106 - 2010 maiatza

20
2010eko maiatza 106 zb. danbolin

description

deskribapena

Transcript of 106 - 2010 maiatza

Page 1: 106 - 2010 maiatza

2010eko maia tza

106 zb.

danbolin

Page 2: 106 - 2010 maiatza

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 106 - 2010 maiatza

FF EE SS TT AA KK ,, FF EE SS TT AA KK ,, FF EE SS TT AA KK !!Guretzat Santakutzak, beste batzuentzat Sanisidroak, beste batzuentzat ...Baina festak bukatu egiten dira eta, dagoeneko Santakutzetako ajeak pasatuta izango di-rela eta, aspaldi samar ekin geniola berriroere egunerokotasunari.Egunerokotasuna! Honetatik ateratzen gaituelako dugu gustu-ko festa. Egunero jarraitu beharreko errituahausten duelako dugu gustuko festa: egune-ro ordu berdinean, egunero toki berdinera,egunero antzerako jarduerak, egunero aur-pegi berdinak, egunero ...Festetan guzti horrekin hautsi eta erabateraldatzen dugu egunerokotasuna: batzukegunez, beste batzuk gauez eta gehienok baiegunez eta bai gauez. Batzuentzat gustukoeta beste batzuentzat ez hainbeste, festek be-ti izaten dute nolabaiteko zirrara berezi bat.Gainera, festak programatu egiten dira! On-do ala gaizki (programatzailea nor denarenarabera), baina programatu egiten dira!Festak, festak, festak!Honetan ari naizela, buruak zera esaten dit:ez al zara festari egunerokotasunari bainogarrantzi gehiago ematen ari? Ez al da egu-nerokotasuna benetan balioa duena? Ba, ... zer esango dizuet ba! Baietz esangonuke. Benetan zerbait egin nahi baldin ba-dugu, egunerokotasunetik abiatu behar du-gula. Ez duela egun batean bakarrik atsegi-na izatea balio, ez duela egun bakar bateanbakarrik laguntzea balio, ezin dugula egun bakar batean bakarrik dena eman eta besteguztietan kitto, ezin dugula egun bakar batean bakarrik ... Bestela, non geratuko dira Guraso Elkarte, Odol Emaile, Gaztetxe, Danbolin, Natur Tal-de, ... eguneroko etengabeko lanik gabe? Nork mantenduko ditu herrian dauden taldeezberdin guzti horiek bizirik ez badira egunerokotasunetik abiatzen?Norberarengandik abiatuz, bizikidetzan aurrera egin nahi baldin badugu, egunerokota-sunean txertatu beharko dugu horretarako lagungarri izan daitekeen oro: herriko taldeezberdinetan parte hartuz, antolatuta daudenei laguntza emanaz, elkar lanerako foroaksortuz, besteak ematen duen arrazoia ulertzen ahaleginduz, pozak eta tristurak bestee-kin konpartituz, ...Eta hori guztia festa giroan egitea lortzen badugu, zer hobe!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Joxeba Larrañaga

34 6 9 12 14 1619II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNPP EE LL LL OO AA LL BB II TT EE

GG AA NN AA DD UU KK OO NN TT UU AA KK

AAHHOOTTSSAAKK..CCOOMM

SS AA NN II SS II DD RR OO NN EE KK AA ZZ AA RR IIEE TT AA ZZ II EE NN TT ZZ II LL AA RR II AA

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

Page 4: 106 - 2010 maiatza

enbidoa I.

ZERGATIK EMAN ODOLA?

Inoiz jarri al zarete pentsatzen zer gertatuko litzatekeen odol emaile-rik ez balego? Ospitale bat odolik gabe? Bizia da edonork balora-tzen duen altxorrik preziatuena, baina gure egunerokotasunean

maiz pizten zaizkigu argi gorriak; ebakuntzak direla, transfusioak, transplan-teak, erditze arriskutsuak, istripu larriak, odoleko gaixotasunak… Horri guz-tiari aurre egiteko, ezinbestekoa da esku artean ODOLA izatea. Ikertzaileek,mendeetan zehar, izugarrizko aurrerakuntzak egin dituzte medikuntza arlo-an, baina badirudi oraindik oso urrun gaudela gizakion zainetatik isurtzenden likido gorri hori ordezkatuko duen zerbait lortzeko. Ikus dezakegun be-zala, odol emaileak behar-beharrezkoak dira argi gorri horiek guztiak itzal-

tzeko. Zestoako herriak betidanik azal-du du elkartasuna ekintza honekin; le-henengo odol ateratze haietatikibilbide luzea egin du Odol EmaileenElkarteak. Baina, azken urte hauetan,krisi txiki bat jasaten ari da. Garbi du-gu jende gaztea dela kontzientziatu be-har duguna, baina baita beste emailehoriek ere, osasuntsu direnak eta milaarrazoigatik ez direnak gugana hurbil-tzen. Utz ditzagun at gure aitzakia etabeldurrak (dagoeneko nahikoa emandut: ziztadak, zorabioak…). Boronda-tean gauzatzen den ekintza da gurea;ez dago dirurik zuek irteeran uzten du-zuen poltsa gorri hori ordainduko due-

nik, eta ordainetan zer? Norberak barruan dituen sentimendu onak. Ez deza-gun gutxi batzuen gain utzi askok egin dezakeguna.Ez dut idatzi hau bukatu nahi Zestoako Odol Emaileen Elkartearen inguruanlaguntza eman duten guztiak aipatu gabe. Baina, bereziki, Garaizabal familiaeskertu nahi dugu, hainbat urtetan mediku, erizain eta elkartekoentzat afarigoxo horiek prestatzeagatik. Besarkada bero bat zuentzat guztion izenean.Eta, azkenik, Inma Izetari bota nahiko nioke hordagoa. Saharako lurretan ibi-lia da bera ere zestoar askoren antzera. Elkartasuna adierazteko beste modubat da hori. Zer moduzko esperientzia?

Polideporti-boa pixka batberritu, lur da-na zikin zikinaegoten da eror-tzen zareneandena zikintzenzara, goterakkonpondu etaeskolan gimna-sia egiteko lekuhandiagoa etadantza leku batdantza desber-dinak ikastekoeta…

Oihane Ibarguren

10 urte

Piztina pilabat ipini beroaegiten duenera-ko ba ez dakit,plazaren erdi er-dian edo eta ge-ro kanpo futbolzaharrean jarrikonuke kanpo fut-bol berria etafrontoia berrituzulo piloa ditueta.

Andoni Perez

9 urte

Z e r e g i n g o z e n u k eh e r r i k o a l k a t eb a z i n a ?

Esan ba ie t z b i z i t zar i . An ima za i t ez , e ta eman odo la .

Z es toako Odo l Ema i l een E lkar tea . Karme le Kor ta .

