05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala,...

28
Orioko eta Aiako aldizkaria 2013eko abenduaren 20a 346. zenbakia. 25. urtea karkara 05 Orioko kontuak Gureak Zarautza 09 Kirol Elkarrizketa Haritz lizarralde 10 Aiako berri azoka martxan 25 Herritarra Miguel romero Doinu barrokoen uberan Olatuen forma irudikatu nahi izan dute Orioko elizako organo berriaren egiturarekin. Instrumentuaren ateak irekita daude bisitatu nahi dutenentzat. Maialen sarasua

Transcript of 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala,...

Page 1: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

Orioko eta Aiako aldizkaria2013eko abenduaren 20a

346. zenbakia. 25. urteakarkara

05 Orioko kontuakGureak Zarautza

09 Kirol ElkarrizketaHaritz lizarralde

10 Aiako berriazoka martxan

25 HerritarraMiguel romero

Doinu barrokoen uberanOlatuen forma irudikatu nahi izan dute Orioko elizako organo berriarenegiturarekin. Instrumentuaren ateak irekita daude bisitatu nahi dutenentzat.

Maialen sarasua

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 1

Page 2: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

publizitAteA

2 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 2

Page 3: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 3

MAiAleN lujANbiO (dOInua: Gure aurreKO GuraSO ZaHarraK)

1bere ikurra, bere bihotzagaldu du afrika beltzak.Galera latza munduarentzat,besteentzat eta guretzat.esaldi batek deusezten dituesperantzarikan ezak,kunplitzeko edo saiatzekoakbaitira beti ametsak.urruti beti dago urrutiabitzen ez denarentzat.

2Ze izango zen sudafrika horiapartheida, banaketa;aberatsenen ta pobreenennahigabeko zatiketa.Ta jatorrizko herritar beltzakberen ametsak gordeta,Mandela buru zutela emanzioten denari buelta.ezinezkoa dirudienaere lor liteke eta.

3sudafrika hurrun egon liteke,baina halere eredu.euskal Herriko egoerantzatakaso har dezakegu.urte luzetan kateatutata zaurituta gaude gu,amesten dugun udaberriabeti egiten da negu.egun baten guk esaldi horiesan ahalko ote degu?.

HASi beRtSOtAN

Mandela: Egin arte denak dirudi ezinezkoa

karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxeaEusko Gudari, 2620810 Orio943 83 15 [email protected]

Editorea karkara taldea kultur elkartea

Zuzendaria lore berasaluze

Erredakzio taldea irati agirreazaldegi,onintza aiestaran, ikerGurrutxaga, eli lasa etaidurre lizarralde

Publizitatea iban egiguren

Publizitatearen diseinuaiban egiguren

Testuen zuzenketaelizabete Manterola eta rikardo uzkudun

Ale honetakolaguntzaileakegoitz dorronsoro,esperientzi eskola,ana G. de Txabarri, Mikel lizarralde,Goiuri unanueeta nikolas Zendoia

LaguntzaileakZigor esoaineta iñaki iturain

Diseinuakarkara taldea

Banatzaileaknaroa etxeberria eta esti uranga (orio)eli irureta (aia)

InprimategiaGertu koop. e. (oñati)lege gordailua ss-346/90issn 1132-1105Tirada 3.200 ale

karkarak ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.karkaran argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

Bi modulu 24,00 €

Hiru modulu 36,00 €

Lau modulu 48,00 €

Sei modulu 72,00 €

Zortzi modulu 96,00 €

Orrialde erdia 120,00 €

Orrialde osoa 204,00 €

Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

Bi modulu 31,00 €

Hiru modulu 47,00 €

Lau modulu 64,00 €

Sei modulu 95,00 €

Zortzi modulu 127,00 e

Orrialde erdia 174,00 €

Orrialde osoa 306,00 €

Publizitatea kontratatzeko:Iban Egiguren –688 859 682–edo [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

publizitAte pReziOAK

346

lAGuNtzAileAK

EUSKO JAURLARITZA

Kultura Sailakdiruz lagundutako

hedabidea

Nelson Mandelak esandako esaldi bati sanikolasetako bertso saioan Maialen Lujanbiok botatako bertsoak. karkara

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 3

Page 4: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

GutuNAK

4 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Villarriba eta Villabajo

Duela urte dezente telebistako iragarkibatek garbiketarako produktu bat sal-tzeko, herriko biztanleak zatitzen zituenlehian jarriz: Villarribaeta Villabajo.Orion ere toponimo hauek baditugu,Goiko Kaleeta Beheko Kaleizena har-tzen dutenak hurrenez hurren.

Bada, orain dela hilabete batzuk Uda-lak aho batez onartu zuen asteburuetanherriko plaza oinezkoentzat soilik uztea.Neurri berri honek ibilgailuei Oriotikateratzeko bidea Txanka-Hondartzakoaizango zela adierazten zien.

Denak hain sinplea zirudien arren,errealitateak beste zerbait erakustenzuen; trafiko guztia Iturbide aldapatikigaro eta trikimailu honekin ibilgailuekbiderik laburrena aurkitzea zutela xede.

Goiko Kaleko bizilagunen kexak izanostean, Udalak hori debekatzeko seina-leak jarriko zituela jakinarazi zuen.Udaltzainek jarritako zinta pare bat etahesi bati lotutako kartela, non Bidea itxi-tamezua irakurtzen zen. Oharra iraku-rri zitekeen arren, errealitatea bestela-koa zen; bidea ez zegoen itxita eta ibil-gailuek seinaleari ez zioten jaramonhandiegirik egiten, Pelotari kaleko atze-ko partetik sartu eta aldapan gora ekitenziotelako. Egun, zinta eta kartel horiekere desagertu eta autoen joan-etorriakbere horretan jarraitzen du. Udalak ziriasartu zigun Goiko Kaleko biztanleoi.

Orioko herriko Udala gaurdaino go-bernatzen duen Bilduri esan nahi diogu,ekologia ez dela soilik atez-atekoarendefentsa egitea, baizik eta harago doala.Goiko Kaleko biztanleak ez gara gutxia-go, oinezko ere bagara, lehen bezalaxegure etxeko leihoak zabalik mantendunahi ditugu, kutsadura akustikotik at,trafiko zalapartatsu eta arriskutsutikkanpo. Azken egunetan Iturbiden kon-pontzen ibili diren galtzadaren kalteakez dira kasualitate, begi bistakoa baita A-8 autopista pasatzen ari zaigula gurekaleetatik barrena, arazo honen besteadierazleetako bat besterik ez da. Ares-tian aipatutako iragarki ospetsu horre-tan bezalaxe Villarribaeta Villabajorenberezitasunik ez dezala egin, biak osa-tzen baitugu herria.

Udalak benetako irtenbide bat –zintaeta kartel sofistikatuakalbo batera utzi-ta–ematen digun bitartean, Beheko Ka-leko bizilagunei ere beste honakoa hela-razi nahi diegu: guganako begirunea era-kutsi eta enpatiaz jokatu dezatela.Oinezko garenean plazatik lasai askoibiltzea gustatzen zaigun moduan, gida-ri garenean herritik ateratzeko Txanka-ko bidea hartuz kilometro bat gehiagoegiteko alferkeria gainetik kendu daite-

keela, ez baita ezer kostatzen! Mustapha Tiar eta Hassan Tiar.

Errege Magoen etorreraeta jaiotza, kantu eta jantzilehiaketa

Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala,Errege Magoei ongi-etorria egiteko,panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar dira. Horretarako, abendua-ren 20an, ostiralarekin, 19:00etan, Ikas-tolako pergolan, izenak hartuko dizkie-gu sei urtetik gorako neska-mutilei.Ondoren, lehen entsegua, abenduaren23an, 19:00etan izango da.

18 urtetik gorako herritarrak ere ani-matu nahi ditugu sokari eutsiz eta suziaeramanez kabalgatan parte hartzera.Nahi duenak izena eman dezake egun,ordu eta toki berean edo entseguetan.

Bestalde, abenduaren 29an, jaiotzen,kantuen eta jantzien lehiaketa egingodugu Ikastolako pergolan, 17:00etan.

Polita izango litzateke, abenduaren 24arratsaldean, jaiotzarekin kalez kaleibiltzen diren taldeek ere lehiaketanparte hartzea. Talai Mendi .

Eskerrik asko, Orio

Duela 30 urte hasi ginen Orion lanean.Orain Zarautzera joatea tokatzen zaigu.

Urte guzti hauetan, Orioko herria etaUdala, gure ondoan izan zaituztegu,eguneroko jardunean. Zuen babesa etalaguntza oso hurbil sumatu ditugu. Ho-rregatik, herritar guztioi eta Udalarigure esker ona adierazi nahi dizuegu.

Gureak egin du, Orion, baina ez goazurrutira, behar duzuenerako Zarautzenaurkituko gaituzue.

Bihotz-bihotzez, eskerrik asko, Orio-ko Gureak Languneko langile guztionpartez. Nahi duzuen arte, ondo izan.

Orioko Gureak .

Aian ere LOMCE legeari ez

Aiako Lardizabal Guraso Elkarteak, ba-tzar orokorrean bilduta, ezezko borobilaadierazi nahi dio LOMCE legeari.

Gure hezkuntza defendatzea, lortu du-gun guztia mantendu eta hobetzea dagure helburua. Lege honek ez du hezkun-tza sistema hobetzeko balio, iraganeragaramatza. Atzerapauso nabarmena da.

Hezkuntza sistema demokratiko ba-ten partaide izan nahi dugu. Lege be-rriak murriztu egiten du gure seme-ala-ben heziketari eragiten dioten erabakie-tan parte hartzeko dugun eskubidea,

kontsultarako organo bihurtzen ditue-lako Eskola Kontseiluak.

Gure aukera hezkuntza euskaldun etaeleanitza da. Lege berriak gure hizkun-tza, euskara, eta gure curriculuma gu-txiesten ditu. Euskal administrazioareneskumenen esparrua argi eta garbi urra-tzen ditu, helburu zentralizatzailearekin.

Kalitatezko hezkuntza nahi dugu,ikasle euskaldun pluralak heziko ditue-na, gizarteko desberdintasunak gaindi-tzen lagunduko duena, integratzailea,aukeren berdintasunean oinarritua,parte-hartzailea, gure gizartetik eta kul-turatik eraiki eta antolatua.

Gure hezkuntza, gure hizkuntza, de-fendatuko ditugu eta horregatik LOM-CE legearen aurka antolatzen direnekintzak babestea adostu dugu. Baitagure herrian, Aian, lege honek ekarrikodituen eraginen gaineko sentsibilizazioekintzak garatu ere. Aiako Lardizabal Es-

kolako gurasoak.

Deia IRPH-k kaltetutakoei

Azken urte hauetan hainbat hitz berriikasi ditugu: preferenteak, Euriborra...Niri loa kendu didan hitza IRPH izan da:Indices de Referencia de Préstamos Hipo-tecariosdelakoa; hau da, nire ban-kuak –orain Bankoa, aurrezki kutxa mo-duan sortu zena–hipoteken interesakkalkulatzeko erabili ohi duen indizea.

