1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 ·...

28
ELGOIBAR - 1131. zenb. XXVI urtea - 2019-09-27 Ekinez egina

Transcript of 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 ·...

Page 1: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ELG

OIB

AR

- 113

1. z

enb.

XXV

I urt

ea -

2019

-09-

27

Ekinez egina

1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1

Page 2: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

Osa

sun

gida

Osasun gida

1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 2

Page 3: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

IRITZIA 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik ira-garkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du beregain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adie-razitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Ando-negi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, AinaraArgoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEALeire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARIDIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika AD-MINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORA-TZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, IosuJuaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, EnetzEzenarro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Irati Agirreazal-degi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel,Iñigo Otaño INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 aleLEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Sarean aurkitutako hainbat bitxikeri-rekin nator gaurkoan.

- Bug eta Debug: Programa informa-tiko batek akatsen bat daukanean Bugbat daukala esaten dugu, eta akatsokaurkitu eta konpontzeko prozesuariDebug deitzen zaio. Ingelesetik literalkiitzuliz, Bug-ek “mamorro” esan nahi du.Itxura denez, 1967an, Grace Hopperizeneko Estatu Batuetako almirantebatek, bere Mark II ordenagailuak arazobat zeukala esan zuenean, teknikarieksitsa aurkitu omen zuten errele baten fun-tzionamendua oztopatzen. Debugatu zu-

tenean ordenagailua ongi fun-tzionatzen hasi zen.

- Birusak: 1983. urtean FredCohenek ordenagailuak kutsa zitza-

keen aplikazio bat garatu zuen, diske-teak erabiliz beste makina batzuetaraheda zitekeena. Bere asmoa ez zeninongo kalterik egitea: arrisku hauek erre-alak zirela eta noraino hel zitezkeen era-kutsi nahi zuen. Hurrengo urtean Birusinformatikoak: teoria eta experimentuakliburua argitaratu zuen, birus motak sail-katuz eta haien arriskua Segurtasun Na-

zional mailakoa izan zitekeela esanez.- Lehen bideojokoa: Askotan Pong

izan zela entzun badugu ere, itxuraz1962an Steve Russel delako batek Spa-cewar! izeneko joku bat garatu zuenMIT-ko beste ikasle batzuekin batera.Joko hau PDP-1 makina batean exekuta-tzeko garatu bazen ere, 2006an horre-lako makina bat birgaitu zenetik,Mountain Viewko ordenagailuen museohistorikoan jokatu daiteke. Dena den,badago lehen bideojokoa Pongen aurre-kari bat izan zela esaten duenik ere.

- Hizkuntza kopuruan hirugarren “he-rrialdea”: Gaur egun 698 hizkuntza in-formatiko daude kontabilizatuta. Hortaz,informatika herrialde kontsideratuko ba-genu, munduko hirugarrena izango litza-teke hizkuntza ezberdin kopuruaridagokionean: Papua Guinea Berrian836 hizkuntza ezberdin daude, eta bi-garrena Indonesia da, 700dik gora hiz-kuntzarekin.

Hainbat bitxikeria

ANDER SORALUZE

“Informatika herrialde kontsideratuko bagenu,munduko hirugarrena

izango litzateke hizkuntzaezberdinen kopuruari

dagokionean”

Informatikaria

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 3

Page 4: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

GUTUNAK

u GARDENTASUNAUdalak Aita Agirre eraikina birgai-

tzea erabaki zuen, eta horretarako4.200.000 euro aurreikusi zituen, hiruurtetan banatuta: 2017an, 1.000.000euro; 2018an, 2.600.000, eta2019an, 600.000. Birgaitze-lanek3.600.000 euroko (BEZik gabe) kostuaizan zuten enkante publikoan, eta azkenesleipenean 2.400.000 € bideratuziren (BEZik gabe). Gainera, eraikina-ren inguruko hirigintza-lana egin beharzen: esleipena 444,108 euroan ezarrizuten, eta higiezinen kostua, 138.000euroan.

2017ko ekainean hasi zituzten bir-gaitze lanak, 2.400.000 euroko eslei-penarekin eta 14 hilabeteko epearekin.Webgune bat jarri zuten abian, era be-rean, lanaren jarraipena egiteko.

2019. urte hasieran Udalak enpresaeraikitzailearen aurkako isuna iragarrizuen, baina isun hori benetakoa izanda ala Udal Gobernuaren esku-garbitzehutsa lanen atzerapenari erantzuteko?Ez dakigu zein den egoera zehatza.

Udal-hauteskundeak baino lehen,Udalak prentsaurreko bat eman zuenAita Agirre eraikina apirilerako amaitutaeta maiatzerako martxan egongo zelaesateko. Baina denbora pasa egin da,eta 27 hilabete geroago zabaldu dute.

Lanak egin diren denboran zifrak al-datu egin dira etengabe, eta, azke-nean, Udalak esan digu aurrekontua 3milioikoa izan dela baina, EHBildukadierazi du, 5 milioikoa izan dela. Ja-kingo al dugu noizbait kopuru erreala?.Erabateko gardentasuna eskatzen dioguUdalari. Ezinbestekoa da hiritarreklanen benetako kostua jakitea, hainzuzen ere aurreko legegintzaldiko aurre-kontuen inbertsioaren zatirik handienahartu duelako obra honek.

Elgoibarko Ahal Dugu-Podemos

u KOLDO LIZARRALDERI1989an ezagutu genuen elkar. Zen-

bat euri egin duen geroztik! 1990. urteanaurkeztu zenuen Convento de San Fran-cisco liburua, eta ordutik, sarri bilduginen. Zure liburuek eta jaietako egita-rauan argitaratzen zenituen artikuluekmarkatzen zuten gure bileren maiztasuna.Inurri bat bezalakoa zinen, artxiboan sar-tuta beti, jaso ezean galdu egiten den in-formazio horren bila, betirako ahazturangelditzen den horren bila. Historiarenerreskatatzailea zinen. Espazio faltagatikartikuluak mozten nizkizun nik, eta hase-rretu egiten zinen zu, baina azkenerakobeti iristen ginen akordiora. Bake gizonazinen.

Kaleren bati izena jarri behar zitzaio-nean, zuri galdetzen nizun, eta beti ze-neukan erreferentziaren bat, toponimorenbat... Jausoro, Basarte, Kurutzelaegi...Zenbat ordu eman zenituen gure historiaerrekuperatzen. Ordaina: zure liburua ar-gitaratzea. Horrekin konformatzen zinen.Kolaboratzaile fina, nekaezina... horrelasortu zen gure artean adiskidetasuna.Adiskidetasun heldu horietakoa. Isiltasu-nen gainetik, bai zuk eta bai nik bagene-kien elkarren laguntza izango genuela.Krisi pertsonalen sasoian, hor zeundenbeti. Nik ez dakit zure mailara egon nai-zen, zu oso handia zinelako.

Ezta, Mila? Gogoratzen duzu Koldo-ren arrebarenera Aranda de Duerora era-man ninduzuenekoa? Horregatik bakarrikmerezi izan du gure adiskidetasunak. Betigogoratzen naiz bidai hartaz. Ordukohartan ez zenuen historia erreskatatu, nibaizik. Baina hura gure harremanaren ha-siera baino ez zen izan, gure ibilien, baz-karien eta konfidentzien hasiera baino ez.

Ez zara agurtu, eta horrek min ematendu. Min handia ematen du. Baina behar-bada ez zegoen horretarako beharrik...Nirekin geldituko zara betirako, nire biho-

tzean, Milarenean, zure seme-alabenean,ilobenean eta maite zaituzten gainerakoguztien bihotzetan. Hain zinen etxekoa!Zure familia beste ezeren gainetik. Eta la-gunen laguna. Beti.

Otordu bat gelditu zaigu egin gabe.Milari tokatzen zitzaion sukaldatzea, etaegingo dugu. Biok jango dugu, bainaoraingoan zuri buruz hitz egingo dugubakarrik. Beraz, ez dugu guk biok baka-rrik bazkalduko. Kostako zaigu sinisteajoan zarela, baina gure oroimeneanizango zaitugu.

Koldo, eskerrik asko eman didazunguztiagatik eta Elgoibarri utzi diozun le-gatuagatik.

Blanca Salegi

u BALKOIAK APAINTZEKO LEHIAKETAREN HARIRA

Nire haserrea adierazi nahiko nukelehiaketaren arduradunekiko. Beraiekinharremanetan jarri naiz email bidez, etaez dut erantzunik jaso.

Gauza da lehiaketako oinarriak ezdirela bete, eta arrazoia jakitzea gusta-tuko litzaidakeela.

Saridunen izena uztailean emangozela eta sari banaketa ere uztaileanegingo zela ipintzen du oinarrietan. Nikdakidala, irailean jakinarazi dituzte ira-bazleen izenak eta sari banaketa ezdakit noiz eta non izan den, oinarrietanjartzen duen arren parte-hartzaileei noizeta non izango den argi esango zaiela.Partaide bezala uztailean galdetu nuen,eta ez nuen erantzunik jaso. Joan zenastean beste email bat bidali nien, etaerantzunik ez. Arrazoiren batengatikatzeratu bazen, ez da ezer gertatzen:parte-hartzaileei azaldu, eta kitto. Bainaoinarriak ez direnean betetzen azalpe-nak ematea da zentzuzkoena. Besterikgabe, zorionak irabazleei.

Aitor Sánchez Idigoras

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

4

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 4

Page 5: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ELKARRIZKETA 5

“Iazko June bainoapur bat hobea

izatea da aurtengo helburua”

u JUNE LOIDI ESKUBALOI JOKALARIA

June Loidi (Elgoibar, 2000) zeresana ematen ari da eskubaloian. Sanlon eza-gutu zuen eskubaloia, eta iaz Barakaldoko Zuazo taldeak fitxatu zuen. 19urte besterik ez ditu, eta eskubaloiko gorengo mailara iritsi da. Eta ez horibakarrik: Denboraldi amaieran Iberdrola Ligako defentsa onenaren sariajaso zuen. Ilusioz eta gogotsu ekin dio lehenengo mailako bigarren denbo-raldiari.

- AINHOA ANDONEGI -

w Noiz eta nola hasi zinen eskubaloian jokatzen?Elgoibarko ume guztiak bezala. Eskolaz kanpoko ekintzen artean

ballet-a, musika edo kirola izaten genuen aukeratzeko, eta nik eskuba-loia aukeratu nuen. Kiroldegira joaten ginen seniorren partidak ikustera,eta gustatzen zitzaidan. Sanlon hasi nintzen, eta badirudi aukeraketaona egin nuela. w Iaz jaso zenuen Zuazoren deia. Zerk animatu zintuen Sanlo utzieta ohorezko mailara jauzi egitera?

Sanloko entrenatzaileak animatu ninduen, batez ere. Esan zidan le-henengo mailan jokatzeko prestatuta ikusten ninduela eta Zuazorenaoso aukera ona zela. Berak nigan konfidantza osoa zuela esan zidan,eta behar nuen guztian lagunduko zidala. Pausoa ematea erabaki nuen. w Jubeniletatik lehenengo mailarako jauzia egin duzu. Nolakoa izanda egokitzapena?