Pi n t a d a .Kilometroko sakr i f i z i oa . San Lorente: bertako jende askok ezagutzen ez duena, leku paregabea, bistazoragarriak dituena eta, azken finean, Zestoako auzoa. Festa zoragarriak egiten dira, eta Zestoa, Arroa,Narrondo, Zumaia eta Beduako jendeak antolatzen laguntzen digu; horiek denak eskertu behar ditut.Hori esan eta gero, kexa txiki bat badaukat esateko. 2000. urtean, pinudi bat erre zen, eta pinuak ate-ra egin behar izan zituzten, normala den bezala, baina bidea dena puskatuta utzi zuten, nahiz eta nikatera baino lehenago ohartarazi nien zer gertatuko zen. Kontua da 2000. urtean Udalari bidea kon-pontzeko eskatu niola; eskaera berriz egin nuen 2003. eta 2005. urteetan. 2008. urtean eskaera bestebehin egin nuenean, Udalak onartu egin zuen, baina 2010. urteko aurrekontuetatik atzera bota dutekrisia dela eta. Ulertzekoa dela esango nuke. Baina mesedez eskatzen diet alderdi politiko guztiei Zes-toako leku ezezagun eta zoragarri horrek bide konponketa bat behar duela eta kilometro bakarrekosakrifizioak merezi duela. Saiatu, mesedez.

DD aa bb ii tt xx oo

Page 5: 106 - 2010 maiatza

AZETARITZAikasketak direla eta, Bilbon igarotzen dut astea. Ilusioz abiatu nintzen Bizkaiko hiriburura. Hainfamatua eta erakargarria den ikasle bizitzaren atarian aurkitzen nintzen. Euskal Herriko txokoguztietako ikaskide eta euskalkiekin egingo nuela topo uste nuen. Irakasle perfektuak espero ni-tuen; perfektuak baino, beren lanean gustura eta euskara maila onean aritzen zirenak, gutxienez.Baina… gaixoa ni! Zergatik ote naiz hain inuzentea?

Bat-batean, nire aurreikuspen denak zapuztu ziren. Lehenengo astean ohartu nintzen eus-kararen paradisuan bizi garela; agian gehitxo esatea izango da, baina ikusi dut Urola bailaran etabeste oso gutxitan bakarrik egiten dela euskaraz. Bilboko kaleetan euskara entzuten dudanean,oporretara joandakoan euskaldun bat entzutean bezalaxe, burua jiratzen dut.Tristea da Euskal Herriko kaleetan atzerritar sentitu beharra. Ikasi, berriz, ez dut Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten, Universidad del País Vascon baizik.Irakasle askok justu-justu egiten dute euskaraz, eta material aldetik badirudi munduan dagoenlanik zailena dela gaztelaniazko testu sinple bat euskaratzea. Ez dira ohartzen ikasle askok eus-kara jakinagatik gazteleraz ez dutela zertan jakin. Kafetegian, “tortilla patata pintxo bat” edo“napolitana bat” eskatuz gero, ez dute ulertzen. Idazkaritzakoekin euskaraz komunikatzea ereezinezkoa da. Euskaraz aritzen garen ikasleak egon, bagaude, baina ikaskide gehienek erabiltzenduten hizkuntza gaztelania da. Sinestea zaila egiten da, baina irakasleren bat edo ikasleren bateuskaraz ari denean “Qué ha dicho?” eta lapurtarren bat entzunda, berriz, “¿Está hablando enfrancés?” eta horrelakoak entzuten dira. Beltz ikusten dut euskarazko hedabideen etorkizuna,zenbait ikaskideren euskara maila kontuan hartuta.

Egoera orokor hau ikusita, euskararen normalizaziora iristeko bidea luzea da oraindik.Nahiz eta aurten ikusi dudan inguruak asko baldintza dezakeela, ezinbestekoa da bakoitzak bereapurra jartzea. Guk, Bilbon, topatzen dugu giro euskalduna, eta, bukatzeko, aurrekoan Kafe An-tzokian Anje Duhalderekin abestu genuen bezala, zera esan beharrean aurkitzen naiz: Maita na-zazu gutxiago, eta goza nazazu gehiago!

5Ba hondartza

artifizial bat le-hen kanpo futbo-la zegoen lekuan.Pentsatzen detdiru asko kosta-ko dala bainaahorratu egingonuke hondartzaegiteko.

Iratxe Martin

9 urte

Ba parkeangauza gehiago ja-rriko nituzkeorain daudenakpixka bat zaharradaude eta depor-tea egiteko pistabat atletismokoaedo korrika etaegiteko kanpofutbol zaharrean.

Eñaut Pozo

9 urte

E nbido 2 . A m a i u r A r i s t i

Ni Aizarna-koa naiz eta piz-tina bat jarrikonuke eskola on-doan. Eta baitaliburutegi batere bai liburupolitekin eta eu-ria egiten due-nean jolastekoleku bat.

Elene Olabide

8 urte

Neri zeze-nak gustatzezaizkit asko as-ko eta leku batjarriko nuke ze-zen txikiekin jo-lasean eta ibil-tzeko. Zezenplaza txiki batbezela.

Iurgi Larrañaga

5 urte K

Page 6: 106 - 2010 maiatza

JSoziologoa eta antropologoa,

Pello Albite EHUko irakasleak urteakdaramatza herrien nortasunaren eta

migrazio mugimenduen ingurukoikerketa lana egiten. Kanariar Uharteetan

jaio zen, baina orain dela bi hamarkada,Euskal Herriak erakarrita, gurera etorri

zen. Azkeneko urteetan Anitzakekimenean parte hartu du, immigranteen

eskubideak eta Euskal Herriaridagozkionak bateragarriak direla

aldarrikatu nahi duen egitasmoan.Ibañarrietan bizi da gaur egun.

ardunianPello Albite euskaldun sentitzen da, baina bere bizitzak no-

madarena ere badu. Kanariar Uharteetan jaio zen, baina aita galiziarra zuen eta ama

andaluziarra. “Aita Saharan egon zen lanean, funtzionarioa zen, etani beti ibili nintzen leku batetik bestera. Beti esaten dut ez dakidalaoso ondo nongoa naizen”. Soziologia eta antropologia ikasketak eginzituen Madrilen, eta han ezagutu zuen Euskal Herriko jendea ere.Pixkanaka-pixkanaka, gure herriarekiko interesa pizten joan ahala, bi-sitak ere ugaritzen joan ziren. “Nire ikerketak nortasunaren inguruanegin ditut, eta herri hau gai horretan iturri oparoa da”. EHUn plazalortu eta hemen gelditu zen. 15 bat urte badira ordutik.

Gaztetxotan leku batetik bestera ibili izanak izan du zeriku-sirik soziologiarekiko duzun zaletasunean?

Uste dut baietz. Denborarekin, urteak pasatu direnean, joan naizhortaz ohartzen eta nire autobiografia osatzen. Orain garbi ikustendut nire ibilbideak zerikusi zuzena izan duela hartu ditudan erabakie-tan. Bai leku batetik bestera mugitu izanak, bai leku horietan izan di-tudan harremanek. Adibidez, Galizian bizi izan nuen galiziera nolabaztertu zuen botereak, eta horrek asko markatu ninduen. Eta Saha-ran, berriz, ikusi nuen sahararrekin genuen hartu emana oso gogorrazela; plano ezberdinetan geundela. Soziologiara jo nuen nire buruaberkokatzeko, barnean nuen gatazka ulertzeko.

Zure ikerketetako gai nagusietakoa ‘nortasuna’ da. Zer delaeta?

