110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera,...

64
hh 110 hik hasi 5 EURO • 2006KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA VII. Hik Hasi Udako Topaketak

Transcript of 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera,...

Page 1: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

hh 110hik hasi5 EURO • 2006KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

VII. Hik HasiUdako Topaketak

Page 2: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak
Page 3: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

aurkibidea40 Ipuinak irakurtzen eta kontatzen

42 Disgrafiaren diagnostikoa eta tratamendua

44 Antzerkia46 Psikomotrizitatea lehen haurtzaroan

48 Haur txikiaren behaketa psikomotrizi-tate praktikaren ikuspegitik

50 Jolas kooperatiboak52 Birziklatuz sortu

54 Musikaren esku-hartzea HezkuntzaBerezian

56 Musikoterapia58 Biodantza60 Haurrentzako masajea62 Arratsaldeetako saioak

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa Azpiroz. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Miren Guilló. Erredakziobatzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Abel Ariznabarreta,Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga,Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo Otaño, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: TRAM•Graf!k. Maketazio:Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: VII. Udako Topaketak (TRAM•Graf!k). Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2006-VI-21). Kopurua:5.000 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

8 Ahozkotasuna10 Nola landu elkarbizitza12 Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak14 Dibortzioa eta eskola16 Harremanak gelan18 Adimen emozionala20 Coaching22 Heriotza heziketan24 Ordenagailu gelara? Zertara?26 Publisher28 Photoshop30 Linux34 Blogak irakaskuntzan36 Bideoa38 Idazketaren didaktika baterantz

Gipuzkoako Foru AldundiaEuskararen Normalkuntzarako

Zuzendaritza Nagusia

Donostiako Udala

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION, UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

Page 4: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au z t a i l a

650 lagun bilduko gara topaketetan

VII. Hik Hasi Udako Topaketa Pe-dagogikoak ditugu aurtengoak. Uztai-laren 4, 5 eta 6an Donostian bilduko ga-ra beste behin; batzuk ordenagailuakhobeto maneiatzen ikastera, beste ba-tzuk gorputza astintzera musikaren,masajeen edo jolasen aitzakian, bestehainbat buruari buelta batzuk emateraelkarbizitza, harremanak edota norbe-raren prestakuntza hobetzeko asmoz.Eskaintza zabala da, gai askotarikoakdaude, beharrak ere hala baitira.

Ahal den neurrian eskaera horieierantzuten saiatzen gara kalitatezkoikastaroak eskainiz. “Kalitatezkoak”.Aipatu dugu hain modan dagoen kon-tzeptua. Baina, zer da kalitatezkoa iza-tea? Ez dago definizio eta ikuspegi bate-raturik hitz horren azpian, bakoitzakbere erara ulertzen eta interpretatzendu. hik hasirentzat horren azpian ezau-garri jakin batzuk daude.

Hasteko, heziketa lanerako interes-garriak, baliagarriak , osagarriak eta be-

ak kontatzen hasita, 650 lagun bildukogara. Denak heziketarekin kezkatuta-koak, heziketa lanean dihardugunak.Non topatuko dugu plaza hoberik gurekezkak partekatzeko, esperientziaktrukatzeko, adiskide zaharrak agurtze-ko, lagun berriak egiteko...? Aprobetxaezazue abagune hau, mereziko du-eta.Hori ere etengabeko prestakuntza da.Kalitatea da, bizitza kalitatea.

Aipatu ditugun ezaugarri horiei de-nei beste bat erantsi behar zaie: parte-hartzaileon motibazioa. Eta hori ere ba-dute topaketa hauek. Urtez urte ikustendugu: interes handiz, gogotsu, anima-tuta eta umorez ikusten zaituztegu.Ikastaroetako emaileek ere behin etaberriro azpimarratzen dute agertzenduzuen interesa eta gogoa. “Luxuzkoikasleak” zarete. Poza ematen du horiikusteak. Horregatik, argi eta garbi dau-kagu merezi duela 650 lagunentzakoedo gehiagorentzako ikastaroak anto-latzeko lana hartzeak.

rritzaileak izatea. Etengabeko presta-kuntzak eguneroko lanarekin eta be-harrekin estuki lotuta egon behar baitu.

Bigarrenik, euskaraz izatea. Euska-raz ari direnentzat, hori gabe ez dagobenetako kalitaterik. “Euskal labeldun”ikastaroak dira gureak, UEUrenak be-zalaxe. Horregatik egin dugu aurten el-karrekin udan euskaraz ikasteko deia.Euskararen normalizazio prozesuaribegira eta eskolak zein unibertsitateakeuskalduntze aldera, funtsezkoa dabertan arituko diren profesionalak eus-karaz formatzea. Horretarako aukeraematen dute ikastaro hauek. hik hasieta UEUren artean 55 ikastaro eskainikodira aurtengo udan.

Bada kalitatearekin lotzen dugunbeste ezaugarri bat ere: topagune iza-tea. Bakoitza bere ikastarora sartu etaahalik eta etekinik handiena ateratzekojoera dago, eta ongi dago. Baina hik ha-siko topaketen eskaintza ez da horreta-ra mugatzen. Gela guztietako partaide-

Kalitatezko ikastaroak eskaini nahi ditugu: hauda, euskaraz, heziketa lanerako interesgarriak, baliagarriak eta osagarriak, elkarren artean topatzeko aukeraematen dutenak eta parte-hartzaileon motibazioa piztuta mantentzen dutenak.

Page 6: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

hezkide: hezkuntzako kideIkasleak, irakasleak, gurasoak, bestelako herritarrak... milaka eta milaka gara hezkun-tzaren inguruan aritzen garen lagunok. Gure lanbidea delako, gure seme-alaba bertandagoelako edo ikasten ari garelako, asko gara hezkuntza esparruarekin harremanadaukagun abertzaleak. Horiek bildu nahi ditu, hain zuzen ere, hezkide-sareak.

hezkide: hezkuntza sistema propioaren aldeko kideEuskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa behar du, dituen erronka sozial, kul-tural eta ekonomikoei aurre egin ahal izateko. Gainera, Herri bezala dagokigun esku-bidea da. Ideia horrekin bat datozen lagunei hezkide izateko gonbidapena luzatzendiegu.

hezkide: hezkuntza mugimenduko kideGeure herriak behar duen hezkuntza eredua eraikitzeko urrats asko eman ditugu euskaldunok azkeneko hamar-kadetan. Espainiar eta frantziar estatuek hamaika oztopo ezarri badizkigute ere, herri mugimendua hezkuntzatresna eta proiektu propioak martxan jartzeko gai izan da. Eta urrats berriak emateko garaia da. Herri bakoitze-ko hezkuntza beharretatik abiatuta, hezkuntza sistema propioaren aldeko mugimendua sortzea, horra hor EuskalHerriak Bere Eskolaren erronka. hezkidea hezkuntza mugimendu horren parte da.

eskaintzen dizuguna: - Hezkuntza esparruko kide bezala, hezkuntza sistema propioaren aldeko hezkuntza mugimenduko kide izatea. - Egiten ditugun ekimenen eta proposamenen berri zuzenean jasotzea, bi hilean behin kaleratzen dugun HEZ-BERRI aldizkariaren bidez.

eskatzen dizuguna: - Zure ekarpen politikoa. Hezkuntza sistema propio baten aldeko lanean, guztion ekarpena da garrantzitsua.Dituzun kezkak eta iritziak kontuan hartu nahi ditugu. Ekarpen, kezka eta iritzi horiek helaraztea eskatzen dizu-gu. - Zure ekarpen ekonomikoa. Hezkuntza sistema propioaren aldeko mugimendua egituratzeko dirua ere beha-rrezkoa dugu. Arlo honetan zure ekarpena eskatzen dizugu. Hona hemen aukerak:

nola egin hezkide: 1. Beheko laukitxoa bete eta guri helarazi, zure herriko EHBEko kide bati emanez edota honako helbide hone-tara bidaliz: Amaia zentroa. Benito Perez Galdós z/g, GASTEIZ.2. Hilabeteroko ekarpen ekonomikoa jasotzeko bi bide daude: laukitxoan kontu korrrontea jartzea (eta gu ardu-ratuko gara bankuari agindua emateaz) edota bankuari hilabeteko kuota honako kontu korronte honetan sardezan agintzea: 3035 0106 16 1061078128

[email protected]

Page 7: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

www.hikhasi.comBerriak . Materialen salmenta . Udakotopaketak . Kontaktuak . Harpidetza .

Aldizkaria on-line .

Page 8: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

8 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Ahozkotasuna

Gaur egungo gizarte aurreratu-abe-ratsak aztertu dituzten ikerlariek ahobatez aitortzen dute ahozkotasunak(ahoz modu eraginkorrean komunika-tzeko gaitasunak) gero eta garrantzihandiagoa duela, eta ez jardun esparrujakin batzuetan soilik, jardun esparruguztietan baizik.

Eskolan, ordea, eta salbuespenaksalbu, apenas eskaintzen zaion arreta-rik kontu, itxura guztien arabera ezin-besteko, horri. Ikasleak mundurakoprestatzea baldin bada eskolaren ze-regin nagusia, ezin esan, beraz, zuzenari denik ahozkotasunari dagokionalorrean.

Idatzizkoan ere, zuzentasunarenikuspegia lehenesten du ia beti esko-lak, egokitasunaren kaltetan. Gauzakhorrela, gaude hezkuntza sistema erro-errotik irauli beharra dagoela. Egin be-harreko lanaren eredu izan nahi lukeikastaro honetan aurkeztu nahi dugunmetodoak.

Gurea ez da bertsolaritza lantzekometodoa, baina bat-bateko bertsoakhartzen ditugu abiapuntutzat. Alde ho-rretatik, ezinbestekoa da bat-batekobertsogintzaren oinarri nagusiak eza-gutzea. Besteak beste, bertsolaritzarenalderdi erretorikoaz jabetzeko. Esko-lak ikasleen ahozko komunikazio gai-tasuna landu eta bermatu nahi badu,

ezin dezake albora utzi gure gizarteanahoz komunikatzen arrakasta gehienlortu dutenen jardun eredugarria. Gai-nera, bertsoa neurri-neurriko diskur-tsoa da, eta lanketarako ezinago ego-kia. Aurkeztuko dugun metodoa zortziurteko lanaren emaitza da, eta birritanprobatua dugu, aplikazio esperimenta-len bidez, hainbat eskoletan.

Aplikazio esperimental horietandagoeneko probatuak ditugun hainbatunitate didaktikoren azalpen praktikoa(aplikazioaren simulazioa) izango daikastaroaren ardatz nagusia, unitateokbehar bezala ulertzeko (eta berriak sor-tzeko) ezinbestekoak diren erreferen-tzia teorikoekin batera.

Andoni EGAÑABERTSOLARIA

Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa

Joxerra GARZIAEHUko IRAKASLEA

Page 9: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 9

Eskolan ahozkotasuna

lantzeko metodobat aurkeztuko

dugu ikastaroan.

Ez da bertsolaritza

lantzeko meto-doa, baina bat-

bateko bertsoak

hartzen ditu abiapuntutzat.

Page 10: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

10 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Nola landu elkarbizitza

Neska-mutilen arteko elkarbizi-tzak, dagoeneko, garrantzi handia har-tu du heziketan. Azken mendean, gizamugimendu eta eragile askotarikoenindarrez, emakumezkoen eta gizonez-koen bizimoduak aldaketa nabariak ja-san izan ditu. Aldaketa horiek nabar-menki azaldu dira esparru konkretu ba-tzuetan; adibidez, lan esparruan ema-kumezkoen parte-hartzea izugarrihanditu da, baina baita eguneroko bizi-tzan edota pribatuan ere.

Esan beharrik ez dago gure eskole-tan neska eta mutikoen arteko artekorolak edo paperak etengabe aldatzenari direla. Gure ustez, egoera berdintsu-ra ailegatzeko oraindik pauso askoeman behar badira ere, ezin dira ukatuazken urteetan ibilbide honetan jorra-tutakoak.

Egia esan, heziketa munduan as-paldidanik hartu da elkarbizitzarenibilbidea hori, baina ez da erraza, eta ta-malez, curriculumaren eraginez, giza-kien arteko emozioak, sentimenduaketa harremanak bigarren mailako edu-ki mota bihurtzen ari dira gure geletakoeguneroko jardunean.

Baina bilakaera hau ez da egungogizarteak, ezta egungo eskolak ere, ja-rraitu nahi duen ildoa. Alderantziz,gaurko gizarteak gero eta ozenago al-darrikatzen du pertsonen arteko balioaldaezina bizitza orekatu bat gauzatze-ko orduan. Zeregin honetan hezkide-tza, sexualitatea,eta emozio eta senti-menduen hezkuntza lagungarriak izandaitezke.

Horrela, zenbait autore norberare-kiko adimenaz, pertsonen arteko adi-

menaz , edota adimen emozionalazhizketan hasiak dira. Horrekin batera,gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak berdintasuna eskatu eta ezartzendu pertsona garenon artean. Giza ber-dintasun orokorra balio unibertsaletanislatzen da eta horiek izan behar duteardatz eskolan eta gelan sortzen direnharreman eta egoera desberdinetan.Horregatik, “eskola antolaketak” izu-garrizko indarra hartzen du, guraso,ikasle eta irakasleen arteko harremaneta zereginak birplanteatuz eta eskolakomunitatea beste ikuspegi batetik jo-rratuz. Azken finean, eskola inklusiboeta demokratikoaren ildoa sakonduz.

Berdintasuna ardatz gisa hartuz,“aniztasuna”ren miraria berdintasunhonen aberasgarri suertatzen da. Ani-

Xabier ITURBEHEZKUNTZA ZIENTZIETAN DOKTOREA ETA FILOSOFOA

Iñaki KARRERAEHUko PEDAGOGIA FAKULTATEKO IRAKASLEA

Nola landu elkarbizitzaHaur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan

Mapi URRESTI PSIKOLOGOA ETA TERAPEUTA

Page 11: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 11

tza da bizia eta anitzak gara gizakiok.Pertsona bakoitzak bere desio, senti-mendu eta gorpuzkera berekoia daukaeta horrek erakarri eta sortzaile bihur-tzen gaitu. Horregatik, ezinbestekoerronka da eskolarentzat aniztasunaerrespetatuz esan dugun eskola inklu-siboa eraikitzea, horixe baita aberasta-suna eta konplexutasuna lantzea, edo-zein giza egoerak dituen ezaugarri na-barienak, hain zuzen.

Esandako guztiagatik, elkarbizitza-rako edozein programak goian aipatu-riko alderdiak landu beharko lituzke.

Horregatik, proposamen hau ondokohiru esparru nagusitan banatua aurkez-tuko dugu. Lehenik, gizartean eman di-ren aldaketak kontuan hartuz, eskola-ren egitura-antolaketarekin lotura du-ten ekimenak landuko ditugu, batezere “ikas komunitateak” izenarekinezagutzen ditugunak. Bigarrenean, he-rritartasunaren hezkuntza eta gatazkakbideratzeko proposamen desberdinakjorratuko ditugu. Elkarbizitzak ezin-bestean gatazkak sortu ohi ditu eta ho-riek ekidin baino, bideratzen eta gain-ditzen lagundu eta trebatu behar gara.

Azkenik, emozio eta sentimenduenmundua aztertuko dugu, batez ere in-guru eta egoera esanguratsuenetan ko-katuz. Eta osatzeko, gure ustez garran-tzitsua den “pertsona sexutua”ren ikus-pegia ere landuko dugu, neska-muti-len arteko harremanak nekez uler di-tzakegulako sexualitatearen erroko ga-rrantzia kontuan hartu gabe. Azken fi-nean, sexua, edo hobeto esanda, per-tsona sexutuaren sexualitatea da elkar-bizitzako muina, “berdintasuneananiztasuna”, alegia.