Hasieran gogorra egin zitzaidan. Munduko txapelketa jokatzetik iritsinintzen zuzenean Barakaldora, eta ordurako taldea osatuta zegoen.Hilabete zeramatzaten elkarrekin entrenatzen ni iritsi nintzenerako, etataldea egina zegoen. Banekien jubeniletatik lehenengo mailarako al-daketa handia izango zela, baina uste nuena baino handiagoa izanzen. Hasieran oso galduta ikusten nuen nire burua, ez nengoen integra-tuta, eta taldeak ondo funtzionatzeko ezinbestekoa da jokalari guztiakbat eginda egotea. Taldekideen eta entrenatzailearen laguntzari eskerlortu nuen taldean nire lekua aurkitzea. Konfidantza osoa eman zidaten,eta behin taldean sartuta, denboraldiaz gozatzeko aukera izan nuen. w Zeintzuk dira zure indarguneak? Eta zertan daukazu hobetzekobeharra?

Nire indargunea defentsa dela esango nuke. Minutu gehiago jokatu

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 5

Page 6: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ELKARRIZKETA6

ditut defentsan, eta oso eroso sentitzen naiz. Erasoan, aldiz, ba-daukat zer hobetu. Jubeniletan hobeto moldatzen nintzen, alturaeta indarra baditudalako, baina lehenengo mailan hori ez danahikoa. Lehenengo mailan ni baino jokalari indartsuagoak etaaltuagoak ditut parez pare, eta hobetu beharra daukat. Egia esan,erasoan eta defentsan, bietan ditut hobetzekoak. w Sanloko jubenilen taldean ardura handia zeneukan taldean.Zein da zure papera Zuazon?

Defendatzeko rola daukat, batez ere. Erasoan ez daukat ho-rrelako pisurik, baina defentsan paper garrantzitsua jokatzen dut.Baina ni ez naiz beste inor baino garrantzitsuagoa. Jokalari guz-tiak eta gutako bakoitza gara beharrezkoak. Nik argi daukat lanegin behar dudala entrenamendu guztietan nire postua finkatzeko. w Zein nota jarriko zenioke zeure buruari? Eta, taldeari?

Iazko denboraldia zaila izan zen taldekide guztientzat. Osotalde gaztea geneukan, eta esperientzia falta zitzaigun. Partidetanesperientzia falta hori igarri egiten zen, eta urduritasunagatik galdugenituen zenbait partida. Beraz, zazpiko bat jarriko nioke taldeari.Nire buruari, berriz, zortziko bat jarriko nioke, espero ez nituenhelburu batzuk lortu nituelako, eta deialdi garrantzitsuetan sartunintzelako, besteak beste. Pozik nago egindakoarekin, eta esangonuke iazkoa errepikatzea zaila izango dela. w Denboraldi amaieran Iberdrola Ligako defentsarik onenarensaria jaso zenuen eta jokalari gazte onena izateko hiru finalis-ten artean sartu zinen. Zer sentitu zenuen?

Ez nuen espero inondik inora, eta sorpresa handia izan zenniretzat. Aipamen horiek guztiak ongi-etorriak dira, eta oso poziknago. Lanean jarraitzeko motibazioa eman dit, azken batean ikusidudalako lanak saria ekartzen duela. w Zein helburu dituzu aurtengo denboraldirako?

Ez zait gustatzen helburu handiegiak jartzea, ez badira lortzenfrustrazioak etortzen direlako. Beraz, iazko June baino apur bathobea izatea da nire aurtengo helburua: Erasoan eta defentsanhobetzea, eta poliki-poliki taldean ardura gehiago hartzea. Tal-

deari dagokionean, iazko postua hobetzea nahiko genuke. Aurtenhamabi talde bakarrik gaude gure multzoan, eta iazko postua lor-tuz gero, jaitsieratik bi postura geratuko ginateke. Beraz, iazkoesperientzia faltaren eraginez egin genituen akatsak zuzendu etapostu hobea lortzea da talde moduan aurtengorako daukagunhelburua. w Elgoibarren eskubaloirako afizio handia dago, baina, Bara-kaldon nola bizi dute eskubaloia?

Barakaldoko pabilioia oso handia da, eta jende asko etortzenden arren, harmailak betetzea oso zaila da. Orduan ematen dueskubaloiak ez daukala indarrik, baina ez da horrela. Jendeakbadauka zaletasuna, eta askok bizi dute eskubaloia. Iaz, esate-rako, Erreginaren Kopa Barakaldon jokatu genuen, eta orduanpabilioia bete egin zen. Hori ikusita argi geratu zen bai EuskalHerrian, eta baita Barakaldon ere badagoela eskubaloirako za-letasuna. w Nolako esperientzia izan zen Erreginaren Kopa etxean jo-katzea?

Sentsazio gazi-gozoarekin geratu ginen. Lan handia egin ge-nuen txapelketa prestatzen, eta lehenengo partidan kanporatu gin-tuzten. Gogorra izan zen taldekide guztiontzat. Baina etxeanjokatzearen esperientzia sekulakoa izan zen. Jende pila bat etorrizen gu ikustera eta animatzera, eta hori eskertzekoa da. Penaizan zen guk ez genuela erantzun nahiko genukeen bezala. w Espainiako selekziorako deia ere jaso zenuen. Nola asimilatuduzu hau guztia?

Hasieran ezin nuen sinistu nagusien Espainiako selekziorakodeitu zidatela. Umetatik telebistan ikusi izan ditut jokalari horiek,eta pistan beraiekin egongo nintzela pentsatzea bakarrik oso hun-

June Loidi Sanlo, Zuazo eta Euskadiko eta Espainiako selekzioekin.

“Sanlok erakutsi dit lanak duen garrantzia”

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 6

Page 7: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

kigarria egin zitzaidan. Egia esan ez dakit oraindik guztiz asimi-latu dudan. Aukera polita izan zen eta espero dut etorkizuneanhorrelakoak errepikatzea. w ‘Ezina ekinez egina’ irakurtzen dugu zure kamisetan. Zeresaten dizu Sanloren lema horrek?

Amore ematen ez duen klub bat garela erakusten du, beti au-rrera egiten duena. Nahiz eta partidak galdu, ez garela erorikoeta beti borrokan jarraituko dugula esan nahi du. Sanlok zerbaiterakutsi badit, lanak duen garrantzia izan da. Inork ez didalaezer oparituko eta lanik egin gabe ez dela ezer lortzen ikasi dutSanlon. Ni burugogorra naiz, eta entrenatzaileek pazientzia han-dia izan dute nirekin. Eta ikasi dut baita ere denok ditugula eguntxarrak, eta batzuetan gauzak ez direla irteten nahiko genukeenbezala, baina ezin garela horregatik behera etorri. w Eskubaloiak Elgoibarren daukan indarraren sekretua zeinda?

Ez dakit, baina sekulakoa da, eta Elgoibarren bizitakoa ezdut inoiz ahaztuko. Kiroldegia jendez beteta dagoela jokatzeaoso hunkigarria da, eta afizio hori beste herri askotan ez dago.Ez dakit zein den arrazoia, baina espero dut Elgoibarrek eskuba-loirako daukan zaletasunak urte askoan irautea. Sanlok lan han-dia egin du, eta harro egoteko modukoa da. Formatzeko etaikasteko harrobi ona da Sanlo, eta lan ona egiten dute. Kanpokotalde handiak ere Elgoibarko jokalariak fitxatzen hasi dira, etahori seinale ona da. w Zein leku betetzen du eskubaloiak zure bizitzan?

Nire denbora librearen zati garrantzitsua betetzen du, bainaez nik nahiko nukeena baino gehiago. Ikasten ere banabil, bainaeskubaloiaren eraginez batzuetan ezin izaten naiz klasera joan.Aukera garrantzitsua da niretzat, eta horrelakoak bizitzan behinetortzen dira eta aprobetxatu egin behar dira. Ikasketak ere ga-rrantzitsuak dira, baina horretarako gero ere izango dut denbora.w Espainiako selekzioak munduko txapelketa jokatuko du Ja-ponian. Han izango al zara?

Oso zaila ikusten dut. Iaz jokatu nituen pare bat txapelketaEspainiako selekzioarekin, baina baja bat betetzeko deitu nindu-ten, eta nire iturrien arabera, jokalari hori laster egongo da joka-tzeko prest. Baina haren ordezko izatea ere niretzako ohorehandia da. w ‘Guerreras’ deitzen diote emakumezkoen Espainiako selek-zioari. Nolako taldea da?

Talde serioa. Kantxatik kanpora oso atseginak izan dira denaknirekin, baina entrenamenduetan oso talde serioa da. Gogor en-trenatzen dira, eta horrek erakutsi dit mundu hau benetan zer den.w 2021ean Espainiak antolatuko du munduko eskubaloi txa-pelketa, eta horri begira, jokalari gazteekin entrenatzen ari daEspainiako hautatzailea. Zer iruditzen zaizu?

Ohore handi bat izan da niretzat errubera horretan sartu ahalizatea. Entrenatzaileek gertutik jarraitzen naute, eta iazko kontzen-tranzioetan ere asko ikasi nuen. Espainian maila handiko jendeasko dago, eta eurekin asko ikasten dut. 2021eko txapelketarako

nirekin kontatzea ondo egongo litzateke. w Gaur gaurkoz emakume bat bizi daiteke eskubaloitik?

Espainian oso zaila da. Niri gaur egun ematen dit bizitzeko,baina etorkizunari begira, argi daukat ikasketak amaitu behar di-tudala. Atzerrian batzuk bizi dira eskubaloitik, baina ez dira asko. w Prest egongo zinateke atzerriko talderen batera joateko?

Ikasketak amaitu bitartean behintzat, ez. Esan dudan bezala,eskubaloitik bizitzea oso zaila da eta une honetan ikasketak bu-katzea da nire helburua. Behin ikasketak amaituta, ez nizuke eze-tzik esango. Atzerrian zer dagoen probatzea gustatuko litzaidake.w Euskal selekzioarekin ere jokatutakoa zara, ia maila guztie-tan. Zer eman dizu?

Euskal selekzioa hirugarren familia bat da niretzat. Jende askoezagutu eta lagun onak egiteko aukera eman dit. Horietako batda orain Zuazon nirekin jokatzen duen Maddi Bengoetxea. Elka-rrekin jokatzen dugu, pisua konpartitzen dugu eta harreman osoona daukagu. w Zein da eskubaloiari lotuta daukazun ametsa?

Espainiako Guerreras taldean leku bat lortzea gustatuko litzai-dake, baina oso zaila ikusten dut momentuz. Oso gaztea naiz.Nire amets nagusia eskubaloitik bizi ahal izatea izango litzateke.Eta Olinpiar Jokoak ere hor daude. Jokalari guztien ametsa diraOlinpiar Jokoak, baina hitz potoloak dira horiek. Hasteko, sailka-tzea oso zaila da, eta gero taldean lekua lortu behar da, eta horiere ez da erraza. Esperientzia hori bizitzea sekulakoa izango li-tzateke, baina badakit oso zaila dela, beraz, ez badut lortzenez naiz behera etorriko. w Hamar urte barru non ikusten duzu zure burua?

Ez dakit! Ez zait gustatzen etorkizunera begiratzea, momentuabizitzea gustatzen zait, eta egunetik egunera ikusiko dut.

