1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta...

24
ELGOIBAR - 1051. zenb. XXIV urtea - 2017-10-20 Natur ondarean jarri du begia Morkaikok

Transcript of 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta...

Page 1: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

ELGOIBAR- 1

051. zen

b. XXIV urtea - 2

017-10

-20

Natur ondareanjarri du begia Morkaikok

1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1

Page 2: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 2

Page 3: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

IRITZIA 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik ira-garkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du beregain hartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletanadierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa An-donegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, AinaraArgoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEALeire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLOTEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Vi-llena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose LuisAzpillaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirre-azaldegi INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 aleLEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Hedabide guztiak Kataluniarekingora eta behera dabiltzanez, etahori guztia nondik heldu argi ez

daukadanez, hegoaldeko herri zapaldubatera hurbiltzea proposatzen dizuet.Duela bi aste eskas iritsi nintzen Nikara-guatik, konkretuago Moskitia ingurutik.Moskitia Nikaragua iparraldea eta Hon-duras hegoaldea hartzen duen lurraldeada, eta ez da inguru ezaguna, ez da in-guru turistikoa, ez da inguru ederra. Bainaberezia da oso. Miskito arrazako indige-

nek osatzen dute populazioarengehiengoa, eta kolonoak dira Nika-

raguako beste lurralde batzuetatik iris-ten diren arrotzak. Miskitoa da eurenhizkuntza, eta inor gutxik erabiltzen dugaztelania. Eta komunitate indigenek osa-turiko lurralde gehienak bezala, biztan-leen gorputzek soilik babesten duten herribat da; Managuak ez ditu kontuan har-tzen, eta bigarren mailako hiritar etiketaezin kendurik lantzen dute lurra.

Ugariak dira Moskitia okupatzensaiatzen diren kolonoak, eta noski,ugariak miskitoen inguruan dituzten au-rreiritziak. Alderantziz ere gertatzen dahalakorik, miskitoek ere sekulako aurrei-ritziak dituzte haien inguruan; bainanola izan liteke herri zapaldu bat za-paltzaile?

Kolonoak ez dira, gainera, lur ko-munitario eta komunekin bakarrik kon-formatzen, hizkuntza berakolonizatzeko objektu bikaina baita.Esango nuke, hizkuntza gutxituen za-palkuntzarik handiena ez dela gober-nuen partetik jasotako babes eza,beste hiztun komunitateen gaitzespenabaizik. Zoritxarrez, zentzu horretanerrelitaterik gordinena bizi dute miski-toek. Zer esan Cervantesen hizkuntzahandia arriskuan egongo balitz bezaladefendatzen dutenei? Zer esan indi-gena gutxi batzuek hitz egiten dutenhizkuntza mehatxu gisa ikusten dute-nei?

“Hablan en miskito para que no en-tiendas”, eta munduak inperialista lin-guistikoen inguruan ematen du bira.

Biara kuntri wina nishan wala nani bal taibi wan munanka

ANE ASTIAZARAN

“Esango nuke, hizkuntza gutxituen zapalkuntzarik handiena ez dela gobernuen partetikjasotako babes eza, beste hizkuntz komunitateen gaitzespena baizik”

Itzultzailea

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 3

Page 4: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

MOTZIAN

400.000 euroko inbertsioa egingo du Uncetak Elgoibarko instalazioa handitzeko

Eusko Jaurlaritzako agintariek Unceta enpresara eginiko bisitaaprobetxatuz, instalazioetako batzuk handituko dituela adi-tzera eman zuten Unceta taldeko arduradunek. Hala, Elgoi-

barko plantan 400.000 euroko inbertsioa egingo dute. Horrekneurketa-zerbitzuetako arloa handitzea ekarriko du; izatez, 300m²-ko espazioa gaituko du proiektu berriak diseinatzeko, gara-tzeko eta ezartzeko. Laster gauzatuko den inbertsio horrek aukeraeman du Unceta taldean azken urtean beste hamar ingeniari sar-tzeko eta etorkizunean espazio berriak hartuko dituen proiektuetanaurrera egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sai-leko ordezkariek Unceta taldearen Elgoibarko instalazioak bisitatuzituzten urriaren 11n, eta, bertan, lan-bilera egin zuten taldeko zu-zendaritzako kideekin. Era horretan, zuzenean ezagutu zituztentaldearen jarduera eta etorkizunerako erronkak. Bilera horretanizan ziren Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegi-turetako sailburua, Estibaliz Hernaez Teknologiako, Berrikuntzakoeta Lehiakortasuneko sailburuordea, Aitor Urzelai Ekintzailetzaren,Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria eta, enpre-saren aldetik, Pablo Garate Unceta taldeko CEO, Borja GarateSariki Metrologiako Zuzendaritzaren laguntzailea, Josean LarreaSariki Metrologiako gerentea eta Aitor Tejada F. Uncetako merka-taritza-zuzendaria.

Unceta familia-enpresa bat da, 143 urteko historia duena;orain bosgarren belaunaldiak zuzentzen du. 156 behargin ditu,eta Euskadiko automozioaren, aeronautikaren eta makina-erremin-

taren industriako enpresa nagusiei egiten dizkie zerbitzuak eta es-kaintzen dizkie soluzioak. Unceta taldeak ordezkaritzak ditu Ma-drilen, Bartzelonan, Vigon eta Kuban. Horrez gain, ZamudiokoFabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa osatzen duten en-presa-sozietateen parte da Unceta taldeko Sariki Metrologia en-presa. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, UPV/EHUk etaAeronautikako Klusterrak hartzen dute parte Zentro horretan.

Era berean, Eibarko Armeria Eskolarekin elkarlanean dihardu,zehazki Lanbide Heziketako ikastetxe horrek ematen duen goikograduan, metrologian espezializatuan, gaur egun merkatuan ezbaitago arlo horretako prestakuntzarik.

2016. urtean 30,5 milioi euro fakturatu zituen Unceta taldeak,eta % 10 inguruko inbertsioa egin zuen I+Gan.

Niceto Garate Goiarzun2017ko urriaren 10ean hil zen, 94 urte zituela.

Familia elkartu duzulako.Maitasuna emateko aukera eman diguzulako.

Geure onena ematen erakutsi diguzulako.Eskerrik asko, aitona.

Bazoaz, baina zugandik sortuko dira besteak.

Garate familia

4

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 4

Page 5: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

MOTZIAN 5

Berrikuntza eta Hiri Garapenari buruzkoEuropar Astean parte hartu du Ane Beitiak

Hiri eta Eskualdeen Europar Astean parte hartu du Bruselan Euskadiko UdalenElkarteko (EUDEL) alkateen berrikuntza batzordeak, kontaktuak lortzeko etaEuropako esparruko ereduzko proiektuen berri izateko, eta batzorde horre-

tako kide da Ane Beitia Elgoibarko alkatea. EUDELen Berrikuntza Batzordea hiru lu-rraldeetako alkateek eratzen dute: Elgoibar (Ane Beitia); Ermua (Carlos Totorika);Larrabetzu (Iñigo Gastelu); eta Zambrana, (Aitor Abecia). Guztiak izan dira Bruse-lan, urriaren 9tik 12ra bitartean egin zen Hiri eta Eskualdeen Europar Astean. Egi-tasmo horrek, hain zuzen, 15 urte bete ditu aurten, eta edizio honetan, EBkoeskualdeko eta hiriko politikak datozen urteetan izango dituen erronkak aztertu di-tuzte. Hainbat tailerretan eta hitzalditan parte hartzeaz gain, Berrikuntza Batzordeaklan-bilera bat egin zuen Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen egoitzan.

Debarroko odol emaileak omenduko dituzte bihar

Debarroko odol emaileak omendukodituzte bihar, Eibarren. Antzuola, Bergara,Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Mendaro,Mutriku eta Soraluzeko odol emaileak bil-duko dira, eta intsigniak eta diplomak ba-natuko dituzte. 13:15ean elkartuko dira,eta omenaldi ekitaldiaren ostean, bazka-ria egingo dute Unzaga Plaza jatetxean.