Page 12: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

12 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Ikas-estiloen eta ikas-estrategien

Zein da metodorik onena ezer ikas-teko (hizkuntza bat, Matematika...)? Etairakasteko? Metodoaren kontzeptuaizan da nagusi eduki ororen didaktika-ren historian. Irakasleok, gaur egun, ja-kin badakigu arrakasta edo porrota ezdela bereziki metodo-arazoa, pertso-na-arazoa baizik. Eta pertsona esatendugunean, bere osotasunean ari gara:gaitasuna, motibazioa, nortasuna, ja-rrera, ezaugarri kognitiboa, estrate-gia... Azken batean, metodoa urrutikolagungarri bat besterik ez da-eta. Hortiksortu dira ikerketa-bide berri batzuk,besteak beste, ikaslearengan ardaztu-tako irakaskuntzan (Rubin eta Thomp-son, 1988; Oller eta Richards, 1973).Horrelako planteamenduek hainbatfenomeno hartu dituzte kontuan: adi-na, jarrerak, motibazioa, nortasuna,ikas-estiloa, ikas-estrategiak, etab.

Candlin-ek (1991) garrantzi handi-ko honako galdera hau azpimarratzenzuen : nola eta zergatik ikasle batzuek

ikastea lortzen duten, eta beste ba-tzuek, aldiz, oso gutxi. Esan liteke gal-dera horrek kezkak aldatu egin dituela:edukien transmisio egokia bilatzetik,ikasleak zeozer bereganatzeko behardituen trebetasun eta estrategia ego-kiak bilatzera. Beraz, metodologiarennagusitasunetik psikologia kognitibo-aren nagusitasunera pasa gara. Etazerbait aztertzeko garaian, ikuspegi in-tegrala izatea ezinbestekoa da. Gurekasuan, ikuspegi orokor honetan, be-reziki honako kontzeptu hauetan jarridugu arreta: ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan.

Ikuspegi integralean kokaturik,ikerketa bat gauzatu nuen, bereziki bierronka izan zituena: aztertzea, ikaslea-rengan ardaztutako irakaskuntza abia-puntutzat harturik, euskara-ikasle hel-duen artean H2 ikastean, ikas-estiloaketa ikas-estrategiak esplizituki aintzathartzen zituen metodologiak zer-nola-ko eragina izan zezakeen ikaslearen

motibazioan, autoestimuan eta euska-raren erabileran eta, bide batez, esku-hartze programa pedagogiko bat erai-kitzea, ikerketa horretako emaitzakkontuan harturik. Ikerketa horretakoemaitzak aintzat hartuta, egoki ikusidut bertako zenbait atal beste hainbatesparrutara ere zabaltzea, aplikagarriizan daitezkeelakoan, ez soilik hizkun-tza-ikaskuntzaren esparruan.

Ikastaro honetan ez gara ikas-esti-loetan eta ikas-estrategietan aditubihurtuko, ez baitago horretarako be-har adinako denborarik. Hala ere, ba-dugu asmoa bi esparru horien garran-tzia ikusarazteko eta ikuspegi zabal sa-marra eskaintzeko. Irakasle aditu asko-ren kasuan, aurrez ezagun zituen ideiaeta susmoak berraztertuko dira, edotaesperientziatik jasotako jakinduriariazalpen teorikoak erantsiko zaizkio.Bide batez, hainbat ariketa-eredu ereeskainiko dira, etorkizunean nork berelanean egokitzeko eta burutzeko.

Iñaki PIKABEAEHUko FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEKO IRAKASLEA

Page 13: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 13

garrantzia hezkuntzan

Nola eta zergatik lortzen dute ikasle batzuekikastea, eta beste batzuek, aldiz, oso gutxi?

Edukiez gain,ikasleak ezer bereganatzeko

behar dituen trebetasun eta estategia egokiak daude horren azpian.

Page 14: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

14 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Dibortzioa eta eskola

Banaketak sortzen dituen aldake-tak mingarriak dira helduentzat, eta arelarriagoak seme-alabentzat. Haur ba-ten bizitzan oso zati garrantzitsua da biedo hiru urteko ezegonkortasuna etalarrimina, batez ere txikia denean.

Dibortzioak haurrengan eragitenduen inpaktuan garrantzia duena ez dasoilik adina; zoriontasunik ezak, ziur-gabetasunak eta egonkortasun emo-zionalik ezak ondorio larriak, eta asko-tan atzeraezinak, ekar ditzakete hau-rren osasun fisikoan eta psikikoan.

Banaketak familia egitura aldatuegiten du, haurrak gurasoetako bate-

kin gelditzen baitira elkarbizitzen. Oro-korrean, haurraren sozializazio proze-suak errazten dituen oreka hori galtzendenean, arrisku bat sortzen da: banake-ta prozesuak modu egokian ez buru-tzea.

Banatutako gurasoen seme-alabeigehiago kostatzen zaie egoera itzulezi-na dela onartzea aita edo ama hil zaienhaurrei baino. Adiskidetzearen fanta-siak sortzen dira haurren psikearen sa-konean, eta sarritan ez dira desagertzeneurak gurasoengandik bereizi eta etxe-tik alde egiten duten arte.

Gaizki eramandako banaketa ba-

ten ondorioak, askotan zera bihurtzendira: delinkuentzia jokabideak, joka-molde desbideratuak, ikasteko zailta-suna, gehiegizko sentsibilitatea, edotasenideekiko eta orokorrean bere ingu-ru guztiarekiko harreman txarrak.

Bestalde, haur eta nerabe askok ba-naketaren aurrean izaten duten erreak-zioa “estresdun haurrak” gisa izendatuda. Egoera horrek nahi ez diren portae-rak sortzen ditu.

Nerabezaroan, nerabeak gurasobaten aurka jar daitezke aurrez aurre.Bata zoritxarreko ikusten dutela esa-nez, bestearen alde jartzen dira. Guraso

Izarne FERNANDEZ, Pilar LEGARRA, Nilda S. GORVEIN eta Monika SARALEGI

CIM BITARTEKARITZA ZENTRO INTERDIZIPLINARREKO KIDEAK

Banaketa kasuetan, jokatzeko irizpideak

Page 15: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 15

lerrokatzearen sindromea oso ohikoada gaizki eramandako banaketetan, etaseme-alabengan izan ditzakeen ondo-rioak oso larriak dira.

Banaketak familia egituraren ko-lapsoa dakar, eta haurrak bakarrik etabeldurtuta sentitzen dira. Une horretangarrantzitsua da profesional egoki ba-ten esku-hartzea.

Eskolatik, profesionalek orientatueta lagundu egin dezakete ikasleonadierazpen ezkorrei aurrea hartzen, ga-tazka horiei aurre egiteko baliabideegokiak hartuz gero.

Haur hauek besteengandik desber-dinak dira, baina horrek ez du esan nahibeste kategoria batean sartu behar dire-nik, baizik eta banaketaren ondoriozbizitu duten esperientzia kontuan har-tu behar dela.

Beste behin ere, eskolako profesio-nalek erronka handi bat dute, familiaarazoen eta dibortzioen aurrean babe-sa eman ahal izateko.

Horregatik, proposamen honekhordagoa botatzen die eskola erakun-deei, beren ikasmaila guztietan haurzein nerabe hauen sozializazio proze-suan lagun eta indar dezaten, betierekontuan izanda ikasleok, gurasoen ba-naketa dela medio, familia haustearenesperientzia bizitzen ari direla edo biziizan dutela.

Banaketa egoeran dauden aitei etaamei eman behar zaien informazioaridagokionez, irakasleek, zuzendarieketa eskolako gainerako kideek baduteerantzukizun profesionala, eta gai horiere landuko da ikastaroan.

HelburuakIkastaro honetan zera lortu nahi da:- Esku hartzeko irizpide argiak eta ze-

hatzak definitu, eskolak positiboki parte

har dezan banaketa gatazkatsuetan.- Eskolentzat gai honen bueltan da-

goen araudia ezagutu.- Tutoreek eta irakasleek bizitzen

dituzten egoera arruntenetarako, ekin-tza protokolo baten oinarriak plantea-tu, garatu eta definitu.

- Dibortzio gatazkatsuetan tutoreeneta irakasleen erantzukizunari eta inpli-kazioari mugak jarri.

MetodologiaHorretarako erabiliko den metodo-

logia aktiboa eta parte-hartzailea izan-go da. Gutxieneko alderdi teorikoakikusiko dira, eta gero hainbat kasuplanteatuko dira aztertzeko. Dizipli-narteko ikuspegia erabiliko da; hots, al-derdi psikologikoa, juridikoa eta sozia-la aztertuko dira.

Page 16: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

16 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Harremanak gelan

Ikastaro honen helburu nagusia ira-kasle eta ikasleen arteko harremanekeraikitzen dituzten espazio berriezmintzatzea da, non errespetua, onarpe-na eta elkar ulertzea bideratzen diren.

Gelako harremanez ari garenean,bizikidetzaz edo gatazken ebazpenezari gara. Eskola, haurraren garapen so-zial, afektibo eta moralerako inguruegokia da, etengabeko ikasketa espa-rrua baita. Bertan ikasleak bere jokabi-deak, emozioak, trebetasunak, arauaketa abar praktikatzen ditu.

Ikaslearentzat ikastetxea eta, batezere ikasgela, bere gizarte txiki bihurtudira, hor landuko baititu bere gaitasu-nen garapena, trebetasun sozialak eta

parte hartzeko eta bestearekiko erres-petuzko balioak.

Ikastetxean bizikidetza lantzeko etagiro egoki bat lortzeko, gatazkenebazpenean eta bake kulturan oinarri-tzen den hezkuntza landu beharko li-tzateke. Horrek eskolan aldaketa siste-miko bat sortuko luke, eta ez soilik alda-keta kurrikular bat (Ramón Alzate).

Eskolan sortzen diren harremanaklantzeko, Bizikidetza Eredu Global batproposatzen dugu. Eredu horrek, es-ku-hartze hezigarrian oinarrituz, esko-laren bizikidetza ereduaren aldaketaproposatzen du. Eredu horren helbu-rua, gatazken eraldapen baketsuak etaaniztasunaren printzipioak ikastetxean

gertatzen diren harreman guztietaneragina izatea da. Eredu honek, pre-bentzio eta eraldaketarako ikuspuntuaizanik, ikastetxeko elkarbizitzaren bosteremuetan du eragina: diziplina siste-man, curriculumean, pedagogian, es-kolako kulturan eta familian. Hori guz-tia burutzeko hainbat programaz osa-turik dago: Lehen eta Bigarren Hezkun-tzarako eta Batxilergorako gatazkakeraldatzeko curriculum programa, ira-kasleen prestakuntza programa, sen-diaren bizikidetza programa, diziplinapositiboa programa, gatazkak ebazte-ko lankidetza-prozedurak (bitartekari-tza, negoziazioa, kontsentsu proze-suak…), programa psikosozialak (dro-

Amaia AGIRREFORMATZAILEA, BITARTEKARIA ETA

GEUZeko PARTAIDEA

Gatazkak, tratu txarrak... esku hartzekomoduak

Page 17: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 17

ga-mendekotasunen prebentzioa, ber-dinen arteko erasoaren aurkako pro-grama…), hezkuntza sozioemoziona-la eta lankidetza ikaskuntza.

Ikastaro honetan bi esparru ukitunahiko genituzke. Alde batetik, eskuhartzeko programa psikosozial bat lan-duko da, berdinen arteko erasoarenaurkako programa; eta bestetik, gataz-kak ebazteko lankidetza prozedurabat, bitartekaritza programa.

Pertsonen arteko harremanetan oi-narrituta dagoen hezkuntza egoki batlantzeko oso garrantzitsua eta beha-rrezkoa da ikasleari argi eta garbi ager-tzea indarkeria eta gehiegikeriazko jo-kabideak onartezinak direla, gatazkakkonpontzeko desegokiak eta psikolo-gikoki eta moralki mingarriak direla.Indarkeria fenomeno sozial eta psiko-logiko bat da; soziala, pertsonen artekoharremanetan garatzen delako, eta psi-kologikoa, parte hartzen duten pertso-

na guztiengan eragin ezkorrak dituela-ko: biktimarengan, erasotzailearenganeta ikusleengan. Biktimek autoesti-muaren eta autokontzeptuaren narria-dura sufritzen dute. Erasotzaileak ez-kutuko kontzientzia batekin erlaziona-tzen dira, beren garapen soziopertso-nalean eta moralean eragin handia iza-nik eta jokabide kriminaletara gertura-tuz. Ikusleak ere moralki inplikatutadaude, eta beldurrezko eta erruzkosentimenduak izaten dituzte. Beraz,bullying-aren aurka esku hartzen duenprograma batek, biktimak, erasotzaile-ak eta ikusleak kontuan izango ditu, de-nek parte hartzen dutelako eta indarke-riak guztiengan ondorio ezkorrak di-tuelako.

Bestalde, gatazka prozesu naturalbat izanik, interes eta behar desberdi-nak daudenean gertatzen da, baina ezdu beti indarkeria sortzen. Hori kon-tuan izanik, gatazkak konpontzekohainbat lankidetza prozedura daude;haien artean Bitartekaritza dago. Bi-tartekaritza programak partaidetzan,elkarlanean eta elkarrizketan oinarritu-rik daude, eta horien helburu nagusiaeskolan gertatzen diren gatazkak kon-pontzearena da.

Ikastaro honetan hemen aipatuta-ko kontzeptuak eta lan ildoak garatukodira. Gai horiek lantzeko, esperientziakirakatsi digunari eta irakasle gehiengo-ak eskatzen duenari jarraiki, praktiko-tasunean oinarrituko gara.

Page 18: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

18 • hik hasi •110. zenbakia. 2006ko uztaila

Adimen emozionala

“Lehenengo aldiz gure buruari be-girada adimentsuz so egiten diogunlekua da gure benetako jaiolekua...”(Hadrianoren oroitzapenak, Margue-rite Yourcenar).

Ongi etorri ikastaro honetara.Ikastaro honetan, ziur aski, landu

nahi dituzun gauza batzuk aurkitukodituzu, baina espero ez dituzun bestegauza batzuk ere bai.

Nire ustez, emozioen lanak prakti-kara zuzenduta egon behar du. Edo-nork esaten duena sinestea ez da iker-tzeko modurik hoberena. Emozioaksentitu egin behar dira, eta besteenemozioekin lan egin baino lehen, pro-zesu emozional batzuk egin behar ditunorberak. Matematika ikasi ez duenmatematika irakaslerik ezagutzen alduzue?

Emozioetara hurbiltzeko estrategiaasko daude: guztiz intelektuala, negar-tia, mistikoa... Nire aukera umorea etabarrea erabiltzea da. Umorea ez da,normalean uste den moduan, denborapasatzeko modu bat. Ongi erabiltzenbadugu, gizartea eta geure burua eza-gutzeko tresna nagusietako bat da.

Horrek ez du esan nahi teoriarikegongo ez denik. Teoria beharrezkoada jorratzen ditugun gaien nondik no-rakoa ulertzeko. Baina ikusten ditugungai guztiak egiaztatu egin behar dira,bai jokoen bitartez, bai eztabaidetan,edota praktikoak diren beste modu ba-tzuen bidez.

Gaiak landu eta frogatu ondoren,zerbait egin beharko da horrekin. Etahor aurkitzen dugu normalean gaindie-zina den arazoa. Emozioek ez dutela lo-gika handirik pentsatu ohi dugu, baina

ez da horrela. Gertatzen dena da emo-zioek beren logika berezia dutela. Etaez bagara “emozionalki” pentsatzekogauza, ez ditugu gertatzen diren hain-bat gauza ulertuko. Hona hemen adibi-de bat esandakoa hobeto ulertzeko:

Ikastaro hau oso-oso berezia izan-go da, gaur egungo gizartean tabu denedo debekatuta dagoen gai bat landu-ko dugulako: eragite sena edo bote-rea.

