente todos los idiomas del Estado: español, catalán, galego o vasco”OKER: “Primeran moldatzen da Estatuko hizkuntza guztietan: espainieraz, katalanez, galegoz *edo euskaraz”ZUZEN: “Primeran moldatzen da Estatuko hizkuntza guztietan: espainieraz, katalanez, galegoz eta euskaraz”

“John Swang trabajó en películas como En peligro o Bajo sospecha”OKER: “John swang-ek zenbait filmetan egin zuen lan; esate baterako, Arriskuan *edo Susmopean fimetan”ZUZEN: “John Swang-ek zenbait filmetan egin zuen lan; esate baterako, Arriskuan eta Susmopean fimetan”

5.3.- ETA/EDO ≠ EDOTA

Gauza bat da eta/edo forma, eta beste bat, edota. Ikus dezagun:

Gaztelaniaz y/o aukera agertzen zaigunean, euskaraz eta/edo jarri behar da, hau adierazi nahi baita: “batzuetan eta, beste batzuetan edo, eta beste batzuetan biak”.

Edota forma, berriz, edo formaren parekoa da, esanahi bera du.

5.4.- ETA ABAR

Nola idatzi behar da eta abar? Bi idazkera ditu: eta abar (forma osoa) eta etab. (forma laburtua, puntu eta guzti). Beraz, e.a. ez da zuzena.

Eta noiz erabiliko dugu bata eta noiz bestea? Esaldi bukaeran badoa, bi formak erabil daitezke, baina tartean badoa, ez da oso txukun geratzen forma laburtua erabiltzea, esaldi barruan puntu bat geratzen baita. Gauza bera gertatzen da etab. formaren ordez hiru puntuak erabilita ere. Beraz:DESEGOKIAK: “Iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak, etab. landuko ditugu”, “Iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak… landuko ditugu”EGOKIAK: “Hainbat testu mota landuko ditugu: iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak eta abar”“Hainbat testu mota landuko ditugu: iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak, etab.”“Hainbat testu mota landuko ditugu: iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak…”

Page 103: 00 a Estilo-liburua Osorik

Erreparatu, bestalde, zerrenda baten bukaeran eta abar forma erabiltzen dugunean ez diogula komarik jartzen aurretik, baina bai, ordea, etab. forma laburtuari.

Horrez gainera, esaldi bat hiru puntuez amaitzen bada, aurretik ez zaio komarik jarri behar:OKER: “Hainbat testu mota landuko ditugu: iragarkiak, argudiozko testuak, *deskribapenak,…”ZUZEN: “Hainbat testu mota landuko ditugu: iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak…”

Deklinabideari dagokionez, bi modutara deklina daiteke eta abar: mugagabean (eta abar, eta abarrek, eta abarri, eta abarretara…) nahiz mugatu pluralean (eta abarrak, eta abarrek, eta abarrei, eta abarretan…), baina bata zein bestea aukeratu, koherentziaz jokatzearren, forma berari eutsi beharko zaio testu osoan. Ohikoena, dena den, mugagabea da. Eta ZUBIAkoek, hain zuzen ere, mugagabean deklinatzeko eskatzen digute (eta abarrei eta abarri).

Horrekin lotuta, logikoa denez, deklinaturik erabili behar dugunean forma osoa erabiliko dugu, eta ez forma laburtua: eta abarri (*etab.-i)

Bestalde, esaldian adibidez, esaterako, besteak beste edo antzeko elementurik ageri bada, ezin dugu eta abar jarri, ez eta hiru puntuak ere. Horrelakoetan, eta erabili behar da:OKER: “Hainbat testu-mota landuko ditugu; besteak beste, iragarkiak, argudiozko testuak, deskribapenak *eta abar”, “Hainbat testu mota landuko ditugu; adibidez, iragarkiak, argudiozko testuak, *deskribapenak…”ZUZEN: “Hainbat testu-mota landuko ditugu; besteak beste / adibidez, iragarkiak, argudiozko testuak eta deskribapenak”

Azkenik, kontuan hartu *eta abar luze bat forma ez dela zuzena euskaraz.

5.5.- BARRA-REN ERABILERA (/)

Bata bestearen segidan idatzitako hitzen artetik bat aukeratu beharra-edo dagoela adierazteko erabiltzen da. Baita aurkaritza-edo nabarmentzeko ere.

Barraren alde bateko nahiz besteko aurkariak-edo hitz bat baino gehiagokoak badira, barraren alboetan hutsune bana utzi behar da. Bi aldeetan hitz bakarra ageri bada, berriz, ez da hutsunerik utzi behar. Adib.:“Idazlea, mendia/mundua, luma/ezpata, izan/ukan eta gisakoez mintzatu ondoren, metafisikan murgildu zen, hutsune hutsa / hutsune betea lantzeko.

Bestalde, ongi bereizi behar da noiz erabili behar den barra eta noiz marratxoa:Jaunak/andreak (“jaunak edo andreak” esan nahi du)Jaun-andreak (“jaunak eta andreak” esan nahi du; hitz elkartua da)

Beraz, gutunetan, agurra “Bezero jauna/andrea” da singularrean idazten zaienean, eta “Bezero jaun-andreak”, pluralean idazten zaienean.

Gauza bera gertatzen da “seme-alabak”, “errege-erreginak” hitz elkartuekin ere: pluralak dira beti, eta, horrenbestez, aditza pluralean jokatu behar da. Beraz, ezin esan daiteke

Page 104: 00 a Estilo-liburua Osorik

“*errege-erregina” etorri da, ez eta “*errege-erregina etorri dira” ere; “errege-erreginak etorri dira” da zuzena.

Zenbaitetan, ordea, hitz elkartua egitea izaten da akatsa. Alegia:“Si trae a su hijo/hija al centro en coche…” OKER: “*Seme-alaba ikastetxera autoz ekartzen baduzu…”ZUZEN: “Semea edo alaba ikastetxera autoz ekartzen baduzu…”Bat baino gehiago badira, orduan bai, orduan egin daiteke hitz elkartua: “Seme-alabak ikastetxera autoz ekartzen badituzu…”

5.6.- BALIO IZAN / KOSTA(TU) eta ORDAINDU

Kosta(tu) aditzaren erregimena: NORI. Adib.:

OKER: “25 milioi *kostatzen da”ZUZEN: “25 milioi kosta zaigu”

Bestela, balio izan aditza ere erabil daiteke, singularrean nahiz pluralean jokatuta: ZUZEN: “25 milioi balio du/ditu”. Dena den, EIMAko Ortotipografia liburuan, adibide guztietan plurala ematen dute, baina ZUBIAkoek, oraingoz, singularrean jokatzeko eskatu digute.

Ordaindu aditza, berriz, pluralean jokatzen da, osagarria plurala denean: “Euro bat ordaindu zuen”, “Bost € ordaindu zituen”

Page 105: 00 a Estilo-liburua Osorik

13. IKASGAIA: ARGITASUNA, HIZTEGIA, KALKOAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- ARGITASUNA

Gure lanean, testuak ahalik argiena eta ulergarriena izan behar du, lehen irakurraldian ulertzeko modukoa. Baita originala halakoa ez bada ere.

Horretarako, ez dugu jatorrizko testua hitzez hitz itzuli behar. Egia da ia inork ez duela halakorik kontzienteki egiten, baina, gaztelaniarekiko morrontza ikaragarria dugunez, konturatu gabe lerratzen gara erdal testura, hala egituretan nola esapideetan…

Beraz, jatorrizko testuan gauzak nola esan diren ahaztu eta euskaraz pentsatuta itzuli behar dugu, ahalik eta euskara jator, txukun eta argiena erabiliz. Askotan, ordea, erraztasunera jotzen dugu, eta testuaren egitura automatikoki “kalkatu”.

Horrelakorik ez gertatzeko, ideiaren muina zein den aintzat hartu eta gurasoei nola azalduko geniekeen pentsatzea da irtenbideetako bat. Beste bat, haiek ideia hori nola adieraziko luketen pentsatzea. Eta beste bat, norbaitek testu hori ez duela ulertu eta zer esan nahi duen galdetzen digula imajinatzea, eta hari gure hitzak erabiliz azaltzen diogula. Behin ideia nagusia zein den argi dugula, idatziz txukun eta dagokion mailan eman besterik ez dugu egin behar.

Horrez gainera, ez dugu testu anbiguorik egin behar, ez eta gaizki ulertzeko moduko egiturarik ere. Originalean zerbait ulergaitza edo zalantzazkoa bada, jo hori argi dezakeen beste norbaitengana. Ongi itzultzeko, ezinbestekoa da jatorrizko testua ongi ulertzea. Ez izan galdetzeko beldur, denok dugu-eta horren beharra.

Ikasgai honetan, beraz, euskaraz ahalik eta testu ulergarrienak egiteko zenbait aholku eta baliabide emango ditugu. Baina oso luze joko duenez, hau ere zenbait ikasgaitan landu beharko dugu.

Oro har, oso kontuan izan behar dugu esaldi luzeegiak, askotan, euskal joskeraren ezaugarriak direla-eta, ez direla oso ulerterrazak izaten. Beraz, hobe da esaldi laburrak egitea luzeegiak baino. Luzamendurako joerak ez dio inolako mesederik egiten ulergarritasunari. Beraz, ez izan beldurrik esaldiak mozteko. Baina kontuan hartu, hala eginez gero, askotan lokailu egokiak erabiliz adierazi behar dugula zer lotura dagoen perpausen artean.

Bestalde, euskal joskera SOA (subjektua, osagarriak, aditza) ordenakoa delako ustean, atzerakargaren arazoa sortzen zaigu askotan: esaldiaren giltza atzean doa, eta, beraz, mezuaren muina zein den amaieran jakingo dugunez, irakurlea bidean galtzeko arriskua dago.

Halakorik gerta ez dadin, baditugu zenbait aukera: bi puntuak erabiltzea; irakurleari atzetik zer datorren jakinarazteko lotura-hitzak erabiltzea (nahiz eta, harik eta, izan ere...); aditzak aurreratzea... Ikus ditzagun denak banan-banan:

Page 106: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.1- ADITZA AURRERATU:

1.1.1- Esaldia ahalik ulerterrazena izateko, mamia lehenbailehen adierazi behar da; horretarako, beraz, aditza aurreratu egin behar izaten da askotan.

TRAKETSA: “Gurasoek semea zaintzeko neska bat aurkitu bitartean aitona-amonak lanez ez itotzeko hura haur-eskolara bidaltzea erabaki dute”ARGIAGO: “Gurasoek erabaki dute semea haur-eskolara bidaltzea, hura zaintzeko neska bat aurkitu bitartean aitona-amonak lanez ez itotzeko”, “Gurasoek erabaki dute semea haur-eskolara bidaltzea, aitona-amonak lanez ez itotzeko, umea zaintzeko neska bat aurkitu bitartean”

TRAKETSA: “Bide batez, barnean hitzak lekua adierazten duela nagusiki eta, askotan, behar ez den tokian erabiltzen dela esan behar dugu”ARGIAGO: “Bide batez, esan behar dugu barnean hitzak lekua adierazten duela nagusiki eta, askotan, behar ez den tokian erabiltzen dela”

TRAKETSA: “Txosten hau irakurleek mundu modernoan irakurtzearekin lotutako faktoreak zein diren hobeto uler dezaten lagungarria izango da”ARGIAGO: “Txosten hau lagungarria izango da irakurleek hobeto uler dezaten zein diren mundu modernoan irakurtzearekin lotutako faktoreak” Aditz nagusia aurreratu egin dugu, eta dagokion subjektuaren ondoan jarri. Gauza bera egin dugu mendeko perpauseko aditzarekin ere: aurreratu eta dagokion subjektuaren ondoan jarri dugu.

TRAKETSA: “Jarduera horren bidez, ikasleak pertsonek bizi dituzten egoerez, jarrerez eta sentimenduez jabetzea lortu nahi da”ARGIAGO: “Jarduera horren bidez, lortu nahi da [aditza aurreratuta, argiago] ikasleak pertsonen [erlatiboa zena NOREN] egoerez, jarrerez eta sentimenduez jabetzea”

TRAKETSA: “Hitz egiteko ataleko galderen ondorioz ikasleen artean sor daitekeen eztabaidan, familiak eta hurbileko inguruneak pertsonaren garapen sozio-afektiboan duen garrantzia azpimarratzea komeni da” ARGIAGO: “Hitz egiteko ataleko galderen ondorioz ikasleen artean sor daitekeen eztabaidan, komeni da azpimarratzea [aditza aurreratuta, argiago] familiak eta hurbileko inguruneak garrantzi handia duela [erlatiboaren ordez, beste forma bat] pertsonaren garapen sozio-afektiboan”

1.1.2.- Esatezko aditza + mendeko perpaus konpletiboa edo zehar-galdera

Aurreko adibideetan ikusi dugunez, esatezko aditzarekin batera perpaus konpletibo luzea (-la, -nik) edo zehar-galdera luzea (ea… -n) badator, aditzaz gain mendeko perpaus hori ere aurrera daiteke. Izan ere, laburra bada, atzean uzteak ez du inolako zailtasunik sortzen; luzea bada bai, ordea. Azter dezagun:

a) Konpletiboak ( -la , -nik ) TRAKETSA: “Enpresariak enpresako langileek iaz gai horri buruz egindako bilkuraren ondoren hartutako erabakia onartuko ez zuela [horizkoa perpaus konpletiboa da] adierazi zuen”ARGIAGO: “Enpresariak adierazi zuen ez zuela onartuko enpresako langileek iaz gai horri buruz egindako bilkuraren ondoren hartutako erabakia” (aditza aurreratuta, mamia hasiera-hasieratik ematen da, esaldian adieraziko dena zertan datzan adierazten baita, eta, gainera, subjektu bakoitza bere aditzaren ondoan geratzen da. Mendeko perpaus konpletiboaren aditza –hau da, -la menderagailuduna– aurreratuta ere askoz argiago geratzen da).

TRAKETSA: “Berti Vogts entrenatzaile alemaniarrak Lottar mattahaus erdilariak Iranen kontrako partidan hasieratik jokatuko duela esan du”ARGIAGO: “Berti Vogts entrenatzaile alemaniarrak esan du Lottar mattahaus erdilariak hasieratik jokatuko duela Iranen kontrako partidan”

Page 107: 00 a Estilo-liburua Osorik

TRAKETSA: “Helburu horiek lortzeko, enpresen jabeek langileek uda iritsi aurretik enpresan bertan ikastaroak egin behar dituztela jakinarazi dute”ARGIAGO: “Helburu horiek lortzeko, enpresen jabeek jakinarazi dute langileek ikastaroak egin behar dituztela uda iritsi aurretik, enpresan bertan”

TRAKETSA: “HBk Frantziako eta Espainiako Gobernuek gatazkari irtenbidea emateko duten borondate falta agerian geratu dela dio”ARGIAGO: “HBk dio agerian geratu dela Frantziako eta Espainiako Gobernuek ez dutela borondaterik gatazkari irtenbidea emateko”(aditza eta mendeko perpaus konpletiboa aurreratzeaz gain, erlatibo kalko bat ere aldatu dugu. KALKOA: “…duten borondate falta agerian geratu dela…”. HOBETO: “…agerian geratu da ez dutela borondaterik…”)(Geroago azalduko dugunez, bada beste aukera bat esaldi hori argi emateko: “HBk dioenez, agerian geratu da Frantziako eta Espainiako Gobernuek ez dutela borondaterik gatazkari irtenbidea emateko”)

b) Zehar-galderak ( …-n ) TRAKETSA: “Alkateak iazko apirilean suteen berri emateko alarmak jarri zirenetik sutea bere udalerriko zenbat baserritan gertatu den jakin nahi du”ARGIAGO: “Alkateak jakin nahi du bere udalerriko zenbat baserritan gertatu den sutea, iazko apirilean suteen berri emateko alarmak jarri zirenetik” (aditz nagusia aurreratzeaz gain, mendeko perpausa ere aurreratu dugu –hau da, zenbat…den zehar-galdera ere aurrera pasa dugu).

TRAKETSA: “Irakasleak ikasleei etxerako bidalitako lana bukatu eta ikastolan behar bezala aurkezteko zenbat egun behar izango dituzten galdetu die”ARGIAGO: “Irakasleak ikasleei galdetu die (ea) zenbat egun behar izango dituzten etxerako bidalitako lana bukatu eta ikastolan behar bezala aurkezteko” (hor ere, aditz nagusia eta zehar-galdera aurreratuta, esaldia askoz ere argiagoa da).

1.1.3.- Esatezkoak ez diren aditzak: Esatezkoak ez diren aditzak ezin dira esatezkoak bezain erraz aurreratu, baina, hala ere, bada horretarako biderik. Aditza bera galdegai denean (beraz, egin aditza izan behar du atzetik) aurrera pasa daiteke. Baina ez da sistematikoki egin behar, baizik eta aditza galdegai izan daitekeenean bakarrik. Beste batzuetan, galdegai faltsuak sortu beharko dira. Adib.:

a) Aditza galdegai denean, aurreratu:

TRAKETSA: “Gure lankideak iazko urtarrilean Martuteneko industrialdean atso bati oso merke erositako etxe zaharra saldu egin behar izan du”ARGIAGO: “Gure lankideak saldu egin behar izan du iazko urtarrilean Martuteneko industrialdean atso bati oso merke erositako etxe zaharra”

TRAKETSA: “Aitonak lehengo astean iloba gazteenak Ameriketatik opari ekarritako liburua bota egin du”ARGIAGO: “Aitonak bota egin du iloba gazteenak Ameriketatik lehengo astean opari ekarritako liburua”

TRAKETSA: “Hirugarren solairuko bizilagunak igogailua jartzeko gainerako bizilagunek egindako proposamena onartu egin du azkenean”ARGIAGO: “Hirugarren solairuko bizilagunak, azkenean, onartu egin du igogailua jartzeko gainerako bizilagunek egindako proposamena”

Page 108: 00 a Estilo-liburua Osorik

Batzuetan, aditza berez galdegai ez izan arren ere, aurrera eraman dezakegu, galdegai bihurtuta:

TRAKETSA: "Epai horrek hautaketa-prozesuaren azken emaitzen hurrenkera aldatu du"ARGIAGO: "Epai horrek aldatu egin du hautaketa-prozesuaren azken emaitzen hurrenkera"

TRAKETSA: “Aitonak lehengo astean iloba gazteenak Ameriketatik opari ekarritako liburua bota du”ARGIAGO: “Aitonak bota egin du iloba gazteenak Ameriketatik lehengo astean opari ekarritako liburua”

Baina kontuz, ez gaitezen pasa! Ezin da egin tartekatu, aditza aurreratu nahi dugun guztietan. Adib.:

OKER: "*Jaso egin da epai bat, eta epaimahaiak *onartu egin du behin-behineko beste zerrenda bat, epai hori betetzeko"ZUZEN: "Epai bat jaso da, eta, hori betetzeko, beste zerrenda bat onartu du epaimahaiak" (izan ere, beste zerrenda bat da hor galdegaia)

Esatezko aditzetan ere, lehenago azaldu dugunez, ez da beharrezkoa:"Nagusiak adierazi *egin du neurriak hartuko dituela…""Nagusiak adierazi du neurriak hartuko dituela…"

b) Aurrera erraz pasa daitekeen baliokideren bat erabili:

TRAKETSA: “Horretarako, diru-laguntza eskatu nahi dutenek ikasketen ziurtagirian edo espedientean gutxienez 6 puntuko batez besteko kalifikazioa izan behar dute”ARGIAGO: “Horretarako, nahitaezkoa da diru-laguntza eskatu nahi dutenek gutxienez 6 puntuko batez besteko kalifikazioa izatea ikasketen ziurtagirian edo espedientean”

TRAKETSA: “Ikerketa horren emaitzek lanean baliabideak nola hobetu daitezkeen ulertzen lagunduko dute”ARGIAGO: “Ikerketa horren emaitzak oso lagungarriak izango dira, lanean baliabideak nola hobetu daitezkeen ulertzeko”

TRAKETSA: “Gobernua herritar guztiek etxebizitza duina eskuratu ahal izateko beharrezko diren neurri guztiak hartzen saiatuko dela dirudi” ARGIAGO: “Badirudi Gobernua saiatuko dela beharrezko diren neurri guztiak hartzen, herritar guztiek etxebizitza duina eskuratu ahal izateko”

c) Galdegai faltsuak erabili:Nahiz eta benetan galdegai ez diren, lasai asko jar daitezke aditzaren aurrean, eta, horrela, aditza bera aurrera pasa daiteke. Normalean, adizlagunak izan ohi dira: laster, beti, ongi, sarri, maiz, orduan, azkar, asko, askotan, inoiz…. Batzuetan, elementu horiek perpausean bertan ditugu; beraz, nahikoa da aditzaren aurrean jarri eta multzo osoa aurrera eramatea. Beste batzuetan, berriz, asmatu egin behar izaten dira, baina betiere testuingurua kontuan hartuta (ezin da edozein galdegai faltsu asmatu; testuinguruan zentzua izan beharko du). Adib.:

Berez perpausean galdegai ez izan arren, aditzaren aurrean jarriak:

TRAKETSA: “Irakasleak ikasle horrek jolasean iruzur egin duela ikusi du, argi eta garbiARGIAGO: “Irakasleak argi eta garbi ikusi du ikasle horrek jolasean iruzur egin duela”

TRAKETSA: “Jaun/Andre hori: Azterketak egin ahal izateko idazkaritzan ekainaren 2a baino lehen entregatu behar dituzun agiriak jakinarazten dizkizut honen bidez”

Page 109: 00 a Estilo-liburua Osorik

ARGIAGO: “Jaun/Andre hori: Honen bidez jakinarazten dizut zer agiri aurkeztu behar dituzun idazkaritzan ekainaren 2a baino lehen” Erreparatu, galdegai faltsu bat erabiltzeaz gain, zehar-galdera bihurtu dugula erlatiboa, eta, hartara, aurreratu egin ahal izan dugula. Dena den, esaldi horretan beste bide bat ere erabil zitekeen: “Jaun/Andre hori: Honen bidez, jakinarazten dizut zer agiri aurkeztu behar dituzun idazkaritzan ekainaren 2a baino lehen”

TRAKETSA: “Gurasoek seme-alabak gauez kalean zertan ibiltzen diren jakin nahi izaten dute beti”ARGIAGO: “Gurasoek beti jakin nahi izaten dute zertan ibiltzen diren seme-alabak gauez kalean”

TRAKETSA: “Osasuntsu egoteko elikagai osasungarriak jatea eta kirola egitea oso garrantzitsua dela entzuten dugu askotan”ARGIAGO: “Askotan entzuten dugu osasuntsu egoteko oso garrantzitsua dela elikagai osasungarriak jatea eta kirola egitea” “Askotan” galdegai bihurtuta, aditza ez ezik mendeko perpaus konpletiboa ere aurreratu ahal izan dugu.

Galdegai faltsu asmatuak:

TRAKETSA: “Lankideen artean gai horiek adosteko inoiz ez dudala oraingo honetan baino borondate eskasagorik ikusi diotsut”ARGIAGO: “Argi eta garbi diotsut ez dudala inoiz ikusi oraingo honetan baino borondate eskasagorik lankideen artean gai horiek adosteko” “Argi eta garbi” galdegai faltsua sortuta, aditza aurreratu ahal izan dugu (bestela, adizki trinkoak ezin baitira perpaus hasieran joan). Horrez gainera, erreparatu sintagmen ordena-aldaketari.

TRAKETSA: “Lana garaiz bukatzea lortzen ez badugu bezeroa galduko dugula uste dut / deritzot”ARGIAGO: “Benetan uste dut / deritzot lana garaiz bukatzea lortzen ez badugu bezeroa galduko dugula”ARE ARGIAGO: “Benetan uste dut / deritzot bezeroa galduko dugula, lana garaiz bukatzea lortzen ez badugu”

TRAKETSA: “Ikerketa horren emaitzek lanean baliabideak nola hobetu daitezkeen ulertzen lagunduko dute”ARGIAGO: “Ikerketa horren emaitzek izugarri lagunduko dute lanean baliabideak nola hobetu daitezkeen ulertzen”

TRAKETSA: “Espainia 1986. urtean Europar Batasunean sartzeak zenbait jarduerak ingurumenean eragiten zituen efektu negatiboak arintzeko neurrien egokitzapena ekarri zuen”ARGIAGO: “Espainia 1986. urtean Europar Batasunean sartzeak berekin ekarri zuen hainbat neurriren egokitzapena, zenbait jarduerak ingurumenean eragiten zituen efektu negatiboak arintzeko”

1.2.- EZ EMAN IZEN-ZERRENDA LUZERIK, AURRETIK AZALPENIK GABE.

IRTENBIDEAK:

1.2.1.-Zerrendako elementu guztiak biltzen dituen hitza aurkitu eta aurrera eraman, zerrendaren iragarle izan dadin. Hitz hori esaldian bertan ez badago, sortu edo (honako) hau formula iragarlea erabili. Ondoren, bi punturen atzetik eman zerrenda, edota hau da , alegia edo antzeko elementuren baten atzetik :

TRAKETSA: “Langabe, gazte, emakume, erretiratu eta gainerako gizarte-taldeei protestaldietan parte hartzeko deia egin diete”ARGIAGO: “Gizarte-talde guztiei protestaldietan parte hartzeko deia egin diete: langabeei, gazteei, emakumeei, erretiratuei…”,“Gizarte-talde guztiei egin diete protestaldietan parte hartzeko deia: langabeei, gazteei, emakumeei, erretiratuei…”, “Gizarte-talde guztiei egin diete protestaldietan parte hartzeko deia; hau da, langabeei, gazteei, emakumeei, erretiratuei…”

Page 110: 00 a Estilo-liburua Osorik

TRAKETSA: “Lehiakide-zerrendan, hainbat idazle ezagun ageri da aurten, eta Adolfo Bioy Casares, Francisco Ayala, Dulce Maria Loynaz, Fernando Lazaro Carreter, Manual Alvar Nazario, Angeles Mastretta eta Gregorio Salvadorrek osatutako epaimahaiak erabaki beharko du idazle horietatik nor izango den aurtengo irabazlea”ARGIAGO: “Lehiakide-zerrendan, hainbat idazle ezagun ageri da aurten, eta irabazlea nor den erabakitzeko, kide hauek ditugu epaimahaian: Adolfo Bioy Casares, Francisco Ayala, Dulce Maria Loynaz, Fernando Lazaro Carreter, Manual Alvar Nazario, Angeles Mastretta eta Gregorio Salvador” (kide hitza asmatu egin dugu)

TRAKETSA: “Lan-ikuskaritzaren funtzio garrantzitsuenak lan, gizarte-segurantza, segurtasun, osasun, enplegu eta migrazioari buruzko legeria zaintzea eta asistentzia teknikoa ematea, lan-gatazketan bitartekoa izatea, enplegua erregulatzeko espedienteetan aurretxostenak egitea eta arriskua egonez gero lantegiko jarduera etetea dira”ARGIAGO: “Lan-ikuskaritzaren funtzio garrantzitsuenak (honako) hauek dira: lan, gizarte-segurantza, segurtasun, osasun, enplegu eta migrazioari buruzko legeria zaintzea eta asistentzia teknikoa ematea; lan-gatazketan bitartekoa izatea; enplegua erregulatzeko espedienteetan aurretxostenak egitea; eta, arriskua egonez gero, lantegiko jarduera etetea” Erreparatu, gainera, puntuazio-markak aldatu ditugula.

1.2.2.- Aditza aurreratu:

TRAKETSA: “Hizlarien artean, Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia, Pedro Alvite, Antxon Mendizabal eta Mario Zubiaga egongo dira”ARGIAGO: “Hizlarien artean izango dira Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia, Pedro Alvite, Antxon Mendizabal eta Mario Zubiaga”

1.3.- SUBJEKTUA ATZERATU

Batzuetan, konponbiderik onena ez da izaten aditza aurreratzea, baizik eta subjektua atzeratzea. Ikus dezagun:

TRAKETSA: “Irakasleak Ameriketan lanean diharduen ikasle baten berri izan du”ARGIAGO: “Ameriketan lanean diharduen ikasle baten berri izan du irakasleak”

“El portavoz hizo la pregunta que debía hacerse”TRAKETSA: “Bozeramaileak egin beharreko galdera egin zuen” Badirudi bozeramaileak egin behar zuela galdera, eta ez da hori.ARGIAGO: “Egin beharreko galdera egin zuen bozeramaileak”

TRAKETSA: “Prentsak iaz Berlinen munduko herrialderik aberatsenek egindako bileran gertatutakoa jakinarazi du”ADITZA AURRERATUTA: “Prentsak jakinarazi du iaz Berlinen munduko herrialderik aberatsenek egindako bileran gertatutakoa”. Horrela esanda, prentsak galdegai bihurtu dugu, eta ez da hala (aditza aurreratuta ondo geratuko litzateke, baldin eta gertaera horiek zein izan ziren azalduko balitz. Adib.: “Prentsak jakinarazi du iaz Berlinen munduko herrialderik aberatsenek egindako bileran hau eta hau gertatu zela…”).ARGIAGO: “Munduko herrialderik aberatsenek iaz Berlinen egindako bilera batean gertatutakoa / zer gertatu zen jakinarazi du prentsak”

TRAKETSA: “Adituek jaurtiriko gasak osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela jakinarazi dute” Horrela esanda, badirudi adituek jaurti dituztela gasak.ARGIAGO: “Jaurtiriko gasak osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela jakinarazi dute adituek”Noski, hor esatezko aditza daukagunez, esaldi hori eman zitekeen aditza aurreratuta ere:“Adituek jakinarazi dute jaurtiriko gasak osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela”

Page 111: 00 a Estilo-liburua Osorik

TRAKETSA: “Josuk aitak gaur bazkalorduan platerean zomorro bat aurkitu izanaren errua erietxeko jangelako arduradunari egotzi dio” ARGIAGO: “Aitak gaur bazkalorduan platerean zomorro bat aurkitu izanaren errua erietxeko jangelako arduradunari egotzi dio Josuk” (are argiagoa da, hala ere, aditza aurreratuta: Josuk erietxeko jangelako arduradunari egotzi dio aitak gaur bazkalorduan platerean zomorro bat aurkitu izanaren errua”)

TRAKETSA: “Jon estudiora alkandora, jertsea eta praka bakeroak jantzita etorri zen”ARGIAGO: “Alkandora, jertsea eta praka bakeroak jantzita etorri zen Jon estudiora”

TRAKETSA ETA ULERGAITZA: “ASDE ELGO erakundearen parte da” Ez da argi ikusten ASDE eta ELGO lotuta dauden ala bi gauza direnARGIAGO: “ ELGO erakundearen parte da ASDE”

TRAKETSA: “Amaia Jon, Mikel eta Anerekin etorri zen”ARGIAGO: “Jon, Mikel eta Anerekin etorri zen Amaia”

TRAKETSA: “Erretaulak erliebeak, eskultura txikiak eta bestelako dekorazio apaingarri batzuk ditu”ARGIAGO: “Erliebeak, eskultura txikiak eta bestelako dekorazio apaingarri batzuk ditu erretaulak”

Subjektu ez direnak ere atzera pasa behar izaten dira askotan:

TRAKETSA: “Aitari semeak ikastolan egindako aurrerapenak azaldu dizkiote”ADITZA AURRERATUTA ERE, DESEGOKIA: “Aitari azaldu dizkiote semeak ikastolan egindako aurrerapenak” Aditza aurreratuta, “aitari” galdegai bihurtu dugu, eta, beraz, ez da egokia.ADITZA GALDEGAI BIHURTUTA ERE, DESEGOKIA: “Aitari azaldu egin dizkiote semeak ikastolan egindako aurrerapenak”ARGI ETA ZUZEN: “Semeak ikastolan egindako aurrerapenak azaldu dizkiote aitari”, “Semeak ikastolan zer aurrerapen egin dituen azaldu diote aitari” “Aitari” atzera pasatzea da irtenbiderik onena.

2.- HIZTEGIA

bikote (biren taldea) ≠ bikotekide (bikoteko kide bakoitza). Beraz: “Nire *bikotearekin bizi naiz” “Nire bikotekidearekin bizi naiz”

*trafiko-seinaleak, *zirkulazio-seinaleak bide-seinaleak

sinistu h. sinetsisinismen (Hiztegi Batuan oraingoz ez dago) sinesmen

*langabetu langabe*zaletu (izena) zale (zaletu ongi dago, aditza bada)

*ikutu ukitu*ikuilu ukuilu

minutu

Page 112: 00 a Estilo-liburua Osorik

segundo

*neumatiko e. pneumatiko*neumonia e. pneumonia

3.- KALKOAK

3.1.- AIPATU, AIPATUTAKO…Aipatu, aipatutako... beharrik gabe erabiltzen ditugu maiz, gaztelaniazko dicho itzuli nahian. Gogoratu euskaraz erakusleak dauzkagula aurreko zerbait edo norbait aipatzeko.“Udaletxean batzorde bat sortu da. Aipatutako batzorde horren lana...” “Udaletxean batzorde bat sortu da. Batzorde horren lana...”

3.2.- *ARRETA/ATENTZIOA DEITU ATENTZIOA EMAN Gaztelaniazko llamar la atención esapideak adiera bat baino gehiago izan ditzake, eta guztiak ez dira berdin itzuli behar. Hala ere, behin eta berriz jotzen dugu *arreta/atentzioa deitu erdarakadara.

a) “Me llamaron la atención sus zapatos rojos”OKER: “Haren zapata gorriek *arreta deitu zidaten”ZUZEN: “Haren zapata gorriek atentzioa eman zidaten”“Haren zapata gorriak deigarriak gertatu zitzaizkidan.

b) “Le gusta llamar la atención en todas partes”OKER: “Gustuko du toki guztietan *arreta deitzea”ZUZEN: “Gustuko du toki guztietan nabarmentzea”

c) “Le llamaron la atención por querer entrar en la discoteca con calcetines blancos”OKER: “*Arreta deitu zioten, diskotekan galtzerdi zuriekin sartu nahi izateagatik”ZUZEN: “Ohartarazi zioten galtzerdi zuriak jantzita ezin zela sartu diskotekan”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- ASKO, LUZE, HANDIA, ALTUA (*BERO ASKO)

Asko/gutxi: ZENBAT galderari erantzuten diote. Izen zenbakarriekin eta neurgarriekin erabiliko ditugu.Luze/labur, handi/txiki, gogor/leun: NOLAKOA galderari erantzuten diote. Izen neurgaitzekin erabiltzen dira, eta intentsitatea adierazten dute.

Beraz:“Gose *asko pasa dute” “Gose handia izan dute”“Min *asko egin dit” “Min handia egin dit“*Asko maite zaitut “Oso/Izugarri maite zaitut”, “Maite-maite zaitut”“Denbora askoan egon zen zain” “Denbora luzean egon zen zain”, “Luzaroan egon zen zain”, “Luze egon zen zain”“Arantxak Amaiaren antz *asko du” ”Arantxak Amaiaren antz handia du”

Page 113: 00 a Estilo-liburua Osorik

Jakina, batzuetan biak erabil daitezke, baina ez dute zentzu bera:“Su handia piztu zuten” ≠ “Su asko piztu zituzten”“Gela horretan argi handia dago” ≠ “Gela horretan argi asko daude”“Aukera handia galdu zuen” ≠ “Aukera asko galdu zituen”“Arazo handia daukagu etxean” ≠ “Arazo asko ditugu etxean”

Konparaketetan ere kontuan hartu behar da asko/handia bereizketa, asko hitzari gehiago baitagokio, eta handiri, berriz, handiago. Adib.: garrantzi *gehiago garrantzi handiagoa

Bestalde, handia/asko bereizketa dela-eta, batzuek hiperkorrekziora jotzen dute, aurkako ideia ematean; alegia, txikia erabiltzen dute, gutxi erabili beharrean. Izan ere, bero handiaren aurkakoa ez da bero txikia, baizik eta bero gutxi.

“Bero *txikia egiten du” “Bero gutxi egiten du / dago” “Indar/gogo/pazientzia *txikia” “Indar/gogo/pazientzia gutxi”

Eta gutxi zenbatzailea gustuko ez duenak, edo zalantza egiten duenak, erabil dezala izenondoren bat:“Indar/gogo/pazientzia eskasa”“Kalitate eskasekoa” “Indar apala”“Nortasun ahula”“Parte-hartze eskasa/apala”

Beste batzuetan, nahitaez erabili behar dira izenondo horiek:“Gizarte maila *gutxikoa/*txikikoa” “Gizarte-maila apalekoa” (Edo: “Beheko gizarte-mailakoa”, “Gizarteko behe-mailakoa”)

ALTUA eta BAXUAAskotan entzun dugu altu eta baxu izenondoak tenperaturari lotuta bakarrik erabili behar direla euskaraz, baina sarritan, beste hitz batzuei lotuta ere entzuten edo ikusten dira: tasa, presio, intentsitate, disoluzio-maila, tentsioa, interesak….Eta, zuzena al da erabilera hori? Bada, egile eta aditu guztiak ez datoz bat.

Batzuen iritziz, tenperatura adierazteko nahitaezkoa da altua/baxua erabiltzea, baina ez, ordea, gainerako magnitude kontagaitzekin: tradizioz, askoz ere gehiago erabili omen dira bolumen handi (hotsa adieraztekoa, noski), intentsitate handi, energia handi… bolumen altu, intentsitate altu, energia altu… baino; edota presio altu/baxu, tentsio altu/baxu baino gehiago, goi-presio / behe-presio eta goi-tentsio / behe-tentsio.

Beste batzuen arabera, berriz, gora eta behera egiten duten magnitudeekin (tasak, indizeak, prezioak…) egokia da altu eta baxu erabiltzea.

Beraz, guk ere, eskala baten arabera neurtzen diren zenbait magnitude kontagaitzekin lasai asko erabiliko ditugu altu eta baxu izenondoak.

Hona hemen gure zerrenda:Altu eta baxu :Tasa altu, tasa baxuBolumen altu, bolumen baxu (hotsa adieraztekoa bada)Intentsitate altu, intentsitate baxu

Page 114: 00 a Estilo-liburua Osorik

Indize altu, indize baxuEz, ordea: energia *altu; energia *baxu…Handi eta gutxi/txiki :Energia handi, energia gutxiKopuru handi, kopuru txikiBolumen handi, bolumen txiki (litro edo metro kubikotan neurtzen dena)Interes handi, interes txiki (“Interes handia ordaintzen dute etxebizitzagatik”)Errenta handi, errenta txiki (“Errenta handiko herrialdeak”)Kupo handi, kupo txikiZifra handi, zifra txiki

Bestalde, gora nahiz behera eta hazi ere erabil daitezke, noski:Tasak gora egin du.Interesek behera egin dute.Beheranzko joera dute tenperaturek.Langabeziak gora egin du.Biztanle-kopurua hazi egin da.

Presio hitzarekin, kontua oso korapilatsua da:1- Industrian, teknologian, presio handi/txiki nahiz goi-presio / behe-presio. Adib.:“Presio handiko galdara / goi-presioko galdara”2- Presio atmosferikoa adierazteko, presio altu/baxu nahiz presio handi/txiki. Adib.:“Zenbat eta gorago, presioa txikiagoa/baxuagoa”3- Presio altu edo handiko gunea adierazteko, goi-presio / behe-presio. Adib.:“Goi-presioa dagoen lekuan, presioa altua/handia izan ohi da”)

Dena den, kontuan hartu: forma bat baino gehiago denean zilegi, behin bat aukeratuz gero, forma horri eutsi behar zaio testu osoan.

Bestalde, kontuz magnitudeak ez direnekin:Lansari/soldata *altua lansari handiaMaila *altuko jendea maila handiko jendeaSukar *altua sukar handiaDatuak inoizko *altuenak izan ziren inoizko onenak

4.2.- BAT/-A BESTEA / BESTE BAT; BESTEAK / BESTE BATZUK

a) bat/-a: Gaztelaniazko un/una guztiak ez dira beti bat euskaraz.Batzuetan, oso argi daukagu –a(k) mugatzailea erabili behar dugula:«Ergel *bat da» «Ergela da», «Ergel hutsa da»«Lan *bat behar du» «Lana behar du» («Lanen bat behar du»)«Zigarro *bat erretzen ari zen» «Zigarroa erretzen ari zen»«Buruan txapel *bat zuela agertu zen» «Buruan txapela zuela agertu zen»«Ni mutil *bat naiz» «Ni mutila naiz»«Baimen *bat behar da hara sartzeko» «Baimena behar da hara sartzeko»«Lapur *batzuk dira» «Lapurrak dira», «Lapur hutsak/galantak… dira»«Azterketa zehatzago *bat eginez gero, berehala ikusiko genuke…» Azterketa zehatzagoa eginez gero, berehala ikusiko genuke…» («Zehatzago aztertuz gero…)«Biztanleriaren heren *batek ezetz erantzun du» «Biztanleriaren herenak ezetz erantzun du» «Ordubete *bat eman zuen gure zain» «Ordubete eman zuen gure zain»

Page 115: 00 a Estilo-liburua Osorik

Enfasia emateko ere ez da bat erabili behar:«Beldur *bat izan nuen…» «Egundoko beldurra izan nuen…»«Zarata *bat atera duzue…!» «A zer-nolako zarata atera duzuen…!»