Orain jakin dugu IRPH ilegala dela,eta sail horretan gauden bezerooi Euri-bor + 1 ezarriko digute. Baina nire hipo-teka berrikusi arte, IRPH ordaintzen ja-rraituko dut. Nire kasu berean baldinbazaudete, hemen uzten dizuet IRPH-kkaltetutakoen taldearen helbidea:www.irphstop.plazan.net

Astero elkartzen gara. Bilera asteaz-kenean egiten dugu, arratsaldeko zaz-pietan, Donostiako Anoetako CRAJ kul-tur etxean, Txuri Urdin izotz pista dago-en eraikuntzan. Karmele Moran.

Ez dira gaurko kontuak

Urteetako inposaketaren ondoren,1977ko urtarrilaren 19an Ikurriña berri-ro legeztatu eta aiarrek, hau ospatzeko,plazara atera zuten. Era berean udale-txeko leihotik zintzilikatu zuten. 37 urtegeroago Espainiako gobernuak, aiarronnahiari kasu egin gabe, espainiar bande-ra inposatu du, Euskal Herriko besteUdaletan bezala. Zuk ere honi erantzunbehar zaiola uste baduzu,urtarrilaren8an iluntzeko 19:00etan, Aiako kulturetxean egingo den bilerarako deia luza-tzen dizugu. Aiarrak Ikurriñaren alde.

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 4

Page 5: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 5

Gureak tailerreko langileakZarautzera aldatuko dira urtarrilean

Abenduaren 20an hartuko dituzte opo-rrak Orioko Gureak tailerreko langileeketa oporretatik bueltan ez dira laneraOriora itzuliko. Izan ere, 1983tik herrikosarrerako eraikinean egon ondoren, Za-rauzko Abendaño industriagunean da-goen pabiloi batean hasiko dira lanean.

Harri Iruin, Gureak Orio langunekoarduradunak esan digunez, eraikinarenegoera izan da aldaketarako arrazoia:Eraikuntza nahiko zaharkitua dago eta.beste baten bila hasitakoan. Udalekoekinharremanetan jarri ginen Orion jarrai-tzeko asmoarekin. Baina Orion egitekoakziren industria gunea atzeratu egin zeneta Zarautzen aurkitu genuen nasa bat.2007an erosi eta obrak egin nahi bazi-tuzten ere, krisialdiaren ondorioz, hanere proiektua geldituta egon zen. Gau-zak atzeratu egin dira, baina obrak2013an hasi eta Gabonetako oporretanleku aldaketa egingo dugu eta urte berria-rekin hasiko gara Zarautzen, dio Iruinek.

Horretarako makinak abenduaren23tik urtarrilaren 7ra artean Orioko tai-lerretik atera eta Zarautzen jarri behardituzte. Gureaken lanak ilaran egiten di-tugu. Makinak barruan muntatu zirenarren, Orion desmuntatu eta Zarautzenberriz muntatu beharko bagenitu kostuaigo ez ezik denbora ere luzatuko litzateke.Beraz, horma zati bat bota eta ahalik etagutxien desmuntatuta aterako ditugu.

Guztira 94 langile daude Orion –urri-tasun psikikoak edo buruko gaitza dute-nak– horietatik %20 oriotar eta aiarrak;egun 22. Beste enpresa batzuentzatmuntaiak egiten dituzte: txokolatinakbildu; automoziorako kableak; promo-zioak; kaxak; piezak; kremak… 17 bezerodauzkate, beraz, askotariko produktuakmuntatzen dituzte.

Zalantzak eta abantailakLeku aldaketak batik bat garraioari da-gokionez sortu ditu zalantzak senideeneta tailerreko arduradunen artean. Bai-na argi dute onbeharrez egingo dutelainstalazio hobeetara doazelako. Gureaktren geltokiaren ondoan egotetik Zarau-tzen Abendañon egotera alde handiadago, baina kokapena, abantaila ere izandaitekeela uste dute. Gure langileei norkbere burua aski izaten hobetzeko aukeraemango die. Oriotarrek orain arte ez zu-ten trena hartzen eta orain trena eta auto-busa hartzen ikasiko dute. Autobus publi-koan joateak ere lagunduko die pertsona

guztiekin elkarbizitzen, bestela ghettobat sortuko genuke. Batzuek ikastekoarazo gehiago izango dituzten arren, ezdugu uste arazo larririk izango dutenik,dio Harri Iruinek.

Udalarekin eta herritarrekin pozikHerritik badoazen honetan Udala, udal-tzainak eta herritarrak eskertu nahi izandituzte. Gugandik gertu izan ditugu etaedozer gauza eskatu izan dieguneanemateko prest azaldu dira. Hainbesteurte hemen pasatu ondoren penaz joangogara baina era berean Orion bizi izan du-gunarekin pozik.

Lanak ilaran egiten dituztenez, makinak ahalik eta gutxien desmuntatuta eraman nahi dituzte. karkara

eraikina zaharkitua egotea izan da aldaketaren arrazoi nagusia. urtarrilaren 7an hasiko dira Zarauzkoabendaño industria gunean atondu duten pabiloi batean lanean

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 5

Page 6: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

ORiOKO KONtuAK

6 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

lAbuR

KarkaraHilabetekaria urtarrilaren 31nUrte berriarekin aldaketak egiteko apro-

betxatzeko joera dugu. Bada, aurten KAR-

KARAk aldaketa izango duela gogorarazi

nahi dizuegu lerro hauen bitartez. Hala,

urtarriletik aurrera hilabetekari izatera

pasako da KARKARA eta lehendabiziko zen-

bakia urtarrilaren 31n kaleratuko da. Hila-

beteko azken ostiraletan izango dira da-

tozenak, salbuespenak salbuespen, eta

urtean 10 KARKARA argitaratuko ditugu.

Laguntzaile kanpaina GabonetanHerritarren babesa ezinbestekoa da KAR-

KARAren proiektuak aurrera jarraitzea po-

sible izan dadin. Euskarri digitalak orain-

dik ez du dirurik ematen. Horregatik,

proiektua babestuko duten herritarrak

behar ditugu. Abenduaren 22an, igandea-

rekin, merkatarien azokan mahaia jarriko

dugu, Gabon garaian herritarrei KARKARA

oparitzeko mezua zabalduz. Horrez gai-

nera, 2014an etxez-etxeko kanpaina abia-

tuko dugu laguntzaile berriak lortzeko.

Iban Egiguren KARKARAko publizitate ar-

duraduna izango da kanpaina egingo

duena.

ZerbitzuakPostetxeko bulegoa toki berrianAbenduaren 17tik hasi eta hilabete batez

gutxi gorabehera Itxas Etxean izango da

Orioko postetxea. Han utzi dieten lokale-

an ez dute telefono linearik izango eta,

horren ondorioz, ezin izango da telegra-

marik edota burofaxik bidali. Aldaketaren

arrazoia San Nikolas kaleko bulegoan ho-

bekuntza lanak egin behar dituztela da.

Lanek irauten duten denboran sortu di-

tzaketen arazo eta eragozpenegatik al-

dez aurretik barkamena eskatu nahi diete

postetxeko zerbitzuen erabiltzaileei Co-

rreosko langileek.

Abenduaren 22rako eskaintza azokaantolatu dute Arkupek eta Udalak

Gabonetako erosketak Orion egitea bul-tzatzeko asmotan, eskaintza berezienazoka egingo dute datorren abenduaren22an, igandearekin, Orioko plazan Ar-kupekoek Udalaren laguntzarekin. Goi-zeko 10:00etan hasita 18 postu izangodira denetariko produktuekin.

Opariak biltzeko mahaia KARKARAk ja-rriko du, eta bertan laguntzaile egitekoaukera ere izango da. Baita KARKARArengainean jakin nahi diren bestelako gau-zei buruzko informazioa eman ere..

Gainerako ekitaldiakAbenduaren 22an bertan, umeentzakotailerra antolatu du Mandalara taldeak.17:00etan hasita, Kultur Etxean, Manda-lak egingo dituzte, gero herriko zuhai-tzean jartzeko.

Hilaren 24an, goizeko 10:45ean, ka-lez-kale kantari arituko dira Orioko hau-rrak. Arratsaldean, berriz, Olentzeroreneta Mari Domingiren etorrera 17:00eta-tik aurrera Arkupe, Txurrumuski, Orio-ko Herri Ikastola, Zaragueta Eskola etaudalaren eskutik Olentzeroren eta MariDomingiren etorrera izango da17:00etatik aurrera Arkupe, Txurru-muski, Orioko Herri Ikastola, ZaraguetaHerri Eskola eta Udalaren eskutik.

Abenduaren 27an, gaueko 22:00etanizango da aurtengo Herribil ekitaldia.Harribilek antolatuta, Salatxo abesba-tzak, Danbolin musika eskolak, Uhatstaldea, Orioko Curriculuma Sortzen tal-dekoak, Kilometroak 2014koak eta TalaiMendi dantza taldea izango dira bertan,besteak beste. Umeentzako Gabonetakoparkea, berriz, urtarrilaren 3an izangoda, goiz eta arratsaldez, Karelan.Udako stock azokaren antzeko itxura emango diote abenduaren 22koari. karkara

Gabonetako agendan hori izango da berrikuntza nabarmenena.Herribil, Olentzeroren eta Mari dominigiren etorrera eta haurrenGabonetako parkea ere izango dira

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 6

Page 7: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 7

2013-2017 aldirako Orioko Udalareneuskararen erabilera-plana onartu da

Azaroaren 28an egindako udalbatzarre-an, euskararen inguruko gaiak izan zirenmahai gainean. Hala, hartutako eraba-kien artean, 2013-2017 aldirako OriokoUdalerako euskararen erabilera-planaonartu zen.

Planaren barruan sartzen dira, beste-ak beste, Udalaren irudi korporatiboan,barne harremanetan zein kanpokoetaneta udal baliabideetan erabiliko direnhizkuntza irizpideak zehaztea. Jon Agi-rresarobe euskara zinegotziaren hitze-

tan, nahiz eta Orioko beste Udalekin alde-ratuz oso euskalduna den, asko daukaguhobetzeko: txostenetan, ahozko erabile-ran, ordenagailuetako hizkuntzan…

Bizi-bizi festibalaEuskaraz bizi-bizi festibala egin zen au-rreko abenduaren 8an. Ikusmina sortuzuen herritarren artean, izan ere Euska-raz Bizi-bizi kanpainaren barruan egin-dako bideoa ikusteko aukera izan zutenplazara gerturatu zirenek.

Baina, horrez gainera, KataluniakoPlataforma per la llinguako kideak erebertan izan ziren. Haien hitzaldi labu-rrean beren esperientzia hemen ere ba-liagarria dela adierazi nahi izan zuten:Garrantzizkoa da hizkuntza ikasten aridirenei laguntza ematea. Ikastaro, klaseeta gramatikaz harago, behar-beharrez-koa dute gune bat izatea hizkuntza prak-tikatu ahal izateko.

Hala, haien ustez, zentzu horretan, gu-tako bakoitza irakasle ona izan daiteke;adibide bikaina. Horretarako, hizkuntza-rekiko konpromisoa txertatu behar dugugure eguneroko jardunean: eskolan, lane-an, familiarekin, lagunekin, erosketakegiterakoan… momentu guztietan.