ELKARRIZKETA 7

“Elgoibarren bizitakoa ez dut inoiz ahaztuko”

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 7

Page 8: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

MOTZEAN

Ehun bat gaztek hartuko dute parte bihar Robotika Lehiaketan

Euskadiko Hezkuntza Robotika Txapelketaren hirugarren ekitaldia joka-tuko dute bihar Elgoibarren, eta 8 eta 16 urte bitarteko ehun bat gaz-tek hartuko dute parte. Ikastolako frontoian izango da, 10:00etatik

13:00ak ingurura arte. Edizio honetarako erronka berriak ezarri dituzte an-tolatzaileek, gazteen artean sormena eta irtenbide teknologiko berritzaileakgaratzeko gaitasuna sustatzeko. Elgoibarko Udalak sustatu du EuskadikoIII. Hezkuntza Robotika Txapelketa, Debegesa Garapen Agentziarekin lan-kidetzan, eta hainbat erakunderen laguntza jaso du ekimenak, hala nola,Spri, Gipuzkoako Foru Aldundia, S.D. Eibar Fundazioa, Laboral Kutxa etaEPC enpresa. Txapelketa Doplay robotika enpresak antolatu du.

Joan zen astean hasi zituzten Bolatokiko obrak, eta hiru hilabeteanamaitzea aurreikusi dute. Erdiko aldean dauden eskailerak kenduegingo dituzte, eta hor lortzen den espazioak harmailak izango ditu,kultur ekintzetan erabili ahal izateko. Udalak 161.072 euro jarrikoditu lanetarako. Elgoibarko Udalak 2018ko aurrekontu parte-hartzai-leen prozesuan aurkeztutako proiektuen artean boto gehien jasozuena izan zen Bolatokiko parkea eraberritzea proposatzen zuena,2.124 punturekin.

Hiru bat hilabetean amaitu nahi dituzte Bolatokiko obrak

Frankismoaren biktimak omendu zituzten joan zen asteburuan

Frankismoan kontzentrazio esparruetan edota kartzelanpreso izandakoak omendu zituzten zapatuan Elgoibarren,Olasoko hilerriko Kolunbarioan. Memoria historikoaren al-deko Elgoibar1936 taldeak antolatu zuen omenaldi-ekital-dia, eta Udal Txistulari Bandako kideek, MauxitxaTxarangak eta Haritz Euskal Dantzari Taldekoek parte hartuzuten, bai eta hainbat udal ordezkarik eta dozenaka herri-tarrek ere. Banan-banan irakurri zituzten Frankismoan presoegondakoen izen-abizenak, eta txaloka erantzun zuten eki-taldira batutakoek. Ekitaldia bukatzeko, lore eskaintza eginzuten Kolunbarioan. Domekan, bestalde, Zirardamendi-Aiastia fronte lerroan hildako gudariak omendu zituzten, Zi-rardamendin bertan. Aiastiako Murkaikupe frontoiarenatzean landatuta dagoen Gernikako arbolaren kimuari bi-sita egin eta gero, Zirardamendirantz jo zuten omenaldi eki-taldian parte hartu zuten lagunek. Bidean, lau gudarirengorpuak topatutako tokian lorak laga, eta Zirardamendikogurutzetxoan beste lore sorta bat laga zuten, han hildakogudarien omenez. 1936ko irailaren 25ean Arana Goiri ba-tailoiko hamalau gudari hil zituzten Zirardamendiko fron-tean, Mola jeneralaren tropen kontrako borroketan.

8

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 8

Page 9: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

MOTZEAN 9

Aita Agirre kultur jaia egingo dute urriaren 4an eta 5ean

Irailaren 17an zabaldu zuten Aita Agirre kulturgunea, eta da-goeneko martxan da, eta irekiera hori ospatzeko jaia urrikolehenengo asteburuan egingo du Udalak. Urriaren 4an eta

5ean izango dira ekitaldiak. Udal Musika Bandaren kalejirakzabalduko du egitaraua 19:00etan, eta ondoren, erraldoi etaburuhandiak irtengo dira, dultzaineroekin. 20:30ean AinhoaLarrañagak kontzertua emango du, eta haren ostean, Mauxitxatxarangaren kalejira izango da. 22:30ean Taupada antzerkitaldeak Buruak taup-taup antzezlana taularatuko du, eta23:00etan Mapping-a egingo dute. 23:15ean Hesian tal-deak kontzertua emango du. Zapatuan, berriz, ume eta nera-beentzako parkea jarriko dute, eta 19:00etan Betisuatxarangaren kalejira egongo da.

Pedro Luis Ajuriagerra argazkilariak sari bat irabazi du

Arabiar Emirerri Batuetan

Ongarri argazkilari taldeak antolatuta eta Euro-pako Kirol Herriaren izendapenaren barruan, kirol ar-gazkiak jarri ditu ikusgai Kultur Etxean Pedro LuisAjuriagerra (Muskiz, 1974) argazkilariak, Feel thesport izenburupean. 22 lan aurkeztu ditu guztira,denak kirolarekin zerikusia dutenak. Hilaren 13an za-baldu zuen erakusketa, eta bihar izango da erakus-keta ikusteko azken eguna. Ajuriagerrak hainbat sarieskuratu ditu bere ibilbidean, eta horien artean, bialdiz irabazi du Elgoibarko Kirol Argazkien lehiaketa.Aste honetan bertan, beste sari bat gehitu du bere cu-rriculumean. Arabiar Emirerri Batuetako Xposure Na-zioarteko Lehiaketan saritu dute, arkitektura atalean.Ia 15.000 argazkiren artean aukeratu dute berelana.

Hauteskundeetako propagandarik ez jasotzeko aukera dago

Espainiako Kongresurako hauteskundeak iragarri dituzte azaro-aren 10erako, eta hamabost bat egun aurretik hasiko dute alderdipolitikoek hauteskunde kanpaina. Herritarrek postontzian hauste-kunde kanpainako propagandarik ez jasotzeko aukera daukate. El-goibarren, Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan egin daitekeeskaera, eta Mendaron, aldiz, udaletxean. Herritar bakoitza bereNANarekin joan beharko da, eta inprimaki bat bete beharko du.Internetez ere egin daiteke eskaera, https://sede.ine.gob.es/opo-sicionPartidos/presentacion?lang=es_ES helbidean. Azken egunaurriaren 7a izango da.

Herentzia eta oinordetzari buruzko hitzaldia antolatu du Haizeak

Haizea emakume taldeak antolatuta, herentzia, oinordetzak etabanaketak nola egin behar diren azalduko du Elena Laka aboka-tuak, betiere, zuzenbidearen ikuspegia oinarri hartuta. Urriaren 2anizango da saioa, 18:30etik aurrera, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Erorikoak sahiesteko tailerra antolatu dute Jubilatuen Biltokian

Erorikoak sahiesteko tailerra antolatu dute 65 urtetik gorakoen-tzako. Urriaren 2an eta 9an izango dira saioak, Jubilatuen Biltokian.Interesatuek Osasun Zentroan edo Jubilatuen Biltokian (astelehen etaostiraletan 11:00etatik 12:00etara) eman dezakete izena.

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 9

Page 10: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

MOTZEAN

Antzinako ogibideei buruzko erakustaldia egingo duteurriaren 6an udaletxeko arkupeetan

Antzinako ogibideei buruzkoerakustaldia antolatu du ErremintaMakinaren Museoak urriaren6rako, Elgoibarko Udalaren etaForu Aldundiaren laguntzarekin. De-babarreneko profesionalen eskutikeskuzko grabaketaren teknika zuze-nean azaltzen duen erakustaldiaegongo da, eta honekin batera, ar-tisauek erabiltzen zituzten lanabe-sak eta lan amaituak ere ikusi ahalizango dira. Erakustaldiaren os-tean, 9-12 urte bitartekoentzako tai-lerrak egingo dituzte, doan.11:30etik 13:00etara izango da,udaletxeko arkupeetan.

Rockak hartu zuen Mendaroko Garagartza auzoa, zapatuan

Musikazalez bete zuen Gararock jaialdiak Garagartzako plaza za-patuan. Arratsaldean umeentzako eskulanak eta tailerrak egon zirenMandira Studio taldeak gidatuta, eta 17:30ean hasi ziren kontzer-

tuak. Zortzi musika taldek hartu zuten parte, bakoitzak berea eskainiz, eta ikus-leen musika gosea asetuz. Kontzertu akustikoak izan ziren batzuk,elektronikoagoak besteak, eta rock estilokoak beste batzuk. Denak desberdinaketa denak bereziak. Photocall bat ere jarri zuten, rockeroz mozorrotuta argaz-kiak ateratzeko. Giro eta musika ona ez ziren falta izan. Antolatzaileak gusturageratu dira aurtengo Gararock edizioak eman duenarekin, eta balorazio osopositiboa egin dute. Herriak bat eginda antolatutako jaia izan da, eta aurre-rantzean ere elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu dute.

Nuala elkartekoak zaldian ibili dira

Nuala Elkarteko neska-mutilak zaldian ibiliziren joan zen domekan, Lasturren. Zaldiak ukitueta garbitu zituzten lehenik, eta gero, zaldi gai-nean ibili ziren. Danobatek emandako diru-la-guntzei esker, beste pare bat saio ere egingodituztela esan dute.

Euskaltegietan izena ematekoazken egunak

Euskara ikasteko interesatuek azken egunakdituzte euskaltegietan izena emateko. Udal Eus-kaltegia Aita Agirre kulturgunean dago (943 742731 / [email protected]).AEK euskaltegia, berriz, Gabriel Krutzelaegi ka-lean dago (607 601 423 / [email protected])

San Roke jaietakoerrifaren irabazlea

San Roke jaietanjanariz eta edarizbeteriko orgatila zoz-ketatu zuten, eta JuanCarlos Larreategiizan da sariduna.

10

Arg.

: Jux

e

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 10

Page 11: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

SEMAFOROA

Anbulatorio aurreko igogailua askotan matxu-ratzen da: “Joan zen astean bost aldiz matxuratu zen igo-

gailua, eta jendea bertan harrapatuta geratu zen, denbora luzez.Azkenaldian sarritan matxuratzen da, eta horrek oztopo handiasortzen du. Igogailu hori asko erabiltzen du jendeak, ohitu egingara San Rokera joateko igogailu hori hartzen, eta erosketekin,ume aulkiarekin edo gurpildun aulkian San Rokera igotzea ez dabatere erosoa igogailua ez dabilenean”. Hirigintzako zinegotziakesan du San Bartolome jaietako zapatuan hondatu zutela igogai-lua erabiltzaile batzuek, eta ordutik arazoak eman dituela. Igo-gailuaren kabina aldatzeko asmoa dauka Udalak, eta horretarakoaurrekontua onartu dute dagoeneko, baina obra horrek hilabeteinguruan igogailua geldirik edukitzea eskatzen du, eta ondorioz,aldaketa hori noiz egin erabaki behar dute, ahalik eta kalte gu-txien eragiteko erabiltzaileei.

Maalako piboteak automatikoki ixten dira11:00etan: “Erdigunea trafikoarentzat itxi egiten da

11:00etan, eta autoentzako sarrera ixteko piboteak daude Ma-alan. Automatikoki igotzen dira piboteak, inolako seinale edozaratarik egin gabe, eta oso arriskutsua da. Joan zen asteanerori egin nintzen, eta ez naiz han erori den lehenengo herrita-rra. Uste dut seinaleren bat egin beharko lukeela piboteak igo-tzen hastera doanean”. Hirigintzatik esan dute mantentze lanakegiten dituen enpresarekin jarriko direla harremanetan, galde-tzeko ea posible den seinale akustikoren bat gehitzea piboteei.