Nire kezketako bat beti izan da nola jartzen diren harremanetankomunitateak, nola defenditzen diren eraso batzuengatik. Munduosoak pairatzen duen arazoa da, sakoneko arazoa. Gizarteak berehistoria guztian izan duen arazoa izan da. Nire biografia pertsonaletikabiatuta, gai unibertsalera iritsi naiz, alegia, aniztasuna nola manten-tzen den uniformizazioa bultzatu nahi duten indarren aurrean.

XXI. mende hasierako gai nagusia immigrazioa da? Immigrazioa egiturazko fenomenoa da; le-

ku batetik bestera mugitzen joan dira sor-tzen gizarteak. Gizarte modernoaren sorrera-rekin, kapitalismoaren eta Estatuaren sorre-rarekin, Mendebaldeak izugarrizko indarrahartu zuen, eta azkartu egin zen migrazioa.Orain, adibidez, immigrazioa arazo gisa ikus-ten bada ere, 50eko edo 60ko hamarkadanEuropan egon zena baino txikiagoa da. II.Mundu Gerraren ondoren, hazkunde ekono-mikoarekin, eskulana beharrezkoa zuen sis-temak. Europa erdialdeko eta iparraldeko es-tatu guztiak joan ziren langile bila hegoalde-ra, ez bakarrik planetaren hegoaldera, baiziketa Europa hegoaldera. Orain, aldiz, sistemaekonomikoak ez du jendearen beharrik.

Dena dela, iritzi publikoan zabaldutadago gaur egun inoiz baino handiagoa dela etorkinen etorre-ra.

Jende gehienak uste duenaren kontra, munduan dagoen migraziokopuruaren zati handiena arrazoi politiko-kulturalengatik gertatzen

PelloAlbite

“Euskal Herriakbadaki

etorkinarekinelkarbizitzen”

Page 7: 106 - 2010 maiatza

7

da. Eta gainera, hegoaldeko herrialdeen artean gertatzen da.Mendebaldeak zabaldu du immigrazioa arrazoi ekonomiko-engatik gertatzen den ideia, eta hori ikuspegi murritza da.Horregatik da hain garrantzitsua gaiari heltzea, immigrazio-ak ekar lezakeen “kalteen” aitzakian, eskubide ugari ari di-relako murrizten.

Eta nola lortu dute iritzi publikoan horrelako eragi-na izatea?

Iritzi publikoa eraiki egiten da, eta kasu honetan, 80kohamarkadan hasi ziren immigrazioaren aurkako iritzia sor-tzen. 70eko hamarkadaren amaieran, sistema desarrollistakrisian sartu, eta industria-birmoldaketa egin behar izan zu-ten. Hurrengo urteetan estatuetako aparatuak hasi zirenpentsatzen nola bidali kanpora ordura arte Europak jasota-ko hainbat eta hainbat atzerritar, eta nola itxi mugak. Denamodu sekretuan. Hogei urtez lan egin zuen talde horrekerakunde demokratikoekiko modu paraleloan, eta besteakbeste, aztertu zuen ideia hori nola zabaldu behar zen gizar-tera. Europa hegoaldean, Estatu espainiarrean, Portugalen,Grezian, Italian… kontraesan handiak eragin zituen, herrihoriek ere etorkin sortzaile izan zirelako hamarkada batzuklehenago. Baina, adibidez, Espainiak eta Greziak onartu be-har izan zituzten Europak emandako agindu sekretu horiek,

Europako Batasunean sartzeko baldintza zirelako. Garaihartan EBetik kanpoko atzerritarrak biztanleen % 0,5 ziren,baina “inbasio arazo” gisa aurkeztu zuten. Eta hor hasi zi-ren pateren argazkiak egunkarietan azaltzen. Ezerezetikarazo bat bat sortu zuten; arazo bat zegoen ideia zabalduzuten gizarte osoan.

Ez zen oztoporik izan ideia hori gizartean zabaltze-ko?

Kontuan izan behar da, politikatik aparte, gizartean ba-dela imajinario kultural bat. Eta Espainiako herriaren imaji-narioa erabat arrazista da. Espainiako Estatua sortu zutenarabiarrak eta juduak bidali ondoren. Edo horren ondorioz.Eta “mairuarekiko beldurra” eguneroko ogia da zenbait le-kutan. Horri gehitzen badiogu Espaniako estatuak ez duelainoiz industria iraultzarik edo iraultza burgesik izan… ho-rrek guztiak bat egiten du kultur imajinario horrekin.

Euskal Herrian nola eragin du horrek guztiak?Euskal Herrian eta Katalunian eskema ezberdina da, ego-

era ekonomikoa eta kulturala ezberdina delako. Immigrazioprozesua ondo ezagutzen dute. Euskal Herriak badaki etor-

···

Page 8: 106 - 2010 maiatza

kinarekin elkarbizitzen. 1950etik 1970era 450.000 pertsona iritsi ziren EuskalHerrira, eta “kanpokoak” % 2tik % 25 izatera pasa ziren. Hori kolpe izugarriaizan zen. Trenak eta trenak iristen ziren, behar ekonomikoak bultzatuta edotagerraren ondorioz ihesi zetozen pertsonez gainezka. Eta prozesu hori XIX. men-dearen amaieran ere gertatu zen. Ondorioz, Euskal Herriak ondo ezagutzen duimmigrazioa, sakon ezagutu ere, herri honen egitura politiko, sozial eta identita-rioan eragin baitu. Baina batzuetan hori ezkutatu nahi izaten da. Eta are gehia-go, Euskal Herriak bere nortasuna bilatzen duela, nazionalista dela eta ondorioz,arrazistagoa dela zabaldu nahi dute.

Dena dela, izan dira arazo batzuk adin txikiko etorkinen zentroen ka-suan.

Espainiako Estatuak bere gain hartzen du herritartasun eta naziotasun eskubi-dea modu esklusiboan, eta Euskal Herriaren kasuan hori kontuan izan behar da,hemen hori dagoelako eztabaidan. Espainiako estatuak konpromiso batzuk dituhartuta, eta horien ondorioz ez dio uzten sartzen jende askori. Zer gertatzen da?Gurasoei eta anai-arreba helduei ateak itxi dizkietenez, adin txikikoak datoz fa-milientzako dirua lortzera. Egoera dramatiko hori Estatuaren errua da, baina on-dorioak hemen jasan behar ditugu. Asteroideak balira bezala eta derrigortutaeramaten dituzte gaztetxo desegituratu batzuk ezagutzen ez duten leku batera.Gero, gatazka sortzen denean, magnifikatu egiten dute. Baina hori horrela gerta-tzen bada, Estatu espainiarrak eta Europak nahi izan dutelako da. Ez herri hauarrazista delako.

Etorkinak modu ezberdinean jasotzen ditugu jatorriaren arabera?Bai, hona datozen hiru etorkinetik bat da Europako Batasunetik kanpokoa.

Baina beste biak ez dira arazo gisa ikusten; badirudi ez dutela eraginik kulturan,hizkuntzan edota hezkuntzan. Espainiarrak edo frantziarrak direnez, ba berdinda.