Erabakien nondik norakoak azaldu zituen Jon Agirresarobek azaroaren 28ko udalbatzarrean. karkara

Kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatu beharrekohizkuntz irizpideak bertan behera utzi behar izan ditu udalakestatuko abokatuak legea urratzen duela esan eta gero

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 7

Page 8: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

KiROlA

8 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Joseba Tarantinok marka berria jarridu Oako eskaileretan: 10,89 segundo

Abenduaren 5arekin hasi ziren kirol eki-taldia sanikolasetan. Frontenis txapel-ketako finalerdiak jokatu ziren eta ber-tan erabaki abenduaren 8an zeintzukarituko ziren parez-pare txapelerakolehian.

Askoren ikusmina, ordea, San Nikolasegunean zegoen jarrita. Oako eskailere-tako desafioa zegoen jokoan iluntzeko20:00etan. Iazkoari erreparatuta, Cam-pos eta Tarantino ziren faborito nagu-siak. Guztira 6 parte hartzaile baino izanez ziren arren, maila ona ematekotan zi-ren bi faboritoak. Lehenengo saiakeranirrist egin zuen Andoni Camposek eta11,23 segundo behar izan zituen iaz 10,99segundoan marka jarri zuenak. JosebaTarantinok lehenengotik hautsi zuen iazCamposek jarritako errekorra, 10 ehu-nekotan hobetuz: 10,89 segundotan dagomarka berria.

Gainerako parte hartzaileak, IbaiPeña, Aitor Ostolaza, Aitor Larraza eta

Joseba Altuna izan ziren, hurrenez hu-rren hala sailkatuak.

3x3 txapelketan 115 taldetik goraAbenduaren 7an pilota partiden jaialdiaizan zen frontoian. Otaegi aisa nagusituzitzaion Garrido V.enari eta Mikel Goñiketa Kokak mendean hartu zituzten Eugieta Otxandorena. Hilaren 8ko fronteni-seko finaletan Calcerrada eta Romeroizan ziren txapeldun Albizuriren eta Bil-baoren kontra.

Egun berean jokatu zen saskibaloiko3x3 txapelketa. Goizean 14 urtez azpiko70 talde izan ziren elkarren artean parti-dak jokatzen hiru kategoriatan banatu-ta. Arratsaldean, berriz, 14 urtetik gora-koen 45 inguru talde izan ziren bi kate-goriatan. Guztira 450dik gora jokalarigerturatu ziren Karelara.

Herri kirolen erakustaldian ere jendemordoxka bildu zen plazan eta xake txa-pelketak urteroko bide onari eutsi zion.Taratino Oako eskaileretan behera. karkara

Kirol ekitaldi asko izan ziren sanikolasetan. Pilota jaialdiaz eta herri-kirol erakustaldiaz gainera, Oako eskaileretako desafioa, frontenistxapelketako finalak eta 3x3 saskibaloi txapelketa ere izan ziren

lAbuR

Areto futbolaMirotzen lehen garaipenaBi puntu baino ez zituztela ekin zioten 12,

jardunaldiari zegokion partidari aben-

duaren 14an Orioko Mirotzak taldekoek.

Zestoan zuten partida Aizarnazabalen

kontra. Irabazten zuen taldea ligako azke-

na izatera pasako zen eta ehen garaipena

poltsikoratuta, 2-3, azken bigarren dira

orain oriotarrak. Abenduaren 21ean Orion

jokatuko dute datorren partida eta atze-

tik Gabonetako etenaldia izango dute.

ArraunaGaztetxoen 17 ontzi HondarribianGipuzkoako aulki mugikorreko 2014ko li-

gari hasiera eman zioten aurreko aben-

duaren 14an oriotarrek Hondarribian. In-

fantil, kadete eta jubenil neska-mutilak

izan ziren lehian: guztira 17 ontzi eta 53

arraunlari. Bost ontzik, gainera, helmugan

lehenak izatea lortu zuten: skull bikoitze-

ko laukoak kadete nesketan eta mutile-

tan, skull bikoitzeko laukoak infantil nes-

ketan eta mutiletan eta zortzikoak jubenil

mutiletan. Gainerakoan ontzi bat biga-

rren izan zen eta beste lau ontzi hiruga-

rren. Txukun hasi dute denboraldia.

Herri-kirolakIdi-demak Urteberri EguneanAian, urte berria hasteko, idi-dema izango

da probalekuan, urtarrilaren 1ean

12:00etan. Idi-pareak, bata Oribarzarren

bizi den Aitor Matxain errenteriarrarena,

eta, bestea, Ezkion bizi den Asier Zubilla-

ga igeldotarrarena dira. Alde bakoitzak

1.200 euro jarri ditu jokoan. Itzainak etxe-

koak izango dira biak, edo bietako bat li-

bre hartu ahal izango dute, betiere gipuz-

koarra bada. Idiek 1.100 kilo pisatuko dute

gehienez, hortik gora, kilo bakoitzeko kilo

eta erdiko gainkarga izango dute 1.500 ki-

loko harriaren gainean.

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 8

Page 9: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

KiROlA

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 9

“Korrikarako propio prestatuta eznagoela nabaritu dute nire hankek”Aritz Lizarraldearraunlaria eta korrikalaria

hena nire kategorian. Parte hartzen du-gun gehienok ez gara propio atletismo-an ibiltzen, beste maila batekoak gara.Beraz, zorte kontua da; aurten denborahorrekin lehena izan naizen bezalaxe,datorren urtean bosgarren izan ninteke.

Gainontzean, Orion San Silbestren,baino ez dut parte hartzen eta aurtensalbuespena egin nuen Behobiatik Do-nostiarakoa baino lehen 15 kilometrokobeste lasterketa batean Donostian. Oakoeskaileretakoa ere ez nuen egin , hain-beste jenderen aurrean eta bakarrik ko-rrika egitea ez da nire gustukoa.

Atletismorako propio entrenatzen al

zara?

Arrauneko entrenamenduekin nahikoa.Denboraldi hasieran, gainera, korrikagehiago egiten dugu eta baterako balioduenak besterako ere balio du. Bainaarraunerako entrenatuta egon arren, ki-rol ezberdinak izanik, Behobia-Donos-tian nabaritu nuen korrikarako propioprestatuta ez nengoela, besteak bestehanketan, eta horrekin sufritzen da.

Lasterketa hobeto edo okerrago ateraarren entrenatu ezean alperrik da.Arraunean astean sei entrenamenduegiten ditut eta badakit prestatu ezeanhori agerian geldituko dela. Sei entrenamendu egun. Merezi al du

hainbesteko sakrifizioak kirolerako?

Hasieran kostatu egiten da, baina behinohitutakoan jai egunetan ere haren faltasumatzen dugu. Entrenamendu egunbatzuetan gogo gutxi izaten da eta gerojai egunetan orduan gogoa.Arraunean nola begiratzen diozu den-

boraldi berriari?

Orioko bigarren traineruan ari naiz etaaurten larri-larri salbatu ondoren den-boraldiko helburua salbatzea da, ahaldela sufrimendu gutxiagorekin. Bestal-de, ikasten segi eta denok hobetzea.karkara

arraunlaria da aritz lizarralde orioko bigarren traineruan. arraunentrenamenduetako korrika saioek sasoi betean egoteko ez ezikaurtengo behobia-donostia lasterketa entzutetsuan jubenilkategorian denborarik onena lortzeko ere balio izan dio.

iRAti AGiRReAzAldeGi

Atletismorako propio entrenatzen denjendeak askoz denbora hobeak egiten di-tuela argi du Aritz Lizarraldek eta Beho-bia-Donostia lasterketan emaitza onalortu arren, ez du herrian salbu besteinon parte hartzeko asmorik. Hala ere,San Silbestre lasterketan gogoz egingodu korrika, giro onean, herrian bera zeinmailatan dagoen ikusteko.Helmugara iritsi eta zure kategorian au-

rrena zinela jakitean, zer sentitu ze-

nuen?

Postua arratsaldean jakin nuen eta ezus-tekoa izan zen. Behobiatik denok ordudesberdinetan ateratzen gara, batzukbesteengandik ordu erdira, esaterako.Beraz, helmugan ere horri erreparatubehar zaio. Iaz laguna eta biok oso atze-an atera ginen. Aurten dortsal hobea lor-tu nuen eta pixka bat aurrerago aterataerrazago, bestela atzean hainbeste jen-derekin lan bikoitza izaten da.Egindako denbora espero zenuen?

Ordu eta 20 minutu inguruko denboraegitea zen nire asmoa eta uste baino biminutu gutxiago egin nituenez, gustura. Eguraldiak eragin al zizun lasterketan?

Iaz euria egin zuen eta aurtengoa haize-tsua izan da. Haizea kontra izan arren,hainbeste jenderen artean, norbaitenatzean jarri eta aprobetxatuta beti gu-txiago nabaritzen da haizea.Zer izan zen zuretzat zailena?

Azken bost kilometroak, ohitu gabeegonda, luze egin ziren. Gainera, denbo-ra osoan, jendartean, ez dirudien arren,haizeak ere azkenerako kalte egiten du.Arraunean bai, baina jendeak ba al daki

korrika ere horrelako maila duzunik?

Orain arte herriko lasterketetan bainoez dut parte hartu. Behobia-Donostianere, aurten, irabaztera joan gabe, denbo-ra ona egin eta kasualitatez izan naiz le-

“Behobia-Donostian ere,aurten, irabaztera joan gabe,denbora ona egin etakasualitatez izan naiz lehenanire kategorian”

“entrenatu ezean alperrik da.arraunean astean seientrenamendu egiten ditut etabadakit prestatu ezean horiagerian geldituko dela”

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 9

Page 10: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

1 0 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Aiako berri

Astearte goizetan azokajartzen hasi dira plazan

Abenduaren 10ean azoka izan zen estrei-nakoz herriko plazan eta hemendik au-rrera astearte goizero –08:30etik12:30era– egitea da asmoa. Hala ere, da-tozen bi asteetan astelehenetan egingodute Gabon festak direla-eta.

Lehen bi asteetan hiru postu egon di-ren arren bost postu jarri nahi dituzteaurrerantzean: umeen eta helduen arro-pena; jatekoena; fruta eta barazkiena;txarkuteriako produktuena eta olibena.Gabonak nahiko ezegonkorrak izaten ba-dira ere urtarrilaren erdi aldetik aurreraplaza postuz beteko dugu, esan digu JoseAngel Matias azokako dendariak. Gaine-ra irekita daude postu gehiago jartzekoproposamenetara.

Matias berak ekarri du ideia Aiara he-rri txikietan azokak bultzatzen ari dire-lako. Goizean eraginik ez zuela izangopentsatu arren, Aizarnazabalgo ereduaezagututa jarri genuen martxan,dio alka-teak. Bere ustez, Orioko azokaren konpe-tentzia ez da izango eta herriko merkata-riek ere ez dutela oztoporik jarri. Alderan-tziz, onuragarria ere izan daiteke, jendeadendetara ere hurbildu daitekeelako.

Oraingoz goizez egingo dute azoka,proba gisa, bi hilabetez-edo. Funtziona-tuko ez balu, arratsaldera pasatzeko au-kera ere mahai gainean dago.

Bi hilabetez egingo dute proba goizez; funtzionatu ezeanarratsaldera pasatuko dute. Bost postu jarriko dituzte, bainaproposamen gehiago jasotzeko aukera dago.

