119 - 2011 uztaila

20
danbolin 2011ko uztaila 119 zb. Urak ekarri zuen lana

description

deskribapena

Transcript of 119 - 2011 uztaila

Page 1: 119 - 2011 uztaila

danbolin201 1ko uz ta i l a

1 1 9 zb.

Urakekarrizuenlana

Page 2: 119 - 2011 uztaila

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 119 - 2011 uztaila

AA TT AA RR II KK OO AAIgaro da uztaila. Asko, oporraldi erdiapasa zaiela pentsatzen hasiak izango di-ra; beste askok, berriz, oraintxe hartu-ko zituzten oporrak. Gehienok, udairistearekin batera, nora ihes egin pen-tsatzen hasten gara, egun batzuk han,gero hemen, hondartzara, mendira, etabestela... etsi-etsian: herria zaintzen erenorbaitek gelditu beharko du, ba!Zenbat aldatu diren gauzak urte gu-txian. Orain dela urte batzuk, herrianbakarrik gelditzeko beldurrik ez zego-en. Inork ez zuen alde egiten, hobetoesanda, bikoiztu ere egiten zen biztanlekopurua. Oporrak? Kanpotarrak baioporretan, zestoar gehienak lan eta lanudako denboraldi osoan. Ekainaren15ean hasi eta irailaren 30ean buka-tzen zen denboraldian, milaka urzaleetortzen ziren Zestoara urak hartzera,Bainuetxea eta herriko garai hartakohotelak leporaino beteta. Lana eta lana,pentsatzen hasi eta, zenbat lanbide eraikin batean? Orriak pasa eta une batez den-boran atzera egiteko aukera izango duzue. Batzuentzat, garai bateko udako egune-rokotasunera bueltatzeaizango da; eta ni bezalakoentzat (gaztea izanik, garai hura bizitzeko aukerarikizan ez genuenentzat), gure aurreko zestoarrek bizi izan zutena ikusteko aukeraparegabea. Garai hartako kontuak entzuten ditudanean, pelikula bat kontatzen arizaizkidala iruditzen zait, zaila egiten zait imajinatzea zer izan zen Zestoa. Egunenbatean denboraren makina asmatzen badute, gustura egingo dut salto, urzaleakZestoara etortzen ziren urteetara.Gaur egun, gehienok uda urzaleen antzera pasatzen dugun arren, ez dezagunahaztu talde ugarik jarraitzen dutela udan lanean. Ezkutuko lana izaten da gehienetan, bestela galdetuauzotarrei, halako jaiak antolatzeko norbaitek egin beharko zuen lan. Herriko fes-ta batzordeak ere buru-belarri dihardu lanean udako zein herriko jaietarakoekintzak prestatzen, oraindik garaiz zabiltzate, animatu! Bestela, iraila iristean, ezdadila inor kexatu! Bestalde, seguru nago, udal gobernu berriak ere, baduela nahi-ko lan hasierako hilabete hauetan.Udan lana egin behar duzuen guztioi, animo! Tarteren bat hartu zuentzat eta bes-tela lasai, etorriko da eta buelta! Beste guztiek ere topatu zuentzako tarteak, ondopasa eta aprobetxatu! Danbolinek ere, zuen baimenarekin, deskantsu txiki bathartuko du, abuztuan ez dugu zenbakirik kaleratuko baina irailean oporretakogozoa oraindik ahoan dugula eta festetako ajea pasa berritan indarberriturik eto-rriko gara. Irailera arte!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Amaiur Ar i s t i Arreg i

34 6 10 12 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

UU RR AA KK EE KK AA RR RR II ZZ UU EE NNLL AA NN AA

KKOORRTTAADDIIRREENN PPLLAATTEERREETTIIKK

DDAANNBBOOLLIINN--ZZUULLOO

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

AAUUZZOOEETTAATTIIKK

II .. AARRGGAAZZKKII--RRAALLLLYYAA

Page 4: 119 - 2011 uztaila

enbidoa I.

H A U X E D I L E M A

Hasteko, garbi utzi nahi dut enbido honekin ez dudala etsairik sor-tu nahi, jendea nahiko aztoratuta baitabil gai honen inguruan.Bizitzan sarri pentsatu ohi dut morala eta iritzia ipurdia bezala-

koak direla, alegia, bakoitzak bereak dituela. Zezenketen inguruan, ni, aitordezadan, zezen-plazara doan begirunerik gabeko herritar horietako bat naiz.Egia esan behar badizuet, ez dut nire burua zezenzaletzat hartzen baina Zes-toan, zezen-plaza barruan sortzen den giroak txoratu egiten nau. Amorratuanaiz, bai, amabirjin jaietako arratsaldeko 17:30era. Nire iritziz, amabirjinetankorridak kenduz gero, Zestoako festak bere osotasunean duten xarma guztiagalduko lukete, eta orduan hasiko ginateke benetan korridak faltan suma-tzen, bizitzen genuen giroa oroituz. Izan ere, amabirjinetan erraz antzematenzaio zezenetan eguzkitan egon denari, helburutzat dibertitzea duen hari, ba-tik bat bi ezaugarri aintzat hartuz: edaria soberan eta umore ona.Gainera, zezenen aldekotasun tradizionalak hain sustrai luzeak ditu, non,

animali baten bizia plazarazten dela edota gurelibertimenduak helburu baketsurik ez duela pen-tsa daitekeela ulertzen dudan arren, tradizio etafesta gisa mundialak direla aitortu beharra dauka-dala.Horrez gain, plaza bete egiten dela kontuan har-tuz, batzuen ustez zezenketek dakarten diru gal-tze hori, beste askoren ustez inbertsio bat delaere begi bistakoa da; ez baitago festa guztietanhainbeste jende biltzen duen ekitaldirik. Ziur bai-nago ekitaldi alternatiboa ordaindu beharko ba-litz ez lukeela horrenbeste jende bilduko.Bestalde, festetan diru-gastua arazo bihurtuz ge-ro, zezenketei errua botatzeak ez du zentzurik.Zezenketak, sarreren diruarekin amortizatuakgelditzen dira; defizita barrerak muntatzeak da-kar. Beraz, zezenketak kentzea lortuz gero, barre-rak ere kendu egin beharko lirateke, ezta? Eta do-an diren ekitaldiek ateratzen duten defizita? Ho-rrek ez du axola? Gorroto ditut gai honi buruzkoeztabaida mesianikoak. Horrelakoetan arrapala-dan etortzen zaizkit buruan izan arren besteariaurpegiratzen ez dizkiodan epai moralak.Zezenketak ahaztuz, Mexiko aldera bidaiatuz,Mari Artano: ezagutu al duzu hemen zezenketeksortzen duten eztabaida antzekorik? Tradizio bi-txirik? Zerk txunditu zaitu gehien?