Konturatu al zarete ez dela boterea-ri buruzko ikastarorik egiten? Agian,enpresa arloan, boterea nola erabili be-har den lantzen da pixka bat. Baina hor-tik aurrera ezer gutxi. Emozionalki oi-narrizkoa den gai bat da, eta inork ezdaki zertaz ari garen.

Hona hemen bi baieztapen iraul-tzaile:

Ibon DE LA CRUZ PSIKOLOGOA

Sentimenduak osatzen

Page 19: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 19

- Botere sena ongi ulertzen ez due-nak, ez ditu giza erlazioak ulertzen.

- Botere sena ongi lantzen ez due-nak, ongi bizitzeko zailtasun handiakizango ditu.

Itzul gaitezen logikara. Idatzi ditu-dan bi perpaus horiek gure egunerokologikarentzat mingarriak dira, bainaemozioen logikan, normalean egitenditugun hainbat galdera argitzen dizki-gute:

- Zergatik bullying-a?- Zergatik hainbeste depresio ira-

kasleengan?- Zergatik da garrantzitsua edertasu-

na?- ...

Ikusiko dugunez, mundu berri ba-tean sartzen ari gara, eta kasu askotan,heziketa ikusteko modu berri batean.

Gaur egungo heziketa eredua gain-di dezakegu, baina praktikotasun osoz.Horretarako, ez dugu mugimendu“utopiko”etan sinetsi beharrik. Alda-keta sakonak egin ditzakegu eskuetanditugun baliabideekin.

Egia esateko, eta kasu askotan, ira-kasleek profesionaltasun handia dute,datorkigun gizarte bereziari aurre egi-teko nahikoa. Gertatzen dena da, ara-zoak ez ditugula ikuspuntu egokitikikusten. Agian, kasu askotan, erantzu-teko trebeziaz gain, galderak egitekotrebeziak zorroztu beharko ditugu.

Hona hemen galdera zorrotz bat:“Zergatik ez erabili eskola irakasleen,ikasleen eta gurasoen bizitza benetanhobetzeko?”

Ikastaro hau probokatzailea, diber-tigarria eta aberasgarria izango delako-an, olerki txiki honekin uzten zaituztet:

“Ogi pixka bataski du gorputzak kantuz hasteko.Egia puska batez du askigiza bihotzak, isiltzeko”.

(“Ortzia lorez, lurra izarrez”,JoxAnton Artze)

Konturatu alzarete ez dela

botereari buruzko ikasta-

rorik egiten?

Page 20: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

20 • hik hasi •110. zenbakia. 2006ko uztaila

“Ikastea, dakizuna deskubritzeada. Egitea, badakizula erakustea da.Irakastea, beste batzuei zuk bezainondo dakitela gogoraraztea da”,Richard Bach

Euskal Herrian une honetan dugunegoerak aukera ezin hobea eskaintzendigu erronka berriei aurre egiteko. Pa-radigma edo ikuspegi teoriko berriakaplikatuz, bide berrien saiakeretanmurgiltzeko aukera dugu. Orain artekoemaitzak ez baditugu nahi, bidea alda-tu beharra dugu, beste ondorio baterairisteko. Hori da, hezkuntzari dagokio-nez, guretzat erronka bihurtu dena.Gainera, Euskal Curriculum propioare-kin konprometituta, barneko aldaketa

sakona eskatzen digu horrek guztiak.Nola aldatu? Hor dago coachingarenekarpena: aldaketa emate horretan la-guntzen digu.

Coachinga, pertsona bati edo taldebati laguntzeko modu bat da. Bakoitza-ren gaitasun guztiak maila goreneanerabiltzeko parada ematen du. Horrekesan nahi du, pertsona edo talde horiei,beraien oztopo eta muga pertsonalakgainditzeko, coach gisa, bidea erraztenlaguntzen ikas dezakegula. Horrela,bakoitzak eman dezakeen onena nolaeman deskubritzeko jardunbidea sa-murtu egingo diegu, eta taldekide gisaere modu eraginkorrenak bideratzenlagunduko diegu, ikuspegi berri baterabiliz. Horren arabera coachingak,

arreta, jardunean adina, harremanetanipintzea eskatzen du. Beraz, adimenemozionalari dagozkion abildadeakhartzen ditu kontuan bereziki.

Oztopoetan zentratzeko joera iner-tziaz erabili beharrean, helburuen lor-penean eta soluzioetan fokatzeko ikus-pegia erabiltzen du coachingak. Berefuntsa osotasuneko ikuspegian du.

Coachingean “barneko jokoa” eta“kanpoko jokoa” bereizten dira. Ti-mothy Gallweyk garatutako kontzep-tuak dira, eta bereziki kiroletan hasi zenaplikatzen. “Kanpoko jokoa” irabazte-ko, “barneko jokoaz” baliatzen lagun-tzea proposatzen du berak. Egoki jar-duteko, barneko jokoaren funtsa, men-talki prestatzean datza. Hain zuzen ere,

Pertsona eta erakundeen garapena etaaldaketarako laguntza

Nerea REDONDOALDAKETAPUNTUA COACHING ESKOLAKO KIDEA

Mirari BEREZIARTUAALDAKETAPUNTUA COACHING ESKOLAKO KIDEA

Coaching

Page 21: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 21

egiten ari garen horretan ipintzen du-gun fokatze mentala da “barneko jo-koa”. Beraz, horrek kontuan hartzendu: jarrera, ziurtasuna (norberarenganedota taldearengan), modu eraginko-rrean kontzentratzea, errakuntza etapresioa eramaten jakitea indar bihur-tuz, eta abar.

Barneko eta kanpoko jokoa batera-tzen direnean, jardunak dario. Oztopo-aren gainetik jarioa dago. Horren adie-razleak hauek izan daitezke:

- Kontzientziarekin jardutea. Egoe-raz jabetzea barnera eta kanpora begi-ra.

- Konprometituta aritzea jardune-an. Arreta, modu bikain eta ederrekoekinean zentratua.

- Konfiantza osoa ipintzea norbera-rengan, nahi den helburua lortzeko.

- Ia-ia pentsatu gabe eta ahaleginikgabe, jardunak dario.

Adierazle horiek baieztatzen digu-te bi jokoak ondo loturik egiten gabil-tzala eta osotasuneko ikuspegia dago-ela gure jardunean.

Bidea modu horretan egiteko abil-dadeak ikasi egiten dira. Horretan tre-batzeko aukera eskaintzen dugu “Alda-ketapuntua Coaching” eskolan. Co-achvilleren sistemarekin eskaintzendugun bereizgarri nagusia horretan da-go, coaching praktikoa eta egituratuaizatean. Gure eskaintza egitura jakinbaten bitartez trebatzean oinarritzenda. Egin nahi dugun aldaketarako jar-duna eraginkorra izateko modu bat da.

William James psikologoak dioenmoduan, “gure belaunaldiaren iraul-tza, gizakiak bere barneko jarrera men-talak aldatuz, kanpoko bizitzaren joe-rak aldatzea lor dezakeela jabetzea da”.

Euskal Herria eta ikaslea gure alda-ketaren jomugatzat hartuz, mereziduen konpromisoa da, eta bai pertso-

nalki eta bai auzolanean modu desber-dinean egiten ikasteko aukera dugu.Coachinga aldaketa errazteko bide be-rri bat da. Horretan lagun dezakegu,sostengua modu jakin batean emanez.

Arkimedesek zioen moduan, “ema-dazue sostengu puntu bat eta munduamugituko dut”. Coachinga hori da, sos-tengu puntua ematea. Zuri dagokizu,hala nahi baduzu, mundua mugitzekoaukerak zabaltzea. Hezkuntzako mun-duak badu aldatu beharra, eta EuskalHerrian une honetan geure hezkuntzasistemarantz mugitzeko aukera dugu,ikuspegi berria erantsiz. Zuk sostengupuntua izan nahi al duzu?

XXI. mendekolanbide berriada coaching,pertsona etaerakundeen

garapenerakoosotasuneko

ikuspegiaduena.

Page 22: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

22 •hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Gizakiaren adimen emozionala, bi-zitza eta heriotza kontzientzia moduraulertzen ditut; hau da, gure bizitzanatseginean eta atsekabean gertatzenzaigunaren kontzientzia modura. De-na den, atseginaren aurrean gure hor-monek irri egiten duten bezala, atseka-bean beldurrak jota egon ohi gara.

Adimena esnatzeko akuilurik ga-rrantzitsuenetakoa atsegina gerorakouzten jakitea da. Hobeto adieraztensaiatuko naiz: txiklea ahoratzeko ogi-tartekoa jan arte itxaroten dakien nes-katxak, badaki geroak ekarriko dionsarian konfiantza izaten eta itxaropenaere garatzen. Ahalegina baloratzenikasten du eta lortu beharreko helburubatek ilusioa egiten dio. Hala, kasu ba-tzuetan haurrek ulertzen dute igandeadela dendara joan eta litxarkeriak eros-teko eguna. Jabetu gaitezen astegune-tan litxarkeriak ez jatearen behin-behi-

neko frustrazioaren onarpenak eska-tzen duen eragiketa mentalaz, ezetzabarneratu duelako “tratuaren” partebezala (beti bete behar den tratua dahori, itxaropena konfiantza izatean da-tzalako).

Esperantza itxaroteko gaitasun be-zala ikusten badugu, ulertuko dugu gu-re gizartean bizi dugun ezinegona,atsegina berehala ez betetzeak sortua.Ezinegona nahia eta beldurra talka egi-tean sortzen den txinparta da. Beraz, bi-zi garen gizarte neurrigabeko hedonis-ta eta kontsumitzailean, zer arraio eginnahigabearekin?

Zorionez, gizakiak mina gainditze-ko sendagaiak garatu ditu, gure bizi ka-litatea hobetu eta heriotza duina izandezagun lagunduz. Saihestu dezake-gun minak gure bidea arinduko du,kontua ez baita martiri bihurtzea jain-kozko garbikuntza lortzearren. Dena

den, nire ustez nahigabe emozionalaere gogoan hartu behar da, erradiogra-fia batean ikusten ez bada ere; nahiga-be hori izango da ondorengo azalpe-nen ardatza.

Adierazgarria da, nahiz eta ehune-tik ehuneko fidagarritasunez jakin hilegingo garela, nola ukatzen dugun he-riotza, hilezkorrak bagina bezala. Trafi-ko istripuetako estatistikak, tabakoa-ren eraginaz gertatzen diren herio-tzak… begiratu besterik ez dugu. Hala-koak urrutian edota bizilagunari gerta-tzen zaizkiola pentsatzen dugu, bainainoiz ez guri. Garbi dago mingarria denzerbait saihestetik, haren izatea ukatze-ra pasa garela, eta horra hor non eraiki-tzen dugun tabua. Ez dirudi, bada, gurealdetik oso jokabide argia denik hilez-kortasun aurreikuspenak sortzea, ego-kitzeko baliabideak gutxitzen baitizki-gute (pertsonen garapenari lotuta dato-

Patxi IZAGIRREPSIKOLOGOA ETA PSIKOTERAPEUTA

Heriotza heziketan

Gizarte hedonista eta nahigabea

Page 23: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 23

zen galerak eta hoztasunak barneratze-ko beharrezkoak ditugunak). Nahiga-bea gure itzala da, jaiotzatik bultzatzengaituena eta azken bidaian hartzen gai-tuena. Batzuen aburuz: “hondartzanhiltzean, itsasoan biltzen diren olatuakgara”.

Dolu elaborazioetan izan dudan es-perientzia profesionalean oinarrituta,ulertzen dut semea galdu duen gurasoaskoren helburua dela nahigabearekinbizitzen ikastea eta bizitzari zentzu be-rria aurkitzea. Gizarteak, ordea, ez duhain mingarria den nahigabea ulertzen,negar etengabea deserosoa egiten bai-tzaio, eta nahigabetua ondo ikustekopresa handia du. Zalantzarik gabe, nor-bere nahigabearen beldurra da sufri-tzen ari diren pertsonetatik urrunaraz-ten gaituena.

Galera baten zentzuzko elabora-zioak gaixoari krisiak gainditzeko gai-tasuna eman diezaioke, pertsona horidesberdina eta indarberrituta ateraz.Dolu prozesuan zeharkatzen diren al-diak eta arimaren egoerak konplexuakdira lerro gutxi batzuetan jasotzeko,baina ausartuko nintzateke “koloreakargiaren sufrimenduak direla” esatera.

Gure nahigabearen kontzientziahartzeak gure mugak onartzen erakus-ten digu, perfekzionismotik alde egi-ten, nork bere hutsunea onartzen… hil-korrak garela jakiteak gizatiarragoakegiten gaitu. Kontua ez da nahi dugunguztia edukitzea, daukagun guztia nahiizatea da gakoa. Beharbada, era horre-tan ulertuko dugu ez garela gure ame-tsetako erraldoia, baina ezta gure kon-plexuetako ipotxa ere.

Osasun psikologikoa barneko as-katasun prozesutzat jo dezakegu; berebidez egiten diegu aurre irudimenezkomamuen esklabo bihurtzen gaituztenhaur beldurrei. Maitasuna ez da tole-

rantzia pasiboa, maitasunezko aldera-keta behar dugu. Besteek guri buruzduten aurreikuspenen arabera hazi etahezten gara. Gure bizitzak zentzua duikuspegi horiekin bat badator, eta halaez bada, krisi existentziala gertatzen da.Orain da garaia lotsatzen gintuen hurabarneratu eta berreskuratzeko. Horrelasoilik gaindituko dugu bide-zulo hau;jada gure maskarek ez dute balio. Gurebenetakotasuna jokoan dago. Izan zai-tez “gehiago bat” eta ez bat gehiago! Ezdago gure eskuetan atzera itzultzea etaezbeharra aldatzea, baina eskura dugunahigabeari aurre egiteko modua. Gu-re jarreraren arabera, lorez betetako ze-lai batean kaka piloa aurkitzeko gai deneuliaren modura jokatuko dugu edota,bestela, simaur soro baten erdian loreaaurkitzen dakien tximeletaren moduanjokatuko dugu.

Gaur gure seme-alaben hezkun-tzan huts egin dugu “dena libre” delakolege hondagarriarekin, eta horrek ziur-tasun eza ikaragarria sortzen die, ze-ren… non daude mugak? Nola irtenegozentrismo nartzisistatik? Zapuzketaedo frustrazioa jasateko gaitasunaketorkizuna ilusioarekin eraikitzeko au-kera ematen du. Argi dago gure gizarte-an gehiegi banatu ditugula atsegina-nahigabea bikotea. Nire ikuspegitik, bialdeak elkartzeko behar dugun harieroalea itxaropena da; hasieran nioenbezala, “itxaroteko gaitasuna”. Kon-fiantzak gure autoestimua handitzendu, gure pazientzia mantsotzen du eta,batez ere, benetan nahi dugunaz (mer-kantilismotik at) kontziente izaten la-guntzen digu. Uneko frustrazioa gain-ditzen duen etorkizuna ikusten ikastendugu eta, horrela, objektua lortzean in-tentsitatez eta sari kutsuaz gozatzen da-kigu.

Gogoan dut Anthony Hopkinsen

esaldi bat; Tierras de penumbra filme-an agertzen zen (maitasunaren etanahigabearen inguruan egina), eta ho-rrela dio: “bizitzan bi aldiz suertatu zaiterabakitzea: lehenengoa umetan, amahil zenean, eta ziurtasuna aukeratunuen. Orain gizona naiz eta nire kidea-ren heriotzaren aurrean nahigabea au-keratzen dut, orain bai baitakit gaurkomaitasuna biharko nahigabearen zatiadela, hauxe baita bizitzarekin egitendugun tratua”.

Egin dezagun bizitzearen alde, etaez bizirautearen alde!

Galera batenzentzuzko

elaborazioakgaixoari krisiak

gainditzeko gaitasuna eman

diezaioke,pertsona hori

desberdina etaindarberrituta

ateraz.