Ez gaitezen, ordea, beste muturrera joan eta bat guztiak debekatu. Honelakoak, adibidez, ongi daude:Kontakizunetan: «Behin batean, herri txiki batean, neskatila bizkor eta bihurri bat bizi zen», «Errege batek ba omen zituen hiru alaba…»Izena + bat + izenondoa: «Hori da gizon bat, jatorra, eskuzabala... eta inoiz gezurrik esango ez dizuna», «Egiten zuen haize bat izugarria!» (argi dago oso hizkera biziari, ahozkoari, dagozkiola. Baina, noski, azkena honela ere eman daiteke: “Haize izugarria zebilen”, “Izugarrizko haizea zebilen”…)

Norbait edo zerbait lehen aldiz aipatzean ere, bat behar da askotan:«N-1 errepidean gertatutako istripuan Asteasuko *gizonezkoa hil da» «N-1 errepidean gertatutako istripuan Asteasuko gizonezko bat hil da»«Hogeita bost urteko emakumeak, Yolandak, aurkeztuko du jardunaldia» «Hogeita bost urteko emakume batek, Yolandak, aurkeztuko du jardunaldia»

Zenbaitetan, biak dira zilegi, baina desberdinak dira: bata, zehaztua; eta bestea, zehaztugabea. Adib.:«Gaur autoa saldu dut» (nirea) / «Gaur auto bat saldu dut» (ez nirea)«Abokatuak deitu dizu» (zureak) / «Abokatu batek deitu dizu» (ez zureak)«Butaneroa etorri da» (zurea) / «Bilerara butanero bat etorri da» (zehaztugabea)«Amak deitu dit» (nireak) / «Ama batek deitu dit» (ez nireak)«Etxean sartu da» (berean) / «Etxe batean sartu da» (ez berean)«Ekarri aulkia, mesedez» (aulki jakin bat) / «Ekarri aulki bat, mesedez» (edozein)

Ez ahaztu, gainera, zehaztugabetasuna adierazi nahi denean, -(r)en bat edo -rik erabiltzen dela (ez mugatu singularra, ez mugatu plurala).«Arazo *bat sortzen bada, konpondu egin beharko da» «Arazoren bat / Arazorik sortzen bada, konpondu egin beharko da»

Zerbait absolutua dela adierazteko, mugatzailea erabili ohi da, eta pluralean ere jar daiteke:«Lan-istripuak nonahi gerta daitezke: garabi *baten azpian, makina *baten ondoan…»«Lan-istripuak nonahi gerta daitezke: garabiaren azpian, makinaren ondoan…»«Lan-istripuak nonahi gerta daitezke: garabien azpian, makinen ondoan…»

Horrez gainera, esaldi batzuetan, bat erabiltzea zilegi litzatekeen arren, mugatzailea erabili ohi da, hitza nolabait absolutu bihurtzen delako:«Guztien artean fundazioa sortu dute, diru-iturriak ugaritzeko»«Udalek hitzarmena sinatu dute»«Leherketa izugarria izan da espazioan»«PSOEtik alde egindakoek alderdi berria osatu dute»«Ur antzerki-taldeak obra berria estreinatuko du gaur»

Baina izan aditzaren osagarriak -a behar du nahitaez:«Mago on batek aktore on *bat izan behar du» «Mago on batek aktore ona izan behar du». Eta, are egokiagoa: «Mago onak (absolutu bihurtzen delako) aktore ona izan behar du»

Page 116: 00 a Estilo-liburua Osorik

Halako, moduko eta antzeko hitzekin, berriz, bat erabili behar da:«Badu horrek halako gaitzespen *kutsua» «Badu horrek halako gaitzespen kutsu bat»«Jonek aurrerapen *modukoa egin digu» «Jonek aurrerapen moduko bat egin digu»«Eszena horretan, epaiketa *antzekoa egingo diote aktoreari» «Eszena horretan, epaiketa antzeko bat egingo diote aktoreari»

b) bestea / beste bat: Ongi bereizi behar dira bestea nahiz beste(…)a (mugatua) eta beste (…) bat (mugagabea) ; edo pluralean, besteak nahiz beste(…)ak eta beste (…) batzuk. Adib.:«Hizkuntza batetik bestera itzultzea ez da batere erraza» Ongi dago, lehendik bi hizkuntza aipatu badira; alegia, batetik eta bestetik esatean zein hizkuntzaz ari garen baldin badakigu (adibidez: «Nik ongi dakit euskaraz eta gaztelaniaz, baina hizkuntza batetik bestera itzultzea ez da batere erraza»)«Hizkuntza batetik beste (hizkuntza) batera itzultzeko, ongi jakin behar dira biak» Hori esatean, edozein bi hizkuntzaz ari gara

«Irrikaz zegoen beste herrialdeak ezagutzeko» Herrialdeak lehendik aipatu badira, edo zein diren baldin badakigu, ongi dago; bestela, ez. Beraz:«India, Pakistan, Afganistan, Txina eta Japonia ezagutu nahi zituen. Iaz lehen bietan izan zen, eta orain irrikaz dago beste herrialde ak / besteak ezagutzeko» (zuzena, mugatua delako)«Irrikaz dago beste herrialde batzuk ezagutzeko» (mugagabea da, ez dakigu zehazki zein herrialde)

«Umea aspertuta dago pureak bakarrik jateaz. Orain *beste jakiak probatu nahi ditu» «Umea aspertuta dago pureak bakarrik jateaz. Orain beste jaki batzuk probatu nahi ditu» (izan ere, zehaztugabea denez, mugagabea behar du)

«Gai-zerrenda: 1-Aurreko akta onartzea. 2-Udalari aurkeztutako proposamen bat aztertzea. 3-Datorren urteko aurrekontuak onartzea. 4-*Besteak» Hor ezin da besteak jarri, ez baitakigu zer gai diren, ez eta zenbat ere. Mugagabea denez, beste (gai) batzuk erabili beharko da, edo, bestela, besterik.

«Hiru sari irabazi zituen: bat, Ostruka obrarengatik; beste bat, Iluntzean olerkiagatik; eta bestea, (bere) literatura-lan osoagatik» Esaldi horretan, bestea (mugatua) bukaeran bakarrik erabil daiteke. Izan ere, hasieran esaten da hiru sari direla, eta azkena aipatzean bakarrik da mugatua, orduan jada ez baita beste saririk geratzen.

c) Bat bata Bat zenbatzaileak zentzu mugagabea du (ez dakigu zein den, edozein izan daiteke). Bata zenbatzailea, berriz, mugatu singularra da (aurretik aipatutako zerbaiti egiten dio erreferentzia). Adib.:«Bi txanpon itzuli dizkiote: bat, 2 €-ekoa, eta bestea, 2 zentimokoa «...bata, 2 €-koa; eta bestea, 2 zentimokoa»Dena den, ez dugu uste hor bat erabiltzea gaizki dagoenik. EIMAn, behintzat, ez digute inoiz zuzendu.

4.3.-ASMOZ (*EGIN ASMOZ )Euskaltzaindiaren arabera, -t(z)eko asmoz da forma zuzena. Beraz:“*Egin asmoz” “Egiteko asmoz”“*Joan asmoz” “Joateko asmoz”“*Eztabaidatu asmoz” “Eztabaidatzeko asmoz”

Page 117: 00 a Estilo-liburua Osorik

14. IKASGAIA: ARGITASUNA (II), HIZTEGIA, KALKOAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- ARGITASUNA II

1.1- GALDEGAIA (MUINA, ADITZAREN AURREKO ELEMENTUA) ETA ADITZA LEHENBAILEHEN EMAN. ETA BIGARREN MAILAKO XEHETASUNIK BADAGO, ATZEAN.

TRAKETSA: “Lan-istripu haren ondorioz, J.A.P. 40 urteko gizonezkoa, istripua gertatu zenean eskorga zeraman langilea, hil egin zen”ARGIAGO: “Lan-istripu haren ondorioz, eskorga zeraman langile bat hil zen: J.A.P., 40 urteko gizonezkoa”EDO: “Lan-istripu haren ondorioz, langile bat hil zen, eskorga zeramala: J.A.P., 40 urteko gizonezkoa”

TRAKETSA: “Adituek gure fakultatean klima-aldaketari buruzko hitzaldia, beste fakultate batzuetan eztabaida handia piztu duena, noiz emango duten gaur jakinaraziko digute”ARGIAGO: “Gaur jakinaraziko digute noiz emango duten adituek gure fakultatean klima-aldaketari buruzko hitzaldia, beste fakultate batzuetan eztabaida handia piztu duena”

TRAKETSA: “Peruk nobela honetan hiltzailea nor den Amaiari bakarrik esango dio” ARGIAGO: “Amaiari bakarrik esango dio Peruk nor den nobela honetan hiltzailea”

TRAKETSA: “Peruk nobela honetan hiltzailea nor den bere lagun-mina den Amaiari bakarrik esango dio” ARGIAGO: “Amaiari bakarrik esango dio Peruk nor den nobela honetan hiltzailea, lagun mina du-eta”

TRAKETSA: “Urtebeteko epean laguntza esleitzen denetik hasita, saritutako ikerlanak IVAPen aurkeztu beharko dira”ARGIAGO: “Saritutako ikerlanak IVAPi aurkeztu beharko zaizkio, laguntza esleitzen den egunetik urtebeteko epean”, “Saritutako ikerlanak IVAPi aurkeztu beharko zaizkio urtebeteko epean, laguntza esleitzen den egunetik kontatzen hasita”, “Saritutako ikerlanak IVAPi aurkeztu beharko zaizkio urtebeteko epean. Laguntza esleitzen den egunean hasiko da epea”

TRAKETSA: “Gurasoak jakinaren gainean egoteko eta seme-alabekin harremanetan jartzeko, ikasturte amaierako bidaiaren egitaraua bidaltzen dizuegu”ARGIAGO: “Ikasturte amaierako bidaiaren egitaraua bidaltzen dizuegu, gurasoak jakinaren gainean egon zaitezten eta seme-alabekin harremanetan jartzeko aukera izan dezazuen”

1.2.- ESALDI LABURRAK EGIN. MOZTU EGIN BEHAR BADA, MOZTU BEHAR ADINA ZATITANIkus ditzagun zenbait adibide:

a) “Euskararen Aholku Batzordea 54 kidek osatuko dute datorren astetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Kultura Sailaren proposamenez, atzo erabaki zuenez”ARGIAGO: “Euskararen Aholku Batzordea 54 kidek osatuko dute datorren astetik aurrera. Hala erabaki zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Kultura Sailaren proposamenez”

b) TRAKETSA: “Enpresako langileek iaz soldata-igoerari buruz egindako bilkuraren ondoren hartutako erabaki hori onartuko ez zuela adierazi zuen enpresariak”ARGIAGO: “Enpresariak adierazi zuen ez zuela onartuko enpresako langileek iaz hartutako erabaki hori; hain zuzen ere, soldata-igoerari buruz egindako bilkuraren ondoren hartu zuten erabakia”, “…hain zuzen ere, soldata-igoerari buruz egindako bilkuraren ondoren hartu zuten langileek erabaki hori”

c) TRAKETSA: “Prentsak munduko herrialderik aberatsenek ingurumenarekin lotutako gaiei buruz erabakiak hartzeko gaur Londresen egin duten bileran gertatutako iskanbilaren berri eman du”

Page 118: 00 a Estilo-liburua Osorik

ARGIAGO: “Iskanbila gertatu da munduko herrialderik aberatsenek gaur Londresen egindako bileran; hain zuzen ere, ingurumenarekin lotutako gaiei buruz erabakiak hartzeko egindako bilera horretan. Eta prentsak horren berri eman du”

d) “La AD AURRERATU, ha desarrollado y testado con éxito, una metodología para la implantación de fórmulas de conciliación de la vida laboral, familiar y personal, adaptada a las necesidades concretas de las PYMES y Micro PYMES”Argi dago esaldi hori ezin dela euskaraz esaldi bakarrean eman. Nahi izanez gero, saiatu, baina berehala ohartuko zarete hamaika arazo sortzen direla. Adib.:LUZEEGIA ETA ULERTEZINA: “AD AURRERATUk lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen dituzten formulak ezartzeko eta ETE-etako (enpresa txiki eta ertainak) nahiz Mikro ETE-etako premia bereziei egokituta dagoen metodologia bat garatu, eta probatu eta emaitza arrakastatsuak eman dituela frogatu du” (esan beharrik ez dago ez dela tutik ere ulertzen, metodologia hitzari lotu beharreko perpausak –hau da, “… ezartzeko metodologia” eta “…-ei egokituta dagoen metodologia”– ez baitira, berez, eta bidez ongi lotzen)BESTE AUKERA BAT: “AD AURRERATUk lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen dituzten formulak ezartzeko metodologia bat, ETE-etako (enpresa txiki eta ertainak) nahiz Mikro ETE-etako premia bereziei egokitua, garatu (du) eta emaitza onak eman dituela frogatu du” Aposizio bidez emanda, lehen baino hobeto ulertzen da, baina are hobeto ulertuko da moztuta ematen badugu: lehendabizi informazio nagusia, eta xehetasunak gero. Adib.:MOZTUTA: “AD AURRERATUk metodologia bat garatu du, lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen dituzten formulak ezartzeko. Metodologia hori ETE-etako (enpresa txiki eta ertainak) nahiz Mikro ETE-etako premia bereziei egokituta dago, eta, probatu ondoren, fruitu onak ematen dituela ikusi da”

e) “Si usted se ha dado de baja telefónicamente, debe saber que tiene derecho a recibir un contrato en el que figuren las condiciones que se le aplican”LUZEEGIA: “Iberdrolan alta telefonoz eman baduzu, zer baldintza aplikatuko zaizkizun adierazten duen kontratua jasotzeko eskubidea duzula jakin behar duzu”??ADITZA AURRERATUTA, BAINA ERLATIBOZ ILUN SAMAR: “Iberdrolan alta telefonoz eman baduzu, jakizu eskubidea duzula zer baldintza aplikatuko zaizkizun adierazten duen kontratua jasotzeko”MOZTUTA eta ZER ESAN NAHI DUEN PENTSATUTA (EUSKARAZ PENTSATUTA): “Telefonoz eman baduzu alta Iberdrolan, kontratua bidali behar dizute, eta han, zer baldintza aplikatuko zaizkizun jarri behar du; horretarako eskubidea duzu”

f) “Usted puede solicitar la restricción de las llamadas internacionales y a servicios de tarificación adicional”LUZEEGIA: “Zure telefonotik nazioarteko deirik egiteko eta tarifikazio gehigarriak dituztenetara deitzeko aukerarik ez izatea eska dezakezu”MOZTUTA (bai eta…ere egituraren bidez): “Zure telefonotik nazioarteko deirik egiterik ez izatea eska dezakezu, bai eta tarifikazio gehigarriak dituztenetara deitzeko aukerarik ez izatea ere”

Dena den, kontu handiz ibili behar dugu esaldiak moztean eta zenbait gauza atzera pasatzean, oharkabean zentzua alda dezakegu-eta. Adib.:

a) TRAKETSA: “Gurasoek semea zaintzeko neska bat aurkitu bitartean haur-eskolara bidaltzea erabaki dute”Argiagoa izango delakoan, zenbait elementu atzera botatzearen arriskua: “Gurasoek semea haur-eskolara bidaltzea erabaki dute, zaintzeko neska bat aurkitu bitartean” horrela esanda, azken sintagma hori aditzari lotu diogu, baina benetan ez du hori esan nahi; hau da, ez du esan nahi “neska bat aurkitu bitartean erabaki dutela”ARGI eta ZUZEN: “Gurasoek erabaki dute semea haur-eskolara bidaltzea, hura zaintzeko neska bat aurkitu bitartean” Hor bai, hor azken sintagma bidali aditzari lotu diogu, eta horixe esan nahi du.

Page 119: 00 a Estilo-liburua Osorik

b) “Concretamente, se evalúa la capacidad que poseen para utilizar el material escrito a la hora de enfrentarse a los retos del mundo real”TRAKETSA: “Zehazki, material idatzia erabiltzeko daukaten gaitasuna ebaluatzen da, mundu errealeko erronkei aurre egiteko unean” Horrela esanda, badirudi une horretan ebaluatzen dela.ARGI ETA ZUZEN: “Zehazki, ebaluatzen da zenbateko gaitasuna daukaten material idatzia erabiltzeko, mundu errealeko erronkei aurre egiteko unean”

c) “Si realizamos un análisis más detallado, observaremos que en algunos países existen grandes desigualdades cuando se utiliza material escrito en formato discontinuo”TRAKETSA: “Azterketa zehatzagoa eginez gero, herrialde batzuetan alde handiak daudela konturatuko gara, material idatzia formatu etenean erabiltzean” Horrela esanda, badirudi guk material idatzia formatu etenean erabiltzean ikusiko dugula alde handiak daudela. Eta gauza bera ulertuko litzateke, denborazko perpaus hori aurretik komaz jarriko bagenu: “Azterketa zehatzagoa eginez gero, material idatzia formatu etenean erabiltzean, herrialde batzuetan alde handiak daudela konturatuko gara” ARGI ETA ZUZEN: “Azterketa zehatzagoa eginez gero, konturatuko gara herrialde batzuetan alde handiak daudela, material idatzia formatu etenean erabiltzean” Hor bai, hor argi ikusten da “material idatzia formatu etenean erabiltzean” daudela aldeak.

d) “Se señala el repertorio que se trabajará en tres bloques”TRAKETSA: “Zer errepertorio landuko den adierazten da, hiru multzotan” Horrekin esaten ari gara hiru multzotan adieraziko dugula zer errepertorio landuko den, baina gaztelaniazkoak ez du hori esan nahi.ARGI ETA ZUZEN: “Hiru multzotan zer errepertorio landuko den adierazten da”

1.3.- SUBJEKTUA ETA ADITZA AHALIK HURBILENA JARRI ELKARRENGANDIK. MENDEKORIK BADAGO, SUBJEKTU BAKOITZA BERE ADITZAREN ONDOAN EMAN.Mendeko perpausak ageri direnean, subjektu bakoitza dagokion aditzaren ondoan jartzea komeni da, gaizki ulerturik ez izateko. Horretarako, batzuetan aditzen bat aurreratu beharko da, eta, beste batzuetan, subjekturen bat atzeratu. Adib.:TRAKETSA: “Batzordeak Kontseiluari estatu-kideek erronka horiei aurre egin diezaieten eskatu dio” Erreparatu azpimarratutakoei: bi subjektu eta bi aditz ditugu. Zein dagokio zeini? Lehen irakurraldian argi ulertzeko, ezinbestekoa da subjektu bakoitza dagokion aditzaren ondoan (edo ahalik gertuena) ematea.ARGIAGO: “Batzordeak Kontseiluari eskatu dio estatu-kideek aurre egin diezaietela erronka horiei ”

TRAKETSA: “Jaurlaritzaren ordezkariak, berriz, HPS kirol-zuzendaritzak urtero egiten dituen deialdietan hizkuntza-irizpidea txertatzeko proposamena aztertzen eta lantzen ari dela adierazi du” Hiru subjektu eta hiru aditz ditugu, eta irakurleak ez du argi ikusten zein dagokion zeini.ARGIAGO: “Jaurlaritzaren ordezkariak, berriz, adierazi du kirol-zuzendaritzak urtero egiten dituen deialdietan hizkuntza-irizpidea txertatzeko proposamena aztertzen eta lantzen ari dela HPS ” Beste esaldi horretan, berriz, subjektu bakoitza dagokion aditzaren ondoan jarri dugunez, berehala ulertzen da.

1.4.- KAKAFONIAK : Kakafoniarik ez egiten saiatu behar dugu, eta ez kakofoniak sortzen direlako, baizik eta esaldia ulergaitza izango delako. Hau da, esaldi batean -k bat baino gehiago elkarren ondoan (edo elkarrengandik gertu) daudenean, esaldia ez da oso ulerterraza. Hori konpontzeko, bide bat baino gehiago dago: batetik, orain arte ikusi dugun bezala, -k duten hitzak (subjektuak eta objektu zuzenak, alegia) elkarrengandik

Page 120: 00 a Estilo-liburua Osorik

bereiztea (aditza aurreratuz edo subjektua atzeratuz, eta, beraz, subjektu bakoitza bere aditzetik ahalik gertuena jarriz), eta, bestetik, -k markaren ordez beste formaren bat erabiltzea (-en ustez, -en arabera, -en bidez, -i esker, -(e)an…). Adib.:

a) TRAKETSA: “Auzoak kaleek, plazek, eraikinek eta pertsonek osatzen dituzte” Esaldi horretan, ez da ikusten zein den subjektua eta zein objektu zuzena.ARGIAGO: “Kaleek, plazek, eraikinek eta pertsonek osatzen dituzte auzoak” Subjektua eta objektua bereizita, argi ulertzen da.

b) TRAKETSA: “Irakasleek ikasleek egindako lanek sariak merezi dituztela esan dute”ARGIAGO: “Irakasleek esan dute ikasleek egindako lanek sariak merezi dituztela”

“Irakasleek esan dutenez, ikasleek egindako lanek / ikasleen lanek sariak merezi dituzte” “Irakasleen ustez, ikasleek egindako lanek / ikasleen lanek sariak merezi dituzte”

(antzeko esanahia: “Irakasleek esan dutenez, ikasleek sariak merezi dituzte, egindako lanengatik”)

c) TRAKETSA: “Azterlanek gobernuek herrialdeak mendean hartzeko erabiltzen dituzten estrategiak batzuetan oso maltzurrak izaten direla erakusten dute”ARGIAGO: “Azterlanek erakusten dute gobernuek herrialdeak mendean hartzeko erabiltzen dituzten estrategiak oso maltzurrak izaten direla batzuetan ” (aditz nagusia aurreratuta)EDO: “Azterlanek erakusten dute batzuetan oso maltzurrak izaten direla gobernuek herrialdeak mendean hartzeko erabiltzen dituzten estrategiak” (aditz nagusia eta mendeko konpletiboa aurreratuta)EDO: “Azterlanek erakusten dutenez, gobernuek herrialdeak mendean hartzeko erabiltzen dituzten estrategiak, batzuetan, oso maltzurrak izaten dira” (ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita)EDO: “Azterlanen bidez ikusten da gobernuek herrialdeak mendean hartzeko erabiltzen dituzten estrategiak, batzuetan, oso maltzurrak izaten direla” (ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita)

d) TRAKETSA: “Nobela horiek pertsonek arlo horretan arazoak izaten dituztela erakusten dute”ARGIAGO: “Nobela horiek erakusten dute pertsonek arlo horretan arazoak izaten dituztela” (aditza aurreratuta)“Nobela horietan, pertsonek arlo horretan arazoak izaten dituztela erakusten da” (ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita)

“Nobela horien bidez, pertsonek arlo horretan arazoak izaten dituztela erakusten/ikusten da” (ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita)

e) TRAKETSA: “Liburu horrek nerabeek eskolan dituzten arazoek garrantzi handia dutela agertzen du”ARGIAGO: “Liburu horrek agertzen du nerabeek eskolan dituzten arazoek garrantzi handia dutela” (aditza aurreratuta)ARE ARGIAGO: “Liburu horrek agertzen du nerabeek eskolan dituzten arazoak garrantzi handikoak direla” (aditza aurreratuta eta bi -ek jarraian eman beharrean, bat -ak bihurtuta)ETA ARE ARGIAGO: “Liburu horretan agertzen da nerabeek eskolan dituzten arazoak garrantzi handikoak direla” (aurreko aldaketez gain, ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita)

f) TRAKETSA: “Batzordeak egindako txostenak langileek egindako hutsegiteak agerian utzi zituen”ARGIAGO: “Batzordeak egindako txostenari esker, langileek egindako hutsegiteak agerian geratu ziren” (ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita)EDO: “Batzordeak egindako txostenaren bidez, langileek egindako hutsegiteak agerian geratu ziren”

“Batzordeak egindako txostenaren bidez, agerian geratu ziren langileek egindako hutsegiteak” (ergatiboaren ordez beste forma bat erabilita eta aditza aurreratuta)

g) OSO TRAKETSA: “Azterketa honek irakurketarekiko konpromisoak jatorri sozialak eraginiko desabantailak orekatzen dituela adierazten digu”

Page 121: 00 a Estilo-liburua Osorik

ARGIAGO: “Azterketa honek adierazten digu irakurketarekiko konpromisoak orekatu egiten dituela jatorri sozialak eraginiko desabantailak” (bi aditzak, nagusia eta mendekoa, aurreratuta. mendekoa aurreratzeko, gainera, egin sartu dugu)

TRAKETSA: "Administrazioak langileen sindikatuek eskatutakoak onartu ditu"ARGIAGO: “Administrazioak onartu egin ditu langileen sindikatuek eskatutakoak" (aditza galdegai bihurtuta)

TRAKETSA: "Etorri berriaren eskuliburuko 3.4 puntuak lizentziak eta baimenak zer kasutan har daitezkeen eta hartu nahi izanez gero zer urrats egin behar diren esaten du"ARGIAGO: "Etorri berriaren eskuliburuko 3.4 puntuan honako hau jasotzen da: lizentziak eta baimenak zer kasutan har daitezkeen, eta, hartu nahi izanez gero, zer urrats egin behar diren" (ergatiboaren ordez beste kasu bat erabilita eta honako hau katafora sartuta)

1.5.- SINTAGMA BAT NON BUKATU ETA BESTE BAT NON HASTEN DEN ARGI IKUSTEN EZ BADA, BEREIZI:

TRAKETSA: “Alor horretatik abiatuz “ikasten ikasteko gaitasuna” garatzeko, ikasteko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko teknikak landu beharko dira” Berez, “garatzeko”ren ondoren sintagma aldatzen da, baina ez da ikusten; “garatzeko” eta ondoren datozen -tzeko guztiak lotuta daudela dirudi.

Esaldi hori lehen irakurraldian ulertzeko, zenbait aldaketa egin daitezke:a) Bigarren sintagmako -tzeko guztiak biltzen dituen hitza aurkitu eta aurrera pasa, aditzarekin batera. Ondoren, bi puntu jarri:“Alor horretatik abiatuz “ikasten ikasteko gaitasuna” garatzeko, zenbait teknika landu beharko dira: ikasteko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko teknikak, hain zuzen ere.

b) Aditz nagusiaren esanahi bera duen beste bat asmatu, aurrera pasa ahal izateko:“Alor horretatik abiatuz “ikasten ikasteko gaitasuna” garatzeko, ezinbestekoa da ikasteko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko teknikak lantzea”“Alor horretatik abiatuz “ikasten ikasteko gaitasuna” garatzeko, ezinbestean landu behar dira ikasteko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko teknikak”

c) Aurreko bi irtenbideak batera:“Alor horretatik abiatuz “ikasten ikasteko gaitasuna” garatzeko, ezinbestean landu behar dira zenbait teknika: ikasteko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko teknikak”

Beste adibide batzuk:TRAKETSA: “Esate baterako, automobilak, trenak, hozkailuak nahiz tresnak egiteko burdina, kobrea, beruna eta aluminioa mineralak urtuta lortzen dira” Horrela emanda, kosta egiten da ikustea “aluminioa”ren ondoren etena egin behar dela.ARGIAGO: “Automobilak, trenak, hozkailuak nahiz tresnak egiteko burdina, kobrea, beruna eta aluminioa, esate baterako, mineralak urtuta lortzen dira” Tartean elementuren bat sartuta, argi geratzen da.

TRAKETSA ETA ULERGAITZA: “ASDE ELGO erakundearen parte da” Ez da argi ikusten ASDE eta ELGO lotuta dauden ala bi gauza diren.ARGIAGO: “ ELGO erakundearen parte da ASDE”

2.- HIZTEGIA:

Page 122: 00 a Estilo-liburua Osorik

*Non nahi nonahi, non-nahi

ingurugiro h. ingurumen (guk hau erabiltzen dugu)garapen jasangarri garapen iraunkor (gaur egun hau erabiltzen da, baina arazoak ematen dituenean, guk beste formula batzuk erabiltzen ditugu. Ikus azalpena 11. ikasgaian.

*haize *egokitu aire girotu

t´erdi (agurretan baino ez. Hau da: Agur t´erdi) / eta erdi (orduak emateko)

*soberan sobera (Hori *soberan dago sobera dago)

*eskubi eskuin

horretaz (erakuslea edo izenordea. Adib.: “Arazo horretaz arduratuko gara”, “Horretaz arduratuko gara”) hortaz ( lokailua. Sinonimoak: beraz, horrenbestez. Adib.: “Hamar gara eta berrogei daude; hortaz, launa dagokigu”)

*xarmangarri xarmagarri

Norabide (puntu batetik bestera dagoen tartea) Noranzko (Norabide batean higitzeko dauden bi eretako bakoitza). Norabide batek bi noranzko ditu

3.- KALKOAK

3.1.- BERRESKURATUGaztelaniaz recuperar ageri den guztietan, berreskuratu erabiltzera jotzen dugu.Euskaraz, baina, beste esapide batzuk erabili behar dira hainbat egoeratan. Esaterako:“Ostiraleko bilerak *berreskuratuko dira”, “Ostiraletan biltzeko ohitura *berreskuratuko da” “Berriz bilduko gara ostiraletan”, “Ostiraletan biltzen hasiko gara, lehen bezala”

Hau ere erdarakada nabarmena da:“Buruan kolpea hartu eta minutu baten ondoren *berreskuratu zuen konortea” “Buruan kolpea hartu eta minutu baten ondoren etorri zen bere onera/senera”

Beste batzuetan, recuperar aditzak beste adiera batzuk ditu: sendatu, osatu; indarberritu, suspertu, bizkortu, leheneratu…

“He estado enfermo mucho tiempo pero ya me he recuperado”OKER: “Denbora luzez egon naiz gaixorik, baina jadanik *berreskuratu naiz”ZUZEN: “…sendatuta nago / osatu naiz”

“Me cansé mucho en la excursión del fin de semana y todavía no estoy recuperado”OKER: “Izugarri nekatu nintzen joan den asteburuko txangoan, eta oraindik ez naiz *berreskuratu”ZUZEN: “Izugarri nekatu nintzen joan den asteburuko txangoan, eta oraindik ez naiz indarberritu”

Page 123: 00 a Estilo-liburua Osorik

“La economía se está recuperando”OKER: “Ekonomia *berreskuratzen ari da”ZUZEN: “Ekonomia leheneratzen/suspertzen ari da”

“El ayuntamiento ha puesto en marcha un plan para recuperar los terrenos degradados”OKER: “Udalak plan bat jarri du abian, andeatutako lurrak *berreskuratzeko” (zuzena litzateke, norbaitek kendu edo erosi ondoren lur horiek berriz ere bere egin nahi dituela adierazi nahi izango balu)ZUZEN: “Udalak plan bat jarri du abian, andeatutako lurrak leheneratzeko / bere onera ekartzeko”

OKER: "Langileek egindako ahaleginei esker, normaltasuna *berreskuratu da kooperatibetan"ZUZEN: "Langileek egindako ahaleginei esker, lehengo (aurreko/betiko…) egoerara itzuli dira kooperatibetan"

3.2.- GARRANTZITSU, BEREZI (*SUTE GARRANTZITSU BAT)Gaur egun –gaztelaniaren eraginez, noski–, badirudi dena dela garrantzitsua edo berezia.

“Istripu *garrantzitsu bat gertatu zen “Istripu larri bat gertatu zen”

“Langabeziak jaitsiera *garrantzitsua ezagutu du” “Langabeziak behera egin du nabarmen”

"Zuzendari haren lan guztiak izan ziren arrakastatsuak, baina azkenak arrakasta berezia izan zuen" "Zuzendari haren lan guztiak izan ziren arrakastatsuak, baina, batez ere, azkena", “…baina, bereziki, azkena”

“Preste especial atención a las señales de alarma”“Arreta berezia ipini alarma-seinaleetan” “Erreparatu, batez ere, alarma-seinaleei”

“Tiene un especial interés por ese tema”“Interes berezia du gai horretan” “Interes handia du gai horretan”, “Izugarri interesatzen zaio gai hori”

“Tiene un especial interés por viajar a China”“Txinara bidaiatzeko interes berezia du” “Gogo izugarriak ditu Txinara bidaiatzeko”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- DENA/GUZTIA (*LAGUN DENAK) Dena zenbatzailea bakarrik doa, ondoan lagunik gabe. Hortaz:“Lagun *denak etorri ziren” “Lagun guztiak etorri ziren”“Proposamen *denak onartu ditu” “Proposamen guztiak onartu ditu”

Guzti, berriz, bakarrik nahiz izenekin joan daiteke: “Lagun guztiak etorri ziren”“Guztiak etorri ziren”

4.2.- GAURKOAN/GAUR

Page 124: 00 a Estilo-liburua Osorik

Zerbaiten laburpena edo jarraipena denean erabiltzen da gaurkoan. Esate baterako: “Atzoko prentsaurrekoan ez zuen ezer argitu, baina gaurkoan [gaurko prentsaurrekoan] bai”. Horrenbestez, gaurkoan ezin da jarri gaur hitzaren lekuan (ez eta aurtengoan ere, aurten hitzaren lekuan…).“*Gaurkoan lehendakaria Madrilera joango da” “Gaur lehendakaria Madrilera joango da”“Iaz % 3 igo ziguten soldata. *Aurtengoan berriz, ez dugu hainbesteko igoerarik izango” “Iaz % 3 igo ziguten soldata. Aurten berriz, ez dugu hainbesteko igoerarik izango”

4.3.- -A ITSATSIA

a) Hona hemen -a itsatsia duten zenbait hitz arrunt: abantaila, aisia (baina aisialdi), aitzakia, anaia, animalia, arnasa, artista, bidaia, burdina, egia, eliza, emaitza, erregina, esperientzia, familia, feria, gauza, giltza, habia, ideia, justizia, kontzientzia, labana, makila, okela, paisaia, panpina, pertsona, pertsonaia, premia, probintzia, tresna...

Oro har, kontuan hartu hitz bat gaztelaniaz (eta latinez) -a letraz amaitzen bada euskarazko maileguak ere -a izango duela: eliza, erregina, probintzia, agentzia, esperientzia, feria…

Atzizki hauen bidez osatutako hitzek ere -a itsatsia dute:-keria atzizkia: alferkeria, azpikeria, handikeria...-kuntza atzizkia: hezkuntza, hizkuntza, aurrerakuntza, hobekuntza, irakaskuntza...-(t)eria: gazteria, gizateria, ontziteria...

Horrenbestez:“Ez du *aitzakirik jarri” ”Ez du aitzakiarik jarri”“*Txorakeri galanta esan du “Txorakeria galanta esan du”

Eta, batez ere, erne ibili partitiboekin eta mugagabeekin:Partitiboak:“Ez du *makilik ekarri” “Ez du makilarik ekarri”“Jaten al du *okelik?” “Jaten al du okelarik?”“Ez dut ikusten *bidaia-agentzirik” “Ez dut ikusten bidaia-agentziarik”Mugagabeak:“Hainbat *pertsonek” “hainbat *pertsonak”; “zenbait *pertsonen” “zenbait *pertsonaren”“Zenbait *gauzetarako” “zenbait gauzatarako”“Zer *animaliek dute ezaugarri hori?” “Zer animaliak dute ezaugarri hori?”“Edozein *animalik/*animaliek, *animaliei” “Edozein animaliak, animaliari…”“Hamaika *artistek ez du bizimodua ateratzeko lain irabazten” “Hamaika artistak”

“Liburu horretako bi pertsonaien azterketa” (bi pertsonaia bakarrik badaude, ongi dago) ≠ “Liburu horretako bi pertsonaiaren azterketa” (gehiago ere badaude)

Bestalde, kontuan izan:aisia hitzak -a itsatsia du, baina ez aisialdi hitzak. Garrantzi eta antz hitzek, berriz, ez dute -a itsatsirik! Adib.:“*Garrantzia handikoa da” “Garrantzi handikoa”

Page 125: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Ez du anaiaren *antzarik” “antzik”

b) Leku-izen bereziak (ARAUETAN AIPATUA):Leku izen batzuek -a itsatsia dute; beraz, beti-beti deklinatu behar dira -a dutela:Donostia, Donostiak, Donostiari, Donostiaren, Donostian, Donostiako, Donostiatik, Donostiara…Zuberoa, Zuberoak, Zuberoari, Zuberoaren, Zuberoan, Zuberoako, Zuberoatik, Zuberoara…Gipuzkoa…Getaria…Ondarroa…

Beste hitz batzuetan, berriz, -a ez da itsatsia, bukaerako -a mugatzailea da, eta, beraz, izen arruntak bezala deklinatu behar dira (hartu eredutzat herri hitza: lekuzko kasuetan, -a gabe; baina NON kasuan eta lekuzkoak ez direnetan, -a duela. Eta ez aintzat hartu Xuxenek markatutakoak, zuzen dauden asko okertzat ematen ditu-eta).

Herri(a), herriak, herriari, herriaren, herrian, herriko, herritik, herrira…Azpeitia, Azpeitiak, Azpeitiari, Azpeitiaren, Azpeitian, Azpeitiko, Azpeititik, Azpeitira…Azkoitia, Azkoitiak, Azkoitiari, Azkoitiaren, Azkoitian, Azkoitiko, Azkoititik, Azkoitira…

Iruñea, Iruñeak, Iruñeari, Iruñearen, Iruñean, Iruñeko, Iruñetik, Iruñera… (Euskaltzaindiak hala arautu du. Iruñeko Udalak, berriz, “Iruña” hartu du izen ofizialtzat, eta beti -a duela deklinatzen du. Beraz, gure bezeroek nola nahi duten hartu beharko dugu kontuan)Ermua…Bizkaia…Euskal Herria…

Horrenbestez, zerrendetan:“Gipuzkoa, *Bizkaia eta Araban” “Gipuzkoa, Bizkai eta Araban” EDO “Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban”. Izan ere, 111. arauaren laburpenean aipatu bezala, zerrendetan, azken elementua bakarrik deklinatzea erabakiz gero, aurrekoak NOR mugagabean eman behar dira.

Gauza bera gertatzen da beste hauetan ere: “Euskal *Herria osoan” “Euskal Herri osoan”“*Bizkaia osoan” “Bizkai osoan”

Eta nola jakin zer leku-izenek duten -a itsatsia eta zeinek ez? Oso erraz:Elhuyar hiztegian edo Euskaltzaindiaren webguneko izendegia atalean begiratu, eta izenaren ondoan ken a (-a) ikurra ageri bada, horrek esan nahi du -a hori ez dela itsatsia. -a itsatsidun izenek, berriz, ez dute ondoan inolako markarik.

Page 126: 00 a Estilo-liburua Osorik

15. IKASGAIA: ARGITASUNA (III), HIZTEGIA, KALKOAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- ARGITASUNA (III):

1.1.- SAIATU ETENIK EZ EGITEN: PARENTESIAK ETA GIDOIAK ESALDIAREN BUKAERAN JARRI (EDO PERPAUSAREN NAHIZ SINTAGMAREN BUKAERAN):

a)TRAKETSA: “Batzorde berrian, erakundeen (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, hiriburuetako udalak…) eta Euskaltzaindiaren ordezkaritzari eutsi egingo zaio, eta zabaldu egingo da euskalgintzako ordezkarien kopurua”ARGIAGO: “Batzorde berrian, ordezkari-kopuru bera izango dute Euskaltzaindiak eta erakundeek (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, hiriburuetako udalak…), eta zabaldu egingo da euskalgintzako ordezkarien kopurua”

b) TRAKETSA: “Prentsak munduko herrialderik aberatsenek ingurumenarekin lotutako gaiei (kutsadura, berotegi-efektua, enpresen isuriak…) buruz iaz egindako bileran gertatutakoa jakinarazi du”ARGIAGO: “Munduko herrialderik aberatsenek iaz egindako bilera batean gertatutakoa jakinarazi du prentsak; hain zuzen ere, bilera hura ingurumenarekin lotutako gaiei buruzkoa izan zen (kutsadura, berotegi-efektua, enpresen isuriak…)”

Gainera, oso arraro geratzen da parentesi edo gidoi artekoak dekinabide-marka bat izatea eta erreferentziazko hitzak, parentesi edo gidoitik kanpokoak, beste bat. Ahal dela, hobe da berdin deklinatuta emateko modua bilatzea; hau da, parentesi edo gidoitik kanpokoa ere NOR kasuan emateko modua bilatzea. Horrela eginez gero, gainera, ez da ezinbestekoa parentesi edo gidoi artekoa bere erreferentziazko hitzaren ondo-ondoan egotea, nahikoa da gertu egotea:a) TRAKETSA: “Jaurlaritzak hartutako erabakia ingurumena babesteko neurrien (gas-isurketak murriztea, enpresei dirulaguntzak ematea, legea hausten dutenei isunak jartzea) sustapenerako oso garrantzitsua da”ARGIAGO: “Jaurlaritzak hartutako erabakia oso garrantzitsua da, sustatu egingo baititu ingurumena babesteko neurriak (gas-isurketak murriztea, enpresei dirulaguntzak ematea, legea hausten dutenei isunak jartzea)”. Parentesi artekoak eta kanpoko erreferentziak marka bera izateko, aldaketa hau egin dugu: “neurrien sustapenerako” > “neurriak sustatzeko”

b) TRAKETSA: “Zuzendaritzaren erabaki hori oso garrantzitsua da, horren bidez irakasleek material osagarrien (koadernoak, DVDak, bideoak …) erabilera aintzat hartuko baitute”ARGIAGO: “Zuzendaritzaren erabaki hori oso garrantzitsua da, horren bidez irakasleek aintzat hartuko baitute material osagarriak (koadernoak, DVDak, bideoak …) erabiltzea”. Parentesi artekoak eta kanpoko erreferentziak marka bera izateko aldaketatxo bat egiteaz gain (“osagarrien erabilera” > “osagarriak erabiltzea”), aditza aurreratu dugu (“irakasleek aintzat hartuko dute”), parentesia bukaerarako uzteko, eta ahalik eta etenik txikiena sortzeko. Gainera, parentesi barruko elementuek eta erreferentziako elementuak deklinabide-kasu bera dutenez, parentesia bukaeran ere joan daiteke: “…aintzat hartuko baitute material osagarriak erabiltzea (koadernoak, DVDak, bideoak…)”.

