123 (2004ko uztaila)

30
2004ko UZTAILA, 123. ZENB. DOHAINIK Z U M A I A K O 1 . T R I AT L O I A U Z TA I L A R E N 2 5 E A N

description

[Errausle planta arroan koka daiteke] [Branka gizarte baliabide zentroa zabaldu da Zumaian.] [Ibilbideak: Santa Engrazioa erromeria oihartzunak-] [Arrauna: Telmo Deuna onenen artean.] [Triatloia: Uztailaren 25ean jokatuko da Zumaiako I. Triatloia] [Jexux Etxabe Mitxelena: Ondo moldatzen ginttuan euskerarekin. Gerra zikin hura sortu eta dena puskatu zuen arte.]

Transcript of 123 (2004ko uztaila)

Page 1: 123 (2004ko uztaila)

2004ko UZ

TAILA

, 123. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

Z U M A I A K O 1 . T R I A T L O I A U Z T A I L A R E N 2 5 E A N

Page 2: 123 (2004ko uztaila)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

erreportaia errauste planta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

gizarteagizarte baliabideen zentroa . . . . . . . . . . . .12

ibilbideak: santa engrazia . . . . . . . . . . . . . . . . .14

olarro zopa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19arraunatriatloia

gure zumai zarra

jexux etxabe mitxelena . . . . . . . . . . . . . . . .24

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28bertsoakagenda

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Esther Etxeberria

Xabier Azkue

Koordinatzailea

Juan Luis Romatet

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Gurenda Serrano

Itziar Garate

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Belen Golmaio, Abelin Linazisoro,

Haize Galarraga, Xabier Aranguren,

Karmelo Arroiabe, Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, Ibon Aizpurua,

Izaga Garzia, Beñat Fernandez de

Arroyabe, Ihintz Linazisoro, Jon

Maia, Eguzki Agirrezabalaga, Natur

Taldea, Ander Hormazuri, Aitor

Manterola.

Argazkilaria

Eva Franco

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel. (Esther)

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.000 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

gure zumai zarra

jexux etxabe

mitxelena

“Ondo moldatzen

ginttuan euskerarekin.

Gerra zikin hura sortu

eta dana puskatu

zuen arte”

Page 3: 123 (2004ko uztaila)

4 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

librean

Ume baketsuoi beti gustatu izan zaizkigu Warner etxeko marraz-ki bizidun eroak. Bazirudien denok gure baitan daramagun Mr.Hyde horrek ametsezko bake moduko bat sentitzen zuela, Corre-caminos gorrotagarria harrapatu nahian, Coyote gaixoa zorabia-tuta erortzen zen unean.

Urteen poderioz, beste Ni sumindu horrek adrenalina dosibirtual handiagoak behar izan zituen eta hara non topatu zituen,Steve McQueen-en bat-bateko azeleroiekin argitzen zen zinemaareto ilunean.

Gaur, benetan eskerrak eman nahi dizkiet ustez galduta

nituen oroitzapenak etenga-be berreskuratzen laguntzendidatenei. Ezin hobeto kokatuta bizi naizenez (San Jose Kalekoaldaparen eta bihurgunearen artean), ia egunero eta orduro azal-tzen da beste Ni erretxinduren bat –hau da, hormonak borborkadituen nerabea–, nire entzumen atrofiatuaren gozamenerakoderrapatzen eta azeleratzen zaratatsu eta ozen aritzen dena,McQueen berak zegokion gaizkilearen atzetik San Frantziskoaldapetan edota motozikleta zahar baten gainean tropa alemanenatzetik ihesi egiten zuen bezalaxe.

Steve McQueen in memoriam Koldo Landaluze

AMA, BILDURRA!!

Lerrotxo hauek idazten hasi nintzene-an, ez zen nire asmoa gai hau jorratzea,baina azken denboraldiko berriek bel-dur galanta eragin didate. Zaborrakerretzeko plana eta kokapen posibleakezagutu nituenean akojonatu nintzen,baina, tarte horretan, Zumaiako barradragatzen hasi zirela konturatu nintzen.Dragaren kontu honek denok ahaztutaditugun denboretan gertatutakoa diru-di, baina ez, gaur egun eta hemen ber-tan gertatu da.

Orain lau urte, Zumaiako barra dra-gatzeko lanak hasteko zirenean, inguru-menarekiko eta osasunarekiko arazoakzirela medio geldiarazi egin zen etaorduan eman ziren arrazoiak OsasunSailak bidalitako gutun batean ikusditzakezue:

"(…) Las actuaciones de este tipo requie-ren del informa favorable de la Viceconse-jería de Medio Ambiente, organismo queen este tipo de actividades, dadas las carac-terísticas de la zona y su uso, fundamen-talmente en época estival, suele solicitar lavaloración del Departamento de Sanidad.A este respecto, la postura que siemprehemos mantenido en todos los proyectos enlos que está implicada una playa en la quese ejecutan obras que incluyan dragados y

vertido de arena u otros materiales en suentorno, ha sido la de desaconsejar quedichas actividades se realicen en el periodocomprendido entre junio y septiembre, tem-porada oficial de baño. Las razones quejustifican esta posición son los posiblesriesgos para la salud de los usuarios deestas zonas. Además nuestro Departamen-to, una vez visto el proyecto de las activi-dades a realizar que el organismo promotordebería presentar, emite las consideracio-nes oportunas en relación a aspectos como:las garantías de vigilancia en el periodo deejecución de las obras, las medidas de segu-ridad, la calidad de los materiales vertidosy la compatibilidad de los mismos con losde la zona en que van a ser vertidos, entreotros aspectos.Por lo tanto, nuestra opinión en relacióncon el inicio del dragado, depósito y verti-do final del material extraído en la bocanadel puerto de Zumaia, es que dicha activi-dad no debe ejecutarse hasta finalizada latemporada oficial de baño.

Gabriel Mª Inclán IribarConsejero de Sanidad"

Aurten, señorito batzuk bere beleritoe-tan estropada dutela eta, derrigorrezkoadirudi hondartzako denboraldi hasiera-rekin batera dragatzea. Aipatu ditudan

aberats berri hauen interesen aurrean,herriko agintariek, Ingurumen Saila etaOsasun Saileko arduradunek makurtuegin dute beraien burua eta edozeinaitzakia asmatuko dute bere posturaonartezina justifikatzeko.

Ni, nire bateltxoarekin Santixoraazaltzen baldin banaiz izugarrizkoiskanbila sortzen da, sokorrista bereonetik irtenda, osasun publikorako izu-garrizko arriskua bihurtzen naiz etakapaz dira kartzelara bidaltzeko. Milakatona hondar mugitu behar duen dragaez da, ordea, arriskutsua, hondar garbiamugitu behar omen du eta.

Dragaren kontu hau oraindik eregehiago ere luza daiteke, jakinez gerohondarra hemendik hartu eta Orionbotatzen ari direla, gero handik berrizjaso eta Pasaiara eramateko halako bate-an. Gastuak bikoiztea oso errentagarriada, dirudienez.

Hau dena ikusita, eta gure osasuna,ingurumena eta aurrekontua zeineneskuetan dagoen kontuan hartuta,Errauste plana bezain gai arriskutsuahauen ardurapean uztea tximino batibonba atomiko bat ematea baino asta-keria handiagoa iruditzen zait. Hori bai,zaindu ingurua eta jarri floreritoak baz-ter guztietan.

Inaxio Manterola

Page 4: 123 (2004ko uztaila)

52 0 0 4 k o U Z T A I L A

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Motellak! Eztek giro!Kronika hau hilero in bihar gendula benetan kontuatu nitzanianpentsatu nian:–Ta notiziyak? Ze kontatua eongo ote dek Zumaian? "Zaharraberri, gaztien amorragarri" esate zian gure amonak, bere amonakala eakutsita.Ta halaxe esan nitxien kuadrillakuei:–Kronika danon artian in bihar diau bai, ta badakizue, notiziyakbihar dizkiat, notiziyak. Ta ez badao asmatu, baña asmatzekotan onaasmatu.Eta, motellak, aspaldian notiziya besteik etziok.–Hi Joxe Luis —Juan Marik— ikusi al dek nolako draga datorrenerriyuan gora? Hori bai barkua ta ez garai bateko gabarra zahar hura!–Guain etorri bihar al zian horrek lokats dana altzatzea? —Juakinekaldamenetik— Umiak erriyuan bañatzen dian sasoian? Lotsik ez!–Hi Joxe Luis —Karlosek— geraniyuak jarri dixkie karretera genera-lian!–Hi Joxe Luis...Ta Joxe Luis letxe batian.–Hi Joxe Luis —Damianek, adar jotzen— nun aparkau dek ?–Gaur eztiat kotxeik ekarri, mollan arrasto oker hoiek pintau dixkie-netik etziok aparkatzeik eta. Gañia ibiltzia ona omen dek.–Bai motel, egunian egunian kotxe geio ta geo ta leku gutxiyo —Kar-losek—. Ta uda hasi baino eztek in. Eon hai kanpotarrak arrimatzetxukenian nolako festa.–Baña nola aparkatuko dek ba udan, neguan nahiko lan izaten dek

eta astebukaeran. Garai batian Larre-txo omen uan problema, baina gauregunian zubi txikitik barrura etziokaparkatzeik. Eta zubi txikitik kanpoa ekostata.–Badakizue ze in bihar dezuen, Gara-jia erosi ta kitto. —Juan Marik—.–Igertze zak bai etxe onekoa haixela.Garajia erosi esaten dek? Ta diruazeñei lapurtuko ziot, hiri?Hor jardun diau, estalapian, txikiteokoordua artian, geo baxoerdiak nahikolan eman ziu, baña erretiran nijualazea pentsatu diat: "Zeatik ez ote dia babes ofizialeko garajiak iten?Iten dia, ba, etxienak? Ta garaje biharrik ez al dao, ba?"Ta halaxe hitzein diat kuadrillakuekin eta danok "de akuerdo"behingoz (bueno, Juan Marik eztik arpei onik jarri baño horrekbazikak garajia), iruitzen zikuk babes ofizialeko garajiak itiak askohobetuko lukela bertakoen aparkatzeko arazua. Bazikiu askokparregarritzat hartuko duela (seguru garajia badakela), baña bitar-tian batzuk nazka nazka inda gatxibek aparkatzeko letxe horrekin;kotxeko inpuestua kobratzeakuan earki akordatzen dia zenbatkotxe daben.Autoridadiak babes ofizialeko garajetxo batzuk in eta hiru mila euro-an edo salgai jartzia bai izango zala lore ederra,zimeltzen ez danhoietakua.

