0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz,...

25
BARNE-MUINETAN Nikolas Ormaetxea «Orixe» Iturria: Barne-muinetan, Nikolas Ormaetxea Orixe. Itxaropena, 1934. Klasikoen Gordailuan: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/O/OrixeMuinetan.htm Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira, eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Transcript of 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz,...

Page 1: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

BARNE-MUINETAN

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

Iturria: Barne-muinetan, Nikolas Ormaetxea Orixe. Itxaropena, 1934.

Klasikoen Gordailuan:http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/O/OrixeMuinetan.htm

Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira,eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Page 2: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

OPARIZ

Nori dioket opanik «Barne-muinetan»?—Iri, ik oroi baitidak«Biotz-begietan».Gaurgero garbi dauzkakbegi-ninietanAita-Seme-Gogo DeunIaungoiko batetan.

5

Page 3: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

dikitar bat erauntsi dio; epiku-usaia, nik uste, besterik baino. Ondoriozordea, poesi iatorra, benetan gogokoia, bere-beregandikoa, sakon, goi-tar, xume agertzen dana; barnegiro klasikua ta kristau-biotz goria zituta errainu darakustzina. Poesi iatorra, gain gainekoa, oro dendu, gar-txu, osasun, naiz kristau-arauz, naiz antze-arauz. Eta bere ariko guzieiedo guzitsuei alde au kentzen die: ez-ikasientzat ere erritar, adi-errezizatea. Bakarra dugu Orixe ikasizko ta erritikako antzea, ots, ikasiareneta erriaren burutapena elkartze ontan. Esagun berriz beinola esana:"gaur-gaurko euskal-idazketa lurrak artzeko, artan errotzeko, ta beardun ioera emateko —mendiko eguratsean bizi baita— ez genezakenamestu ere Orixe baino oberik"».

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

7

LIBURU ONTAZ IRITZIA

Liburu oni itzaurrea ezartekotan, Iesulagun Estefania'tarI.M.A. burura zitzaidan aurrenik —baita beste nere adiskide aundi batiere, elkarren berri bage— inork baino ezagunago baititu nere idazlanargitaratuak eta ezak. Argitara baino len, aldaki bat bialdu nion, etaerabateko iritzi au igorri zidan bere berez, emen ager nezakenekoan.

Besteren batez ari danean, egizale da, inolaz ere, eta itzakongi neurtzen ditu; nitaz ari dala, ordea, olako goratzapen beroa, adis-kide min izateak eragin diola dut susmo. Barkakizun diteke, beraz, esanluken geitxokeriz. Onela dio:

«Barne-Muinetan. Euskera atseginetan da: olerkari gisakoak baditu, ta alboko zenbait izkuntzek egun ager ditzaketen baino sendoa-goak eta berengandikagoak. "Orixe" oberenen artean gendun sortubezalatsu lirika gaiean. Zuzen idatzi zidan "Lauaxeta"k: "mingarri daonek (Orixek) lirika-sailean ez areago iardutea". Liburuxka onek argidarakus zuziatu etzala. Xaki berriko olerki Iainkotiarrak ditu ok.Droste-Hulshoffs, Verlaine, Manzoni, Verdaguer, Gabriel y Galan etaolakoen arau ontako olerki-sortak ez dute Ormaetxearen onekin kato-liku izatea beste ar-emanik. Buru-argia ta bioz-beroa ezin obeki elkar-tzen ditu: antze-idazketan ikasiaren tankera ta erri-gizon iatorrarenaberebat elkartzen ditu. Au du bereizgarririk ondozkoena ta sarkorrena.Onek dio berezkiroko eitea ta kera berria, bere-beregandiko ditunez-koa. Sineste-egiak, Ebanjelio-egiak ditu;bere barne-muinetan erne taauznartuak ordea. Begikalduz baino buru-eraginez igurtzigoak edoditu ausaz guziak; zenbait, nabaritxo ere bai, zimel-giro antza dutelarik.Biotz-eragin sendoa baitute ordea, aitzaki ortatik lekura daude.Kristauaren zinezko biotz-eragina dute, ezeztarainoko umiltasun sen-doz betea, seme bati deritzon uste onez ta lasapidez betea; alakorikbaita kristau sinesteduna Iainkoagan ta Iesukristo Erosleagan beresinestea ondo tinkatzen dunean. Ontatik du biotzondo ain nabaria, ezgaindizkoa, ez belaxka; gizaki benazkoarena baino. Orrek ematen diebertsu oeri, gaurko antze-idaztietan nekez ageri dan bezelako sendota-sun bereizia. Alare, egilearen barne-giroari zor ote zaion ere irizgarrida. "Barne-muinetan"go poesi-mamian eta azken urte ootakoOrixeren lirika osoan, ibai-geldi antzeko zerbait oartu dut buru-bioz-ketari nagokala. Ezin-ukatuzko liriku-giroa galdu bage, geldi-giro aun-