2006ko hauteskundeetan AuBren zerrendetan joan zinen. Maila inte-lektualetik politikora jauzi egiteko beharra ikusi zenuen?

Ni beti saiatu naiz herri honetan zuhurtziaz eta errespetuz jokatzen, eta betimaila intelektualean. Parte hartu izan dut hainbat kontutan, baina aholkulari gi-sa edo ikerketa mailan. Lizarra-Garazikoa gertatu eta gero, kanpotik etorri gare-nok gatazka honetan zein rol bete behar dugun ikusteko azterketa sakona egingenuen, eta erabaki genuen nolabaiteko parte hartzea izan behar genuela.

Ze aportatu dezake kanpotik etorri den pertsona batek gatazka gain-ditzeko orduan?

Nik uste dut denok onartzen dugula, hemen jaiotakook nahiz kanpotik etorri-takook, herri honen memoriaren zati bat ukatua izan dela. Ezin da azaleratu,zauria oraindik ere irekita dagoelako, baina frankismoan eta trantsizioan euskalherritarrek pairatu zutena onartu gabe dago. Eta hemen, immigrazio olatu handiharekin eta industrializazioarekin, euskaldun askok atzerritar ikusi zuten berenburua. Kanpotik etorri garenoi ere ukatu egin zaigu errealitate horrekin bat egi-teko aukera. Estatuak eta bere makinaria kultural eta ekonomikoak ukatu diguhori. Eta ondorioz, modu anbiguoan bizi gara. Herri honen parte izan nahi dugu,badakigu hau beste herri bat dela, baina egiazki, beste nonbaitekoak sentitzengara, espainiarrak alegia.

Anitzak taldea sortu zenuten kanpotik etorritako hainbat lagunek az-ken negoziazio prozesuari babesa emateko. Zergatik?

Guk ere badugulako zereginik. Azken negoziazio prozesua martxan jarri ze-nean, jendaurrera azaldu ginen adieraztera gu ere gatazka honen parte garela etaprozesuari gure babesa ematera.

Orain ere ematen du gatazkagainditzeko mugimenduak daude-la. Itxaropenik baduzu?

Itxaropena bai, baina zaila da jaki-tea. Nik oso korapilatua ikusten dutdena. Estatuaren estrategia argia etairaunkorra da, Nafarroan lortu zutenaEAEn ere lortzea. Eta indar abertzale-en artean ere kontraesan ugari daude,indar abertzale guztietan. Zaila da ja-kitea zer gertatuko den. Mugimen-duak badira, baina zalantza daukatnahikoa heldutasun lortu den gatazka-ri irtenbide bat emateko.

M ikel L i zarra lde

···

Page 9: 106 - 2010 maiatza

Zer da ahotsak.com?

Ahotsak Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu etahedatzea helburu duen proiektua da. Hau da, gure herrietako jendea elka-rrizketatu, beren euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.

ahotsak.com da proiektu horren webgunea.

Nola sortu zen?Proiektua 2002-2003 inguruan sortu zen, Badihardugu Euskara Elkartea-

ren eskutik. Hasiera batean Deba eskualdekoa zen proiektua hedatzen joanda, Euskal Herri osora zabaltzeraino. 2007an, beste eskualde batzuetarakojauzia egin zen. 2008ko apirilaren 16an aurkeztu zen azkenik ahotsak.comwebgunea, baina proiektuak aurrera jarraitzen du, etengabe ari baikara ma-teriala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da 2012. urte-rako euskal herri guztietako lekukotasunak izatea www.ahotsak.com ata-rian.

Proiektuaren ezaugarriak:- Euskal Herri osoko datuak biltzen ditu.- Publikoa eta doakoa da.- Proiektu irekia da, eta interesa duen orok har dezake parte.- Hainbat ikertzaile eta proiektu biltzen ditu.- Metodologia sistematiko eta zehatzari jarraitzen zaio.- Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago.- Era guztietako hartzaileak izan ditzake: ikertzaileak, ikasleak, zaleak,

senideak, historialariak, filosofoak, antropologoak…Hiru urrats nagusi ditu proiektuak:LEHENENGO URRATSA Euskal Herriko herrietan dauden zintak berreskura-

tzea da, hots, udalek, euskara elkarteek, ikastetxeek, ikertzaileek… bilduta-koak. Kasu askotan, grabazioak zinta analogikoetan ækaseteetanæ egon ohidira, eta premia-premiazkoa da hondatu baino lehen kopiatzea eta euskarridigitalera pasatzea. CDtan eta DVDtan gordetzen dira, eta originalak jabeariitzultzen zaizkio. Kasurik gehienetan, gainera, soinua garbitu egiten da ego-ki entzun dadin esandakoa.

Grabazio zaharrez gain, grabazio berriak ere egiten dira bideoz herririkherri. Ondoren, elkarrizketa bakoitzaren inguruko informazio guztia datu-basean sartzen da. Horretarako, zinta guztiak katalogatu eta etiketatu egitendira; lekukoen datuak jaso (jaioteguna, biografia laburra, argazkia…); elka-rrizketatzailearen datuak; elkarrizketaren datuak gorde (noiz, non, nola, zer-gatik… egin den); eta proiektuaren informazioa ere datu-basean sartzen da.

BIGARREN URRATSA grabazioak kodifikatzea da. Grabazioak luzeak diraægehienak, ordubete ingurukoakæ, eta bakoitza minutuz minutu laburtzenda; horrela, 2-4 minutuko pasarteak sortzen dira. Pasarte bakoitza gai bate-kin lotzen da, eta lehentasun bat ematen zaio.

AZKEN URRATSA pasarterik “onenak” aukeratu eta horiek transkribatzeada; horien bideo edo audioak editatu ostean sarean jartzen dira.

HAINBAT DATU:2010eko maiatzean, hauxe da dagoe-

neko ahotsak.com webgunean dagoena:- 177 herri (Araban, 2; Bizkaian, 37;

Gipuzkoan, 77; Lapurdin, 9; Nafarroan,14; Nafarroa Beherean, 5; Zuberoan, 3)

- 2.233 hizlari- 2.735 zinta- 17.784 pasarte- 4.015 pasarte transkribatuta- 1.673 audio pasarte entzungai- 4.374 bideo pasarte ikusgai

Zestoako datuak, 2010eko maiatzean:35 hizlari48 zinta544 pasarte53 transkripzio 9 audio106 bideo pasarte

DANBOLINEKO HURRENGO ZENBAKIETAN,INTERNETEKO PASARTE HORIETAKO BATZUK

JASOTZEN JOANGO GARA.

ahotsak.com/zestoa9

Page 10: 106 - 2010 maiatza
Page 11: 106 - 2010 maiatza

11

Page 12: 106 - 2010 maiatza

Aurreko mendearen hasieran,hemengo ganadua hobetzeko “iraultzatxiki bat” jarri zen martxan.Diputazioa, albaitariak eta baserritarmordoska bat izan ziren berrikuntzahaien protagonista. A! Eta garaihartako idisko eta behirik ederrenak,jakina!

