06 EUROPA MUNDUAN · Erresuma Batua: Alfabetizazio indizea 99/99 Brasil: Alfabetizazi o indizea 83...

3
EUROPA MUNDUAN MUNDUA HEGAZKIN BAT IZANGO BALITZ... Oso polita da hegazkinez ibiltzea. Emozio handiko kontua da. Pentsarazten dizu ea, heldutakoan, zelakoak izango ote diren tokiak eta pertsonak. Ezezaguna ezagutzea... jakingura... ikusmina... Demagun orain bestelako hegalaldi bat egin behar dugula. Gure oraingo honek ere emango digu ustekaberik! Hegazkinean gaude. Mila lagun gara, abiatzeko prest. Azafata batek megafoniaz esan digu 24 orduko hegalaldia egingo dugula. Gure bidaideak ikusi eta harrituta gaude, ez baita ikusten hegazkinetan halako dibertsitaterik. Albokoekin hizketan hasi gara, eta estatistika batzuk egitea otu zaigu. Hona hemen emaitzak. Jatorriari dagokionez, mila lagunetik 584 asiarrak dira, 124 afrikarrak, 95 europarrak, 84 latinamerikarrak, 55 lehengo Sobiet Batasunekoak, 52 iparramerikarrak eta 6 australiarrak eta Zelanda Berrikoak. Erlijioari dagokionez, 329 kristauak direla atera zaigu, 178 musulmanak, 167 agnostikoak, 132 hinduistak, 60 budistak, 45 ateoak, 3 juduak eta 86 beste erlijio batzuetakoak. Harritzekoa da bidaiarien adina, izan ere 330 umeak dira, eta 65 urtetik gorakoak 60 baino ez. Galdetu diegu ea zein ogibide daukaten: 5 soldadu, 7 irakasle, 1 enpresari. Kualifikaziorik gabeko langile eta nekazari asko lan barik daude. Beste horrenbestek ahal duten postuan eta denboran lan egiten dute, kontratu finkorik gabe. Lau erbesteratuak dira, gerra edo hondamendi bat dela-eta, euren herrialdetik alde eginak. Azafatak egunkariak banatu behar dituenez, galdetzen du ea zein hizkuntzatan nahi duten irakurri. 165 pertsonak mandarinez hitz egiten dute. 86 ingeles hiztunak dira. 83 hindi hiztunak. 64 espainiera hiztunak. 58 errusiera hiztunak eta 37 arabieraz mintzatzen dira. Beste hizkuntzarik mintzatuenak bengalera, portugesera, indonesiera, japoniera, alemana, frantsesa eta abar dira... 200 bat hizkuntza guztira. Zaila izango da elkar ulertzea. Gainera, 670 heldutik erdiek esan diote azafatari egunkaririk ez ekartzeko, ez dakitelako ez irakurtzen, ez idazten. Erresuma Batua: Kaloria kontsumoa, %130 Brasil: Kaloria kontsumoa, %114 Vietnam: Kaloria kontsumoa, %103

Transcript of 06 EUROPA MUNDUAN · Erresuma Batua: Alfabetizazio indizea 99/99 Brasil: Alfabetizazi o indizea 83...

Page 1: 06 EUROPA MUNDUAN · Erresuma Batua: Alfabetizazio indizea 99/99 Brasil: Alfabetizazi o indizea 83 /80 Vietnam: Alfabetizazio indi zea 92/94 Jateko ordua da. Ikustekoa da nola banatzen

EUROPA MUNDUANMUNDUA HEGAZKIN BAT IZANGO BALITZ...

Oso polita da hegazkinez ibiltzea. Emozio handiko kontua da. Pentsarazten dizu ea, heldutakoan, zelakoak izango ote diren tokiak eta pertsonak. Ezezaguna ezagutzea... jakingura... ikusmina...

Demagun orain bestelako hegalaldi bat egin behar dugula. Gure oraingo honek ere emango digu ustekaberik!