1.2.- EZEZKO ESALDIAK

1.2.1.- Aditz nagusia eta laguntzailea elkarrengandik urrun egoteaBeti esan izan da ezezkoetan, berez, hau dela ordena egokia: “Ez dugu irakaslearen jarrera ulertzen”, eta ez “Ez dugu ulertzen irakaslearen jarrera”. Baina kontua ez da hain sinplea. Egia da esaldi neutroetan hala dela, baina egia da, halaber, ordenak zerikusi handia duela

Page 127: 00 a Estilo-liburua Osorik

galdegaiarekin. Euskal sena duen edonorentzat, argi dago esaldi hauek ñabardura desberdinak dituztela:“Gurasoek ez dute zuzendaritzarekin hitz egin nahi gai horretaz, irakasleekin baizik” “Gurasoek ez dute gai horretaz hitz egin nahi zuzendaritzarekin, beste honi buruz baizik” “Gurasoek ez dute hitz egin nahi zuzendaritzarekin” (ez dute hitz egin nahi)

Alegia, ezezko perpausetan, ez + aditz laguntzailea multzoaren eta aditz-oinaren artean jartzen dena da galdegaia, perpausean markatu nahi den elementua.Horregatik, ezeztapena bera markatu nahi denean, aditz nagusia eta laguntzailea elkarren ondoan ematea da egokiena: “Zuzendaria ez da bilduko langileekin”Izan ere, bereiztean, beste ñabardura bat emateaz gain, tartekoa luzea bada, esaldia ulergaitzagoa da. Ikus ditzagun zenbait adibide:TRAKETSA: “Arduradunak esan zuen bera ez zela lankideek lantegitik kanpo azken bost hilabeteetan egindako lana ikuskatzera joango” HOBETO ETA ARGIAGO: “Arduradunak esan zuen bera ez zela joango lankideek lantegitik kanpo azken bost hilabeteetan egindako lana ikuskatzera”

TRAKETSA: “Ez dute azterketa teorikoa gainditu zuten hautagaien erdiek azterketa praktikoa gainditu”HOBETO ETA ARGIAGO: “Azterketa teorikoa gainditu zuten hautagaien erdiek ez dute azterketa praktikoa gainditu”, “Azterketa teorikoa gainditu zuten hautagaien erdiek ez dute gainditu azterketa praktikoa ”

1.2.2.- Subjektua eta ezezko aditza elkarrengandik urrun egoteaAditza ezezkoa denean, bere subjektutik urrun egoteak ulergaitz egiten du testua:“Inkesta baten arabera, EAEko bi herenak Guggenheim-en inbertitu den dirutzarekin (23.000 milioi pezeta pasatxo, 920 milioi libera inguru) ez daude konforme”HOBETO ETA ARGIAGO: “Inkesta baten arabera, EAEko bi herenak ez daude konforme Guggenheim-en hainbeste diru inbertitu izanarekin (23.000 milioi pezeta pasatxo, 920 milioi libera inguru)”

1.3.- LEHENBAILEHEN ADIERAZI ZER-NOLAKO LOTURA DAGOEN PERPAUSEN ARTEANPerpaus nagusiaren eta mendekoaren arteko lotura argi ikusteko bukaerara arte itxaron behar bada, eta esaldia luzea bada, ez da oso ulergarria izango:ILUNA: “Gobernuak zorroztu egin ditu segurtasun-neurriak hiriburuan, bihartik aurrera, G8 taldekoek egitekoa duten bilkurak irauten duen bitartean, istiluak egongo direla uste baitute” ARGIAGO: “Gobernuak zorroztu egin ditu segurtasun-neurriak hiriburuan, uste baitute istiluak egongo direla bihartik aurrera, G8 taldekoek egitekoa duten bilkurak irauten duen bitartean”

Aditza aurreratzeaz gainera, perpausen arteko lotura lehenbailehen argi uzteko, beste bide hauek ere balia ditzakegu:

1.3.1.- Zer perpaus-mota datorren adierazten diguten elementu iragarleak erabiltzea: harik eta… arte, baldin eta… ba-, nahiz eta…(-n), baizik eta, bai eta… ere, ez eta… ere.

HARIK ETA… ARTE:ILUNA: “Ez gara lanean hasiko, lan hau eskatu digun bezeroak gure proposamena jaso eta onartu duela ziurtatzen duen gutuna bidaltzen digun arte”ARGIAGO. “Ez gara lanean hasiko, harik eta lan hau eskatu digun bezeroak gure proposamena jaso eta onartu duela ziurtatzen duen gutuna bidaltzen digun arte”ARE ARGIAGO: “Ez gara lanean hasiko, harik eta lan hau eskatu digun bezeroak gure proposamena jaso eta gutun bat bidaltzen digun arte, onartu duela ziurtatzeko”

Page 128: 00 a Estilo-liburua Osorik

ILUNA: “Gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari IVAPek ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko ikasketarik onartuko, langileak bere kabuz 11. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte”ARGIAGO: “Gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari IVAPek ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko ikasketarik onartuko, harik eta langileak bere kabuz 11. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte”

BALDIN ETA… BA-:ILUNA: “Erabiltzailea izango da erantzulea, REPSOL YPFk, REPSOL YPF Taldekoak diren sozietateek edota hari lotuta daudenek nahiz hirugarrenek kalte-galerak izaten badituzte”ARGIAGO: “Erabiltzailea izango da erantzulea, baldin eta REPSOL YPFk, REPSOL YPF Taldekoak diren sozietateek edota hari lotuta daudenek nahiz hirugarrenek kalte-galerak izaten badituzte”, “Erabiltzailea izango da erantzulea, baldin eta kalte-galerak izaten badituzte REPSOL YPFk, REPSOL YPF Taldekoak diren sozietateek edota hari lotuta daudenek nahiz hirugarrenek”

NAHIZ ETA… (-N) ( arren baino argiagoa da, aurretik jartzen delako) : ILUN: “Bizimodu harekin jarraitu zuen, medikuak hala jarraituz gero urte gutxiren buruan osasun-arazoak izango zituela esan zion arren”ARGIAGO: “Bizimodu harekin jarraitu zuen, nahiz eta medikuak esan (zion) hala jarraituz gero osasun-arazoak izango zituela urte gutxiren buruan”

BAIZIK ETA (bukaeran baizik jartzea baino argiagoa):

ILUN: “Garrantzitsua da azpimarratzea udal-eskumeneko zerbitzuek duten kostuaren zati bat ez dutela udalek berek ordaintzen, udalaz gaindiko erakunde batzuek (mankomunitateek edo partzuergoek) edo eremu txikiagoko erakunde batzuek (erakunde autonomiadunek edo sozietate publikoek) baizik” ARGIAGO: “Garrantzitsua da azpimarratzea udal-eskumeneko zerbitzuek duten kostuaren zati bat ez dutela udalek berek ordaintzen, baizik eta udalaz gaindiko erakunde batzuek (mankomunitateek edo partzuergoek) edo eremu txikiagoko erakunde batzuek (erakunde autonomiadunek edo sozietate publikoek)”

ILUN: “Ez ziguten esan ez etortzeko, aurreko astean eman ziguten lana zela-eta oso lanpetuta bagenbiltzan etxean geratzeko baizik”ARGIAGO: “Ez ziguten esan ez etortzeko, baizik eta aurreko astean eman ziguten lana zela-eta oso lanpetuta bagenbiltzan etxean geratzeko”ARE ARGIAGO: “Ez ziguten esan ez etortzeko, baizik eta, aurreko astean eman ziguten lana zela-eta oso lanpetuta bagenbiltzan, etxean geratzeko”“Ez ziguten esan ez etortzeko, baizik eta etxean geratzeko, aurreko astean eman ziguten lana zela-eta oso lanpetuta bagenbiltzan”

BAI ETA… ERE / EZ ETA… ERE : ILUN: “Erakunde horretako langileek eskubide osoa dute informazioa nahi duten sistema, programa edota plataformaren bitartez kontsultatu eta igortzeko, saileko buruarekiko harremanak beraiek aukeratutako hizkuntzan edukitzeko” Horrela esanda, lehen irakurraldian ez da argi ulertzen igortzeko eta edukitzeko zerrenda bateko bi elementu diren, ala bigarrena (edukitzeko) helburuzkoa den. Hori hasiera-hasieratik garbi gera dadin, bai eta… ere forma iragarlea jartzea da onena, horrela argi geratzen baita maila berean daudela:ARGIAGO: “Erakunde horretako langileek eskubide osoa dute informazioa nahi duten sistema, programa edota plataformaren bitartez kontsultatu eta igortzeko, bai eta saileko buruarekiko harremanak beraiek aukeratutako hizkuntzan edukitzeko ere”

ILUN??: "Funtzionamendu-arau horiek ez dute eraginik gugan, eta Lakuan lan egiten duten gainerako langile guztiengan ere ez"ARGIAGO: "Funtzionamendu-arau horiek ez dute eraginik gugan, ez eta Lakuan lan egiten duten gainerako langile guztiengan ere"

1.3.2.- Mendeko perpausak egin beharrean, perpaus koordinatuak egitea (juntagailuz lotzea: eta, baina…), edo bi esalditan eman eta lokailu bidez lotzea:

Page 129: 00 a Estilo-liburua Osorik

Gaztelaniaz –Administrazioko hizkeran, batez ere–, oso ohikoa da informazio guztia esaldi bakarrean ematea. Hasieran, gainera, mendeko perpausak ageri ohi dira, nahiz eta bigarren mailako informazioa izan, eta perpaus nagusia bukaerarako uzten da. Euskaraz, ordea, hobe da mendeko perpaus ugari erabili ordez perpaus koordinatuak erabiltzea, edo perpausak lokailuen bidez lotzea. Hona hemen horretarako erabil daitezkeen zenbait lokailu:

a) Horregatik, hori dela-eta, beraz, horrenbestez …:

“En la categoría de cadetes, debido a que los dos jugadores que estaban liderando la clasificación, el eibartarra Diego Olmo y el bilbaíno Mikel Sanz, han empatado la partida que les enfrentaba, y los siguientes en la clasificación, los vizcaínos Bruno Villanueva y Jon Ander Gonzalez, también han empatado, el campeonato no se decidirá hasta el partido siguiente”ILUN: Kadeteen mailan, sailkapenean orain arte buru ziren jokalariek, Diego Olmo eibartarrak eta Mikel Sanz bilbotarrak, berdindu egin dutenez elkarren aurkako partida, eta gauza bera egin dutenez sailkapenean hurrengo zirenek, Bruno Villanueva eta Jon Ander Gonzalez bizkaitarrek, txapelketa ez da erabakiko hurrengo partidara arte”ARGIAGO: “Kadeteen mailan, sailkapenean orain arte buru ziren jokalariek, Diego Olmo eibartarrak eta Mikel Sanz bilbotarrak, berdindu egin dute elkarren aurkako partida, eta gauza bera egin dute sailkapenean hurrengo zirenek ere; hau da, Bruno Villanueva eta Jon Ander Gonzalez bizkaitarrek. Horrenbestez, txapelketa ez da erabakiko hurrengo partidara arte”EDO: “Kadeteen mailan, txapelketa ez da erabakiko hurrengo partidara arte; izan ere, sailkapenean orain arte buru ziren jokalariek, Diego Olmo eibartarrak eta Mikel Sanz bilbotarrak, berdindu egin dute elkarren aurkako partida, eta gauza bera egin dute sailkapenean hurrengo zirenek ere; hau da, Bruno Villanueva eta Jon Ander Gonzalez bizkaitarrek” (azken bi esaldiak dira zuzenak eta argiak. Aldea honetan datza: batean informazio nagusia dena bigarren mailakoa da bestean, eta alderantziz).

b) Izan ere …: ILUN: “Soinean pijama jantzita genuela atera behar izan genuen etxetik, piromanoren batek bere grina asetzeko gure herriaren inguruko basoari su eman eta kea etxe barrura sartzen hasi zenean itotzen hasi ginenez, ez baikenuen izan astirik beste ezer janzteko”ARGIAGO: “Soinean pijama jantzita genuela atera behar izan genuen etxetik; izan ere, ez genuen izan astirik beste ezer janzteko, itotzen hasi baikinen, piromanoren batek bere grina asetzeko gure herriaren inguruko basoari su eman eta kea etxe barrura sartzen hasi zenean”

ILUN: "Ondarea askitzat jotzen da fundazioaren lehenengo programa lortzeko, aditu independente batek egindako ekonomia-bideragarritasuneko azterketak hala adierazten duelako"ARGIAGO: "Ondarea askitzat jotzen da fundazioaren lehenengo programa lortzeko; izan ere, hala adierazten du aditu independente batek egindako ekonomia-bideragarritasuneko azterketak"

c) Hau da, alegia, hain zuzen ere …

ILUNA: “Goilan fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruz Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak hartu duen erabakia bidaltzen dizut idazki honekin batera”ARGIAGO: Idazki honekin batera bidaltzen dizut Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak hartu duen erabakia; hau da, Goilan fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa”

“El autor dará una única conferencia sobre el amor a la vida o biophillia”ILUNA: “Egileak hitzaldi bakarra emango du bizitza maite izateari edo biophilliari buruz”ARGIAGO: “Egileak hitzaldi bakarra emango du biophilliari buruz; alegia, bizitza maite izateari buruz”

Page 130: 00 a Estilo-liburua Osorik

ILUNA: “Martin Carthyk, geroago, bere bildumarik handiena izango zen bildumarako, “Carthy Chronicles” izenekorako, pieza hori hautatu zuen”ARGIAGO: “Martin Carthyk, geroago, pieza hori hautatu zuen “Carthy Chronicles” izeneko bildumarako; hain zuzen ere, horixe da Carthyren bildumarik handiena”

“En este catálogo se adjuntan los posibles proyectos de acción social en España y de cooperación internacional en América Latina que necesitan financiacion para este año 2007”ILUNA: “Katalogo honetan, 2007an diru-laguntza lortuz gero Espainian egin ahal izango diren gizarte-ekintzak eta Latinoamerikan egin ahal izango diren nazioarteko lankidetza-proiektuak aurkezten ditugu”ARGIAGO: “Katalogo honetan, Espainian egin nahi diren gizarte-ekintzak eta Latinoamerikan egin nahi diren nazioarteko lankidetza-proiektuak aurkezten ditugu; hain zuzen ere, 2007an diru-laguntza lortuz gero egingo dira ekintza eta proiektu horiek”

“DECRETO 85/2001 de 15 de mayo, de Modificación del Decreto por el que se regula el Desarrollo y Aplicación, en el Ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de los Regímenes de Ayudas Comunitarias Por Superficie y Primas GanaderasILUNA: “Azalerakoak eta Azienda-sariak izeneko Europako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzeko eta ezartzeko dekretua aldatzeko maiatzaren 15eko 85/2001 DEKRETUA”ARGIAGO: “85/2001 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Azalerakoak eta Azienda-sariak izeneko Europako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzeko eta ezartzeko dekretua aldatzeko dena”, “85/2001 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, beste dekretu bat aldatzeko dena; hain zuzen ere, Azalerakoak eta Azienda-sariak izeneko Europako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzeko eta ezartzeko dekretua”

“Si los tubos se instalan bajo tierra unos centímetros más abajo, su temperatura se mantiene aproximadamente entre la máxima de 20 ºC en verano, es decir, sin llegar a calentarse demasiado, y la mínima de 4 ºC en invierno, con lo cual tampoco se enfrían demasiado”ILUN ETA OSO TRAKETS: “Tutuak lurrean zenbait zentimetro barnerago jartzen badira, haien tenperatura udako 20 ºC inguruko maximoaren –hau da, gehiegi berotu gabe– eta neguko 4 ºC inguruko minimoaren –hau da, gehiegi hoztu gabe– artean mantentzen da”ARGI ETA ZUZEN: “Tutuak lurrean zenbait zentimetro barnerago jartzen badira, ez dira gehiegi berotzen, ezta gehiegi hozten ere. Hain zuzen ere, tutu horien tenperatura altuena 20 ºC ingurukoa izaten da udan, eta neguan, berriz, baxuena, 4 ºC ingurukoa”

d) Horrez gainera…“En el Registro se inscribirán, en su caso, las exenciones y las razones y fecha de concesión de las mismas, con las mismas determinaciones establecidas en el apartado anterior relativas a la identidad del titular del puesto y al puesto de trabajo”

ILUN: “Erregistro honetan inskribatuko dira, hala badagokio, salbuespen-kasuak, eta horretarako arrazoiak eta datak, aurreko zatian eskatutako argibide berberekin; hau da, langileari buruzko datuekin eta lanpostuari dagozkionekin”ARGIAGO: “Erregistro honetan inskribatuko dira, hala badagokio, salbuespen-kasuak, baita horretarako arrazoiak eta datak ere. Horrez gainera, aurreko zatian eskatutako argibide berak jasoko dira; hau da, langileari buruzko datuak eta lanpostuari dagozkionak”

e) Horretarako …No obstante, teniéndose que resolver en el proyecto una dificultad importante como es la reducción del coste de los equipos terminales necesarios para la efectiva conexión de los usuarios al servicio de Internet, se hace necesario el análisis y definición de aquellas actuaciones públicas que permitan diluir el impacto del coste del proyecto en el usuario potencial final.“Dena den, egitasmoan zailtasun handi bat konpondu behar da: murriztu egin behar da erabiltzaileak Interneteko zerbitzura eraginkortasunez konektatzeko behar diren terminal-ekipamenduen kostua. Horretarako, ezinbestekoa da aztertu eta zehaztea Administrazioak zer ekintza…”, “Dena den, egitasmoan zailtasun handi bat konpondu behar da: erabiltzaileak Interneteko zerbitzura eraginkortasunez konektatzeko behar diren terminal-ekipamenduak oso

Page 131: 00 a Estilo-liburua Osorik

garestiak dira, eta kostu hori murriztu egin behar da. Horretarako, ezinbestekoa da aztertu eta zehaztea Administrazioak zer ekintza…”

f) Horrela …“Resulta indispendable analizar las posibles causas del accidente laboral ocurrido el sábado en nuestra empresa, con vistas a tomar las medidas oportunas para evitar otro accidente similar”“Ezinbestekoa da larunbatean gure enpresan gertatutako lan-istripua zerk eragin zuen aztertzea. Horrela, neurriak hartu ahal izango dira, halakorik berriro ez gertatzeko”

g) Hala ere, alabaina, haatik…“Aunque, debido a un fallo informático, hasta el día siguiente no se dará a conocer el nombre del ganador de las elecciones municipales en nuestra ciudad, el Partido de los Trabajadores ya está celebrando su victoria”“Nahiz eta akats informatiko bat dela-eta bihar arte ez den aditzera emango nork irabazi dituen gure hirian udal-hauteskundeak, Langileen Alderdia garaipena ospatzen ari da dagoeneko” ARGIAGO: “Akats informatiko bat dela-eta, bihar arte ez da aditzera emango nork irabazi dituen gure hirian udal-hauteskundeak. Hala ere, Langileen Alderdia garaipena ospatzen ari da dagoeneko”

h) Aitzitik, baizik eta…“El proceso de innovación, entendido como el proceso de utilización y aplicación de los conocimientos científicos y técnicos a la resolución de problemas concretos, en lugar de responder al esquema clásico lineal, responde a una nueva dinámica de conexiones múltiples”ILUN: “Berrikuntza-prozesuak, arazo zehatzak konpontzeko asmoz ezagutza zientifikoak eta teknikoak erabili eta aplikatzeko prozesua den aldetik, ohiko eskema linealari jarraitu beharrean, era askotako loturetan oinarritutako dinamika berri bati jarraitzen dio”ARGIAGO: “Berrikuntza-prozesuak, arazo zehatzak konpontzeko asmoz ezagutza zientifikoak eta teknikoak erabili eta aplikatzeko prozesua den aldetik, ez dio jarraitzen ohiko eskema linealari; aitzitik, era askotako loturetan oinarritutako dinamika berri bati jarraitzen dio”, “…ez dio jarraitzen ohiko eskema linealari, baizik eta era askotako loturetan oinarritutako dinamika berri bati”

i) Batetik… bestetik; bata… bestea; bai… bai, dela… dela, hala… nola…:

ILUN ETA OKER: “Shetland uharteetatik, folk-musika landu duten Evelyn Mc Pierce eta Ian Both, eta Gwein eta George Thomson anaiak etorri ziren musikaldira.ARGI ETA ZUZEN: “Shetland uharteetatik, folk-musika landu duten bi talde etorri ziren musikaldira: Evelyn Mc Pierce eta Ian Both batetik, eta Gwein eta George Thomson anaiak bestetik.

ILUN: "Lantegian zenbait aldaketa egitea erabaki dute nagusiek, proposamen batzuk aztertu ondoren hainbat arazo konpondu beharra dagoela ikusi dutelako, eta gaur egun lehiakor izan nahi badugu hainbat baliabide tekniko eskuratu behar dugula ohartu direlako"ARGIAGO: "Lantegian zenbait aldaketa egitea erabaki dute nagusiek, bai hainbat arazo konpondu beharra dagoela ikusi dutelako, proposamen batzuk aztertu ondoren, bai ohartu direlako hainbat baliabide tekniko eskuratu behar dugula, gaur egun lehiakor izan nahi badugu"ARE ARGIAGO: "Lantegian zenbait aldaketa egitea erabaki dute nagusiek: batetik, proposamen batzuk aztertu ondoren, ikusi dutelako hainbat arazo konpondu beharra dagoela, eta, bestetik, ohartu direlako hainbat baliabide tekniko eskuratu behar dugula, gaur egun lehiakor izan nahi badugu"

1.4.- APOSIZIOEN FORMA ETA TOKIA

Page 132: 00 a Estilo-liburua Osorik

Jakina denez, aposizioak koma artean joan ohi dira, erreferentziako elementua bezalaxe deklinaturik:“Rafa Diezek, LAB sindikatuko idazkari nagusiak, aurkakoa esan du”

Baina badira beste modu batzuk ere:“LAB sindikatuko idazkari nagusi Rafa Diezek aurkakoa esan du”“Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusiak aurkakoa esan du”“Rafa Diezek –LAB sindikatuko idazkari nagusia– aurkakoa esan du”

Dena den, komarik edo gidoirik gabeko forma erabiltzea ez da beti oso argia:“Miguel Castells Otegiren abokatuak adierazi du…”ARGIAGO, koma artean: “Miguel Castells-ek, Otegiren abokatuak, adierazi du…”

Hala ere, koma artean emateak ere sortzen du arazorik:“Miguel Castellsen, Otegiren abokatuaren, arabera, bere bezeroaren egoera…”ARGIAGO: “Otegiren abokatu Miguel Castellen arabera, bere bezeroaren egoera…”

Beraz, kasu bakoitzean formarik egokiena zein den begiratu beharko da.

Esaldiak luzeak direnean, bestalde, gerta daiteke aposiziodun esaldiak oso ulergarriak ez izatea, eta, beraz, hobe da beste bideren batetik jotzea. Ez dugu erdal testua beti zertan hitzez hitz itzuli. Adib.:“El Comité de Embajadores Permanenetes de la UE (COREPER), reunido en Bruselas el 27 de junio, dio por bueno el acuerdo que horas antes habían alcanzado Franco Frattini, Comisario de Justicia, Libertad y Seguridad de la UE, y Wolfgang Schäuble, Ministro alemán de Exteriores, con Michael Chertiff, Secretario de Estado estadounidense para la seguridad interior, a propósito de los datos personales de los viajeros que viajan a los EEUU desde Europa”

ILUNA: “Enbaxadore Iraunkorren Lantaldeak (COREPER), joan den ekainaren 27an Bruselan bildurik, ontzat eman zuen Europatik AEBetara doazen bidaiarien datu pertsonalei buruz ordu batzuk lehenago Franco Frattinik, EBko Justiziako, Askatasuneko eta Segurtasuneko komisarioak, eta Wolfgang Schäublek, Alemaniako Kanpo Arazoetako ministroak, Michael Chertiff-ekin, Barne Segurtasunerako Estatu Batuetako Estatu idazkariarekin, lortutako akordioa” Esaldi hori iluna da, aposizioa koma artean eman delako eta barruan beste koma batzuk dituelako (beraz, hobe zen gidoi artean ematea). Gainera, hainbeste izen eta hainbeste kargu elkarren segidan ematea oso nahasgarria da.

ARGIAGO: “Enbaxadore Iraunkorren Lantaldeak (COREPER), joan den ekainaren 27an Bruselan bildurik, ontzat eman zuen Europatik AEBetara doazen bidaiarien datu pertsonalei buruz ordu batzuk lehenago Franco Frattini-k eta Wolfgang Schäuble-k Michael Chertiff-ekin lortutako akordioa. Franco Frattini EBko Justiziako, Askatasuneko eta Segurtasuneko komisarioa da; Wolfgang Schäuble, berriz, Alemaniako Kanpo Arazoetako ministroa; eta Michael Chertiff, Estatu Batuetako Barne Segurtasunerako Estatu idazkaria”

ARE ARGIAGO: “Enbaxadore Iraunkorren Lantaldeak (COREPER), joan den ekainaren 27an Bruselan bildurik, ontzat eman zuen Franco Frattini-k eta Wolfgang Schäuble-k Michael Chertiff-ekin ordu batzuk lehenago lortutako akordio bat; hain zuzen ere, Europatik AEBetara doazen bidaiarien datu pertsonalei buruzkoa. Franco Frattini EBko Justiziako, Askatasuneko eta Segurtasuneko komisarioa da; Wolfgang Schäuble, berriz, Alemaniako Kanpo Arazoetako ministroa; eta Michael Chertiff, Estatu Batuetako Barne Segurtasunerako Estatu idazkaria”

Bestalde, galdegai den sintagmak ondoren aposizioa badu, aposizioa galdegaiaren eta aditzaren artean jartzeak etena sortzen du. Ikus ditzagun zenbait adibide:

Page 133: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Gizon bat, antzinako arropa dotorez jantzia, ikusi nuen geltokian” “Gizon bat” denez galdegaia, aditzaren aurrean joan behar du, eta, beraz, aposizioak traba egiten digu. Horrenbestez, hobe da beste moduren batera esatea:“Gizon bat ikusi nuen geltokian, antzinako arropa dotorez jantzita” Esaldi horretan, aposizioa zena adizlagun bihurtu dugu. Horregatik egin dugu jantzia > jantzita aldaketa

OKER: “*Aizkolari askok, herrialde guztietatik etorriak, egingo dute erakustaldia Tolosan” Aposizioak traba egiteaz gainera, esaldi hori ez da zuzena, aposizioak aurreko sintagmaren deklinabide-marka bera izan behar baitu. Beraz, honela beharko luke:“Aizkolari askok, herrialde guztietatik etorriek, egingo dute erakustaldia Tolosan” Orain, esaldia zuzena da, baina aposizioak traba egiten digu. Beraz, hobe dugu beste formula batzuk bilatu:“Aizkolari askok egingo dute erakustaldia Tolosan; hain zuzen ere, herrialde guztietatik etorriko dira, eta… ” Hor, adibidez, aposizioak ematen duen informazioa hurrengo esaldiarekin lotu dugu.

1.5.- EZ SARTU TARTEKI LUZERIK, BEREZ OSO LOTUTA DAUDEN ELEMENTUEN ARTEAN

ILUN: "Antzinako ohituren berri ontzi hondoratuetan aurkitutako gauzen bidez zekien"ARGIAGO: "Ontzi hondoratuetan aurkitutako gauzen bidez zekien antzinako ohituren berri" kontua da -ren berri jakin multzoko elementuak elkarrengandik ahalik gertuena ematea.

1.6.- ERABILI KOMAK BEHAR DITUZTEN ELEMENTUAK. HORRELA, ESALDIAN ETENAK EGITEKO AUKERA IZANGO DUGU. ADIB.: -k dioenez, -n arabera, berriz, adibidez…

ILUN: “Ministroek hartutako konpromiso guzti-guztiak bete eta agindutako epeak errespetatuko direla adierazi dute”ARGIAGO: “Ministroek adierazi dutenez, hartutako konpromiso guzti-guztiak bete eta agindutako epeak errespetatuko dira”

ILUN: “Lehen ministroak adierazi du aurten ez dutela zergarik igoko, baina ekonomia-ministroak gaur Londresen G8 taldearen bileraren ondoren prentsaren aurrean adierazi du gai hori aztertzeko dagoela”ARGIAGO: “Lehen ministroak adierazi du aurten ez dutela zergarik igoko, baina ekonomia-ministroak, berriz, gai hori aztertzeko dagoela adierazi du gaur, prentsaren aurrean, Londresen G8 taldeak egindako bileraren ondoren”

1.7.- GALDERA LUZEAK HOBETO: BAIEZTAPENA + GALDERA LABURRA Adibidez:¿Por qué crees tú que, tal y como se dice en el texto, en nuestro país hay cada vez más personas con problemas para relacionarse con los demás?

TRAKETSA: "Zure ustez, zergatik ditu gure herrialdean, testuan esaten den bezala, gero eta pertsona gehiagok arazoak beste pertsona batzuekin harremanak izateko?"ARGIAGO: "Testuan esaten denez, gure herrialdean gero eta pertsona gehiagok ditu arazoak beste pertsona batzuekin harremanak izateko. Zergatik gertatzen da hori, zure ustez?"

1.8.- ZENBAIT ESALDI:

Page 134: 00 a Estilo-liburua Osorik

a) LUZEEGIA: “328/1995 Dekreturen bidez, Lanbide prestakuntzako Babespeko Ikastegiak eta ikastegiok tresneria teknikoz hornitzeko laguntzak arautzen dira, eta Dekretu horren 12. atalean ezartzen denez, tresneria hori onartutako prestakuntza-ekintzak egiteko beharrezkoa bada, eta ekintzon helburua Autonomia Erkidegoko ikastegi espezializatuetan teknologia aurreratuko prestakuntza eskaintzea baldin bada, Jaurlaritzak %100erainoko diru-laguntza emango du tresneria teknikoa erosteko”ARGIAGO: “328/1995 Dekreturen bidez, bi arlo hauek arautzen dira 1 : batetik 2 , Lanbide prestakuntzako Babespeko Ikastegiak, eta, bestetik 2 , ikastegiok tresneria teknikoz hornitzeko laguntzak. Dekretu horren 12. atalean ezartzen denez, Jaurlaritzak %100erainoko diru-laguntza emango du 3 tresneria teknikoa erosteko4 . Laguntza horiek emango dira, baldin eta 5 tresneria hori beharrezkoa bada 6 onartutako prestakuntza-ekintzak egiteko, eta ekintzon helburua bada 6 Autonomia Erkidegoko ikastegi espezializatuetan teknologia aurreratuko prestakuntza eskaintzea”

Hona hemen, zehatz-mehatz, zer aldaketa egin ditugun argitasuna lortzeko:1- bi arlo hauek arautzen dira: esaldi luzea biltzen duen ordezko bat sortu eta aditza aurreratu dugu. Ondoren, bi puntu jarri ditugu.2-: batetik (…) eta bestetik…: zerrenda ondo antolatzeko elementuak sartu ditugu.3- Jaurlaritzak %100erainoko diru-laguntza emango du: muina aurreratu egin dugu, eta xehetasunak bukaerarako utzi ditugu. 4- tresneria teknikoa erosteko.: esaldia puntu batez eten dugu.5- baldin eta…: zer perpaus-mota datorren iragartzen duen elementu bat sartu dugu.6-. beharrezkoa bada… eta helburua bada…: aditza aurreratu dugu.

b)“Invitamos a todos los ciudadanos a adherirse a la Campaña, a través de las hojas de adhesión al manifiesto y a la Campaña que pueden encontrarse en la página web de la Campaña o contactando con el Secretariado u otra organización promotora de la Campaña”ARGI: “Kanpainari atxikimendua adieraztera dei egiten diegu herritar guztiei. Horretarako, Manifestuaren eta Kanpainaren aldeko atxikimendua adierazteko orriak erabili behar dira. Orri horiek Kanpainaren webgunean daude. Bestela, Idazkaritzarekin edo kanpaina sustatzeko beste erakunderen batekin harremanetan jarriz eskura daitezke” EDO: “Kanpainari atxikimendua adieraztera dei egiten diegu herritar guztiei. Horretarako, Manifestuaren eta Kanpainaren aldeko atxikimendua adierazteko orriak erabili behar dira. Orri horiek bi lekutan lor daitezke: Kanpainaren webgunean, eta Idazkaritzarekin edo kanpaina sustatzeko beste erakunderen batekin harremanetan jarriz.

c)“Estos comités y/o puntos focales promotores de la Campaña pueden formarse a todos los niveles (regionales, estatales, subestatales, locales, sectoriales, etc.), contribuyendo a la consecución más activa de los objetivos de la Campaña (conseguir más adheridos y promotores de la Campaña; organizar actos de presentación, debate y extensión de la misma; contribuir a la elaboración de propuestas relacionadas con los contenidos de la Campaña; etc.) y siendo referentes de ella”ARGI: “Kanpaina sustatzeko batzorde eta/edo gune horiek maila guztietakoak izan daitezke (eskualdekoak, estatukoak, estatuz azpikoak, tokikoak, sektorialak, etab.), eta oso lagungarriak izango dira Kanpainaren helburuak modu aktiboagoan lortzeko (Kanpainaren ahalik eta sustatzaile gehien lortzeko eta kanpainarekiko atxikimendua ahalik eta jende gehienak adierazteko; Kanpainaren aurkezpenerako eta zabalkuntzarako ekitaldiak nahiz hari buruzko eztabaidak antolatzeko; Kanpainaren edukiekin lotutako proposamenak egiten laguntzeko; etab.). Horrez gainera, batzorde eta gune-multzo horiek kanpainaren erreferentzia izango dira”

d) TRAKETSA: “Gizartean ezberdintasunean oinarrituriko mezuak jaso dituen gaztearentzat beste gizarte-maila bateko gazteekin ibiltzea zaila den arren, kirol-taldeak sarri ezabatu egiten ditu oztopo horiek, futbola edo saskibaloia edo errugbia gogoko dutelako baitira jokalariak taldekide, guztiz gizarte-jatorri desberdina duten pertsonen arteko elkarkidetza ohikoa bihurtuz, halako eran non askotan erabiltzen den

Page 135: 00 a Estilo-liburua Osorik

kirola tratamendu psikologikoetan, talde-kiroletan parte hartzeko gomendioa egiten baitzaie nerabeei, besteekiko harreman eta komunikaziorako terapia gisa”ARGIAGO: “Gizartean ezberdintasunean oinarrituriko mezuak jaso dituen gaztearentzat beste gizarte-maila bateko gazteekin ibiltzea zaila izan ohi da, baina kirol-taldeak, sarri, ezabatu egiten ditu oztopo horiek; izan ere, futbola edo saskibaloia edo errugbia gogoko dutelako dira jokalariak taldekide, eta ohikoa bihurtzen zaie guztiz gizarte-jatorri desberdina duten pertsonen arteko elkarkidetza. Hainbesterainokoa izaten da eragin hori, askotan erabiltzen da/baita kirola tratamendu psikologikoetan: talde-kiroletan parte hartzeko gomendioa egiten zaie nerabeei, besteekiko harreman eta komunikaziorako terapia gisa”

e) "En la charla se trataron básicamente los temas de la creciente tasa de paro entre los jóvenes universitarios y las mujeres, expuesto por Juan Rodríguez, autor del libro titulado "XXXX" donde se analiza la repercusión del tema en nuestro país en los últimos 10 años, y el de la violencia entre iguales, para cuya presentación se contó con Blanca Moral, psicóloga infantil de prestigio, que analizó el tema desde la perspectiva de la educación de los padres y aseguró tratarse de uno de los temas que más preocupa a los escolares de esa edad, según las encuestas"ARGI ETA ZUZEN: “Hitzaldian, bi gai izan ziren hizpide, batez ere: batetik, gazte unibertsitarioen eta emakumezkoen langabezia-tasa gero eta handiagoa (izatea), eta, bestetik, berdinkideen arteko indarkeria. Lehenengoari buruz Juan Rodríguezek jardun zuen, “XXXX” izeneko liburuaren egileak; izan ere, gai horrek gure herrialdean azken 10 urteotan izandako ondorioak landu ditu egileak liburu horretan. Bigarren gaia, berriz, itzal handiko haur-psikologo batek aurkeztu zuen; Blanca Moralek, hain zuzen. Moralek gurasoen heziketaren ikuspegia hartuta aztertu zuen gaia, eta, adierazi zuenez, inkesten arabera horixe da adin horretako ikasleen kezka nagusietako bat”

f) Hona hemen nola itzuli zuen Gipuzkoako Komisio Probintzialak 1918an zirkular hau:"La Comisión provincial de Guipúzcoa, atendiendo a la gran escasez de combustible que se observa en la Provincia, tanto más lamentable cuanto que no es escasa la producción de carbón vegetal de sus montes, que con detrimento del normal consumo de la Provincia, sirve para satisfacer necesidades de otras regiones o comarcas, y muy en especial al hecho de que en los mismos montes comunales de Guipúzcoa se extraen anualmente grandes partidas de este material, ha adoptado la norma de prohibir que los pueblos que tengan montes comunales saquen a subasta material de los mismos, si de antemano no tienen provistas las necesidades perentorias de sus hogares"

“Gipuzkoa´n, beste toki geienetan ez ezik, bear aña egur ta ikatzik ez daukagu. Baña emen bear ainbat ikatz ta egur ez izatea, [sic] gure mendiak soil egotetik ez dator, Gipuzkoa´ko erri-baso ta erri-basoak ez diranetan guretzako [sic] naiko ikatz ta egur badaukagu-ta. Emen egiten dan ikatza, ordea, Gipuzkoa´n bertan suz egiteko gorde bearrean, beste tokietara [sic] bidaltzen dute, ta emen, bear degun ain gabe [sic] gelditzen gera. Kalte au galerazteko, erri bakoitzean bear dena osatu arte, erri-basoetako egurra ta ikatza saltzea debekatu du Gipuzkoa´ko Diputazioak”

2.- HIZTEGIA

*Aste bete astebete

*instant istant

zirkuzirkulu

zine h. zinemaazkazal h. azazkal

*hatzamar atzamar h. atzapar

Page 136: 00 a Estilo-liburua Osorik

*urjente urgenteur-jauzi

*watio watt

whiski

*erropa arropa

hitzeman

arrautzaordenaheriotzajaiotzapiztiafarmaziatximiniapobreziagizateria (baina gizadi)xantaiaontziteria

hotzeri

3.- KALKOAK

3.1.- BALDINTZA HITZA Maiz, gaztelaniaren eraginez, baldintza hitza oker erabiltzen dugu.

ZUZENA da:“Una de las condiciones para lograr ese trabajo es ser licenciado”ZUZEN: “Lan hori lortzeko baldintzetako/eskakizunetako bat lizentziadun izatea da”

Batzuetan, ordea, ez da baldintza, baizik eta egoera:

“El terreno de juego estaba en muy malas condiciones”OKER: “Zelaia oso *baldintza txarrean zegoen”ZUZEN: “Zelaia oso egoera txarrean zegoen”, “Zelaia gaizki zegoen”

“El país se encuentra en malas condiciones”OKER: “Herrialdea *baldintza txarretan *aurkitzen da”ZUZEN: “Herrialdea egoera txarrean dago”

“Tenemos frío. En estas condiciones no se puede trabajar”OKER: “Hotzak gaude. *Baldintza hauetan ezin da lanik egin”ZUZEN: “Hotzak gaude. Egoera honetan / Honela ezin da lanik egin”

Beste batzuetan, berriz, maila edo mota, edota gaitasun:“Soy de condición humilde, pero he llegado a la cima gracias a mi esfuerzo” “Maila apalekoa naiz, baina, ekinaren ekinez, gailurrera iritsi naiz”

Page 137: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Allí había coches de todas las condiciones” “Mota guztietako automobilak zeuden han”

“Tu hijo tiene condiciones para ser un buen ciclista” “Zure semeak txirrindulari ona izateko gaitasuna dauka”

3.2.- ZENTZU HITZA. ZENTZU HORRETAN ALDE HORRETATIK

Zentzu hitza testuinguru hauetan baino ez da erabili behar :Sentido común eta "zuhurtasuna" adierazteko: "Zentzu handiko mutila da", “Zentzuz jokatu”"Konortea" adierazteko: "Zentzu gabe erori zen""Esanahia" adierazteko: "Gaizki hartu zen Larramendiren hitzen zentzua", "Zentzu zabalean; zentzu hertsian", "Zentzu onean eta txarrean"

Beste hauetan, berriz, ez erabili:

1-"Noranzkoa" adierazteko:"Kale erdian utzi ninduten, eta ez nekien zer *zentzutan jo behar nuen ikastolara iristeko" "zer noranzkotan"

2-Aurretik aipatutako zerbaiten harira azalpen bat emateko (gaztelaniazko en ese sentido):"El consumo de alcohol está creciendo entre los jóvenes. En ese sentido, nosotros tenemos mucha suerte, pues nuestro hijo no bebe"OKER: "Gazteek gero eta alkohol gehiago edaten dute. *Zentzu horretan, gu zorionekoak gara, gure semeak ez baitu edaten" ZUZEN: "Gazteek gero eta alkohol gehiago edaten dute. Alde horretatik, gu zorionekoak gara, gure semeak ez baitu edaten"

"Las jornadas subrayaron la necesidad de aplicar otra metodología en el trabajo de campo. En ese sentido, el experto matizó que…"OKER: "Jardunaldietan, landa-lanerako beste metodologia bat erabili beharra dagoela nabarmendu zuten". *Zentzu horretan, adituak zehaztu zuenez…"ZUZEN: "Jardunaldietan, landa-lanerako beste metodologia bat erabili beharra dagoela nabarmendu zuten". Alde horretatik, adituak zehaztu zuenez…"

Beraz:Zentzu horretan: ZUZEN: "Hitz hori zentzu horretan baino ez da erabili behar"

"Txerria esan nionean, iraintzat hartu zuen, baina nik ez nion zentzu horretan esan; zorte handia zuela adierazi nahi nuen"

OKER: "Kutsadura oso kaltegarria da ingurumenerako. *Zentzu horretan, adituak zehaztu zuenez, datozen hogei urteetan CO2 isuriak % 50 murrizten ez baditugu…" ZUZEN: "Kutsadura oso kaltegarria da ingurumenerako. Alde horretatik, adituak zehaztu zuenez, datozen hogei urteetan CO2 isuriak % 50 murrizten ez baditugu…"

4.- BESTE KONTU BATZUK

4. 1.- PASIBOAEuskaraz, esaldi pasiboek ez dute gaztelaniaz bezainbesteko tradiziorik. Beraz, normalean, hobe izaten da aktiboa erabiltzea:

Page 138: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Mila kasu baino gehiago aztertuak izan dira orain arte” “Mila kasu baino gehiago aztertu dituzte orain arte” Edo, bestela, aktiboa bezain arrunta ez den arren, inpertsonala erabil daiteke: “Mila kasu baino gehiago aztertu dira orain arte”

Dena den, pasiboa erabiltzekotan, ondo erabili behar da:“Inkesta hori *Eusko Jaurlaritzagatik egina izan da” (*NORENGATIK, *NORENGANDIK) “Inkesta hori Eusko Jaurlaritzak egina da” (NORK egina)

4.2.- ZERTAN + BEHAR

Bi elementu horiek ezin dira perpaus berean joan. Bata edo bestea aukeratu behar da:

OKER: “*Ez duzu zertan gezurretan ibili behar(rik)”ZUZEN: “Ez duzu zertan gezurretan ibili”

“Ez duzu gezurretan ibili behar(rik)”

4.3.- ASPEKTUA: PRESENTE HISTORIKOA

Gaztelaniazko “presente historikoa” aspektu burutua erabiliz eman behar da euskaraz:

“Julián Gayarre nace el 9 de enero de 1844 en el Roncal (Navarra), en el seno de una familia humilde”HITZEZ HITZ: “Julian Gayarre 1844ko urtarrilaren 9an *jaiotzen da…”ZUZENA: “Julian Gayarre 1844ko urtarrilaren 9an jaio zen…”

Bestalde, futuro historikoa berez ez da okerra, baina hobe da ez erabiltzea: “1995ean elkartea sortu zuen, eta laster lehendakari bihurtuko zen” …lehendakari bihurtu zen”

4.4.- AHAL DEZAN AHAL IZAN DEZAN. ETORRI AHAL IZATEKO ETORTZEKO

Ahal izan aditza subjuntiboan eman nahi bada, izan sartu behar da:

OKER: “Argibide asko eman dizkiot, lana ongi *egin ahal dezan”ZUZEN: “Argibide asko eman dizkiot, lana ongi egin ahal izan dezan ” / “…egin ahal izateko”

Dena den, askotan, beharrik gabe erabiltzen da:a) “Eman argibideak ikasleei, denon artean lana txukun egin ahal izateko” “Eman argibideak ikasleei, denon artean lana txukun egiteko / egin dezaten”b) “Baliabide gehiago behar ditugu gure ibaietako kutsadura neurtu ahal izateko” “Baliabide gehiago behar ditugu gure ibaietako kutsadura neurtzeko” 4.5.- ETA GERO

Eta gero formaren aurretik aditza baino ezin da jarri. Beraz:

“*Bilera eta gero deituko dizut” “Bileraren ondoren deituko dizut”, “Bilera bukatzean…”“*Hauteskundeak eta gero, ikusi egin behar zein den egoera!” “Hauteskundeen ondoren, ikusi egin behar zein den egoera!”, “Hauteskundeak igaro eta gero, ikusi egin behar zein den egoera!”