Ni jaio baino askoz lehenagotik ia oraintxearte, gure etxeko komedorean kanpai handibat egoten zen bere uhal eta guzti, paretanzintzilika. Haren ondoan argazki handi bat:gure birraitona ageri zen bertan, idisko batsokatik hartuta zuela. Geroztik jakin nuenparadas de sementales delako tokia zelagurea (Gurasotzako zezen tokiak deitzen die1924ko U⁄ilaren 31n Diputazio txit goituakontzat emandako araudiak).Gaur egun, urrutiko gauzak bihurtuzaizkigu hazitarako idiskoak eta zeharoezezaguna garai bateko idiskoa botatzea.Gu umeak ginenean, tabu moduko zerbaitizaten zen hura, bidali egiten gintuztenhandik, ezin jakin zergatik, arriskuagatikedo “lizunkeria kontuagatik”. Garaihaietatik hona, asko aldatu da gauza; orain,hazitarako idiskoak internet bidez ezagutditzakegu: Irabia, Jaberri, Kaiku, Orreaga,Pagoa, Sendoa, Txindoki… XXI. mendekoidisko eder askoak denak, beren argazki,fitxa eta guzti (ikus, Aberekin-en weba;gazteleraz, frantsesez eta ingelesez!). Baina,esan bezala, urrutiko kontu bilakatu dirahoriek gaur egun.Baina egin dezagun historia pixka bat. XIX.mende bukaeran, ia ganadu dena piriniararrazakoa zen Gipuzkoa aldean, baina osodegeneratuta zegoen; alegia, oso ganadukaskarra zen, hanka mehar eta sabelaldeestukoa; esnea, berriz, tamainan. Egoeraharen aurrean, Diputazioa zenbait

hobekuntza egiten hasi zen eta, albaitarien lana eta dirulaguntzaktarteko, baserritar askok aldaketa haietan parte hartzea lortu zen. Aldebatetik, arraza hobetu behar zen eta, horretarako, berrehun zezen tokibaino gehiago jarri ziren Gipuzkoan (gurasotzako zezen tokiak / paradasde sementales). Zestoan ere baziren bat baino gehiago. Bestalde, piriniarganaduaren Herd book edo liburu genealogikoa sortu zen (1905. urtea).Horrela bada, idisko eta behi onenak aukeratuta eta beste zenbaitneurriren bidez –esate baterako, janaria hobetzea, larrean ibili ordezukuiluan jartzea, eta abar– sekulako hobekuntzak lortu ziren hemengobaserrietako ganaduetan: ganadu sendoagoa –eta, beraz, hobealanerako zein haragitarako– eta esne gehiagoemateko gai zena. Pixkanaka beste arraza batzukere hasi ziren sartzen, Schwyz arraza edo suizaesaterako. Kontuak kontu, Diputazioak zuzenean gobernatzenzuen Fraisoroko zezen tokiaz aparte, beste asko sortuziren Gipuzkoan zehar. Gehienak bitartekuak ziren,alegia, Diputazioak jarritako araudira egokitutakoak.Bitxi askoa da araudia (guk 1924koa erabili dugubaina 1905ekoa da aurrenekoa) eta “bekatua” litzatekeperlarik ederrenak ez aipatzea hemen: “Zezen tokiyanerabiltzen dituzten zezenak, Schwyz edo Pireneotar abendajatorrekoak izan bearko dute, amabi ilabete beteak, ondoeratuak, osasuntsuak, azpegi sendokoak, etaondorengoak kutsutu lezaizkikenakatz gabekoak”. “Zezenbakoitzari 50 estali aldigeyenaz illabetian egiñ azizkozaizka; eta geyenaz ere iruegunian eta ori noizian beinbakarrik”. “Estali-aldibakoitzagatik zezen-toki jabeakiru pesta kenduko dute”. “Estali-aldi batian zezena beyari bi aldizbotatzia debekatuba dago, batetikzezenaren kaltetan dalako, tabestetik, beya umez gelditzeko oriegiñarekin ezer aurreratzen ezdalako”. “Zezena toki egokian eukibear da, garbi, aragiak era onean,baña geiegi gizendu gabe, ta 16ilabeteak osatu baño len uztarrian oituarazteko alegiñak egin bear dira”.“Bere eginkizuenan astean dan une

Ganadukontuan

5

1

Page 13: 106 - 2010 maiatza

1. 1908KO GANADU LEHIAKETA NAZIONALA, MADRILEN: ETXEGARAIKO BEHIA ETA

AURREKOETXEKO IDISKOA [ARGAZKIA, AMADOR]. ETXEGARAIKO BEHIA: BIGAREN SARIA. ADINA, 7URTE. BUELTA, 1,86 M. ALTUERA, 1,40 M. LUZERA, 2,10 M. PISUA, 500 KG. ESNEA, 15LITRO. GIPUZKOAKO PIRINIAR GANADUAREN HERD BOOK-EAN INSKRIBATUA.••AURREKOETXEKO

GORRI IDISKOA: LEHEN SARIA. ADINA, 23 HILABETE. BUELTA, 2 M. ALTUERA, 1,49 M. LUZERA,2,10 M. PISUA, 750-800 KG. BITARTEKUAK DELAKO ZEZEN TOKIETAKO TXAPELDUN. 2.AIZARNAKO ETXEGARAIKO IDISKOA [1998KO

ZAHARKINAK ERAKUSKETARAKO UTZITAKO

ARGAZKIA]. 3. AURREKOETXEKO IDISKOA,ARTIKULUAN AIPATZEN DEN KANPAIAREKIN, ETA

JOSE ANGEL ARZALLUS. 4. IDISKOA

LEHIAKETA BATEAN (GORRI?) 5. IDISKO

PAREA BEREN APAINGARRIEKIN, AIZARNAKO

SORABILEN (?).

beretik, loturako eraztuna jarri bear zaio; ta eraztunaktinkia izan bear du, ta zudur erdikoa zulatuta jarria”(Koldo Mitxelena liburutegia, C-60 F-11).Arraza hobekuntzak baserrietan eragin zituenaurrerapenen erakusleiho gisa, eta berrikuntzahoriek ezkortasunez ikusten zituzten baserritarrakanimatzeko, Ganadu Lehiaketak eratu ziren.Gogoangarria izan zen, esate baterako, 1898an,gure herriko San Joango zuhaiztian egin zenlehiaketa hura. Zestoako albaitari Méndez Pallarés-ek pixka bat geroago zioen bezala, harrotasunezberen ganadua zaindu eta hobetzen ari zirenbaserritarren sakrifizioak saritzea, bestebaserritarrak –alegia, zoritxarrez lanaren etaikerketaren bidea jarraitzen ez zuten bestebaserritar haiek–animatzeko moduazen. Hala, urterolehiaketa frankoantolatu ohi zirennola Gipuzkoan,hala Estatuko bestehainbat lurraldetan.