BARNE-MUINETAN

6

Page 4: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

I. IZAKI GUZIETAN

In ipso enim vivimus et movemur et sumus (Act. XVII, 27, 28)

Aitzin-gibel, ezker-eskuin,gain ta barneneurtzen ari nauzun Begi,zure dirdaiz, argi berrizsoil dakusatuts, ez, ogen, naizela ni.

Zeru, lur, egurats, gizon,nigana tutepaile-sur, oro begi.Ez luze, ez zabal, ez sakon,baino or zaitutguzi oien irozgarri.

Begi oiek begi ootanzizta naute.Negar ba lerit saminki!Begikaldu samur bateznor naizenikadiraz dautazu garbi.

Au nauzu!... Zaitez urrikiIainko antzo,damu baitut biotzetik.Elur zuri biur nazu;oil itzazuogen beltzak enegandik.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

9

IAINKOAREN BEGIERA

BARNE-MUINETAN

8

Page 5: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

II. ALDAREAN

...vobiscum sum usque ad nosummationem saeculi.(Matth. XXVIII, 20)

Kristogan dugu Iainko betea,ostian Kristo betea dugu.Zentzuek gai ez, betor sinismenizkutu oiek argi ikusteko.Iainkoa ain Berez erantzi ba da,zertan iantzi nik idurimena?adimena nik zertan zorroztu?Fedea lagun, bizi ikusten dut.Biotzez bestez ez zadan ikus.Begira daukat, begira nauka.Gorpuz-begiez dakusdaneanez nau lilura; ez du dirdairik;doi-doi margorik. Gero... sar duteZuririk ere ez dezaket ikus;an nago, ordea, fedez iantzirik.Ian dudanean, Iainkoz bete naizNagon ni Argan, bego neregan;indar benaza so dagiodan.Sutu, goritu bekit biotz au«Esker Onari» esker emanaz.Begira daukat. Naukan begira.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

11

Alde ditzadan begi ookbeltz ontatikargitara, Iainko garbi.Ene begi ta gogoata gorputza,zuri so, gel bitez argi.

Urrun itzazu zureak;begirozuxahutu duzun aur oni.Ez ater begiratzetik;eman, aldiz,indar ene begieri.Begiz begi, gogoz gogogauden bi ook;naukazu maitatzen beti.Atseden zak ontan, gogo;isil, beha,ta Iaunagan ago tinki.

BARNE-MUINETAN

10

Page 6: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Tai bage gogo nukepizturik iduki,asper bage begiradezon Iainkoari.

Aize ta arnas, indarkaalperrik naiz ari,orain Iainkoaz oroi,oraintxen ahantzi.Berriz ta berriz gotorindarka naiz aki,ene ezpainak legor tasoinuka belarri.

Burua gartsu ta astunzoro-biurgarri,logaleak ilauntzenene txinar gorri.Noiz arteko burrukaiasan-bear naiz ni?Iauna, bein ta betikozigor arnas neri.

Atsak beti muin dioTrintingo gainari;udaz ara naroaigan goiz goizeti.Otoiz-mendira laisteregaz alda nadi,atsak iduki bizattxinar au su beti.

Ats eman, Iaun, ezperenilauna dut gaindi,aize-errota bezalanarabiltzu beti.Ez nadin gain ontatikzoko ortara ietsi;nagon galdor goi ontanegun eta iguzki.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

13

III. GUREGAN

…membra vestra templum sunt Spiritus Sancti.(Cor. 1. VI, 19)

Arnas sainduak gaitugu iauretxe bizi;geurongan dugu, ta gugeuregandi igesi.Bestetara goaz taIauna an naiz ikusi,begira asmatzen ez taaietan gu naasi.

Iainko-zantzu diranezatsein didate eni;argal naiz ta barreiabegi ta belarri.Agur, inguruetanzauten ikuskari!Noan bidea gora,gain dezadan mendi!