Page 139: 00 a Estilo-liburua Osorik
Page 140: 00 a Estilo-liburua Osorik

16. IKASGAIA: LABURDURAK ETA NEURRI-IZENAK, HIZTEGIA, KALKOAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- LABURDURAK ETA NEURRI-IZENAK (EIMAren Ortotipografia liburutik moldatua)

Laburdurak : Esaldi barruan, berez, ez genuke laburdurarik erabili behar (zerrendetan, helbideetan… erabili behar dira, baina deklinaturik joan behar ez badute). Adib.:ZUZEN: “Askatasunaren etorb., 12, 3-B”OKER: “Sua piztu da Askatasunaren *etorb. , 12an” ZUZEN: “Sua piztu da Askatasunaren etorbideko 12an”

Hona hemen zenbait laburdura:jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbakirik gabea), pl. (plaza), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), etx. (etxea), bas. (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)

adib. (adibidez), or. (orrialdea, orrialdeak), fra. (faktura), koop. (kooperatiba), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), id. (idem), zk. (zenbakia), k.k. (kontu korrontea)

Oharrak: orrialdea (singularrean) eta orrialdeak (pluralean) or. laburtu behar ditugu beti (beraz, ez erabili inoiz *orr.), eta zifra guztien atzean jarri behar da puntua. Adib.:“Ikus 14. or.”, “Ikus 14.-19. or.”, “Ikus 14., 16. eta 19. or.”

Bestalde, laburdura ezagunak baino ez genituzke erabili behar. Testu berezietan, ordea, alorrean alorreko laburdurak ere idatz daitezke; baina sarreran agertu beharko dugu zer esan nahi duen erabilitako laburdura ezohiko edo antzemangaitz bakoitzak. Testu arruntetan ezohiko laburdurarik erabili beharra egokituz gero, zer adierazi nahi duen adierazi beharko genuke. Adib.:“Hiztegietan, sarri ageri dira iz. (izena), ad. (aditza), Gram. (gramatika) eta beste”

Laburdurak puntu eta guzti idatzi behar dira (siglak, akronimoak eta neurri-izenak ez bezala). Dena den, bada salbuespenik: vs laburdura; alegia, versus (aurka, kontra...) hitzaren laburdura.

Laburdura gehienak letra xehez idazten dira, baina ez den-denak:Letra larriz: P.D. (post data), P.S. (post scriptum), N.B. (nota bene), R.I.P. (requiescat in pace), G.B. (goian bego)...Letra larriz eta xehez: K.a. (Kristo aurreko), K.o. (Kristo ondorengo)...

Asteko egunen eta urteko hilen izenen laburdurak letra xehez idatzi behar dira, puntu eta guzti:Egunak: al. (astelehena), ar. (asteartea), az. (asteazkena), og. (osteguna), ol. (ostirala), lr. (larunbata) eta ig. (igandea).Hilak (hilaren izenaren lehen hiru letrak): urt. (urtarrila), ots. (otsaila), mar. (martxoa), api. (apirila), mai. (maiatza), eka. (ekaina), uzt. (uztaila), abu. (abuztua), ira. (iraila), urr. (urria), aza. (azaroa) eta abe. (abendua).

Page 141: 00 a Estilo-liburua Osorik

Laburdurari ez zaio atzizkirik erantsi behar; beraz, laburduraren bukaerako puntuaren ondoren hutsune zuria besterik ezin da jarri (ez marratxorik eta ez besterik).Oker idatziak dira, hortaz, honako hauek: “*alkate jn.-k”, “*27. or.-ko irudia”, “*fra.-rena”, “*etab.-etan”. Horrelakoetan, oso-osorik idatzi behar dira hitzak: “alkate jaunak”, “27. orrialdeko irudia”, “fakturarena”, “eta abarretan”.

Ahal dela, ez da laburduraz hasi behar esaldia, ezta laburdura bera letra larriz hasten bada ere. Hortaz:“K.a. VI. mendean gauza bitxi asko gertatu zen”HOBETO: “Kristo aurreko VI. mendean gauza bitxi asko gertatu zen”, “Gauza bitxi asko gertatu zen K.a. VI. mendean”

Oharra: gogoratu aurreko ikasgai batean eta abar formari buruz azaldutakoa.

Neurriak:

Euskaraz ere nazioarteko arauak betetzen ditugu zientziaren alorrean. Beraz, nazioarteko sinbolo estandarrak erabiltzen ditugu neurri-izenak adierazteko.Adibidez: mm (milimetro), cm (zentimetro), m (metro), km (kilometro), ml (mililitro), cl (zentilitro), l (litro), mg (miligramo), g (gramo), kg (kilogramo), km/h (kilometro orduko), m/s (metro segundoko), b (bit), B (byte), kb (kilobit), kB (kilobyte), MB (megabyte), Hz (hertz), MHz (megahertz), h (ordu), min (minutu), s (segundo), cal (kaloria), t (tona), W (watt), kWh (kilowatt-ordu), °C (gradu zentigradu nahiz Celsius gradu)

Oharrak:Neurri-izenen sinboloak punturik gabe idazten dira, eta aurrean hutsune bat dutela.Ikasmaterialetako testuetan, lerro berean agerrarazi behar dira neurriaren kopurua eta neurri-izenaren sinboloa (zutabe estu-estuetan izan ezik).

Joskerari dagokionez, neurri-izenaren aurrean idazten da kopurua. Kopurua bat zenbakia bada eta digituz emana bada, zenbaki hori ere aurrean idatzi beharko dugu (baina ez dugu aurrean irakurriko, euskal tradizioaren arabera baizik). Adib.:“Luzera: 5 cm” (irakurri “bost zentimetro”)Abiadura: 6 m/s (irakurri “sei metro segundoko”)“Tenperatura: 20 °C” (irakurri “hogei gradu zentigradu”)“Tirabidea: 1 km eta 200 m (irakurri “kilometro bat eta berrehun metro”)“Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira 1 km-ean ?” (irakurri “kilometro batean”)

Bat kopurua digituz idatzita badago, oso garrantzitsua da nola irakurtzen den kontuan hartzea. Izan ere, 1 zifrarekin batera doan neurriaren ondorengo deklinabideak e letra hartu beharko du:“Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira 1 km-ean?” (“kilometro batean” irakurtzen denez, 1 km-ean idatzi behar da ikasliburuetarako)“Kilo laurdenak 40 euro balio baditu, zenbat balio du 1 kg-ek?” (honela irakurtzen baita: “kilo batek”)“Orduan, 5 € izango ditu, 1 €-en ordez” (honela irakurtzen baita: “Orduan, bost euro izango ditu, euro baten ordez”)

Page 142: 00 a Estilo-liburua Osorik

Dena dela, 1 km-ean eta antzekoak idaztea ikasleentzat nahasgarria izan daitekeenez, dena letraz ematen saiatzen gara gu (maketa dela-eta leku-arazorik ez bada, behintzat). Beraz:“Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira 1 km-ean ?”GURE USTEZ, HOBETO: “Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira kilometro batean?”

Bestalde, deklinatzean, marratxoa jarriko dugu neurri-izenaren sinboloaren eta deklinabide-atzizkiaren artean. Adib.:“Etxetik 3 km-ra baduzu eskola, zenbat kilometro egiten duzu joan-etorri bakoitzean?”“50 kg-ko karga bati eusteko, 0,5 cm-ko diametroa eta 1,5 m-ko luzera duen...”“Uraren tenperatura 82 °C bada, zenbat gradu falta zaizkio irakiten hasteko? Hau da, zenbat gradu falta zaizkio 100 °C-ra iristeko?“Egizu kontu 5 cm dela luzean eta 6 m/s-an doala...”“Beraz, eman dezagun 5 cm-ko luzera duela eta 6 m/s-ko abiaduran doala...”“Ibilgailuak moteldu egin du abiadura: 6 m/s-tik 4 m/s-ra aldatu da 15 segundoan.“Zenbat kW-ekoa da?”

Adibide horien artean abiadura-kontuak ere badirenez, hona hemen nola irakurri behar diren:

NOR kasuan doanean (adibidez, “6 m/s”), bi modutara irakur daiteke: “segundoko sei metro” nahiz “sei metro segundoko”. Berdin-berdin jokatuko da km/h sinboloarekin: “100 km/h” irakurtzean, “orduko ehun kilometro” nahiz “ehun kilometro orduko” esan dezakegu.Neurri-izen horiek deklinabide-atzizkia daramatenean, ordea, aukera bakarra dago; honela irakurri behar dira: “6 m/s-tik” (“segundoko sei metrotik”), “4 m/s-ra” (“segundoko lau metrora”), “100 km/h-an” (“orduko ehun kilometroan”)...

Jakina, zenbateko galderari erantzuten badio (zenbateko + izena), -(e)ko erantsi behar zaio: “6 m/s-ko abiadura” (“segundoko sei metroko abiadura”).

Ikasmaterialetarako, halako abiaduran egitura hobesten eta gomendatzen dute EIMAkoek “ibili, joan” eta antzeko aditzekin erabiltzeko, eta ez halako abiaduraz forma.

Bestalde, euskaraz bi modu daude neurriak-eta galdetzeko nahiz esateko: “Zenbat da karratu horren azalera , alde bakoitzak bi metro baditu?” nahiz “Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza bi metrokoa badu?”“Eman dezagun 5 m luze eta 26 cm zabal dela ” nahiz “Egizu kontu 5 m-ko luzera eta 26 cm-ko zabalera duela ”“Zer alde atera dio lehenak bigarrenari? Bi minutu eta hiru segundoren aldea (alde hitzarekin, -en atzizkia erabiltzen dute EIMAkoek Ortotipografia liburuko adibide guztietan, ez da -ko aldea inon aipatzen)“Zenbat da aurrekontua?” “Aurrekontua 1.000 € da/dira” . “Mila euroren aurrekontua ” nahiz “Zenbatekoa da aurrekontua?” “Aurrekontua 1.000 €-koa da” (horrenbestez, 1.000 euroko aurrekontua da” ere bai).

Bestalde, nazioartean bestelako joerarik ageri bazaigu ere, honela eman behar ditugu zenbakiak: batetik, milatik gorako zen baki osoetan , digituak hirunaka multzokatuta eta puntuz bereizita (baita gaztelaniazko testuan hutsunea badago ere); bestetik, zatiki hamartarrak komaz bereizita (baita gaztelaniaz puntua ageri bada ere). Adib.:“15.756.552,1724”

Page 143: 00 a Estilo-liburua Osorik

2.- HIZTEGIAxarmant*xarmangarri xarmagarri

*somatu sumatu

robotradar

*sofritu sufritu

oraindik orain (orain dela gutxi) ≠ oraindik

*aintzina antzina (aspaldi) ≠ aitzin (aurre)

orkestrakrokodilo

bonbillapasillo (h. korridore)pastillabilletetortillapatruilazapatila h. txapinpantaila

*kaxoi tiraderagortina h. errezel

estatitistika

ez-organiko (horrelako hitz berriak, marratxoz. Baina hitz zaharrak, lexikalizatuak, lotuta: ezjakin)

*kamaleoi kameleoi

*kare harri kareharri

*kontraerreforma kontrarreforma*autoerretratu autorretratu

*liseriketa digestio

*lamia lamina

*pentsakera pentsaera*ibilkera ibilera*osakera osaera

Page 144: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.- KALKO OKERRAK

3.1.- BIKOITZAGaztelaniazko doble guztiak ez dira bikoitza. Izan ere, batzuetan, gaztelaniaz doble esaten denean, bi elementukoa dela adierazi nahi izaten da. Adib.:

ZUZENA:"Esa columna es el doble que ésta" ("el doble de ancha", adibidez)"Zutabe hori beste honen bikoitza da", "Zutabe hori beste hau halako bi da"

OKERRAK:"Un cuadro de doble columna" OKER: "Zutabe *bikoitzeko taula"ZUZEN: "Bi zutabeko taula"

"Es una palabra de doble sentido"OKER: "Zentzu *bikoitzeko hitza da"ZUZEN: "Bi zentzuko hitza da", "Hitz honek bi zentzu ditu"

3.2.- JASAN (ALDAKETAK *JASAN) Gaztelaniazko sufrir guztiak ez dira jasan euskaraz.

OKER: “Lege-proiektuak aldaketa batzuk *jasan ditu”ZUZEN: “Lege-proiektuak aldaketa batzuk izan ditu”ARE ZUZENAGO: “Lege-proiektuan aldaketa batzuk egin dituzte”

OKER: "Europako hego-ekialdeak orain dela gutxi *jasan dituen lehorteak eta suteak ikusita, argi dago desertifikazioa arazo globala dela"ZUZEN: "Europako hego-ekialdean orain dela gutxi izandako/gertatutako lehorteak eta suteak ikusita, argi dago desertifikazioa arazo globala dela”,"Europako hego-ekialdean orain dela gutxi zer-nolako lehorte eta suteak gertatu/izan diren ikusita, argi dago desertifikazioa arazo globala dela”

“El 26 % de los andaluces ha sufrido una depresión alguna vez en su vida”OKER: "Andaluziarren % 26k depresioa *jasan du bere bizitzako uneren batean"ZUZEN: "Andaluziarren % 26k depresioa izan du bizitzako uneren batean"

“Francia también ha sufrido ciberataques de China”OKER: "Frantziak ere *jasan ditu Txinaren ziber-erasoak"ZUZEN: "Frantziak ere izan ditu Txinaren ziber-erasoak", "Frantzian ere gertatu dira Txinaren ziber-erasoak"

"China ha sufrido varios ataques de Francia"OKER: "Txinak Frantziaren zenbait eraso *jasan ditu"ZUZEN: "Frantziak zenbait aldiz eraso dio Txinari”

"Ayer sufrí un ataque de asma"OKER: "Atzo asma-krisia *jasan nuen"ZUZEN: "Atzo asma-krisia izan nuen"

"Ayer sufrimos un cambio brusco de temperaturas"OKER: "Atzo tenperatura-igoera bortitza *jasan genuen"ZUZEN: "Atzo tenperatura-igoera bortitza izan genuen","Atzo tenperatura-igoera bortitza gertatu zen","Atzo tenperatura izugarri igo zen bat-batean"

Page 145: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.3.- KALKULATZEN DA

Gaztelaniazko se calcula que… ez dugu kalkulatzen da itzuli behar:

“Se calcula que millones de personas viven en el mundo sin agua en sus hogares”OKER: “*Kalkulatzen da milioika pertsona bizi dela munduan etxean urik gabe”ZUZEN: “Kalkulu batzuen arabera, munduan milioika pertsonak ez du urik etxean”

3.4.- MANTENDU (*ELKARRIZKETAK MANTENDU) Mantendu aditzak bi esanahi ditu euskaraz: “elikatu”, eta “zerbait bertan behera utzi gabe iraunarazi”. Horrenbestez, gaztelaniazko mantener guztiak ez dira mantendu euskaraz.“Lehendakariak elkarrizketak *mantendu zituen alderdi guztiekin” “Lehendakariak elkarrizketak izan zituen alderdi guztiekin”, “Lehendakaria alderdi guztiekin bildu zen”

“Bere iritzia lehengoan *mantendu du” “Lehengo iritziari eutsi dio”, “Eutsi egin dio bere iritziari”

“Nola edo hala *mantendu zuen oreka” “Nola edo hala gorde zuen oreka”, “Nola edo hala eutsi zion orekari”

3.5.-MANTENTZE-LANAK (* MANTENIMENDU) *Mantenimendu hitza okerra da euskaraz; erabili mantentze. Adib.:

“*Mantenimenduko arduraduna” “Mantentze-lanetako arduraduna”

3.6.- HORRELA, GAUZAK HORRELA, HORRELA BADA, ERA HORRETAN…Horrela, gauzak horrela, horrela bada, era horretan… guztiek NOLA adierazten dute. Beraz, ez genituzke lokailutzat erabili behar, hala eginez gero gaztelaniazko así, así las cosas, así pues, de esa manera… formen kalko okerrak egiten ariko baikinateke. Adib.:

ZUZEN: "Prestakuntza-ikastaro bat egitea erabaki zuen. Horrela, lana errazago aurkituko zuela uste zuen" Zuzena da, NOLA adierazten duelako.

ZUZEN: "Amak erakutsi zidan babarrunak horrela egiten. Era horretan, azkarrago egiten dira" Zuzena da, NOLA adierazten duelako.

KALKOA: "Prestakuntza-ikastaro bat egitea erabaki eta gure ikastetxean izena eman zuen. *Horrela, irailaren 28an hasi zen eskoletara etortzen"ZUZEN: "Prestakuntza-ikastaro bat egitea erabaki eta gure ikastetxean izena eman zuen. Horrenbestez, irailaren 28an hasi zen eskoletara etortzen"

KALKOA: "Enpresak porrot egin zuenean, lanik gabe geratu zen. *Gauzak horrela/ *Horrela bada / *Era horretan, berriro ikasten hastea erabaki zuen"

Page 146: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUZEN: "Enpresak porrot egin zuenean, lanik gabe geratu zen. Horrenbestez / Beraz / Hori zela-eta, berriro ikasten hastea erabaki zuen"

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- INPERTSONALAK eta -tik jakinarazi … Egilea ezkutatzen duten formak, ahal dela, baztertu egin behar ditugu, euskaraz ez baitira tradizio handikoak. Adib.:

“Se ha preguntado a los familiares del accidentado si desean donar algún órgano”HITZEZ HITZ: “Istripua izan duen pertsonaren senitartekoei galdetu zaie ea organorik eman nahi duten”HOBETO: “Istripua izan duen pertsonaren senitartekoei galdetu diete…”

“Al no encontrarse ninguna prueba en su contra, se ha dado por finalizada la investigación”HITZEZ HITZ: “Haren aurkako frogarik aurkitu ez denez, ikerketa amaitutzat eman da”HOBETO: “Haren aurkako frogarik aurkitu ez dutenez, ikerketa amaitutzat eman dute”

Bestalde, gaztelaniaz bada egilea adierazteko egitura bat, euskaraz oker kalkatzen duguna:“Han señalado que desde el gobierno se seguirá impulsando la economía”“Adierazi dute *gobernutik ekonomia sustatzen jarraituko dela” “Adierazi dute gobernuak ekonomia sustatzen jarraituko duela”

“*Erakundetik jakinarazi denez…” “Erakundeak jakinarazi duenez…”

Era berean, askotan, esaldia ahalik ulergarriena izan dadin, egilea adierazi beharrean, beste forma batzuk erabil daitezke. Hala gertatzen da, esaterako, egiletzat idazki-motaren bat ematen denean. Izan ere, horrelakoetan, idatzia ez da berez egilea; idatzia egileren batek zerbait adierazteko bitartekoa baino ez da, eta, beraz, NON kasuan emango dugu.

“Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordeak egindako txostenak dio ijitoak hartu dituzten ikastetxeek matrikula-arazoak izan dituztela aurten” “Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordeak egindako txostenean esaten denez, ijitoak hartu dituzten ikastetxeek/ikastetxeetan matrikula-arazoak izan dituzte aurten”

Goiko adibide horretan ikusten denez, -k gehiegi ageri dira lehen esaldian, eta hor, hala ere, nahiko ulergarria da testua; baina esaldia oso luzea bada, ez da hain erraz ulertuko (eta, horrez gainera, ordena egokia ez bada, are ulergaitzagoa izango da). Horregatik, NON kasuan deklinatu eta koma bidez moztea izaten da onena. Adib.:“Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordeak egindako txostenak aurtengo ikasturtean ikastetxean ijitoak hartu dituzten herrietan ikasleen matrikulazioan aldaketak izango direla iragarri du” “Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordeak egindako txostenean iragarri denez, aurtengo ikasturtean ikastetxean ijitoak hartu dituzten herrietan aldaketak izango dira ikasleen matrikulazioan” (Erreparatu, gainera, sintagmen ordena-aldaketari)

Page 147: 00 a Estilo-liburua Osorik

4.2.- NOIZ ARTE / NORAINOOro har, honela erabili behar ditugu kasu hauek: denbora adierazteko, NOIZ ARTE; lekua adierazteko, NORAINO. Beraz:

ZUZEN: “Sailburua Madrilera joan da eta astelehenera arte ez da itzuliko”“Txinaraino joan ziren, bertan egindako urtegiak ikustera”

OKER: "*Parkera arte iritsiko da errepidea"ZUZEN: "Parkeraino iritsiko da errepidea"

Dena den, NORAINO denbora adierazteko ere erabil daiteke zenbait esapidetan: azkeneraino, bukaeraraino, amaieraraino.

Horrez gainera, batzuetan, leku- eta denbora-nozioak nahiko nahasita ageri dira: “Madrileraino elkarrekin joan ginen trenean”“Madrilera arte elkarrekin joan ginen trenean” (Madrilera heldu arte)

Bestalde, hiru modutara idatz daiteke noiz arte:Astelehen arte, astelehena arte, astelehenera arte

4.3.- NONDIK/NON (*HORTIK DABIL )

a) Batzuetan (askotan), NONDIK kasua NON kasuaren ordez erabiltzen dugu. Baina abiapuntua edo leku batetik besterako aldaketa adierazteko baino ez genuke erabili behar NONDIK. Adib.:

ZUZEN: “Leihotik ikusi nuen”, “Leihotik behera bota zuen”, “Sukaldeko leihotik gelakora aldatu zuen landarea”

OKER: “Idazkari berria *bulegotik ikusi dut gaur goizean” ZUZEN: “Idazkari berria bulegoan ikusi dut gaur goizean” (hori esan nahi bada, noski)

OKER: “Eta zuzendaria? *Madriletik dabil” ZUZEN: “Eta zuzendaria? Madrilen dabil”

OKER: “Liburu guztiak *lurretik (botata) zeuden” ZUZEN: “Liburu guztiak lurrean (botata) zeuden”

“Telefonoz hitz egitean ere, askotan erabiltzen dira horrelakoak. Adib.:OKER: “*Hortik dabil Patxi?” ZUZEN: “Patxi hor (al) da?”

Batzuetan, bi formak daude ongi, baina ez dute gauza bera esan nahi:

“Herritik atera zen parrandara” (herritik kanpora joan zen parranda egitera)“Herrian atera zen parrandan” (herrian geratu zen parrandan)

“Etxetik ikusi nuen ama” (ni etxean nengoen, ez kalean; eta ama, kalean)

Page 148: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Etxean ikusi nuen ama” (ama etxean zegoen)

Era berean, gaur egun “etxetik egiten du lan” esaten da, norbaitek etxean beste batentzat Internet bidez lan egiten duenean. “Etxean egiten du lan”, berriz, zabalagoa da: etxeko lanak egiten ditu, etxean egiten du lan bere kontura…

b) Beste batzuetan, hor nonbait eta hor zehar adierazteko erabiltzen dugu NONDIK (oker, noski).OKER: “Eta Ander? *Hortik egongo da” ZUZEN: “Eta Ander? Hor nonbait izango da”OKER: “Utzi espediente hori *hortik” ZUZEN: “Utzi espediente hori hor nonbait”

OKER: “Ondoren, odola *zainetatik biriketara itzultzen da” ZUZEN: “Ondoren, odola zainetan zehar biriketara itzultzen da” (nondik beste zerbait izango baita –adibidez, gibela–, eta zainak bitartekoa dira).OKER: “Odola giltzurrunetako *paretetatik iragazten da” ZUZEN: “Odola giltzurrunetako paretetan zehar iragazten da”

4.4.- NON ZEHAR (*MENDIAREN ZEHAR )

Erabili mendian zehar (NON ZEHAR), eta ez mendiaren zehar (*NOREN ZEHAR).

Zilegi da denbora adierazteko ere zehar erabiltzea. Adib.:“Zaila da gure histori an zehar antzekorik aurkitzea”

Baina, beste esaldi hauek, adibidez, ez dira oso “naturalak”:

“Historia osoan zehar ez da halakorik gertatu”ZUZEN: “Historia osoan ez da halakorik gertatu”

“Egun guztietan zehar jarriko da jendaurrean”ZUZEN: Egun guztietan jarriko da jendaurrean”

Page 149: 00 a Estilo-liburua Osorik

17. IKASGAIA: PUNTUAZIOA I, HIZTEGIA, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- PUNTUAZIOA

Puntuazio-zeinuak ongi erabiltzea ezinbestekoa da: batetik, testuaren esanahia argitzen laguntzen dutelako, eta, bestetik, gaizki erabiltzeak esanahia erabat alda dezakeelako. Puntuazio-zeinu bakoitza noiz eta nola erabili jakitea, ordea, ez da beti erraza izaten. Badira zenbait arau orokor oso zorrotz bete beharrekoak, baina, testuinguru batzuetan, ez dago lege esturik, eta horrek hainbat buruhauste eragiten digu itzultzaileoi. Zenbaitetan, erabilera bat zein bestea egon daiteke ongi.Horrenbestez, lehenik eta behin, zehaztutako arau orokor zorrotz horiek azaltzen ahaleginduko gara, eta, horrez gainera, erabilera bat baino gehiago onargarria denean, gure ohiturak zein diren adieraziko dizuegu.Ikus ditzagun, bada, puntuazio-zeinuak banan-banan.

1.1.- KOMAREN ERABILERA

1.1.1.- Esanahia argitzen laguntzen du

a) Izan ere, batetik, toki batean edo bestean jarri, esanahia aldatu egiten da:“Lantokian ikusi dute gaur goizean, etorri baita”“Lantokian ikusi dute, gaur goizean etorri baita”

b) Eta, bestetik, erabiltzeak edo ez erabiltzeak ere erabat alda dezake esaldiaren esanahia:“Etxeko lanak egiteko neskari zenbait agindu eman genizkion” Neska hori etxeko lanak egiteko kontratatu genuen, eta zenbait agindu eman genizkion.“Etxeko lanak egiteko, neskari zenbait agindu eman genizkion” Norbaitek gure etxeko lanak egitea nahi genuen, eta, horretarako, neska bati zenbait agindu eman genizkion (agian, etxeko lanetarako jendea kontratatzeko bulegoko neskari, norbait aurki ziezagun).

“2005ean, agindutako laguntza guztien % 10 gizarte-gaietarako erabili zen” 2005ean erabili zen diru-kopuru hori gizarte-gaietarako, baina ez da zehazten noiz agindu zen.“2005ean agindutako laguntza guztien % 10 gizarte-gaietarako erabili zen” 2005ean laguntza-kopuru bat agindu zen, eta noizbait diru-kopuru hori gizarte-gaietarako erabili zen, baina ez da zehazten noiz; agian, hurrengo urteetan.

“Internet bidez lan hau egitea oso errentagarria dela ikusi dut” Lana Internet bidez egitea da errentagarria.“Internet bidez, lan hau egitea oso errentagarria dela ikusi dut” Interneten begiratuta, ikusi dut lan hau oso errentagarria dela, baina esaldian ez da esaten lana Internet bidez egiten den ala ez.

Zenbaitetan, koma jarri edo ez jarri, galdegai-kontuak (ñabardurak) aldatzen dira:“Seinaleei jarraiki aurkitu zuten irteerako bidea” Bidea nola aurkitu zuten nabarmendu nahi da; hau da, seinaleei jarraiki aurkitu zutela, eta ez beste moduren batera.“Seinaleei jarraiki, aurkitu zuten irteerako bidea” Azkenean bai, azkenean aurkitu zutela nabarmendu nahi da.

Page 150: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Arrazoitu erantzuna liburuan” Esaldi neutroa da; ez da ezer bereziki nabarmendu nahi.“Arrazoitu erantzuna, liburuan” Garrantzitsuena erantzuna arrazoitzeko agindua da; ondoren, non azaldu behar den azaltzen du, informazio osagarri gisa.

“2007an berriro etorri zen, Euskalduna Jauregira” Garrantzitsuena urte horretan berriro etorri zela adieraztea da, eta, ondoren, nora etorri zen azaltzen du, informazio osagarri gisa.“2007an berriro etorri zen Euskalduna Jauregira” Lehen ere esan dugu Euskalduna Jauregira etorri zela noizbait; beraz, orain, leku ezagun horretara berriro etorri zela adierazi nahi dugu.

1.1.2.- Zerrenda bateko elementuak bereizteko erabiltzen da

“Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan egingo dira hurrengo hauteskundeak”

Normalean, zerrenda baten azken elementuaren aurretik ez da komarik jartzen, baina, batzuetan, derrigorrezkoa da, elementuak nola multzokatzen diren argi ikusteko. Adib.:“Gaurko bileran sail hauek izan dira: Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Osasuna, Kultura eta Herrizaingoa” Esaldi horretan ez da komarik behar eta juntagailuaren aurretik.“Gaurko bileran sail hauek izan dira: Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Osasuna, Kultura, Herrizaingoa, eta Nekazaritza eta Arrantza” Eta juntagailuaren aurretik koma jarrita, argi ikusten da Nekazaritza eta Arrantza sail bat dela, eta Herrizaingoa beste bat.Gauza bera gertatzen da ordena aldatuta ere: “Gaurko bileran sail hauek izan dira: Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Osasuna, Kultura, Nekazaritza eta Arrantza, eta Herrizaingoa ”

Beraz, zerrenda bateko elementuetako batek bere baitan eta juntagailua badu, koma jarri behar da zerrendako azken etaren aurrean, elementu guztiak nola multzokatzen diren argi ikusteko. Adib.:“Gaurko bileran sail hauek izan dira: Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Nekazaritza eta Arrantza, Osasuna, Kultura, eta Herrizaingoa ”

1.1.3.- etab. laburduraren aurrean koma jartzen da, baina ez, ordea, eta abar osorik idatziz gero. Adib.:“Hainbat elikagai erosi behar izan genituen: lekaleak, haragia, esnekiak, gozoak, etab.”“Hainbat elikagai erosi behar izan genituen: lekaleak, haragia, esnekiak, gozoak eta abar”

1.1.4.- Deikien aurretik (eta atzetik), koma jarri behar da“Kaixo, Ander”“Agur, Jon”“Entzun ondo, Martin”“Martin, entzun ondo”“Berriro diotsut, Martin, ondo entzuteko”

Oso garrantzitsua da arau hori betetzea. Izan ere, ez da gauza bera koma jartzea edo ez jartzea, ez eta koma jartzea eta bi puntuak jartzea ere. Adib.:“Mutil bat ikusi nuen antzokian, Iñaki” Iñakiri esan diot antzokian mutil bat ikusi nuela. “Mutil bat ikusi nuen antzokian: Iñaki” Antzokian ikusi nuen mutila zein zen azaldu nahi dut; hau da, Iñaki ikusi nuela zehaztu nahi dut.

“Non dago Mikel?” (Mikel non dagoen jakin nahi dut) ≠ “Non dago, Mikel?” (Mikeli galdetu diot ea non dagoen zerbait/norbait)

Page 151: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.1.5.- Datan, toki-izenaren ondoren, koma jarri behar da“Agurain, 1999ko abenduaren 30a”“Donostian, 2007ko urriaren 30ean”

1.1.6.- Zenbaki hamartarrak bereizteko, koma jarri behar daZenbaki osoa eta dezimalak bereizteko, euskaraz koma erabili behar da, baita jatorrizko testuan puntua ageri bada ere:“2,75”

1.1.7.- Kontu handiz ibili subjektu eta osagarri zuzenekin

a) Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra jarri (bi, berriz, bai):KOMA BAKARRA, OKER. “*Auzitegiak, epaia eman zuen atzo”ZUZEN: “Auzitegiak epaia eman zuen atzo”, “Auzitegiak, atzo, epaia eman zuen”

BI KOMA, ZUZEN:“Miren, Aneren laguna, berandu iritsi zen”“Miren, nola ez, berandu iritsi zen”“Miren, iratzargailuak huts egin zionez, berandu iritsi zen”“Miren, beraz, berandu iritsi zen”“Miren, beti bezala, berandu iritsi zen”“Ni garaiz iritsi nintzen. Miren, berriz, berandu iritsi zen”

b) Aditza eta osagarri zuzena ezin dira koma bakarraz bereizi:

KOMA BAKARRA, OKER: “*Alkateak esan du, bilera datorren astean egingo dela”, “*Badirudi, bihar euria egingo duela”ZUZEN: “Alkateak esan du bilera datorren astean egingo dela”, “Badirudi bihar euria egingo duela”

BI KOMA, ZUZEN: “Alkateak esan du, oraindik datu guztiak ez dituztenez, bilera datorren astean egingo dela”, “Badirudi, beraz, bihar euria egingo duela”

Jende askok koma oker horiek erabiltzen ditu, jarriz gero esaldia ulergarriagoa izango delakoan. Adibidez, “Su hija anda detrás del jóven” itzultzeko, “Alaba gaztearen atzetik dabil” idatzi beharko genuke, komarik gabe, baina, orduan, esaldia ez da batere argia euskaraz (zuzena bai, baina ez argia). Hori dela-eta, koma jartzea beste irtenbiderik ez dute ikusten batzuek: “Alaba, gaztearen atzetik dabil”. Esaldi hori argiagoa da, baina ez, ordea, zuzena. Hori esateko badira beste modu batzuk, argiak ez ezik, zuzenak ere bai.Subjektua atzeratuta: “Gaztearen atzetik dabil alaba”Koma behar duen elementuren bat tartekatuta (betiere, testuinguruari egokituta): “Alaba, orain, gaztearen atzetik dabil”, “Alaba, berriz, gaztearen atzetik dabil”, “Alaba, jakin dugunez, gaztearen atzetik dabil”

Beste adibide batzuk:

OKERRA: “*Gaueko ordu txikietan ezkutuan eta isilka elkartzeko aukeratu zuten gela, satelite hartako hiri-kate zabaleko eraikinik zaharrenetako batean zegoen”KOMA KENDUTA, ZUZENA BAINA ULERGAITZA: “Gaueko ordu txikietan ezkutuan eta isilka elkartzeko aukeratu zuten gela satelite hartako hiri-kate zabaleko eraikinik zaharrenetako batean zegoen”ORDENA ALDATUTA, ZUZENA ETA ZERTXOBAIT ULERTERRAZAGOA:“Satelite hartako hiri-kate zabaleko eraikinik zaharrenetako batean zegoen gaueko ordu txikietan ezkutuan eta isilka elkartzeko aukeratu zuten gela”

Page 152: 00 a Estilo-liburua Osorik

KOMA JARTZEARREN, TARTEAN ELEMENTUREN BAT SARTUTA (hemen, aposizioa):“Gela hura, gaueko ordu txikietan ezkutuan eta isilka elkartzeko aukeratu zuten gela hura, satelite hartako hiri-kate zabaleko eraikinik zaharrenetako batean zegoen”ESALDIA ALDATUTA, ZUZENA ETA ULERGARRIA:“Satelite hartako hiri-kate zabaleko eraikinik zaharrenetako batean zegoen gela bat aukeratu zuten, gaueko ordu txikietan ezkutuan eta isilka elkartzeko”“Gaueko ordu txikietan ezkutuan eta isilka elkartzeko, satelite hartako hiri-kate zabaleko eraikinik zaharrenetako batean zegoen gela bat aukeratu zuten”

OKERRA: “*Hiria eta inguruko herrixka, txiki-txikiak ikusten ziren espaziotik”KOMA KENDUTA, ZUZENA BAINA NAHASGARRIA: “Hiria eta inguruko herrixka txiki-txikiak ikusten ziren espaziotik” (badirudi “herrixka txiki-txikiak” sintagma bat dela; hain zuzen ere, horregatik jarriko zion norbaitek koma, esanahia ongi adieraztearren, baina ez da zuzena) ORDENA ALDATUTA, ZUZENA ETA ULERGARRIA: “Espaziotik txiki-txikiak ikusten ziren hiria eta inguruko herrixka” (dena den, baliteke norbaitek, irakurri ahala, “ikusten ziren” erlatibotzat hartzea).TARTEKI BAT ERABILITA, ZUZENA ETA ULERGARRIA: “Hiria –bai eta inguruko herrixka ere– txiki-txikia ikusten zen espaziotik”INFORMAZIOAREN ATAL BAT ATZERA PASATUTA, ZUZENA ETA ULERGARRIA: “Espaziotik txiki-txikia ikusten zen hiria, bai eta inguruko herrixka ere”

OKERRA: “*Eta hiriko ospitale zaharreko gelan elkartu ziren lau gizon-emakumeak, bertako mahai zuriak inguruan zituen lau aulkietan eseri ziren”ESALDIA ALDATUTA, ZUZENA ETA ULERGARRIA: “Eta hiriko ospitale zaharreko gelan elkartu ziren lau gizon-emakumeak eseri egin ziren, bertako mahai zuriak inguruan zituen lau aulkietan”

1.1.8.- Tartekietan eta aposizioetan, komak erabiltzea da aukeretako batTartekiak:“Izangaiek, eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:……..”, “Hizkuntzak, adituek diotenez, ez dira berez batzuk besteak baino zailagoak”Aposizioak:“Mikel Garmendiak, Hezkuntza eta Kultura sailburuak, aurtengo plangintza aurkeztu dio lehendakariari”“Zuzendariak, Juan Ramon Goikoetxeak, aurkeztutako aurrekontuen aurka hitz egin du”

Eta kontuz! Ez ahaztu bi koma horietako bat jartzea, bestela esaldia nahasgarria izan daiteke-eta, okerra ez ezik. Adib.: “*Zuzendariak, Juan Ramon Goikoetxeak aurkeztutako aurrekontuen aurka hitz egin du” Argi dago esaldia okerra dela, subjektuaren ondoren berez ezin baita komarik jarri, baina, horretaz gain, esaldia gaizki uler daiteke. Izan ere, Juan Ramon Goikoetxea bera da zuzendaria, baina, koma bakarra jarrita, badirudi Juan Ramon Goikoetxeak aurkeztutako aurrekontuen aurka hitz egin duela zuzendari batek.

1.1.9.- Zenbait lokailurekin, koma erabiltzen daLokailuak mota askotakoak izan daitezke: Aurkaritzakoak: ordea, aldiz, berriz, hala ere, dena dela, ostera, aitzitik, alabaina…Kausazkoak: izan ere, bada…Ondoriozkoak: beraz, hortaz, orduan, horrenbestez, hargatik…Hautakariak: bestela, gainerakoan, osterantzean…Iritzia adieraztekoak: nire ustez, nire iritziz, nire aburuz, dirudienez, antza denez…Beste batzuk: hau da, alegia, egia esateko, gainera, bestalde, halaber, azken finean, hain zuzen ere…

Page 153: 00 a Estilo-liburua Osorik

Lokailu horiek, oro har, beti jartzen dira bi puntuazio-zeinuren artean:

a) Perpausaren erdian badoaz, komen artean:“Gure elkarteko buruek azalpenak eskatu dizkiote alkateari, gai horri buruz egindako adierazpenengatik. Nik, ordea, ez dut uste horren beharrik zegoenik”“Udan izandako auto-istripuaren ondorioz, autorik gabe geratu ziren. Orain, beraz, nirea erabiltzen dute”“Bihar mendira gurekin etorri nahi al duen galdetuko diot. Badakit, izan ere, oso mendizalea dela”

b) Perpausaren hasieran badoaz, puntuaren eta komaren artean, edota puntu eta komaren eta komaren artean: “Gure elkarteko buruek azalpenak eskatu dizkiote alkateari, gai horri buruz egindako adierazpenengatik. Nire iritziz, ez zen horren beharrik”“Gure elkarteko buruek azalpenak eskatu dizkiote alkateari, gai horri buruz egindako adierazpenengatik; nire iritziz, ez zen horren beharrik”

“Udan izandako auto-istripuaren ondorioz, autorik gabe geratu ziren. Beraz, nirea erabiltzen dute orain”“Udan izandako auto-istripuaren ondorioz, autorik gabe geratu ziren; beraz, nirea erabiltzen dute orain”

“Bihar mendira gurekin etorri nahi al duen galdetuko diot. Izan ere, badakit oso mendizalea dela”“Bihar mendira gurekin etorri nahi al duen galdetuko diot; izan ere, badakit oso mendizalea dela”

“Kontuan izan behar da negoziazio kolektiboaren mapa. Hau da, lan-baldintzak arautzeko nondik norakoak”“Kontuan izan behar da negoziazio kolektiboaren mapa; hau da, lan-baldintzak arautzeko nondik norakoak” Hau da lokailua ez da inoiz perpausaren erdian edo bukaeran jartzen. Perpausaren hasieran joaten da beti, eta, beraz, aurreko bi adibide horietan bezala jartzen ditugu beti puntuazio-zeinuak.