Oso pabiloi erakargarriak jartzen ziren eta sari onak ere bai;ondorioz, arrakastatsuak bihurtu ziren sariketa haiek. 1907anantolatu zen, estreinakoz, Concurso Nacional de Ganado yMaquinaria Agrícola zeritzana, Madrilen. Urte hartan ez, bainahurrengoan bai, aurkeztea erabaki zuen Gipuzkoako Diputazioakbere ganaduekin eta partikular batzuenarekin. Sari ugari lortuzituzten gainera. Hantxe ziren gure Gorri eta Aizarnako Etxegaraiko behia. Oinezeramango zituzten, Zumarragara. Gero trenean sartuko zituzteneta, ordu pila bat pasa eta gero, Madrilera iritsiko zen koadrilaguztia. Bigarren saria lortu zuen Aizarnako behiak, lehenengoaGorrik, 600 pezetakoa. Herriko maisuaren urteko soldataadinakoa. Harrezkero, komedorean iltzatuta geratu zen Gorriren

eta jabearen erretratua. Etakanpaia. Eta, okasio berezietan,gari-jotzearen ondoren eta horrela,jada ederki afaldu eta iluna iristenzenean, jartzen omen ziotenkanpaia ukuiluko idiskoren bati etaateratzen omen zituzten zalapartaederrak!

1

3

F ernando Arza l lus

u2

3

4

Page 14: 106 - 2010 maiatza

Ap i r i l a k 3 0Udalbiltza auzia salatu zuten Zestoakoudaletxe aurrean ere

M a i a t z a k 2Ibañarrietako jaietan asto proba besteak beste

M a i a t z a k 2Umeentzat puzgarriak kiroldegian

M a i a t z a k 9Harrobira irteera lehengoratze proiektua ezagutzera

M a i a t z a k 1 4Garai bateko lanbideen inguruko hitzaldieta argazki erakusketa

Aparka lekuak. 'Zestoan uste baino gehiago, emaioun herriyaibiziya' kanpainaren baitan, herriko merkataritzari, ostalaritzarieta zerbitzu-establezimenduei bultzada berri bat eman asmoz

maiatzaren 10ean martxan jarri zen erdigunean erosketak egiteaerrazteko helburua duen aparkamendu sistema berria. Portale,

Gesalaga eta Gurutze kaleetan dozena bat aparkaleku inguru bi-deratuko dira sistema honetara. Autoa ordubetez doan aparkatu-ta uzteko aukera izango da goizez 09:00etatik 13:30era eta arra-

tsaldez 18:00etatik 20:00etara. Horretarako Zestoako edozeinsaltokitan lortu daitekeen aparkamendu-disko berezi bat eskura-

tu beharko da.

San I s idroak Arroabean . Arroabean San Isidro jaiak ospatu berri diraeta urteroko ohiturei jarraituz mus txapelketa izan da Ederki elkartean.Jendetza ederra elkartu zen elkartean, 22 bikotek hartu zuten parte guzti-ra. Larunbatean, berriz, bertako baserritarren sagardo eta pintxo dastake-ta izan ziren auzoko pilotalekuan eta jaiei bukaera emateko, II. EuskalKanta Afaria izan zen elkartean. Guztira, 50 lagun inguru bildu ziren eus-kal kantak abestera.

Page 15: 106 - 2010 maiatza

51

M a i a t z a k 1 6Endoiako Asentzio jaietan Lazkano eta

Gorrotxategi bertsolariak

M a i a t z a k 1 6Mailari eutsiko dio Zestoako taldeak

a l e / b a l eK A L E . SUDUR PUNTAN JARTZEN

ZAIGUN LEKUAN APARKATZEA LIBRE AL DA?

B A L E . HERRIKO GAZTETXOEK BA-DUTE BERAIEN GAZTELEKUA.

kSahararen aldeko astea. Zestoako Wadna taldean Sahararen aldeko asteaantolatu zuen maiatzaren 17tik 21era. Argazki erakusketa batekin emanzioten hasera. Basamortuko irribarreak bideo emanaldia eta Saharako ga-tazkaren inguruko hitzaldia astean zehar. Bukaera emateko, ostiraleanegun handia; Zestoako ikastetxeko ikasleek Sahara gaitzat hartuta eginda-ko marrazkien erakusketa, txokolatada eta te dastaketa, henna tatuaiakegiteko aukera... Eta gauean elkartasun kontzertua Grises, Gundestrak etaChildren Off The Grave taldeekin.Wadna taldeak, bide batez, gogorarazi nahi izan die herritarrei zeinen ga-rrantzitsua den saharar gaztetxoentzat uda bat hemen pasatzea eta herrita-rrak animatu nahi dituzte esperientzia honetaz gozatzera. Taldekideekinharremanetan jarriz argituko dizkiete zalantzak eta emango dizkiete beha-rrezko azalpenak interesatuei.

danbolinzulo M a i a t z a k 1 9Frontoiko lanak hasi dira

M a i a t z a k 2 0Gaztetxoak elizako organoa ezagutzera

Julian Serranorekin

M a i a t z a k 2 2Jakin eta Jolas taldearen antzezlana

Arroagoian

Page 16: 106 - 2010 maiatza

Zestoako parrokian,nekazarien patroi den San

Isidro ohorezko leku batendaukagu. Santuaren irudia

ezker aldeko aldarean dago.Beso bat luzatuta dauka,

mesede bat eskatzekokeinua egiten bezala.

Bere garaian, langile xume bat izan zen eguzkiz eguzki, eta sindikatuen babesik gabebizi behar izan zuen, lehorte eta harri ekaitzak jasanez. Familia sortu zuen Santa Mariade la Cabeza emaztearekin. Santu gehienak idazleak, elizkoiak, apaizak, fraideak, mo-jak edo aita santuak izan dira. Gure santu hau maitemindu egin zen, seme bat izanzuen, eta gainerako jendearen mailan bizi izan zen.

Ezagutu zutenen esanen arabera, laurogeita hamar urtez bizi izan zen: 1082. urtetik1172. urtera. Bere izena Isidoro (Sidro) Quintana Merlo zen.

Garaiko berrien arabera, San Isidrok bere auzokoei laguntzen jarduten zuen bitarte-an, aingeruek mugitzen zituzten bere idiak eta goldatzen bere lurrak. Baina, nik uste,benetan hau gertatzen zela: berak lanak ondo moldatzen zekien, eta besteak bainoemaitza hobeak lortzen zituen. Horregatik egin zuten bere patroi nekazariek. Bere festaeguna maiatzaren 15a da.

SAN ISIDRO nekazarieta zientzilaria

Page 17: 106 - 2010 maiatza

71

Zer merezimendu gehiago zituen hain herrikoia den santu honek?Nekazaria izatez gain, nire ustez, egiazko zientzialaria ere bazen.Gaixoak sendatuz mirariak egin zituela esaten dute, eta ur putzuak aurkitzen

zituela jende behartsuak erabiltzeko.Eta hemen dago, mirariak alde batera utzita, zergatik uste dudan nik nekazari

nahiz zientzialaria zela gure santua.Jakina da pertsona batzuek, hurritz makilatxoa mugituz edo pendulu bat be-

hatz tartean dutela, ur putzuak edo iturburuak bilatzeko trebetasuna dutela. SanIsidrok ahal zuen hori egin, eta, ziur asko, behaketa, esperimentazio eta deduk-zioaren bitartez, zientzialari on baten eran egingo zuen, gainera. “Zahori” edo urbilatzaile eta zientzialaria zen.