Arnas au Aitaganadadukat intziri;biotzez onen lagunbear nuke beti.Arnasak diraudanoArnas barnago onilagun iodan soinuagorrago oneki.

Oroitzapena dugugogoaren txingi;berez piztu daroata berez itzali.

BARNE-MUINETAN

12

Page 7: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

BENEDICITE LUX ET… DOMINO

Signatum est super nos lumen vultus tui, Domine.(Ps. IV, v. 7)

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

15

Arnas soil au entzunaz,Zure Arnasarilagun egin zaiodanalde bage emendi,betibateko ots ontaz,eltzagor iduri,Zure musika mintxobarrenagoko orri.

BARNE-MUINETAN

14

Page 8: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Zugana bidez. Begiek an-onbide baztarren urrena;irudi-oroiak areago;adimen dut zuzenena.Ez, ordea, aski. Nai bezain ezinZuregan egon naimena.Ba zeran esan diotenekoberotu zaio barrena.

Itzai bat bidez doa, gurdiaidiei lotuz. Aurretik itzulinguruz, iges, baztarkatxakurra isatsa iasorik.Itzala ere iosta-lagun du,—oroi ta irudi ala nik—.Auek adin bat okertu bageitzai, adimena atzetik.

Baino onek ere atzera, aurrera,biz, geigoz, dabil bidea,eztena «aida»ka erakutsiaz.Onetan, geldigunea.Ezin goituzko aldapa dauka,itzaiak ein du beurea.Bide ezin-eldu oiek artzekoIaunak sortuko bestea.

Gurdiak negar besterik ez du.Ontan... sinestargi dator.Goi-bide oien berri duenikez bila au besterik inor.Iainkoagana zuzen garamaz,itsu da, bainan entzukor;bidea bat da, ez loi, ez zulo,oiartzundun arri gogor.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

17

I. EZAGU-ARGI

Ezarri duzu neregan, Iauna,Zure aurpegi-argia.Gizona sortzen zenuelariklurrezko giza-irudia,bekoki artan musu emanezpiztu zenion begia.Argi bizigo bekoki-barnenba dut, Zeurek isuria:

Adimen. Egin duzun gizonaaundi da adimenarekin,Zerroren argi Iaungoikozko orrenzantzua baitu berekin.Orren bidez du ainbat gaietanaurrera gizonak egin;aurrerapenik aundiena, aldiz,Zu ezagutzearekin.

Zerala, soilik, daki ordea,nor ta nola zeranik ez.Aurra seaskan lo daukala amakmusu aundi bat emanezesna ba leza, ta bera gorde,labur litzake negarrez.Ala nik ere, Zu ikusmin dizutnor zeran ezin iakinez.

Doi zera ikuskai argi onekin;zer bestez ikusko zaitut?Bizi naizeno Zu sumatzekoargi bizigoa non dut?Begiz, irudiz, adiz, zearoAita au ezin dut ezagut;naiez ezago, itsua baitanaia. Mutil bila ari zaut.

BARNE-MUINETAN

16

Page 9: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Nasirik nabil arat-onata,bide zuzenik ezin ar.Bi begi ditut... ba dira gauzabeintzat egiteko nigar.

Adimenek esan zidanikusirik ni ein artan:«ezak biotz, galai gazte,or duk iretzat emazte!Andere ederra, itsu-antzeko;ontan ederki zatozte.Begiak ditik loturikliluratzeko bildurrik;ark derabiltzan bide-inguruakain baitira zoragarri!»

Bi itsuk zer egin ordea?Ez ote ioko leizea?

Andere onek erne belarri,guraso du Entzumena;onen ondotik iarraikitzekobizia dut ukimena.

Sinismenek, au baitu izen,egiten du bide zuzen,arbide erdian bere oin-otsakdiotelarik laguntzen.Oni natzaio lotuko;arbide au dugu Kristo.

Ortatik oin bat baztar ordukosumatzen du ots motela,—arbide orren ertzetan daudebi amildegi bereela—.Oinpea biguin sumatzenekozirrara du gorputzean,leize-abo orren iluntasunaurbil dagoen ustean.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

19

II. SINEST-ARGI

Iainkoak bigarren musuBataioan eman dizu,—Arnas Saindua MendekostetanKristoren bidez bialdu—;musu laztanak, sinestargiak,Argana zuzenik zaitu;susmo biziaz, ez begi-ikusizmundu ontan dakuskezu.

