169 (2008ko iraila)

36
B A LEI K E 169. ZENBAKIA. DOHAINIK 2008ko IRAILA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA GETARIA-ZUMAIA KONTXAKO ESTROPADAN GAZTETXEAREN UDA Gaztetxeko Asanblada: “Erkibe etxeak herriarena izan behar du”

description

[Gaztetxearen uda] [Getaria-Zumaia Kontxako estropadan] [Txokorik txoko: Santiagotik Arteagara] [Literatura: Bederatzi ateak] [Oier Aizpurua: Ez gaude duintasuna galtzeko prest] [Gure zumai zarra: Alizia Perez Etxabe] (+880)

Transcript of 169 (2008ko iraila)

BALEIKE169. ZENBAKIA. DOHAINIK2008ko IRAILA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

G E T A R I A - Z U M A I A K O N T X A K O E S T R O P A D A N

GAZTETXEAREN UDAGaztetxeko Asanblada:

“Erkibe etxeak herriarena izan behar du”

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A �

BALEIKE169A

ZA

LA a

. rub

io

herri aldizkariaJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitateatel. 943 86 15 [email protected]

Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada1.000 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

4baleike+

“Hilda zegoen etxe bati bizitza eman diogu”

15txokorik txokoSANTIAGoTIK ARTEAGARA

18literaturaBEDERATZI ATEAK

21erreportajeaKoNTXAKo ESTRopADAK

26elkarrizketaoIER AIZpURUA:“EZ GAUDE DUINTASUNA GALTZEKo pREST”

29gure zumai zarraALIZIA pEREZ ETXABE(3)

� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

BALE

IKE+

Etxebizitza eskubidearekin batera, gaztetxe baten premia izan da azken urteotan Zumaiako gazteen aldarrikapen nagusia. ‘Eman o hartu’ dio ikur bihurtu duten elastiko urdinak. Aurreko belaunaldiek ere gaztetxe batekin egin zuten amets, baina inoiz ez gaur egungo gazteek erakutsi duten grinarekin. Atzera bueltarik ez duen urratsa egin dute. Hitzetatik ekintzetara, emateko eskatzetik beren kabuz hartzera: uztailaren 9an, ehundik gora gaztek Erkibe etxea okupatu zuten bertan Gaztetxea sortzeko.

Irailak 1, astelehena. Koadrilen eguneko bizipoteoan erabili-tako bizikleta batzuk lorategian daude oraindik. Katxi hutsak han-hemenka. Gaztetxea itxita. Gazte bat dago kanpoan, ge-rizpean, musika entzuten. “Laurak arte ez dute irekiko”, azal-du dio kazetariari. Gaztetxeko Asanbladako hiru ordezkariek, ordea, ez dute huts egin eta hitzordura agertu dira. Goizeko 11:00ak dira. Ate berria jarri diote Gaztetxeari, metalezkoa. “Gaurtik aurrera ordutegi batekin funtzionatuko dugu, ez da beti zabalik egongo”. Atea ireki eta barrura sartu orduko, koadrilen eguneko parrandak utzitako kiratsa sabeleraino sartu zaigu. Bestela, nahikoa garbi dago. Elkarrizketak iraun duen ordubetean zenbait gazte bildu dira atarian, garbiketa la-nei ekiteko asmotan. Elkarrizketatuen izenak ez argitaratzeko konpromisoa hartu du kazetariak.

Udal Gobernu berriak behin baino gehiagotan esan du gaztetxearen premiaz jabetzen dela eta irtenbide bat emateko prest dagoela. Zergatik hartu zenuten okupa-zioaren bidea?

Udal Gobernu berria sartu zenean batzorde bat sortu zen herriko hainbat taldetako ordezkariekin bakoitzaren premiak aztertu eta Udalak eskura zituen lokal hutsak nola erabili era-bakitzeko. Gazteoi interesgarria iruditu zitzaigun hor parte hartzea eta gaztetxearen gaia jartzea mahai gainean. Arazoa da bilera horiek oso noizean behin egin direla, eta, gaztetxea-ren gaia aipatu bai, baina beste gai batzuek izan dute lehenta-suna. Guk ikusi genuen bilera horien dinamikarekin jarraituz gero herrian gaztetxearen alde sortutako giroa hozteko arris-kua zegoela. Aspaldian hilda egon den gazte mugimendua berpiztu dela ikusita, pentsatu genuen olatu hori aprobetxatu behar zela eta gure bidetik jarraitzea erabaki genuen.

Udalak antolatutako bilera haietan gaztetxea jartzeko leku jakinik aipatu al zen inoiz?

Bilera haietan leku asko aipatzen ziren baina ez proposa-men modura. Okupazioaren aurretik proposamen bakarra eduki genuen Udalaren partetik: Estazioko industrialdean dagoen pabilioi bat. Proposamen hori ZUGAn eztabaida-

TESTUA: GoRKA ZABALETAARGAZKIAK: ARNAITZ RUBIo ApREA ETA GoRKA ZABALETA

“HILDA ZEGoEN ETXE BATI BIZITZA EmAN DIoGU”

BALE

IKE+

� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

tu zen eta erabaki zen gaztetxeak herrian egon behar duela herriarentzat delako, ez dela egoteko lokal bat. Guk dina-mika bat sortzeko tresna bat nahi dugu. Ez genuen ikus-ten soluzio bezala eta hala jakinarazi genuen. Hori izan da proposamen formal bakarra. Gero kalean mila kontu entzuten dira.

Behin okupazioaren bidea aukeratuta, zergatik Erki-be etxea?

Bilera haietan komentatzen genuen gaztetxea herriaren erdian nahi genuela, herriarena izateko. Gure bidea jarrai-tuko genuela erabaki genuenean bagenekien okupazio batean amaituko genuela. Orduan hasi ginen herriko etxe hutsak be-giratzen, eta ikusi genuen hau [Erkibe etxea] perfektua zela. Gainera, Udala eta jabearen artean gatazka iturri izan da as-palditik eta presio egiteko ere leku perfektua zen. Eta ikusi genituen beste eraikinetan arazo gehiago izan genitzakeela inguruko bizilagunekin, Alde Zaharrean, esate baterako. Ho-nek baldintza guztiak betetzen dituen. Eta gaztetxea lortzeaz

gain, hamahiru urtez hutsik egon den eraikin bat herriaren-tzat berreskuratzea ere lortuko zela ikusten genuen. Etekin bikoitza.

Eraikin pribatu bat aukeratu beharrean, ez al zenuten pentsatu eraikin publiko bat okupatzea?

Bai, aztertu genuen eta ikusi genuen aurrera begira eraikin publikoak hor egongo zirela borrokari jarraipena emateko, baina eraikin honek betetzen zituela baldintza guztiak eta au-rrera eramateko indarra bagenuela. Gainera, gure iritziz, erai-kin honek herriarena behar du izan. Ezin du Zelaia familiare-na izan eta hor usteltzen laga. Herriarena izatea funtsezkoa da guretzat. Gero, erabakitzen badute hemen haur eskola jarriko dela, ba, behintzat herriarena izango da eta ez familia baten txiringitoa.

Gaztetxea betirako bertan eraikitzeko helburuarekin okupatu al zenuten Erkibe etxea?

Gure lehen helburua hori izan da, bai; guk gaztetxea he-men nahi dugu. Orain, jakin badakigu egoera zein den eta laster hemendik botako gaituztela edo behintzat arrisku hori daukagula. Badakigu hemendik bost urtera ez garela hemen egongo. Baina gaztetxea beste leku batean egongo bada ere, eraikin hau behintzat izan dadila herriarentzat, desjabetzaren bidez edo dena delakoa. Udalari esaten diogu: hau ez da gu-retzat izango, bila dezagun gaztetxea jartzeko beste leku bat, baina desjabetzaren bidea martxan jarri. Presio hori egin nahi dugu.

BALE

IKE+

“Udala eta jabearen artean gataz-ka iturri izan da aspalditik eta presio egiteko ere leku perfektua zen [Erkibe etxea]”

Afera honetan kaltetu zuzenik baldin badago eraikinaren jabea da, Zelaia sendia. Haien ordezkariren batekin hitz egi­teko ahalegina egin du Baleikek. Esther Zelaiarekin telefono bidezko elkarrizketa labur bat izan zuen kazetariak: “Eskertzen dizut deitu izana, orain arte inork ez bai­tigu eskaini gure iritzia emateko aukera, baina esan behar dizut ez dudala adie­razpenik egingo gaiaren inguruan. Nahi baduzu, nire abokatuen telefono zenbakia emango dizut eta haiekin hitz egin ezazu”. Telefono zenbakiaren bila joan eta, buel­tan, barruko saminari eutsi ezinik, lau hi­tzek egin diote ihes: “Gauza bat bakarrik esango dizut: gezur asko esan eta idatzi direla kontu honen inguruan. Eta gehien harritzen nauena: Zumaia bezalako herri txikietan azkenean dena jakiten dela, bai­na inork ez duela hitzik esan gezur horien aurrean. Ez dizut besterik esango”.

Abokatuekin hitz egiten behin eta berriro saiatu da Baleike, baina ez du erantzunik jaso.

1854ko eraikinaErkibe etxea 1854an eraikitakoa da. Mazarredonekoa dei­

tzen zitzaion lehen, eta pentsatzekoa da Carlos Mazarredoren aginduz eraiki zela –Patxita Etxezarretaren senarra, mediku bilbotarra bera–. Zelaiatarrek noiz eta nola eskuratu zuten ez dakigu zehazki. Kontua da XIX. mendearen amaieran Arbi­llaga zaku fabrika eraiki zuela Jose Agustin Arbillagak On­dartxon –etxebizitzak egin diren leku berean–, eta Arbillaga­ren alabarekin ezkondu zela Victoriano Zelaia. Baliteke Jose Agustin Arbillagak berak erosi izana etxea Mazarredori, edo Victoriano Zelaiak.

Zalantza hori alde batera utzita, zelaiatarrak argindarra­ren ekoizpenari esker aberastu ziren garai haietan. Urola eta Deba ibaietan eraikitako hamaika ur­jauzi txikiri esker sortzen zuten argindarra. Iberduero sortu arte zelaiatarrak izan ziren

ekoizle nagusiak. Argindarrak eman­dako diruarekin lur eta eraikin askoren jabe egin zen Zelaia sendia, eta ez bakarrik Zumaian –adibidez, Azkoitian ere bai–. Erkibe etxeaz gain, besteak beste, Itzunzelain zegoen Zelaiako etxea ere beraiena zen –Zelai hotela dagoen lekuan–.

Espainiako Gerra Zibilaren ga­raian, Zumaiako Udal frankistak Er­kibe etxea desjabetzea erabaki zuen –nazionalista zen Zelaia–. Garai haie­tan etxearen lorategia errioraino iris­ten zen, tartean erabilera publikoko bideak zituen arren. Gaur egungo

Zuloagako lorategiak ere etxearen parte ziren. Gerraren ondoren, etxea jabeei bueltatu zieten, Francok ateratako lege baten ondorioz, baina lorategiaren zati handi bat ez. Gaur egungo neurriekin gelditu zen. Beste guztia, Udala­ren esku gelditu zen.

Erkibe etxeak hainbat erabilera izan ditu ordutik. Lorate­gian tailer batzuk egon ziren garai batean, eta etxean zen­bait familia bizi izan dira errentan. Gero, 80ko hamarkadan EAJk batzokia jarri zuen bertan, 90ko hamarkadaren amaie­ra aldera arte. Orduz geroztik, hutsik egon da. Udala behin baino gehiagotan saiatu da eraikina bereganatzen, baina ez da adostasunik lortu jabeekin. Eraikinari erabilera publikoa eman behar zaiola erabakita du Udalak eta desjabetzaren bidea jasota dago arau subsidiarioetan.