“Animalia obiparoen horma-irudiak egin ditugu; alegia, arrautzak jarriz ugaltzen diren animalienak”

c) Lehen perpausaren bukaeran badoaz, aurretik koma izango dute, eta eten handiagoa ondoren (puntu eta koma nahiz puntua):“Mutil jatorra eta trebea zen, nire ustez; denok nahi genuen berarekin”“Garai hartan hala uste genuen, beraz; gaur egun, ordea, zeharo aldatu da egoera”

d) Bigarren perpausaren bukaeran badoaz, puntu eta koma jartzen da perpaus horren hasieran (edo, batzuetan, bi puntuak), eta koma, berriz, lokailuaren aurretik:“Euskaraz jardun nahi duten liburuzain, artxibozain eta dokumentalistentzat prestatu da liburua; ez da edonorentzako argitalpena, beraz”

“Idaztearen zatirik garrantzitsuenari ekingo diogu orain: komunikazio-egoera aztertzeari, hain zuzen” (bi puntuen lekuan puntu eta koma ere jar daiteke).

“Animalia obiparoen horma-irudiak egin ditugu; arrautzak jarriz ugaltzen diren animalienak, alegia”

Dena den, zenbait lokailurekin kontua ez da hain argia (eta lokailu ez diren elementu batzuekin ere ez). Batzuek bi puntuazio-zeinuren artean erabiltzen dituzte beti, baina horrek, ikusiko dugunez, traba egiten du askotan. Zenbaiten ustez, gainera, ez da nahitaezkoa lokailu edo elementu horiek bi puntuazio-zeinuren artean jartzea beti. Hauek dira elementu berezi horietako batzuk: bestela, behintzat, behinik behin, gainera, adibidez, esate baterako, batez ere, bereziki, gutxienez.Ikus ditzagun adibideak:

Page 154: 00 a Estilo-liburua Osorik

Lokailuez esandakoari jarraiki, honela jarri behar ditugu puntuazio-zeinuak:“Gutxiago jaten hasi beharko dugu; bestela, gizendu egingo gara”“Gutxiago jaten hasi beharko dugu; gizendu egingo gara, bestela” Zenbaitetan, ordea, nik ez nuke lokailu hori bi puntuazio-zeinuren artean sartuko. Adib.: “Gutxiago jaten hasi beharko dugu, bestela gizendu egingo gara-eta/baikara” Hor, -eta/bait- menderagailuen bidez bigarren perpausa lehenaren mendeko egin dugunez, komaz bereizi behar dira bi perpausak; horrenbestez, bestela lokailuaren ondoren ezin dugu beste koma bat jarri, lokailuaren aurretik dagoen etena baino eten laburragoa egin behar baita lokailuaren ondoren.Dena den, badira beste aukera batzuk:“Gutxiago jaten hasi beharko dugu, gizendu egingo gara-eta, bestela”“Gutxiago jaten hasi beharko dugu, gizendu egingo gara-eta bestela” (nik hau erabiliko nuke)

Beste batzuetan, perpausa komaz josirik badago, lokailu berezi horiei ere koma jartzeak behar baino gehiago eteten du testua. Beraz, nik arazorik gabe kenduko nituzke. Adib.:“Lanean oso lanpetuta gabiltzala-eta, ordu estrak sartzeko eskatu digu nagusiak. Beraz, ni, behintzat, ohi baino bi ordu geroago aterako naiz lantokitik” Bigarren perpausean koma gehiegi dago. Horregatik, nik honela emango nuke esaldia: “Lanean oso lanpetuta gabiltzala-eta, ordu estrak sartzeko eskatu digu nagusiak. Beraz, ni behintzat ohi baino bi ordu geroago aterako naiz lantokitik”,Erreparatu behintzat hitzaren aurreko eta atzeko komak (biak) kendu ditugula, eta ez bakarra. Izan ere, bakarra kenduko bagenu, beste arazo bat sortuko litzaiguke:“*Beraz, ni behintzat, ohi baino bi ordu geroago aterako naiz lantokitik” Subjektuaren eta aditzaren artean koma ageri zaigu, eta badakigu hori ez dela zuzena.

Gauza bera gertatzen da beste hauetan ere: “Aitak izugarri laguntzen zigun anai-arreba guztioi, eskolako lanak egiten. Harengatik izan ez balitz, beraz, nik, behinik behin, ez nuen ezer gaindituko” “Aitak izugarri laguntzen zigun anai-arreba guztioi, eskolako lanak egiten. Harengatik izan ez balitz, beraz, nik behinik behin ez nuen ezer gaindituko” (hor ere bi komak kendu ditugu, eta ez bakarra, subjektuaren eta aditzaren artean etenik ez egiteko).

“Aspaldi, badira hogei urte, gutxienez, txinera ikasi nahi nuela erabaki nuen” “Aspaldi, badira hogei urte gutxienez, txinera ikasi nahi nuela erabaki nuen”

“Zure aholkuak, diru-kontuei buruzkoak, batez ere, oso baliagarriak izan zaizkit” “Zure aholkuak, diru-kontuei buruzkoak batez ere, oso baliagarriak izan zaizkit”

Noski, halako esaldiak eman daitezke beste modu batzuetara ere (lokailudun hitz-multzoa bukaerara pasatuta edo gidoi artean), baina kontua da jakin egin behar dugula nola jokatu horrelako esaldiak egin nahi baditugu. Dena den, gaia aipatu dugunez, hona hemen nola eman daitezkeen beste modu batera:“Zure aholkuak oso baliagarriak izan zaizkit; diru-kontuei buruzkoak, batez ere”, “Zure aholkuak –diru-kontuei buruzkoak, batez ere– oso baliagarriak izan zaizkit”.Beste esaldi honetan, adibidez hitzaren aurretik koma kentzea ez da nahikoa; kenduta ere, perpausa gehiegitan eteten da. Beraz, gidoi artean jarriko dugu, edota atzera pasako dugu: KOMA GEHIEGI: “Gure familian artista asko izan dugu. Aitaren aldetik, gizonezko guztiak, osaba Jon eta aitona Joxe, adibidez, margolari bikainak izan dira”HOBETO: “Gure familian artista asko izan dugu. Aitaren aldetik, gizonezko guztiak –osaba Jon eta aitona Joxe, adibidez– margolari bikainak izan dira”, “Gure familian artista asko izan dugu. Aitaren aldetik, gizonezko guztiak margolari bikainak izan dira; osaba Jon eta aitona Joxe, adibidez”

Page 155: 00 a Estilo-liburua Osorik

Beste adibide bat:“Horrela jarraituz gero, munduan ez da lortuko, ez, behintzat, epe laburrean, berotegi-efektuko gasak Kyotoko Protokoloan zehaztutako mailara murriztea” Koma gehiegi daude. Aukerak:“Horrela jarraituz gero, munduan ez da lortuko, ez behintzat epe laburrean, berotegi-efektuko gasak Kyotoko Protokoloan zehaztutako mailara murriztea”“Horrela jarraituz gero, munduan ez da lortuko –ez, behintzat, epe laburrean– berotegi-efektuko gasak Kyotoko Protokoloan zehaztutako mailara murriztea”“Horrela jarraituz gero, munduan ez da lortuko berotegi-efektuko gasak Kyotoko Protokoloan zehaztutako mailara murriztea; ez, behintzat, epe laburrean”

Azter dezagun beste esaldi bat: “Gure osaba-izebak, Afrikan boluntario-lanetan aritu ondoren, Nikaraguara joan ziren irakasle. Hara iritsi zirenean, ordea, izebak, ondo pentsatu ondoren, seguru asko, esan zuen nahiago zuela erizain aritu” Bigarren esaldian koma gehiegi dago; gehiegitan eteten da esaldia. Horrez gainera, komen bidez, eten guztiak maila berekoak balira bezala ari gara adierazten, baina, esanahi aldetik, eten handiagoa dago leku batzuetan beste batzuetan baino. Horrelakoetan –esaldian iritzizko tarteki bat sartzen denean, adibidez–, hobe da gidoiak erabiltzea, eta are gehiago tarteki horren barruan komaren bat baldin badago. Horrela, argiago adieraziko dugu tarte batzuk beste batzuk baino handiagoak direla. Hau da, hobeto adieraziko dugu zenbateko etena/lotura dagoen elementuen artean.Horrenbestez, honela emango dugu esaldi hori:“Gure osaba-izebak, Afrikan boluntario-lanetan aritu ondoren, Nikaraguara joan ziren irakasle. Hara iritsi zirenean, ordea, izebak –ondo pentsatu ondoren, seguru asko– esan zuen nahiago zuela erizain aritu”

e) Lokailuak tarteki baten parte badira –hau da, lokailua daraman hitz-multzoaren ondoren perpausak jarraitu egiten badu–, gidoi artean jarriko dugu hitz-multzo edo tarteki hori. Izan ere, bestela, lokailuaren aurretik edo atzetik komaz nahiz puntu eta komaz etena egin behar badugu, esaldia bera ere bukatu aurretik eteten da. Adibidez, esaldi hauek ezin dira honela eman:

“Irakasleak biztanleria-piramide bat, hau da, populazioa adin-taldeen arabera adierazten duen piramide bat, egiteko eskatu digu” Berez, esaldi hori ez da txukuna, hau da lokailuaren aurrean puntu eta koma jarri behar delako, gutxienez. Baina puntu eta koma jarriz gero, beste arazo bat sortzen zaigu:“Irakasleak biztanleria-piramide bat; hau da, populazioa adin-taldeen arabera adierazten duen piramide bat, egiteko eskatu digu” Okerra da, hau da lokailuaren aurrean puntu eta koma jarrita esaldia erdi-erdian eteten delako; izan ere, hau egin dugu: “Irakasleak biztanleria-piramide bat; egiteko eskatu digu”.

Horrelakoetan, beraz, hobe da tartekia gidoi artean jartzea:“Irakasleak biztanleria-piramide bat –hau da, populazioa adin-taldeen arabera adierazten duen piramide bat– egiteko eskatu digu”. Dena den, saiatu ahalik eta tarteki gutxien egiten. Adibidez, esaldi hori honela eman daiteke: “Irakasleak biztanleria-piramide bat egiteko eskatu digu; hau da, populazioa adin-taldeen arabera adierazten duen piramide bat egiteko”

Baina kontua ez da beti hain erraza. Batzuetan, tartekia bukaeran puntu eta komaren bidez bereizita emateak arazoak sortzen ditu. Izan ere, puntu eta komaren ondoren esaten dena zeri lotzen zaion hartu behar dugu kontuan. Adib.:

Page 156: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Irakasleak galdetu zien ea zer den biztanleria-piramidea eta non adierazi behar diren adin-taldeak; hau da, lerro horizontalean ala bertikalean” Esaldi horretan, hau da lokailuaren ondorengo guztia (“hau da, lerro horizontalean ala bertikalean”) puntu eta komaren aurreko guztiari lotzen zaio, aurreko elementuen artean ez baitago puntu eta koma baino eten handiagorik. Beraz, ez da zuzena; beste moduren batera eman beharko da esaldia. Adib.:“Irakasleak galdetu zien ea zer den biztanleria-piramidea. Eta adin-taldeak non adierazi behar diren ere galdetu zien; hau da, adin-taldeak lerro horizontalean ala bertikalean adierazi behar diren” Hor bai, hor argi dago hau da lokailuaren ondorengo guztia “adin-taldeak non adierazi behar diren ere galdetu zien” multzoari soilik dagokiola, multzo horren aurretik eten handiagoa (puntua) baitago.

“Irakasleak galdetu zien ea zer den biztanleria-piramidea eta non adierazi behar diren adin-taldeak –hau da, lerro horizontalean ala bertikalean–”

2.- HIZTEGIA

etxekoandre

sakela (*sakeleko telefonoa sakelako telefonoa)

tras- trans- (transatlantiko…)

*humil umilhumore (medikuntza) ≠ umore*armonia harmonia*hurakan urakan*hospital ospitale

ar ≠ har (ar: emea ez dena; har: 1-animalia, 2-hartu)

unean-unean, unean unekotokian-tokian, tokian tokiko

otarre

sasi (lotuta) : sasikume, sasieskola, sasimediku, sasijakitun…

3.- KALKO OKERRAK

3.1.- IMAJINATU ETA IRUDIKATU ( IMAGINAR ETA REPRESENTAR ) Gaur egun, askotan, oker erabiltzen dira imajinatu eta irudikatu aditzak. Azter dezagun auzia.

Erabilera zuzenak1-“Buruan zerbaiten irudia egin” adierazteko, imajinatu nahiz irudikatu erabil daitezke:"Ezin dut imajinatu/irudikatu ere egin zer gerta daitekeen!"Nire andregaiaren gurasoak ez dira nik imajinatu/irudikatu nituen bezalakoak"

Page 157: 00 a Estilo-liburua Osorik

2- Artean, “zerbaiten irudia egin” adierazteko, irudikatu erabil daiteke:“Jesusen heriotza irudikatu dute” (hau ere zuzena da: “Jesusen jaiotzaren irudia egin dute…”. Eskultura nahiz margolana izan daiteke)“Jesusen jaiotza ageri da irudikatuta margolan horretan”. Dena den, hobeto: “Jesusen jaiotza ageri da margolan horretan”, “Jesusen jaiotza adierazten da margolan horretan”

Hona hemen Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian aurkitutako zenbait adibide:Adarbakoitz: Alegiazko animalia, zaldi gorputzez eta bekoki erdiko adar batez irudikatzen dena.Andere: Emakumezko bat irudikatzen duen panpina.Lehen ekitaldian agertokiak egongela bat irudikatzen du.Erretratu: Egiazko pertsona bat, eta berezk., haren aurpegia irudikatzen duen margolan edo marrazkia.Inpresionismoa, argiaren eta gauzen alderdi aldakorrak marra eta ukitu arinez irudikatzen saiatzen da.

3- Antzerkian ere, gertaerak irudikatu egiten dira. Hona hemen Ibon Sarasolaren definizio bat:Antzerti: Jendaurrean gertaera sail bat irudikatzean datzan edertia.

Erabilera okerrak1- Ez erabili imajinatu, “uste izan” adierazteko: "Imagino que llegaré tarde"OKER: "*Imajinatzen dut berandu iritsiko naizela"ZUZEN: "Uste dut berandu iritsiko naizela", "Berandu iritsiko naizela iruditzen zait"

2- Suposizioak egiteko ere ez genuke imajinatu erabili behar. Imajina dezagun esan edo idatzi beharrean, hobe dugu beste hauek erabili, jatorragoak baitira: eman dezagun, demagun, egin dezagun kontu, jo dezagun... Adib.:"Imaginemos que te ofrecen dos trabajos. ¿Cuál elegirías?OKER: "*Imajina dezagun…"ZUZEN: "Demagun bi lanpostu eskaintzen dizkizutela; zein aukeratuko zenuke?"

3- “Susmatu” adierazteko ere ez da erabili behar imajinatu:"Me imagino lo que ocurrirá después"OKER: "*Imajinatzen dut zer gertatuko den gero"ZUZEN: "Susmatzen dut zer gertatuko den gero"

4- Bestalde, EIMAko azken zuzenketen bidez jakin dugunez, adierazi aditzaren ordez erabiltzen dugu askotan irudikatu aditza (gaztelaniazko representar itzuli nahian). Baina erabilera hori okerra da:"Representa gráficamente estos datos"OKER: "*Irudikatu grafikoki datu hauek"ZUZEN: "Adierazi grafiko baten bidez datu hauek"

Era berean, adierazpen grafikoa esan behar dugu, representación gráfica adierazteko, eta ez *irudikapen grafikoa

Page 158: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.2.- KONPARATU (*ZUREKIN KONPARATUTA) Askotan, -ren aldean eta antzeko esapide jatorrez baliatu beharrean, -rekin konparatuta kalkora jotzen dugu. Adib.:

“Amaia, *zurekin konparatuta, gaztea da” “Amaia, zure aldean, gaztea da”

“El gasto social en España es bien escaso, en comparación con el de Suecia”HITZEZ HITZ: “Espainiako gizarte-gastua oso eskasa da, *Suediakoarekin konparatuta”ZUZEN: “Espainiako gizarte-gastua oso eskasa da, Suediakoaren aldean”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4. 1.- OTEBerez, ez da galdera-marka; beraz, ezin da edozein galderatan erabili. Zalantza adierazteko baino ez da erabili behar. Zalantza hori, dena den, benetakoa edo erretorikoa izan daiteke; hau da, erantzunik espero ez duten galeretan erabiltzen da.

Horrenbestez:¿Ha llegado el tren? "Iritsi al da trena?" (norbaiti galdetzen diozu, eta erantzuna espero duzu)¿Habrá llegado el tren? "Iritsi ote da trena?" (zeure buruari galdetzen diozu, edo norbait aurrean dela ere galde dezakezu, baina ez duzu erantzunik espero).

Bai/ez motako galderetan, zati-galderetan eta zehar-galderetan erabil daiteke:Bai/ez motakoetan: "Ikusiko ote du inork gure antzezlana?", "Bukatu ote du?"Zati-galderetan: "Zertan ari ote da?", "Non ote dago?"Zehar-galderetan: "Ez dakit ez ote lukeen nahiago atzerrira joan"

Arazoa da askotan al galdetzailearen ordez erabiltzen dugula:OKER: "Galdetu ikasleei ba *ote duten etxean txakurrik"ZUZEN: "Galdetu ikasleei ba (al) duten etxean txakurrik"

4.2.-REN ONDORIOZ, HORRENBESTEZ, BERAZ, HORTAZOndorioz erabiltzen dugunean, aurreko hitzari -ren kasu-marka jarri behar diogu:“Lan-istripu larria izan zuen. *Ondorioz, bost astean erietxean eduki zuten” “Lan-istripu larria izan zuen. Horren ondorioz, bost astean erietxean eduki zuten”

“Iaz istripu bat izan zuen, eta, *ondorioz, lau hatz moztu behar izan zizkioten” “Iaz istripu bat izan zuen, eta, istripu horren ondorioz, lau hatz moztu behar izan zizkioten”, “Iaz izandako istripuaren ondorioz, lau hatz moztu behar izan zizkioten”

Bestela, lokailua bada, hortaz, beraz edo horrenbestez erabili beharko dugu:“Idazkariak baja hartu du. *Ondorioz, beste pertsona bat hartu behar izan dugu lanerako” “Idazkariak baja hartu du. Hortaz/Beraz/Horrenbestez, beste pertsona bat hartu behar izan dugu lanerako”

Page 159: 00 a Estilo-liburua Osorik

18. IKASGAIA: PUNTUAZIOA II, HIZTEGIA, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- PUNTUAZIOA II (komaren erabileraren jarraipena)

1.1.10.- Non, noiz… + koma

Askoren ustez, horrelako adizlagunen ondoren koma jarri behar da beti. Baina ez da hala. Izan ere, batetik, koma jartzeak edo ez jartzeak esanahian eragiten du (batzuetan, zentzua erabat aldatzen da; beste batzuetan, ñabardurak baino ez). Ikus dezagun:

a) Zentzua erabat aldatzen da: “Herritarrek, 1999an greba egin zutenean, hau esan zuten:….” Herritarrek zerbait esan zutela argi dago, baina ez da zehazten nork egin zuen greba.“Herritarrek 1999an greba egin zutenean, hau esan zuten:….” Herritarrek egin zuten greba, baina ez da zehazten nork esan zuen zerbait.

“Datorren urtean, soldata igotzea lortzen ez badugu, ezin izango gara oporretara joan” Datorren urtean ezin izango gara oporretara joan, baina ez da zehazten noiz lortu behar dugun soldata-igoera. Agian, hau esan nahi du: aurten soldata igotzea lortzen ez badugu, datorren urtean ezin izango gara oporretara joan”.“Datorren urtean soldata igotzea lortzen ez badugu, ezin izango gara oporretara joan” Esaldi horretan esaten denez, berriz, datorren urtean igo behar digute soldata, eta hori lortzen ez badugu, ezin izango gara oporretara joan, ez datorren urtean, eta ez, agian, hurrengoetan ere.

“Hogeita hamar urteko ibilbide luzean, elkarrizketa bat itzultzen zioten lehenengo aldia zela adierazi zuten” Horrela esanda, aditzera ematen ari gara 30 urteko ibilbide luzean adierazi zutela…”, baina, berez, ez du hori esan nahi, beste hau baizik: adierazi zuten huraxe zela 30 urteko ibilbide luze batean elkarrizketa bat itzultzen zioten lehenengo aldia. Beraz, hori adierazteko, ez dugu komarik jarri behar:“Hogeita hamar urteko ibilbide luzean elkarrizketa bat itzultzen zioten lehenengo aldia zela adierazi zuten”

“Osasuntsu egoteko, zer-nolako garbitasun- eta osasun-ohitura eduki behar diren galdetu zuen ikasleak” Ikasleak galdera hori egin zuen, osasuntsu egon nahi zuelako.“Osasuntsu egoteko zer-nolako garbitasun- eta osasun-ohitura eduki behar diren galdetu zuen ikasleak” Agian, ikasleak ez du osasuntsu egon nahi; ez du horretarako egiten galdera. Agian, testu-liburuan ageri dena ongi ulertzen ez duelako galdetu du, besterik gabe.

“Garapen-bidean dauden herrialdeentzat 2015erako iragarritako laguntzen % 50 ere ez da nahikoa izango” Laguntzak garapen-bidean dauden herrialdeentzat iragarri dira, baina kopuru horren % 50 ez da nahikoa izango, adibidez, munduko arazo bati aurre egiteko.“Garapen-bidean dauden herrialdeentzat, 2015erako iragarritako laguntzen % 50 ere ez da nahikoa izango” Ez dakigu laguntzak garapen-bidean dauden herrialdeentzat iragarri diren bereziki, baina kopuru horren % 50 ez da nahikoa izango herrialde horientzat.

“Baina, labur bada ere, azter dezagun auzi hori; horretarako, Juan Ostolazak idatzitako txostena irakurriko dugu” Guk auzi hori aztertzeko, txosten bat irakurriko dugu. Txostenaren egileak, ordea, idatzi zuenean ez zekien guk erabili egingo genuela.

Page 160: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Baina, labur bada ere, azter dezagun auzi hori; horretarako Juan Ostolazak idatzitako txostena irakurriko dugu” Koma jarrita, esan nahi du Juan Ostolazak guretzat idatzi duela txostena; guk auzi hori aztertzeko, alegia.

“Urte-amaieran, aurkeztu beharreko txostena emango dizugu” Ez dakigu txostena berez urte-amaieran aurkeztu beharrekoa den; agian, lehenago eman behar da, baina guk urte-amaieran emango dizugu.“Urte-amaieran aurkeztu beharreko txostena emango dizugu Berez, urte-amaieran aurkeztu behar da, baina ez da zehazten guk noiz emango dizugun.

b) Ñabardurak aldatzen dira:“Gaur goizean ikusi dute Miren Bilbon” Gaur goizean ikusi dute, ez atzo goizean, ez gaur arratsaldean… Hau da, “gaur goizean” galdegaia da (esaldiak NOIZ galderari erantzuten dio), eta, beraz, ezin da komarik jarri denborazko adizlagun horren eta aditzaren artean.“Gaur goizean, ikusi dute Miren Bilbon” Atzo agian ez, baina gaur goizean bai, gaur goizean ikusi dute. Galdera honi erantzuten dio, nolabait: “Gaur goizean, ikusi al dute Miren?”.

c) Bestetik, mendeko perpausetan, adizlagunaren ondorengo koma sobera egon daiteke. Hau da, baliteke perpaus sinplean koma behar izatea, baina mendeko bihurtzean koma hori galdu behar izatea. Adib.:

Perpaus sinplea: “Gaur goizean, Miren Bilbon ikusi dute”Mendeko bihurtzean: “Gaur goizean Miren Bilbon ikusi dutela esan digute” Okerra litzateke hori adierazteko koma jartzea, koma jarriz gero beste esanahi bat hartzen baitu. Hau da: “Gaur goizean Miren Bilbon ikusi dutela esan digute” (Miren gaur goizean ikusi dute, baina ez da zehazten noiz esan diguten) ≠ “Gaur goizean, Miren Bilbon ikusi dutela esan digute” (gaur goizean esan digute, baina ez dakigu noiz ikusi duten Miren).

Perpaus sinplea: “Behin eta berriz, eskubide horiek aldarrikatu zituzten”Mendeko bihurtzean: “Behin eta berriz eskubide horiek aldarrikatu zituzten arren, ez zieten jaramonik egin” Hor, perpaus sinplean bezala koma jarriko bagenu, esanahia aldatuko genuke: “Behin eta berriz, eskubide horiek aldarrikatu zituzten arren, ez zieten jaramonik egin” (esaten ari gara behin eta berriz ez zietela jaramonik egin).

Perpaus sinplea: “Eskolan adi-adi entzunez, asko ikasten da”Mendeko bihurtzean: “Eskolan adi-adi entzunez asko ikasten dela esan nion”

Perpaus sinplea: “Ariketa horien bidez, ikasleek ondo pasatzen dute”Mendeko bihurtzean: “Ariketa horien bidez ikasleek ondo pasatzen dutela ulertzea da helburu nagusia”. Izan ere, koma jarriko bagenu, beste zerbait adieraziko genuke. Ikus dezagun bi esaldien arteko aldea:“Ariketa horien bidez ikasleek ondo pasatzen dutela ulertzea da helburu nagusia” Ariketa horien bidez ikasleek ongi pasatzen dute, eta hori ulertzea da helburua.“Ariketa horien bidez, ikasleek ondo pasatzen dutela ulertzea da helburu nagusia” Ariketa horien bidez ulertzen da ikasleek ongi pasatzen dutela; ez da zehazten nola edo zeren bidez pasatzen duten ongi.

1.1.11.- Perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean koma jarri behar da

Page 161: 00 a Estilo-liburua Osorik

Bestela, ez da erraz ikusten non bukatzen den bata eta non hasten den bestea. Adib.:

“Oraindik ez dute erosi etxea eraiki gabe baitago” Zer esan nahi du esaldi horrek? Mendeko perpausa eta perpaus nagusia bereizteko komarik jartzen ez badugu, nekez jakin daiteke. Izan ere, bi adiera izan ditzake:“Oraindik ez dute erosi, etxea eraiki gabe baitago” Oraindik ez dute altzaria erosi, adibidez.“Oraindik ez dute erosi etxea, eraiki gabe baitago”

Argi dago, beraz, koma leku batean edo bestean jartzeak esanahia aldatzen duela. Ikus ditzagun beste adibide batzuk:

“Bakarrik geratuko da lantokian, denak gaixotzen badira”“Bakarrik geratuko da, lantokian denak gaixotzen badira” Baliteke parrandan ateratzeko bakarrik geratuko dela esan nahi izatea.

“Jarduera hasi aurretik haurrak motibatzeko, istorio hau kontatu behar da” Haurrak jarduera hasi aurretik motibatu behar dira, eta, horretarako, istorio bat kontatu behar da.“Jarduera hasi haurretik, haurrak motibatzeko istorio hau kontatu behar da” Haurrak motibatzeko bereziki prestatutako istorio bat kontatu behar da, jarduera hasi aurretik.“Jarduera hasi aurretik, haurrak motibatzeko, istorio hau kontatu behar da” Jarduera hasi aurretik istorio bat kontatu behar da, haurrak motibatzeko.

“Irakaslea haserretu zaio, ikasgelan jende guztiaren aurrean izozkia jan duelako” Izozkia ikasgelan jan du, baina ez dakigu non egin dion errieta.“Irakaslea haserretu zaio ikasgelan, jende guztiaren aurrean izozkia jan duelako” Ez dakigu izozkia ikasgela barruan jan duen ala ez, baina badakigu errieta ikasgelan egin diola.

“Iradokitzailea izan daiteke ikasleentzat, garrantzitsuak diren zenbait gauza argitzeko” ≠ “Iradokitzailea izan daiteke, ikasleentzat garrantzitsuak diren zenbait gauza argitzeko”

“Aztertu herrialdeak mapan eta zerrendatu, arbelean emandako datuak kontuan hartuz” ≠ “Aztertu herrialdeak mapan eta zerrendatu arbelean, emandako datuak kontuan hartuz”

“Espainiako mugak zeharkatuko ditu, lagun frantses batek lagunduta” ≠ “Espainiako mugak zeharkatuko ditu lagun frantses batek, lagunduta”

“Ongi kobratzen badu laguntza ematea, ez zaio hainbeste kostatuko” ≠ “Ongi ordaintzen badu, laguntza ematea ez zaio hainbeste kostatuko”

Beste batzuetan, koma jartzeak edo ez jartzeak aldatzen du esanahia:“Etxera joateko, bidetik atera eta ibaiertzeko bidexka hartu zuten” Etxera joan nahi zutenez, bidetik atera eta ibaiertzeko bidexka hartu zuten.“Etxera joateko bidetik atera eta ibaiertzeko bidexka hartu zuten” Etxera joan nahi ez zutenez, etxerako bidetik atera eta ibaiertzeko bidexka hartu zuten.

“Azalpen hori ematean ikasleak urduri jarri zirela ohartu zen” Azalpen hori ematean jarri ziren urduri ikasleak, ez lehenago.“Azalpen hori ematean, ikasleak urduri jarri zirela ohartu zen” A pertsonak azalpena eman zuenean, A pertsona ohartu zen ikasleak urduri jarri zirela, baina, agian, azalpena eman baino lehen jarriko ziren urduri ikasleak.

“Sukaldean ikasteko, liburuetan begiratu behar dela adierazi zion” ≠ “Sukaldean ikasteko liburuetan begiratu behar dela adierazi zion”

Page 162: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Oreka horri eusteko nazioarteko politikak aldatu zituzten” ≠ “Oreka horri eusteko, nazioarteko politikak aldatu zituzten”

Zenbaitetan, zentzuagatik berez gaizki ulerturik sortuko ez litzatekeen arren, behar-beharrezkoa da koma jartzea, esaldia irakurtzen bukatu aurretik inork beste ezer espero ez izateko. Adib.:“Agintarien eta isileko ehiztarien aurka aritu zen espeziea desager ez zedin” Komarik jarri gabe, irakurri ahala baten batek pentsa dezake espezie hitza aurreko aditzari lotuta dagoela. Beraz, horrek inolako zentzurik izango ez lukeen arren, koma jarriko dugu, badaezpada:“Agintarien eta isileko ehiztarien aurka aritu zen, espeziea desager ez zedin”

“Idatzi arretaz oharra kontuan hartuta” Irakurriz zoazen heinean, badirudi oharra idatzi behar duzula; esaldi osoa irakurri arte ez zara konturatzen ez dela hala. Beraz, koma jarri behar da: “Idatzi arretaz, oharra kontuan hartuta”

“Identifikatu argazki-oin labur bat jarriz” Badirudi argazki-oina identifikatu behar duzula, baina ez da hori. Beraz:“Identifikatu, argazki-oin labur bat jarriz”

Nolanahi ere, kontuz! Mendekoa nagusiaren aurretik badoa, eta galdegaia bada, ez da komarik jarri behar:“Oporretatik itzultzen direnean hasiko dira lanak banatzen” Orduan hasiko dira, ez lehenago. Hori adierazteko, ezin dugu komarik jarri.

Beste bi kasutan ere ez da komarik jartzen perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean:1- Aditz nagusiaren eta konpletiboaren artean:OKER: “*Ez zidan esan, bihar bilera izango zenik”ZUZEN: “Ez zidan esan bihar bilera izango zenik”2- Mendekoa, atzean joanik, nagusiari oso lotuta dagoenean:“Ez ziguten inolako laguntzarik eman lan hori egiteko”“Miren izugarri haserretu zen berria eman ziotenean”

2.- HIZTEGIA*beretsu bertsu

*mezprezatu mespretxatu

*materiale material*motore motor

*moeta mota

*bada ezpada badaezpada*gutxigorabehera gutxi gorabehera*nahitanahiez nahitaez, nahi eta nahi ez*lehen bait lehen lehenbailehen

3.- KALKO OKERRAK

Page 163: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.1.- ISLATU ( REFLEJAR ) Azkenaldian, badirudi islatu aditza baino ez dugula, gaztelaniazko reflejar adierazteko, eta ez da hala. Euskarak hamaika bide ditu aditz horren esanahia adierazteko, eta, normalean, islatu baino naturalagoak. Ikus ditzagun zenbait adibide:

“De noche, la ciudad se ve refleja en el río”ZUZEN: Gauez, hiria ibaian islaturik ikusten da”

“Esa actitud refleja una gran sabiduría”HITZEZ HITZ: “Jarrera horrek jakinduria handia islatzen du”EGOKI ETA NATURALAGO: “Jarrera horrek oso jakintsua dela erakusten du”, “Jarrera hori jakinduriaren erakusgarri/adierazgarri / seinale da”

“Es un reflejo de su carácter”HITZEZ HITZ: “Haren izaeraren isla da”EGOKI ETA NATURALAGO: “Haren izaeraren erakusgarri da”, “Haren izaera agertzen du”, “Nolakoa den erakusten du”

“La multitud de estilos es reflejo del carácter cosmopolita de la ciudad”HITZEZ HITZ: “Estilo-ugaritasuna hiriaren izaera kosmopolitaren isla da”EGOKI ETA NATURALAGO: “Estilo ugari izateak hiria oso kosmopolita dela erakusten du”

“Explica qué reflejan sobre la ciudad la abundancia de jardines de la misma”HITZEZ HITZ: “Adierazi zer islatzen duen hiriaz bertako lorategi-ugaritasunak”EGOKI ETA NATURALAGO: “Adierazi zeren erakusgarri den hirian lorategi ugari izatea”

“Un informe de la ONU refleja que millones de niños desempeñan trabajos de riesgo”HITZEZ HITZ: “NBEren txosten batek *islatzen du milioika haurrek lan arriskutsuak egiten dituztela”EGOKI ETA NATURALAGO: “NBEren txosten batean adierazten/esaten da milioika haurrek lan arriskutsuak egiten dituztela”, “NBEren txosten batean adierazten/esaten denez, milioika haurrek lan arriskutsuak egiten dituzte”

“El gobierno adoptó una serie de medidas económicas drásticas, lo que se refleja en la disminución de la inflación”HITZEZ HITZ: “Gobernuak zenbait neurri ekonomiko zorrotz hartu zituen, eta hori inflazioaren murrizketan *islatzen da”EGOKI ETA NATURAL: “Gobernuak zenbait neurri ekonomiko zorrotz hartu zituen, eta horrek inflazioa murriztea ekarri du”, “Gobernuak zenbait neurri ekonomiko zorrotz hartu zituen, eta, horren ondorioz, inflazioa murriztu egin da”

3.2.- AURKITU, KOKATU EGON ( SE ENCUENTRA , SE LOCALIZA )

Kalkoak azaltzen hasi aurretik, argi utz dezagun bereizketa hau:

Bilatu: zerbait aurkitu nahirik egiten den ahalegina.Aurkitu: 1- Bilatzen dena ikusi, non den jakin, lortu. 2- Bilatzen ez den zerbait aurrean gertatu.

Beraz:

Page 164: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Langabezian 5 urte eman ondoren, azkenean lana *bilatu du” “…aurkitu du”

KalkoakGaztelaniako “se encuentra” itzultzeko, zenbaitek aurkitu aditza erabiltzen dute, egon aditzaren ordez (eta okerra da, noski):“Gizon bat *aurkitzen da teilatuan” “Gizon bat dago teilatuan”“Gaur gaizki *aurkitzen naiz .”Gaur gaizki nago”*Guggenheim museoa Bilbon kokatuta *aurkitzen da” “Guggenheim museoa Bilbon dago”

Beste batzuek, kokatu erabiltzen dute se encuentra, se localiza adierazteko, eta hori ere okerra da. Egon aditza nahikoa izaten da gehienetan.“Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Gasteizen *kokatzen da” “Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Gasteizen dago”

“Esan zer kontinentetan dagoen *kokaturik Txina” “Esan zer kontinentetan dagoen Txina”

“Asteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non kokatu” “Asteleheneko bileran jende asko zegoen, eta ez nekien non jarri/eseri”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- BAINO GEHIAGOBaino partikularen bi aldeetara doazen sintagmak kasu berean jarri behar dira:"Erdiek baino gehiagok eskatu dute ordutegi berria""Bi mila langilek baino gehiagok egin dute greba""Bati baino gehiagori gertatu zaio hori""Batentzat baino gehiagorentzat horixe da helburu nagusia"

-TIK GORA"Bi mila eskabidetik gora jaso genituen azken deialdian"

Baina gora partikula deklinatzen ez denez, nola itzuliko genuke esaldi hau?"Respondimos a más de dos mil preguntas"OKER: "Bi mila *galderatik gorari eman genien erantzuna"

Beraz, bi modu daude hori esateko:ZUZEN: "Bi milatik gora galderari erantzun genien""Bi mila galderari baino gehiagori erantzun genien"

BAINOAGOBaino gehiago formaren parekoa da, eta hizkera jasoari dagokio.

"Ezpataz zauritu banindute bainoago izutu ninduten gizon haren hitzek"

4.2.- BARNE/ BARNEAN*-(r)en barne egon forma okerra da; -(r)en barnean egon erabili behar dugu.“Kafea ere prezioaren *barne dago” “Kafea ere prezioaren barnean dago”

Page 165: 00 a Estilo-liburua Osorik

Ezin al da, beraz, barne forma inoiz erabili? Bai, gaztelaniazko incluido, inclusive, incluso adierazteko. Halakoetan, aurreko izena NOR kasuan baino ezin da joan. Adib.:“Todos sus hijos, incluidos los más pequeños” “Seme-alaba guztiak, txikienak barne”

“Abren todos los días de la semana, el domingo inclusive”OKER: “Asteko egun guztietan irekitzen dute, *igandeetan barne”ZUZEN: “Asteko egun guztietan irekitzen dute, igandeak barne”, “Asteko egun guztietan irekitzen dute, baita igandeetan ere”

Bide batez, esan behar dugu barnean hitzak lekua adierazten duela nagusiki, eta, askotan, behar ez den tokian erabiltzen dela. Adib.:“Hitzaldien *barnean erakusketa bat ere badago” “Hitzaldien egitarauan erakusketa bat ere badago”, “Hitzaldiekin batera erakusketa bat ere badago”

Azkenik, ohar bat: azkenaldian, gaztelaniazko comprender, incluir adierazteko, barne hartu esapidea zabaltzen ari da, baina EIMAn behin baino gehiagotan adierazi digute tradizio gutxikoa dela euskaraz, eta zuzenagoa dela barnean izan edo beste zerbait erabiltzea. Adib.:“El precio del viaje incluye el desayuno”“Bidaiaren prezioak gosaria ere barne hartzen du” “Bidaiaren prezioaren barnean dago gosaria ere” “Bidaiaren prezioan, gosaria ere sartzen da”

Gainera, askotan, ez da beharrezkoa: “Nuestra casa comprende cuatro pisos y dos terrazas”“Gure etxeak lau pisu eta bi terraza *barne hartzen ditu”“Gure etxeak lau pisu eta bi terraza ditu”

4.3.- JOKATU/JOLASTUAskotan erraza ez izan arren, ongi bereizi behar dira jokatu eta jolastu:

Jolastu umeek-eta egiten dute, inolako lehiarik gabe: sokasaltoan jolastu, panpinekin jolastu... Euskara batuan, gainera, NOR erregimena du: “Panpinekin jolastu da” (*du)

Jokatu, aldiz, zerbait jokoan dagoenean erabiltzen da, baita umeen artean bada ere: Kartetan jokatu, futbolean jokatu, pilotan jokatu, dirua jokatu... Eta NOR-NORK motako aditza da: “Futbolean jokatu du”

Bestalde, jokoa edo jolasa adierazteko, zertan jokatu/jolastu esan behar da, ez zertara: futbolean jokatu, xakean jokatu...Eta jokoan dagoena adierazteko, zer jokatu: dirua jokatu, futbol-partida bat jokatu...

Horrenbestez:OKER: “Pilotalekuan ezin da *futbolera *jolastu”ZUZEN: “Pilotalekuan ezin da futbolean jokatu”

Dena den, kontuan izan jolastu esateko beste bide hauek ere baditugula euskaraz: jolasean ibili, jolas egin, jolasean aritu...

Page 166: 00 a Estilo-liburua Osorik
Page 167: 00 a Estilo-liburua Osorik

19. IKASGAIA: PUNTUAZIOA III, HIZTEGIA, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- PUNTUAZIOA III (komaren erabileraren jarraipena)

1.1.12.- Mendeko perpausen barruko komakIrizpide argirik ez dagoenez, batzuetan, kontua oso korapilatsua da.Lehen esan bezala, gerta liteke elementu batek perpaus sinple batean koma behar izatea, baina mendeko perpausen barruan komarik gabe agertu behar izatea, bestela esanahia aldatzen baita:PERPAUS SINPLEA: “Orain dela urtebete, Bartzelonan ezagutu zituen neska horiek”MENDEKO BIHURTUTA:“Orain dela urtebete Bartzelona ezagutu zituen neskak Txinara joan ziren” Orain dela urtebete ezagutu zituen; ez du zehazten noiz joan ziren Txinara.“Orain dela urtebete, Bartzelona ezagutu zituen neskak Txinara joan ziren” Orain dela urtebete joan ziren Txinara; ez dakigu noiz ezagutu zituen.