Bekoki, biotz, gurutzezapaiz iaunak igurtziez;«ar zazu fede, Iaunaren etxegarbi zaitea» esanez,fedea sartu zizun, baitipatbelarriak idikiez.Askotan, orde, zentzu ta adimendabiltza bide okerrez.Txakurra lasai; naimenarentzatItzai adimena gai ez.Onenbestekin Naimen asi daIaunaren bila negarrez:

—«Itsurik iaio ta gorrik,ukia soil dut zentzurik.Etxean tut bi senide,biek ene sabelkide.Izena batak Adimen,au dut anairik zintzoen;beste anaia etxa-iges,Oroimen deritza izenez.

Bidea nai dit agertuAdimenek, baina... aspertu.Besorik, gorputzik ez duta ari nik ezin iarraitu.

BARNE-MUINETAN

18

Page 10: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

III. ZERU-ARGI

Tunc autem facie ad faciem.(I. Cor. XIII-12)

Irugarren musuaIltzen naizenekoARGI, tai bage, begiona galtzeneko.Eskuek argi-adardator Iesukristota Aren dirdaiak, denikbeltzena aizatuko.

(Garbi-bearrik bageager al natzaizulurrean egaririkoinaze-lorren su!)Musu orren argiakbiur naza ispilu,gandu-zantzurik bagezakidan agertu.

Argi orren indarrezgaituko da Adimen,berez ezin bai lukeIaungoikorik eden.

Aurpegiz ikusko dudenez, ez dena den.Laino, gandu ta susmoaldegin dute emen.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

21

Bide orretan gal-beldurrik ez,arri bizia du lagun.Bi ook eskutik bide estu orilasai igaro dezagun.

Agur, Adimen, senide zintzo;eztai dut andre onekin.Esku ook elkar eraztunduazongi goaz elkarrekin.

Andre Sinismen, zure nauzu talotu ditzagun esku ookbi burni-mutur elkar urtuakdiran baino estuago.Senide baino geiago zaitut,ez aal zakik aspertuko.

Zuk nadukazu beti oleskaIaungoikoaren atetan;Beretzat egin nindun ezkeronola ni utzi ilunbetan?»—

BARNE-MUINETAN

20

Page 11: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

BENEDICITE... ET TENEBRAE DOMINO

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

23

Agur, fede, lurreannuen itsu-mutil;zuri esker leizeanez nun egin amil.Itzak beude, Iaunagannaimena zadan bil,Au baita Argi betiko:Ontan nadin murgil.

Atea iotzen ez dugu lanik,dena den dago zabala;etxe ontako iende nobleaIaunak bedeika dezala.

BARNE-MUINETAN

22

Page 12: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Iauna, aundia zera; niutsa bezain txiki;bi ook batean gerainon denik aundi.Eder ezak Iainkoa,uts, argi, uts-argi!

Arnas Deunak oiu aunigan beza beti.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

25

I. ILUNDEGI

—Eder nazazu, seme.—Ilunak argia?—Zerk obeki? —Ba natorberriz uts garbia.Ilun, utsarte, zulo,ezer ez guzia.Au nauzu. Zerbait, orde,Zurez, Iaun aundia.

Nere etxe-barne onekizena Ilundegi;onen orma-iantziaez lur ta ez arri.Ormatzat aize du, utsa,utsezko sare-esi.Argatik sar ditekeiare zure argi.

Azala arri edo lurbalu, leio bage,egun-argiak ezin argitu lezake.Argiak ere nai dunon koka, bitarte;utsartea du muga,ni utsa azkengabe.

Uts onen barreneanZuk emana daukat—erdi-muina bear ta—arnas bat, gogo bat.Uts azkengabe bainaiz,argatik zaduzkatargi azkengabe aubitarte, etxekotzat.

BARNE-MUINETAN

24

Page 13: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Mendi ta zelai, itsaso, zeru,beste sortu litekenik,ezin ar ezerk uts ilun onekar dezaken iduririk.Aien oiartzun guziak bainomintzo ozenagoa dut nik.

Ez nik; barnean du Arnas Deuna;antz oro onek du batean;eguratsa aitzen dan eran ez daagortzen mendeen mendean.Au daukat oiuz atertu bageilun onen etxapean.

Arnas betiko, eragidazuIauna azkengabe goresten.Uts azkengabe, goretsi ezakIainko orren Arnasaz batenantza guziak bere baitituera azkengabetan. Arren!