Ekitaldi horretan, ondorengo elgoibar-tarrak eta mendaroarrak omentuko dituzte:

w Zilarrezko intsignia, 25 aldiz ematea-gatik: Unai Elorza, Javier Puyadena, AneSan Martin, Iñigo Astigarraga, Asier Arza-mendi, Conchi Bereziartua eta GuillermoGarcia (Mendaro)w Urrezko intsignia, 40 aldiz emateaga-tik: Yolanda Soto. w Urrezko intsignia, 50 aldiz emateaga-tik: Javier Lazkano, Joseba Trueba, JoseDaniel Canales, Eduardo Iriondo, JesusBeristain, Francisco Dieguez, Luis Perezeta Jesus Mari Muguruza (Mendaro). w Urrezko intsignia, 60 aldiz emateaga-tik: Rosa Maria Coca eta Manuela Cas-tro.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 5

Page 6: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

MOTZIAN6

Gotzon Garate bekaren hirugarren deialdia

martxan da

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate ize-neko beka sortu zuen 2009an, euskara ar-loko ikerketa sustatu eta idazleelgoibartarra omentzeko, eta hirugarrendeialdia jarri du martxan.

Lehenengo deialdian ikerketa gaia El-goibarko Toponimia izan zen. Bigarrendeialdian. berriz, Elgoibarko euskarazkoondarea gizarteratzeko egitasmoak edotaeuskarriak proposatzea izan zen, eta ho-rren emaitza da www.elgoibarreraz.eusataria. Oraingoan hauxe izango da egite-koa: Gotzon Garateren oroimenez, Elgoi-barko Izarrak eta Udalak, 2009an hasita,elkarlanean antolatu duten Euskara ala ez-kara zikloek emandakoa jaso, aztertu etagizarteratzeko lan-plana diseinatzea. Pro-posamenak azaroaren 22ra arte aurkeztuahalko dira. Oinarriak eskura daudewww.elgoibar.eus webgunean. Bekarengehienezko iraupena 9 hilabetekoaizango da, eta zenbatekoa, berriz,12.000 eurokoa. Ikerketa lana euskarazegingo da, eta originala eta argitaratugabea izan beharko da. Lana UdalarenEuskara eta Kultura Batzordeen ardura-pean burutuko da. Eskabideak Arreta Bu-legora bidali behar dira: ElgoibarkoUdala, Herritarrentzako Arreta bulegoa.Santa Ana kalea 2. 20870 Elgoibar.

Olasopeko asfaltatze obren bigarren fasea martxan dago

Elgoibarko Udalak Olasope industrialdeko aparkalekuen asfaltatze lanen biga-rren fasea hasi du. Besteak beste, bigunguneak konpondu, kutxatilen estalkiak kotaberrietara egokitu eta egun hondatu edo apurtutako estalki eta hustubideak berritukodituzte. Udalak 54.530 euro inbertituko ditu (BEZa kanpo)..

Merkataritza txikia sustatzeko kalera irten ziren dendariak stock ferian

Txankakua merkatari elkarteko 17 saltoki eta zerbitzuk parte hartu zuten Maa-lako parkean egin zuten stock ferian, herriko merkataritzari bultzada ematekohelburuarekin. Ohikoa baino merkeago jarri zituzten dendariek euren produk-

tuak, eta horrek herritar asko erakarri zituen. Azokako une gorena, baina,14:00etan ailegatu zen, ordu horretan egin zutelako 100 euroko sei erosketa txe-keren zozketa. Urtero legez, herritar ugari batu zen zozketaren unean, izan ere sa-riak eskuratzeko ezinbestekoa izaten da saritutako txartela unean bertan agertzea.Honako hauek izan ziren irabazleak: Enma Muñoz, Maria Asun Elustondo, MariviRodriguez, Pili Pedrosa, Lorea Vazquez eta Jaione Etxeberria.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 6

Page 7: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

MOTZIAN 7

Kataluniako atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Elgoibarren eta Mendaron, Gure Esku Dagok deituta

Elgoibar Mendaro

Mari Tere Pedrosa Alvarez de Arcaya2017ko urriaren 9an hil zen, 82 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Oin Alai egitasmorako laguntzaileak behar dira

Oin Alaik Ikastolako 29 ume eta 14 boluntariorekin eta Herri Eskolako 23 ume eta 12 boluntariorekin hasi du ikasturtea. Azkenekobi urteetan partaide kopurua, ume zein boluntarioena, handitu egin dela zehaztu dute arduradunek, baina egitasmoa indarberritzekolaguntzaileak behar dituzte. Hortaz, Oin Alaiko sustatzaileek boluntario izatera animatu dituzte herritarrak. Interesatuek Ikastolanedo Herri Eskolan eman dezakete izena.

Gogora ekarri dute anitzak direla programa honek adingabeei, gurasoei eta herritarrei, oro har, dakarzkien onurak. Ikasleek au-tonomia lantzen dute, erneago iristen dira eskolara, ariketa fisikoa egiten dute eta lagunekin batera egiten dute eskolarako bidea.Gurasoek, bestalde, ez dute kotxea erabili behar eta ohitura osasungarriak erakusten dizkiete euren seme-alabei.

Gracia Gomez eta Marutxi Gonzalez mendaroarrak bigarren, erretiratuen Gipuzkoako sukaldaritza txapelketan

Omnium Culturaleko eta ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen atxiloketak salatzekoelkarretaratzera deitu zuen Gure Esku Dago mugimenduak asteartean. Elgoibarko eta Mendaroko taldeek bat egin zuten deialdihorrekin, eta hainbat lagun batu ziren bi herrietan.

Mendaro, Elgoibar eta Eibarren eginiko marmitako lehiaketako irabazleak Menda-roko Goñati pilotalekuan batu ziren joan den urriaren 11n, Debabarreneko irabazleaaukeratzeko. Frontoian bertan prestatu behar zuten marmitakoa eta epaimahaiaren iritziz,Gracia Gomez eta Marutxi Gonzalez mendaroarrek eginikoa izan zen goxoena. Horriesker, erretiratuen Gipuzkoako sukaldaritza txapelketan parte hartu dute aste honetan,eta bigarren sailkatu dira, Pasaiako bikotearen atzetik.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 7

Page 8: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

ERREPORTAJEA8

75 urte betetzeko atarian, ilusioz eta ekiten jarraitzeko gogoz dago Morkaiko

Morkaiko Mendizale Elkarteak batzar nagusira deitu ditu bazkideak hilaren 26rako (osteguna). Bereziki hiru gai nabarmendu dituzte gai-ordenean: elkartearen egitura berria, Morkaikoren 75. urtemuga, eta Elgoibarko mendi-eremu esanguratsuak eta mendiko ondarea berres-kuratzeko azken urteotan auzolanean egindako lana. Erronka handi horren barruan, badute proiektu bat bereziki estimuan izan dutena,Morkaikoren proiektu izarra izan dena: Moru. 2014. urtean aurkeztu zuen Morkaikok Moru garbitu eta han dagoen Burdin Aroko herrixka ba-besteko proiektua. Danobat enpresak lagundu zuen proiektua diruz orduan, eta orain, Elgoibarko Udalaren esku laga du Morkaikok proiektua.Pozik daude, gainera, Udalak agertu duen interesarekin, eta baita lur-jabeak agertu duen prestutasunarekin ere.

Hirurogeita hamabost urte ez dira hala-hola betetzen. Jendeaskoren ilusioarekin, eginahalarekin eta babesarekin ba-karrik bete ditzake elkarte batek 75 urte eta gaur Mor-

kaiko dena izan. Ondotxo dakite hori Aitzol Arriola eta IñakiLaskurain Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritzakideek [os-tegunean izendatuko dute presidente Laskurain]. 2018an betekodu elkarteak 75. urtemuga, eta bistan da pozez, ilusio handiz etaardura handiagoz bizi dutela une hau, horrenbeste urtean elkar-tearen jiran ibili direnen lana aitortzea eta egin duten guztia es-kertzea ardura handia delako, lanaz gainera. Oraindik ez dute

75. urteurreneko programa osatu, baina hasiak dira adinekoeigrabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, etahorren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei: Morkaikorenhistoria osatzeko baliagarri izan daitezkeen argazki, bideo etabestelako bitxikeriak biltzeko.

Ordu batzuk kenduko dizkie urteurreneko ekintzen antolakun-tzak, elkartearen ohiko dinamikaren berezko lanekin uztartu be-harko dutelako eta militanteak direlako denak, borondatez aridirenak. Baina gustukua dute egitekoa, bizi dute mendia, eta finari dira nor bere egitekoetan, Morkaikoren egitura berrian. Dato-

- AINARA ARGOITIA -

Aitzol Arriola eta Iñaki Laskurain Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritzakideak.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 8

Page 9: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

rren asterako, hilaren 26rako, antolatudute urteko batzar nagusiaren harira el-kartu gara haiekin, eskuartean dituztengai nagusien errepasoa egiteko. Batzarnagusia Kultur Etxeko hitzaldi gelanegingo dute, ostegunean, 19:00etan,eta parte hartzera deitu dituzte bazkideguztiak.