Ba umeakdauzkadalakoedo izango dabaina mendi al-dera edo hon-dartza edo pizti-na dagoen leku-ren batera,umeak gozatudezaten eta de-nok elkarrekinegoteko, lasaiegoteko. Bunga-low batera edo.Aukeran denaeginda ematenduten leku bate-ra nahiago bai-na…

M. Jose Etxeberria

38 urte

Ba nere nes-karekin isla para-disiako baten, on-dar hori horiare-kin eta turkesakoloreko urare-kin, pultserita batjarri eta hankazgora egon egunosoa masajitoakhartzen. Beste ga-rai baten abentu-ra gehixeagonahiko nuke bai-na, ez dakit eda-dea den edozer…

Ibon Telleria

30 urte

Z e i n i z a n g o l i r a t e k ez u r e o p o r i d e a l a k ?

Maria Ur ia

Page 5: 119 - 2011 uztaila

AIOTZAjaiotzen” sabelean hazten joan gara, ilusio eta kezkak lagunduta. Aitaren presentzia ere gertukoaizan dut, lagunkoia, partehartzailea eta sortzailea, modu horretan jaiotzear zegoena eta ni babestuasentitu gara eta bera ikusle soila baino gehiago izan da. “Jaiotza” non, nola eta zeinekin inguratutanahi genuen erabakitzeaz gain hau gauzatzeko beharrezkoak genituen prestakuntzak egin ditugu,inguruko jendearen kolaborazioa eskatuz eta dastatuz. Jaiotzako eguna iritsi denean, erditzeko gela neurea egiteko gogoa neukan eta neurekin identifika-tzeko gauzak eraman nituen, ingurune goxo eta lasaiak ere lagunduko zidalakoan: ama eta haurra-ren koadro bat, haurdun dagoen emakume baten egurrezko silueta bat, lore batzuk…Ez zegoen sabeletik ateratzeko presarik, neure erritmoan, behar nuen denbora errespetatuz, ulerme-neko eta errespetuzko begiradak lagunduta, nire eta zetorren haurraren oreka hormonal ezin hobeaeta delikatua bultzatu zuena, prozesua inoren esku utzi gabe, zailtasunak izateko aukerak gutxituz.Sentsazio primitiboetara uzten joan nintzen, lurrean eserita, belaunen gainean, zutik…mugimendueta posturen askatasun guztiarekin. Nire barruak esaten zidanari kasu eginaz oinutsik jartzeko beha-rra sentitu nuen eta halaxe egin nuen. Egarri sentitu nintzen eta edan egin nuen.Behar izan nuenean teknologi eta aurrerakuntzen erabilera ere euskarria izan nuen, baina hau erenik neurtuta, noiz eta nola.Eta uauuu!!! iritsi zen neure eskuetan altxor hori nabaritzen nuen momentua… Nirekin partekatzenzuten 55 lagunek, adin eta sexu desberdinetakoak, jaiotza osoa geure egin genuen momentua etaorduan, Xabier Leteren lo sehaska kanta denon artean abestu genuenean, denon artean kulunkatutasentitu nintzen nire haurrarekin batera, berehalako lotura zainduz, inork nire besoetatik eraman ga-be eta hurrengo egunetan ere nirekin jarraitzen duena… Hitzaldi honetako abentura zirraragarri hauerditzera doazen bikoteen esperientzia izatea gustatuko litzaidake. Eta horretarako, garai horretanez daudenen artean hitz egiteko gunea ere sortu dugu. Ez nuen uste taberna atariko elkarrizketakhazi eta fruitu hauek emango zituenik. Nola jarraitu dezakegu “jaiotza” elikatzen? Koarentenan on-doren hitz egin dezakegu…

5Ba nik egin

behar ditudanak!lagunekin, etxebat alkilatu pizti-narekin eta egon,jan, eran eta bai-natu. Edozein le-kutan egin litekegu Malagara go-az, kosta dagoenedozein lekutan.

Ektor Larrañaga

26 urte

Nepalera jo-atea trekkingbat egitera fami-lia osoa, hiru-rok, hiru bat as-te, beno, behinjoaten hasita hi-labete hobe.Geuk antolatu,porteadore bathartu umeari la-guntzeko eta…Umea pixka bathandiagoa egi-ten denean…

Xabier Ostozala

38 urte

E nbido 2 . N e r e a M e n d i z a b a l

Lagunekinastebete plaiadagoen leku ba-tean eta eguraldiona egin dezala,eguzkia dagoenleku batean.Oraindik ezingodet egin, aurtenez behintzatbaina horixenahiko nukeegin, jan eta loeta eguzkia har-tu.

Itziar Iturbe

35 urte

Bakar baka-rrik joango nin-tzateke Kanaria-setara edo, egu-raldi ona dagoenleku batera,eguzkia hartu,dendaz dena ibilieta lasai egon.

Herminia Flores

37 urte J“JAIOTZA” JAIO DA: ERDITU BERRI NAGO

Page 6: 119 - 2011 uztaila

Zestoako ur termalen kontuak goitik behera eraldatu zuen herria, pixka-naka-pixkanaka. Eraikin berri ugari sortzeaz gain, bizitzeko modu berribat ekarri zuen. Milaka urzaleren etorrerarekin, urak lana ekarri zuen.Aurrena bainuetxea eraiki zen eta berehala beste hotel eta ostatu franko:Alkorta, Arozena, Artetxe, Asuntzion, Blasa, Estaziokoa, Irure, Karmelo,Kerejeta, Kristina, Lizaso, Oiartzabal, Urola, Zurbano… Garai hartan, lan-bide franko topa zitekeen hoteletan. Guk batera eta bestera salto egin etaurte oparo haietan lanean ibili ziren lekuko ugarirekin egoteko aukeraizan dugu eta beren eta ingurukoen lanen berri eman digute. Une goxobatez, denboran atzera egiteko aukera izango dugu. Has gaitezen, bada…

ferrak bozina joka, Joxe Manuel Errexil gurdian urzaleak ga-rraiatzen, saltzaileak bezeroak erakartzen, Julio Chiquilin oi-netakoei distira ateratzen, plantxako emakumeak arropaplantxatu berriak bizkarrean hartuta banaketan, sukaldariakjo eta ke, telefonoaren ring-ringa bulegoan, aguadorak barau-rik etorri diren urzaleei ura banatzen… Zalaparta berdintsuaegunero, irailaren 30ean ateak itxiko diren arte. San Migelbezperan pozik afalduko dute langile guztiek elkarrekin etasos batzuk poltsikoan hartuta etxera itzuliko dira hurrengoudara arte.