Bere bizitza luzean zehar, ureztatze sistemarik ez zegoenean eta lehorteakkalte handiak eragiten zituztenean, bere garaiko nekazari askori lagundu zion uriturburuak aurkitzen.

Gehiago esango dut. Behin batean, semea putzu sakon batera erori zen, etaSan Isidrok handik bizirik ateratzea lortu zuen. Kasu horretan, grabitatearen le-geak alde batera gelditu ziren bere aurrean, eta, une batez, ez zuten eragin beresemearen pisuan; izan ere, putzuko urak bultzatuta, onik eta osorik azaldu zenputzuaren karelean. Miraria ala ingurumenaren gaineko nagusitasuna?

Orain, nekazarien patroi santu eta naturaren legeak ezagutzen zituen santujakintsu honek aldareko oholtzatik begirada erregutzailez hau eskatzen du: le-hen berarekin zituen behiak bere eskuineko eskura lotzea edota esku horretanpendulu bat edo hurritz makila bat ipintzea, ur bilatzailea eta zientzialaria zenez

gero.Badakit ez duela

arrakastarik izango,santu baten itxura al-datzea oso zaila izatenbaita.

Hori kontuan izanik,santuaren besoarennorabideari jarraituz,elizako ezker aldekolehenengo bankuarizuzenduta dagoela

konturatu naiz. Lehen bankua hutsik gelditzen da orain, Udaleko ordezkaririkgabe herriko jaietan. Oraingo banku horrek herriko armarria zizelkatua du, etalehen zegoen ohiko bankuaren ordez ipinitakoa da. Lehengoa elizako ezkerrekokaperan bazterturik dago.

Elizako erretorearen iniziatibaz, 1965. urteko Udalaren 20. zenbakia duentxostenean azaltzen da zergatik eta nola egin zen aldaketa hori.

Angel Arandia erretore jaunak Udaleko alkate jaunari idazten dio:Idatzi honen bitartez, ahoz esandakoa zehaztera nator. Vatikanoko II. Kontzilioaren

erakutsiei jarraituz, fededunak aldarera urreratzea da gure nahia. Hori dela eta, Udala-ren bankua neurri egokiagokoa eta bizkarraldea baxuagoa izatea nahiko genuke.Oraingo bizkarraldeak traba handia egiten du atzean dauden bankuetan daudenentzat,batez ere haurrak direnean.

Gogoratu dezagun nolakoak izanziren Kontzilioaren ondoko garaiak.Proiektu eta asmo on asko, bainaikuspegi historikoaz aztertuta, agian,aldaketak hor nonbait gelditu dira,banku bat beste batez aldatzean.

Udalbatzako bilkuran, alkatea JesusSalegi jauna zelarik, gai hori aztertuzen. Erretoreak eskatutakoa onartuzen, eta banku berriaren eskema batazaltzea onarpenerako eskatu zuten.Gainera, aldaketak sortzen zituen gas-tu denak, parrokiak bere gain hartubeharko zituela erabaki zuten.

Horrela egin zen eta banku berribatek ordezkatu zuen jatorrizkoa.

Adituak bidali nituen bi bankuenegur motak bereizteko. Jakin nahi zenbanku berriak lehengoak baino kalita-te hobea ote zuen. Erabakia EstanisOdriozola komisio buruaren eskutiketorri zen. Banku berria pinuzkoa da,eta begi asko ditu bere estrukturan.Lehengoak, zizelkaduretan nabaritzendiren zainen arabera, gaztaina zura di-rudi, egur hobea eta hobeto landuta-koa.

Aldaketa egiteko erabili ziren arra-zoibideak ez dute pisu handirik gaur-ko egunean, haurrak datozenean edo-zein lekutan ipin baitaitezke. Beraz,ez ote luke lehengo bankuak, egur etazizelaketa hobekoak, lehen zuen oho-rezko lekura itzuli behar?

San Isidro, nekazari eta zientziala-ria, Ora pro nobis! Otoitz gure alde!

Julian Serrano

Page 18: 106 - 2010 maiatza

••EEE ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA

Energiaren Euskal Erakundearekin hitzarmena sinatu zuenudalak. EEEko teknikariak udaleko langileekin gune nagusie-netako (kiroldegi, kultur etxe, eskola, udaletxea…) energiakontsumoaren azterketa egin dute. Ikusi diren akatsak kon-pontzeko irtenbide batzuk proposatu dituzte hala nola; mer-kuriozko farolak sodiozkoez edo kontsumo baxukoez ordez-katzea, poligono industrialetan gauez aktibitate handirik ezdagoenean argitasun maila jaitsiko duten fluxu erreguladoreakjartzea, kiroldegiko dutxetarako galdara elektrikoen ordez gasnaturalekoak jartzea, orokorrean energia berriztagarria erabil-tzea, gasoliozkoa berogailua beharrean gas naturala erabil-tzea…Berogailuari dagokionean, gastu handia suposatzen duen arazobat dago kultur etxea eta txanpinoiaren artean. Dena instala-zio bat denez, bi eraikinetan osotasunean jartzen da berogai-lua, alper-alperrik adibidez kultur etxean musika eskolan goizosoan inor ez dagoenean, edo txanpinoian arratsaldeko16:30etatik aurrera, eta asteburuetan… Instalazioan aldaketakegin beharko lirateke hau ez gertatzeko.EEEren txostenean, atalkako kalkuluak egiten dira; zenbatekogastua izango lukeen lanak (farola batzuk ordezkatzeak adibi-dez), ze subentzio jasoko zukeen eta ondorioz zenbat urtetanemango litzaioken gastu horri buelta. Hitzarmenak, hobekuntzahauek egiteko, urtero diru kopuru bat jartzera behartzen du uda-la. Aurten 12.000 euro jarri dira eta urteen poderioz txostenakjasotzen dituen atal guztiak gauzatzea litzateke asmoa.

••KUDEATUZ PROGRAMA

2008ko apirilaren 17an, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa EUDELek Kudeatuz 2007-2011 programa aur-keztu zuten. Honen helburua, partaidetza planakbultzatzea da. Zestoako kasuan, kiroldegia hartu daaztergai. Herritarrei eta kirol instalazioen erabiltzai-leei eta bazkideei iritzia galdetuz ebaluaketa bategingo da. Ebaluaketako helburua instalazioak azter-tzea da; kirol instalazioen garbitasuna eta mantenua,kirol talde eta erabiltzaileen instalazio beharrak, au-rreikusten den kiroldegiko handitzea emateko dau-den behar errealak, auzoetako kirol beharrak…Bigarren zatia osatzen duen parte hartze prozesua-ren helburua berriz kirol dinamika suspertzea da; ki-rol diagnostiko erreala egitea, kirol egituraketa ego-kia lortzea, koordinazio eta harremanak hobetzeaeta etorkizuneko plangintza lantzea.

•• ISUNAK JARTZEN HASIKO DIRA.