Elkartearen egitura berria aurkeztukodute batzarrean. Badira pare bat urteegitura hori hartu zutela, garai berrietaraegokitzeko ahaleginean. “Jabetu ginenMorkaikoren egitekoak beste bat izanbehar zuela. Gaur egun ez du horre-beste jendek izena ematen mendi-irteere-tarako, mendizaleek badute berenmateriala, badituzte gps-ak eta bestelakoteknologiak eta informazioa ere nahibeste dute eskura. Beraz, zabaldu beha-rra geneukan”, azaldu du Laskurainek.Lehen, elkartearen nukleotik zuzentzenzuten dena, baina orain, nukleo horrekadarrak ditu, besoak, eta horrek “opera-tiboagoa” egiten du elkartea, eta aldi be-

rean, hazteko eta zabaltzeko aukera handiagoa ematen dio. Sei bat lagunek osatzen dute gaur egun Morkaikoren nukleoa,

zuzendaritza-taldea, eta mendizale elkarte baten ohiko funtziona-menduaren ardura dute euren gain. “Administrazio lan batzuk kan-pora aterata ditugu eta aholkularitza enpresa batek egiten dizkigu.Lan burokratikoa da hori, guri energia eta denbora asko kentzenziguna, eta horregatik erabaki genuen kanpora ateratzea. Bainabestelako administrazio kontuen eta Federazioarekin, Udalarekineta bazkideekin izan beharreko harremanen ardura geuk dugu.Hori, eta baita Karakateko Igoera eta Morkaikoren Eguna antola-tzekoa ere”, zehaztu du Arriolak. Gero, esan bezala, azpitaldeakditu Morkaikok. Bi-hiruna bazkidek osatzen dute talde horietakobakoitza eta nork bere gustuko ekintzak antolatzen ditu, nork bereahalen eta indarren arabera: Haurrentzako irteerak, nagusien-tzako ekintzak, ohiko mendi irteerak, BTT martxak, eskalada,mendi eskia, espeleologia, raid taldea, mendi ingurune taldeaeta emanaldietarako lantaldea. “Gai jakin baten inguruan interesaduten bazkideak dira, eta eurek antolatzen dute eurek gustukoduten hori, eta jakina, hala eginda, derrigorrean ari den batekbaino gogo eta ilusio handiagoz antolatu eta sortzen dituzte ekin-tzak. Ardura eurek hartzen dute, eta gainerakook laguntzekogaude. Lehen egiten genuen bezala, denok dena egin beharreaneta denok erre, orain, ardurak banatuta ditugu”, dio Arriolak. Mor-kaikok baliabideak jartzen ditu. Morkaikoren aseguru-babeseanegiten dituzte kontuak, finantziazioaren parte bat Morkaikok har-tzen du bere gain, eta diru-laguntza eskaerak Morkaikoren ize-nean egiten dituzte.

Hamar bat azpitalde ditu orain Morkaikok, baina zuzendari-tzakideek argi laga dute zabal-zabalik daudela eta gustura har-tuko dituztela bazkideen proposamen berriak [Bulegoaasteazkenetan zabaltzen dute, 19:00etatik 20:30era. E-posta:[email protected]]. Zuzendaritzakideak eta azpitaldeetakobazkideak urtean bi-hiru batzarretan elkartzen dira, denek denenberri izateko eta egutegia adosteko.

MORU, MORKAIKOREN PROIEKTU IZARRAMorkaikoren mendi ingurune taldekoen proiektua da, 2014an

abiatu zuten egitasmo zabalago baten atal bat. Bere garaian el-goibartarrentzat esangura handia izan zuten leku eta mendi-on-dare batzuk [erromeria-guneak, iturriak, buzoiak...] bazter lagatazeudela jabetuak zeuden Morkaikon, eta horiek garbitu, inguruhoriei balioa eman, bazkideen artean auzolana bultzatu eta hau-rrekin kontzientziazio lana egitea erabaki zuten. Labur esanda,pinuak eta sasiak jandako lur-sailetan bertako espezieak landatu,inguru horretako ondare materiala bistaratu eta berriz ere natur-gune horiek erakargarri bihurtu nahi zituzten. Hamalau puntu iden-tifikatu zituzten, eta Sargoateko iturria berritzea lehenetsi zuten.Proiektua idatzi, diru-laguntza eskuratu, lur-jabearekin tratua egin,hektarea bateko lur-saila erosi eta garbitu, haurrekin hemen ber-tako arbola espezieak landatu eta iturria konpondu zuten. Auzo-lanean egin zuten dena, 2013an, eta Karakateko iturria etaMuskurutxukoa konpondu zituzten hurrena, bi-hiru asteburutan.

Egitasmo horretan, baina, Moru zen proiektu izarra. “Elgoi-barko balkoia” da Moru, Elgoibarko “ikuspegi onena” duen men-dia, leku estrategikoa umeekin joateko eta historia handikoa,Brontze eta Burdina aroko herrixka dagoelako han. 2014an ekinzioten proiektua idazteari Foru Aldundiko arkeologoen aholkulari-tzarekin, eta ondoren etorri ziren beste egiteko denak: Lur-jabeakidentifikatu, pinadia bota eta lur-saila erosteko tratua egin, diru-la-guntza eskuratu eta lan handienak eginda zituztenean, Udalerajo zuten proiektua aurkeztera. Elgoibarko Udalak Paisaia proiek-tuaren barruan sartu du proiektua orain, eta ondo bidean datorrenurtean hasiko dituzte lanak.

“Jabeekin hitz eginda dago dena, eta hil honen azken al-dera botako dituzte pinuak. Eta bestelako lanak datorren ur-tean hasiko dituzte. Ez duguna nahi da Moru pinadi barruanhondatzen lagatzea, harresiaren zati bat apurtu da-eta dago-eneko ”. Lau hektareako saila erostekoa du Udalak, Elgoiba-rrerako magala eta tontorra, eta etorkizunean, Elgoibarrerakomendi magalean, umeekin arbolak sartu nahiko lituzkete etatontor aldea garbitu eta zelai utzi. Arkeologia lanak ondorenegingo lituzkete. Abuztuan ibili da Udalak kontratatutako ar-keologia talde bat zundaketak egiten, eta Morkaikoko lagunbat ere ibili da lan horiek jarraitzen, baina ikusteko dago zerazaleratuko duten indusketa lanek. “Topatzen dutenaren ara-bera erabakiko da gero zer egin, panelak jarri, parke bategin edo zer, baina nolanahi ere, Morkaikoren helburua be-teta egongo da ordurako”, nabarmendu dute.

ERREPORTAJEA 9

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 9

Page 10: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

w Nola bizi duzue egunotakoa?Elena: Su-kontu hau urteroko kontua da,baina egia da honen bestekorik ez dugula2006tik izan. Kontua da oraingoan suaherrietaraino iritsi dela eta horrek larrituduela jendea, mendia, zoritxarrez, urtero-urtero erretzen delako hemen. Esaten denmoduan, herri honen idiosinkrasiarenparte da hau. Ez da erraza azaltzen.Oraingoan, gainera, jendea hil ere eginda, lau lagun gutxienez, eta horietako bat,gainera, gure ezagun baten ama da.Atera kontuak nola gauden. Etxerik gabegelditu diren lagunak ere baditugu, eta,bai, gaurko eguna oso gogorra izan da.Guk geuk surik ez dugu ikusi, baina baisentitu; ketuta daude bazterrak. Lankidebat etorri da lanera, baina alde eginbehar izan du aitak deitu diolako esanezsua berriz piztu dela. Haserre zegoenoso, atzo [igandea] 20:00etatik gaur

