12. or.txanela.izarren Hautsa
-
Upload
gandasegirakasleak -
Category
Documents
-
view
122 -
download
3
Transcript of 12. or.txanela.izarren Hautsa
UNIBERTSOA
Existitzen den guztia da unibertsoa.Unibertsoa oso handia da: bilioika eta bilioika kilometro zabal ditu.Dena da unibertsoa: gu, txoriak, mahaiak...Beste definizio zabalagoa:
Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek okupatzen duen espazioa da
ASTROAKAstroak zeruko berezko gorputzak dira: izarrak, planetak, kometak, sateliteak, etab.
Berezko hitzak esan nahi du ez dituela gizakiak sortu eta bidali (koheteak, teleskopio bereziak...)
BIG-BANG-a
Nola sortu zen unibertsoa? Gaur egun Big-bang-aren teoria da zabalduena:
Pentsatzen da, teoria horren arabera, unibertsoko materia guztia bat zela baina duela 15 mila milioi urte, gutxi gora behera, eztanda egin eta unibertsoan zehar zabaldu zen materia.
Materia horretatik sortu ziren gero galaxiak, izarrak eta planeta sistemak.
GALAXIAK
Galaxiak izar multzo oso handiak dira.
Gure planeta,Lurra, eta gure izarra Eguzkia galaxia bateko zatiak dira.
Gure galaxiak Esne Bidea du izena.
Galaxiak ez dira berdinak. Formaren arabera honela klasifikatzen dira: kiribilak, barradunak, irregularrak eta eliptikoak.
Esne Bidea galaxia kiribila da.
IZARRAK
Berezko argia duten astroak dira.
Izarrek energia handia sortzen dute eta ondorioz beroa eta argia.
Eguzkia gure izarra da.
Eguzkiaren bero eta argiari esker bizi gara gu, gizakiok.
EBALUAZIOA
IPINI DAGOKION HITZA BERE LEKUAN.
UNIBERTSOA
Zer da Unibertsoa? Existitzen den
Dena da Unibertsoa: gu , txoriak, mahaiak...
Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek okupatzen duen espazioa da.
ASTROAK
Astroak zeruko berezko gorputzak dira
BIG-BANG-a
Teoria horren arabera, materia guztia bat zen baina duela 15 mila milioi urte, gutxi gora
behera, nda egin eta unibertsoan zehar zen materia.
Materia horretatik sortu ziren gero , izarrak eta planeta guztiak
Galaxia, zeruko, espazioa, guztia, eztanda, zabaldu, gu,
IDATZI:
Zer dira Galaxiak?..........................................................................................................
Zein da gure galaxiaren izena?........................................................................................
Nola klasifikatzen dira formaren arabera galaxiak?.......................................................
Zer dira izarrak?...............................................................................................................
Zientzia
Behaketa eta esperimentuen bitartez lortu den ezagueren multzoa da.