125 (2004ko iraila)

30
2004ko IRAILA, 125. ZENB. DOHAINIK 2004-2005 IKASTURTERAKO... DENA PREST!!!

description

[Oier Aizpurua: Pista edo maratoia? Ikusi egin beharko dut zer den niretzako onena] [Olarruen eguna] [Baleike.com Informazio bizia] [Trini Bidasoro Blasco: Gure bizitza hortxe pasatu dek. Hondartzan] [Txirringaz egun pasa Artikutzan zehar] [Kirolak: 04-05 denboraldirako dena prest] [Bertil Lagerstrom argazkilari margolaria] (+363)

Transcript of 125 (2004ko iraila)

Page 1: 125 (2004ko iraila)

2004ko IRA

ILA,

125. ZE

NB

. DO

HA

INIK

2 0 0 4 - 2 0 0 5 I K A S T U R T E R A K O . . . D E N A P R E S T ! ! !

Page 2: 125 (2004ko iraila)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

ze berriolarru eguna 2004 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

elkarrizketaoier aizpurua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10

erreportaiabaleike.com . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

gure zumai zarratrini bidasoro blasco . . . . . . . . . . . . . . . . . .17

ibilbideakartikutza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20

olarru zopa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22

kirolak2004-2005 denboraldia . . . . . . . . . . . . . . . .24arrauna - surf . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28bertil lagerströmzineforum denboraldi berriaagenda

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Esther Etxeberria

Xabier Azkue

Koordinatzailea

Juan Luis Romatet

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Gurenda Serrano

Itziar Garate

Roberto Gutierrez

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Belen Golmaio, Abelin Linazisoro,

Haize Galarraga, Xabier Aranguren,

Karmelo Arroiabe, Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, Ibon Aizpurua,

Izaga Garzia, Beñat Fernandez de

Arroyabe, Ihintz Linazisoro, Jon

Maia, Eguzki Agirrezabalaga, Natur

Taldea, Ander Hormazuri, Aitor

Manterola.

Argazkiak

Baleike

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel.

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

elkarrizketaoier aizpurua

“sellan gu amaieranmarkatzen sartubagina, eta gaineraberaiek bainoazkarragoak izan da,ezinezkoa izango zengaltzea”

Page 3: 125 (2004ko iraila)

4 2 0 0 4 k o I R A I L A

librean

Lehenik eta behin, esan beharra daukat buruhauste bat bainogehiago izan ditudala Baleikeko zatitxo honetarako zer idatzi pen-tsatzeko garaian. Nire azken idazlana 17 urterekin egin nuen,EGAko azterketan hain zuzen ere. Baina hura gutxienik gidoi bateskuan nuela izan zen eta berak ematen zidan zer esana. Orain-go hau berriz librean da, eta askatasun honek zeharo estutunauen sentsazioa daukat, ia-ia bertsotan bezala.Orduerditxo bat irudimena lantzen igaro ondoren, azkeneanideia bat etorri zait burura, urteko garai honetan gazteon arteanzeresan handia eman ohi duen gaia: kalamua (edo marihuana).Iraila da, eta gehientsuenok jakingo duzuen bezala, kalamuaksasoi honetan ematen du bere "fruitua".Nire iritziz (eta ez naiz hau pentsatzen duen bakarra), oso landa-re dotorea, usain bizikoa, eta batik bat erabilgarria da marihuana.Batzuek etxean izaten dute beren landaretxoa, besteek mendian,eta beste batzuek garajeren batean argi elektriko bidezkomarihuana haztegi batean. Landare xarmant hau, gure gizarteanorohar, ez dago oso ongi ikusia. Dakizuen bezala, droga mota bat

da eta horrek asko zikindu dubere izen ona. Baina ez da, inolaere, askok pentsatzen dutenbezain droga gogorra, eta inoizprobatu ez duenari gomendatukonioke aukera duenean kaladatxobat edo beste hartzea, estresa ken-tzeko sistema ezin hobea baita. Hori bai, inoiz erre ez duenaknahikoa dauka hiruzpalau kaladarekin bere eraginaz jabetzeko,guztiari bezala honi ere neurria hartzea komeni baita. Orain, gai-nera, osasunari kalte egin ordez, mesederako ere badela jakinara-zi zigutenetik, ari da pixkanaka-pixkanaka entzute hobea hartzen,formalagoa, alegia.Ez dizuet hitz jario handiegirik ere jasanarazi nahi eta, beraz,nahikoa esan dudala iruditzen zait. Besterik gabe, animatu etaerre belarra, baina hori bai, tamainan, bestela ondorioak larriakizan daitezke eta, bai zuretzat, baita zure ingurukoentzat ere.Eusko Jaurlaritzaren aholkua.

Hoi dek itsua!Gorka Iribar

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Page 4: 125 (2004ko iraila)

52 0 0 4 k o I R A I L A

Bukatu txun; kostata baño bukatu txun ditxosozko bakazixuak.Ene! Aurtenguan e eztinat bate rerrezatu agostua bukatzeko; izan eCaritas emate ñau: bateko umia ta besteko jatekua, ni behintzat betibukatu ezinian ibiltze naun. Normalian semia etortzen den goiziangoiz Mikelekin, etxeko txikixakin ta alaba geo Amaia eta Itsaso bixki-xekin. Maitagarrixak hirurak, baña zezen txikixak baño bihurrixo.Ordurarte jasotako guztixak aitaren batian nahastu ta segituan txunsukaldian:- Amama, Triskis!- Amama, amama, nik txokokrispis!- Amama Arritxu, guazen parkea- Amama....- IXO!! Hainbeste triskis ta traskis geo. Ala, jaso atea txozuen trastuakta guazen noabaitea.Etxia hankaz gora utzi ta parkea jute gattun laurok; han e ixa egune-ro izate ñu zirkua; bat kolunpixuan bultzatzeko iñez, bestia berriz txi-rristan eroi ta near batian, ta askotan hirugarrena nun dabilkiunarrastoik gabe.Hamabixak aldian erraña ta alaba etortze txun, plaiatik bueltanumiak jasotzea; ni berriz etxea presaka gizonai bazkixa prepaatzea.Ta etxia hankaz gora, nork jasoko zai. Akabo atsaldeko siesta.Ta aste bukaera alleatu orduko, ala! Danak geurera:- Ama, plaiatik bueltan jungo al gea bazkaita?- Ama, eukiko al txozu umiak gaur gabian? Afaita jun nahi deu lasai--lasai aspaldiko partezNik entenditze dinat, gaztiak txun ta bakazixuak disfrutatu nahi diz-kine, baña "amama Arritxuk" e mereziko txu ba bakazixuak, eo? Ba,ezetz ematen din, agostuan ez behintzat, hil hontan baño lan gehixo

ez diñat eta inoiz iten.Gizonak zeoze ingo balu sikiera...Hura bai bizi dala bakazixotan,jubilau zanetik gure Damian baka-zixotan bizi den. Beti badin zeozeetxetik ihesixan juteko, batian bate-la atxikatu bihar dula, hurrengosemia ta bixak itxasoa dijuazela,hurrengo berriz lagunekin geatudala... Batzuk ondo bizi txun,ondogi. Denbora nola pasa etziki-ne ta hor ibiltze txun, batei puntaatea ta bestiai zirixa sartu, estala-pian. Gure Damianek e majinaordu alperrik galtzen dixkin Erribera kalian gora ta bera zurrutian.Ta ikusi nunian Joxe Luis Mokok ta bere akolituek (tartian gureDamian) Baleiken "jubilauen izenian" eskribitu bihar tzuela pentsa-tu niñan:- Alper kuadrila honek tontokexak besteik ez dizkiñe kontatuko, bai,ta neuk e Baleikekuekin hitzeingo ñat aber lan iten deun "jubi-lauentzat" e tarte bat daon.Baleikeko hoxek etzikinat ze maketazixo problema ziala ta etzialabehintzat bixak batea ezin tziala atea esan zinenan, ta batian bat tahurrenguan bestia txandaka ateako zittuela. Nei soluzixo ona iruitzenzikan, batez e Joxe Luis Mokoi ta gure Damianei bere tontakexenpartez hau ikusten duenian jarriko zaien tripako miñakin akorratzenzaxenian.Guain herriko plaia, disfrutatzea.

Ditxosozko bakazixuak sukaldetik

Arritxu

Ni udarazalea naiz baina, uda garaia gehienontzat izaten da berezia.Denok gogoratzen ditugu gure ume garaiko udak, oporretara norajoan ginen, kanpinak, hotelak, han ikusitakoak edo gertatutako anek-dotak... betirako gogoratzen ditugun gauzak dira. Eta geroago erehalaxe izaten da, uda bakoitzak oporraldi bat uzten du gure memo-rian, argazki batzuk, abenturaren bat, lagun berriak, parranda glorio-soren bat edo gehiago... Aurten ere pasa zaigu udara, beti bezala azkareta kontutxoz betea. Itzurunera joaten garenok datorren urtean gogo-ratuko dugu aurten itsaso biziko udara izan dela, bandera gorri ugari-koa. Eguraldia, eguzkia ala euria egin, beroa izan da, pegajosua,hemengo euskera jatorrean esaten den bezela. Aurtengo udako besteprotagonista batzuk herri osoan zehar jarritako lorontziak izan dira,alergiadun turistak dozenaka akatzeko moduko kantitateetan. Ni neu,ideia gustatzen ez zaion horietakoa naiz. Eta ez lorezalea ez naizela-ko, turisten begiak alaitzea baino lehenago beste lehentasun batzukikusten ditudalako milioiak gastatzeko orduan, makillajeetan baino.

Esaterako, Oxford kultur areto modernoa etaondo ekipatua bihurtzea, "ja ja ja". Udakobeste kontu bat, bidegorriena. Horien akatsaberriz, barandatxo alu horiek, kotxeari zeinoinezkoari azpialdea txikitzeko modukoak.Udara honetan, Zarautzera ailegatzeko niremarka onena, 55 minutukoa izan da. Obre-tako semaforo horren parera ailegatu etahasieratik berde tokatu zaion norbait ezagu-tu nahiko nuke. Bestela, ederki ibili gera, Zumaia "ezerez eta festa"egiten dakien herria baita. Ez degu aitzakia handirik behar ondo pasa-tzeko, eta aurten sekula baino forastero gehiago ibili bada ere, giroherrikoia izan da nagusi udara osoan zehar. Egaittuk makalak!