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

27

II. UTSAREN ANTZA

—Nor naiz? —Utsa naiz. Ez; uts naizelagarbi dakidalazkoa.Emai au ere Iaunak emana:leenago bezain uts noa.Au nauzu; utsa naiz. Ez da aspergarrinire betiko leloa.

Utsak ez baitu gairik, antz-bakargeldi-bearra du beti;alaare ez inork utsak adin batantz bere baitan iduki.Igeskorrago ta antzgarriago.Zer utsa bezain igesi?

Ez du arriak ur isurkaiakainbat antz beregan artzen;itsas-uginak so dagonaribeti berririk agertzen,leer diran oroz adats berri bataparrean dute eratzen.

Aizea arego: zeru eta lur,mendi, zelai, leize-zulo,orri ta belar, itzal, oiartzun,apar, odei eta laino...bere baitan du, naiz iraizean,antz berririk dun gauz oro.

Utsa areago: artzen du antzikez dun Iainkoaren antza...Uts geldi nadin, geldi nadi ilunIaunari emanez aintza,diranak oro baino geiagoartuz guzien kerantza.

BARNE-MUINETAN

26

Page 14: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Izate guzi Beregan dunanigatik ezer ezera;izaterik ez nuen ilun auArgatik guzi izatera.Azkengabe dan Iaun arenganaezer-eza alboratzeagutxi bailitzan, uts au Iaungoikodakar oso biurtzera.

Eder ezak, uts, Iainkoz iantzirik,Iainkoz erantzi-iduria;odei beltzetik tximista antzerailunbetik aiz argiaIaunaren esku guzialdunakez azala nai itzalia.Zuk, Arnas Guren, eder nerekinain xurtu dan Iaun aundia!

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

29

III. IAINKO BIUR NADIN

Aundi da nik ni uts eriztea?Emen dago Iesukristo:deuseztatu zan morroi-iantzian,orain, aldiz, deusezago.Ogi-idurian nire ianari,iduririk ere ez gero.Nire barnean itzaltzen oteantz oiek doazeneko?

Ez; il-obian etzen itzali,ez ere nire barnean,obia ustuta garai ieiki zaniarriz Aitaren aldean.Nigan ari da (soin ustelkor auobi-aintzu ustu artean)azi ta bizi, osorik Iainkobiurtzen naun bitartean.

Au azi-aala ni itzaliko naiz.Uts au orde, zerbait aal da?Pekatu. Beste zerbait aal nintzautsera biur-bearra!Oroi litez uts biur naizelaZugatik, zerbait izana.Utsa naiz, baina leen uts izanik,ezin nator utsagora.

Iainkoa aragiz mugatua ager;ardo-ogi antzaz arego.Utsa naizen au uts geldi nadin;au bainaiz, uts, ilun, zulo.Ez da aski, Iauna; zugatik, albait,nadin utsaren urrengo.Ez orde; biur nadin ni Iainkoutsetik guzi izateko.

BARNE-MUINETAN

28

Page 15: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

I

Zurekin naiz ikara,argi denen Aita,argi ezin-iasan batetxe duzun Iauna.Eguzkia baituzusoineko bezala,nola aurrera naitekeitsu, Zuregana?

Kristok esan du: «Aitazniork deus ez daki».Kristo giza-argi da talaister aal guk arki.Onek aitor eman du:«nai dunak ikusi,Aita begietan du;Arekin bat naiz ni».

Piliperen antzekoguziook esagun:«Ain luze Zurekin taetzaitut ezagun?»Aurpegiz bestez, ikusnork nior dazagun;Aita-aurpegia aski daikusi dezagun.

Seme Bakarra an dagoAitaren altzoan;Arek egia diguialkitzen agoan.Altzoan ba dadukata Aura guk alboan,ez aal dugu suma Aitaaltzo orren beroan?

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

31

BENEDICAMUNS PATREM...

BARNE-MUINETAN

30

Page 16: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

II. ET FILIUM...

Aitaren eder-dirdai,ontasun-errainu,gizonen argi etagauz denen eredu,Bide, Egi ta Bizitza,Artzai eta Maisu,noiz buka neza Zutazluza bear ba nu?

Aitaren Itz bakarraisilik esana:isilik entzuteadut dagokidana.Or dugu «Berri Ona»Zeronek emana;ba du nornaik orretanauznartzeko iana.

Ez duzu deus idatzi,Bein bai... ondarrean.Barratu zan; berriro nork bil lezakean!«Entzun oni» zerutikargi-odeieanmintzo ziran SemeazTaborko gainean.