Hegazkinean gaude. Mila lagun gara, abiatzeko prest. Azafata batek megafoniaz esan digu 24 orduko hegalaldia egingo dugula. Gure bidaideak ikusi eta harrituta gaude, ez baita ikusten hegazkinetan halako dibertsitaterik. Albokoekin hizketan hasi gara, eta estatistika batzuk egitea otu zaigu.

Hona hemen emaitzak. Jatorriari dagokionez, mila lagunetik 584 asiarrak dira, 124 afrikarrak, 95 europarrak, 84 latinamerikarrak, 55 lehengo Sobiet Batasunekoak, 52 iparramerikarrak eta 6 australiarrak eta Zelanda Berrikoak.

Erlijioari dagokionez, 329 kristauak direla atera zaigu, 178 musulmanak, 167 agnostikoak, 132 hinduistak, 60 budistak, 45 ateoak, 3 juduak eta 86 beste erlijio batzuetakoak.

Harritzekoa da bidaiarien adina, izan ere 330 umeak dira, eta 65 urtetik gorakoak 60 baino ez.

Galdetu diegu ea zein ogibide daukaten: 5 soldadu, 7 irakasle, 1 enpresari. Kualifikaziorik gabeko langile eta nekazari asko lan barik daude. Beste horrenbestek ahal duten postuan eta denboran lan egiten dute, kontratu finkorik gabe. Lau erbesteratuak dira, gerra edo hondamendi bat dela-eta, euren herrialdetik alde eginak.

Azafatak egunkariak banatu behar dituenez, galdetzen du ea zein hizkuntzatan nahi duten irakurri. 165 pertsonak mandarinez hitz egiten dute. 86 ingeles hiztunak dira. 83 hindi hiztunak. 64 espainiera hiztunak. 58 errusiera hiztunak eta 37 arabieraz mintzatzen dira. Beste hizkuntzarik mintzatuenak bengalera, portugesera, indonesiera, japoniera, alemana, frantsesa eta abar dira... 200 bat hizkuntza guztira. Zaila izango da elkar ulertzea. Gainera, 670 heldutik erdiek esan diote azafatari egunkaririk ez ekartzeko, ez dakitelako ez irakurtzen, ez idazten.

Erresuma Batua:

Kaloria kontsumoa, %130

Brasil:

Kaloria kontsumoa, %114

Vietnam: Kaloria kontsumoa, %103

Page 2: 06 EUROPA MUNDUAN · Erresuma Batua: Alfabetizazio indizea 99/99 Brasil: Alfabetizazi o indizea 83 /80 Vietnam: Alfabetizazio indi zea 92/94 Jateko ordua da. Ikustekoa da nola banatzen

GUK...

Erresuma Batua:

Alfabetizazio indizea 99/99

Brasil: Alfabetizazio indizea 83/80

Vietnam:

Alfabetizazio indizea 92/94

Jateko ordua da. Ikustekoa da nola banatzen duten gosaria. Zerbitzua normala da, baina banaketa txundigarria. 250 lagunek hiruna azpil daukate. Lagun horietako gehienak europarrak edo iparramerikarrak dira. Elkarri banatzen edo lapurtzen diote. Baten batzuk gosaririk gabe gelditu dira. Beste batzuk, ostera, launa edo bosna ere hartu dituzte. Eta 550 lagunek kafe erdi edo kruasan erdi bana baino ez daukate. Hala ere, baten batek besteei kendu eta lau azpil jan ditu. Azkenik, 220 deus ere ahoratu gabe daude.

Ordu bat igaro da. Ustekabe handiagorik! Ikustekoak hemen ikusi! Lo bide zeuden 10 bidaiari hilda daude. Jaio berri asko negarrez ari dira: 28 emakume erdi dira komun aldean. Berehalakoan kalkulatu dugu hegalaldia amaitzerako 1432 izango garela. Non jarriko dira berriak? Behar beste janaririk izango al dute?

Sei ordu igaro dira. Bazkalordua da. Lehengoa berriro gertatu da; gosalorduan bapo jan dutenak ari dira orain ere ederto jaten. Egia esan, iruditzen zaigu, proportzioz, gehiago ari direla oraingoan jaten.