Alde batera eta bestera enkargutanMakina bat herritarrek probatu duen lanbidea da manda-

tu-mutilarena edo botonesarena. Hamalau urtetik beheraizan behar izaten zituzten, eta klase guztietako enkarguakegiteaz arduratzen ziren. Rosario Andresek urteak daramatzaArozenan lanean eta ondo daki zertaz ari garen: “Nire anaiazaharrena, Ignacio, atezaina izan zen Arozenan eta beste bi

Negu garaian itxita egon da bai-nuetxea, baina gogor jardun dutemantentze-lanak egiten dituzte-nek, edo arropategikoek eta bule-gokoek. Udaberriarekin batera,langilez bete da bainuetxe guztia.Orain, ordea, ekainaren 15a da,hasi da udako denboraldia, hiruhilabeteko lana dute aurrean bai-nuetxeko langileek. Laster hasikodira emakumeak garbiketa lanetaneta jatorduak zerbitzatzen, boto-nesak alde batera eta bestera, txo-

Urakekarrizuenlana

Page 7: 119 - 2011 uztaila

anaiak, Pablo etaAmalio, botonesak.Pablo, askotan, aingi-rak arrantzatzera joatenzen bezeroak hala eska-tuta, eta beste makinabat aldiz ere tokatu zitzaion miserikor-diara joan behar izatea zerbaiten bila”.

Joxe Korta, berriz, bainuetxean hasizen botones, hamaika urterekin. Bere aitahan ibiltzen zen urte osoan mantentze-lanetan eta gerenteak bazekien seme batzuela. Hala, semea eramateko esan ziongerenteak. Galdera batzuk egin Joxeri etabotones jarri zuen. Beste batzuen arteanAgustin Kortarekin, Manolo Kortarekin,Laxaro Garaterekin eta Martzelino Olai-zolarekin batera ibili zen bainuetxean.

Goizeko 7:30ean jaikitzen ziren, gosal-du eta beheko solairura joaten ziren. Hanegoten ziren, baten bat noiz etorrikozain, enkargu eske. Era askotako lanakegiten zituzten: maletak igo logeletara,apaizari mezatan lagundu, egunkaria edobotikak erosi… Egunean bospasei joan-etorri egiten zituen Joxek herrira, hartuaitaren bizikleta eta urzaleek eskatutakoenkargu guztiak egitera. Hoteletik irtenbehar zuten bakoitzean, baimena eskatubehar izaten zioten atezainari. Normale-an, 23:30erako lotara joaten ziren bainagauean orkestra edo jaialdiren bat baldin

bazen luzatu egiten zitzaien lana:kafetegitik saloira aulkiak mugitu behar zirela, gero atzera berriz jaso egin

behar zirela…Joxek ondo gogoratzen ditu urzaleek emandako eskupekoak: “Haiek bai

propinak! Diru asko ematen ziguten baina nik gorde eta isil isilik dena ama-ri”. Eskupekoaz gain, sari bikaina ere jaso zuen behin Joxek: Manolete tore-roa bainuetxera etorria zen, eta ea zezenak gustatzen al zitzaizkion galdetuzion Joxeri. Honek baietz, eta hala, berarekin Donostiara eraman zuen ze-korketa ikustera. Han joan omen ziren, Manolete, Joxe Korta, Suso alkateaeta txoferra, Donostiara zezenak ikustera.

Eskupekoak eskupeko, urte gogorrak pasa zituela kontatu digu Joxek:“Gosea, gosea pasatzen genuen. Askotan Mi Tienda-ra joan [bainuetxeanzegoen denda bat] eta estraperloko ogia eta txorixoa erosi behar izaten ge-nuen; edo herrira egindako bueltaren batean amarengana joaten nintzenarrautza frijitu eske”. 1942an hasi eta 1946an bukatu zituen botones lanakJoxek: “Botones ibili nintzen urtetan ez nuen oporrik izan; uda amaitu etaeskola, eskola amaitu eta bainuetxera”. Hamabost urte bete zituenean, taile-rrean hasi zen. Tailerrean urtebetean irabazitakoa, hoteleko eskupekotan hi-labete batean irabazten omen zuen.

Txoferrak aipatu ditu Joxe Kortak eta lanbide horrek ere merezidu arreta pixka bat. Maila altuko bezeroek berengidari edo txofer partikularrak iza-ten zituzten. Eta hotelek gara-jeak ere bazituzten auto parti-kular horientzako. Autoei kon-ponketak egiteko edo/etagarbitzeko langileak ere izatenomen ziren hoteletan. Baina be-zero arruntak garraiatzeko, zen-

Zerbitzatzen zebilen askok hitzik ere ez gaztela-

niaz. Bizente Dávila: “Duela urte asko, hoteleko

bezero bat Iraetako zerbitzari baten lagun egin

zen. Zerbitzariak bere etxera gonbidatu zuen

bazkaltzera, eta haren ahizpak gonbidatuari ze-

ra esan omen zion naturaltasun osoz: ¡Come,

come sin vergüensa! ¡…que parese que tienes

vergüensa! Emakumea, irainduta, eta handik

aurrera gaztelaniaz ondo hitz egiten ez zuten

zerbitzariei isiltzeko agintzen omen zien”

Udatiarrez gainezka Zestoa. “Miss eta Mister

veraneante” Laranjadi plazan eta dantzaldiak

gauero. Kuba, Portugal, Valentzia, Zaragoza,

Castelló-tik eta abarretik etortzen zen jendea.

···

k

JJAABBIIEERR KKOORRTTAA,, JJOOXXEERREENN AANNAAIIAA GGAAZZTTEEAAEERREE AARRIITTUU ZZEENN BBOOTTOONNEESS LLAANNEETTAANN

7

Page 8: 119 - 2011 uztaila

···

bait hotelek ibilgailupropioak izaten zituz-ten. Bizente Davilak,bainuetxeko dinami-zatzaileak, Xardo go-goratu du (Arozena-

tik bainuetxera erama-ten zituen bezeroak, urak hartzera):

“Xardo, bai, Fidel Etxaberen koinatua. Autobus gidariazen eta oso ezaguna herrian! Sinbolo bilakatu zen Zestoan bere autobu-sa; txiki-txikia zen eta xarma berezia zeukan”.

Gaur egun ere badaude auto gidariak, baina ez bezeroak Arozenatikbainuetxera garraiatzeko, baizik-eta Euskal Herritik ibilbideak egiteko.Aipatzekoa da Carmen Serrat. Emakume kataluniar hori azken zortzi ur-tetan Arozenara etortzen da beste berrogei pertsonekin, eta gida lanakegiten ditu Arozenako bezeroekin. Euskal Herria erakustea da bere lana:“Maite dut Euskal Herria eta etxean bezala sentitzen naiz hemen”.

Arropak konpondu eta konponduMaria Jesus Etxaidek ondo daki bainuetxeko lanen berri, hamazazpi

urtean jardun zuen-eta bertan lanean, negu eta uda. Arropategian egitenzuen lan, mahai-zapiak, oheko arropak, trapuak, langileen uniformeaketa abar konpontzen. Lehenengo urtetan, Palazioko Emili izan zuen ira-kasle eta lankide; gerora Emiliren ahizpa Doloresek hartu zuen Emilirenlekua; Mari Kruz Zinkunegi ere ibili zen horiekin lanean. Emilik josi egi-ten zuen, Mari Kruzek bordatu eta Maria Jesusek konpondu. Konpondu-tako ohe arropa horiek Casa de Baños eta Casa de Entrada-rako bakarrikerabiltzen ziren; Hotel Nagusirako eta Alamedarako berriak erosten zi-ren, horiek maila altuagokoak ziren-eta.

