05 ZIO Antropologo bat Marten

21

description

A NTROPOLOGOBAT M ARTEN X ABIER O LARRA L IZASO ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT itzultzailea

Transcript of 05 ZIO Antropologo bat Marten

ANTROPOLOGO BAT MARTEN

OLIVER SACKS

XABIER OLARRA LIZASO

itzultzailea

ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa

berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz

erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Diseinua eta azala: Antton Olariaga

Fotokonposizioa: Ipar Koop. Elk.

Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

© 1995, An Anthropologist on Mars

Oliver Sacks. All rights reserved

© 2003, Antropologo bat Marten

Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

ISBN: 84-8373-563-6

Lege gordailua: BI - 2831-03

Inprimatzea: Itxaropena, S.A.

Araba Kalea, 45 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Danaren zioak ezagutzea,

inolako gauza zalakoan nengoen:

zer-nola gertarazten dan, zer-nola amaratzen dan,

zer dala-ta dan, izan ere.

Sokratesen hitzak, Jokin Zaitegiren arabera

ZIO ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT

Iturri beretik sortuak dira literatura eta jakintza, eta elkarren urak

bat eginik etorri zaizkigu, gutxi-asko, oraintsu arte. Izan ere, zer da

bien jardunbidea, ez bada gauzen zioak bilatzeko saio atergabea?

Azken mendeotan, ordea, ubide gero eta bereiziagoak eraiki

dizkiegu zientziei eta letrei, eta aurkez aurke jarri ere bai inoiz

biak, elkarren premia dutela ahazturik.

Salbuespenak, haatik, ez dira falta. Aurreko ahalegin horien

arrastotik, bere hondar alea ipini nahi du ZIO bilduma honek, ja-

kintzaren ur ederrak euskaraz gozatzeko aukera emanez irakurle

egarrituari.

HEMEN KONTATZEN DIREN HISTORIEN

ERDIGUNE DIREN ZAZPIEI

Unibertsoa, iruditzen zaigun baino bitxiagoa ez ezik,irudika dezakegun baino bitxiagoa ere bada.

J.B.S. HALDANE

Ez galdetu zer gaitz daukan pertsonak;gaitzak zer pertsona daukan galdetu.

WILLIAM OSLER

hark esana omen

AURKIBIDEA

ESKER ONA 13

SARRERA 17

KOLOREAREN IKUSMENA GALDU ZUEN

MARGOLARIAREN HISTORIA 25

AZKEN HIPPYA 59

KIRURGIALARI BATEN BIZIMODUA 91

IKUSTEA ETA EZ IKUSTEA 119

BERE AMETSEN PAISAIA 159

MIRAGARRIAK 189

ANTROPOLOGO BAT MARTEN 239

BIBLIOGRAFIA HAUTATUA 287

ERREFERENTZIAK 299

AURKIBIDE ANALITIKOA 311

BAIMENAK 323

ESKER ONA

LEHENBIZI, HISTORIA HAUEN erdigune direnei eman behar dizkiet eskerrak,

bihotzez: «Jonathan», «Greg F.», «Carl Benett», «Virgil», Franco Magnani,

Stephen Wiltshire eta Temple Grandini. Ezin kitatuko dudan zorra egina dut

zazpiokin eta haien familia, lagun, mediku eta terapeutekin.

Lankide berezi izan ditut: Bob Wasserman (elkarrekin idatzi genuen

«Kolorearen ikusmena galdu zuen margolariaren historia»ren lehenbiziko

bertsioa) eta Ralph Siegel (beste liburu batzuetan lankide izan dut); nola-

baiteko talde bat osatu dugu Jonathan I.ren eta Virgilen kasuetan.

Lagun eta ofiziokide askok eman didate informazioa, laguntza eta

eztabaida ziztatzailea; hemen zerrendan eman ditzakedan baino gehiagok.