Toletxegaineko igogailuaren parean harrizkobloke handi bat dago aparkalekuak kentzen:“Aspalditik dago harrizko bloke handi bat Gabriel Krutzelaegikalean, igogailuaren parean, eta aparkalekuak kentzen ditu.Jakin nahiko genuke zein den bloke horren funtzioa eta zergatikez duten kentzen”. Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, zebra-bidea gurutzatzeko orduan autoak datozela hobeto ikustekoipini zuten, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Santa Ana kaletik Antonio Arrillaga kaleradoan tuneleko lurra oso labainkorra da: “SantaAna eta Antonio Arrillaga kaleak lotzen dituen tunela oso hezeada, eta ondorioz, lurra oso labainkor egoten da. Jende askokirrist egiten du, eta oso arriskutsua da. Herriko beste gune ba-tzuk ere oso irristakorrak ziren eta Udalak egin zituen horrenkontrako tratamenduak. Uste dugu gune honek ere beharduela”. Hirigintza Saileko arduradunak esan du tunel hau eresartuko dutela tratatuko diren guneen artean.

11

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 11

Page 12: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

w Biak ere beteranoak zarete Topagu-nean. Zure kasuan, Elena, 2014tik le-hendakaria. Oraintxe laga duzu;zergatik?Elena Laka: Bost urte badira zerbait, eta-lagatzeko momentu bat badela uste dut.Bost urtean ibili naiz, ahal izan dudanneurrian, buru-belarri sartuta eta inplika-tuta, eta orain, badator beste lehendakaribat. Gauza berriak egingo ditu, eta aroberri bat dator. Nik uste dut nire lana egindudala, eta gizarte mugimenduetan alda-keta hauek gertatzea oso onuragarriadela. Pertsonez osatutako erakunde batda, eta nire ustez ezin da egonkortu per-tsona bat, ez delako ona. Nire lana egindut, oso-oso pozik egin dut, eta Euskaltza-leen Topaguneaz berba onak besterik ez

ditut esateko. Gainera, hau ez da nirelana. Hemen boluntario lana egiten dut,oso gustura. Uste dut aktibista moduanedozein pertsonari eskatu eta eman beha-rreko lan bat dela, eta, hala ere, jaso egi-ten da gehiago eman baino. Orain, KikeAmonarrizen eta bere zuzendaritza ba-tzordearen esku geldituko da dena. Nikaldamenetik lagunduko dut. w Pozik uzten duzu? Arantzatxoren bat?E.L.: Balorazioa, modu pertsonalean etaaktibista moduan, eta mugimendu mo-duan intentsoa eta positiboa izan da.Maila pertsonalean geratzen naiz izan-dako harreman guztiekin, bai gizarte mu-gimenduekin, eragileekin etaerakundeekin. Fase ezberdinak igaro di-tugu, baina guztiak emankorrak eta oso

aberatsak izan dira. Euskaltzaleen Topa-guneak jauzia eman duela uste dut.2014an, Mikel Irizar orduko lehendaka-riak zioen etorkizuna genuela irabazteko,eta uste dut pusketatxo bat irabazi dugula.Euskaltzaleen komunitatea erdigunera eka-rri dugu eta hartzen dihardugu lekua, etaez da inork ematen digulako, baizik etaguk egin dugulako jauzi hori. Baina orain-dik asko dago hobetzeko. Arantzak?Baita ere. Uste dut mugimenduaren kohe-sioan badagoela oraindik sakontzeko etalantzeko tartea. Nik izan ditudan mugaknire jardun profesionalagatik izan dira.Boluntario ibili naiz, eta 24 ordu ditu egu-nak, ez gehiago. Baina mugimenduak he-mendik aurrerako jauziak talde berriarekinegingo ditu.

“Euskaltzaleen komunitatea erdigunera ekarri dugu”

u ELENA LAKA ETA KIKE AMONARRIZTOPAGUNEKO LEHENDAKARIA ETA TOPAGUNEKO LEHENDAKARITZARAKO HAUTAGAIA

Elena Laka 2014ko apirila ezkero Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izan da eta kargua utzi egingo du. Euskaltzaleen Topaguneko le-hendakaritzarako hautagai moduan aurkeztuko da Kike Amonarriz, gaur, ostirala, Andoainen egingo den batzar nagusian. Hark hartukodu Lakaren testigua. Elkarrizketa osorik irakurtzeko: www.barren.eus

- MONIKA BELASTEGI (GOIENA) -

ELKARRIZKETA12

Arg.

: Dan

i San

chez

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 12

Page 13: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

w Nola hartzen duzu lekukoa, Kike?Kike Amonarriz: Ilusio handiz! Elenakesan duen bezala, bost urte hauetanberak lideratu duen mugimendu guztia ika-ragarria izan da. Jauzi ikaragarria emandela uste dut, ilusio handiz bizi izandugun jauzi bat, gainera. Aurreko lehen-dakari guztiek epe bat bete dutela ikusidut, eta beti gorantzako mugimenduan.Salto handi hori Elenarekin heldu da. Ba-tetik, mugimendua zabaldu egin da Eus-karaldiak ekarri duen guztiarekin. Eta ezbakarrik euskal komunitateak hartu duenprotagonismoa, baizik eta horrek aurretikzuen sukalde-lan guztia, elkarlanarenideia guztia, Euskal Herri osoan egin ahalizatea. Nire ustez, Elenarekin diskurtso al-daketa bat ere etorri da. Euskararen ingu-ruan hitz egiteko modu berri bat, etaElenak euskalgintzaren bilakaera hori guz-tiori irudikatu du. Orain, nik ilusioarekinhartuko dut, baina baita erantzukizunare-kin ere. Euskaraldiak euskalgintzaren era-gin ahalmena biderkatu du, etaelkarlanaren bidea sakondu egin beharda. Erronka, beraz, orain arte lortutakoazaintzea izango da.E.L.: Zu izango zara lehendakaria eta li-deratuko duzu taldea, baina sekulako lan-taldea dago Euskaltzaleen Topagunean.Zuzendaritza batzordetik hasita, lantal-deak, euskara elkarteetako boluntario etalangileak, hainbat herritan sortu diren Eus-karaldiko batzordeak... Jendetza ikaraga-rria dago momentu honetan, Euskal Herriosoan, sekulako lana egiten. Hau gizartemugimendu bat da, eta jende asko mugi-tzen da norabide berean.w Euskaraldia aipatu duzu, Kike. Usteduzue Euskaraldiak euskalgintzari eral-daketa ekarri diola?E.L.: Euskaraldia prozesu luze baten azke-neko begia izan da, nahiz eta jarraipenaizango duen gerora. Ez da horrelako ba-tean sortu. Euskaltzaleen Topagunean lanhandia egin da aurretik. Lehenengo, mu-gimenduaren barruan; eta gero, euskal-gintzako gainerako eragileekin,erakundeekin... Egin den lana, sortu dengiroa... horren ondorio izan da Euskaral-dia. Duela hamar urte Euskaraldia ezin

izango zen egin, ia seguru, beste egoerabatean geundelako. Egungo egoera zu-biena da, sareak egitearena. Eta elkarla-naren bitartez Euskal Herria euskalduntzeada helburua.w Hortaz, eragileen eta erakundeen ar-teko elkarlana benetakoa izan da?E.L.: Elkarlana edo zubigintza esaten du-gunean eta egiten ditugunean argazkiakhorren inguruan, ez gara bakarrik titularbatez ari, ez gara bakarrik argazki batezari. Horrek, barruan, benetako gauzatzeadu, eskuz esku elkarlanean gaudelakokonfiantza osoz. Erabat garrantzitsua dakonfiantza hori, norberak bere esparruagordez eta elkarlanean arituz. Horrek eka-rri ahal izan duena ikaragarria izan da,eta ondorioa Euskaraldia izan da. Zergertatu da? Elkarlan horren ondorioz sortudugula ariketa sozial bat eta 200.000 la-gunek eman dutela izena Euskal Herriosoan.

w Topagunearen azken lan-lerro nagu-sia Euskaraldia izan da, baina baditubeste batzuk ere. Bere jardueraren zatigarrantzitsu bat kultura eta aisialdiaizan da. Azken urteotako proposamenasko gazteei zuzendutakoak izan dira.Nola ikusten dituzue gazteak? E.L.: Arriskutsua da belaunaldi gazteakedozein orokortasunetan sartzea, ez baitagauza bera 13 urteko bat edo 20 urtekobat, edo herri bateko bat eta beste batekobat. Gazteek, oro har, hezkuntzan eus-kara jaso dute. Beraz, ia %100 euskaraulertzeko gai direla esan daiteke. K.A: Euskal Autonomia Erkidegoan etaNafarroako iparraldean, ia-ia ezagutza-ren unibertsalizazioan gaude, 25 urtetikbeherakoan. Nafarroako zona mistoaesaten zaion horretan ere, gazteen arteanezagutza nahiko altua da. Iparraldean,

oraindik kopurua txikia izan arren, badoahobetzen. Adin horietan potentzialitateikaragarria dugu.E.L.: Jende horri komunitate bat eskainibehar diogu. Gasteizko auzo baten eus-karaz ikasi duen eta euskara ulertzeko etahitz egiteko gai den ume batek ez badugero non erabili, alferrik ari gara. Hori da,beraz, gure komunitatearen zereginetakobat. Jende horri komunitate bat eskaintzea,aukerak ematea. Guk ezin ditugu derri-gortu bide bat aukeratzen, eurek eginbehar dute, baina guk ahalegina eginbehar dugu espazioak, bideak eta auke-rak eskaintzeko, haiek ikus dezaten eginduten esfortzu hori baliagarria dela. Bes-talde, gazteez hitz egiten dugu, bainamomentu honetan populazioak gehiagojotzen du goitik. Euskal Herrian, oro har,jendea nagusia da, eta gizartean eraginhandia duen jende heldu asko dugu. Ho-riei ere aukerak eskaini behar zaizkie gurekomunitatean aktibatzeko eta aktibistaizan daitezen euskararen munduan. K.A: Kezketako bat bada nola iritsi belau-naldi gazteetara, kontuan hartuta Euskal-tzaleen Topagunea mugimendu heldu batdela. Beraz, hor badugu barne hausnar-keta bat egin beharra gazte mugimenduhorri lekua egiteko, euren ahotsak entzu-teko eta protagonismoa emateko. Bainaaskotan entzun izan dugu nola lortu gaz-teek euskaraz egin dezaten. Duela gutxiirakurri nuen esaldi batek poztu egin nin-duen: "Nola lortu helduek euskarazgehiago egitea?". Gazte batek egin zuenekarpena izan zen. Horrek ikuspegi alda-keta bat datorrela esan nahi du, eta ikus-pegi aldaketa horrek esan nahi du: “Zuekzarete euskaraz hitz egiten ez duzuenakedo gutxi egiten duzuenak, eta hasi adi-bide ona ematen". Nire ustez, gure be-launaldiak bi erantzukizun handi ditu,euskaldunak ala erdaldunak izan. Batada ahalik eta euskara gehien egitea etabigarrena, baldintzak sortzea askoz ereeuskaldunagoa den belaunaldi berri ho-rrek euskaraz egin ahal dezan. Hor mezuindartsu bat dago entitateei begira, horre-gatik, oso itxaropentsu nago gazte mun-duari begira.

“Hau gizarte mugimendu bat da etajende asko mugitzen da

norabide berean”

- ELENA LAKA -

ELKARRIZKETA 13

Arg.