Esther Zelaia: “Gezur asko esan dira”Zelaia familiarekin harremanetan jarri da Baleike, haien iritzia biltzeko asmoarekin

Gerra Zibilaren garaian, Zumaia-ko Udal frankis-tak Erkibe etxea desjabetzea era-baki zuen

BALE

IKE+

� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

BALE

IKE+

Udalaren partetik zein izan da erantzuna?Hasieran, etxea okupatu genuenean, esan ziguten horrek

arazo bat eragin zezakeela herrian, jabego pribatua urratzen zelako, salaketak zeudelako tartean, eta bitartekari modura jokatuko zutela ahalik eta arazo gutxien egon zedin. Gerora beste proposamen bat jaso dugu: Torreberri. Baina ezer ze-haztu gabe. Ez dakigu osorik izango den, zati bat, funtziona-mendua nolakoa izango den… Hori guztia zehazteko dago. Abendurako bukatuta egongo dela esan digute. Baina gure kezka orain, eraikina baino gehiago, baldintzak dira. Hori guretzat izatea, autogestionatua, Udalak ez dezala eskumenik izan… Eraikin horren bila bagoaz, hori izango da gure bo-rroka. Baldintzak negoziatu egin beharko dira.

Horren inguruan zerbait hitz egin al duzue Udalarekin?Ez, orain oporren bueltan heldu beharko zaio gaiari. Dena

den, gaztetxeko talde batek bilerak egin ditu Udalean or-dezkaritza duten alderdiekin, haien iritzia jakiteko. Alde bate-tik, zer iruditzen zaien gaztetxe autogestionatu bat; bestetik, zer iruditzen zaien Torreberrin jartzea. EArekin, Ezker Aber-tzalearekin, EAJrekin eta Aralarrekin egin dira bilerak.

PSErekin?Ez zuten nahi.

Eta bilera horietan zer erantzun jaso dituzue?Lehenengo bilera hauek positiboak izan dira. Denek onar-

tu dute gaztetxe bat behar dela; autogestionatua izango dela ere onartu da. Alderdi batzuek baldintzak jarri dituzte eraiki-na erabiltzeko orduan. Esate baterako, EAk esan zigun goiko solairua dantzarako nahi zutela. Orain bileren bigarren txan-da bat egiteko asmoa dugu, esaten direnak idatziz jasotzeko.

Eta Udalarekin adostuko bazenute gaztetxea Torre-berrin jartzea, Erkibe berehala hustuko al zenukete?

Hemendik gure kabuz irtengo bagara, Udalak eraikin hau herriarentzat eskuratuko duen konpromisoarekin izango da.

“Udalari esaten diogu: hau ez da guretzat izango, bila dezagun gaz-tetxea jartzeko beste leku bat, baina desjabetzaren bidea mar-txan jarri”

Uztailaren 9an, 19:30ean, Amaiako plazan. Gazte-txearen aldeko argazki bat ateratzeko. Besterik ez zuten iragartzen egun batzuk lehenago kaleko hormetan jarritako orriek. Arratsalde hartan hon-dartzarako eguraldia zegoen arren, ehundik gora gaztek erantzun zioten deiari, gehien-gehienak ‘eman o hartu’ lelodun elastiko urdina soinean. Bost minutuz itxaron ondoren, ZUGAko kide ba-tek: “Gaztetxearen aldeko argazkia ateratzeko bildu gara, baina argazkia ez dugu hemen aterako. Argazkia Gaztetxean bertan aterako dugu”. Lasai egoteko, dena ondo antolatuta zegoela eta kaleji-ran joango zirela haraino: Erkibe etxeraino.

Nola gogoratzen duzue une hura? Gutxi batzuk baino ez ze-kiten arratsalde hartako hitzordua zertarako zen benetan. zein izan zen han bildutakoen erreakzioa?

Ezusteko handia izan zen gehienentzat, baina ilusio handiz hartu zuten. Jendeak bazekien udan izango zela okupazioa, baina okupazio taldeak bakarrik zekien eguna. Hamarretik bederatzik uste zuten abuztuan izango zela, ez zuten hain gertu ikusten. Argazkia Gaztetxean aterako genuela esan ge­nuenean, jendea korrika abiatu zen harantz. Gainera, ehundik

“Gure bizitzako uda”

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A �

BALE

IKE+

gora gazte geundela ikusita, inork ez zuen zalantzarik egin, denek nahi izan zuten une hura bizi. Eta merezi zuten, gaine­ra. Jende horrek Gaztetxearen aldeko ekimen guztietan hartu du parte, eta arratsalde hartan argazki bat ateratzera agertu ziren. Lasai asko gera zitezkeen hondartzan, baina han agertu ziren. Haiek merezi zuten une hura bizitzea.

lehen egun haiek nola gogoratzen dituzue? Nola antolatu zineten?

Lehen egunak energia handikoak izan ziren. Egia esan egin beharreko lehen lanak aldez aurretik antolatuta zeuden: hamar lagun puntalen bila, beste hogei Oxfordera trasteen bila, bes­te batzuk pankarta jartzera…Egunero batzarra egiten genuen, 19:30ean. Batzar horietan saiatzen ginen antolatzen, gutxie­nez hurrengo egunari etekina ateratzeko. Pixka bat aurrerago, bigarren astean edo, batzar bat egin genuen lanak banatu eta taldeak sortzeko: harremanetarako taldea, mantentze la­nen taldea, astialdiko taldea, komunikazioa… Jendea bere gustuen arabera sartu zen talde batean edo bestean. Horre­la antolatzen ginen. Baina hasieran nahikoa genuen hurren­go egunekoa antolatzen. Jendea sekulako gogoekin zegoen, edozertarako prest. Hurrengo egunean lanera joan behar eta jendea goizeko hiruretan oraindik erratza pasatzen…

Gauetako txandak ere egin zenituzten.Erresistentzi talde bat zegoen. Horiek egunero gelditzen

ziren. Gero horiei espero ez genuen jende kopurua gehitu zitzaien. Gau batean 40 lagunetik gora bildu ziren. Ertzainak etorri ziren gauean, gaueko 02:00etan 60 lagun zeuden he­men barruan. Horietatik 20 inguruk etxera alde egin zuten. Ez zuten espero, ordea, barruan beste 40 egongo ginenik. Une hartan alde egitea erabaki zuten, baina bazekiten Gaztetxean zenbat geunden…

Lotara gelditzen ginenon artean zaintzako txandak antola­tzen genituen. Ertzainak etorri ziren gau hartan niri azkenengo bi orduak egokitu zitzaizkidan, goizeko zazpiak arte. Ba, zain­tzen egon nintzen bi ordu haietan gizonezko bat zubi txikitik mugitu ere ez zen egin, elastiko laranja batekin. Eta Txurre parean beste bi lagun “Carpinteros” jarrita zeukan kotxe ba­tean. Zaintza bukatu, lotara joan eta orduan sartu ziren. Lanera joateko Gaztetxetik ateratzen zen jendea zenbatzen eman zu­ten gaua. Ikusi zutenean ez zela jende asko gelditzen erabaki zuten sartzea. Hamalau lagun geunden barruan.

hamalau lagun horiek identifikatu eta salaketen berri eman zuten ertzainek. Baina Gaztetxea ez zuten desalojatu. Gazte-txeak bere martxa jarraitu du. Besteak beste, ikastaroak ere antolatu dituzue. Flamenkoarena, esate baterako.

Bai, eta 30 lagun baino gehiagok eman zuten izena. Ikasta­ro asko proposatu dira eta batzuk ezin izan dira martxan jarri denbora faltagatik, egunak ez zuelako ematen. Hitzaldiak ere egin dira eta egunero batzarrak. Azkenean gehiegi izan da.

10 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A10 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

BALE

IKE+

BALE

IKE+

BALE

IKE+

BALE

IKE+

pUBLIZITATEA

BALE

IKE+

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 11

Eraikinaren desjabetze prozesua ez da legalki hasi eta hori martxan jartzea eskatuko diogu Udalari. Gu irtengo gara, bai-na ikusi nahi dugu tramiteak hasi direla hau herriarentzat izan dadin.

Zelaia familiak esan zuen okupazioarekin amaituz gero bi salaketak kendu egingo lituzkeela. Kontuan hartuta Ertzainak 14 lagun identifikatuta dituela eta To-rreberriren aukera nahikoa garbi dagoela, ez al duzue Erkibetik irteteko aukera aztertu?

Horrek ez gaitu kezkatzen. Hemen sartu ginenean bagene-kien salaketak egongo zirela. Isun ekonomiko bat egongo da eta herriak erantzungo dio. Hemen sartzeko orduan mundu guztiak jakin beharko luke horrek ondorio legal batzuk izan ditzakeela, eta batzar guztietan azpimarratu dugun kontua izan da. Gure ustez isun horiek ordaindu behar izatea me-rezi du, hala pentsatzen genuen sartu aurretik eta orain are gehiago.

Udaleko teknikariek egindako txosten batek dio, bes-teak beste, eraikinak arazo larriak dituela egituran eta arriskutsua dela hemen jendea ibiltzea. Horren berri izango duzue…

Txostenaren berri badugu, bai. Guk neurriak hartu geni-tuen txostena egin aurretik, sartu ginen unetik. Segurtasuna bermatzea izan zen lehenengo lana. Hemen ehunka gazte da-biltza. Sotoa apuntalatu egin zen eta ikusi genituen arazoak konpondu egin genituen. Txosten horrek arrazoia izango du zenbait kontutan, badakigu eraikina ez dagoela bere onenean, azken finean 13 urtez itxita egon da eta hiltzen joan da; egia da pitzadurak handitzen joan direla, baina normala da 13 ur-tez hutsik egon ondoren mugimendu txikienak eragin handia duelako; badakigu bi zutabe falta direla, gauzak falta direla… Jakingo bagenu gaztetxeak hemen jarraituko duela lan horiek

Pentsatu dugu hemendik aurrera gauzak beste neurri batean egitea. Ezin dira hamar ikastaro antolatu aldi berean.

Gazte asko ibili dira Gaztetxean egunero, adin, izaera eta pentsaera ezberdinekoak. elkar bizitza nolakoa izan da? arazo berezirik izan al duzue?

Jende gehiena lanerako gogoarekin etorri da, baina bat edo beste etorri izan da egun guztia eserita egoteko asmoarekin. Hori horrela da leku guztietan. Batzuek ez dutela sekula garbi­tzen… Baina, orohar, elkarbizitza ona izan da, ez dugu apar­teko arazorik izan.

eta hemendik aurrera, uda pasata, nolako martxa izango du Gaztetxeak?

Hori batzarrean erabaki behar dugu, baina jadanik ez da egun osoan irekita egoten. 16:00etan irekitzen da, gauerdira arte. Ta­berna ere ziurrenik asteburuan bakarrik zabalduko dugu. Ikas­taroak, hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, bazkariak, mendi irteerak eta antzeko ekintzak antolatu nahi ditugu. Irrati bat ere jarri nahi dugu martxan, baina desalojoaren arriskuarekin ez gara ausartzen. Gauza asko airean daude horregatik.

eta Udalarekin ezer lotu baino lehen aterarazten bazaituz-tete?

Orain arte gaztetxea aldarrikapen bat zen, baina orain errea­litatea da. Hemendik botatzen bagaituzte ere gaztetxea egon­

go da, jendeak orain bere sentitzen duelako, probatu duelako. Egoera erabat ezberdina da gaztetxea inoiz izan ez duzunean edo eduki ondoren. Lehen urruti samar ikusten zen, aurreko belaunaldiek ere ez zutelako lortu; orain, berriz, posible dela erakutsi dugunean, jendeak bere sentitzen du Gaztetxea. Ez du atzera bueltarik. Jende askorentzat sekulako esperientzia izan da. Batzarretan jende askok esaten du “gure bizitzako uda” izan dela. Zerbaiten alde borroka egiteko aukera izan du­tela, gauza asko ikasi dituztela, hamaika esperientzia, lagun berri mordoa. Jende askok hemen pasa du uda. Eta harreman asko egin dira. Bere garaian ZUGAren sorrerak asko lagundu zuen horretan, baina eraikin honek eta denak hemen zerbaiten alde egoteak are gehiago lagundu du.

Gazteak alde batera utzita, nola iruditzen zaizue erreakzio-natu dutela helduek?