Urtetako elkarrizketa hurbileko eta etengabean solaskide izan ditut horie-

tako batzuk: Jerry Bruner eta Gerald Edelman, esaterako. Beste batzuekin,

berriz, noizbehinkako iritzi-trukea eta gutun-harremana izan dut. Guztiek

iradoki didate, hala ere, zerbait, aldez edo moldez. Horien artean: Ursula

Bellugi, Peter Brook, Jerome Bruner, Elizabeth Chase, Patricia eta Paul

Churchland, Joanne Cohen, Pietro Corsi, Francis Crick,Antonio eta Hanna

Damasio, Merlin Donald, Freeman Dyson, Gerald Edelman, Carol Feld-

man, Shane Fistell,Allen Furbeck, Frances Futterman, Elkhonon Goldberg,

Stephen Jay Gould, Richard Gregory, Kevin Halligan, Lowell Handler,

Mickey Hart, Jay Itzkowitz, Helen Jones, Eric Korn, Deborah Lai, Skip eta

Doris Lane, Sue Levi-Pearl, John MacGregor, John Marshall, Juan Martinez,

Jonathan eta Rachel Miller,Arnold Modell, Jonathan Mueller, Jock Murray,

Knut Nordby, Michael Pearce,V S. Ramachandran, Isabelle Rapin, Chris

Rawlence, Bob Rodman, Israel Rosenfield, Carmel Ross,Yolanda Rueda,

David Sacks, Marcus Sacks, Michael Sacks, Dan Schachter, Murray Schane,

Herb Schaumburg, Susan Schwartzenberg, Robert Scott, Richard Shaw,

Leonard Shengold, Larry Squire, John Steele, Richard Stern, Deborah Tannen,

Esther Thelen, Connie Tomaino, Russell Warren, Ed Weinberger, Ren eta Joa-

sia Weschler,Andrew Wilkes, Harvey Wolinsky, Jerry Young eta Semir Zeki.

Askorekin trukatu ditut autismoaren arloko ezagupen eta aditu-iri-

tziak. Lehenik eta behin, neure lagun eta ofiziokide Isabelle Rapinekin,

eta orobat Doris Allen, Howard Bloom, Marlene Breitenbach, Uta Frith,

Denise Fruchter, Beate Hermelin, Patricia Krantz, Lynn McClannahan,

Clara eta David Park, Jessy Park, Sally Ramsey, Ginger Richardson, Bernard

Rimland, Ed eta Riva Ritvo, Mira Rothenberg eta Rosalie Winardekin.

Stephen Wiltshireri dagokionez, hauei eman behar dizkiet eskerrak:

Lorraine Cole, Chris Marris eta, batez ere, Margaret eta Andrew Hewsoni.

Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, gutun-harremanez solaskide

izan ditudan asko eta askori (1862ko Fayetteville Observer egunkariaren ale

bat bidali zidanari, oraino ez baitut ezagutzen), nahiz eta horietako zenbai-

ten aipamena liburuan bertan ere egiten den. Izan ere, halako ustekabeko

gutunen eta telefono-deien ondoren hasi ziren hurrengo ikerketetako asko;

guztien artetik lehenbizikoa, I. jaunaren gutuna izan zen, 1986ko mar-

txoan niri idatzia.

Pertsonek ez ezik, leku batzuek ere egin diote beren ekarpena li-

buru honi, babesa, lasaitasuna eta bultzada eman baitidate. Beste guztien

artetik bat nabarmentzekotan, New Yorkeko Jardin Botanikoa aipatuko

nuke (eta bereziki handik kendu duten iratze-bilduma), paseatzeko eta

pentsatzeko lekurik gogokoena izan baitut. Ezin aipatu gabe utzi Lake

Jefferson Hotel eta haren ondoko aintzira; Blue Mountain Center (eta

Harriet Barlow); New York Institute for Humanities (I. jauna aztertu zu-

ten lekua);Albert Einstein College of Medicine-ko liburutegia, lagungarri

izan baitut zenbait iturriren aztarna bilatzeko, eta nonahiko aintzira, ibai

eta igerilekuak, uretan egin baitut, batik bat, gogoeta-lana.

Guggenheim Fundazioak esku zabalez sustatu zuen «Kirurgialari

baten bizimodua» izeneko lana; izan ere, beka bat eman zidan 1989an,

Touretteren sindromearen neuroantropologia ikertzeko.