Eta holaxe, udarari agur esan orduko, laster goiko plazanaiton-amonaren bati entzungo diogu esaten "...bai, kontuatzeako,Gabonak".

Uda 2004

Jon Maia

Page 5: 125 (2004ko iraila)

6 2 0 0 4 K O I R A I L A

ERREPRESIO EKONOMIKORIK EZ!

2002ko uztailaren 16an Zumaian ger-tatutako ez da txantxa. Bi gazteri"Calumnias" leporatuta epaitegiradeituak izan ziren, beste behin ereerrepresioaz herriaren ahotsa isildunahian. Gertakariaren errepasoa egi-tea egoki iruditu zaigu.

"Udalak" Ertzaintzaren banda ekar-tzea erabaki zuen egun jakin batean,bestela ere ez dira, ba, kalean nahiko-ak ikusten. Ba, horrelaxe, egun osora-ko ertzainez bete zen herria. Aurpe-gia garbitzeko jokoak ez zuen gehiegiiraun. Zenbait lagun kontzertuarenberri jakitean protesta egiteko asmoa-rekin kalera atera ziren, baita mani-festazio bat egiteko asmoa agertu ere.Tamalez, ezin izan zen kalean mani-festaziorik egin, ertzaintzak ez bai-tzuen baimenik eman horretarako.Azkenik kontzentrazio bat egiteaonartu zen, baina ertzaintzak esanda-ko lekuan eta moduan. Eguna iritsizenean, jende talde bat bildu zenherrian kontzentrazioaren ordua etalekua jakinarazteko kartelak ipintzekoeta beste errebindikazio batzuk egite-ko. Ertzaintzaren presentzia eta pre-sioa nabarmena izan zen goizean goi-zetik, ez dakigu zer dela eta. Ez al dakontzertu "normal" bat? Eguerdianpatruila pare bat ibili ziren herrikokartel guztiak paretetatik eta taberne-tatik kentzen; are gehiago: Inpernupe

tabernan sartu ziren eta barruanzegoen kontzentraziorako deialdiaegiten duen kartela kendu zutenparetatik aurpegia kaputxaz tapatutazuten bi ertzainek. Tabernariakhorretarako eskubiderik ez zutelaadieraztean "gure herri zaindariek"eskua altxa eta aurpegia txikitukoziola mehatxu egin zioten. Noskitabernariak kasu egin zion.

Geroxeago, kafe garaian, herri guz-tia txukundu zutela ohartzean, bi gaz-tek, bere eskubidea zelakoan, beraieniritzia kaleratzea pentsatu zutenberriz ere, eta pankarta bat jarrizuten. Eta bat-batean tabernan zeu-dela, hara non agertzen diren berriro"herri zaindariak". Tabernara sartuberriro ere (aurpegia tapatuta badaez-pada ere, ez ezagutzeko, noski) eta bigazteak kanpora ateratzera "gonbida-tu" zituzten, inongo azalpenik emangabe. Identifikazioa eskatu zieten,inongo azalpenik eman gabe eta ezgoxo-goxo. Kanpoan eduki zituzten,beste 6-8 ertzainek pankarta kentzenzuten bitartean. Hau egun horretara-ko gertakariak modu ironiko zamarre-an kontatua, gauzak diren bezala kon-tatuz gero beste epaiketaren batedukitzeko beldurra dugu eta.

Beno, ba, handik urtebetera,gutun bat iritsi zitzaien bi gaztehoriei, Ertzaintza gorputz poliziala-

ren aurka, intentzio mingarriarekingezurrak "esateagatik" epaitegiraagertu behar zutela adieraziz. Diru-dienez, ertzaintzak bi gazteakdenuntziatu zituen. Pankartak zerajartzen zuen: "Desfile militarrik ez"eta "Ertzaintzak ere torturatzen du".Fiskalak gazte bakoitzari 1.080.000pezetako zigorra ezarri nahi zion. Ezdugu uste oso justua denik, ez? Azke-nik bi gazteok fiskalarekin adostasunbatera iritsi behar izan dute etaberaiek izan direla aitortuaz, bakoi-tzari 720 euroko isuna jarri diote.Gutxiago da, bai, baina zergatikordaindu behar da ia 250.000 pezetahorrelako adierazpen bat egiteagatik.Ez al dago adierazpen askatasunik?Ez al da ba inor torturatua izanertzaintzaren eskutan?

Azkenik, epaiketaren gastuak etaisuna kontutan hartuta, bien artean500.000 pezeta ordaindu beharkodituzte.

Goazen argi hitz egitera. Hemenoraindik torturatzen da eta ertzaintzaez da herriarena. Ez gaitzatela isildu!Isuna ordainduko dugu, denon arteanbada hobe, artaka txikiagoa izango daeta. Garbi izan dezatela ez gaituztelaatzera botako eta adierazpen askata-sunaren alde borrokatuko garela.Geurea dena lortuko dugula.

Jo ta ke irabazi arte!

SEGI

librean

Page 6: 125 (2004ko iraila)

72 0 0 4 K O I R A I L A

"Abuztua juan zaigu eta eibartarrak eta gainontzeko bixita-riak hasiak dira beren herrietara erretiratzen". Hala dioorain 10 urteko Baleikeko hitzaurreak. Eta egia galanta da.Erribera kalera besterik ez dugu begiratu behar.Txikiteroak, ume mordoa eta haize pixka bat hartu nahiduten amak besterik ez ditugu aurkitzen. Turistak joan zaiz-kigu eta fauna autoktonoa geratzen da. Badator udazkena.

Elena Irureta aktorea elkarrizke-tatu genuen 4. zenbakian. Lan egi-teko, antzerkia telebista bainogehiago gustatzen zitzaiola zioen.Azken honetan, gainera, askotantresna bat gehiago sentitzen zelaaitortzen zigun. Bazekien zertaz arizen, hori seguru.

Serio jarrita, 1994ko irailean Xabier Kalparsoro hilzuteneko lehen urteurrena betetzen zen. Gertaerariburuzko puntu ilun asko zeuden, eta familiarekin hitzegin ondoren, gertatutakoaren kronika laburra egin zenaldizkarian. Iparraldean errefuxiatuta zegoenean idatzita-ko gutun bat ere irakur zitekeen.

Kirol portuaren auzian beste kapitulu bat bizi izanzen uda hartan. Zumaia Bizirik taldeak antolatuta, 20egunetan, baltsa bat izan zen herriko badian. "Honekin(…) Santixoko ingurunea babestu beharreko gunea delaadierazi nahi izan dute, kirol portuaren proiektua salatze-arekin batera". Izan zen, bai, zeresana "akanpada" kurio-so harekin.

Ohiko atalek jarraitzen zuten. Antimilitarismokoorrietan, Zumaiako lehen objetoreetakoa izan zenJoseba Ossarekin hitz egiten zen (beraien jarrera politi-koa soilik ez, etikotzat ere jotzen zuen). Sexualitatekoatalean kondoiari buruz hitz egiten zen (batzuentzat,kondoia jartzea boxeozko goante bat janztea bezalazela, esaten zen). Natur Taldeak eta Arte Taldeak, elkar-tuta, Santixo-Artadi-Bedua ibilbidea egitea proposatzenziguten. Baina oinez, e!

Gehiago ere bazen zenbaki hartan: AEK-Udala afera-ren kapitulu berria, musika, gazteria, etab. Hurrengo hila-betean, gehiago.

orain hamar urte

Abuztua juan zaigu…

Page 7: 125 (2004ko iraila)

8 2 0 0 4 k o I R A I L A

ze berri

lagarroa. Zumaiarren ikurra. Ekainean gure kostalde-ra hurbiltzen da ugaltzeko helburuarekin. Orduanhasten da Zumaian olagarroaren saltsa. Askotan ikusdaitezke, ilargiaren gora-beheran betiere, olagarrobila doazen arrantzale saiatuak. Bere egonaldia urrira

arte luzatzen da, baina lehenago badu egun berezia gureherrian, irailaren 18an bere egun handia ospatzeko aukera izan-go dugu. Ikurra ikusgai bihurtuta.

Aurten ospatuko da lehenengo aldiz Zumaian OlarruEguna, irailaren 18an zehazki. "Ekitaldi ugari eta anitzak"prestatzen saiatu direla adierazi digu Edurne Etxe-berriak. Bera da lan hau guztia aurrera ateratzenaritu den taldeko partaideetako bat. Berarekinegon gara Zumaiako Turismo Bulegoanhoni guztiari buruz hitz egiten.

Edurnek azaldu digunez, honen guztia-ren atzean zumaiar koadrila bat aurkitzen da."Inguruko herriek badute berdel eguna,baita antxoa eguna ere. Zumaian zer-bait berezia prestatu behar zela pen-tsatu zuten eta hemendik dator ideiaguztia". Hainbat bilera eta solasaldi-ren ondoren gutxinaka gauzatzenjoan den proiektua izan da.

Bilerak eta prestakuntza guztiak ia azkenegunera arte ez direla amaituko esan digu, baina pozikazaldu da egindako lanarekin. Olagarroa eta Zumaiakoherriaren arteko lotura azpimarratzea dute helburu. "olaga-rroa eta Zumaia betidanik azaldu dira uztarturik, bainahonen bidez lotura hori sendoagoa egitea gustatuko litzaigu-ke".

Horretarako, olagarroaren inguruko guztiak kontuan har-tzen saiatu dira. Olagarroak bere zortzi besoekin egiten duen

moduan, ahal izan duten leku guztietara iritsi nahi izan dute.Kostaldean harrapatzen dutenengandik hasi, jaki bezala pres-tatzen dutenengandik igaro eta dastatzen dutenetara helduarte, bidean, ezagutzen ez dutenak ahaztu gabe. "Horretarakoekitaldi anitzak prestatzen saiatu gara".

Horren adibide dira Elkarteen arteko Lehiaketa Gastro-nomikoa. Lehiaketa hau goizean hasiko da. Elkarteek olaga-rroa patatekin prestatu beharko dute eta epaimahai batendastaketa zorrotzetik pasa ondoren egindako lana bazkariherrikoian gozatu ahal izango da.

Irailaren 18an bertan egun guztian zehar hainbat ekintza-rekin giroa mantentzen saiatuko dira. Haurrentzat berezikibidaia gidatuak txalupaz Algorriraino, Beheko Plazan egingo

den elikagaien azoka, dastaketa, ekintza musikalak... bul-tzatzen saiatu diren aniztasunaren adibide dira.