Page 24: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

24 •hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Inoiz, ematen ditudan ikastaroeninguruan galdetu didatenean, norma-lean zer programa “irakasten” ditudanjakin nahi izan dute euren burua koka-tzeko. Nagusiki Paint eta Word pro-gramak lantzen ditudala entzundako-an, harridura edo interes eza izan daerantzuna. Beste batzuetan, Paint adi-tzean, zera esan didate:

- Baina programa horrekin oso gau-za gutxi egin daitezke.

Edo beste hau:- Zure ikastaroa hasiera mailakoa

da, orduan, ia-ia ezer ez dakiten irakas-leentzat.

Askotan, nire ekarpena benetan in-teresgarria izan den edo ez zalantzan ja-rri dut. Ez ote nuen Photoshop edo izenarraroa duen programa bat hartu, “Ja-vaMegaKidPixKlik”, esate baterako,eta hura munduan barna zabaldu beharmesias berri baten moduan?

Konturatuko zinetenez, IKTen in-guruko prestakuntza ehuneko handibatean programetan oinarrituta dago.Programak dira ardatza, irakasleek

programa asko menderatu behar dituz-te; zenbat eta programa gehiago kon-trolatu, hobe. Irakasle batzuk, IKTeninguruko jakin-mina ase nahian eta bo-rondate onenarekin, ikastaro bateanedo bestean izena ematen dute, pro-grama bat ikasi, eta gero ez erabiltzeko.Agian programa ez delako eurek ustezutena, edo ez delako oso erabilgarria,edo ez dutelako programa erabiltzekodenborarik, edo euren ikastetxeko or-denagailuek ez dutelako hori erabiltze-ko potentzia nahikorik…

Bestalde, IKTetan ere modarenmenpe edo lilura teknologikoarenmenpe bizi garela dirudi. Garai bateanKlik zen ikasi beharrekoa, orain Linuxedo blogak egiteko tresnak. Badakiguetengabe ari direla programak eta In-ternet bidezko zerbitzu berriak atera-tzen, batzuk oso interesgarriak eta hez-kuntzan aplikatzeko aukera asko di-tuztenak. Teknologia Berriak ziztu bi-zian aldatzen ari dira; gure eskolen etaikastolen martxa, ordea, beste bat da.Hainbeste berrikuntzak zorabioa sor-

tzen dio irakasle ordenagailuzale pres-tuenari ere!

Itzul gaitezen lehen aipatutakoPaint programara. Programa xumea,mugatua, ez oso erakargarria, alde ba-tetik, baina eskola guztietan dagoena,bestetik. Xumea dela esan dut, bai, pa-perezko orrialde bat bezain xumea.Margolari batek orrialde eta arkatz batbesterik ez du behar margotzen haste-ko, eta bi tresna horiekin maisulan bategiteko gai da. Horrekin zera esan nahidut: programak berdin zaizkigula. Mar-gotzeko mila programa daude eskura-gai: Tuxpain, KidPix, DrawPekes, Dis-ney Studio… Batzuk doan lor daitezkeeta beste batzuk ordaindu egin behardira. Programak hor daude, eta horiekerabiltzen ikastea ez da batere zaila;horrek ez gintuzke kezkatu behar. Ar-duratu behar gaituena da programa ho-riekin egingo ditugun hezkuntza jar-duerak, horien planifikazioa eta hez-kuntza helburuekin izango duten uz-tarketa; baina horretaz gutxi hitz egitenda egiten ditugun ikastaroetan.

Fultxo CRESPOVIANAKO ERENTZUN IKASTOLAKO IRAKASLEA

Ordenagailu gelara? Zertara?

Page 25: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 25

Kontua da, programa gelara erama-ten dugunean, edo hobe esanda, ikas-leak programarekin aritzeko ordena-gailu gelara eramaten ditugunean, gau-zak konplikatzen hasten direla. Berdinda programa zaila izan edo 3 urtekohaur batentzat diseinatuta egon, pro-blemak izango ditugu. Demagun, ima-jinatzea zaila bada ere, teknikoki denaprimeran dabilela (ez egin barre, gertadaitekeen zerbait da), eta gelakoekinmarrazki bat egitera joaten garela orde-nagailu gelara (zerbait erraza jartzeaga-tik), eta inon idatzi gabeko lege hau be-teko da: erotu egingo gara, eta arazo batedo beste sortuko da, seguru. Adibidez:marrazkia inprimatzerakoan kontura-tuko gara, 21 ikasle izanda, marrazkiguztiak inprimatzeko ordu erdia behar-ko dugula (eta 5 besterik ez ditugu izan-go), edo erraza zirudien programa ezdela horren erraza; eta ikasleek gureizena behin eta berriro errepikatukodute laguntza eskatzeko (berdin izan-go zaie zu okupatuta egon edo ez), etazure izena berrehun eta hamaika aldizentzundakoan, hauxe pentsatuko du-zu: zergatik ez ote dizkiet papera etamargoak eman marrazki madarikatuhau egiteko? (Batzuei beren gurasoekzergatik ez ote zuten beste izen bat au-keratu bururatuko zaie, bidenabar).Hori guztia saihestea erraza da, jardue-ra behar bezala antolatzen bada eta ger-ta daitezkeen eta gertatzen diren hain-bat arazo aurreikusten badira.

Programetan oinarritutako presta-kuntza batetik, hezkuntzak dituen be-harretan oinarritutako batera pasa be-har dugu. Bestela, eskema berberaerrepikatuko dugu gure ikasleekin:programen funtzionamendua erakutsiganorazko ezer ez egiteko. Horretazkexatu egiten gara gero irakasleok: tes-tu prozesadorea edo Interneteko nabi-

gazioa menderatu bai, baina, gero, gu-re ikasleak ez direla gai testu on batidazteko edo egokia den formatua ipin-tzeko; eta denbora gehiegi pasatzendutela izenburuaren kolore konbina-zioa aukeratzen…

Bukatzeko, ez dugu ahaztu behar,IKTek ez dutela helburu izan behar, bi-dea edo, hobeto esanda, hezkuntza ho-betzeko baliabide baizik. Garbi dagoazken urteotan familia, irakasle, ikasle,

ikastetxe eta administrazioen aldetikarreta eta interes berezia jasotzen ari di-rela Teknologia Berriak. Dena den,denborarekin eta ordenagailuen erabi-leraren sistematizazioarekin batera, or-denagailuek “ikusezin” bihurtu behar-ko lukete. Ez lukete aldeko edo kontra-ko jarrera sutsurik sortu behar, geletanegunero erabiltzen ditugun arkatz, kla-rion edo liburuek sortzen ez duten be-zala. Hori noiz ailegatuko da?

Page 26: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

26 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Eskolak idazketan trebatu behar di-tu ikasleak. Era guztietako testuetantrebatu behar ditu: narratiboak, infor-matiboak, azalpen testuak, instrukziotestuak… Halaber, beste nonbaitetikateratako informazioa birmoldatzea,laburbiltzea eta antolatzea ere eskatzendiegu sarritan gure ikasleei. Helburuhori kontuan hartuta eta funtzionalta-suna tarteko, hainbat proiektutara joizan dugu beti. Aldizkari, egunkari,triptiko, txartel, pankarta, horma-iru-di… eta horrelakoez baliatu izan gara.

Azken urteotan horri guztiari besteerronka berri bat gehitu behar izan dio-gu; informazio eta komunikaziorakoteknologiekin (IKT) bateratzea ares-tian aipatutako guztia. Hartara, bi hel-buru batera lortzekotan gaude. Batetikikasleak idazketan trebatu, eta bestetik

IKTak eguneroko irakaste-ikaste pro-zesuan erabili. Zer esanik ez, gainera,zer-nolako motibazioa izaten duten gu-re ikasleek IKTak erabilita.

Publisher baliabide egokienaAipatutako afera horretan Publis-

her programak paper garrantzitsua jo-katuko du. IKTak eskolan sartzen hasizirenetik ahal izan dugun moduan mol-datu behar izan dugu, eta baita hainbategoerei aurre egin ere, besteak beste,ekipo egokien falta, proiektu informa-tiko baten gabezia, irakasleen formaziofalta, software mugatua… Idazketa lan-tzeari dagokionez, normalean Wordprogramara jo izan dugu. Denok eza-gutu izan dugun testu prozesadore ba-karretakoa.

Poliki-poliki eskola guztietan

IKTen egoera hobetzen joan da, eta, u-ne honetan sartzen da jokoan Publisherprograma. Microsoft-ekoa izanik, dau-kan itxura oso ezaguna egingo zaio-ikasleari Wordenaren antza handiaduelako. Gainera, ez dugu apartekoarazorik izango eskuratzeko, Office2003rekin batera baitator.

Ikastaro honetako ikasleak baliabi-de aberats bat aurkituko du Publisherprograman. Word baino askoz ere ego-kiagoa da arestian aipatutako proiek-tuak aurrera eramateko orduan. Izanere, Publisher maketazioak egitekoprograma da. Bertan testu zein irudie-kin erraz egingo dugu lan, Wordek ho-rretan dituen mugak gaindituz. Moduberean, Wordetik zein Internetetik eka-rriko ditugu testuak (edo irudiak) Pu-blisherrera inongo arazorik gabe.

Mikel FERNANDEZIRAKASLEA ETA INFORMATIKAN ADITUA

Publisher

Idazketa tailerretarako baliabidea

Page 27: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 27

Horretaz guztiaz gain, Publisherrekweb guneak sortzeko aukera ere ema-ten du. Gero eta gehiago dira web gu-neaz baliatzen direnak ikasleen lanakzabaldu eta ezagutarazteko. Publishe-rrekin bada, web orrialdeak modu erra-zan sortu eta kudeatuko ditugu. Aregehiago, gure ikasleek ere apartekozailtasunik gabe egingo dute.

Eta nola ikasiko dugu Publishererabiltzen?

Ikastaro honen metodologia erabatfuntzionala izango da. Teoria praktika-ren bitartez ikasiko du ikasleak. Horre-gatik, zenbait proiektu eramango ditu-gu aurrera, ondoren, gure ikasleekinegingo dugun modu berean. Proiek-tuak, gainera ,zabalak izango dira, hots,era sinpleago edo konplexuagoan bu-rutu ahal izango dira norberaren gaita-sun eta erritmora moldatuz.

Ikastaroan aurrera eramango ditu-gun proiektuak honako hauek izangodira nagusiki:

- Kartelak eta pankartak.- Liburuxkak.- Aldizkari edo egunkariak.- Web guneak…- …eta taldearen arabera sor daitez-

keen beste batzuk ere bai.Zalantzarik gabe, oso ikastaro apro-

betxagarria izango da. Alde batetikikasleek ikasiko dutenarengatik eta,batez ere, ondoren norberak bere ikas-le taldearekin aplikatuko duenarenga-tik.

Publisher maketazioak egiteko programa da eta web

guneak sortzeko aukera ere ematen du.

Page 28: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

28 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Photoshop eguneroko irudiak ho-betzeko eta egokitzeko erabil dezake-gun programa osatuenetakoa da.

Teknologia Berrien erabilerakhainbat tresna digitalen ezagutza etamenperatze maila egoki bat exijitzeazgain, software (programa) egoki batezagutzera ere behartzen gaitu.

Horretarako aukeratutako progra-ma Photoshop izango da.

Irudia tratatzeko programa profe-sional baten aurrean egon arren, eraerraz eta azkarrean soluzio izugarriakematen dizkigu ikastetxeko egunero-ko lanetarako.

Ikastaro honetan Photoshopek di-tuen oinarrizko aukerak ikusi eta lan-duko ditugu.

Horretarako, Photoshop programaardatz hartuta, ikastaro honetan zeraikasiko dugu:

- Sarrera: lan tokia ezagutu- Irudiaren erresoluzioa eta neurria

(inprimatu, weberako edo aurkezpenbaterako)

- Esploratzailea- Paleta nagusienak ezagutu- “Erremintak” ezagutu

. Pintzela, “makil magikoa”,“klonatzeko tanpoia”, selekzio erak, la-zoak...

- Artxibo motak: psd, jpg, gif, bmp(ezaugarriak)

- Kapak: erabilera eta aukerak- Testua landu- Kolorearen tratamendua: distira,

kontrastea, kurbak, zuzenketak...

- Filtroen erabilera- “Akzioak”

Ariketa praktikoak- Eskaneatu (erresoluzio egokiak)- Irudi baten pisua aldatu (webera-

ko egokitu)- Irudi bati fondoa kendu- Irudi desberdinekin muntaiak

egin- Web galeriak egin- Argazki zahar bat berritu- Begi gorriak zuzendu- Kartelak eta iragarkiak egin- Argazki bat hobetu: kolorea, argi-

tasuna, enfokea...- Pertsona baten azalaren itxura

gaztetu

Xabier LERTXUNDIIRAKASLEA

Photoshop

Irudiak hobetzeko eta egokitzeko programa osatuenetakoa da

Page 29: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 29

- Txuri-beltzeko irudi bat kolorezta-tu

- Argazki baten tonu desberdinaklortu: sepia...

- Tutorial desberdinak ezagutu: . Estilo desberdineko testua

sortu: suaren itxura duten letrak, urrez-koak, kristalezkoak, izotza itxurako-ak...

. Irudiak deformatu

. Pergaminoak egin

. Testura desbedinak sortu

. Eztanda bat sortu

. Tximista bat sortu- Photoshopi buruz Interneten dau-

den hainbat helbide ezagutu (trukoak,efektuak, tutorialak, foroak...)

Page 30: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

30 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Aplikazio informatikoei dagokie-nez ezjakinak gara: ez dakigu zenbattresna erabil ditzakegun geure lanean,eta ezagutzen dugun gutxi hori saltzai-leek esaten digutena besterik ez da.Baina saltzaileek negozioa egin nahidute eta ez digute merkatuan dagoenguztia erakutsiko. Are gutxiago, nego-zioa egiteko balio ez dionik.

Software librearen mundua osoerabilgarria da, batez ere hezkuntzan.Eskaintza oso zabala da, milaka proiek-tu daude martxan, eta gure behargehienak asetzeko sortu dira. Ikasleekere eskura dauzkaten tresnak dira, etaahalmen ekonomikorik gabekoei ahal-men handia dutenen pare egoten la-guntzen diete.

Ikastaro honetan edonork eskuradauzkan tresna horiek aurkeztu nahiditugu, software libre gisa ezagutzendiren horiek: gure makinetan erabil di-

tzakegun programak, ordaindu beha-rrik gabekoak, baina ordaintzen dire-nak bezain onak edo hobeak direnak.Era guztietako aplikazioak azaldukoditugu. Batzuk ezagunak dira, esate ba-terako, mozilla-firefox nabigatzaileaedo ofimatikako OpenOffice aplika-zioa. Beste batzuk, ordea, ez dira ho-rren ezagunak, nahiz eta oso onak etaerabilgarriak izan. Azken horien arteansar genitzake The Gimp irudi ediziokoaplikazioa edota evolution posta etaegutegi-kudeatzailea.

Irakaskuntzaren munduari begiraaplikazio asko dago: kimika ikastekobalio dutenak, mekanografia ikasteko-ak, Lehen Hezkuntzakoei bideratuta-koak, marrazketarakoak, aurkezpenakegitekoak, funtzio matematikoak ma-rraztekoak eta abar. Horiek ere ezagu-tzera eman nahi ditugu, nahiz eta ho-rien guztien erabilera ikasteko denbo-

rarik ez eduki, hor daudela jakitea ga-rrantzitsua baita.

Hizkuntzaren aldetik begiratzenbadugu, software libre asko eta askoeuskaraz erabil daitezkeela azpimarra-tu behar dugu: hor dago ofimatikakoOpenOffice aplikazio osoa euskaraz,edota firefox nabigatzailea, edota nau-tilus fitxategi kudeatzailea, kalkulagai-lua, CDak erreproduzitzekoa, evolu-tion posta kudeatzailea... Eleaniztasu-nerako prestatutako aplikazioak dira,bai Eusko Jaurlaritzak, bai librezaleko-ek eta bai beste hainbatek euskaratu etaeuskaraz mantentzen dituen aplikazio-ak, hain zuzen ere. Gainera, euskaratzelanetan edonork lagun dezake, horre-gatik daude hainbeste aplikazio euska-ratuta.