«Kolorearen ikusmena galdu zuen margolaria» eta «Azken hippya»

historien lehenengo bertsioak New York Review of Booksen argitaratu ziren,

eta beste kasu batzuk, berriz, New Yorker aldizkarian. Zorte handia izan da

niretzat Robert Silversekin NYRBn eta John Bennetekin New Yorkeren

lan egitea; eta, halaber, bi aldizkari horietako langileekin elkarlanean ari-

tzea. Beste askok ere esku hartu dute liburu honen edizio eta argitalpe-

nean; besteak beste, aipatzekoak dira Knopfeko Dan Frank eta Claudine

14

O’Hearn; Picadorko Jacqui Graham, eta Jim Silbermann, Heather Schroder,

Susan Jensen eta Suzanne Gluck. Azkenik, neure laguntzaile, editore, lan-

kide eta adiskide Kate Edgarri eman behar dizkiot eskerrak, liburu hone-

tako guztiak ezagutu eta liburuari berari bultzada eta tankera ematen la-

gundu baitit.

Baina, abiapuntura itzuliz: azterketa kliniko guztiek, menturatzen

diren lurraldea zabala izanagatik ere, sakonaldea ikertuko badute protago-

nista konkretuetara bildu beharra dutenez, sorburu izan ziren eta aztergai

diren pertsonengana itzuli behar ni ere.

Beraz, nigan konfiantza jarri duten zazpi pertsona horiei, nirekin

batera bizi eta barne-esperientzien berri hain xehero eman baitidate, eta

urteen poderioz adiskide bihurtu baitzaizkit, horiexei eskaini nahi diet li-

buru hau.

O.W. S.

New York

1994ko ekaina

15

SARRERA

NAHIZ ETA ESKUIN petoa izan, ezkerreko eskuaz ari naiz idazten. Duela

hilabete, operazio bat egin zidaten eskuineko sorbaldan, eta ez dut baime-

nik —ez naiz trebe ere—, oraingoz, eskuina erabiltzeko. Astiro idazten

dut, trakets: errazago eta naturalago, hala ere, egunetik egunera. Bitartean,

moldatzen ari naiz, eta ikasten, ezkerreko eskuaz idazten ez ezik, beste ha-

maika gauza ere egiten: oso trebeak ditut orain, gauzei heltzeko, oinetako

behatzak, hala konpentsatzen baitut besoa euskarrian edukitzea. Hasieran,

besoa lotu zidatenetik, nahiko oker ibili nintzen egun batzuetan, baina

bestela ibiltzen naiz orain, beste modu bat aurkitu baitut zuzen ibiltzeko.

Beste portaera bat, beste ohitura batzuk ari naiz hartzen; beste nortasun

bat, nolabait esateko, alor berezi horretan behinik behin. Aldaketak ariko

zaizkit gertatzen, nonbait, garuneko programa eta zirkuituetan: moldake-

tak eragiten ariko dira aldaketok masa sinaptiko, konektibitate eta seina-

leetan (nahiz eta eskura ditugun garun-irudiztapen teknikak ez izan

oraindik behar bezain finak halakorik erakusteko).

Nire moldapenetako batzuk berariazkoak eta planen araberakoak

badira ere, eta saiatu eta huts eginez ikasiak (lehenbiziko astean ezkerreko

eskuko hatz guztietan min hartu nuen), berez gertatu dira gehienak, ohar-

kabean, erreprogramazio eta moldapen horietaz nik tutik ere ez dakidala

(eskuarki neure ibileraz jakiten dudan bezain gutxi). Datorren hilean,

okerrik ez bada, eskuina moldatzen hasiko naiz berriro, haren erabilera

osoa (eta «naturala») berreskuratzeko; neure gorputz-irudian, neure norta-

sunean, berriro txertatzeko; berriro ere gizaki trebe eta eskuin bihurtzeko.

Baina bizkortzea, halakoetan, ez da inola ere izaten automatikoa,

ehun-sendatzearen gisako prozesu sinplea: giharrak eta jarrerak egoki-

tzeko, lotura oso bat behar da tartean, prozedura berrien sekuentzia oso

bat (eta haien sintesia), eta bizkortzeko bide berri bat ikastea, aurkitzea.

Neure kirurgialariak, operazio berdina egin baitzioten eta gizon irekia

baita, zera esan zidan: «Badira zenbait jarraibide, debeku eta gomendio

orokor. Baina zeuk aurkitu beharko dituzu xehetasun guztiak». Antzeko

zerbait esan zidan Jayk, neure fisioterapeutak: «Moldapenak bere bidea

izaten du pertsona bakoitzarengan. Nerbio-sistemak bere bideak sortzen

ditu. Hemen zu zara neurologoa; etengabe ikusiko duzu hori noski».