10 ordu igarota, gehiago jasan ezinik, azafatari galdetzera joan gara, uste dugulako zeozer egin beharko litzatekeela. Azafatak esan digu “lo” bide zeudenak, 100 lagun, hilda daudela. Zergatiak ere azaldu dizkigu: 30 gosez, 10 minbiziz eta 10 jaiotzean hil dira. Gainerakoak, 50, beste eritasun batzuen kausaz, istripuz edo biolentziaz hil dira.

Galdetu diogu ea zergatik ez duten janaria berdin banatzen. Soluzio bat ere proposatu diogu: bidaia-txartelak erosteko pagatu dugun diruaren parte bat erabil daiteke arazoak konpontzeko. Dena gastatua dela erantzun digu: 1.000 euro bidaiari gazteen hezkuntza, 800 euro osasuna, eta 11.000 euro armak pagatzeko, hegazkin barruan borrokarik has daiteke-eta.

Ezin dugu sinetsi. Pilotuaren gelan sartu gara. Soluziorik nahi dugu.

Testu moldatua. J.C. Rodríguez Ferrera “La economía mundial y el desarrollo” Madrid, 1997

Galdera eta eskaera aproposak egin behar dizkiogu.

Egin ezazu gogoeta hurrengo orrian daukazun Giza Garapenaren Indizeari

buruzko informazioaz.

Page 3: 06 EUROPA MUNDUAN · Erresuma Batua: Alfabetizazio indizea 99/99 Brasil: Alfabetizazi o indizea 83 /80 Vietnam: Alfabetizazio indi zea 92/94 Jateko ordua da. Ikustekoa da nola banatzen

Giza garapenaren indizea GGI hiru indikadoreez eratutako indizea da. Beraz, hiru faktore hartzen dira kontuan: - bizi-itxaropena (jaiotzean) - hezkuntza-maila (helduen alfabetizazioa eta eskola-matrikulazioa) - bizi-maila (eros ahalmenaren parekotasuna EAP)

Gehiago jakin nahi izanez gero:

(bertan daude goiko datuak)www.undp.org/hdr2003

GG

Iare

n

arab

erak

o s

ailk

apen

a

Biz

i itx

aropen

a

(urt

eak

jaio

tzea

n) 20

01H

elduen

alfab

etiz

azio

-tas

a

(1

5 urt

etik

gora

koen

%) 20

01

Leh

en, b

igar

ren e

ta

hir

ugar

ren m

aile

tako

m

atri

kula

zioa

(%) 20

00-2

001

BP

G p

er c

apita

(EA

P A

EB

ko d

ola

r)

Biz

i itx

aropen

aren

indiz

ea

Hez

kuntz

aren

indiz

ea

B

PG

aren

indiz

ea

Giz

a gar

apen

aren

indiz

eare

n b

alio

a

(GG

I) 20

01

Giz

a gar

apen

aren

indiz

eare

n

bal

ioa

(GG

I) 2

001

1 Norvegia 78,7 99 98 29620 0,90 0,99 0,95 0,944

2 Islandia 79,6 99 91 29990 0,91 0,96 0,95 0,942

3 Suedia 79,9 99 113 24180 0,91 0,99 0,92 0,941

4 Australia 79 99 114 25370 0,90 0,99 0,92 0,939

5 Herbehereak 78,2 99 99 27190 0,89 0,99 0,94 0,938

17 Frantzia 78,7 99 91 23900 0,90 0,96 0,91 0,925

19 Espainia 79,1 97,7 92 20150 0,90 0,97 0,89 0,918

171 Burundi 40,4 49,2 31 690 0,26 0,43 0,32 0,337

172 Mali 48,4 26,4 29 810 0,39 0,27 0,35 0,337

173 Burkina Faso 45,8 24,8 22 1120 0,35 0,24 040 0,330

174 Niger 45,6 16,5 17 890 0,34 0,17 0,36 0,292

175 Sierra Leona 34,5 36 51 470 0,16 0,41 0,26 0,275