13:00ak arte euren herrian ez zutelakoprofesionalik ikusi sua itzaltzen eta herrita-rrek jardun behar izan dutelako, baliabi-derik gabe eta oso modu prekarioan.Lagunak esaten zigun udaltzainen autobakarra ikusi dutela eta udaltzainak erre-pidea moztera mugatu direla. Eta etxeakerretzen ari ziren; pentsa! Tobioren [Al-berto] lagunak sua itzaltzeko brigadetanari dira, eta desesperatuta, audio graba-zioak bidaltzen ari zaizkigu. Ez da bestegairik. Vigo oso handia da, baina hiribu-ruan bizi diren gehienak landa auzoeta-koak dira, eta etxea galdu ez duenakazienda osoa galdu du, edo badu gertu-koren bat egoera horretan dagoena.Alberto: Inpotentzia izugarria da. Aurrei-kusi zitekeen gertatutakoa. Biomasa han-

dia dago hemen [Galiziako lurren %48basoak dira], sekulako uda lehorra egindu, euririk ez du egin eta mendiak oso-osozikin daude. Egun osoa ematen dut men-dian lanean, eta askotan biderik ere ezinizaten dugu topatu aurrera egiteko.Hemen oso baldintza onak daude berezlandaretza hazteko, baina jakina, ez ba-duzu planifikaziorik egiten... Eukalipto sai-lekin kexu da jendea eta bistan da ez delaespezierik onena, baina behintzat araudi-ren bat balego eukalipto sailak eta pina-diak garbi mantentzeko exijituko lukeena,sikiera kontrol hori balego, baina ez, horiere ez dago eta hau kaosa da. Sua za-baltzeko baldintza optimoak geneuzkanegunean piztu dituzte suak, eta horrigehitu behar diogu Ofelia urakanaren

ELKARRIZKETA10

uELENA ZUBIAURRE

uALBERTOTOBIO

Elena Zubiaurre (Mendaro, 1976) eta Al-berto Tobio (Pontevedra, 1968 ) Sanxen-xon bizi dira (Pontevedra, Galizia). Gaur,astelehena, Galiziako zati handi bat sutandago, eta kezkatuta, minduta eta etsitaere badaudela onartu dute, bereziki Alber-tok, ofizioz basozaina denak. “Agintarien utzikeria eta

herritarren pasibotasuna daudeGaliziako suteen atzean”

- AINARA ARGOITIA-

Suhiltzaileen eta herritarren ezina As Nievesn. Arg.: Marta Francisco

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 10

Page 11: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

ELKARRIZKETA 11

haize hondarren laguntza izan duelasuak. Baina hori baino gehiago erebada. Kultura oso bat dago Galiziako su-teen atzean, eta negozioa. w Azalduiguzue hori. Alberto: Batetik, Xuntaren kudeaketa ne-gargarria eta planifikazio eza aipatuko ni-tuzke. Irailaren 30etik ehunka langilegutxiago daude brigadetan. Langile horie-tako gehienak uda sasoirako kontratatzendituzte, suteen kontrako kanpainak irautenduen bi hilabeteetarako, eta beste batzukbederatzi hilabetarako hartzen dituzte,baina kanporatu zituzten denak. Urte oso-rako kontratua duten brigadistak gutxien-goa dira. Eta orain zer? Eskuak burura?Irratian entzun diot goizean esatari batieta arrazoirik ez zitzaion falta: Espainiakmilaka polizia ditu Katalunian itsasontzibatean sartuta, zer gerta zain, eta hona,Galiziara, Portugalek bidali ditu brigadis-tak, gure egoera berean edo zailagoandagoen bizilagunak.Elena: 2015ean legea ere aldatu zuenPPk, erretako lur sailetan eraikuntza pu-blikoak eraiki ahal izateko. Eta lege ho-rrek bidea zabaldu die negozioa eginnahi dutenei. Era berean, Tobiok esanduena azpimarratu nahiko nuke nikere. Galizian ez dago basogintza ges-tiorik. Eukaliptoa eta antzeko espeziesukoiak gero eta gehiago landatzendira, eta galdu da hemen bertako lan-daretza. Era berean, landa auzoakhusten ari dira, eta bizi direnak adine-koak dira. w Eukaliptoa aipatu duzue. Zer du one-tik, eta zer txarretik? Alberto: Txarretik, gasolina dela suaren-tzat, eta lur-saila ondo zaindu eta garbimantendu ezean, arriskutsua izan daiteke-ela hemen, arrazoi askorengatik. Eukalip-toa berez-berez eta azkar hazten da;egurraren negozioan ari direnentzat, pri-merakoa beraz [ENCE multinazionalaGalizian dago eta zelulosa-pasta ekoiztenduen enpresa handienetakoa da mun-duan]. Suak kiskalitako eukalipto sail ba-tera joaten zara bi asteren buruan, etaikusiko duzu erne dela eukalipto-landareaberriro. Hori tratatu ezean, konturatzerako,

metro koadroan zortzi bat eukalipto-lan-dare izango dituzu, eta arazo handia. w Irakurri dugu hamar sutetik zortzinahita piztutakoak direla Galizian etasua erreminta ere badela hor. Zeinekirabazten du? Elena: Euskal Herrian ere erabiltzen dugusua bazterrak garbitzeko, eta bai, sua egi-ten denean arriskua badago suak ihes egi-teko, bereziki hemen eman direnbaldintzetan, baina hemen 140 su piztudira aldi berean. Su denak batera? Ez daposible. Sua zabaltzeko baldintza onenakeman diren egunean piztu dituzte, briga-distak kanporatu ostean. Kasualitate askodira, ezta? Denetarik dagoela esangonuke. Euren lurrak berkalifika ditzaten nahidutenak daude, interes partikularrez joka-tzen dutenak daude, eta baita bururik ga-beak ere. Ordenamendua bera erearazoa da. Hemen, aita hiltzen da etalurra sei seme-alaben artean zatitzen dute,minifundiotan, eta jakina, batek ez dubere saila garbitzen, eta hark garbitu eze-ann, gainerakoeek ere ez.Alberto: Irabazi, izatez, inork ez, hau izu-garrizko pobretzea delako.w Galizia erretzen ari da esatea bainoegokiagoa litzateke Galizia erretzen aridirela esatea? Alberto: Gai konplexua da elementu askodaudelako nahastuta, baina piromanoarruntek piztutako suak eta ezbeharrez za-baldu direnak gutxi batzuk dira. Garbidago gizakiaren eskua dagoela hemensuteen atzean. Esango nuke batetik, agin-tarien utzikeria dagoela. Negozioa ikus-ten dutenean bakarrik esku hartzen dute,negozio gosez. Eta bestetik, lur-jabeen etaherritarren pasibotasuna nabarmendukonuke. Lur-jabeek ez dute garbi ikusten zeregin dezaketen euren lur-sailekin; ez dutedirurik inbertitu nahi garai zailak direlako

eta ez dutelako garbi ikusten errendimen-dua eta etekina lortzeko aukera. Ez dutepizgarririk etxe bueltak eta mendia garbimantentzeko. Jendeak errezera egiten du,eta ulergarria ere bada, hein batean.Mendia garbitu eta fruitu arbolak sartzeakarriskua du gaur egungo merkatu siste-man. Hartzen duzu lan hori eta gero ezinfrutarik saldu! Eta berdin egurrarekin ere!Ikusten baduzu egurra hutsaren hurren-goan saldu behar duzula zertarako har-tuko duzu mendia garbitzeko lana!Hemen ez du inork sasi-garbitzeko maki-narik hartzen, tartean isunik ez badagoedo otsoari belarriak ikusi ezean. Etagero, herritarren pasibotasuna dago. Ne-gozioa dagoen moduan dago egituratutaeta onartzen dugu. Ustelkeriarekin gerta-tzen den gauza bera. w Basozaina zara zu. Zeren falta igar-tzen duzu? Zer behar da urgentziaz?Alberto: [Etena egin du]. Begira, euriahasi du! Hau ona! Hau orain dela50.000 urte bezala da. Euria egiten due-nean eskerrak ematen diozu goikoari, ezdagoelako hori baino dutxa hobeagorik.Eta 2017an ez luke Atapuerca garaianmoduan izan behar! Orain bitartekoakdaude, ezagutza handiagoa dugu, etaerabili egin behar da. Basogintza politikaaldatu behar da. Alferrik da, “hau pena!”-ka aritzea. 2006an antzekoa gertatu zen.Orduan neu ere ibili nintzen egunetan suaitzaltzen mendian. Sutea piztu eta lauga-rren egunean deitu ziguten lanerako! Zei-nek ulertzen du hori? w Etsita nabari zaizu. Sikiera herritarrenarteko elkartasun handia ikusi dugu ar-gazkitan. Alberto: Bai, herritarrek itzali dute sua,hein handi batean, eta bai, handiagertatzen denean jendeak laguntzendio elkarri, baina urteko gainerakoegunetan bakoitzak bereari begiratzendio hemen eta denenan, ondokoazkezkatu gabe. Eta badakizu: arazoakeztanda egiten duenean kaltea denon-tzako da, naturak ez duelako ulertzenbanalerroez eta jabetzez. Deskalabroagertatuta ere, ez dut ikusten hemenezer aldatuko denik.