Ekitaldiak irailaren 18an hasiko dira baina erakus-keta baten bidez igandera arte luzatuko da

aurten lehen aldiz ospatzen denOlarru Eguna.

Ekintza ugari izan dira, bainabeti ateak zabaldurik dituztela esan

digu eta oso polita izan dela jendea-ren parte hartzea "Jendea Turismo

Bulegora hurbildu eta ideiak ematenegon da etengabean". Horregatik proiek-

tuarekin eta lanarekin aurrera jarraitzeko asmoaazaldu digu. "Entzun ditugun ideia asko oso onak izan

dira eta aurrera ateratzea gustatuko litzaiguke. Polita izangolitzateke datozen urteetan ere honelako ekitaldiak antola-tzea". Horretarako asmoa dutela garbi azaldu nahi izan digu.

Beraz, irailaren 18an gure herriaren ikurra denaren ingu-ruan zerbait ikasi nahi badugu ez daukagu aitzakiarik. Ola-garroak bezala bi begi handi horiek zabaldu eta ingurukoamia dezakegu. Ekintzak prestaturik daude orain olagarroakkanpora ateratzea soilik falta da.

ITZIAR GARATE

Oolagarroa olagarro artean

Page 8: 125 (2004ko iraila)

92 0 0 4 k o I R A I L A

GOIZEAN: hasiera ofiziala Kofradian. Hamaiketakoirekia olagarro biltzaileentzat

ELKARTEEN ARTEKO LEHIAKETA: olagarroa pata-tekin. Ondoren, prestaturikoa bazkari herrikoan das-tatu ahal izango da.

Eusebio Gurrutxaga plazan ELIKAGAIEN AZOKA.

ARRATSALDEAN: folklore jaialdia. Galiziko dantzaritalde bat izango da gonbidatua.

DASTAKETA.

GAUEAN, 22:30EAN: Berbena

EGUN GUZTIAN ZEHAR: Beheko Plaza Abesbatzaeta Sugarri txaranga herrian zehar.

BISITA GIDATUAK ALGORRIRA

IGANDEAN: erakusketa Oxford aretoan.

Herriko elkarteetako sukaldariek olagarroa patatekin pres-tatu beharko dute.

EGITARAUA:

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

Page 9: 125 (2004ko iraila)

2 0 0 4 k o I R A I L A10

Astebete geroago Sella ibaiaren jaitsieran hartu zuen parteeta bigarren sailkatu zen. Estropada polemikoa izan zen,irabazleek bidezidor bat erabili baitzuten esprinta ekidite-ko. Bi estropada horiei eta bere etorkizunari buruz hitzegin dugu kirolari honekin.

Lehenik eta behin, abiadurako kirolari bat nola sartzenda maratoiko proba batean?Joko Olinpikoetatik kanpora geratuondoren, Manolo Bustok deitu zidannirekin maratoirako ontzia osatunahi zuela esanaz. Proba luze batagoantatu eta bukaeran azkarra etaindartsua zen lagun bat nahi zuelaesan zidan, eta denen artean kon-bentzitu ninduten.Nolakoa da maratoiko proba bat?Desgasteko estropada izaten da. Azke-nean indartsuen dagoenak irabazten du. Horregatik, esprin-tak luzeak izaten dira, kilometro horretan gabezia guztiakateratzen dira. Estropada aurretik dena preparatuta erama-ten da, baina arraunean zoazenean ere pentsatu behar da, ezsoilik une horretan zer egin, baita geroago zer egin ere.Mundu guztiak esprintean helduko ginela pentsatzen zuen,eta horregatik esprintean zer egin behar den jakin behar da.Hasieratik pentsatuta genuena lortu arte ez ginen geratu.Zer moduz egokitu zara proba luze honetara?Ondo. Sendagile eta prestatzaile guztiek esan didate nirebaldintza fisikoengatik erresistentzia handia dudala etaesfortzuen artean azkar errekuperatzen naizela. Maratoia,azken finean, hori da: estropada luze bat, bi ordu eta erdi-koa, erresistentzia behar dena eta tiroi asko dituena. Tiroia

jo behar da eta errekuperatu, eta bukaeran esprinta jo.Horregatik, Bustok bazekien beretzat, maratoirako, ni nin-tzela kide egokiena. Okerrena aldaketa izan da, ze nikgehienez hiru minutuko estropadak egiten nituen, 1.000metrokoak. Txarra zen, baita ere, hainbeste denboran ese-rita egotera ohitzea, hanketako eta ipurdiko giharrak neka-tu egiten dira eta. Bi ordura heltzean atalase-maila izatenda eta karranpak hasten dira. Hori estropadan zehar ondojan eta edanez konpontzen da.Manuel Bustorekin ondo moldatu zara orduanBai, berekin oso ondo akoplatu naiz. Nigatik esaten dute"todoterreno" bat naizela, batekin edo bestearekin jarritaondo ibiltzen naizela. Horregatik nengoen Joko Olinpiko-etan erreserba bezala, norbait lesionatuz gero ordezkobezala joateko. Mundialean, taktika eta erritmoa berakjarri zuen. Maratoia irabazteko esperientzia eduki behar

da, eta nik hor zorte handia izan dut.Atzean eseri, erritmoa segi eta arrau-nean besterik ez nuen egin behar.Proba honetan berria izanda, nolapasa zenituen porteoak?Nahiko gaizki, ze "nobatillo" aurpegiaikusi zidaten eta nire bila joan ziren.Porteoetan tokia irabazi behar da etabultzadak eta amarrukeria txikiak ego-ten dira. Horiek guztiak niretzat ziren.Holandarrak oso zikin portatu ziren

eta haiekin borroka izan nuen.Astebeteren ondoren Sellako jaitsieran hartu zenuenparte. Zer sentsaziorekin atera zinen?Sentsazio oso ona izan da, gustura nago egin genuen pro-barekin. Ikusi behar da, gainera, maratoiarekiko oso dife-rentea dela. Hura ur sakonetan egiten da eta arrauna egite-ko modua guztiz desberdina da. Sellak ur gutxi edukitzendu eta egunetik egunera aldatzen da, ur lasterrek harribatzuk mugitu egiten baitituzte. Arrauna egiteko modua ereoso diferentea da, besoak beherago eraman behar dira, errit-mo gehiagorekin eta bizitasun handiagoarekin. Denbora asko ez zenuten izan zuek proba honetaramoldatzeko.Ez, Sellara egokitzeko hiru egun izan genituen. Astelehe-

elkarrizketa

Uda gorabeheratsua izan du Oier Aizpuruak.Atenasko Joko Olinpikoetatik kanpo geratuondoren, abuztuaren 1ean Manuel Bustorekinpiraguismoko Munduko txapelketa irabazizuen Norvegiako Bergen hirian.

"Pista edo maratoia? Ikusi eginbeharko dut zer den niretzako onena"

JUAN LUIS ROMATET

Oier Aizpurua. Piraguismoko maratoi probako Munduko txapelduna

“Maratoia desgastekoestropada da.

Azkenean indartsuendagoena

irabazten du.”

Page 10: 125 (2004ko iraila)

11

nean mundialetik etorri nintzen eta astearte arratsaldeanAsturiasa joan nintzen. Errioa asteazkenean eta osteguneanbakarrik jaitsi genuen. Entrenatzeko oso denbora gutxi izandugu. Irabazleak, Martinez eta Merchan, Asturiasen bi hila-bete luzez egon dira proba prestatzen. Guretzako zorte txa-rra izan da justu Mundialaren ondoren izatea, bestela, ber-dina egingo genuke: han hilabetez entrenatzen egon etadenbora eduki ibaiaren ezaugarri guztiak ezagutzeko. Nola joan zen proba?Erritmoa markatzen joan ginen eta errio guztia buruanjaitsi genuen. Beraiek, hasieran, buruan jarri ziren, bainaez ziren gu atzean uzteko gai izan. Gero, gure ontzia pus-katzen saiatu ziren. Gure ontzia hauskorra zen, "nido deabeja" modukoa. Ontzi gogorra eta potoloa da, baina albobatean kolpe bat hartzen badu puskatu egiten da. Horre-gatik, gu atzean uzteko gai ez zirela ikusi zutenean, bazte-rrera bultzatzen saiatu ziren. Maniobra horiek ikusi geni-tuenean, aurrean jarri ginen gure erritmoan.

Espero al zenuten amaierako maniobra hura?Espero ez. Aurreko egunetan horretaz hitz egin genuen.Bustori galdetu nion ea atzetik joanda maniobra horrekinez den denbora irabazten. Baietz zioen, denbora asko ira-bazten zela, baina jendeari ez zitzaiola gustatzen. Jaitsierabukatu ondoren, maniobra legala ote zen diskutitugenuen. Legezkoa den dudan dago, araudiaren limiteanbaitago. Etikoa ez da, behintzat, jaitsiera piraguan egin etaestropada uretan irabazi behar da. Martinez eta Mercha-nek egindakoa ez da normala, hori enfrentamendua ezbilatzea da-eta. Sellan helmugako zuzenean markatzensartzen denak ia beti irabazi egiten du. Gu amaieran mar-katzen sartu bagina, eta gainera beraiek baino azkarragoakizanda, ezinezkoa izango zen galtzea.Igartzen zen ikusleei ez zitzaiela gustatu irabazleekegindakoa.Ez; izan ere, ez duzu pentsatzen halako zerbait egingodutenik Sella batean, eta, gainera, telebistaz emanda.