NATURAREN IRUDIMENA aberatsagoa da gurea baino, Freeman Dysoni

esatea gustatzen zaion bezala, eta Dysonek miraz hitz egiten du mundu fi-

sikoan eta biologikoan ikusten dugun aberastasun horretaz, forma fisikoen

eta bizi moduen aniztasun baztergabeaz. Nire ustez, eta mediku-ikuspegi-

tik diot hau, osasun- eta gaixotasun-fenomenoetan aztertu behar da natu-

raren aberastasuna: izan ere, kontaezinak dira giza gorputzek, pertsonek,

bizitzaren desafio eta gorabeheren aurrean egokitzeko eta berregiteko di-

tuzten moldeak.Akatsek, nahasmenduek eta gaixotasunek eragin paradoxi-

koa dute, zentzu horretan; izan ere, ezkutuko zenbait ahalmen, garapen, bi-

lakabide eta bizimodu jartzen dituzte agerian, aurrean izan ezean ikusi

gabe edo are irudikatu gabe gera litezkeenak. Hori da gaixotasunaren pa-

radoxa: ahalmen «sortzailea» duela, alegia. Ahalmen horrexek osatzen du,

hain zuzen ere, liburu honen muina.

Hala, garapenaren nahasmenduak edo gaixotasunaren hondamenak

ikustea izugarria izan badaiteke ere, sortzailetzat ere har ditzakegu batzue-

tan; gaitz horiek, izan ere, nahiz eta bide jakin batzuk, gauzak egiteko

bide jakin batzuk, desegin ditzaketen, badaukate nerbio-sistema behartzea

bide eta bidexka berriak urratzera, hazkunde eta bilakaera ustekabekora.

Bilakaeraren edo gaixotasunaren beste alde sortzaile hori —gauzatzeke

bada ere— ia gaixo guztiengan ikusten dut; eta bereziki hori saiatuko naiz

azaltzen liburu honetan.

Antzeko gogoetak eginik, A.R. Luriak ere aztertu zituen, bere ga-

raiko beste edozein neurologok baino areago, garuneko tumorrak zeuzka-

ten batzuen edo garunean lesioak edo apoplexiak jasanda bizirik geratutako

zenbaiten historiak; bizirik irauteko nola moldatu ziren. Gazte zelarik,

gainera, ume gor eta itsuak aztertu zituen (bere gidari L.S.Vygotskirekin

batera). Halako umeen funtzioen «ukigabetasuna» nabarmentzen zuen

Vygostskik, haien defizitak baino gehiago:

Ezintasunen bat duen umea, beraz, garapen mota kualitatiboki des-

berdin eta parerik gabeko baten adierazle da. […] Ume itsu edo gorrak

ume normalaren garapen maila iristen badu, akatsa duen ume horrek ez

18

bezala lortzen du hori, beste bide batetik; beste bitarteko batzuk erabiliz,

alegia; eta, pedagogoarentzat, garrantzi handikoa da ume horri zein bide

erakutsi behar dion jakitea, konturatu behar baitu bide hori ume horrexen-

tzat dela eta ez beste inorentzat. Ume horrentzat baizik ez izateak ezin-

tasunaren minusa konpentsazioaren plus bihurtzen du.