“Deskalabroa gertatuta ere,

ez dut ikusten hemenezer aldatuko denik”

- ALBERTO TOBIO-

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 11

Page 12: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

KIROLA12

Iker Eskibelek hiru segundoan ondu zuen iaz berak ezarritako errekorra Idotorbeko igoeran

Pilarika egunean, urriaren 12an, jokatu zuten El-goibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak anto-latzen duen Julian San Juanen Oroimenezko 26.

San Pedroko Igoera. Aurten 45 txirrindularik partehartu zuten eta Iker Eskibel (Eskoriatza, 1993) izanzen azkarrena, bigarren urtez jarraian. Iaz segundobatean ondu zuen Iñigo Larizek 2002. urtetik zeukanmarka, eta aurtengoan hiru segundo jan zizkion iazkodenborari. Txirrindulari eskoriatzarrak hamahiru mi-nutu eta hamazazpi segundoan igo zituen KalegoenPlazatik Idotorbe gainera dauden 3,8 kilometroak.Eskibel Alberto Contador txirrindulari ohiak sustatutakoFundacion Alberto Contador Polartec taldean aritu dadenboraldi honetan, 23 urtez azpikoen kategorian,baina hurrengo denboraldian ez duela taldean jarrai-tuko jakinarazi diote.

80 urterekinEskibelek 40 segundoko aldea atera zion bigarren

sailkatuari, Ruben Merino durangarrari (13.46) eta JosuUriarte markinarra sailkatu zen hirugarren postuan(13.49). Orain bi urte igoera irabazi zuen Ramon Ja-vier Garcia elgoibartarra sailkatu zen laugarren pos-tuan. Jose Mari Arrazola izan zen helmugaraailegatzen azkena, 33:58ko denbora eginda, bainabadu nahikoa meritu, 80 urte eginak dituelako.

Mintxetako egoitzaren inaugurazioaElgoibarko Lagun Taldeak Mintxeta kirol gunea-

ren sarreran duten egoitza berriaren inaugurazioaegingo du zapatu honetan, urriaren 21ean,11:00etatik aurrera.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 12

Page 13: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

Nazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) an-tolatzen dituen Munduko Kopak iritsi dira amaierara.Extreme eta Ultra modalitateetako zirkuituak amaitu

ostean, Skyrunning zirkuituko Munduko Kopako azken probajokatu zuten urriaren 14an Italian: Limone Extreme Skyrace.Garda lakuan hasi eta amaitu zen 29 kilometro eta 2.540metroko desnibel positiboa zuen proba. Gizonezkoetan,Marco De Gasperi italiarra izan zen azkarrena, eta Tove Ale-xandersson suediarra gailendu zen emakumezkoetan. MaiteMaiora mendaroarrak zortzigarren postua eskuratu zuenarren, sailkapen bateratua irabazteko lehian lehen postuarieutsi zion. Katalunian bizi den Ragna Debats antxitxikari her-beheretarrak proba irabaztea edo bigarren egitea beharzuen Maiora sailkapenean aurreratzeko, baina hirugarrenpostuan sailkatu zen, eta, hortaz, Maiorak 0,8 puntu eska-seko aldea atera dio mendi lasterketen munduko sailkapenbateratuan. Denboraldiko mendi lasterkari osoena, -distantziamotz, ertain zein luzeetan hobekien moldatzen dena- saritzendu titulu honek. Maiorak Zegama-Aizkorrin (42 kilometro), Li-vignon (34 kilometro, Italia), Royal Gran Paradison (52 kilo-

metro), Tromson (57 kilometro) eta Ultra Pirineun (110 kilome-tro) lortutako garaipenei esker eskuratu du lehen postua. Eraberean, Skyrunning Extreme Series txapelketako sailkapen na-gusia ere irabazi du aurten mendaroarrak.

KIROLA 13

Mayi Mujika gailendu da Osintxuko mendi lasterketan

Osintxuko bigarren Mendi Lasterketak 60korrikalari inguru batu zituen urriaren 7an. 10kilometro inguruko zirkutua osatu behar zuteneta Jon Alberdi zestoarra (46.40) izan zen az-karrena gizonezkoetan eta Mayi Mujika elgoi-bartarra emakumezkoetan. Mujikak bigarrenezlortu du Osintxun podiumeko gorengo koxkaraigotzea. 54 minutu eta 23 segundoan osatuzuen ibilbidea. Iazko denbora ia lau minututanhobetu zuen. Ane Zabala arrasatearra izanzen bigarren emakumezkoa, eta AgurtzaneArriola elgoibartarra hirugarrena.

Maite Maiora 2017ko munduko mendi lasterkari osoena

Leire Egañak irabazi du Euskadiko ehiza xehe

txapelketa, eta Carlos Condek Gipuzkoakoa

Zambranako (Araba) El Castillo ehiza barrutian jokatu zen aurreko za-patuan Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketa. Emakumezkoetan Leire Egañagailendu zen. Ehiztari elgoibartarrak bi eper, faisai bat eta Lan txakurrakjasotako eper bat aurkeztu zituen kontrol puntuan, eta 1.752 puntu eskuratuzituen. Mari Jose Carretero sailkatu zen bigarren postuan, bi eper ehizatuta(1002 puntu). Garaipen honi esker, Espainiako Ehiza Xehe Txapelketakofinala jokatzeko sailkatzea lortu du Egañak. Abenduaren 9an izango daBadajozeko Valle de la Serena herrian. Gizonezkoetan, Axier Gaztañagagailendu zen seniorretan, sei eper ehizatuta. Carlos Conde elgoibartarrakzazpigarren postua eskuratu zuen hiru eperrekin. Condek GipuzkoakoEhiza Xehe Txapelketa irabazi zuen joan den urriaren 8an. Azkenik, bete-ranoetan lehiatu zen Jose Mari Egaña elgoibartarrak, Leireren aitak, lau-garren postua lortu zuen eper bat eta faisai bat ehizatu eta gero.

Arg.: iancorless.com

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 13

Page 14: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

KIROLA14

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2014-15 denboraldian jarri zuen martxan mutilen es-kuko teknifikazio proiektua. Pilotarieientrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko per-tsonalizatua eskaintzea du xede, lurraldeko klubeilaguntzearekin batera. Aurten, infantil eta kadetemailako 52 pilotari ari dira dagoeneko entrena-tzen, eta horien artean da Alex Bergua elgoibar-tarra. Elgoibarko Lagunak eskolako pilotariakDeba eta Urola eskualdeetako pilotariekin bateraparte hartuko du ekainera bitartean, astean behinZestoan egingo dituzten entrenamenduetan.Beñat Rezusta pilotari profesionala izango du ira-kasle entrenamenduetan.

Sanlok 300 jokalari eta hamasei talde ditu 2017-2018 denboraldian

300 eskubaloi jokalari inguruk jantziko dute aurten Sanloren kamiseta. 60 ume dabiltza Eskubaloi Eskolan, eta lehiaketetan,gainerako 240ak. Horiek hamasei taldetan arituko dira, zortzi emakumeenak eta beste zortzi gizonenak. Hiru talde lehiatukodira senior mailan: Alcorta Forging Group (1. Nazional Maila, gizonezkoak), Lauko (Eskal Liga, emakumezkoak) eta Salento

(Gipuzkoako 1. maila, gizonezkoak). Jubeniletan lau talde ditu Sanlok: Tecnifuelle (Euskal Liga, emakumezkoak), Deca (Euskal Liga,gizonezkoak), Beristain banaketak (Gipuzkoako txapelketa, gizonezkoak) eta Casa Astigarraga (Gipuzkoako txapelketa, emaku-mezkoak). Kadete mailan ere lau talde ditu: Arilan (Euskal Liga, neskak), Urkunde (Euskal Liga, mitilak), Cometel-Dario (Gipuzkoakotxapelketa, neskak), eta Bankoa (Gipuzkoako txapelketa, mutilak). Infantil mailan du talde kopuru handiena Sanlok, bost guztira:Modeltek, Bacalaos Alkorta eta Pneumax nesken taldeak, eta Hotel Txarriduna eta Zubacor mutilen taldeak.