San Esteban parrokiako zimitoriokoteilatua udaberrian konponduko dute

San Esteban elizako berritze proiektuaesku artean bazuten ere, konponketenbeharra agerian gelditu da lanean hasiaurretik. Izan ere, zimitorioan konpon-du beharrean zegoen habe bat puskatuegin da eta teilatuak behera egin du eror-tzeko arriskua handituz. Unai Mantero-la apaizak esan digunez, egurra pitzatutazegoen eta guztiz eten denean behera egindu.

Oraingoz, zimitorioko konponketakegin bitartean, eskoratu egin dute teila-tua. Dena dela elizkizunetan ez da inola-ko aldaketarik izan eta obrek iraun arte-an ere berdin-berdin izango dira. Bestal-de, teilatuak behera egin zuenetik egitenari diren bezala, hemendik aurrera ereatari nagusitik egingo dituzte eliztarreksarrera-irteerak.

Teilatua eta egurrezko egituraSan Esteban eliza hainbat aldiz berrerai-ki eta handitu dute eta konponketarikere izan da. Badira urte batzuk obra han-dirik egin ez direla, mende laurdena-edo.Teilatuaren zurezko egitura saneatu etaeliza barne aldetik egokitu eta berritu zu-ten 1984 eta 1986 urteen artean.

Proiektua oraindik erabat amaituta ezbadute ere, oraingo berrikuntzetan zi-mitorioko teilatua eta egurrezko egituraberritzea baino ez dute aurreikusi, dirukontua medio ez baitago beste obrarikegiteko aukerarik. Hala ere, kontuan har-tuta negu betean gaudela ez da sasoirikegokiena teilatua konpontzeko lanetanhasteko, beraz, seguru asko udaberrianhasiko dira obrak eta eliztarrei jakinara-ziko diegu, esan du apaizak.

Konponketa lanak hasi bitartean elizkizunetarako sarrera-irteerakate nagusitik egiten ari dira

Lehen bi asteetan hiru postu jarri zituzte herriko plazan. karkara

Habeak burniekin eutsi dituzte. karkara

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 10

Page 11: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 1 1

Aiako berri

Abenduaren 12an banatu zituzten aur-tengo Aiako argazki lehiaketako sariak.Aiarren artean Urko Galarragak jaso dulehen saria Ttipi-ttapa lanarekin; JoseAnjel Aldaik bigarrena Mandiora argaz-kiarekin eta hirugarren saria Leire Sa-gastumeren Eliza barruari eman diote.

Kanpotarren sariak ere ez dira osourrutira joan. Izan ere, oriotarrak dira le-hen bi saridunak Josune Zabaleta etaKoro Arratibel Baserriaeta Andatza, Re-fractarios Arrillaga lanekin hurrenezhurren. Hirugarren saria, berriz, OliverPerez zestoarrak jaso du Santioko padu-rakargazkiarekin.

Aurten, guztira, 80 argazkitik goraaurkeztu dituzte lehiaketara, iazkoekinalderatuta askoz gehiago eta herritargehiagok ere hartu dute parte.

Epaimahaikoen arabera, argazkienkalitatea ere aurten hobea izan da. Berenustez baliteke gaia zabalagoa izateak era-gina edukitzea kopuruan eta kalitatean.Aurten, argazkilariek Andatza eta Santioauzoekin zerikusia zuten argazkiak aur-kezteko aukera zuten: pertsonak, txoko-ak, paisaiak… Gainera, herriko erdigune-tik gertuago egotea ere eragingarria izanda horretan beharbada.

EgutegiakSaritutako argazkiak eta erakusketakoikusleek boto bidez aukeratutako bestesei lan egutegi batean jaso dituzte eta saribanaketaren ondoren etxez etxe bana-tzen hasi ziren. Urte berrirako, beraz,Aiako etxe guztietan izango da herrikohainbat txoko jasotzen dituen egutegia.

Urko Galarraga etaJosune Zabaleta argazkilehiaketako irabazle

Ezkerrean saritutako aiarren lanak; eskuinean kanpotarrenak. aiako udala

Iaz baino parte hartzaile gehiago izan dira, 80 inguru guztira.andatza eta Santioko baserri, lantegi, paisaia, eliza etamonumentuak daude irabazleen argazkietan

lAbuR

ZerbitzuakKultur Etxea itxitaGabonetako oporrak direla-eta Aiako

Kultur Etxea itxita egongo da gaurtik,

abenduaren 20tik, urtarrilaren 7ra arte,

biak barne. Urtarrilaren 8an, beraz, mar-

txan jarriko da berriz ohiko ordutegian.

GabonakEkintza ugari oporretarakoGabonetarako hainbat ekitaldi antolatu

dituzte herrian Lardizabal Eskolako Gu-

raso Elkarteak, Xatur Gaztelekuak eta

Aiako Kirol Elkarteak Udalaren babesa-

rekin. Hilaren 20an, 17:00etan Etxetxon

elkartu eta kantuan harrera egingo diete

Olentzero eta Mari Domingiri, ondoren

plazan Olentzerori gutunak eman eta

txokolate jana izango da; Gaztelekuan

ere izango da 17:00etan txokolate jana.

Zinema saioak ere egingo dituzte aben-

duaren 23an, 30ean eta urtarrilaren 2an

17:00etan Kultur Etxean. 24an baserrita-

rrez jantzi 09:00etan plazan elkartu eta

auzoz auzo kantuan aterako dira Gabon

eskea eginez. Herri kaskoan 17:00etan

hasiko dira. 26an eta 27an puzgarriak

eta jolasak egongo dira umeentzat, fron-

toian 16:00etatik 19:30era. Sarrera doa-

nekoa izango da eskolako umeentzat,

besteentzat bi egunetarako sarrera

euro bat.Gazteentzat, berriz, 26rako pin-

txo eta postre lehiaketa antolatu dute.

Herriko Soziedadean izango da

16:00etan hasita eta parte hartu nahi du-

tenek hara azaldu baino ez dute egin be-

har. Abenduaren 27an Gaztelekua ireki-

ta izango dute gaztetxoek.Abenduaren

28an kirol txapelketa irekiak –pilota,

pala, futbola…– egingo dituzte herrian,

goizez 11:00etan hasita eta 16:30ean

arratsaldez. Eguna iritsi ahala zabalduko

dute herrian txapelketei buruzko infor-

mazioa.Kirolean entrenatu ondoren,

abenduaren 31n San Silbestre lasterketa-

rako aukera izango da. Izen-ematea

16:30ean irekiko dute plazan eta proba

bertatik abiatuko da 17:00etan. Urtarrila-

ren 3rako, berriz, irteera egingo dute

Txuri Urdin izotz pistara. Joan nahi iza-

nez gero aurrez eman behar da izena

Gaztelekuan. Bestetik, Egan taldearekin

dantzaldia egongo da 17:30ean eta on-

doren, Bizar Zuri agurtuko dute aiarrek.

Urtarrilaren 5ean, Errege Magoei etorre-

ra egingo diete.

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 11

Page 12: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

1 2 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Aiako berri

Txoriak erruki

Kaiolako txoriei buruz zer-bait idatzi nahian aspaldi-tik nenbilen. Nori ez zaigugustatzen txori polit batgertu edukitzea? Eta bera-

ri txisturen bat jotzea? Horretarako zeregiten dugu? Txoria kaiolan eduki. Osopolita zara eta egon zaitez hortxe, jana-ria eta ura jarriko dizkizugu. Eta zukkantatu egin behar diguzu.

Ederki. Kaixo, motel. Ezeren errurikizan ezin zezakeen bat kartzelaratu egi-ten dugu lehenengo. Eta gero kantatze-ko eskatu. Konturatzen al gara zer egi-ten dugun? Eta hori baino handiagoa da,kantatu egiten digutela!

Naturak sortu duen txoritxo horrek,izango du ba eskubidea aire librean he-galari izateko. Gu gizakiok, zergatik gara

polita. Agapurni arrazako txori mokooker berde bat. Baina egunero ateratzendut, goizean kafea egiten ari naizeneannire bizkarrean erabiliko dut, azukre on-tzitik ale batzuk mahai gainera atera-tzen ez badizkiot ez dit bakerik ematen,bainura noanean nire bizkarrean joatenda, eskuak garbitzeko lekuan aurrenaizaten da bertan bere bustialdi xelebreahartzeko. Arra da. Zintzoa eta garbia. Pi-txudeitzen diogu.

Neure bizikleta zaharrean, kaiola txikibatean jarrita paseatu izan dut, giro onadenean. Baina begira, esango balidate ezduzu gehiago txoria kaiolatik atera be-harbihar goizean irekiko nioke kaiolakoatea, mendigain batera eramanda.

Begiratu diezaiegun txoriei airera etazuhaitzetara. Eta esan, kantatzeko.

hain geurekoiak? Eta ez hori bakarrik.Zenbait arrazakoa badira gainera, ku-meak ateraraziko dizkiegu saltzeko etaabar. Bagara, gero…

Txorikume horiei deitu beharko dieguba ume lapurtuak? Aurrena giltzapeanjarri, kantarazi, eta kumeak lapurtu.Zein ulergaitz egiten ditugun gauzak.

Kartzelaratutako emakumeren batek,haurra izan duela jakiten badugu, bu-ruari birak ematen hasiko gara! Ea, kaio-lako txoriari zer egiten diogun? Hasi bu-ruari birak ematen…

Lagunok, neure burua ez noa gorde-tzera ari naizen gai honetatik. Nik ere baibaitut txoria. Ez kantari ona. Ez halako

Aiako leihoa Nikolas Zendoia

egun guztiak euskaraz bizi behar diren arren, euskararen eguna hila-ren 3an ospatu zuten Lardizabalgo ikasleek. Bertsotan aritu eta geronikolas Zendoia bertsolari eta idazlearekin izan zuten solasaldia na-gusiek; txikientzat ipuin kontalariak aritu ziren. arratsaldean, Txapa-sek lagunduta, kalejiran ibili eta txokolatez goxatu zuten eguna.

Txokoak eta jendeaEuskara guria,

asko erabilita hobia

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 12

Page 13: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 1 3

PUBLIZITATEA

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 13

Page 14: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

1 4 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Ikusteko,entzuteko eta ikastekoorganoa

teStuA: iKeR GuRRutxAGA

ARGAzKiAK: KARKARA

etA MAiAleN SARASuA

Orioko Bariko SanNikolas eliza be-rritu zela ez dadenbora askopasa. Bi urte eskas.Baina bi urte ho-rietan bazen zer-bait guztiz berri-

tuta uzteko beharrezkoa zena: organoa.Bi urte eta gero berria jarrita dago elizan.

Guztiz mekanikoa egin dute, XVIII-XIX. mendekoen gisakoa. Mekanika al-detik sinpleenak dira eta piezaren batpuskatuz gero, guztia da egurrezkoa.Hala, edozein arotzi pieza berdina egite-ko eskatu eta aldatzeko aukera izangodute Orioko elizakoek. Elektrikoa jar-tzea pentsatu zuten hasieran, baina ha-mar urteren buruan arazoak ematenhasten direla-eta, garai bateko bidearieustea erabaki zuten.