Aplikazio horiek guztiak era erraze-an instala eta erabil daitezke GNU/Li-nux sistema eragilea daukaten makine-

Elena LAZKANO, Aitor SOROA eta Joseba MAKAZAGA EHUko INFORMATIKA FAKULTATEKO IRAKASLEAK

Linux

Page 31: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 31

tan. Automatikoki eta saretik bertatikinstala daitezke guztiak; ezin errazagoada. Horregatik, ikastaroan Ubuntu/Edubuntu instalatzen eta erabiltzen ira-katsiko dugu. Behin instalazioa eginda,ikusiko dugu aipatu ditugun aplikaziohorietako asko instalatuta dauzkagula,eta instalatu ez direnak saguarekin biklik eginez instala daitezkeela ikusikodugu. Bestalde, bai sistema bera eta baiaplikazioak automatikoki eguneratzendira.

GNU/Linux sistema erabiltzekoezagutza berezirik ez da behar, bestesistemak erabiltzeko jakitea komenidena jakitea eskatzen du honek ere.Horregatik, fitxategi sistemen eta infor-mazio biltegien (USB drive, CD,DVD...) erabilera egokia nola egin be-har den ere gogoraraziko dugu.

Software librearen

mundua osoerabilgarria da,

batez ere hezkuntzan.

Page 32: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Reggio Emilia, Italiakohaur eskolak ezagutzera

goaz

hhhik hasi

2006ko urriaren 11tik 15era

Reggio Emilia

Euskal Herria

...gurekin etorriko dirahainbat katalan, galiziar,valentziar eta kantabriar.Guztira, 200 hezitzaile.

57 lagun joangogara Euskal

Herritik, eta...

BIDAIA PEDAGOGIKOA

Page 33: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Ale monografikoak

5) Vigotski6) Afektibitatea eta SexuHezkuntza7) Kohlberg

17) Pedagogo sortzaileak16) Estresa irakaskuntzan

8) Hizkuntza idatzia eta ikasleenaniztasuna9) Etorkinak gure eskolan10) Antzuola herri ikastetxearenproiektua

11) Howard Gardner12) Heriotza heziketan13) Jerome Seymour Bruner

14) Jorge Oteitza15) Arreta gabezia hiperaktibitatearekin nahastea

2) Marrazki ekoizpenarenbilakaera3) Baloreak irakaskuntzan4) Atxikimendua

1) Irakurketa eta idazketakonstruktibismoarenikuspegitik (agortuta)

Page 34: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

34 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Aspaldi honetan Web 2.0 izenpeanInterneten gertatzen ari diren aldake-ten berri jasotzen ari gara hedabidee-tan. Kontzeptu honen definizioa ikus-pegi askotatik enfoka daitekeen arren,ikastaro honetan irakaskuntzari begiraWeb 2.0 delakoak lekarkeenaren ingu-ruko azterketa egingo dugu, mugimen-du berri honen buruan blogak kokatu-ko genituzkeelarik.

Zalantzarik gabe, 2005. urtea blo-gen iraultzaren urtea izan da. Blogarienhazkundea izugarria izan da, une hone-tan 40 milioi blog baino gehiago aurkidaitezkeelarik. Horren ondorioz, sare-an zehar aurki daitekeen informazioainoiz baino ugariagoa da eta inoiz bai-no sakabanatuago dago. Garai batekoatari tematiko edo direktorio erraldoihaietatik (informazio guztia erabat zen-tralizatuta aurkezten zuten webgune-ak) mikroinformazioa nagusi den In-ternetera pasa gara. Informazioaren sa-kabanatze horren ondorioz, behar be-

zala kudeatu nahi badugu, ohikoak ezdiren tresna berriak erabiltzera behar-tuta gaude: horien artean RSS gehiga-rriak, informazioa etiketatzeko siste-mak, gogokoak partekatzeko auke-rak… Hori izango da, beraz, ikastaroa-ren lehen atala.

Sarean zehar topa daitezkeen blo-gen izaera anitza izanik, hauetako askohelburu didaktikoekin sortu dira.Hauek dira, hain zuzen ere, edublogizenez ezagutzen direnak. Egia esan, ezdira gutxi blogak irakaskuntzan erabil-tzeko egon daitezkeen arrazoiak:

1) Erabilterrazak dira.2) Multimediak dira, alegia, testua,

irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoabiltzeko euskarria eskaintzen dute.

3) Ikaslearen partaidetza bultza-tzen dute: tresna eraginkorrak dira me-todologia eraikitzaile baten barnean.

4) Gure egunerokoan erabiltzen di-tugun beste hainbat baliabideekin kon-binatuz, aurretik finkatutako helburu

didaktikoak lortzeko oso baliagarriakdira.

5) Blogak eta horien inguruan era-bil daitezkeen aplikazio guztiak doa-koak dira.

Blogaz gain, Web 2.0 berri honetanbadira beste hainbat tresna hezkuntzanerabilgarritasun aparta eduki dezake-tenak. Horietako gehienak lankidetzanoinarritutakoak dira, informazioarentrataera era partekatuan gauzatzekobalio dutenak. Hor daude wikiak, Wri-tely edota View bezalako aplikazioak.Horiek guztiek, taldeko lanean oinarri-tuta, ekoizpen mota askotarikoak lan-tzeko aukera aparta eskaintzen digute.Horretaz gain, ikasleen artean ikuspun-tu demokratikoagoa zabaltzea ahalbi-detzen digu.

Mikel ETXARRIJAKINTZA IKASTOLAKO WEBMASTERRA

Jokin LACALLEJAKINTZA IKASTOLAKO IKT DINAMIZATZAILEA

Blogak irakaskuntzan

Page 35: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 35

Ez dira gutxiblogak

irakaskuntzanerabiltzeko egon

daitezkeen arrazoiak:

erabilterrazaketa multidemia

dira, ikasleenpartaidetza

bultzatzen dute,beste

baliabideekinkonbina

daitezke eta doakoak dira.

Page 36: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

36 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Beste osagaiekin batera, bideo digi-tala material didaktiko bezala erabildaiteke. Horretarako, ordea, azken tek-nologiak eta erabilpenak ezagutu be-har dira, eta hori da ikastaro honetanlanduko dena. Bideo digitalaren edi-zioa eta DVDa nola egiten diren iraka-tsiko da.

Horretarako, edizio digitala egitekobehar diren bitartekoak erabiltzen ira-katsiko da; bereziki Studio 9 programaeta horren osagarriak.

Studio 9-ren bitartezko Edizio Digi-tal Ez Linealak nahasketa mahai tradi-zionala ediziorako sistema digital batenbidez konektatutako bi bideorekin or-dezkatzea ahalbidetzen du. Aldi bere-

an, post-produkzio on baterako beharden guztia eskaintzen du: trantsizioak,filtroak eta abar.

Edizio Digital Ez Linealak, hots, edi-tatzeak edo Studio 9-rekin lan egiteakzera dakar: lehenengo eta behin, bide-oak, argazkiak, audioak, animazioaketa abar lortzea. Bigarren urratsean ele-mentu horiei guztiei forma emangozaie editaiaren bitartez. Kontuan hartubehar dugu zenbait elementuri trataeraberezia eman beharko zaiela: formatualdaketa, filtroak, ukituak... Azkenik,behin elementu guztiak nahastutako-an, esportatu egingo ditugu; beste mo-du batera esanda, nahi dugun sistema-ra aterako ditugu: DVD zintara edo avi

artxibora gero aurkezpen multimediabatean sartzeko.

Azken emaitza edizioan jartzen deninteresaren eta ahaleginaren arabera-koa izango da. Studio 9 programa zaba-la da, beste “plug-ins” batzuetara irekiadago. Modu horretan, “plug-in” egokiaaurkituz gero, bertsio estandarrean iru-dikaezinak diren gauzak egin daitezke.

Studio 9n lehen zatia da gogorrena;hots, lanerako kriterio teknikoak ezar-tzea. Baina, jakin beharra dago. Gaine-rakoa, nahasi samarra izan litekeenarren, dibertsigarria, ulerterraza etapraktikoa da: trantsizioak egitea, pla-noak kentzea, filtroak ezartzea, espa-zioak animatzea...

Pelaio EIZAGIRRE DE GARATE

PADEko ERREALIZADOREA ETA GERENTEA

Editatzen ikasteko, pinnacle studio 9 programaren bidez

Bideoa

Aitor ARANBURU ERREALIZADOREA

Page 37: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 37

EdukiakIkastaroan landuko diren edukiak

hauek izango dira:- Proiektuak sortzea:

* Proiektu berria ireki* Proiektu baten osagaiak* Proiektuaren egitura* Proiektua gorde

- Bideoarekin irudiak hartzea:* Bideoaren atzemate txarte-lak

* Hardware eta software-aren bidezko ulertzea

* Atzemate iturriak zehaztea* Atzemandako bideoa gorde-tzea

- Bideo kanalak:* Bideoaren stream sartzea ka-naletan

* Irudi finkoak sartzea

- Bideoaren editaia eta muntaia:* Editatzeko erreminten era-bilpena

* Mozketa* Lekuz aldatzea* Denbora doitzea* Desegitea

- Flitroen erabilpena- Gardenkien erabilpena- Bideo animazioa- Soinu kanalak- Izenburuak- Proiektuak esportatzea- Bideo formatuak:

* Formatu motak* Bideo euskarriak* CDItik DVDra

Bideo digitalaren edizioa etaDVDa nola egiten den

ikasiko dugu.

Page 38: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

38 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Posiblea al da konstruktibismoa etakaligrafia koadernoak adiskidetzea?

Baiezkoan nago. Konstruktibis-moa eta kaligrafia elkarren kontrakoikuspuntutzat hartu izan dira, dilemamoduan planteatu izan da bien artekoharremana. Baina hori gainditzekounea iritsi dela uste dut. Ikastaro hone-tan adiskidetze proposamena landukoda, hau da, ikuspuntu biak hurbiltzensaiatuko gara.

Idazketaren arloan Emilia Ferreiro-ren ikerketa eta hausnarketek eraginhandia izan dute Euskal Herrian. Fe-rreirok Piageten konstruktibismoa kul-tura idatziari aplikatu zion. Ferreirorenikuspuntuan subjektuari ematen zaiolagarrantzia, berak egiten ditu eraikun-tzak. Harekin formatu izan dira hemen

ikastaroak eta hitzaldiak ematen jardunizan direnak. Baina denborarekin itxu-raldatu egin da hasierako planteamen-dua. Askok ez dute sekula Ferreirorenlibururik irakurri. Sorkuntzari eta esal-diak egiteari garrantzi gehiegi emandiote eta ikuspegia murriztu egin dute.Kopia izatetik sorkuntzako jardun batizatera pasa da idazketa, dena dela be-harrezkoa ahaztuz. Musika tresna batjotzen ikasten hasiberria denak ezin dukonposatzen hasi. Horregatik, garran-tzitsua deritzot berriro sustraietara jo-tzea. Normala da eta ondo dago bakoi-tzak bere eraikuntzak egitea, baina lanhori erraztu egin behar da gauzatxo ba-tzuk kontuan hartuta. Haurrari erraztuegin behar zaio.

Irakurketa-idazketa metodoan

idazkera kopia edo berregitearen ikus-puntutik ulertzen da. Irakasleak eraku-tsi eta ikasleak hartu.

Nik beste diziplina batzuen bitartezaztertu izan dut idazkera eta iruditzenzait gainditu egin behar dela polemikaeta dilema hori. Idazteak berak hainbatelementu lantzeko aukera ematen du:atzamarren bidez egiten da, burua era-biliz, ergonomiak ere badu zeresana…Hasieran pixka bat idazkera mekanikogisa ez bada planteatzen, hor gelditzendira beste norabide batzuk eta zenbaitohitura txar. Horregatik, uste dut lehen-dabizi mugimendua automatizatu eginbehar dela eta gero sortu, edo sortuahala automatizatu. Alegia, batak ezduela bestea kentzen.

Hori kontuan izanda, idazkeraren

Irune IBARRAEHUko FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIETAKO

DIDAKTIKA SAILAGRAFOLOGOA ETA UEUko KIDEA

Konstruktibismoa eta kaligrafia koadernoak adiskidetzen

I dazke t a ren d i dak t i ka

Page 39: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 39

garapena, ergonomia, grafologia, psi-komotrizitatea, grafomotrizitatea… in-guruan dauden diziplina horiek erekontuan eduki behar dira idazketan,zeren idaztea ez da marraztea, ez damargotzea, arau batzuk daude eta ja-rraitu egin behar dira: ezkerretik eskui-nera eta goitik behera idatzi behar du-gu…

Azken batean, egiten dudan adiski-detzearen proposamena zera izango li-tzateke: haurrak sortzen joan behar du,eta bere eraikuntzak egiten, baina idaz-tearen kontzientzia hartzen ere joan be-har du, hau da, norabide bat barnera-tzen, hitzen arteko espazio bat manten-tzen eta abar. Kontzientzia hartzeakesan nahi du ez errepikatzea errepika-tzeagatik, baizik eta kontzientzia hartzehorrek idazketa argia eta egiten errazalortzen lagunduko duela. Hasierankontzientzia hartzea lortzen bada, az-kenean konturatu gabe idatziko dutehaurrek, modu errazean.

Finean, orain arteko polemika gain-ditu egin behar da eta ikuspegi zabala-go batekin ulertu behar da idazketa.

Urtez urteko lanketaIdazketa ez da urtez urte lantzen,

eta hori egin beharko litzateke. Ez badaurtez urte helburu konkretu batzuekinlantzen, hor gelditzen dela. Haurrek,metodo desberdinak tarteko, idaztealortzen dute, baina ez dute lortzen idaz-keta ulerterrazik. Horregatik, helburubatzuk jarri behar direla iruditzen zait,gauza konkretu batzuk landu behar di-rela urte bakoitzean, ez asko. Nik 3-4urtetik 8-9 urtera bitartean zer landu be-har den planteatzen dut. Adibidez, ha-sieran garrantzitsua iruditzen zait orria-ri eustea edo norabidea lantzea. Adinbakoitzean oinarrizko helburu batzuk

b a t e ran t z

ezartzen ditut. Horrek ez du esan nahihorrela izan behar denik, baizik etaprogresio baten barruan kokatu beharda. Progresio baten gisa ulertzen duthelburuak jartzea.

Horrek guztiak haurrari era askeanidazten lagunduko dio. Bestela, horegongo dira beti idazketari begiratzen.Eta nahiz eta konstruktibismoaren bi-detik joan, kaligrafia koadernoetara bi-deratuko dira ikasleak. Horregatik, ur-tero egin behar da lan pixka bat, etaikuspegi global batetik, eta ez lehenda-biziko urteetan soilik.

Hori guztia lantzeko eta ikusteko,Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntza-raino, urtez urteko idazketa plangintzabat planteatuko da (orri motak, norabi-dea, neurriak, loturak ... kontuan hartu-ta).

Zer egin idazkera “txarrarekin”?Sarritan ez da jakiten nola bideratu

idazkera txarrak. Euskaraz ez zegoenidazkera txarren diagnostiko bat egite-ko tresnarik, eta Mikel Haranburu eta

biok horretan gabiltza. Ajuriagerrarendisgrafia testuetan oinarrituta, 3. maila-tik 6. mailarako haurren idazkerak har-tu ditugu eta ikusten ari gara zein direntxarrak, zein puntutik aurrerakoak di-ren txarrak eta horiek nola bideratu.Gure asmoa ez da tresna bat edo test bategitea, ez eta “disgrafia dauka” edo “ezdauka” esateko tresna bat egitea. Baiziketa ikustea haurrak zein puntutan ezdaukan idazkera argia: presioan, lotu-ran, letra forman… Eta horiek argiagoegiteko tresna eskaintzea.