Babes ofizialeko garajiak

Joxe Luis

estalapetik

Page 5: 123 (2004ko uztaila)

6 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

trinidade santua

Olarru zopa egiten oraindik ez diat ikasi, bainagure inguruko astuen buruak non dabiltzanhartu zioat traza azken aldian. Badakikherriaren ordezkariek aspaldi utzi ziotelaherriko langileak hartu eta lanpostu duinaksortzeari, eta buru-belarri sartuta dabiltzalaazpikontratatutako enpresekin eskuak garbituaz,superabitekin harro. Nola da posible, diru publikoa eskupribatuetara bideratzea? Buru, belarri eta esku, denakgauza politikan ez duen eskubiko politiken esku utzita.Baina lasai, garapen jasangarriari BAY esan diotenetikbazirudik ying-yang moduko batean sartuta daudela-eta.

Batetik, errausketa plantak egiteko asmo sendoadiate, baina bestetik, plantak eginez zebiltzak erroaknola sendatu asmatu ezinik. Garapen jasangarriarenplanean sartzen al da herria lorontziz jostea?Soineko berritzat hartu behar dugu ekimen

lorezalea, edo padurari egin zioten tarratari jarritakopetatxo ekologiko bezala jo genezake? Aspaldi batean guere Lore autobusean joaten ginen ikastolara, eta orainbizitza loratu zaigula konturatu garenean, zer esangodizuet, ba, beren buruei loreak botatzen dabiltzan tximinittentteak ez zaizkidala zipitzik ere gustatzen. Portzierto,non arraio dago Torrent dell´Olla dalako hori?? Mxk

Papel txuriarena batzutan ez da samurraizaten. Okerragoa da kumuneko papelikgabe gelditzea, adibidez, baina honek erebadauka bere intringulisa eta apuruba.Balkoira irten det ispirazio bila. Egia esan

Izarraitz ezin det ikusi, Torrent del’Ollako balkoi hortatikbaino gertuo nagon arren parean etxe blokea baitaukat nikere. Ekialdera begira dauzkat bista hobeak: Inda-mendi berepiñu-krestarekin, Ibañarrieta, San Migel, Askizu aldea ...Eta azken aldian inguru hauetako hautsak harrotzen ari danerrausketa plantaren kontua etorri zait ondora. Badakigubatzutan herriaren ordezkariek herriaren borondatearenkontra jarduteko ez dutela eskrupulo haundirik izaten, etausaia hartzen diot labearen tximini erraldoiak Arruan edoedonon jarrita ere zumaiarrak galtzen ateako geala, ososistema zikina baita hau. Espero dezagun bestelako politikaeta alternatibak ere ondo aztertzea, eta gauzak behar denbezala informatu eta herritarren iritzia errespetatuz egitea.Bueno Epi; orain zuri tokatzen zaizu gure hitz hauekbirziklatzea. Astuan burua nola aprobetxatuko zenuke? arraizopa egiteko, transplanteren bat egiteko…

Etzait ezagun egiten papelanaurrian jarri eta zer idatzi? buruahausteko modu hau. Eta ez dapapelan aurrian jartzen naizenlehen aldia dalako! Ze sinistenzaila eman arren, lehen ere idatzi aurretik pentsatu inizan det (bale, ez gehiegi, baina -egi danak txarrakdian neurrian). Ta ez da gezurra. Gure etxetik Izarraitzikusten da parez pare, balkoira ertenda. Hark ez duTorrent del'Olla danik ere aitzera izango, baina oainsalako balkoitik beiratu nahiz gero, kale honen etxeektapatzen diate Izarraitz. Ta papela txuriago. Hala erepisukide txiletarrak sumatu du nungua zea?renantzutasuna ze, zumaiarra?ren aurrean. Azkena GoizEder eta Otolari. Beti izango baiteu ze idatzia papelatxuri dagon artean. Olarru zopa beti izango da olarruzopa. Eta astuan buruik ezingo da falta arrai zopa onbatian. Deakuerdo. Baina Mediterraneuak ere ikasi duharkaitzak kolpatzen. Nahizta Izarraitz ikusi ez.Zuk aurrian Izarraitz izanik, nun jartzen dezu papela,Antxoka?

Antxoka Agirre

Xabier Aizpurua

Astuan burua nola aprobetxatuko zenuke?Nahizta Izarraitz ikusi ezEneko Dorronsoro

Loreak, astoen askara!

Page 6: 123 (2004ko uztaila)

72 0 0 4 k o U Z T A I L A

erreportaia

ipuzkoako Foru Aldun-diak zaborraren arazoariirtenbidea emateko bierrauste planta zabaldunahi ditu. Bat non kokatu-ko den zehaztuta dauka

jada Diputazioak; bigarrena kokatze-ko, ordea, oraindik bederatzi gunedituzte mahai gainean. Horietarikobat Arroa Behea dugu.

Zaborra erretzeko planta bat Gain-txurizketan (Hondarribian) eraikikodute, hala erabaki baitzuen, Irun,Hendaia eta Hondarribia bere baitanbiltzen dituen Txingudiko manko-munitateak. Ekainaren 28an ForuAldundiak aurkeztutako txostenarenarabera, honakoak dira bigarrenerrauste planta ezartzeko hautagaiak:Bergara (Aldeta-San Kristobal), Villa-bona (Anasamendi), Usurbil (Arpita-zaharra), Zubieta (Eskuzaitzeta),Donostia (Loistegokogaina), Urnieta(Pagoadarraga), Ormaiztegi (SasietaI), Beasain (Sasieta II) eta Arroa (Oli-den). Errauste planta horrek zazpimankomunitatetako zaborrak errekolituzke.

Bederatzi gune horiek aukeratze-ko, hainbat faktore aztertu dituAldundiak. Horretarako, besteakbeste, honakoak izan ditu kontuan:lekuaren egokitasuna, ingurumene-an dituen eraginak, sarbide sistema,iristeko erraztasunak, ezarpen kos-tuak eta transferentzia eta garraioa-ren kostu eta eragina.

Aurkeztutako txostenean zehaz-ten denez, Donostia, Usurbil etaZubietako kokalekuak “oso egokiak”

Errauste planta Arroan koka daitekeITSASO IBARRA

Uztailaren 19an erabakiko da behin betiko kokapena

G

Page 7: 123 (2004ko uztaila)

2 0 0 4 k o U Z T A I L A8

dira errauskailua ezartzeko. Arroa,Urnieta, Beasain, Ormaiztegi etaVillabona, berriz, “nahiko egokiak”dira eta Bergarakoa “ez hain egokia”.Gainera, Garapen Iraunkorreko dipu-tatu Luis Mari Oiarbidek hedabideeiadierazi zienez, “aztertutako aldagaiguztiak kontuan hartuta, Bergara etaArroako aukerek besteak baino aukeragutxiago dituzte”.

Uztailaren batean, GipuzkoakoHiri Hondakinen Kudeaketarako PlanIntegralaren Jarraipen Batzordeak bilera egin zuen. Ber-tan, aukeratuak izan diren mankomunitateetako, udaleta-ko eta Aldundiko ordezkariak izan ziren. Bileran, bedera-tzi guneetatik sei kendu eta hiru gune posible uztekoasmoa zuen aldundiak. Hala ere, Donostialdeko manko-

munitateek eskatuta, erabakia atzeratu egin da. Horrela,uztailaren 19an bigarren errauste plantaren behin betikokokapena erabakiko dute, aurrez kokagune posibleakbaztertu gabe. Erraustegiaren kokalekua bozketa bidezerabakiko da. Bertan, zazpi mankomunitateek eta zortzialkateek izango dute boto eskubidea. Kokalekua gehien-goz erabaki beharko da.

MobilizazioakErrauste planten sorrerak hainbat erreakzio sortu dituGipuzkoan barrena; izan ere, erraustegiak hainbat kalteeragingo ditu. Mugimendu hau zabalduz joan da,erraustegien kokapenerako gune berrien izenak agertzenjoan diren heinean. Horrela, ekainaren 19an manifesta-zio jendetsua egin zen Donostian. Bertan izan zirenUrnietako Arnasa, Txingudi Bizirik, Lasarte Oria bizirik,Zubieta, Usurbil, Hernani, Errenteria, Lezo, Oiartzuneta Arroako errauste plataformen aurkako taldeak. Mani-

festazioaren buruan nekazarien trak-toreak joan ziren, errauste plantekberen lurretan eta produktuetan izanditzakeen kalteak salatuz. Horien atze-tik, jende andana bildu zen errausteplantarik ez lema eskuetan zutela.