Abo onetsi ortatikialki zenun auraikasleek aldatuzuten liburura...Iturri ortara maizzoazte edan-guraSamari-Andreariesandako ura.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

33

Otoitzak oro Zureaulkira, Aita Goren,Semearen bitartezditugu zuzentzen.Zor zaion begirunezAri Zuk entzuten,au entzunda nork ez dubiotza zabaltzen?

Zerorren Itza duzu;beti-itz orretatikmunduari zatzaiomintza gizondurik.Ilunbetan naiz itsu,guraso-mintzorikezagun bage ez dagobelarri duenik.

Ezagutzen zaitugu,Aita, mintzo orretan.Isil, itz eder orrenentzule gaitean.Gores zaitzagun. Ezinesan gerontzeanAitaz niork ezer ezdakila lurrean.

BARNE-MUINETAN

32

Page 17: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

III. CUM SANCTO SPIRITU

Aita-Semeen maitasun,arnas, argi ta su,poz ta argien emaile,graziaren musu,izkuntzen irakasle,uso kurrumazu,etxakide gozo tagogoaren gantzu.

Pozik aundiena dutiauretxe nauzula,ta Aitari niregatikotoi diozula.Maiz, orde, etxetik aldedut oroimen aula,etxera dan aldirolotsaz gorri naula.

Aldegina dan gisanitz gaizki norbaitez,ta aurrez dakusguneangorri baikera alkez;ala askotan Zurekin;bainan bekozko ordezbetargi didazu, tabetetzen naiz pozez.

Begi-belarrik leio,irudimena ate,iauretxe onek dituirtenguak sare.Esi itsu baten bidezditzazula gorde,argirik bage ez dedinZu zauden aldare.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

35

Indar, entzunak orde;Elizara zintzo:kantuan, itzaldianbizigo da mintzo.Sermoi-aulki gaineanbiurturik uso,Arnas Gurena an duguitzak gantzutzeko.

Itz-argailu bezala—bein zuk bialdurik—mintzo aura berritzendula nioke nik.Ez da berbera, bainabai antz-antzekorik;etzait au entzutekogaltzen egarririk.

Buru-has ta bereganari da apaiz iaunautsegin bage esatenburuz «Berri Ona».An inon baino obeki,esanak du muina,uso-egal dardarazzirrara diguna.

Ikasi, ez-ikasi,oro gara berdin.Berri ori ikastekoxume bear egin.Oinetan nadukazuitz danak ikasmin:isil entzun ditzadanMartaren aizpaakin.

BARNE-MUINETAN

34

Page 18: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

LURREKO IRUTASUNARI

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

37

Txakurra lasai dabil,gurdia negarti;lotu ezazu bat au,beste ori igurtzi.Pake-gantzua betor,betor maite-ukaldi;ateak itxiz nai dutZugaz mintza beti.

Mintzoak naasten ba nau,isilik nagoanuso zuri-urrumadudala gogoan.Arnas agor au adiz,sar ni barnagoanZure deadar oienmusikaren ioan.

BARNE-MUINETAN

36

Page 19: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

auznar ditzadan luzebarnen duten egiz.

Ozen esaten ditutneunek entzuteko;nire mintzo au, aldiz,ez izan ordeko.—Oek ere ez aal lutemaiz urardotuko!—Mintza Zerau garbiroeni irakasteko!

Idatzitik mintzorazenbat osin dagoz!(Zer daki begik soinuz?zer belarrik margoz?)Oietatik gogorasakonagoa askoz,maizegi gabiltzazuan emen oztopoz.

Buruti itza mihirazubi izkutu batezdator; agotik araiazten eguratsez,belarri-ateetanerazten da tankez,noizbait gogora dalamila biurgunez.

Irudi bat buruan;bera mingainean?bera sartzen ote dabesteren barnean?gezurretan, naiz egi--bila aaleginean,zenbat aldiz oi diguutsegin bidean!

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

39

I. IESU

...erat subditus illis.

Esanera zeukaten!Zutaz beste murtiketzuten or idatzilau Ebanjelarik.Ainbat urtez ez otezenun egin itzikgure biotzak isilauznar zezakenik?

An zeunden, gurasoakbegiz begi ikusten,baitipat, een biotzakitz barnez gantzutzenNazareth loratsuanlore zinan lerden;etxe ertsi ua atxonezZuk zenun betetzen.