: Dan

i San

chez

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 13

Page 14: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ASTEKO GAIA14

Joan zen astean ondoezak eman eta aste-lehenean hil zen Koldo Lizarralde, 69 urterekin.Sortzez pasaiarra zen, Pasai San Pedrokoa,eta ikasketaz, historialaria eta etnografoa. Lankontuek ekarri zuten Elgoibarrera, 1981. ur-tean, eta geroztik, herriko hainbat elkarterenbueltan ibili da eragile lanetan. Gorputz-arimasaiatu da herrigintzan, eta horregatik, harenheriotza Elgoibarrentzat galera handia izandela nabarmendu dute orrialde hauetara eka-rritako lagun guztiek. Eguaztenean izan zenharen aldeko hileta-elizkizuna San Bartolomeparrokian eta ez zen eskaintza berezirik faltaizan. Parrokiako abesbatzak hainbat kantuabestu zituen haren omenez, eta Haritz dantzataldekoek agurra dantzatu zioten irteeran, etaarkua ere egin zioten.

Koldo Lizarralde hil da, historialaria eta etnografoa eta Elgoibarko herrigintzan eragile nagusia izan den gizonau

Elgoibarri buruz gutxik jakingo zuten Koldo Lizarraldekbeste. Historialaria eta etnografoa zen, behatzaile fina,baina batez ere, herria egiten dutenetakoa zen. Jose

Migel Barandiaran antropologo, etnografo eta apaizak (Ataun,1888-1991) Euskal Herriko ohituren eta bizimoduaren berri ja-sotzeko sortutako Etniker taldeetako kidea zen, eta Euskal He-rriko Kulturaren Atlas Etnografikorako landa lana egin zuenElgoibarren, 1988az geroztik. 1989. urtetik, gainera, EuskoIkaskuntzako kide ere bazen. Euskal Herriko gizarte-erronkeierantzun globalak eta bateratzaileak emateko sortu zuten EuskoIkaskuntza Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta NafarroakoForu Aldundiek, 1918an, eta kezka hori bere egiten zuen Liza-rraldek. Era berean, Erroten Kontserbaziorako eta IkerketarakoElkarteko (A.C.E.M.) kidea ere bazen, 1998az geroztik, etamakina bat artikulu idatzi zituen, Atlas Etnografikorako, Euska-lerriaren Adiskideen Elkartearen Buletinerako, Eusko Ikaskun-tzako Sailetako Koadernoetarako edota Elgoibarko jaietakoaldizkarirako, besteak beste. Argitaratu zituen liburuak ere askodira. Azkena iazko abenduan plazaratu zuen: Club DeportivoElgoibar 1917-2017. Urteak egin zituen ikertzen eta ikertuta-koa dibulgatzen, eta egiteko horretan harreman estua izan zuenazkeneko hogeita hamar bat urtean Blanca Salegi ElgoibarkoKultura teknikariarekin. Eta ez du ahazteko Salegik. “1990. ur-tean argitaratu zenuen Convento de San Francisco liburua, eta

geroztik sarri bildu ginen. Zure liburuek eta jaietako egitarauanargitaratzen zenituen artikuluek markatzen zuten gure bilerenmaiztasuna. Inurri bat bezalakoa zinen, artxiboan sartuta beti,jaso ezean galdu egiten den informazio horren bila, betirakoahazturan gelditzen den horren bila. Historiaren erreskatatzaileazinen. Espazio faltagatik artikuluak mozten nizkizun nik, eta ha-serretu egiten zinen zu, baina azkenerako beti iristen ginen akor-diora. Bake gizona zinen”, idatzi dio Salegik agur-idatzian.Lizarralderen jakintza eta laguntzeko prestutasuna azpimarratuditu Salegik. “Kaleren bati izenen bat eman behar zitzaioneanere, beti zeneukan proposamen bat, toponimoren bat: Jausoro,Basarte, Kurutzelaegi... [...]. Eskerrik asko, Koldo, eman didazunguztiagatik eta Elgoibarri utzi diozun legatuagatik”.

Eta handia da idatziz utzitako legatua. Zenba ezin beste ar-tikulu eta dozenatik gora liburu: El convento de San Francisco(1989), Apuntes etnográficos de Elgoibar 1. parte (1994), El-goibar, los trabajos y los siglos (1995), El hospital de San Lá-zaro y la ermita de la Magdalena (1995), Fiestas popularesde Elgoibar (1996), Apuntes etnográficos II. Ritos de pasaje(1997), Elgoibar dantzan (1999), Las ermitas de Gipuzkoa(2000), Elgoibar y sus molinos (2001), El viejo frontón de Ka-lengoien 1751-2003. Apuntes de la historia de la pelota enElgoibar (2003), Gure Bide Elkartea 1959-2009; eta azkena:Club Deportivo Elgoibar 1917-2017 (2018)...

- AINARA ARGOITIA -

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 14

Page 15: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ASTEKO GAIA 15

Herrigintzari egindako ekarpena_______________Beste ezeren gainetik, baina, militantea zen Koldo Lizarralde.

Herriko hainbat kultur eta kirol elkarte eta taldetan ibili zen lanean,eta haren lanerako prestutasuna eta eskuzabaltasuna nabarmendudituzte ezagutu zuten guztiek, bai eta geuk ere, BARRENek eskatubestetan eman ziolako Lizarraldek bere onena proiektu honi, betieskuzabal. Gure Biden, Trinitateetako danborradan, C.D. Elgoi-barren, Haritz Euskal Dantzari Taldean, Altzolatarren Dorretxea Zi-gilu Elkartean, Parrokiako abesbatzan, Etxegina santa eskekotaldean, Kale Kantariak taldean... arrastoa laga du Lizarraldek.

C.D. Elgoibarren Mendeurreneko Batzordean, esate baterako,buru-belarri aritu da azkeneko lau urte pasatxoan Lizarralde etaJuan Mari Iriondo batzordekideak hitz onak baino ez ditu laguna-rentzat. “Inurri lana egin du guretzat. Konta ezin beste ordu emanditu artxiboetara joan-etorrian, eta berak bakarrik egin zezakeenlana egin du. Batzordean beti egon da lanerako gogoz, lagun-tzeko prest. Gizon langilea izan da Koldo, hitzekoa, eskuzabala,gertukoa eta alaia. Batzordean, liburua idazteko ardura eman ge-nion berez, baina bere beharra izan genuenguztietan erantzun zuen, libururako lanekineta etxeko ardurekin gainezka ibili arren. Klu-bean, baina, ez zuen bestelako ardurarikizan sekula, nik dakidanez”. Estimutan zuen,hala ere, C.D. Elgoibarren familiak. “Egin-dako lan izugarria aitortu eta gure esker onaagertu baino ezin dugu egin”, esan du JonBasurto presidenteak. Hain zuzen ere, C.D.Elgoibarren mendeurrenaren harira kolabo-ratu zuen azkenekoz Altzolatarren DorretxeaFilatelia Elkartearekin ere, iaz. “Urtero herrikoelkarte edo gairen bat omendu ohi dugu zigilu erakusketan etabeti jotzen genuen berarengana galdezka. 2016an, San Barto-lome parrokian lehenengo meza eman zuteneko 300. urteurrenariburuz idatzi zigun, 2010ean, Udal Musika Bandaren 125. urte-mugari buruz eta 2009an, Zubi Ondo eta Gure Bide elkarteen50. urtemugen inguruan. Sekula ez zigun Koldok ezetzik eman”,gogoratu du Jose Mari Etxaniz elkarteko buruak.

Gure-Bide elkarteko bazkide zen Koldo Lizarralde. San Barto-lome bezperan jokatu ohi den Etxaniz Memoriala txirrindulari las-terketako antolakuntza taldekoa zen, eta makina bat ordu emanizan zituzten elkarrekin Manu Condek eta biek. “Lagun maitagarribat galdu dut. Koldoren heriotza galera handia da Elgoibarren-tzat. Inork ez dizu bestelakorik esango”, dio. Gure Biden, SanBartolome parrokiako abesbatzan eta Etxegina santa eskeko tal-dean elkarrekin ibili dira urteetan Lizarralde eta Conde, eta hun-kituta hitz egin du. “Hartueman handia geneukan, eta gurean,etxekoa zen. Koldorekin dena zen erraza. Edozer gauzari heltzenzion, laguntza eskatuz gero. Gizon arduratsua zen, eta oso-osometodikoa lanean. Etxaniz memorialeko ibilbidean aldaketarenbat egin behar genuela esan eta ez zuen ibilbide osoa errepasatu

arteko onik izaten. Dena ondo zegoela ziurtatu behar zuen. Gi-puzkoako Txirrindularitza Federaziora ere makina bat ostera egingenituen elkarrekin, eta paper artean zenbat ordu ez ote ditupasa! Gizon jakintsua zen”.

Parrokiako abesbatzan egin zuen lagun Nieves Loiola abes-batzakideak. Haren kanturako afizioa eta “ikasteko gogo bizia”nabarmendu ditu Loiolak. “Ausarta zen, beti aurrera egiten zuena,eta hori abesbatza batean oso garrantzitsua da, kikiltzen denakez duelako bere ahotsaren onena ematen”, gehitu du. Kantuakbizi zuen Lizarralde, eta ahal zuen guztietan irteten zen kalerakantura Kale Kantariak taldekoekin ere. Hunkituta hitz egin du Ana-bel Irusta Kale Kantariak taldeko arduradunak ere. Duela hamarbat urte sortu zuten Kale Kantariak taldea eta sustatzailetako batizan zen Lizarralde. Geroztik, talderako pieza ezinbestekoa izandela dio Irustak, eta biharko emanaldia berari eskainiko diotela.“Bera ez balitz lagata neukan nik. Dena uzteko egon naizenetanere, beti animatu nau jarraitzera eta beti izan dut gertu laguntzeko.Osasunez makalago ibili denean ere, ez dit sekula hutsik egin.

Edozein lani heltzen zion. Gizon ona izan daKoldo, gizon apala, zaratarik ateratzen ez du-tenetakoa, alaia, baikorra eta talde giroa sor-tzekoa, behin ere ez liskarretan galtzekoa. Ezdakit bizi zen artean behar beste eskertu dionElgoibarrek gure herriaren alde egin duendena”. Bat dator Juan Carlos Arrieta ere, KaleKantarien sustatzaile taldekoa. “Nekez topa-tuko dugu Koldo moduko beste bat”. Kanturakozaletasunak eta Euskal Herriko usadioari eutsinahiak eraman zuen Etxegina taldera ere Li-zarralde. Aspaldiko laguna zuen Jon Peli Uri-

guenek, esaterako. “Etxeginan beti izan dugu harreman onaKoldorekin; taldeko bat zen. Gizon inplikatua zen, leiala, laguna,eta alaia. Talderako lagun ona”.