Arroako hiritarrek ere mobilizazioakegin dituzte. Horrela, Aizarnazabalenospatutako Eskola Txikien jaian izanziren informazio banatu eta protestaegiten. Elkarretaratzeak eta manifesta-zioak ere egin dituzte Zestoan. Beste-tik, ekainaren 21ean bailaran Urola-

Kosta Bizirik herri plataforma sortu da errauskailuarenaurkako mugimenduak eta ekimenak bideratzeko. Hila-ren 24an, 400 lagun inguruk hartu zuten parte Errauskai-lurik ez, ez Arroan eta ez inon lemapean eginiko bilkuran.Hilaren 26an, berriz, 1.200 lagun inguruk manifestazioa

erreportaia

Errauste plantensorrerak hainbat

erreakzio sortu dituGipuzkoan barrena;

izan ere, erraustegiakhainbat kalteeragingo ditu.

Urnietako Arnasa taldeko MikelIzagirre Alondegian eman zuenhitzaldian.

Page 8: 123 (2004ko uztaila)

egin zuten Zestoako kaleetan zehar errauskailuaren aurka.Urola-Kosta Bizirik plataformako kideek 2003an herrial-

de ezberdinetan egindako ikerketetako datuak dituzte.Horien arabera, errauskailuak inguruan ekoiztutako pro-duktuak kaltetuko lituzke; bestetik, osasunean ere hainbatkantzer mota garatzeko arriskua areagotzen da. Puntuhauek kontuan hartuz, beraiek galdera hau egiten dute:instituzioek zergatik ez gaituzte erraustegien ondorioezinformatzen?

Bai ala ez? Informazioa zabaltzeko hainbat hitzaldi antolatu dira, etahorietako bat Alondegi zaharrean izan zen. Bertan, MikelIzagirre Urnietako Arnasa taldeko kidea izan genuen,erraustegiari bai ala ez lema hizpide.

Mikelek erraustegiaren funtzionamendua, errauskai-luen inguruan zabaldu diren ideiak eta benetan erraustegibatek dakartzan kalteak azaldu zizkien Oxford aretoanbildu zirenei.

92 0 0 4 k o U Z T A I L A

Nahiz eta etxe

atarian eduki ez,

errauste plantak

nahiko hurbil izango

dutigu. Hona hemen

Zumaia eta errauste

plantak kokatu

daitezkeen lekuen

arteko distantziak.

Donostia (27 km)Usurbil (27 km)Zubieta (28 km)

Urnieta (31 km)

Villabona (38 km)

Txingudi (50 km)

Beasain (40 km)

Zumaia

Ormaiztegi (41 km)

Bergara (39 km)

Arroa (4 km)

Page 9: 123 (2004ko uztaila)

10 2 0 0 4 K O U Z T A I L A

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Arnasa taldeko kideak, errauste plantaren aldekoekerrauskailuaren metodoa ezagutarazteko zein teoria erabi-li duten azaldu zuen lehenik. Haientzako, errauste plantabatean beste bide batzuetatik tratatuezin den zaborra erretzen da. Gaine-ra, zabortegiak desagertu eta elektrizi-tatea sortzen du. Bestetik, inguruneaneta osasunean ez du kalterik eragiten.Mikelek jarraian, teoria hori hala ezdela frogatzeko datuak eman zituen.

Errauste planta batean hiru honda-kin mota erretzen dira: etxeko honda-kinak, industria, komertzio eta asimi-latutako beste hondakinak etaaraztegietan sorten diren Edar lohiak. Hondakinen arazohandiena, materia organikoak sortzen du, hots, usteltzenden guztiak. Hondakinaren hirutatik bat materia organi-koa da. Materia hau, sailkatuta bideratuko bagenu zabor-tegietara, arazoaren erdia baino gehiago bideratuta eduki-ko genuke. Izan ere, materia organiko guztia konpostadaiteke. Industri eta komertziotako hondakinei dagokie-nez, gehienak birziklatu edo berriz erabil daitezke. Lohieidagokionez berriz, denak konposta daitezke. Beraz, gutxigorabehera 3.000 tona joango lirateke erraustegira; gure-an, ordea, 140.000 tonako erraustegia sortu nahi dute.

Bestetik, erraustegietan dagoen kontrol eza ere azalduzuen Mikelek. Izan ere, erraustegietara hondakina sartzenden eremuan ez dago kontrolik; horregatik, amaieran zer

irteten den zehaztea ez da erraza. Erabateko kontrolaamaieran bakarrik egiten da. Bestalde, dioxinen kontrolaoso gutxitan egiten da. Sortzen denean egiten dira kontrol

gehienak, baina, ondoren dioxinakaztertzeko dirutza behar denez, gutxi-tzen joaten dira azterketak.

Erraustegia sortzearen aldekoekzabortegiak desagertuko direla diote,baina, erraustegi batek sortzen ditueneskoriak eta errautsak biltzeko zabor-tegi bereziak behar dira, hondakinarriskutsuak biltzeko. Gainera, EuskalHerrian ez dago hori lantzeko zabor-tegirik. Bestetik, sortutako hondakin

horiek garraiatzeko 150etik 180 kamioi bitartean ibilikolirateke gure errepideetan.

Elektrizitatea sortzeko bide bezala aurkeztu dituzteerraustegiak. Erraustegi batek, ordea, 300.000 Mw sortzenditu urtean. Donostiak, neguko zortzi egunetan gastatzenduen argia, hain zuzen ere.

Jarraian, osasunean dituen ondorioak azaldu zituenMikelek. Beti ere, hainbat lurraldetan egin diren ikerkete-tako datuak azalduz. Azterketa horien arabera, errauskai-lutik bi kilometrora kantzerra garatzeko arriskua 31,4 aldizhandiagoa da. Bestetik, plantatik, 7,5 kilometrora haurrekleuzemia edo minbizia garatzeko arriskua bikoiztu egitenda. Kontuan izan behar dugu ondorio hauek jasatekoarrisku gehien dutenak gazteak eta haurrak direla.

erreportaia

Erraustegi batek sortzen ditueneskoriak eta

errautsak biltzekozabortegi bereziak

behar dira

Page 10: 123 (2004ko uztaila)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

112 0 0 4 K O U Z T A I L A

Azkenik, erraustegi planta baten sorrerak eta manten-tzeak dakartzan kostu ekonomikoak jakinarazi zituen.Planta baten sorrerak 10.000 milioi euroko inbertsioa egi-tea dakar; bestalde, 1.100 milioi eurotako gastua urtean.

Laburbilduz, hasieran hartutako ideia gogoan hartzenbadugu, honakoak ditugu Arnasa taldeak erraustegiareninguruan azaldutako ideia nagusiak: Berrerabili, konpos-tatu eta birziklatu daitekeena erretzen da; osasun eta ingu-rumenean kalteak sortzen ditu; energia gutxi sortzen du;elementu toxikoak biltzeko zabortegi bereziak behar dira;eta garestia da.

O n d o r i o a kArnasa, Urnietako taldeak errauste plantek osasuneansortzen dituzten kalteen inguruko hainbat txosten etadatu bildu ditu. Horien arabera, honakoak ditugu erraus-kailuek dakartzaten ondorioak:

- Leuzemia edo minbizia: Haurrek garatzeko arris-kua bikoiztu egiten da errauste plantatik 7,5 kilome-troko inguruan. (E. Knox, Erresuma Batua, 2002koekaina)

- Gibeleko minbizia: garatzeko arriskua, 31,4 aldizhandiagoa da errauste plantetatik kilometro batekoinguruan (Imperial College Of Medicine, Londres,2000ko martxoa).

- Fetuaren mutazioa eta malformazioa: Cumbriako(Erresuma Batua) errauste plantaren ingurukoherrialdea aztertuta, fetuaren mutazioa eta malfor-mazioa % 17 hazten dela ohartu dira zientzialariak.Bihotzari lotutako arazoek, berriz, % 12 egin zutengora (P. Parker, New Castle Unibertsitatea, 2003koiraila).

- Ehun biguneko minbizia: minbizia garatzeko arris-kua 31,4 aldiz handiagoa da errauste plantetatik 10kilometro inguruan (Mantuako Institutu Medikua, Ita-lia, 2003ko iraila).

- Elikadura: dioxina gehienak janariarekin batera sar-tzen dira gorputzean, batez ere esnea eta barazkiakjanda. (Flemish Institute, Belgika 2001keko maia-tza).

- Bizitza kalitatea: egunero 150 kamioien joan-etorria,kutsadura, zarata eta istripu arriskuak aipatu dituArnasak.

Page 11: 123 (2004ko uztaila)

Gizarte zerbitzuetako bulegoei eta zerbitzuei astindu ede-rra eman diote Zumaiako Udalekoek. Herri guztietanbezala, Zumaian ere gero eta pertsona nagusi gehiagodago; beraz, egun eta etorkizunean sor daitezkeen beharreibegira egokitu dute "Branka" Gizarte Baliabideen zentroberria. Ondorengo lerroetan era labur batean zentroberriaren informazioa bildu nahi izan dugu.