Urte osoan egiten zuten lan, 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik18:00etara. Neguan itxi egiten zen bainuetxea baina arropa konpontzai-leak ez ziren gelditzen, hurrengo udarako gauzak prestatu beharra bai-tzegoen. Sasoi hartan, mantentze-lanak egiten zituztenak, bulegoko jen-dea eta arropa konpontzaileez aparte, inor gutxi topa zitekeen bainue-txean. Arropategia handiegia geratzen zitzaien neguan eta hotelsarrerako gelatxo batean jarduten zuten. Uda iristean, berriro arropategi-ra aldatzen ziren. Denboraldi bete-betea zenean, arropa konpontzea ez

ezik beste hainbat lan ere egin behar izatenzituela kontatu digu Maria Jesusek: “Sukalde-an ezinean zebiltzanean eskua botatzera hur-biltzen nintzen, baxera ordenatzen laguntze-ko-edo. Arropa lixatzen ere askotan jardutennuen eta, noizbehinka, kapera lorez apaintzeaere tokatzen zitzaidan”.

Denboraldia amaitu eta hilabete ingurukooporrak izaten zituzten. Baina azaroan berrizere lanera. Horrela jardun zuen, hamazazpiurtean, Maria Jesusek, ezkondu zen arte.

Arropategiko lanak gogorrak ziren eta,gainera, lan bakoitza eraikuntza desberdine-an: garbitu toki batean, plantxatu bestean,gero handik hotelera… Eta hori gutxi balitz,etengabe garbitu behar izaten ziren hotele-tako maindire eta mahai-zapiak. Ikaragarriz-ko lana.

Eta ordutegiak ere halakoak izango ziren.Juani Acedo hemezortzi urte zituenetik dabillanean hoteletan eta gaur egun Arozenan da-bil zerbitzatzen: “Lehen ez geneukan zortziorduko lanaldirik, hamasei ordu ere egin izanditut lanean gelditu ere egin gabe. Oso lan go-gorra da, baina bizi osotik horretan lan egitenduena horretarako bizi da azkenean”.

Telefono deiak pasa eta pasaMari Tere Zubiak zenbat dei pasa ote ditu

bizi osoan zehar. Hamabost urterekin hasizen bainuetxean telefonista lanean eta jubila-tu arte hantxe ibili da. Hiru emakumek jardu-ten zuten udako denboraldi osoan eta horienlana telefono deiak pasatzea izaten zen: “Es-katu, erreklamatu eta askotan ezeztatu. Egu-

Festa ederrak bainuetxean. Bizente Dávilak dio-

enez, hogei bat urteko Zaragozako neska talde

bat etortzen omen zen lanera bainuetxera garai

batean eta baita beste toki askotako mutil eta

neskato franko ere. Neska horietako bat orain-

dik ere etortzen omen da hona. Eta hark esaten

duenaren arabera, garai hartan hoteleko azke-

neko solairuan egiten zuten lo, langile guztiek.

Izugarrizko festak antolatzen omen zituzten

bertan, gauetan. Francoren garaian, halako

gauzak pentsaezinak izaki, zaindariak ipintzen

omen zizkioten langileei, kontrolpean izateko.

MMªª JJEESSUUSS,, ZZEERRBBIITTZZUUKKOO EEMMAAKKUUMMEEEEKKIINNLLAANNEERRAA SSAARRTTUU AAUURRRREETTIIKK

Page 9: 119 - 2011 uztaila

nean hirurogei dei pasatzenbagenituen gustura”. Garai hartan, dei guz-

tiak zentraletik pasa behar izaten ziren etaZestoan hainbeste hotelekin zentrala kolapsa-tu eta dei asko galdu egiten ziren. Hasieran,telegramak ere jasotzen zituzten baina gerora,telegrafista Correos zegoen txokora mugituzen, Karmelo Arrizabalagarengana.

Telefonistaz gain, goizeko lehenengo or-duan bainutako bulegoan ere egiten zuen lanMari Terek. Bainuak edo urak hartu nahi zi-tuenak medikuarenetik pasa behar izatenzuen, nahitaez. Hark egun jakin batzuetakotratamendua jartzen zuen eta horretarako txar-telak banatzen ziren bainutako bulegoan.

Bainutako bulegoan beste gizon batekin egi-ten zuen lana, harreragilearekin. Lau harreragi-le zeuden bainuetxean: bat bainu-tako bulegoan eta bi ha-rrera-lekuan. Gauekotelefonista lanak ere, ha-rreragileren batek egitenzituen. Urte osoan jardu-ten zuten lanean telefonis-tak; neguan, erreserbak egiteko deiei erantzu-ten eta botilatzen ziren urak tramitatzen.

Gozoak saldu eta salduIxabel Odriozola hamalau bat urterekin hasi zen Alamedako bonboi-

dendan lanean. Goizeko 8:15eko trena hartu Arroabean, Zestoan jaitsieta Kortadi gozotegira joaten zen opil bila. Bandeja handia hartu, etabeti lortzen omen zuen urzaleak garraiatzen zebilen autoren batean sar-

tu eta Bainuetxera iristea. Behin dendara ailegatuta,egun osoa gozoak saldu eta saldu pasatzen zuen;bederatzitako trenean itzultzen zen etxera. Horrelaigaro zituen lehenengo alaba izan arteko udakodenboraldiak: “Irailean izan nuen alaba eta hantxepasa nuen nire azken uda, tripa handi-handiare-kin”. Lehenengo urtetan, Josefa Alzueta izanzuen nagusi eta lankide, gerora Josefa Etxanizekhartu zuen denda. Orduan, bakarrik jardutenzuen lanean, nagusia zerbitzuko nesken ardu-raduna zen-eta. Hala ere, tarteka, ArantxaEtxeberriak laguntzen zion.

Dendan gauza ugari saltzen zituzten: ka-fesne-karameluak, Nestle, Suchard eta Elgo-rriaga bonboiak, txokolate tabletak, galle-tak, eztia… baina gehien, delako Rellenosde Vergara horiek. Dendan bertan saltzeazgain, enkarguak logeletara ere eramatenzituzten.

Hasiera batean Kubako bezero ugarietortzen omen zitzaizkien. Ba omenzen arratsalde osoa bere dendan pasa-tzen zuen emakume bat: “Hogeita bi

egunetarako etortzen bazen, hogei arratsal-de gurean pasatzen zituen. Ez zuela siestarik egin nahi esa-

ten zidan, bestela gauean lo gaizki egiten zuela-eta; nahiago zuela ni-rekin berriketan jardun. Han pasatzen zuen arratsalde osoa gure den-dan, zurrungan”. Gerora, berriz, Portugaldik etortzen ziren bezeroasko eta asko txokolate bila, eta han jarduten omen zuten “Cuantocosta, cuanto costa”, galdezka. Ixabel eta lankideak primeran konpon-tzen ziren horiekin. Izan ere, ezkutuaren balioa (Portugalgo txanpo-na, alegia) ederki kalkulatuta zuten eta hizkuntzarekin ere nahikoondo moldatzen omen ziren.