Baina, batzuetan, gauzak ez daude hain argi:Demagun amak hau esan didala: “Eguraldi ona egiten duenean, mendira joango gara”Hor koma jarri dugu, baina nola jokatu behar dugu esaldi hori bera zehar-estiloan ematean? Aukerak:a) “Amak esan dit eguraldi ona egiten duenean, mendira joango garela”b) “Amak esan dit eguraldi ona egiten duenean mendira joango garela”c) “Amak esan dit, eguraldi ona egiten duenean, mendira joango garela”

Argi dago lehen aukera okerra dela, aditzaren eta osagarri zuzenaren artean koma (koma bakarra) jartzea ez baita zuzena. Hau da, ez da zuzena “esan dit” aditzaren eta “(…) mendira joango garela” perpaus konpletiboaren artean koma jartzea. Bat ere komarik ez jartzea zuzena da, eta esaldi horretan, laburra denez, ez da arazorik sortzen ongi ulertzeko, baina zer gertatzen da esaldiak luzeak direnean? Zilegi al da, c) aukeran bezala, bi koma jartzea? Bada, badirudi baietz. Zilegi ez ezik, behar-beharrezkoa ere izango da, askotan. Adibidez, azter dezagun esaldi hau:“Ministroak esan du oporrak amaitu ondoren presazko beste gairik sortzen ez bada aurrekontuak eztabaidatuko dituztela” Ez dago batere argi zer esan nahi duen. Argitzeko, nahitaezkoa da komak jartzea:“Ministroak esan du, oporrak amaitu ondoren presazko beste gairik sortzen ez bada, aurrekontuak eztabaidatuko dituztela” Sortzekotan, oporrak amaitu ondoren sortuko dira beste gai horiek.“Ministroak esan du oporrak amaitu ondoren, presazko beste gairik sortzen ez bada, aurrekontuak eztabaidatuko dituztela” Oporrak amaitu ondoren eztabaidatuko dituzte aurrekontuak; ez da zehazten beste gai horiek oporren aurretik, ondoren ala oporraldian sortuko diren.

1.1.13.- Mintzagaiaren ondoren koma jarriko dugu, baldin eta aurreratu egiten badugu, ondoko aipamenari sarbidea emateko. Adib.:“Kazkabarra, horixe besterik ez genuen behar”

1.1.14.- Bai edo ez batzuk segidan doazenean, koma jarriko dugu “Gure bulegoan ez dago ez ordenagailurik, ez inprimagailurik, ez deus”“Opari asko erosi behar ditut, bai aitarentzat, bai amarentzat, bai aitona-amonentzat”

Page 168: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.1.15.- Aditza ezabatzen denean, koma jarriko dugu haren ordez“Argia aldizkaria, denetan interesgarriena [da]”

“Batzuk oso bizkorrak ziren, eta haurtxoak bezain txikiak [ziren]”

“Bi gauza azpimarratu zituen bere hitzaldian: bata, aurreztearen garrantzia [izan zen]; bestea, plangintzaren beharra [izan zen]”

Erreparatu zeinen garrantzitsua den arau hori betetzea:OSO ILUNA: “Alkateak txostenak eraman zituen bilera hartara, idazkariak argitalpen berriak, zinegotziak buletinak eta langileen ordezkariak sindikatuen proposamenak”ARGI: “Alkateak txostenak eraman zituen bilera hartara; idazkariak, argitalpen berriak; zinegotziak, buletinak; eta langileen ordezkariak, sindikatuen proposamenak”

Bestalde, perpaus koordinatu bateko aditz laguntzailea ezabatzen denean (eta juntagailuaz lotutako bi perpausetako baten aditz laguntzailea, adibidez), honela jokatzen dugu:

Lehenengo perpauseko aditz laguntzailea ezabatzen denean, bi aukera daude:“Psikologoak haurraren ingurunea aztertu [du] eta eskolari erantzukizunak eskatu dizkio”“Psikologoak haurraren ingurunea aztertu [du], eta eskolari erantzukizunak eskatu dizkio” Horrelakoetan, ZUBIAkoek komarik ez jartzeko eskatzen digute, baina ez dago arau zehatzik

Bigarren perpauseko aditz laguntzailea ezabatzen denean, koma jarri behar da juntagailuaren aurretik:“Psikologoak haurraren ingurunea aztertu du, eta eskolari erantzukizunak eskatu [dizkio]”

Komak alde batera utzita, horrelako esaldietan, zalantza handiak izaten ditugu batzuetan, deklinabide-marka dela-eta: bi perpausek subjektu bera badute, baina aditz batek subjektua NOR kasuan eraman behar badu, eta besteak, berriz, NORK kasuan, ez dugu jakiten nola deklinatu. Adib.:

“Historialari ek zenbait alderdi aztertu zituzten (,) eta haiei buruzko galdera batzuen erantzuna aurkitzen saiatu ziren” Bi aditz laguntzaileak ageri direnean, ez dago arazorik: subjektuak lehenengo aditzarekin egin behar du komunztadura. Beraz, okerra da: “*Historialari ak zenbait alderdi aztertu zituzten (,) eta haiei buruzko galdera batzuen erantzuna aurkitzen saiatu ziren”

Aditz laguntzaileren bat ezabatzen denean, ordea, agerian dagoen aditz laguntzailearekin egin behar du komunztadura:“Historialari ek zenbait alderdi aztertu zituzten, eta haiei buruzko galdera batzuen erantzuna aurkitzen saiatu” Agerian dagoen aditz laguntzailea lehenengoa denez, koma jarri behar da eta juntagailuaren aurrean, ondorengo perpausean aditz laguntzailea ezabatu dela adierazteko.“Historialari ak zenbait alderdi aztertu eta haiei buruzko galdera batzuen erantzuna aurkitzen saiatu ziren” Beste esaldi horretan, berriz, lehen perpauseko aditz laguntzailea ezabatu denez, ez dugu komarik jartzen; izan ere, bestela, emango luke subjektua lehen aditzari lotzen zaiola, eta oker egongo litzateke. Dena den, hori baino aukera txukunagoak daude gauza bera esateko. ZUBIAkoek, adibidez, bi gauza egiteko eskatzen digute:Bi aditz laguntzaileak agerian uztea: “Historialari ek zenbait alderdi aztertu zituzten eta haiei buruzko galdera batzuen erantzuna aurkitzen saiatu ziren”Subjektua atzera pasatzea, agerian dagoen aditz laguntzailearen ondoan jartzeko: “Zenbait alderdi aztertu eta haiei buruzko galdera batzuen erantzuna aurkitzen saiatu ziren historialari ak ”

Page 169: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.1.16.- Juntagailuen aurreko eta ondorengo komak

Baina juntagailua

Baina juntagailuaren aurretik koma jartzen da, kasu berezi batzuetan izan ezik. Adib.:

“Lan asko egin zuen, baina etekin gutxi lortu zuen”

Salbuespena: “Azterketa iaz baino hobeto egin zuela baina oraindik ikasteko ugari zuela esan zion irakasleak” Hor, baina juntagailuaren aurretik ezin dugu komarik jarri, osagarri zuzenaren eta aditzaren artean etena egingo genukeelako. Okerra da, beraz, esaldi hau: “*Azterketa iaz baino hobeto egin zuela , baina oraindik ikasteko ugari zuela esan zion irakasleak” (honela eten dugu: “Azterketa iaz baino hobeto egin zuela, esan zion irakasleak”)

Gauza bera gertatzen da esaldi honetan ere:“Esaldi hori zuzena baina ulergaitza da” Noski, bada beste aukera bat: “Esaldi hori zuzena da, baina ulergaitza”. Mendekoetan, ordea, aukera hori ez da hain baliagarria: “Esaldi hori zuzena dela esan du, baina ulergaitza”?????. Mendeko horretan, beraz, komarik gabe ematea da argiena: “Esaldi hori zuzena baina ulergaitza dela esan du”

Baina juntagailuaren ondoren ez da komarik jartzen. Adib.:OKER: “*Lan asko egin zuen, baina, etekin gutxi lortu zuen”ZUZEN: “Lan asko egin zuen, baina etekin gutxi lortu zuen”

Salbuespena: koma artean doan tartekiren bat egotea. Adib.:ZUZEN: “Lan asko egin zuen, baina, berandu ibili zenez, etekin gutxi lortu zuen”

Dena den, zenbaiten iritziz, horrelakoetan zilegi da juntagailuaren ondorengo koma hori kentzea. ZUBIAn, adibidez, kentzeko agintzen digute.

Beraz, ZUZENAK dira: “Lan asko egin zuen, baina(,) berandu ibili zenez, etekin gutxi lortu zuen” (ZUBIArako, koma kendu)“Azkenean, bere kabuz bizitzera joateko behar beste diru bildu zuen, baina(,) orduan, etxean lapurrak sartu eta dena eraman zioten” (ZUBIArako, koma kendu)

Eta juntagailua (atal honen amaieran, taula batean laburtu ditugu erabilera guztiak)

Askotan entzun dugu eta juntagailuaren aurretik ez dela komarik jarri behar, baina hori ez da guztiz egia.Aurretik esan bezala, normalean ez da komarik jarri behar zerrenda baten azken elementua aurkezteko erabiltzen denean. Adib.: “Berrikuntza-lanak egin dituzte liburutegian eta kiroldegian”. Baina bai, ordea, beste zenbait kasutan. Egia esan, aditu guztien iritziak ez datoz bat, eta, horregatik, askotan ez dugu jakiten nola jokatu. Guk, oro har, irizpide hauei jarraitzen diegu:

Page 170: 00 a Estilo-liburua Osorik

a) Juntagailuaz lotutako bi perpausek subjektu bera ez dutenean, koma jarri behar da etaren aurrean (baita ZUBIArako lanetan ere):“Jon jenio txarrez zegoen, eta Amaia haserretu egin zen”

b) Juntagailuaz lotutako bi perpausek subjektu bera dutenean, etaren aurreko koma aukeran uzten dugu (ZUBIArako lanetan, ordea, ez da jarri behar, salbuespenak salbuespen). Adib.:“Jon jenio txarrez zegoen(,) eta haserretu egin zen”ZUBIArako: “Jon jenio txarrez zegoen eta haserretu egin zen”

Salbuespenak (baita ZUBIArako ere):- Juntagailuaz lotutako bi perpausek subjektu bera izan arren, bigarrenaren aditz laguntzailea ezabatuta badago, koma jarri behar da etaren aurrean. Adib.:“Jon haserretu egin zen, eta garrasika hasi”

- Juntagailuaz lotutako bi perpausek subjektu bera izan arren, lehenengoaren aditz laguntzailea ezabatuta badago, etaren aurrean koma jartzea aukeran uzten dugu (baina ZUBIArako lanetan ez dugu jarri behar). Adib.:“Jon haserretu(,) eta garrasika hasi zen”ZUBIArako: “Jon haserretu eta garrasika hasi zen”, “Jon haserretu egin zen eta garrasika hasi zen” (perpaus batek subjektua NOR kasuan behar badu eta besteak NORK kasuan, auzia korapilatsua da; dena den, azaldu dugu aurreko atal batean).

Dena den, batzuetan, hor koma jartzea edo ez jartzea erabakigarria izan daiteke esaldia ongi ulertzeko. Adib.:“Bortizkeria salatu, eta arazoak konpontzeko politika baliatu behar dela esan du Jaurlaritzak”Esaldi horretan hiru aditz daudenez, komarik jarriko ez bagenu, irakurri ahala norbaitek pentsa lezake eta juntagailuaren bidez salatu eta konpondu lotzen direla (“Bortizkeria salat(zeko) eta arazoak konpontzeko”, alegia), baina berez ez da hori esan nahi, beste hau baizik: “[Jaurlaritzak] Bortizkeria salatu du eta arazoak konpontzeko politika baliatu behar dela esan du Jaurlaritzak”.

- Juntagailuaz lotutako bi perpausek subjektu bera izan arren, lehen perpausa aditzaz amaitzen ez bada, koma jarri behar da etaren aurrean, gaizki ulerturik ez izateko. Adib.:“Jonek gaur erosi ditu botak, eta txanoa bihar erosiko du” (bestela, gerta daiteke “Jonek gaur erosi ditu botak eta txanoa” ulertzea, esaldia irakurtzen amaitu aurretik)“Berrikuntza-lanak egin dituzte liburutegian, eta kiroldegian tresna berriak jarri dituzte” (izan ere, komarik jarri ezean, gerta daiteke esaldia irakurtzen bukatu aurretik inork uste izatea hau esan nahi dela: “Berrikuntza-lanak egin dituzte liburutegian eta kiroldegian”.Gauza bera gertatzen da beste esaldi hauetan ere:“Gaur iritsi dira Bilbora, eta Gasteiza bihar arte ez dira ailegatuko”“Txosten horretan ahal izan zuen moduan sartu zituen datuak, eta bere proposamenak beste egun baterako utzi zituen”“Udalbatzak gaur aztertu ditu aurrekontuak, eta mozioak hurrengo baterako utzi ditu”

c) Eta juntagailuaren ondoren koma artean joan beharreko elementu bat ageri denean , honela jokatzen dugu:

- Bi perpausen subjektua bera ez denean: “Jon jenio txarrez zegoen, eta, beraz, Amaia haserretu egin zen” Bi perpausen subjektua bera ez denez, koma jartzen dugu etaren aurretik, eta ondoren ere bai, koma artean joan beharreko elementu bat duelako (ZUBIArako: “Jon jenio txarrez zegoen, eta beraz, Amaia haserretu egin zen” Bi perpausen subjektua bera ez

Page 171: 00 a Estilo-liburua Osorik

denez, koma jarri behar dugu etaren aurretik, baina ondoren ez, nahiz eta koma artean joan beharreko elementu bat egon. Horrelakoetan, etaren ondorengo koma “sakrifikatzeko” eskatzen digute ZUBIAkoek).

- Bi perpausen subjektua bera denean:“Jon jenio txarrez zegoen, eta , beraz , garrasika hasi zen”“Jon jenio txarrez zegoen eta , beraz , garrasika hasi zen” Subjektua bi perpausetan bera denez, etaren aurreko koma ken daiteke, baina ez ondorengoa, beraz hitzak koma artean joan behar baitu (beste lokailu batzuek bezala).

Zenbait aukera daude gauza bera esateko:“Jon jenio txarrez zegoen, eta , horregatik , garrasika hasi zen”“Jon jenio txarrez zegoen eta , horregatik , garrasika hasi zen” Subjektua bi perpausetan bera denez, etaren aurreko koma ken daiteke.“Jon jenio txarrez zegoen, eta horregatik , garrasika hasi zen” Subjektua bi perpausetan bera izan arren, etaren aurrean koma jartzea erabaki dezakegu, eta ondorengoa, lokailuaren aurrekoa, kentzea (ez baita beti koma artean joan beharreko lokailu horietako bat).

ZUBIArako, ordea, ez ditugu aurreko aukera horiek guztiak. Honela jartzeko eskatzen digute: “Jon jenio txarrez zegoen eta, horregatik, haserretu egin zen” Subjektua bi perpausetan bera denez, etaren aurreko koma kentzeko eskatzen digute, baina, orduan, ondorengoa jarri egin behar dugu.

Beste adibide batzuk (ZUBIArako ez diren lanetarako): “Jon urduri zegoen, eta, Ane berandu iritsi zenez, haserretu egin zen”“Jon urduri zegoen eta, Ane berandu iritsi zenez, haserretu egin zen”“Jon urduri zegoen, eta Ane berandu iritsi zenez, haserretu egin zen” Ez da argi geratzen nor haserretzen den, Jon ala Ane. Beraz, hobe aurreko bietako bat erabiltzea.

d) Juntagailuaz lotutako bi perpausek subjektu bera izan edo ez izan, lehen perpausaren bukaeran koma artean joan beharreko elementuren bat badago, koma jarri behar da etaren aurrean (baita ZUBIArako lanetan ere). Adib.:

“Jon urduri zegoen, autobusa galduko zuela uste baitzuen, eta haserretu egin zen”“Jon urduri zegoen, autobusa galduko zuela uste baitzuen, eta Miren haserretu egin zen”“Jon urduri zegoen, autobusa galduko zuela uste baitzuen, eta(,) horregatik , haserretu egin zen”

Azken esaldi horretan, ZUBIArako lana bada, etaren ondorengo koma “sakrifikatu” egin beharko da: “Jon urduri zegoen, autobusa galduko zuela uste baitzuen, eta horregatik , haserretu egin zen”. ZUBIArako ez diren lanetan ere ken dezakegu koma hori, nahi izanez gero.

e) Esaldi berean eta bat baino gehiago ageri denean , honela jokatzen dugu:

Perpausek subjektu bera izan edo ez izan, eta horietakoren baten aurretik koma jarri behar da (baita ZUBIArako lanetan ere). Horretarako, ongi begiratu behar da zein etaren aurretik egin behar den etenik handiena, han koma jartzeko; alegia, hitzak nola multzokatzen diren ikusi beharko dugu. Adib.: “Jonek ogia eta txorizoa erosi zituen, eta ogitartekoa egin zuen”“Jon goseak zegoen, eta ogia eta txorizoa erosi zituen”

Page 172: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUBIArako ez diren lanetarako: “Jon jenio txarrez eta urduri zegoen, eta , beraz, haserretu egin zen”ZUBIArako: “Jon jenio txarrez eta urduri zegoen, eta beraz, haserretu egin zen” (bi eta ageri direnean, ZUBIAkoek etaren baten aurretik koma jartzeko eskatzen digute, baita subjektua bi perpausetan bera izanda ere. Horregatik, esaldi horretan etaren ondoren koma arteko tarteki bat ageri denez, berazen aurreko koma “sakrifikatzeko” eskatzen digute, koma gehiegi egon ez dadin).

f) Aginterazko esaldiak:

Batzuetan, esaldiak agindu bakarra edukiko du: eta juntagailuaren bidez lotzen direnak bi elementu dira, ez bi perpaus. Horrelakoetan, ez da komarik jarri behar:“Esan ikasleei ekartzeko argazkiak eta marrazkiak”.

Beste batzuetan, ordea, eta juntagailuak bi perpaus lotzen ditu, eta horrek zalantzak eragin ditzake. Horixe aztertuko dugu orain.

Perpausa laburra denean, egitura hau erabiltzen dugu: “Esan… osagarri zuzena…-tzeko”. Perpausa luzea denean, berriz, -tzeko duen aditza aurreratu egin behar dugu:“Esan… -tzeko………….….osagarri zuzena….”.Beraz:- Bi perpausak laburrak: “Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko eta horma-irudi bat egiteko ” Horrelako egituretan, ez da beharrezkoa eta juntagailuaren aurretik koma jartzea, komarik gabe ere inork ez baitu ulertuko eta juntagailuak bere aurreko eta atzeko hitzak batzen dituenik. Beraz, horrelakoetan, ez dugu komarik jartzen etaren aurrean.

- Bi perpausak luzeak: “Esan ikasleei ekartzeko etxetik txikiak zireneko zenbait argazki eta egiteko denon artean 2 m-ko horma-irudi bat” Hor, bi perpausak luzeak direnez, -tzeko duen aditza aurrera pasa dugu bietan. Horrela emanda, inork ez du ulertuko eta juntagailuak bere aurreko eta atzeko hitzak batzen dituenik. Beraz, horrelakoetan ere ez dugu komarik jartzen.

- Perpaus bat luzea eta bestea laburra: batzuetan, nahasgarria izan daiteke komarik ez jartzea. Azter ditzagun zenbait esaldi:

a) “Esan ikasleei ekartzeko etxetik txikiak zireneko zenbait argazki, eta horma-irudi bat egiteko” Hor, berriz, lehen esaldia luzea denez, -tzeko duen aditza aurrera pasa dugu, baina bigarren perpausean atzean jarri dugu, laburra delako. Hori dela-eta, hor nahasketa eragin dezake komarik ez jartzeak, eta, beraz, jarri egin beharko litzateke. Dena den, horrelako egiturak ez dira normalak. Izan ere, lehenengo perpausean osagarri zuzena bukaerarako utzi badugu, bigarrenean ere, laburra izan arren, hala egin beharko dugu (beraz, komarik gabe): “Esan ikasleei ekartzeko etxetik txikiak zireneko zenbait argazki eta egiteko horma-irudi bat”

b) “Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko, eta egiteko denon artean 2 m-ko horma-irudi bat” Hor gauza bera gertatzen zaigu, baina alderantziz: lehen perpausa laburra da, eta bigarrena, berriz, luzea. Horregatik jarri dugu batean osagarri zuzena hasieran, eta bestean bukaeran. Horrela esanda, beraz, koma behar da, bestela nahasgarria litzateke-eta. Baina, berez, lehen perpausean bigarrenaren egitura bera erabili beharko genuke, nahiz eta lehenego hori laburra izan eta bigarrena luzea: “Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko eta horma-irudi bat egiteko”

Page 173: 00 a Estilo-liburua Osorik

Azter dezagun orain beste arazo bat: orain arteko esaldi horietan, subjektu berari eman dizkiogu aginduak. Zer gertatzen da, ordea, perpaus batetik bestera subjektua aldatu egiten bada? Adib.:

“Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko(,) eta egin horma-irudi bat” Hor ere ez da gaiki ulerturik sortzen, baina subjektuak aldatu egiten direnez, koma jar daiteke, nahi izanez gero. Dena den, ZUBIArako lanetan ez dugu komarik jarri behar: “Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko eta egin horma-irudi bat”.

Honaino azaldutakoaren arabera, badirudi aginduzko esaldietan ez dugula inoiz komarik jarri behar eta juntagailuaren aurrean; ez, behintzat, ZUBIArako lanetan. Baina ez da hala; zenbaitetan, koma jarri behar da etaren aurretik, baita ZUBIArako lanetan ere:a) “Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko, txikiak zirenekoak, eta horma-irudi bat egiteko” (koma artean joan beharreko elementu bat dagoelako etaren aurretik)b) “Esan ikasleei zenbait argazki eta marrazki ekartzeko, eta horma-irudi bat egiteko” (bi eta daudelako)c) “Esan ikasleei zenbait argazki ekartzeko, eta horma-irudi bat eta album bat egiteko” (bi eta daudelako)

Bukatzeko, ikus ditzagun zenbait esaldi:

“Jon zain zegoen eta Ane berandu iritsi zenez haserretu egin zen” Ez da tutik ere ulertzen. Ez dakigu nor haserretu zen. Argi dago komak behar direla. Non, ordea?Jon haserretu zela esateko:a) “Jon zain zegoen, eta, Ane berandu iritsi zenez, haserretu egin zen” Normalean, guk horrela jokatzen dugu (zegoen eta haserretu egin zen aditzen subjektuak pertsona bera izan arren, koma jartzen dugu eta juntagailuaren aurretik, eta tartekia ere koma artean jartzen dugu).b) “Jon zain zegoen eta, Ane berandu iritsi zenez, haserretu egin zen” Aukera hori ere zilegi da. ZUBIAkoek hala erabiltzeko eskatzen digute (zegoen eta haserretu egin zen aditzen subjektuak pertsona bera direnez, eta juntagailuaren aurretik komarik ez jartzeko eskatzen digute, baina tartekia koma artean jarri behar dugu).c) “Jon zain zegoen, eta Ane berandu iritsi zenez, haserretu egin zen” Berez, zilegi da; baina, badaezpada, gaizki ulerturik ez gertatzeko, hobe da aurreko bi aukeretako bat erabiltzea.

Ane haserretu zela esateko:“Jon zain zegoen, eta Ane, berandu iritsi zenez, haserretu egin zen” Guk horrela erabiltzen dugu, bai ZUBIArako, bai beste lanetarako (zegoen eta haserretu egin zen aditzen subjektuak pertsona bera ez direnez, koma jartzen dugu eta juntagailuaren aurretik, eta tartekia ere koma artean jartzen dugu).

Hurrengo orrialdean, eta juntagailuaren aurreko nahiz atzeko komei buruzko taula daukazue:

Page 174: 00 a Estilo-liburua Osorik

ZUBIArako ez diren lanak ZUBIArako lanak (desberdintasunak berdez)

SUBJEKTU BERA EZ SUBJEKTU BERA EZ1-Subj.1……aditza, eta…subj.2… aditzaJon jenio txarrez zegoen, eta Ane haserretu egin zen

1-Subj.1……aditza, eta…subj.2… aditzaJon jenio txarrez zegoen, eta Ane haserretu egin zen

2-Subj.1….,eta,……,…subj.2……..aditzaJon jenio txarrez zegoen, eta(,) horregatik, Ane haserretu egin zen (lokailuaren aurreko koma aukeran)Jon jenio txarrez zegoen, eta, beraz, Ane haserretu egin zen (beraz lokailua beti koma artean)

2-Subj.1…….,eta……,…subj.2…..aditzaJon jenio txarrez zegoen, eta horregatik, Ane haserretu egin zen (lokailuaren aurreko koma kendu)Jon jenio txarrez zegoen, eta beraz, Ane haserretu egin zen (berazen aurreko koma ere kendu)

3-Subj.1….,….., eta…subj.2………aditzaJon han zegoen,…-lako, eta Ane haserretu egin zen

3-Subj.1….,….., eta…subj.2………aditzaJon han zegoen,…-lako, eta Ane haserretu egin zen

4-Subj…….,….., eta,…,…subj.2…aditzaJon jenio txarrez zegoen, …-lako, eta(,) horregatik, Ane haserretu egin zen (lokailu aurreko koma aukeran)Jon jenio txarrez zegoen,…-lako, eta, beraz, Ane haserretu egin zen (beraz lokailua beti koma artean)

4-Subj…….,….., eta…,…subj.2…aditzaJon jenio txarrez zegoen, …-lako, eta horregatik, Ane haserretu egin zen (lokailu aurreko koma kendu)Jon jenio txarrez zegoen,…-lako, eta beraz, Ane haserretu egin zen (berazen aurreko koma ere kendu)

SUBJEKTU BERA SUBJEKTU BERA1-Subj……aditza(,) eta………… aditzaJon jenio txarrez zegoen(,) eta haserretu egin zen

1-Subj……aditza eta………… aditzaJon jenio txarrez zegoen eta haserretu egin zen

2-Subj…….aditza, eta……ad. laguntz. Jon haserretu egin zen, eta garrasika hasi

2-Subj…….aditza, eta…… ad. laguntz. Jon haserretu egin zen, eta garrasika hasi

3-Subj…. ad. laguntz. (,) eta……aditzaJon haserretu(,) eta garrasika hasi zen

3-Subj…. ad. laguntz. eta……aditzaJon haserretu eta garrasika hasi zen

4-Subj……aditza…..X, eta………aditzaJonek gaur erosi ditu botak, eta txanoa bihar erosiko du

4-Subj……aditza…..X, eta………aditzaJonek gaur erosi ditu botak, eta txanoa bihar erosiko du

5-Subj…….(,)eta,……, ……..aditzaJon urduri zegoen(,) eta, beraz, haserretu egin zen

5-Subj…….eta,……, ……..aditzaJon urduri zegoen eta, beraz, haserretu egin zen

6-Subj…….,…….., eta……………aditzaJon urduri zegoen,…-lako, eta haserretu egin zen

6-Subj…….,…….., eta……………aditzaJon urduri zegoen,…-lako, eta haserretu egin zen

7-Subj…….,…….., eta,……,………aditzaJon urduri zegoen,…-lako, eta(,) horregatik, haserretu egin zen (lokailu aurreko koma aukeran)Jon urduri zegoen,…-lako, eta, beraz, haserretu egin zen (beraz lokailua beti koma artean)

7-Subj…….,…….., eta……,………aditzaJon urduri zegoen,…-lako, eta horregatik, haserretu egin zen (lokailu aurreko koma kendu)Jon urduri zegoen,…-lako, eta beraz, haserretu egin zen (berazen aurreko koma ere kendu)

8-Subj…….eta…..,eta………aditzJonek ogia eta txorizoa erosi zituen, eta… egin zuenSubj…….,eta…..eta………aditzaJon goseak zegoen, eta ogia eta gazta erosi zituenSubj…… eta….. aditza, eta, …, ….aditzaJon jenio txarrez eta urduri zegoen, eta, beraz, haserretu egin zen (beraz ez bada, koma ken daiteke)

8-Subj…….eta…..,eta………aditzJonek ogia eta txorizoa erosi zituen, eta… egin zuenSubj…….,eta…..eta………aditzaJon goseak zegoen, eta ogia eta gazta erosi zituenSubj…… eta….. aditza, eta …, ….aditzaJon jenio txarrez eta urduri zegoen, eta beraz, haserretu egin zen (berazen aurreko koma ere kendu)

AGINTERA AGINTERA1-Agintera…..X eta Y……..Esan ikasleei ekartzeko argazkiak eta marrazkiak

1-Agintera…..X eta Y……..Esan ikasleei ekartzeko argazkiak eta marrazkiak

2-Agintera…X…-tzeko eta Y…-tzeko (p. lab.)Esan ikasleei argazkiak ekartzeko eta album bat egitekoAgintera…-tzeko…X eta…-tzeko…Y (p. luz.)Esan ikasleei ekartzeko…argazkiak eta egiteko …albuma

2-Agintera…X…-tzeko eta Y…-tzeko (p. lab.)Esan ikasleei argazkiak ekartzeko eta album bat egitekoAgintera…-tzeko…X eta…-tzeko…Y (p. luz.)Esan ikasleei ekartzeko…argazkiak eta egiteko …albuma

3-Agintera………. (,)eta agintera……….Esan ikasleei ekartzeko…argazkiak(,) eta egin…albuma

3- Agintera………..eta agintera…………Esan ikasleei ekartzeko…… argazkiak eta egin….albuma

4-Agindua...,….., eta………..……. Esan ikasleei argazkiak ekartzeko, txikiak zirenekoak, eta egiteko horma-irudi bat

4- Agindua...,….., eta………………. Esan ikasleei argazkiak ekartzeko, txikiak zirenekoak, eta egiteko horma-irudi bat

5-Agindua…..eta….., eta…………..Esan ikasleei argazkiak eta marrazkiak ekartzeko, eta egiteko horma-irudi bat

5-Agindua…..eta….., eta……….…..Esan ikasleei argazkiak eta marrazkiak ekartzeko, eta egiteko horma-irudi bat

6-Agindua….., eta….. eta aditza…..Esan ikasleei argazkiak ekartzeko, eta horma-irudi bat eta album bat egiteko

6-Agindua….., eta….. eta aditza…..Esan ikasleei ekartzeko argazkiak, eta horma-irudi bat eta album bat egiteko

Page 175: 00 a Estilo-liburua Osorik

2.- HIZTEGIA

*makailu bakailao

*baratz baratze*monja moja, baina monje

*nimino ñimiño

*kamara kamera

gainbehera (iz. erromatar inperioaren gainbehera) ≠ gain behera (adlag. negozioa gain behera doa)nora ezean (itsasontzia nora ezean zihoan) ≠ noraezean ('nahitaez, ezinbestean': ez ohi naiz sartu ardandegietan noraezean baino)beharbada (agian) ≠ behar bada (behar baldin bada)azkenaldi (últimamente) ≠ azken aldi (la última vez)nahigabe (atsekabe) ≠ nahi gabe (nahi izan gabe, konturatu gabe)

3.- KALKO OKERRAK

3.1.-PAPERA (*PAPERA JOKATU )Euskaraz baditugu beste esamolde batzuk, hori adierazteko: betebeharra, zeregina, lana, eginkizuna, funtzioa, betekizuna, zerikusia…

“La escuela juega/tiene un papel primordial en la prevención de las drogodependencias”OKER: “Eskolak funtsezko *papera jokatzen du droga-mendekotasunen prebentzioan”ZUZEN: “Eskolak funtsezko zeregina/eginkizuna/betebeharra du droga-mendekotasunen prebentzioan”“Eskola funtsezkoa da droga-mendekotasunen prebentzioan/prebentziorako”

“Al conducir, el sentido común juega un papel decisivo en la prevención de los accidentes”OKER: “Gidatzean, zentzu onak *paper erabakigarria du istripuen prebentzioan”ZUZEN: “Zentzuz gidatzea funtsezkoa da istripurik ez gertatzeko”

OKER: “Zer *paper jokatu behar duzu zuk bilera horretan?”ZUZEN: “Zer eginkizun duzu zuk bilera horretan?”

“Se debatirá sobre el papel de la diputación en el fomento del euskera”OKER: “Aldundiak euskararen sustapenean izan beharreko *paperaz eztabaidatuko dute”ZUZEN: “Aldundiak euskara sustatzen izan beharreko eginkizunei buruz arituko dira”

“Ése no debe ser el papel del Ayuntamiento”OKER: “Horrek ez luke izan behar udalaren *papera”ZUZEN: “Horrek ez luke izan behar udalaren zeregina/funtzioa”

Page 176: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.2.- *PERTSONALKI/* PERTSONALIZATU Sarritan, bada hitz horiek adierazten dutena esateko beste modurik:“*Pertsonalki joango naiz” “Ni neu joango naiz”“Eskatzaileak *pertsonalki aurkeztu behar du” “Eskatzaileak berak aurkeztu behar du”

Euskaltermenen, personalizado hitza sartuta, pertsonalizatu ordaina ageri da ia testuinguru guztietan, baina kontuz ibili: irtenbide egokia da gaztelaniazkoak zehazki zehar esan nahi duen ez dakigunean, baina ez dezagun beti itsu-itsuan hala itzuli, batzuetan argi ikusten baita euskaraz askoz egokiagoa dela beste bideren batetik jotzea. Adib.:

“Harreman *pertsonalizatuak” “Banan-banako harremanak”

“Programa personalizado” “Norberari egokitutako programa” (dena den, testuingurua zein den, baliteke beste hitz batzuk erabili behar izatea: “bezeroari/enpresari/ ikasleari… egokitutako programa”

“Tratamiento personalizado” “Pazientari egokitutako tratamendua”, “Paziente bakoitzari dagokion tratamendua”

“Diagnostico personalizado para cada empresa” “Enpresa bakoitzarentzat neurrira / beren beregi egindako diagnostikoa”

“De modo personalizado” ????????????????? Hor, adibidez, testuingurua zein den ikusi beharko genuke, ongi itzuli ahal izateko.

“Programas de Acompañamiento personalizado” “Laguntza pertsonalizatuko programak” ikusi dugu Interneten, baina hor ere testuinguruari begiratzea izango genuke onena, ongi itzuli ahal izateko.

3.3.-PLANTEATUBeste irtenbideren bat izanez gero, ez erabili aditz hori. Kontuan izan dezagun beste batzuk ere hor daudela: adierazi, azaldu, sortu, aurkeztu, ezarri, mahaigaineratu...“Gure asmoa *planteatu diegu” “Gure asmoa adierazi/azaldu diegu”“Arazo bat *planteatu zaigu” “Arazo bat sortu zaigu”“Hauteskundeetarako hautagai-zerrendan egotea *planteatu zidan” “Hauteskundeetarako hautagai-zerrendan egoteko eskatu/proposatu zidan”, “Hauteskundeetarako hautagai-zerrendan egon nahi nuen galdetu zidan”“Soldatak % 5 igotzeko *planteatu diogu nagusiari” “Soldatak % 5 igotzeko eskatu/proposatu diogu nagusiari”“Soldatak % 5 igotzeko eskatzea *planteatzen ari gara langileok” “Soldatak % 5 igotzeko eskatzea aztertzen ari gara langileok”“Bileran gai hori jorratzeko asmorik ez zutela ikusita, guk *planteatu genuen” “Bileran gai hori jorratzeko asmorik ez zutela ikusita, guk mahaigaineratu/atera genuen”

3.4.- POSIBILITATEA/AUKERAHainbat esalditan, posibilitate hitza erabiltzea baino “naturalagoa” da aukera erabiltzea.“Irabazteko *posibilitatea du” “Irabazteko aukera du”

Page 177: 00 a Estilo-liburua Osorik

Probabilitate terminoa matematikan eta estatistikan erabiltzen da, eta, beraz, hori adierazteko, ez dugu aukera erabili behar. Adib.:

OKER: “Herrialde horretako haurrek bost urte bete aurretik hiltzeko % 5 *aukera handiagoa dute, hirugarren mundukoek baino”ZUZEN: “Herrialde horretako haurrek bost urte bete aurretik hiltzeko duten probabilitatea % 5 handiagoa da, hirugarren mundukoek dutena baino”

Dena den, ehunekorik aipatzen ez bada, zenbaitetan zilegi da aukera izan erabiltzea:“Nik hamar loteria-dezimo erosi ditut, eta zuk bost. Beraz, nik aukera handiagoa dut loteria irabazteko, zuk baino”Baina okerra da: “Nik hamar loteria-dezimo erosi ditut, eta zuk bost. Beraz, nik *% 50 aukera handiagoa dut loteria irabazteko, zuk baino”Esaldi hori honela eman behar da: “Nik hamar loteria-dezimo erosi ditut, eta zuk bost. Beraz, nik loteria irabazteko dudan probabilitatea % 50 handiagoa da, zuk duzuna baino” edo “Nik hamar loteria-dezimo erosi ditut, eta zuk bost. Beraz, nik aukera handiagoa dut loteria irabazteko, zuk baino”

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- KIKIRIKI!-ki atzizkia beharrik gabe erabiltzen dugu askotan.

Batzuetan, -ki atzizkidun adberbioen ordez izenondo hutsak erabil daitezke (“ozenki hitz egin zuen” eta “ozen hitz egin zuen” gauza bera dira), baina gaztelaniaz -mente bukaeradun adberbioak ikusten ditugunean, euskaraz ere atzizkia jarri behar dugula iruditzen zaigu. Adib.:

“Arazoa sakonki aztertu behar da” “Arazoa sakon aztertu behar da” (okerra da, noski, gaztelaniazko en profundidad formari jarraiki osatutako “*sakontasunean”)

“Gordinki erantzun zion” “Gordin erantzun zion”

“Ozenki hitz egiten du” “Ozen hitz egiten du”

“Zehazki eta zorrozki azaldu zuen” “Zehatz eta zorrotz azaldu zuen”

Beste batzuetan, berriz, beste bide batzuetatik jo beharko dugu. Izan ere, kontuan hartu behar dugu -ki atzizkidun hitzak moduzko adberbioak direla (NOLA galderari erantzuten diote) eta modua adierazteko baino ez ditugula erabili behar. Adib.: gaztelaniazko formalmente, democráticamente, oficialmente, automáticamente… adierazteko, formalki, demokratikoki, ofizialki, automatikoki... erabil daitezke, modua adierazten baitute. Baina teóricamente eta normalmente ez dira *teorikoki eta *normalki, baizik eta teorian eta normalean, berez ez baitute modua adierazten. Adib.:

OKER: “*Teorikoki, erabakia zuzena da, baina praktikan ez”ZUZEN: “Teorian, erabakia zuzena da, baina praktikan ez”

OKER: “*Normalki, garaiz etortzen da”ZUZEN: “Normalean, garaiz etortzen da”

Page 178: 00 a Estilo-liburua Osorik

Hala ere, bada salbuespenik: generalmente esateko, oro har nahiz orokorki erabil daitezke; ez, ordea, *orokorrean. Orokorki, dena den, gutxi erabilia da.OKER: “Arau hori, *orokorrean, baliagarria da, baina zenbaitetan, ez da nahikoa izaten”ZUZEN: “Arau hori, oro har, baliagarria da, baina zenbaitetan, ez da nahikoa izaten”, “Arau hori, orokorki, baliagarria da, baina zenbaitetan, ez da nahikoa izaten”

Horrez gainera, zenbaitetan, -ki atzizkidun aditzondoak NOLA galderari erantzunda ere, egokiagoak dira beste bide batzuk:“Obra legalki egiteko, baimena behar da” “Obra legez egiteko, baimena behar da”,“Obra legearen barruan egiteko, baimena behar da”

Eta esaldi hauetan, adibidez, okerrak dira -ki atzizkidun formak:“Plaza kale honen *paraleloki dago” “Plaza kale honen paraleloan dago”

“Ozeano Barearekiko *paraleloki daude Andeak” “Ozeano Barearekiko paralelo daude Andeak”

“Paralelamente a la exposición, habrá una conferencia”OKER: “Erakusketarekiko *paraleloki, hitzaldi bat izango da” ZUZEN: “Erakusketarekin batera, hitzaldi bat izango da”, “Erakusketaz gain, hitzaldi bat izango da”

“Los dos aparatos no pueden funcionar paralelamente”OKER: “Bi tresnak ezin dira *paraleloki aritu”ZUZEN: “Bi tresnak ezin dira aldi berean aritu”

“Se hará una manifestación en contra de la guerra de Iraq. Paralelamente, el gobierno emitirá un comunicado…”OKER: “Manifestazio bat egingo da, Irakeko gerraren aurka. *Paraleloki, gobernuak komunikatu bat aterako du…”ZUZEN: “Manifestazio bat egingo da, Irakeko gerraren aurka. Era berean / Halaber, gobernuak komunikatu bat aterako du…”

4.2.- BALIATUBaliatu aditzak hiru aditz-erregimen hartzen ditu, adiera zein duen:1.- zaio: inori zerbait edo norbait baliagarri gertatu. Adib.: “Zuk esandakoa baliatu zaio”, “Jainkoa balia dakidala”2.- da: zer edo zer egiteko norbait edo zerbait erabili; -z deklinabide-marka behar du. Adib.: “Zuk esandakoaz baliatu da”, “Adimenaz balia zaitez, ez indarraz”3.- du: erabili adieraren parekoa. Adib.: “Lan hori egiteko, liburu asko baliatu dituzte”

Page 179: 00 a Estilo-liburua Osorik

20. IKASGAIA: PUNTUAZIOA IV, HIZTEGIA, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- PUNTUAZIOA IV

1.1.- PUNTU ETA KOMA

Oso baliabide garrantzitsua da, esaldi bateko elementuak nola dauden banatuta adierazteko. Komaz bereizita dauden elementuak estuago lotuta daude, puntu eta komaz bereizita daudenak baino; eta puntu eta komaz bereizitakoek lotura estuagoa dute elkarren artean, puntuz bereizitakoek baino.Honelakoetan erabil daiteke puntu eta koma:

1.1.1.- Esaldiak lotzekoEsaldi konposatu baten perpausak modu askotara lot daitezke: batzuetan, juntagailuen bidez (eta, edo, baina…); beste batzuetan, menderagailuen bidez (bait-, -lako, -la, -nez…); eta beste batzuetan, puntuazio-zeinuen bidez. Hona hemen zenbait adibide:Juntagailu bidez: “Batzar-gela leporaino beteta zegoen, eta ez zegoen denentzat lekurik”Menderagailu bidez: “Ez zegoen denentzat lekurik, batzar-gela leporaino beteta baitzegoen”, “Batzar-gela leporaino beteta zegoenez, ez zegoen denentzat lekurik”Puntuazio-zeinuen bidez: “Ez zegoen denentzat lekurik; batzar-gela leporaino beteta zegoen”, “Ez zegoen denentzat lekurik: batzar-gela leporaino beteta zegoen”

Puntuazio-zeinuen artean, puntu eta komaz gain, puntua eta bi puntuak ere jar daitezke batzuetan. Esaldi baten bigarren perpausa lehenengoaren azalpena bada, adibidez, bi puntuak erabil daitezke (horixe egin dugu goiko adibidean).