Uztailaren 1ean Aizkorri kalean 4. zenbakian gizartebaliabide garrantzitsuenak bildu dituen gune berria inau-guratu zen. Bertan, alde batetik, gizarte zerbitzuetakobulego berriak eta gizarte gaietan lanean ibiltzen diren tal-

deentzat hiru bilera gela kokatu dira: eta beste alde batetikeskaintzen dituzten bi zerbitzu berrien zentroak: erabileraanitzeko apartamentuak eta eguneko zentroa.

Erabilera anitzeko apartamentuak babestutako 16 etxe-bizitzaz daude osatuta.

• 4 estudio 51,55 m2-koak, Hauek pertsona batentzakogune bakarreko espazioak dituzte eta elbarrituentzategokituta daude.

• 6 estudio 43,30 m2-koak, logela gune nagusitik bana-tuta duten pertsona batentzako etxebizitzak.

• 4 apartamentu 54,65 m2-koak, logelaz eta sukalde-jangelaz banatutako bi pertsonentzako etxebizitza.

• 2 apartamentu 80,60 m2-koak, bi logela, bi komuneta sukalde-jangelaz banatutako famili batentzakoetxebizitza.

HelburuakHelburu nagusietakoa da, eguneroko bizitzako gauzak egi-teko arazo larririk izan ez arren, euren ohiko etxeetan bizi-tzen jarraitzeko zailtasunak dituzten pertsona nagusieilaguntza ematea; horretarako pertsona horien autonomiabultzatuz, fisikoki ahal den ondoen mantenduz, psikologi-koki zainduz eta gizarteari begiratuta besteekiko harrema-nak bultzatuz.

Babestutako etxebizitza horien zerbitzua erabili ahalizateko honako baldintza sozio-familiarrak bete behar dira:etxebizitza propiorik ez edukitzea edo duin bizitzekogutxienezko baldintzak ez edukitzea, arazo psikologikoak

12 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

"Branka" Gizarte Baliabideen zentroa

zabaldu da Zumaian

GURENDA SERRANO

gizartea

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Page 12: 123 (2004ko uztaila)

132 0 0 4 k o U Z T A I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

edo bakardadeko arazoak izatea, bakarrik bizitzea edotaarazo familiarrak edukitzea, arazo ekonomikoak edukitzea,ondorioz etxebizitzako gastuei aurre egin ezinik egotea etanorberaren etxebizitzan arriskuan egotea.

Osasun fisikoari dagokionez, eguneroko bizitzako jar-duerak garatzeko zailtasunik ez edukitzea eskatzen da, halanola: mugitzeko erraztasuna, janzteko edo jateko arazorikez izatea. Arauak eta betebehar batzuk betetzeko ahalmenaduten pertsonentzat dago zuzendua, elkarrekin bizitzekoarazoak ez dituztenentzat bereziki.

Adinari dagokionez, 60 urte baino gehiagoko pertsonakizan behar dira eta autonomoak. Hala ere, ohiko etxebizitzauzteko premia larrian dagoen jendeari ere aukera ematenzaio; hau da, tratu txarrak jasaten dituzten pertsonei, egoeralazgarrietan bizi direnei...

Udalak eskaintzen duen zerbitzua da honako hau etagai hauetan aditua den enpresa zuzenduko du. GizarteBaliabide zentro honetan eskainiko diren zerbitzuen arteandaude ostatua, mantenua eta garbitasuna, eguneroko jar-dueretan arreta berezia eta mantentze eta konponketalanak. Era berean, barnean daude administrazio, asegurupoliza, ur, argi eta gasaren gastuak ere.

Eguneko zentroaGizarte zerbitzuek eskaintzen duten beste zerbitzu berri bateguneko zentroa da, eta bertan, Aitzgorri 4 zenbakian dagokokatua hau ere. 20 lagunentzako tokia du eta autonomia ezdutenentzat edota autonomia oso mugatua dutenei dagozuzendua. Profesional eta baliabide eguneratuak eta ego-kienak daude, behar bezala zainduta egon daitezen.

Page 13: 123 (2004ko uztaila)

14 2 0 0 4 K O U Z T A I L A

Eliz ttipi hau inguruko leku askotatik ikusten da, batezere menditik mugitzen bagara (errekako sakonetik eta iba-rretik batere ez). Gipuzkoako leku basatienetako bateankokatua, Ernioko ipar-mendebaldeko mendi hegalean,kareharrizko mendi koxkor hau istorio eta kontakizunezbeteta dago. Humboldt bidaiari ospetsuak jada aipatzenzuen bere bidai kroniketan, 1800 urte inguruan. Antzina-tik Urola beheko lurraldeetatik Errezil, Ernio, Iturriotz,Tolosaldera eta urrutirago, Nafarroara, joateko hemendikpasa ohi zen. Erromesen topagunea eta merkatarien pasa-bidea, funtzio militarra ere bete zuen guda garaietan.

Erromesak eta erromeriak ia desagertu egin dira gauregun, nahiz eta Urolako jende asko hurbiltzen den erro-meria egunean bertaraino, erlijioa eta festa bateratuz.

Zestoan hasiko dugu gure erromesaldia. Santa Kruze-tik, Azpeitira doan irteerara hurbilduko gara eta errepideazpiko pasabidetik Akuako aldapari ekingo diogu. Pixkabat nekatuta, aurreneko santutxora helduko gara. Ohiturada txanpon batzuk botatzea hurrena konpon dezaten.

Akua auzoa baserriz beteta dagoen zelai lau bat da,mendi artean. Akuan, eskuineko bidetik gora joko dugu,beste perspektiba batzuez gozatuz. Laugune bat pasa etapista, berriz, gora doa. Bihurgune batzuk pasa eta geroIgartza baserrira helduko gara. Gero pinudi bat pasatu etaaldapa motz bat jaitsi ondoren, Ereio Zahar eta EreioBerri baserriak dauzkagu aurrean, sagastiz inguratuak.Geroago harizti dotore bat topatuko dugu, aldapa goran.Ikuspegia ere dotorea da Izarraitz aldera. Legoia baserrirahelduko gara eta berehala bidegurutze batera. Orain ezke-rrera jo eta segituan eskuinera, porlanezko pista batetik.

Santa Engrazia erromeria oihartzunakibilbideak

XABIER ARANGUREN

Akuako auzoa Ertxin mendiaren azpian.

Page 14: 123 (2004ko uztaila)

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

152 0 0 4 K O U Z T A I L A

Gorantz berriz, laster Ipintza baserrian gaude eta bertatik,minutu gutxitan, Aizarnatik Etumetara doan errepideare-kin bat egingo dugu. Errepidearekin batera segituz, aurre-ra egingo dugu, eskuinean Eneka Soroeta baserria utziz.Pixka bat aurrerako, beste santutxo bat topatzen dugu. Las-ter, ezkerreko bidetik hartu eta Santa Engraziako benta-raino eramango gaitu. Atseden txiki bat hartzeko paradaematen digu inguruneak: mahaiak, zuhaitzetako itzala…

Santa Engrazia baselizaren bila abiatzen gara, galtzadapolit bat segituz. Ez du galbiderik. Goian lau haizetarazuzendutako talaia bikaina: iparraldera Zumaia, Indamen-di eta Urdaneta; ekialdera Pagoeta eta Altzolako sakonean,Granada erreka; hegoaldean Ernio, Gazume eta Etumeta-ko lepoa eta atzean Aizkorriko ertza; bukatzeko, mende-baldean, Sañu eta Izarraitzeko mendikatea, XoxotetikAndutzeraino. Azpian Ertxin eta Aizarnako harana.

Erreferentziak:- Zestoa: 0 km- Akua: 1 km- Ereio baserriak: 3 km- Ipintza: 4,3 km- Santa Engrazia: 6 km

Ezaugarriak: Iraupena: 2-3 orduLuzeera: 6 km (joan)Igo beharrekoa: 450 metro

Page 15: 123 (2004ko uztaila)

16 2 0 0 4 K O U Z T A I L A

Elizatxoan ordulari zahar bat ikusikodugu. Aipatu nahi genuke teilatua kon-pondu zenean teila zaharrak menditikbehera bota zirela. Penagarria!

Itzultzeko gure pausoak berreginezatzera egingo dugu.

HaginaGaurko ibilaldian hagin bakar batzuk ikus-teko aukera izango dugu. Aspaldi ugariakziren, baina, gaur egun noizbehinka ikusi-ko ditugu, ia beti bakarrik, basoak sortugabe. 1.000 urte baino gehiagoz bizi daite-ke zeltentzat sakratua zen zuhaitz hau.Oso pozoitsua da eta bere fruitu gorria jandaiteke soilik, nahiz eta barnean daramanhazi beltza oso garratza izan.

Gipuzkoako armarrian agertzen direnzuhaitzak haginak dira baina, agian,armarria berritzeko ordua heldu da, hagi-nak kendu eta haien lekuan pinuak jar-tzeko.

Santa Engraziako baseliza.

Page 16: 123 (2004ko uztaila)

172 0 0 4 K O U Z T A I L A

SukaldaritzaSAGAIAK, 4 lagunentzat:

1 kg txipiroi.2 tipula.2 piper berde.2 kalabazin txiki.Oliba olioa, gatza eta baratxuria.