Espero genuena baino hobeto. Horrelako eraikin bat hartu eta kontuan hartuta gazteen inguruan egoten diren komenta­rioak, droga dela eta ez dela…Uste baino erantzun hobea izan dugu. Badakigu batzuk kontra daudela, hori logikaren barruan sartzen da, baina hasieratik polemika handiagoa espero ge­nuen… Zahar asko txikiteora etortzen dira! Asko jakin­minak bultzatuta sartu dira, eta batzuk lo egitera gelditzeko eskaini dira. Gure egoeraz kezkatu direnak ere badaude eta laguntza eskaini dutenak, bakoitza bere eremuan. Izan da oiloak eskaini dizkigunik ere!

“Alderdiekin egindako lehenen-go bilerak positiboak izan dira. Denek onartu dute gaztetxe bat behar dela; autogestionatua izan-go dela ere onartu da”

12 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

“Guk uste dugu ezin direla jarri etxe honen jabearen interesak herriaren intere-sen aurretik, kontuan har-tuta, gainera, hamahiru urtez hutsik eta erabat utzita egon dela”

INKEsTA (baleike.com)Zumaiako Gazte Asanbladak Erkibe Etxea okupatu du gaztetxe bihurtzeko. Zer irudi-tzen zaizu?JaSOTakO BOTOak: 462

gaizki %28,35

berdin zait %2,81

ondo %68,83

guztiak egingo genituzkeen, baina ez ditugu milaka euro ba-tzuk gastatuko bihar ertzainak etorri eta hemendik aterako bagaituzte. Sartu baino lehen bagenekien eraikinaren egoera zein zen. Aztertu egin zen zenbait jenderen laguntzarekin: igeltseroak, arkitektoak, argiketariak… Esan ziguten ez zela eroriko; sotoa zegoela gaizki eta pixka bat apuntalatu beharko zela. Guk erabat apuntalatu dugu. Bestela, ondo dago.

Beraz, ez da itsu-itsuan, beroaldian, egindako okupa-zioa.

Erabaki zenetik okupazioaren bideari helduko geniola eta uda honetan egingo zela, talde bat jarri zen lanean dena ondo antolatzeko. Jendeak agian pentsatuko du borra batekin sartu

garela eta gero ohartu garela pitzadurak daudela edo argin-darrarekin arazoak daudela. Dena aurreikusita zegoen, ondo prestatuta.

Erkibe okupatu zenutenetik gauero talde batek lo egin du bertan, irtenarazteko mehatxuari aurre egiteko. Irailarekin batera dinamika hori aldatu egin duzue. Ate berri bat jarri duzue eta arratsaldeko lauretatik gauer-dira arte baino ez dago irekita Gaztetxea. Gauez ez da inor gelditzen.

Ia 60 egun egin ditugu egunero hemen lo egiten. Egia da orain Ertzaintzak errazago duela gu hemendik aterarazteko, baina ikusten dugu indar handiarekin defenditu dugula hau

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 1�

BALE

IKE+

eta dinamika aldatzeko ordua ere bazela, orain arteko martxa oztopoa izan delako gaztetxearen izaera bera behar bezala ga-ratzeko. Egunero-egunero jende mordoa ibili da hemen, jen-dea lotan… Ezin zen dinamika normal bat martxan jarri. Iritsi zen unea ezin zirela ekintzak ere antolatu, jende gehiegi zego-elako. “Horrela noiz arte?”, galdetu genion geure buruari, eta erabaki genuen aldatzeko garaia zela. Irtenarazteko arriskua handitu egingo da, baina agian gaztetxe bezala asko irabaziko dugu. Hemendik aurrera ez dugu funtzionatuko okupatutako gaztetxe bat bezala, gaztetxe normalizatu bat bezala baizik. Azken finean, gu hemen egonda ere ateraraziko gaituzte hala erabakitzen badute.

Zumaiar askok ez dute okupazioa begi onez ikusten, jabea duen eraikin pribatu bat aukeratu delako. Zer esango zeniekete?

Guk uste dugu ezin direla jarri etxe honen jabearen inte-resak herriaren interesen aurretik, kontuan hartuta, gainera, hamahiru urtez hutsik eta erabat utzita egon dela. Eraikin honek herriarena behar du izan. Beste eztabaida bat da gaz-

tetxea izan behar duen, haur eskola edo osasun zentroa. Jabe hori herriarekin jolasten ari da, espekulatzen ahalik eta diru gehien lortzeko. Hori ezin da herriaren gainetik jarri. Gero, eztabaidagarria da okupazioa zilegi den edo ez; baina geunden egoeran eta eraikin hau zegoen egoeran, eskubide osoa dugula uste dugu. Gu ez gara sartu beste baten etxean; hilda zegoen etxe bati bizitza eman diogu. Etxeak jabeak ditu, baina etxea erabat utzita zegoen, eta bitartean gazteak kalean. Egin dugun guztia onerako izan da: etxea txukundu da, bizitza luzatu egin zaio. Guk ez dugu nahi gaztetxea hemen egoteko, parrandak egiteko edo kontzertu pare bat antolatzeko. Guk gaztetxea nahi dugu herriari gauzak es-kaintzeko, ez gazteentzat bakarrik. Hemen sartu eta hiru-garren egunean zaharren egoitzara joan ginen txokolatea eskaintzera. Herriarentzat izango da eta herriak erabiliko du. Jubilatuek gurutze puntuaren ikastaroa antolatu nahi dutela? Ba, aurrera. Batek bere bidaiaren argazki erakusketa egin nahi duela, oso ondo. Herriarentzako etxe bat izango da. Eta horrela ikusten ez duena etor dadila ikustera. Eta gero kritikatu.

2008ko uztailaren 22ko data du udal teknikariek eraikina­ren egoeraz sinatutako txostenak. Azterketa egun batzuk lehenago egin zuten, uztailaren 14an EAJk idatziz hala es­katuta, “ZUGA gazte taldekoak burutzen ari diren jarduerak jasateko egoeran dagoen edo ez egiaztatzeko”.

Jabearen baimenarekin, eta Iñaki Agirrezabalaga alka­tea eta Andoni Etxaniz alkateordea bertan zirela egin zen azterketa. Txostenak horrela dio ondorioen atalean: “Eraiki­nak akats larriak ditu, bai egituran, bai instalazioetan; beraz, adierazten dugu ‘Erkibe etxea’ izenez ezagutzen den eraiki­nak izaera publikoa duten jarduerak burutzen diren eraikin bati eska dakizkiokeen gutxieneko segurtasun eta osasun­garritasun baldintzak ez dituela betetzen; beraz, okupatzen eta hainbat jarduera burutzen dituzten gazteentzako arriskua dagoela egiazta daiteke”.

Eraikinaren egituraz, besteak beste, horrela dio txostenak: “Egurrezko egiturak akats larriak ditu, batez ere, behe solai­ruan, erdi aldeko zutabeak, hezetasunagatik, behe aldeko sekzio osoa galdu du, eta bere ahalmen osoa galdu du. Zu­tabe hori, eta soto guztia habetuta dago(…) Begi bistakoa da hasierako egiturari aldaketak eragin zaizkiola, hasieran zeuden bi zutabe kendu egin direlako(…). Lehenengo eta bigarrengo solairuko hormetan pitzadura handiak daude(…). Eskaileraren egiturak akatsak dauzka(…). Egiturak begi bis­tako makurdura eta gilbordura handiak dauzka eta ikuska­pena egin zen unean obrako euskarri metalikoekin habeturik zegoen”.

Argindarren instalazioari dagokionez, txostenak dio ga­bezia larriak dituela eta, erabilera ikusita, arriskutsua dela. Ur horniduraren instalazioa ere ez omen da erabilgarria.

Hirigintza saileko txostena eraikinaren egoeraz

“Eraikinak akats larriak ditu”

1� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

pUBLIZITATEA

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 15

TXo

KoRI

K TX

oKo

17. ibilbidea

Santiagotik Arteagara

Santiago auzoko Laia etxearen ondotik hasiko dugu ibilbidea. Etxe polita da, garai batean Zuloagaren pintura fabrika ere izana, eta horregatik Pinturaetxea ere deitzen diote; gero, jate-txe izan zen, eta gaur egun batez ere erakusketetarako areto gisa erabiltzen dute. Eskuinaldetik, ondotik, pis-ta doa, ordekan, Karakas baserrietara, eta horixe har-tuko dugu.

Lehen gonbidapena: Laia etxera iritsi aurretik, Askizu-rako aldapa hartu eta igo 150 metro inguru. Eskuinaldera, ezkutatuta, ur depositu ederra dago, gaur egun ere ura daukana.

Karakasko erribera oso laua da, lur onekoa eta nekazari-tzarako ederki aprobetxatua, eta ondotik joanda edo zehar-katuta, errekatxo ugarik egiten dute bat Santiagorrekan. Bidean aurrera eginda, ikusiko dugu erriberaren erdi-erdian horma baten hondarrak daudela: Fabrikazarra parajea da.

Bigarren gonbidapena: Fabrikazarrera iritsi aurretik, 100 metro inguru lehenago, ezkerraldean langa pasa eta bidexka batek goraka ur depositu batera eramango gaitu. Erdi ezkutatuta dago. Lehen, hortik ekartzen zuten ura Sanjuaniturrira, eta ondo famatzen zuten uraren kalitatea.

Inguruko inork ez dauka gogoan fabrikarik hemen, baina agiri batzuen bidez badakigu inguru honetan harrobiak eta fabrika bat bazirela. Carmelo Urdangarin ikertzaile debarrak

dioenez, 1893ko agiri ba-tzuetan jartzen du Arteaga, Basakarte eta Karakas ar-tean harrobi batzuk zeudela, eta fabrika bat egin zutela ondoan, harria han bertan zerratu eta lantzeko; insta-lazioa ez zen txikia, hauek baitzituen: “dos bastidores o sierras grandes, una sierra pequeña para debitar, una pulimentadora horizontal, otra circular, una sierra cir-cular para madera y como motor una maquina de va-por sistema Briston con cinco caballos de fuerza”. Harri horiek, behin moztu

eta prestatuta, grabatuak egiteko erabiltzen zituzten, adibidez, kontserbetan latorria grabatzeko1.

Hirugarren gonbidapena: Fabrikazarra parean, erriberako porla-nezko zubitxoa zeharkatuta, hormaren ondotik aurrera jarraitu eta joan beste aldera, zuhaitzen aldera. Erreka pasatuta, ondo begiratuta, zuhaitz artean, harrobi baten hondakinak daude, baita zulo galantak ere. Nahi izanez gero, aldapa igota Artadiko errepidera irtetea ere badago.

Pistatik aurrera, bidearen eskuinaldean, mugarri eder bat dago, Karakaserrekaren gainean, eta aurreraxeago, Iruerre-keta parajea dator, ezkerraldean; bidetik irten gabe, errota

1. Norbaitek sakondu nahi izanez gero, ikusi Oficios tradicionales liburuak interneten: http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/litograficos/zumaya.asp

XABIER eta ImANoL AZKUE

1. Laia. Zuloagak pintura fabrika izan zuen etxe honetan, eta batzuek Pinturaetxea ere deitzen diote.

1

Gaurkoan Santiago auzotik Arteaga baserrira joan-go gara, Karakas baserrien ondotik pasatuta, PR-Gi 141 bideari jarraituta. Bidea ondo adierazita dago,

baina tarteka aldentzeko gonbidapenak ere egingo dizkizuegu, sorpresa politak aurkituko dituzue eta, batez ere urarekin zerikusia daukatenak.

1� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A1� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

2. Ur depositua. Gaur egun, Nuarbeko urtegitik datorkigu ura, baina XIX. mendearen ama¡eran inguru honetatik eramaten zuten ura Zumaiara, lehenengo honelako deposituetan jasota.3. Fabrikazarretik ur depositua. Fabrikazarra paretik begiratuta, erdi ezkutatuta ageri da lehen Sanjuaniturri urez hornitzen zuen ur depositua.4. Iruerreketa. Errotaren hormak eta hondarrak nabarmenak dira.5. Karakasko erribera. Bere osotasunean ederki ikusten da Karakas baserrietara iristeko aldapatik. Eskuinaldean, Iruerreketa; erdi-erdian, autoa dagoen pare inguruan, Fabrikazarra.6. Karakasko teilendia. Oraindik horma batzuk zutik daude, eta labeen zuloak ikusten dira.7. Iruerreketako depositua. Landaretzak erdi estalita dago, babestu nahiko balu bezala. Kanpotik begiratuta, ura jasotzekoa dirudi, baina goialdean tximinia hau dauka.8. Pontealdean. Ur hartune hauetatik ura jariatzen zen etengabe.9. Indamendi. Ur hartunetik aurreraxeago, bihurgu-nera iritsitakoan, Arteaga baserria ikusiko dugu, atzeal-dean Indamendi duela. Eskuinaldera jaitsi eta atzera PR-Gi 141 bidea hartuko dugu inguru honetatik.10. Errekaldea. Beherago jaitsita, Arteagarreka zeharkatuko dugu.11. Arteagaerrekako eraikinak. Erreka goraka jarraituz gero, honelako eraikin bitxiak aurkituko ditugu.12. Arteaga. Etxe honen aipamenak oso antzinakoak dira (1344ko agiri batean “Beltrán de Arteaga” ageri da) eta Artadiko etxe nagusietako bat zen, Dornutegi-rekin batera.

2 3

5

6 7

8

4

10 11 12

9

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 17

TXo

KoRI

K TX

oKo

izandakoaren horma eta hondakinak erraz ikusten dira.Bidetik jarraituta, orain arte ordekan zihoan bidea tentetu

egiten da, eta aldapa igo beharko dugu Karakas baserrieta-ra iristeko: ezkerraldean, Karakasberri; eskuinaldean, Ka-rakaszar, gaur egun nekazaritza turismoko etxea Bien arte-tik doa Getariarekin daukagun muga, eta hortik abiatzen da Sillaoren (edo Karakasmendiren) paldan Otaolagaña eta Orrolloaga aldera eramango gaituen bidea, golf zelaiaren ezkerraldetik.

Laugarren gonbidapena: Karakasberriren ezkerraldetik gurdibide bat doa, ordekan, eta jarraituz gero, baserritik 50 metro ingurura, teilendia izandakoaren hondarrak aurkituko ditugu. Bidetik aurrera jarraituta, Iruerreketa aldera, beste eraikin berezi bat ere aurkituko dugu; ur depositu itxurakoa da, ganga formako estalkiarekin, baina adreiluzko tximinia handi bat ere badauka gainaldean.

Karakas baserrietatik Orrolloaga aldera doan aldapa har-tuta, bideak bihurgunea egiten du ezkerraldera, eta hor bide markatua (PRa) moztuta dago, langarekin; berdin du, gorago hartuko dugu eta; ezkerrera egin orduko, eraikin bitxi bat iku-siko dugu, ur ponte bat; garai batean, ura etengabe jariatzen zen hortik, baina zuhaitz enborlodia hasi zaio aurre-aurrean. Paraje honek Pontealdea du izena, eta inguruan badira hone-lako eraikin gehiago. Bidean aurrera jarraituta, 50 metro ingu-ru egindakoan, eskuinaldera hartuko dugu, behera, eta langa pasatuta, bide markatua hartuko dugu berriz ere, sakonera jaisteko, Arteagaerrekaren bila, Errekalde paraje aldera. Errekarekin batera, hezetasuna eta berde kolorea dira nagusi.

Bosgarren gonbidapena: Arteagaerrekan gora egitea, Orrolloaga al-dera. Eraikin bitxi batzuk ere badaude, ura gordetzekoak (hainbeste mahasti landatu beharrarekin zutik utzi badituzte! Ikusi aurreko zenbakiko “Txakolinaren indarra, gure ondarearen galera”). Udal agirietan, sarritan ageri dira horko ur depositua eta iturria, “manantia-les de Orrolloaga” izenpean.

Erreka igarota, aldapa gora txiki bat dago, eta hortik se-gituan iritsiko gara Arteaga baserrira. Hortik, aukera asko dauzkagu: Garateko gainera hartu, Oikia aldera, Artadira… Abildadea libre!

2

Galdera:Karakas inguruan erreka asko daude, baina guztien urak erreka berera doaz. Nola izena du erreka horrek?Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin bate-ra, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: 1�1�an

1

3

56

4

7

8

9

10

11

12

1� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

Bederatzi ateak

LITE

RATU

RA JoSU WALIÑo

Ipuingintzak eskarmentua duen arren, Josu Waliño-ren lehen liburua da Bederatzi ateak. EHUk antola-tutako fantasiazko eta misteriozko ipuinen lehiaketa irabazi eta Txalaparta argitaletxearen deia jaso zuen: ideia hartatik abiatuta, liburua osatzeko erronka luzatu zioten. Egun batzuk barru liburudendatan egongo da emaitza. Bitartean, hemen duzue aurrera-pena –www.baleike.com-en irakur dezakezue lehen ipuina osorik–.

1. ATEA

—Nahi al duzue demonio bat duen eliza bat bisitatu?Galdera Xosék egin zuen, beti bezala. Xoséren galderak horrelakoak izan ohi ziren,

gutxien espero zenuen ateraldiarekin etorriko zitzaizun edozein unetan.—Demonioak baino, nahiago genituzke diablesa batzuk —jarraitu nion txantxa, eta

autoan gindoazen beste hiru lagunak barre algaraka hasi ginen. Baina Xosék ez zuen barrerik egin, eta bolanteari helduta, errepidearen bihurgune itxiak ezkutatzen zizkigun gau beltza arakatzen jarraitu zuen.

—Galizian zaudete —gogorarazi zigun serio—, eta Galizian aspaldian ahaztuta be-harko luketen gauza asko ditugu oraindik.

Guk barrez jarraitzen genuen. Xosé serio demonio zegoen, eta horrek giroa alaitzen laguntzen zuen gure ustez. Besteok txantxa jarraitzen genion, beraz.

—Arrazoia! —bota zion gutako batek—. Horretxegatik etorri gatzaizkik bisitan, ho-riek guztiak ikusteko!

Eta barre egin genuen autoaren gozotasunean, baina oraingoan ere kanpotik etorri-tako hiru lagunak baino ez ginen barrez aritu.

Santu Guztien bezperako gaua zen. Bigarren eguna genuen Galizian, azaroko zubi hura baliatuz Xosé gure ikaskide ohia bisitatzeko aitzakian joanak baikinen autoko beste hiru bidaiariak. Bilbon egindako ikasketek iraun zuten urteetan pisukide izan ginen laurok, eta urte luzez elkarrekin bizi izanak ematen duen konfiantza estuaz eza-gutzen genuen elkar.

Beti gertatu ohi den moduan, ordea, ikasketak amaitzearekin batera banandu eta elkarrengandik urrundu egin ginen. Denborak banatu bagintuen ere, harremanetan

jarraitzen genuen era batera edo bestera, eta aspaldiko partez berriz elkartzea erabaki genuen eta egun gutxi batzuk Galizian elkarrekin igarotzea. Plan polita egin genuen: Xosé gure pisukide ohia bisitatzera joan Galiziara, beste hirurok euskaldunak ginela kontuan izanda bereziki, eta, horrela, turismoa aitzakia hartuta garai bateko parrandak gogoratzeko asmoz.

Erabaki hori hartu genuenean, ez gintuen bereziki harritu Xoséren etxea baso ba-ten amaieran kokatutako baserri zahar bat zela jakiteak. Guztiok ere ongi ezagutzen genuelako Xosé, baita haren gorabehera psikologikoak ere. Elkarrekin pisukide izan ginen artean garai desberdinak ezagutu genizkion: sagarrak besterik jaten ez zituen hilabeteak, Tai-chi, yoga, feng-shui eta bestelakoak gau eta egun praktikatzen zitue-nekoak, edo animista bezala bere burua definitu zuenekoa. Boladaka mugitu ohi zen Xoséren burua, eta gu horretara ohituak ginen.

Oraingoan, ordea, Coruñan egin genuen parrandatik baserrira geramatzan bide ilu-nean basoa zeharkatzen ari ginela, ez ginen lagunaren aldarte serioaz jabetu. Agian, autoaren beraren iluntasunak ez zigun ohartzen utzi, edo agian parrandaren amaierako umore bizia izan zen, baina gu barre gogotik ari ginen egiten. Hiru besterik ez ginen, ordea, autoan barrez ari ginenak. Laugarrena serio zegoen, autoa baso ilunean gidatzen zuen bitartean.

—Entzun al duzue inoiz Santa Compañari buruz hitz egiten? —galdetu zigun or-duan, eta guk denok barrez erantzun genion, baietz, Euskal Herriraino iritsi zirela Galiziako ipuinak. Baina Xosék berearekin jarraitu zuen.

—Ziur uste duzuela Delibesek asmatutakoa dela, edo Alfredo Landaren filmeko ipuin bat. Baina nik behin ikusi nuen, baso honetan bertan.

Eta hori esanda inguratzen gintuzten zuhaitzen forma ilunak seinalatu zituen buruko keinu batez.

Gure barre-algarak isiltzen joan ginen pixkanaka. Istorio baten hasiera sumatzen ge-nuen, eta Xosék bazuen horretan ere ukitu berezia. Ondo baino hobeto genekien hori, eta beraz, isildu ginen istorio interesgarri bat entzuteko gogoz.

—Baina hori ez da kontatu nahi dizuedana —jarraitu zuen hark, autoan bat-batean sortutako isiltasunaz ohartu ez balitz beza-la—. Santa Compaña Galiziako tradizio ezaguna da, baina ez duzue ahaztu behar Galizia herrialde zeltikoa dela, magikoa, eta magia hori gure sustraietan bar-neratuta dagoela: Santa Compaña eta lobishomeak ezagunak dira jende ge-hienarentzat, baina hain ezagunak ez diren mitoak ere baditugu: mouroak esaterako gure mitologiako izaki ma-gikoak dira, edo meigak, zuek sorgin bezala ezagutzen dituzuenak —eta guri luzea egin zitzaigun isilune baten ondoren amaitu zuen esaldia—. Infer-nuko bederatzi ateak ere baditugu....

20 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

pUBLIZITATEA

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 21

IRABAZI DUTELarunbatean eta igandean, irailaren 13an eta 14an, aurrenekoz jokatuko da emakumeen Kontxako bandera. Lehen egunean iganderako sailkatze estropada izango da zortzi ontzirekin, eta bertan ariko da Zumaia-Getaria.

TESTUA: AIToR mANTERoLAARGAZKIAK: GoRKA ZABALETA

ERRE

poRT

AJE

A

22 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

ERRE

poRT

AJE

A

Duela gutxi arte, emakumeek traineruan arraun egitea urrutiko ametsaren parekoa zen. Orain urte pare bat, baina, estropada-ren bat edo beste antolatu zen. Aurten, ordea, ametsak urru-tikoa izateari utzi dio. Gauzatu egin da, eta nola, gainera. Lau estropada jokatu dira uztailetik: Zaragozakoa, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak eta Hon-darribikoa. Kontxakoa falta da. Estropada hori jokatzea ametsa baino utopia zen, baina utopia ere gauzatu da. Bat-batean eta inork uste ez zue-nean, emakumeen traineru estropadak antolatzeari ekin zaio, eta horregatik bakarrik, irabazi egin dute. Eta iraba-zleen artean daude Zumaia-Getariako arraunlariak.

Kontxakoa ari dira buru-belarri pres-tatzen bi klubetako ordezkariak. Ia egu-nero entrenatzen dute Getarian, bertan baitute Esperantza trainerua. Gutxi asko, erdiak dira Zumaiako arraun-lariak, eta ilusioz beterik joaten dira entrenatzera. Duela hamaika hilabete

hasi ziren lanean, baina orduan pentsa-tu ere ez zuten egiten traineruan ariko zirenik handik ia urtebetera. “Traine-rilla nola osatu zen gure kezka”, esan du Atsegin Odriozola zestoarrak. Ora-in larunbateko estropada dute kezka iturri. 18:00etatik aurrera, zortzi ontzi lehiatuko dira, bi txandatan banatuta. Bi luze eta ziaboga bakarrera ariko dira, baina gizonezkoena baino labu-rragoa izango da eremua. Lau azkarre-nek igandean jokatuko dute bandera, 11:00etan, gizonezkoen bi txanden aurretik. Hauek dira Zumaia-Getaria-rekin batera parte hartuko duten trai-

neruak: Hondarribia, Tolosaldea, Arkote, Astillero, Galiziako sele-kzioa, Club Rem Colera eta Club Rem Badalona.

Zumaiarren helburua lau aurre-netan egin eta igandean aritzea da. Halaxe adierazi dute denek bate-ra. Odriozolak biribildu egin du erantzuna: “Arraunean ondo egin nahi dugu; ez gaitezela behintzat gelditu hobeto egin genezakeen ustearekin”. Lau aurrenetan gel-

ditzeko aukerak badituztela uste dute, aurkariak nolakoak diren, gutxi asko, badakitelako. Irati Manzisidorrek bes-te ontziak aztertu ditu: “Hondarribia, Astillero eta Galizia sailkatuko dira, eta laugarren posturako borrokan, To-losaldea izango dugu aurkari Arkote baino gehiago”. Eta bi kataluniarrak? Manzisidorrek hartu du berriz ere hi-tza: “Bideoak aurkitu ditut youtuben, eta uste dut maila baxuagoan daudela. Gainera, bietako batek ez du patroirik, eta Orioko bat joango da haiekin”.

Presio puntua izango dute, hortaz, larunbatean. Nabari dute arraunzaleen

Gipuzkoako Txapelketa irabazteagatik omenaldia jaso zuten Zumaiako estropadan.

“Nik ikusi nahi dut zenbat jende joango den. Larunbatean argi geldituko da gu ikustera jendea joa-ten den edo ez”

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 2�

ERRE

poRT

AJE

A

begiak beraiei begira ere badaudela ora-in. Telebistan eta atera dira, eta ezagun bilakatu dira. “Presioa handiagoa da Kontxaren inguruan. Kalean jendeak galdetu egiten digu ea zer moduz ibi-liko garen”. Orain artekoarekin aldera-tuta, egoera asko aldatu dela uste du Manzisidorrek: “Bateletan eta, arrauna jarraitzen duten bik bakarrik galdetzen dizute zer moduz gabiltzan, baina ora-in, kalean jende askok gelditzen gaitu telebistan ikusi gaituela esanez”. Ho-rrek guztiak nolabaiteko ardura eragin die larunbatera begira, eta ilusioa adina beldur dutela aitortzen dute. Alde ho-rretatik, larunbatean jokatzea aurreko igandean aritzea baino nahiago dutela esan dute: “Lasaiago ariko gara”. Man-zisidorrek hausnarketa sakonagoa egin du larunbatekoaz: “Nik ikusi nahi dut zenbat jende joango den. Igandeetan doana mutilak ikustera joaten da. La-runbatean argi geldituko da gu ikustera jendea joaten den edo ez”.

Zumaiako eta Getariako zaleak izan-go dira Donostian. Gutxi edo asko izango diren ez dago jakiterik. Libana

Taboada patroiak zaleen laguntza eta babesa eskatu du: “Gu ari gara gu-rea egiten, baina jendearen laguntza ezinbestekoa izango dugu”. Larunba-tean sailkatzen badira, igande goiza be-rehala helduko zaie, eta nekeari aurrea egiteko zaleen babesa ez zaie gaizki etorriko. Nekagarria izango dela ai-patu baitu Mirari Ibargurenek: “Hain denbora gutxian bi estropada jokatzea astuna egingo zaigu, baina, tira...”

Zumaiako trainerua helburuDuela hamaika hilabetetik hona se-

kulako aldaketa bizi izan dute emaku-me arraunlariek. Traineru estropadek lekua egin dute egutegian, eta denbo-raldia luze egiten ari zaie. Horregatik, datorrenera begira, hauxe eskatu du Manzisidorrek: “Gustatuko litzaiguke datorren denboraldirako egutegia au-rretik zehaztea, aurten bezala ez ibil-tzeko. Euskadiko txapelketa jokatu behar genuela lau bat egun lehenago esan ziguten; hori mutilei ez diete egi-ten. Berez, denboraldia trainerilletan bukatu behar genuen, baina oraindik

hemen gabiltza. Non ote dago neguko gure prestakuntza?”. Nekagarria be-zain aberasgarria izan da denboraldia. Traineruan ibiltzea zer den ikasi dute, eta uda hasieran entrenatzen hasi zi-renetik, asko hobetu dute: “Txarrera, behintzat, ez dugu egin, eta uste dut badugula gehiago hobetzeko tartea”, azaldu du Odriozolak.

Ametsak gauzatzea posible dela ikusi dute, eta datorren denboraldira begira, badute beste bat. Leire Antiak azaldu du zein den: “Gustatuko litzaiguke Zumaiak ateratzea trainerua, beste klub baten beharra eduki gabe. Horre-tarako, baina, emakume gehiagok hasi behar du arraunean, eta hasteko ani-matzen ditut hemendik”.

Beste lorpen bat litzateke hori, bes-te garaipen bat. Aurten, irabazi dute. Larunbatean sailkatu edo ez, garaileak dira. Aurtengo arraun denboraldiko garaipen handiena da emakumeek trai-neruan aritzeko aukera izatea. Bandera preziatuenak baino gehiago balio du. Horregatik, Kontxa jokatu aurretik ere, irabazi egin dute.

Kontxan arraunean egiteko ilusio handiarekin daude zumaiarrak.

2� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

ERRE

poRT

AJE

A

1983ko irailaren 2a zen, eta artean abuztuko amaierako uholdeen kontuak bizi­bizirik zeuden. Hemeretzi traineruk eman zuten izena zazpi postu desiratuen bila aritzeko, ordurako Ur­Kirolak sailkatuta baitzegoen donostiarren or­dezkari gisa. Aurreko urteetan Hondarribian jokatzen zen kanporaketa, eta urte hartan Donostian bertan jokatzea era­baki zuten. Bandera irabazteko ez zegoen faborito argirik, baina gipuzkoarren aldetik Orio eta Zumaia zebiltzan indartsuen, eta bizkaitarren artean Kaiku eta santurtzi.

Arratsaldeko 6etan eguraldi ona zegoen, eta ontziak bero­tzen ari ziren uretan. Ordu laur­den geroago, ordea, galernaren lehenbiziko arrastoak agertzen hasi ziren. Hala ere, ontzi gehienek ezin izan zuten kairai­tzuli palkak jartzera, irteera berehala eman behar zutelako; horixe gertatu zitzaion Oriori, esaterako. Hasi zen kanpo­raketa, eta itsasoaren egoera gero eta okerragoa zen. Zen­bait taldek erretiratu egin behar izan zuten; arraunlari ba­tzuek uretara salto egin zuten (santurtziko bik) edo txopan jarri, ontzia ez hondoratzeko. Traineru gehienak ura lepo hartuta zetozen badiara. Orduantxe hasi ziren komeriak.

Zenbait tripulaziotako kideek antzeko kamisetak zerama­tzaten, eta talde batzuek norberarenak ez ziren traineruak hartu zituztenez, ez zen hain erraza batzuk eta besteak bereiztea. Minutu bateko aldea jan eta ontzi batzuek au­rrekoak harrapatu eta gainditu egin zituzten. Badirudi epai­leek Castro eta Ondarroa nahasi zituztela, eta Mundaka eta Pedreña ere bai. Itxura guztien arabera, epaileen kro­nometroak ez ziren zegozkien taldeen denborekin geratu, eta entrenatzaileen denborak eta megafoniaz emandakoak ez zetozen bat epaileenekin. Kronometratzaileek kazeta­

riei eta ordezkariei galdetzen omen zieten, batere lotsarik gabe, sartzera zihoazen taldeak zein ziren. Kronometra­tzaileen lanak nahaste­borraste handia eragin zuen. Castro eta Pedreña zegokiena baino atzerago jarri zituzten, oker; horrez gain, eman zuten lehen sailkapenean Fortuna Orio­

ren aurretik jarri zuten, 9 hama­rren gutxiagorekin, eta hurrengo sailkapenean ordena aldatu.

Estropada amaitu eta gero, CAT edo Kultur eta Turismo Ekintzetxeko bulegoetan bilera gatazkatsua egin zen, bi ordu luzekoa. Taldeetako ordezka­riak, epaileak, antolatzaileak eta Federazioko kideak ez zetozen bat gertatutakoa azaltzean, eta ez ziren ados jartzen hartu be­harreko erabakiez. Castroren

helegitea onartu zuten epaileek, baina Pedreñarena ez. Ordezkari gehienen ustez, Pedreñak barruan behar zuen, epaileek emandakoa baino 51 segundo denbora hobea egin zuelako, eta Oriok kanpoan. Epaileek sailkapen ofizial hau eman zuten:

Kontxako palmaresari begiratuta, Zumaiak bi bandera lortu zituela ageri da: 1984 gogoangarrian lehenbizikoa eta 1987an bigarrena. Hala ere, askotan aipatu izan da 1983koa ere merezi zuela. Zer gertatu zen, ordea? Zergatik galdu zuen Zumaiak aukera hura? Nork lapurtu zion bandera? Zer gertatu zitzaion Pedreñari? Nola jokatu zuten oriotarrek?

25 urte joan dira gertaera haiez geroztik, baina gaiaren inguruko liburuez eta hemerotekaz baliatuta, orduan bizitakoa gogora ekartzen saiatuko gara. Ez dakigu guztiek lehiatu izan balira Zumaiak irabaziko zuen ala ez, baina esan dezakegu 1983ko bandera hura Orioko bitrinetan egotea ez dela bidezkoa.

1983ko Kontxa hura

TESTUA: XABIER AZKUE

1. kaiku 23:44:3

2. Pasai donibane 23:54:3

3. Castro 24:21:3

4. zumaia 24:22:9

5. donostia 24:30:3

6. hondarribia 24:38:5

7. Orio 25:03:8

8. Fortuna 25:04:8

9. Pedreña 25:26:3

10. algorta 26:00:3

11. iberia 26:30:2

12. Mundaka 26:58:8

13. Ondarroa 27:33:8

14. Santurtzi 28:05:2

15. isuntza 28:06:8

Erretiratutakoak:

­ Getaria

­ Hernani

­ Zierbena

­ Astillero

“ordezkari gehienen ustez pedreñak barruan behar zuen, epaileek emandakoa baino 51 segundo denbo-ra hobea egin zuelako, eta oriok kanpoan”

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 25

Hurrengo egunak, gorabeheratsuak Biharamunean hedabideetan lotsagarritzat jo zuten

Donostian gertatutakoa, eta epaileen jokabidea salatu. Gipuzkoako Arraun Federazioak komunikatu bat atera zuen. Epaile eta kronometratzaileen lana kritikatu zuen, “trakets” aritu zirela baloratzen zuen oharrean, “inepti­tud” hitza erabilita. Bide batez, erantzukizunik ez zuela argitu nahi zuen, epaileak Espainiako Epaileen Elkar­goaren menpekoak zirelako, ez Federaziokoak. Arraun­taldeek bilera bat egin zuten eta hirugarren tanda bat antolatzea eskatu zuten, Pedreñari eta Fortunari parte hartzeko aukera emateko. Alferrik izan zen, CATek ez zuelako onartu.

Irailaren 4a primerako eguraldiarekin esnatu zen, eta milaka eta milaka ikusle hasi ziren badia inguruak be­tetzen. Goizeko 10:30erako zurrumurrua zabaltzen hasi zen: Pedreñari lekua egiten ez bazitzaion, zumaiarrek ez zuten parte hartuko. Kaiku palkarik gabe ari zen berotzen; harritzekoa, itsaso handia zegoelako. Fortu­na ere han azaldu zen, ofizialki sailkatu ez ezen arren. Eguerdiko 12etan Oriok 1. kaleko estatxa hartu zuenean, Fortuna aurrean gurutzatu zitzaion, eta tandako gaine­rako traineruak –Kaiku, Zumaia eta Castro– aurreraxea­go jarri. Epaileak eta antolatzaileak saiatu ziren kontua konpontzen, baina alferrik.

Ikusle gehienek ez zuten ulertzen zer gertatzen zen. Telebista aurrean ere milaka lagun zeuden, ETBk Do­nostiako estropadak lehenbiziko aldiz zuzenean eskaini behar zituelako. Eguerdiko 13:20an bertan behera ge­ratu zen estropada. Aurrez taldeek ohi bezala aurkeztu zituzten paperak, arraunlarien izenekin, eta talde gisa ardurak saihestu zituzten, arraunlarien ekimen bezala azalduta.

Gipuzkoako Federazioko presidenteak “negargarria” iritzi zion talde batzuek izan zuten jokabideari. Astele­henean, hilaren 5ean, CATeko zuzendaritza elkartu eta

ostiralerako antolatu zuen 1. jardunaldia, eta boikota egin zutenei ere parte hartzeko aukera eman zien. Kul­tur eta Turismo Ekintzetxeak sailkapen ofiziala berretsi zuen, eta ohartarazi talderen bat berriz ere estropada galarazten saiatzen bazen, ezin izango zuela Kontxako estropada parte hartu epe jakin batean. Federazioek boikotean parte hartu zuten taldeak zigortzea ere eska­tu zuten CATekoek.

Gipuzkoako Epaileen Elkargoko kideek dimisioa aur­keztu zuten aste horretan bertan, eta boikota baino ge­hiago igandekoa “sabotajea” izan zela adierazi zuten.

Zumaiak, Kaikuk eta Castrok ez zuten izena eman 1. jardunaldirako. Horrez gain, federazioek estropadetan jokatzea debekatu zieten, arraunlari eta patroi batzuk zigortu eta arraunlarien fitxak atxiki ere bai. Debekuari kasurik egin gabe, Kaikuk eta Zumaiak santoñako es­tropada jokatu zuten asteazken hartan, eta zumaiarrek irabazi zuten, Orioren eta Hondarribiaren aurretik.

Aurreko igandeko saltsan tartean egon ziren taldeek prentsa­ohar bat kaleratu zuten, eta Gipuzkoako Epai­leen Elkargoari egotzi zioten igandean gertutakoaren errua. CATi leporatu zioten sailkatu ez zen talde bat nola edo hala sartu nahi izatea, eta koherente jokatu eta estro­pada bidegabe hartan ez zutela parte hartuko jakinarazi zuten. Epaileen Elkargoa “trakets koadrila” gisa definitu zuten arraun­ taldeek, gaztelaniaz “grupo de ineptos”. Konponbidetzat 10 taldek parte hartzea proposatu zu­ten, Pedreña argi eta garbi sailkatu zelako.

Bandera Oriorentzat

Azkenean, 5 talderekin bakarrik jokatu zen hilaren 9ko estropada, gatzik gabekoa nolabait: lehenbiziko tandan Orio bakar­bakarrik aritu zen, eta bigarrenean Ur­Kirolak, Pasai Donibane, Hondarribia eta Donostia. Faboritoak, Oriok, 6 segundoko abantaila hartu zuen Ur­Kirolakekiko eta pasaitarrekiko.

Igandean, hilaren 11n, itsaso handiegia zegoen Do­nostian, eta bigarren jardunaldiko estropada astebete atzeratu zuten. Hilaren 18an oriotarrak erraz nagusitu ziren Donostian, Ur­Kirolaki 23 segundo sartuta eta Pasai Donibaneri 47. Oriok bandera badian bertan jaso zuen.

Orduz geroztik traineruetan zenbaki batzuk jartzen dira Kontxako kanporaketan, nahasteak saihesteko. 1984an inoiz baino kronometro gehiago izan ziren antolatzaileen eta arraun­taldeetako kideen artean. Zorionez, urte har­tan ez zen istilurik gertatu, eta azkenean iritsi zen Kon­txako lehenbiziko bandera Zumaiara.

ERRE

poRT

AJE

A

Lehen igandeko estropada oztopatu nahian, traineruak gurutzaturik.

2� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

Urte osoan ez du besterik izan buruan: maratoiko bosgarren mundiala. Azken orduan, ordea, hautatzaileak txapelketatik kanpo utzi nahi izan ditu –www.baleike.com-ek aurreratu zuen albistea–. Aizpuruak eta Bustok bidegabekeriatzat jo eta garbi utzi dute ez daudela edozein prezioan joateko prest. Oierrek berak kontatu digu gertaturikoa, lehen pertsonan.

Orain arte munduko txapeldunak beti izan du ziurtatuta hu-rrengo txapelketarako txartela. Espainiako selekzioak bi pi-ragua eraman ditzakeenez, bigarrena izan da urtero jokoan jarri dena. Bigarren txartel hori nork eskuratu erabakitzeko Roman hautatzaileak jartzen ditu baldintzak. Aurten, Es-painiako Txapelketan podiuma eta Munduko Kopako pro-ba bat irabaztea.

Guri, denboraldi hasieran, aurrekoetan bezala, esan zigun lasai ibiltzeko, entrenatzeko, txartela gurea zela. Martxoan elkar topo egin genuen Sevillako estropada batean eta ez zi-dan ezer berririk aipatu. Ea zer moduz nengoen eta entrena-tzen segitzeko. Denboraldi hasieran eskatu zigun Munduko Kopako proba batean parte hartzeko eta guk Crestumakoa aukeratu genuen, Portugalen. Baina besterik gabe.

Bigarren txartelaren lehian, Asturiasko bikote batek ira-bazi zuen Espainiako Txapelketa eta bigarren Guerrero eta Alonso palentziarrak izan ziren -iaz bigarren Munduko Txapelketan, Oier eta Bustoren atzetik-. Munduko Kopako proban berriz, Palentziarrek irabazi zuten. Horrenbestez, hautatzaileak haiei eman zien Mundialerako txartela.

Bitartean, Manuel Busto piraguakideak Munduko Txa-pelketarako K1ko postua lortu ahal izateko Espainiako Txapelketan eta Munduko Kopan hartu behar izan zuen -k2koek bezala-. Lortu zuen, baina hainbeste bidaiekin-eta gure entrenamenduetako plangintza hausten ari zela eta gal-detu zion hautatzaileari ea arazorik ba ote zuen gu Crestu-mako probara ez joateko, entrenamenduekin jarraitu nahi genduela-eta. Hautatzaileak ez zegoela inolako arazorik.

Mundialerako bi txartelak garbi zeuden ustez, baina, hara non, hautatzaileak erabaki zuen Merchan eta Fiuza Cres-tumako probara eramatea. Esan behar da Espainiako hau-tatzailea eta Merchan eta Fiuza klub berekoak direla, Za-morako Amigos de remokoak. Eta Merchanek eta Fiuzak irabazi egin zuten proba hura. Guk bere garaian ez genion garrantzirik eman baina gerora konturatu gara hor hasi zela

TESTUA ETA ARGAZKIA: GoRKA ZABALETA

“EZ GAUDE DUINTASUNA GAL TZEKo pREST”

oier Aizpurua piraguista

Manuel Busto eta Oier Aizpurua iazko Munduko Txapelketako podiumean, urrezko domina lepoan

ELKA

RRIZ

KETA

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 27

BALE

IKE+

azpijokoa. Garaipen horrekin lortu zuen Merchan eta Fiu-za Mundialera eraman nahi izateko aitzakia.

Beste berririk ez genuen izan, Bustok Sellako jaitsieran parte hartu zuen arte -abuztu hasieran-. Han hirugarren pertsona batek esan zion hautatzailea guri kontrol bat jar-tzeko asmotan zebilela Mundialera nor joango zen eraba-kitzeko. Hautatzailea bertan zegoenez, harengana joan eta ea hori egia ote zen galdetu zion. Elkarrizketa hartan le-kuko bat zegoenez, hautatzaileak esan zion hori gai serioa zela eta telefonoz hitz egingo zutela. Bustok ezetz, serioa zelako aurrez aurre hitz egin behar zela. Azkenean esan zion deituko ziola hurrengo astean. Bere hitzak baliorik ez zuela eta handik aurrera esan beharreko guztiak idatziz bidaltzeko eskatu zion Bustok.

Ordutik hautatzailea ez da gurekin zuzenean harremane-tan jarri. Zurrumurruak iritsi zaizkigu handik eta hemen-dik, kontrola jarriko zuela, baina ezer garbirik ez. Joan den astelehena arte. Asturiasen nengoen Bustorekin, entrena-menduetako asterik gogorrenaren atarian. Lagun batek Bustori deitu zion La nueva España egunkaria irakurtzeko esanez. Kioskora joan ginen, egunkaria erosi eta han zeto-rren albistea: hautatzaileak kontrol bat jarri zigun irailaren 5erako, ostirala, non eta Zamoran, Merchan eta Fiuzaren aurka. Buruz buru. Egin beharreko distantzia, 18 kilome-trokoa.

Hautatzailearekin hitz egiten saiatu ginen baina ez zigun telefonoa hartzen. Espainiako Federazioko presidenteare-kin hitz egin eta sinestezina iruditzen zitzaiola. Baina ez du inolako erabakirik hartu. Hautatzailea kargutik kentzea eskandaloa izango litzatekeela. Kontua da dei asko egin ditugula, mundu guztia harrituta dagoela, baina inork ez duela erabakirik hartu. Hori ikusita, Bustok eta biok era-baki dugu kontrolera ez joatea, eta esan dugu ez goazela Munduko Txapelketara. Gogoak eta ilusioa joan zaizkigu.

Hau guzti a zergatik?Aurten hauteskunde urtea da Espainiako Federazioan,

eta hauteskundeak daudenean beti dago saltsaren bat. Gaur egungo presidenteak, San Mamesek, gutxienez aur-kari bat izango du abenduan. Nor eta gure hautatzailearen anaia, Castilla Leongo Federazioko presidentea eta Mer-

chan piraguistaren entrenatzaile pertsonala bera. Gainera, presidentetzarako hautagaia, hautatzailea eta Merchan eta Fiuza piraguistak klub berekoak dira: Zamorako Amigos del Remo. Horri gehituz gero beste bikotea, Guerrero eta Alonso Palentziakoak direla, ba bi postuak Gaztela Leo-nentzat lirateke. Munduko Txapelketetan arrakasta lortuz gero, sekulako bultzada Roman hautagaiari.

JustifikaezinaGuk erabaki dugu ez garela joango, psikologikoki etsita

gaudelako gertatu den guztiarekin. Baina gutxienez egia eza-gutzea nahi dugu. Hemen kontua zen Merchan kosta ahala kosta Mundialean izatea. Denboraldi hasieran jarritako iriz-pideak erabat aldatu ditu hautatzaileak, eta gu ez gaude ados. Gure bikotea hausten ere saiatu zen, Bustori Merchanekin irteteko eskainiz. Bustok esan zion nirekin edo beste inorre-kin ez. Eta nirekin ez bazihoan K2an, K1ean ere ez zuela parte hartuko -txartela irabazita duen arren-.

Orain kontrolaren kontu honekin atera dira, noiz eta entrenamenduetako asterik gogorrenean, non eta Zamo-ran, beraien etxean, zentzurik ez duen distantzia batean maratoia askoz luzeagoa delako; zer eta bi piraguen arte-ko buruz-burukoa, jakina denean ia ezinezkoa dela batak bestea atzean uztea eta dena esprintean erabakiko litza-tekeela.

Eta zergatik bi piraguen artean bakarrik? Gu prest gaude parte hartzeko baina irekia izan dadila. Eta zergatik ez da jokoan jartzen K1eko Merchanen txartela? Kontrola egite-ko arrazoietako bat omen da aurten ez dugula lehiatu. Ez ginela Crestumara joan: bere baimena genuen; ez genuela Principe de Asturiasen parte hartu: K4koa da eta berak ez gintuen deitu Espainiako selekzioarekin aritzeko. Ez zaio-la gustatzen urte osoan lehiatu ez den piragua bat Mundia-lera eramatea. Merchanek ere ez duela urte guztian K1en lehiatu esan genion guk; baina hura Munduko txapelduna dela... Baita gu ere, lau aldiz erreskadan!

Justifikaezina dena justifikatzen saiatu da eta azkenean men egin baino ez zaigula gelditzen esan zigun. Eta gu ez gaude prest. Ez ditugu hogei urte. Munduko txapelketa asko irabazi ditugu eta ez gaude beste bat irabazteagatik duintasuna galtzeko prest.

Erredakzioa ixteko orduan Oier Aizpuruaren parte hartzea airean, Xabier Osa Txekiar Errepublikan izango da, beteranoen mailan. Baleike bertan izango da, han gertatzen denaren berri emateko, www.baleike.com webgunean.

Baleike mundialean

ELKA

RRIZ

KETA

2� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

pUBLIZITATEA

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 2�

GU

RE Z

Um

AI Z

ARR

ABeraz, oraindik errepublika bizirik zegoen garaia zen.Bai, bai. Francon abioiak bonbardeua eiten zuten. Eta gu plaian, sirenak aitu ezkeo argia itxalduta eoten giñan abio-iak gu ez ikusteko. Baina ondo gabezen. Ondo jaten gendun, arroza eta dana, eta oso jende ona zan hangua. Baina gure amamak pasatzen zittun bildurrak! Egun batian gure Bitorrek eta Luisek ein dixue zanja haundi bat eta: Amandria, -Luisek- tu tienes que meterte ahí. Eta Bitorrek. Amandria, zulo hori zu ixkutatzeko da. Eta bai sartu ere! Abioiak etorri zian egun batian han barruan ixkutatu ez zan, ba! Gaixua!

Valentziatik nora joan zineten?Bueno, ba, azkenian aittak bilatu zun itxia Bartzelonan. Bartzelona jun behar gendula, ba. Kamioi haundi batian jun giñan. Gizon batzuekin. Batek konejua jan behar gendula esan zigun. Gu po-zik. Zea, konejua, katua zan! Andre ba-ten katu eder bat zala jakin gendun, ona zala-eta, baina nik ez nun jan. Bueno, ba, ailegatu gea Bartzelona. Oso pixu ederra zan. Aberatsena. Azentzoria ere bazekan. Baina han pareja bat zeon Madritik eto-rritakuak. Andria more-more einda zeon. Aquí les presento a mi familia, gure aittak. Eta gure izekok: Pero señora, ¿Que le ha pasado a usted que tiene todo el ojo y la cara morada? -Que me he caido por las escaleras, gajo hark. Nola etxe oso haun-dixa zan, neskamientzat-eta habitazixuak zezken eta haixek atzian bizi zian eta gu aurrian. Andre hark bere gizona txiki-txi-kixa zekan. Limpiabotas zan. Bixak egu-nero erten eta bazkaixa eta dana kanpuan eiten zuten. Etxea etortzen zianian, andria dana mana-mana einda eoten zan. Eta gure izekok gure amari: Feliziana, horrek andria jo eiten din. Ez den posible!, gure

amak. Andria beti mana-mana einda zeon eta gure izekok: Potota horrek ezin al dixo gizon horrei fu! eginda bialdu! Egun batian, gure mutilak eta gizon hori jokuan

kartaka ari ziala, gizon horrek eskuakin zeoze ein du, antiojuak erori eta puskatu zazko. Harraska onduan izeko, ni eta ho-rren andria geben. Jaikitzen da gizon hau eta zart! andriai masailekua. Belarritakuak eta danak bota zizkon. ¡Sinvergüenza! -gure izekok- ¡A quién se le ocurre pegar así a la mujer! Porqué a usted se len han roto las gafas? ¡Eso no se hace nunca! Y que yo no vea más que le hace usted eso! -Pero señora Ramona… -¡Qué señora Ramona y no señora Ramona! A la si-guiente que le pega usted a su mujer yo le pego a usted!! Hurrengo egunian lanea irten behar zuenian izekok andriai esan zixon: Cuando te pegue, ¡dale tú también! O sino ¡métele el cuchillo! Andre tuntun hori! Honezkeo nik ein niñan hori! Hala, eguerdi aldea hamen dator gure andria, tinbria jo eta barrura:¡Señora Ramona! ¡Señora Ramona! -¿Qué le pasa? -Que ya lo he hecho! -¿Qué has hecho? -Pues nada, estábamos en Las Ramblas, hemos empezado a discutir y no me ha dado una patada en la tripa! Entonces yo le he me-tido el cuchillo. -¿Y que te han hecho a tí? -Pues nada, a él le han detenido y yo he venido a casa. -Tranquila, tú no dejes el cuchillo. Bueltatu zan gizon hori, etorri da gaba eta jun dia ohira. Eta gau guztixan: Deja ese cuchillo! Deja ese cuchillo!, ibili zian. Gau guztixan, e! Ez zun andria ge-hixo jo. Handik pixkatea jun ein zian, ze, gure aittak esan zixuen itxian umiak zebe-la, komeni ez zian gauzak ikusten ai ziala eta jun ein behar zutela.

Zer moduzko bizimodua izan zenu-ten Bartzelonan?Bonbardeua bonbardeuen gainean. Esko-latik ertetzen gendunian eta bonbardeua bazan, jende guztixa saltaka metroa juten zan. Gu ez. Gu etxea. Gure Aurora po-tota-potota zan, eta gure León txikixa eta

ALIZIA PEREZ ETXABE(3)

ABELIN LINAZISoRo

“Egun batian gure mutilak eta gizon hori jokuan kartaka ai ziala, gizon horrek eskuakin zeoze ein du, antiojuak

erori eta puskatu zazko. Jaikitzen da gizon hau eta, zart!, andriai masailekua. Belarritakuak eta

danak bota zizkon. ¡sinvergüenza! -gure

izekok.”

�0 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

GU

RE Z

Um

AI Z

ARR

A

nire artean hartu eta etxeraino saltaka jute giñan. Gure Aurorak egurrezko txanku-luak zezkan eta klin-klon, klin-klon so-inua ateatzen zuen. Leon burlaka, ni pa-rrez eta bonbardeua gainian. Eta halaxe ibiltzen giñan, ohitu ein giñan-da.

Ama, amama eta izeko etxean, ezta?Bueno, gure izeko jostea juten zan. Sol-dauentzako trajiak eitea. Goizeko seire-tako juten zan hura. Etorri zian Gabonak, erten zun hark lanea eta ikaragarrizko bonbardeua izan zan. Ikaragarrixa! Izeko etorri zanian esan zun: Jesus, Jesus! -Zer? -Casa Vasca zizko ein diñe! Danak txiki-tu dizkiñe! Begixak eta danak arboletan zibenan, hankak ere bai. Ene! Huraxe bonbardeatzea etorri zian haixek. Eus-kaldunen kontra. Egixa da hori. Kriston masakria ein zuten. Handik aurrera gauza gaixki hasi zan. Fazistak ba zatozela eta ez zatozela, total, ihes egin behar gendu-la, gure aittak. Tenemos que evacuar. A Francia. Los fascistas están ya a las puertas de Barcelona. Gure aittak automobil txiki bat zakan. Gorrixa. Bi mutil zaharrenak, Bitor eta Luis, sekretariakin-eta aurretik bialdu zittun, aitta gobiernuakin zebilen eta influentzixak zezkan, gauzak dian be-zela, eta automobilan, ama, amama, ize-ko, Leon, Aurora eta ni. Kotxe txiki har-tan koltxoi haundi bat jarri zixon gainian eta han goaz. Halako batian, bide guztixa dana jendez beteta ikusin gendun. Danak oinez. Beren maletak, umiak, abereak eta ahal zuen dana hartuta. Junquerako bi-dian etorri dia abioi alemanak eta ta-ta-ta-ta!, jendia ametralaitzen hasi zan. Guk

nahiko suerte izan gendun, baina jende asko hil zuen. Hango odola eta hango… ene! Ailegatu gea Junquera eta hasi dia bonbardeatzen. Gu orduan kamioi ba-tean geben eta ez zitzakun ezer pasa. Han ikaragarrizkoa ein zuen eta kamiotik irten gendunian, hotelen batea-edo eramango ziguen eta handikan Frantzira beste ka-mioi batian jun behar gendun. Kamioi hau abixatuta zeon eta halaxe etorri zan. Kamioi haundi bat. Txoferra frantsesa zan. Hala, andriak eta umiak sartu giñan, beste familia batzuetakuak ere bai. Han ez zeon gizonik. Gure izeko Erramuna ma-riatu eiten zan, hark nei ez zian lagatzen, eta bixok kamioien kabinan sartu giñan. Besteak atzian, koltxoi gainetan eta tapa-tuta. Bagoaz bidian eta gizon bat saltaka bi umekin, bat lepuan eta bestea eskutik. Gelditzeko kamioiari. Gure kabina haun-dixa zan, bi umiak barruan sartu, eskerrak eman eta gizon hark alde egin zun. Gure izekok umiari: ¿Ese hombre era vuestro padre? -No, era un hombre que nos ha re-cogido. Nuestro padre estaba en el hospi-tal, la madre y mi hermana habian salido, ha habido un bombardeo y no sabemos nada. Nosotros estábamos en un rincon sin saber qué hacer, ese hombre nos ha visto, y nos ha traido aquí. Eta halaxe jun zian gurekin Frantzira. Bidian goazela galdu gea, ez dakit lainua zan edo bidia ondo ez zekin, baina buelta egin eta bilatu zun bidia atzera. Ailegatu ginan behinzat Frantzira. Han gabezen eta matrimonixo bat etorri zitzakun. Aurora, León eta ni hartu eta beaixekin eraman ein ziguen. Gu nora ote goazen, eta, gosaixa jarri zi-

guen, mantekilla eta guzti! Gure izeko-eta akordatu zianian umiak falta ziala, zoruen moduan ibili men zian gure bila. Baina, ez, matrimonixo hark berriro izekokin eta amakin eraman zigun. Handik Narbone izena dun herri batea jun giñan. Hustuta zeon kuartel batea. Han oso ondo eon gi-ñan, han ez zeon ez guardirik eta ez ezer.

Baina zuek zaintzeko batenbat egongo zen, ezta?Bai. Hura organizatuta zeon. Koxiñeruak, mahaiak, eta danetik zeon. Gobierno es-painolak organizatuta. Gainera Prieto eto-rri zitzakun ondo gabezen ikustea. Gure amandriak hiru seme zittun kartzelian, baina osaba Pedrok karta bat eskribitu zixon, ja libre eta Zumaixan zeola esaten. “Quisiera que vinierais aquí”. Bueno, ba, hara jungo gaittun, amandriak. Baina aittak ez zun nahi amandriakin eta izeko-kin ni Zumaira jutia. Izekori esan zixon: Si quieres te vas tú, pero a la niña no la vas ha llevar. Eta gure amandriak: Ez ixon ka-surik ein! Apropos ai den-eta. -Nola ariko da apropos, ba, ama? Gure izekontzako ni bere ondotik apartatzia izugarrixa zan. Halako batian: Bueno, bueno, llévala. Eta hala, Toulouse-ko estazixoaino lagundu zigun. Zumaixan osaba abixatuta zeon gu ba goazela. Huraxe aitta azkeneko aldiz ikusi nun eguna. Hil egin zan.

Nola?Frantsesak prisionero hartu eta kanpo kontzentrazixo batea eraman zuen. Bai ba, Bigarren gerra haundixa hasita zeon eta euskaldunak, espainolak, andaluzak, Francon kontrakuak kanpo konzentra-zixotan sartu zituen. Eta gainea, andriak alde batea eta gizonak beste aldea. Aitta bi mutil zaharrekin geatu zan, prisionero, eta ama bi txikixakin. Aitta han gaixotu eta hil ein zan eta ama ere… Historia oso tristia da gure amarena.

Jarraitu zurearekin orduan.Gu Donostira ailegatu giñan eta han zeon Tolosako izeko gure zai. Estación

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A �1

del Norte-tik baskongadoeta juteko hartu du taxisa gure izeko horrek, maletak eta trasto danak barruan sartu eta ailegatu gea Baskongadoeta. Taxistak dirua eskatu zixon, pezeta bat-edo. Gure izeko honek, oso gogorra zan, esan zixon: ¡¿Qué ha di-cho?! ¡¿Tanto dinero?! ¡Tome!, erriala uste det eman zixola. ¡Y si no está conforme coja las maletas y llévelas de vuelta!

Zumaian zer moduz?Zumaixan ondo, baina gure itxia okupa-tuta zeon. Gure izekok esaten zun, bai: Okupatuta eongo dala gure itxia, behe-kuak nahi zutela gora jun! Halaxe, bai. Gu herritik kanpo giñala aprobetxatu zuten gure itxia hartzeko. Orduan gure osabak kalle Zunbillon bilatu zun itxia. Paxiegoneko Trini-eta bizi zian hortan. Hantxe hirugarrengo pixuan. Geo, Urru-zuno-neko hori libre geatu zanian, hara jun giñan bizitzea.