Lehen aipatu moduan, idazkera ezda era sistematikoan lantzen eta nor-mala da lerroak goraka, beheraka, letraarraroak eta ulergaitzak egitea. Hori bi-deratzeko tresna bat egiten gabiltza,beraz.

2006-2007 ikasturtean eskola ba-tzuetan ikerketa bat egiten hasiko garaidazketaren kontzientzia hartzea lan-tzeko. Mementoz bi eskola aukeratutadauzkagu, baina agian ikastaroarenondoren gehiago ere animatuko diraedo zarete.

Page 40: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

40 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Lehenik eta behin mintzatuko garanola gizakiak betidanik izan duen kon-takizunak kontatzeko beharra. Eta gauregun ere nola duen (dugun) beharezinbestekoa. Izan ere, gaur egun kon-tuak partekatzen jarraitzen dugu. Ba-tzuk, agian, ez dira izango oso literario-ak, baina gure kontuak aireratu beharditugu lagunekin, kafearen aitzakian,edota janari baten bueltan: elkarren ar-teko bizipozak, emozio tristeko pasadi-zoak, emozio gozoko albisteak... geurebizitzari zentzua aurkitu nahian edo. Is-torioen bitartez, nolabait, geure buruaordenatzen baitugu, geure nortasunagaratzen, eta geure identifikazioa lor-tzen. Garai batean suaren ondoan par-tekatzen genituen gure kontakizunak;gaur egunean, berriz, edozein lekutan -

-partekatzen ditugunean, behintzat--:dendan, autoan, ile-apaindegian, lan-tokian... edo Interneten. Kontakizunaizan daiteke literarioa, baina izan daite-ke ez-literarioa ere. Pertsonok, pertso-na garenez, kontuak behar baititugu,kontuak behar baititugu geure existen-tzia elikatzeko. Mundua interpretatze-ko ezinbesteko adierazpide kulturaladelako, eta etorkizunean ere, nahiz etarobotez inguratuta egon, kontuak kon-tatzen eta partekatzen jarraituko dugu.

Eta zein eratako kontakizunak par-teka ditzakegu? Bada, mitoak, elezaha-rrak, alegiak, ipuin klasikoak, albu-mak...; baina baita pasadizoak, konta-kizun autobiografikoak eta norberakasmatutako kontakizunak ere. Bai,norberak asmatutako kontakizunak!

Horregatik, norberak asmatzeko kon-takizunak ere landuko ditugu. Landuez ezik, asmatu ere bai. Haur txikiek tes-tuinguru hurbilak behar baitituzte, eta,askotan, kontakizunek darabilten in-gurunea oso urrutikoa --arrotza ez esa-teagatik-- gertatzen denez, sortu eginbehar izaten ditugu kontakizunak, etahaurraren testuingurura egokitu.

Baina nola konta daitezke ipuinak?Hainbat modu daude, baina ikastaroanhiru era aztertuko ditugu. Lehena, ira-kurketa ozena --askotan, kontatu bai-no gehiago irakurri egiten baitugu--.Horretarako, hainbat testu erabiliz,saiatuko gara esperimentatzen ea nolairakurtzen dugun jendearen aurrean,zein den gure estrategia, nola sortzendugun komunikazioa eta abar.

Pello AÑORGAIPUIN KONTALARIA ETA IDAZLEA

Ipuinak irakurtzen eta

Haurrei ipuinak kontatzen trebatzekoikastaroa: oinarrizko koordenatuak

Page 41: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 41

Bigarrena, kontaketa irudiez balia-tua. Horretarako, hainbat irudi aukera-tu ondoren, saiatuko gara erantzutenea interes estetikorik sortzen ote duten,ikusgarriak al diren, komunikazioarenonerako ote diren eta abar.

Eta hirugarrena, kontaketa hutsa.Horren bitartez, aztertuko dugu ea nolaerabiltzen dugun hizkuntza. Gure “za-harrek” zer eratako moldeak zituztenipuinak kontatzeko. Elipsiaren indarra,ahozko kontaketaren estilistika, isilta-sunaren garrantzia, erritmoaren zen-tzua. Nola erabiltzen ditugun begiak,keinuak eta imintzioak. Nola erabiltzendugun ahotsa. Nola sortzen dugun es-

kontatzen

pazio errituala. Nola aukeratzen ditu-gun ipuinak. Zein den kontalariaren ja-rrera. Naturala izatearekin aski ote den.Haur txikiei edota haur handiei edo hel-duei kontatzea desberdina ote den. Bi-tartekoak nola erabil ditzakegun. Au-keratzen dugun espazioak zer baldin-tza behar dituen. Edozein memento oteden egokia ipuinak kontatzeko. Ipui-nak kontatzen ari garenean zer irudika-tzen dugun. Nola hartzen dugun arna-sa. Zer partekatzen dugun entzuleekin.Zer den magia, zer umorea eta zer kon-fiantza. Afektua bilatzen ote dugun,edota efektua. Emoziorik partekatzenote dugun eta abar.

Ipuinak kontatzeko hirumodu aztertuko

ditugu:irakurketa

ozena,kontaketa

irudiez baliatutaeta kontaketa

hutsa.

Page 42: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

42 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Sarrera1. Idazketa prozesuaren lau faseak

aztertuko ditugu lehenik: 1) Planifika-zio fasea: zer, norentzat eta nola idatzierabakitzeko; 2) Sintaxiaren fasea: gra-matikazko arauak jarraituz mezua idaz-teko; 3) Lexikoaren fasea: esaldietanerabiliko diren hitzak aukeratzeko; 4)Mugimenduaren fasea: alografoak be-rreskuratu eta mugimendu bihurtzeko.

2. Konstruktibismoaren ikuspegi-tik, idazten ikasteko haurrak zein etapaigarotzen dituen aztertuko dugu ondo-ren: 1) Haurrak egindako trazuen etaerrepresentatutako objektuen arteanantzik ez dago; 2) Idatziaren eta objek-tu errepresentatuaren arteko egokitza-pena egiten da; 3) Marrazkia eta idatzia

ez dira bereizten; 4) Marrazkia eta ida-tzia bereizi egiten dira; 5) Haurra kontu-ratzen da idazteko konbentzio batzukjarraitu behar direla: grafismo kopuruaminimoa eta grafismoen barietatea; 6)Letra bakoitzari soinu bat dagokiolakonturatzen da haurra (hipotesi silabi-koa); 7) Hipotesi silabikoaren garaiansortzen diren gatazkak; 8) Hipotesi al-fabetikoa: letrek silabak baino txikia-goak diren soinuak ordezkatzen dituz-tela ikusten du haurrak.

3. Ajuriaguerraren idazketa faseakere laburki ikusiko dira: kaligrafia au-rrekoa, kaligrafikoa eta kaligrafi oste-ko.

4. Garunaren eta idazketaren arte-ko harremanak aztertuko dira.

5. Kontzientzia fonologikoak idaz-ketan duen eraginari buruzko ikerke-ten berri emango da. Entrenamendu fo-nologikoak idazketa prozesuan nolalaguntzen duen ikusiko da.

6. Disgrafia definituko da eta disgra-fia motak bereiziko dira:

- Planifikazio mailakoak, disgrafiasintaktikoa, disgrafia lexikoa eta mugi-menduaren mailakoak.

- Disgrafia organikoak eta funtzio-nalak

- Sinbolizazio disgrafiak eta disgra-fia kaligrafikoak.

- Idazketaren bilakaeran zehar ger-tatzen den disgrafia ebolutiboa eta ga-runeko zauriren baten ondorioz gerta-tzen den disgrafia eskuratua.

Mikel HARANBURUEHUko IRAKASLEA

Disgrafia

Disgrafiaren diagnostikoa eta tratamendua

Page 43: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 43

- Disgrafia zentralak (azalekoa edolexikoa, fonologikoa, sakona, semanti-koa) eta disgrafia periferikoak..

Disgrafiaren diagnostikoa1. Disgrafien etiologia aztertuko da

lehenik: hautematearen arazoak, gor-putz eskemaren arazoak, arazo afekti-boak, eskolako orientazioa, kontzien-tzia fonologikoa…

2. Idazketa moduluak nola diag-nostikatu aztertuko da jarraian: planifi-kazio, joskera, lexiko eta mugimendumoduluen diagnostikoa.

3. Idazketaren ebaluaziorako era-biltzen diren tresna estandarizatuak etabeste tresna batzuk aztertuko dira on-doren: TALE, PROESC, Disgrafia Eska-lak (Ajuriaguerraren “Disgrafia Eskala”eta “Haranburu-Ibarra Eskala”).

Disgrafiaren tratamenduaPlanifikazioaren, joskeraren, lexi-

koaren eta mugimendu prozesuenmailan esku-hartzeko ariketak propo-satuko dira.

1) Idatzi beharreko ideiak, kon-tzeptuak eta informazioa sortu eta bil-du.

2) Aurretiko ezagutzak aktibatu etainformazio mailako hutsuneak araka-tu.

3) Ideiak antolatu: ideia nagusiakhautatu, ordenatu eta hierarkizatu.

4) Ideiak eta kontzeptuak modu or-denatuan eta gramatika aldetik ongi jo-sitako esaldietan eman.

5) Prozesu lexikoei dagokienez,hitz irregularren, homofonoen edokontsonante- sekuentzia zaileko hi-tzen ortografia zaindu.

6) Fonema-grafema egokitzapena-ri dagokionez, kontzientzia fonologi-koa lantzeko programa aurkeztu etalandu.

7) Mugimenduen mailan, erlaxa-zioa, gorputz eskema, lateralitatea, an-tolamendu espazio-tenporala eta ikus-men-mugimen koordinazioa lantzekoeta gorputzaren jarrera hobetzeko ari-ketak proposatuko dira.

8) Grafologiaren eta grafoterapia-ren oinarrizko nozioak emango dira.

Page 44: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

44 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Hezkuntzan edo aisialdiko taldetanantzerkia lantzea nahi dugu, gogoa du-gulako, edo tokatu zaigulako, edo zerden jakin nahi dugulako. Eta noski, ezdakigu nondik hasi, antzezlanak nonbilatu, ez dakigu gure ikasleentzat ego-kiak izango diren, eta gero lanketanondik hasi, nola landu pertsonaiak,zer estilo jorratu, nola egin mugimendueszenikoa eta abar. Horretarako plan-teatzen dugu ikastaro hau, galdera ho-rien erantzuna bilatzen laguntzeko.Horregatik, ikastaro guztiz praktikoaizatea espero dugu, zuen zalantzak ase-tzeko proposamenarekin jaio dena.

Hasieran maila edo talde bakoitze-an zer landu daitekeen ikusiko dugu,LHko 3. mailan edo Batxilergoan an-tzerkia ematea ez baita gauza bera. Zer-gatia landuko dugu eta bakoitzak bereiritzia azaldu, eztabaidatu eta agianadostu. Era berean, hainbat teknikenazaleko errepasoa egingo dugu: mi-moa, klown-a, naturalismoa, fartsa, in-probisazioak…

Estiloak aukeratu eta gero, nola lan-duko dugun erabaki behar da: irakur-

keta dramatikoak, pertsonaiak lantze-ko erak, mugimendu eszenikoen oina-rri sinpleenak eta antzezlanaren krite-rio pedagogiko eta estetikoak uztar-tzea. Horretarako, ikastaroan zaudete-nok eszenak landu eta zuzendu behar-ko duzue, beste ikaskideei pertsonaiakbilatzen lagundu (nola mugituko diren,fisikoki nolakoak diren, zer ahots izan-go duten, zer ezaugarri eta berezita-sun…). Gero hori dena oholtzara altxa-tuko dugu, eta mugimendu eszenikoaklanduko ditugu (bizkarra ez eman ikus-

Joserra FACHADO AKTOREA

Antzerkia

leei, pertsonaiak espazioan kokatu etamodu orekatuan mugitu). Horrekin ba-tera, musikak edo dantzak edo bertso-ak edo nahi dugun guztia sartuko dugu.

Azken egunean besteei erakutsikodiegu, eta jarraian, eztabaidatu, etaadostu, edo ez. Bibliografia ere bilatu-ko dugu (antzezlanak, teknikak) etaagian bideoz beste esperientziak ikusi.

Aurretik, beti motibatzeko jokoaketa kontzentratzeko joko eta teknikaberriak ikasiko ditugu. Eta noski, ondopasa, dibertitu eta ikasi.

Page 45: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 45

Zer landu, nolaprestatu

pertsonaiak, zerestilo

jorratu, nolaegin

mugimendueszenikoa...?

Galderahoriei

erantzuna bilatuko

diegu.

Page 46: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

46 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Haurtzaroa eta jolasa loturik daudebizitzan eta irakaskuntzan eta, dirudie-nez, zentzuzkoa da horrelaxe izatea,horrek parketako zabuetan zein esko-lako areto eta geletan eragina izaten du-eta. Hainbat galdera egin ditzakegu jo-lasaren inguruan gure gaiari eusteko:zeri deitzen diogu jolasa? Zer zentzudauka edozein haurrek sortzen duenberezko jolasak? Jolasetan noraino da-go errepikapena eta noraino berrikun-tza? Zein da egokiagoa, bakarka ala el-karrekin burutzen dena? Jolasa eta psi-komotrizitatea gauza bera al dira? Zo-rionez, eskolan jarduera bakoitzak da-gokion lekua eta denbora dauka; ikas-tetxe gehienetan jarduera fisikoak, mu-gimenduak, korrika, jauzika ibiltzeakbadauka bere lekua: psikomotrizitategela.

Henri Wallonen teoriaren ideia na-gusi batzuk erabiliko ditugu psikomo-

trizitatearen mamia argitzen joateko.Haren ustez, nortasuna da norberarenmailaren, maila hori gauzatzean duguninguruko zirkunstantzien eta zirkuns-tantzia horiekin erlazionatzeko gaita-sunaren emaitza bateratua. Naturakagindutako haurraren haziera orga-noa, heltzea ahalbidetzen duena, han-ditzeaz arduratzen da. Haziera organo-aren funtzionatzeko joera biologikoada heltzea, eta nerbio sistemaren men-pean dago beti. Helduz gero, funtzio-natzen hasiz gero, portaeraren errepi-kapena dator, eta ikaste prozesua za-baltzen du, eta bide batez, heldutasunabera areagotzen. Beraz, giza garapenahazieraren, heltzearen eta ikastearenemaitza bateratua da.

Psikomotrizitatea giza garapenekoesku-hartze modura uler daiteke. On-dorioz, osagai biak –garapena eta esku-hartzea– aztertu beharko dira, objektua

eta helburua bereiztuz. Psikomotrizita-tearen helburua haurraren garapenada, eta esku-hartzearen helburua, be-rriz, garatzen laguntzea. Abiapuntuadimentsio ebolutiboa da; haurraren ga-rapenaren ezaugarriak, bilakaera etagaur egungo adierazpenak ezagutu be-har dira sakonki. Aurrekoak baldintza-turik, dimentsio didaktikoa dator; psi-komotrizitatean aritzen denaren zere-gin zehatzak haurraren berehalakomaila gauzatzeko zirkunstantziak zain-tzea eta berarekiko harreman baikorra-ri laguntzea dira. Beste era batera esan-da, psikomotrizistok beharrezkoa du-gu saioak dinamizatzeko, mementokoerrealitate fisikora eta sinbolikora ego-kitzeko gaitasuna.