Beste adibide bat:“Portu aldea bestelakoa da, arrantzaleak baino ez baitira bizi bertan”. Bi perpaus horiek menderagailuz lotu beharrean puntuazio-zeinuz lotzekotan, zer zeinu erabiliko zenukete? Aukerak: Koma: “Portu aldea bestelakoa da, arrantzaleak baino ez dira bizi bertan” (lotura-mota hori ahulegia da bi perpaus nagusi lotzeko)Puntua: “Portu aldea bestelakoa da. Arrantzaleak baino ez dira bizi bertan” (lotura-mota hori gehiegizkoa da)Puntu eta koma: “Portu aldea bestelakoa da; arrantzaleak baino ez dira bizi bertan” (egokia da. Irakurleak egin behar du bi perpausen arteko lotura semantikoa buruan)Bi puntuak: “Portu aldea bestelakoa da: arrantzaleak baino ez dira bizi bertan” (egokia, bigarren perpausa lehenengoaren azalpena baita)

1.1.2.- Lokailuekin eta zenbait adizlagunekin, baldin eta lokailu eta adizlagun horiek perpausaren hasieran badoaz. Koma lantzean azaldu genuen puntu hau. Adib.:

“Bihar mendira gurekin etorri nahi al duen galdetuko diot; izan ere, badakit oso mendizalea dela”

“Kontuan izan behar da negoziazio kolektiboaren mapa; hau da, lan-baldintzak arautzeko nondik norakoak”

“Udan izandako auto-istripuaren ondorioz, autorik gabe geratu ziren; beraz/horregatik, nirea erabiltzen dute orain”“Udan izandako auto-istripuaren ondorioz, autorik gabe geratu ziren; orain nirea erabiltzen dute, beraz”

Page 180: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Animalia obiparoen horma-irudiak egin ditugu; alegia, arrautzak jarriz ugaltzen diren animalienak”“Animalia obiparoen horma-irudiak egin ditugu; arrautzak jarriz ugaltzen diren animalienak, alegia”

“Gutxiago jaten hasi beharko dugu; gizendu egingo gara, bestela”“Gutxiago jaten hasi beharko dugu; bestela, gizendu egingo gara” “Zure aholkuak oso baliagarriak izan zaizkit; diru-kontuei buruzkoak, batez ere”“Zure aholkuak oso baliagarriak izan zaizkit; batez ere, diru-kontuei buruzkoak”

“Gure familian artista asko izan dugu. Aitaren aldetik, gizonezko guztiak margolari bikainak izan dira; osaba Jon eta aitona Joxe, adibidez”“Gure familian artista asko izan dugu. Aitaren aldetik, gizonezko guztiak margolari bikainak izan dira; adibidez, osaba Jon eta aitona Joxe”

1.1.3.- Zenbait juntagailurekin (eta, edo, baina…), baldin eta esaldiak luzeak badira, edo komaz baino eten handiagoa egin behar bada; bestela, nahikoa da koma. Adib.:

Koma nahikoa da:“Gaztea da, baina azkarra”“Ustez ez diot egin inori kalte, baina ez nago ziur”

Puntu eta koma, hobeto. Adib.: “Txosten baten testua laburra edo informala baldin bada, ez du zertan eraman aurkibiderik; baina bai, ordea, informazio asko ematen baldin badu”“Ustez ez diot egin inori kalte; baina, hitzik huts egin badut, barka nazazue”“Eguraldi ona denean, motxila hartu eta inori ezer esan gabe abiatzen da mendi aldera, zenbait egunetarako; baina, eguraldi txarra egiten duenean, ez du inork etxetik aterako” (hobeto geratzen da puntu eta koma, esaldia luzea izateaz gain, perpausetako batean komak daudelako, eta, beraz, hor komarena baino eten handiagoa egin behar dugulako)

“Ameriketatik etxera itzultzeko erregutu zioten gurasoek alabari, behin eta berriro; eta, alabak, errukiturik, esana bete zuen”“Zure herrira joateko, autobusa hartu beharko dugu; edo, bestela, gure bila etorri beharko duzu”

1.1.4.- Lotu nahi ditugun esaldietako baten barruan, edota bietan, komarik bada. Adib.:“Deialdian parte hartzeko, honako hauek egin behar dituzue: batetik, eskabide-orria idazkaritzan jaso; bestetik, orria behar bezala bete; eta, azkenik, eskabide-orria eta gainerako agiriak erregistro orokorrean sartu”“Administrazioko langile batzuk behin betikoak dira, eta funtzionario esaten zaie; beste batzuk, gehienak gaur egun, behin-behinekoak dira”“Hainbat tresna erosi zituen: aizkora, etxe ondoko arbola botatzeko; zerra, egurraz mahai bat egiteko; eta lixa, mahaia leuntzeko”

Dena den, kontuz! Erreparatu esaldi honi:“*Bi gauza agindu zizkion: batetik, lan hori ahalik txukunena egiteko, bestela bezeroa kexatu egingo zela-eta; izan ere, oso bezero zorrotza zuten. Eta bestetik, lana garaiz entregatzeko” Esaldi horretan, puntuazio-zeinuak ez daude egoki erabilita: bi puntuen ondoren, batetik eta bestetik elementuek maila berean egon beharko lukete, baina lehenaren aurretik bi puntu jarri ditugu, eta bigarrenaren aurretik, berriz, puntua; izan ere, bigarren horretan ez dugu puntu eta koma jarri, lehen perpausaren barruan beste puntu eta koma bat zegoelako, eta, beraz, eten handiagoa adierazi behar delako. Eta nola konpondu horrelakoak? Ez da, ez, gauza erraza. Aukerak:“Bi gauza agindu zizkion: batetik, lan hori ahalik txukunena egiteko, bestela bezeroa kexatu egingo zela-eta (izan ere, oso bezero zorrotza zuten); eta bestetik, lana garaiz entregatzeko”“Bi gauza agindu zizkion. Batetik, lan hori ahalik txukunena egiteko, bestela bezeroa kexatu egingo zela-eta; izan ere, oso bezero zorrotza zuten. Eta bestetik, lana garaiz entregatzeko”

Page 181: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.2.- BI PUNTUAK

Ideiak antolatzeko tresna bikaina dira bi puntuak. Honako hauetan erabiliko ditugu, besteak beste:

1.2.1.- Zerrendei edo adibideei sarrera emateko: “Hona hemen bildutakoak: Jose Migel Agirre, alkatea; Jon Urra, zinegotzia; Pello Etxeberria, enpresaburua; eta Itxaso Rodriguez, idazkaria”“Hona hemen argitaratu berri den liburuan lantzen diren atalak: fonetika, deklinabidea, aditza, joskera eta hiztegia”

1.2.2.- Hitzez hitzeko aipamenei sarrera emateko:“Joxe Ramon Zubimendik eta Pello Esnalek Idazkera-liburuan diote: ‘Hitzez hitzeko aipamenen aurrean bi puntu jartzen dira’. Horrez gainera, aipamenak letra larriz hasi behar duela eta kakotxen artean joan behar duela ere esaten dute” (esaldi horretan, guk kakotx bakunak erabili ditugu, adibidea bera kakotxen artean doalako, eta, beraz, ezin ditugu barruan berriz ere kakotx bikoitzak erabili. Adibidea komatxo artean joango ez balitz, hitzez hitzezko aipamena kakotx bikoitzen artean emango genuke: Joxe Ramon Zubimendik eta Pello Esnalek Idazkera-liburuan diote: “Hitzez hitzeko aipamenen aurrean bi puntu jartzen dira”. Horrez gainera, aipamenak letra larriz hasi behar duela eta kakotxen artean joan behar duela ere esaten dute)

1.2.3.- Aditz nagusia aurreratzeko, esaldia luzea bada:“Hauxe jakinarazi diete izangaiei: otsailaren 12a baino lehen aurkeztu behar dituztela Idazkaritzan deialdian zehazten diren agiri guztiak”“Gauza bat nabarmendu zidan: ez nuela hitz hori amonaren aurrean inoiz aipatu behar”“Hauxe da gaur eskolan ikasi duguna: ekintza guztiek dituzte ondorioak, eta nork bere gain hartu behar ditu bere ekintzen ondorioak”“Gauza bat argi geratu zait: ez dugu inoiz gezurrik esan behar”

1.2.4.- Esaldiak errazteko (irakurleak egin behar ditu egin beharreko lotura semantikoak):“Ez zegoen denentzat lekurik: batzar-gela leporaino beteta zegoen” (= “Ez zegoen denentzat lekurik, batzar-gela leporaino beteta baitzegoen”)“Ez gaitezen engaina: oso ongi dakigu ezinezkoa izango dela”“Ez lastorik eman irakurleari: hobe dugu informazioa ondo aukeratzea”

1.2.5.- Gutunetako hasierako agurretan. Hurrengo lerroa letra larriz hasten da: “Jaun agurgarria:

Uda honetan…”

1.2.6.- “Orduak zenbakiz adierazteko, bi puntu jarri behar ditugu orduen eta minutuen artean (okerra da, beraz, puntu bakarra jartzea). Eta ez da tarterik uzten, ez bi puntuen ezkerrera, ez eskuinera: “12:30”

1.3.- ETENDURA-PUNTUAK

Hiru puntu erabiltzen dira etendura markatzeko, bai esaldia bukatu gabe utzi delako, bai testuan ñabardura bereziak sartu nahi direlako. Adib.:“Esan nizun, ba, nik…”“Jakingo bazenu zenbat maite zaitudan…” “Urrutiko intxaurrak…”

Page 182: 00 a Estilo-liburua Osorik

Hiru puntuen aurretik, ez da jartzen ez komarik, ez puntu eta komarik, ez bi punturik, ez punturik. Adib.:OKER: “*Denetarik erosi zuen: fruituak, barazkiak, lekaleak, ardoa, ura,…”ZUZEN: “Denetarik erosi zuen: fruituak, barazkiak, lekaleak, ardoa, ura…”

Esaldi bukaerako hiru puntuen ondoren ez da beste punturik idazten. Adib.:“Ez erre gela honetan; ez ekarri janaririk; ez jo gitarrarik… Agindu horiek eta beste batzuk eman zituen zerbitzuburuak”

Saiatu esaldi barruan hiru puntuak ez erabiltzen. Adib.:“Denetarik erosi zuen: fruituak, barazkiak, lekaleak, ardoa, ura… baina postrea ahaztu zitzaion”HOBETO: “Denetarik erosi zuen: fruituak, barazkiak, lekaleak, ardoa, ura… Baina postrea ahaztu zitzaion”

Testu-zati bat aipatu gabe uzten denean ere erabiltzen dira etendura-puntuak, parentesi artean edo kortxete artean sartuta. Adib.:“Euskara euskal ere da, euskal estiloa (…) Behar nabarmena izanez gero, erdaratik hartutako hitzak erabil daitezke lasai asko, baina ez, inola ere ez, erdal doinuak”

1.4.- GALDERA- ETA HARRIDURA-MARKAK

Esaldi bukaeran idazten dira, eta berez puntua daramate; hortaz, ez da punturik idatzi behar haien ondoren.Aurretik, bestalde, ez da tarterik utzi behar. Adib.:OKER: “*Hamaika bider esan nion ez etortzeko!. Baina, beti bezala, nahi zuena egin zuen”ZUZEN: “Hamaika bider esan nion ez etortzeko! Baina, beti bezala, nahi zuena egin zuen”OKER: “*Nola bete behar da eskabide-orria?. Horixe besterik ez dut jakin nahi”ZUZEN: “Nola bete behar da eskabide-orria? Horixe besterik ez dut jakin nahi”

1.5.- KAKOTXAK

Gehienbat, honetarako erabiltzen dira:

1.5.1.- Hitzez hitzeko aipamenak jasotzeko:Argi esan du zuzendariak: “San Silvestre eguna baino lehen amaituko duzue”. Beraz, izan dezagun pazientzia (oharra: orain arte ez bezala, adibidearen hasieran eta bukaeran ez dugu kakotxik jarri, adibidearen barruko kakotxak ongi ikus daitezen)

1.5.2.- Hitzak ironia edo esanahi berezia duela azpimarratzeko:Kontua ez da, besterik gabe, “lana egitea”, baizik eta lana “ondo egitea”Dena den, azkenaldian normalagoa da ironia-zentzua duten hitzak letra etzanez ematea, kakotx artean baino. EIMArako lanetarako, adibidez, letra etzanez eman behar ditugu.

1.5.3.- Argitalpen baten zati edo artikulu baten izena aipatzeko: Iker aldizkariak artikulu interesgarri bat dakar: “Antipasiboaren lekua oraiko zubereran”.

Bestalde, kakotx-mota bat baino gehiago dago: latindarrak («…»), ingelesak (“…”) etabakunak: (‘...’).Testua kakotx latindarrez hasten bada, eta testu horren barruan beste kakotxik jarri behar bada, ingelesak erabili behar dira. Adib.: Halaxe esan digu irakasleak: «Nire ikasgaia gainditzeko, nahitaez irakurri behar duzue “Ortotipografia egun” izeneko artikulua»

Page 183: 00 a Estilo-liburua Osorik

Testua kakotx ingelesez hasten bada, berriz, kakotx bakunak erabili behar dira barruan. Adib.: Honela esan digu irakasleak: “Nire ikasgaia gainditzeko, nahitaez irakurri behar duzue ‘Ortotipografia egun’ izeneko artikulua”

1.6.- ZEHAR-MARRA

Kasu hauetan erabiltzen da: 1.6.1.- Zatikiak adierazteko, eta zenbait neurri-izenen nazioarteko sinboloetan:“3/4”, “km/h”Honela irakurri behar dira:“3/4” “hiru laurden”“8.000 euro/biztanle” “zortzi mila euro biztanleko” nahiz “biztanleko zortzi mila euro”“8 km/h” “zortzi kilometro orduko” nahiz “orduko zortzi kilometro”“8 km/h-ko abiadura” “orduko zortzi kilometroko abiadura”“1 km/h-eko abiadura” “orduko kilometroko bateko abiadura”

1.6.2.- Legeak-eta izendatzeko:“Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea”

1.6.3.- Aukera bat baino gehiago dagoela esateko edo zerbait kontrajartzen ari garela adierazteko. Tartea utziko dugu zehar-marraren aurrealde eta atzealdean, baldin eta alde batean zein bestean hitz bat baino gehiago badago. Bestela, ez dugu tarterik utziko:“Zuzendari jauna/andrea”, “Iragankorrak/iragangaitzak”, “Landa inguruko bizimodua / hirikoa”

1.6.4.- Bertso, olerki edo kantak jarraian idatzi behar baditugu, zehar-marra erabiliko dugu jakiteko non amaitzen den bertsolerro bakoitza. Tartea utziko dugu marraren bi aldeetan: “Oihaneko pagoak blai / aideratuz hiru elai / ostadarraren harian dira / hirurak pausatu nahi”

1.7.- PARENTESIAK ETA MARRAK (ETA KOMAK)

Parentesiak, marrak eta komak: hirurak erabiltzen dira esaldian informazio osagarria txertatzeko. Nahiz eta oraingoz ez dagoen arau zehatzik, bakoitza noiz erabili argitzen saiatuko gara, oro har.

Gure ustez, hau hartu behar da kontuan, batez ere: txertatu beharreko informazioa zenbateraino desbideratzen den esaldiaren eduki eta egituratik.

Esaldiaren eta tartekiaren artean lotura estua badago, nahikoa da komak erabiltzea. Adib.: “Aurtengo aurrekontuak, lehendakariak aitortu duenez, iazkoak baino murritzagoak izango dira”

Esalditik kanpoko iruzkinen bat baldin bada, gidoiak erabiltzen dira. Adib.:“Egin beharreko presioa –eta horrekin ez dut esan nahi bestelako neurririk ezin har daitekeenik– denon artean egin behar dugu”

Esaldiko elementuren bati buruzko informazio osagarria bada (normalean, laburra eta aditzik gabea) parentesiak erabiltzen dira. Adibide bat ikusteko, erreparatu aurreko esaldi horretan bertan ageri den parentesiari.

Page 184: 00 a Estilo-liburua Osorik

Ikus dezagun auzi hau zehatzago:

PARENTESIAK NOIZParentesiak txertatzen dira libreen. Parentesi barrukoak oso lotura sintaktiko ahula izaten du esaldiaren egiturarekin: sarritan, hitzak ez dira deklinatzen, eta aditza falta izaten da.Parentesietan argigarri txikiak sartu ohi ditugu.

Guk honelakoetan erabiliko ditugu parentesiak:1.- Leku-izenak zehazteko: “Uztaritze (Lapurdi) Errobi ibaiaren ertzean dago”2.- Urteak emateko: “Koldo Mitxelenak (1915-1987) hasi zuen Orotariko Euskal Hiztegia”3.- Siglak, laburdurak eta abar argitzeko: “Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) ikastaro asko online ematen ditu”“NOLEGAk (Normalizazio Legearen Garapena) ikastaro asko antolatu ditu azken urteotan”4.- Liburuen, filmen eta abarren izenburuak itzultzeko: “Joxe Austin Arrietak itzuli zuen Mémories de d´Hadrien (Hadrianoren Oroitzapenak)”5.- Izengoitiak eta beste argitzeko: “Orixek (Nikolas Ormaetxea) jesuitetan egin zituen ikasketak”

Eta kontuz non jartzen diren!OKER: “*Beste edozelako gorabehera erakunde (publiko zein pribatu) emaileari jakinarazi behar zaio” ZUZEN: “Beste edozelako gorabehera erakunde emaileari (publiko zein pribatu) jakinarazi behar zaio”

OKER: “Bilboko erakustazoka Ansio (Barakaldo) ibarrera eramango dute”ZUZEN: “Bilboko erakustazoka Ansio ibarrera (Barakaldo) eramango dute”

MARRAK NOIZ

Erne zer marra jartzen duzuen, hiru marra-mota daude-eta:Marratxoa: hitz elkarketarako (“jarraipen-batzordea”)Marra: tartekietarako (“Euskaltzaindiak –eta beti aipatu behar dugu erakunde hori– ez du ezer esan horretaz”)Marra luzea: elkarrizketetarako (—)

Esaldian tartekiak sartzeko, marrak eta komak erabiltzea da normalena. Komen arteko tartekia erabat lotuta egon ohi da, bai esaldiaren egiturarekin, bai esanahiarekin. Iruzkinak, iritziak eta abar tartekatzeko, berriz, aproposagoak dira marrak; izan ere, marra artekoak badu lotura esaldiaren egiturarekin, baina zeharkakoa baino ez. Adib.:“Andoni aukeratu zuten zuzendariarekin hitz egiteko ordezkari, nahiz eta, behin baino gehiagotan pentsatu izan dut hori, pertsonarik egokiena ez izan horretarako”HOBETO: “Andoni aukeratu zuten zuzendariarekin hitz egiteko ordezkari, nahiz eta –behin baino gehiagotan pentsatu izan dut hori– pertsonarik egokiena ez izan horretarako”

“Egin beharreko presioa –eta horrekin ez dut esan nahi bestelako neurririk ezin har daitekeenik– denon artean egin behar dugu”

Dena den, kontuz: ez da komeni tarteki gehiegi edo tarteko luzeegiak jartzea, eta are gutxiago tartekiak perpausaren erdian jartzea, irakurgaitza egiten baitute testua. Aurreko esaldia adibidez, erraz eman daiteke tartekia atzean jarrita: “Denon artean egin behar dugu egin beharreko presioa –eta horrekin ez dut esan nahi bestelako neurririk ezin har daitekeenik–”

Page 185: 00 a Estilo-liburua Osorik

1.8.- KORTXETEAK

Kortxeteak ere zerbait argitzeko edo zehazteko erabiltzen dira:

1.8.1.- Parentesi baten barruan beste bat sartu nahi dugunean. Adib.: “… (1977-08-15 [25-27 orrialdeak]…)”

1.8.2.- Testuren bat transkribatzen ari garela, guk zerbait zehaztu, argitu edo osatu nahi dugunean. Adib.:“Gregorio de Mujicak bere Monografía histórica de Eibar lanean ordenantza hauen gainean zera esan zuen: ‘Traducidas [las ordenanzas] a un detestable euskera que casi no merece el nombre de tal…’. Aipamen hori oso ezaguna da adituen artean” “Eta declaratu d[u] nola astelehen Sandus Verrarat gantcela confessatcer[a] eta bidian…”

1.8.3.- Testu bat transkribatzen ari garela, hitzen bat edo testu-zatiren bat falta bada, markatu egin behar da. Adib.:“Herritarrek herri-administrazioekiko harremanetan eskubide hauek dituzte: […] i) Errespetua eta begirunea erakutsi behar diete agintariek eta funtzionarioek, eta laguntza eman, eskubideez baliatzeko eta eginbeharrak betetzeko (35. art. 30/1992 Legea)”

2.- HIZTEGIA

nolaz h. nola

*merketu merkatu*maitakor maitekor

hazkunde (handitze) ≠ hazkuntza (umeak, animaliak edo landareak haztea)Hazkunde: jaiotzen hazkundea, auzuneen hazkundea, biztanleen hazkundea…Hazkunde demografikoa, hazkunde ekonomikoa…

Hazkuntza: txerri-hazkuntza, usoen hazkuntza…Gazteei hazkuntza eta eskola ona ematea ezinbestekoa da.

*hilkortasun-tasa heriotza-tasa

3.- KALKO OKERRAK

3.1- *PUNTUALGaztelaniazko puntual guztiak ez dira euskaraz bere horretan eman behar. Adib.:

ZUZEN: “Puntuala puntuari dagokiona da”

OKER: “Beti oso *puntual iristen da”ZUZEN: “Beti garaiz iristen da”

OKER: “Gai *puntual batzuk eztabaidatu ziren bileran”ZUZEN: “Gai jakin batzuk eztabaidatu ziren bileran”

OKER: “Arazo *puntualak sortu dira”ZUZEN: “Unean uneko arazoak sortu dira”

Page 186: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Un informe puntual de la situación internacional”OKER: “Nazioarteko egoerari buruzko txosten *puntuala”ZUZEN: “Nazioarteko egoeraren txosten zehatza”

3.2.- SUERTATU ( resultar ) Aditz hori, berez, jazo, izan, gertatu eta egokitu aditzen sinonimoa izan daiteke (“Zer suertatu zaie itsasoan galdutako arrantzaleei?”). Dena dela, azken boladan, perifrasiak egiteko erabiltzen da; hau da, esanahi osoko aditz bat baztertu eta, haren ordez, izena + suertatu erabiltzen da.“Alderdi hori irabazle *suertatu da hauteskundeetan” “Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan”“Lau hildako *suertatu dira” “Lau hildako izan dira”, “Lau pertsona hil dira”"Agiriak aurkezteko epea amaitu da, eta argitaratzera bidaliko da hautatuak *suertatu /* gertatu direnen zerrenda" "Agiriak aurkezteko epea amaitu da, eta argitaratzera bidaliko da hautatutakoen zerrenda"

3.3.-*SUPOSATUAditz horren ordez, beste hitz edo egitura batzuk erabili beharko ditugu :

“*Suposa dezagun gaur datorrela” “Demagun (eman dezagun / jo dezagun) gaur datorrela”

“Horrek amaiera *suposatuko du” “Hori amaiera izango da”, “Horrek amaiera ekarriko du”, “Horrek berekin dakar amaiera”

“Se ha estropeado el ordenador y hemos perdido todos los documentos. Eso supone volver a empezar de nuevo”OKER: “Ordenagailua hondatu eta dokumentu guztiak galdu ditugu. Horrek *suposatzen du hutsetik hasi behar dugula”ZUZEN: “Ordenagailua hondatu eta dokumentu guztiak galdu ditugu. Horrek esan nahi du hutsetik hasi beharko dugula”, “Ordenagailua hondatu eta dokumentu guztiak galdu ditugu. Beraz/Hortaz, hutsetik hasi beharko dugu”

“Se ha estropeado el ordenador y hemos perdido todos los documentos creados esta semana, lo que supone 40 horas de trabajo”OKER: “Ordenagailua hondatu eta aste honetan sortutako dokumentu guztiak galdu ditugu; horrek 40 orduko lana *suposatzen du”ZUZEN: “Ordenagailua hondatu eta aste honetan sortutako dokumentu guztiak galdu ditugu; hau da, 40 orduko lana”

OKER: "Kontratua betearazteak *suposatzen du EAEko ibaien kalitatea zaintzeko egindako lanekin jarraitzea" ZUZEN: "Kontratua betearazteak berekin dakar EAEko ibaien kalitatea zaintzeko egindako lanekin jarraitzea"

3.4.- ULERTU (*ULERTUKO DA)Gaztelaniaren kalkotzat jotzen dira esaldi hauek:“Berandu etortzea huts larria dela *ulertuko da” “Berandu etortzea huts larritzat joko da”

Page 187: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Bilera igandean egokitzen bada, astelehenean egin behar dela *ulertuko da” “Bilera igandean egokitzen bada, horrek esan nahi du astelehenean egin behar dela”

"Ez badiete ziurtagiria epe horretan ematen, *ulertu behar da ukatu egin dietela" "Ez badiete ziurtagiria epe horretan ematen, ukatutzat jo behar da", "Ez badiete ziurtagiria epe horretan ematen, pentsatu behar da ukatu egin dietela"

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.-EZ JAN TARTEKORIK (*BAKARRIK ESAN...)

Esan, aipatu, adierazi eta antzeko aditzak laguntzailerik gabe erabiltzen ditugu batzuetan, baina hori ez da zuzena. Adib.:“Amaitzeko, *esan hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko” Zuzena da agindua bada, baina ez, ordea, hau adierazi nahi badu:“Amaitzeko, esan nahi dut / esango dut hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko”

Egia esan, egia esanda, egia esanik, egia esateko, egia esatearren... egiturak, berriz, erabil daitezke aditz laguntzailerik gabe: “Egia esan, ez nago horretaz erabat ziur”

Azter ditzagun beste esaldi hauek ere:“Datu horiei erreparatuta, iparraldeko herrialdeak garatuak dira, eta hegoaldekoak, berriz, azpigaratuak”“Mendiari goitik begiratuta, Praileaitz aztarnategiaren ondoko harrobiaren zuloa oso handia da”

Zuzenak iruditzen zaizkizue? Zer esan nahi duten ulertzen da, noski, baina ez al diezue ezer arrarorik antzematen? Irakurri orain beste hauek:“Datu horiei erreparatuta, ikusten da / ohartzen gara iparraldeko herrialdeak garatuak direla, eta hegoaldekoak, berriz, azpigaratuak”“Mendiari goitik begiratuta, ikusten da / ohartzen gara Praileaitz aztarnategiaren ondoko harrobiaren zuloa oso handia dela”

Hasierako esaldietan zenbait elementu jan dira, eta, horren ondorioz, ohartzen ez bagara ere, esanahia aldatu egiten da. Izan ere, 2. esaldian adibidez, adierazten ari gara mendiari goitik begiratuta zuloa oso handia dela, baina behetik begiratuta zuloa txikia izango dela, agian. Eta kontua da zuloaren tamaina, berez, ez dela aldatzen. Beste esaldian, berriz, badirudi hau ari garela ematen aditzera: datu horiei erreparatzen badiegu, iparraldeko herrialdeak garatuak dira, eta hegoaldekoak, berriz, azpigaratuak, baina erreparatzen ez badiegu, baliteke egoera beste bat izatea. Eta argi dago berezko esanahia ez dela hori.

4.2.- GRADUATZAILEEN KOKAPENA: OSO, ERABAT, NAHIKO…Graduatzailea sartu beharreko sintagman izenik ez badago, izenondo edo aditzondoaren aurretik jartzen da graduatzailea.ZUZENAK dira, beraz: “Leku hori [subjektua] oso lehorra da [atributua]” (hor, leku hori eta oso lehorra ez daude sintagma berean)“Emandako erantzuna erabat zuzena izan zen”

Page 188: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Ardoa nahiko ona zen”“Etxeak nahiko garestiak dira”“Egiten dituzten bidaiak izugarri interesgarriak dira”“Film hori oso ongi dago”

Baina izena eta izenondoa sintagma berean ageri badira, sintagma osoaren aurretik jarri behar dira graduatzaileak: graduatzailea + izena + izenondoa“*Leku oso lehorra da” “Oso leku lehorra da” (oso leku lehorra sintagma bakarra da)“*Erantzun erabat zuzena eman zuen” “Erabat erantzun zuzena eman zuen”“*Ardo nahiko ona edan genuen” “Nahiko ardo ona edan genuen”“*Etxe nahiko garestiak egin dituzte” “Nahiko etxe garestiak egin dituzte”“*Bidaia izugarri interesgarriak egiten dituzte” “Izugarri bidaia interesgarriak egiten dituzte”

4.3.- BIHURTU

Denok dakigunez, bihurtu aditzarekin batera doan izena absolutibo (NOR) mugagabean deklinatu behar da:OKER: “Sorginak printzea *igela bihurtu zuen”, “Sorginak printzea igel *batean bihurtu zuen”ZUZEN: “Sorginak printzea igel bihurtu zuen”

Baina kontuz ibili -a itsatsia duten hitzekin:“Amets hori *egi bihurtzeko…” “Amets hori egia bihurtzeko…”

Bestalde, izenaren ordez (edo izenarekin batera) izenondoa ageri bada, -a zilegi da:“Alaba neska ederra bihurtu zitzaigun”“Bat-batean, ikasle zintzo(a) bihurtu da”

Page 189: 00 a Estilo-liburua Osorik

21. IKASGAIA: -GARRI ETA -KOR ATZIZKIAK, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- -GARRI / -KOR ATZIZKIAK

-garri atzizkia . Hiru adiera ditu:

1.- Aurrean lotuta duen aditzaren ekintza eragiten du:Jokabide harrigarri: jokabideak harritu egiten du norbaitLiburu aspergarri: aspertu egiten duFilm beldurgarri: beldurtu egiten duBerri pozgarri: poztu egiten duErantzun mingarri: min egiten duEgoera negargarri: negarra eragiten duJokabide lotsagarri: lotsarazi egiten duJaki osasungarri: osasuna ematen du (gogoratu osasungarri osasuntsu bereizketa)

2.- Aurrean lotuta duen aditzaren ekintza beretzat merezi duela adierazten du (zertzea / zertua izatea merezi duela, alegia):Mutil maitagarri: maitatua izatea merezi duGertakizun gogoangarri: gogoratzea merezi duDatu aipagarri: aipatua izatea merezi duJokabide miresgarri: miretsia izatea merezi duBerri jakingarria: jakitea merezi du

3.- Aurrean lotuta duen aditzaren ekintza bere baitan gerta daitekeela adierazten du (zertu daitekeela, alegia).Izen zenbakarri: zenbat daiteke Bekatu barkagarri: barka daitekeAzalpen ulergarri: erraz uler daiteke

Tradizioz, lehen adiera izan da nagusi euskaraz, baina gaur egun hirugarrena ari zaigu nagusitzen. Hori dela-eta, askotan ahaztu egiten dugu lehen adiera hori ere baduela, eta horrek eragiten ditu egungo hutsegite asko. Adib.: hilgarri ez da, berez, hil daitekeena, baizik eta hiltzen duena (pozoi hilgarria, perretxiko hilgarria, adibidez). Hil daitekeena adierazteko, beste atzizki bat erabili behar dugu: -kor atzizkia (“gizaki guztiok gara hilkorrak”).

-kor atzizkia . Aurrean lotuta duen aditzaren ekintzarako joera edo erraztasuna duela adierazten du. Adib.:

Eguraldi aldakor: (erraz) aldatzen da, aldatzeko joera duPartikula higikor: (erraz) higitzen daBeira hauskor: (erraz) hausten da, hausteko joera duIrakasle haserrekor: (erraz) haserretzen da, haserretzeko joera duGizon hilkor: hilko daPertsona sineskor: (erraz) sinesten du, gauzak erraz sinesteko joera duKrisi iraunkor: irauten du

Page 190: 00 a Estilo-liburua Osorik

-garri -kor

Hilgarri (hiltzen duena: pozoi hilgarria) hilkor (hiltzen/hilko dena: pertsona hilkorra)

Liluragarri (liluratzen duena: ahots liluragarria) lilurakor (edozerekin erraz liluratzen dena: pertsona lilurakorra)

Maitagarri (maitatzea merezi duena, maitasuna eragiten duena: ume maitagarria) maitekor (jendea… erraz maite duena, maitatzeko joera handia duena: Jainko maitekorra)

Sentigarri (senti daitekeen zerbait: uhin sentigarria) sentikor (sentitzeko joera duena; hau da, sentibera: pertsona sentikorra)

Ulergarri (uler daitekeena: esaldi ulergarria) ulerkor (besteak erraz ulertzeko joera duena: pertsona ulerkorra)

Sinesgarri (sinets daitekeena: albiste sinesgarria) sineskor (gauzak erraz sinesteko joera duena)

Substantzia oxidagarri (oxidatu egiten duena) substantzia oxidakor (oxidatzen dena)

Kutsagarri (kutsatzen duena; sinonimoa: kutsatzaile) kutsakor (erraz kutsatzen dena: gaixotasun kutsakorra)

*Erabakior erabakigarri (zerbait erabakiko duena: urte/bilera… erabakigarria dugu hau)

2.- KALKO OKERRAK

PERPAUSA EGOKIAGO, IZENA EDO BESTE EZER BAINO

Askotan, gaztelaniazko esaldietan izenak ikusi eta bere horretan itzultzen ditugu euskarara. Nominalizazioaren atalean azaldu bezala, ordea, euskaraz badira bide naturalagoak esaldi horiek emateko. Ikus ditzagun zenbait adibide:

“*Bere kezka azaldu dio” “Kezkatuta dagoela azaldu dio”

“Trena 4. bidetik *bere sarrera egitera doa” “Trena 4. bidetik sartzera doa”

“Horrelako ikuskizunetarako Zugarramurdiren *egokitasuna nabarmendu dute musikariek” “Zugarramurdi horrelako ikuskizunetarako oso egokia dela nabarmendu dute musikariek”

“Errauste-plantaren beharra berretsi dute” “Errauste-planta beharrezkoa dela berretsi dute”

“Gure herriko futbol-taldeak *bere nagusitasuna erakutsi zuen” “Gure herriko futbol-taldeak nagusi dela erakutsi zuen”

“Agintariak pozik agertu dira, jendearen erantzunaren aurrean” “Jendearen erantzunarekin pozik daudela adierazi dute agintariek”

Page 191: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Mundu osoan landa-eremuko emakumeek egiten duten lana nabarmentzeko izendatu da egun hori Landako Emakumeen Nazioarteko eguna” “Mundu osoan landa-eremuko emakumeek lan garrantzitsua egiten dutela nabarmentzeko…”

“AEBetako gobernuak giza eskubideen urraketak salatu ditu Iranen” “ Iranen giza eskubideak urratzen direla salatu du AEBetako gobernuak” (kontuan hartu, gainera, lehen esaldiaren zentzua ez dela zuzena: “urraketak salatu ditu Iranen” esatean, badirudi esan nahi duela Iranen egin duela salaketa, baina ez du zehazten nork urratu dituen giza eskubideak).

“En el apartado “Hábitos” de dicha unidad didáctica, se recalca la importancia de tener una actitud adecuada para mantener el medio ambiente “Unitate didaktiko horretako Ohiturak atalean, ingurumenari eusteko jarrera egokia izatearen garrantzia azpimarratzen da” “Unitate horretako Ohiturak atalean, ingurumena zaintzeko jarrera egokia izatea oso garrantzitsua dela azpimarratzen da”

“El objetivo de esa unidad es explicar la causa de la importancia de una dieta equilibrada”“Unitate horren helburua da osasunerako elikadura orekatua izatearen garrantziaren arrazoia argitzea” “Unitate horren helburua da argitzea zergatik den garrantzitsua elikadura orekatua izatea, osasuntsu egoteko”

3.- BESTE KONTU BATZUK

3.1.- DELA MEDIO

Esapide horrek dela/direla aditza behar du beti:“Zure laguntza *medio, lortuko dugu” “Zure laguntza dela medio, lortuko dugu”“Zenbaiten jokabide zentzugabea *medio gertatu zen istripua” “Zenbaiten jokabide zentzugabea zela medio gertatu zen istripua”“Ikasketak *medio, lana utzi behar izan zuen” “Ikasketak zirela medio, lana utzi behar izan zuen”

3.2.- NAHI IZAN ETA HOBE IZAN

Nahi izan , nahiago izan :

Zer forma hartzen du nahi aditzarekin batera doan aditzak? Ikus dezagun:

Nahi aditzaren subjektua eta beste aditzarena bat bera direnean: “Nik mendira joan nahi dut”Nahi aditzaren subjektua eta beste aditzarena bat ez datozenean: “Nik zuek mendira joatea nahi dut”

Horrenbestez, nahiago izan ageri denean ere gauza bera gertatzen da:

“Nahiago dut mendira joan” (“Nahiago dut (ni) mendira *joatea”)“Nahiago dut zuek mendira joatea”

Gauza bera gertatzen da hobe izan aditzarekin :

Bi subjektuak pertsona bera direnean: “Eguraldi honekin, hobe duzu (zuk) etxean geratu (zu)”Inpertsonaletan: “Eguraldi honekin, hobe da etxean geratzea”

Page 192: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.3.- -LAKO/-N ESPERANTZA

Askok arazoak izaten dituzte gaztelaniazko de que forma itzultzen. Okerrak dira, adibidez, -laren eta -naren formak:“Garaiz iritsiko *denaren zurrumurrua/berria/ideia/esperantza/ustea/susmoa/aitzakia/kezka…”“Garaiz iritsiko *delaren zurrumurrua/berria/ideia/esperantza/ustea/susmoa/aitzakia/kezka …”

Hori zuzen emateko, bi bide daude euskaraz: -n zurrumurrua/berria/ideia/esperantza… : “Garaiz iritsiko den berria zabaldu da”-lako zurrumurrua/berria/ideia/esperantza…: “Garaiz iritsiko delako esperantza dugu”

Adibidez:“Printzea hil delako berria iritsi zaigu”“Euskara Afrikatik datorren hipotesia agertu dute batzuek”“Koldo eta Maite banandu egin direlako zurrumurrua zabaldu da”“Gauzak txukun egingo zenituelako hitza ez duzu bete”“Zer dakizu Europa osoan lege hori ezarri nahi dutelako kontu horretaz?”“Hori sendatzen ari delako/den seinale da”“Diruaz edozer lor daitekeelako ustea ez da zuzena”“Jainkoak barkatuko didalako esperantzan nago”

Beraz:OKER: “Ezkondu egin *direlaren /* direnaren zurrumurruak gero eta indar gutxiago du”ZUZEN: “Ezkondu egin direlako zurrumurruak gero eta indar gutxiago du”

“Ezkondu egin diren zurrumurruak gero eta indar gutxiago du”

“La idea de que el medio ambiente…”OKER: “Ingurumena denon ardura *delaren /* denaren ideia zabaltzen ari da”ZUZEN: “Ingurumena denon ardura delako ideia zabaltzen ari da”

“Ingurumena denon ardura den ideia zabaltzen ari da”

Dena den, -lako eta -en formen artean, -lako da zabalduena, eta, beraz, normalean hori erabili ohi dugu.