Ez bide zan itz-mitzikNazareth-etxean;Aita-amek bizi ziranisil-bakarrean,ITZA gizon eginabegien aurrean;beste ele oro gainezziran ezpainean.

«Besteren esanera».Itz ok irakurriz,—entzun aal nitza Iainkoz,ez soil ikus begiz—sarkorrago zaizkidan,mintzo biur bediz,

BARNE-MUINETAN

38

Page 20: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

II. MARIA

...conservabat omnia verba... in corde suo.

Iainkoaren Ama taIaunaren mirabe—etxe doatsu ontannagusi nor ote?—,Iaunagandiko graziguzien urbide,niretzat orde, minenAma, batez ere!

Ez zadan minik aipazureen aldean;Simeonek esanagordez biotzean,ezpata sar zitzaizunaniman barnean;ez ta atera, Semeaberpiztu artean.

Beste esan bat zenuenbiotzean gorde:«Zer bila ninduzuten?Ez aal dakizuteAitarenean beardutala?». Zuk ordeorduan ez ulertuSemearen galde.

Barnean irauliazitza atxiki zenuen;Itz onek adimenaargitu baitzizun.Andik ara Aitarekinzegola gau t'egun,

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

41

Zure mintzo ori bakarEgi zinezkoa;ez da gauzen irudi;or zatoz osoa,Itz, Iainko; orrek iotzen duzuzenik gogoa,Mintza zakit Zeronez,entzutera noa.

Baina mintza-bearrikez duzun ezkero,—Itz ori biotzeanomen zaigu txerto—ori niregan mardulbizitzea naiko,isilik dizadazunitzegin gozoro.

Esaneko zitzaien.Itz izkutuko ori,Itz, ager ezadazuez dezadan aantzi.Zuk Zeuk irakas, bestezezin dut ikasi.Noiz iartzeko ote nauzudenen azpian ni!

BARNE-MUINETAN

40

Page 21: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

III. IOSE

vir iustus

Iose, doi doi diguteesan zure izena;orrekin aski duzu«zintzo» birrizena.Agintari izan bearIesu-Mariena:iruretan zuk duzuagindu latzena.

On guzizko da, mihizoztopabagea,oztoporik alper dazuri bilatzea.Mintzatu zinan, naski,ez gainez ordea:zerbait da zure itzik ezniork aipatzea.

Zeure buruarekinzuuk itzegin zenunMari sala nai ez taiges-naieko ordun.Aingeruuk ametsetanadirazi zizunizkutua; arego orainItzak isil iardun.

Isil-etxe onetanikas zak isiltzenmingainez beintzat; gogozez aal aiz atertzen.Mingain! gorputz ta animaoso dituk galtzen!

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

43

ez esparik, Semeazerekin baitzendun.

Gogoz gogo zeundetenezpainak isilik,elkar-iardunka; alaxebizi nai nuke nik.Minek begi-aurrean...nork ez du nai minikIesuren esku goxokigurtzitzen dunik?

Minak aaztuaz, eginote diet uko?Betor min, betor gantzu,Ama minetako.Maitagarririk ba da,Iesus Gurutzeko;Gurutzean Arekinisil ni iltzatuko.

BARNE-MUINETAN

42

Page 22: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Isil nadin; nagoannerekin paketan,Beti-Itz isil orrekiniardun gozoetan.Ez zadan itz garratzikmingain ta lumetan,Iaun au ezti daukadannik barne-muinetan.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

45

i eziz gero, ordea,oso tuk ezitzen.

Agokotik zaldia,lemetik ontzia,nagusiak naierandarabil guzia.Baso bat kiskailtzekoaski da txingia;Iakob deunak dionezala da mihia.

«Gizonik ez mingainaeziko duenik;on guzizkoa da, artanez ba du utseginik».Burruka latza ari dutbeingoz ezi nairik;eman zuk indar, Iose, ezdezan oztoporik.

Larrean pake dabilartalde otzana;ardi sarkoiak urradu esi bakana.Marrakotsa da; atzetikdoa artalde dana,barnean bila nairiklarrean ez zana.

Amildegitik inoiziauztean gaiztoa,aren urrena denekiauz eta aus lepoa.Mihitik ala galtzengorpuz ta gogoa;isil ta bakartzean,baretzen osoa.

BARNE-MUINETAN

44

Page 23: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

I. NERE BURUA

Bil nadin barnera, mintzo bat entzuki,argi bat izetuz, bihotza landuki,Leze-barne huntan zer dut ikusgarri?