Aitor Urain presidenteak azaldu duenez, harrobia sendotzeko lanean jarraituko dute aurten ere. "Benjamin eta alebi-

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren teknifikazio proiektuan parte hartzeko aukeratu dute Alex Bergua

Arg.: Soarte

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 14

Page 15: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

KIROLA 15

AgendaPILOTA (Ikastolako frontoian)

Barixakua, 20

19:00 Lagunak – Azkoitia (Aleb, eskuz banaka)

19:30 Lagunak – Ormaiztegi (Inf. eskuz banaka)

20:00 Lagunak – Ilunpe (Inf, eskuz banaka)

20:30 Lagunak – Orio (Nag., Gomazko paleta.

3. maila)

21:15 Lagunak – Batzokiko (Nag., Gomazko

paleta. 2. maila)

22:00 Lagunak – Eskoriatza (Nag., Eskuz

binaka. 2. maila)

FUTBOLA (Mintxetan)

Zapatua, 21

16:00 Elgoibar – Ilintxa (1. erreg.)

18:00 Elgoibar – Aretxabaleta (Oho. jub.)

Domeka, 22

12:00 Elgoibar – Bergara (Oho. inf.)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)

Zapatua, 21

10:00 Zubacor – Urola (Inf. mut.)

11:15 Pneumax – Ordizia (Inf nesk.)

12:30 Bacalaos Alkorta – Egia (Inf. nesk.)

19:00 Alcorta F.G. – Anaitasuna (Senior giz.)

Domeka, 22

10:00 Arilan – Ereintza (Kad. nesk.)

11:30 Tecnifuelle – Ereintza (Jub. nesk.)

Sei elgoibartar ari dira lehiatzen Gipuzkoako Xake Txapelketan

Elgoibarko Mekatar xake taldeko sei kideari dira parte hartzen Gipuzkoako banakakoxake txapelketan. Juan Manuel Navarro damaila nagusian ari den bakarra. Mikel Leon,Markel Kerexeta eta Mikel Fidalgo bigarrenmailan lehiatzen ari dira, eta hirugarren mai-lan daude Vicente Santos eta Ivan Fernandez.Zazpi jardunaldi izango ditu txapelketak. Ur-tarrilean hasiko da taldekako Gipuzkoako txa-pelketa. Mekatar xake taldeak lehen etabigarren mailetan lehiatzeko asmoa du, etahirugarren mailan lehiatzeko taldea sortzeaaztertzen ari dira. Orain 25 urte izan zituztenazkenengoz hiru talde hiru mailetan.

nentzako entrenamendu kopuruak handitu ditugu, zenbat eta goizago hasi mailatekniko hobea lortzen dutela konturatu garelako". Lehiaketetan arituko diren tal-deen inguruan esan du gaur egun duten mailari eustea izango dela helburua:"Senior talde nagusiek, Alcortak eta Laukok, dauden mailan jarraitzeko lehiatubeharko dute. Salentok, berriz, izan dezake mailaz igotzeko aukerarik. Jubeni-letan eta kadeteetan Euskal Ligan arituko dira nesken zein mutilen taldeak etalorpen handia da hori". Iaz hiru igoera fase antolatu zituen Sanlok Elgoibarren,eta aukerarik badute, aurten ere antolatuko dituztela azaldu du presidenteak."Kostua eta lana eskatzen duten arren, elgoibartarrei eskubaloia gerturatzekoahaleginean jarraituko dugu", esan du. 110.000 euroko aurrekontua du Sanloketa hamalau bat lagun ari dira lanean zuzendaritzan.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 15

Page 16: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

KULTURA16

Raparen hiru emakume erreferentzialek rap ibiltaria eskainiko dutegaur, Elgoibarren, ‘Euskalgintza eta feminismoa’ zikloaren barruan

Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren ba-rruan, Amelia Barquin Huheziko irakasleak 'Euskara gene-roaren ikuspegitik' hitzaldia eskaini zuen asteazkenean

(Bideoa: barren.eus), eta gaur Rap ibiltaria izango da Elgoibarkokaleetan, 19:30etik aurrera. La Basu, Aneguria eta Raquel Co-roma etorriko dira Elgoibarko kaleetan zehar rap musika eskain-tzera. Alde betetik La Basu eta Aneguria izango ditugu, Bizkaikoeuskal raparen emakume erreferentzialak. Eta bi horiekin bateraRaquel Coroma ere etorriko da, Sierra Leonako jatorria duen dan-tzari gipuzkoarra. Kontzertu ibiltaria egingo dute Elgoibarko SanFrantzisko kalean, beraien erritmo, ahots eta dantza pausuak uz-tartuz. Kultur Etxe aurrean hasiko da ikuskizuna.

Errosario kaleko jairik ofizialki ospatu ez den arren, festa giroanagusitu zen Errosarioko kaleko amaren egunaren harira. Batetik,Errosario kaleko jaietan kalejiran irteteko ohiturari eutsi nahi izan

zion Mauxitxa txarangak, eta euren ekimenez irten ziren herrikokaleak musikaz girotzera. Eta ez ziren bakarrik irten, gainera.Erraldoi eta buruhandiak, eta zezenzikletak ere irten ziren Mauxi-txako kideekin batera. Era berean, Errosario kaleko jaietako ohi-tura zen txokolate jana ere egin zuten, Kalebarren plazan. Gabijatetxeak prestatu zuen txokolatea Udaleko Kultura Sailaren ba-besarekin, eta ume zein helduek izan zuten txokolatea dastatzekoaukera. Besteak beste, San Lazaro egoitzako egoiliarrak ere irtenziren txokolatea jatera, eta egoitzako arduradunek eskerrak emandizkiete antolatzaileei.

Azkenik, Errosario kaleko amari eskainitako ezpata-dantzaegin zuten Haritz dantzari taldeko kideek. Duela 500 urteko tra-dizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berres-kuratu zuten ezpata dantza. Alde zaharreko kaleetan egin zutenkalejira,.

Jai ofizialik egin ez arren, jai-giroa izan zuten Errosario kalean

Uxue Alberdi Maialen Lujanbio

Nerea Ibarzabal Danele Sarriugarte

Bertso-bazkari literarioa hilaren 28anBihar zortzirako (urriak 28), bestalde bertso-bazkari literarioa

antolatu dute. Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak gidatukodu saioa eta hiru bertsolari arituko dira kantuan: Maialen Lujanbio,Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal. Euskalgintza eta feminismoanork bere modura landu duten lau artista dira, zeresan handiaduten lau emakume.

Txarriduna hoteleko hall-ean izango da saioa, 14:00etan,baina joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez Elgoi-barko Izarran (943 741 626 Imanol), urriaren 23a baino lehen.Bazkarirako txartelak 20 euro balio ditu (ikasleek eta langabetuek15 euro). Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udaleko Euskara etaBerdintasun sailek, Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta Txarridunahotelaren laguntzarekin antolatu dute ekitaldi hau.

Amelia Barquin, eguaztenean. Aneguria eta La Basu.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 16

Page 17: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

KULTURA 17

14 herrialdetako arrozak dastatzeko aukera izango da bihar, Maalan

Munduko arrozen dastaketa antolatu du Elgoibarko GizarteratzeMahaiak biharko, eta ekimen horren barruan munduko 14 he-rrialdetako arrozak dastatzeko aukera izango da, Maalako par-

kean: Errumania, Bolivia, Txina, Kongo, Ekuador, Maroko, Argentina,Nigeria, Portugal, Dominikar Errepublika, Senegal, Ukraina, Venezuela etaEuskal Herria. Kultura desberdinen eta giza erakundeen arteko harremanaksustatu eta jatorri ezberdineko pertsonen arteko bizikidetza bultzatu nahidute antolatzaileek. 10:00etan hasiko dira arroza prestatzen, eta12:00etatik aurrera dastatu ahalko dira.