Aspertzeko betarik ez zuela izaten aitortu digu Ixabelek: bezeroakzeudenean haiei kasu egin behar eta, bestela, beste saltzaileekin berri-ketan gustura asko igarotzen zuen eguna. Nostalgia puntu batekin go-goratu ditu Ixabelek Alameda azpi osoa, puntatik puntara, hartzen zu-ten dendak: Joanita Errexilena, gizonezkoen ile-apaindegia, Casida Ruizile-apaindegia, Mari Tere Larrañaga aritzen zen manikura tokia, Dama-so Azkuen altzari erakusketa, Bazar Antoni Altuna, Lagartera, Julio Chi-quilin zapata-garbitzailearen txokoa, Baztarrikanekoen denda, Mi Tien-da, Correos…

Ixabel Odriozolak 1952tik 1967ra jardunzuen lanean bonboi-dendan. Berak alde egineta urte pare bat jarraitu zuen dendak, bainasegituan itxi zen.

Denbora aldatuz doalako, aldatuz doazgauzak. Baina lanbide horiek guztiak harrotasunez go-

goratu beharrean gaude, zutik baitaude oraindik jangela zabal horiek,jolas-gelak, bazkariak eta uniformeak.

Rosario Andres: Hoteletan nahiko lekurik ez, eta

herritarrak kanpoko jendea hartzen hasi ziren

beren etxeetan. Bazkaria prestatzen zieten,

arropa garbitu eta, noski, ohea eskaini ere bai

egunak pasatzeko: “Gu bederatzi izatetik, hogei

izatera pasatzen ginen uda garaian, harrigarria

zen”.

Orain lanbide horietako asko oroitzapen hutsa

dira. Musikariak ere baziren garai hartan hote-

letan, baina orain horiek zuzen-zuzenean CD

bilakatu dira.

A maiur Ar i s t i / Jan i re D iaz

IIXXAABBEELL AALLAAMMEEDDAAKKOO DDEENNDDEETTAAKKOO BBEESSTTEELLAANNGGIILLEEEEKKIINN BBAAIINNUUEETTXXEEKKOO JJAARRDDIINNEEAANN,, TTAARRTTEEAANN,,IIGGOOGGAAIILLUUKKOO LLAANNGGIILLEEAA,, MMAARRII TTEERREE LLAARRRRAAÑÑAAGGAA,,

TTEELLEEGGRRAAFFIISSTTAA,, MMIIGGUUEELL IILLEE--AAPPAAIINNTTZZAAIILLEEAA,,AARRAANNTTXXAA EETTXXEEBBEERRRRIIAA EETTAA JJUULLIIOO CCHHIIQQUUIILLIINN

OOIINNEETTAAKKOO GGAARRBBIITTZZAAIILLEEAA

9

Page 10: 119 - 2011 uztaila

Bigarrenez , Eka indarren eguna . Zestoan Egitarau mardula izanzuen Ekaindarren egunak; uztailaren 2an egin zen, bigarren urtez. Goi-zean goiz hasita, pottoka eta zaldietan ibiltzeko aukera eskaini zuenTrosta taldeak. Udaletxe azpian, berriz, Ekainberriko hainbat material,Bainuetxeko infusioak, harrian egindako hainbat eskulan… izan ziren.Aurten ere, zenbait tabernarik egunari egokitutako pintxo bereziak pres-tatu zituzten orein, basurde eta an-tzeko osagaiekin. Eguerdian, tri-buaren etorrera antzeztu zen, etasua egin zuten garai hartako erara.Arratsaldean, jaiak jarraitu eginzuen: Sastarraingo zaldi eskolako-ek erakusketa eskaini zuten, Aizar-nako Aranburuk arkumea burrun-tzian prestatu zuen, eta, egunaribukaera emateko, harpa eta perku-sio afrikarrez gozatzeko aukera ereizan zen Eneko Larrañaga herrita-rra tarteko duen taldearen eskutik.

U z t a i l a k 1Zinemako soinu bandak gauez plazakokontzertuan

U z t a i l a k 2Iban Pardo ez zen sailkatu AizarnanEuskadiko sega txapelketarako

Eka in sagardo eko log ikoa Ibañarr ie tan . Uztailaren 12an,Ekain sagardo ekologikoa aurkeztu zen Ibañarrietako Iruretxiki ba-

serrian. Aitor Eizmendi da ekoizlea, zumaiarra bera, baina ama,Pastori Aizpurua, zestoarra du, Sastarraingoa, Ekain haitzulo on-

dokoa alegia, eta hortik datorkio sagardoari bere izena. Etxeko etazumaiar lagun kuadrillaren babesean egin zuen Aitorrek aurkezpe-na, Jon Maia gidari hartuta. Halaxe egin ohi dituzte sagar biltze eta

antzeko lanak ere, afari eta bazkari bikainez ordaintzen diren la-gun artean.

Duela 20 urte hasi ziren sagarrondoak landatzen; 4,5 hektarea ditusagastiak, eta 1.600 sagarrondo baino gehiago. Ekain sagardoa egi-teko 30 sagarmota inguru

erabiltzen di-tuzte. Aurten,

33.000 litrosagardo atera

dituzte 40.000kilo sagarretik.Orain, komer-tzializazio fa-sean sartuko

dira.

U z t a i l a k 7Udalekuetan, Sanfermin egunezentzierroa eta guzti

E k a i n a k 3 0Aizarnazabaldarra garaile palaz Promozio Txapelketan

U z t a i l a k 6Nerea Mendizabalen “Jaiotza jaiotzen” hitzaldiarrakastatsua

Page 11: 119 - 2011 uztaila

U z t a i l a k 2 2Musike Tekne Donostiako Orkestra

Sinfonikoko hari laukotearen emanaldiapleno aretoan

11

U z t a i l a k 2 2Libertia kale antzerkia gaztetxoentzat,

Hortzmugaren eskutik

Elkartasun Eguna.Amnistiaren Aldeko

Mugimenduak euskalpreso eta iheslari politi-koei eta deportatuei el-kartasuna adierazteko

eguna antolatu zuen uz-tailaren 16rako: txistula-riak goiz goizetik, esku-

lanen txokoa haurren-tzat, Sastarraindik

herriko plazarainoko las-terketa, bazkaria arkupe-

tan, pilota partidak eta kalejira. Aurten ere,erronkan, bizikleta estatikoak ipini zituzten

plazan, astebururo presoen senitartekoek egi-ten dituzten milaka kilometroak irudikatzeko.

