1. biziaren jatorria

8

Transcript of 1. biziaren jatorria

Page 1: 1. biziaren jatorria
Page 2: 1. biziaren jatorria

Biziaren jatorria gizakia aspalditik kezkatu duen gaia da, ondorio zientifikoak ez ezik, garrantzia handiko beste ondorio batzuk ere planteatzen dituelako zientziaren historian, Urte askotan, bizitzaren jatorria izan da arazo handienetako bat, bai gaur egun ezagutzen ditugun izaki bizien jatorria, bai Lurrean sortu ziren lehen izakiena.

Urte askoan zehar, berezko sorreraren ideiak izan ziren nagusi; horien arabera, organismo asko materia bizigabetik sor zitezkeen.Ideia horiek faltsuak zirela frogatu zuen Pasteurrek. Baina aurreramendu horrek ez zion erantzunik ematen Lurrean bizi izan ziren lehen izaki bizien jatorriaren arazoari. Arazo horri irtenbidea emateko, lau teoria mota proposatu izan dira: bi teoria historikoak:berezko sorrera eta biogenesia eta bi modernoak: teoria endogenoak eta teoria exogenoak.

Page 3: 1. biziaren jatorria

Izaki bizidunen morfologia, antolamendua eta funtzioak gluzido,lipido,proteina eta azido nukleikoen jardueraren menpe daude. Horregatik ,izaki bizidunek batasun kimikoa dutela esaten da.

Izaki bizidun guztiek konposizio kimiko berdina dutenez, jatorri komuna dutela pentsatzen da, hau da, izaki bizidunak egitura sinpledun organismo-talde batetik datozela eta denborarekin eboluzionatu egiten dutela eta bizi forma desberdinak lortzen dituztela.

Page 4: 1. biziaren jatorria

Duela 4700 milio urte Lurraren eraketa

Duela 4000 milio urte Fosil zaharrenak (bakterio antzekoak)

Duela 3400 milio urte Lehen izaki fotosintetikoak

Duela 2500 milio urte Atmosferaren oxigeno askea agertu

Duela 750 milio urte Lehen fosil zelulanitzak

Duela 500 milio urte Landareek ingurune lehortarra kolonizatu

Duela 80 milio urte Dinosauruen hedapen-garaia

Duela 1´5 milio urte Homo generoko indibiduoak agertu

Page 5: 1. biziaren jatorria

Zientzialariak, lehen zelulak agertu ziren aurretiko garaiari buruzko ikerketak egiten ari dira eta horretarako, zelula bat eratu eta funtzionatzeko baldintza batzuk kontuan hartzen dira:

● Mintzak eta beste organulu zelular batzuk osatzeko, zenbait biomolekularen elkarketa nahitaezkoa da.

● Zelularen jarduerak substantzia energiemaileak behar ditu.

● Informazioa gorde eta belaunaldi batetik bestera pasatzeko, autokopiatzeko ahalmena duten molekulak behar dira.

Page 6: 1. biziaren jatorria

Polimeroen eraketak oztopo bat gainditu beharra zuen: polimeroen sintesi-erreakzioak ingurune urtsuan gertatu baziren, erreakzio horiek itzulgarriak direnez, hidrolisia bideratuko zatekeen sintesia bideratu beharrean.

Zailtasunerako irtenbideetako bat mareak dira zeren eta mareek behera egitean, putzu buztintsu isolatuak uzten dituzte. Putzuetako eraren lurrinketa gertatuz gero, monomeroen kontzentrazioa gertatuko zen eta horrela, polimerizazioa errazagoa zatekeen.

Page 7: 1. biziaren jatorria

Kanpo-ingurunetik isolatzeak egonkortasuna ematen dio barne-inguruneari bizi-funtzioak egiteko.

Mizelek (tanta txikiak) kanpo-inguruneko substantziak barnealdean selektiboki meta ditzakete,eta ondorioz,substantzia horiek kanpoan baino kontzentrazio handiagoan manten daitezke.

Page 8: 1. biziaren jatorria

1 Zeri esten diegu “batasun kimikoa”? 2 Gertakari ezagunenak eskema batean jarri.

3 Nola eratzen dira polimeroak monomeroetatik?

4 Nola lortu zen ugaltze-gaitasuna?

BIDEOAK:

1 http://www.youtube.com/watch?v=FgdBE127FCQ

2 http://www.youtube.com/watch?v=lu4bK6bhLnE