Xabier Lizasoren hitzetan, txorakeriaguztiak kendu zaizkio organoari. Hasie-ran organo oso klasiko bat proposatu zu-

ten, baina, fatxadari dagokionez, ez zi-tzaigun asko gustatu. Aurrekoaren mol-dean segitzen zuen, politagoa zen –ez zenoso zaila, Gipuzkoako organorik itsusie-na baitzen Oriokoa, diru gutxirekin eginazelako-edo…–, baina serioegia. Bigarrenproposamen bat eskatu zuten eta moduhartako hiruzpalau proposamen eginzizkieten: guztiak ados jarri ziren dagoe-nak behar zuela izan Orioko organoa.

1859an Jose antonio de Oriak eraiki zuen organoaren esentzia mantentzendu haritzez egindako Orioko elizako organo berriak. azkeneko aldiz 1965eanberritu zen, ia 50 urte pasa dira ordutik hona, eta beste 150 urterako egindute oraingoa. Gaur arte egin ez den bezala didaktikoa da, gainera.

Elizaren itxura berriarekin bat egiten du organo

berriak, argitasuna eman dio koruari. karkara

eRRepORtAjeA

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 14

Page 15: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 1 5

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 15

Page 16: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

eRRepORtAjeA

1 6 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Elizaren estetika berriarekin akordeandator organoa, berritu zenetik argitasunasko hartu baitu elizak. Lizasoren ustezharribitxi bat daukagu elizan eta herrita-rrek horren kontziente izan behar dute.Arraunetxe egin zuten eta hura ere seku-lakoa da, baina hau ez da atzera geratzen.Alderagarriak dira. Herritarrak ohartubehar dute sekulako instrumentua dugu-la esku-eskura.

Beste organoekiko desberdinaBeste organoekin alderatuz duen ikus-pegi didaktikoa da berrikuntzarik nabar-menena. Soinu aldetik inork uste bainohobeto geratu dela kontatu digute lane-an jardun dutenek, bai organogileek baijotzaileek. Sorpresa izan da guztientzat.Bazekiten ongi geratuko zela, elizak or-ganoarentzako oso akustika ona duela-ko, baina ez zuten uste emaitza hain onaizango zenik.

Esate baterako, Donostiako Santa Ma-riako elizakoa Europako organo onene-takoa da, Cavaillé-Collek egina, baina eli-zako akustikak ez dio batere laguntzen.Gipuzkoan Cavaillé-Collorgano dezentedaude. Frantziarra zen Cavaillé-Coll or-ganogilea eta munduko organo oneneta-koak bereak dira. Stradivarius biolinmarka ezagunaren parekoa da haren ize-na eta ospea.Frantzian, esaterako, Pari-seko Saint-Sulpice, Sacre-Core eta No-tre-Dame elizatakoak bereak dira.

Bere azkeneko hiru organoak Gipuz-koan egin zituen, Santa Marian, Azkoi-tian eta Loiolan. Horren ondorioz, Orio-koa ere organo sinfonikoa egitea nahi zu-ten aditu batzuek. Horiekin lehiatzeaezinezkoa izango zitzaiela iritzita, zer-bait berezia egin behar zela eta beste bidebat hartzea erabaki zuten Orion. Bachenmusika jotzeko aukera izatea nahi zuten.Musika erromantikoa eta barrokoa, biakjotzeko aukera izatea. 200 inguru urteiraun dezakeen organoa.

Alde didaktikoarekin, hiru helburulortu nahi dituzte: instrumentua bene-tan baloratzen jakitea turismo erakarga-rri bat izatea, eta musika ikasle berriakzaletu eta organo-jotzaileak sortzea.

Umeak eskoletatik, edadetuak irteere-tan, erromesak… ea elizara etortzen direneta diru pixka bat uzten duten organoakbere burua mantendu dezan kontatu diguXabier Lizasok. Estatu guztian organobat barrutik ikusteko dagoen aukerarikonena da hau. Gainera, Oriok berezkoerakargarritasuna du: errioa, hondartza,arrauna, Goiko Kale… Bada, orain, orga-noa gehitu behar zaio erakargarri turisti-koari gaineratu du musikari oriotarrak.

Berezitasunak1965ean berritu zen organoa oso egoera

goian dago eta horrek ere asko merka-tzen du organoa. Izan ere, modu horre-tan teklak eta hagatxoak lotzen diren bi-dea askoz zuzenagoa eta laburragoa da.

Aurrekoaren hodi gehienak berrituegin dira eta lortutako emaitzarekin osopozik geratu dira. Aurreko erregistroakpolitak ziren eta orain dotoreago daude.Kaxa espresibo baten barruan sartu di-tuzte gaineraazaldu du Lizasok.

Sartu eta mekanika ikusten da beirabaten azpian, lurrean. Hauspoetan etasekretuetan ere kristalak jarri dira me-kanika guztia ahalik eta ondoen ikuste-ko. Barrutik guztiaren funtzionamen-dua ikusten da eta organo-jotzaileak be-rak ere txundituta geratzen dira horiikustean.

Oscar Candendorena izan da organoaestreinatzeko zikloko kontzertuetakobat. Organo-jotzailearen hitzetan, orga-no zoragarria daukagu Orion. Organomekanikoa da eta organo mekanikoa one-na dela onartzen da gaur egun. Gustura jodut eta lehengo organoaren erregistroakizatea oso interesgarria da.

Erregistroen izenak euskaraz jarri dizkiote organoari Unai Manterolaren ekimenez. Maialen sarasua

Mekanika guztia bistan jarri dute bisitariek funtzionamendua ongi ikusi dezaten. Maialen sarasua

txarrean zegoen. Haren hodiak bakarrikkontserbatu zitezkeen, gainontzeko egi-tura zeharo hondatuta zegoelako.

Behin berria egin behar zela ikusita, biteklatutik hirura pasatzea nahi izan zu-ten. Diru pixka bat gehiago kostatzen zenhori egitea, baina elizarentzat pixka bathori asko zen. Organoa bukatu gabe uz-tekotan izan ziren, hiru teklaturekin egi-tea erabaki zenean. Beraz, aukeretakobat hirugarrena beste fase batean egiteapentsatu zuten. Hodi zaharrekin eta biteklaturekin egin eta aurrerago egingozuten berria.

Parrokiko taldeak apustu handia egindu organoaren alde, Unai Manterolaapaiza estu jarri zen une batez, aurrekon-tutik irteteko arriskua ikusten zuelako,baina taldekideek lasaitu eta aurreraegin zen. Azkenean, aurrekontuaren ba-rruan egin da organoa kontatu digu Xa-bier Lizasok.Aurrekontuan organo elek-trikoa aurreikusten zen, baina mekani-koa egin denez, diru bera erabilitahirugarren teklatua sartzeko aukeraizan dute. Horrez gainera, kontsola

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 16

Page 17: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

elKARRizKetA

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 1 7

Lehen hilabetean bisitari asko izaten ari da organoa eta, orokorrean, harrituta eta pozik irtetzen dira barrura sartzen direnak. karkara

Erronka berezia etainteresgarria

Martin Liza-soren bidezegin genuenlehenengokontaktua.

Aspalditik ezagutzen ge-nuen elkar, Donostianduen etxean jarrinion organo batenharira. Bera izan zenguri deitu eta Oriokoelizako organoa berritubehar zela jakinarazi zigunlehendabiziko pertsona.

Orduan hasi ginen laneaneta hainbat proposamen egineta gero onartu zuten orainjarri dugun organoarena. Le-hendabizi zirriborroa egitenda eta diseinuaren gutxi go-rabeherako bat. Behin onar-pena jasotakoan guztia kal-kulatu eta Pascal Teubelekplanoak egiten ditu txukun.

Pisua kalkulatzea ezinbeste-koa da, koruak organoarenkargari eutsi behar baitio.Behin hori eginda, arotzak,mekanikaria, hodigileak,

harmonizatzailea… guz-tiek egiten dute beren

lana eta azkenikmuntaketa.

Tailerrean munta-tzen da lehendabizi,

guztia bere tokian dago-ela ziurtatu behar baita eliza-ra eraman aurretik. XabierLizasoren ekarpena izan dadidaktikoa izatearena etaegia esan guretzat ere oso be-rezia eta interesgarria izan dagisa honetara egitea.

Benetan pozik geratu garaegindako lanarekin, erronkagarrantzitsua zen eta ondoegin dugulakoan nago, batezere jendeak esan dizkigunakentzun eta gero. Guztira 2013hodi, 34 erregistro eta 3 te-klatu ditu. Lehen ezinezkoaizango zen errepertorio za-bala jo daiteke hemendik au-rrera Orion.

Federico Acitores. Organogilea

Benetan pozikgeratu garaegindako lanarekin

Aitzindaria izangoden organoa

ez dakit munduanbeste organo di-daktikorik izangoden. Jon Agirresa-robek dio nire

ideia izan zela, nik diotberea izan zela… Ezdakit noren ahotik,baina bilera potentebaten ondoren sortuzen ideia. Organogile-arekin izan genuen bile-ra korapilatsu baten ondo-ren.

Acitoresek orain eskertzendu hartu genuen erabakia,oso pozik dago. Haserrealdihartan ideia asko sortu ziren

eta berak ere sekulan egin ezzuen organoa egin du orain.Organista guztien komenta-rioak oso onak izan dira.Ehun organo egin ditu eta

orain eredutzat daukaOrioko organoa.

Bide bat ireki duorgano honek etaziur nago kopiatu

egingo dutela. Goitikbehera aldatu genien

proiektua eta ez zitzaien osoongi iruditu. Plano guztiak al-datu behar izan zituzten-eta.

6-8 hilabetez beren orga-noak ikusten jardun nintzen2011ko Gabonetan egin ge-nuen bilera horren atzetik.Guztia ondo aztertu beharzen erabakiak hartu aurretik,izan ere halako zerbait behinegiten baita eta denbora luze-rako, gainera.

Atal didaktikoa nirekinlandu zuten. Gisa honetakolehendabiziko organoa izanda haientzat eta ez dut usteazkena izango denik. Aitzin-daria izango delakoan nago.

Xabier Lizaso. Musikaria

6-8 hilabetezberen organoakikusten jardunnintzen 2011koGabonak eta gero.Guztia ondoaztertu behar zen

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 17

Page 18: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

1 8 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

iRitziA

Matriuska

Matriuska bihurtzeko ga-raia iritsi zait. Lasai, ezdut sagar bat erditikebakitzean bezala tripaalderik alde moztuko.

Odol tantak garbitzen zailak dira, etapentsa orduan odol putzuak. Matriuskaizango naiz hurrengo hilabeteotan, bai-na kremailerarekin josiko ditut egurrez-koak beharrean trapuzkoak izango di-ren kapak.

Hau aspertua. Kapa bat lotu, bestea,hirugarrena, laugarrena. Korrika apus-tuan egiten dudan lana izaten da janzte-arena. Tarte handiagoak hartuz egitendut alderantzizkoa. Telazko gizentasu-nak askatzea gogorra da benetan. Dedio,hotz galanta izaten da etxe huts hauetan.