Euskal Haritz Dantzari Taldean ere estimutan zuten oso KoldoLizarralde. “Beti izan dugu ondoan. Beti egon da edozeini lagun-tzeko prest, eta guk urriaren 6an egingo dugun ezpata dantzaere berari esker egiten da. Gizon umila zen, lanerakoa”, azpima-rratu du Jon Lizarraldek. Elgoibar Dantzan (1999) libururako egin-dako lana eta bereziki Errosarioko Ama Birjinaren egunean zeinSan Bartolomeren omenezko festetan Elgoibarren XVI. mendeanegiten zen ezpata dantza berreskuratzeko egin zuen lana nabar-mendu ditu Lizarraldek hilberriak dantza taldeari egindako ekar-penetik. “Bera etorri zitzaigun taldera ezpata dantzaberreskuratzeko kontuarekin, eta hasi ginen batzen Jose Inazio Sa-rasua zena, Juan Antonio Urbeltz, bera eta laurok. Baina lehen ti-rakada Koldok eman zuen”. Eta Koldo Lizarraldek berak ere partehartu izan du Errosarioko ezpata dantzan, arkabuzero lanetan.“Egiten dugun dena herriarentzat egiten dugu guk, nork bere tal-detik, eta esan dezakegu pertsona on-on bat galdu duela Elgoi-barrek”, gehitu du.

“Gizon langilea izan da Koldo,

hitzekoa, eskuzabala,

gertukoa eta alaia”- JUAN MARI IRIONDO -

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 15

Page 16: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ELKARRIZKETA16

Elgoibarko bertso-eskolan hasi zen umetan bertsotan, Angel Ugar-teburu maisu zuela, eta Bergarako bertso-eskolan jarraitu zuengero. Geroztik, bertsotan nahiz aurkezle lanetan aritu da Irati Agi-rreazaldegi (Elgoibar, 1977) bateko eta besteko bertso-saioetan,baina bere ekarpena ez da mikrofono aurrean egindako lanera mu-gatzen. Lan isilagoan ere ari da Bertsozale Elkartearentzat, Gipuz-koako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaileen taldera batu zenetik.Domekan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirene-tako azken aurreko saioa jokatu dute Elgoibarren (Herriko Antzo-kia, 17:00etan), eta txapelketa aitzaki hartu dugu gai-jartzaileenlanaz hitz egiteko.

w Noiz hasi zinen bertsotarako gaiak jartzen?Elgoibarko Izarrak antolatzen duen Eguberrietako bertso-saio-

rako jarri nituen lehenengoz gaiak, taldean. Estreinako aldia noizizan zen ez naiz akordatzen, baina gai-jartzaile moduan egin-dako lehenengo lanetakoa izango zen hura. Sasoi beretsuan, Ber-garako bertso-eskolan nenbilela, jarri nituen gaiak han ere bestesaioren batzutarako eta aurkeztu ere egin nituen bertso-saioren ba-tzuk, baina Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaileen tal-dera duela hamabi urte batu nintzen. Lau urtez behin izaten daGipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta geroztik, hor dihardut. Bi-tarte horretan, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarakogaiak lantzen ere ibili gara, horko gaiak ere gure taldean sortzenditugulako [Urtero egiten da Eskolarteko Bertsolari Txapelketa]. w Isilpean gelditzen da askotan gai-jartzaileen lana, bainazuek gabe zaila da saio bat aurrera ateratzea. Gai-jartzaileenlana erabakiorra al da?

Ez nuke esango erabakiorra denik, azkenean bertsolaritzabat-batekoa delako eta bertsolarien lana ere hor dagoelako,baina egia da saio ona izateko aukera handitzen duela gai-jartzaileak bere lanak ondo eginda eramateak. Saioetara ber-tsolariei entzutera doa bertsozalea, eta gu saiatzen gara bideajartzen bertsolariak bere onena eman dezan oholtzan, eta iru-

ditzen zait bertsozaleak gero eta gehiago baloratzen duelagure lana ere.w Nola sortzen dituzue gaiak?

Iturri askotatik edaten du gai-jartzaile batek. Esango nuke gai-jartzailearen lana eta ardura badela aktualitatea jarraitzea, etajarraitzen dugu. Gai baterako aitzakia, baina, edonon topa ge-nezake. Izan daiteke gure inguruko norbaiti gertatutako zerbait,herrian bolo-bolo dabilen kontu bat, bertso-saioren baten irten dengairen baten moldaketa... Koadernotxo batekin ibiltzen naiz nitxapelketako garaian eta bururatzen zaidan guztia apuntatzendut, koadernoan ez bada, sakelako telefonoan, hori beti aldeanerabiltzen dut-eta. Ideia solteak izaten dira, eta horiei forma ema-tea izaten da bigarren lana. Gure taldean hamabost bat lagungara. Ez gara denok bertsotan ibilitakoak, baina bai bertsozaleaketa bertsolaritzaz oinarrizko bat dakigunak, eta badakigu bertso-lariari beti laga behar diogula tartea eta aukera gaien inguruaniritzia emateko. Horregatik, saiatzen gara gaien abanikoa ahaliketa zabalena izan dadin. Baina esan bezala, taldean lanbide ez-berdinetako lagunak gaude, nork bere ingurua dauka, nork bereikuspuntua eta nork bere inspirazio-iturriak, eta normalean, ez dagairik falta izaten. w Txapelketa baino zenbat aurretik hasten da zuen lana, etanola antolatzen zarete?

Txapelketa maiatzean hasi zen, Gipuzkoa Bertsotan sailkapenfasearekin, eta ordurako hasi ginen gaien zakua betetzen. Horiizaten da gure lehenengo lana: zakua betetzea. Horretarako, gu-tako bakoitzak bere gai zerrenda eramaten du bilerara. Izan dai-tezke bururatutako puntu guztiak edo saio bakar bateanbertsolariek egin behar dituzten ariketa guztietarako propio lan-dutako gaiak, baina denak jendeaurrean aurkezteko moduan lan-duta eramaten ditugu. Txapelketa hasi baino hiru bat hilabeteaurretik hasten gara zakua betetzen. Hilean behin batzartzen

- AINARA ARGOITIA -

u IRATI AGIRREAZALDEGIBERTSOZALEA

“Saiatzen gara bideajartzen bertsolariakbere onena emandezan oholtzan”

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 16

Page 17: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ELKARRIZKETA 17

gara, eta hor ikusten dugu eraman ditugun gaiak balekoak direnedo ez. Gero, behin txapelketa hasita, astero-astero biltzen garaVillabonan. Ez pentsa erraza izaten denik gai bat nola aurkeztuadostea. Jendeak pentsa dezake fase bakoitza hasterako gai guz-tiak prest dauzkagula, baina hori ez da egia, txapelketa hasterakozakua beteta izaten dugun arren, gaiak astean-astean fintzen di-tugulako, eta gertatzen delako ariketa jakin batzuetarako gai be-rriak sortu behar izatea ere, behar beste ez dauzkagulako.w Zein irizpideren arabera erabakitzen dituzue gaiak balekoakdiren ala ez?

Gaiak kanturako bidea eman behar dio bertsolariari, eta iriz-pide nagusia hori da: ezin du itxiegia izan, ezin zaio gaia bide-ratuegi eman. Ofizioko ariketan bi bertsolari aritzen dira, eta gaiajartzeko orduan kontuan hartu behar da biek izan behar dituztelapostura ezberdinak arrazoitzeko beste aukera. Baina gauza askohartu behar dira kontuan: gaiak ez errepikatzea, bertsolari batibeti rol bera ez ematea... Nolanahi ere, gertatzen da guk gaibati kanturako mila bide aurreikustea eta gero bertsolari guztiekbide beretik jotzea ere. Bertsolaritza bat-bateko jolasa da, etaonerako zein txarrerako, aurreikuspenak ez dira beti betetzen. Ho-rregatik, saioen ondoren, eta zer esanik ez txapelketa ondore-nean, beti egiten da balorazio bat, eta hor oso kontuan hartzenda bertsolarien iritzia, bai eta entzuleena ere. w Txapelketan gai serioegietarako joera dagoen ustea oso za-balduta dago. Zer diozu?

Ez nago horrekin ados. Gaiak askotarikoak izaten dira etaumorea egiteko aukera ere ematen dute, baina bertsolariak era-bakitzen du gero zer eta nola kantatu. Egia da, neurri txikietan,beti izaten duela bertsolariak umorerako joera handiagoa eta guere saiatzen garela horretarako bidea ematen, baina orokorreangai guztiek ematen dute batetik edo bestetik jotzeko aukera. w Mikrofono aurrean ibilitakoa zara. Non sentitzen zara ero-soago: aurrean ala atzean?

Atzean. Bertsotan jarraitu izan banu, ez dakit zer eran-tzungo nizukeen, baina atzean beti ibili naiz lasaiago. Orainmomentuan jarri ere ez nintzateke egingo mikrofono aurrean.Gai-jartzaileen taldera batu nintzenetik aurkezle lanak ereegin ditut 2007ko eta 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketetako saioetan, baina orain, ez. Gai-jartzaileon arteanoso talde-giro eta lan-giro ona daukagu, eta ikaragarri esti-matzen dut hori. 18:00etan hasi eta 23:00ak arte luzatuizan dira gure bilera batzuk, baina giroa hain da ona, gus-tura aritzen garela. Eztabaidan luzatzen gara, baina hase-rrerik ez dugu izan gaur arte, eta bilera guztiak mokadutxobatekin bukatzen ditugu. w Gai-jartzaile batek nola bizi ditu saioak? Bertsolaria kantuanhasterako hasten da zuen burua ere lanean?

Ez, nirea ez behintzat. Ni saioetara entzutera joaten naiz, go-zatzera. Ikusten ditut entzule batzuk koadernoa eskuan hartu etahau edo beste apuntatzen, baina ni ez. Ez naiz epaile papereanjoaten saioetara, jakin ere ez nukeelako egingo zer epaitu.

“Gaiak ezin du itxiegia izan, ezin zaio bertsolariari gaia

bideratuegi eman”

FINAL-ZORTZIRENETAKO SAIOA ELGOIBARREN(Irailak 29, 17:00etan, Herriko Antzokian)

Bertsolariak:

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi(Orio, 1981)

Unai Gaztelumendi Arandia(Añorga, 1988)

Endika Igartzabal Murua(Gabiria, 1991)

Jokin Uranga Isuskiza (Azpeitia, 1980)

Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992)

Eñaut Martikorena Lizaso(Hernani, 1995)

Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Uranga bertso irakasle ibili izandira Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetan. Irati Agirreazal-degi eta bertsotan jardungo diren bi horiez gain, bada Elgoiba-rren laugarren lagun bat Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarekinlotura estua duena: Eneritz Azkue epaimahaikidea.

Aurkezlea: Ane Ezenarro Beristain (Eibar, 1991)

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 17

Page 18: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

X. URTEURRENA

Ane Perez Alberdi2009-09-23

Hamar urte, hamar malko,hamar irribarre, hamar istorio.

Berriz elkar ikustekohamar pauso gertuago.

Besarkada bat, gure pirata

I. URTEURRENA

Jose Horrillo Rayo2018ko irailaren 25ean hil zen, 66 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, domekan, irailaren 29an, 12:30eanMendaroko Garagartzako elizan. Joango zaretenoi, aldez aurretik eskerrak.

Beti gogoan zaitugu. Etxekoak

I. URTEURRENA

Enrike Etxaniz Osoro“Munaundi”

2018ko irailaren 30ean hil zen, 79 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan, irailaren 29an, 12:30ean Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Maria Asun Otaegi Iriarte 2019ko uztailaren 22an hil zen, 67 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 18

Page 19: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

KULTURA 19

Hizkuntza gutxituei buruz hausnartzeko Erasmus+ jardunaldietanparte hartuko dute Elgoibarko zortzi ikaslek

Europako Batasunaren testuinguruan,hizkuntza gutxituei buruzko Erasmus+ egonaldiak antolatu dituzte hain-

bat euskal erakundek, eta zortzi nerabe ir-landarrek eta hogeita lau nerabeeuskaldunek hartuko dute parte, tarteanzortzi elgoibartarrek. Ane Beitia Elgoi-barko alkateak, Maialen Gurrutxaga Haureta Gazteen Sustapen zinegotziak etaUdaleko Euskara eta Gazteria sailetakoarduradunek azaldu zuten egitasmoaeguaztenean, eta bertan parte hartukoduten 8 elgoibartarrak aurkeztu zituzten:Unax Aseginolaza, Garazi Arriola, IhintzaGurrutxaga, Maddalen Oñederra, MaddiArriola, Eider Ansola, Laia Aizpurua etaLeire Sasiain.