Halako egokitzapen errotikakoak gerta zitezkeela jakiteak garunaren

ikuspegi berri bat eskatzen zuen, Luriaren ustez. Hasi beharra zegoen pen-

tsatzen garuna ez dela programatua eta estatikoa, dinamikoa eta eginkorra

baizik; alegia, izugarri eraginkorra dela egokitzapen- eta moldapen-sistema,

eta bilakaera eta aldaketarako tresnaz hornitua, eta, garun-funtzioetan edo-

zein akats edo nahasmendu gertaturik ere, etengabe egokitzen dela organis-

moaren premietara —nortasun eta mundu koherente bat taxutzeko pre-

miara bereziki—. Garbi dago xeheki diferentziatua dela garuna: badira

ehunka eremu hil-edo-bizikoak, pertzepzioaren eta jokabidearen alderdi

bakoitzeko (hasi kolorea eta mugimendua nabaritzeko aldeetatik eta, apika,

pertsonaren joera intelektualeraino). Miraria, jakina, honako hau da: nola

diharduten guztiek elkarlanean, nola dauden loturik, nortasuna sortzeko.1

Garunaren plastizitate nabarmenaz eta egokitzapen harrigarriene-

tarako duen ahalmenaz jabetzeak —ahalmen hori ez baita txikiagoa ner-

bio-sistemako edo zentzumenetako ezbeharraren zirkunstantzia berezi eta

sarritan etsigarrietan— aldarazi egin dit neure pazienteez eta haien bizi-

tzaz nuen ikuspegia. Hainbeste aldatu dit, non batzuetan pentsarazten di-

dan ea ez ote diren «osasun» eta «gaixotasun» kontzeptuak berak berriro

definitu behar; izan ere, organismoak beste antolamendu edo ordena-

mendu bat sortzeko duen ahalmentzat hartu beharko genituzke kontzeptu

horiek, beharbada; beraren jaidura eta premia mudatuekin ongi lotzen

den modu bat sortzeko, alegia, eta ez zurrun definitutako «arau»tzat.

Bizitzaren murrizketa dakar berekin gaitzak, baina halako murrizke-

tak ez dira nahitaezkoak. Ia nire paziente guztiek —hala iruditzen zait niri

behintzat—, edozein arazo dutela ere, bizitzari luzatzen diote eskua, eta ez

19

1 Horixe da, hain zuzen ere, problema, azken galdera, neurologian: eta ezin zaio erantzunikeman, ezta printzipioz ere, garunaren funtzioari buruzko teoria osorik gabe, maila bakoi-tzeko elkarreraginen berri ematen duen teoriarik gabe, alegia; halako teoria batek bai ba-koitzaren erantzun neuronalen mikroereduen, bai benetan bizitako bizitzaren makroere-duen berri eman beharko luke. Halako zerbait, identitate pertsonalaren teoria neurala,Gerald M. Edelmanek proposatu du azken urteetan, neurona multzoen hautapenarenteorian edo «darwinismo neural» delakoan.

soilik beren gaixotasunak arren, baizik eta, sarritan, haiek eraginik, eta are

haien laguntzaz.

HEMEN DITUZU, beraz, zazpi kontakizun, naturak eta giza arimak

ustekabeko bideetatik nola topo egiten duten azaltzen dutenak. Liburu

honetan agertzen diren pertsonekin egon gara, hainbat gaixotasun neuro-

logiko zirela eta; besteak beste,Touretteren sindromea, autismoa, amnesia

eta kolorearekiko itsutasun erabatekoa. Gaixotasun horien adibide dira

pertsonok, «historiok», medikuntzan historia hitzak duen zentzuan; baina,

aldi berean, bakoitza bera da, bakarra, eta bere —eta nolabait berak sortu-

tako— munduan bizi da.

Biziraupen-kontakizunak dira liburu honetakoak, egoera mudatue-

tan —are errotik mudatuetan ere, batzuetan— berregiteko eta moldatzeko

gure ahalmen zoragarri baina batzuetan arriskutsuari esker, bizirik iraun

duten batzuen kontakizunak. Aurreko liburuetan, nahasmendu neurologi-

koak dituztenen nortasunaren «kontserbazioa» eta (bakanago) nortasunaren

«galera» izan ditut hizpide. Sinpleegiak iruditzen zaizkit orain hitz horiek,

eta uste dut halako egoeretan ez dagoela, ez kontserbaziorik, ez galera-

rik, baizik eta, hori baino gehiago, nortasuna egokitu edo eraldatu egin

dela, errotik mudatutako garunaren eta «errealitate» horien arabera.