Tolosatik Tokiora bizikletaz egindako bidaia azalduko du Lander Egiak

Baguaz! bidaia esperientzien bigarren saioa izango damartitzenean, Elgoibarko Izarrak Udaleko Kultura Sailaren la-guntzarekin antolatuta. Oraingoan Tolosako Lander Egia eto-rriko da gurera, Tolosatik Tokiora bizikletaz egin zuenbidaiaren berri ematera. Urrutiko ametsa zena egi bihurtzenhasi zen 2014ko udaberrian Landerrentzat. Tolosa abiapuntuzuela, Tokiorantz abiatu zen bizikleta gainean. Bidean28.000 kilometro eta beste horrenbeste lagun egin zituen29 herrialde zeharkatuz. 19:00etan izango da ekimena,Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

‘Perretxikoen lista gorria’ hitzaldia antolatu du Karakate elkarteak eguenerako

Karakate elkarteak Perretxikoen lista gorria hitzaldia an-tolatu du urriaren 26rako, eta ekimen horrekin hasiko diraaurtengo jardunaldi mikologikoak. Ignacio Mugertza Kara-kate elkarteko batzordeko kideak eskainiko du hitzaldia Ka-rakate elkartean bertan (San Roke auzoan, Aterpe jatetxearenalboan), 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaz gain, Aranzadirenklasifikazioa izango da urriaren 28an, perretxiko erakusketahilaren 29an, ikasleentzako bisita gidatuak urriaren 30eaneta azaroaren 5ean irteera mikologikoa egingo dute Mor-kaikorekin elkarlanean.

‘Motxilaren umea’ filma gaur, musika eskolan

Presoen sakabanaketari buruzko film laburraeskainiko du Sarek gaur, musika eskolako audi-toriumean, 19:30etik aurrera. Film pedagogikoada, haurrentzat zuzendutakoa. Rita Naveirak(Barakaldo, 1974) zuzendu du filma eta helburugarbia du: gainerako haurrek enpatiaren bidezulertzea gurasoren bat urrun duten haurrek biziduten egoera. Dokumentalarekin batera, ImanolIparragirre preso ohiak bere bizipenak kontatukoditu. Espetxean zegoela izan zen aita Iparragi-rre, eta bere bi semeek eta eurek egoera huranola bizi izan zuten kontatuko du.

San Migel jaietako zozketak badu irabazlea

San Migel jaien barruan txahala zozketatu zutenAiastiako jai batzordekoek eta irabazlea azaldudela jakinarazi dute. Mendaroko Itxasueta baserrikoPedro Arriola da txartel sarituaren jabea. Bi aukerazituen, txahala etxera eraman ala 1.300 euro diru-tan saria jaso. Bigarrenaren alde egin du saridunak.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 17

Page 18: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Garajeen komunitate bateko bi jabe gara, baina gu garajeireki banaren jabe gara bakarrik. Gainerako jabeek, garaje-pla-zaz gain, etxebizitzaren baten eta ganbararen baten jabe erebadira.

Garaje komunitatean, xukatzeko bonba bat daukagu, eurite han-dietan uholdeak saihesteko eta igogailuko hobia urez bete ez dakigun,itsas ertzean dagoelako eraikina. Orain, xukatzeko bonba hori aldatzeaonartu dugu batzarrean, eta jakin nahiko nuke garajeetako komunita-teko jabekideok bakarrik ordaindu behar dugun edo eraikin guztikoenartean.

Xukatzeko bonba horrek betetzen duen funtzioa zein den ikusita,garbi dago oinarrizkoa dela eraikinaren estankotasuna bermatzeko etaondorioz baita bizigarritasunerako ere, zeina legez ezarritako betebe-harra den.

Legeak dio eraikinaren eta bertako zerbitzu eta azpiegitura komunenmantenu egokirako diren obrak egitea edota bizigarritasuna, irisgarri-tasuna eta segurtasuna bermatzeko ezinbestekoak diren obrak egiteaderrigorra dela; baita Administrazio publikoak exijitutako obrak egiteaere. Halakotarako ez da jabekideen batzarraren adostasunik behar,ezta Eratze Titulua edota estatutuak aldatu behar badira ere

AHOLKUA: Xukatzeko bonba eraikineko guztien artean or-daindu beharko duzue eraikinaren estankotasuna bermatzekoezinbestekoa dela ulertzen delako. Hau da, garaje komunita-teko eta etxebizitza komunitateko jabekide guztien artean or-daindu beharko duzue.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

18

LANA...................................EskaerakAdinekoak edo umeak zaintzeko edogarbiketa lanetarako prest nago. Ekono-mia ikasketak eginda dauzkat. ( 632 893 515 -----------------------------------------------------------------------------------------Ume edo nagusiak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. ( 685 724 861 / 943 748 899 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna pertsona nagusiakzaintzeko prest. ( 626 435 491 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketa lanak egiteko prest nago. Or-duka edo interna. ( 688 738 823 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketa lanak egiteko prest nago. Or-duka edo interna. ( 688 718 853 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska gaztea eskaintzen da garbiketakegiteko edo adinekoak zaintzeko. Espe-rientzia eta erreferentzia onak ditut. ( 688 712 075 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak orduka zaintzekoprest nago. ( 633 401 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edo su-kaldari laguntzaile lanak egiteko prestnago. Interna edo orduka. ( 602 047 812 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko edo umeakzein adinekoak zaintzeko prest nago. ( 616 457 254 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaindu eta garbiketa lanakegiten ditut. Orduka. ( 602 625 718-----------------------------------------------------------------------------------------Emakume arduratsua eskaintzen da adi-nekoak zein umeak zaintzeko, edo gar-biketa lanak egiteko, Orduka. ( 688 729 292 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago, astezkenetaneta ostiraletan. ( 684 318 696 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Arratsaldezedo gauez. Erreferentziak ditut.( 646 821 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. ( 686 077 316 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zainduko ni-tuzke, orduka edo interna moduan.( 632 061 103 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, gauez.( 632 733 573 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, ordukanahiz interna. ( 632 292 690 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egin edo adinekoakzaintzeko prest nago. Orduka. ( 662 041 526 -----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Esperientzia handia dau-kat nagusiak zaintzen eta sukaldari la-guntzaile lanetan. ( 631 827 339 -----------------------------------------------------------------------------------------

Langile elgoibartar eta euskaldunak el-karte eta txokoen garbiketak egiteko es-kaintzen gara. Esperientzia daukagu. ( 626 490 986 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta adinekoakzaintzeko prest nago, orduka. ( 637 102 725 / 943 744 033 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke, orduka edo interna. ( 632 436 462 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko edogarbiketa lanak egiteko prest nago. ( 632 410 561 -----------------------------------------------------------------------------------------Ingelesa. Etxez etxeko klaseak eta mailaguztietan. Irakasle tituluduna. ( 680 319 002 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketak egiteko prest nago, orduka.Nagusiak ere zainduko nituzke, ordukaedo asteburuetan. ( 657 831 093 -----------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago, orduka, asteburue-tan edo gauez. ( 629 872 270 -----------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago. Orduka edo in-terna. ( 688 718 853

EskaintzakBi umeri klase partikularrak emateko per-tsona behar da, Mendaron. Fisika, ki-mika eta matematika. ( 616 887 813 -----------------------------------------------------------------------------------------Urkundek elektrizitate teknikorako langi-lea behar du, produkzio eremurako. Be-harrezkoa da profesionaltasunelektrikoaren ziurtagiria, ertain edo goimailakoa. Bidali CV-a e-posta hone-tara: [email protected]

ETXEBIZITZAK.....................Apartamentu bat alokatzen dut, SanRoke kalean. Logela bakarrekoa. Per-tsona bakarra edo bikote batentzataproposa. ( 679 866 923 ----------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokairuan. ( 677 259 560 ----------------------------------------------------------------------------------------Pisu txikia hartuko nuke alokairuan, edobestela etxea konpartituko nuke. ( 600 383 157 ----------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 626 329 979

GARAJE ETA LOKALAK......Garaje itxia saldu edo alokatzen da.103 m2. 4,10 metroko altuera. Igeltse-ritza edo margoketa biltegi moduan era-biltzeko egokia. Baita autokarabanakgordetzeko ere. Olasope inguruan.Arratsaldez deitu. ( 661 827 292

BESTELAKOAK...................La Union Elkarteko bazkide-akzioa sal-gai. Baldintza ezin hobeak. ( 679 578 115----------------------------------------------------------------------------------------Ezkontza eraztuna galdu dut Maala in-guruan. Balio sentimental handia du. Se-cundina jartzen du, ezkontza datarenondoan. ( 638 072 012 ----------------------------------------------------------------------------------------Lursaila salgai Urruzuno auzoan. 800m2, fruitu-arbolak eta txoko-txabolarekin.( 669 683 351

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 18

Page 19: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Malen, urriaren 5ean 8 urtebete zenituelako! Primeran pasatu ge-nuen! Muxu haundi bat familia guztiarenpartez!