HelburuaEuropako hizkuntza aniztasunaz ohar-

tarazteaz gain, Europako leku ezberdine-tako nerabeek egoera linguistikoantzekoak bizi dituztela ikustaraztea daproiektu honen helburua, eta elkarrekin Eu-ropako herritartasuna eraikitzea.

Izan ere, Europan milaka herritar diraegoera diglosikoetan bizi direnak etaErasmus + proiektuaren bidez, beste hiz-kuntza gutxitu bateko gazteen egunerokoerrealitatea ezagutzeko aukera izangodute. Proiektuan parte hartuko duten nera-beek bi herrialdeetan (Gipuzkoa eta Ir-landa) astebeteko egonaldi bikoitzaegingo dute. Egonaldi horietan toki bakoi-tzeko hizkuntza gutxituaren inguruko erre-alitatea ezagutuko dute eta ‘Gazteak eta

hizkuntza gutxituak’ gaiaren inguruko tai-lerrak jasoko dituzte.

Erasmus + proiektuaren jatorria Zi-zurkil eta Elgoibarko gaztelekuetandago, han ikusi baitute Europako gaztetrukaketa proiektu bat lantzeko beha-rra. Izan ere, hizkuntza gutxituetakogazteak kontzientziatu nahi dituzte etahizkuntza horien erabileraren garran-tziaz ohartarazi, betiere, aisialdi tes-tuinguru batean kokatuta.

Egutegirako argazkilehiaketa urriaren 9an

itxiko dute Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak

2020ko egutegia osatzeko argazkilehiaketa antolatu du, eta urriaren 9anamaituko da parte hartzeko epea. Epai-mahaiak 12 argazki aukeratuko dituegutegi handirako eta argazki bat egu-tegi txikian jartzeko. Txankakua merka-tari elkarteko dendetan gastatzeko 80euroko bonua jasoko dute saridunek,saritutako argazki bakoitzeko. Partaidebakoitzak hiru argazki aurkeztu ahalizango ditu, gehienez. Argazkiak KulturEtxean aurkeztu beharko dira, edoemailez, [email protected] helbi-dera bidalita.

Kiribilen saioa izango dagaur arratsaldean

MaalanBukatu zaizkie udako oporrak Kiribil

eta bere lagunei ere, eta gaur hasikodute ikasturte berria. Kiribil barraskiloalagun berriekin itzuliko da, gainera, etajolas berriak ekarriko ditu. Gaur landukoduten gaia udazkena izango da. Mu-sika, dantza, eskulanak eta beste hain-bat jolas egingo dituzte, euskaraz.Kiribilka egitasmoa Elgoibarko Izarrakantolatzen du, Elgoibarko Udalarekinlankidetzan, eta euskararen transmisioasustatzea du helburu. Horretarako, gura-soen inplikazioa eskatuko dute arduradu-nek. Maalako parkean batuko diraguztiak, 17:00etatik aurrera.

Aire libreko pinturalehiaketa egingo dutebihar, Mendaron

Mendaroko Udalak aire librekomargo lehiaketa antolatu du biharko.Teknika eta formatoa libreak izangodira, baina gaia Mendaroko herriaizango da. 9:00etatik 11:00etara zigi-latuko dituzte euskarriak frontoian, etalanak 13:00etatik 14:00etara entregatubeharko dira. Irabazleak 700 eurokosaria jasoko du, eta bigarren eta hiruga-rren sailkatuek 400 euroko sari bana ja-soko dute. Herritarrentzako saria 300eurokoa izango da. 14 urtetik beherakobi lan onenek margotzeko materiala ja-soko dute. Saritutako lanak Udalaren ja-betzan geratuko dira.

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 19

Page 20: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

KIROLA20

Sasoi betean dago Iban Murua. Astebetean bi igo-era bertikal irabazi ditu. Intza-Ttutturre irabazi zuen irai-laren 14an; eta, XI. Uharte Arakil-Beriain lasterketangailendu zen irailaren 21ean, bigarren urtez jarraian.Uharte Arakilgo frontoitik (471 m) irten ziren parte hartuzuten 200 mendi lasterkariak, eta Beriaingo San Donatoermitaraino (1494 m) igo ziren. Bost kilometroko ibilbi-dean 1.023 metroko desnibela gainditu zuten. Iaz jo-katutako lasterketan moduan, Iban Murua elgoibartarraizan zen azkarrena, 42 minutu eta 7 segundoko den-bora eginda (iaz 40:37an igo zuen). Ainhoa Lendine-zek seigarren egin zuen emakumezkoetan.

Jaime Santos xakelariak irabazi du Nazioarteko Danobat Irekia, bigarren urtez jarraian

Iban Muruak irabazi du Uharte-Berian kilometro bertikalaZeelanda Berriko

Munduko triatloi txapelketarako sailkatzealortu du Iñaki Kondek Brasilen

Iñaki Konde Rio de Ja-neiron (Brasil) jokatu duten70.3 half ironman (iron-man erdia) triatloi probanlehiatu zen, irailaren 22an.1.900 metro igerian, 90kilometro bizikletan eta 21kilometro korrika egin os-tean, Kondek bere adin tar-teko (65-69) azkarrenaizatea lortu zuen, sei ordueta 34 minutuko denbora-rekin. Garaipen horri esker,distantzia ertaineko Mun-duko triatloi txapelketarakosailkatzea lortu du. Tauponjokatuko da, Zeelanda Be-rrian, 2020an.

Nazioarteko Danobat Irekiaren bigarren ekitaldian 61 xakelari aritu ziren lehian joan zen asteburuan, IMHko Asmaola eraikinean.Aurten ere goi mailako xakelariek hartu dute parte Zubi Ondo Elgoibarko Xake Taldeak antolatutako txapelketan. Mailarenberri ematen du partida azkarren Espainiako xake txapelketa irabazi berri duen Enrique Tejedor xakelari kantabriarra ez zela

pasatu bosgarren postutik. Iaz, estreinako edizioan gertatu zen moduan, Jaime Santos Leongo xakelariak nagusitasunez irabazi du aur-tengoa. Jokatu zituzten bederatzi txandetan 8,5 puntu lortu zituen xakeko Maisu Handia den Santosek. Irabazleak oroigarria eta 500euro jaso zituen saritzat. Parte hartzaileen artean elo puntuazio handiena -2601 elo puntu- zituen Karen Grigoryan armeniarra sailkatuzen bigarren postuan. Salvador Del Rio, egungo Espainiako txapelduna, sailkatu zen hirugarren postuan, Dario Pena Duarte kolonbiarrakegin zuen laugarren eta, Enrique Tejedorrentzako izan zen bosgarren postua. Sari banaketa ekitaldian, txapelketa antolatzeko "ezinbes-tekoak" izan diren laguntzaileei eskerrak eman zizkieten Zubi Ondo taldeko kideek, eta hirugarren edizioa antolatzeko lankidetzarekinjarraitzea eskatu zieten.

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 20

Page 21: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

KIROLA 21

Lariz eta Lendinez azkarrenak 35. Nahaste Borrasten

Iban Gonzalezek lider jarraitzen du Araba Challenge proban

Araba Challenge txirrindularitza probako laugarren etapa jokatu zuten, irailaren 21ean, Mur-gian, eta txirrindulari elgoibartarrek emaitza onak lortu zituzten. Murgian hasi eta bukatzen zen15,2 kilometroko erlojuaren kontrako saioan lehiatu ziren, eta Carlos Palacios (Bobruc Oil) izanzen guztietan azkarrena, 20 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Bodegas Mazuela tal-dean diharduen Ramon Javier Garcia elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearen-gandik 26 segundora. Gobike taldeko Iban Gonzalez sailkapen nagusiko seigarren postuansailkatu zen, 21:47ko denborarekin. Gonzalezek Master 30 mailakoen artean denborarik onenaegin zuen. Araba Challengeko lau etapa jokatu eta gero, bere adin tartekoen artean lider dagoIban Gonzalez. Ramon Garcia, berriz, Master 40 mailako sailkapen nagusiko seigarren postuandago. Araba Challengeko azken etapa jokatuko dute datorren asteburuan, Artziniegan.

Nahaste Borraste probaren 35. ekitaldian 21 lagunek hartuzuten parte, eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan ziren az-karrenak, beste behin ere. Larizek bederatzi alditan irabazi du

aurtengoarekin Kimetz elkarteak antolatzen duen lasterketa herrikoia.Lendinezentzat hamalaugarren garaipena izan da. Bero sargoriarekin,ia 30 graduko tenperaturarekin, jokatu zuten aurtengo proba. Iñigo Larizez zen parte hartzekoa ekainean egin behar zuten lasterketan, bainabarikuan irteeran agertu zen proba honetako dominatzaile nagusia, etabizikletako proba lasai antzean hasi bazuen ere, bera agertu zen pla-zara aurreneko postuan, 25 kiloko zakua hartzera. Iñaki Goenaga ai-legatu zen Larizen atzetik bizikletako zatian. Zakua bizkar gaineanhartuta eta antxitxikako azken proban zeraman aldea gizendu zuen La-rizek, eta 48 segundoko tartea atera zion helmugan bigarren egin zuenJon Larrañaga mendaroarrari. Larizek 18 minutu eta 51 minutuan osatuzuen proba eta Larrañagak 18 minutu eta 51 segundoan. Iñaki Goe-nagak lortu zuen hirugarren postua, 19:01ko denborarekin. Iñigo Iturbek(19:51) egin zuen laugarren, Iñaki Gabilondok (20:05) bosgarren etaNahaste Borraste sei alditan irabazitakoa den Martin Dominguez(20:12) sailkatu zen seigarren postuan. Emakumezko bakarrak hartuzuen parte, Ainhoa Lendinezek. 21 minutu eta 11 segundoan osatuzuen ibilbidea. (sailkapen osoa barren.eus)

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 21

Page 22: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

MERKATU TXIKIA22

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure komunitatean arropa erabat bustita zintzilikatzen duen bi-zilagun bat dago, eta gainerakoen arropak bustitzen dira. Jakin nahinuke nola konpondu dezakegun hori.

Zoritxarrez, zuk aurkezten diguzun arazo hau uste baino ohikoagoa da, etahaserre ugari sortzen ditu bizilagunen artean.

Egia esanda ez dago inon jasota gai honen aurrean nola jokatu behar den,ezinezkoa delako ordenantzetan kasuistika guztiak batzea. Ez Jabetza Horizon-talean, eta ezta beste inon ere.

Legeak printzipio batzuk jasotzen ditu, zehazteko bizilagun batek besteekikoizan behar duen jokabidea nolakoa izan behar den. Printzipio horiek zentzu ko-munean oinarritzen dira, eta bizilagunen borondatearen neurrikoak dira. Printzi-pio horietako batek dio ez zaiola besteari minik egin behar. Min mota guztiak etaeragiten diren kalte guztiak jasotzen dira printzipio horretan. Baita zuk diozunkalte txiki horren neurrikoak ere. Baina kalte txiki horien kontrako neurriak har-tzea zaila da, erreklamazio formal bat egitea neurriz kanpo legokeelako. Probakfrogatzea ere ez da erraza horrelakoetan.