Bost aldiz nerera mintzo ozenak oi du!ni berriz etxetik hurrun nabilazu!Ate-ioka norbait. Erantzuna... «Bego».

Iparra geldi da, legun dator ego,hegatsetan dakar maitetasun bero.Haren mintzoari muzinik nork egin?Bide zoroak utz, etxera sar nadin.

Etxera sar eta zokho denak ilhun,begi-lauso hau noiz enegandik hurrun?Egun zoroaren aztarnak itzali,Deitzaile maitea, Zu zaitut iguzki.

Ba dakuts enegan izkutu hondarra:barnean bizi dut Irutan Bakarra.Berak bizi nau ni, Beronek naragi;barne-muin hunetan Berau bekit argi.

Nigan hari duzu, Aitak sor Semea,ta alkar maitatuki Bioongandik duzuHas Gurena. Iesus. Nire lo betea!

Ernal-iturria nigan daukadalaIainkoaz hain antzu Nondik naiz ibili?...Aunitz esker! Iaunak egin baitit argi.

Ez zadan argi hau nik itzal, ez ereedozein mintzori ta argiri iaramon:emen daukat oro; etxe-barneen nagon.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

47

IAINKOAGAN BAT

BARNE-MUINETAN

46

Page 24: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Igorrazu, anai, oinhaze ernegarri,Iainko-min sakona, barne-gogo bizi.Enegan ez bedi gaurdanik otz, ez gau,argi bero orretan ur nadin guzi hau.

Oroipen gaiso hau bego bere baitanan on ibiltzeke, tinki Iainkoagan.

Amak sabelean gu suma bezalasuma zagun Iauna. Ilen garenean,ark baino barnago altzoan gaitzala.

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

49

II. ANAI SABELKIDE MARTINI(Otoitza)

Urra zinun gorputz azal-ustelkorra,iausi zen zure etxe aragiz eginairu urte baino leen. Arima zeruraigan zen, leizetik argi betikora.

Labur egon zedin ilhunpe beltz huntan.Oraino zu baitan adi-argirik ez,grazi-argia bai sort-egun berean.

Aingeru gazteñook erauzi zinduanIaunaren aginduz eltzaur-adarretikHan geldi ginduzun gu biok gordinikeltzaur-oskol barnen ondu-bitartean.

Beste begiz ikus, beste gogoz maiteduzu Iainko on hori. Irutan bat dena,(Aitagandik Seme, Biengandik Hatsa)aitzinean duzu, Bera den iduri.

Guk emen bai, zuk ez behar oroipenik;euzki horrek ez du bein laino-tarterik,Ikustez, maitatzez, aterraldi bage,zer zorion duzu sabel-anai maite!

Ba dugu lurrean argi horren izpi,bainan gorputz hunek askotan itzali.Iguzki-tarteka zerbait ba dakusgu,baino oroit-ezaren lainoak galtzen gu.

Ez egon behar ni aterrik bage erne,Iainko onaz beterik esnai ta lo ere!

BARNE-MUINETAN

48

Page 25: 0Orixe, Barne muinetan · itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

III. ARREBA SABELKIDE DENUXIRI(Chilera)

Hurrun aiz, hurrun dun gure Martin; emen aitaren ondoan nauzute, ta an goienamarekin hura.

Iainkoak barreiagindunan bere esku legun begidunez:halere esku huntan geuden zorionez,ezin aaldeginki. Bai esku zabala,sabel berokia, begi maitakorra.

Begi-nini gaitin; elkarrago geudensabelean baino. Nere buru barnenzaute zuek ere bihotz-arimetan:hiurok bat gaitun oroipen bizitan;batago Iainkoan. Hunek gu sor, bizi,Hunek emai onez Bera sumarazi.

Sabel batetik ilki, sabel batera io,(Iainko onen altzora): emen argi, bero;emen zegon zori lurrean gaudeño.

Gauzkion zantzuan, aterrik bage erne,gauden adi beti, dugun beti maiteanai harek antzo. Dakusagun elkarIaunari begira, bihotza su ta gar.

Ez geuden hurruti, hortik ainbat bideemendik zerura, Iaunaren altzora.Sar adi barneoon, ago Iainkoari;emen ikusko naun; behon anaiari.

Gu bien gorputzak ama lurrak iretsditzanean, orduun, Iaun hunen altzoanarimook bil bitez betiko beroan.

BARNE-MUINETAN

50