Hura da gure bisajea jelak denarengaina hartzen duenean. Abrigo handi etabufanda lodien artean galtzen zaigu bu-rua. Eskerrak euskaldunak burugogo-rraz aparte buru handiak ere egin gin-tuzten. Bestela parekoa ezin ikusi eta ka-leak bolaleku bihurtuko genituzke.

tzen zait. Baina zirkulazio txar honek ezdit uzten beraiek gabe bizitzen. Are gu-

txiago bizikletarekin alde batetikbestera nabilenean, presaka beti.Horixe baita bestea. Ez baita erra-za neguan presaka ibiltzea. Erlo-juari desafioka begiratzeak zailta-

sunak izaten ditu horrenbeste tra-puren mende garenean. Esan bestela,

zuek nola moldatzen zarete neguan hanurrutian dauden bi orratz horiek ikuste-ko?

Kale erlojuen aldeko aldarria eginnahi dut. Negua errazten ziguten horiek.Pila bukatu aurretik itzali egin dituzte-nak. Denok gogoratuko duzue kutxakoa,kolore kursidun hura. Itsusia baino itsu-siagoa izanagatik erabilgarria zena oso.Kanpandorrekoa estrategikoa izan dabeti. Eguneroko erreferentzia trena ha-rrapatuko banuen. Baina hura ere aspal-dian itzalean da. Bakarra dugu errefe-rentzia orain herrian, baina oraindik ezdigu euskaraz ikasi erloju berdeak. Ianoiz.

Negu gorrian berezko baldarkeriari ti-pula kapen endredoa gehitu behar iza-ten diogu. Batzuetan astronauta batnaizela pentsatzen dut. Espazioanbezala, mugimendu guztiak ezinpolikiago eginez. Ba al da gauzatristeagorik kalean aspaldiko la-guna ikusi eta estutu eder bat emannahi eta bion artean jantzizko paretalodia sentitzea baino?

Baina guztietan okerrena eskularrue-na da. Behatzak lodiago eta behatz arteaestuago. Ezertarako gai ez naizela irudi-

Moila bazterretik Garbiñe Manterola

Ba al da gauza tristeagorikkalean aspaldiko lagunaikusi eta estutu eder bateman nahi eta bion arteanjantzizko pareta lodiasentitzea baino?

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 18

Page 19: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 1 9

iRitziA

Moda diseinugile, zergatik ez?

18-19 urte. Pentsatu gabe egingo dizu-ten galdera dator: zer ari zara ikasten?Erantzuna prest: Modaren Disei-nua. –Une batez besteari aurpegirabegiratu eta... Bai! Hau ere erori da!

Aurpegi arraroa bistara!–Baten batzuk galdetuko diezue zuen buruei

zergatik diodan hau. Milaka istant izan ditutegoera honetan, –zu zerbait gehiago egitekokapaz zara!–Mmmm... Eta nire galdera da: baal dakizu bada zer den?

Batzuen ustez orratz bat hartu eta telatxopuska batean, hariarekin lagunduz zulotxobatzuk egitea da –medikuek zauri bat itxi be-har dutenetan puntuak ematen dituzten be-zala–, edo bestela aldizkarietan agertzen di-ren argazkiak, pasarelak, streetstyle-a, pertso-naia famatuak, eta antzerako gauzei buruzjakitea da, zein tendentziarik berrienak ja-rraitzea, zein erosketetan eguna pasatzea.

Beno ba, ahaztu hori dena.Egia esan behar badut, nik ez dut uste moda

fidelki jarraitzen dudanik, eta ez dut hileroarropa erosten –nahiz eta gustatuko litzaida-keenik ez dudan ezeztatuko :P–.

Moda, hori guztia baino bereziagoa irudi-tzen zait.

Txiki-txikia nintzela, nire amona –modistada–josten ikusten nuenean, ni neu ere jostu-na izango nintzela esaten nion. Hark ordeabeti esan izan dit ezetz, bizkarretik eta oineta-tik sufrituko dudala. Gero, andereño izatekogrina izan nuen –txikitako kontuak–, bainaModaren Diseinuaren karrera existitzen zelajakin bezain pronto salto egin nuen munduhonetara.

Orain, Bartzelonatik diotsuet: Ez da zuekuste duzuena.

Lau egunetik behin egingo dut lo lasai –etahori zortea izanez gero–. Milaka lan astero en-tregatzeko, estresa, sufrimendua, nerbioak,negarrak...

Hori da modaren mundua. Baina ez hori ba-karrik, hori duen alde txarra da. Entregatzendudan lan bakoitzeko nire zati bat doa. Niresormena garatzen doala ikus dezaket begie-kin. Inoiz pentsatuko ez nukeena irteten danire burutik, bihotzetik eta eskuetatik. Azkenfinean diseinuak poesia dira. Inspirazio itu-rritik hitzak idatzi, poesia, eta poesia honeta-tik ateratzen ditut nire diseinuak. Buruanikusten ditut irudiak, oihalen erortzeko mo-dua, arropen bukaerak, koloreak... Nire bar-netik irteten dira, nire parte dira, nire zati.

Ez da denda bateko erakusleihoan ikus dai-tekeen maniki argal –ezinezko–baten gaine-an dagoen trapu zahar bat, Asiako haurrek jo-sia –hori hurrengo baterako gaia, milaka orribeharko nituzke-eta...–, lehenago konparatu-ko nukeen artista baten koadro batekin. Ho-nekin ez dut esan nahi moda artea denik, bai-na, azken finean biak sortzailearen pentsa-mendu, sentimendu zein sentsibilitatearenfruitu dira.

Honekin guztiarekin esan nahi dudana zerada: moda uste duzuena baino sakonagoa da.Ez da karrera kutrebat, benetan gustatu beharzaizu, baina batez ere, benetan prest egon be-har duzu mundu honetan sartzeko, ez baitabatere erraza, eta dedikazio eta sakrifizio han-dia eskatzen baitu. Bi hankak aurrean jarrita,zure buruagan konfiantzarekin, eta gogo de-zenterekin osatuz, niretzat behintzat ogibideperfektua den hori lortzeko prest zaude. Etanik ez diot alde egiten utzi nahi. Tranpolineraigo eta salto egingo dut. Kosta ahala kosta,mundu konplexu horretan nire lekua aurki-tzera noa.

Bitartean, norbaitek zerbait nahi badu –pu-blizitatea egina :P–.

Enkarguak onartzen ditut, gustu handizgainera!

Adarretatik helduta Goiuri Unanue. Ikaslea

Txiki-txikia nintzela, nireamona –modista da– jostenikusten nuenean, ni neu erejostuna izango nintzela esatennion. Hark ordea beti esanizan dit ezetz, bizkarretik etaoinetatik sufrituko dudala

Teknologiaren aroa az-kar doa gero! Hain es-timatua eta baliatua

den informazioaren kudea-keta lanbide egin dugunon-tzat ere ikaragarrizkoa da gi-zarteak hartu duen abiadura.Hara sekulako azpiegiturarikgabe zeinen azkar doan trena!

KARKARAk ere tren horre-tan joan nahi du; ez bagoirasalto egin eta pikanoiz pasa-ko den zain egoteko, ez. Gukgidatu nahi dugu trena: egu-rra ekarri, tximinia berotu,trenari jaten eman, motorrazaindu, erabiltzaileak goxatu,bidaia erosoa egin dagienbermatu; gero eta bidaiarigehiago hartzeko prestatu.

Euskararen normalizazio-an laguntzeko sortu zen beregaraian proiektua, baina as-koz gehiago da gaur egun: he-rriko merkataritza sustatzeneta euskal komunitatea era-tzen eta indartzen laguntzendu; berriak herritarren bela-rrietaraino eramaten ditu;irakurketa bultzatzeko tresnada; jendea ezagutzeko eta gi-zarteratzeko bidea egiten du…

Eta aldatzera, hobetzeradator. Aiako eta Orioko gelto-ki zaharretik abiatzera doanKARKARAren tren berriak he-rritar guzti-guztientzako dulekua. Abiadura hartu bitar-tean, geldialdiak han-hemenegingo ditugu bidaiaria ego-kitzen joateko. Abenduaren22an egingo dugu aurrene-koa Orioko plazan. Igo nahiduzu gure trenera?

Nire honetanLore Berasaluze

KARKARArenAHTa

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 19

Page 20: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

publizitAteA

2 0 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 20

Page 21: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

iRitziA

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 2 1

Taloak festanmurgiltzeko aitzaki

Orioko Esperien-tzia Eskolakoikasleok astele-henetan elkar-tzen gara eta

ikasten ari garen bitarteanune atseginak igarotzen ditu-gu. Ondo pasatzeaz gain,gure arteko harremanak sen-dotzen ditugu eta gure bizi-tzan ikasi gabekoak ikasi.Gainera, 50 urtetik gorakoedonork ditu gurerako ateakzabalik.

Urrian hasi ohi dugu ikas-turtea eta ohartzerako aza-roa. Azaroan festetara zu-zentzen da gure pentsa-mendua –gehien battalo taloak egin beharditugunok prestatu etaantolatu behar baititu-gu–. Gehienok horren zainegoten gara. San Pedro etaSan Nikolasetan egiten ditu-gu taloak, gure herritarreiguk txiki txikitatik ikasi du-guna eman nahi diegulako,taloak. Aldi berean taloakegiten ari garenean gure arte-an ere oso ondo pasatzendugu.

San Nikolasak, festak orohar, izan ohi dira gure elka-rrizketetako gai ere.

Aurretik ez ezik, festen on-doren ere hitz egiten dugu jaiegunez ere. Lanean soilik ez,festetan ikusle modura ere-hor egon baikara. Esaterako,San Nikolas bezperan, txupi-na bota eta bandera igo zituz-tenean une hunkigarriakpasa genituen, oso ederraizan zen; baita bideo emanal-dia eta ostiral goizeko mezaere. Jaio berriei egin zietenongietorria ere asko gustatuzitzaigun.

Hala ere, gure txanda osti-ral arratsaldean izan zen, ur-

duri baina hunkituta taloakegin behar genituela-

eta. Festetan giro ona

bizi eta azpimarratubehar da, noski, baina

hutsuneak ere sumatu di-tugu: arratsalde eta ilunaba-rrean musika, adibidez, garaibateko musika mexikarra,bailableak… Haurrak eta gu-rasoak ezik gu ere animatukoginateke horrelako errome-ria giroko kantuekin dantzaegitera, gazteagoak ginelaegiten genuen moduan.

Gainontzean primeranpasa ditugu herriko festak;nahiz eta paseatzera irten etaautoetako atzerako ispiluak,seinaleak, kartelak… apurtu-ta topatu. Seguru hori egindutenek ez dutela etxeangauza bera egiten.

Festetan, jende ugarik par-te hartu duela esan genezake.Beraz, zorionak festak anto-latzen dituzuen guztioi etaeskerrik asko taloak egitekoaukera eman diguzuelako!

Orioko esperientzia eskolatailerreko ikasleak

Gaia emandaHerriko festak

Hilabete hasieran pasa ziren San Nikolas festak eta adin askotako jendea bildu daekitaldi eta ordu bakoitzean. Zein begiz ikusten dituzue herriko jaiak?

Festetan eremezuak daude

Mezu asko bi-daltzen diz-kiogu gizar-teari jaienbitartez.