50 urte! Jarraitu horrela, gurekin nahizaituztegu beti-eta. Zorionak, bikote!

Zorionak, Gorka,urriaren 13an 2urte bete zenitue-lako. Oso ondopasatu genuen.Mila muxu etxe-koen eta bereziki,aittitta eta amona-ren partez.

Zorionak, Nerea,asteartean 10 urteegin zenituelako.Muxu handi batfamiliako guztienpartez.

Zorionak, Gorka,gure atezain bi-kaina, zure 6. ur-tebetetzean. Patxohandi bat etxe-koen, eta bere-ziki, Maiarenpartez.

Zorionak, Xabi!Bihar 3 urte!Muxu asko denonpartez.

Zorionak, Luken!Oso ondo pasatugenuen! Traktoreazain daukazu! El-goibarko sorgineketa familiak.

Joan zen igan-dean 9 urte eta364 egun, etagaur, 10 urte eta4 egun. Zorionak,Manex. Muxuhandi bat denonpartez.

Zorionak, Lea!Igandean zure le-henengo urtebete-tzea! Muxu potolobat etxeko guztionpartez, printzesa.

Zorionak, Mikel!.Sei muxu potolozure 6 urteak os-patzeko. Familia-koen eta lagunenpartez.

1951. urtean jaiotakoen bazkaria azaroaren 11n egingo dugu Karakate ja-tetxean. 13:00etan elkartuko gara elizako arkupeetan. Azaroaren 9ra arteeman daiteke izena. 40 euro sartu behar dira ES71 3035 0007270071134455 zenbakian.

Zorionak, Goiuri eta Xenki. Etxekoeneta, batez ere, Markel, Oinatz, Oxel,Aratz, Aimar eta Peruren partez.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 19

Page 20: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

AGENDA20

20 BARIXAKUA19:30 Dokumentala: Motxilaren umea.Sarek antolatuta, musika eskolako audito-riumean. Imanol Iparragirre preso ohiakbere bizipen pertsonalak kontatuko ditu. 19:30 Rap ibiltaria: La Basu, Aneguriaeta Raquel Coroma. Euskalgintza eta fe-minismoa eskutik helduta zikloaren ba-rruan. Kultur Etxe aurrean hasita. 20:30 Aurrez grabatutako opera ema-naldia. La flauta mágica. Herriko Antzo-kian.

21 ZAPATUA10:00 Munduko arrozen dastaketa. El-goibarko Gizarteratze Mahaiak antola-tuta, Maalako parkean.

22 DOMEKA12:30 Udal Musika Bandaren kontzer-tua. Inazio Bereziartua musika eskolakobandak ere hartuko du parte. Herriko An-tzokian. Egitaraua: 1. De Andalucia a Aragon (J. Teixidor).2. The millennium song (Kees Vlak)3. Katiuska (P. Sorozabal).4. Piratas of the Caribbean (K. Badelt).5. Happy Mallets (H. Evers). Marimbabakarlaria: Julen Larreategi.6. New York, New York (J. Kander)

23 ASTELEHENA16:00 eta 18:00 Gurasoentzako for-mazio saioa: Mindfulness. Lehen saioa,euskaraz, eta bigarrena, gaztelaniaz. Kul-tur Etxeko hitzaldi gelan. Antolatzaileak:Elgoibar Ikastolako Gurasoen Kontseilua,Kalamua Guraso elkartea eta Arreiturrekoguraso elkartea. 19:00 Epeletan literatur tailerra. Ma-riarna Bla idazlearen Hain gutun luzealanduko dute. Gotzon Garate Udal Libu-rutegian.

24 MARTITZENA19:00 Baguaz! Bidaia Esperientziak.Lander Egiak bere bidai esperientzia azal-duko du. Elgoibarko Izarrak antolatuta,Kultura Sailaren babesarekin. Kultur Etxekohitzaldi gelan.

25 EGUAZTENA17:00 Emakumeentzako ikastaroa: Femi-nitatea ehuntzea emakumeen arketipoeneta historiaren bizipenekin. Haizea Ema-kume Taldeak antolatuta, Pedro Muguru-tzako eskoletako lokalean.

26 EGUENA19:00 Hitzaldia: Perretxikoen lista go-rria. Karakate mikologia elkarteak antola-tuta, Ignacio Mugertzak eskainiko duhitzaldia, Karakate elkartean.

27 BARIXAKUA17:30 Kiribilka. Elgoibarko Izarrak anto-latuta, Maalako parkean.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 20

Page 21: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

AGENDA 21

Zinea (Herriko Antzokian)

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARD IAK09:00 - 22:0020 Barixakua YUDEGO21 Zapatua ORUESAGASTIGoizez: GARITAONANDIA 22 Domeka ORUESAGASTI23 Astelehena BARRENETXEA24 Martitzena IBAÑEZ25 Eguaztena GARITAONANDIA26 Eguena ETXEBERRIA27 Barixakua FERNANDEZ

GUARDIAK 20:00 - 22:00Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan izan ezik:BARRENETXEA (Elgoibar)Errosario, 26 - 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar)San Agustin, 3 - 943 820 533

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) - Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 - (Soraluze) Tel.: 943 751 384

‘Churchill’

21 zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)22 domeka, 19:00

23 astelehena, 21:30

‘Go!azen’

22 domeka, 16:30

‘Personal Shopper’(Ongarri zinekluba)26 eguena, 21:30

Jose MariEchaniz Alcorta

2017ko urriaren 12an hil zen, 65 urtezituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditujasotako doluminak, bai eta hiletaelizkizunetara agertu izana ere.

Ana Maria Gorostiza Garate2017ko urriaren 14an hil zen, 78 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 21

Page 22: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

HITZ ETA KLIK22

“Zenbat aldiz sentitu ote da Zaid maitatua eta baztertua”

Ainhoa LendinezIosu Juaristi

Horra hor Zaid, kolore bizitan, ja-rraitzaile zuri beltzen artean.Esanguratsua. Zenbat aldiz sen-

titu ote da Zaid maitatua eta baztertua.Uxue Alberdiren eta Mari Luz Estebanensolasaldian, hainbat ideia jaso nituen pa-

pertxo batean: zenbat aldiz sentitu ote gara emakumeok bazter-tuta, eta are, emakume euskaldunok. Niri neroni zenbat aldizgertatu zaidan pentsatu dut. Gertatu zait Elgoibarko anbulato-rioan: harrerakoari hitzordua euskaraz eskatu eta hark gaztelaniazerantzutea, harrerako mahai gainean “nahi baduzu, euskaraz”kartela begi bistan neukala. Gertatu zait gasolindegian: hatzezmarraztu behar izatea 3 eta 0, “hogeita hamar” esan eta zenbatgasolio nahi dudan ulertu ez didatelako. Gertatu zait euskarazkoizena daukan janari-denda handienean: kontua zenbatekoa den

galdetu eta arduradunak etorri behar izatea kutxakoari itzultzailelana egitera. Gertatu zait euskarazko izena daraman telefono-konpainia handiarekin ere: elkar ezin ulertzea, Hizkuntza Eskubi-deen Behatokian eta sare sozialetan hamaika salaketa jarrita ere,behin eta berriz gaztelaniaz egin didatelako. Gertatu zait etxeanhiru egunez ur berorik gabe egon behar izatea, eskatzeagatikhornitzaileari euskaraz dakien teknikari bat bidaltzeko. Eta gerta-tzen zait egunero euskarazkoa behar lukeen Euskal Herriko heda-biderik handienean: gaztelaniara aldatu behar izatea, garajekohesia zabaltzen ez denean segurtasuneko langileek ulertzen eznautelako, ilea atontzera joan eta bertakoek nola nahi dudan uler-tzen ez dutelako. Gertatzen ari da, eta gertatzen da. Emakumeaizatea gutxi ez eta, euskalduna izatea. Lorea Agirrek eta IdurreEskisabelek kontatuko dute hurrengo asteazkenean Angela Davi-sena, emakume beltz euskaldunarena.

1051 alea:Maquetación 1 19/10/17 12:28 Página 22

Page 23: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 3

Page 24: 1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 1 …...2017/10/20  · grabazioak egiten eta Morkaikoren memoria bizia jasotzen, eta horren harira, eskaera bat ere egin diete herritarrei:

1051 azala:Maquetación 1 19/10/17 12:27 Página 4