Nola prestatu:Pistoa: hartu tipula, piperrak etakalabazinak eta lauki txikitan zati-tu. Salteatu eta gorde geroko.Salteatu perretxikoak, tipula etabaratxuri pixka batekin. Gordegeroko.Garbitu ondo txipiroiak eta ondogorritu plantxaren gainean, beharbezala egin arte

Nola aurkeztu:Plateraren azpialdean pistoa jarrikodugu, perretxikoekin, eta gain-gai-nean txipiroiak. Bota gainetik bara-txuri frijitua (txiki-txiki eginda) etaperrexila.

On egin!

O

olarru zopa

Txipiroiak plantxan, perretxikopistoaren gainean

Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24

Page 17: 123 (2004ko uztaila)

Koxkortzen hasi zaigu umea. Hilabete bete du dagoenekoBaleiketxok eta ondo jaten badigu ere, daukan mala letxe-arekin ez du ondo lo egiten. Buru-belarri segitzen du kirolportuaren gaiarekin. Herri Batasunekoek (alderdi honekizen hori zeukanaren urteak gogoan al dituzue?) gutunbat argitaratu zuten zenbaki honetan, Santixoko paduraneraiki nahi zen kirol portuaren (eta baita eraiki ere) aurkaagertzeko. Proiektua xantaiatzat jotzen zuten eta esatenzuten ez zutela onartuko. Gaiari lotuta, kirol portuaren

aurka egindako manifestazioa-ren berri ere ematen zen.Etorriko zenaren abisua bes-terik ez zen izan.

Zenbaki honetan beste gutun bat ere irakurzitekeen. Ibon Aizpuruak (Oikia forever) auzoan (edoherrian esan beharko) aterpea behar zela esaten zigun."Duela bederatzi urte, hau da, 1985eko irailean, OikiakoHerri Batzordeak, beste eskakizun batzuen artean, fron-toi estalia egiteko eskatzen zuen; beraz, behar hori ez dagaur goizekoa". Ba, lasai egon, beste urte batzuetan zainegon beharko zenuten eta.

Bi lagun elkarrizketatu ziren uztaileko Baleikerako.Afrikan, Amerikan eta Alemanian ibilitako FerminLeizak hogarrean bailia jartzea zuen ilusio handieneta-koa. Juan Luis Blanco, aldiz, intsumisoa izateagatik epai-tu zuten. Ejertzitoaren desagerpenaren lehenbizikourratsa armada profesionalaren sorrera ikusten zuen. Eahala den!

Gauza batzuk ez dira Zumaian aldatuko. Bai orainhamar urte, bai oraintxe bertan, arrauna da zumaiarrontertulietako gai fijo bat. "Arraunlariak prest!!" omen zeu-den urte hartan. Hala zioten, behintzat, AngelEtxanizek, Felix Aizpuruak eta Jokin Urkidik. Hauetako

bat behintzat oraindik Telmo Deuneko tostetan ikusikodugu. Prest egongo al dira aurten ere?

Musikari ere txokoa ireki zitzaion zenbaki honetan. Bieuskal talde ziren protagonistak, El Inquilino Comunistaeta Deabruak Teilatuetan. Batzuek ingelesez abestenzuten; besteek, berriz, euskaraz; baina biek ere aire berriaekarri zioten euskal musikari. Hain urrutira joan gabe,Zumaian, Ubillosko musika eskolan sortutako doinuakziren erreportajeko protagonistak.

Ondo jaten digu, baina…

18 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

orain hamar urte

Page 18: 123 (2004ko uztaila)

192 0 0 4 k o U Z T A I L A

kirola

Traineru denboraldiari hasiera bikainaeman dio Telmo Deunak. Denboraldihasierako helburua Federazio Ligako Amailako estropada guztietan parte har-tzea zen, eta esan beharra dago frogaerraz gainditu dutela, sailkapen estropa-dan lehenak izan baitziren "Luxia" Ola-sagastik entrenatzen dituen mutilak.Hasiera honetan erakutsi duten mailarieusten badiote, gainera, ikurrina bat edobeste Zumaira ekartzea posibletzatjotzen dute.

Uztailaren 3an eta 4an jokatu zenDonibane Lohitzuneko uretan FederazioLigako sailkatze estropada. TKEtik kan-poko Euskal Herriko eta Kantabriakotraineruek hartu zuten parte eta asmoa,klub indartsuenena, behintzat, lehen zor-tzien artean sailkatzea zen. Izan ere,horrek A mailako estropada guztietanparte hartzeko eskubidea ematen zuen.Lehen egunean sei postu banatzen zireneta bigarrenean beste biak. 21 ontzi etazortzirentzako lekua besterik ez.

Aita Mariko arraunlariek ez zuten

igandea arte zain egon behar izan etalarunbatean bertan lortu zuten sailkape-na. Lehenak izan ziren, gainera, estropa-dan, eta bigarrenari, Zierbenari, 7 segun-do atera zizkioten. A mailako bederatziestropadak jokatuko dituzten beste seiontziak hauek izango dira: Arkote, Urki-rolak, Santander, Ondarroa, Getaria etaPontejos. Sailkatze estropada honetansorpresak ere izan dira: aurreko urteanTKE ligan aritu zen Zarauzko traineruaA mailatik kanpo geratu da. Zarautz ezda izan, ordea, kanpoan geratu den klubindartsu bakarra; izan ere, Arraun Lagu-nak-ek eta San Pedrok ere B mailakozenbait estropada jokatu beharko dituzte.

20 arraunlari taldeanNeguko hilabete hotzetan entrenatzenaritu ondoren, 20 laguneko taldea osatudu Aita Mari arraun elkarteak. Tarteanazken unean urreratutako arraunlariakdira, ia denak ere oso gazteak. Entrena-tzaile lanetan, ohi bezala, "Luxia" Olasa-gasti arituko da.

Josu Iribar 19 urte. Getaria.Xabier Atorrasagasti 19 urte. Zumaia.Imanol Amilibia 19 urte. Zumaia.Jon Izagirre 27 urte. Azpeitia.Garikoitz Goikoetxea 29 urte. Zumaia.Arkaitz Azkue 29 urte. Zumaia.Iparra Larzabal 20 urte. Azkoitia.Aritz Salegi 19 urte. Zumaia.Jon Agirrezabalaga 27 urte. Itziar.Edur Osa 21 urte. Zumaia.Iñaki Unanue 28 urte. Zumaia.Iñaki Larrañaga 23 urte. Zumaia.Jon Larrañaga 25 urte. Getaria.Jokin Urkidi 33 urte. Zumaia.Jon Larrañaga 21 urte. Zumaia.Inge Iribar 21 urte. Getaria.Joseba Urbieta 21 urte. Zumaia. Mikel Etxeberria 21 urte. Zumaia.Xabier Eizagirre (patroia) 26 urte. Getaria.Daniel Garcia (patroia) 19 urte. Zumaia.

Luis Mari Olasagasti "Luxia" Entrenatzailea.

Antxon Alberdi Prestatzaile fisikoa.Guillermo Murgia Medikua.

Telmo Deuna onenen artean

Page 19: 123 (2004ko uztaila)

20 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

kirolak

Uztailaren 25ean jokatuko da Zumaiako I. Triatloia

Herrian proba hau egongo dela aprobetxatuz, Zumaia-ko Triatloi Taldearen sorreraz jardungo dugu. Horrekinbatera, Zumaiako I. Triatloiaren inguruko informazioaemango dugu eta herriko triatleta batekin, ErlantzEsteibarrekin, hitz egingo dugu.

"Zumaia Triatloi Taldea" triatloiaren zale talde txiki batekduela gutxi sortutako kluba da, eta Zumaian eta eskual-dean duatloi eta triatloi jarduerak sustatzea du helburu.Taldearen buru nagusiak Joakin Gorostola eta BernardCaporossi dira. Klubak Elgoibarko SUMOFIC eta OKI

enpresen laguntza handia jasotzen du. Klubaren jatorria azaltzeko, 1990. urtera jo behar

dugu. Orduan, lagunartean egindako apustu baten ondo-rioz, 8 lagunek itsasadarrera salto egin zuten, Talaipeparean, eta, zenbait estuasun izan ondoren, Arbustaingoarranplara iritsi ziren. Getariara mountain bikez joan etaetorri ziren, eta 3 kilometroko korrikaldia egin zuten.Azkenean, 8 aitzindari horiek proba amaitzea lortu zuteneta urtero balentria bera egingo zutela zin egin zuten. 10urte geroago, probak arrakasta handia izan zuen; izan ere,antolatzaileek 25 lagunera mugatu behar izaten zutenparte-hartzaileen kopurua. Inork ez zuen imajinatu lagun

MAITANE URBIETA

Page 20: 123 (2004ko uztaila)

horietako batek –Iñaki Aizpuruak, hain zuen- zenbaitIronman egingo zituenik (3,5 km-ko igeriketa + 180 km-kotxirrindularitza lasterketa + 42 km-ko korrika lasterketa).

2003an, Zumaian uztailean antolatutako triatloi probaazpimarratu behar da. Bertan, Zarauzko, Azkoitiko, Bea-saingo, Donostiako Atletikoko eta Zumaiako klubetakokideek hartu zuten parte. Proba horretan, Zumaia TriatloiTaldeak banakako eta taldekakogaraipenak lortu zituen; banakakogaraipena Paulo Arrizabalagareneskutik iritsi zen. Halaber, gogoratumehar da taldeko bi triatletak, AsierMendiak eta Ander Kerejetak, dis-tantzia luzeko munduko triatloi txa-pelketan parte hartu zutela. Probahori egiteko, 7 hilabetez entrenatuziren Lubaki kiroldegiko instalazioetan, eta denbora tartehorretan, gutxi gorabehera 4.500 km egin zituzten bizikle-taz, 210 km igerian eta 440 km korrika.