Irtenbidea, beraz, jendearen zentzu onaren araberakoa izango da. Eta ezsoilik kaltetuena, baizik eta ingurukoena ere, horien papera erabakiorra izatendelako askotan horrelakoetan. Gerta daiteke baita ere muga guztiak gainditu etahaserre pertsonalak sortzea.

ONDORIOA: Ez da beharrezkoa legera jotzea arazo honi irtenbideaemateko. Pertsonen borondate onez konpondu beharko litzateke, bizi-lagun guztientzako hoberena den irtenbidea aurkituz eta arazoa modubaketsuan konponduz.

ROSA Mª PINTADO

LANA......................................EskaerakAdinekoak edo umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest nago. ( 631 795 790---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Ordukaedo etxeko langile moduan. Esperien-tzia daukat. ( 612 556 910---------------------------------------------------------------------------------------Eskola partikularrak ematen dira: Kon-tabilitatea, finantza ekonomia eta LH,DBH eta Batxilergoko matematika. ( 666 042 710---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago, orduka zein asteburuetan. Espe-rientzia handia. ( 632 893 515---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduz edo su-kaldari laguntzaile moduan lan egingonuke. Titulua daukat. ( 602 047 812---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, goizez,15:00ak arte. Gauez eta asteburuetanere bai. ( 631 081 501---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, orduka.Esperientzia eta gomendioak ditut. ( 631 081 501---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Gauezeta asteburuetan. ( 648 039 187 ---------------------------------------------------------------------------------------Orduka edo etxeko langile moduanlan egiteko prest nago. ( 632 630 483 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, orduka.Titulua daukat. Etxeko lanak egiteko ereprest nago. Euskalduna naiz. ( 626 490 986 ---------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago, or-duka edo etxeko langile moduan. ( 688 735 551 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, or-duka edo etxeko langile moduan. ( 612 434 004 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta etxeko lanakegingo nituzke. ( 603 346 659 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Gauezeta asteburuetan lan egiteko prest. Es-perientzia eta gomendioak ditut. ( 688 842 791 ---------------------------------------------------------------------------------------Etxeak garbitzeko prest nago. ( 632 642 320 ---------------------------------------------------------------------------------------Erizain laguntzaile lanetarako prestnago. Titulua daukat. Adinekoak erezainduko nituzke. Esperientzia. ( 608 406 751 ---------------------------------------------------------------------------------------Ingeles eskolak ematen ditut, etxezetxe. Ingeles titulua daukat. ( 680 319 002 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxekolangile moduan edo orduka. Erizain la-netan esperientzia daukat. ( 633 496 455 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxekolangile moduan aritzeko prest nago.Zaintza titulua eta elikagaiak manipu-latzeko titulua ditut. ( 602 355 271 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. ( 611 306 391 ---------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zainduko nituzke. Gauezere bai, ospitalean zein etxean. Tituluadaukat. ( 602 490 595 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, goizez.Asteburuetan eta gauetan lan egitekoprest nago. ( 632 229 972 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo gaixoak zaintzekoprest nago. Euskalduna naiz eta espe-rientzia handia daukat. ( 617 571 210

EskaintzakJatetxe baterako zerbitzaria behar da. ( 659 539 861---------------------------------------------------------------------------------------Langile euskalduna behar da Elgoi-barko denda batean lan egiteko. Bi-dali curriculuma [email protected].

ETXEBIZITZAK........................Pisu atsegin eta argitsua salgai Elgoi-barren, Ubitarte 11n. 165.000.65m2, bi gela, bainugela, eta trastele-kua. Armairu enpotratu eta altzariekin,sukaldea guztiz hornitua eta dena he-goekialderuntz begira. Hari musikala,igogailua. ( 656 720 238---------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan, Elgoi-barren edo inguruko herriren batean. ( 683 415 222 (Maria)---------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko bikote batek etxea hartukoluke alokairuan. Igogailua beharrez-koa, eta ahal dela, erdigunean. ( 617 562 086 ---------------------------------------------------------------------------------------Bikote batek etxea hartuko luke alokai-ruan. Lanean ari gara.( 622 162 798

BESTELAKOAK........................Irailaren 11n zilarrezko lepoko kateagaldu nuen Olaizaga kiroldegi ingu-ruan. Bale buztan zintzilikarioa daukaeta atzean Lizar jartzen du. ( 615 624 599 ---------------------------------------------------------------------------------------Familia batek Elgoibartik gertu dagoenlur sail txiki bat erosi edo alokatunahiko luke. ( 669 339 529

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 22

Page 23: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

23

Zorionak, Adan eta Axel, asteartean6 urte bete zenituztelako. Familiako guz-tion partez. Beste urte asko bete ditza-zuela.

Zorionak, Naroa eta Izar, aste ho-netan 9 eta 8 urte egin dituzuelako.Asko maite zaituztegu.

Zorionak, Ga-razi! Bihar 4 ur-tetxo! Ondo pasazure egunean. Fa-miliakoen etaahizpatxo Mara-ren partez. Muxupotolo bat.

Zorionak, Elene,gaur 9 urte betedituzulako. Muxuhandi bat fami-liako guztion par-tez.

Z o r i o n a k ,Itxaso, irailaren30ean 6 urte be-teko dituzulako.Muxu handi batetxekoen, eta be-reziki, Kairen par-tez.

Z o r i o n a k ,Luken, hilaren24an 5 urte betezenituelako. Mu-xuak, familiakoguztion partez.

Zorionak, Nora,8 urte egin dituzu-lako. Muxu pilabat etxeko guz-tion partez.

Urtebete dagoe-neko, Inar! Zo-r i o n a k ! U r t ezoragarria izanda! Maite-maitezaitugu etxekook.

Z o r i o n a k ,Manex! Goi-zean goizetikondo ospatuta!12 belarri tira-kada, bereziki,Xabat eta Unai-ren partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€.

Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 23

Page 24: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

27 BARIKUA17:00 Kiribil. Elgoibarko Izarrak anto-latuta, Maalako parkean.

28 ZAPATUAHil bukaerako feria, Kaleba-rren plazan9:00 Baserriko produktuen salmenta. 11:00 C.D. Elgoibarrek pintxoak sal-duko ditu txosnan. 12:00 Ume eta gazteentzako brotxetatailerra.Eguerditik aurrera, ganadu era-kusketa. Aita Agirre plazan.________________________________

9:00etatik aurrera. aire librekomargo lehiaketa, Mendaron. Lanak13:00etatik 14:00etara entregatu be-

harko dira, eta 14:30ean egingo dutesari banaketa.10:00 Debabarreneko topaketa: Ro-botika eta Bizilabe. Robotika txapel-keta, Ikastolako frontoian eta Bizilabetailerraren esperimentuen erakusketa,Maalako parkean. 21:00 Zinea, Mendaroko frontoian.‘Horman erlojua duen etxea’. Euskaraz.

29 DOMEKA17:00 Gipuzkoako Bertsolari Txapel-ketako final zortzirenak. Herriko Antzo-kian.

30 ASTELEHENA17:30 Clown ikuskizuna eta aurpegiamargotzea, Mendaroko ludotekan. Ja-rraian, Ludoteka berria zabalduko dute.

1 MARTITZENA12:00 Jubilatu eta pentsiodunen mani-festazioa. Eibarren, Untzaga plazanhasita.

2 EGUAZTENA16:30 Adinekoen erorikoak saihes-teko tailerra. 65 urtetik gorakoentzat.Jubilatuen biltokian. 18:30 Hitzaldia: “Zuzenbidea eta fa-milia harremanak: Herentziak, oinorde-tzak eta banaketak. Nola arautzen diraZuzenbidearen bitartez?”. Haizeaemakume taldeak antolatuta, ElenaLaka abokatuak emango du.

AGENDA24

SAN MIGEL JAIAK AIASTIANIRAILAK 27, BARIKUA19:30 Kanpai jotzea. Jarraian, kalejira auzoan, frontoi-tik hasita. 21:00 Haritz EDTren dantzaldia,Borja Uzuriagaren oroimenez.22:00 Gazte afaria.Ondoren, erromeria Fan&Go tal-dearekin. Goizaldean, oilasko jana fron-toian.

IRAILAK 28, ZAPATUA13:00 Umeentzako jolasak. 14:30 Bazkaria.Ondoren, umeentzako parkea.18:00ak aldera Bolo txapelketa.21:00 Bertso afaria, Iker Zubeldiaeta Unai Agirre bertsolariekin, Bal-tzola eta Andonegi trikitilariek giro-tuta. Ondoren, diskofesta.

IRAILAK 29, DOMEKASan Migel Eguna11:00 Meza. Jarraian, Baltzola eta Andonegitrikitilariak.12:00 Artzain txakur txapelketa.Euskal Herriko arraza libreko finala. 14:30 Bazkaria.17:00 Idi demak.Ondoren, Baltzola eta Andonegitrikitilariak. ..............................................

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 24

Page 25: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

AGENDA 25

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

27 BARIKUA 28 ZAPATUA 29 DOMEKA 30 ASTELEHENA 1 MARTITZENA 2 EGUAZTENA 3 EGUENA 4 BARIKUA

Egunez Garitaonandia

EgunezEtxeberria

Egunez Etxeberria

Egunez

*FernandezEgunez

Yudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

Barrenetxea

Egunez

*Ibañez

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanEtxeberria

IluntzeanEtxeberria

Iluntzean Yudego

IluntzeanYudego

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanEtxeberria

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

943 820 498

GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Zinea (Herriko Antzokian) Iñaki Agirre Zinemaldia‘Viaje a Nara’27 barikua: 21:30

‘Sombra’28 zapatua: 19:00 / 22:15

30 astelehena: 21:30

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 25

Page 26: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

26

1958

Aste honetako erretratu zaharra Carmen Soraluzek lagatakoa da. 1958. urtekoa da, eta Margarita Soraluzeren ezkontzaegunean aterata dago. Maalako elizan ezkondu zen, eta elizaren kanpoaldean aterata dago argazkia. Ikusten denbezala, garai hartan ohikoa zen beltzez ezkontzea. Ezkerretik eskumara: Margarita Soraluze (=), Carmen Soraluze

eta Mari Izagirre.

GARAI BATEAN

1131 alea:Maquetación 1 26/09/19 11:16 Página 26

Page 27: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

Koldo Lizarralde Elberdin2019ko irailaren 23an hil zen, 69 urte zituela.

Ez agurrik, ez adiorik; gero arte bakarrik.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

Koldo Lizarralde Elberdin

2019ko irailaren 23an hil zen, 69 urte zituela.

Etxekoak

Koldo Lizarralde Elberdin

2019ko irailaren 23an hil zen, 69 urte zituela.

Izan zarenagatiketa erakutsi duzunagatik,ez zaitugu inoiz ahaztuko.

1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 3

Page 28: 1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 1 7 2 9 0 9 1 0 2 … · 2019-09-27 · ELKARRIZKETA 5 “Iazko June baino apur bat hobea izatea da aurtengo helburua” u JUNE LOIDI

1131 azala:Maquetación 1 26/09/19 11:04 Página 4