Aurten festa batzordeakmezu horien inguruan haus-nartu du, diruaren xahutzeaekidin eta euskararen erabi-lera zein emakumeen pre-sentzia publikoa bultzatzekoneurriak martxan jarriz. Be-raz, ahaztu baino lehen be-raien lana zorionduko dut;horren ondorio izan baita,nire bizitzan lehen aldiz ba-rraketan Itoitz taldearenabesti bat entzutea, horida jarraitu beharrekobidea. Baina badago zerhobetu. Zoritxarrezbertso emanaldiko pro-tagonisten artean emaku-me bakarra egotean eta Pen-tamonix taldearen kontzer-tua erortzean neskenpresentzia urri geratu zen.Hala ere, Maialenen hitzakekarriz: Urruti beti dagourruti abitzen ez denarentzat.

Baina bada zer pentsatuoraindik, Izan zaitez tantatriki poteoaren presentzia,hots, giza eskubideen aldekomezua zalantzan jarri bai-tzen, Euskal meza edo mezanagusia, azken finean eban-jelioan oinarritutako mezua,baino lehenago.

Mezuak alde batera utzizaipatzekoa da Herriko Plazakbehin ilunduta nola galtzenduen giroa. Egia da Udalak,Txosna Batzordeak eskaturi-ko toldoak ipini arte plaza ezdela erabat babestuko, baina,

hala ere, berreskuratu be-harra dago orain lauzpa-

bost urte lorturiko he-rri jai giroa. Agian mu-sika estilo anitzagoak

ipintzea erakargarria li-tzateke, hiru egunetan ber-

bena ipini beharren –horie-tako bat Pentamonix erorizelako izan arren–, edo dirugehiago jarri genezake kon-tzertuak ekartzeko. Azkenhonek seguruenik ez lukefuntzionatuko orokorrean ezbaitugu kontzertuetara joa-teko ohiturarik.

Bestalde, nahiz festak he-rritarrei begira antolatu be-har direla jakin, hauspo ede-rra litzateke gaueko garraiopublikoa ipintzea, baita Ani-barko portuko biztanleaketxera lasai joateko farolakpiztea ere, horrela gaztetxeairekitzeko aukera ere edukiz.

Beraz, mezuez hausnartubehar dugu eta plazako giroaindartu, horretarako buruta-ziorik izanez gero lasai joanantolatzaileen bileretara, es-kertua izango da.

Egoitz Dorronsoro

Hutsuneak eresumatu ditugufestetan: arratsaldeeta ilunabarreanmusika, adibidez,garai batekomusika mexikarra,bailableak…

Diru gehiago jarrigenezakekontzertuakekartzeko. Azkenhonek seguruenikez lukefuntzionatukoorokorrean ezbaitugukontzertuetarajoateko ohiturarik

ziA bOGA

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 21

Page 22: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

ezpAlAK

2 2 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Gaur egun, hainbat etahainbat telebista ka-nal izan arren; be-

raiek, kirol munduari, edohobeto esanda, futbolari,ordu gehien eskaintzen diz-kiote.

Ni gustura nago telebista-ko programazioarekin, izanere kirola asko gustazen zait.Telebista piztu eta kanalenbatean beti dago kirola. Nik

uste dut, ondo egi-ten dutela futbo-la asko bota-tzen; zeren etamunduan kirol

nagusia futbolada. Lehen, partida

asko ematen zituzten telebis-tan, baina orain Canal Plus,Gol televisión... daudelakoedo, askoz ere partida gutxia-go ematen dituzte. Nik EITBasko ikusten dut, baina orainpilota partidak, futbol parti-dak eta abar errepikatuta bo-tatzen dituzte. Ulertzekoa dazaila izan daitekeela, bainaeskatuko nuke errepikatuta-koak bota beharrean, saio be-rriak egitea/sortzea. Ea ho-rrela partida gehiago eskain-tzen dituzten.

Nahiz eta, saio asko errepi-kapenak izan, nik, behintzat,EITB ikusten jarraituko dut.Bertan kirola euskaraz es-kaintzen baita.

ikasleak idazleMikel Lizarralde

Telebistakoprogramazioa

razko bertsioarekin ikustea…Bukatzeko, izenburuak ere

badu sorpresarako zirrikitua.Gerra eta Bakea aipatzen diraportadan eta hor daude Eznaiz ni gerraren zale, baizikpakearen alde… Xenpelarrenberaren hitzak ere, bainabadu diskoak beste osagai bat,betiko eta unibertsala dena,saihestezina andre-gizonenbizitzan: maitasuna; eta ho-

Gerra eta bakea eta bestesorpresak

Badira ezusteak Gerraeta Bakea kantak dis-koan. Hasteko, Dan-borjoleak du izena

taldeak, baina atabal oso gol-pe gutxi entzuten dira: txiru-la, kontrabaxua, eskusoinuaeta perkusioko tresnak diraahotsei laguntzeko erabiltzendituztenak. Kontrabaxuareneta bereziki eskusoinuarenlana gustatu zaigu, bertsioenerritmoa eta izate berria gau-zatzerakoan, nortasuna ema-ten diote lanari-eta.

Ustekabea da ere, esatera-ko, Benitoren kanta ezagunakmodu klasikoan kantatzenduen Susana Cerrori indartsueta bete aditzea, zenbat etapianoago orduan eta ederra-go bihurtzen den ahotsean.

Harritu egin gaitu, bestal-de, piezen aukeraketan hala-ko aniztasun bitxia aurkitzea:Sorozabalen Gernikaren soi-nuak Bizkaia maite eta Nereherriko neskatxa maiterendoinuen ondoan; edo Iya gu-riak egin du, edozeinen ba-rrua mugitzen duten karlis-tada garaiko Xenpelarrenbertsoak, Danny Boy irlandarkantu hunkigarriaren euska-

rrelakoak kanta asko, amo-diozko kantak.

Bilboko San Frantzisko Xa-bierrekoaren parrokian egin-dako grabaketa txukun etagarbia da entzuten dena, etaoso modu gustagarrian dagoargitaratua. Gure iritziz, kan-ten hitzak ere jartzea merezizuen.

[ AnA G. DE TxABArri ]

KritikaGerra eta bakeakantakDanborjoleak taldea: susanacerro balmaseda –ahotsa–, Marioclavell larrinaga –flauta–, nereaPérez beltrán –akordeoia–, ainhoaGutiérrez ortega –perkusioa– etaendika Moreno lópez –baxua,moldaketak eta zuzendaritza–.Ekoizlea: Juan rekarte –ausartrecords–.

Danborjoleak taldearen bigarren diskoa da hau. ausarT records

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 22

Page 23: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

ezpAlAK

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 2 3

Atsolorra: jaioberrien ongietorriaurte berean jaiotzen diren haur guztiei ongietorria egiteko ekimena jarri du martxanaurtengo sanikolasetan Orioko Festa Batzordeak: atsolorra. 2013an jaioak izan diraestreinako protagonistak. 45 inguru haur jaio dira aurten eta horietatik 30 izan zirenudaletxeko ospakizunean. Festetako zapi bana jarri zioten lepoan ume bakoitzariudal ordezkariek eta gero argazkia atera zuten guztiek senideekin.

zORiONAK!››OSpAKizuNA››

Aiako plazan azoka jar-tzen hasi dira astear-te goizetan –Gabone-

tan astelehenetan izangoda–. Azokako dendariek he-rri txikietan azoka bultzatze-ko proposatu zuten egitas-moa eta Udalak, hasieran za-lantza izan arren, ideiababesteko erabakia hartu duherria merkataritzaren ai-tzakian astegunez plazari bi-zia emateko.

Azokako merkatariez gai-nera, herriko dendariekinere hitz egin dute Udal ordez-kariek eta berentzat konpe-tentzia ordez azoka aproposadela uste dute. Izan ere, aste-artetan azokara ez ezik herri-tarrak beren dendetara eros-ketak egitera joateko aukeragehiago izango delako seguruasko.

Aiako azokari

Harrijasotzetik gutxien gustatzen zaitjendeak kaletik geratzen zaitueneaneta esaten dizunean: Laga ezazu; zubezalako neska bat harrijasotzen,erotuta al zaude? Minik ez didateegiten horrelakoek eta garrantzia

askorik ere ez diet ematen. bainazerbait baztertzekotan, horibaztertuko nuke. kritikatzenjarduten den jende hori.”

idoia Etxeberria, Harrijasotzailea,

bestesentsaziyobat.wordpress.com, 2013ko abenduaren 11.

HANdiK etA HeMeNdiK››

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 23

Page 24: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

ezpAlAK

2 4 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

Orain Aristerrazun egiten dute dantza askean zein lotuan . karkara

eta trabak jartzen. Festarenkontrola izugarria zen, eta ezzegoen edozeinekin fidatze-rik; gerra bukatu berria zela,elkarren kontrako salaketakohikoak izaten ziren.

Baina herriak beti topatzendu bidea. Elkano auzoan, Za-rautz eta Aiaren arteko mugaSan Pedro elizaren ondokofrontoiaren erdi-erdian dago;hango jaietan trikitilariak

aian ezin zen ez euskarazeta ez dantzan

Aiako eskolari dago-kion 1784ko azaro-aren 27ko doku-mentu batek hauxe

zioen: Dará orden estrecha deque nunca hablen entre sí vas-cuence, sino castellano. Y parapuntual observancia de estaorden se valdrá de la sortija,tomando cada sábado razónde su paradero, apercibiendo ycastigando directamente alque se hallare con él. –Sobre laenseñanza primaria en el PaísVasco, Fr. Jose Ignacio Lasa–.

Mende eta erdi geroago,1941ean, Aiako festak ziren;agintariek, Don Hilario apai-zarekin elkar hartuta, hel-duan dantzan egitea galarazizuten. Aginduari kasurik egingabe, zazpi bikotek elkarrihelduta egin zuten dantzan,Jexux Zulaika Beobatek soi-nua jotzen zuela. Baten bateksalaketa jarrita, bosna durokomulta ezarri zieten. Batzuekordaindu nahi ez eta bihara-munean Ondarretako kar-tzelara eraman zituzten.Dantzarien artean bazen 15urteko neska bat, OlazabalTxikikoa; gazteegia kartzelansartzeko, eta haren partezaita eraman zuten –Zarauzkofolklorea liburutik, Xabier Al-berdi eta Xabier Etxabe–.

Euskaraz egitea galarazitaeta dantza helduan jarduteaere bai. Txistulari eta trikiti-lariak, festa jartzeko ahalegi-netan; eta agintariak, isunak

Aiako partean aritzen zirenhelduko piezak jotzen, etabertaratutako jendea Zarauz-ko partean dantzan, ondo hel-duta, Don Hilarioren debe-kuen eraginetik kanpo.

Aiarrak orain, debekuakdebeku, euskaraz bizi diraegunero, eta dantza helduansegitzen dute igandero.

[ iñAKi iTUrAin ]

Oroimenarenkutxa

Yasmin Bourass Oulad,

Orion, abenduaren 12an.

Leire Juaristi Aristegieta,

Orion, abenduaren 9an.

Adei Lasarte Segurola,

Orion, azaroaren 27an.

jAiOtAKOAK››

Claudia Patricia Jimenez

Moncada etaJose Ignacio

Saez Perez, Orion, azaroaren

30ean.

Zigor Diez Salsamendi eta

Marta Rosende Vazquez,

Orion, azaroaren 28an.

ezKONdutAKOAK››

Margarita Makazaga Sola-

berrieta, Orion, azaroaren

28an. 86 urte.