Hala eta guztiz ere, Zumaia Triatloi Taldeko kide guz-tiek ez dute triatloia egiten. Hala eta guztiz, klubarenaldakortasunak adierazten duenez, klubeko ia kide guz-tiek parte hartzen dute herri probetan; hala nola, igerike-ta zeharkaldietan, zikloturismo irteeretan, oinezko kroslasterketetan, maratoi erdietan eta maratoietan. Klubekokide horientzat, garrantzitsuena gustukoen duten kirolazgozatu ahal izatea da, bai entrenamenduetan, bai probe-tan, beti ere, federazio baten babesean.

Une hauetan 36 federatu ditu Zumaia Triatloi Talde-ak. 36 horien artean neska bakarra daukate, Olatz Gaba-rain, hain zuzen ere. Federatuen kopurua igotzea gusta-tuko litzaieke Zumaiako Triatloi Taldeko kideei.Horregatik, jendeari animatzeko eskatzen diete. Beraz,korrika egitea, igeri egitea edo bizikletaz ibiltzea gusta-tzen bazaizu, eta kirol horiek Euskal Triatloiko Federa-zioaren bermearen eta babesaren pean egin nahi baditu-zu, eman izan Zumaia Triatloi Taldean. Federa zaitez!

Zumaiako I. TriatloiaUztailaren 25ean goizeko 10:15ean hasiko da Zumaiako I.Triatloiari. Parte-hartzaileek 1,5 km egin beharko dituzteigerian, 45 km bizikletaren gainean eta azkenik, 10 kmkorrika. Proba Itsas Kiroldegian hasiko da. Bertatik, Pao-leraino joan beharko dute triatletek, han buelta eman etaarranplara. Behin arranplan daudela, bizikletak hartu

beharko dituzte eta Azpeiti alderaabiatuko dira. Azpeititik Meagarajoango dira eta, ondoren, Getaria-ra jaitsi eta handik Zumaiara. Ige-rian eta bizikletan ibili ostean,korrika egiteko ordua iritsiko zaieparte hartzen dutenei.

Triatloi honetan irteteko nahi-taezkoa federatua egotea. Inskrip-

zioa 18 eurokoa izango da eta dirua Laboralean sartubeharko da, honako kontu zenbakian: 3035 0037 4303711048117

Antolatzaileek 250 partaideko muga jarri dute, probagehiegi ez luzatzerik nahi ez dutelako. Izan ere, horrela-ko proba antolatzeak lan handia eskatzen du. Triatloianparte hartu nahi duenak uztailaren 18rarteko epea duordainketa eta izena emateko.

Triatloi bat egiteak esfortzu handia eskatzen du, bainaesfortzu hori saritua izango da denborarik onena lortzendutenek saria izango dute ordainetan:

SENIOR GIZONEZKOAK1º- 450 euro + txapela + garaikurra2º- 300 euro + garaikurra3º- 150 euro + garaikurra

BETERANOAK B1, B2 ETA B31º- Garaikurra

SENIOR EMAKUMEZKOAK1º- 450 euro + txapela + garaikurra2º- 300 euro + garaikurra3º- 150 euro + garaikurra

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

212 0 0 4 k o U Z T A I L A

Taldeak Zumaia etaeskualdeko duatloi eta

triatloi jarduerak sustatzea du helburu.

Page 21: 123 (2004ko uztaila)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

22 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

kirolak

Triatloi batean parte hartzea ez datxantxetako kontua. Prestakuntza han-dia eta entrenamendu asko behar da.

Zumaian gero eta jende gehiagoikusten da bai korrika, bai bizikle-tan... Horietako bat Erlantz Esteibarda. Berarekin aritu gara triatloiareninguruan elkarrizketan eta bere esa-netan triatloi batean parte hartzeko 4hilabetetako entrenamendua nahi-koa da. Kontua izango litzateke hila-bete gimnasioan preparatzea eta gai-nerako 3 hilabeteetan diziplinabakoitza prestatzea. Entrenamendumota hau triatloi bat amaitzeko nahi-koa omen da. Hori bai, helburualehiatzea denean 8 hilabeteko entre-namendua behar da. Lehen 3 hilabe-teetan gimnasioan entrenatu etaondoren, proba bakoitza prestatu.

Triatleta batzuk euren kabuz egitendituzte entrenamenduak. Bestebatzuk, berriz, zentroetara jotzen dute.Zentro hauetan, komeni zaizkienentrenamenduak jartzen dizkiete etajanaria ere zaindu egiten dute. Kirola-riak zerbaiten gabezia izanez gero,(burdina, bitaminak...) pastilla gehiga-rriak hartzen ditu zentroak emanda.

Nola bururatu zitzaizun ZumaiakoTriatloi Taldean sartzea?Triatloia kirol indibiduala da, bainahala ere, karreretara joan behar bal-din bada edo lizentziak egin beharbadira, ona da talde baten barruansartuta egotea.

Zer nolako abantailak ditu taldebateko kide izateak?Talde bezala zauden momentutiksubentzioak eskatzea dauzkazu,babeslea bilatzea daukazu eta horrekazkenean zuri ere zerbait ematendizu. Talde bezala egotean, federatuegiten zara eta horretaz gain, taldebarruan dagoen giroa ere oso ona da.Karreretara elkarrekin joan, elkarre-kin geratu... Gainera Zumaian jendegehiago dagoenez eta bakoitza bereerara ibili beharrean ona da talde bategotea. Hala ere, triatloia kirol indibi-duala da eta bakoitzak bere entrena-menduak egiten ditu.

Zeintzuk dira triatleta on batenezaugarriak?Gogoa edukitzea da kontua, gauzadenetan bezala. Gero ere kontuaneduki behar da zer nolako motiba-zioa duzun eta zenbat denbora dau-

kazun. Izan ere, 3 diziplinak presta-tzeko denbora behar da, baina horidena motibazioa da. Gogorik ezbaduzu ez duzu ezer preparatzen etatriatloia bezalako kirol batean orduaneta gutxiago. Norberak dituen fakul-tateak ere hartu behar dira kontuan.

erlantz esteibar triatleta

Triatloirako nola prestatu

“Triatloiak kirolindibiduala da eta

bakoitzak bereentrenamenduak

egiten ditu”

MAITANE URBIETA

Page 22: 123 (2004ko uztaila)

232 0 0 4 k o U Z T A I L A

Zer egin behar da triatleta on batizateko?Zaindu egin behar zara eta denboraeskaini. Hor goian ibiltzen den jen-dearena ez da kasualitatea. Denboraasko dedikatu behar zaio. Orduak etaorduak sartzea da kontua.

Igeriketa, korrika edo txirrindulari-tza? Zein duzu gustukoen?Igeriketa eta korrika ditut gustukoen.Bi diziplina horietan ondo molda-tzen naiz. Bizikleta aurten ia ez dutukitu ere egin. Bizikletan ibiltzenorain hasi naiz.

Zenbat triatloitan hartu duzuparte?15-20 triatloitan hartuko nuen parte.

Ze triatloitan aritu zara ondoen?Azkena Lekeitioko Triatloian ateranintzen. 380 lagun irten ginen etahamahirugarren geratu nintzen.Laredokoan hamargarren egin nuen,eta Arcachongo Triatloian, berriz,hamaikagarren.

Asko zaintzen zara?Zaindu beharra dago. Hori bai, dene-tik jaten dut. Beno, bolleria kontuakalbo batera utzita. Eta gero, parran-dak ere gutxi, zeren mundu guztiakdaki parrandak eta kirola ez doazelaeskutik helduta.

Zumaiako Triatloirako zein da zurehelburua?Apuntatzen den jendearen araberaizango da hori. Triatloi berria izandaez dakizu ze jende aterako den etajendeak nola erantzungo duen. Urte-ro jokatzen diren triatloietan badaki-zu zer jende aterako den eta gutxigorabehera nondik ibiltzea dauka-zun. Zumaian ahal dudana egiterajoango naiz.

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

“Igeriketa eta korrika ditut gustukoen. Bi diziplina

horietan ondomoldatzen naiz”

Page 23: 123 (2004ko uztaila)

24 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

Jexux Etxabe, betiko moduan, etxeko ata-rian ikusi det eta, lehendik geratu ginenbezala, prest dago Zumaiko kontu zaha-rrak kontatzeko...

Noiz jaio hintzen?1925ean; beraz, gerra sortu zanean 11 urtenizkian.

Gerra aurretik eskolan-eta zermoduz ibiltzen zineten?Ni sei-zazpi urte arte Tintuxenean ibilinittuan. Maistra Axuntxion Tintuxa uan,beno, sasi-maistra hoixetakoa, baina zorro-tza uan. Erakusten ona. Orazixo danak,leitzen, eskribitzen eta multiplikar hantxeikasi nizkian. Hitz egin, berriz, euskerazegiten ginien, beno, erderaz ere pixkat egi-ten zian hark, baina jeneralian euskeraz,gero, maristetan hasi ginanean han danaerderaz, baina hermano Robertokin asteanbehin irakurri eta idatzi euskeraz egitenginien. Ondo moldatzen ginttuan euskera-rekin. Gerra zikin hura sortu eta dana pus-katu zen arte.