Egun osoan zehar, 180 lagun inguruk jardunzuen pedalei eragiten, eta lortu zuten 1.000

kilometro egitea.

danbolinzulo

Page 12: 119 - 2011 uztaila

Biztanle askoko auzoa ez izan arren gogo etafundamentu handiz prestatu dituzte aurten ereSan Kristobal jaiak Narruondon. Sari bikainak

izaten dituzten mus, eskoba eta partxistxapelketarekin eman zioten jaiei hasera.

Larunbateko meza, toldopeak egin behar izanzuten euriagatik, handik bedeinkatu zituzten

kotxeak ere. Hantxe eskaini zieten auzokoadinekoei hamaiketakoa. Baina arratsalderakoeguraldiak ere hobera egin zuen zertxobait eta

ume jolasen garaia giro politean igaro zuten.Jai guztietan bezalaxe, Sankristobaletan ere ez

da falta izaten jan festarik, hala nola larunbatekoafaria edota igandeko sardina edo kostilla jana.

Eta jaiei bukaera borobila emateko, herri kirolaketa Gorriti bere animaliekin umeen

gozamenerako.

san kristobalak

auzoetatik

narruondo

Page 13: 119 - 2011 uztaila

Hasiera guztiek amaiera dutenez, bukatu dira2011ko Karmenak ere. Urtero bezala, aurtengoan

ere, jubilatuen egunetik hasi eta “bakalada”bitartean herritar guztien gozamenerako ahalik etaegitarau anitzena eta oparoena osatzeko asmotan

gogor egin dugu lan. Jakin badakigu ordea, gugogor saiatzea ez dela nahikoa. Festa batzordea,

herriko 6-7 gaztek osatzen dugu eta 6-7 pertsonaez dira nahikoa ia aste bete irauten duten festakaurrera eraman ahal izateko. Horregatik, behar

beharrezkotzat jotzen dugu bakoitzak ahal duenneurrian bada ere, festetan zein urtean zehar

antolatzen diren ekintza ezberdinetan herritarguztiek parte hartzea. Aurtengo egitarauan,honelako hamaika adibide topa genitzake:

jubilatuek antolaturiko pala partida, mundukotxoko ezberdinetatik iritsi zaizkigun herritarrek

prestaturiko jaki dastaketa, gurasoek antolaturikoumeen bazkaria, kuadrilen arteko jolasak…Badakigu, benetako festa herrikoi eta parte

hartzaile batzuetara iritsi ahal izateko bide luzeadugula aurretik, (oraindik ere, festetako ardura

guztia, bereziki gaizki irteten diren gauzengainekoa, festa batzordearena dela uste duen

jende asko baitago) baina oso argi daukagu haudela gure herriarentzat nahi dugun festa eredua

eta emandako pausu bakoitzak helmugatikgertuago kokatzen gaituela gainera. Herriko

festek, ongi pasatzeaz haratagoko helburuakdituzte, hala nola, herritarren arteko batasun eta

kohesioa bermatzea, eta honetarako,beharrezkotzat jotzen dugu arroarrek beren burua

ikusle soil sentitzetik festetako elementu aktiboizaterako urratsa ematea.

Besterik gabe, eskerrik asko Karmenetara hurbildueta parte hartu duzuen guztiei, eta ez ahaztu, festa

batzordeko ateak guztientzat irekita daudela!

karmenak herritik herriarentzat

arroabea

AArrrrooaakkoo FFeess ttaa BBaattzzoorrddeeaa

1

3

Page 14: 119 - 2011 uztaila

Uztailean euria gogotik egin du, SankristobalakNarruondon euripean pasa bazituzten, ez dituzte

ateriagoan pasa Santioak Arroagoian. Festetanordea, eguraldi txarrari aurre egiten zaio umore

onak lagunduta eta aterpean bada ere giroakberdintsua izaten jarraitzen du. Eguraldi txar

horrek lagunduta edo herri afarian laurogeita bostlagunetik gora bildu ziren, alajaina! Ondorenean

egin zen urteroko bikotekako dantza txapelketanere parte hartzaile mordoa izan zen. Horrelaxe

eman zieten arroarrek egitarau oparoa zuten jaieihasera. Ez dira falta izan Imanol DJ Pajarito,

Gorriti, karroza eta erromeriak. Santio eguneanere euriak jaietan parte hartu nahi izango balu

bezala, gelditu gabe jardun zuen. Frontoi aurreanegiten den sagardo lehiaketa barruan egin behar

izan dute. Idiakaizko txistulariek ere, atertzenzuenean kalean gora eta behera itzulitxo bat

egiten zuten baina berriro frontoira euria hastenzuenean, beharko!

Danbolineko uztaileko zenbakia Arroan jaiakbukatu aurretik errematatu dugu, baina ez dago

zalantzarik, giro bikainarekin jarraituko duteherri kirol eta gainontzeko ekitaldietan. Askok

goizaldera arte luzatuko du Santio gaua Monik,Eider eta Oihanaren trikiti doinuekin. Eta beste

horrenbeste Santa Ana egunean, datorrenurtean gehiago!

santio santanak

arroagoia

Page 15: 119 - 2011 uztaila

51

Uztailaren 7an udal batzorde informatiboakeratzeko eta zinegotziek izango dituzten ar-durak banatzeko ezohiko udalbatzarra eginzen. Agintaldi berri honetan, bi alderditakoordezkariek hartuko dute parte Udal Gober-nu Batzordean: Bilduko Leire Etxeberria, Ru-ben Alberdi eta Iban Narbaizak, eta EAJko Jo-xe Mendizabalek. Alberdi izango da lehen al-kateordea, eta Narbaiza bigarrena.Batzordeetan hainbat aldaketa emango dira;Merkataritza eta Turismo Batzordea sortukoda, Hirigintza eta Zerbitzu Batzordeek berrizbat egingo dute eta Auzoak Batzordea, Topa-gune izatera pasako da. EAJri Merkataritza-Turismo eta Ogasun batzordeetaz arduratzeaeskaini zaio eta onartu egin du.

••LIBERAZIOAK ETA SOLDATAKBILDUk hiru proposamen egin zituen

alor honetan; lehena, orain arte bezala alka-tetzaren liberazioa mantentzea eta bere sol-data maila urteko 35.798 euro gordin eta hi-leko 2.000 euro garbi ingurukoa izatea. Biga-rrena, Udalaren egoera ikusirik eta daudenproiektuak aurrera ateratzeko helburuarekin,Ruben Alberdi alkateordea ere %50eko dedi-kazioarekin liberatzea alkatearen soldata mai-la berarekin. Eta azkena, batzordeetako le-hendakarien asignazioak %10ean murriztea.Orain artean hileko 133 eurotan finkatutazeuden eta horrela 120 bat eurotan gelditukolirateke. EAJko Joxe Mendizabalek esan zuenez duela ulertzen zein helburu duen azkenproposamenak. Dirua aurrezteko neurri beza-la ez diola zentzu praktikorik ikusten eta he-rritarrei zuzendutako keinu bat bezala ulerdaitekeela. Aho batez onartu ziren lehen biproposamenak baina mahai gainean uzteaerabaki zen hirugarrena, asignazioa jaistearizegokiona alegia.