2 0 0 4 k o I R A I L A

Page 11: 125 (2004ko iraila)

12 2 0 0 4 K O I R A I L A

Azkenean, beraien kontra joango da. Sella irabazi dute,bai, historian sartuko dira, baina jendearen buruan garai-pena nola lortu duten geldituko da. Martinezek zazpialdiz irabazi du jaitsiera hau, probako historian dago. Etahorrelako pertsonaia batek horrela irabaztea ez zitzaionjendeari gustatu. Bakarrik helduta edo esprintean irabaziizan balute, ba, zorionak eta kito.Baina joko zikina erabiltzea estropadairabazteko… Bertako jendea sutanzegoan, ez zuten pentsatzen berrirohalako gauza bat ikusiko zutenik.Zer aurpegi geratzen zaio bati horre-lako maniobra baten ondoren?Hasieran tonto aurpegia gelditzenzaizu. Nik atzetik kontrolatzen nuen,banekien-eta ez zutela proba amaieraesprintean jokatuko. Beraientzakoestrategia suizida izango litzateke.Bazekiten gu baino gutxiago zirelaesprintean eta azken luzean norbaitpasatzea oso zaila dela. Ni betiere kon-trolatzen nengoen zer egiten zuten,bai begiekin, bai belarriekin. Paladaaltxatzen bazuten Manolori orroa egi-ten nion. Bi aldiz saiatu ziren tiratzen,guk zer egiten genuen ikusteko. Hala-ko batean, palada igotzen entzunnuen, baina beraien piragua muturra

ez nuen ikusten. Aldamenera begiratu nuen eta zuzeneanlurrerantz zihoazela ikusi nuen.Horretaz aparte, esperientzia positiboa izan al da?Bai, baina oso estresagarria ere bai. Goizeko 8etan jaiki,atera eta gaueko 11etan heltzen ginen afaltzera. Tartean,entrenatzeko denbora bilatu behar izaten genuen. Asteaz-

kenean Avilesera joan behar izangenuen dopingeko kontrol sorpresabat pasatzera. Gero, prentsaurreko bateduki genuen babesle berria aurkezte-ko. Leku guztietara joan behar izatengenuen Munduko txapeldunak izatea-gatik, bereziki Manolo Bustogatik,bere herrian geunden eta. Dena zirenekitaldiak, aurkezpenak, etab. Egune-

elkarrizketa

“Porteotan nahikogazki pasatu nuen, ze‘nobatillo’ aurpegiaikusi zidaten eta nire

bila joan ziren”

Page 12: 125 (2004ko iraila)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

13

ro egunkarietan ginen. "Los campeones visitan la redac-ción de tal…" eta halakoak agertzen ziren. Uretara joate-ko irrikatan egoten ginen, hura zen etagurea. Jendearen animoak jaso zenituzten,ordea.Bai, estropadan zehar zaletuen animoguztiak jaso genituen. Halako txaloekbakarrik ez zaudela adierazten dizute.Oso polita izan zen. Martinez etaMerchanek, berriz, dopingarekinizandako arazoak zirela eta, aurkakooihuak entzun behar izan zituzten.Helmugara heldu zirenean txistuasko entzun zituzten. Hasieratikguretzako animo gehiago egon ziren,eta amaieran gertatutakoaren ondo-ren, oraindik gehiago. Denboraldia amaitu duzu.Datorrenean zer egin behar duzu,abiadura edo maratoia?Ez dakit. Orain gutxi abiadurakoekdeitu didate datorren urtean nirekinkontatzen dutela esateko. Arazoamaratoiko txapelketa irabazi dugulada, Munduko txapeldun izanda, datorren urtean errepi-katu egin behar dela esan baitigute. Orain aukeratu

egin beharko dut; Ikusi beharko da zer den niretzakoonena.

Selekzioa uztekotan zinela ere esanzen.Bai, hori Joko Olinpikoen ondorenizan zen. Dena uzten nuela esannuen. Orain, oporrak hartu beharditut eta pentsatu zer egin behardudan, pista edo maratoia. Gauzapiloa baloratu behar dut, bietan partehartzea oso zaila da eta. Datorrenurtean denboraldia kontu handiare-kin planifikatu behar da, maratoikomundiala oso berandu da eta, urria-ren 16an, Australian. Normaleandenboraldia irailean amaitzen da,gero oporrak izaten ditugu eta entre-natzen urrian hasten gara. Hurrengourtean denboraldia urriaren erdianamaitzeaz hitz egiten ari gara. Osogoiz ere ezin gaitezke hasi entrena-tzen, gorputzak eta buruak ez dute-eta hainbeste tentsio agoantatzen.Baina, bestetik, Espainiako fondokotxapelketa martxoan da, eta klubeko-

ei ezin diet esan ez naizela joango. Horregatik, eseri, datakaztertu eta ikusi egin beharko da zer egin.

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia (kirurgiarik gabe) errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

(zeramika metalarik gabe)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

“Esperientziapositiboa izan da

baina oso estresagarria

ere bai”

2 0 0 4 K O I R A I L A

Page 13: 125 (2004ko iraila)

14 2 0 0 4 k o I R A I L A

nterneterako jauzia eman du Baleikek www.balei-ke.com atari berriaren eskutik, eta ez nolanahiko jau-zia gainera. Abuztuan proba fasean izango den webgune honek, bere abiada guztiz hartuko du Irailetikaurrera, eta zumaiarren parte hartze bizia izateaespero dugu ordurako.

Baleike.com, zumaiarron Interneteko elkargune izate-ko helburuz jaiotzen da. Asmoa ez da informazio hutsaematea, edo berriak argitaratzea, baizik zumaiarrok guridagozkigun gaiak aztertzeko plaza irekia izatea. Informa-zio hutsa izan zitekeena, informazio partekatua eta biziabihurtzen da horrela, edozeinek berriak argitaratu edokomentatzeko aukera izango duelarik.

Berriak argitaratu eta eztabaidatuHainbat atal ditu web gune honek, baina nagusia horixeda: Berriak. Bertan edozeinek argitaratu dezake berri bat,betiere, errespetuz eta gutxieneko baldintza batzuk betez.Hori ziurtatzeko editore batek onartuko ditu erabiltzaileekbidalitako berriak, baina ez dugu espero inolako arazorikizango denik. Behin berri bat argitaratzen denean, webgunean erregistratuta dauden erabiltzaile guztiek postaelektronikoz jasoko dute, eta, horrela, informazioa erabizian jasotzeko aukera izango dugu.

Baina sortzen diren berrien inguruko iritziak ere nahiditugu. Horregatik, berri baten inguruan norberak bere iri-tzia emateko aukera izango du, baita iritzien gaineko iri-tziak ere, eztabaida bizia sortu eta ikuspuntu guztiak eza-gutzeko helburuarekin.

Agenda bat ere egongo da bertan, eta agendan edo-nork proposatu ahal izango ditu hitzorduak. Horretazgain, inkesta bat ere argitaratuko dugu eta egindako gal-deren inguruan iritziak emateko aukera ere utziko da.

InformaziobiziabiziaHamar urte bete ditu aurten gure

aldizkariak, eta urtebetetze honek festa

baino zerbait gehiago ekarriko du

berarekin. Kontzertu eta laburmetraiak izan

ditugu ospakizunetan, baina Baleike

proiektua berritzea eta osatze ere izango

dugu. Baleike hilabetekariaz gain,

eguneroko informazioaren bidean sartu

gara Hitzaren eskutik, baina, horretaz gain,

informazio biziaren erronkari ere heldu

nahi izan diogu.

www.baleike.com

I

Page 14: 125 (2004ko iraila)

152 0 0 4 k o I R A I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Hemeroteka digitalaEz dugu, ordea, gure paperezko aldizkaria ahazten. Balei-ke paperezko aldizkaria izan arren jatorri digitala du, etahorregatik, zenbaki berri guztiak Interneten jarriko dituguargitaratu bezain pronto. Baina Baleikek hamar urte beteditu jada, eta hamar urte hauetan pilatutako informazioguztia ere zumaiarren esku utzi nahi dugu. Asmo horrekinsortu dugu hemeroteka digitala. Bertan, Baleikeren heme-roteka osatu nahi dugu aldizkari guztiak erabiltzaileeneskura jarriz formatu digitalean. Oraingoz, 100. zenbakitikaurrerakoak bakarrik jarriko ditugu, hortik atzerakoak ezditugulako formatu digitalean gordeta, baina laster izatekolanean ari gara.

Bestelako atalakBestelako informazioa ere eman nahi dugu web gunehonetan, ez hain bizia, baina erabilgarria. Horretarako,bestelako atal batzuk ere jarri ditugu erabiltzaileen eskura.Esaterako, Baleike aldizkaria eta Baleike Kultur Elkarteariburuzko informazioa. Baita zumaiarrentzat erabilgarriaizan daitekeen bestelako informazioa ere: guardiako far-mazien txandak, agenda, telefono interesgarriak, garraio-bideen ordutegiak, eta baita Interneteko loturak ere.Horiek guztiak topatuko dituzue www.baleike.com-en.

Udazkenean Argazki ArtxiboaWeb gunearen lehen fasea duzu hemen aurkeztutakohau. Udazkenerako, ordea, hobekuntza garrantzitsu bate-kin etortzeko asmoa daukagu: argazki artxibo digitala.Baleikek urte hauetan milaka argazki pilatu ditu bereargazki artxiboan; gehienak paperean daude, baina badi-tugu hainbat formatu digitalean. Horietako asko Interne-ten jarri nahi ditugu erabiltzaile guztien eskura. Izangoduzue berri zehatzagoa abian jarri bezain pronto.

Erregistratu eta erabiliWeb gune irekia da gurea, eta bertan nabigatzeko ez dagoerregistratuta egon beharrik. Baina erregistratutakoerabiltzaileek bakarrik izango dute aukera berriak argitaratueta iritziak emateko. Erregistratzeak ez du esan nahi partehartzera behartuta zaudenik. erregistratutako erabiltzaileekposta elektronikoz jasoko dituzte berriak argitaratu bezainpronto; beraz, hori ere izan daiteke erregistratzeko nahikoaarrazoi. Erregistratzeak ez dakar inongo konpromisorik,nahikoa baita erabiltzaile izen bat eta helbide elektroniko batematea. Gainera, atari honetan erabiltzen denteknologiarengatik, ziurtatuta dago birusik ez dela bidaliko,beraz ez dago inolako arriskurik. Animatu, erregistratu etaparte hartu!