Zer moduzko irakasleak ittuanmaristak?Onak. Oso onak. Eta gauza bat esango diatgainera: Maristak aurreneko aldiz honeaetorri zianean, marista haiekin lehenbizijarri zianak, hermano Inazio eta hermanoPablo-eta omen ittuan, oso ondo kolokatuittuan.

Egurrik ematen al zuten?Beno, egur kontu hori gerokoa dek, Mer-zedaxuekin. Maristak ere noizean behinbazikien ematen, bai, baina hauen zigorra

gehixo izaten uan estudiatzekoa. Paretenkontra jarri eta estudiatzera ikasi arte.Parrokixan igandero arratsaldetan bezpe-rak izaten ittuan eta hara juten ez zianakostegun arratsaldean jai egin beharreaneskolara. Izorrai. Meza nagusita ere binanbina jarrita eskolatik juten ginttuan etajuten ez zanak zigorren bat seguru zian.

Eta zinera joatea? Debekatuta alzegoan?Eskola garaixan ixkutuan juten ginttuaneta enteratzen bazian zigorra. Beno, baina,umiak aparte baginien guretzako zinea.Don Wenceslaon garaixan, hor, alondiga-ko goixan zinea botatzen zigutean. RinTin Tin eta horrelakoak. Zine parrokiala.Perrondi bat balixo zian, baina perrondibat ere euki egin behar, hor zeok koxka.Hamalau urtetik aurrera hasi ginttuanzinera juten. Eta orduan uste diat zineMaitena bakarrik zegola. Hotel Amayangeroxeago jarri zien zinea.

Zuen mutil koxkor garaian ba al zenhemen sagardogetirik?Bai. Asko. Nere goguan sagardotexakegongo ittuan, ba… beatzi-hamar bat.

ABELIN LINAZISORO

jexux etxabe mitxelena

gure zumai zarra

“Ondo moldatzen ginttuan euskerarekin. Gerrazikin hura sortu eta dana puskatu zuen arte”

“Alondigako goixan zineabotatzen zigutean, Rin Tin Tin

eta horrelakoak. Zine parrokiala. Perrondi bat

balixo zian, baina perrondi batere eduki egin behar,

hor zeok koxka!”

Page 24: 123 (2004ko uztaila)

252 0 0 4 k o U Z T A I L A

Baina ez uan oaingo txikite-oa bezala. Banko luze bate-an jarri, basoka bat sagardolasai edan, sardinzar pusketabatekin… eta danak tertuli-xan presarik gabe. Dirurikere ez zegoan-eta! Sagardo-texak zibitian, ba… Bat bes-tearen aurrez-aurre Upela(orain Anade) eta Elorriaga-nekua (orain Gure Txokoa),Erribera kalian ere bai. Txor-tengua(Goikoneko aurrean),Uxarruanekua (orain Tra-paia), Ardantza bidean, Gau-Txorin, Karrakolonekoa…Gerra ondorenean itxitxen jun ittuan.Azkena itxitzen uste diat Upela izan zala.Lehen sagasti asko uan eta sagardoa eginere asko egiten uan. Hor estazixo gaineanikusten dan mendi hori dana sagastizbetea zegoan.

Gerra piztu zenean hemen Batzoki-xak zer jokabide hartu zian?Ba, batzuek frentera boluntaixo jun ittuaneta faxistak herrira sartzeko zeudela, ba,gehixenak Bizkaira aldegin zien. Ihesean.Hemen bi talde nagusi zibitian: abertzale-ak eta karlistak.

Molaren tropak sartu zirenean nolageratu zen herria?Nola geratuko uan, ba? Hutsa. Goiz har-tan, irailak 21, goizeko bostetan erretaguar-diakoak zubi txikixa bota zien, faxistei bidiaixteko, jakina. Goiz hura oso tristea izanuan. Gu itxian bildurrez gibitian eta hala-

ko batean atea tok, tok tok, jo zien. Hurasustua. Goiko panaerua uan eta esanzigun: Barbero Kojuenetik artua eamatenai dittuk. Gure aitta Arrateneko karbone-rua uan eta almazenera jun, karrua hartu,lepo bete eta almazenian ixkutatu ginien,eta zaku batzuek, jakina, etxera eramanginitien. Handik egun batzuetara, ordea,baten batek faxistei, edo karlistei edo puñe-ta hauei parte eman eta zaku danak kenduegin zitxizkuen.

Hemen, orduan, batzuekboluntario eta besteakalde eginda, herrianjende gutxi geratu zina-ten, baina hala erezumaiar denok zekiagu1937an jende pila handibat herritik bidalia izanzela. Konta ezak hori.Gu ere tartean gitxibiztian.Aitta, ama, arreba eta ni.Otsailaren 13a uan. Euri txi-kixa ari uan, gainera, eta gubialdu gintun gizona goizhartan miradoretik guri begi-ra egon uan. Francon aldeko

alkatea. Hark bialdu gintun. 36an Arratezegoan alkate, baina, jakina, hark ereihes egin behar izan zian. Gu bialdu etagainetik miradoretik begira. Orduan ezzegoan oain bezela, guardasolik, aterki-rik, gabardinik, edo horrelakorik. Txake-ta zaharrak, bota zaharrak-eta jantzita,eurixa goixan beheian genuela aldeginginien. Blai egiten.

Zergatik izan zineten bidaliak?Ba, guk bi anai ginixkien Bizkaira junda,gorrixeta junda esaten zien orduan. Bitalde bereizten ittuan-eta orduan, Franconaldekoak nazionalak eta kontrakoak gorri-xak. Anai batek 16 urte zizkian eta besteak24. Ba, haixek jun zialako gu herritik kan-pora. Autobusetan eta kamioietan. Autobu-sak zuri-gorri batzuek Larrondon egotenzianak. Eta eskoltatuta, e! Zumaiko karlis-tak eskoltatuta. Ikaragarrizko tristura izanuan hura Zumairako. Herria geratu uan

Amaiako plaza

“Ikaragarrizko tristura izanuan hura Zumairako.

Herria geratu uan orduan,beno, Zumaixak izan duntristura haundixenetakoa.

Danok negarrez...”

Page 25: 123 (2004ko uztaila)

26 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

orduan, beno, Zumaixakizan dun tristura haundixene-takoa izango uan hura.Danok negarrez… Oaindikondo akordatzen nauk…Beno, ba, sei edo zazpikamioi eta autobus beteginixkien, 300 lagun edoizango ginttuan-eta, emaku-meak eta umeak gehixenak.Ondarrura eramanak izanginttuan eta Lekeittioko bide-an laga zigutean. Ondarruahartuta zegoan, baina Lekei-ttio ez. Bidean danba, danba,tiroak eta esplozixuak aitzen ginizkien etagu kuxkurtuta, makurtuta, bildurtuta.Kamiñua dana puskatuta zegoan, frankis-ten beikuluak ez pasatzeko, noski. Zumai-xan zubixa puskatu zuten bezela han bidea.Eta gu hantxe, gora eta behera eta ahal zenmoduan. Akordatzen nauk gure amakXabier Albizu eraman zula besoetan, Rufi-nak Lore eta Mikelekin nahiko zian-eta.Izan ere, orduan ez zibiztian ez maletariketa ez ezer. Pardelak eskuetan eta trastezaharrak ahal zen moduan eraman behar,eta gainetik umeak.

Baina zuek beste anaiagazteena bazenutenorduan. Non geratuuan Joxeba?Ba, oaintxe esango diat.Hauek herrixan sartu zia-nean, guk badaezpada ereamona ekarri ginien Orixo-tik. Eta gu bialduak izanginanean, amona itxiangeratu uan Joxebakin. Bes-tela, beno, etxe dana erreki-satu egingo zien. Orduandana errekisatu egiten zien,koltxoiak, oheak, itxian

zeuden gauza guztixak eraman, edo puska-tu, edozer gauza egiten zien. Guk horretansuertea izan ginien amona umiakin itxianlaga gendulako. Beno, ba, aurrera jarrai-tuz, Lekeittio aldera goazela gudarixakbidera irten eta haixek lagundu giñuztenherrira ailegatzen. Batzokira eraman eta ezzekiat zer jan genun, baina lehenbizikoaldiz han ezagutu ginien ogi beltza. Hanegun osoa pasa eta iluntze aldera berriz ereautobusetan Forura. Gernika ondora.Zumaitik ixa gehixenok. Hantxe Forurakobidean hartu ginien zartada haundixena.

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

gure zumai zarra

“Kanta frantses bat kantatunian eta urdaiazpikoa

taloaz eman zidan! Joe!Harrezkero, Txo, kantauxu!Eskatzen zidan bakoitzean

mantsuagatik kantatzennian, bai!”

Page 26: 123 (2004ko uztaila)

jarraituko du...