Wallonen arabera, lehen haurtzaro-aren funtzioa giza espeziearen prototi-poa betetzea da. Hau da, biziaren lehenhiru urteen amaierarako, bizitza osoan

Psikomotrizitatea lehen haurtzaroan

Elena HERRANMAISTRA, PSIKOMOTRIZITATEAN ESPEZIALISTA ETA

PSIKOLOGIAN DOKTOREA

Psikomotrizitatea

Page 47: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

zehar garatuko ditugun gaitasunen etabizipenen mamia edo lehen ereduagauzatzen da. Horregatik du horren-besteko garrantzia aldi horrek, hasita-ko prozesuek bigarren haurtzaroan ze-har tinkotzen, sendotzen eta malgu-tzen jarraitzen badute ere. Lehen ereduhorren ezaugarri fisikoak aztertuko di-tugu lehenik: erreflexuetatik boronda-tezko jardueretara, hau da, oinez, korri-ka eta jauzika egitera eta eskuak men-deratzera. Emozioak eta giza harrema-nak elkarren segidan datoz, gizakiokgenetikoki sozialak garelako, Wallo-nen arabera. Besteak ase behar ditujaioberriaren eta haurtxoaren beharri-zanak. Honela, bien artean lotura afek-tiboa sortzen da. Giza taldeetan histori-koki estimulu fisikoen gain giza estimu-luak –sinbolikoak eta moralak– txerta-tu direnez, hizkuntza eta horrek hasie-ran gidatutako pentsamendua sortuzprototipoa osatuz doa.

Psikomotrizitatearen helburua gizagarapenari laguntzea bada, haurrarengarapen zirkunstantziak eta berareki-ko harremanak zaindu behar ditugubereziki. Tresna garrantzitsuenak jarre-rak eta espazioaren eta denboraren an-tolakuntzarako gaitasuna dira. Jarrerak–entzumen enpatikoa, legearen ikurraeta lagun sinbolikoa izatea– alde psiki-koaz –sinbolikoaz zein moralaz– ardu-ratzen dira nagusiki, eta espazioareneta denboraren –materiala barne– an-tolaketarako gaitasunak, berriz, esti-mulu fisikoekin du zerikusi handiena.

Amaitzeko, bertikaltasunaren ga-rrantziaz hausnartzeko unea izangodugu. Beste animalia guztiengandikbereizten gaituena giza espeziearenpostura bertikala da. Horizontaletik etalagundutakotik bertikalera eta autono-mora doan bilakaera aztertuz gero, jau-ziaren zentzuaz arituko gara. Lehenen-

go jauzi sakonekin batera, banaketabertikalaren bertigoak “ohe” edo “etxe-txo” eskakizuna dakar, eta berehala“otsoa” agertzen da psikomotrizitatearetoan. Irudikapenaren bilakaera au-rrerantzean ikaragarria da, berezitasuneta adierazpen pertsonalak askotariko-ak badira ere.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 47

Page 48: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Haur Hezkuntzan haur txikiak nolafuntzionatzen duen ulertzea interesa-tzen zaigu, bere garapena eta heltzeamodu egokian aurrera eramateko zeinbitarteko dituen jakitea. Horretarako,lehendabizi formazio nahikoa eskura-tu behar dugu, haurrak bere eboluzio-an jarraitzen duen ibilbidea ezagutze-ko.

Era berean, haurra nolakoa den etazer egiten duen entzuteko eta behatze-ko jarrera eduki behar dugu. Modu ho-rretan, gure heziketa estrategiak markoorokorraren eta haur bakoitzaren erre-alitate espezifikoaren arteko emaitzaegokitua izan behar du.

Gure ikuspegiaren arabera, haurrabehatzea formazio pertsonal eta profe-

sionalaren ibilbidearen emaitza da.Horrek hainbat gauza ahalbidetzendizkigu. Hasteko, geure buruari begira-tzea, hau da, geure nortasuna, gaitasu-nak eta mugak ezagutzea “barruandaukagun haurrarengana” iristeko.Horrela, dezentrazio ibilbide bat egin-go dugu eta behatzeko, entzuteko etahaurrak adierazten duena enpatiazulertzeko gai izango gara. Ahal dugunargiena bereiztuko dugu haurrarenadena eta gure historia eta egoera pro-pioari dagokiona.

Haurrak zer bizitzen duen jakitekomodu bakarra guk geure bizipenengaineko lan bat egitea da, betiere hau-rraren munduko osagaiekin erlazioaduten alderdiak landuz: norberaren se-

gurtasuna eta konfiantza, eta besteeki-ko segurtasuna edota konfiantza; hauda, lehendabiziko urteetan bizitutakoguztia eta ondoren banaketarekin, in-dibidualtasunarekin eta autonomiare-kin lotuta bizitutakoak.

Haur txikiak egiten duena behatzeahaur horrek munduan egoteko eta iza-teko duen moduari arreta jartzea da: ha-ren ekintzak (sortzaileak, gehiegizko-ak, eskasak eta abar); haren mugimen-dua (harmonikoa, zurruna eta abar);haren jauziak, erorketak, kulunkak; ha-ren jokoak eta hartzen dituen rolak; ha-ren sinbolizatzeko gaitasuna edo gaita-sun eza; ekintzetan adierazten duenplazera; haren keinuak, mimika; harenhitzak, isiltasunak; begirada; haren ga-

Rikardo ACEBOPSIKOMOTRIZISTA ETA BERGARAKO PSIKOMOTRIZITATE

ESKOLAKO IRAKASLEA

Haur txikiaren behaketa psikomotrizitatepraktikaren ikuspegitik

Alvaro BEÑARANPSIKOMOTRIZISTA ETA BERGARAKO PSIKOMOTRIZITATE

ESKOLAKO IRAKASLEA

Psikomotrizitatea

48 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Page 49: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

rrasiak, negarrak, barreak; haren ma-rrazkiak, eraikuntzak; nola entzuten di-tuen ipuinak, nola kontatzen dituen be-re gauzak; haren beldurrak eta konpe-tentziak eta abar. Horren guztiaren bi-dez kontatzen digu haurrak nola dago-en eta zer behar duen helduengandik,hezitzaileengandik.

Behaketa horrek ez du “haurra zati-tu” behar; bere osotasunean hartu be-har da, jakinik bere alderdi guztiak(gorputzekoak, afektiboak eta kogniti-boak) estuki lotuta daudela, ekintza etajoko bakoitzean adierazten den mo-duan. Horregatik, derrigorrezkoa dugubehar bezala lantzea entzuteko eta be-giratzeko dugun gaitasuna, horrekahalbidetuko baitigu haurra ezagutzeaeta den bezala onartzea. Modu horreta-ra, gure esku-hartze pedagogikoanhaurraren errealitatetik abiatuko gara,gure aurrean dagoen benetako haurhorrengandik, eta ez haur teoriko bate-tik. Bestela, haur teoriko horrek gureaurrean daukagun haurra itxuraldatuedota ezkutatu egin dezake.

Kontua da guk geuk geure buruabehatzea haurra behatu ahal izateko;guk geuk geure burua ulertzea haurraulertu ahal izateko; haurra ulertzea gu-re pedagogia egokitu ahal izateko; hau-rra ulertzea errespetatu ahal izateko.

Aniztasunaz hainbeste hitz egitenden garai hauetan, balio hori lantzekomodu bakarra desberdintasunak onar-tzea eta haur bakoitzari erantzun des-berdinak eta egokituak ematea da. Izanere, entzuteko eta egokitzeko pedago-gia horretan, euren desberdintasunakaintzat hartzen diren heinean, berdinaksentitzeko aukera dago.

Haur Hezkuntzaren helburu nagu-sia haurrari testuinguru bat, giro bat es-kaintzea da, zeinak segurtasun afekti-boko eta psikologikoko oinarri egoki

bat eraikitzen laguntzen dion. Moduhorretan, autonomiarantz abiatu ahalizango du, egiteko plazeretik pentsa-tzeko plazerantz: izatekoplazererantz.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 49

Kontua da gukgeure burua

behatzea haurra behatuahal izateko.

Page 50: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Jolas kooperatiboak

Ikastaro honetan jolas kooperatiboeta sortzaileetan oinarritutako inter-bentzio psikohezitzailearen adar bataurkeztuko dugu. Beronen helburuagarapen soziala, afektibo-emozionalaeta haurren sormena bultzatzea da.

80ko hamarkadatik hona Haur etaLehen Hezkuntzako hainbat taldetanezarri dugun proposamen honen oina-rri teorikoa ikerketako hiru korrontehandiren ondorioetan datza. Lehenen-go eta behin, haurren jolasen ingurukoikerketen ondorioak; giza garapenera-ko funtsezko jarduera da, haurraren ga-rapen integralean eraginkortasunez

eragiten baitu, hau da, haurraren gara-pen psikomotor, intelektual, afektibo-emozional eta sozialean. Bigarrenik,portaera sozialaren aldeko ikerketenondorioetan oinarritzen da; hortik ate-ra dira garapen pertsonalaren eta sozia-laren hainbat faktoretan nolako onurakdituen heziketaren testuinguruan koo-peratzeak versuslehiatzeak. Eta hiruga-rrenik, sormenaren gaineko ikerketakdaude; ikerketa horiek haurraren sor-menaren garapenean entrenatzeakduen eraginkortasuna baieztatzen du-te.

Jolas kooperatibo eta sortzaileen

programetako jarduerek bi helburu na-gusi dituzte. Lehenengo, beren haz-kundean arazorik ez duten haurren ga-rapen integrala bultzatu nahi da, bere-ziki alderdi sozio-emozionaletan etasormenaren garapenean eraginez. Bi-garrenik, programa honek funtzio tera-peutikoa dauka, jolasaren esperien-tziaren bitartez lagunekin interakzioarazoak eta beren garapenean bestela-ko arazoak dituzten haurrak sozialki in-tegratzen direlako. Bi helburu nagusihoriez gain, beste hainbat zehatzagoere biltzen ditu programak.

Oro har, programako jolasek ko-

Maite GARAIGORDOBILEHUko PSIKOLOGIA FAKULTATEKO IRAKASLEA

Ainhoa DURÁHAUR PSIKOLOGOA

50 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Haurrengan jarrera gizatiarra, garapenemozionala eta sormena sustatzeko jolasen programak

Page 51: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

munikazioa, kohesioa, konfiantza etasormenaren garapena estimulatzen di-tuzte. Eta horren azpian elkarrekin jo-lastuz eta asmatuz onartzeko, errespe-tatzeko eta partekatzeko ideia dago.

Programa honetarako sailkatutakojolasek egiturazko bost ezaugarri dituz-te:

1- Parte-hartzea: jolas hauetan tal-deko guztiek parte hartzen dute, ez dainoiz inor kanporatzen eta ez du inorkirabazi edo galtzen. Xedea taldeko hel-buruak lortzea da, eta horretarako, tal-dekide bakoitzak beharrezkoa deneginkizuna du jolasaren barruan.

2- Komunikazioa: jolas guztiek tal-de barruko komunikazio prozesuakegituratzen dituzte.

3- Kooperazioa: jolas gehienek ha-rreman dinamika estimulatzen dute.Horrek taldeko helburua lortzeko elka-rri laguntza ematea dakar.

4- Fikzioa eta sormena: errealitateaedo egia “balitz bezala” jolasten da,hots, elefanteak, hegazkinak, piratakedo artistak... bagina bezala, eta ele-mentu berriak sortzeko estimuluak erekonbinatzen dira.

5- Dibertsioa, ondo pasatzea: jolashauen bidez haurrek taldekideekin po-sitiboki eta era konstruktiboan arituzondo pasa dezaten ahalegintzen gara.

Programak hainbat dimentsiotan(ahozkoa, dramatikoa, plastiko-kons-truktiboa eta grafiko-figuratiboa) ko-munikazioa, gizartearen aldeko porta-era eta sormena estimulatzeko 60 jola-sez osatuta daude. Programako ekin-tzak bi modulu edo talde handitan ba-natzen dira:

1- Komunikazioa eta gizartearen al-deko jarrera jolasak.

2- Sormen jolasak.Programa hau gelan ezartzeak hiru

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 51

fase eskatzen ditu: testaren aurrekoebaluazioa, jolas programaren ezarpe-na eta testaren ondorengo ebaluazioa.

Egin diren ikerketek enpirikoki fro-gatu dute jolas kooperatiboek eta sor-tzaileek garapenean duten garrantzia.Izan ere, haurraren sormenerako etagarapen sozio-emozionalerako balia-garri diren interbentzio psikohezitzai-lerako tresna ludikoak sistematizatzenditu.

Jolas kooperatiboekkomunikazioa,

kohesioa,konfiantza eta

sormenarengarapena

estimulatzendituzte.

Page 52: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

“Birziklatu plastika eta ingurunealotuz”.

Lehen Hezkuntzan, birziklatze zeinplastika arloan hutsunea zegoela etairakasleriaren formazio eskaerak ba-zeudela ikusita, tailer hauen ideia sortuzen.

Argi dago bai etxeetan eta bai esko-letan zabor asko sortzen dugula, eta gu-re haurrei zabor bakoitza bere eduki-ontzira botatzeko edota horrenbestezabor ez egiteko erratea soilik ez delanahikoa. Baina zabor horiei beste era-bilera bat ematen badiegu eta hainbatmaterial zein teknikekin diseinu pro-pio bat sortu, bi arlo hauek uztartuko di-tugu: birziklatzea eta plastika.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ira-kasleek beraien ikasleei modu prakti-koan (hau da, plastikaren bitartez) bir-ziklatzea zer den erakustea da gure pro-posamena. Beraz, ikastaroa erabatpraktikoa izango da eta esperimenta-zioa izango da oinarria. Modu horreta-ra, sortu ahala, materialen baliabideplastikoaz ohartuko gara eta hainbatteknika ikusiko ditugu.

Ikastaroaren edukiak honakohauek dira:

1.- Bolumena landu: egunkari pa-perarekin,komuneko paperaren kar-toiarekin eta plastikozko poltsekin.

2.- Maskarak egin:kartoizko kaxaeta arropa zaharrekin.

3.- Txotxongiloak eta pertsonaiak

sortu: latak eta plastikozko ontzi des-berdinekin.

4.- Objetuak (lanparak, mugiko-rrak, markoak eta abar): kartoia, on-tziak eta traste zaharrak erabiliz.

Horrekin guztiarekin bete nahikogenituzkeen helburuak hauek izangolirateke:

Amaia ZINKUNEGIARTE EDERRETAN LIZENTZIATUA

Birziklatuz sortu

Ines GEREKABIOLOGIAN LIZENTZIATUA

52 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Page 53: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

* Haurtzarotik birziklatzea modupraktikoan landuz, inguruneaz gehia-go jabetzea.

* Gaur egun bizi dugun “erosi etabota” kultura kontsumitzaile honetazhausnartzea.

* Botatzen ditugun objektuei erabi-lera berri bat emanez, bere balioazohartzea.

* Birziklatzean diseinu berriak lan-duz sormena zein trebetasuna susta-tzea.

* Birziklatzean sortzen diren arazotekniko zein estetikoei aurre eginez,plastika “kontzeptuan” sakontzea.

* Zabor artean, esperimentazioareneta jolasen bidez irudimena lantzea.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 53

Zaborrei beste erabilera bat ematen baldin badiegu eta hainbat

material zein teknikekin diseinupropio bat sortu, bi arlo hauek

uztartuko ditugu:birziklatzea eta plastika.

Page 54: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Ikastaro honetan, lortu nahi denazera da: Hezkuntza Berezian esku-har-tze musikalaren ikuspegi orokorra etaobjektiboa eskaintzea. Horretarako,hainbat lurraldetako hezkuntza premiabereziak dituzten pertsonengan txerta-tutako metodologiak hartuko dira kon-tuan.

Ondoren, hiru testuinguru aztertunahi ditugu, beraien ezaugarriak des-berdinduz: ezaugarri pedagogikoa, di-daktikoa eta kokapen fisikoa. Horrela,lehenik eta behin, eskolan aplikatzendiren errekurtso musikalen proposa-menak aztertuko dira. Horretarako,Euskal Herriko eta Espainiako eskole-tako adin desberdinetako ikasleen mu-sika saioak erakutsiko dira.