Blogak, informazioaren fenomenoaInformazioan eta parte-hartzean oinarritutako era honetakoweb guneak gero eta zabalduago daude Interneten. Weblogedo Blog izenez ezagutzen dira eta informazioa zabaltzekomodua aldatu dute mundu osoan. Euskal Herrian bertanbadira oso ezagunak bihurtu diren hainbat; horietan aitzindarimoduan Sustatu (www.sustatu.com) har daiteke. Blogei buruz gehiago jakiteko, Jabi Zabalak Berrian argitara-tutako artikulu bat aurkitu dezakezu hemen http://www.sare-an.com/sarean/000353.html. Bestalde, Iban ArantzabalSustatuko editoreak EuskoNews&Media aldizkarian ere argi-taratu zuen gai beraren inguruko beste artikulu bat. Hemendaukazu:http://www.euskonews.com/0221zbk/gaia22102eu.html

Page 15: 125 (2004ko iraila)

16 2 0 0 4 K O I R A I L A

Hona hemen iraileko lehen egunetan izan zenestabaida bat. Inkestako emaitzak ere hor daude.Zure iritzia eman nahi duzula? Sartu baleike.com-en.

baleike.com

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Eztabaida baleike.com-en dago

Page 16: 125 (2004ko iraila)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

172 0 0 4 K O I R A I L A

gure zumai zarra

Trini ia jaio ginenetik ezagutzen dugu.Itzungo hondartzan egon izan da beti tol-duak, itsasoa eta igerilariak zaintzen.Behin baino gehiagotan ikusi dugu soine-ko eta guzti, eskutan salbabida duela, ialeporaino uretan sartuta, itsasoan larridabilen bat ateratzen. Guk hamalau urtegenituela –1956 urtean, beraz- Zaragozakoigerilari txapelduna atera zuen. Guklagundu genion. Elkarrizketa hau izanbedi bereganako omenaldia.

Hemen bertan jaio hintzanan, ezta?Bai. Etxe honetan bertan, orain 83 urte.

Haurtzaroan zer moduz bizi zine-ten?Gu? Ahal gendun moduan. Orduan ezzeoan gaur bezelako bizimodurik. Gaurdirua ziok eta nahi deuna jaten diu.Orduan ahal zana. Gure aittak Itzun gai-nian soua zian eta patata, tipula, porrua…eiten ginien. Linternerua ere bauan. Nik10 urte nitula alargundu uan eta senideak,Joakin eta Jexux, aitta jaunak eta aman-driak Eibarra eta Zaldibarra eaman ziaten.Karmelo eta ni geatu gittuan aittakin.

Eskolan zer moduz?Hoixe zeukat, ba, gaixki nik. Eskolarik ez.Kolegixora, mojetara, juten niñuan eta

han galtzerdixak konpontzen, josten,letzen, eskribitzen, sumar, restar, noizeanbehin historia pixkat eta, garbi esango diat,kuadrilakuak ez ginien ixa ezer ikasten.

Jolasean hobe, ezta?Gure izeko Rufinak denda txiki bat zianhor Konpitxeo Zaharreneko aurrian etahan gustoa ibiltzen nittuan jolasian etabazterrak nahasten. Gero, gure kalera.Baina gure kaleak orduan ez zian SanTelmo izena, orduan Zubiaurre uan eta

trini bidasoro blasco

“Gure bizitza hortxe pasatu dek. Hondartzan”

“Miel Txiki etortzenuan ganaduekin

kaxetak hondartzarajexteko.”

Itzurun 1930. Trini argazkiaren ezkerraldean

ABELIN LINAZISORO

Page 17: 125 (2004ko iraila)

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

18 2 0 0 4 K O I R A I L A

gure zumai zarra

oain obretan ai dian lekuakHondartxo. Eskolatik etorri,merienda hartu, eta etxetikihesi eiten ginien, kuadrilanjolasean ibiltzeko, neskak nes-kakin beti: Trenadioska, kuku-ka, soka-saltuan, zubi-saltokaere bai… Gure kalian arran-tzale jendia nahiko uan etaherrixan dozenerdi bat motoregongo ittuan: Patxiku Bixina,Mikel Lekeitiarrena, BixenteTximona, Kletonekua, Bixi-nekua, Pordillosek baporiazian, eta hemen gure kalianjende asko ibiltzen uan goraeta behera. San Telmo egune-rako girnaldak eiteko-eta,karro zaharren bat nunenbaiten harrapatueta Foronda aldean eta hor zehar ibiltzengittuan belar eta hostro bila.

Lanean oso gazterik hasiko hintza-nan, ba?Ni gerra garaian lana eginda natxiok. Fran-koren gerrarako ojibak eiten (bonbak etaobusen burua edo aurrealdea). Yereguintailerra zegon tokixan eiten ginien lan(orain Kantauri Plaza) eta jende asko jutengittuan. Aurrerago, estazixo aldera, papele-ra ere bazegoan. Ojibak eiten 8 ordu laneiten ginien, gizonak eta emakumiakdanok nahastuta. Bestela nik aittakin eitennian lan. Gure aittak bainu beroak zezka-nez , ba, guk plaia hartu ginien. Xakune-

kuak eta guk. Han tolduak ipini eta kenduibiltzen gittuan. Gure aittak itsasoko urabarrura sartzeko esku-bonba bat zian etabainu beroak hartzera jende nahiko etor-tzen uan. Gero, gerra etorri zanean danaaldatu ein uan. Hemengo jauntxoek denenjabe ein ittuan eta…

Beno, hori gerorakolagako dinagu. Hon-dartzan lanean zermoduz?Hondartzan gauza askoikusten ginien. Batzuekpagatu, besteak ez… Gureaittak Donostitik egurrezkokaxetak ekarri zitian, jendiaaldatzeko-eta. Kaxeta hai-xek gero behera bajatubehar eta lan haundixa iza-ten uan. Miel Txiki etor-tzen uan ganaduekin kaxe-tak hondartzara jexteko.Kaxetak hondartzan atzeanparetaren kontra jartzenittuan, baina egurrezko

kurpileko kaxeta haundi haixek hondargainian oso gaxki ibiltzen ittuan. Jendiakerropa han lagatzen zian eta balorea zeu-kana nei lagatzen ziaken. Pultserak, erlo-juak, dirua… Egun batian kartera bat lagaziake, nik ez nian ikusi barruan zer zeon,baina bueltan etorri zanean, erropa jantzi,kartera eskatu eta esan zikan 20 durokuafalta zala. Kasualitatez, apaiza bat zeoanhantxe gurekin eta esan zian: Zu ez kejatuTrini, hau gezurretan ari da-ta. Hark bazi-kian nik ez nula 20 durokua harrapatu etagor ein zioan hari: Etzazu modu txarrianjarri neska! Honek jende askokin lan einbehar du eta danon laguntza behar du!Nik nearra pranko ein nian egun hartan!Eta apaiza hark kalmatu natxiuan. Dirua

“Gerra garaian lanaeginda natxiok.

Francon gerrarakoojibak eiten.”

Triniren aitona Trino Bidasororen “San Telmo”itsasontzia.

Page 18: 125 (2004ko iraila)

192 0 0 4 K O I R A I L A

reklamatzen zunak azpeitiarra izanbehar zian. Gehixo ez zikak pasahalako gauzikan.

Hondartzan itsaso txarrarekin-eta ibiliko hintzanan, ba, jen-dea ateratzen.Ba, bat kontatuko diat. Nik orduan18 urte-edo eukiko nitian. Joxe Uribeatera nian. Jun bai, ederki jun uanaurrera, baina tiraña haundixazeoan eta gero, zea, etorri ezin gizo-na. Toldo bat josten ari nintzala,halaxe, beiratu diat itsasora, beti itsa-sora beira natxaoan-ta, eta… baten-bat gaxki zebilek! Hartu diat salbabi-da eta, beno, gure aittak poste batsoka batekin hondarretan sartutaeukitzeko ohitura zian, hartu niannire salbabida hori eta lehorreanzeudenei esan nittien: Kontuz, zaitunere gauzak itsasoan dihoan harenbila nihoa-ta. Eta hala jun niñuan.Erropa eta guzti. Eta gainea egunekodiru dana patrikan nuala. Hala ba,uretan sartu nauk, bota nittuan salba-bida, eta bai aguro hartu ere gizonak!Geo, lehorrera etorri zanean ez zioannik eindakoari garrantzi haundirikeman, baina gero, ikusten nauenbakoitzian, nei besarkada bat emangabe ez dek geatuko hura! Baina ure-tatik atera nun lehenengoa rekete batizan uan. Gerra hasieran. Etorri dekjende pila hondartzara eta gure aittak

esa zikak: Kontuz hauekin! Nik orduanez nitxikian haixek zer zian, ez ezer.Eta, zer ba?, erantzun nittuan. Danakarropa eta guzti sartu ittuan uretan. Batoso gaxki zebilean, hartu nian salbabi-da eta atera nian. Olitekoa uan. Handikberrogei urtera ni bizi ote nintzanZumaiko bati galdatu zioan. Hura izanuan lehenengoa, gero Joxe Uribe etagero ere jardunda natxiok lantegi horre-tan. Gure bizitza hortxe pasatu dek.Hondartzan.

Zer garaitan hasten zinetenlanean?Ba, San Pedroetako hasten uan jendia.Ez dek oain bezela bakoitza bere silla-kin-eta. Orduan tolduak bere bankua-kin alkilatu eiten giñizkian. Udazke-nian pagatu eta bale. Baina diru haixekahitzen zianian, antxoari burua kentze-ra bada ere jun ein behar! Zarautza erejunda natxiok lanera, hiru tokita. Hai-

xetako bat Arinenea, estazixo gainera.Erramun Telleriaren bitartez. Udanlana laga eta neguan hartu egiten zian.Hemendik kuadrila haundixa jutengittuan eta bazkaixa geuk eamatenginien. Taillerrean bertan sua zegoan,han berotu eta hantxe jaten ginien. Tai-llerrak treneko jun-etorria pagatu egitenzian. Zumaiko kuadrilla ondo konpon-tzen gittuan. Erramuna Poltxaz alabe-kin, Torre Berriko Anttoni… Zeozerfalta bazan, alkarri lagundu eta kitto.

Page 19: 125 (2004ko iraila)

20 2 0 0 4 K O I R A I L A

Ibilbide honen bitartez, eta urrutira joan gabe, oihan etanaturgune paregabe bat ezagutuko dugu. Autoak edo hegaz-kinak, urrutikoa gerturatzen diguten bezala, bertakoa urrun-du egiten digu. Bizikleta xume eta garraio publikoen bitar-tez, kontzientziaz erabilita, ibilbide interesgarri asko egitekoastia emango digu. Autoa utzi alboan eta goazen, motxilaeta kaskoa hartuta, mundua ezagutzera.Abiapuntua Zumaiako tren geltokia da. Oiartzuna joanbehar dugu eta trenaz aldatuko gara Amarako geltokian.Oiartzuna iritsita, Altzibar auzora joango gara eta aurre-ra segituz karrika auzoak Bianditzeko igoeraren aurreanipiniko gaitu. Handik 13 kilometroko igoerari aurre eginbehar diogu. Erritmo egokian, zuhaitzen itzalpean, Kau-soroko leporaino helduko gara. Handik, kilometro eta

erdi aurrerago, Oianlekuko atseden lekura helduko gara.Aztarna megalitikoak daude ezkerrean, bidegurutzebatetik.Oianlekutik, Bianditzeko lepora segituan helduko gara,Aiako Harrien bista ikusgarriarekin. Bianditzeko portua;700 metroko igo dugu kolpean, ez gara makalak!Portu gainean gaudela, aukera anitz ditugu eskuinean edoezkerrean dauden mendietara igotzeko: 797 metrokoBianditz, edo eskuinean dagoen Bunaniarri edo Munarier(773 metro). Biek ikuspegi apartak eskaintzen dituzte:Artikutzako oihanera, baita ere Donostialdera, Oreretaaldera, etab.Berriro txirringa gainean, aldapa behera abiatuko garaArtikutzako orubean sartzera, Eskas deritzan guardaetxe-tik. Bertan, auto gidarientzako arauen berri ematen daedo naturari buruzko informazioa ere bai.

Txirringaz egun pasa Artikutzan zeharibilbideak

XABIER ARANGUREN

Page 20: 125 (2004ko iraila)

212 0 0 4 K O I R A I L A

Oihanean murgilduko gara, aldapa behera, Artikutzakoauzora heldu arte. Artikutzak mamuen herria dirudi;Donostiako Udalaren jabegoan, soilik langile eta funtzio-narioak daude, eta asteburuetan bisitariek kolore pixkabat ematen diote herriari.Goizuetara abiatzeko ordua heltzen denean, pista segitu-ko dugu, errekarekin batera bailaran behera. Ukuilubatzuk pasa eta aurrerago bi errekak bat egiten dute:Elama ezkerretik eta Artikutzakoak.Elamako bailaratik gorantz joango gara apurka-apurka,basoaz eta errekaz gozatzen. Zubi batek bide ertzeaneskuinera ematen digu Goizaringo burdinolaren aurriakikusteko aukera. Garai batean bailara hauek ez ziren gauregun bezain lasaiak. Meatzaritza eta ikazkintza aktibitategarrantzitsua zen hemen. Gaur, naturak, garai hartakoaztarna asko irentsi ditu.

Aurrerago, bost minutuko joan-etorrian, beste labe batzukikusteko aukera dugu, Elamako burdinolak.Atzera itzulita, pista nagusira, berriz igotzen hasikogara. Igoera hau ez da hain luzea eta agian bizikletabultzaka igo beharko dugu. 3 kilometro egin ondoren,Arriurdiñetako lepoan egongo gara. Bertan, muga etaerrepidea itxita dago. Berehala, muga gaindituta, harro-bi erraldoi baten parean egongo gara eta paisaia erabataldatuko da: pinu ustiaketak, zabortegiak apur bat behe-rago.Jaitsiera azkar batean, Goizuetatik Hernanira doan erre-pidera irtengo gara eta bertatik itzuliko gara, ibaiarenondotik. Pagoaga, Ereñozu eta beste auzo batzuk pasa etaHernanin egongo gara. Egokiena trena Errekalden har-tzea da (azken zati honetan adi ibili behar da, trafiko han-diko errepidea baita) Zumaiara itzultzeko.

Erreferentziak

- Oiartzungo geltokia: 0 km- Altzibar auzoa: 2 km- Bianditz mendatea: 15 km- Artikutza: 22 km- Elama burdinola gurutzea: 30 km- Arriurdiñeta lepoa: 33,5 km- Errepidea Hernani-Goizueta: 38 km- Hernani: 57 km- Errekaldeko geltokia: 60 km

Ibilbidearen luzera: 60 kmIgo beharrekoa: 1.100 m.Iraupena: Egun pasa.

Page 21: 125 (2004ko iraila)

22 2 0 0 4 K O I R A I L A

olarru zopa

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

Bertsolaritzaertsolariak izan genituen garai har-tan gure herrietako gertaeren kroni-ka egile. Hona hemen 1908 urteanZumaian aritu ziren misionis-

tei buruzko agiri historikoa. Geropaperean idatzirik zabaldu etazumaiarrek kantatu egingo zituztenondorengo hilabete eta urteetan. Ordukoentzat gertaki-zun garrantzitsua izango zen dudarik gabe eta hemen gel-

ditu da idatzirik ondorengoentzat oroigarri, garai hartakopentsakeraren lekuko. 18 aleko bertso sorta da berez. Guk 10 aukeratu ditugu.Ortografiari dagokionez, datorren bezalaxe argitaratu

dugu. Azken bertsoak badu hutsunetxo bat. Zortzikohandiko bertsoak direnez, neurri horretako edozein doi-nutan kanta ditzakegu. Nor ote da bertsolari hau ?

zumaiarra ote ? Edonor dela ere, badu ondotxo bertsogin-tzaren berri.

BBertso berriak

Zumaiako misiyuai jarriak

1Mila ta bederatzi eunekinzortzigarrengo urtianmisionistak izan ditugupekatariyen artianasko anima egongo giñandeabrubaren katianlibratu eta bide onianbetiko jarri gaitian

2Goizetik hasi ta arratsaldejaun oien erakustiaAita Aizpurua bat genduben daAita Laskibar bestiazumaiatarrak desio genduenoiek emen ikustiaalegina egin gabeemendik juanak eztia.

3Atera digu ejenplotxo batizugarri egokiya itz oriyekin ia oroitzenote dan pekatariyabadakigula nolakua danjorratzen eztan arbiyaalakuaren kontzientziyaeztaguala garbiya

4Estimatzeko diyote elkarprojimo edo lagunagorrotua ta bengantza txarraeztaukagula lan onabatzuentzako argitasunaaskorentzako iluna negargarriya izango dalajuiziyoko eguna

5Daduzkagula diyo peligroaundiak eta larriakendemas ere komertziantzebaitare tratalariyaklapurreta ta tabernetakojan da eran geiegiyakia nola izan al litezkianaien animak garbiyak

6Arritu gaitu predikatutzenoien abilidadiakesan digute zer diran guremunduko banidadiakaparientzi asko dutenakez diradela obiakkonfesatzera juaten diraladamutasunik gabiak

7Ote liteke mundu onetanobra oberik arkitu?esamiñatu ta ondoriankonzientziya garbitupekatu asko izanagatikeztedilla iñor arritubarkatzen zaizka damutu etakonfesatutzen baditu

8Guraso zarrak nola ginduzenneke aundiyan ipiñiau adirazten itz gutxirekinezta errez edozeiñiJangoiko onak nola bihar zanagindu ziyon Adaniarbola ura ikututziaetzitzaiola konbeni.

9Nola diraden amar justubakberaren mandamentubakguardatzeko oriyek etaaren agindu santubakdeskuido gabe egizagulabiairan fuldamentubaketa atzenian nora biagunateratzeko kontubak

10Kalte aundirik eztigu egiñgizon oiek etorriyaklen lotan zeuden anima askorizabaldu zaizka begiyakgusto duanak ikasitzekoeuskeraz bertso berriyakoien iztun…..tzunda gazteartako batek jarriyak.

Zumaiako Bertso Eskola

Page 22: 125 (2004ko iraila)

232 0 0 4 K O I R A I L A

Jaizkibeleko kareharria.

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058SukaldaritzaSAGAIAK, 6 lagunentzat:

Betegarrirako:Olagarro bat, kilo ingurukoa.Tipula bat.Piper berde bat.Piperrauts pikantea (pixka bat).Egindako tomatea (koilarakada bat).Ardo zuria (basokada bat).Irina (koilarakada bat).Esnea (basokada bat).Gurina (pixka bat).

Nola prestatu:Pistoa: hartu tipula, piperrak etakalabazinak eta lauki txikitan zatitu.Salteatu eta gorde geroko.Salteatu perretxikoak, tipula etabaratxuri pixka batekin. Gorde gero-ko.Garbitu ondo txipiroiak eta ondogorritu plantxaren gainean, beharbezala egin arte.

Nola aurkeztu:Plateraren azpialdean pistoa jarrikodugu, perretxikoekin, eta gain-gai-nean txipiroiak. Bota gainetik bara-txuri frijitua (txiki-txiki eginda) etaperrexila.

On egin!

Oharra: Olagarroa egosteko ur askobehar da, gatzik gabe, tipula osobatekin. Kilo inguruko olagarroaegosteko 40 minutu behar dira, etahamabost minutu utzi.Sekretu bat: egositakoan, eta urguztia kendutakoan, xerratan luze-tara moztuta, hirinetan pasatu etafrijituta, olagarroa mundiala dago!

OOlagarroz betetako pipergorriak Beñat Fernandez

de ArroyabeSukaldaria

Page 23: 125 (2004ko iraila)

24 2 0 0 4 K O I R A I L A

kirolak

Lehen mailako futbol partidak martxandira jada. Berriro ere, igandea iritsi etaguztiok dugu pizgarri berezi bat. Gehie-nok egongo gara Realak, Athetic-ek etaOsasunak zer egingo zain.

Baina partida horiez gain, herrian ber-tan ere izango dugu makina bat nor-gehiagoka ikusteko parada. Izan ere, has-tear baitaude futboleko, eskubaloiko etasaskibaloiko denboraldi berriak.

Badugu berriro ere asteburua nola pasa.Larunbat arratsaldea iritsi eta gure herrikojendeari, neska zein mutilei, animatzekoeta indarrak emateko unea iritsi da.

Denboraldi berriarekin aurpegi berriak,maila berriak... datoz. Eta guztiok jakina-ren gainean egon gaitezen, talde bakoitza-ren inguruko hausnarketa txiki bat egingodugu.

Zumaiako Futbol Taldearekin hasikogara. Aurtengo denboraldirako 6 talde

izango ditu Zumaiakok. Erregionalek entrenatzaile berriarekin

ekingo diote aurtengo lanari. VictorLekunberri ondarrutarra da klubak fitxa-tu duen entrenatzailea. Hala ere, ez dahau izango taldeko aurpegi berri bakarra,Lekunberrik Ondarruko 3 jokalari ekarribaititu berekin. Horietaz gain, lehengourtean jubenilak ziren 4 gazte igoko diraeta Pinilla, Luis Zearreta eta Xabi Etxabejokalariak berriz ere jokatzne hasiko dira.

Irailaren 18an hasiko da liga eta lehenpartida hori etxean jokatu dute, Idiazaba-len aurka. Aurtengo denboraldiko helbu-rua lehenengo 8en barruan sartzea izan-go litzateke, hurrengo denboraldianpreferentera igotzeko asmoarekin.

Jubenilak, berriz, beste maila bateanarituko dira aurten. Izan ere, joan dendenboraldian ohorezko mailarako igoeralortu zuten. Joan den urteko entrenatzai-lea zen Felipe Garmendia Zestoako tal-dea entrenatzera joan denez, hauek ereentrenatzaile berriarekin hasiko dutedenboraldia. Joakin Gorostola zumaia-rrak hartu du, hain zuzen, taldearenardura. Aurtengo denboraldia ezingo daiazkoarekin alderatu. Iaz, partida asko etaasko nagusitasun osoz irabazi zituztenzumaiarrek, baina aurten gogorragoaizango da taldeak indartsuagoak baitira.Denboraldiaurreko bi norgehiagoka joka-

04-05 denboraldirako dena prest!Futboleko, eskubaloiko eta saskibaloiko taldeak buru-belarri dabiltza denboraldi berria prestatzen.

MAITANE URBIETA

Page 24: 125 (2004ko iraila)

252 0 0 4 K O I R A I L A

tu dituzte, bata Orioren aurka eta besteaAnaitasunaren aurka. Lehenengoan 4 eta0 gailendu ziren zumaiarrak; bigarrengo-an, aldiz, 0 eta 1 galdu zuten.

Irailaren 11n hasten da jubenilen txa-pelketa eta lehen partida hori etxeanjokatuko dute, Urolaren aurka.

Kadeteak ere beste maila batean hasikodira, baina beherago. Joan den urteanohorezko mailan jarraitzea lortu ez zute-nez, aurten kadeteetako 1. mailan aritukodira. Entrenatzaile lanetan, berriz, iazinfantilak entrenatzen zituen XabierDomingez "Piru"-k jardungo du. Politaizango litzateke galdutako maila berriroere berreskuratzea eta hori lortzeko aha-legin guztiak egingo dituzte etxekoek.Denboraldia irailaren 18an hasiko duteeta Ondarroara joan beharko dute den-boraldiko lehen partida jokatzera.

Erregionaletako nesken taldeari dago-kionez, esan beharra dago aurtengo den-boraldia berezia izango dela. Izan ere,kontuan izan behar da nesken futbolaizugarri indartu dela. Eta hori azaltzeko,esan besterik ez dago Realak nesken tal-dea atera duela. Gure nesken maila bere-an jokatuko du Realak, baina ez dira

talde berean tokatu. Nazionalerako igoe-ra Realarentzat izango dela ziurtzat ema-ten dute talde gehienek. Baina Zumaia-kok gauzak zail jarri nahi dizkio;horregatik, igoera fasea jokatzea da eurenhelburua eta esan bezala Realari gauzakahalik eta zailen jartzea. Neskak ere irai-laren 18an ekingo diote denboraldiari etaEva Romatet arituko da entrenatzailelanetan.

Futbol taldeekin amaitzeko, infantilaketa futbol 8ko neskak aipatzea geratzenzaigu. Bi taldeek irailaren 18an hasikodute denboraldia. Infantilak MarkosGonzalezen aginduetara egongo dira etaFutbol 8ko neskak, berriz, Fernando Ale-jandre eta Agustin Zumeagaren agindue-tara.

Futbola alde batera utzi eta eskubaloi-ko taldeen inguruan arituko gara. Pulpok9 talde atera ditu aurtengo denboraldian.

Alex Olidenek entrenatzen dituenNazionaleko 1. mailako mutilak irailaren25ean Madrilera joan beharko dute den-boraldiko lehen partida jokatzera. Lega-nes taldea izango dute aurrez aurre. Tal-dea ez da gehiegi aldatu joan den urtetikhona. Axier Agirre eta Pejoren bajak aipa-

tu behar dira, baina baita Peruren itzule-ra. Euren helburua maila mantentzea daeta pasa den denboraldiko lan txukunaerrepikatu edo hobetzea.

Lehengo urtean igoera lortu ondoren,aurten beste maila batean arituko diraPulpoko Senior neskak. Eneko Etxabekentrenatzen dituen nesken helburuamaila horretan jarraitzea izango da,baina Pulpoko lehendakaria den IñakiSorazuren esanetan, nahiko lan izango

Page 25: 125 (2004ko iraila)

26 2 0 0 4 k o I R A I L A

kirolak

dute. Izan ere, jendez nahiko juxtu omendabiltza ikasketak direla eta. Urriaren24an jokatuko dute denboraldiko lehenpartida Donostiako Egiaren aurka.

Aurten Territorialeko 1.mailan aritukodiren mutilentzat ere maila berria izangoda honako hau. Jesus Ostolazaren agin-duetara egongo diren mutilen helburuamaila horretan jarraitzea izango da. Joanden urteko lan-talde antzekoa izango duOstolazak bere esku, jubeniletatik igodiren 4 gazte gehituta.

Probintzialetan arituko diren kadeteeta jubenil nesken helburua, berriz, joanden urtean galdutako maila berreskura-tzea da eta datorren denboraldian euskalligan jokatzea. Igoera lortzeko, ordea,kadeteetako eta jubeniletako puntuakbatzen

dira. Horrek esan nahi, nahiz eta taldebat oso ondo aritu (adibidez jubenilak),bestea ez badabil hain ongi (adibidezkadeteak) igoera lortzea ezinezkoa dela.Baina bai Xabier Letamendiak entrena-tzen dituen kadete neskak, bai IñakiZubimendik eramaten dituen jubenilneskak ahalik eta lan onena egiten saia-tuko dira.

Euskal ligan dabiltzan mutilak, aldiz,ez dute sekula maila hori galdu. Hainbaturtetan maila berean jarraitzea lortudute. Aurtengo helburua, beraz, argidago: mailari eutsi. Hori aurrera erama-teko, jo eta su ari-

tuko dira Joxe Endañetak entrenatzendituen jubenilak eta Iñaki Sorazurenaginduetara dauden kadeteak.

Kadeteen mailara jendea prestaturikiristeko infantilen bi talde daude Pulpon.Talde hauek ez dira lehiatzen, euren hel-burua jokalariak formatzea da eta. Lanhorretan aritzen dira Ramon Gurrutxagaeta Jon Sesma. Lehenengoa mutilekineta bigarrena neskekin.

Eta hausnarketa honekin amaitzeko,saskibaloiko taldearen inguruan aritukogara. Esan beharra dago saskibaloia delaZumaian indar gutxien duen kiroletakobat. Hori frogatzeko, nahikoa da esateatalde bakarra dagoela eta talde horretanjokatzen dutenak betiko jokalariak direla.Eskolarteko kirolen barnean sartu dutesaskibaloia; hala eta guztiz ere, gaztegutxi animatzen da Lagun Arteak babes-ten duen Zumaiako Saskibaloi Taldeanjokatzen hastera.

Entrenatzaile berriarekin ekingo dioteaurtengo denboraldiari zumaiarrek. Izanere, joan den urteko entrenatzailea zenJon Argoiti, Azpeitira joan da entrenatze-ra. Bere tokia Niko Agirre zarauztarraketa Iñaki Arrieta zumaiarrak hartu dute.

Irailaren 26an hasiko dute denboraldiaAltzan gure "txikiek" eta euren helburuamailari eustea izango da.

Beraz, denboraldi berrirako dena prestdagoenez munduko animurik eta zorterikonena opa dizuegu guztioi. Zorte on!!

Page 26: 125 (2004ko iraila)

272 0 0 4 k o I R A I L A

Amaiako plaza

Erdipurdiko traineru denboraldia

Surf txapelketa irailaren 18 eta 19an

Irailaren 4an amaitu zen Telmo Deunaren-tzat traineru denboraldia. Itxaropen handia-rekin ekin zitzaion, are gehiago DonibaneLohitzunen jokatu zen Federazio Ligarakosailkatze estropadan lehen postuan sailkatuondoren. Jarraian izan ziren estropadetan,ordea, ez zuten hain maila ona erakutsi.Laugarren izan zen Donibaneko Ikurrinan,seigarren Gipuzkoako txapelketan… Hon-doa Zarauzko Banderan jo zen, bederatzi-garren postuan sailkatu baitzen. Ondoren,

sailkapen hobeak lortzen hasi zen: zazpiga-rren Bilboko Hirian eta bosgarren Petronoreta Zumaiako banderetan. Kontxako sailka-pen estropadan 19. postua lortu ondoren,Lekeition eman zion amaiera denboraldia-ri. Urteko estropada onentsuena betezuten, gainera, azken estropadatan, biga-rren postuan sailkatu baitziren denboral-dian dominatzailea izan den Arkotekoontziaren atzetik.

Oso ondo hasi eta ondo bukatu arren,

erdipurdiko denboraldia izan dela onartzendu Luis Mari Goikoetxeak. Bere esanetan,kontuan hartu behar da jende oso gazteaizan dutela arraunean eta oraindik guztizegin gabe daudela. "Senior mailan lehenurtez aritu diren arraunlari mordoxka izandugu, eta oraindik ere indar puntu horifalta zaie. Aurrera begira izan behar da itxa-ropena. Gazte jende asko dago eta hori osogarrantzitsua da", dio Goikok.

Irailaren 18 eta 19an jokatuko da Itzurunhondartzan Zumaiako III. Udako surf etabodyboard txapelketa. Hasiera batean, etaitsasoak eragozten ez badu, larunbateangaztetxoen probak jokatuko dira. Igandean,berriz, helduen txanda izango da.

Maila ugari izango dira txapelketa hone-tan: Sub12, sub14, sub16, emakumeena etaOpen maila (16-35 urte) bai surfean etabodyboardean, eta Master maila (35 urtetikgorakoentzat) surfean bakarrik.

Hirugarren edizio honetan, Open mai-lan, berrikuntzak izango dira, aurrekoetanez bezala, taldeka jokatuko baita txapelke-ta. Talde bakoitza lau kidez osatuta egongoda eta zozketa bidez eratuko dira. Neurrihonen helburu nagusia da hain maila han-dia ez duten surflariei onentsuenen arteanegoteko aukera ematea. Taldeek 40 minutu

izango dituzte orotara 12 olatu hartzeko.Kide bakoitzak 3 olatu hartu beharko ditueta ondoren lekukoa pasako dio beste talde-kide bati.

Txapelketan parte hartzeko aurrez izenaeman beharko da Goofy-Gazte surf etaImux surf dendan. 14 urtetik beherakoen-tzat izena ematea dohainik izango da. 14

urtetik gorakoa eta ZISKE elkarteko kideizanda, 5 euro ordaindu beharko dira.Elkarte horretako bazkide ez direnek 10euro ordaindu beharko dituzte. 14 urtetikgorakoek derrigorrez federatuak izan behar-ko dute. Izena emateko epea irailaren 17anitxiko da. Sariak, berriz, surfeko materialaeta arropak izango dira.

Page 27: 125 (2004ko iraila)

28 2 0 0 4 k o I R A I L A

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

Juan Belmonte, 6

Bertil Lagerström artista suediar-zumaia-rrak erakusketa zabaldu zuen irailaren 3anOxford aretoan. Bere lanari buruz hitz egindugu berekin

Zer moduz doa erakusketa?Lehenengo egunetan eta asteburuetanondo. Astegunetan batez ere azkenekoorduan ibiltzen da jendea; asko zortzietanetortzen dira, ixteko orduan, eta azkeneanbederatziak arte zabalik egoten da. Sartzenden jendea denbora luze egoten da, koa-droei arretaz begira, teknika eta abarrekoakaztertzen. Uste dut emakumezkoak gehia-go etortzen direla gizonezkoak baino.

Zergatik pintura eta argazkia, biakbatera?Hasieran pintura bakarrik izan behar zuen,baina lagun batzuek argazkiak jartzera ani-matu ninduten, orain dela asko egin nuen-eta azkeneko argazki erakusketa. Argazkiak91koak dira, baina inoiz ez nituen erakutsi.Beno, batzuk bai, Nikolen. Baina koadroakberriak dira.

Oso deigarria de kontrastea: koadrokoloretsuak eta argazkiak zuri-beltzean.Nire argazki estilorako, kaleko egoerenargazkiak ateratzeko, egokiagoa da zuri-bel-tza. Koloretan izan balira informazio gehie-gi izango zuten. Zuri-beltzak lagundu egi-ten du arreta egoerara bideratzen. Adibidez,

argazkiaren atze-aldea koloretanbalitz, aurrealde-ko keinu batekbaino indar gehia-go izan lezake.Honelako argaz-kietan jardutendutenek beti zuri-beltza erabili izandute.

Hala ere, gaiak,gehienetan,

alegiazko egoerak dira, gehiagoedo gutxiago, emozioakadierazten dituztenak

Jende askori gertatzen zaio, sormen krisikogaraietan. Ezagutzen ditudan artistabatzuek antzeko egoerak bizi izan dituzte.Nolanahi ere, nik honela pintatzen dut,dena batera egiten dut eta gero denboraldibat egoten naiz ezer ere egin gabe. Hala-ber, dualismoa ere irudikatzen dut, aurkakoelementuak. Hau da nire diskurtsoa, zerbaitkontatzeko, idatzi beharrean honela adie-raztea. Egoerak pintatzen ditut, edo egoe-ren argazkiak atera.

Aurpegien koadroek emozioak etajarrerak adierazten dituzte: jakin-mina,mesfidantza eta abar. Edukipsikologikoa handia da.Psikologiaren gaia interesatzen zait. Horipintatzea gustatzen zait. Psikologiaren per-tzepzioa asko aztertu dut, begirada etakeinu batzuek zer adierazten duten, etanola erabil daitezkeen konposatzeko, begi-raden "pisua" kontuan izan koadroetan,nola eragiten duten koadroko harmoniaezartzen duten puntuetan. Geometriarekinzerikusia dauka. Gai honetan, egile askointeresatzen zaizkit, adibidez, Arnold New-man.

Erakusketa edo proiekturik buruan?Ez dakit. Erakusketa gehiago egin nahikonituzke. Orain leku gehiago aurkitu beharditut. Lan hau eraman nahiko nuke bestenonbaitera eta pintatzen jarraitu, aldatze-ko. Argazkiarekin, berriz, ez dakit… kame-rarik ere ez daukat!

Bertil Lagerström argazkilari margolariaROBERTO GUTIERREZ

kultura

Page 28: 125 (2004ko iraila)

292 0 0 4 K O I R A I L A

udazkenerako zazpi pel ikula

kultura

Urriaren 7an hasiko da zineforum den-boraldi berria. Abendua bitartean zazpipelikula eskainiko dituzte Ostarrena zineklub taldeko kideek.

Kurtso berriko lehen pelikula SofiaCoppola zuzendariaren Lost in transla-tion izango da. Bill Murray eta ScarlettJohansson aktoreen laguntzarekin, krisiandauden bi pertsonaren maitasun-adiskide-tasun istorio bat kontatzen du pelikulahonek. Pelikulako hirugarren pertsonaiaTokioko hiria da. Film honetan egitenduen lan itzelagatik Bill Murray-ek Osca-rretarako izendapena jaso zuen.

Urriaren 21 Vias cruzadas pelikulaeskainiko da. Film hau pasa den urtekoDonostiako zinemaldian aurkeztu zeneta epaimahaiaren saria jaso zuen.Bakardadea maite duen ipotx batek, tra-gedia bat bizi izan duen artista batek etakubatar jatorrizko hanburgesa saltzailebatek protagonizatzen dute adiskidetasunistorio bitxi hau.

Japoniara egingo dugu orain salto. Aza-roaren 4an Takeshi Kitanoren Zatoichifilm harrigarria eskainiko da. Melodrama,komedia, akzioa eta musikala nahastendituen pelikula hau samurai itsu bateninguruan mugitzen da. Pelikula honenga-tik Kitanok zuzendari onenaren saria jasozuen 2003ko Veneziako zinemaldian.

Azaroaren 18an dokumental bat ikusiahal izango da, polemikaz betea egonden Capturing the Friedmans. EstatuBatuetako familia baten istorioa konta-tzen du, Friedman familiarena, alegia.Aita eta hiru semeetatik gazteena atxilo-tuak izan ziren etxeko sotoan zenbaithaur bortxatzeagatik. Pelikulak auzihonen berri ematen du eta horretarakofamiliako kideek grabatutako bideoakerabiltzen ditu.

Abenduan Grupo salvajeAbenduan hiru pelikula eskainiko dira.2an, Memories of murder korearra ikusi alizango dugu. 1980ko hamarkadan HegoKoreako herrixka batean izandako hilketabatzuei buruz jarduten duen film honek

bi sari jaso zituen pasa den urteko Donos-tiako zinemaldia, zuzendari onenarenaeta kritikak emandako lan onenarena.

Abenduaren 16an klasiko ahaztezin bateskainiko dute Ostarrenakoek, Sam Pec-kinpah handiaren Grupo Salvaje maisula-na. William Holden-ek eta Ernest Borg-nine-ek antzeztua, western hauzinemaren historiako film garrantzitsue-netako bat da. Pantaila handian ikustekoaukera ezin hobea.

Urtea amaitzeko, marrazki bizidunenpelikula bat ikusi ahal izango da, Shrek 2,alegia. Berde koloreko ogroaren bigarrenabentura hauek bi emanalditan eskainikodira, arratsaldean haurrentzat eta gaueanhelduentzat.

Zatoichi pelikula azaroaren 4an eskainiko da.

Page 29: 125 (2004ko iraila)

30 2 0 0 4 k o I R A I L A

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

Bertil Lagerströmen erakusketa.Pintura eta fotografia. Irailaren17a arte, eta irailaren 20tikurriaren 1era. Astegunetan18:00etatik 20:00etara.Asteburutan 12:00etatik14:00etara eta 18:00etatik20:00etara.

Laia Espazioko erakusketa. AitorEtxeberria, Juan Karrillo,Keixeta, Valentin Manterola etaAnton Egigurenen erakusketairailaren amaiera arte.

Irailaren 18an, Olarru eguna.Egitaraua 9. Orrialdean.

Irailaren 19an, Kotxerik gabekoeguna.

10.30etik 14.30era, eta 16.30etik20.30era trafikoa moztuta zubitxikitik aurrera. Ordu tartehorretan ezingo da kotxez ibiliherrigunean. Kirol portukozabalunean kotxea uztendutenek bertara txalupazhurbiltzeko aukera izango dute.Txalupa zerbitzua dohain izangoda. Eguerdia baino lehenUdaltzaingoan auto edomotorraren giltzak edo gidatzebaimena uzten duten gidariekopari txiki bat jasoko dute;gainera, zozketa batean partehartuko dute. Saria: nekazaletxebatean asteburu bat. Giltzak edogidatze baimena 20.00etatikaurrera jaso ahal izango diraberriz, udaltzaingo bertan.Egitaraua 11.00etatik

12.00etara: Bizikletan ibilbidea.

Irteera arranpla parean. Ibilbideaamaitzen duten guztiek oparitxobat jasoko dute (10 urte azpikogaztetxoek heldu baten laguntzabeharko dute). Jarraian, partehartzaile guztientzathamaiketakoa.

12.00etatik 14.00etara: Txu-txutrenaren itzuliak. Moila inguruanParke Erraldoia: puzgarriak,

ludoteka, bizikleten trena, pelotaetxea, Gran Prix berezia...

17.00etatik 20.00etara: Txu-txutrenaren itzuli berriak; parkeerraldoia berriz martxan!

19.00etan, Arranpla parean,Poxpolo eta Mokolo pailazoensaioa. 20.00etan, GetariakoDantza Latinoen Konparsarenkalejira.

Urriaren 1ean, 23:00etan, Ihintzatabernan, zine forumeko 2004-2005 denboraldiaren aurkezpenpartya.

Urriaren 7an, 22:15ean, Aita Marizinean, zine forum saioa: "Lostin translation".

URRIA

IRAILA KOTXERIKGABEKO EGUNAIrailaren 19an kotxerik gabeko

eguna izango da. Egun egokia

bizikletan ibiltzeko...

agenda

Argazkia: Bertil Lagerström

Page 30: 125 (2004ko iraila)