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

272 0 0 4 K O U Z T A I L A

Baxakarte ikusi ginien eta arrebakin hizke-tan hasi uan. Eta halako batean, hilak erebadira zumaiarrak esan zioan, eta arrebak,zein?, ba, bat honelako eta bestea Xendo-kua. Xendoko zein?, arrebak, eta besteak,karboneruaren semea-edo entzun dinat.Horrelaxe jakin ginien hamasei urtekoanaixa hil zikula. Villareal de Alaba (Legu-tio) hartzera jun zianean izan uan. Hanhilak asko izan omen ittuan. Gaztea Itxar-kundiagako gudarixa uan eta zaharra Sase-tan ibili uan. Bi anaixak beti batzokixanibiltzen ittuan, han bazegoan Euzko GazteKirolzaleak taldea eta haixek beti han, zer-nahi egiten, antzerkiak, edozer. Gu eremutil koxkorretan beti batzokixan sartutaibiltzen ginttuan. Osaba bat ere afusilatuegin ziguten. Hau Orixokoa. Faxista hauekabertzale bezela parte eman eta Getaixanafusilatu zien. Beno, ba, Foruan praileen

konbentuan egon ginttuan. Ikusten danez,egun haietako mogimenduakin-edo praile-ak aldeginda zibitian. Eta hantxe ibiltzenginttuan Gernikara ixa egunero juten,eta hara nundik, Gernikan egun bateanhemengo marista bat ikusi nian. Hantxegeratu ginttuan biok hixketan, bainagero zer gertatuko eta, gerra ondoreneanZumaira ekarri zien atzea berriz, etaorduan, jakina, eskolan dana Franco etahorrelakoak ittuan beti eta historiakoliburuan gerrako orrira ailegatzen zane-an "Gernika fue bombardeada por losrojos-separatistas" jartzen zian eta harkorri hura pasa egiten zian. Beti. Bonbar-deo dana berak ikusi zian-eta! Beno, ba,Gernikan zortzi-hamar egun egon etahandik bakoitza ahal zun tokira erama-nak izan ginttuan. Gu Ibarrangelukomendi tontor bateko baserri zahar bate-

ra. Hara Xendoko Erramun zegoan era-mana bakarrik geratu zian amama etailobatxoari laguntzera. Foruan Zumaiardanok sakabanatuak izan ginttuan,batzuek Bilbora, besteak Amorebieta-ra… Gu sei ginttuan. Etxeko laurok etaXendoko Teodoro (Erramunen anai gaz-tea, oaindik mutil-koxkorra) eta Nati.Beti alkarrekin ibili ginttuan. Baserrihartan soroko lanetan laguntzen ginien.Bertako amama oso ona uan. Nik behinmaristetan ikasitako kanta frantsez batkantatu nian eta urdaiazpikoa taloazeman zidan! Joe! Harrezkero, "Txo, kan-tauxu!", eskatzen zidan bakoitzean man-tsuagatik kantatzen nian, bai! Hura nire-tzat banketea izaten uan!

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Page 27: 123 (2004ko uztaila)

28 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

bertsoak

Oraintxe 125 urte. Zumaiako txalupa bat, San Joseizenekoa, bisigutara atera zen itsasora. Hogei lagun.Halako batean, ustegabean, ekaitz bildurgarri bat sortueta… hara komeriak!Txalupa ondoratu.Estuasun beltz haietan, eskerrak hala ere, beste txalupabate, Agustin Andonegi patroi zuelarik, eskua luzatu zienahaleginean, eta hogei arrantzaleetatik zazpi salbatuzituen. Besteak han gelditu ziren itsaso haserretuan.

Hauetxen ito ziren:Jose Mª Aizpurua, 40 urtekoa, ezkongabea.Jose Luis Agirrezabalaga, 32 urte, ezkondua.Jose Felipe Amilibia, 47 urte, ezkondua.Sabas Amas, 50 urte, ezkondua.Torkuato Roke Azkue, 50 urte, ezkondua.Juan Antonio Egaña, 25 urte, ezkondua.Julian Romualdo Eizagirre, 19 urte, ezkongabea.Inazio Esteban Etxabe, 19 urte, ezkongabea.Jose Etxabe, 48 urte, ezkondua.Manuel Inazio Gomez, 28 urte, ezkongaia.Francisco Iraundegi, 50 urte, alarguna.Francisco Mª Zubia, 22 urte, ezkongabea

Salbatu zirenen izenak ez ditugu ezagutzen.

Doinua: "Lagundurikan denoi"

Zumaiako arrantzaleen desgrazia 1879-1-8an

-1-Kanta triste batzuekarrantzaliariuste dugu diralajartzia komeni,hoiek daukaten bizinegargarriari,izan gaitezen danokhoien errukaribihotzez eskatuazJaungoiko Jaunari.

-2-Hilbeltzaren egunazortzigarrenian,arrantzara ateraziraden goizian;Gero tenpestade batmendebal, haizian,trezak botata altxatzenhasi ziranian,milagroz ez zituendanak sartu urpian.

-3-Trezak bertan utzitaetxera abian,jira-bira eginikguztiak ian-ian;gero pasa zitzaienbidian erdian: Zumaiar txalupa batzegoen desgrazian, bai sokorritu erealegin guzian.

-4-Hogei lagun zituentripulaziuanzumaiar txalupa horrekgalduta itsasuan;Agustin AndonegiBere aziuan,nahiz bera ibilirikia-ia galduan,zazpi hartu zituenal zuen moduan.

Page 28: 123 (2004ko uztaila)

292 0 0 4 k o U Z T A I L A

-5-Iñola arrimatuezinda salbatu,halako egualdiazitzaioten sartu.Danak ohiuka: "Arren,Jaunak, gu’re hartu!"Haien antsiz bihotzakziraden urratu,bainan inola ereezin anparatu.

-6-Berak ia galdutagizonak salbatzen,pensa zazute hoiekbalorerik duten;beste gehiago erehartu nahi zituzten, bainan itsas gaiztuak ez zioten uzten,ondo penaz han utzi zituzten itotzen.

-7-Ai, arrantzaliaren bizi penosua!Ofiziu hori ez dainbidiosua;hoien irabaziaain da kostosua;gure Jaungoiko maiteamoriosuaarren bedeinka zazuberriz itsasua.

Oharrak:- Ez dakigu nongoa zen Agustin

Andonegi. Mutrikuarra akaso.- Bertso hauen egilea ere ez

dakigu nor izan zen.- Hamabi bertso dira, baina zazpi

hauek aukeratu ditugu.- "Auspoa" liburutik jaso ditugu

bertso zahar hauek, zumaiardenok kanta ditzagun.

Page 29: 123 (2004ko uztaila)

30 2 0 0 4 k o U Z T A I L A

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia (kirurgiarik gabe) errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

(zeramika metalarik gabe)

Uztailak 9tik 11raNarrondo auzoko Jaiak

Uztailak 10, larunbata22.00etan Mari kalean, Beheko

Plaza eta San Pedro abesbatzenudako kontzertua.

22.30ean Odieta pelotalekuanprofesional mailako zestapartiduak

Uztailak 11, igandea11.00etan Piraguismoko froga,

Urolaren Igoera eta Jaitsiera2004.

18.00etan Eusebio Gurrutxagaplazan dantzaldia Basajauntaldearekin

Uztailak 15, ostegunaLAIA erakusgelan, Pintura

erakusketaren zabaltze ekitaldia:Zumaia eta Eibarko bostartistaren bilduma

Uztailak 17, larunbata22.30ean Odieta pelotalekuan

profesional mailako zestapartiduak

Uztailak 18, igandea18.00ETAN Eusebio Gurrutxaga

plazan, dantzaldia Kiñutaldearekin

19.00etan kale antzerkia "ZANGA"Uztailak 24, larunbata18.00.00etan Eusebio Gurrutxaga

plazan Elustondo anaiarrebentrikitixa doinuak.

22.30ean Odieta pelotalekuanprofesional mailako zestapartiduak

Uztailak 25, igandea10.00etan Zumaiako Triatloia12.30ean Bidasoako Folklore

Jaialdiko dantzarien desfilea18.00etan Eusebio Gurrutxaga

plazan, Bidasoako FolkloreJaialdiko ikuskizuna.

Uztailak 31, larunbata18.30ean plazan hasita, haur

antzerki-kalejira: XORODOKTOREAREN EROAK

22.30ean Odieta pelotalekuanprofesional mailako zestapartiduak

Alondegian Uztailak 3 – 15

AMNISTIA INTERNACIONAL"EMAKUME ESKUBIDEAK,.."

Uztailak 15 – Abuztuak 1Juan Eloy – Oleoak ateetan

Abuztuak 3-16 Iñaki Olazabal

Abuztuak 17-31KALEKO PINTURALEHIAKETAKO LANAK

Irailak 9-26Bertil Lagerström – Pinturak etaargazkiak

Laia aretoan LAIA 2004 erakusketa: uztailaren

15etik abuztu amaierara,

Zumaiako eta Eibarko 5artistaren bilduma: AntonEgiguren, Aitor Etxeberria,Juan Karrillo, Keixeta etaValentin Manterola.

Turismo BulegoanJuan Ramon Llavori-ren

Donejakue bideko argazkibilduma. Abuztuan

Pintura Lehiaketa:KALEKO PINTURA LEHIAKETA:abuztuaren 15ean, goizeko9.00etatik 14.00etara.

ERAKUSKETAK

UZTAILA SANKRISTOBALAKNARRONDOAUZOAN Uztailaren 9tik 11ra bitarteanSankristobalak ospatuko dituzteNarrondoko auzoan.Jai giroa eta alaitasuna nagusiizango dira asteburu honetan.

agenda

Page 30: 123 (2004ko uztaila)

%20 BEHERAPENAK %15

E R A K U S K E TA A L D AT Z E A G AT I K