Batzordeetako ordezkaritzak:

Hirigintza eta Zerbitzu Batzordea: Ruben Alberdi eta Leire Etxeberria(Bildu) eta Unai Gonzalez Etxabarri (EAJ)Baserri Batzordea: Ander Bergara eta Iban Narbaiza (Bildu), eta Joxe Aran-berri (EAJ).Kultura Batzordea: Amaia Lopetegi eta Itzia Sagarzazu (Bildu), eta ItziarElorza (EAJ).Ongizate Batzordea: Iban Narbaiza eta Itziar Sagarzazu (Bildu), eta ItziarElorza (EAJ).Ogasun Batzordea: Joxe Aranberri (EAJ), eta Ruben Alberdi eta Iban Nar-baiza (Bildu).Ingurumen Batzordea: Itziar Sagarzazu eta Izaskun Sagarzazu (Bildu), etaJoxe Aranberri (EAJ).Merkataritza eta Turismo Batzordea: Joxe Mendizabal (EAJ), eta Iban Narbai-za eta Leire Etxeberria (Bildu).Gazteria Batzordea: Izaskun Sagarzazu eta Ander Bergara (Bildu), eta ItziarElorza (EAJ).

u d a l e k o b e r r i a k

Elkarte ezberdinetako ordezkaritzak:

Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkartea edo Mankomunitatea: LeireEtxeberria eta Ruben Alberdi (Bildu), eta Unai Gonzalez Etxabarri (EAJ).URKOME: Ander Bergara (Bildu).Herri Eskolako Kontseilua: Amaia Lopetegi (Bildu).Udal Kirol Patronatua: Lehendakari: Iban Narbaiza (Bildu). Bokalak: Ru-ben Alberdi (Bildu) eta Joxe Aranberri (EAJ).Ur Kontsortzioa: Leire Etxeberria (Bildu).Zaharren Egoitza: Lehendakari: Leire Etxeberria (Bildu). Partaide: Itziar Sa-gartzazu (Bildu) eta Itziar Elorza (EAJ).Udal Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA): Leire Etxeberria etaAmaia Lopetegi (Bildu), eta Joxe Mendizabal (EAJ).Ekain Fundazioa: Leire Etxeberria (Bildu).Haurreskolak Kontsortzioa: Leire Etxeberria (Bildu).

Page 16: 119 - 2011 uztaila

Prosciutto di Parma - Parmako urdaiazpikoaRisotto - arroz saldatsuaTiramisù - maskarpone gazta eta kafezko bizkotxoaCarbonara - hirugihar eta gazta saltsa

On egin!

kortadirenplateretik

afalduko al diu?leku politta emateik…ze jartzeik hemen??

Gravlax - izokina gatzetan marinatutaKesakeitto - berdurazko zopaKötbullar - suediar haragi bolakSillsallad - antxoa entsalada

Pita - pasta finez bildutako haragi, gazta edo berdurakMoussaka - berenjena lasagnaTzatziki - olio, jogurt eta pepino saltsa

grezia

Uztaileko zenbakia kaleratzendugunerako, opor usainean egongogara gehienok. Zenbaitek kanporaateratzeko plana egina izango du;

beste asko herria zaintzen gelditukodira. Uda aurreko azken “Kortadiren

plateretik” atalari opor zaporea emannahi izan diogu.

alsaziaeskandinavia

Choucroute - espeziaz eginiko azaBaeckeoffe - haragi gisatuaFlammekueche - alsaziar pizzaGewurztraminer - ardo zuri ezaguna

Banitsa - gaztazko pastelaLukanka - zerri lukainkaKefir - bulgariar jogurtaShopska entsalada - tomate,

piper, pepino eta jogurtez

Escalivada - labean egindakoberdura entsalada

Sanfaina - tomate, piper etaberenjena saltsa

Calçotada - tipula erreak, haragiari laguntzekoRossejat - arroz beltza perretxikoekin

katalunia

bulgaria

italia

Page 17: 119 - 2011 uztaila

7

ZAZPI ORDUAK” Miren Agur Meabe. Doltza kontalariak 17 ipuineta beraiekin erlazionaturik dauden bertso-sortak tartekatzen ditu berebizitzaren kontakizunaren artean. 7 zenbakia, hitz egiten dutenanimaliak, mitologiako pertsonaiak, ilustrazio argazki bereziak…agertzen dira. Ipuinak amaitzeko erabiltzen dituen esamoldeak ereberriak suertatu zaizkit. Magiaz betetako liburua da eta gustura irakurridut.Idazleak, liburuaren bukaeran, irakurlearentzat 7 galdera eta erantzuneskaintzen ditu argibide moduan.Orain zuen aukera da eta Doltzak dion bezela

Gezurra ala egia ?Zure zain naukazu ilargian.Bota ezazu sarea baietz hartu ipuin dotorea !

LAZTAN GOXOAK ETABESTE KONTAKIZUN KRISIAN BatzukEdiciones Beta III Milenio SL

Hara zer ateraldia, desorekaknagusi diren garai honetan krisiari buruz hitzegitea ere! Baina… zergatik ez? Kontaketahauek gai berberari lotuta daude: krisialdiari.Hori bai, parte hartzaile bakoitzak, urterik urtegero eta handiagoa dugun familiako idazleek,askatasun osoz interpretatu dute.

irakurriberridut

TXAKUR INGELESAKLutxo EgiaSusa – 2011

Bederatzi ipuineko bilduma daTxakur ingelesak. Jendartean

ikusezin bihurtu diren edo mundutik desager-tzeko erabakia hartu duten pertsonaiak bizidira orrialde hauetan: ihesi, ezkutuan, alde-rrai, deitura aldatuta, oharkabean, lanbro arte-an. Irakurri ahala desegin egiten diren biogra-fietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egia-ren kontakizunek. Liburua osorik sarean:http://www.susa-literatura.com/

1911-07-16 [100 urte]Arroabeko elizaren inaugurazioa. Lehenengo harria

1910eko urrian ipini zen [argazkian]. Herritarrek20.000 pezeta inguru jarri zituzten eliza eraikitzeko

(25 bat langileren urteko soldata), Diputazioak 5.000pezeta eta Zestoako Udalak 200 pezeta. Halako eliza

ederra, ordea, txiki geratu zen laster: 700 bat eliztar baomen ziren 1949. urte inguruan. Beste garai batzuk

ziren haiek.

efemerideak

1986-07-02 Gipuzkoako Batzar Nagusien Bilku-ra Ibiltaria Zestoan egin zen. XVIII. mendeaz geroztik, Bil-kura Ibiltari hori Gipuzkoako 23 herritako batean egin ohida, urtero-urtero aldatuz. 1986koaz gain, 2009an ere eginzen Zestoan, eta hurrengoa 2032an izango da.