Gaixotasuna aztertzeak identitatea aztertzera behartzen du medi-

kua; gaixotasunak akuilaturik gaixoek sortzen dituzten barne-munduak

aztertzera, alegia. Gaixoen errealitateak, ordea, haiek eta haien garunek

beren mundua taxutzeko dituzten bideak, ezin dira osorik atzeman por-

taerari behatuz, kanpotik. Zientzialariaren, naturalistaren hurbilketa ob-

jektiboaz gainera, beste hurbilketa mota bat behar dugu, subjektuartekoa,

eta, Foucaultek idatzitakoaren arabera, jauzi egin behar dugu «kontzien-

tzia gaixotuaren barnera, mundu patologikoak gaixoaren beraren begiez

ikustera [ahaleginduz]». Inork ez du adierazi G.K. Chestertonek baino ho-

beto —aita Brown bere detektibe sinestunaren ahotik— halako intuizio

edo enpatiaren zer-nolakoa eta premia. Honako hau esan zuen, hain zu-

zen,Aita Brownek, bere metodoaz, bere sekretuaz galdetu ziotenean:

Gauza handia da Zientzia, eskuratzeko aukera duzunean; benetako

zentzuan, munduko hitzik handienetakoa. Baina zer esan nahi dute gizon

horiek, hamarretik bederatzitan, hitz hori gaur egun erabiltzen dutenean?

Detekzioa zientzia bat dela diotenean? Kriminologia zientzia bat dela dio-

tenean? Gizon bat kanpora atera, eta, alderdikeriarik gabeko argi hotz bat

deituko lioketenaren azpian, intsektu erraldoi bat balitz bezala aztertzea;

nik hil edo gizagabetutzat daukadan argi baten azpian, hain zuzen. Hala-

20

koen iritziz, asko urrundu behar da delako gizonarengandik: historiaurreko

munstro batengandik bezalatsu. Haren «hiltzaile-burezurra» zenbatekoa den

begiratu behar da, errinozero baten muturreko adarraren gisako hazikin mis-

teriotsu bat balitz bezala. Norbait hizpide duenean, zientzialaria ez da se-

kula bere buruaz aritzen, auzoaz baizik; bere auzo ahulaz, ziurrenik. Ez

dut ukatuko argi hotzak inoiz on egiten duenik; nahiz eta zientziaren bene-

tako ifrentzua izan zentzu batean. Jakinbide izan beharrean, ordea, daki-

guna ezabatzeko bidea da hori: arrotz balitz bezala tratatzea laguna, eta

ezagun duguna zerbait urrun eta misteriotsua delako itxurak egitea. Gizon

batek begi bien artean proboszi bat duela esatea bezala, alegia, edo sentigaiz-

tasun atake bat izaten duela hogeita lau ordutik behin. Bada, justu alderan-

tzizkoa da zuk «sekretu» deitzen diozun hori. Izan ere, ni ez nabil gizona-

rengandik kanpora atera nahian. Haren barnera sartu nahian nabil.

Errotik mudatutako nortasun eta munduak ikertzea ez da osorik kon-

tsulta-gelatik edo bulegotik egin daitekeen gauza. François Lhermitte neuro-

logo frantsesa biziki sentibera da puntu horretan, eta, klinikan hartu beha-

rrean bere pazienteak, haiei etxean bisita egiten tematzen da, jatetxe edo

antzokietara eramaten edo autoan ibilaldiak egiten; haiekin batera bizitzen,

ahal duen denbora guztian. (Antzeko zerbait gertatzen da, edo gertatzen zen,

medikuntza orokorrekoekin. Gure aitak, laurogeita hamar urte zituela, erreti-

roa hartzea —ez oso gogo onez, hala ere— buruan zerabilenean, esaten ge-

nion: «Utzi etxeko bisitak, behinik behin». Baina berak: «Ez, etxeko bisitak ez,

behintzat; gainerako guztia lehenago utziko nuke»).

Hori buruan, mantal zuria erantzi, eta, nire pazienteen bizitzak be-

netako munduan nolakoak diren ikertu beharrez, hor ibili naiz —azken

hogeita bost urteetan lanean aritu naizen ospitaleetatik ia erabat aldendu-

rik— bizitza-forma bitxiak aztertzen, naturalista baten moduan. Edota, bes-

tela esanda, antropologo nahiz neuroantropologo sentitu naiz, landa-lanean

ari dena. Baina, oroz gainera, mediku, etxeko bisitak —giza esperientzia-

ren bazter urrunetako etxeko bisitak— egitera deitua.

Kontakizun hauetan biltzen diren metamorfosiak, halabehar neuro-

logikoak sortuak izanik, izatearen modu alternatibo baten bidean doaz, hala

ere: bestelako bizi molde horiek, hain desberdin izanagatik, bere-bereak

ditu gizakiak.

O.W. S.

New York

1994ko ekaina

21