Herrian dauden trafiko arazoak ikusita, aparkalekueidagokiona batez ere eta Merkatarien Elkarteak pro-posatutako aparkamendu sistema berria ezagututa,aspalditik datorren kontu honi irtenbidea eman as-moz, isunak jartzen hasiko dira udaltzainak. Gobernu batzordean aho batez onartu zen. 2000. ur-teko ordenantza bat onartuta dago eta horrek esku-mena ematen du udaletxe mailan isunak jartzeko. Ezdira isun handiak izango, 18 eurotik beherakoak,baina inor ez da libratuko ordaindu gabe. Norbaitekborondatezko epean ordainduko ez balu, udalekobestelako zergen kobratzez (zaborra, ura…) ardura-tzen den enpresak hartuko luke bere gain tramita-zioa. Ordenantzako prezioak 2000. urtekoak dirabaina udaleko gainontzeko tasak berrikusten direngaraian, tasa hauek ere igoera jasan dezakete.

u d a l e k o b e r r i a k

Erizain laguntzaileaJOXE MARI IPARRAGIRREBIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

JJ..MM..IIppaarrrraaggiirrrree BB..HH..IISSaannttaa BBaarrbbaarraa BBiiddeeaa zz//gg 2200770000UUrrrreettxxuu TTeelleeffoonnooaa//FFaaxxaa:: 994433 772211440033--772211441133 ee--ppoossttaa::jjmmiippaarrrraaggiirrrree@@eedduunneett..eess wwwwww..iippaarrrraaggiirrrree..nneett

AAUURRRREEMMAATTRRIIKKUULLAA:: MMaaiiaattzzaarreenn 3311ttiikk EEkkaaiinnaarreenn 1111rraa ((bbiiaakk bbaarrnnee)) MMAATTRRIIKKUULLAA EEGGIITTEEKKOO EEPPEEAA:: UUzzttaaiillaarreenn 77ttiikk 1133rraa ((bbiiaakk bbaarrnnee))

-- ZZaahhaarrrreenn eeggooiittzzeettaann,, EEgguunneekkoo zzeennttrruueettaann-- HHoorrttzz--kklliinniikkeettaann llaagguunnttzzaaiilleeaa

-- KKoonnttssuullttaa pprriibbaattuueettaann-- GGaaiixxooeenn zzaaiinnttzzaa

LLAANNBBIIDDEE EETTOORRKKIIZZUUNNAAKK::-- OOssppiittaalleekkoo eerriizzaaiinn llaagguunnttzzaaiilleeaa-- LLeehheenn aarrttaappeenneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaa

EErrddii MMaaiillaakkoo HHeezziikkeettaa ZZiikkllooaa OOssaassuunn ffaammiilliiaa.. AA--DD eerreedduuaakk

Page 19: 106 - 2010 maiatza

maIIAATTZZAA

2288 OOSSTTIIRRAALLAA

Danbolin Zulo Kultur Elkarteak antolatuta “Bus-tilehorreko poemak”. Gaueko 22:00etan Arretxea ingu-ruan. Jose Luis Otamendiren hitzak eta Juan Azpillaga-ren soinua.

ekAAIINNAA

06 IIGGAANNDDEEAA

Zezen bideko bigarren etapa Agirok antolatuta.••Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteak mahaia jarriko duemaileak biltzeko eta informazioa banatzeko.

11 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musika Eskolaren kurtso bukaerako ema-naldia udaletxeko arkupetan 20:00etan. •• Itxaropena dan-tza taldearen kurtso bukaerako emanaldia kiroldegiangaueko 22:00etan.

12 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gaztelekuan I. Mus Txapeleketa. Hau antolatzekobilera ekainaren 5ean izango da Gaztelekuan bertan.

13 IIGGAANNDDEEAA

Agiro mendi taldeak antolatuta XIII. Ibilaldi neur-tua. Laburra: Zestoa-Aizarna-Etumeta-Sañu-Arauntza-La-sao-Zestoa (22 km irteera 6:00-7:00). Zestoa-Aizarna-Etu-meta-Sañu-Arauntza-Lasao-Ondarbaso-Goiltzibar-Porrue-tako sakona-Sagarreta-Sesiarte-Agiroko lepoa- Beliosoro-Ekain-Zestoa (35 km irteera 07:00-08:00).

17 OOSSTTEEGGUUNNAA

Musika Eskolaren emanaldia Kultur Etxean18:30ean.

18 OOSSTTIIRRAALLAA

Musika Eskolaren emanaldia udaletxeko arkupe-tan 20:00etan.

19 LLAARRUUNNBBAATTAA

Tximeletak ezagutzeko irteera umeekin, Katama-rrua Natur taldeak antolatuta, goizeko 10:00etan Gurutze-tik aterata, Iraetaraino. Euria edo giro oso desegokia egin-

go balu bertan behera geratuko da ekintza. Ume txikie-nak gurasoez langundurik joan behar dute.•• Zestoakolehen musika banda sortu zela 100 urte betetzen direlaeta, Azpeitia, Azkoitia, Zumaia eta Zestoako banden alar-dea. 180 musikari inguru elkartuko dira. 18:00etan kaleji-rak izango dira eta 19:00etan plazan kontzertua. Gauean,Arozena hotelean afaria izango da, bertan parte hartunahi dutenentzat txartelak saltzen jarriko dira 30 eurotan.

23 AASSTTEEAARRTTEEAA

22:00etan. San Joan bezperako sua musika, ikuas-kizunak...

25 OOSSTTIIRRAALLAA

Ekialdeko dantzak.

••Ertxiña Musika Eskolako 2010-2011 ikasturterakomatrikulatzeko kanpaina zabalik dago ekainaren

4ra arte. Urtero bezala, aurten ere ikasgai aukera zabalaeskainiko dute. Ikasgaiak bakarka eta taldeka irakastendira eta urtean zehar hainbat emanaldi ere eskaintzendituzte guraso eta herriko jendearentzat. Informaziogehiago 943147911 telefonora deituta.

••Atzegik 50 urte bete ditu. www.atzegi.org helbideanadimen urritasuna duten pertsonek imajinatzen

dutena bihar edo etzi egia bihurtu behar dela uste dute-nen atxekipenak jasotzen ari dira. Herritar askoren sina-durekin, adimen urritasuna duten pertsonen aldarrikape-na sendotzea lortu nahi da.

••Zaintzailea zaintzen izeneko ikastaroa antolatukodu Udaleko Gizarte Zerbitzuak. Pertsona menpeko-

en zaintzaileei dago zuzenduta. Sentimenduak eta harre-manak landuko dira, erlaxatzen jakitearen garrantzia...Ekainaren 2an hasita, ekainaren 4, 11, 16 eta 17an izangoda ikastaroa 15:30ean. Izenemateko epea maiatzaren bu-kaera arte izango da Zestoako Udaleleko Gizarte Zerbi-tzuan.

••Ekainberrik lan poltsa. Udako zerbitzua mantentze-ko Ekainberrik bertan lan egiteko aukera zabaldu

nahi du. Lan poltsa bat sortuko da Ekainberrin gida-hezi-tzaile lanak egiteko. Bertan parte hartzeko EkainberrikoInformazio Bulegoarekin kontaktuan jarri behar da, 943868811 telefono zenbakian edo [email protected] hel-bidean. Gida gazte eta euskaldunak bilatzen dira eta hiz-kuntzak, lan-esperientzia eta Zestoan edo inguruan bizi-tzea baloratuko da.

a g e n d a1

9

Page 20: 106 - 2010 maiatza