1983-08-26/27 Uholde handiak eta kalteizugarri bazterretan. Lehendik urez gainezka zetozenibaiak lehertu egin ziren. Zestoan, bainuetxean izan zenhondamendi handiena. Jendea beldur zen ez ote zensekula gehiago irekiko. Zorionez, ez zen hala izan.

M e r t x e M e r i n o

1

Page 18: 119 - 2011 uztaila

Uztailaren 1ean Zestoako I. Ar-gazki-rallyaren sari-banaketaegin zen Udaletxeko arkupe-etan. Arratsaldean zehar ar-gazki bildumak ikusgai egonziren, eta iluntzean jakiteraeman ziren argazki saridunaketa beren egileak.Guztira lau sari ziren, horietako hi-ru epaimahaiak erabakita; bestea,herritarren saria, herritarren bozkabidez hautatua. Horrela:Argazki onena: Amancay GaztañagaBilduma onena: Oliver PerezHaurren argazki onena: Ioritz Goenaga

Herritarren saria: Lierni Arrieta

Rallya Danbolin-zulok, Katamarrua Natur Taldeak eta Zesto-ako Udaleko Ingurumen eta Euskara sailek an-tolatu zuten elkarlanean. Zestoako Bainuetxe-ak babestu zuen lehiaketa, eta Jaurlaritzako Uragentziak diruz lagundu.Rallyaren gaia “Ura: Urola ibaiko ertzak” izanda. Eta, rallyaren helburua, urak baliabide be-zala duen garrantziaz eta jasaten dituen kal-teaz jabetzeaz gain, herritarren parte-hartzeasustatzea.

Antolatzaileen asmoa ez da izan profesionalen lehiaketa batsortzea, herritarren artean zaletasuna bultzatzea baizik.Halere, epaimahaiak azpimarratu egin duaurkeztutako argazkien kalitatea,

eta originaltasuna.

ZestoakoI. Argazki-rallya

BBIILLDDUUMMAA OONNEENNAA:: OOLLIIVVEERR PPEERREEZZ

AARRGGAAZZKKII OONNEENNAA:: AAMMAANNCCAAYY GGAAZZTTAAÑÑAAGGAA

HHAAUURRRREENN AARRGGAAZZKKII OONNEENNAA:: IIOORRIITTZZ GGOOEENNAAGGAA

HHEERRRRIITTAARRRREENN SSAARRIIAA:: LLIIEERRNNII AARRRRIIEETTAA

Page 19: 119 - 2011 uztaila

a g e n d aabUUZZTTUUAA

10 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Festak San Lorente auzoan.

12 OOSSTTIIRRAALLAA

Trapu Zaharrak antzerki taldea plazan. Jira& bira. Gozotegi famatu bateko salmenta departa-mentuko buruzagi batek, langabezian denbora bate-an egon ondoren , krisi garairako autopromozioariburuzko esku-liburu bat idatzi eta sarean zintzilika-tzen du. Ikaragarrizko arrakasta du eta konferen-tziak emateko eskakizunak gehituz doaz.

Am abir j inak A izarnan

13 LLAARRUUNNBBAATTAA

12:00etan Txupinazoa. Ondoren sardina etahirugihar jana txotxarekin. 18:00etan ume jolasak.21:00 Herri afaria. Jarraian Elustondo anai arrebekinerromeria.

14 IIGGAANNDDEEAA

12.00etan Jubilatuen hamaiketakoa. 18:00etanHerri kirolak: Aizarna Xanjuandegiren Aurka. Ja-rraian triki bertso poteoa. 21:00etan Gazteen afaria.23:00etan Balsabe trikitilariak.

15 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Amabirjin eguna. 11:00 Meza nagusia.12:00etan esku pilota partidak. 18:00etan kale antzer-kia. Jarraian, triki bertso poteoa. 23:00etan Obaneuketaldearen eskutik erromeria.

16 AASSTTEEAARRTTEEAA

Goizeko 8:00etan Oilasko biltzaileen irteera.10:30ean Puxka muxka zirkus haurrentzat. 14:30eanOilasko biltzaileen dantza plazan. Jarraian, Oilaskobiltzaileen bazkaria. Arratsaldean zehar oilasko bil-tzaileak kaleko etxeetan zehar ibiliko dira. 22.30eanKupela taldeak alaituriko erromeria.

20 LLAARRUUNNBBAATTAA

Zinea Izarpean gaueko 22:00etan plazan

irAAIILLAA

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gazte eguna. Triki bertso poteoa, bazkaria, Ondarbaso-ra igoera, kale animazioa, kontzertua.

04 IIGGAANNDDEEAA

Zaharren eguna.

Am abir j inak Zes toan

07 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Txupinazoa, banda eta txistularien kalejira, salbea, pre-so eta iheslari politikoen aldeko kalejira eta afaria, berbena,...

08 OOSSTTEEGGUUNNAA

Meza, bandaren kontzertua, zekorketa, zekorketen aur-kako elkarretaratzea, pilota partidak, DJ Xa2,...

09 OOSSTTIIRRAALLAA

Diana, kalejira zaratatsua, gaztetxoen pilota txapelketa-ko finala, zezentxo eta poniak, umeentzako bazkaria, jolasak,zekorketa, zekorketen aurkako elkarretaratzea, haurrentzakoikuskizuna, Euskal Herriko musika tresnen erakustaldia, Oilas-ko jana,...

10 LLAARRUUNNBBAATTAA

Diana, paella lehiaketa, jolasak, kontzertuak,...

18 IIGGAANNDDEEAA

VI. Akoako bira. 9:30 Idiakaitz txistulari taldea. 10:30VI. Akoako bira lasterketa. Izen ematea Kiroldegian, telefonoa:943 147 942. IV. Asto lasterketa. Jarraian, hamaiketakoa, trikiti-lariak,... ••Agiro Mendi taldetik, Besaidera egun pasa.

••XL. Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Zestoako fron-toian izango dira partiduak, gaueko 22:00etan. Aurre-

kanporaketak uztailaren 22 eta 29an jolastu ziren. Final laurde-nak abuztuaren 2, 4, 9 eta 11an izango dira. Final erdiak abuz-tuaren 16 eta 18an. Azkenik, finala, abuztuaren 25ean.

••Gaztetxoen pilota txapelketa. Abuztuko bigarren hama-bostaldian hasiko da, Zestoako eta Azpeitiko pilotari

gazteek jolastuko duten pilota txapelketa. Finalak irailaren 9an,goizeko 11:00etan.

••Futbito txapelketa. Jokoan da Gazte Asanbladak antola-tutako futbito txapelketa. Kiroldegian jolasten dira par-

tiduak, ostiraletan 18:00tan eta larunbatetan goizeko 10:00etan.

••Film labur lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak.Izen ematea Uztapide, Koiote eta Gaztetxean, xehetasun

gehiago izen emateko lekuetan.

1

9

Page 20: 119 - 2011 uztaila