Zumaiara itzuli zinetenean, frankis-tek pakean utzi al zintuzten?Bai, bastante pakian. Noizean behin Al-txirri Pototok-eta denda juten giñanean zeozerren bila: Aquí están los rojitos, aquí están los rojitos. ¿Donde estará tu padre?, eta horrelakuak esaten zizkun. Eskolan ere bai. Monjetan ere, ni askotan berrike-tan ibiltzen nitxan eta hermana batek: Pe-rez! Ahora también es usted! Después de

habérsele muerto su padre! ¡Cómo habra muerto además! ¡Quisiera saber! Nik 10-11 urte nittun eta min haundixa ematen zien hitz haixek. Eta okerrena belauniko jarrita errezatu beharra eta “Cara al sol” kantatu eta hoixek zian. Francon kuadroa lorez inguratzen zuten eta “El ángel baja-do del cielo” deitzen zixuen. Eta “Cara al sol” besoa gora altxata kantatzen gendun.

Gerra ondorena ere gogorra, Alizia.Bai. Ni lehenengo debaldeko eskolan ibili nitxan. Eta hango hermana oso ona zan, abertzalia, oso. Beste Hermana batekin eztabaida haundixak izaten zittun. Gu

umiak giñan, baina haixen elkarren errietakin eerki akordatzen giñan. Urtebete ein nun han eta geo pagoko eskola jun nitxan. Baina geo, besteak etorri zianian, ezin izan zuen pagoko eskola ni eraman.

Besteak? Nortzuk etorri ziren?Ama bi umekin etorri zan. Eta nola etorri zan! Gajua! Karta hartu gendun aitta hil ein zala. Eta geo beste karta bat esanez ama bazetorrela. Baina ez ziun esan nox ai-legatuko zan. Gu zai, ta zai,

ta zai. Eta halako batian abixua. Akorda-tzen nax komunixoko eguna zala eta ni estankoko Joakinan ahizpari laguntzen ai nitxala. Komunixua eiten zuenak itxieta juten zian orduan. Atia jo eta zeozer ema-ten zuen eta ni hari laguntzen ai nitxala, etorri zan Kaldesenekua eta: Zuen ama etorri den, esan zian. Gure ama etorri dala? -Bai, bi umekin. Oaintxe jun den etxea. Baina ez, hark estazixuan ikusi zun gure ama umiakin. Jun nitxan etxea eta gure ama-eta artian ez zaben. Osaba jun zan haixen bila. Osabak gure ama besue-tan altxa zun etxeraino. Eta…eta…

Lasai, Alizia.Umiak gosiak hiltzen etorri zian. Gure amandriak arrautza prejito bana ein zixuen. Eta umiak, erderaz: Esto todo es para mí? -Todo?, gure amandria harrituta. Han, kanpo konzentrazixuan lurra ere ja-ten zutela, esan zun. Aurorak beatzi urte zitun eta flako-flakua zeon. Baina amak gaixotasuna ekarri zun eta guri ez ziun ezer esan. Gure amari ez zixuen lagatzen honea etortzen. Con los pequeños no po-drás llegar, esaten zixuela kontatzen zun gure Aurorak. Baina gure amak, gizona hil zitzakonez, ba, etxea nahi zula etorri bi txikixakin. Ze, alemanak gure bi zaharre-nak, Luis eta Bitor, mendira eraman zituz-ten zuloak eitera. Han desagertu zan Luis.

GU

RE Z

Um

AI Z

ARR

A

“Bide guztixa dana jendez beteta ikusi

gendun. Danak oinez. Bren maletak, umiak, abereak… ahal zuen

dana hartuta.junquerako bidian etorri dia abioi alemanak eta, ta, ta, ta,

ta,!, jendia ametrailatzen hasi zian.”

�2 B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A�2 B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A

pUBLIZITATEA

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A ��

Luis preso harrapatu eta trenetik ospa ein men zun. Gehixo ez deu haren berririk jakin. Gure Bitorrek pasatu zitunak… Hamen Zumaixan, amaren maleta bila jun zianian estazixoko jefiak osabari esan omen zixon: Hamabost egunian dabe hauek hemen. Gure ama trenetan batea eta bestea ibili men zan. Horko Bartzelo-na, horko beste tokira eta hala ibili men zuten eta inork ere ez men zixon kasurik eiten. Baten batek erropetan papel bat bi-latu zixon arte, han jartzen zun noa etorri behar zun. Baina ia ez zan… ez zan…

Gerraondorenean, gose garaian nola moldatu zineten?Nahiko ondo. Gose pixkat pasatu gen-dun e! Guk Pikoteko eta Txindurriko lehengusuak genduzkan. Gure izeko jostuna zan eta Txindurrikoentzat josi eiten zun eta ordainan iriñak-eta ematen zixuen. Ardantzakuakin ere tratu haun-dixa zekan eta haixek ere baba beltza-eta ematen zixuen. Bastante ondo. Ogixakin ibili giñan nahiko exkax. Xarrondoko Bixentakin juten zan patata bila. Gauza goxo asko falta zan, baina tira. Pikote-kuak, gainera, gure izekori beretzat lurra jarri zixuen, beak patata han eiteko. Guk lanetikan ertentzen gendunian, ni Otto Holke-nian hasi nitxan lanian, kartoizko

enbalajiak eiten, Pikotera juten giñan patata bila. Itxian jatekua bagendun, pa-tata, artairiña, babaa… Gure aittatta Elo-rrixako Arantza baserrikua zan eta han ere lehengusua gendukan eta goizeko zortziretako kriston esne ona ekartzen zigun. Badakizu, razionamientua zeon, olixua-eta gutxi zan. Xelebria zan, Esko-lastikak: “Hoy hay racionamiento!” dia-rra eiten zun kalian eta ume danak, gaur razionamientua!, gaur razionamientua!, atzetik ibiltzen zittun. Tabakuen raziona-mientua ere bazan.

Gerra garai gogorra tokatu zitzai-zun, baina gogoratzen al zera ume-tako jolasez?Gerra ondorenian gehixena, baina sei-za-zpi urtekin Uxarrueneko Berna, Maria Je-sús Aginagalde eta Maria Belén Zubiakin ibiltzen nitxan. Hor Uxarrueneko hortan. Baina ez naix ondo akordatzen. Gerra au-rreko kontu batekin ondo akordatzen nax: Turroia eta gabonak. Erriberetan, oain Ayra Durex dagon tokixan, Portenekuak eta guk batza gendukan eta hartuak-eta han eiten zittuen. Gabonetan gure aman-driak esan dixo nere hiru lagunei:“Turrón de Alicante” eiten deu. -Nola “Turrón de Alicante?” -Etorri gure etxea jatea, iku-siko dezue nolako turroia dan! Eramaittu

etxea eta, zea! artua zan! Hartu labetikan, bere hostruakin buelta eman eta, turroia. Kuadrilan denbora gutxixan ibili nitxan. Zazpi urtekin gerran giñan-eta. Baina oso umetan eskola nahi nula jun eta eskola nahi nula jun ibili nitxan. Eskola nahi al den?, gure amandriak, ba, hoa ba. Bi egun bakarrik egin nittula uste det.

Gerra ondorenean, zuk 10-11 urtere-kin jolasean non ibiltzen zinen?Goiko Plazan, mando-mandoka, kukuka, trenadioska… Hamahiru urtekin ja mu-tilekin mando-mandoka-eta, Ixidro, bere arreba… eta hor ibiltzen giñan da-nok. Mutil eta neska danon alkarrekin, kale zahar hoixetan bueltaka, kontzejo axpixan ere bai. Neska potota bat bazan, mando-mandoka gainian zanian, ez zeon hura moituko zunik! Behekuak izerri ei-ten zun. Hamalau urtekin mutilakin ibil-tzen giñala-eta batek errieta eiten zigun. Ondo ibiltzen giñan. Geo ja koxkortu nintzanian, anaixa eta ahizpa etorri zian etxea, eta ja ezin nula segi eskolan esan zien. Goizian izekoi laguntzen geatzen nitxan, eta monjai galdetu zixon ea es-kola emango zien arratsaldetan, pixkat gutxixo paatuta. Baietz, monjak, baina igual-igual kobratu zuen. Bueno, ba, ez haix jungo.

GU

RE Z

Um

AI Z

ARR

A

Jarraituko du.

�� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

iraila

AG

END

A

OLARRO EGUNA, irailak 2009:00etan DIANA txistulariekin.

Goiz partean “IV. ARGAZKI RALLYA”.

Izen-ematea turismo bulegoan

08:30etik 09:30era. Sari-banaketa

urriaren 3an izango da Alondegian.

10:00etatik 13:00etara sukaldariak

lanean Eusebio Gurrutxaga

plazan: oLARRo LEHIAKETA

GASTRoNomIKoA, herriko

elkarte eta koadrilen artean.

10:00etan Eusebio Gurrutxaga

plazan, batel-estropadan parte

hartuko duten arraunlari guztiei

dortsalak banatuko zaizkie.

Jarraian N´DIAKHASS RHYTHm

perkusio taldeak lagunduta

arraunlari guztiekin KALEJIRAN

estropada eremura abiatuko

gara. Zumaiako Tabernariek

babestutako ekitaldia.

11:00etan Txomin Agirre kaian II.

oLARRo IKURRINA, koadrila

arteko batel-estropada.

11:00etatik 12:30era Gernikako

parkean “HAUR ETA

GAZTETXoENTZAT

AINTZINAKo JoLASAK

(zinta harrapatzea bizikletan,

eltxetxoak puskatzea...), Itxas-

Gain Elkarteak Antolatuta.

11:00etatik 14:00etara Gernikako

parkean, Elikagaien azokatxoa

eta haiek dastatzeko aukera.

11:00etatik 14:00etara atea

zabalik KoFRADIAN, arrainen

benta aretoa ikusteko.

11:15ean hamaiketakoa

pulpo elkartean olagarro-

harrapatzaile izandakoentzat.

12:00etan SUGARRI

TXARANGAren kalejira.

12:30ean BEHEKo pLAZA

ABESBATZAren saioak

herrian zehar.

13.00etan oLARRo LEHIAKETA

GASTRoNomIKoko epaia eta

sari-banaketa. Epaian ARZAK

jatetxeko taldeak hartuko du parte.

13:30ean olagarro-zopa txosnetan.

14:30ean HERRI BAZKARIA.

17:00etan Txomin Agirre kaian

II. oLARRo IKURRINA,

koadrila arteko batel-estropada.

Ikurrina helmugan bertan

jasoko dute irabazleek.

17:00etatik 20:00etara atea

zabalik KoFRADIAN,

arrainen benta aretoan.

18:00etatik 19:30era Zubitxikiaren

eta zubi berriaren artean

“GAZTETXoENTZAT URETAKo

JoLASAK (kukañak, zinta

harrapatzea kamara gainean…),

Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.

18:30etik aurrera txosnetan

olagarro-brotxetak eta sagardoa.

ordu berean BATUCANDo

perkusio taldearen kalejira.

20:30ean, Getariako konpartsaren Al

Andalus ikuskizuna, kaleetan zehar

(Amaiako plazan hasi eta Eusebio

Gurrutxaga plazan bukatu).

23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan

DANTZALDIA, DJ Jon (Urbieta)

disko-jartzailearen eskutik.

“III. ARGAZKI RALLYA”

ERAKUSKETA, Irailaren

26tik urriaren 12ra arte

18:00etatik 20:00etara

ALoNDEGIA aretoan, iazko

argazki rallyan parte hartu zuten

argazkilarien lanak ikusgai.

Zine forum (udazkena)Urriak 9. La familia Savages

Urriak 23. Al otro lado

Azaroak 6. Aritmetica emocional

Azaroak 20. Antes de que el

diablo sepa que has muerto

Abenduak 4. Libranos del mal

Abenduak18. Escondidos en Brujas

Alkoholiko AnonimoakBilerak: asteartetan 20:00etan eta larunbatetan 19:00etan, Udaltzaingoaren ondoan. Telefonoak: 629141874 / 943248474

Alkoholikoen Senideak (Al-Anon)bilerak: asteazkenetan 20:30ean eta larunbatetan19:00etan,parrokiako etxean.Telefonoa: 650265963

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A �5