HildAKOAK››

eskela edourteurrenekogogoangarriakarkaran jarri nahibaduzu, deitu guretelefonora:943 83 15 27

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 24

Page 25: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

HeRRitARRA

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 2 5

“Merkatua itxi digu jabeak, lana berebeste fundizio batera eramanaz”Miguel romeroTs Fundiciones-eko elako ordezkari sindikala

onartu ezean ez dela bideragarritasunplanik egongo. Badago jendea langabe-zia gutxi edo batere kobratuko ez duenaLEEak direla-eta. Familia asko pixkana-ka itotzen ari dira eta bi nominen or-dainketa atzeratuta dugu. Nolakoa da lan egoera zuen arloan?

Merkatua itxi egin digute jabeak gurea-rekiko paraleloa den beste enpresa batdaukalako eta lana hara eramaten ari de-lako. TSn sorazutarrak nagusitu aurre-tik, enpresa hori ixtear zegoen eta guriesan digute jaitsiera merkatuaren kon-tua dela, baina merkatua nahi duten mo-duan mugitzen dute.TS bideragarria dadituen langileekin. Eolikoen sektoreanEuropako onenak izan gara,bezero in-dartsuak ditugu, baina piezak egiten ezbadira beste fundizioetara joango dira.Ahalmena ez dugu galdu, baina lehen-gairik ezean ezin dugu lanik egin. Erre-zeloa dugu guri egiten ari direna berenbeste fundizioetan ere egingo dutela.

Konkurtsoaren aurrean sindikatuak la-

nean ari zarete, ezta?

Hala da. Enpresak jarduerari eutsiko diobaina epaileak erabaki behar du enpresabideragarria den ala ez, eta zenbat jendeeta baliabiderekin. Krisiak eragina izandu, noski, baina ez erabat bezeroek besteleku batzuetara jo dutelako, baizik eta le-hengai faltan produktua egin ez eta be-zeroek konfiantza galdu dutelako.

Iaz greban egon ginen eta akordio batsinatu zen lan baldintzak errespetatze-ko, eta langileak bi urtez mantenduko zi-rela adostuz, baina ez da hala izan. Ak-ziodun batzuei azalpenak eskatu arrendesagertuta daude eta ez dakigu ezer.

Hitzarmena indarrean da, beraz, pro-testan jarraituko dugu garbi esanez gureenpresa bideragarria dela. 150 langilekaleratu nahi gaituzte lana geneukala ja-kinik eta hori oso gogorra da.karkara

Ts Fundiciones lantegiak hartzekodunen konkurtsorako eskaeraegin du. 150 langile ditu enpresak eta horietatik 21 oriotarrak.Jarduerari eutsi arren hemendik aurrera epaileak hartuko duerabakia. langileek beren egoeraren berri eman digute.

iRAti AGiRReAzAldeGi

TSko langilea da orain dela 18 urtetik;ELAko ordezkari da langileen komitean.2007an 330-340 langile izatetik erdirajaitsi da kopurua. Enpresak jarduerarieutsiko dion arren, hemendik aurreraepaileak hartu beharko ditu erabakiak.Zein da TSren jarduera?

Fundizio bat da eta fundizioa eskuz egi-ten da. Merkatu zabalena energia eoli-korako haize-sorgailuena da, eta erre-minta makinarako ere egiten dugu lan.Nola iritsi zarete hartzekodunen kon-

kurtsora?

Iaz Sorazutarrak gehiengoarekin sartuziren zuzendaritzan eta kudeatzaile be-rriek ekarri dute aldaketa. 20.000 ingu-ru tona atera genituen iaz eta lantaldeanberregituratze handirik ez zela egongo

esan arren jendea botatzen joan dira.Urte bukaeran greban egon ginen 49langile bota nahi zituztelako eta azkene-an 20 boluntario atera ziren adostutakobaldintzekin. Urtea %33ko LEE –ERE–batekin hasi genuen. Orain, hartzekodu-nen konkurtsoan gaude.

Enpresak, hori saihesteko, bideraga-rritasun plana aurkeztu zigun: 50 kale-ratze, gelditzen direnen soldaten%25eko jaitsiera, lanaldiari 100 orduragehitzea eta oporrak urtarrilean, otsaile-an, azaroan edo eta abenduan hartu be-harra, eta 80 orduko malgutasuna. Zer egin duzue langileok eskaintza ho-

rren aurrean?

Ezezkoa eman, irteerak borondatez izanbehar direlako eta kaleratzeko langileakberek aukeratuko lituzketelako. Gaine-ra, enpresak esan du baldintza guztiak

“20.000 inguru tona ateragenituen iaz eta lantaldeanberregituratze handirik ezzela egongo esan arren jendeabotatzen joan dira”

“ahalmenik ez dugu galdu,baina lehengairik ezean ezinlanik egin. errezeloa dugu guriegiten ari direna beren bestefundizioetan egingo dutela”

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 25

Page 26: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 6 K A R K A R A 2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a

zeRbitzuAK

OrioKontzertua

Abenduaren 20an, Keizpe-

an rock taldearen kontzertua.

Dani –ahotsa eta kitarra–,

Jone –baxua eta ahotsa– eta

Koldo –bateria–. 23:30ean,

Kalakari tabernan.

Trikitilarien egunaAbenduaren 28an.

Trikitilarien elkartzea,

11:30ean, Herriko Plazan.

Kalejira, 12:00etan, herriko

kaleetan.

Bazkaria, 14:00etan.

Erromeriak, 17:00etan, he-

rriko lau tabernatan: Zabale

eta Lurdes Alkorta –Loretxu–;

Estanga anai-arrebak

–Arkaitz–; Maixa, Ines eta

Maite –Salatxo– eta

Azkonabieta eta Imanol

–Kolon Txiki–.

BingoaUrtarrilaren 8an, 15ean eta

22an, bingo saioa, Jubilatuen

Elkarteak antolatuta,

16:30etik 18:30era, Kultur

Etxean.

ikastaroaUrtarrilaren 11n, otsailaren

1ean, martxoaren 8an,

apirilaren 5ean, maiatzaren

17an, ekainaren 7an, 12:00eta-

tik 14:00etara. Guraso eskola:

teoria, ariketa praktikoak eta

gurasoen esperientzien elkar

trukea. Irakaslea: Nerea Men-

dizabal Etxeberria, psikope-

dagogoa, gizarte hezitzailea,

haur masajeko hezitzailea eta

komunikazioan aditua. 96

euro. Izen ematea: Kutxabank

2095 5033 12 1062739098 eta

bidali izen emate orria urtarri-

laren 7a baino lehen

[email protected]

helbidera.

Kultur Etxea eta liburutegiaGabon festak direla-eta Kul-

tur Etxea eta liburutegia goi-

zez bakarrik –09:00etatik

13:00etara– egongo dira ireki-

ta astelehenetik ostiralera,

abenduaren 23tik urtarrila-

ren 7ra bitartean. Abendua-

ren 24an, 25ean eta 31n eta ur-

tarrilaren 1ean eta 6an itxita.

AiaErromeriak

Abenduaren 22an, Izer eta

Alabier eta urtarrilaren 5ean

Kupela, 18:30etik 21:30era,

Andatzako Aristerrazuko

plazan.

PodologoaAbenduaren 28an, podolo-

goaren kontsulta, sendagilea-

ren etxean. Aurrez ordua har-

tzeko: 943 131 144.

HitzaldiaUrtarrilaren 14an, Osasuna

eta kiropraktika hitzaldia. Hiz-

laria: Xabier Mendiaraz, fisio-

terapian diplomatua eta kiro-

praktikan lizentzitua. Sarrera

doan. Hitzaldirako lekua gor-

detzeko deitu telefono zenba-

ki honetara: 943 44 16 87.

Traste zaharrakUrtarrilaren 15ean eta 29an,

traste zaharren bilketa, ohiko

zabor ontzien ondoan. Atera

aurretik udaletxera deitu be-

har da zer bota behar duzuen

jakinarazteko.

Tf.: 943 830 346.

irteerakUrtarrilaren 19an, Biriatu-Bi-

riatu –Lapurdi– mendi irteera,

Talai Mendi elkarteak antola-

tuta. Izena emateko epea: ur-

tarrilaren 17a, Uranga burdin-

degian. 12 euro.

AGeNdA››

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 26

Page 27: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

2 0 1 3 k o a b e n d u a r e n 2 0 a K A R K A R A 2 7

publieRRepORtAjeA

Gosea duenak edozein ordutanizango du zabalik ashé jatetxeko ateaAshé jatetxeaSantio-Erreka auzoan

Afrikarrak Amerikara joan zirenean,haien sinismenak eta hizkuntza berekineraman zituzten. Ashé joruba hizkun-tzatik datorren hitza da eta zorte ona dabere esanahia. Afrikarrek beren errezoe-tan erabili izan duten hitza da.

Jatetxe honetako janaria denetarikoada eta den-dena etxean egindakoa. Tokidesberdinetako gastronomia eta poltsi-ko guztietara egokitzen dena. Hala, Lati-noamerikako jakiak dastatzeko aukeraizateaz gainera, betiko euskal sukaldekoplaterak ere beren aukeren barruan dau-de. Baina proposamen berriak ere esku-zabalik hartuko dituzte Ashén. Gauregun kartan dituzte, besteak beste, txe-rrikumea labean eta arroza grisarekinkubatarren erara, txuletak argentinarerara eta zapoa parrillan. Bakoitzarenneurrira egindako menuak ere eskain-tzen dituzte, aurrekontuaren edo jannahi denaren arabera egindakoak.

Baina, horrez gainera, eguneko me-nua, pintxoak, ogitartekoak, plater kon-binatuak… zerbitzatzen dituzte, Zarau-tzen pasa dituzten hainbat urtetan beza-la. Sukaldeko zerbitzua, jatetxea irekitaden orduetan zabalik mantentzen dute.Hala, atetik sartu eta jan nahi duenak ezdu erlojuari begira ibili beharrik gabe.

Etxeko goxotasuna auzoanFamilia girorako ere egokitu dute jate-txea. Berek ere familian egiten dute lanaeta gertuko tratua eman nahi dute. Hala,haurren txokoa jarri dute eta udan igeri-lekua muntatzen dute guztien gozame-nerako. Horrez gainera, zuzeneko musi-ka, bakarrizketak, motorzaleen kon-tzentrazioak eta bestelako ekintzak eginnahi dituzte auzotarren bizipozerako.

Abenduaren 31n, kotiloia egingo dutebertan. Sarrerak Ashén edo beren Face-bookeko orrialdean eskuratu daitezke.Zuzeneko musika eta dj-a izango dira As-hén urtea alai bukatzeko.

Goitik behera aldatu da ashé jatetxea. azken zortzi urteetan biziizan duen egoerari buelta emateko gogoz etorri dira ZarauzkoPagoeta tabernatik jabe berriak. Gauza berriak egiteko gogozdatoz: esaterako, igande eguerdian pintxoa doan ematen dute

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 27

Page 28: 05 09 10 25karkara.tok-md.com/pdf/346.pdf · lehiaketa Kaixo haur eta gazteak. Urtero bezala, Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak , danborrak eta barrikak as-tindu behar

346_Karkara bikoitia 18/12/13 11:55 Página 28