Bestalde, musika eskoletan hamarurtetan izandako esperientzia aztertu-ko da. Bertan, Down sindromea, buruatzerapena, garun paralisia eta autis-moa duten pertsonen garapena azter-tuko da, alderdi hauek zehaztuz: entzu-mena, psikolinguistika, tonuen bereiz-keta, erritmoa eta instrumentua jotzekogaitasunak.

Azkenik, beste lurralde batzuetakoesperientzia anitzak testuinguru etaegoera konkretu batzuetan aztertzekoaukera izango dugu.

Hezkuntza Bereziko ikasle eta ira-kasleentzat, musikako ikasle eta irakas-leentzat eta musika eskolako irakasle-entzat bideratutako ikastaroa da hona-ko hau.

Edukiei dagokienez, puntu haueklanduko dira:

- Egungo egoera ezagutzea eta az-tertzea: esperientziak, ikerketak...

- Munduan eskaintzen ari diren pro-posamen metodologikoak ezagutzea.

- Esku-hartzearen helburuak finka-tzea: orokorrak eta musikalak.

- Musika esku-hartzearen ezauga-rriak, baldintzak eta perspektibak iden-tifikatzea.

- Irakasleen eta ikasleen gaitasuneninguruan eztabaidatzea.

- Musikaren eta beste arloen artekoloturak aurkitu eta aztertzea:

o Arlo psikolinguistikoao Entzumen garapenao Soinuaren ezaugarriak, to-

Jose Ramon VITORIA ARRASATE MUSIKAL MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEA

HUHEZIko IRAKASLEA

Musika Hezkuntza Berezian

54 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Musikaren esku-hartzea Hezkuntza Berezian

Page 55: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

nuen eta erritmoen bereizketao Motrizitate fina eta interpre-

tazioa: instrumentu bat jotzeko

Erabiliko dugun metodologia prak-tikoa izango da. Edukiak eta proposa-menak eskaintzeko bideoa erabilikodugu euskarri nagusi moduan. Horre-gatik, behaketaren prestakuntza, etagaur egunean gauzatzen ari diren hain-bat esperientzien berri azaltzeko eta az-tertzeko aukera izango dugu.

Bestalde, eztabaida, oharpen etagogoeta-jolas dinamika bultzatu nahidugu, beraz, era aktiboan oinarritutakosaioak izango dira.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 55

HezkuntzaBerezian

musika lantzeko dauden

proposamenmetodologikoak

ikusiko dira.

Page 56: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Musikoterapia

Pilulak baino CD sendagarri baterostean ote datza kontu hau? Edoagian elkarrekin soinu egiterakoan sor-tzen den erresonantzia emozionala otedugu botika berria? Erantzuna, maisu-andereño, musikari edo azken melodiaeranskorraren txistuzale sutsu hori,erantzuna –Bob Dylan-ek zioskunez-haizeak daroa.

Baina haizeen orraziatik ez osourrun, ikastaro praktiko honetan, hainzuzen ere, abagune aparta izango duzugure soinuak komunikatu egiten duelakonturatzeko: ea, jakingo al zenuke zu-re giltzak soinuz soilik begiak itxita eza-gutzen? Eta atea nola itxi duen eta bereurratsen arabera, nor sartu berri den

etxean? Era berean, soinu-giro hutsezantzemango al zenituzke lekuak, egoe-rak, pertsonak…?

Musikoterapiak dioskunez, hiz-kuntza emozionala dugu musika, hots,gure psikismoaren partitura.

Eta partituraz ari garelarik, honatxikastaroaren gps-a:

Bat-batekotasuna landuz- Sormen soinu magmak: aulkiz, ka-

xez, eztarriz, musika tresnez...- Sormen oihartzunak.- Sormen melodiak: plakaz eta kani-

kaz, txirulaz, txistuz...

Entzumena landuz- Entzumen kinetikoa: tai-txia, tan-

goa, baltsa, rocka...- Entzumen tonikoa: besarkatera-

pia, masaje musikalak...- Entzumen bibroakustikoa: giza

txalaparta, dutxa fonikoak, akorde be-sarkadak...

- Entzumen akustikoa: hots pai-saiak, bidaia musikalak, bereizketa tin-briko eta tonalak...

Erritmoa landuz- Gorputz perkusioa: matematika

polirritmikoa, desfaseak, elipsiak...- Zapatarritmia mayumana.

Aitor ZENARRUZABEITIA MUSIKA IRAKASLEA, LOGOPEDA, MUSIKOTERAPEUTA,

PSIKOMOTRIZISTA ETA PSIKOPEDAGOGOA

56 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Musikadunak, musikazaleak eta musikagileak garenontzat

Page 57: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

- Mahairritmiatik danborretara.

Ahotsa landuz- Arnasketa-proiekzio teknikak.- Fonazio-entonazio teknikak.- Jolas prosodikoak: izen amildegia,

puxikaz...

Partitura landuz- Drama partiturak: filmetako soinu

bandak.- Ikono partiturak: somatogramak,

collagefoniak.- Notazio partiturak: ostinatoak me-

kano eran, erritmogramak mila tinbrez.- Pentagrama lurrean, horman, vel-

croz eta velledan.- Melodia eta harmonia Boomhac-

kers tutuz.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 57

Haizeen orraziatik ez oso

urrun,ikastaro

praktiko honetan abagune aparte

izango dugugure

soinuakkomunikatu

egitenduela kon-turatzeko.

Page 58: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Orain dela 35 urte sortu zuen bio-dantza Rolando Toro txiletar psikologoeta antropologoak. Gaixoekin egitenzuen lan eta haiekin esperientziak egi-ten hasi zen musika bitarteko hartuta.Musikak gaixoengan izugarrizko eragi-na zuela konturatu zen. Musika motabatekin oso euforiko jartzen ziren etabeste musika mota batekin oso depre-sibo. Beraz, musikaren bidez pertso-nak alde batera edo bestera bidera zi-tzakeela konturatu zen.

Pinocheten garaian Argentinaraegin zuen ihes. Gero Brasilera joan zeneta han sendotu zen biodantza.

Biodantzaren oinarrian musika,mugimendua eta bizipenak daude. Hi-ru elementu horiek batzen eta integra-tzen ditu.

Musika da haria, musikak bidera-tzen du biodantzako saioa. Musikak etaafektibitateak. Horrela, saioak bidemelankolikoa, ludikoa, bizia, geldoa,barnerakoia… har dezake.

Musikaren erritmora gorputza mu-

gimenduan jartzen da, mugimendu li-brean.

Eta bizipenak. Behin saioan barne-ratuta, bakoitzak bere bizipenekin etasentipenekin konektatzen du. Hori da,gainera, helburu orokorra. Izan ere, sa-rritan burua eta gorputza bakoitza berealdetik ibiltzen dira, elkarren arteko lo-turarik gabe. Eta gure eguneroko jar-dueran badute lotura. Esate baterako,norbaiten aurrean itxura segurua emannahi baldin badugu, baina gorputzakez badu segurtasun hori sentitzen, hala-xe adieraziko du, eta nabaritu egingoda gorputzak transmititzen duen segur-tasun falta hori. Biodantzak horrenkontziente egiten laguntzen du.

Gure barneko bizipenetan murgil-tzeak gure inkontzientean dugunare-kin konektatzera garamatza: gure mi-narekin, gure txikitako esperientzie-kin, gure handitasunarekin, gure inda-rrarekin… Hitz batean esanda, gure be-netako nortasunarekin konektatzen la-guntzen du biodantzak. Ez da panazea

bat, ez dauka forma erlijiosorik, bakoi-tzak bere barruari begiratzeko besteikuspegi bat da.

Ez da terapeutikoa eta bere helbu-rua ere ez, baina ariketak ondo eginezgero, terapeutikoa izan daiteke.

Biodantza taldean egiten da, eta ho-rrek ere badu bere garrantzia eta esa-nahia. Une batzuetan, barne munduansartzen garenean eta gure sentipenekinbat egiten dugunean, negar egiteko go-goa sor daiteke, edo besarkatua izate-koa. Taldeak horretan laguntzen du.Behar duenari babesa ematen dio.

Ikastaro honek bi zati nagusi izangoditu:

- Lehenengoa aktiboagoa izango daeta egingo diren ariketak horretarakoizango dira, aktibatzeko: oinez librekiibili, dantza librea, erritmo indartsuak,dantza tribalak… Ez da erraza bat-bate-an irekitzea eta hasieran gorputzakerresistentzia adieraz dezake. Gorpu-tza egokitu egin behar da.

Bixen ASTIASUINZARRAIRAKASLEA

Biodantza

58 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Page 59: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

- Bigarren zatia barnerakoiagoaizango da: pixkanaka-pixkanaka ba-rruko munduan sartzen joango gara:ariketa geldoagoak, lurrean etzanda,musika lasaiagoa, erritmo baxuagoa,ahots baxuagoa…

Hazi txiki batetik zuhaitz bat sor-tzen da, adarrak zabaltzeko eta kanpo-ra irekitzeko gaitasuna duen zuhaitza.Gizakiarekin gauza bera gertatzen da.Hazi txiki batetik sortu ginen eta zabal-tzen goaz. Biodantzak horretan lagun-tzen digu, barruko sentipenekin ko-nektatu eta kanpora zabaltzen. Gorpu-tza, sentipenak eta pentsamendua, de-na bat egiten du.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 59

Biodantzaren oinarrian musika, mugimendua eta

bizipenak daude.

Page 60: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Haurra inguratzen duen giroak era-bateko eragina izango du haren garu-naren garapenean.

Gaur egun badakigu, jakin ere, jaio-berria ez dela izaki pasiboa, eta haurra-ren gaitasunak lo egitearen eta jatearenmugak gainditzen dituela. Jaiotza-une-tik beretik, baita lehenagotik ere, sus-matu ezin diren gaitasunak erakustenditu.

Jaioberriaren larruazal-sentimenaez-ohikoa da. Heldu batek jasotzen di-tuen sentsazioak jaso ditzake, eta hotz-beroak, goxotasuna eta gogortasuna,leuntasuna eta laztasuna, itsaskorra etairristakorra, denak bereiz ditzake, baitapresioaren xamurtasuna ere.

Haur baten ukimen-sentsazioarensuspergarririk hoberena larruazalaz el-kar ukitzea da. Amak haurra, bere bula-rraren kontra jarrita, laztantzen duene-an, berehala etorriko zaio haurrari la-

saitasuna.Haur bat laztandu, edo masajea

emango badiogu, eskuaren presioakzenbatekoa izan behar duen ikasi be-har dugu. Laztan eztiegiek jaioberria as-per dezakete. Haurrek laztan leun bai-na energetikoak nahiago dituzte.

Reich-ek elkarrekiko mendekotasu-naz dioenaren arabera, haurrak lehe-nengo masajeak umetokiaren barneanbertan jasotzen ditu; ukitzailea, aldi be-rean, ukitua da.

Ukimena da garatzen den lehenengozentzumena (Ashley Montabu), eta,halaber, komunikazio bitarteko nagu-sia haurrarentzat. Haur guztiek suma-tzen dute ukituak eta mugituak izatekomodua. Haurrak sentsazio fisikoa lor-tzeko, gurasoek beharrezkoa den den-bora hartzea beren seme-alaba ezagu-tzeko modurik agerikoena da. Heldue-kin gertatzen den bezalaxe, pentsatzen

eta sentitzen dugunaren zati handi batgure eskuen bitartez adierazten dugu.Konfiantza eta segurtasuna modu irmobaina lasai batez helduz eta ukituz adie-razten ditugu; aitzitik, segurtasunik ezaeta antsietatea beso zurrunaz eta gogorhelduz. Beren seme-alabekin ukimenagaratzen eta kontaktu fisikoa lantzenduten gurasoek elkarrenganako aiseta-suna sortzen dute hasieratik beretik, etaaskoz ere zailtasun gutxiago dituzte tti-pitxoa baretzen. Beti daude haurrare-kin ukipenean eta horrek segurtasuna,konfiantza eta mendetasunik eza ema-ten dizkio haurrari, eta hori bere norta-sunean eta besteekiko harremanean is-latuko da.

Masajeak zirkulazio eta immunolo-gia sistemak suspertzen ditu, eta, hala-ber, bihotz taupadei, arnasketari eta di-gestioari laguntzen die. Haurtxoarengarapena suspertzen du eta, indartzen

Jose Ramon MAUDUITPSIKOLOGOA ETA PREBENTZIOAN ADITUA

Ukitu-sentitu-kokatu

Haurrentzako masajea

60 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Page 61: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

eta bere koordinazioa hobetzen doanneurrian, oreka ezin hobea ematen dio.Era berean, giharren elastikotasuna etaerresistentzia areagotzen ditu, jardune-an dagoenean, nahiz atsedenean dago-enean, erlaxatuta egoteko gaitasunahobetuz.

Haurtxoari maiztasunez masajeaemateak hura hobeto ezagutzeko, noladagoen jakiteko, eta ezerosotasuna,mina nahiz tentsioa sorrarazi ohi diotengorputz atalak ezagutzeko aukeraemango digu.

Haurtxoa lau hankatan edo oinezhasten denerako, masajea ematen zer-txobait jakitea oso baliagarria izangozaigu haurtxoak hartuko dituen kolpe-ak eta ikarak modu azkar eta eraginkorbatez arintzeko.

Nola egunez, hala gauez, txupeteak,manta bero eta leunek, eta haurrak be-sarkatzen dituen jostailuek beren ba-lioa dute; baina, egia esan, giza ukipenbero eta xamurraren, eta haurrak beha-rrezkoa duen konpainiaren ordezkoeskasak dira.

110. zenbakia. 2006ko uztaila • hik hasi • 61

Praktikarekin, zuen seme-alabekikoukipen premiak asetzen lagunduko di-zuen eginkizun intuitiboa bihurtuko damasajea. Gainera, haurraren osasunarieta garapen fisiko zein emozionalarionura asko ekarriko dizkie.

Haurrak bere inguruarekiko izangodituen trukatze guztiak harremanenmuskulatura ildaskatuan oinarritukodira, eta horren arabera, gizakiak berekortikalidadea egituratzen du (ArnoldCessel).

Muskulatura ildaskatu horretan, ga-rapen batekiko bilakaera historikoosoa erakusten duen gihar babesa sor-tzen da. Wilhem Reich-ek garapen on-togeniko hori kontuan hartu zuen. Gukautoerregulaziorako eman zituen ja-rraibideak aztertuko ditugu.

Familia-ekosistema, oinarrizko pre-bentzioa, gorputzaren eskema, eta gor-putz-kontrola aztertuko ditugu; hau da,psikomotrizitatearen oinarriak.

Ukitzea, sentitzea eta emaitza koka-tzea landuko ditugu.

Ukitu + sentitu = Kokatu

Laztanduakizan, sehaskan

kulunkatuakizan, ukituak

izan, masajeajaso: horiek

guztiak haur txikien elikagai

dira.

Page 62: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak

Arratsaldeetakosaioak

62 • hik hasi • 110. zenbakia. 2006ko uztaila

Arratsaldeko 16:00etanPedagogia Fakultatean

Saio libreak.Nahi duten guztientzat irekiak.

Uztailak 4, astearteaAnorexia eta bulimia. Zer egin dezakegu hezitzaileok? Elikadura portaeraren arazoak.

* Agurne JULDAIN. Psikologoa.* Maddi ARRAZOLA. Psikologoa eta elikaduran diplomatua.

Uztailak 5, asteazkenaAntzerkia eskolan“Niko eta Periko” antzezlana aurkeztuko dute eta ondoren elkarrizketa egongo da. Zer egin, nola, zertarako... antzerkia eskolan?

* Joserra FACHADO. Aktorea.* Dabid ERRASTI. Aktorea.

Page 63: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak
Page 64: 110. alea. alea.pdf · menaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdin-tasunak” daraman balioez. Gizaki iza-teak