Hala ere, batzuetan, gauzak beste modu batera esateko aukera izaten da: “Ingurumena denon ardura da; ideia hori zabaltzen ari da”

EDO -la atzetik eman daiteke:“Seinale (da) zatituta dagoela”“Zurrumurrua zebilen eskuindarrek irabaziko zutela”“Badut esperantza aurtengo uda iazkoa baino hobea izango dela”“Susmoa nuen han zerbait gertatzen ari zela”

Askotan, gainera, argi dago hobe dela beste irtenbide batzuk bilatzea:“Noiz hilko naizen galdera askotan egin diot neure buruari” “Askotan galdetu diot neure buruari noiz hilko ote naizen” (zehar-galdera)“Lagunek onartuko ote nauten kezkak beldurturik nauka” “Kezka handia dut lagunek onartuko ote nauten” (zehar-galdera)“Neskak utzi egingo duen susmoak ez dio lo ongi egiten uzten” “Neskak utzi egingo duela susmatzen duenez, ezin du ongi lo egin”“Askotan egiten didate non bizi naizen galdera” “Askotan galdetzen didate non bizi naizen” (zehar-galdera)

3.4.- DEKLINABIDE-MARKA BEREZIAK BEHAR DITUZTEN ADITZAK

Page 193: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.4.1.- Noren/zeren beldur izan:Egia da beldur izan aditzarekin batera noren/zeren erabili behar dela, osagarria izena denean. Baina perpausa bada osagarria, aurreko atalean azaldutako bi forma horietako bat (-lako, -n) erabili behar da. Beraz:

“Agurearen zigorraren beldur ziren”“Agureak egingo zienaren beldur ziren” (hor ongi dago, “agureak egingo zien horren beldur” esan nahi baitu; hau da, -n hori ez da zehar-galdera, baizik eta perpaus erlatiboa, eta, beraz, zilegi da)

OKER: “Agureak zigortu egingo *zituenaren beldurrez, alde egin zuten”ZUZEN: “Agureak zigortu egingo zituen/zituelako beldurrez, alde egin zuten”

3.4.2.- Beste batzuk (ohartu, jabetu, ziur egon, hitz egin, erreparatu…):

Zenbait aditzekin batera doazen izenei berez deklinabide-markaren bat jarri behar zaien arren, perpaus konpletiboari (-la) eta zehar-galderari (-n) ez zaie halako markarik jartzen:

ZUZEN: “Zure gaixotasuna z ohartu da” OKER: “Zu gaixo *zaudelaz ohartu da” ZUZEN: “Zu gaixo zaudela ohartu da”

ZUZEN: “Makinaren akatse z konturatu da” OKER: “Makinak zenbait akats *dituelaz konturatu da” ZUZEN: “Makinak zenbait akats dituela konturatu da”

ZUZEN: “Ziur dago bere gaitasune z ” OKER: “Gaitasunak *badituelaz ziur dago”ZUZEN: “Gaitasunak badituela ziur dago”

ZUZEN: “Ez dut ideiarik ere horre taz ” OKER: “Ez dut ideiarik ere ikasketak amaitutakoan egingo *dudanaz” ZUZEN: “Ez dut ideiarik ere zer egingo dudan ikasketak amaitutakoan”

ZUZEN: “Gai horre taz hitz egin dute”, “Ikasketak amaitzean egingo dutenaz hitz egin dute” (zuzena da, “Ikasketak amaitzean egingo duten gauza horretaz hitz egin dute” esan nahi baitu), “Ikasketak amaitzean atzerrira joateaz hitz egin dute”OKER: “Ikasketak amaitzean atzerrira joango *direlaz hitz egin dute” ZUZEN: “Ikasketak amaitzean atzerrira joango direla izan dute mintzagai”

ZUZEN: “Erreparatu zure akatsa ri ” OKER: “Erreparatu akats bat egin *duzulari” ZUZEN: “Erreparatu akats bat egin duzula”

ZUZEN: “Jabetu zure akatse z ” OKER: “Jabetu akats bat egin *duzulaz” ZUZEN: “Jabetu akats bat egin duzula”

3.5.- EGIAZTATU…-LA

Page 194: 00 a Estilo-liburua Osorik

Kontuz ibili behar dugu gaztelaniazko comprobar aditzarekin: normalean, egiaztatu itzultzen dugu, baina ez da beti zuzena:

1- Euskarazko begiratu/aztertu/ikusi esan nahi badu (hau da, gaztelaniazko verificar), ez da zuzena: “Antes de partir, comprueba/verifica si el coche pierde gasolina”OKER: “Abiatu aurretik, *egiazta ezazu autoak gasolina galtzen duen”ZUZEN: “Abiatu aurretik, begira/azter/ikus ezazu autoak gasolina galtzen duen”

2.- Euskarazko ohartu/jabetu esan nahi badu (hau da, gaztelaniazko observar), ez da zuzena:“He comprobado/observado que últimamente vienes tarde al trabajo”OKER: “Azken bolada honetan lanera berandu zatozela *egiaztatu dut”ZUZEN: “Azken bolada honetan lanera berandu zatozela ohartu naiz”

“Como podrán ustedes comprobar/observar…”OKER: “*Egiazta dezakezuenez…”ZUZEN: “Ikus dezakezuenez…”

3- Euskarazko baieztatu (hau da, gaztelaniazko confirmar) esan nahi badu, berriz, zuzena da, eta -la hartzen du (ez -n):

“Comprobé/confirmé que el coche perdía gasolina”ZUZEN: “Autoak gasolina galtzen zuela egiaztatu nuen” (hau da, susmoa nuen autoak gasolina galtzen zuela; beraz, begiratzera joan eta bai, galtzen zuela egiaztatu nuen)

Horrenbestez:“He de comprobar si el coche pierde gasolina”OKER: “Autoak gasolina galtzen duen *egiaztatu behar dut”ZUZEN: “Autoak gasolina galtzen duen begiratu/aztertu behar dut”

“Antes de acostarte, comprueba si has cerrado bien la puerta”OKER: “Oheratu aurretik, *egiaztatu atea ongi itxi duzun”ZUZEN: “Oheratu aurretik, begiratu atea ongi itxi duzun”(Zuzena da, ordea, beste hau: “Oheratu aurretik, atea ongi itxi zuela egiaztatu zuen”; izan ere, hau esan nahi du: begiratzera joan eta atea ongi itxi zuela ikusi zuen)

Laburbilduz: egiaztatu aditzak -la hartzen du (ez -n), eta zerbait baieztatu edo frogatu izana adierazteko erabili behar da.

3.6.- PARTITIBOA:

Noiz erabiltzen da partitiboa?

Page 195: 00 a Estilo-liburua Osorik

Ezezko perpausetan: “Ez dut ezertarako gogorik”Galderetan: “Ba al duzu surik?”Baldintzetan: “Astirik (baldin) baduzu, etor zaitez kafetxo bat hartzera”, “Laguntzarik behar izanez gero, eskatu lasai”Baiezkoetan, indartu nahi denean: “Zuberoan bada euskaldunik! Zer uste zenuen, bada!”, “Oraindik badaukazu zer ikasirik”Aditzondoak sortzeko: “Isilik geratu da”, “Gaixorik dago”Aditz-izenekin, ezina adierazteko: “Ez dut amaitzerik izan” “Ez zuen ikusterik lortu”Superlatiboarekin batera: “Hori da gure bereizgarririk handiena”Zenbatzaile zehaztugabeekin: “Eskerrik asko”, “Buruhausterik franko eman dizkit horrek”Gabe eta ezean formen aurretik : “Gasolinarik gabe geratu ginen”, “Ogirik ezean, ez da txarra artoa”

Horrez gainera, partitiboa erabiltzean aditza singularrean jarri behar da beti: “Ez *ditu zientzia-fikziozko libururik irakurtzen” “Ez du zientzia-fikziozko libururik irakurtzen”

Partitiboa NOR . Erreparatu esaldi hauei:“Ekarri duzu liburua?”“Ekarri duzu libururik?”

Zer, sumatzen al duzue alderik? Bai, ezta?Argi dago lehen esaldikoa mugatua dela: liburu jakin bati buruz ari da (nire liburua, atzo utzi nizun liburua…), eta, gainera, zalantzarik gabe, liburu bakarra da. Bigarren esaldian, berriz, mugagabea da, eta liburu bat edo bat baino gehiago izan daitezke. Gauza bera gertatzen da ezezka ere:“Ez dut liburua ekarri” (mugatua: zurea, adibidez)“Ez dut libururik ekarri” (mugagabea: bat ere ez)

Hona hemen beste adibide batzuk:“Nire auzoan ez daude horrelako *etxeak” “Nire auzoan ez dago horrelako etxerik”

“Badaude *hodeiak zeruan?” “Ba al da hodeirik zeruan?”

“Bikoteek ongi pentsatu behar dute haur bat eduki nahi duten” (ondo dago, honela jarraitzen badu: “Bikoteek ongi pentsatu behar dute haur bat ala bi eduki nahi duten”; hau da, bat horrek benetan bat zenbatzailea adierazten badu”. Bestela, honela behar du: “Bikoteek ongi pentsatu behar dute haurrik eduki nahi duten”

3.7.- *-NA BAINO/BEZAIN/BEZALA/ADINA -N BAINO/BEZAIN/BEZALA/ADINAPerpaus konparatiboetan, mendeko aditza agertzen bada, -n atzizkia hartzen du, ez -na.“Atzerritarrek uste *dutena baino merkeagoa da herrialde hori” “Atzerritarrek uste duten baino merkeagoa da herrialde hori”“Nagusiak agindu *ziena baino gehiago kobratu zuten” “Nagusiak agindu zien baino gehiago kobratu zuten” “Ez zara guk espero *genuena bezain aberatsa” “Ez zara guk espero (genuen) bezain aberatsa”“Udalak erosi *dituenak adina etxe erosi dituzte enpresa horiek” “Udalak (erosi dituen) adina etxe erosi dituzte enpresa horiek”

3.8.- BAILITZAN, BAILUEN…

Page 196: 00 a Estilo-liburua Osorik

Forma horiek, berri samarrak izateaz gainera, gramatika-legeen kontra eratuak omen dira. Beraz, onartuta dauden arren, hobe da ba-… bezala egitura erabiltzea. Adib.:

“Nahi zuen guztia egiten zuen, Jainkoa bailitzan” h. “Nahi zuen guztia egiten zuen, Jainkoa balitz bezala”“Zeharka begiratzen zigun, gugandik zerbait nahi bailuen” h. “Zeharka begiratzen zigun, gugandik zerbait nahi balu bezala”

3.9.- HAIN… *-LA

OKER: “Hain gaiztoa da, ez *duela inork maite”ZUZEN: “Hain gaiztoa da / Hain da gaiztoa, ez du inork maite”

“Ez du inork maite, hain da gaiztoa” (esaldia ordena horretan emanez gero, bigarren perpauseko aditza hain formaren ondoan jarri behar da)“Hain gaiztoa da, ez baitu inork maite”“Hain gaiztoa da, ezen/non ez baitu/duen inork maite” (maila jasoan erabiltzekoa)

Page 197: 00 a Estilo-liburua Osorik

22. IKASGAIA: NOREN/NONGO ETA NORENTZAT/ZERTARAKO, HIZTEGIA, KALKO OKERRAK ETA BESTE KONTU BATZUK

1.- NOREN/NONGO ETA NORENTZAT/ZERTARAKO

1.1.- NOREN/NONGOAskotan, ez da erraza izaten bi kasu horiek bereiztea. Dena den, jarraibide batzuk ematen saiatuko gara:Oro har, NONGO kasuak jatorria adierazten du (NON edo NOIZ dauka oinarrian), eta NOREN kasuak, berriz, jabetza (NORK dago oinarrian). Horrenbestez, zalantzarik dugunean, azpian zer dagoen begiratu behar dugu: NON DAGO (edo NOIZ DAGO) ala NORK DU dagoen. Adib.:

Telebistaren eragina ala telebistako eragina den ez badakigu, galdera hau egin behar diogu geure buruari: Zer da, berez, telebistan dagoen eragina ala telebistak duen eragina?Lehena balitz, NONGO izango litzateke, baina, bigarrena denez, NOREN da.

Beste adibide batzuk:

“Elizaren isiltasuna” (Eliza instituzioa isilik dagoela adierazten du)“Elizako isiltasuna” (elizan –eraikinean– dagoen isiltasuna)

“Euskaltegiko taberna” (euskaltegian bertan taberna dagoela esan nahi du)“Euskaltegiaren taberna” (euskaltegia da tabernaren jabea)

“Mahaiko faktura behar dugu” (mahaian dagoena)“Mahaiaren faktura behar dugu” (mahaiari dagokiona)

“Ekarri liburuko argazkia” (liburuan dagoen argazkia)“Ekarri liburuaren argazkia” (liburuari atera diogun argazkia)

Dena den, ez pentsa azalpen horien bidez irtenbide magikorik eman dizuegunik, askotan bereizketa ez baita hain argia. Izan ere, maiz, biak izan daitezke, eta ohitura-kontua baino ez da bata edo bestea erabiltzea. Adib:

Sukaldeko armairua ala sukaldearen armairua? Berez, biak izan daitezke (“sukaldean dagoen armairua” nahiz “sukaldeak duen armairua”), baina ohituraz sukaldeko armairua esaten da.

Gauza bera gertatzen da beste hauetan ere:Autoko atea / autoaren ateaEtxeko leihoa (erabiliagoa) / etxearen leihoaRealeko entrenatzailea (Egunkariaren estilo-liburuan hobetsia) / Realaren entrenatzaileaOsasunako jokalaria (Egunkariaren estilo-liburuan hobetsia) / Osasunaren jokalariaTalde armatuko kidea (Egunkariaren estilo-liburuan hobetsia) / talde armatuaren kidea

Page 198: 00 a Estilo-liburua Osorik

Beste batzuetan, bereizketa oso ondo datorkigu. Adibidez:Nola itzuliko zenukete “El embajador de Alemania”?Alemaniako enbaxadorea? ala Alemaniaren enbaxadorea? Erabilera-ohiturak direla-eta, Egunkariaren estilo-liburuan Alemaniako forma hobesten dute. Baina sintagma hedatzen denean, “Alemaniak Frantzian duen enbaxadorea” esateko, adibidez, Alemaniaren Frantziako enbaxadorea erabili behar dela diote.

1.2.- NORENTZAT/ZERTARAKO

Gehienetan, NORENTZAT kasua bizidunei lotuta erabiltzen da, eta ZERTARAKO, berriz, bizigabeei lotuta. Adib.:

“Txostena baliagarria da teknikarientzat” (NORENTZAT)“Txostena baliagarria da euskararen normalizaziorako” (ZERTARAKO)

“Produktu hori ez da egokia umeentzat”“Produktu hori ez da egokia odol-isurietarako” (ZERTARAKO)

Horrenbestez:

OKER: “Txosten *horrentzat, 2.000 inkesta egin dira”ZUZEN: “Txosten horretarako, 2.000 inkesta egin dira” (ZERTARAKO)

OKER: “Produktu hori ez dago *odol-isurientzat eginda”ZUZEN: “Produktu hori ez dago odol-isurietarako eginda” (ZERTARAKO)

OKER: “Lege hori *lursailentzat ere baliagarria da”ZUZEN: “Lege hori lursailetarako ere baliagarria da” (ZERTARAKO)

Baina kontuz, batzuetan izen bizigabeei NORENTZAT lot dakieke-eta. Adib.:

OKER: “Zazpi *autotarako lekua”ZUZEN: “Zazpi autorentzako lekua” (ez baitu esan nahi “zertarako da lekua”, baizik eta “norentzat/zerentzat da lekua”. “Zertarako da” balitz galdera, erantzuna “aparkatzeko” izango litzateke)

2.- HIZTEGIA

*mermelada marmeladahereje h. heretiko*gonbita gonbit*kainoi kanoi*kainabera kanabera*komisaldegi polizia-etxe (edo komisaria)

Page 199: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.- KALKO OKERRAK

3.1.-*ZENTRATU

Aditz horren ordez, beste batzuk erabil daitezke:“Ez ibili adarretatik eta *zentratu zaitez” “Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira”

“Eztabaida kiroldegi berrian *zentratu zen” “Eztabaidan kiroldegi berria izan zuten mintzagai”, “Eztabaida kiroldegi berriari buruzkoa izan zen (batez ere)”, “Eztabaidagaia kiroldegi berria izan zen (batez ere)”

3.2.- LUZATU / IRAUN

Kontuz ibili luzatu aditzarekin, askotan iraun aditzaren ordez erabiltzen baitugu. Adib.:“Bilera bi ordu(z) *luzatu zen” “Bilerak lau ordu iraun zuen”

Erreparatu, gainera, iraun aditza singularrean jokatzen dela, orduak bat baino gehiago izanda ere. Hau da:“Lau ordu iraun *zituen” “Lau ordu iraun zuen”

3.3.- ALCANCEKontu handiz itzuli behar dugu hitz hori. Izan ere, azken boladan badirudi dena dela irismen. Egia da batzuetan hala dela, baina ez beti. Ikus dezagun:1- Irismen, helmen:“Telescopio de gran alcance” “Helmen handiko teleskopioa”

2- Armei buruz ari garenean ere, helmen, irismen, tiramen erabiltzen dira:“Este cañón tiene un alcance de veinte kilómetros” “Kanoi honek hogei kilometroko tiramena du”Eta kontuan izan beti ez dagoela zertan tiramen erabili. Adibidez, testuinguru ez teknikoetan, formula naturalagoak erabiliko ditugu:“La escopeta tenía un alcance de 2 km” “Eskopetaren balak 2 km-raino iristen ziren”

3- Askotan, “garrantzi” edo “norainoko”, “zenbaterainoko” esan nahi du:“Problema de mucho alcance” “Garrantzi handiko arazoa”“Desconozco el alcance del problema” “Ez dakit arazoa zenbaterainokoa den”

3.4.- MENDERATU aditza

Kontuz ibili mederatu aditzarekin, “mendean hartu” esan nahi baitu. Beraz:

ZUZEN: “Estatuko hizkuntzak gurea menderatzen du”OKER:“Ez du gai hori ongi *menderatzen” “Gai horretaz ez daki behar beste”“Ingelesa *menderatzea baloratuko da” “Ingelesez ondo jakitea kontuan hartuko da”

Page 200: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.5.- EZAGUTU/JAKIN

Erabili ezagutu aditza honetarako: 1- Conocer, tener relación con adierazteko (gauza, leku nahiz pertsonekin)“Bilbon ezagutu nuen Mikel”“Sakonki ezagutzen ditu Lizardiren lanak”“Gizakiak oraindik sua ezagutzen ez zuenean”“Lurraldea ongi ezagutzeko”

2- Conocer, reconocer, distinguir, identificar adierazteko“Kalean ikusi dut, baina ez nau ezagutu”“Ahotsagatik ezagutu zaitut”

Erabilera hauek ere zuzenak dira, baina gaur egun ez dira oso ohikoak:3- Eskertu (“Hartutako mesedeak ezagutu ditu”)4- Aitortu edo onartu (“Ez du bere hutsegitea ezagutu nahi”, “Ezagutu du oker zebilela”) 5- Sexu-harremanak eduki (“Nik ez dut ezagutzen gizonik).

Ez erabili ezagutu aditza:

1- Kalko nabarmenak direnean. Adib.:OKER: “Egitasmoak porrota *ezagutu zuen hasiera-hasieratik”ZUZEN: “Egitasmoak porrot egin zuen hasiera-hasieratik”

OKER: “Gure taldeak bost garaipen *ezagutu ditu bere historia osoan” ZUZEN: “Gure taldeak bost aldiz baino ez du irabazi bere historia osoan”

2- Hizkuntzekin:OKER: “Ez dut ingelesa ongi *ezagutzen”ZUZEN: “Ez dakit ongi ingelesez” (hizkuntzak jakin egiten dira, ez ezagutu)

3- Beste kasu hauetan:

OKER: “Ez dut zurrumurru hori *ezagutzen”ZUZEN: “Ez dut zurrumurru hori aditu”, “Ez dut zurrumurru horren berri”

OKER: “Denok *ezagutzen ditugu horrelako ustelkeria-kasuak”ZUZEN: “Denok daukagu horrelako ustelkeria-kasuren baten berri”

OKER: “Ikasleek beren autonomia-erkidegoko fauna *ezagutu behar dute” ZUZEN: “Ikasleek beren autonomia-erkidegoko fauna nolakoa den jakin behar dute”, “Ikasleek beren autonomia-erkidegoak zer-nolako fauna duen jakin behar dute”

“Es peligroso comer hongos si no conoces cuáles son los venenosos”OKER: “Arriskutsua da onddoak jatea, pozoitsuak zein diren *ezagutzen ez baduzu”ZUZEN: “Arriskutsua da onddoak jatea, pozoitsuak zein diren ez badakizu”ZUZEN: “Arriskutsua da onddoak jatea, pozoitsuak ezagutzen ez badituzu” (zuzena izan daiteke, “bereizi” adierazi nahi bada; alegia: “Arriskutsua da onddoak jatea, pozoitsuak bereizten ez badituzu”)

ZUZEN: “Zure semea ongi ezagutu behar zenuke”OKER: “Zure semeak egiten duena ongi *ezagutu behar zenuke”ZUZEN: “Ongi jakin behar zenuke zer egiten duen zure semeak”

Page 201: 00 a Estilo-liburua Osorik

3.6.- ADOSTASUNERA IRITSIOKER: "Alderdiek askatasun handiagoa izango dute negoziatzeko eta *adostasunera iristeko"ZUZEN: "Alderdiek askatasun handiagoa izango dute negoziatzeko eta ados jartzeko / bat etortzeko / akordioak lortzeko"

3.7.- ARGI BERDEA EMANOKER: "Maiatzaren 30ean, Udalbatzak argi berdea eman zion Tabakalerarekin sinatutako hitzarmenari"ZUZEN: "Maiatzaren 30ean, Udalbatzak baiezkoa eman zion Tabakalerarekin sinatutako hitzarmenari"

3.8.- GERTUTIK JARRAITUOKER: "Europar Batasuneko ordezkariek *oso gertutik jarraitu dituzte EAEko ingurumenari buruzko proiektuak"ZUZEN: "Europar Batasuneko ordezkariek adi-adi ikuskatu dituzte EAEko ingurumenari buruzko proiektuak", "Europar Batasuneko ordezkariek oso zorrotz egin dute EAEko ingurumenari buruzko proiektuen jarraipena"

OKER: "Nafarroako Foru Erkidegoko ordezkariek *oso gertutik jarraitu diete EAEko ingurumenari buruzko proiektuei"ZUZEN: "Nafarroako Foru Erkidegoko ordezkariek arreta handiz / interes handiz egin dute EAEko ingurumenari buruzko proiektuen jarraipena"

3.9.- IRAKURKETA EGINOKER: "Zein *irakurketa egin duzu Egunkariaren aurkako operazioari buruz? *Irakurketa ugari egin daiteke: elektorala, politikoa, ideologikoa…"ZUZEN: "Zer deritzozu Egunkariaren aurkako operazioari? Ikuspuntu askotatik azal daiteke: elektorala, politikoa, ideologikoa…"

3.10.- SINESGARRITASUNA GALDUOKER: "Sindikatuek diote Gobernuak *sinesgarritasuna galdu duela"ZUZEN: "Sindikatuek diote Gobernuaren esanak ez direla sinesgarriak"

4.- BESTE KONTU BATZUK

4.1.- HONEZKERO/DAGOENEKODagoeneko hitzak egiaztatutako zerbait adierazten du, kontu jakina da; harridura ere adierazten du: “Dagoeneko bukatu duzu?”, “Dagoeneko heldu da lanera: oraintxe bertan jaso dut haren mezu bat ordenagailuan”Honezkero, berriz, suposizioa edo ustea adierazteko erabiltzen da: “Atzo irten ziren; beraz, honezkero Madrilen izango dira / izan beharko lukete”

Iraganaz ari bagara, hobe da ordurako erabiltzea: “Esan zidan, baina ordurako banekien”, “Zazpietan deitu nion bulegora, baina ordurako etxerako bidean zen”

4.2.- OSOA/GUZTIAOsotasuna adierazteko, zatigarriak diren elementuekin oso erabiltzen da. Adib.:“Tarta osoa jan dute” / “Tarta osorik jan dute” “Liburu osoa irakurri behar duzu, ez atal bat” / “Liburua osorik / goitik behera irakurri behar duzu, ez atal bat”“Herri osoa arakatu dute, baina ez dute ezer aurkitu” / “Herria osorik / goitik behera…”

Page 202: 00 a Estilo-liburua Osorik

“Ikasgai osoa ikasi dut, baita adibideak ere” / “Ikasgaia osorik / goitik behera…”

Denbora adierazteko ere, maiz erabiltzen da:“Egun osoa eman dut lotan”“Aste osoa beharko dugu lan hau amaitzeko”“Urte osoan egon ginen etxetik atera gabe”

4.3.- -KO ETA -TAR ATZIZKIAK Ongi bereizi:Alkate gasteiztarra (Gasteizen jaioa) Gasteizko alkatea (Gasteizen alkate dena)

Horrenbestez, kontuz:*Espainiar gobernua Espainiako gobernua*Espainiar literatura Espainiako literaturaKale *eibartarrak Eibarko kaleakKonstituzio *espainiarra Espainiako konstituzioaGazta *italiarra Italiako gazta*Espainiar parlamentua Espainiako parlamentua*Frantziar Iraultza Frantziako Iraultza

Beste hauek, berriz, zuzenak dira, hiztegietan baitaude: Iberiar katamotza, amerikar bisoia…Erromatar Inperioa

Eta kontuz ibili gaztelaniazko adjektiboekin, baliteke-eta euskaraz ez beti izenondoa izatea. Zer adierazi nahi duen pentsatu behar da (beti bezala). Adib.:El continente africano: *afrikar kontinentea AfrikaLa conquista romana: *erromatar konkista erromatarren konkista

Bestalde, -ar/-tar atzizkia duten hitzak izenaren aurretik jartzea hobesten da:Idazle espainiarra h. espainiar idazlea

Dinastien izenak ere -ar/-tar atzizkiaren bidez eman behar ditugu (ikus onomastika-txostena). Adib.: *Borboiak borboitarrak (letra xehez)

Eta, ikus daitekeenez, -ar/-tar atzizkia duten hitzak letra xehez idazten dira: Ameriketako Estatu Batuak, baina estatubatuarrak (letra xehez)

4.4.- *NORBERE NORBERAREN, NOR(K…) BERE / BAKOITZA(K…) BERE

Norbera, nor bere eta antzekoen ordez, sarritan, bakoitza erabiltzeko joera dugu. Adib.:

“*Bakoitzak ikus dezala zer egin” “Norberak ikus dezala zer egin”

Bestalde, *norbere forma ez da zuzena. Horren ordez, norberaren edo nor(k…) bere, bakoitza(k) bere erabili beharko dira:“Nor bere etxera joan dadila”“Ikasleei aske lan egiten utzi behar zaie, nork/bakoitzak bere estiloa lant dezan”“Poesian, nork bere hizkera du”“Norberak zaindu behar du osasuna”“Norberaren lanak zuzentzen ikastea da helburua” edo “Nork bere lanak zuzentzen ikastea da helburua”

Page 203: 00 a Estilo-liburua Osorik

4.5.- IZAN EZIK / EZ EZIK… EREKontuz ibili, batzuek bi forma horiek nahasten dituzue-eta. Esanahia ez dute bera:

Izan ezik: “Zu izan ezik, beste guztiak etorri dira (zu ez, beste guztiak bai) (sinonimoa: salbu).Ez ezik… ere: “Zu ez ezik, beste guztiak ere etorri dira” (zu bai, eta beste guztiak ere bai).

Formaz ere desberdinak dira:

Lehenak izan aditza eraman behar du berarekin batera, nahitaez. Beraz: “Zu *ezik, beste guztiak etorri dira” (okerra da) “Zu izan ezik, beste guztiak etorri dira” (zuzena)Dena den, ezik bakarrik erabil daiteke, beste zentzu batez, aditzari lotuta:“Ikusi ezik, ez dut sinetsiko” (ikusi ezean, ikusten ez badut)“Nik ere maiz dut gogoan mendi eder hura, begiz ikusi ezik ere” (ikusi gabe ere)

Bigarrenak ez darama aurretik, baina bereiz, eta ondoren ere eraman ohi du (dena den, ez da nahitaezkoa). Beraz: “Zu *ezezik, beste guztiak etorri dira” “Zu ez ezik, beste guztiak ere etorri dira”

4.6.- DECENAS DE MILES DE MILLONES Euskaraz, naturalagoa da dozenaka erabiltzea neurritzat, hamarka baino: “Hamarka mila milioi izaki” “Dozenaka mila milioi izaki”

Horrez gainera, kontuz! Hamarnaka beste gauza bat da: “hamarreko multzotan” adierazten du.

4.7.- MAILA, ESPARRU, ARLO, ALOR, MUNDU...Hitz horiek gehiegi erabiltzen dira, inolako beharrik gabe, askotan gauza bera adierazten baita kenduta ere.“Zuzendari mailako bilera izan zen ostegunean” “Zuzendarien bilera izan zen ostegunean”

“Euskal Herri mailan etxebizitzek prezio-igoera handia izan dute aurten” “Euskal Herrian etxebizitzen prezioa izugarri garestitu da aurten”

“Estatu mailako txapelketa jokatuko du” “Estatuko txapelketa jokatuko du”

“Se han firmado varios acuerdos, tanto a nivel de la UE como a nivel estatal, regional y local”“Zenbait hitzarmen sinatu dira, hala EB mailan nola estatu, eskualde eta toki mailan” “Hainbat hitzarmen sinatu dira, hala EBko erakundeetan nola estatuetako, eskualdeetako eta tokian tokiko erakundeetan”, “Hainbat hitzarmen sinatu dira, hala EBkoak nola estatukoak, eskualdekoak eta tokian tokikoak”

“Kulturaren munduari/alorrari/esparruari emandako diru-laguntzak urriak dira oso” “Kulturarako emandako diru-laguntzak urriak dira oso”

Bestalde, kontuan hartu hitz elkartuei buruzko ikasgaian aipatzen genuena: “Euskaltzaindiak maila postposizioen adibidetzat ematen du (adib.: egitura mailan, eskualde mailako zerbitzua…), baina, ahal dela, ez erabili. Eta, erabiltzekotan, kontuan hartu hor postposizioa dela, eta, beraz, ez duela marratxorik behar. Baina beste

Page 204: 00 a Estilo-liburua Osorik

maila bat ere badago, “gradua” adierazten duena, eta hori marratxoz idatzi behar da: ahaidetasun-maila, purutasun-maila…”

4.8.- -TZEKO ESKATU, -TZEA PROPOSATU

Normalean, eskatu aditzarekin -tzeko erabiltzen da, eta proposaturekin, berriz, -tzea. Adib.:

“Eskatu ikasleei marrazki bat *egitea” “Eskatu ikasleei marrazki bat egiteko”“Bere ordez *joatea eskatu zidan” “Bere ordez joateko eskatu zidan”

“Berarekin Afrikara *joateko proposatu zidan” “Berarekin Afrikara joatea proposatu zidan”

Dena den, batzuetan gauzak ez dira hain zurrunak:

“Proposatu ikasleei marrazki/txango bat egitea” Denon artean egingo dugu, irakasleak ere bai “Proposatu ikasleei marrazki/txango bat egiteko” Ikasleek soilik egingo dute (beste modu batera esanda: “Proposatu ikasleei marrazki/txango bat egin dezatela”)

4.9.- HAMARKADAK:

Hamarkada adierazten duen zenbakiaren ondoren ez da punturik jarri behar, ez baita “garren” irakurri behar.

“La década de los ochenta”, “los ochenta”OKER: “*80. hamarkada” ZUZEN: “80ko hamarkada/hamarraldia” edo “80ko urteak”

4.10.- KOPURU/KANTITATE

EIMArako lanetan, ongi bereizten dugu noiz erabili bata eta noiz bestea:

Izen zenbakarriekin, kopuru; zenbakaitzekin, kantitate. Adib.:“Liburu kopuru handia ekarri du” (zuzena)“Adierazi zenbatekoa den botilako ur *kopurua” “Adierazi zenbatekoa den botilako ur kantitatea” (eta hobeto: “Adierazi zenbat ur dagoen botilan”)“Hidrogeno *kopurua neurtu behar dugu” “Hidrogeno kantitatea neurtu behar dugu” (eta hobeto: “Zenbat hidrogeno dagoen neurtu behar dugu”)

Hizkera teknikoa ez bada, ahal bada hobe da zenbat erabiltzea:“Grafikoan, haur bakoitzak aurten irakurritako liburu kopurua adierazi da” “Grafikoan, haur bakoitzak aurten zenbat liburu irakurri dituen adierazi da”

Page 205: 00 a Estilo-liburua Osorik

23. IKASGAIA: ERDAL FORMULAK EUSKARAZ

BALDINTZAZKOAK

1.- A condición de *-ren baldintzapean"Se podrán conceder las ayudas a condición de presentar las solicitudes antes del 31 de diciembre"KALKOA: "Diru-laguntzak eman ahalko dira, eskaerak abenduaren 31 baino lehen *aurkeztearen baldintzapean"ZUZEN: "Diru-laguntzak emango dira, baldin eta eskaerak abenduaren 31 baino lehen aurkezten badira", "Diru-laguntzak jasotzeko, abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak"

2.- A petición de *-ren eskariz"El plazo de ejecución de las obras podrá ampliarse a petición del interesado"KALKOA: "Obrak egiteko epea luzatu ahal izango da, *interesdunaren eskariz"ZUZEN: "Obrak egiteko epea luzatu ahal izango da, interesdunak hala eskatzen badu / hala eskatuz gero", "Obrak egiteko epea luzatuko bada, interesdunak eskatu egin behar du"

3.- En el supuesto de *-ren suposamenduan"En el supuesto de la no aprobación del acta por parte de la Corporación…"KALKOA: "Udalbatzaren aldetik akta *ez onartzearen suposamenduan…"ZUZEN: "Udalbatzak akta onartzen ez badu…"

4.- En su defecto"La policía deberá obtener el permiso del interesado para entrar en el domicilio del mismo, o, en su defecto, la oportuna autorización judicial"ZUZEN: "Herritarren etxean sartzeko, Poliziak herritar horien baimena behar du, edo, horrelakorik izan ezean, epailearen baimena", "Herritarren etxean sartzeko, Poliziak herritar horien baimena behar du; eta, horrelakorik ez bada / horiek baimenik ematen ez badute, epailearena / epailearen baimena"

KAUSAZKOAK

5.- "A causa de…" *-ren kausaz"La Bolsa ha bajado a causa del incremento del precio del petróleo"KALKOA: "Burtsak behera egin du, petrolioaren prezioaren *igoeraren kausaz / *igoeragatik / *igoera dela medio"ZUZEN: "Burtsak behera egin du, petrolioaren prezioak gora egin duelako", "Petrolioaren prezioak gora egin du; horrexegatik egin du behera Burtsak", "Petrolioaren prezioak gora egin du; horrek ekarri du Burtsaren beherakada"

6.- Con el argumento de *-ren argudioarekin"Quieren renovar las aulas con el argumento de la matriculación por parte del alumnado"KALKOA: "Ikasgelak berritu nahi dituzte, ikasleen matrikulazioaren *hazkuntzaren argudioarekin"ZUZEN: "Ikasgelak berritu nahi dituzte, gero eta ikasle gehiago matrikulatzen baitira","Gero eta ikasle gehiago matrikulatzen direnez, ikasgelak berritu nahi dituzte", "Gero eta ikasle gehiago matrikulatzen dira, eta horregatik berritu nahi dituzte ikasgelak"

7.- Con motivo de *-ren kariaz"Hemos organizado una cena con motivo de la celebración del segundo aniversario de la Sociedad"KALKOA: "Afari bat antolatu dugu, Elkartearen bigarren urteurrenaren *ospakizunaren kariaz"ZUZEN: "Afari bat antolatu dugu, Elkartearen bigarren urteurrena ospatzeko / ospatze aldera", "Elkartearen bigarren urteurrena ospatu nahi dugula-eta, afari bat antolatu dugu"

Page 206: 00 a Estilo-liburua Osorik

8.- Con ocasión de *-ren abagunearekin"Se celebrarán distintas actividades, con ocasión de la visita del Lehendakari"KALKOA: "Ekitaldi batzuk izango dira, lehendakariaren *etorreraren abagunearekin"ZUZEN: "Zenbait ekitaldi izango dira, lehendakaria datorrela-eta", “Lehendakaria datorrenez, zenbait ekitaldi izango dira”

9.- En virtud de "Ha podido estudiar en Estados Unidos en virtud de la subvención concedida por el Gobierno Vasco"ZUZEN: "Estatu Batuetan ikasi ahal izan du, Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzari esker", "Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza dela medio, Estatu Batuetan ikasi ahal izan du"

HELBURUZKOAK

10.- A efectos de *-ren ondorioetarako"Se han adopatado diversas medidad a efectos de impulsar la actividad industrial en nuestra zona"KALKOA: "Zenbait neurri hartu dira, gure eskualdeko industria-jarduera *bultzatzearen ondorioetarako"ZUZEN: "Zenbait neurri hartu dira, gure eskualdeko industria-jarduera bultzatzearren / bultzatu nahian / bultzatzeko "

11.- Al objeto de *-ren helburuarekin"Fue escogido al objeto de representar al IVAP en los tribunales de selección de personal"KALKOA: "Aukeratu zuten, langileak hautatzeko epaimahaietan IVAPen ordezkari *izatearen helburuarekin"ZUZEN: "Langileak hautatzeko epaimahaietan IVAPen ordezkari izateko aukeratu zuten", " IVAPen ordezkari izendatu zuten, langileak hautatzeko epaimahaietan aritzeko"

12.- Con el deseo de *-ren nahiarekin"Un saludo, junto con mis deseos de una pronta recuperación"KALKOA: "Agur bat, laster sendatuko *zarelako nahiarekin"ZUZEN: "Ahalik lasterrena sendatuko zarelakoan, agur t´erdi"

13.- Con el objeto de *-ren helburuarekin"La Orquesta Sinfónica de Euskadi ofrece conciertos didácticos con el objeto de dar a conocer la música clásica entre los niños"KALKOA: "Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoak ematen ditu, umeen artean musika klasikoa *zabaltzeko helburuarekin"ZUZEN: "Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoak ematen ditu, umeen artean musika klasikoa zabaltzeko"

14.- Con la voluntad de *-ren borondatearekin"Firmaron el documento con la voluntad de aunar esfuerzos en la lucha contra la discriminación de la mujer"KALKOA: "Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan indarrak *batzearen borondatearekin"ZUZEN: "Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan indarrak batzeko/batzearren","Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan bat egiteko"

15.- Con vistas a *-i begira"Se organizaron numerosos cursos con vistas a la mejora de la capacitación lingüística de los trabajadores"KALKOA: "Ikastaro asko antolatu ziren, langileen hizkuntza-gaitasuna *hobetzeari begira"ZUZEN: "Ikastaro asko antolatu ziren, langileen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko"

16.- "En aplicación de *-ren aplikazioan

Page 207: 00 a Estilo-liburua Osorik

"En aplicación de lo dispuesto en el Estatuto de los Trabajadores…"KALKOA: "Langileen Estatutuan ezarritakoaren *aplikazioan…”ZUZEN: "Langileen Estatutuan ezarritakoa betez/betetzeko…"

17.- En cumplimiento de "En cumplimiento de los preceptos recogidos en la Ley 30/92…"ZUZEN: "30/92 Legean jasotako arauak betetzeko…"

18.- En evitación de "Se lo llevaron de allí en evitación de males mayores"ZUZEN: "Gaitzagorik ez gertatzeko / gerta ez zedin eraman zuten handik"

19.- En orden a "Los partidos presentaron sus propuestas en orden a su aprobación por el Pleno municipal"ZUZEN: "Alderdiek beren proposamenak aurkeztu zituzten, Udalbatzak onartzeko / onar zitzan"

20.- Para conocimiento de"El edicto permanecerá durante diez días en el tablón de anuncios para conocimiento de los interesados"ZUZEN: "Ediktua hamar egunez egongo da iragarki-oholean, interesdunak jakinaren gainean jartzeko / jakinaren gainean egon daitezen"

21.- Para su posterior"Prepararon un borrador para su posterior deliberación en el Consejo de Gobierno"ZUZEN: "Zirriborro bat prestatu zuten, Gobernu Kontseiluan eztabaidatzeko"

KONTZESIBOAK

22.- A riesgo / Con el peligro de *-ren arriskuarekin"Se embarcó en el proyecto a riesgo de quedarse din dinero"KALKOA: "Proiektuan sartu zen, dirurik gabe *geratzearen arriskuarekin"ZUZEN: "Proiektuan sartu zen, jakin bazekien arren dirurik gabe gera zitekeela","Proiektuan sartu zen, dirurik gabe gera zitekeela ondotxo jakin arren","Jakin bazekien dirurik gabe gera zitekeela; hala ere, proiektuan sartu zen"

23.- Con la dificultad de *-ren zailtasunarekin"Desempeñó una gran labor, con la dificultad de ser la única mujer entre tantos hombres"KALKOA: "Lan ederra egin zuen, hainbeste gizonezkoren artean emakumezko bakarra *izatearen zailtasunarekin"ZUZEN: "Lan ederra egin zuen, hainbeste gizonezkoren artean emakumezko bakarra izatea oztopo bazuen ere", "Lan ederra egin zuen, nahiz eta hainbeste gizonezkoren artean emakumezko bakarra izatea oztopo zuen"

24.- Sin perjuicio de *-ren kaltetan / kalterik gabe"El plazo de presentación de solicitudes será de diez días, sin perjuicio de la posibilidad de la ampliación del mismo"KALKOA: "Eskabideak aurkezteko epea hamar egunekoa izango da, epe hori zabaltzeko aukeraren *kaltetan/*kalterik gabe"ZUZEN: "Hamar egun izango dira eskabideak aurkezteko; nolanahi ere, epe hori luzatu ahal izango da"

MODUZKOAK

Page 208: 00 a Estilo-liburua Osorik

25.- Con arreglo a"Las ayudas fueron concedidad con arreglo a lo dispuesto en el Reglamento"ZUZEN: "Araudian jasotakoaren arabera eman ziren diru-laguntzak"

26.- Con carácter de urgencia /con carácter forzoso/general/oficial/prioritario"El Decreto se tramitará con carácter de urgencia"ZUZEN: "Dekretua presazko prozeduraz izapidetuko da"

"Los trabajadores deberán respetar el horario con carácter forzoso"ZUZEN: "Langileek derrigorrean bete behar dute ordutegia","Langileak derrigortuta daude ordutegia betetzera"

"Las ayudas se destinarán con carácter prioritario a las zonas más desfavorecidas"ZUZEN: "Eremu behartsuenek izango dute lehentasuna laguntzak jasotzeko"

27.- Con inclusión de "La reunión se ha celebrado con inclusión de nuevos asuntos en el orden del día"ZUZEN: "Gaurko bileran beste gai batzuk sartu dira aztergai-zerrendan"

28.- De conformidad con"Las entrevistas se realizarán de conformidad con el calendario previamente acordado"ZUZEN: "Aurretik adostutako egutegia betez / -ri jarraituz / -ren arabera egingo dira elkarrizketak"

DENBORAZKOAK

29.- A raíz de"La situación empeoró claramente a raíz de la aprobación del nuevo convenio"ZUZEN: "Egoerak okerrera egin zuen nabarmen, hitzarmen berria onartu zenetik / zenez geroztik"

30.- Con anterioridad/posterioridad a "Se les valoraran los trabajos realizados con anterioridad a su integración en la Administración"ZUZEN: "Balioetsi egingo dira Administrazioan sartu baino lehen egin dituzten lanak"

31.- Con carácter mensual/anual…"Las reuniones de la comisión se celebrarán con carácter mensual"ZUZEN: "Batzordea hilean behin bilduko da"

32.- Con carácter previo a"Habrá de acreditarse el cumplimiento de ciertos requisitos con carácter previo a la solicitud de la subvención"ZUZEN: "Diru-laguntza eskatu baino lehen, baldintzak betetzen direla ziurtatu beharko da", "Diru-laguntza eskatzeko, baldintzak betetzen direla ziurtatu beharko da"

33.- Con carácter temporal"Ha sido nombrado director de la ikastola con carácter temporal"ZUZEN: "Ikastolako zuzendari izendatu dute aldi baterako"

34.- Previa audiencia/presentación/ autorización/ deliberación…"El decreto entrará en vigor previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno"ZUZEN: "Dekretua indarrean sartuko da, Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren"