166 (2008ko maiatza)

36
B A LEI K E 166. ZENBAKIA. DOHAINIK 2008ko MAIATZA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA E L K A R R I Z K E T A : I B A N I R I O N D O ALKOHOLAREN BESTE ALDETIK Gaixotasun baten erretratua

description

[Alkoholaren beste aldetik] [Elkarrizketa: Iban Iriondo] [Juan Ramon Llavorikin Tibeteko auziaz] [Abentura bat Zumaian] (518)

Transcript of 166 (2008ko maiatza)

Page 1: 166 (2008ko maiatza)

BALEIKE166. ZENBAKIA. DOHAINIK2008ko MAIATZA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

E L K A R R I Z K E T A : I B A N I R I O N D O

ALKOHOLAREN BESTE ALDETIK

Gaixotasun baten erretratua

Page 2: 166 (2008ko maiatza)
Page 3: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A �

BALEIKE166A

ZA

LA g

. zab

alet

a

herri aldizkariaJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitateatel. 943 86 15 [email protected]

Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada1.000 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

4baleike+

Tibet berreskuratu arte

Juan Ramon Llavorirekin solasean

11elkarrizketaIBAN IRIONDO

16baleike.comIRUDIZ BETETA

18izpiak eta hizkiakLUIX UNANUEIGOR ALBIZU

21erretratuaALKOHOLIKO ANONIMO BAT

25txokorik-txokoABENTURA HEMEN

29gure zumai zarraLORE ALBIZU IRIGOIEN(eta 4)

Page 4: 166 (2008ko maiatza)

TESTUA: AINARA LOZANO LASA

ARGAZKIAK: J. R. LLAVORI ©

TIBET BERRESKURATU ARTE

Zapalkuntza izugarria izan da aspalditik Tibeten. Pekinen (Txina) izango diren Joko Olinpikoek egoeraren eztanda ekarri dute, baina aspalditik da egoera larria Tibeteneta hori gertutik ezagutzeko aukera izan du duela bederatzi urtetik hona Juan Ramon Llavori (Zumaia, 1953) argazkilariak. Horregatik antolatu zuen apirilaren 25ean Larretxon izan zen tibetarren oroimenezko ekitaldia, eta guk ere “natura maite duen herria” ezagutu eta Asiara eginiko bidaietan murgildu nahi izan dugu. Erabakiak hartzeko eta isiltasunean egoteko, Juan Ramonek mendi buelta ematen ohi du eta horren atzetik elkartu gara.

Page 5: 166 (2008ko maiatza)

BALE

IKE+

TIBET BERRESKURATU ARTE

Azkenaldian tibetarren aldeko olatu handia sortu da, eta ez Joko Olinpikoengatik soilik, Zumaian ere gertu izan di-tugu. “Lhasan atxiloketak eta desagertu ugari izan dira eta Donostiako Athisa elkartearekin batera, Zumaian ekitaldi bat egitea polita izango litzatekeela pentsatu genuen. Gure herria leku berezia da eta monje tibetarrek ezagutu zute-nean harrituta geratu ziren San Telmoko irudiak ikusita. Santa Klarako malda berdeek gainera, Tibeten antza dute eta hunkituta geratu ziren”, azaldu du Juan Ramon Llavo-rik. Indiako Pondako (Spiti Valey) monasteriorako dirua ere bildu zuten ur biltegia egiteko han.

Tibetarrek ere hunkitu zituzten herritarrak Mojaxarre-tan eskaini zuten lehen kontzertuarekin. Beraien umore ona eta alaitasuna ezagutzeko aukera izan genuen, nahiz eta pairatzen duten egoera ez den itxaropentsua, beraien herria suntsitzen dihardu-eta Txinak. Telebistan agertu di-ren protesten inguruko irudien ondorioz, txinatarren lehen erabakia monasterio guztietara sartu eta monjeei sakelako telefonoak kentzea izan da, nazioarteak Tibet barruan gertatzen dena jakin ez dezan. Labankadaz eta tiroz hilda agertu dira gazte tibetar ugari eta azken sarraskietan monje bati kale erdian biluzik utzi eta barrabilak moztu dizkiote. Herri honek jasaten duen zapalkuntza ezkutatu nahian, une honetan txinatarrek ez dute bisa ematen Tibetera joa-teko. “Auskalo zer ari diren egiten barruan”, dio atsekabe-tuta Juan Ramonek. “Hala eta guztiz ere, herrialde handi horretako hainbat herritar protestei esker konturatu dira zerbait ari dela gertatzen”.

Llavorik estimu handia dion arren, ia 49 urtean otoitz egiten aritu den Dalai Lama irribarretsuak ez du ezer lortu. “Tibetarrez dugun irudi bakarra jendea otoitz egiten da eta irudi horrekin moztea behar-beharrezkoa da horren atzean dauden gauzak ikusi ahal izateko”. Erbesteratutako herria da eta nahiz eta Dalai Lamak tibetar herria elkartu, azken 49 urteetan ez dute Tibetera itzultzea lortu. 1959ko mar-txoaren 10ean sartu zen Txina Tibeten eta sekulako sarras-kia egin zuen. Handik hona bi milioi tibetar desagertu dira, txinatarrak erailda edo Himalaia zeharkatuz ihesean, 5.000 eta 6.000 metrora dauden mendi arteko igarobideetan ba-rrena. Tibetarren egoera Indian ere ez da hobea, nahiz eta Indiako gobernuaren babesa izan. “Gazteek herriarekin zuten lotura galtzen ari dira eta alde egin nahi dute India-tik. Ez dute baldintza horietan jarraitu nahi”. Tibetek Inde-pendentzia lortuz gero, Txinak beste herrietan ere berdina gertatuko den beldur dela uste du argazkilariak.

Tuberkulosi mota larriak Argazkilariak 1999an egin zuen bere lehen bidaia Asia-

ra. Medicus Mundi erakundearekin Dharamsalan izan zen ospitale batean. Irudi gogorrak ikusi zituen han: “Ez da gauza samurra hamar eta hamabi urteko gazteak tuberku-losiak jota ikustea. Bartzelonara bidaltzen zituzten hango tuberkulosi kasuak aztertzeko eta Kataluniako medikuen hitzetan, ez zuten espero mota haietakoak aurkitzea. Tibe-tarrek beraien herria utzi behar izan zutenetik gaixotasun ugari izan dituzte eta elikagai aldetik ere oso mugatuta daude, diru oso gutxirekin, nahiz eta nazioartetik diru

Page 6: 166 (2008ko maiatza)

� B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

BALE

IKE+

dezente jasotzen duten”. Tuberkulosia arazo larria da gaur egun tibetarrentzat. Lehen 5.000 metrora bizi ziren eta ihes egin zutenean asko beheko lurretara jaitsi ziren. “Elikagaiak ez dira onak beraientzat; arroza eta zerbait gehiago jaten dute soilik. Horregatik sortzen dira gaixo-tasunak. Hori gutxi balitz, etxe oso txikietan bizi dira, za-zpi senide hamar metro karratutan”.

Tibetarren bizitzako alde gordinena ikusi bazuen ere, monasterioak eta herri bat ezagutzeko aukera ere izan zuen eta Tibeti buruz zuen iritzia aldatu zitzaion. Horre-gatik itzuli da ordutik bederatzi aldiz Asiara (India, Ne-pal eta Myanmar), erbesteratutako tibetarrekin bizi eta budisten bizitza ezagutzeko asmoz. “Dalai Lamak barre egiten duenean ematen duen irudia, horrelakoak dira tibetarrak, lana eta barre egiteko prest daude momentu oro eta solasean aritzea gustatzen zaie. Herritar eskuza-balak dira eta hurbiltasunez hitz egiten dizute”, azaldu du. Horregatik hunkitu da maiz bere bidaietan. Gizarte matriarkala da eta emakumeek arlo askotan egiten dute

lan. Tibetarrak 04:00etan jaikitzen dira, eguzkiaren joan-etorriaren arabera bizi baitira, argi indar gutxi dutelako.

Azken bidaia, duela hilabete Sikkimera (India) egin zuen. Lehen aldia zen bhutiak (Sikkimmeko tibetarrak) bizi diren herrialdea bisitatzen zuela. Bhutiek txapazko etxeak dituzte eta 20 edo 30 gradu zero azpiko tenpe-raturarekin bizi dira neguan, bata bestearen gainean lo eginez, batere intimitaterik gabe. “Egoera horrek izaki baten garapen pertsonala mugatzen du”, adierazi du.

Tibetar aberatsak ere badaude, aristokraziak ere alde egin behar izan zuen-eta bere herritik. Merkatari oso onak omen dira eta arlo horretan famatuak dira. Hala ere, hauek ere nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundeen laguntza jasotzen dute eta horiei esker bizi dira.

Telebistan irudi gogorrak agertu diren arren, Sikkimen egon den denboran ez ditu ikusi poliziak makila altxa-tzen. Gose greba egin zuten tibetarrekin izan zen, Dalai Lamak etxera itzultzeko eskatu zien arte. Dalai Lamak dio Joko Olinpikoak ospatu behar direla, baina argazkila-

Pekingo Joko Olinpikoen kontrako afitxa tibetarren manifestazio batean.

JOSEP GARDENYES

Page 7: 166 (2008ko maiatza)

“Erlijio eta medikuntza aldetik oso garrantzitsua da mun­du guztirako tibetar kultura berreskuratzea, bere herrira itzul­tzea eta egiten zuten lana berriz ere egitea. Izugarrizko gau­za ederrak lor ditzake munduak horrela. Adibide gisa, lamak (maisuak diren monjeak, monje guztiak ez baitira lamak) ko­bazulo batean sartu eta ia jan gabe eta edan gabe hiru urte egotea lortzen dute buruarekin gorputza kontrolatuz. Bes­talde, naturako produktu guztiak erabiltzen dituzte. Pentsa, guri merkurioa pozoia dela esaten digute; beraiek, berriz, sendagai gisa erabiltzen dute”, adierazi du. “Horrelako gizakiak sortu ditu Himalaiak bere babespean. Orain arte gardena zen herria ari da txikitzen Txina, zentral nuklearrak, misil balistikoak eta Lhasaraino trenbideak eraikiz. Lurra ez dago gaixo, gizartea dago gaixo. Lurra gure ama maitatua da eta sendatu egin behar dugu erabaki gogorrak hartuz”. “Dharamsalan ari ziren aztertzen zergatik txinatarrak sartu ziren horrela beraien herrian. Beraiek aurretik zer egin zuten gaizki aztertzen ari ziren. Harrigarria iruditu zitzaidan hori. Bere antzinako gizartean ia zer egin zuten gaizki jakin nahi zuten. Beraien ustez, karma legearen arabera, zure bizi­tzako eginkizunek baldintzatuko dute zure hurrengo bizitza. Duela hamar urte uste zuten beraiek zirela errudunak, baina orain gauzak aldatzen ari dira”, azaldu du.

Isiltasunagatik miresten du argazkilariak budismoa. Han­go musikak, doinuak entzun eta gero, isiltasuna sortzen da bere barruan eta burua eta gorputza energia berezi batekin martxan jartzen zaio bizitzan laguntzen diona. “Lehenengo otoitza, zarata, soinua, tronpetak, kanpainak entzuten dituzu eta ondoren isiltasuna aurkitzen duzu. Isiltasunaren doinuak dira eta guztionak dira ezberdinak”, adierazi du. Filosofia budista irakasten duten maisu batzuk Tibeten jarraitzen dute eta horregatik ere nahi du herriak itzuli.

Budismoaren erakarpena

BALE

IKE+

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A �

riak kartel handietan eta herritarren gorputzetan idatzirik ikusi du behin eta berriz Joko Olinpikoak ez! leloa. “Dalai Lama agian beldur da txinatarrek ez ote duten indarkeria handiagoa erabiliko Joko Olinpikoak ez badira ospatzen. Izugarrizko maitasuna eta fedea diot Dalai Lamari, baina ez nago ados gauza guztiekin”, gaineratu du.

Bere azken bidaian manifestazioetan parte hartzeko aukera ere izan du, kandelekin, arrosario tibetarrarekin eta otoitz eginez, aurrean indiar poliziak zituela. “Irudi bitxia izan da benetan. Halaber, 4.400 metrora dagoen eta 600 biztanle dituen Zuluk herria bisitatu nahi izan nuen monje batekin, baina Tibeten mugatik gertu dago eta ez ziguten utzi pasatzen”.

Tibetarren artean ere desadostasunak eta nazionalitate ezberdinak daudela nabarmendu du. “Batzuk borroka ar-matua erabiltzearen aldekoak dira. Bere garaian, mongo-liarrek txinatarrak ezpatekin eraso zituztenean azken ho-riek larri ibili ziren. Ez dute ezer ere, zer galduko dute?”, galdetzen dio bere buruari.

Page 8: 166 (2008ko maiatza)

� B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

BALE

IKE+

Ez du ulertzen nola utzi dezake-ten Joko Olinpikoak egiten “es-kubide guztiak zapaltzen dituen” herri batean egiten. “Argi dago diruarekin lotuta dagoela”

Ekainean, Bergarako Mundu Mira egitasmoaren baitan erakusketa

aurkeztuko du Juan Ramon Llavorik. Athisa elkarteak eta Euskal

Herria aldizkariak eskaini diote erakusketa egitea eta Sambala,

bakearen bidea izango du izena. Monje gaztetxoen irudiak jarriko

ditu bertan, “haur txiki baten begiradak gardentasuna eta bakea

erakusten baitu”. Hala ere protesten inguruko pare bat argazki ere

jartzea dabilki buruan.

Horretaz gain, Katalunian egiten den Aqüeducte argazki lehiake­

tan bi sari jaso ditu. PSAk (Photographic Society of America)

ematen duen urrezko domina (goiko argazkia) kazetaritzako

argazkigintza sailean, eta FIAP (Fédération Internationale de l’Art

Photographique) erakundeak eman duen ohorezko aipamena

monokromo digital sailean.

Begiraden gardentasuna

Page 9: 166 (2008ko maiatza)

BALE

IKE+

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A �

Iaz Myanmar (lehengo Birmania) bisitatu zuen eta han ere egoera larria sumatu zuen. “Bertako monjeek herria-ren alde egiten dute lan. Kalera irten eta hitzaren bitar-tez gobernua kolokan jarri zuten. Horregatik egin zuten beraien kontra”. Azken hamarkadetatik hona militarrak daude Myanmarko gobernuan eta Asiako hegoaldeko es-tatu horren mugen barruan gertatzen dena ia sekretupean dago. Horretaz gain, duela 30 urtetik Karen gerrillak ja-rraitzen du Thailandia eta Myanmarren arteko mugan eta Myanmarko zonalde batzuetan ezin dute atzerritarrek sartu.

Arazoak Asia guztian zabalduta badaude ere, Nepalen ikusten du hurrengo arazoa. “Hauteskunde demokra-tikoak izan diren arren, giroa ez da baretu eta datozen bi urteetan egoera politikoak eztanda egin dezake”.

Euskal Herriaren ispilua Bere Euskal Herri maitearekin zerikusi handia duelako

bidaiatzen du maiz Juan Ramonek Tibetera: “Euskal Herriak ere ispilu bat ikus dezake tibetarren arazoarekin, nahiz eta hemen horren egoera gordina ez izan. Azken fi-nean, hemen politika eta gizarte arloan eboluzionatuago gaude eta ez du zerikusirik hangoarekin. Ez dut uste he-men horrelako sarraskirik sortuko denik behin ere. Beste modu bat dago independentzia lortzeko. Baina bada, bai, ispilu bat. Herri txikia da eta Euskal Herria ere bai”. Ho-rregatik maite du hara joatea, naturarekin estuki lotuta dauden bi herrien parekotasunarekin liluratuta.

Isiltasunaren indarraDatorren urtean 50 urte beteko dira Tibeten Txina-

ren errepresioa hasi zenetik. “Non dago Nazio Batuen Erakundea? 1949an guda batekin suntsitu zuten Tibet. Ordurako erakundea sortuta zegoen eta ez zuen erabaki bat bera ere hartu, sinestezina da. Eta ez NBE bakarrik, ez eta Hagako Auzitegiak ere. Beste herrietan askotan sartu dira ofiziozko abokatuak eta tibetarren alde eta txi-natarren aurka inor ere ez. Une honetan gauzak pixka bat aldatu dira, baina su hori mantendu behar da”. “Ez da ka-sualitate hutsa Asiako BBC kateko erreportaje batean txi-natarrei demokraziagatik galdetu eta batek berak ere eran-tzuten ez jakitea”. Bere iritziz, politikariek lortutakoaren emaitza da eta hori aldatzeko arma isiltasuna izan daiteke. “Bakoitzak bere barrenean hartu beharko ditu erabakiak zarata asko egin gabe, horrela ez dute jakingo olatua non-dik datorren. Olatuaren indarra jasoko dute, baina nondik datorren ez, bestela errepresioa sortuko da. Nik beti diot isiltasunak hitz batek baino indar gehiago duela. Nire us-tez, erabakiak bide horretatik hartu behar dira”.

Llavorik ez du ulertzen nola utzi dezaketen Joko Olin-pikoak “eskubide guztiak zapaltzen dituen” herri batean egiten. “Argi dago dena diruarekin lotuta dagoela”. Juan Ramonek, behintzat, erabaki du zer egingo duen. Pekine-ko Joko Olinpikoak hasten direnean sofatik altxa, telebis-ta itzali eta tibetarren musika jarriko du bere isiltasunean murgildu eta erabakiak hartzeko. Tibetarrak Himalaia-ren babespera itzuli arte behintzat.

JUAN LUIS ROMATETApirilean Zumaiara etorritako lau budistak Larretxoko oroigarria bedeinkatzen.

Page 10: 166 (2008ko maiatza)

BALE

IKE+

10 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

BALE

IKE+

BALE

IKE+

BALE

IKE+

PUBLIZITATEA

Page 11: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 11

BALE

IKE+“TXIRRINDU-

LARITZAK DIZIPLINA EMAN DIT, ETA, ORAIN, LANERAKO, LAGUNGA-RRIA ZAIT HORI”

Ume-umetatik zuen txirrindulari profesional izateko ametsa. Duela bi urte gauzatu zuen. Baina iazko abenduan, Euskaltel-Euskadin ez zuela jarraituko esan zioten, eta saiatu arren, ez zuen beste talderik aurkitu. Akabo ametsa. Orain, bizimodua aldatu behar izan du, eta lan munduan sartu da.

AITOR MANTEROLA

Iban Iriondo Txirrindulari ohia

Txirrindularitza du pasio Iban Iriondok. Elkarrizketa egin aurretik, argazkiak ateratzeko gelditu gara, eta bizikleta eka-rri du. Ia ezer galdetu gabe hasi da bizikletari buruzko azal-penak ematen. Barru-barrutik ateratzen zaizkio hitzak bare pasioa hizpide duela.

Euskaltel-Euskadi taldean ez zenuela jarraitu behar ja-kin zen duela hilabete batzuk. Baina inork gutxik daki zer egin zenuen gero. Beste talderen bat bilatzeko ahalegina egin nahi nuen, eta horretarako, Eibarko Bizikletako antolatzaileengana jo nuen, haiek beste batzuei ere taldea aurkitu izan dietelako. Bane-

kien Kontinental Mailako talderen bat izan beharko zuela, baina zerbait berria probatu nahi nuen, atzerrira joan. Ita-lia aldean aurkitzeko esan nion Eibarko Ormaetxeari. Han bakarrik saiatu nintzen. Baina, azkenean, ezer ez. Urtarrila arte itxaropena eduki nuen, baina baldintzak ez zi-ren onak. Zenbait txirrindularik dirua jarri behar izan dute Kontinental Mailako taldeetan aritzeko. Zergatik nahi zenuen atzerrira joan?Euskaltel-Euskaditik kanpo gelditzea etsigarria izan zen, eta motibazio berriak behar nituen. Banekien diru gutxi irabazi beharko nuela, baina beste ekarpen batzuk egingo

GORKA ZABALETA

Page 12: 166 (2008ko maiatza)

12 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

zizkidan: beste hizkuntzaren bat ikasi, beste herrialderen bat ezagutu...Euskaltel-Euskadin espero zenuena aurkitu al zenuen?Ez. Eta errematea jarraitu behar ez nuela esatea izan zen. Ordura arte dena kon-fiantza eta lasaitasuna zen. “Gaztea zara, lasai” bezalakoak zenbat aldiz ez ote zi-zkidaten esan. Baina, gero, bat-batean, telefonoz esan zidan Igor Gonzalez Galdeanok ez nuela taldean jarraituko. Hamar bat egun lehenago egon nintzen berarekin, eta eskua eman zidan. Tratatu nauten moduak min eman dit. Ez nuen halako jokabiderik espero. Txirrindulari txarra edo ona izango naiz, baina horren gainetik pertsonak gara. Beste zenbait ere antzera tratatu dituzte. Kirol irizpideez gain, taldetik kanpo-ra uzteko beste arrazoiren bat izan ote zen susmoa al duzu?Egia esateko, batzuetan pentsatzen dut Gorospek fitxatu izana txarrerako izan dela niretzat. Ni hark fitxatu ninduen, eta berehala sartu zen Igor Gonzalez Galdeano. Harrezkero, Gorospek fitxatutako guztiak gainerakoak baino baztertuago egon ginen. Uste dut horregatik bidali gintuztela.

Bestelakoan, zer moduzko esperientzia izan da bi urtez profesionaletan aritzea?Ederra. Bizimodu polita da gustuko duzuna eginez bizitzea.

Entrenatu, atseden hartu eta lasterketetan parte hartu. Gainera, jende asko ezagut-zeko aukera ematen du, baita leku berriak ezagutzeko ere. Zerekin gelditu zara?Konturatu naiz txirrindularitzako zaleta-suna ez dudala sekula galduko. Izan ditut beste kirolen batean hasteko tentazioak, korrika-edo, baina ezin dut. Bizikleta bi-zikleta da. Lanetik irten orduko bizikletan ibiltzeko gogoz egoten naiz. Horrez gain, pelotoian lagun mordoa egin dut, eta hori ere ez zait ahaztuko. Urte asko izan dira. Lagun horiek denek lagundu al dizute une txar hauetan?Bai. Oraindik ere harremana badut batzue-

kin, eta lagundu didate. Nirekin batera entrenatzen ziren la-gunek ere deitu izan didate, baita Amets Txurrukak eta Unai Etxeberriak ere. Unai izan da taldean aholku gehien eman izan duena. Baina hura ere kalera! Eta laguna zela uste izan, eta zutaz gogoratu ez denik izan al da?Euskaltel-Euskadiko zuzendaritzako kideak eta Igor Gon-

Goian, Euskatel-ekin aurkeztu zutenean. Ezkerrean, Paris-Roubaixen ihes eginda, Boonen atzean duela. Eskuinean, Irungo lasterketan baten ondoren, 1998an, infatiletan.

“Tratatu nauten moduak min eman dit. Ez nuen halako jokabiderik espero”

Page 13: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 1�

zalez Galdeano bera esango nituzke. Egia esateko, gehiago espero nuen Galdeanorengandik. Bi urte hauetan hamaika lasterketatan ibili zara, baina iazko Paris-Roubaix klasikoa berezia da, ezta?Lasterketa ezagutzeko asmoz joan nintzen. Euskaldunen artean, inork ez du hara joan nahi, ez delako guretzako moduko proba. Baina ihesaldi ona harrapatu nuen, eta lasterketa bukatu. Sekulako ilusioa egin zidan. Roubaix-eko belodromoan sartzea ikaragarria da. Lasterketan bertan, kilome-tro batzuk Boonenekin eta Cancellarare-kin batera egin nituen, eta ikaragarria izan zen. Harbideetan ezin genien jarraitu; gu boteak ematen joaten ginen, eta haiek, zir-kinik egin gabe, zuzen-zuzen. Ikusleen animoak ere ikaragarriak dira, ezta?Bai. Baina Flandriako Tourrean gehiago animatzen dute, hala ere. Han ere izan nintzen, eta bezperan, entrenatzera atera ginenean, sekulako harrera egin ziguten txirrindulari guztioi. Bezperan, zikloturisten lasterketa izaten da, eta se-kulako jendetza biltzen da. Paris-Roubaix-en egin zenuen lanak oihartzun zabala izan zuen hedabideetan, aurreneko euskalduna izan zi-

nelako. Pentsatuko zenuen orduan propaganda ona egi-ten ari zitzaizkizuela, ezta?Bost bat hedabidetatik deitu zidaten. Galdeanok ikusi nin-

duen han, baina... Zorte txarra izan nuen. Handik bueltan, astebete egon nintzen ohean, lepoa erabat gogortuta neukalako. Buruko minak nituen, zorabiatu ere egi-ten nintzen, eta sendagileek ez zidaten ezer aurkitu. Masajistak esan zidan zer-bikaletako arazoa zela. Harexek izorratu zidan denboraldia. Sendatu eta bost egu-nez entrenatu ondoren, Asturiasko Itzu-lira eraman ninduten, eta haiek komeriak! Bukatu egin behar zen, eta gaizki pasatu nuen. Hura bukatu eta beste itzuli batera eraman ninduten, jendea falta genuelako. Orduan korritu nituen lasterketa ge-hienak, noiz eta gaizkien nengoenean. Zorte onik, behintzat, ez zenuen izan.

Ez. Handik aurrera ia ez nuen batere korritu. Neuk deitzen nion Galdeanori kezkatuta, ea ez nuen gehiago korritu be-har. Deituko zidatela esaten zidan, baina norbaitek huts egiten bazuen. Orduan hasi nintzen pentsatzen gauza beltz zegoela. Nolako aldartearekin entrenatzen zenuen momentu haietan?

“Bizikletan ibiltzera joaten naizenean, le-hen baino ge-hiago gozatzen dut”

Jaio: Zumaia, 1984Taldeak: Profesionaletan: Euskaltel­Euskadi (2006­2007). Afizionatuetan: Ulma (2003), Olarra (2004) eta Seguros Bilbao (2005)Garaipenak: Afizionatuetan: 2003an, Lehendakari Txapelketako bi lasterketa. 2005ean, Gipuzkoako Txapelketa 23 urtez azpikoetan. 2005ean, Kantabriako lasterketa bat.

BI HITZETAN

BALE

IKE+

Page 14: 166 (2008ko maiatza)

14 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

Egia esateko, gogo handirik gabe. Bost kilometro egin beha-rrean, lau eginez. Ez nekien-eta zer lasterketatan parte hartu behar nuen! Ezta gehiago eramango ninduten ere! Buruari buelta asko eman nizkion. Eraman al zintuzten lasterketaren batera? Bai, baina irailean. Frantziara. Nahikoa ondo ibili nintzen. Jon Odriozola zuzendariak lanean jarri ninduen bukaera aldera, eta gustura gelditu zen nik egindako lanarekin. Gal-deanori esan zion, eta deitu egin zidan. Ondo ibili nintzela esan zidan, eta Poloniako Itzulira bidali ninduen. “Forma onean zaude, eta ea zer moduz ibiltzen zaren”, esan zidan. Eta gero, hori esan ondoren, hauxe bota zidan: “Baina ez dizut kontratua berrituko datorren urterako”. Zuri gelditu nintzen. Telefonotik esatea ere...Hortaz, Poloniako Itzulia izan zenuen azken aukera zer-bait erakusteko.Bai. Ahalik eta lasterketa onena egiten saiatu nintzen, beste talderen batek nire lana ikuste aldera. Txirrindularitza hobeto zegoen garaietan sartu izan ba-zina, beste era batera aterako al zitzaizkizun gauzak?Bai, zerbait aterako zitzaidan, oraingo Kontinental Mailako taldea izanda ere. Orain ere pentsatu izan dut Euskaltel-Euskaditik pasatu ez banintz, probatuko nukeela beste talde haietakoren batean edo afizionatuetara itzuliko nintzateke-ela, baina ezin dut. Moralki, oso kolpe latza izan da Eus-kaltel-Euskadiko esperientzia. Taldeko izarretako bat bazara, Jainkoaren pare tratatzen zaituzte, baina besteak...Kolpe latza hartu zenuen betiko ametsa berehala zapuz-tu zitzaizulako, baina badaezpadako neurriak hartuta igo zinen. Eskerrak, ezta?Bai, hala da. Sekula ez da jakiten, eta beti izaten duzu beldu-rra. Ingeniaritza elektronikoa egin nuen, eta ikasketak buka-tuta igotzea erabaki nuen, eta gauzak nola joan diren ikusi-ta, ez naiz damutzen hala egin izanaz. Ikasitakoa baztertuta eduki dut bi urte hauetan, baina ari naiz ikasten lanean, eta gustura nago. Txirrindularitza utzi izanak bizimodua aldatu dizu. Le-hen egin ezin zenituen hainbat gauza egin ditzakezu orain. Bai, hori hala da. Adibidez, ehiza asko gustatzen zait, eta ora-in aukera gehiago daukat joateko. Bestelakoan, lehen, txirrin-dularia nintzela, kalera atera eta askotan tente ere ezin nuen egon, nekearen nekeaz. Hankak kargatu egiten zitzaizkidan. Aitona ondoan eduki, eta hari aulkia kendu behar, ni esertze-ko. Txirrindularitza oso lotua baita, eta oso gogorra. Nolakoa zen Iban Iriondoren egun arrunt bat azken bi urteetan?

08:30ak aldera jaikitzen nintzen, entrenatzera joan, bazkal-du eta siesta egiten nuen. Arratsaldean, txakurra ateratzen nuen kalera. Afaldu, goiz sartu ohera eta hurrengo egunean, berdin. Eta nolakoa da oraingo egun arrunt bat?08:00etan joaten naiz lanera, eta eguerdi aldera etxera etor-tzen, bazkaltzera. Tartean-tartean, Espainia aldera ere joa-ten naiz lanera, eta aukera polita da bazterrak ezagutzeko. Txirrindularitzan ere banuen aukera hori, baina orain gauza gehiago egin ditzaket. Asteburuetan ibiltzen zara bizikletan. Datorren urtean berriz hasteko asmorik bai?Ez, ez. Zumaian bertan aurkitu dut lana, eta gustura nago. Gainera, urtebete galduta askoz zailagoa da. Eta norbait etortzen bazaizu?Ez, ez. Afizionatuetara itzulita ere, lanak izango nituzke. Ibili gabe zaila da. Telebistan lasterketak ikusten ari zarenean, zertan pentsatzen egoten zara?Paris-Roubaix ikusten ari nintzela, pentsatu nuen gustura egingo nukeela berriro. Baina beste era batera ikusten dut orain. Bizikletan ibiltzera joaten naizenean, lehen baino ge-hiago gozatzen dut. Hiruzpalau orduko bueltak ematen ditut koadrilakoekin eta Osatarrekin. Lagun onak gara. Azkarregi ibiltzen dira haiek, eta sufritzen joaten naiz. Pentsatu al duzu txirrindularitzari lotuta jarraitzea?Hemengo gazteei laguntzera joatea gustatuko litzaidake, bai-na asteburua heltzen da, eta neu joaten naiz kilometroak egi-tera. Badaukat gogoa, hala ere, eta tarte bat hartzea izango da. Valentin Agirreri eta Juanito Gomezi lagunduko nieke horrela. Valentin eta Juanito aipatu dituzu. Haiek gabe izango al zinen txirrindularia?Ez dut uste. Haiek bai meritua! Asteburuero batetik beste-ra, eta beti laguntzeko prest. Mesederen bat eskatzen nien bakoitzean, beti baiezkoa zen erantzuna. Entrenatzera ha-lako mendiren bat igotzera joan behar banuen, haiek beti zeuden prest ni eramateko. Nondik datorkizu txirrindularitzako zaletasuna?Aitari esker hasi nintzen. Zikloturista zen, eta egun batean, anaia eta biok joan ginen aitarekin bizikletan ibiltzera. Gero, tabernan ere txirrindulari asko gelditzen zen hamaiketakoa egitera, eta haiei begira ere zaletasuna hartu nuen. Zer da txirrindularitza zuretzat?Diziplina eman dit. Oso kirol gogorra da, lan asko egiteaz gain, gorputza asko zaindu behar delako. Orain, lanerako ere lagungarria zait, diziplina edukitzea zer den badakidalako.

14 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

“Ikasketak amaituta igotzea erabaki nuen; gauzak ikusita, ez naiz damutzen”

BALE

IKE+

GO

RKA

ZA

BALE

TA

Page 15: 166 (2008ko maiatza)

BALE

IKE+

Page 16: 166 (2008ko maiatza)

1� B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

Irudiz betetaAzken hilabetean hamaika albiste,

iritzi eta eztabaida bildu dira

www.baleike.comen. Irudiek ere

garrantzia izaten dute, bai argaz­

kiek, bai bideoek. Azken hilabetean,

esate baterako, Itzurunen Peke

Yeregik eta Imanol semeak harra­

patutako arrain bitxiaren argazkiak,

edota autopistako harri­jausikoak

ikusi ahal izan dira. Bideoen artean,

Surfrider eguna, ipuin kontalariak,

Arrangoletako haurreskola...

Page 17: 166 (2008ko maiatza)

Komentura bisitanKomentua izan da, ezbairik gabe, azken hilabetean

herrian jakinmin gehien piztu duen gaia. Aurrena

Gune proiektua aurkeztu zuen talde batek. Oxfordek

ehundik gora lagun bildu ziren jakinminak bultzatuta,

eta gero www.baleike.comen eztabaida mamitsua

izan zen. Interesa ikusita, inkesta ere jarri genuen

erabiltzaileen iritzia jasotzeko. Beheko taulan dituzue

emaitzak.

Gero, komentua ezagutzeko aukera eskaini du Uda­

lak, bisita gidatuen bitartez. 600 lagun inguru pasa

dira jadanik. Lehenengoetako batean izan zen Ba­

leike eta webgunean ikusi ditzakezue bideo­errepor­

tajea eta bideo­inkesta.

BALE

IKE.

CO

MINKESTA Gune proiektua proposatu dute komenturako. Zer iruditzen zaizu? JaSOTakO BOTOak: 134

ondo %27,61

gaizki %29,85

beste premia batzuek dute lehentasuna %40,30

berdin zait %2,24

Page 18: 166 (2008ko maiatza)

Bizitzaren krosean irteera eta helmuga puntu bera da. Atzean jaiotza, aurrean...

Page 19: 166 (2008ko maiatza)

argazkia

Luix Unanue

testua

Bizitzaren krosaIgor Albizu

IZPI

AK

ETA

HIZ

KIA

K

Zenbaki bat jartzen digute, ibilbidea ezarri. Bide­bazterrean ezezagunak, ezagunak, fami­liakoak, lagunak. Denak txalo egiten, aurrera jarraitzeko adorea ematen. Maitasunagatik egiten dute gehienek. Eta maitasuna lotura bilakatzen zait. Lotura ezarritako ibilbidera.

Beste ibilbide bat egin nahi dut baina. Desberdina. Nirea.

Oraintxe! Zergatik ez?Banoa. Oinak airean. Dominetatik urrun. Neurriek esanahirik ez duten zelaietara. Argazkietatik kanpo.Bide anonimoetara. Ezarritako bidetik ihesi.

Page 20: 166 (2008ko maiatza)

20 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

PUBLIZITATEA

Page 21: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 21

ERRE

TRAT

UA

Sei urte nituela harrapatu nuen lehenen-go mozkorra. Santiagoko festak ziren eta gure zaharren ohiturak jarraituta ar-doa edan nuen. Gu mozkortzearen kul-pa auzokoak izan zuten eta horregatik arazoak izan zituzten familiarekin. Kide asko dituen familiakoa naiz, edateko za-letasun handia duenekoa. Orokorrean, denok izan dugu zaletasun hori eta txiki-tatik ikusi izan dut hori etxean.

Txiki-txikitatik diferente ikusi dut neu-re burua; apartatuta bezala ikusten nint-zen. Ez dakit horregatik izan daitekeen, baina beti behar izan dut alkohola nire bizimodua egiteko. Neska bat gonbida-tzeko ere aurretik edan egin behar izaten nuen. Orain nire emaztea dena zinemara joateko gonbidatu nuenean ere mozkor-tuta nengoen. Bestela ezin izango nuen gonbidatu, nahiz eta egunero berekin izaten nintzen.

Gazte nintzela hasi nintzen itsasoan lanean eta han ere besterik ez zen ikus-ten. Itsasoan ardoa edan behar izaten zuen gizonak eta nik ere hala egiten

nuen. Gaztea nintzen, baina etxera jor-nala eramaten nuenez, ordurako gizona nintzela uste nuen.

Presa askorekin ezkondu nintzen. Aita-amen etxean ez nengoen gustu-ra. Desberdina sentitzen nintzen eta lehen uste nuen ez nindutela maite eta niregandik apartatu egiten zirela. Gazte ezkondu nintzen, bi ume etorri ziren eta garai batean ondo sentitu nintzen. Baina ez zuen asko iraun. Garai hartan kirol munduan sartu nintzen eta han ere alko-hola behar izaten nuen. Andreak poltsan whisky botila txiki bat eramaten zuen eta lehiatu aurretik edaten nuen, nerbio-ak baretzeko. Tragoa hartu eta dardarak joaten ziren. Zortzi urtez egon nintzen kirol munduan, beti ere alkohola alboan nuela.

Umeak txikiak zirenean paseatzera eramaten nituenean, elkartera eramaten nituen edo koadrila non zegoen jakinda, kalera. Ez dut jakin nire umeekin jolas-ten, dindanetara joaten edo gaur egun-go gurasoek beraien haurrekin egiten

PERTSONA BAT BERRIRO ERE 59 urte ditu Joxek (asmatutako izena da) eta alkoholiko anonimoa da. Sei urte zituela probatu zuen lehen aldiz alkohola auzoko festetan eta orain zortzi urte utzi zuen hondoa jo eta gero. Hau da bere bizitza.

TESTUA: JUAN LUIS ROMATETARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

Joxe Alkoholiko Anonimoa

SenideAk (Al-Anon)Bilerak: asteazkenetan 20:30ean eta larunbatetan 19:00etan, parrokiako etxean.Telefonoa: 650265963

Alkoholiko AnonimoAkBilerak: asteartetan 20:00etan eta larunbatetan 19:00etan, Udaltzaingoaren ondoan.Telefonoak: 629141874 / 943248474

Page 22: 166 (2008ko maiatza)

22 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

ERRE

TRAT

UA

dituzten gauzak egiten. Edaria zegoen lekuetara joaten ginen beti. Txikiteoko ordua sakratua zen niretzat eta ordu hori heltzen zenean, umeak paketeak balira bezala entregatzen nituen etxean. Garai hartan lana asko eta ondo egiten nuen eta andreak normal ikusten zuen koadri-larekin egon nahi izate hori.

Diruaren eta edateko gogoaren ara-bera, koadrila bat baino gehiago nitue-la esan dezaket, poligonoan beste talde batekin juntatzen bainintzen. Etxera bidean lau lagun joaten ginen. Bat etxe-ra joaten zen, besteekin beste bizpahiru trago hartzen nituen. Haiek ere etxerako bidea hartzen zutenean, buelta eman eta berriro sartzen nintzen tabernara. Edateko prest dagoen jendea aurkitzen nuen han eta haiekin juntatzen nintzen. Nahikoa nuela uste nuenean itzultzen nintzen etxera.

Kalbarioaren hasieraNire kalbarioa orain 18 urte hasi zen,

alkohola faktura pasatzen hasi zen unean. Garai hartan atake epileptikoak eduki-tzen hasi nintzen. Medikuak segituan esan zidan alkohola uzteko. Ez zidan esan horrela edaten jarraitzen banuen hil egingo nintzatekeela, baina denbora batean kasu egin nion eta edateari utzi

nion. Pixkanaka berriro ere edaten hasi nintzen. Ondo sentitzen nuen neure burua eta alkohola edaten jarraitu nuen. Koadrila, txikiteoa, giro horretara itzuli nintzen.

Aitzakiak asmatzen ere hasi nintzen. Etxera joaten nintzenean emazteak gal-detzen zidan: “Zergatik edaten duzu?”. Ziztu bizian asmatzen nituen aitzakiak: amak zerbait esan zidala, anaiak beste hau egin zidala, tailerreko arduradunak honakoa esan zidala… mila gauza. Ar-tista izan naiz horretan. Beti nuen nik arrazoia; besteek zuten denaren kulpa.

Diruarekin ere izan ditut arazoak. Emazteak umeak eta etxea zaindu behar zuen nik eramandako jornalarekin. An-drea sarritan engainatu nuen dirua lortu eta edatera joateko. Buruak lan handia egiten zuen diru hori lortzeko. Arratsal-dean mozkorra etxeratzen nintzenean ere, gauean burua lanean nuen hurrengo goizean emazteari dirua nola kendu as-matzeko. Karteratik ere auskalo zenba-tetan hartu nion dirua!

Atake epileptikoek jarraitzen zuten; depresioek ere bai. Mediku partikularre-tara joaten hasi nintzen eta tratamendu gogorra jarri zidan. Tratamendu hura jarraitu eta alkohola hartzen banuen, gaizki pasako omen nuen. Hala ere, beti

izan naiz egoskorra eta gogorra; ez nion kasurik egin eta alkoholarekin jarraitu nuen. Emazteari esaten nion: “Behera noa kafe bat hartzera zu janzten zaren bitartean”. Behera joan eta kafea eta bi kopa hartzen nituen. Trena hartzera joaten ginenean, estazio alboan dagoen tabernara joaten nintzen komunera joan behar nuela esanaz. Han ere bi kopa har-tzen nituen, bat komunera joan aurretik eta bestea handik bueltan. Baina beti karameluak eramaten nituen poltsikoan likorearen usaina estaltzeko. 30.000 pe-zeta pagatzen genituen kontsultan, baina alferrik. Kontzientziak gauza bat esaten zidan, baina bitxoak (alkohola) beste zer-bait esaten zuen. Hasieran nik domina-tzen nuen bitxoa, baina azkenean berak nahi zuena egiten nuen.

Guztira bost atake epileptiko izan di-tut eta denak astelehenetan. Laugarrena izan nuenean mendian nengoen eta neu-re burua lurrean etzanda aurkitu nuen. Ez nekien zer gertatu zitzaidan, baina izan nituen esperientziengatik segituan nabaritu nuen atakea izan nuela. Lurre-tik altxa eta etxerako bidea hartu nuen ohean sartzeko, gauean lana egin behar nuen eta. Mendian nengoela pentsatu nuen hori; etxeratzean arropak aldatu eta kalera irten nintzen, zurrutera. Hor-

Page 23: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 2�

tik pentsa daiteke alkoholak nola domi-natua zuen neure burua.

Azkenean etxera joan eta han zer au-rkituko nuen beldur nintzen. Andreak, kezkatuta, esaten zidan egunen batean maleta ate ondoan jarriko zidala eta bakarrik aurkituko nintzela. Baina jornala nik eramaten nuenez, iseka egiten nion. Giroa txarra zen etxean. Ume bat joan zen etxetik eta besteak, ni nola heltzen nintzen ikusita, bere gelara, balkoira edo telebista ikustera joaten zen. Andreak ere, platera mahai gainean utzi eta alde egiten zuen. Baina saneatzen nintzenean ikusten nuen zer min egiten nuen etxean. Hurrengo egunean umeak galdetzen zi-danean zer egin nuen, zer muntatu nuen bezperan, pena handia ematen zidan. Asko sufritzen nuen egiten nuen mina ikusita, baina kalea zapaltzen nuenean sentimendu horiek erabat aldatzen ziren. Ikusten nuen, gainera, nire bi umeak ez zirela kalera irteten. Beraien koadrilak ikusten nituen, baina nireak falta. Gero jakin nuen ez zirela lagunekin egoten ni-rekin topo ez egitearren.

Tailerren hiruzpalau aldiz abisua eman zidaten. Batzuetan gaizki sentitu eta etxera joan behar izaten nuen; beste batzuetan ez nintzen joan ere egiten eta umeak joan behar izaten zuen esatera

ondoezik nengoela. Azkenean, hondoa jo behar izan nuen. Umeak esan zidan bakarrik ezingo nuela alkohola utzi eta laguntza eskatzeko. Lagun baten izena ere eman zidan, baina ez nion kasurik egin. Bi urtez egon zen hori esaten. Be-hin tailerretik etxera bidali ninduten, ka-lera botako zidatela esan eta gero. Neure burua oso gaizki ikusi nuen, baina, hala ere, etxera zuzenean joateko kemenik ez nuen izan. Txikiteoa egin eta neure burua ondo ikusi nuenean joan nintzen etxera han aurkituko nuen denboralea-ri frente egitera. Normala den bezala, laneko ordutan etxean zer egiten nuen galdetu zidaten. Modu zakar batean egia esan nien. Etxetik kanpo zegoen alaba etorri eta frente egin zidan. Etxetik alde

egin edo leihotik salto egingo nuela esan nien.

Alaba honek balorea aurkitu zuen lei-hoa irekitzeko. Alaba batek bere aitari hori egitera heltzeko, pentsa zenbat su-fritu zuen. Etxetik alde egin eta kalean bueltaka ibili nintzen; zorakeria bat egi-tekotan ere egon nintzen. Zergatik ez nuen egin? Ume gaztearen irudia etorri zitzaidan. “Bizitza guztirako disgustua eman behar al diozu?”, galdetu nion neure buruari. Etxera itzuli nintzen eta handik Donostiara, psikiatrikora.

Ospitaleratuta nengoela, Alkoholiko Anonimoen berri eman zidan, niretzat egokia izan zitekeela pentsatuta. Lehen bilerara joan nintzen, lau lagun zeuden hizketan eta irakurtzeko paper batzuk eman zizkidaten. Alaba arratsaldean bisi-tara joan zenean esan nion: “Etxera itzul-tzen zarenean, eskatu laguntza Alkoho-liko Anonimoei”. Ospitaletik atera eta etxera itzuli nintzenean bi lagun etorri ziren. Han sekulako harrera eta maita-suna eman zidaten; nik inoiz sentitu ez nuena. Han pertsona ezagun asko ikusi nituen; lagun mina ere bai. Begiratu eta esan zidan: “Bai, ni naiz. Ni ere halakoa naiz”. Lagun horrek kemena izan zuen etxeraino ekartzeko, batere inporta gabe jendeak zer pentsatuko zuen.

"Hasieran nik dominatzen nuen bitxoa, baina azkenean berak nahi zuena egiten nuen."

Page 24: 166 (2008ko maiatza)

24 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

Haiek bai, ni ezGarai hartan erremin handia sentitzen

nuen. Denak kontrakoak nituela uste nuen: andrea, alabak, denak. Barruan gorrotoa sentitzen nuen; pozoitua nen-goen. Nire andrea edo ume txikia hil izan balitz, nik ez nuen negarrik egingo. Alkoholiko Anonimoetan sartu nintze-nean esan zidaten lasaitzeko, denak pro-zesu berdinetik pasa zirela eta. Ura eta kafea hartzen, barrez ikusten nituen eta harrituta nengoen. Gero beraien bizitzak kontatzen hasten ziren eta nola aldatu zitzaien. Baina ez nuen uste ni gai izan-go nintzenik. Haiek alkoholiko bezala ikusten nituen, baina ni ez. Asko kostatu zitzaidan alkoholikoa nintzela onartzea. Lagun hauetako bat begiz jo eta pentsa-tu nuen: “Hori gai izan bada, ni zergatik ez?”. Hori oso garrantzitsua izan zen.

Hemen sartu nintzenean 18 pilula har-tzen nituen eta herniako hiatotik opera-

tu behar ninduten. Ezagun hark esaten zidan “Saiatu 24 ordutan ez edaten. Ezin duzula, 12 izan daitezela. 12 ez badira, 6, baina saiatu ez edaten. Gaur 6 ordu edan gabe lortzen baduzu, bihar 8 izan daite-zela”. Kasu egin nion eta saiatu nintzen. Lagun batek galdetu zidan: “Alkoholikoa zara, edo ez?”. “Bai”, esan nuen. Alko-

hola probatu nuen azken eguna izan zen hura. Asko kostatu bazitzaidan ere, lortu nuen zulotik ateratzea. Gaur egun pilula bakarra hartzen dut, tentsioarakoa, eta hernia ere desagertu zen.

Orain 8 urte hona etorri nintzenean, gorrotoz betea nengoen eta bakarrik sentitzen nintzen. Gaur, berriz, gizon bat, aita bat, aitona bat, pertsona normal bat bezala ikusten dut neure burua, bes-te edozein bezalakoa. Ez naiz bakarrik sentitzen eta nire anaiekin eta amarekin inoiz baino hobeto eramaten naiz. Gaur egun kalera ateratzeak ez dit beldurrik ematen, poza baizik. Eta nik lortu nuen bezala, besteek ere lor dezakete. Egoera horretan dagoen pertsona bat ez da mozkor bat, gaixo bat baizik. Eta jakin behar du beti dagoela norbait, familiako bat edo lagun bat, egoera horretatik ate-ratzen laguntzeko. Gu ere horretarako prest gaude.

ERRE

TRAT

UA

"Lagun batek galdetu zidan: alkoholikoa zara, edo ez? "Bai", esan nuen. Alkohola probatu nuen azken eguna izan zen hura."

Page 25: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 25

TXO

KORI

K TX

OKO

15. ibilbidea

Abentura hemenXABIER eta IMANOL AZKUE

Baleikeren aurreko zenbakian basamortuko maratoia (Marathon des Sables) zen gai nagusia, eta artikuluak oso izenburu deigarria zeukan: “Abentura, hitz batean”. Bertan, Txolok Saha-rako basamortuan bizi izandako gora-beherak kontatzen zizkigun, eta, egia esan, inbidia han-dia eman zidan, Afrikako paraje lehor eta eder haiengatik, egindako ahaleginarengatik baino gehiago (245 km, sei egunetan; pentsatu hutsa-rekin, agujetak etortzen zaizkit!). Beti pentsatu izan dut abenturarako gogoa izanez gero, ez da-goela zertan urrutira joan, saia-tuz gero etxetik oso gertu aurki daitekeela. Ho-rregatik, gaur horren adibide bat ematen ahaleginduko naiz, eta ibilbide berezi bat proposatuko dizuet, nahi izanez gero etxetik gertu abentura bizitzeko.

Page 26: 166 (2008ko maiatza)

2� B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

iazko abenduan, Gabonetako oporrak hartu berritan, arra-tsaldean mendian nenbilela, espero ez nuen aurkikuntza ederra egin nuen, begiak eta gogoa izugarri bete zizkidana: erreka batetik behera joanda, 3-4 metro inguruko ur-salto polita aurkitu nuen, bere txikian Iguazuren, Niagararen edo Victoriaren batere inbidiarik ez zuena, eta ondo begiratuta haiek baino askoz ere polita-goa iruditu zitzaidan, gainera. Hauxe duzue orduko argaz-kia, nola ikusi nuen.

Handik gutxira, Gorkari komentatu nion aurkitutakoa, eta geratu ginen hurrengo ba-tean elkarrekin joango ginela. Halako batean, maiatzean, jarri genuen zita, baina Gorkaren bizkarrak krak egin zuen eta beste laguntzaile bat aurkitu be-har izan nuen. Izar alabari galdetu nion, ea lagunduko zidan. “Abentura batera”, esan nion; ABENTURA letra larriz eta ahots misteriotsuz esanez gero, oraindik erraza da umeak konbentzitzea. Maiatzaren 1ean, Langileen Egunean, han joan ginen biok eta hauxe duzue orduko kronika, Zumaiatik ia irten gabe ere, abentura bizitzea posible dela erakusteko.

Autoan etorri gara ___(1)___, batez ere erosoagoa de-lako. ___(2)___ zubiaren ondoan utzi dugu aparkatuta, eta katiuskak jantzi ditut, azkeneko aldiz etorri nintzenean as-koz ere hobeto moldatu nintzelako uretan eta lokatzetan, errekan gora.

Kontu-kontari eta tipi-tapa, ___(3)___ ibaiaren ertzetik joan gara, pistatik. Badago zer ikusia: sagarrondoak loretan, zozoak belardian… Egun ederra dago, eguzkitsua, eta be-rehala iritsi gara ___(4)___ izeneko parajera. Erreka dator eskuinaldetik eta bidearen gainetik doa, moztu egiten du. Hementxe hartu behar dugu eskuinaldera.

–Hemen hasten da abentura, Izar! Lehenengo zer, tune-lekoa edo bestea?

–Tunelekoa!Iluntasunak eta linterna piztu beharrak

emozio handiagoa ematen dio, nonbait, ibilaldiari, eta eskuinaldera hartu dugu, errekaren ertzetik. Ura koskaz koska dator, saltoka, alai, eta eskuineko aldetik egin dugu aldapan gora, errekaren on-dotik, hasieran, baina kosken goialdean errekara jaitsi gara, behera. Hondoa arti-fiziala da, porlanezkoa eta laua, eta erraza da gainetik oinez joatea. Tunel handi bat dago, ___(5)___ azpitik, 40 metro ingu-

rukoa. Lehen aldiz etorri nintzenean huntza zegoen (ikusi argazkia), baina garbiago utzi nuen. Urruti, tunelaren beste aldean, argitasuna ikusten da.

–Eta linterna?–Batere gabe ere pasako gara.Eskutik helduta sartu gara. 180 cm

inguruko altuera dauka, eta makurtu gabe pasatzea badaukagu. Tarteka, “zerbait” sumatzen da aurpegian edo ileetan, eta pentsatu nahi dut amarau-nak direla. Beste aldean, erreka polita dator, harri artean, eta landaredia da nagusi.

Erreka ertzetik, kontu handiz, pixkanaka gora egin dugu.–Asko falta al da, aita?–Ez, segituan gara.–Eta zer dago?–Sorpresa. Hau abentura

bat da!Errekan aurrera egin ditu-

gu 30 metro inguru, eta ur-saltora iritsi gara.

–Uau! –esan du Izarrek.Polita delako benetan. Hiru

aldiz egon naiz hemen, eta hiruretan oso diferente ikusi dut. Begiratu hiru argazki hauek, antzeko lekuetatik hartuak:

Han geundela, argazkiak ateratzen, ___(6)___ pasa da goialdeko biaduktutik, zaratatsu eta presati, eta erreka zu-loan, ezkutuan, babestuta sentitu gara. Orduari begiratu diot. Ez daukagu denbora gehiegi, gero Komentua ikustera joateko asmotan gara eta.

–Beste errekara joango al gara?–Bai!Etorritako bidetik bueltatu gara, berriz ere tunela zehar-

katuta, erreka hau beste errekarekin elkartzen den lekura. Aurreko egunetan euria egin du, eta lokaztuta dago ingurua. Berde dago dena, landarediak oparo erakusten ditu bere onenak. Non dago Amazonas? Eta Mato Grosso? Hau bai

2007-12-20an 2008-01-20an 2008-05-01ean

TXO

KORI

K TX

OKO

Galdera: bi errekatatik ibili gara ibilaldi honetan. Nola izena dute? (Bietako bat esanez gero, nahikoa)

Aurrekoaren erantzuna: Estaziobidea

Page 27: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 2�

TXO

KORI

K TX

OKO

basoa eta berdetasuna! Errekaren ertzetik edo uretara jaitsita egin dugu goialdera, ura behera eta gu gora, harririk harri.

Gorago eginda, harri mailetan dator ura, eder, eta Ordesako Soa-sokoekin akordatu naiz. Hura po-lita da, baina honek ere ez dauka, ba, haren inbidiarik.

Pixkanaka gora eginda, zuhaitzen adarrak urritu egiten dira eta argiune bat dator. Ondo begiratuz gero, ezkerral-detik bidexka bat doa, tunel zabal eta handi batera ematen duena. Lurrean lokatz lehortua dago, euri asko egiten duenean urez betetzen den seinale. Tune-laren beste aldean landaretzak ze-haro ixten du bidea, eta matxetea edo aihotza beharko genuke au-rrera egiteko! Aspaldi-aspaldi he-men ibilita, badakit lehen bideak ___7___ baserrira zeramala.

Berriz ere atzera egin tunelean eta lehengo errekari heldu diogu gora, eta ikusi dugu hemen ere mailak egin dizkiotela errekari, saltoka jaisteko. Hodi ba-ten bidez ura bideratuta dago instalazio batera, ur-depositura, baina sasiak eta goroldioak janda dago.

Ondo akordatu naiz Zumaiako Udal Artxiboko zita batekin, eta etxera eto-rrita, erraz aurkitu dut datu-basean; 1900ekoa da, eta Zumaiako uren hor-nikuntzari buruz hauxe dio: “las aguas de ___8___ nadie le disputaba a Zu-maya, mientras que las de ___9___ las disputaban Guetaria, Zarauz y Zuma-ya”. Zumaiarentzat ziren urak aurreko errekakoak ziren, ur-saltoa daukanekoak, eta beste herriekin partekatu beharrekoa erreka oraingo hau zen. Ura Nuarbe-tik ekarri aurretik, inguru hone-tako eta Karakasko erreketatik hornitzen zen Zumaia.

Ur-biltegi bat ere badago, na-hikoa abandonatua, eta horra iristeko, burdinazko zubi bat doa errekaren gainetik. Aspal-dian inor ere ez da pasa hemen gainetik…

Ur gutxi baldin badator, erraza da errekaren mailetan gora egitea, pixka bat bustita baldin bada ere (ur garbia da!), eta gora igota, ikusiko dugu erreka tunel batetik da-torrela, ___10___ azpial-detik. Ura indartsu dator, eta tunelaren erdialdean “zerbait” sumatzen da, koskor bat bezalakoa. Tunela zeharkatzea eta aurrera egitea, horra hor beste abentura bat! Hu-rrengorako geratu da.

Berriz ere buelta hartu dugu, behealdera, eta errekaren alboetan, kolore gorriko zerbait ikusi ditugu, deigarria, eta berehala konturatu gara ez direla marrubiak. Egurrezko taketak edo estakatxoak dira, kolore bizikoak, eta ez dira seinale onak. Topografoak edo lur neurtzaileak ibili dira hemen lanean, planoak egiten. Akorda-tu naiz gure ondoan zaratatsu doan breazko suge beltzari beste bi errei jarri nahi dizkiotela, no-rabide bakoitzean bat, eta laster izango dira makinak hemen, zu-haitzak mozten, bideak egiten, ingurua txikitzen, porlana eta as-faltoa zabaltzen.

Behera egiteko ordua da, baina aurretik argazkia atera diot lagun-tzaileari. Eskerrik asko, Izar!

Konturatuko zineten ez dugu-la jarri erreken izenik, eta ez da, noski, nahi gabe ahaztu dugulako. Norbaitek inguru honetara joan nahi badu, iruditzen zait nahikoa arrasto eman dizkiogula, gaurko ibilbide hau erraz egiteko. Aben-tura nahi duenak, bizi dezala!

Oharra: ibili garen inguruan, sasi bat-

zuk kendu ditugu, errazago pasatze-

ko, eta gure oin-markak geratu dira

lokatzetan, baina bestela ez dugu

bestelako arrastorik utzi. Ea hurren-

goan ere horrelaxe aurkitzen dugun,

inor pasatu ez balitz bezala, eder,

misteriotsu eta abenturarako prest.

1. a) Oikiara b) Artadira c) Santiagora d) Narruondora2. a) Zubiaundi b) Trenzubiaren c) Zubitxikiko d) Fabrikako3. a) Oria b) Urola c) Narruondo d) Urumea4. a) Zumentzu b) Gaztelu c) Keretxudi d) Olabiak5. a) errepidearen b) trenbidearen c) autopistaren d) aireportuaren

6. a) astoa b) hegazkina c) trena d) itsasontzia7. a) Agirre b) Guruzelai c) Andikara d) San Martin8. a) Allaingo erreka b) Narruondo c) Azuerreka d) Santiagoerreka9. a) Ordierreka b) Erdoitza erreka c) Muniosoroerreka d) Gazteluerreka10. a) trenbidearen b) autopistaren c) aireportuaren d) errepidearen

Aukerak:

Page 28: 166 (2008ko maiatza)

2� B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

PUBLIZITATEA

Page 29: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 2�

GU

RE Z

UM

AI Z

ARR

A

San Pedrotan hiru egun jai izanda, zer zen gehien gustatzen zitzaizu-na?Ba, afalduta geo kalea ertentzeko ilu-sixua, musika juteko, ez zan ertentzen lehen gabian-da. Baina hamabitan etxea. Hoixe. Gainuntzian ez… Gure gazteta-suna horrelaxe jun zan. Astegunian es-kola, jaixan zinia, geroxeo dantza…

Uretako festekin akordatzen al zera?Bai, kukainak, estropak… Uste det “18 de Julio”n eta Zumaixan sartu zian egunian izaten ziala festa hoixek. Baina ez nao seguru. Igual San Pedro hiruga-rrenian izaten zan. Kukainetan onenak bi kojo izaten zian. Haixek bakarrik ailegatzen zian mutu-rreraino. Eta estropetan bakoitza familiko batela-kin jun beharrean batel danak kanbiaitu eiten zian. Ba zan bat “Bego-ña” izena zuna, mundu guztixak batel hura nahi izaten zun.

Garai hartan mezetan ez ezik, bezperak, erro-sarioak, gogo jardu-nak, sermoiak… sarri elizan sartuta, ezta?Bai, eta sermoiak bil-durgarrixak izaten zian. Astebeteko sermoiak, animetakuak. Bazan abare bat, neskaak eta mutilak ziala eta ez ziala, izugarrizko bildurra sartzen

zuna. Ohira juteko bildurrak bizi giñan. Akordatzen nai batian, konfesatzera jun eta esan ziala: Ohera jun baino leheno lurrian belauniko jarri eta agur maria bat egunero errezatu. Nik amamakin eiten nun lo eta amama etorri baino leheno, ixkutuan jartzen nitxan belau-niko, bestela amamak: Zertan ari haiz hor txoro hori?!, edo auskalo zer esan-go zian. Eta hori bakarrik ez. Geo zea zeon, zer konfesatu? Pekatuak asmatu ein bihar. Neska koskorretan anime-tako sermoiak zianian goizian kateke-sisa juten giñan, mutilak alde batea eta neskak bestea. Egun batian hiru lagun jun giñan hamaiketan-edo eleiza, hantxe gaude bankuan, eta orduan guri bildurra

sartzeko, altare aurrian tela beltz haundi batekin tapatuta bulto haundi bat eoten zan, azpixan hil-dakoen kaja baleo beze-la, hantxe gaude gu lasai, eta, hara!, kaja moitzen hasi zan! Ai ene! Bultuak aurrea eta atzea, aurrea eta atzea eiten zun, eta gu hirurok arrima-arrima einda moitzeko bildurrez, ez geñikin marrua ein eo zer ein. Halako batian badatozte katekesise-ko umiak eta… barran!, barrutik hiru mutilek ir-ten zuten. Saltaka ospa ein zuten. Beste batian, neskaentzako ejerzixixo

espiritualak zian aste batian, apaiz batek kalabera atea zun pulpituan, eta, non

LORE ALBIZU IRIGOIEN( e ta 3)

ABELIN LINAZISORO

“Orduan, guri bildurra sartzeko, altare aurrian

tela beltz haundi batekin tapatuta bulto haundi bat eoten zan, azpixan hildakoen kaja baleo

bezela, hantxe gaude gu hirurok lasai eta… hara! Kaja moitzen hasi zan!

Ai ene!”

Page 30: 166 (2008ko maiatza)

�0 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

“Beste batian, neskaentzako ejerzizixo espiritualak zian aste

batian, apaizak kalabera atea zun pulpituan, eta: non dira zure

ileak? Non zure irriparria? Hura bildurra guria!.”

GU

RE Z

UM

AI Z

ARR

A

Page 31: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A �1

dira zure ileak?, non zure irriparrea?, eta horrelakuak esaten hasi zan. Hura bil-durra guria! Kanpotikan etortzen zian abariak edo praileak astebeteako. Paliza gogorra eman ziguen. Eta horrek mar-katu eiten du. Estutu eiten zea. Oain askoz ere lasaixo hartzen ittuzu gauzak, bizitzak beak erakusten dizu.

Orduan, beldur hori zela-eta, dan-tzan neskak neskekin egingo zenu-ten?, ala…Bai beti neskaak neskaakin. Mutila-kin gutxi. Eerra bildurra ematen zun orduan! Joxebakin, nobixo einda geo ere pixkat, baina Joxebakin hasi baino leheno ez nun mutilakin dantzan egin. Gaztetasun tristia izan zan guria, gerran herritik bialduak, geo oso kontrolatuak, dantzan eitia pekatua zan…Bazian kua-drilak dantzan eiten zutenak, baina geo “Hijas de Maria”tik bialdu eiten zitue-nak. “Hijas de Maria”ko presidenta oso gogorra zan eta hark prozesixotikan ere

neskak bialdu eiten zitun mutilakin dan-tzan ein zutelako.

Nahiz eta “Hijas de Maria”tik bial-tzeko arriskuan egon, mutilekin dantzan egiten zuten neskak bazire-la uste det.Bai gure kuadrilako bi edo hiru ere bial-

duak izan zian, Don Martinek brometan esaten ziun: Eerra “Hijas de Maria”! Mu-tilekin dantzan! Baina etxetik etxea ere difeentzia haundixa zeon, urte hoixek danetan aitta gaixoikan euki giñun itxian eta ni etxea oso lotua eon nitxan. Aitta gaixotu zanean morfinen indizixuak neuk ematen nixkon, nei erakutsi ein zien ematen eta ni hantxe, enfermera. Esan nahi det, gaztetasuneko urte batzuek oso lotuak izan nittula. Igual ertentzen nun lagunakin eta nire ordua zaitu ein behar etxea aittena juteko. Nik hemezortzi urte nittula hil zan aitta…

Zenbat urte egon zen gaixorik aitta?Gerratik etorri ezkeo, estomagotikan-eta… Lana BEAL-en (Betondotarrek eta Albizutarrek martxan jarri zuten tai-lerra) eiten zuen eta akordatzen nai nola arratsalde erdixan beti eraman behar izaten giñun esnia. Orduan estomagotik gaixorik zibenai esnia agintzen zuen me-dikuak.

GU

RE Z

UM

AI Z

ARR

A

“Gure aitta hil zanian luto luzia izaten zan or-duan, bi urtian ez dantza eta ez zinea, eta mendira asko juten nitxan. Or-

duantxe hasi nitzan mu-tilekin tratruan, joxeba

eta bixok horrela ezagu-tu giñan. ”

Page 32: 166 (2008ko maiatza)

�2 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A�2 B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A

PUBLIZITATEA

Page 33: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A ��

Nola hasi zinen, orduan, Joxebakin?Ni mendira asko juten nitxan, kuadri-lan, Karmele Esteibar, Iñaki Esteibar, Edurne eta Miren Betondokin... Geo, ba, gure aitta hil zanian ere luto luzia izaten zan orduan. bi urteko lutua, eta lutuakin nola inork ez zun dantzan ei-ten, ezta zine jun ere, ez mutil eta ez neska, ba, nei urte hoixek danak horre-la tokatu zizkan eta geo, ba, mendira. Mendira asko juten giñan. Erlo, An-dutz eta mendi hauek. Jaixan bazko-londuan ertentzen giñun eta, noixeon nox irten giñun bazkixakin ere, baina normalian bazkalonduan goizo samar. Beste lagunak zinea eta ni mendira. Erloa juteko Urolan Azpeitira jun, han gora, gora ein eta bueltako berriz Az-peititik, eta batzuetan oinez ere bai, e? Endoxatik barrena, Arrua-Errekatik Zumaira.

Beraz, mendiko irteera hoietan mu-til eta neska ibiltzen zineten, ezta?Bai. Mutil eta neska. oargui-ko (Eliza-ren menpeko erakundea, Organización Atlético Recrativa de Guipuzcoa) irtee-rak izaten zian. Orduantxe hasi nitxan ni mutilekin tratuan.

Joxebakin ere orduan?Bai. Hura ez zan mendira asko juten, baina han ezagutu giñan. Geo, ba, nei galdatu zian ea nahi nun berekin hasi. Nik baietz. Handikan hasi giñan. Or-duan horrela izaten zan. Zinea juteko zita edo horrelako zeoze ein eta bale-kua.

Mutilekin dantzan, orduan, Joxeba-kin hasi zinan.Lehenbizi kuadrilan neskaakin ertentzen zan. Neska kuadrila danakin eta muti-la bakarrik. Nobixua zikana ixkinan eta bere onduan mutila. Jaitik jaira ertentzen giñun, bi eo hiru jai kuadrilan eta geo, ba, zinea alkarrekin. Jai arratsaldetan boste-tatik beatzixak arte-edo ibiltzeko ohitura zeon. Irrikitzen jaixa etortzeko. Iluzixo hura gauza eerra da, e?

Jai egun arratsaldetan, orduan, pa-seatzera, zinera edo dantza egitera.Bai, baina ni ez nai oso dantzaixa izan, Joxebari bai, gustatzen zekon.

Bueno, Lore, uste det nahikoa izan-go dala, ezta?Bai, nahiko berriketa ein degu.

GU

RE Z

UM

AI Z

ARR

A“Galdatu zian ea nahi

nun berekin hasi, nik baietz. Orduan neskaakin kuadrilan ertentzen zan. Neska bere kuadrila danakin eta mutila bakarrik.”

Page 34: 166 (2008ko maiatza)

�4 B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

maiatza-ekaina

AG

END

A

ASTE BERDEA ZUMAIAN-ARGAZKI RALLYAEkainean ospatzen den Aste

Berdea dela eta, Zumaiako Udalaren Ingurumen batzordeak argazki rally bat antolatu du.

Data: 2008.eko maiatzaren 31 ErakusketakFORONDAKO PINTURA

TAILERRA: Alondegian, maiatzaren 30etik ekainaren 15era.

Maiatzaren 30etik ekainaren 14ra Forondako Pintura Tailerreko lanak

Ekainaren 19tik uztailaren 6ra Angel Hurtado eta Mikel Sanmillán

IkastaroakKZGUNEA. Ikastaro eta mintegiak:

Oinarrizkoa, Enplegu bat lortu, Sinadura elektronikoa, Adobe Acrobat Reader... informazioa: 943-862866.

DeialdiakDANTZA IKUSTERA: Maiatzaren

23an, Arriaga jauregira: “Moon Water”. Sarrerak, kultur etxean (943861056).

ZUMAIAKO ARGAZKI LEHIAKETA. Zuri-beltzean. Gaia: “Erotismoa”. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 23a. Informazioa kultur etxean (943861056).

IrteerakTURISMO BULEGOAK

ANTOLATUTA (943143396)Txangoak:Maiatzak 17-18: Aste

bukaera Leon-era.Bisita gidatuak:MAIATZA:Deba-Zumaia oinezko ibilbide

gidatua: Igandea, 25.Zumaia-Deba-Zumaia ibilbidea

txalupaz: Igandea 25.Irteera geologikoa eta txalupa:

Larunbatak 17, 24 eta 31.Hegaztiak ikusteko irtenaldia

itsasoz: Larunbata 31.

Maiatza1�, ostirala 22:00etan, Aita Marin, antzerkia:

“Hor al zaude”.20, asteartea17.30ean, Haur Liburutegian, Amaia

Zinkunegiren ipuin kontaketa. 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

22, osteguna22:15ean, zine forum saioa: “4

meses, 3 semanas, 2 días”.2�, ostirala19:00etan, Foronda kultur etxean,

ASPANOVAS Elkartearen hitzaldia: “MARATHON DES SABLESen HAUR MINBIZIDUNEN ALDE”.

23, 24, 25, SAN PANKRAZIO Jaiak Estazioan.

24, larunbata20:00etan, parrokian, LANDARBASO

Abesbatzaren kontzertua.�0, ostirala22:30ean, Maria eta Josen, KEN

ZAZPI Kontzertuan.

Ekaina1, igandea12:00etan Aita Marin haur antzezlana:

“AMETSEN MUSEOA”5, osteguna19:00etan Forondan, Zumaiako

Toponimia Liburuaren aurkezpena22:15etan zine forum saioa

“DESEO PELIGRO”�, larunbata 9:30ean hasita, “EUSKARA,

SASOIAN” jaia. 17:30ean “Baketik antzerki foruma” 20:00etan Mari Kalean,

JULEN IZARRA JAZZ LAUKOTEA kontzertuan

Astelehena 9tik aurrera:ZUMAIAKO ASTE BERDEA

2008 (Ikusi egitaraua)19:00etan Algorri interpretazio

zentruan, Astearen aurkezpena eta “Ni Basatia naiz” filma.

12, osteguna22:15etan zine forum saioa “TIERRA”1�, Ostirala19:00etan “Zumaiako

Pintxoak”: pintxo kalejira (Ikusi pintxoen mapa)

19:00ean Algorri Interpretazio zentruan, “Aste Berdea-Argazki Rallya”ren saribanaketa

20:00etan Ludotekako ikasturte amaierako festa, Alondegia aretoan.

14, larunbata11:00etan “Zumaiako

Pintxoak”: pintxo kalejira18:00etan “Zumaiako

Pintxoak”: pintxo kalejira, eta 19:30ean kofradian, Zumaiako III. Pintxo Lehiaketa

1�, asteazkena18:00etan Maria eta Jose aretoan,

MUSIKA ESKOLAKO AUDIZIOAk1�, osteguna22:15etan zine forum saioa “LA

ESCAFANDRA Y LA MARIPOSA”

20, ostirala15:00etatik aurrera, Kiroldegiko

igerilekuan, Puzgarriak.21, larunbata19:30ean plazan TERUELgo

MUSIKA ESKOLAKO BANDA KONTZERTUAN

22, igandea11:00etan hasita Zumaiako

XVI. Artisau Azoka2�, astelehena 22:00etan San Juan Iturrian,

San Juan Suak2�-uztailak 1: San Pedro jaiak

Page 35: 166 (2008ko maiatza)

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A �5

PUBLIZITATEA

Page 36: 166 (2008ko maiatza)